proiektuaren planifikazioa

1

Click here to load reader

Upload: xabi

Post on 05-Jul-2015

316 views

Category:

Education


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Proiektuaren planifikazioa

PROIEKTUAREN PLANIFIKAZIOA

• Zein da teknologiaren papera haur hezkuntzako maila?• Zer jakin egin behar du teknologiari buruz( baliabide, edukiak, metodologia...)

haur hezkuntzako irakasle batek?• Ze nolako maisu eta andereñoa izan nahi dugun eta ze garrantzia eman

teknologiari eta zertarako erabili gure gelan?

Helburu hauek dira gure proiektuarekin lortu nahi ditugunak eta bestalde gure gainagusia: CIBER BULLING-A.

Azken aldian komunikabideetan pil-pilean dagoen gai bat izaki, ez gara sekulaere gai honek hezkuntzan duen eraginaz jabetu. Beraz, eta laster irakasle izangogaren alde horretatik gai honek interes handia sortu digu. Uste dugu, bai irakasle etabaita guraso izango garen aldetik jakiteko gauza asko dagoela arlo honetan.Gainera, gutako edonori gerta dakioke horrelako kasu bat.

Nahiz eta guk uste haur hezkuntzan zaila dela ciber bulling kasu bat ematea;gerta daiteke, teknologia berriek duten garrantzia eta erabileragatik, kasuren batematea. Gainera haurrak, gero eta lehenago dute interneterako sarrera.

Hasieran gure lanaren nondik norakoak emango ditugu, (definizioak….).ondoren , zein motak aurkitzen diren, zer eragin dituen, nola aurre egin eta nolalandu dezakegun gaia, emanez dadin. Lanean zehar eman diren kasu ezberdinakaipatuko ditugu, adibideen bidez gauza asko ikasten baitira.

Bukatzeko esan, hasieran planteatutako helburu nagusiak benetan baliagarriakdirela gure etorkizunerako eta irakasle garenean teknologi berrien aurrean gurejarrera zein den zehazteko. Gainera taldean sortzen diren iritzi ezberdinek ere gaiaaberasten eta sakontzeko aukera ematen dute.