teknologia 4 dbh teknologia mintegia - .teknologia 4 dbh teknologia mintegia praktikak egiteko

Download TEKNOLOGIA 4 DBH TEKNOLOGIA MINTEGIA - .TEKNOLOGIA 4 DBH TEKNOLOGIA MINTEGIA Praktikak egiteko

Post on 14-May-2019

243 views

Category:

Documents

1 download

Embed Size (px)

TRANSCRIPT

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

eta Arduino Uno

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 1/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

Praktikak egiteko erabiliko ditugun elementu osagarriak

Praktikarako modulua

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 2/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

Motorra konektatzeko plaka L293D integratuarekin.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 3/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

1. Praktika: Led diodoa piztu eta itzali.

Behar ditugun osagaiak:

Arduino Uno plaka

Praktikarako modulua

Lehenik eta behin, konektatu modulua Arduino plakara irudian erakusten denmoduan.

Konektatu Arduino plaka ordenagailura etazabaldu S4A programa.

Ondoren irudian duzuen programa egin etafrogatu.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 4/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

2. Praktika : 4 led diodoak piztu eta itzali argi mugikorra efektuaeginda.

Behar ditugun osagaiak:

Arduino Uno plaka

Praktikarako modulua

Lehenik eta behin, konektatumodulua Arduino plakarairudian erakusten den moduan.

Konektatu Arduino plakaordenagailura eta zabaldu S4Aprograma.

Ondoren irudian duzuenprograma egin eta frogatu.

Ondoren, eranskineanproposatutako A eta B ariketakegin itzazue.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 5/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

3. Praktika: led diodoa eta mozorroaBehar ditugun osagaiak:

Arduino Uno plaka

Praktikarako modulua

Lehenik eta behin, konektatu modulua Arduino plakara irudian erakusten denmoduan.

Konektatu Arduino plaka ordenagailura eta zabaldu S4A programa.Inportatu led diodoen bi irudiak eta izenda itzazu irudian erakusten den moduan. Ondoren irudian duzuen programa egin eta frogatu.

Ondoren, eranskinean proposatutako C ariketa egizue.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 6/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

4. Praktika: 4 led diodoak piztu eta itzali argi mugikorra efektuaeginda, pultsadorea sakatzen dugunean.

Behar ditugun osagaiak: Arduino Uno plaka eta praktikarako modulua.

Lehenik eta behin, konektatumodulua Arduino plakara irudianerakusten den moduan.

SA4 programa bidez, sarreraanalogikoak konekta daitezkeArduino plakara. Sarrera horiek 0eta 1023 bitarteko balioa hartukodute 0-5 Vra konektatuz gero.

Konektatu Arduino plakaordenagailura eta zabaldu S4Aprograma.

Ondoren irudian duzuenprograma egin eta frogatu.

Ondoren, eranskineanproposatutako D ariketa egizue.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 7/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

5. Praktika: Aldagaiekin lanean

Praktika honetan zera lortu nahi da:

Pultsadoreari behin emanda, A led-diodoapiztuko da; berriro sakatzean, A eta B piztukodira; hirugarren aldiz sakatu ezkero, A, B eta Cled-diodoak; laugarrenean, Led-diodo guztiakpiztuko dira; eta bostgarrenean, guztiakitzaliko dira.

Horretarako aldagaiak erabiliko ditugu. Aldagaibakarra erabiliko dugu KONTA izenekoa.Pultsadoreari zenbatean sakatu diogun adierazten du konta aldagaiak.

Irudian, erabili behar den programa duzue.

Ondoren, eranskinean proposatutako E, F, G eta H ariketak egin itzazue.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 8/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

6. Praktika: Inguruan dagoen argi mailaren arabera led-diodoa piztu edoitzali.

Konekta ezazu led diodo bat eta LDR-a ANALOG 1 pinera. Argi eskasa dagoenean, leddiodoa piztu nahi dugu eta argi handia denean, itzali.

Gogoratu, sarrera analogikoek 0 eta 1023 bitarteko balioa hartuko dutela 0-5 Vrakonektatuz gero.

Ondoren, eranskineanproposatutako I ariketaegizue.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 9/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

7. Praktika: Serbomotorraren mugimendua.

Ariketa hauek egizue: J eta K

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 10/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

8. Praktika: Motorra alde batera eta bestera birarazi.

Behar ditugun osagaiak:

Arduino Uno plaka

Motorra konektatzeko plakaL293D integratuarekin.

4,5 V-eko pila

Korronte zuzeneko motorra

Lehenik eta behin, konektatu motorrarenplaka Arduino plakara irudian erakusten denmoduan.

Konektatu Arduino plaka ordenagailura eta zabaldu S4A programa. Ondoren irudianduzuen programa egin eta frogatu.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 11/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

9. Praktika: Motorra alde batera eta bestera birarazi, pultsadoreasakatzen dugunean.

Behar ditugun osagaiak:

Arduino Uno plaka

Praktikarako modulua

Motorra konektatzeko plaka L293D integratuarekin.

4,5 V-eko pila

Korronte zuzeneko motorra

Praktikan erakusten den moduan konektatuko duzue motorraren plaka Arduinoplakara. Ondoren praktikarako moduluko pultsadorea konektatu plakara.

Programa egin eta frogatu.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 12/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

10. Praktika: Motorra alde batera eta bestera birarazi eta horretazgain lau led diodoak argi mugikorraren efektuaz higitu. Hori guztialortu behar dugu, pultsadorea sakatzen dugunean.

Behar ditugun osagaiak:

Arduino Uno plaka

Praktikarako modulua

Motorra konektatzeko plaka L293D integratuarekin.

4,5 V-eko pila

Korronte zuzeneko motorra

Praktikan erakusten den moduan konektatuko duzue motorraren plaka Arduinoplakara. Ondoren praktikarako moduluko pultsadorea eta lau led diodoak konektatuArduinora.

Programa egin eta frogatu.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 13/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

Ariketak

A) Bi argi gorriak piztu 0,3 segundotan eta ondoren itzali. Jarraian argi berdea etahoria batera piztu 0,3 segundotan eta ondoren itzali. Honela:

A eta D soilik piztuta, itxaron 0,3 s

B eta C soilik piztuta, itxaron 0,3 s.

Errepikatu efektu hori 15 aldiz.

Programa aktibatzeko teklatuaren zuriune-barra sakatu behar da.

B) Argi mugikorraren efektua lortu lau argiekin baina hurrenkera honetan piztueta itzali behar dira: A - B C D C B - A. Errepikatu efektu hori 15 aldiz.Programa aktibatzeko teklatuaren zuriune-barra sakatu behar da.

C) Teklatuaren A letra sakatzean led diodo gorria piztuko da eta I letrasakatzean itzali. Mozorroak erabili led diodoaren egoera pantailan adierazteko.

D) Pultsadorea sakatzen duzuenean lau argiak batera piztuko dira eta sakatzeariuzten diozuenean itzali.

E) Pultsadoreari behin emanda led diodoa piztu. Berriro eman ezkero itzaliko da.Programak memoria izan behar du, hau da, jakin behar du uneoro led diodoapiztuta dagoen ala ez. Aldagaiak erabili hori lortzeko.

F) 'Kontagailu' aldagaia erabili pantailan pultsadoreari zenbat aldiz sakatu diozuenadierazteko. Kontuan izan ez dugula denborarik itxaron behar izango balioa berritzeko. Aldagaiak erabili hori lortzeko.

G) Pultsadoreari behin emanda, A led-diodoa piztuko da; berriro sakatzean, A eta B piztuko dira; hirugarren aldiz sakatu ezkero, A, B eta C led-diodoak; laugarrenean, led-diodo guztiak itzaliko dira. Pultsadorea berriro sakatzeko ez dugu denborarik itxaron behar izango ,eta pultsadorea nahi den denbora luzean sakatuta egon daiteke. Beharrezkoak diren aldagaiak erabili egoera horikontrolatzeko.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 14/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

H) Errepidearen semaforo baten funtzionamenduaren simulazioa egizue. Horretarako praktikarako modulua erabil ezazue. Beraz, pultsadorea eta hiru led diodoak erabiliko dituzue, A, B eta C led diodoak, hain zuzen ere. Semaforoaren egoera pantailan adierazi behar duzue, hau da, mozorroen bidezadieraziko duzue zein diodo dagoen piztuta. Honela funtzionatu behar du semaforoak:

Programa aktibatzen denean, honako sekuentzia jarraituko du semaforoak:

argi berdea piztu 20 segundotan. (Kotxeak pasatzen dira).

argi berdea itzali

argi horia 7 aldiz kliskatu

argi gorria piztu 15 segundotan. (oinezkoak pasatzen dira).Pultsadoreari sakatzen zaionean sekuentzia hau bete behar da:

argi berdea piztuta egongo da 20 segundoko zikloa amaitu arte; ondoren, itzalieta sekuentzia jarraituko du.

Aldagaiak erabili denbora kontrolatzeko.

I) Argi oso gutxi badago, bi led diodo piztuko dira eta txirrinak joko du (programaren soinuak erabili horretarako). Argi gutxi bada, txirrinak ez du jokobaina argi bat piztuko da. Argi handia bada, ez da ezer piztuko.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 15/16

TEKNOLOGIA 4 DBH

TEKNOLOGIA MINTEGIA

J) Potentziometro batekin kontrola ezazu serbomotorraren biraketa angelua. Aldagaiak erabil itzazue horretarako.

K) Potentziometroaren erresistentziaren arabera piztu led diodo gehiago ala gutxiago.

ARDUINO UNO ETA SCRATCH PRAKTIKAK 16/16

SA4 programa bidez, sarrera analogikoak konekta daitezke Arduino plakara. Sarrera horiek 0 eta 1023 bitarteko balioa hartuko dute 0-5 Vra konektatuz gero.