uda berezi  batzuk

11
UDA BEREZI BATZUK

Upload: manu-arce

Post on 13-Mar-2016

233 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

bezala kexaka zebilen maleta handiegia edo arropa gehiegi eramaten genuela Nire gurasoek etxe handi bat alokatu zuten Lekeition uda pasatzeko. 15 itsasoa zegoen. Hondartzara joaten ginen goizean eta arratsaldean lorategian urte nituen, jatorra nintzen baina ez nituen nota oso onak ateratzen nahiko alferra nintzelako. Asko gustatzen zitzaidan lagunekin kalera ateratzea, musika

TRANSCRIPT

Page 1: UDA BEREZI  BATZUK

UDA BEREZI

BATZUK

Page 2: UDA BEREZI  BATZUK

Nire gurasoek etxe handi bat alokatu zuten Lekeition uda

pasatzeko. 15 urte nituen, jatorra nintzen baina ez nituen nota oso

onak ateratzen nahiko alferra nintzelako. Asko gustatzen zitzaidan

lagunekin kalera ateratzea, musika entzutea eta dantzatzea. Alaia eta

lagun ona, ahalegin guztiak egiten nituen besteei laguntzeko. Udak

pilo bat gustatzen zitzaizkidan, Lekeition pasatzen nituelako eta ez

nuelako ikasi behar.

Errubiloa nintzen eta pixka bat potoloa baina nahiz eta nahiago

izango nuen argala izatea nahiko pozik nengoen nire gorputzarekin.

Ez nintzen oso altua eta begi argiak nituen. Asko gustatzen zitzaidan

abuztua Lekeition pasatzea. Oso herri polita zen. 7.000 eta piku

biztanle zituen Bizkaiko herria txikia da. Hondartza bat baino gehiago

ea portua zituen.

Etxe guztiak elkarrekin zeuden eta beraien gainetik mendia eta

beraien azpitik itsasoa zegoen. Hondartzara joaten ginen goizean eta

arratsaldean lorategian jolasten genuen boleibolera, futbolera,

saskibaloira, eguzkia hartzen genuen edota hondartzara joaten ginen

berriro. Asko ginen, ama, aita, 2 alaba eta 2 seme, beraz, etxea

nahiko hadia zen.

Bakoitzak bere maleta egiten zuen eta bukatu orduko ate ondoan

uzten genituen, gero aitak hartu eta kotxeko maleteroan sartuko

zituen. Nire aitak beti bezala kexaka zebilen maleta handiegia edo

Page 3: UDA BEREZI  BATZUK

arropa gehiegi eramaten genuela esanez. Baina gero han

heldutakoan beti zerbait faltan Santurtzin utzi zuela esaten zuten...

11k ziren gutxi gora behera eta automobilean duela 20 minutu

igo ginen. Oraindik nahikotxo geratzen zitzaigun heltzeko baina 15

minutu barru, Mikel, nire neba txikiena, zorabiatuta zegoen eta inoiz

baino gehiago eskertu nion zorabiatuta egotea.

Automobiletik jaitsi ginen eta nire ondoan bertan kartoizko kutxa bat

zegoen. Bat-batean mugitu zen, ireki genuen eta zelako sorpresa

eraman genuena! Txakur marroi txikitxo bat zegoen. Begiak oraindik

itxita zituen, jaio berria zen zirudienez. Pena izugarria eman zigun eta

automobilean sartu genuen gurekin.

Etxera heldu ginen. Nire maleta esku batean eta bestean

txakurra edukita logela hartzera eskaileretatik gora korrika igo

nintzen. Komuna zuen logela nahi nuen, handiena zen eta beste urte

guztietan nire neba nagusiak, Aitorrek, hartzen zuen beti, beraz,

aurten nirea izan behar zuen. Eta bai, lortu nuen azkenean, nirea zen.

Atea ireki eta maleta lurrean utzi nuen. Sukaldera jaitsi nintzen azkar

Kuikerekin, horrela deitu nion txakurtxoari, esne pixka bat botako

nion platertxo batean. Gose izango zela pentsatu nuen. Hozkailua

ireki eta ez zegoela ezer konturatu nintzen. Ama sukaldetik sartu zen

momentu horretan. Esne pixka bat eskatu nion eta maleteroan

Page 4: UDA BEREZI  BATZUK

Eroskiko poltsa batean zegoela esan zidan. Autoaren bidean Maider

aurkitu nuen, Mikelen bikia, odoletan zegoen belauna batetik. Amari,

sukaldean zegoela, esan nion zauri hori sendatu ziezaion. Esnea hartu

nuen, plater batean pixka bat jarri nuen eta Kuiki eman nion. Pispas

batean guztia edan zuen eta zaunka hasi zen.

Aitor agertu zen eta txakurrari “Tor” deitu zion. Nik esan nion

ezetz, Kuik deitzen zela eta hor hasi zen eztabaida guztia. Bikiek

“Biki” deituko ziotela esaten zuten. Aitor eta biok barrezka hasi ginen.

Beraiek negarrez, 5 urte baino ez zituzten, eta aita agertu zen. Ea ez

zitzaigun lotsa ematen 5 urteko ume batzuk negarraraztea galdetu

zigun. Aitorrek esan zuen nire errua izan zela hain izen itsusia jarri

nahi niolako, baina niri politena iruditzen zitzaidan eta berriro hasi

ginen eztabaidaka. Ama agertu zen berehala oihuak entzutean.

Gurasoek, arazorik ez izateko, izena beraiek aukeratuko zutela esan

zuten. Baina besteei ez zitzaigun ideia hori bat ere gustatu.

Lekeitioko bidean aurkitu genuenez “Kei”, Lekeitioko bigarren silaba,

deitzea proposatu zuten.

Izan ahal zenerako ez zegoen hain txarto.

Txakurrarekin pilo bat jolasten genuen, hondartzara eramaten

genuen, paseoak ematera, lorategian gurekin eguzkia hartzen zuen...

Nahikotxo hazi zen egun horietan eta konturatu baino lehenago aste

bat baino ez zitzaigun geratzen etxera bueltatzeko.

Page 5: UDA BEREZI  BATZUK

Baina asteleheneko goiz horretan nire ohe ondoan egurrezko estolda

bat zegoela konturatu nintzen. Beldur pixka bat ematen zidan

irekitzea. Maider deitu nuen. Berehala etorri zen, asko gustatzen

zitzaion nirekin egotea eta berak esaten zuen moduan bere ahizpa

gogokoena nintzen eta nik erantzuten nion, <<noski! ez daukazu

besterik>> eta hura barrezka hasten zen beti.

Kontatu nion estolda bat zegoela eta bera ere ez zen irekitzen

ausartzen. Ezer ez zela izango pentsatu genuen eta ez genion

garrantzi gehiagorik eman.

Bakoitza bere eskuoihala hartu zuen eta biak hondartzara joan

ginen Keirekin. Paseo bat eman genuen eta gure gauzaz hitz egin

genuen. Itsas haizeak aurpegian ematen zigun, izugarri

sentsasiomona zen, fresko eta ondo sentitzen nintzen. Batzutan

hotzikara bat sartzen zitzaidan eta besoetako iletxoak puntan jartzen

zitzaizkidan. Hotza nuela iruditzen zitzaidan baina gero zerura

begiratzen nuen eta urdin-urdin eta oskarbi zegoen. Hondarra

oinetako hatzetatik sartzen zitzaidan. Eta horrek hazkura ematen

zidan baina olatu batek gure oinak bustitzen zituenean hazkura

guztiak pasatzen zitzaizkidan. Hondartzan paseoak ematea oso

gogoko nuen. Gustatzen zitzaidan Maiderrekin batzutan hitz egitea,

eta normalean ez genuen askotan egiten. Urtean zehar ikastolara

ordu desberdinetan joaten ginen, gero ikastola kanpoko ekintzekin

e.a., oso zaila zen. Karameluak erosteko amari dirua poltsikotik

kentzen ziola kontatu zidan. Ezin zuela hori egin esan nion, eta pixka

bat damutu zen baina gero zerbait nahi zuenenean hobeto dela

Page 6: UDA BEREZI  BATZUK

eskatzea azaldu nion, ziur nagoela berdin-berdin emango ziola dirua.

Nik kontatu nion 2 utzi nituela 3. ebaluaketan eta gurasoei

errekuperatu nituela kontatu niela. Uff... Bi. Bakarrik bat gehiago utzi

banu errepikatuko nuke. Ez dira enteratu baina enteratzen badira...ai

ama... ez naiz urte oso batean kalera aterako. Zelako hotza dagoen

ura... Uiba! Zer izango da mendi horren gainean dagoena... a!...

Hegan atera da, kaio bat izango zen. Aaah! Zelako mina maskor bat

zapaldu dut... Mate eta lengua... Errekuperatu nituela esan diet baina

andereñoak deitzen dituenean...hobeto ez badut horretan

pentsatzen...

Ez zuela ezer esango hitz eman zidan.

Gauza asko kontatzen genion elkarri eta horrela arratsalde osoa

pasatu genuen.

Etxera bueltatu ginen. Afaltzen geunden.

-Zer egin duzue gaur? –galdetu zuen amak.

-Hondartzara joan gara paseo bat ematera –erantzun nuen.

-Bai baina hori baino lehen estolda bat aurkitu dugu Aneren logelan –

pozik kontatu zuen Maiderrek.

Aitorrek eta Mikelek ireki nahi zuten. Afal ostean guztiok igo ginen

nire logelara. Aitorrek pentsatu gabe ireki zuen eta eskailerak alde

batean zuen hodi bat zegoen beherantz zihoana. Jaitsi zen. Behetik,

Page 7: UDA BEREZI  BATZUK

jaisteko oihukatu zigun. Bata bestearen atzean jaitsi ginen, txakurra

ezin zuenez goian gelditu zen zaunka.

Ezin genuen ikusten ari ginena sinetsi, gozoki, karamelu, gominola...

pila zegoen. Imajinatu dezakezuna baino askoz gehiago. Igo nintzen

korrika Kei hartu nuen eta berriro jaitsi nintzen berarekin banekielako

hor behean denbora nahikotxo egongo ginela.

Jaten hasi ginen guztiok. Amak eta aitak esaten ziguten ez jateko

hainbeste gero tripako mina izango genuen eta, baina gertatu

zitzaiguna ez zen egun guztietan gertatzen zaizun gauza bat eta pilo

bat jan genuen. Gainera ez ziren karamelu edo gominola normalak,

edozein dendatan saltzen direnen berdinak, ez. Bereziak ziren, inoiz

ikusi ez genituen markakoak edota kolorekoak.

Ez zeuden jateko gauzak bakarrik, paper eta karpeta pilo bat zegoen,

eta guztiak enkarguak egiteko edo salmentak eta erosketak azaltzen

zituzten paperak ziren.

Paper solte bat zegoen hortik, helbide batekin. Eta Lekeitioko kale bat

jartzen zuen paperean! Ez genuen birritan pentsatu eta hara joan

ginen zazpiak, ama, aita, Aitor, bikiak, Kei eta nik.

Emakume zahar batek ireki zuen atea. Sartzeko eskatu eta gertatu

zaiguna kontatu genionean istorio guztia kontatu zigun. Bera guk

alokatzen genuen etxean bizi zen orain zela urte asko eta

txutxeria denda bat zeukan Lekeition, ez zen gozoki denda arrunt bat,

ez, saltzen zituen gozokiak egiteko osagai desberdinak behar zituen

eta horiek mundu osoan zehar zeuden. Ozeano bareko irla urruti

xamar batean zegoen osagai bat eta beste bat ez dakit non eta

Page 8: UDA BEREZI  BATZUK

horrela guztiekin. Beraz oso prezio altuan saltzen ziren. Jende asko

nahi zituen gozoki horiek eta bere biltegian, bere logela zenaren

estolda batean ezkutatu behar izaten zituen inork ez lapurtzeko.

Denda horretaz galdetu genion, ea non zegoen e.a. baina duela

denbora nahikotxo itxi zuela azaldu zigun.

Emakumea ez zen gogoratzen oraindik bere biltegian bazeudela

gozoki mordoa. Eta honako hau esan zigun: zuek aurkitu dituzue,

beraz, zuenak dira hemendik aurrera, egin beraiekin nahi duzuena.

Saldu, jan... Baina saltzen badituzue diru mordoa irabaziko duzue.

Lekeitio gure bigarren herria zen eta jarraituko zuen horrela

izaten baina egun horretatik aurrera beste modu batez. Gozoki

guztiak saldu genituen eta eman ziguten diruarekin Lekeition

alokatzen genuen etxea erosi genuen.

Poz pozik pasatzen ditugu abuztuak, oraingoetan etxea apaindu behar

izaten dugu. Logela handia Maiderrena eta nirea da, Aitorrek pixka

bat haserretu zen baina arrosaz margotu genuela ikusi zuenean

berarekin geratu gintezkeela esan zigun. Besteak ez dakite, baina

guztiok lo daudenean Maider eta biok estoldatik jaisten gara eta saldu

ez genituen gozokiak jaten ditugu. Hori bai dela gure sekreturik

bereziena.