peterpan v.s bob esponja

Click here to load reader

Post on 08-Jul-2015

344 views

Category:

Documents

0 download

Embed Size (px)

TRANSCRIPT



PETERPAN V.S BOB ESPONJA

V.S

Wendy, Ion eta Mikel neba-arrebak Eskoriatzako etxetxo batean bizi ziren.Gurasoak hil zitzaizkien eta Peterpan eta Txorizin maitagarriak etorri zitzaizkien bisitatzera.-Zatozte gurekin, sekula inoizko txabolara eramango zaituztet -esan zien Joxeporpanek hiru neba-arrebei.

Txorizinek belarrezko bidea egin zuen landare miragarriez eta Peterpanek gidatuta, lur orotarikoan abiatu ziren denak. Eskoriatzako teilatuen gainetik, munduko txabola zatarrenera zihoazen.

Lur orotariko batean zihoazela, Kalamardo kapitainaren lantxa motora aurkitu zuten. Honek, ikusi orduko, Txorizinek muxu bat eman zion eta lo geratu zen.-Maitemindu egin naiz-esan zuen Kalamardo kapitainak.

Peterpan eta lagunak berehala agertu ziren handik, eta Josemari indiarraren txabola ikustera joan ziren. Han ondo hartu zituzten, sandia bat oparitu zieten.

Buruzagi nagusiak esan zion Peterpani:-Nire alaba Miren jan dugu, eta zuri gustatu zaizula uste dut. Ez badidazu jateko ezer ematen, zure lagunak janez afari bat hartuko dut. Jajajaja!.

Kalamardo kapitainak janarekin zerikusirik izango zuela pentsatu zuen Peterpanek. Eta ez zen halaxe, ontzian Kalamardo kapitaina ikusi zuen baina ez zegoen bakarrik, Bob Esponjarekin zegoen eta Bob Esponjak matxete batekin burua moztu zion Kalamardo kapitainari. Baina Peterpanek onik atera zuen Kalamardo kapitaina burua zeloz pegatuta. Itsas neskak ere benetan poztu ziren askapenaz.

Honek Kalamardo kapitaina indiarren bunker sekretura eraman zuenean, buruzagi nagusiak libre utzi zituen Wendy eta haren neba-arrebak. Gero, bunker batera joan ziren, Peterpanek eta galdutako soldatuak bizi ziren lekura. Hiru neba-arrebek agur esan zieten, etxera itzuli behar zutelako.

Baina kanpoan Bob esponja eta Patrizio zeuden, bere gizonekin, Kalamardo kapitaina harrapatu eta izozki bat jatera joan ziren.

Kalamardo kapitaina kotxean gelditu zen eta orduan ideia bat bururatu zitzaion.Kotxea hartu eta handik alde egin, eta halaxe izan zen.Bob esponja atera zenean oso haserre jarri zen eta Patrizioren gainean hegan hasi ziren kotxea bilatzen.

Bob Esponja eta Patriziok Kalamardo kapitaina aurkitu zuten, eta matxete batekin burua moztu zion.Buruarekin futboleko baloi bat egin zuten.

HALA BAZAN EDO EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA ESKORIATZAKO PLAZAN