udalbatzak bi mila eta hamazazpiko … 2017...2017/07/27  · jarduneko alkate-presidentea: haizea...

22
1 UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO UZTAILAREN HOGEITA ZAZPIAN ARRATSALDEKO ZAZPIETAN OHIKO BILKURAN EGINIKO AKTA. Plentziako Udaleko Batzar Aretoan ondokoak batu dira lehenengo deialdian, Osoko Bilkuraren ohiko batzarra egiteko: Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez, zeina 2017ko uztailaren 18an argitaratu baitzen BAOn (137 zk.). Zinegotziak: Zutoia Azurmendi Gil and. Estibaliz Olabarrieta Landa and. Keltse Macías Zárraga and. José Luis Gómez Bellido jn. Elixabete Uribarri Uriarte and. Nieves San Sebastián Larrazábal and. Jose Manuel Ardines González jn. Jon Zapirain Bilbao jn. Idazkaria.- Cristina Astorkia Soto and. Jarduneko alkate andreak esan du Irantzu Fernández Barcos andreak ezin izan duela etorri lan arrazoiengatik. Gai-ordenako puntuak aztertzen hasi baino lehen, jarduneko alkate Haizea Agiriano andreak euskaraz hitz egin die bertaratuei eta gogorarazi die Zutoia Azurmendi Gil alkateordeak daukala David Crestelo Dominguez alkate jaunaren boto delegatua (2017ko ekainaren 30ean aurkeztutako idazkia, 2.600 Sarrera Erregistroa). Beraz, alkatearen botoa Zutoia Azurmendi Gil andrearen berbera izango da gai-ordenako puntu guztietan. Ñabardura hori egin ostean, José Luis Gómez zinegotziak eskatu dio gaztelaniaz errepikatzeko euskaraz esan duena. Aurreko guztia gaztelaniaz esan ondoren, gai- ordena lantzen hasi dira. 1.- ONARPENA EMATEA 2017ko MAIATZAREN 25eko OHIKO BATZARREKO AKTARI. Akta horren berri eman ondoren –denek ezagutzen dute, web orrian argitaratuta dagoelako- Gómez zinegotzi jaunak zehaztu du aurreko Saioko Aktaren azken orrian ez direla ageri Alkatearen azken hitzak (PTBko grabaketako 1:11 minutuan). Une horretan

Upload: others

Post on 12-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

1

UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO UZTAILAREN HOGEITA ZAZPIAN ARRATSALDEKO ZAZPIETAN OHIKO BILKURAN EGINIKO AKTA. Plentziako Udaleko Batzar Aretoan ondokoak batu dira lehenengo deialdian, Osoko Bilkuraren ohiko batzarra egiteko: Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez, zeina 2017ko uztailaren 18an argitaratu baitzen BAOn (137 zk.). Zinegotziak: Zutoia Azurmendi Gil and. Estibaliz Olabarrieta Landa and. Keltse Macías Zárraga and. José Luis Gómez Bellido jn. Elixabete Uribarri Uriarte and. Nieves San Sebastián Larrazábal and. Jose Manuel Ardines González jn. Jon Zapirain Bilbao jn. Idazkaria.- Cristina Astorkia Soto and. Jarduneko alkate andreak esan du Irantzu Fernández Barcos andreak ezin izan duela etorri lan arrazoiengatik. Gai-ordenako puntuak aztertzen hasi baino lehen, jarduneko alkate Haizea Agiriano andreak euskaraz hitz egin die bertaratuei eta gogorarazi die Zutoia Azurmendi Gil alkateordeak daukala David Crestelo Dominguez alkate jaunaren boto delegatua (2017ko ekainaren 30ean aurkeztutako idazkia, 2.600 Sarrera Erregistroa). Beraz, alkatearen botoa Zutoia Azurmendi Gil andrearen berbera izango da gai-ordenako puntu guztietan. Ñabardura hori egin ostean, José Luis Gómez zinegotziak eskatu dio gaztelaniaz errepikatzeko euskaraz esan duena. Aurreko guztia gaztelaniaz esan ondoren, gai-ordena lantzen hasi dira. 1.- ONARPENA EMATEA 2017ko MAIATZAREN 25eko OHIKO BATZARREKO AKTARI. Akta horren berri eman ondoren –denek ezagutzen dute, web orrian argitaratuta dagoelako- Gómez zinegotzi jaunak zehaztu du aurreko Saioko Aktaren azken orrian ez direla ageri Alkatearen azken hitzak (PTBko grabaketako 1:11 minutuan). Une horretan

Page 2: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

2

alkateak erantzuna eman zion aurreko zinegotziak eginiko galderari, zeinak jakin nahi baitzuen zergatik uzten zaien saltoki batzuei bide publikoan pankartak jartzen Sarrera Erregistro bidez eskaerarik egin gabe (edo behintzat aipatu Zinegotziak ikusi gabe). Alkate jaunak hauxe erantzun zuen zehazki: “Oraingoz, eta inolako kexarik ez dagoenez, utzi egiten zaie pankarta horiek jartzen. Ni egunero pasatzen naiz Erriberatik, eta badakit arautu beharreko kontu bat dela, baina modu positiboan egin behar da, eraginik izan ez dezan merkatari txikiengan”. Erantzun hori aktan jasotzea eskatu du. Denak ados daudenez, eta Inork ez duenez besterik adierazi, bozketa egin da eta hauxe izan da emaitza: Aldeko botoak: 10 (4 EH BILDUrenak, 2 Plentziako Independenteenak, 4 EAJ-PNVrenak). Ondorioz, Osoko Bilkurak hauxe erabaki du aho batez: 2017ko maiatzaren 25eko Ohiko Batzarreko Akta ONARTZEA gorago aipatutako zuzenketarekin. 2.- 2016ko EKITALDIARI DAGOKION KONTU OROKORRA ONARTZEA. Espedientean ageri den bezala, onartzeko proposatzen den Kontu Orokorra Kontuen Batzorde Bereziak aztertu zuen 2017ko maiatzaren 19ko saioan, gero jendaurrean egon zen 15 egunez (2017ko ekainaren 21ean Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 118. alean argitaratutako iragarkiaren bidez) eta epe horretan ez da aurkeztu alegaziorik; horregatik, Osoko Bilkura honetan onartutakoan, Herri Kontuen Euskal Epaitegira bidaliko da espediente osoa. Ondoren eta inork ez duenez besterik adierazi, bozketa egin da eta hauxe izan da emaitza: aldeko botoak: 4 (EH BILDUrenak); Kontrakoak: bat ere ez; Abstentzioak: 6 (2 Plentziako Independenteenak eta 4 EAJ-PNVrenak); Ondorioz, Osoko Bilkurak hauxe erabaki du gehiengo sinplez: Lehena.- behin betiko onartzea 2016ko ekitaldiko Kontu Orokorra. Bigarrena.- 2016ko ekitaldiko Kontu Orokorra Herri Kontuen Euskal Epaitegira igortzea, araudi espezifikoak ezarritako terminoetan. 3- ESTIBALIZ OLABARRIETA LANDA ZINEGOTZI DELEGATUAK 2017ko APIRILAREN 12an AURKEZTUTAKO IDAZKIAREN BERRI JASOTZEA (1.468 SARRERA ERREGISTROA),

Page 3: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

3

NON UKO EGITEN BAITIO 2017ko MARTXOAREN 30eko OHIKO SAIOAN ADOSTUTAKO DEDIKAZIO PARTZIALARI. Osoko Bilkurak jaso du Estibaliz Olabarrieta Landa Zinegotzi Delegatuak 2017ko apirilaren 12an aurkeztutako idazkiaren berri (1.468 Sarrera Erregistroa), non uko egiten baitio 2017ko martxoaren 30eko Ohiko Saioan adostutako dedikazio partzialari. 4.- ZUTOIA AZURMENDI GIL ZINEGOTZI DELEGATUAK 2017ko APIRILAREN 27an AURKEZTUTAKO IDAZKIAREN BERRI JASOTZEA (1.607 Sarrera Erregistroa), NON UKO EGITEN BAITIO 2017ko MARTXOAREN 30eko OHIKO SAIOAN ADOSTUTAKO DEDIKAZIO PARTZIALARI. Osoko Bilkurak jaso du Zutoia Azurmendi Gil Zinegotzi Delegatuak 2017ko apirilaren 27an aurkeztutako idazkiaren berri (1.607 Sarrera Erregistroa), non uko egiten baitio 2017ko martxoaren 30eko Ohiko Saioan adostutako dedikazio partzialari. 5.- ARPILLAOKO BAINUGELAK ETA DUTXAK UDAKO DENBORALDITIK KANPO ERABILTZEAGATIKO TASAK ORDAINTZEA. Jarduneko alkate Haizea Agiriano Elosegi andreak azaldu du, ekainaren 29ko Alkatetzaren proposamenean ageri den bezala, tasa hau ezartzearen helburua ez dela bakarrik zenbait enpresa pribaturen abusua geldiaraztea –erakunde publiko itxura harturik dohainik erabili nahi baitituzte zerbitzu horiek-, baizik eta baita ere instalazioak erabili osteko garbiketaren kostua estaltzea. Proposatzen da udal jabari publikoa pribatiboki erabili eta modu berezian aprobetxatzeagatiko tasak arautzen dituen Udal Ordenantzan epigrafe berri bat sortzea, honela idatzita: * Arpillaoko bainugelak eta dutxak udako denboralditik kanpo (urriaren 1etik maiatzaren 31ra) erabiltzeagatiko tasak: - Orokorra: 75 €ko prezio finkoa, gehi 0,10 € pertsonako eta erabilpen egun bakoitzeko (beren izenean datozen edo agente publikoak dituzten enpresa pribatuak). - Berezia: 0,10 € pertsonako (10 lagun edo gehiagoko taldeentzat). Tasa hori aplikatuko da denboraldi barruan nahiz denboralditik kanpo.

Page 4: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

4

Ondoren eta inork ez duenez besterik adierazi, bozketa egin da eta hauxe izan da emaitza: Aldeko botoak: 10 (4 EH BILDUrenak, 2 Plentziako Independenteenak, 4 EAJ-PNVrenak). Ondorioz, Osoko Bilkurak hauxe erabaki du aho batez: Lehena.- Proposatu bezala onartzea udal jabari publikoa pribatiboki erabili eta modu berezian aprobetxatzeagatiko tasak arautzen dituen Udal Ordenantzaren Aldaketa, eta aipatu tasak ezartzea Arpillaoko bainugelak eta dutxak udako denboraldiatik kanpo (urriaren 1etik maiatzaren 31ra) erabiltzeagatik. Bigarrena.- Espedientea jendaurrean jartzea 30 eguneko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki bidez, interesatuek egoki derizkien alegazioak eta dokumentazioa aurkeztu dezaten. Halakorik ezean, behin-behineko erabaki hau behin betikotzat hartuko da, berriro osoko bilkuran adostu beharrik gabe. 6.- UDAL BATZORDE INFORMATIBOEN IZAERA ALDATZEA. Jarduneko alkate Haizea Agiriano Elosegi andreak lehenik euskaraz eta gero gaztelaniaz azaldu du nondik datorren onartzeko proposatzen den testua, alegia, batzorde informatiboen saioak publiko egiteari buruzkoa. Lehenik eta behin, Plentziako Independenteen taldeak proposamen bat aurkeztu zuen maiatzaren 25eko Osoko Bilkuran, eta hortik abiatuta landu zen proposamen hau azken batzorde informatiboan. Ondoren, Haizea Agiriano andreak euskaraz irakurri du jarraian transkribatuta dagoen testua: ALKATETZAREN PROPOSAMENA: BATZORDE INFORMATIBOEN IZAERA ALDATZEKO ERABAKIA Osoko Bilkurak erabaki du Batzorde Informatiboen izaera aldatzea, gardentasuna bermatzeko eta aktiboki sustatzeko plentziarren parte-hartzea gai publikoetan, aukera emanez edozein pertsonari bileretara libreki joateko. Herritarrek aukera izan beharko lukete toki administrazioen bidez egunez egun erabakitzeko nolako Plentzia nahi dugun. Zentzu horretan, Udalek, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak izaki, aukera eta erantzukizun handiak dituzte. Kontuan izanik horrelako Batzordeetan proposatzen, eztabaidatzen eta baloratzen diren ekintza askok eragina dutela herriko bizitzan, Udal honek, apirilaren 7ko Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 LEGEAren 30. artikuluko 3. atalaren babesean, non esaten baita: “Organo osagarrien bilkurak –batez ere osoko bilkuraren erabakipean jarriko diren gaiak aztertzeko, haien gainean irizpena egiteko edo haietaz aholkua emateko, eta orobat gobernu-organoen kudeaketaren jarraipena egiteko diren organoenak– publikoak izan ahalko dira, hala erabakitzen badu erakundearen osoko bilkurak bere legezko kideen gehiengo osoaren erabakiz, edo hala aurreikusten bada udalaren erregelamendu organikoan”. ERABAKI DU: 1.- Osoko Bilkuraren erabaki honen datatik aurrera, Batzorde Informatiboak publikoak izango direla eta interesa duen edonork aukera izango duela batzordeetara joateko. 2.- Batzorde horien deialdiak Udalaren web orrian argitaratuko direla.

Page 5: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

5

3.- Batzorde Informatiboak audio sistema baten bidez grabatuko direla, Idazkaritzak jasotako aktez gain, grabazioak ere edukitzeko elementu gehigarri bezala. Jarraian, Keltse Macías andreak, Plentziako Independenteen taldeko bozeramaileak azpimarratu du hasierako proposamena Independenteen taldeak aurkeztu zuela, eta ez daukala inolako eragozpenik irakurri den testua onartzeko, baina eskatu du “Alkatetzaren Proposamena” hitzak ezabatzeko. Denak ados daudenez, bozketa egin da eta hauxe izan da emaitza: Aldeko botoak: 10 (4 EH BILDUrenak, 2 Plentziako Independenteenak, eta 4 EAJ-PNVrenak); kontrako botoak: batere ez; abstentzioak: batere ez. Ondorioz, Osoko Bilkurak hauxe adostu du kideen aho bateko erabakiz: Lehena.- Osoko Bilkuraren erabaki honen datatik aurrera, Batzorde Informatiboak publikoak izango direla eta interesa duen edonork aukera izango duela batzordeetara joateko. Bigarrena.- Batzorde horien deialdiak Udalaren web orrian argitaratuko direla. Hirugarrena.- Batzorde Informatiboak audio sistema baten bidez grabatuko direla, Idazkaritzak jasotako aktez gain, grabazioak ere edukitzeko elementu gehigarri bezala. Ondoren, EAJ-PNVko bozeramaile Elixabete Uribarri andreak aurreratu du bere taldeak asmoa duela proposamen bat aurkezteko -dagoeneko hitz egin du horri buruz Plentziako Independenteen taldearekin-, Eskaeren eta Hiritarrekiko Harremanen Batzorde bat sortu nahi baitu, muntadun kexak eta iradokizunak lantzeko. 6.- LANPOSTU ZERRENDA (LPZ) ALDATZEA. UDALTZAINGOKO AZPI-OFIZIAL BURUAREN POSTUA SORTZEA. Jarduneko alkate andreak euskaraz azaldu du ezen, Euskadiko udaltzaingoen antolamenduari eta funtzionamenduari aplikagarri zaizkion esparru-arauak ezartzen dituen maiatzaren 5eko 58/2015 Dekretuari jarraiki, Udaltzaingoko lanpostuak integratu egin behar direla aipatu Dekretuko eskala eta kategoria egituratuetan. Dekretu horrek bere 5.2d) artikuluan dio 15.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan udaltzaingoak 5 langile edo gehiago baditu plantillan, azpi-ofizial kategoria bat egon behar dela. Horregatik, eta Dekretua betez, postua sortzea proposatzen da. Azkenik, jarduneko alkate andreak gogorarazi du proposamen hori negoziatu dela sindikatuaren ordezkaritzarekin, eta aldeko jarrera azaldu duela.

Page 6: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

6

Ondoren eta inork ez duenez besterik adierazi, bozketa egin da eta hauxe izan da emaitza: Aldeko botoak: 8 (4 EH BILDUrenak, 4 EAJ/PNVrenak); kontrakoak: batere ez; abstentzioak: 2 (Plentziako Independenteenak). Ondorioz, Osoko Bilkurak hauxe ERABAKI DU gehiengo absolutuz: Lehena.- Egungo Lanpostu Zerrenda aldatzea eta Udaltzaingoko Azpi-ofizial Buruaren postua sortzea, baldintza hauekin: - Izena: Udaltzaingoko Azpi-ofizial burua. - C.1 taldea. - Ikuskaritza eskala, Azpi-ofizial kategoria. - Txanda: Barne-sustapena. - Aukeraketa sistema: Lehiaketa (Plentziako Udaltzaingora mugatua). - Ordainsari maila: CD 22. - CE: 25.760 €. - Lanaldi zabaldua / Erabateko dedikazioa: 11.130´83 € - Dedikazio erregimena: Erabateko disponibilitatea / Lanaldi zabaldua. -3. Hizkuntza Eskakizuna, derrigortasun data: 1996/05/09. Bigarrena.- Erabaki hau jendaurrean jartzea, iragarkia argitaratuz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. 8.- FRANKISMOAREN KRIMENEN AURKAKO EUSKAL PLATAFORMAK AURKEZTUTAKO AKORDIO PROPOSAMENA. Jarduneko alkate andreak euskaraz azaldu ditu puntu honen aurrekariak, eta esan du bilera askoren ostean, kontu honekin bukatu nahi dutela eta jarraian transkribatuta dauden 4 puntuak irakurri ditu euskaraz, horiek osatzen baitute Osoko Bilkurak onartzeko proposatzen den akordioa: “1) Argentinaren hiriburu den Buenos Aireseko Epaitegi Nazionaleko Kriminal eta Zentzategi Federalaren 1 aretoan kereila kriminal bat jartzea Epaitegi horrek irekita duen 4591/10 Auziaren barnean, gure Udalerrian diktadura frankistak eragindako gizateriaren aurkako krimen guztiak iker ditzan, zein baldintzatan egin ziren zehaztuaz, nortzuk izan ziren erantzule zuzenak eta zeharkakoak jakinaz, eta, kasuan, beraien egozte, auzipetze, epaiketa eta zigorra jartzeko erabakia hartuaz. Kereilari atal bat erantsiko zaio datu batzuk zehaztuaz: biktimen zerrenda nominala, adina, ogibidea, krimenaren datak, sufritutako delituak eta jasotako bere ondorioak. Baita ahal diren dokumentu ziurtagarriak. 2) Gure herriko edo eskualdeko Epaitegian kereila kriminal bat jarri Udalerrian diktadura frankistak eragindako gizateriaren aurkako krimen guztiak iker ditzan, zein baldintzatan egin ziren zehaztuaz,

Page 7: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

7

nortzuk izan ziren erantzule zuzenak eta zeharkakoak jakinaz, eta, kasuan, beraien egozte, auzipetze, epaiketa eta zigorra jartzeko erabakia hartuaz. Kereilari atal bat erantsiko zaio datu batzuk zehaztuaz: biktimen zerrenda nominala, adina, ogibidea, krimenaren datak, sufritutako delituak eta jasotako bere ondorioak. Baita ahal diren dokumentu ziurtagarriak. 3) Gure Udalerrian frankismoaren aurka kereilak edo salaketak jartzea nahi dituzten bizilagun biktima edo biktimen familiarteko guztiei laguntza materiala eta juridikoa eskaini. Horretarako, Udalak bulego edo arduradun berezi bat sortuko du diktaduraren biktima salatzaileei arreta eta laguntza eskaintzeko. 4) Udalen arteko solidaritatea eta lokarri kolaboratzaileak saretzeko asmoz inpunitatearekin amaitzeko -diktaduraren biktimei soilik ez, baizik eta gizarte osoari ukitzen diona- gure Udalak 2016ko Urrian Iruñean hainbat Udalek sinatutako Agiriarekin bat egiten du, Xedapen honi erantsia doana, eta sortutako Justizia eta Memoriaren aldeko Udalen Sarearen partaide izatea erabakitzen du, botere publikoek eta legeek, nahiz garatuko diren politikek, Nazio Batuetako Giza Eskubideen erakunde internazionalak Estatu Espainiarrari egindako gomendioak bete ditzaten. Gure Udalak, frankismoaren diktadurak eragindako gizateriaren aurkako krimen guztiei buruz Justizia bultzatuaz biktimei dagozkien eskubideek bermatzeko hartu duen engaiamendua medio, Giza Eskubideen aldeko Nazioarteko Eskubideetatik datozen betebehar guztiak bereganatzen ditu. Halaber, aipatu Udalen Sarearen funtsezko printzipioa bereganatzen du, hots, 2014ko Uztailaren 22an Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluan Kontalari Bereziak aurkeztu zuen Txostenaren edukiak, Egia, Justizia, Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko Bermeei buruzkoak. Gure Udala aipatu Udal Sare horrekin kolaborazio eta koordinazio lanetan arituko da, une bakoitzean hartutako erabaki amankomunei jarraituaz. Aurrekoarekin lotuta, inpunitatearen aurkako borrokan jokatzen duten paper garrantzitsuaz jabetuta, gizarte zibilaren erakundeekin eta biktima nahiz bere familiartekoekin elkar-lanetan arituko da; baita Egiari, Justiziari, Erreparazioari eta Ez Errepikatzeko Bermeei dagozkien eskubideen aitortzarendako behar diren tresna exijitzaileak artikulatzeko ere. “ Ondoren eta inork ez duenez besterik adierazi, bozketa egin da eta hauxe izan da emaitza: Aldeko botoak: 8 (4 EH BILDUrenak, 4 EAJ/PNVrenak); kontrakoak: batere ez; abstentzioak: 2 (Plentziako Independenteenak). Ondorioz, Osoko Bilkurak hauxe ERABAKI DU gehiengo absolutuz: Lehena.- Argentinaren hiriburu den Buenos Aireseko Epaitegi Nazionaleko Kriminal eta Zentzategi Federalaren 1. aretoan kereila kriminal bat jartzea Epaitegi horrek irekita duen 4591/10 Auziaren barnean, gure Udalerrian diktadura frankistak eragindako gizateriaren aurkako krimen guztiak iker ditzan, zein baldintzatan egin ziren zehaztuaz, nortzuk izan ziren erantzule zuzenak eta zeharkakoak jakinaz, eta, kasuan, beraien egozte, auzipetze, epaiketa eta zigorra jartzeko erabakia hartuaz.

Page 8: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

8

Kereilari atal bat erantsiko zaio datu batzuk zehaztuaz: biktimen zerrenda nominala, adina, ogibidea, krimenaren datak, sufritutako delituak eta jasotako bere ondorioak. Baita ahal diren dokumentu ziurtagarriak. Bigarrena.- Gure herriko edo eskualdeko Epaitegian kereila kriminal bat jarri Udalerrian diktadura frankistak eragindako gizateriaren aurkako krimen guztiak iker ditzan, zein baldintzatan egin ziren zehaztuaz, nortzuk izan ziren erantzule zuzenak eta zeharkakoak jakinaz, eta, kasuan, beraien egozte, auzipetze, epaiketa eta zigorra jartzeko erabakia hartuaz. Kereilari atal bat erantsiko zaio datu batzuk zehaztuaz: biktimen zerrenda nominala, adina, ogibidea, krimenaren datak, sufritutako delituak eta jasotako bere ondorioak. Baita ahal diren dokumentu ziurtagarriak. Hirugarrena.- Gure Udalerrian frankismoaren aurka kereilak edo salaketak jartzea nahi dituzten bizilagun biktima edo biktimen familiarteko guztiei laguntza materiala eta juridikoa eskaini. Horretarako, Udalak bulego edo arduradun berezi bat sortuko du diktaduraren biktima salatzaileei arreta eta laguntza eskaintzeko. Laugarrena.- Udalen arteko solidaritatea eta lokarri kolaboratzaileak saretzeko asmoz inpunitatearekin amaitzeko -diktaduraren biktimei soilik ez, baizik eta gizarte osoari ukitzen diona- gure Udalak 2016ko urrian Iruñean hainbat Udalek sinatutako Agiriarekin bat egiten du, Xedapen honi erantsia doana, eta sortutako Justizia eta Memoriaren aldeko Udalen Sarearen partaide izatea erabakitzen du, botere publikoek eta legeek, nahiz garatuko diren politikek, Nazio Batuetako Giza Eskubideen erakunde internazionalak Estatu Espainiarrari egindako gomendioak bete ditzaten. Gure Udalak, frankismoaren diktadurak eragindako gizateriaren aurkako krimen guztiei buruz Justizia bultzatuaz biktimei dagozkien eskubideek bermatzeko hartu duen engaiamendua medio, Giza Eskubideen aldeko Nazioarteko Eskubideetatik datozen betebehar guztiak bereganatzen ditu. Halaber, aipatu Udalen Sarearen funtsezko printzipioa bereganatzen du, hots, 2014ko Uztailaren 22an Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluan Kontalari Bereziak aurkeztu zuen Txostenaren edukiak, Egia, Justizia, Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko Bermeei buruzkoak. Gure Udala aipatu Udal Sare horrekin kolaborazio eta koordinazio lanetan arituko da, une bakoitzean hartutako erabaki amankomunei jarraituaz. Aurrekoarekin lotuta, inpunitatearen aurkako borrokan jokatzen duten paper garrantzitsuaz jabetuta, gizarte zibilaren erakundeekin eta biktima nahiz bere familiartekoekin elkar-lanetan arituko da, baita Egiari, Justiziari, Erreparazioari eta Ez Errepikatzeko

Page 9: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

9

Bermeei dagozkien eskubideen aitortzarendako behar diren tresna exijitzaileak artikulatzeko ere. 9.- BIDEAK, KALEAK ETA GAINERAKO ESPAZIO PUBLIKOAK GARBITZEKO ZERBITZUAREN LIZITAZIO-ESPEDIENTEA ONARTZEA. Jarduneko alkate andreak azaldu du, uztailaren 19ko Hirigintza Batzorde Informatiboan aztertu bezala, espediente hau onartzea proposatzen dela, zeinak 260.000 €ko (BEZa barne) urteko lizitazio-tasa baitu, urtebeteko epea eta beste baterako luzatzeko aukera (luzapena barne, zerbitzua ez da emango bi (2) urte baino gehiagoz). Haizea Agirianok gogora ekarri du Keltse Macíasek belarrak erretiratzeari buruz egin zuen ekarpena, eta esan du kontuan hartu zela. Ondoren, José Manuel Ardinesek berriro egin du Batzorde Informatiboan egin zuen proposamen bera, esanez ezen, kostuak merkatze aldera, zerbitzua Gorlizko udalarekin bateratu litekeela. Bere kalkuluen arabera, 60.000 € aurreztuko lirateke, eta proposatu du etorkizunean helburu hori lortzeko epeak ezartzen hastea. Jarduneko alkate andreak erantzun dio ez duela baztertu etorkizuneko aukera gisa. Ondoren eta inork ez duenez besterik adierazi, bozketa egin da eta hauxe izan da emaitza: Aldeko botoak: 6 (4 EH BILDUrenak, 2 Plentziako Independenteenak); kontrako botoak: batere ez; abstentzioak: 4 (EAJ-PNVrenak); Ondorioz, Osoko Bilkurak hauxe erabaki du gehiengo absolutuz: Lehena.- Bideak, kaleak eta gainerako espazio publikoak garbitzeko zerbitzua esleitzeko kontratazio espediente administratiboa onartzea. Espediente hori prozedura irekikoa da, hainbat esleipen-irizpide ditu, arautze harmonizatuari lotuta dago, 260.000 €ko urteko lizitazio-tasa du (BEZa barne) eta urtebeteko epea. Bigarrena.- Gastua baimentzea udal aurrekontu orokorraren kontura. Hirugarrena.- Baldintza Administratibo Partikularren Plegua eta Baldintza Teknikoen Plegua onartzea. Laugarrena.- Bidali beharreko lizitazio-iragarkiak bidaltzea Aldizkari Ofizialetara eta iragarki hau argitaratzea kontratatzailearen profilean.

Page 10: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

10

Bosgarrena.- Kontratazio mahaiaren osaera argitaratzea Kontratatzailearen Profilean, aurkeztutako dokumentazioa (azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegileak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 146.1 artikuluan adierazitakoa) kalifikatzeko egin behar den bilera baino gutxienez zazpi egun lehenago. 10- EUSKARA IKASLEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA ALDATZEA. Puntu honetan, jarduneko alkate andreak hitza eman dio Estibaliz Olabarrieta Euskarako zinegotzi delegatuari, zeinak uztailaren 19ko Batzorde Informatiboan aztertutakoa azaldu baitu, alegia, Ordenantza egungo errealitatera egokitu beharra dagoela. Gogora ekarri du egokitzapen hori hainbat eragilerekin (AEK, Sopelako Euskaltegia, profesionalak, Kontseilua, e.a.) garatutako lankidetzaren fruitua dela. José Luis Gómez Bellido zinegotzi jaunak hartu du hitza, esan du biziki zaila dela ordenantza errealitatera egokitzea eta eskerrak eman dizkio Estibaliz Olabarrieta andreari eginiko lanagatik. Estibaliz Olabarrietak eskerrak eman dizkio eskertzagatik, eta esan du bere taldeak horrela lan egiten duela; gero berak ere eskerrak eman dizkie prozesuan parte hartu duten eragileei. Ondoren eta inork ez duenez besterik adierazi, bozketa egin da eta hauxe izan da emaitza: Aldeko botoak: 10 (4 EH BILDUrenak, 2 Plentziako Independenteenak, eta 4 EAJ-PNVrenak); kontrako botoak: batere ez; abstentzioak: batere ez. Ondorioz, Osoko Bilkurak hauxe adostu du kideen aho bateko erabakiz: Lehena.- Behin-behineko onarpena ematea euskara ikasleentzako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari. Euskara ikasteko edo hobetzeko laguntza publikoen sistema. Bigarrena.- Espedientea jendaurrean jartzea 30 egunez, iragarki hau “Bizkaiko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Epe horretan, interesatuek espedientea aztertu, eta alegazioak eta iradokizunak aurkez ditzakete, hala nahi badute. Adierazitako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko akordioa behin betikotzat joko da, Osoko Bilkurak onartu beharrik gabe. 11.- BEHIN-BEHINEKO ONARPENA EMATEA PLENTZIAKO KOMUNIKAZIO SAREEN INSTALAZIO IRRATI-ELEKTRIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI.

Page 11: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

11

Puntu honetan, jarduneko alkateak hitza eman dio Ingurumeneko zinegotzi delegatu Zutoia Azurmendiri, zeinak literalki transkribatutako testu hau irakurri baitu: “Telekomunikazio Sareetako Instalazio irrati-elektrikoak arautzen dituen Ordenantza, Osoko Bilkura honek hasierako onarpena eman diezaion aurkezten duguna, 2016.04.14 eta 2016.05.26ean hartutako udal erabakien ondorioa da. Urteak daramatzagu lanean, eta denbora horretan ohartu gara horrelako instalazioek –bereziki Andra Marikoak- eta Plentziak eremu elektromagnetiko horien ondorioz jasaten duen erradiazioak kezka sortzen dutela herritarrengan. Azken hilabeteotan neurketak egin ditugu hainbat etxebizitza eta espazio publikotan, eta otsailaren 29an bilera egin genuen afektatu eta interesatu guztiekin. Ondoan izan dugu eremu elektromagnetikoetako aditu bat, zeinak mapa irrati-elektriko bat egin baitu lortutako neurketak kontuan harturik. Lan horri esker ikusi dugu antenen inguruan dauden etxebizitza batzuk jasaten dituzten erradiazio-mailak altuagoak direla Europako Batzordeak gomendatzen dituenak baino. Arlo horretako zientzialari aditu ezagunen balorazioak eskatu ditugu. Hala, Medikuntzako katedradun batek eta Telekomunikazio ingeniari batek –Ingurumeneko Sari Nazionala jaso zuen- peritu-txosten bana egin ziguten ekainaren 29an interesatu eta afektatu guztiekin egin genuen bilerarako. Txosten horietan gomendatu ziguten Prekauzio Printzipioari eta Europako Batzordearen gomendioei jarraitu behar geniela gaiari buruzko araudia egitean. Lehenengo adituak dio osasunarentzako arrisku txiki bat egon litekeela aipatu maila gainditzen bada, eta osasunerako arriskutsuak diren jardueren artean sailkatzen du; horrez gain, bigarrenak dio Plentzian bete litekeela Europako Batzordearen Gomendioa, telekomunikazio-zerbitzuari kalte egin gabe. Zentzu horretan, eta 2016.05.26ko Osoko Bilkuran hartutako akordioarekin bat etorriz –zeinaren bidez aho-batez bat egin baikenuen Europako Batzordearen 1815 Gomendioarekin-, Ordenantza honetan xedatzen dugu biztanleriak jasan ditzakeen esposizio-mailek gorago aipatutako parametroak bete beharko dituztela. Gainera, konpainiek Plan bat aurkeztu beharko dute ezer ezarri baino lehen, obra-lizentziak eskuratu beharko dituzte instalazioak egiteko eta interesatuek erantzukizunezko aitorpenaren inguruan parte hartzeko aukera izango dute. Era berean, debekatuta egongo da instalazioak eremu sentsibleetatik 100 metro baino hurbilago jartzea, eta hainbat parametro markatu dira hirigintza babesteko eta eraikinetan instalatzeko. Plentziako Alde Zaharra kasu berezia da, ezin baita horrelako instalaziorik egin berau Birgaitzeko, Babesteko eta Kontserbatzeko Plan Berezia (A.Z.B.P.B.) dela-medio”. Ardines zinegotzi jaunak esan du bere taldeak asko borrokatu duela antenen inguruko kontu honetan, horregatik, arduratuta daudela orain arte egin denarekin eta honen guztiaren jarraipenarekin. Segidan, Gómez zinegotzi jaunak galdetu du zergatik agertzen den Gai-ordenan “behin-behineko” hitza. Idazkariak azaldu dio, indarrean dagoen araudiaren arabera, Ordenantza bati lehen onarpena emateko Ordenantza horrek “behin-behinekoa” izan behar duela, eta onarpena behin betiko bihurtuko dela alegazio-epea igaro ondoren

Page 12: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

12

aurkeztutako alegazioak ebazten direnean edo zuzenean alegaziorik aurkezten ez bada. Ondoren, Gómez jaunak adierazi du bere taldeak zalantza handiak dituela, ez aurkeztutako Ordenantzari buruz, baizik eta Ordenantza horren zati teknikoaren jarraipena egiteko moduari buruz. Orobat esan du ez duela itxaropen faltsurik sortu nahi, eta argi utzi du Ordenantza honen helburua ez dela orain arte existitzen diren instalazioak kentzea. Gero, berriro esan du jarraipen zorrotza egin behar dela Ordenantza betetzen den ala ez jakiteko. Jarduneko alkate andreak erantzun du gobernu taldearen asmoa dela Ordenantza hau eta gainerako guztiak betearaztea. Ondoren eta inork ez duenez besterik adierazi, bozketa egin da eta hauxe izan da emaitza: Aldeko botoak: 8 (4 EH BILDUrenak, 4 EAJ/PNVrenak); kontrakoak: batere ez; abstentzioak: 2 (Talde Independentea); Ondorioz, Osoko Bilkurak hauxe erabaki du gehiengo sinplez: Lehena.- Behin-behineko onarpena ematea Plentziako komunikazio sareen instalazio irrati-elektrikoak arautzen dituen Ordenantzari. Bigarrena.- Espedientea jendaurrean jartzea 30 egunez, iragarki hau “Bizkaiko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Egun horietan, interesatuek espedientea aztertu ahal izango dute, eta alegazioak eta iradokizunak aurkeztu, hala nahi badute. Adierazitako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko akordioa behin betikotzat joko da, Osoko Bilkurak onartu beharrik gabe. 12.- PLACENTIA UDALERRIAREKIN (TERNUA ETA LABRADOR, KANADA) SENIDETZEKO ESPEDIENTEARI BURUZKO INFORMAZIOA. Jarduneko alkate andreak gogora ekarri du maiatzaren 25eko Osoko Bilkuran onartu zela udalerri honen (Plentzia) eta Placentia udalerriaren (Ternua eta Labrador) arteko senidetzea eta bi udalerrien arteko Senidetze Batzordea sortu zela. David Crestelo Dominguez alkate–udalburua izango da Batzordeko presidentea, eta berarekin batera Batzordeko kide izango dira Zutoia Azurmendi Gil andrea (Turismo zinegotzia), Plentziako Independenteen udal taldeko ordezkari bat, Arantxa Renteria Bilbao andrea (Butroeko Plasentia Museoko presidentea), Sabino Laucirica Villalabeitia jauna (Placentia eta Plentziaren arteko harremanen ikerlaria) eta Aimar Arizmendi jauna (“Euskal balea arrantzaleen aztarnen atzetik” bidaiaren sustatzailea). Batzorde horren helburu nagusia da bi herrien arteko lankidetza sustatzea, adiskidetasun loturak indartzeko eta bi herrien arteko harremanak ugaritzeko.

Page 13: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

13

Erabaki horren berri eman zitzaion Placentiako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Zuzendaritzari eta Espainiako Kanpo Gaien Ministerioari. Era berean, udalerri honetako ordezkariek Placentiara bidaiatu zuten joan den ekainean, aurreko urtean Placentiako udal ordezkariek Plentziara egin zuten bisita itzultzeko. Jarduneko alkateak eskerrak eman dizkie proiektu honetan sinetsi eta lan egin duten pertsona guztiei, eta ondoren Zutoia Azurmendi andreari eman dio hitza, zeinak hizpide hartu baititu han ezagutu zituzten tokiak (Institutua, Argentinako herria, gaztelua, museoa, baleazale euskaldunen atseden-leku den hilerria…) eta ekitaldiak, eta eskerrak eman ditu Power alkate jaunak, hango zinegotziek eta oro har Placentiako herriak egin zien harreragatik. Plentziako Independenteen taldeko bozeramaile Keltse Maciasek literalki transkribatutako jakinarazpen hau irakurri du: “Talde Independenteak Osoko Bilkura honetan adierazi nahi du, idatzita gera dadin, eskerrak eman nahi dizkiogula Placentiako alkate Power jaunari, bai eta bere udaletxeko zinegotzi eta langile guztiei, adeitasun handiz hartu eta bikain tratatu gaituztelako egin berri dugun bidaian. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Castle Hill, museo, eskola zein su-hiltzaile parkeko langileei, eta batez ere, Placentiako herritarrei, Udalak antolatutako ekitaldi ofizialetan parte hartu dutelako eta tratu atsegina eta hurbila eman digutelako elkarrekin egon garen toki publiko guztietan. Harro daude beren iraganaz, eta balioa ematen diete euren eta haraino bidaiatu zuten gure arbasoen bidez duela hainbat mendetatik lotzen gaituzten lokarriei. Jende askok lan egin du urtetan zehar Senidetze hau posible izan dadin, eta gu ere harro gaude, plentziar garen aldetik, baina Senidetzeak ezin du izan bidearen amaiera, baizik eta harreman baten hasiera. Eta harreman horren babesean, herri eta erakundeek elkarrekin lan egin beharko dute, egingo diren ekintzak ez daitezen izan hitz hutsalak eta paper idatzi soilak. Horregatik, lehen neurri gisa proposatzen dugu, beste udalerri batzuetan bezala, herriko sarreretan kartelak kokatzea, zeintzuetan Ternuako Placentia hiriaren izena agertuko baita senidetutako udalerri gisa. Plentzia, 2017ko uztailaren 27a”. Jarduneko alkate Haizea Agirianok esan du ados dagoela adierazitakoarekin, eta abuztu/irailean egingo dela Senidetze Batzorderako deialdia. Azkenik, Haizea Agiriano andreak gaineratu du David Crestelo alkateak eta Zutoia Azurmendi alkateordeak nahiago izango zuketela ondoan izatea Keltse Macias eta José Luis Gómez zinegotzi jaun-andreak Kanadan antolatu ziren ekitaldi guztietan, eta gogorarazi du alkateak uztailaren 20an antolatutako bileran adierazi zitzaiela Plentziako Independenteen taldeko zinegotziei oso haserre zeudela ekitaldi guztietara joan ez zirelako.

Page 14: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

14

Keltse Macías zinegotzi andreak erantzun du bere ustez bete dutela eurengandik espero zena, eta egia dela ez zirela joan irtenaldiren batera, pentsatu zutelako ez zirela ekitaldi ofizialak. 13.- AZKEN OSOKO BILKURATIK EMAN DIREN DEKRETUEN BERRI EMATEA (2017ko MAIATZAREN 22KO 209. ZENBAKITIK 2017ko UZTAILAREN 14ko 286. ZENBAKIRA). Azken Osoko Bilkuraz geroztik emandako dekretuen berri eman da. Beti bezala, zinegotziek eskuragarri dute zerrenda Udaletxeko idazkaritzan: 209 2017/05/22 Plentzia Tabernaren exekuzio-agindua 13/463/00004 210 2017/05/22 Txoritoki birgaitzea, Genaro Urrutia Aldapako 6. zenbakian 17/411/00050 211 2017/05/22 Bainugela zaharberritzea, Gaminiz kaleko 13-2 esk. zenbakian 17/411/00051 212 2017/05/22 Edukiontzi bat instalatzea (10 egun) Labasture kaleko 8-2 zenbakiko obran 17/453/00015 213 2017/05/23 Sukaldea zaharberritzea Erribera kaleko 25-2 esk. zenbakian 17/411/00052 214 2017/05/25 Leihoak ordezkatzea Palankete Kaleko 9-3 ezk. zenbakian 17/411/00053 215 2017/05/29 RRP 216 2017/05/29 2017ko maiatzeko nomina 217 2017/05/29 Animaliak 7/17 218 2017/05/29 Hirigintzako aholkularitza 219 2017/05/29 Premiamendu espedientearen errekurtsoa, 026391 zk. 220 2017/05/29 Azurtegiondo aparkalekuko 28. zenbakiko partzelaren emakida (3 hilabete) B. Teknikoa 221 2017/05/29 Fatxadak konpondu eta margotzea 17/411/00054 222 2017/05/29 Putzu septikoa baliogabetzea eta fatxadak konpontzea 17/411/00055 223 2017/05/30 Azurtegiondo aparkalekuko 61. zenbakiko partzelaren emakida (3 hilabete) B. Teknikoa 224 2017/05/31 Azurtegiondo aparkalekuko 60. zenbakidun partzelaren emakida berritzea (urte 1) B. Teknikoa 225 2017/06/01 Jai Alai frontoia erabiltzeko baimena 226 2017/06/01 Kosta Trail 2017 227 2017/06/02 Bazkaria ekainaren 3an 228 2017/06/02 Edukiontzi bat instalatzea (60 egun) Areatza kaleko 42 zenbakian (BIBI) 17/453/00016 229 2017/06/02 Teilatua iragazgaitz egitea. 17/411/00057 230 2017/06/02 Fatxada margotzea Erribera kaleko 8. zenbakian 17/411/00056 231 2017/06/05 Zundaketa bat zabaltzea Areatza kalean, PIEren gidaritzapean 232 2017/06/05 Animaliak 233 2017/06/05 Animaliak 234 2017/06/06 Fatxada margotzea 17/411/00060 235 2017/06/06 Matxura bat konpontzeko zundaketa irekitzea, Areatza kalean 17/411/00059 236 2017/06/07 Leihoak ordezkatzea Areatza kaleko 7-2 B zenbakian 17/411/00062 237 2017/06/07 Fatxadaren azpialdea konpontzea Geltoki kaleko 8-1. zenbakian 17/411/00061

Page 15: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

15

238 2017/06/07 Hondakinak ateratzeko edukiontzia instalatzea Erribera kaleko 25-2 .zenbakian egingo den obrarako 17/453/00017 239 2017/06/08 Bertan behera utzitako ibilgailua BI5233CC 48077160000001 240 2017/06/08 Aska zaharberritzea Gandia kaleko 10 A zenbakian 17/411/00063 241 2017/06/09 Kasinoko obra-amaiera eta 1. okupazioa 16/412/00014 242 2017/06/09 Aurreko lorategian hormigoia botatzea Gandia kaleko 6 B zenbakian 17/411/00064 243 2017/06/12 Atzera botatzea prozesu administratiboaren gora jotzeko errekurtsoa 244 2017/06/14 FNMTren ziurtagiria baimentzea 245 2017/06/14 Euskadiko Kayak kopa 245B 246 2017/06/14 Ikasturte amaierako festa 247 2017/06/14 Bitarteko funtzionario bat izendatzea BAZrako 248 2017/06/15 PPP 249 2017/06/15 TMIZ itzultzea 250 2017/06/15 Jarduneko alkatea 251 2017/06/20 17.06.20rainoko fakturak onartzeko dekretua 252 2017/06/22 Ekaineko nomina – 2017ko ez-ohiko ordainsaria 253 2017/06/26 Txipio Bideko 7. zenbakian erroldatzea 254 2017/06/28 Azurtegiondo aparkalekuko 113. zenbakiko partzelaren emakida (3 hilabete) B. Teknikoa 255 30/06/2017 Alkatea ordezkatzea aitatasun lizentziagatik 256 30/06/2017 Palas lursaila ixten duen hesia erretiratzeko exekuzio-agindua B. Teknikoa 257 2017/07/03 Gas naturala instalatzea 17/411/00073 258 2017/07/03 Sukaldea zaharberritzea Kurzekada kaleko 1-1 ezk. zenbakian 17/411/00072 259 2017/07/03 Bainugela zaharberritzea Erribera kaleko 12-1 ezk. zenbakian 17/411/00071 260 2017/07/03 Zolata eta kanpoko margoa konpontzea Plazatxoko 2. zenbakian kokatutako lokalean 17/411/00070 261 2017/07/03 Edukiontzi bat instalatzea (5 egun) Frontoi Kalean 17/453/00018 262 2017/07/03 Lokala zaharberritzea 17/411/00068 263 2017/07/03 Bainugela zaharberritzea Iturgitxe kaleko 4-2 A zenbakian 17/411/00067 264 2017/07/03 Hezetasunak konpontzea 17/411/00066 265 2017/07/03 Eremu bat atontzea arraina saltzeko Gaminiz kaleko 4. behean 17/411/00065 266 2017/07/03 Udaltzaingorako bitarteko funtzionarioak izendatzea 267 2017/07/03 17/221 errekurtsoa 268 2017/07/04 Erretenak egitea eta azulejuak jartzea Arraun Kaleko 2-1 D zenbakian 17/411/00074 269 2017/07/06 Kultur eta Kirol taldeentzako 2017ko diru-laguntzen deialdia 270 2017/07/10 17/153 271 2017/07/10 Xafla asfaltikoa birjartzea teilatuan 17/411/00075 272 2017/07/10 Edukiontzi bat instalatzea (hilabete 1) Palankete Kaleko 1. zenbakian 17/453/00020 273 2017/07/10 Edukiontzi bat instalatzea (15 egun) Mariñel Kalean 17/453/00019 274 2017/07/10 Zanga bat irekitzea ur-hargunea berritzeko 17/411/00058 275 2017/07/10 Atzeko lorategia zaharberritzea Ibiltokia kaleko 4 A zenbakian 17/412/00016 276 2017/07/10 17/144

Page 16: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

16

277 2017/07/10 Udako kanpainarako laguntza ekonomikoa 278 2017/07/12 Kanpoko barra instalatzea Carmen jaietarako B. Teknikoa 279 2017/07/12 Bozgorailuak instalatzea Bibi Hanburgesategiaren kanpoaldean B. Teknikoa 280 2017/07/13 Bozgorailuak instalatzea eta ordutegia luzatzea Carmen jaietarako B. Teknikoa 281 2017/07/13 Praktiketako funtzionarioa izendatzea 282 2017/07/13 Kaleko argien eskaintza abantailatsuenak sailkatzea 283 2017/07/13 OE espedientearen hasiera. 284 2017/07/13 Lokala atontzeko obren lizentzia Labasture kaleko 6. zenbakiko etxebizitza handitzeko 17/412/00012 285 2017/07/13 17.07.13rainoko fakturak onartzea. 286 2017/07/14 Obra-lizentzia ukatzea Plazatxoko 2Bis-3 B zenbakian kristalezko sabaia instalatzeko 16/411/00111 14.- GALDE-ESKARIAK. Puntu honetan sartu baino lehen, Jarduneko alkate andreak eskerrak eman dizkie jai eta ekitaldietan lan egiten duten pertsona guztiei, hau da, ostalaritzako lokalei, Elkarteei, Plentzia Telebistari, udaletxeko langileei eta, batez ere, Obretako brigadari eta Jai Batzordeari. Gómez zinegotzi jaunak erantzun bat eskatu du bere taldeak AJAren 97.6 artikuluko azken paragrafoaren babesean aurkeztu zuten idazkiarentzat (Sarrera Erregistroa 3035) eta jarduneko alkate andreak idazki horretako galderei erantzun die: 1.- Gaztetxeari dagokionez: Haizea Agiriano andreak gogoratu du espediente hori aurreko legealditik jaso dutela, alegia, Isabel Zarauza andrea alkate zenetik. Harrezkero, hainbat obra egin behar izan dira jarduera legeztatu ahal izateko eta orain bukatzeko zorian daude, beraz, lan horiek amaitu bezain laster itxi ahal izango da espedientea. 2.- Alde Zaharreko Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala egiteko kronogramari dagokionez, arrazoia eman dio, erabat okerra baita, eta esan dio udal teknikariak lanean ari direla akatsak konpontzeko. Plentziako Independenteen taldeak aipatzen duen informazio ezari dagokionez, Haizea Agirianok gogorarazi du ez dela halakorik gertatu, arkitekto guztiekin elkartu direlako eta badakielako eskatu duten informazio guztia eman zaiela. 3.- Ordutegiak kontrolatzeko sistema martxan jartzeari dagokionez, Haizea Agirianok (alde batera utziz idazkian erabiltzen den “dilatatu” terminoa, uste baitu balorazio personal bat dela) maiatzeko Osoko Bilkuran emandako erantzun berbera eman dio, hau da, langile gutxiegi dagoela eta denbora asko behar dela datuak programan sartzeko.

Page 17: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

17

4.- Carmen jaien karietara antolatutako ur-jolasetan gertatutako istripuari dagokionez, Haizea Agirianok lehenbizi esan du istripua izan zuen adin txikikoa ongi dagoela, eta askoz okerrago izan zitekeela. Bigarrenik, esan du ofiziozko espediente bat ireki dela istripua zergatik gertatu zen aztertzeko. Segurtasun neurriei buruz esan du hartuak zirela horrelakoetan hartu ohi diren neurriak. 5.- Idazkian aipatzen diren fakturei dagokienez, Haizea Agirianok erantzun du Bruma Negra ekitaldiari dagozkion fakturak uztailaren 24an sartu zirela Erregistroan, eta orobat esan du faktura horietakoren batean data gaizki jarrita dagoela, hau da, uztailaren 4a agertzen dela ekainaren 23a eta 24a agertu beharrean, orduan izan baitzen ekitaldia. Bestalde, 2.882 Erregistro zenbakidun 100€ko faktura Iñaki Macías Zárragari emandako sari bati dagokio. Gómez zinegotzi jaunak galdetu du onartzen ote diren “Kutxako tiketak”. Haizea Agirianok erantzun dio gauza bat dela erregistratzea, eta beste bat, oso desberdina, inork horri buruzko azalpenik ez eskatzea. Nolanahi ere, Haizea Agiriano andreak konpromisoa hartu du bazkaltiar kopurua jakinarazteko. Ondoren, José Manuel Ardines zinegotzi jaunak hauxe adierazi du “nerabe eta aurre-nerabeen botiloiari” buruz: “BOTILOIA Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du. Eta horregatik dakartzagu gaur hona osagai hauek guztiak. Benetako koktela da, ikusten duzuen bezala, lau osagai dituena. Limoizko Kas botila bat, edari freskagarri bat, beti bakarrik hartu behar litzatekeena egarria asetzeko. Vodka botila bat, zeinaren edukiaren erdia baino gehiago alkohol purua baita, zaurietan botatzen dena, alegia. Bien arteko elkartze txar eta gaizto hori da gaur honaino ekarri gaituen argudio tristea, gizartearen zati handi bat galbidera daramana. Hain ospe txarreko BOTILOIaz ari gara, alde guztietan agertzen dena, eta are gehiago sasoi honetan, herri asko jaietan gaudenean. BOTILOI hori da gure gaur egungo gizartearen arazo handienetako bat, nerabe askori eta aurre-nerabe dezenteri eragiten diena. Azken estatistikek hotzikara eragiten dute:

Page 18: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

18

“14 eta 18 urte bitarteko hamar gaztetik zazpik alkohola edan dute azken 30 egunetan, eta hamarretik hiruk mozkortzeraino. Datu kezkagarri horrek bultzatu du “Movilización Alcohol y Menores” ekimena. Proiektu honen bidez, gurasoen eta hezkuntza komunitatearen ordezkariek eta drogen kontsumoa prebenitzeko erakundeek eskatu dute, besteak beste, alkoholari prezioa igotzea, gazteek ez dezaten hain erraz erosi. Izan ere, gaur egun batez beste 13 urterekin hasten dira alkohola kontsumitzen, hau da, DBHko 2. mailan daudenean. Festa etilikoak gure egunerokotasunaren parte dira; astebururo egiten dira, gazteen osasuna arriskuan jarriz. Alkohola konpultsiboki kontsumitzen dute 14 eta 16 urte bitarteko adin txikikoen %37k, nahiz eta azterketa zientifiko guztiek dioten gizakiaren garuna ez dela guztiz garatzen 20 urtera iritsi arte. Hau da, gehiegikeria horiek ondorio negatiboak dituzte gazteen hazkunde fisiko, psikologiko eta mentalean”. Baina jakitea ez da nahikoa. Guraso, hezitzaile, polizia eta gainerako guztiok gertatzen ari denaren erantzule gara neurri batean. Badakigu garrantzitsua dela kontzientziazio-lana, eta asmo onez beterik gaude “gaitz” hau desagerrarazteko, baina, hala ere, handitzen ari da egunez egun. Soinean dauzkagun betaurrekoek ez digute uzten ikusten zer gertatzen den 13 urte inguruko neska-mutil talde bat nahasketa kaltegarri baten inguruan eserita dagoenean. Are gehiago, ez diegu galdetzen zertan ari diren, zergatik edaten duten mozkortzeraino, kontuan hartu gabe horrek beren garunaren eta nortasunaren garapenean izan ditzakeen kalteak eta ondorioak. Agintariek, aurretik pasatzen diren poliziek, ez diete NANa eskatzen, ez diete gurasoei hots egiten zertan dabiltzan jakin dezaten eta inplikatu daitezen. Horregatik guztiagatik, eta Euskadiko Toki-erakundeen Legeko 17.1 artikuluko 10 eta 36. zenbakietan aurreikusitakoaren babesean –zeinak udalerrien eskumenak arautzen baititu osasun publikoari eta gazteria politikei dagokienean-, Gobernu Taldeari eskatzen diogu urte osoan zehar eta, batez ere, herriko jaietan, kontzientziazio eta informazio kanpainak egin ditzala botiloiaren fenomenoari eta alkoholaren kontsumo arduratsuari buruz. Eskerrik asko” Jarduneko alkate andreak eskerrak eman dizkio Ardines jaunari bere hitzengatik. Era berean, jakinarazi du jaietan “Jai Stand” bat antolatuko dela droga eta alkohol kontsumoaren ondorio kaltegarriez informatzeko, eta balitekeela ekimen horren bidez batzorde bat sortzea arazoa arautzeko. José Luis Gómez zinegotzi jaunak galdetu du zergatik salatu duen Udalak Urdulizko Eskubaloi Kluba. Haizea Agiriano andreak hauxe erantzun dio: “2017ko uztailaren 6an, eguerdiko 13:00ean, Urdulizeko Eskubaloi Klubeko ordezkari bat agertu zen Udaletxean, baimena eskatuz 2017ko uztailaren 8an txapelketa bat egiteko. Ordezkari horrek adierazi zuen egun horretan bertan eskatu zuela baimena Euskadiko Kosta Demarkazioan. Hondartzako KSIko (Kudeaketa Sistema Integrala, ISO 9001, ISO 14001 eta EMAS) arduraduna Udaletxean zegoen beste bilera baterako. Arduradun horrek esan zion Udalak ezin duela baimenik eman, aldeko edo kontrako iritzia baino ezin dezakeela adierazi. Eskaera orria eman zion (entregatu beharreko

Page 19: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

19

dokumentazioaren zerrendarekin) sinatuta aurkeztu zezan eta orobat jakinarazi zion oso denbora gutxirekin ari zela dokumentazioa tramitatzen, eta ziurrenik ezinezkoa izango zela garaiz erabakitzea. Urdulizko Eskubaloi Klubeko ordezkariak jakinarazi zion badirela 10 urtetik gora jarduera hori egiten dutela, eta aurten datak aldatu direnez ahaztu egin zaiola baimen-eskaerak tramitatzea. Orobat esan zuen, Kosta Demarkazioaren arabera, ez dagoela arazorik jarduera hori atzeraeraginez baimentzeko, baldin eta okupazio kanona ordaintzen bada eta Udalak oniritzia ematen badu. 2017ko uztailaren 7an, ostiralean, KSIko arduraduna idazkariarekin eta jarduneko alkatearekin bildu zen goizeko lehen orduan, ohartaraziz ezinezkoa zela baimena eman ala ez erabakitzea, ondoko arrazoi hauengatik: � Hondartzan inplikazioren bat duten alderdi guztiek (SOS, Hondartzaina, komunetako langileak, Udaltzaingoa) jakinaren gainean egon behar dute behar adinako aurrerapenarekin. � Udalak gutxienez 48 orduko epea behar du entregatutako dokumentazioa aztertzeko eta KSIk markatutako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzeko. � Udalak ez dauka lehenagoko jakinarazpenik jarduera horri buruz. Telefonoz hitz egin zuten Urdulizeko Eskubaloi Klubeko ordezkariarekin, eta esan zioten tamalez ezingo zutela jarduera baimendu. Orduan, ordezkariak esan zigun zinegotziarekin batzartu nahi zuela. Uztailaren 7an hondartzara joan zenean, KSIko arduradunak eskubaloi campus bat ikusi zuen bertan, toldo batekin eta hiru eskubaloi-zelai mugaturekin. Begiraleengana hurbildu eta baimena eskatu zien; haietako batek esan zion ez zekiela ezer baimenaz, eta arduradunaren telefonoa eman zion (Urdulizko Eskubaloi Kluba). Udaletxera iristean, KSIko arduradunak Kosta Demarkaziora deitu zuen, galdetuz campusak baimenik ba ote zuen. Kosta Demarkazioak ezetz erantzun zion, ez zegoela jakinarazpenik, ezta baimen eskaerarik ere. Udalak Udaltzaingoari deitu zion, eta agenteak hondartzara joan ziren, ez zelako betetzen ari Plentziako hondartza erabili eta gozatzeko Ordenantza. Bien bitartean, Urdulizko Eskubaloi Klubeko ordezkaria berriro agertu zen Plentziako Udaletxean, eguerdiko 12:30ak aldean, Kirol Zinegotziarekin batzartu nahi zuelako. Zinegotzia eta KSIko arduraduna interesatuarekin batzartu ziren. Jakinarazi zitzaion ez zutela nahiko astirik izan jardueraren aldeko iritzia emateko. Interesatuak jakinarazi zuen badirela 10 urtetik gora jarduera hori egiten dutela eta aurten datak aldatu direnez ahaztu egin zaiola baimen-eskaerak tramitatzea, halere, txapelketa ez egitea galera handia izango litzatekeela herriarentzat (hoteletako erreserbak, bazkariak, e.a.). Berriro esan zitzaion asko sentitzen zutela, baina ezin zutela jarduera baimendu. KSIko arduradunak jakinarazi zion Kosta Demarkazioak idazki bat aurkeztu zuela 2016ko azaroan, Udalari eskatuz Itsas-kirol Jardueren Denboraldiko Zerbitzuak Ustiatzeko Plan bat presta zezala, eta denboraldi honetan horrelako jarduerak kosta Demarkazioak baimentzen dituela (aurreko urteetan bezala), baina 2018an Udalaren baimenak beharko dituela horrelakoak baimentzeko, hori dela eta, aurten irizpide berriak aplikatzen ari garela -etorkizunean eragina izan dezaketenak- eta dokumentazioa prozedurari egokitzen. 2017ko martxoaren 3an Kosta Demarkazioaren “Urteko Txosten Bateratuaren Eskaerari” buruzko AUT02-2017 erreferentziadun idazkia jaso genuen, non, beste hainbat baimenen artean, jasota baitago 2016ko denboraldirako eskubaloi txapelketarentzako AUTO2/16/48/0109 baimena. Plentziako Udalak aldeko iritzia eman zien martxoaren 10ean 2016ko denboraldirako urteko zerrenda bateratuan agertzen ziren jarduerei. Martxoaren 3ko idazkian hauxe zioen: “Okupazio zehatz bakoitzarentzako espedientea ebatzi ondoren, Ebazpenaren fotokopia bidaliko dugu idatzita gera dadin”. Beraz, esan dezakegu Udalak

Page 20: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

20

2016. urteko jarduerentzat emandako aldeko iritziak ez duela baliorik jarduera bakoitzarentzako baimen gisa eta baimen horiek formalizatu egin behar direla, bakarkako baimen prozeduraren arabera.” Bukatzeko, eta laburpen gisa, Haizea Agiriano andreak esan du Udalak atsegin handiz hartzen dituela horrelako jarduerak, baina ezin duela ezikusiarena egin jaso beharreko dokumentazioa aurkezten ez bada. Azalpen horien ostean, Gómez jaunak eskerrak eman ditu, eta Batzorde Informatiboan esandakoa gogorarazi du, hau da, Udala izan zela salatzailea. Orobat esan du jabari publikoaren beste erabilpen batzuetarako ez dela irizpide bera jarraitzen eta, azkenik, gogora ekarri du alkateak aurreko bilkura batean esandakoa jabari publikoaren okupazioaren inguruan: “…inolako kexarik ez dagoenez, pankarta horiek jartzen uzten zaie”. Elixabete Uribarri EAJ-PNVko bozeramaile andreak Gaztetxeari buruzko lehen galderaren inguruan adierazi du ez duela argi ulertu Haizea Agirianoren erantzuna, iruditu baitzaio esan duela ez dutela jarduera-lizentziarik. Horregatik galdetu du zergatik uzten dien Udalak erabiltzen. Haizea Agiriano andreak erantzun dio erabilpena baimendu dutela azken urrats teknikoa bakarrik falta delako, eta dagoeneko eskatu diotela Danontzat Elkarteari pauso hori emateko. Elixabete Uribarri andreak esan du hurbiletik jarraituko duela kontua. Bestalde, Elixabete Uribarri andreak galdetu du konponduta dagoen Areatzako igogailua eta onartu den aurkeztutako 16.399´03 €ko aurrekontua. Haizea Agirianok erantzun dio badakitela matxurak eragozpen asko sortzen dituela, eta oraindik aurrekontua aztertzen ari direla, ez baita bermatzen igogailua erabat konponduko denik. Igogailua beste batzuen berdin-berdina da, eskatutako txostenaren arabera 34 aldiz matxuratu da 2017. urtean eta falta diren piezak zaharkituta daude edo bestela oso garestiak dira konpontzeko. Elixabete Uribarri andreak adierazi du “Orona” enpresarekin hitz egin ondoren jakin duela xafla elektronikoa deskatalogatuta dagoela eta galdetu du dagoeneko aldatu den; Haizea Agirianok baietz erantzun dio, ez zegoelako xaflarentzako ordezkorik. Igogailuarekin jarraituz, Uribarri andreak galdetu du zergatik ez zen ezer egin apirilean, Industriako ikuskaritzak apirilaren 25ean ohartarazi baitzuen akats larriak zeuzkala. Haizea Agirianok erantzun dio Orona enpresaren txostenean akats “arinak” aipatzen direla.

Page 21: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

21

Gai honekin bukatzeko, Uribarri andreak galdetu du zertan den etendako igogailu-kablearen kontua. Ikusirik beharrezkoa dela segurtasunerako, galdetu du alde batera utzi ote den. Haizea Agirianok ezetz erantzun dio, aztertzen ari direla. Gaiz aldatuz, Elixabete Uribarrik galdetu du erantzun ote zaion 2017ko ekainaren 5ean “Auzotaxi Planari” buruz aurkeztu zen idazkiari (2.198 Sarrera Erregistroa). Agiriano andreak erantzun dio elkarrizketak itopuntuan daudela, eskaintza igo zutelako eta beste auzo bati eskainitakoan hark baztertu egin zuelako, eta hori dela eta, uste dute taxilariak ez daudela hain interesatuta. Elixabete Uribarrik esan du duela bi egun taxilariak interesatuta zeudela. Jarraian, eta ekainaren 19an herriko banku-sukurtsal batean armak erabiliz egindako lapurreta gogora ekarriz, Elixabete Uribarrik esan du Ertzaintzak eskerrak eman zizkiola Udaltzaingoari eginiko lanagatik. Baina Udaltzainburuaren ekainaren 29ko Txostenean agertzen da agenteak txalekorik eta armarik gabe joan zirela, ez daukatelako halakorik. Uribarri andreak galdetu du erantzun ote zaion Udaltzaingoak arma soinean eramateko egindako eskaerari, eta hala bada, zer erantzun zaion, kontuan hartzekoa baita, adibidez, genero-indarkeria kasu batean esku hartu behar dutenean. Haizea Agirianok erantzun dio gobernu-taldea ez dagoela aldarrikapen horren alde eta halaxe jakinarazi diotela Udaltzainburuari berarekin eginiko bilera batean, baina, halere, ez dutela guztiz baztertu aukera hori. Gómez zinegotzi jaunak berriro hartu du hizpide igogailuaren gaia. Eskerrak eman ditu 2017ko uztailaren 14an “Plentziako Independenteen” Taldeak igogailu horren matxurei buruz aurkeztutako idazkiari ez erantzuteagatik. Haizea Agiriano andreak erantzun dio Bulego Teknikoak eta Alkatetzak gogor egin dutela lan gai honen inguruan, baina zoritxarrez ez dutela lortu konpontzerik. Azkenik, Nieves San Sebastián zinegotzi andreak galdetu du zertan den Elkarteen diru-laguntzen gaia. Esan du duela hilabete batzuk aurkeztu zutela dokumentazio guztia, eta orain berriro eskatu zaiela. Haizea Agirianok argitu duenez, duela hilabete batzuk aurkeztutakoa 2016ko ekitaldian emandako diru-laguntzen justifikazioa zen; orain aurkeztu dena, berriz, 2017ko ekitaldiko diru-laguntzak eskuratzeko behar den dokumentazioa da. Argi utzi du, aldaketarik egon ez bada, ez dela berriro aurkeztu behar lehenago aurkeztutako dokumentaziorik.

Page 22: UDALBATZAK BI MILA ETA HAMAZAZPIKO … 2017...2017/07/27  · Jarduneko alkate-presidentea: Haizea Agiriano Elosegi andrea, ekainaren 30eko 255/2017 Alkatetzako Dekretuaren bertutez,

22

Beste gairik ez dagoenez aztertzeko, Saioa amaitutzat jo da arratsaldeko zortziak eta berrogeita bost direnean. Nik, idazkariak, horren fede ematen dut.