programa euskaraz

28

Upload: bildu-irunea

Post on 26-Mar-2016

242 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Udal programa

TRANSCRIPT

Page 1: Programa euskaraz
Page 2: Programa euskaraz

Iruñeak kudeaketan zein sakonean aldaketa behar du. UPNk uzten duen hiri grisa eta goibela gainditzeko eta modernotasunerantz abiatzeko, Iruñea berritua, anitza, irekia, solidarioa eta kolo-rez betea sortzeko. Eskuineko gobernuen azkeneko 12 urteetan hainbat arlotan pairaturiko atze-rapena oso larria bada ere, gaur aldaketa hori gauzagarria da, horretarako baldintza aski betetzen baita.

Bilduk defenditzen duen eredua interes espekulatzaileen aurretik pertsonak kokatzen dituena da eta elite ekonomikoen interesen aurretik gehiengoarenak; behin betiko bakera, proiektu aber-tzalea errespetatzera eta berradiskidetze sozialera eramanen gaituena. Hiritar guztien eskubide sozialak bermatzen dituen hiri eredua nahi dugu, erabakiak hartzeko jendartearen parte hartze zuzenari bidea emanen diona. Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko oinarri soziala handitzeko lan eginen dugu.

Iruñeak bere burua kolorez janztea merezi du. Bada garaia gris iluna uzteko, uniformizazio kultu-ralaren kolorea, erabaki publikoen merkantilizazioa, poliziaren kontrola eta grina, zentsura edota desberdina denaren aurkako jazarpena uzteko. Iraina, gorrotoa eta herritar taldeei oztopoen po-litikaren ordez bestelakoa behar dugu, berdintasuna, errespetua, sormena, eta elkarbizitza sus-tatuko dituena. Bere ahalmen osoa garatzeko Iruñeak bere burua libre sentitu behar du, ekimen hiritarrak suspertu, Udalaren ateak parte hartzeari ireki, arteaz gozatzen dutenen talentua lagun-du,... Gure historia eta nortasuna berreskuratu behar ditugu, leku koloretsu eta dinamiko bihurtu. Horixe da erronka eta hau gainditzeko abertzale aurrerakoiak eta ezkertiarrak diren guztien inda-rrak biltzea beharrezkoa ikusten dugu. Eta erabaki horiek izanik eta itxaropenaz, Iruñeko Bilduk hiritarrekin 10 konpromiso hartzen ditu, gure hauteskunde-programan garatzen ditugunak. Udalean gure jardueraren ardatza izanen di-ren hamar printzipioak. Udalaren gobernutik edo oposiziotik gure helburua hiritarrek dagokien protagonismoa beregana dezaten izanen da. Horretarako elkarlanari eta ahaleginak biderkatzeari ateak ireki behar dizkiegu. Zure esku dago, gure esku, guztion esku.

1. Euskal Herriaren bakea eta normalizazio politikoarekiko konpromisoa. Gernikako Akordioaren edukiekin bat egiten dugu eta eduki hauek betetzea gure lan politiko eta

instituzionalean defendituko dugu, une historikoan gara eta. Heldu diren urteetan behin betiko bakea erdiesteko aukera erreala

dugu, normalizazio politikoa eta berradiskidetzea; prozesu horrek indar politiko, sozial eta sindikal guztien elkarlana

beharko du, errespetua, justizia eta biktima guztien-dako ordaina oinarri izanen dituen konponbidean

sinesten dugun guztion aldetik, batik bat. Udal-gintzatik ere helburu honen alde egin nahi dugu.

2. Euskal Herria nazio gisa eta pertsona guztiendako eskubide guztien aitorpenare-kiko konpromisoa. Euskal Herriko lurralde guztien arteko lotura sozial, linguistiko, his-toriko, ekonomiko, eta kulturalak defendi-tuko ditugu, hiriburuen artekoak bereziki. Bestalde, pertsona guztiendako eskubi-de guztiak aldarrikatzen ditugu, salbues-penik gabe, bizitzaren eskubidetik hasita eta, noski, tratu iraingarri edota tortura-rik ez pairatzeko eskubidea, zuzenbide-estatuari dagokionez.

IRUÑEA: ALDAKETA GAUZAGARRIAETA BEHARREZKOA

www.bildu.info

2

Page 3: Programa euskaraz

3. Hiritarren jendarte nahiz lan eskubideen defentsarekiko konpromisoa. Krisi gorria eta alderdi zein erakundeek planteatzen dituzten neurri antisozialak eta lan murrizketen aurrean, Iruñean enplegu ezegonkortasunea edota lan-gabezian direnei formazio alternatibak eskaint-zeko udal ahalegina handitzeko konpromisoa hartzen dugu, enplegua edota autoenplegua sustatzeko. Udalaren zerbitzu sozialak ere ba-liabide ekonomikoz zein pertsonaz indartu eginen ditugu, betiere erabaki bakoitzean hi-ritarren ongizatea eta eskubide sozialak edota laboralak lehentasuna izanik.

4. Hiri integratzailea eta integratuaren aldeko konpromisoa. (Natura eta bere baliabideekiko errespetuzko eredu osasungarriren baitan be-ren jendeak nahiz esparruak integratzen dituen hiria. Irizpide alternatiboak eta jasangarriak di-tuen bestelako garapen eredu baten aldekoak gara. Gure ustez aurrerapena pertsonen aurre-rapena da, hezkuntza, osasun, lan edota kultu-ra ereduen hobekuntza ardatz dituena eta hau gure ingurunea suntsiketarako aitzakia inolaz ere ezin delarik izan.

5. Iruñea euskalduna, eleaniztuna eta bere in-guruan erreferente kulturala izan dadin kon-promisoa. Nortasuna eta sustraia ematen diz-kigun hizkuntza izateaz harro den hiria, mundu kulturadunagoa eta aberatsagoa egiteko gure ekarpena dena. Hiria kosmopolita izatearekin batera bere inguruan erreferente kulturala izan dadin, gainerako herri, hizkuntza eta kulturetara irekia; kultura eskaintza zabala eta asmo han-dikoa eta kalitatezko hezkuntza eskaintza di-tuena, bere adierazpide eta diziplina guztietan.

6. Enpresa sare propioa laguntzeko konpro-misoa. Multinazional handiei eta interes es-pekulatzaileei saria ematen dien ereduaren aurrean, enpresa sare propioaren alde gara, emakumeek, gazteek edota egoera gorrienean direnek bulkatzen dituzten ekimenen alde be-reziki. Bere jardueraren ardatza hiriko kanpoal-dean kokatzen duten alternatiben aurrean, gure errealitatean oinarrituriko enpresa eta merka-taritza eredua bizkortu behar da, erdigunea eta auzoak suspertzeko lagunduko duena.

7. Hiritarren eta jendartearen parte-hartzeare-kiko eta kudeaketa publikoaren gardentasuna-rekiko konpromisoa. Hiritarren parte-hartzea bermatzeko bideak zabaltzeko lan eginen dugu, informazioa indartuz eta, munta handia duten

proiektuen inguruan, kontsultak edo erreferen-dumak bultzatuko ditugu. Orokorrean, udal-erakundearen parte-hartze zuzenerako bideak indartzearen alde eginen dugu.

8. Hiri irekia, mestizoa, zibikoa eta anitza erai-kitzeko konpromisoa. Etorkinak diren pertso-nak berdintasunez, duintasunez eta justiziaz hartuko dituena, Iruñeko hiritartasuna izan de-zaten lagunduz eta, horrekin batera, bere kul-turaren aberastasuna hirirako ekarpena izan dadin.

9. Emakumeen berdintasuna, autonomia eta askatasun sozial zein laboralaren alde ari-tzeko konpromisoa. Krisi ekonomikoak eta erakunde frankoren neurri sozial murriztaileek emakumearen bazterketa eta kanporatze so-ziala azkartzen dituzte. Egoera honen aurrean adierazpen harroak eta edukirik gabeko legeak gainditzen dituzten neurri zehatzak ezartzea ezinbestekoa da (aurrekontuetan, jendartean, osasungintzan, hezkuntzan,...), hauen bidez emakumearen esplotazioari bidea ematen dion sistema patriarkala bukatzeko.

10. Sistema publikoa defendituz, hiri solida-rioarekiko konpromisoa. Bereziki, egoera oke-rrena dutenak edo baztertze sozialean sartuak izanik pribatizazioa edota baliabide publikoen murriztapenen ondorio gordinenak pairatzen dituztenak laguntzen dituzten zerbitzu sozialen defentsaz

EVAARANGUREN ARSUAGA

Kazetaria eta irakaslea

www.bildu.info

3 bilduiruñea

Page 4: Programa euskaraz

1. HIRI PARTE-HARTZAILEA

Gaurko eredu instituzionalak udala hiritarren-gandik urrundu du. Informazioaren zentrali-zazioa eta kudeaketa politikoa esku gutxitan utzirik, ezkutatzea, dokumentuak eskuratu ezin izatea (baita oposizioaren udal taldeetarako ere), sekretismoa eta informazioa enpresa zein talde zehatzei bakarrik ematea nagusitu egin dira. Udalaren hertsikeri honek erabakietan hi-ritarren eta oposizioaren parte-hartzea erago-tzi du.

Egoera honen jatorria UPNren gobernuaren borondaterik eza izan da, parte-hartzea zapuz-ten tematu dena, aurretik ziren tresnak edukiz hustuz eta arauek aurreikusten dituzten beste-lako batzuk sortzeari muzin eginez. Parte-har-tzea eta informaziorako eskubidea bermatzeko bideak jorratzea ezinbestekoa da, gure hiriaren diseinuan eta eraikuntzan denak partaide izan gaitezen.

Beraz, gardentasuna handitzea eta eztabaida politikoa hiriari irekitzea ezinbestekoak dira. Arlo honetan gure proposamenak honakoak dira:

1.1. IRUÑEKO HIRITARREN ESKUBIDEEN GU-TUNA BERRIDATZI

Gure ustez Hiritarren Eskubideen Gutuna eragi-le sozial, sindikal edo politiko, udal teknikari eta hiritarrekin oro har garatutako prozesu parte hartzailearen ondorioa izanen da, betiere Hiri-tarren Eskubideen Gutuna idazteko adostasuna bilatuko duena eta bere filosofia eta helburuak atxikiko dituena. Honek ondorengo printzipioak jasoko ditu:

• Hiritargoak udal politikan maila pertsonalean zein sortuko den egituraren bidez parte hartze-ko duen eskubidea bermatu.

• Hiritargoaren informazio eskubidea babestu, modu osoz, argiz, gardenez eta eraginkorrez.

• Hiritargoaren oinarrizko eskubideak babestu, inongo bereizketarik gabe.

• Hiritargoak udal lokal eta zerbitzu guztietan, inongo bereizketarik gabe sarrera librea izatea ziurtatu.

• Udal lokal ezberdinen ko-kudeaketaren es-kubidea bildu.

• Erreferendumaren bidez edota momentu oro ezartzen diren sistemen bidez, udal gaietan hi-ritargoaren erabakitze eskubidea aldarrikatu.

• Hiritargoa jardute parte hartzaileetan hezi ahal izateko, partaidetza gaietan giza heziketa sustatu eta bermatu.

1.2. HIRITARREN PARTAIDETZAREN ARAUDI BERRIA

Araudi berria eragile sozialak, sindikatuak, poli-tikariak, udal teknikariak eta hiritargoa oro har, kontuan hartuko dituen prozesu parte-hartzaile eta adostasunaren bidez idatziko da. Honako printzipioak jasoko ditu:

• Beharrezkoak diren partaidetza organoak sor-tuko dira (Hiriko Kontseilu Soziala, Auzoetako Kontseiluak,...); udal-organoek hauen erabakiak aintzat hartu beharko dituzte. Bere eginbeha-rrak betetzeko eta hiritarrek informazioa lortze-ko duten eskubidea bermatzeko baliabide aski izan behar dute.

• Hiritarren eskubideen gutunak jasotzen di-tuen irizpide orokorrak bilduko ditu.

• Jardunaren emaitzak ikusirik, araudiaren era-bilera zuzena eta beharrezkoak izan daitezkeen aldaketak egiteaz arduratuko den Partaidetza Behatokia sortuko da.

• Partaidetzaren plan estrategikoaren hastape-na eta garapena bermatuko da.

• Babeskopia-informaziorako tresnak sustatuko ditu, baita orain direnak (web-orria, irratia,...) helburu horretarako erabilpena ere.

1.3. PARTAIDETZA PLAN ESTRATEGIKOA

• Honen azkeneko helburua, zeregin parte har-tzailea bultzatuko eta ahalbideratuko duen be-harrezko baldintzak zein ezinbesteko egitura eratzea izanen da.

www.bildu.info

4

Page 5: Programa euskaraz

• Maila guztietan hiritargoaren parte hartzea bermatuko duen egitura egonkorra ezarriko duen mailaz mailako planifikazioa egin beharko da.

• Honek irauten duen bitartean, planaren kro-nograma eta jardute aurrekontuak ezarriko dira.

1.4. PARTE HARTZEAN HEZI ETA ASOZIAZIO-NISMOARI BULTZADA

• Parte hartzearen kontzeptuaren hastapenak lehen eta bigarren hezkuntzaren irakats pro-grametan sartu.

• Kultur etxeetan, Hezkuntza Kritikoaren eta Eraldatzailearen Institutua sortu.

• Udal kultur etxeetan autogestioari buruzko programak ezarri

• Taldeen aholkularitzaz eta jarduera herrikoien hornikuntzaz arduratuko den Baliabide Etxea sortu.

1.5. PARTE-HARTZERAKO ARAUTEGIA

• Udalbatzaren osoko bilkuretan hitza izateko eta zuzenean proposamenak egiteko hiritarren eskubidea arautu eta zabaldu.

• Gobernu-Batzordean irizpide parte-hartzai-leak ezartzeko konpromisoa, udalean diren tal-de guztiak hartuz.

• Udal-batzordeetan hiritarren parte-hartzea bideratu.

• Proposamenak eta eskaerak aurkezteko hiri-tarren eskubidea bete.

1.6. GERTUKO UDALTZAINGOA

• Egun dagoen udaltzaingo eredu militarizatua eta errepresiboa, polizi eredu gertuagoko eta sozialago batez ordeztu.

• Udalbatzaren gehiengoak onartutako udal-tzain-burua ezarri.

• Hainbat burutza betetzean zuzeneko karguen izendapenak egiteko aukera kenduko duen

Funtzionamendu Araudiaren aldaketa.

• Kontrol eta berme batzorde berriaren erake-ta, non asoziazio,hiritargoa oro har eta atal po-litikoa zein teknikoa egonen den, betiere bere irizpideak eta funtzionamendua bidezkoak eta berdintasunezkoak izan daitezen.

• Dokumentu Etikoa delakoa berrikusi eta, be-harrezkoa baldin bada, aldatu. Hau dagokion organoan eginen da.

PEIOMARTINEZ DE EULATE MAESTRESALAS

Pilotaria

www.bildu.info

5 bilduiruñea

Page 6: Programa euskaraz

2. HIRI HARTZAILEAETA SOLIDARIOA

Pertsona orori gutxieneko ongizate soziala izateko dagokion eskubidea gizarte osoak bere gain hartu behar du. Horretarako, apeta edota karitatea oinarri duten politikak bazterturik, unibertsalak diren eskubide sozialak aldarrikatu behar dira. Hiriko talde eta kolektiboekin prebentziorako lan egin, enplegua sustatu, emakumearen berdintasuna bizkortu, egoera gorrienak pairatzen dituzte-nei baliabide duinak eman, adinekoak zaindu, etorkinak diren pertsonei harrera egin,...

Garrantzi handiko zentzuzko eginbeharrak, dudarik ez. Horrexegatik zerbitzu publikoak pribati-zatzeko praktikak ekidin behar dira, zerbitzu sozialei dagokienez bereziki. Premia sozialak negozio bihurtuz eta merkantzia gisa lukuru-asmoa duten enpresei emanez, Udalak ezin du inolaz ere zer-bitzu horien justizia sozialaren funtzio gizarteratzailearen inguruan ez ikusiarena egin. Publikoa, merkatarien interesetatik urrundurik, eraginkorki kudeaturik etorkizuneko eredua da.

2.1. LEHEN MAILAKO ARTAPENA: SISTEMAREN ATEA

1. Mailakako plan baten egitea. Egun pribatizaturik edota kontzertaturik dauden zerbitzuen be-rreskuratzea udal bitartekoen bidez geroago kudeaketa publikoa onartzeko.

2. Diagnostiko erreal batetik abiatuta, epe motz eta ertainean estrategiak zehaz-tuko dituen Plan estrategikoa egitea. Etorkizuneko proiekzioak ahalbidetuko

dituena, helburuak ezarriz, ekinbide ildoak, kronograma, beharrezko au-rrekontua eta ebaluaziorako sistemak.

3. Egungo arautegien berrikusketa artapen sozialak handitzeko es-kubide subjektiboa bezala, edota beharrezkoak diren aldaketak egin, bestela.

4. Udal Zerbitzu Sozialen Saila osatzea herritarrek jakin deza-ten zeintzuk diren bere eskubideak eta zein baldintzatan.

5. Bertako Erakunde eta Nafarroako Gobernuaren arteko esku-menen berrantolaketa. Hauen araberako finantziaziorako ehu-

nekoen banaketa berria, eskaintzen den artapena nahikoa eta kalitatezkoa izatea ahalbidetzeko.

6. Komunitate programen diseinu eta garapena, asoziazionismoa eta taldeko lana prebentziorako tresnatzat erraz dezaten.

7. Herritarrei artapen nahikoa eta kalitatezkoa bermatzeko baliabide per-tsonal, material eta ekonomikoen handitzea, talde berezituetarako batik bat.

8. Homologatutako baloraziorako tresnak ezartzea eta Etxebizitzetako Artapen Zerbitzurako sa-rrerarako irizpide erregulatzaileetan parte hartzen duten pertsona guztientzat komunak direnak ezartzea.

9. Parte hartzerako organoak sortzea. Elkarlana, hausnarketa eta adostutako erabakiak ahalbide-tuko dituztenak, bai udal langileen artean, baita erabiltzaileen artean ere.

10. Zerbitzu Sozialen Udal Behatokiaren ezartzea, datu bilketa eta berauen analisia ahalbidetuko duena, unean uneko politika egokiak garatzeko.

11. Prestazioen edukien zehaztapena eta gaurkotzea, ikuspuntu kontzeptual eta eraginkorretik.

www.bildu.info

6

Page 7: Programa euskaraz

12. “Aldez aurreko hitzorduen” bitartez itxaron zerrenden ezabatzea eskaera eta erantzun so-zialaren arteko beharrezko sintonia bermatuz.

13. Larrialdietarako laguntza ekonomikoen han-ditzea, bitarteko aringarri eta prebentiboa izan dadin, familia edo norbanako krisi egoeren au-rrean.

14. Auzo guztietan Haurtzarorako Talde Komu-nitarioen ezartzea eta Haurtzaro eta Familia programetarako baliabideen handitzea, aisial-dirako deialdiarena, zehazki.

15. Talde Komunitario Publikoen ezartzea (jan-toki sozialak, haur eskolak,...). Nahikoak eta doakoak bizitza pertsonala, familia eta lana kontziliatzea ahalbidetuko dutenak.

2.2. ENPLEGURAKO FORMAZIOA

1. Langabezian edota lan-ezegonkortasunean direnen perfila egitea eta lanerako Udal poli-tika egituratzea ahalbidetuko digun planaren osatzea. Dinamika berrien bitartez, sindikatuen zein bestelako eragile sozial, ekonomiko edo instituzional parte hartzeaz eta lan mundutik a-t geratzen diren sektoreendako eta lanaren aldeko neurri zehatzak emanen dituzten jen-darte eragileekin.

2. Egun dauden programen sustatzea eta ko-lektibo hauek eta krisiaz lan-merkatutik kan-po gelditu direnenak (bere perfil profesionala edozein dela ere) lanean txertatzeko dagoen eskaerari erantzun ahal izateko balizko alterna-tiba berrien azterketa.

3. Etxebizitza ekologiko eta jasangarriak egite-ko interesa duten pertsonei formazioa emateko programaren sortzea.

4. Lanerako Udal politika egituratzea ahalbidetuko digun planaren osa-tzea. Dinamika berrien bitartez, sindikatuen parte hartzeaz eta lan mundutik at gera-tzen diren sektoreendako eta lanaren aldeko neu-rri zehatzak emanen dituzten jendarte era-gileekin.

5. Aparteko orduen

ezabatzea eta ordu horiek saihesteko beha-rrezkoak diren lanpostuen sorrera.

2.3. PROGRAMA SEKTORIALAK

1. Programa hauen sistematizazioa eta zehazta-pena, helburu, baliabide eta ebaluaziorako sis-temen ezarpenaren bitartez.

2. Herritarren hainbat kolektibo eta sektoreren desberdintasun sozialari aurre egiteko, ongiza-tean sakontzeko eta bizi kalitatea hobetzeko plan integralen sorrera.

3. Pertsona adintsuentzako zentro berrien so-rrera, bai laguntza behar dutenendako, bai bere kabuz moldatzen direnendako.

4. Artapen berme eta laguntza duinarekin per-tsona adintsuak haien etxean geratzea ahalbi-detuko duten baliabideen areagotzea.

5. Egun dauden elkarteekin elkarlanean per-tsona adintsuentzako jardueren antolatzea, pertsona hauen bizitza soziala mantentzeko asmoz.

6. Baztertze sozialera zuzendutako baliabideen areagotzea. Batez ere oinarrizko baldintzen bermea eta prebentzioari dagokionez, txerta-tze sozialerako lana egin ahal izateko.

7. Etxebizitza sozialen udal parkea sortzea, txertatze sozio laboralerako bidean dauden pertsonen etxebizitza prekarietatea edo ga-bezia behin-behinean artatu ahal izateko.

8. Etorkinen erroldatzea erraztea eta bultzat-zea, erregulartasun administratiboaren gainetik auzokidetasun egoera sortuz, pertsona hauei prestazio sozialetarako bidea erraztuz.

9. Inmmigrazioaren Kontseiluaren eratzea. Etorkinen elkarteek

parte hartuz, inmigrazioari lotuta lan egiten duten

elkarteekin eta or-dezkari tekniko eta

politikoekin.

10. Inmigrazio-rako udal ekintza plana egin. Uda-lak, berriz ere,

www.bildu.info

7 bilduiruñea

Page 8: Programa euskaraz

gure hirian elkarbizitza eta kultura aniztasuna errazteko ekimenak bultzatuz.

2.4. EMAKUMEA: BEHARREZKO BERDINTASUNA

1. Emakumearen Kontseiluaren birmoldatzea, parte hartu nahi duten emakume guztiei leku ema-nez eta erabakitzeko ahalmena emanez.

2. Kronograma bat sortu eta Berdintasunaren II. Plana ekonomikoki hornitu.

3. Emakumearen zinegotzigo espezifikoa ezarri Zerbitzu Sozialen eremuaren barnean.

4. Emakumearentzako Artapenaren Udal Zerbitzuaren sustatzea. Emakumeen artapen soziala, psikologikoa eta legala kalitatez eskaintzeko.

5. Antzinako COFES (egun Emakumeen Artapenerako Zentroak) zentroen hedapena auzo guztie-tara, baita hezkuntza eta orientazio sexualerako programen ezartzea eta sustatzea.

6. Osasun Sailari emakume guztien abortatzeko eskubidea berma dezala eskatu, baita hurrengo eguneko pilula eskuragarri izatea ere.

7. Nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzeko eta arriskurik gabeko sexualitate osasungarriaren promoziorako kanpainak egin.

8. Eraso edo tratu txarrak pairatu dituzten emakumeen be-harrei erantzun ahal izateko ekintza Plan espezifikoa sortu, promozio eta babes sozialerako sistemak garatu ahal iza-teko.

9. Helburu zehatzetarako sentsibilizazio jarduerak sortu, batez ere, formazioari edo hizkuntzari dagokionez.

10. Prostituzioaren munduan murgilduta dauden emaku-meei zuzendutako “Eman aukera bat zure buruari” programa

Udalak bere gain hartzea.

2.5. GAZTEAK: EZINBESTEKO SASOIA

1. Iruñeko Gazte Kontseilua eta Gazteria zinegotzigoa sortu, gazteek soilik osatua eta Udalarekiko erabateko autonomiarekin.

2. Gazte Mahaiaren birmoldaketa, udal eta gazte ordezkariekin osatuta, bai pertsonal teknikoa, bai politikoa. Gazte arloan garatu beharreko ekinbideetan erabakitzeko ahalmena izango du. Udala eta Gazte Kontseiluaren arteko koordinaziorako organoa izango da.

3. Hiriko gazteriaren diagnostiko bateratua egin. Parte-hartze prozesu irekin baten bidez Gazte Plan baten sortzea. Haien premia eta eskaerei modu errealean erantzungo diena eta lan, etxebi-zitza,... arazoei erantzuna emateko zeharkako ekintzak planteatuko dituena.

4. Gaztetxe edo autogestionatutako beste espazio mota batzuen sortzea hiriko auzo guztietan, auzo bakoitzak egindako eskaerak oinarri hartuta.

5. Gazteek zehaztutako behar eta lehentasunen araberako aisialdirako jarduerak sustatzea eta horretarako baliabide ekonomiko eta materialak areagotzea.

www.bildu.info

8

Page 9: Programa euskaraz

IRATIZABALZA CHIVITE

Ikaslea

emanbotoa

www.bildu.info

9 bilduiruñea

Page 10: Programa euskaraz

3. HIRI EZ XAHUTZAILEAETA GARDENA

Udalak bere jarduna erabakitzean, prestatzean zein gauzatzean erantzu-kizuna eta eraginkortasuna oinarri dituen politika garatzean herstu-

ra ekonomikoa aplikatzearen eredu izan behar du. Aurrekoarekin loturik, helburu horrek funtsezkoak ez diren kapituluetan gas-

tua murriztea dakar (harrera ofizialak, bidaiak, ospakizunak, izendapen askeko karguak,...), hiritarrendako zuzeneko zer-

bitzuetara baliabide aski bideratzen den bitartean, gastu eta inbertsio publikoen lehentasun zuzenari dagokionez. Honekin batera, aberastasunaren birbanaketarako politika zerga-politika egokia doitu behar da.

Gardentasuna bermatzeko udal-erabakien inguruko in-formazioa eta parte-hartzea udal-taldeei eta jendarteari ematea, adiskidekeria eta bezerokeria bukatzea eta in-teres orokorrari erreparatzea, ez eliteenari, ezinbesteko

urratsak dira.

1. Benetako aurrekontu parte-hartzaileak egin. Horretarako, errealitatearen diagnostiko komuna abiapuntu izanik, parte-

hartzea bermatuko duten informazio eta formazio estrategiak definitu behar dira. Hiritarrek edozein arlotan parte-hartzeko aukera

izan dezaten metodologiaren aldaketa honek tresna eta soporte berri egokiak sortzea eskatzen du. Hori dela-eta, Udalaren diru-sarreren ehuneko

finkoa bideratu beharko da.

2. Toki Ogasunen banaketaren erreforma, eskumenen sistema berria sortuz eta Udaletara herrial-de mailako zergen %25a gutxienez bideratuz.

3. Errenta altuenek gehiago ordain dezaten sarreren politika ezarri eta zerga, tasa eta prezio pu-blikoen banaketa bidezkoagoa izan dadin gehikortasun irizpideak erabili.

4. Generoaren arabera gastu eta sarreren banaketa nolakoa den jakinez politika egokiak zehazte-ko genero aurrekontuak ezarri.

5. Gezurrezko protokoloaz ezkutaturik Barcinaren urteetan ugaldu diren alferrikako gastuen kon-trola.

6. Urte hauetan udalaren ekonomian nagusitu den opakutasuna bukatzeko gardentasun ekono-mikoa eta kontablea txertatu.

7. Adiskidekeria eta bezerokeriaren gainetik hiritarren premiak oinarri izanik eta arrazionaltasunez egitura administratiboa berrantolatu pertsonaleko gastua murrizteko.

8. Izendapen askeko karguak gutxitu eta gelditzen direnen soldatak moldatu, kargu hauek hartze-ko funtzionarioei lehentasuna emanik.

9. Lan elkarteetarako, autonomoendako eta bestelako kolektiboetarako kreditu-lerroak izanen li-tuzkeen Udalaren finantza-erakundea sortzea aztertu; honen etekinetako parte bat hiritarren al-deko inbertsio sozialetarako bideratuko litzateke, lehengo Aurrezki Kutxen filosofiaz. Bide hone-tan ere, Nafarroako Gobernuari Nafarroako Aurrezki Kutxa berreskuratzeko eskatu.

www.bildu.info

10

Page 11: Programa euskaraz

4. HIRI IRISGARRIETA BIZIGARRIA

Hirigintza-planifikazioak hiritarren beharren araberakoa izan behar du eta etxebizitza, mugikor-tasuna eta azpiegituren inguruko beharrak batu, betiere jasangarritasun, eraginkortasun eta ore-karen irizpideak oinarrian direlarik. Etxebizitzarako eskubidea espekulazioa bukatzeko delibe-raturiko politika publikoez bermatu behar da, hiritarrei eskubide honetarako sarbidea eman eta espekulazioa gelditzeko. Arrazionaltasunezko mugikortasuna eta espazio publikoaren okupazio gizatiarragoa orekatzen dituen hiri ekologikoagoa lortzeko ibilgailu pribatuaren arras menpekoa den egungo eredua aldatu eta gure auzo eta merkatuetako eredu komertziala bizkortu. Hau bes-telako hiri-diseinua da, jasangarritasunaren printzipioetan oinarriturik, kanpoaldeko zabalkuntza-ren ordez berreraikuntza bilatzen duena, oreka eta azpiegitura publiko aski izanik, eta esparru ezberdinen arteko lotura oinezkoen bideez, bizikleta-bideez eta erabiltzaile guztiendako eskura-garri eta ongi garatua den garraio publikoaz bermatzeko gauza dena. Bere auzoei autosufizientzia errotazionala eta komertziala bermatzen dizkien hiria nahi dugu, jarduketa sozial, kultural eta politikoetarako esparru eta eskaintzaren aniztasunari bidea ematen diona, XXI. mendeko hiri europar, irekia eta dina-miko bati dagokionez.

4.1. HIRIGINTZA-PLANIFIKAZIOA: UDAL PLANA

1. Iruñeko egitura orokorraren alde guztiak ikuskatuz eta berrikusiz hurrengo urteetarako garapena aztertu eta hirigintza kudeaketa zein planifikaziorako lan esparru berria sortu.

2. Iruñerriko gainerako udalekin eta Nafarroako Gobernuarekin es-kualdearen egoera urbanistikoaz, bere etorkizunaz eta lan egiteko eta erabakitzeko tresnez hausnarketa sakona egitea.

3. “Monumento a los Caídos” delakoaren etorkizunari buruzko ezta-baida soziala eta ideia-leihaketa.

4. Arrotxapea eta Alde Zaharraren arteko bilguneak berrantolatu, horren oinarria Runa Parkea, Boulevarda, “Corralillos del gas” direlakoak eta Santo Domingoko baratzeak izanik.

5. Burlatako Udalarekin Plan Bateratua, Moreako aldean jokaldi espekulatzailerik izan ez dadin.

6. Lezkairuko auzo berria eta Mendilloriren artekoa egoki moldatu, sarbide eta kirol-esparru lu-dikoa konpartituta.

7. “Salesianos”eko pelotazo urbanistikoa baztertu. Ez du inolako justifikaziorik eta etorkizunean lurzoruaren eta etxebizitzen prezioetan arrunt eragin kaltegarria izanen luke eta UGPSren figura (PSIS gazteleraz) Nafarroako Gobernuak berriz ere maltzurki erabiltzea ekarri du-eta, betiere udal eskumenak ebasteko.

8. Kartzel berria Soltxateko muinoan eraikitzearen barrabaskeria gauzatutakoan, muinean eraiki gabeko aldearen ingurumeneko tratamendurako eta kartzelarako sarbidea egoki antolatzeko Plan Berezia egin.

9. Arantzadiko proiektua berriz hausnartu, betiere ahalik eta eskusartze txikiena eraginez, bara-

www.bildu.info

11 bilduiruñea

Page 12: Programa euskaraz

tzeak atxikituta eta trafikorako sarbiderik gabe.

10. Ezkabako Parke Naturalaren sorrerarako lankidetzan aritu, kontserbaziorako neurri zorrotzak oinarri izanda, trafikoak sartzerik ez izanda, eta gotorlekua erabilera anitzetarako berreskuratuta (erabilera hauen artean Oroimen Historikoaren Interpretaziorako Zentroa ezinbestekoa da).

11. “General Mola” eta Larraina igerilekuetako aldea parke publiko bihurtzea. Esparru hori gaurko kartzelako oruberako etorkizuneko proposamenekin eta Donibane eta Alde Zaharraren arteko trantsizio testuinguruarekin doitu behar da.

12. AHTren Geltokiaren operazioaren inguruan aurreikusten den Etxabakoitzeko interbentzioa be-rrikusi eta aztertu.

4.2. ETXEBIZITZARAKO ESKUBIDEA

1. Interes publikoaren ikuspuntuaz Etxebizitzak Birgaitzeko Plana egin. Honek, auzoetako birgaitze soziala eta osoa erdiesteko, politika parte-hartzaileak eta zorrotzak sustatu behar ditu.

2. Alde Zaharreko Lehentasunezko Interbentzio Guneak benetan lehentasunez garatzea.

3. Jendartearen egoera ahulenetan diren pertsonen premiei behin behineko erantzuna emateko Udal Etxebizitzen Parkea egin.

4. Lurzoruko Ondare Publikoaren erakundea sortu, lur-sailetako jabetza estrate-gikoaz ardura izanen duena.

5. Udal-etxebizitzen parkearen kudeaketarako Etxebizitzaren Udal Institutua sor-tu.

6. Hutsik diren etxebizitzen errolda egin, legokien zerga aplikatu eta etxe horiek erabilgarri izan daitezen jabeekin batera itunak edota konbenioak adostu.

7. Etxebizitzaren promozio publikoa eta eraikuntzarako kooperatiben sorrera sustatu.

8. “Etxebizitza tipo” delakoaren gaurko eskaintza aniztu, irizpide ekologikoagoak eta ez hertsiak erabiliz (zabalera, programa, etxebizitza komunitarioak, bioeraikuntzako sis-

temak,...).

9. VINSAren BOE-VPO etxebizitzak, promozio publiko zuzena izanen dutenak, promotore eta erosleen gaurko espekulazioa gelditzeko.

10. Errentaren %20a gainditzerik izanen ez duen alokairuaren sustapena.

11. Etxebizitzaren gehieneko prezioaren kontrol erreala izateko neurriak ezartzeko aukeraren az-terketa.

12. Baliabide ekonomikoak erdiesteko izan beharrean, hirigintzaren hasierako izaera (hirigintza-garapena planifikatzeko eta kontrolatzeko tresna izatea) berreskuratzeko beharrezkoak diren lege aldaketak egin ditzan eskatzea.

www.bildu.info

12

Page 13: Programa euskaraz

4.3. MUGIKORTASUNA: HIRI IRISGARRIA

1. Hiriaren diseinua beren oinarrizko beharrak asetzeko gauza izanen diren auzoen gehiketatik abiatzea, merkantzia eta pertsonen mugikortasunerako beharrak gutxituz eta auzoetako merkata-ritza ondatzen ari diren merkatalgune erraldoiekiko menpekotasuna baztertuz.

2. Hiriko esparru publikoaren ardatza oinezkoek izan behar dute, horretarako gaine-rako garraiobideekiko lehentasuna eman behar zaio. Auzoen artean eta auzoak eta erdialdea lotuko dituzten oinezkoendako sare seguruak sortu eta sare mota bat baino gehiago denean (Alde Zaharra eta Zabalgunea), oinezkoenei erabateko lehentasuna eman.

3. Garraio publiko lehiakorra, kalitatekoa eta dohainekoa sustatu. Hau mugikortasunaren egungo diseinua aldatzeko funtsezkoa da: garraio pu-blikoak gutxiago kutsatzen du, indar gutxiago behar du eta esparru pu-blikoaren erabilpen hobea egiten du. Horra hau lortzeko neurri batzuk:

• Autobusetarako bus-bideak eta lehentasun semaforikoa eta bihur-guneetakoa ezartzea.

• Arian-arian autobusak aldatu, ekologikoak eta ez kutsagarriak hartuz.

• Autobus kopurua handitu, alde ezberdinetako beharren arabera tamaina moldatuta, itxarote-ratioak eta auzoen arteko komunikazioa hobetzeko.

• Garraiobide berrien balizko erabileraz erabakitzeko egungo garraio kolektiboaren sistema aztertu.

• Doakotasunera jo, garraio kolektiboen kostea Nafarroako Zerga Orokorrean sartuz.

4. Honako irizpideak aintzat hartuz, Trafiko-Arautegia berriz idatzi:

• Mugikortasunaren alde lan egiten duten elkarteen parte-hartze zuzena, erabakiak ahalik eta adostasun handienaz hartzeko.

• Autoaz bestelako garraiobideak erabiltzea sustatuz mugikortasun jasangarria lortzeko ekime-nak bermatzea xedea eduki.

• Autoaren erabilerari lehentasuna kentzeko neurriak zehaztu, horretarako, autoak erabiltzerik izanen ez diren hiri-aldeak beharrezkoak baldin badira, sortu.

• Txirrindularen erabilera sustatu, bere lehentasunak eta eskubideak zehaztuta.

• Autobusetarako bakarrik izanen diren erreiak sortuz, garraiobide kolektiboen zirkulazioa le-henetsi.

5. Hiri osoko beste Mugikortasun-Mahai bat eratu. Mahai horrek erabakitzeko ahalmena izanen du eta bere eginbeharretako batzuk hauek izanen dira: Trafiko-Arautegi berria idatzi, aurreko planak berrikustea eta gaurkotzea eta mugikortasunari dagozkion gai guztiak erabili.

6. Ahal den guztietan txirrindula-bideak egitea. Ezinezkoa baldin bada, txirrindulak errepidea au-toen ondoan erabiliko du, lehentasuna txirrindularena izanik. Bide honetan, espaloiak oinezkoen-dako izanen dira.

7. Txirrindulak aparkatzeko alde seguruak eta babestuak hiri osoan irekitzea. Honekin batera, auzo

www.bildu.info

13 bilduiruñea

Page 14: Programa euskaraz

guztietan aterpeturiko aparkaleku kolektiboak sortu (etxabeak,...).

8. Txirrindula egoki erabiltzeko eta oinezkoen sareen erabilera indartzeko kanpainak egitea.

9. Oinezkoak-txirindulak trantsizio tarteak bateragarriak izan daitezen neurriak hartzea.

10. Ziklagarritasun Plana berraztertu eta aldatu.

11. Hirian diren mailen arteko aldeak gainditzeko txirrinduletarako arraste-sistemak paratzea.

12. Mugikortasun murriztua duten pertsonen zirkulazioa erraztea, beren zirkulazioa normalizatua eragozten duten muga arkitektonikoak kenduz.

13. Alde Zaharreko lurpeko errotazio-aparkalekuak auzoek erabil ditzaten azterketa egin.

14. Egungo TAO sistemaren izaera aldatu, lehentasuna norberaren autoa ez erabiltzeko sustapena izan dadin.

15. TAO zerbitzua Udalak bere gain hartuta, etekinak mugikortasun jasangarria lortzeko neurrietan erabiltzea.

16. Hiriaren inguruan aparkaleku disuasorioak kokatzea, garraio publikoarekin lotuak egonen di-renak.

17. Norberaren ibilgailua erabiltzeagotiko zerga ekologikoa ezartzea aztertu; balizko etekinak ga-rraio publikoa hobetzeko izanen lirateke.

18. Industrialdeetarako sarbidea antolatzeko planak diseinatu, norberaren ibilgailuaren erabilpe-naren aurrean kolektiboa sustatuz.

4.4. SEKTORE PRODUKTIBOAK: IRUÑEA KOMERTZIALA

1. Nolako merkatalgintza-eredua nahi dugun erabakitzeko egin behar den eztabaida sozialari hel-du arte, Nafarroako Gobernuari Iruñerrian merkatalgune handi gehiago eraikitzeko debekua eta jadanik direnen handitzeko moratoria ezartzeko eskatu.

2. Kontsumoaren ohiturez, egungo merkataritzaren egituraz eta honek Iruñean duen eraginaz eztabaida sakona egiteko arlo anitzetako Batzordea sortu, geroago merkatalgintza-eredu berriaz proposamena egin dezan.

3. Auzoetako merkataritzaren aldeko Ituna. Honek auzokideak, dendari txikien ordezkariak eta Udala bilduko dituen lan-mahaia sortuko du, ekoizpen eta banaketaren kate handien aurrean au-zoetako merkataritzaren baldintzak hobetzeko, horrelako ikuspuntuetatik: tokian tokiko ekoizleak, saltzailea, eroslea, eta hiria.

4. Merkatari txikien artean eta hauek eta tokian tokiko ekoizleen artean elkartzea sustatu.

5. Enpresa-Sustapenerako Zerbitzua hobetu, aurreko puntuan aipatu diren helburuen araberako bultzada lortzeko.

6. Egungo auzoak-Iruñearen arteko harremanaren ondoan, hiri mailako merkataritza-ardatz be-rriak indartu.

7. Auzoko merkatu berezituak, bertako merkatariek antolaturik. Helburua auzoan erosketak egite-

www.bildu.info

14

Page 15: Programa euskaraz

ARANTZAOSKOZ MARCILLA

Gizarte Lanetan diplomatua

ko ohitura bizkortzea da.

8. Saltzeko baimenak kanpoalderako erakustegiekin eta behar den aldeetan terrazak paratzeko erraztasunak eman (Alde Zaharra,...).

9. Kontsumitzaileen defentsarako udal-bulegoa sortu.

10. Salgai denaren kalitatea hobetzeko udal-laborategia erabili.

11. Izatea eta ez edukitzea ardatz izanen duen kontsumo arduratsuarekin doitzen diren hezkuntza-programak egin.

emanbotoa

www.bildu.info

15 bilduiruñea

Page 16: Programa euskaraz

5. HIRI BERDEETA EKOLOGIKOA

Kontsumoaren arrazionalizazio handiagoa oinarri duen hiria behar dugu, c02 igorpenak gutxituz,, berdegune gehiago sortuz, kontsumoaren murriztapena oinarria izanik jardun positiboak eginez... Gaurko kutsaduraren mailan hondakinak sortzen segitzerik ez dugu; kontsumoa gutxitzeko eta energia berriztagarriak bizkortzeko teknikak erabili behar ditugu.

5.1. PARKEAK ETA LORATEGIAK: HIRI BERDEAGOA

1. Plan Zuzentzailea, Araudi Teknikoa eta Ordenantzen onarpena, hiriko berdegune eta zuhaiztien jartze, garapen eta mantentzerako beharrezkoa den babes legala ezartzeko helburuarekin.

2. Parke eta Lorategi Udal Zerbitzuen sendotzea, beharrezkoak diren eginkizunen betetzerako, beharrak zeintzuk diren aztertu ondoren, udaleko langileriaren handitzea eta pribatizazioa erres-katatuz. Edota Parke eta Lorategi Inspektorea bezalako lanpostu zehatzen sorrera.

3. Arrazionaltasun ekologiko irizpideak ezartzea, parke eta lorategi berrien sorrera eta garapenean edo egun daudenen mantentzean, mantentze kostuak, landatu behar diren espezieak, espazioek izango dituzten funtzio eta beharrak kontutan hartuz eta hiri-marraketaren gainetik berdeguneei lehentasuna ematea.

4. Hiriko zenbait parke eta berdeguneetan, Lorazain-apaingarriak, baratzeko lanekin tartekatu, Iru-ñea zaharraren adierazgarri izan den ortuzainen lanbidea ondorengo belaunaldiei transmititu eta mantentzeko helburuarekin.

5. Aranzadi, Hego Arrosadia (Panplonikako lursail zaharra) eta Mendillorri-Lezkairu etorkizuneko Parkeak geldiarazi Plan Zuzentzailea onartu arte, behar izanez gero honen arabera moldatu dai-tezen.

6. Udal Mintegi Zerbitzua sendotzeko baliabide ekonomiko eta giza-baliabideak handitu, ondo-ren erabiltzeko bertako espezieen produkziorako ikerkuntza edo zonaldeko eguraldiaren beharrei moldatzen diren izaera edergarria duten ez bertako espezieen produkzioa bultzatuz.

7. Berdeguneen eta hiri-zuhaitzen eginkizun funtzionalari buruzko hiritar konzienziazio kanpainak, informazioa eta herritarren parte-hartzea bultzatuz, hezkuntza zein helduen arloan, zonalde hauen errespetu eta mantentzean azpimarratuz.

8. Hiriaren inguruko zonaldeen zein Soltxateko gaina-Santa Luzian gelditzen denaren baso-berri-tze Plana.

5.2. JASANGARRITSUNA: GUTXIAGO KONTSUMITZEN DUEN HIRIA

1. Zentro publiko guztietan energia berriztagarrien instalaziorako plan bat egitea: polikiroldegiak, hezkuntza zentroak, kultura zentroak,…

2. Energia edo ura bezalako ondareen kontsumoaren murrizte Plan bat egitea

3. Prozesu parte-hartzaileen bidez herritarren inplikazioa bultzatu, maila guztietako kontsumo mu-rrizketa programetan konprometitu daitezen.w

ww.bildu.info

16

Page 17: Programa euskaraz

JAVIERAYESA DIANDA

Funtzionario jubilatua

5.3. KUTSADURA MURRIZTU: HIRI OSASUNGARRIAGOA

1. Hots-kutsaduraren aurkako Ekintza Plana

2. Mota guztietako antenen inbentario bat egin.

3. Antenak kentzeko eta osasunerako arrisku bat suposatzen ez duten neurriengatik zerbitzuaren aldaketarako ikerketa.

4. Eraikuntza, kanalizazio edo hiriko edozein elementutan dagoen amianto existentzia eta egungo egoera ezagutzera emango duen inbentarioa egin.

5. Obren eta birgaitzen baimenen ematea arautzen duen araudian, amianto presentzia/gabezia ziurtagiriaren exijentzia gehitu. Edo agertzen den kasuan, produktu honen manipulazio, tratamen-du edo kentzearen kontrol arauak gehitzea.

6. Beharrezko laguntza ekonomikoaren bitartez, edozein eraikuntza edo elementu-tik material honen ezabatzea bultzatu.

7. Argi kutsaduraren ordenantza aldatu.

8. Iruñea hiri antinuklearra aldarrikatu eta energia-iturri honen arriskuei buruzko sentsibilizazio-kanpainak egin.

votawww.bildu.info

17 bilduiruñea

Page 18: Programa euskaraz

6. KULTURARENBENETAKO HIRIBURUA

Iruñea kulturaren benetako hiriburua izan dadin pasibotasuna eta kulturaren merkantilismoa, ho-mogeneizazioa eta tokian tokiko sustrai kulturalen suntsiketa bultzatzen dituen eskuinak Udalean sustatu duen eredua aldatu behar da. Kulturarekiko sentsibilitaterik eza honen aurrean, sormenari, arte-hezkuntzari eta hiriko elkarte, talde eta artisten ekimenari lehentasuna ematearen aldekoak gara, betiere geure kulturaren sustapena eta errespetua abiapuntu izanik eta honen irekitasuna, garapena eta gainerako kultura eta abanguardiako joerekiko harremana bultzatuz.

Iruñeak duen unibertsitate-hiriaren izaera kanpora proiektatzeko baliatu behar dugu. Iruñea bere inguruan erreferente kulturala izateko gauza da eta hala izan behar du, hezkuntza, arte eta kultura eskaintza kalitatezkoa eta zabalarekin, gure inguruan arlo honetan neurri ausartak abiatu dituzten hiriburuen programazio eta zirkuitoetan txertatuko dena.

Hiritartasun aktibo eta kritikoa sustatzeko kultura aintzat hartzea eta garrantzia eta babesa ema-tea Bilduren udal-lanaren ardatza da. Bide honetan, berezko festa-eredua bulkatuko dugu, parte-hartzailea, solidarioa, ez baztertzailea eta ez sexista. Honekin batera, diru-sarrerak ekartzeko eta hiria kanpora proiektatzeko ahalmenarekin izaera kulturala eta trukatzekoa biltzen dituen ere-du turistikoa bizkortzearen aldeko lana eginen dugu, Honetarako, senidetze-politika berrikustea planteatzen dugu, Iruñea proiektatzeko eta trukatze ekonomiko-kulturala, soziala eta akade-mikoak suspertzeko.

Ondare historikoa edozein hiritako kulturaren funtsezko atal bat da. Ondarea ezagutze-ko eta gozatzeko eskubidea dugu eta beste komunitate batzuek ere eskubide hori

dute. Eskubide hori izateaz gain, ondarea zaintzea eta ondorengo belaunaldiei transmititzearen betebeharra dugu.

1. Kulturaren Plan Estrategikoa egin, epe ertain eta luzeko helburuak, lan-lerroak, aurrekontua eta kronograma zehazteko baliagarria izanen dena.

2. Kulturaren Kontseilua sortu. Honek, arlo honetan lan egiten duten elkarte eta taldeen parte-hartzeaz, Planaren onarpena, koordinazioa eta jarraipena eginen ditu, betiere bere erabakiak korporaziorako lotesleak izanen direlarik.

3. Lan egiten duten talde eta elkarteekiko itunen bidez kultura parte-har-tzailea eta herritarra sustatu.

4. Diru-laguntzetako banaketarako oinarrien aldaketa, alor honetan aritzen diren taldeen parte-hartzea bilatzeko, berdintasunezko banaketa bermatuz eta guztiak ain-

tzat hartuz.

5. Civivoxetako kudeaketaren aldaketa, auzoetako hiritarren eta Udalaren arteko ko-kudeaketari bidea emanez, bai programazioaren prestakuntzari dagokionez, bai lokaletako erabilpenari dago-kionez.

6. Artearen diziplinetan (plastikoak, eszenikoak,...) artista berriak formatzeko Ikerketa eta Forma-zio zentroa sortu.

7. Udalaren arte-lanak iraunkorki erakusteko zein kanpokoen erakusketak sustatzeko Arte Garai-kidearen Museo iraunkorra sortu. Helburuak egungo panorama makala aberastea eta inguruko hirietako museo-programazioan lankidetza akordioez doitzea izanen da.

www.bildu.info

18

Page 19: Programa euskaraz

8. Hezkuntza Sailarekin bere egoitzako patioa estaltzeko aukera adostu, bertan ekitaldi kultu-ralak egin ahal izateko.

6.2. LIBURUTEGIAK: ETORKIZUNEZ BETE-RIKO ARLOA

1. Iruñeko Liburutegiek eskaintzen dituzten zerbitzuak behar bezalako modernizazio bate-rantz bideratzeko pausuak plangintzatu behar dira. Plangintza honen eraketan liburutegietako langile eta erabiltzaileen parte hartzea ziurtatu behar da.

2. Ordutegiak zabaldu ahal izateko eta zerbi-tzuan etenaldiak ekiditeko, Udalak eta Gober-nuak duten hitzarmenean beharrezkoa den lan-gileria egonen dela ziurtatzeko beharrezkoak diren klausulak sartzea.

3. Zentro hauetako konpetentzien eta diseinu funtzionalaren azterketa, XXI. mendeko azpie-giturak izan daitezen, zentro dibertsifikatuak eta funtzionalak izan daitezen gaurko eskaerari erantzun diezaioten.

4. Hiritarrek eskatze duten zerbitzu hobea iza-teko, goiz eta arratsaldeko ordutegietan liburu-tegiak ireki.

5. Alde Zaharrean liburutegi bat mantentzea. Auzo bat izateaz gain, erdigunean kokaturik dago eta honek dakartzan ondorioak eta ezau-garri bereziak kontuan izanen dituen liburute-gia.

6. Martxan jarri diren zentsura neurri guztien berehalako baliogabetzea eta holakorik ez erre-pikatzeko beharrezkoak diren neurriak martxan jartzea. Liburuzainen independentzia eta hirita-rrek informazioa aniztasunez jasotzeko duten eskubidea bermatzea izanen dira aipatutako neurrien helburuak.

6.3. EUSKARA: GURE HIZKUNTZA

1. Euskararen Ordenantza berria egin, garatu eta aplikatu, euskaldunen eskubideak berma-tuko dituena.

2. Udaleko aurrekontuko %1a baino gehiago izanen duen Normalizazio linguistikorako plan bat eratzea.

3. Egitura instituzional eta ad-ministratiboak sortzea, hirita-rren eta udal-langileen arteko harremanak sustatzeko eta euskarazko atentzioa ber-matzeko.

4. Plantilla organikoan hi-zkuntz-perfilak aztertzeko eta ezartzeko Batzordea sor-tu, euskaldunei eginiko arreta zerbitzua euskaraz egiten dela ziurtatu beharko du Udalak, hau da, bi hizkuntzen arteko oreka lortu behar da euskaldun bat bera ere Adminis-trazioan diskriminatua sentitu ez dadin.

5. Euskararen zinegotzigoa sortzea. Politika lin-guistikoa izanen da zinegotzigo honen ardura eta lan hau zeharka egin beharko du.

6. Euskararen batzordea sortzea. Bertan euska-raren alde lan egiten duten elkarte eta entita-teek hartuko dute parte. Batzorde hau izanen da Normalizazio plana eratuko duena eta ho-nen jarraipenaz eta koordinazioaz arduratuko dena.

7. Euskara batzordearekin batera Normanali-zaio plana garatuko duen Euskaren Udal Zer-bitzu baten artikulazioa.

8. Iruñea Euskararen nazioarteko Hiria izenda-tzea. Horretarako gune bat moldatu behar da, hizkuntzaren inguruko hainbat alde biltzeko: hizkuntzaren ezagupen eta zabalpenerako zen-tro tematikoa; euskararen inguruan lan egiten duten eta unibertsitateko munduarekiko elkar-lanean ikerketarako azpiegiturak; euskararekin loturiko erakundeen egoitzak (Euskaltzaindia, Kontseilua, Hizkuntz-Politikaren Departamen-dua…).

9. Hiritargoarekin sostengu eta kolaborazio ba-liabideak sortzea: Udala Herriarengandik hur-bilen dagoen instituzioa izanik, udalak babes eta kolaborazio baliabideak eskaini behar ditu. Zentzu honetan kolektibo desberdinek eta hi-ritar batzuek egiten ditun esfortzuak, Udalaren babesa merezi eta behar du.

10. Helduen euskalduntzerako diru-laguntza politikaren aldaketa.

11. Komertzioak Euskaraz errotulatzea susta-

www.bildu.info

19 bilduiruñea

Page 20: Programa euskaraz

tzea.

12. Euskararen erabilera eta Euskara ikastea sustatuko duten kanpaina iraunkorrak.

13. Euskararen alde lan egiten duten entitate pribatuekin kolaboratzeko hitzarmenak egitea.

14. Udalak Euskara eta Gaztelera neurri berean erabiliko ditu Herritarrei edozein gairi buruz zu-zentzerakoan.

15. Toponimia batzordea sortu. Honek eginiko lanak berreskuratuko ditu eta karriketako ize-netako irizpideak zehaztuko ditu.

16. Musika-irakaskuntzan euskara txertatzea.

17. Euskaraz lan eginen duten haur-hezkuntzako zentroak ireki (zehaztapenerako ikus “Hezkuntza” atala).

18. Seinaleztapena, errotu-lazioa, publizitatea, doku-mentazioa eta Udal korpo-ratiboaren irudia elebiduna izanen da.

19. Euskara Humanitatearen Ondare Ez-materiala kataloga dezaten kanpaina antolatzea.

6.4. ONDAREA

1. Administrazioan egitura bat sortzea Iruñeko ondarearen kontrola eta mantenua eginen due-na.

2. Kultur Sailean baitan Ondarearen Zuzenda-ritza bat sortzea. Ondare Historikoarekin ha-rreman duten gauzak kudeatuko lituzke, honen barruan udal izaera duten museoak eta udal-agiritegia ere egonen lirateke. Lan hau gara-tzeko Ondarearen ezagutza, kontserbazioa eta erakusketan adituak diren langileak egonen li-rateke. Lan hau Vianako Printzea instituzioare-kin elkarlanean eginen litzateke.

3. Ondare Historikoaren Kontseiluak garatu be-harreko politikan Hiritarren parte-hartzea, kola-borazioa eta kontrola ziurtatuko da.

4. Iruñeko hainbat tokitan topatutako arrastoen harrapakeria-politika gelditzea. Hauek estal-tzea edota berreskuratzea, UNESCOk gomen-datzen duen bezala.

5. Etxaurre, jauregi eta balore historiko-artis-tikoa duten gainontzeko eraikuntzen berres-kurapen eta mantenua babestu, kolaboratu eta arautu.

6. Condestable jauregiko eraikinean VI-VII mendeetako nekropoli baskoi bat agertu zen. Iruñeko Erreinuaren jaiotzaren aitzindaritzan duen garrantzia oso handia izan da, Hiriaren Museoa sortu. Hiriaren Museoaz gain, Udal-Agiritegia eta Pablo Sarasate Museoak ere be-

ran egonen lirateke. Alde Zaharreko Kultur Etxea Erraldoien Eraikinean

egotera pasako litzake kogestio erregimenean.

7. Caparrosoko Errota Mu-seo Etnografiko bihurtzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria den jakiteko ikerketa egitea.

8. Gure Historia eta Ondarea-ren gaineko Hezkuntza eta za-

balpen programak.

9. Iruñeko Historiaren gidaliburu bat eta aztarnategi arkeologikoen mapa bat sortu (agertutakoa eta suntsitutakoa, agertutakoak eta mantendutakoa, agertzen ahal direnak…).

10. Gure Historia eta Ondarea era arin eta praktikoan azalduko duen Kultur ibilbide zeha-tza sortu.

11. Udalaren ondasun guztiak Jabetzaren Errol-dan inskribatu eta Artzapezpikutzak inskribatu-rikoen itzulpenaren aukera aztertu.

6.5 . TURISMOA

1. Turismo Plan Estrategiko berria garatu ho-nako irizpideak oinarri izanen dituena:

• Akordioak adostasun handienarekin egin ahal izateko elkarte, komertzio eta ostalari-tzaren parte hartzea ziurtatu.

• Hiriko historia eta kulturan adituak diren

www.bildu.info

20

Page 21: Programa euskaraz

PATRICIAPERALES HURTADO

Berriozarko Ikastetxe Publikoko irakaslea

pertsonen ekarpenak bilatu.

• Ezagutza soziokulturala, historikoa eta hiriko gertaera nagusiena sustatzea izatea helburu.

• Turismoari harrera egin ahal izateko, gaua pasatzeko aukera eta gaitasun ekonomiko desber-dinendako azpiegiturak sustatzea.

• Existitzen diren identitate desberdinak islatuko duena.

2. Udal ostatu turistikoa sortzea hiriko erdigunean.

3. Mugakideak diren gainontzeko lurraldeekin harremana sendotzea Turismoari dagokionean elkarlana sustatzeko.

4. Bisitariak erakartzeko Kultura, gastronomia, musika eta jai izaera duen ekitaldi egitaraua osa-tzea, hiriak duen aisialdi eskaintza ere hobetuko lukeena.

5. Karabanekin gaua emateko aparkaleku bat moldatu.

emanbotoa

www.bildu.info

21 bilduiruñea

Page 22: Programa euskaraz

7. HEZKUNTZA PUBLIKOAETA KALITATEZKOA

Hezkuntza eskubidea da, irakaskuntzaren ziklo guztietan presentzia izan behar duena, baita 0-3koan. Eredu publikoa, laikoa, unibertsala, doakoa eta hiritar guztiendako hizkuntza-eredua aukeratzeko eragozpenik gabeko askatasuna bermatuko duena, euskararen murgiltze-ereduak sustatuko dituena. Bide honetan, hezkuntzaren alde ez arautua bulkatu behar da, arte plastiko edota eszenikoen sustapenerako zein musikalenerako, hezkuntza ona darabilen jendarteak aska-tasunez erabakitzeko irizpide gehiago du-eta.

7.1. IKASTETXEAK

1. Ikastetxe publikoetako diru-laguntzak igo, hauen giza baliabideak eta materialak hobetzeko eta horrela zentro hauetako matrikulazioan eragin.

2. Dagoen eskariari aurre egiteko zentro publiko guztietan D eredu ezarri.

3. Zentro publikoetan eta euskaran matrikulatzera animatuz sustapen kanpai-nak burutu.

7.2. HAUR ESKOLAK

1. Aspalditik hirian den eskaerari erantzuteko plaza publikoen eskaintza handitzea.

2. Euskaraz arituko diren beste lau zentro irekitzea (bat Alde zaharrean) eta gainerako auzoetan banaketa eta zonifikazioa egungo parametroez egitea,

familien etxebizitzatik hurbilen den zentrora joateari bidea emateko.

3. Haur eskolak gainerako hezkuntza zentroek dituzten baldintzez ari daitezen Nafa-rroako Gobernuarekin negoziazioak abiatu, hezkuntza-ziklo hau Gobernuaren sarean txertatzeko eta bere Hezkuntza Sailak kudea ditzan.

4. Udalari dagokion bitartean, eredu publikoaren eta Udal Haur Eskolen proiektuaren defentsa, gaur izendapen aseko postuak direnak plantillan sartuz, prozedura publikoaz bete daitezen.

5. Pribatizaturiko zentroen kudeaketa arian-arian berreskuratzea eta udal langileez kudeaketa zu-zena ezartzea, bai hezkuntzari dagokionez, bai garbiketari, janaldiei eta abarri dagokienez.

7.3. MUSIKA ESKOLA

1. Hiriko auzoetan zentroen balizko kokapenak erabakitzeko musika-zentroen mapa egin, horrela deszentralizazioari heltzeko eta gero eta handiagoa den eskaerari erantzuteko.

2. Euskarazko musika-irakaskuntza instrumentu guztietako klaseetan sartzea eta musika-hizkun-tzaren klaseak gehitzea.

7.4. ARTE ESKOLA

1. Eskola honen funtzionamenduaren berrikuspen sakona, plaza eta arte-berezitasun gehiago es-kaintzeko, benetako Arte Eskola abiatuz.

www.bildu.info

22

Page 23: Programa euskaraz

JOSEBAASIRON SAEZ

Irakaslea eta historiagilea

2. Irakaskuntza hauek sustatzeko eta duinta-suna emateko baliabide ekonomikoak, materia-lak eta langileenak ugaltzea.

7.5. KIROLA

1. Hiritar guztiek ziurtatuta izanen dute egun dauden kirol azpiegitura guztiak erabiltzeko aukera, inolako bazterketa edota desberdinta-sunik egin gabe.

2. Kirol entitatek era boluntarioan hirian dagoen azpiegitura pribatuen sarea pixkanaka Udalare-na bihurtzeko aukera udalari eskaintzea.

3. Hiritar guztiek Kirola eta kirol azpiegitura eta instalazioak erabiltzea inolako diskriminazio edo baldintzarik gabe. Babes gutxiago duten sektoreen sarbidea azpimarratuz.

4. Dagoen eskaeraren arabera udal kirol insta-lazio berriak eraikitzea. Azken urteetan eratu-tako urbanizazio berrietan zentratuko litzateke esfortzua.

5. Umeek eta gazteek kirolarekin harreman handiagoa eta gehiago praktikatzearen hel-buruarekin, Kirol basea diruz laguntzeko es-fortzu ekonomiko handiago egitea.

6. Hitzarmenak dirua irabazi nahi ez duten en-titateekin eta profesionalak ez diren taldee-kin soilik egin. Lehentasuna izanen dute kirola modu amateurrean lantzen dutenek.

7. Kirol elkarte pribatuekin sinatuko diren hi-tzarmenen helburua instalazioen erabilera pu-bliko-pribatua konpartitua egitea izanen da.

8. Kirolak osasunerako dituen onurak ikuspegi integraletik egitea. Nagusiak, haurrak eta gaz-teengan oihutura hau garatzea izanen da hel-burua.

9. Mistoak diren jarduerak sustatzea.

10. Kirolaren bidez elkartasuna, laguntasuna eta parte-hartzea bezalako baloreak transmi-titzea.

11. Kirol diziplina guztiei sos-tengua ematea eta jende gutxiagok praktikatzen duen kirolak indartzea.

12. Bertako kirola sus-tatzea.

votawww.bildu.info

23 bilduiruñea

Page 24: Programa euskaraz

8. FESTA: DIBERTSIORAKOETA SUBERTSIORAKO ESPARRUA

Festak dibertsiorako, subertsiorako eta gure nortasun indibiduala zein kolektiboaren adie-razpenerako esparruak dira. UPN Sanferminen ezezik auzoetako festa herrikoien inguruan festa-eredua inposatzeko grina festen berezko izaera zapuzten du. Honen aurrean, komunita-te batean festa elementu askatzaile gisa sus-pertzea beharrezkoa da. Gure hautua argia da: izaera herritarra indartzen duten eta hiritarrak eta hauen ekimenak ardatz dituzten festen al-dekoa.

1. Auzoetako jaien egutegia ofizializatu hiriko jai elementu bat gehiago gisa.

2. Udalaren laguntza ekonomiko eta materiala auzoetako kultura eta jai programazioan.

3. Baliabideen zentroa sortzea, helburu gisa beharrezko gizarte, kultura eta jai baliabideak ematea izango duena, berezko ekitaldiak anto-latzea erraztuko duena.

4. Hiri Ordenantza indargabetzea.

5. Jaiak antolatzeagatik bizilagun eta kolekti-boei jarritako salaketa guztiak kentzea.

6. Eztabaida Mahai mistoa eratzea, Sanfermi-netako ibilbidea hiriaren historian zehar aztertu dezan eta jatorrizko izpiritua itzultzeko neurriak proposa ditzan.

7. Baimen eta espazio publikoaren erabileren-tzako baimenak emateko parametro teknikoak baino ez ezartzeko arautze berria.

8. Sanferminetako Batzordearen osaketa, era-bakitze izaera eta lortu beharreko helburuak birformulatzeko, hiriaren elkartze-sarearen parte hartzeari arreta jarrita.

9. Iruñeko Egunaren ofizialtasuna, hiriaren eta bertako bizilagunei protagonismoa emango diena.

emanbotoa

JON GARCIA MUNARRIZ

Enpresaria

www.bildu.info

24

Page 25: Programa euskaraz

Barcinaren garaiko aginkeriazko hiri gris eta mo-notonoa gainditzea planteatzen ari gara, hiri bizia, anitza eta demokratikora joateko. Hiri hartzailea be-rreskuratu behar dugu, bertan elkarbizitzerik izan dezagun, pertsona guztiendako eskubide guztiak errespeta ditzaten, portaera jazartzailea bazter-tzeko eta elkarrizketa, eztabaida, kontsentsua eta Iruñeko hiritarren aniztasun politiko, sozial, ideo-logiko eta kulturalarekiko errespetua bultzatzeko Frankismoaren defentsa edota zurubideak behin betiko baztertzeko eta botere publikoek erlijio guztiekin portaera bera izateko, botereen arteko bereizketa bermatuz eta bakoitza dagokion lekua hartuz.

1. Aldarrikapen soziala eta osasun demokratikoaren ariketa izanik, sinbologia frankista eta kolpe milita-rrean edota geroko diktaduran aritutakoen izenak eta sinboloak ezabatzea.

2. Egiaren Batzordea sortu; hau udal ordezkariz eta oroimena berreskuratzeko lan egiten duten taldeez osatuko da. Ezabatu behar den sinbologia zerrendatzeko ahalmena izanen du.

3. Hiriaren bizitza publikoan Eliz Katolikoak duen lehentasuna bukatzea, erakunde publikoetan laikotasuna integraziorako tresna soziala bultza-turik eta botere publikoen eta erakunde erlijio-soen arteko bereizketa ardatz izanik.

4. Orde erlijiosoek dituzten zerga-salbuespenak bukatzea.

5. Karriketako izenak aztertzea, berdintasunezko, laikotasunezko eta demokrazia irizpideak erabiliz berrizendatzeko.

6. Erlijio-sinbologia udal-eraikinetatik kentzea.

7. Ekitaldi instituzionalei izaera zibil hutsa ema-tea. Ekitaldi erlijiosoetan udalbatzaren kideen parte-hartzea mugatzea.

vota

9. HIRI ANITZAETA DEMOKRATIKOA

MARIA NIEVESFERNANDEZ GARAYALDEUPNA-ko langilea

www.bildu.info

25 bilduiruñea

Page 26: Programa euskaraz

10. IRUÑERRIA:HIRIA INGURUAREN ARDATZA

Nafarroako populazio, enplegu eta jardun so-zio-ekonomiko gehiena Iruñean eta Iruñerrian biltzen da, ekipamendu eta zerbitzuekin ere gertatzen dena; honek erakargarritasun-inda-rra du, deia-efektua eragiten duena. Ondorioz, egoera honek Eskualdea metropolizatu egin du, bere mugak disolbaturik, espazioaren be-rezitze funtzionalarekin, populazio-hazkundea baino askoz handiagoa den hazkunde urba-noarekin eta norberaren ibilgailuaz egiten den mugikortasunaren hazkundearekin.

Egoera honek jarduerak koordinarazten eta norabidea hausnartarazten digu. Iruñerriko zabalpena eta hazkundea gelditzea, garraio publikoaren erabilpena sustatzeko eta hirigu-nera norberaren ibilgailuaz sartzea mugatze-ko, Iruñea eta eskualdearen zerbitzu publikoak koordinatzeko, hiriaren inguruan jarduera eko-nomikoaren eta azpiegituren oreka lortzeko eta errentagarritasun ekonomikoa edota ekoiz-pena eta kontsumoa igotzeko baizik ez diren baloreak oinarri dituzten bizimoduak sortzeko eztabaida lasaia eta dagokien erakundeen ar-teko akordioa sustatzea eta aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoa gauzatzea ezinbeste-koa da.

1. Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuak al-datzea, ondoko irizpideak garatzeko:

• Oraingo eredu alderdikorraren ordez, bo-terea deszentralizatu, udalei dagokien pro-tagonismoa emanez.

• Zerbitzu-prestazioan eskualdeko udalen arteko elkartasuna eta berdintasuna oinarria ardatza izatea, jasangarritasuna eta autosu-fizientzia oinarrizko irizpideak direlarik.

• Pribatizaturiko zerbitzuak publikora berriz ekartzea, zerbitzu publikoen prestazioak de-fendatzeko langileen plantillak kontratazio gehiagoz indarturik.

2. Hiri-hondakinetarako kudeaketa politika be-rria.

• Hondakinak eraginkortasunez kudeatzeko errausketaren ordezko alternatiben ingu-

ruko azterketa egin arte Nafarroako Gober-nuaren Plan Integral de Residuos delakoaren aplikazioan moratoria bat ezartzea, hala nola horri dagokion Iruñerriko Mankomunitatea-renean.

• Merkataritzarako enbase-ekoizle handien merkatuan tasa berezien bidez eragin, gu-tziago ekoiz dezaten.

• Nafarroako Gobernuari enbalapenari da-gokion bere legeak alda ditzan eskatzea, be-tiere ekoizpena gutxitzeko.

• Enbase-kudeaketarako irizpide berriak txertatu (itzulpena oinarri izanen dutenak), tamaina handikoen bilketa bizkortu eta gar-biguneak ugaldu.

• Hiritarrak sentsibilizatzeko eta engaiatze-ko kanpainak eta jardun zehatzak bultzatu; honekin batera, hiritarren parte-hartze zu-zena sustatu, etorkizunean haiek hondakin-kudeaketa jasangarrirako eragile zuzenak izanen dira-eta.

• Hondakinen kudeaketan oinarria birzikla-pena izan dadin, honen ardatza bio-honda-kinen bilketa bereizgarria eta konpostajea izanik.

• Hondakinak sortzearen araberako oinarria izanen duen hondakin-tasa berria kalkula-tzeko balorazio berria.

3. Garraio publikoa eta taxi zerbitzurako poli-tika berriak. Honetarako, garraio-plan berria idatziko da, honako puntuak bilduko dituena:

• Iruñerriko Mankomunitateak eskualdeko hiri-garraioaren zerbitzua berreskuratzea.

• Tarifa-erregimen berria txartela merkatze-ko, betiere doakotasunerako joera sustatuz (Nafarroako Aurrekontuen bidez gauzatuko zena).

• Norberaren ibilgailuaren erabilpenaren au-rrean, garraiobide kolektiboari lehentasuna ematea.

www.bildu.info

26

Page 27: Programa euskaraz

• Taxi-zerbitzuaren gaurko sistema aldatze-ko azterketa egitea.

• Gaurko lerro eta maiztasunen analisia, zerbitzua sustateko beharrezkoak diren hobekuntzak egiteko.

4. Ezkaba mendian eskualdeko parkea sor-tzea, honako irizpideak erabiliz:

• Eskualdeko parkearen erabilpen eta kudeaketa-plana garatu, honekin batera-garria ez den edozein jarduketa kanpoan geldituko dela. Bestalde bisitarien erakar-pena, etorkizuneko balizko azpiegiturak eta badiren ekosistemak mantentzeko ohian-politika arautuko ditu eta parkerako irisgarritasuna eta mugikortasunaren ingu-ruko estrategia zehaztuko du.

• Parkearen sorreran, mantenduan eta ku-deaketan udal guztien kontsentsuzko era-bakiak bermatzea.

• Defentsa Ministerioari Ezkabako Gotor-lekuaren jabetza exijitzea, parkearen ku-deaketan parte-hartzen duten udalen gain uzteko.

• Ezkabako Gotorlekuari oroimen histo-rikoaren berreskurapenarekin loturiko era-bilpena ematea.

5. Uraren Ziklo Integrala

• Uraren erabilpena gutxitzeko neurriak ezarri, erabilpena etxerako dela, industriala dela, sozio-kirolekoa dela edota ureztape-nerako dela.

• Uraren erabilpenaren arrazionalizazioa bizkortzeko eta bere erabilpena txikitzeko kanpainak egin.

ALFREDOIRISARRI IZUVirgen del Caminoko zaindaria

www.bildu.info

27 bilduiruñea

Page 28: Programa euskaraz