tenplua
TRANSCRIPT
Wat Pa Maha Chedi Kaew tenpluak, Tailandiako Sisaket probintzian kokatua, aho-zabalik utzi gaitu, beirazko botilekin eraikia izan zelako.
Milioi bat botila baino gehiago erabili ziren, Heineken markakoak –kolore berdea dutenak- eta Chang
markakoak –kolore marroia dutenak-, zonalde horretan gehien kontsumitzen direnak hain zuzen ere. 1984an hasi ziren monjeen gelak apaintzeko erabiltzen, eta
botila gehiago jasotzen joan ziren heinean beste eraikin batzuk altxatzen hasi ziren, pagoda bat, zeremonia-gela eta komunak, besteak beste.
Botiletako txapak ere ez dira alferrik galtzen, muralak apaintzeko erabiltzen dituzte.
Tenplu berezi hau Bangkoketik 400 milla ipar-ekialdera dagoen Khun Han hirian eraiki zen,
Kanbodiako mugatik gertu.
Eraikitze prozesuan monjeek botila kopuru handia biltzea erabaki zuten, berrerabilpen probetxugarriaren
adibide izateko, eta horretarako, inguruetako bizilagunak mobilizatu zituzten garbiketa lanak
burutzeko. Guzti horren ondorio tenplu bitxi eta bikain honen eraikuntza izan zen.