oreka ikastunitatea irakaslearen liburuxka b2 maila

67
OREKA. Irakaslearen liburuxka “OREKA” IZENEKO IKASTUNITATEA. Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 maila HELBURUAK: 1. AZPIGAIA UNITATERAKO SARRERA OROKORRA Zundaketa: helburu komunikatiboa. Iritziak emango dituzte giza-jarduera bati buruz: elikadura, kirola, aisia, egunerokotasuna. Horiek modu orekatuan gauzatzen saiatuko gara. “Elkarrizketa” testu-era landuko dute galdeketak egiterakoan gainerako ikasleei. Gaiak ikaslearen mundu- ezagutzatik eta bere interesetik hurbilekoak dira. Iritzia emateko adierazpide linguistiko-testualak erabiliko dira. Idatzizko euskarriak erabiliko dituzte inkestaren plangintza egiteko. Hainbat estrategia eta azpitrebetasun baliatuko dituzte: txandak hartzen jakitea, esan nahi dena zehaztea, ulertzea eta ulertua izatea, itzulinguruak erabiltzea... 1. AZPIATAZA.”Nola jan behar dugu?” A) Atazaurrea: azalpen testu-era bat erabiliko dute, definizioa. Informazioa eta lexikoa zabalduko dute dietetikari buruzko zenbait definizio euren hitzarekin lotuz, testu periodistiko batetik ateratakoak. Aukeren artean hautatuz esanahia asmatu beharko dute. B) Ataza: Mintzamena: hipotesiak botako dituzte ondo jateari buruz. Idazmena; azpi-izenburuak eta hitz-gakoak baliatuz aurreikuspenak egingo dituzte, irakurriko duten artikuluari buruz. Irakurmena eta mintzamena: artikulu atal baten ideia nagusiak jaso eta funtsezkoak ez diren hitzak baztertuko dituzte, gero, sintesia kontatzeko ikaskideei. 1

Upload: aortizpinedo

Post on 27-Mar-2015

164 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Helduak euskalduntzeko atazak B2 mailakoak

TRANSCRIPT

Page 1: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

“OREKA” IZENEKO IKASTUNITATEA.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 maila

HELBURUAK: 1. AZPIGAIAUNITATERAKO SARRERA OROKORRAZundaketa: helburu komunikatiboa. Iritziak emango dituzte giza-jarduera bati buruz: elikadura, kirola, aisia, egunerokotasuna. Horiek modu orekatuan gauzatzen saiatuko gara.“Elkarrizketa” testu-era landuko dute galdeketak egiterakoan gainerako ikasleei. Gaiak ikaslearen mundu-ezagutzatik eta bere interesetik hurbilekoak dira.Iritzia emateko adierazpide linguistiko-testualak erabiliko dira.Idatzizko euskarriak erabiliko dituzte inkestaren plangintza egiteko. Hainbat estrategia eta azpitrebetasun baliatuko dituzte: txandak hartzen jakitea, esan nahi dena zehaztea, ulertzea eta ulertua izatea, itzulinguruak erabiltzea...1. AZPIATAZA.”Nola jan behar dugu?”

A) Atazaurrea: azalpen testu-era bat erabiliko dute, definizioa. Informazioa eta lexikoa zabalduko dute dietetikari buruzko zenbait definizio euren hitzarekin lotuz, testu periodistiko batetik ateratakoak. Aukeren artean hautatuz esanahia asmatu beharko dute.

B) Ataza: Mintzamena: hipotesiak botako dituzte ondo jateari buruz.Idazmena; azpi-izenburuak eta hitz-gakoak baliatuz aurreikuspenak egingo dituzte, irakurriko duten artikuluari buruz.Irakurmena eta mintzamena: artikulu atal baten ideia nagusiak jaso eta funtsezkoak ez diren hitzak baztertuko dituzte, gero, sintesia kontatzeko ikaskideei.C)Gramatika eta diskurtsoa: Idazmena: gomendioak ematea da helburua. Subjuntiboa landuko dute, era batera (1º pertsona, -n bukaerarekin), “behar”... eta nahi izanez gero instrukzio testuaren zenbait ezaugarri.

2. AZPIATAZA.” Nola jaten dugu?”A) Atazaurrea:Mintzamena/idazmena: informazioa eman eta, ideiak bildu ondoren, sailkatu egingo dituzte.B) Ataza eta atazaostea:Entzumena: Jasotako hipotesia batzuk baieztatu/ezeztatu egingo dituzte. Erabilera-esparru periodistikoa.C) Gramatika eta diskurtsoa:

1

Page 2: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

1. Mintzamena: gomutak narratuko dituzte2. Idazmena: argudio testu bat osatu behar da jatetxe mota

baten alde. Argudiozko testuen ezaugarriak txertatuko dituzte, hein batean.

3. Gramatika; ariketa bi: ehunekoen komuztadura eta esamolde edo lokailu zenbait erabiliko dituzte.

1. SARRERA OROKORRA: OREKA GEURE BIZITZAKO ZEN BAIT ALDERDITAN: ZUNDAKETA.

Ikasleei esango diegu gure hurrengo klaseetako gaia zein izango den. Gaur egun, batetik, gehiegi jaten dugu sarri, bizimodu sedentarioa egiten dugu, kirol gutxi egiten dugularik, alde fisikotik begiratuta; bestetik, izpirituari begira, maiz estresatuta bizi gara eta, atsedenaz, aisiaz eta lagunarteaz gozatzeko behar besteko astirik ez. Lehenik haien iritziak jaso asmoz, zundaketa bat egitea pentsatu dugu (“Eztabaida erabilgarriak”, Penny Ur, Itzulpen saila, HABE, 126 or.). “Janaria”, “Kirola”, “Egunerokotasuna/psikologia”, “Atsedena eta jaiak” gaiei buruz taldean dauden usteak jasoko ditugu, bizimodu orekatua egiteari begira (ala ez, baina zergatik).

Urratsez urrats lan egingo dute:1. urratsa: lau taldetxo; taldetxo bakoitzean, 4 azpigaietatik bati buruzko iritziak jalgiko dituzte.2. urratsa: galderak sortu zundaketa egiteko klasean.Galdera motak:a) zer uste duzu…………-ri buruz?b) adostasuna edo desadostasuna eskatzea. Ados al zaude esaldi honekin?:…c) aukera anitzak ematea erantzuteko.Hona hemen, bergogoratu ahal diren beste forma batzuk:

“Eta zergatik ez duzu ...-tzen?”“Oraingoan ... bazenu?”“Eta oraingo honetan ... baduzu?”“Iruditzen zait...”“Esango nuke ...-ela”“Nire ustez...”“Uste dut ... –ela”“- tzearen alde/kontra nago”

Esan galderak onak izan behar dutela eta euren buruarekin kritikoak izateko.Momentu batean denei amaitu dela astia esango diegu.

2

Page 3: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

3. urratsa: banaka zundaketak egitera eta erantzutera abiatuko dira.4. urratsa: Emaitzak elkartuko dituzte jatorrizko euren taldetxoan, eta laburpena eta euren iritzia jakinaraziko dio taldetxo bakoitzak talde nagusiari.

Lagungarriak: hona hemen galderak sortzeko abiapuntuak.1 azpigaia: janaria.Haurren heziketari buruzko jarrerak.Jateari buruzko ohiturak.2. azpigaia: kirola.Familiako aurrekariak.Denok berdinak izan behar genuke.3. azpigaia: egunerokotasuna:Erlijioa ongi moralarentzat, indarrik handiena da, ala opioa?Ezkontzarekiko legeak erreformatu egin beharko lirateke.4. azpigaia: atsedenagastatzeko ohiturakaisi garaiko okupazioak

1. AZPIGAIA: ELIKADURA.

1. “AZPIATAZA:

Ondo elikatzeko Ives Laraque sendagilearen aholkuak” HABEKO Dokumentu Biltegiko 3392 zbkiduna (izkribua)

ZER JATEN DUGU?Euskal Herria ondo jaten den lekua dela entzuten dugu maiz. Badakigu, ordea, zer den “ondo” jatea: sekulako jantropeak egitea eta gehiago irentsi ezinik geratzea ( indabak sakramentuekin, txuleta, ardoarekin, eta pastela jan ondoren)! Beti produktu naturalak jango bagenitu, gaitzerdi; bizimodu modernoak janari azkarra edo aurrez prestatua dakarzkigu, eta mila motako goxoki eta antzeko litxarreriak.Orain daukagu parada honetaz jarduteko.

ATAZAURREA.

Lotu ditzatela elikadurari buruzko hitz hauek bere definizioarekin:

3

Page 4: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

sendabelarra Gantza edo koipeaidorreria Sendatzeko erabiltzen den

belarragizentasuna Beroak parte har dezakeen

fenomeno guztietako bero-transmisio motak aztertu eta bero-kantitateak neurtzeaz arduratzen den fisikaren atala.

lipidoa Jakiaren ekoizpenaren nolakotasunari buruz kezkatu eta, ondorioz, bai gorputzean, bai ingurumenean horrek sor ditzakeen eraginei kasu egiten dien jateko era.

arrain urdina Gorputz ehun bateko zelulak neurriz gain haztean datzan gaixotasuna, inguruko ehunetara zabaltzeko joera duena.

azukre zuria Sabela sikatzea eta husteko debekua sortzea

kalorimetria Ezin daitekeenaren nolakotasuna

biologikoki jatea Lodi denaren nolakotasunaminbizia Arnas hartze eta botatzeaarnasketa Koipe ugari duen arrainaezintasuna Mahai eserita egiten den

janaldiaotordu Erremolatxatik eta kanabera-

mota betetik ateratzen den elikagai gozo eta disolbagarria, ale zuritan kristaltzen dena eta janaria gozatzeko erabiltzen dena; konposizioz sakarosa da.

ATAZA.

Mintzamena.

Taldetxoetan hipotesiak botako dituzte ondo elikatzea zer ote denari buruz. “Prebentzioa”, “Gaixotasunaren arrazoiak”, “Osasuntsu bizitzea”, “Elikabide egokia”, “Uste oker eta zuzen nagusiak”…hurrengo artikuluaren azpi-izenburuak eta bertako hitz-gakoak komentatuz; GERO, esaldiak eratu beharko dituzte IDATZIZ, hipotesiak eginez artikuluak dakarrenari buruzkoan.

AZPITITULUAK eta HITZ-GAKOAK

4

Page 5: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

PrebentzioaPilula:

Eskasia:

Gehiegikeria :

Oker elikatzea:

Gaixotasuna:

Gaixotasunaren arrazoiakHerentzia:

Elikadura:

Tabakoa:

Gainerakoak:

Osasuntsu bizitzeaIndustria manipulatzailea:

Belarjalea:

Elikabide egokiaEtxekoandre tradizionalaren eskua:

Barazkiak:

Fruta:

Arraina:

Azukre gaiztoa:

Ikastolako jangela:

Ibiltzea:

Tabakoa:

Alkohola:

Uste oker eta zuzen nagusiakSendagaia:

Elikadura eta zahartzaroa:

Egungo aurkikuntzakKaloriak:

5

Page 6: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

Kolesterola:

Elikagaien konbinazioa:

Janari “biologikoa”:

Prestatzeko modua:

ATAZA:

Borobilean, ikasle bakoitzak, artikulua atalka zatitu ondoren, bat edo bi zati izanik, berea(k) kontatuko d(it)u, eta hipotesiak egiaztatuko dituzte.

Bedatsean, osasuna

Ondo elikatzeko Ives Laraque sendagilearen aholkuak

Yves Laraque sendagile eta unibertsitateko irakasle sarituak A table! Et pour longtemps (Mahaira!Urte askoan,gainera) frantsesezko liburu soil, didaktiko interesgarria plazaratu du Le Capois argitaletxean. betidaniko dogma batzuk ezabatu, eta,jator, bidean argi pitin bat egiteko asmoz. Funtsean berarekin konforme gaudenez, altxor horren lagin bat ekarri nahi izan dugu, urte hasieran denok omen ditugulako asmo berriak, zintzoak.

Prebentzioaz

. Alferrik da, nahi den guztia irentsi ondoren, pilula batzuk hartuta, zigor gabe gerta gaitezkeela espero izatea, edo fakir bihurtzea, edo etxean sendabelarrak zaintzea.. Gaitz batzuk elikagaien eskasiagatik nozitzen ditugu (abitaminosia, idorreria); beste batzuk, gehiegikeriagatik (gizentasuna, gaitz kardiobaskularrak, diabetesa...).. Faktore batzuen elkarketa da gaixotasuna, eta maiz elikadura da nagusietako bat. Animalia guztiek bezala, guk ere elikabide jakin bat egin behar dugu, osasuntsu irauteko.. Prebentzio bide guztietan, elikadura da soil, merke eta eraginkorrena, egunero behar dugu eta.. Oker elikatzeak hamaika ondorio txar ditu: gaitz kardiobaskularrak, zirrosia, diabetesa, arnasketa arazoak, erreuma, minbizia... Gezurra dirudi medikuntzan elikagai alorreko teoriak alboratuta eduki izana, ondoren ezin larriagoak izan baititu jokamolde horrek.. Automobilaren pareko da organismoa: fabrikatik dakarren kalitatea (genetikoki nolakoak garen) zeinahi dela ere, gehiegikeria batzuk pairatuko ditu errodaje garaian: abiadura handiegia, mantenua ez egitea… Istripuak aparte: hauek, bizitzaren bigarren etapan zigortzen gaituzte.

Gaixotasunen arrazoiak

1. etapan (O-50 urte) gaixotasunen %60 herentziaz datozkigu; %30, elikaduratik; %5, bestelakoengatik (heziketa, habitata, lana, ohiturak); %5, birusek kutsatuta.

6

Page 7: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

2. etapan (50-120 urte) gaixotasunen %60 elikaduratik datozkigu; %25, tabakotik; %5, (heziketa, habitata,lana, ohiturak); %5, birusen bitartez; %5, herentziagatik: prebentzio aktiboak sekulako garrantzia du aurrerantzean.

Osasuntsu bizitzea

. Bereizi beharreko kontzeptuak: bizi-esperantza hutsa eta ezintasunik gabeko bizi-esperantza; biak ere aha1ik eta luzeen eta berdintsuenak izan daitezen saiatu behar da.. Bizi gaitezen gustura geure buruarekin, elkar errespetatuz. Elika gaitezen ongi, gehiegikeriarik eta gutxiegikeriarik gabe, bidezko eskemen arabera. Elika gaitezen Ama Lurretik, maitasunetik; giza medikuntza aplikatuz, errepresiboa alboratuta.. Ez utzi elikaduraren nabe horren lema belarjale hutsen (bakarrik) eskuetan; elikadurak ez du izan behar industria manipulatzaile handien guda-zelaia; lanabes sendatzailea bihurtu behar dugu.

Elikabide egokia

. Etxekoandreak bazekien zer eta noiz erosi, nola presta tu, zerekin elkartu, etab. Emakumea zorionez etxetik kanpoko lanean hasi denetik, tamalez, tradizio hori galdu dugu. Orain, elikagaietatik gureganainoko distantzia ikaragarria da, bitartekariak konta ezin ahalekoak izaki.. Teknikak ere arras garatu direnez, hoberenaren eta txarrenaren arteko alderik ez da, kasik. Dena den:a. hartu barazki berde gordin edo egosiak otordu guztietan; b. egunero, fruta jan; neguan, ilunabarrean, hobeki onar ditzagun;c. hartu lipido mesedegarriak: arraina 3 egunez behin (urdina batik bat);d. gutxitu azukre gaiztoak (gozokiak, azukre zuria);e. kontrolatu dietetikoki ikastolako jangela, haurren gaitzei aurre egiteko;f. galarazi gizentasuna: GMIk (Gorputzeko Masa Indizea: pisua zati garaiera bider garaiera; adib: 70kg / 1.70m x 1.70m = 24,22) ez du 25etik gorakoa inola ere izan behar; g.  ibili oinez egunero ordu erdiz; ez hartu tabakorik, ez egunero alkoholik ere.

Uste oker eta zuzen nagusiak

a. Sendagaiak hartzea ez da bizitza luzatzearen arrazoi bakarra.b. Zahartzearen efektu asko mugatzen ditu elikadurak.c. Elikabide jakin batzuek espeziearen batez besteko bizitza ez ezik, gehieneko bizitza ere luzatzen laguntzen dute.d. Gaixotasuna, arina zein larria, ez da berez zorigaitza, Osasun Publikoko arazo objektibo eta nagusietako bat baizik.

Egungo aurkikuntzak:

a. Teoria ofizialak ezin aplikatuzkoak izan dira.b.Kalorien nozioa ponpa kalorimetriakoetan baizik ez da egia.c. Elikagaiei eta kolesterolari buruzko teoriak hipotesi hutsak izan dirad. Elikagaiek egiazko prebentzioa eragin dezakete.e. Ongi edo gaizki elikatzea elikagaiak zuzen edo oker konbinatzeak ere baldintzatzen du.f. Biologikoki jatea lobby ekonomiko batek eginiko publizitatea hitzez hitz betetzea izan da.

7

Page 8: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

g. Janaria prestatzeko moduak eta tresneriak eragin handia dute osasunean.h. Alkoholdun edari guztietan, arrisku txikiena ardo beltzak du.

GRAMATIKA ETA DISKURTSOA.

a) Ives Laraque-k ondo elikatzeko aholkuak ematen dizkigu. Forma hauek erabiltzen ditu:…bizi-esperantza hutsa eta ezintasunik gabeko bizi-esperantza; biak ere ahalik eta luzeen eta berdintsuenak izan daitezen saiatu BEHAR DA.…BIZI GAITEZEN gustura geure buruarekin.…ELIKA GAITEZEN ongi.…ELIKA GAITEZEN Ama Lurretik, maitasunetik;…EZ UTZI elikaduraren nabe horren lema belarjale hutsen eskuetan;…elikadura lanabes sendatzailea bihurtu BEHAR DUGU.…HARTU barazki gordin edo egosiak otordu guztietan.…egunero fruta JAN

b) Orain, maiuskulaz dauden letra horiek erabilita, debeku batzuk emango dituzte ikasleek, jakinaraziz zer ez den egin behar ondo elikatu nahi izatekotan. Adibidez:EZ GAITEZEN abiatu dendetara umeentzako opil industrialen bila.__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

2. AZPIATAZA: NOLA JATEN DUGU?

ATAZAURREA:

JATEKO OHITUREN NOLAKOA.

A) ikasleek ideiak botako dituzte puntu hauen inguruan, binaka:

Norekin jan ohi du jendeak?

Non jan ohi du jendeak?

Zenbat aldiz jan ohi dugu? Eta besteek?

8

Page 9: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

Ze ordutan jan ohi du jendeak egun eta sasoiaren arabera?

Zenbat plater? Zeintzuk?

Asteburuan zer eta nola jaten dugu?

B) ikasleek sailkatu egingo dituzte ohitura hauek: adibidez, aldatu beharrekoak/ kendu beharrekoak/ nahiz eta egokienak izan ez, inola ere aldatzeko prest ez gaudenak

C) bikote batzuk, euren emaitzak ezagutaraziko dizkiote talde nagusiari.

ATAZA:

ENTZUMENA:

OTORDUETAKO OHITURAK ALDATZEN DAUDE.

Kontua ez da bakarrik zer jaten dugun, nola jaten dugun ere ez da ahaztu behar. Irratsaioa entzundakoan esaldi hauek egia ala gezurra diren esango dute ikasleek, eta gezurrezkoetan argitu zer esan duten entzungai honetan.

1. Jendeak gero eta sarriagotan jaten du bakarka menua eseri

gabe.

2. Lan eta ikasketa ordutegiagatik elkarrekin gutxiagotan

bazkaltzen da, baina asteburuko astialdiekin ez da hori

gertatzen.

3. Txarto jaten dugu osasunak gero eta gutxiago kezkatzen

gaituelako.

4. Nahiz eta otordua lagunduta egin lezaketen, batzuek logelan

edo besaulkian jan nahiago dute.

5. Gutxiago jaten dugu, baina egunean hiru aldiz edo gehiagotan.

9

Page 10: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

6. Bazkalorduan, hiru plater jatea, oraindik ere egiten den gauza

da.

7. Afarietan bazkarietan baino gutxiago jaten dugu, nahiz eta

besterik aholkatzen diguten.

8. Emakumeek atsegin dute etxetik fianbrera eraman eta parkean

bazkaltzea, laneko giroaz ahazteko apur batean.

9. Asteburuetan jendeak jatekoaren osasungarriari gutxiago

begiratzen dio.

10. Lan ordutegiak jatorduen menpe egon ohi dira.

11. Jai dugunean lan gehiago egiten dugu sukaldean.

12. Lehengo plater tradizionalak ahazten ari da jendea.

13. Aurrez prestaturiko janariak arrakasta dauka.

1. (transkripziorako ikus :”ERANSKINA 1”) ERANSKINA 1 (transkripzioa): “OTORDUETAKO OHITURAK ALDATZEN ARI

DIRA.” .( 043040 HABEKO dokumentu biltegia.)2. “Datu guztiak jateko ohiturei lotutakoak direla esan behar dizuegu. Nazioarteko Elikadura Foroak dioelako familian denak elkarrekin bazkaltzeko ohitura hori oso aldatua dagoela eta ematen dizkigu gure ohitura berrien inguruko datuak.Jada ez omen dugu elkarrekin bazkaltzen, geroz eta sarriagotan bakarrik egiten omen dugu jatordua eta, are gehiago, egunetik egunera gehiago dira ezohiko menua jaten dutenak, bakarka, esan bezala, oso ordutegi ezberdinetan, eta, gainera, ez beti mahaian eserita. Hori da, laburbilduta, esaten diguna. Zehazten du, noski; lan edo ikasketa ordutegiak direla, aste barruan, edo aisialdiari lotutako ordutegi ezberdinak aste buruan, kontua da, Foroaren esanetan, gure ohiturak guzti horregatik aldatzen ari direla. Hartzen ari garen ohiturak ez direla oso osasuntsuak, osasuna zaintzeak geroz eta gehiago arduratzen gaituela aitortzen badugu ere, beraz, nahiko datu kontraesankorra, eta esan behar dugu gainera, Elikadura Foroaren aginduz egindako azterketa hau, Bartzelonako irakasle batek egin duela Estatu guztiko 300 familiaren ohiturak jarraitu dituela, eta, hortik atera dituela emaitzak, honoko emaitza hauek:soilik jatorduen %11,7 egiten dugu etxetik kanpora; horrek esan nahi du, etxean jateko ohitura oso zabaldua dagoela esan genezake gehiago, geroz eta gehiago bazkaltzen dugula edo afaltzen dugula etxean, baina, hala ere, ohiturak aldatu ditugula; batetik, askotan, bakarrik jaten dugulako, bestetik, elkarrekin egin genitzakeen kasuetan, hau da, bat baino gehiago etxean gauden kasuan,, % 11-k, aldiz, sofan afaltzen dugula, edo, % 0,5, ez da asko baina bada, bere logelan, oso datu txikia da...-Ulertu dezaket...-Bai telebista aurrean dagoelako eta abar...-Baina logelan...

10

Page 11: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

-% 0,5a logelan...akaso bakoitzak bere ordenadorean egon nahi duelako, bueno, badakizu ohiturak hor asko aldatzen ari direla. Bueno, datu hori ere aipatzen du: jatorduetan gutxiago jaten omen du, gehiago ezorduetan, baina, hala ere, Estatuko datuak ez dira oso adierazgarriak baina, hala ere, beste estatu batzuekin alderatzen badugu...-Ondo entzun hau...-Egunean 4,9 aldiz jaten omen dugu, Frantzian 5,4 eta benetan deigarria egin zaiguna, EEBBetako datua: egunean 17 aldiz-17 aldiz. Guk lehen komentatu dugu hauek egun osoa jaten ematen dutela...-Edo oso jatordu txikiak egiten dituzte eta pintxoka jaten dute...baina denbora hartzen dute egunean 17 aldiz zerbait jateko.-17, bost minutu harturik, ja badira minutu batzuk.-Bai, hala ere, honek badu beste datu bat nolabait erakusten duena oraindik ere 3 jatordu egitearena oso zabaldua dagoela, hori behintzat oraindik ez dela hainbeste aldatu. %18ak egiten ditu jatorduak, hau da, gosaria, bazkaria eta afaria; eta % 38,5ak, horiez gain, beste zerbait hartzen dute, edo goiz erdira, edo arratsalde erdira, badute ohitura beste zerbait hartzeko. Bazkaria da, oraindik ere, gure etxeetan jatordu nagusia, honetan ez gara beste lurralde batzuen pare jarri, baina jada ez dira bi plater eta postrea jaten, jada hori baztertzen hasiak gara; zabalduago dago bi plater jatea eta postrerik ez edo plater bakarra eta postrea jatearena; horretan ere aldatzen ari gara.Gehien aldatzen dena, hala ere, afaria dela esaten du azterketa honek. 200 aukera desberdin aztertu dituzte eta zenbatu dituzte. Funtsean esaten dutena da, prestatze lan asko eskatzen duten afariak bilatzen ditugula. Eta bazkariak baino gutxiago jateko ohitura daukagula...-Bai, arinagoa...-Hala aholkatzen digute eta, itxuraz behintzat, aholku hori errespetatzen omen dugu oro har...-Etxetik kanpora jaten dutenei dagokienez, fianbrerak berriro ere tokia hartu omen du, protagonista gertatu zaigu. Asko omen dira, lantokian, etxetik eraman duten hori jaten dutenak. Bereziki gazteek egiten omen dute, eta jatetxe batera joateko denbora nahikoa ez duten gizonezkoek, aipatzen dute bereziki; eta hauetako batzuk, lantokian ordez, ba parkean, kalean egiten omen dute, ba, badakizu, haize pixka bat hartu eta laneko giro hori aparte pixka bat utzi ahal izateko.Horrek ez du osasuna zaintzen laguntzen, hori azterketak dio, baina hala ere, lehen esan dut, gehiengoak aitortzen du garrantzia ematen diola osasunari.

Azterketak dio gehiengoak osasunari astean zehar begiratzen diola. Astebururako uzten dituela hain osasuntsu ez diren beste gutizia horiek eta asteburuan ez duela hainbeste begiratzen osasun kontua, beste gauza batzuk jaten dituela...hala ere, daramagun bizimodu eta ordutegietara egokitzen ditugula jatorduak, ez dela jatorduaren arabera egiten bestea, baina alderantziz, etxean denak lanean gaudenez, edo toki askotan behintzat, etxeko denak etxetik kanpo egiten dutenez, ba denborarik ez dugula sukaldean ematen eta, jai dugunean ez dugula gogorik izaten, beraz, sukaldean gutxi; baina, kontra...-Hor badago asteburuan zehar sukaldean lan asko egiten duenik... eta serio-serio begiratzen ari dena-... eta, aldiz, esaten du, kontrako datua edo emanez, baita ere, oso zabaldua dagoela, ahal denean eta denbora dagoenean, nolabait ere, etxeko lehengo platerak prestatzeko ohitura hori, sukalde tradizionala edo, baina esaten du, ba, horren inguruan esaten du, ba, askotan egiten dela egun baterako baino gehiagorako prestatu, konjelatu, honelako usadioak oso zabalduta daudela...

11

Page 12: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

-Bai... eta bizimodu hau zabaltzen ari den neurrian, ba, uste asko guk genituenak konfirmatzen dira, aurrez prestatutako janaria eta dieta orekatzeko, nolabait ere, bitamina edo erantsiak dituzten, elikadurak eta elikagaiak ba ugaltzen ari direla gure etxeetan. Hori dena esaten digute Bartzelonan egin duten azterketa horretan.-Ez zarete sentitzen horrela... luparekin begiratuak bezala-Ba bai...-Argazki batean agertuko...-Nik uste dut den-dena etxe guztietan ez dela emango.

ATAZOSTEA:

ikasleek azaldu beharko dituzte emandako erantzunak, entzundakoa esanez eta emandako baiezko esaldia anplifikatuz erantzuna baiezkoa denean; hura ezezkoa denean, egia zein den esan beharko dute.

GRAMATIKA ETA DISKURTSOA

A) ZEIN OTE DA JATEKO MOLDE OREKATUENA?1. Atal honetan, talde txikietan, ikasleek esperientziak trukatuko

dituzte; hainbat jatetxe motatan bizitako gomutak trukatuko dituzte, batez ere, jatekoaren egokitasunari dagokionean iritzia emanez ( janari arina, proteina gehiegizkoa, alkohol gehiegi hartzeko arriskua, arrainik gabekoa...): barazkizalean, txinatarrean, sagardotegian, garagardotegian, atzerrikoetan... bizitza errealean bezala.

2. Ikasle bakoitzak Jatetxe horietan “gertatutako” anekdota bat kontatu beharko dute: talde txikiko partaideek egiazkoa ala asmatutakoa den igarri beharko diote.

3. Taldetxoko ikasle bakoitzari,zozketa bidez, aipatu jateko mota eta leku bat esleituko zaio, eta, argudio testua erabiliz, (errepasatu edo aurkezpen azkarra egin), horien defentsa egin beharko du idatziz.

ARGUDIOA:Esan, uste, iritzi, argudiatu, erantzun, errefusatu... motako aditzak.Perpaus elkartuak:Kausazkoak: -lako, -(e)nez...Kontzesiboak: ... arren, ba ...ere, nahiz...Kontsekutiboak: halako... non, hain ... ezenAurkaritza juntadurako juntagailuak: baina, baizik...Antolatzaileak:

Arrazoia gehitzeko: gainera, baita ere, are gehiago, ez hori bakarrik, batetik... bestetik

12

Page 13: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

Arrazoiak kontrajartzeko: baina, hala ere, edozein modutan,dena den...

Konklusiorako: beraz, honela, ondorio gisa, laburbilduz, horregatik, hau guztia dela eta, arrazoi hauengatik...

(HEOK)ZUZENKETA: irakasleak hartuko ditu idazkiok, edo beste

zuzenketa mota bat ebatziko du.

B) TRANSKRIPZIOAREN LANKETA:Atal hauek landuko ditugu:

a) ehunekoen komunztadura eta determinazioab) Josi testuko esamolde batzuk bere esanahiarekin

a) Azpimarra ditzatela testuan ehunekoetan ematen diren zenbakiak; kontuan hartu dezatela zenbaki horiek aditzean eta deklinabidean dituzten numero-komunztadurak eta jaso ditzatela testutik datu horiek. (Ez badaude esplizituki eman dezatela parafrasia bat; gero zuzenduko dute).Irakur ditzatela ondoren, Euskaltzaindiaren arauak eta/edo gramatikakoak.Ikusi dezatela zeintzuk diren aipatutako arauekin bat ez datozen testuko ehunekoak.Zuzen ditzatela arauetara bilduz adibide horiek.

ZUZENKETA: TESTUKO AIPUAK:

...”soilik jatorduen % 11,7 egiten dugu etxetik kanpora”...“bat baino gehiago gauden kasuan, % 11-k aldiz, sofan afaltzen dugula”...

...”% 5 ak bere logelan”(afaltzen du)......”%18ak egiten ditu hiru jatorduak”...

...”% 38-ak horiez gain beste zerbait hartzen dute”...

b) Erabili ditzatela esaldi banatan.Norbaiten esanetan:..........................................................................................Honoko emaitza hauek:....................................................................................Itxuraz behintzat:..............................................................................................Norbaitzuei dagokienez:....................................................................................Aldiz:..................................................................................................................

13

Page 14: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

2. AZPIGAIA: Kirola

HELBURUAK : 2. AZPIGAIA

1. AZPIATAZA: KIROL HEZIKETAATAZAURREA:. Mintzamena: ohiko gai baten inguruan baieztapenak botako dituzte, ideia-jasa teknika baliatuta.ATAZA: irakurmena. Azalpen testu periodistiko bat irakurrita, kohesioagatik edo koherentziagatik, izatez horkoak ez diren esaldi erantsiak topa beharko dituzte.ATAZOSTEA: ikasleek aurkitutakoak txeketu.

2. AZPIATAZA. POLIKIROLDEGIKO TRIPTIKOA. Mintzamena: interakzioan erabiltzen diren estrategia eta azpitrebetasunak baliatuz azken produktua adostu. Irakurmena: xedea, informazioa jaso, hori zabaltzeko asmoarekin. Idazmena: inprimaki (euskarria) baten bidez, proposamenak egin kirolean aritzeko. Ideiak bilduko dituzte eta eskema bat antolatuko.ATAZOSTEA; mintzamena: bakarrizketak: argibideen azalpen publikoa. Entzumena: aurrez aurreko ahozko jardunaren ideia nagusiei antzemango diete, eta baloratuko azken emaitza, gaia, hau izanik: gehienontzako kirola bultzatu nahian emandako azalpenak.3. AZPIATAZAATAZAURREA. Mintzamena: lehenik, oroitzapenak gaurkotu: narrazio txikiak. Bigarren, interakzioan beharrezkoak diren estrategiak eta azpitrebetasunak erabilita, lankidetzan neurriak adostu kirola bultzatzeko.ATAZA: entzumena. Grabaketa, xede berezi batekin entzungo dute, datu zehatzak bilduz, gainerakoa bazter utzita.ATAZOSTEA: ikasleek, argudioak pilatu beharko dituzte, elkarlanean, emandako mozio baten alde. Elkarretaratzearen ondoren, azkenean botoa, zeinek bere benetako iritziaren arabera. Adierazpide linguistiko-testualak: argudio laburrak lantzeko beta daukagu ( mota zenbaiteko lokailuak, -ondoriozkoak bereziki-, indikatiboko baldintza), eta, era berean, elementu diskurtsibo zenbait: gaitzespena, desadostasuna adierazteko, gaiaren sarrera, gaia gidatzeko... (HEOK 47,59 or.)

14

Page 15: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

1. AZPIATAZA

ATAZAURREA.

MINTZAMENA:

SEDENTARISMOA. IDEIA-JASA

Sendo egoteko behar bezalako elikadura ezinbestekoa zaigu, baina gorputzak ariketa behar du, ariketa fisikoa, sasoian egoteko.Ataza honetan, kirola modu orekatuan praktikatzeko kontuan hartu beharrekoak ikusiko ditugu. Hasteko eta kontrastean, gure eguneroko ohiturek erakusten duten sedentarismo edo gorputzari erasotzen dioten bizitza moldeak aztertuko ditugu. IDEIA-JASA teknika erabiliko dugu. Gaia hauxe izango da: SEDENTARISMOA. Irakasleak erregelak azalduko ditu:-gaiari lotuta egonez gero, edozein ideia azaltzea da zilegi.-pertsona orok du bere iritzia edukitzeko eskubide osoa.-besteek ez dute komunikazioa moztu behar erantzunez edo azaldutako ideiak eztabaidatuz.Ikasleek 3-4 minutu izango dituzte, eta era guztietako ideiak bota ahal izango dituzte, eman dezagun, 5 minutuz.Bestela egin daiteke ere, era gidatuan, irakasleak galdetuz zuzenki, ala taldetxoka edo binaka.“Irakaskuntza teknikak frantsesa bigarren hizkuntza gisa irakasteari egokituak” Aline DAGENAIS. Itzulpen saila 15. HABE. 43 or. (Ideia-jasa)

LEHEN AZPIATAZA:

IRAKURMENA

“Adin bakoitzak bere kirola” eta “Kirola egin? baina txikiak neurri txikian”. Izenburu horiek dituzten bi testu horiek erabili ditugu, gai antzeratsukoak, eta nahastu, (“Elhuyar” aldizkari elektronikotik). Esaldi gaineratuak atera behar dira, jakina! Nahasketa egin dugu, lehen artikuluan, bigarren artikuluaren zati ezegokiak txertatuz..(Gehitutako zatiak letra etzanaz datoz, oraingoz eta irakaslearen koadernoan.)Ikasleek kontuan hartuko dute, artikulu honetan 15 tartekatutako esaldi daudela. Testu honi arrotz zaizkio, nahiz eta gai berdintsuko beste artikulu batekoak izan.

15

Page 16: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

Adin bakoitzak bere kirola

Kirolen bat egitea, edo besterik ez bada ere egunero ariketa pixka bat egitea, beti da mesedegarri, baina sarritan ez da erraza bakoitzarentzat egokiena zein den jakitea. Arnas terapiaren mesedeak ongi frogatuak daude aspalditik eta gaur egun hainbat adituk dioenez arnasketa abdominalak gorputzaren erresistentzia gehitu egiten omen du. Kirol bat aukeratzeko orduan pertsona bakoitzaren ezaugarri fisikoak eduki beharko dira kontuan, bere bizitzeko estiloa eta, batez ere, bere adina.

Asko dira kirolaren mesedeak goraipatzen dituzten ikerketak, betiere hobby moduan hartzen denean eta ez medikuak agindu edo inposatutako obligazioa bezala. Horrela, adibidez, gauza jakina da kirolak egonkortasun emozional handiagoa eskaintzen duela, eta gure bihotzaren osasuna hobetu egiten duela. Kirola goizean praktikatuz gero, gosari osatua hartu behar da, esneki, labore fruta eta osagarriez osatua. Belan urrezko domina olinpikoa irabazi zuen Jose Luis Doreste medikuak, gaur egun Dexeus Institutuko Kirol Medikuntzako Unitatearen arduradunak dioenez, "kirola egitea osasun fisiko eta baita psikiko hobea edukitzeko modua da, eta oro har kirola egiten duten pertsonen adorea hobetu egiten da". Baina ez da hor amaitzen guztia, azken ikerketek frogatu duten bezala ariketa fisikoak irudimena eta baita sormena ere gehitu egiten baititu.

Ia dena positiboa da, beraz, kirolean eta oso gutxi dira ariketa fisikoa egitearen kontraindikazioak. Bihotzeko gaitzak edo lokomozio-aparatuko alterazioak baldin badaude soilik debekatzen da erabat kirola egitea, eta kasu horietan ere, pertsona horiek espezialista baten begiradapean, ahalegin edo esfortzu gehiegi eskatzen ez duen ariketa-motaren bat egiteko moduan egongo dira. Obesitateak gainkarga suposatzen du gorputzeko organo guztientzat eta gaixotasun jakin batzuk harrapatzeko eta jasateko arrisku gehiago.

Bakoitzari berea, arrazoiaren legea

Gehien komeni zaigun kirola aukeratzeko orduan, oinarrizko faktore bat eduki behar da beti kontuan: pertsonaren adina. Egunean bi litro ur edatea ere gomendatzen duenik bada, desintoxikazio-prozesuari laguntzeko. Ez baita gauza bera gorputza 15-20 urterekin probatzea, edota 50 urteko muga gainditu denean. Adin bakoitzean beharrizan gimnastikoak

desberdinak dira, eta baita pertsonaren jarrerak eta trebetasunak ere horiek guztiak egiteko.

Umetan

Umeek helduek baino askoz ere hobeto jasaten dute nekea. Horregatik, batzuetan nekaezinak direla irudituko zaigu, eta egun osoa eman dezaketela korrika, inolako neke-zeinurik gabe. Poliobirusak jotako tenis-jokalariek paralisirako joera izaten dute erraketa edo belarakia erabiltzen duten besoan, baina arraunlariek bi besoetan izaten dute paralisia eta igerilariek gorputz-adar guztietan. Umetan, ordea, konpetitibitatea saihestu behar da, baita indar handiko kirolak ere (adibidez, halterofilia edo harriak jasotzea), hazkundean eragin oso negatiboa eduki dezaketelako; eta baita kirol asimetrikoak ere, gorputzaren alde bakar bat lantzen dutelako (tenisa, esaterako).

Gomendagarriagoak dira gorputzaren bi aldeak berdin samar lantzen dituzten kirolekin haztea, adibidez futbola, saskibaloia, dantza, gimnasia, patinak edota bizikleta. Ariketa bariatuak eta dibertigarriak izan daitezela, umearen nortasuna goratzeaz gain

16

Zahartzean ariketa egitek gomendagarria izaten jarraitzen du.

Gomendagarriagoak dira gorputzaren bi aldeak berdin samar lantzen dituzten kirolekin haztea, adibidez futbola, saskibaloia, dantza, gimnasia, patinak edota bizikleta.

Page 17: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

bere funtzio kardiobaskularrak eta biriketakoak ere estimulatzen dituztenak. Laburtuz, elite-kirolaria puntu-puntuan dagoenean, eritasun infekziosoak izateko aukera gehiago dauka.

Umeak kirola egiteko eduki behar dituen baldintzei dagokienez, pertsona helduak baino sentiberagoak dira beroaren eta hotzaren aurrean. Gauzak lasaiago hartzea eta erlaxatzen ikastea komeni da. Horregatik, mendian egonez gero, neguan adibidez, behar adina arropa eraman behar luke, eta ur ez klimatizatuan igeri egitea tokatuz gero, alboan eduki beti albornoz egoki bat ez hozteko. Giro beroegietan, alderantziz, kontu eduki behar da gorputzeko tenperatura gehiegi igo ez dadin, eta ez ahaztu umeek ez dutela gehiegi izerditzen. Horrelakoetan likido ugari edan beharko du umeak; ura da likidorik onena, baita egarririk ez badauka ere, desidratazio-arriskua saihesteko.

Gazteetan

Bizitzaren etapa honetan alterazio emozionalak nahikoa sarritan gertatzen dira (maitasun-kontuak, lagunen arteko saltsak, etab.), eta alderdi psikologikotik kirolak eragin ezin hobeak eduki ditzake. Eguzkiaren energia ezinbestekoa da bizitzeko. Gaur egun ondotxo dakigu bere gorputzarekin ariketa egiten duten adoleszenteak gazte pasiboak baino alaiagoak direla, eta ez hain suminkorrak.

Gazteentzat gomendagarrienak taldean egiten diren kirolak izan ohi dira, taldeagatik eta ez norberagatik lehiatzeak edota garatzeak dakarren guztiagatik. Kirol guztiak dira gomendagarriak, gazteek oso ongi jasaten dituztelako karga eta esfortzu fisiko handiagoak. Batzuk aipatzekotan, squasha, eskia, footing edo tenisa nabarmen daitezke indibidualetan, eta taldean egiten diren guztiak (futbola,

saskibaloia, eskubaloia, etab.).Esan ohi den bezala, “gustatzen zaidan guztia, edo bekatu da edo gizendu egiten du”.

Helduaroan

 

25 urtetik 65 urtera bitartean ezar genezakeen adin-talde honen bekatu ohizkoenak dira sedentarismoa eta bizi-aztura ez osasungarriak. Oso garrantzitsua, beraz, kirolak paper garrantzitsua betetzen jarraitzea pertsona helduen bizimoduan.

Adin-talde honetan egonik, kirola egiteko arrazoia pisua galtzea baldin bada, jakin beharra dago kirolak edo ariketa fisiko soilak esfortzuak direnen bitartean ez ezik atsedenean ere erretzen dituela kaloriak. Bestela esanda, kirola eginez litekeena da pisua galtzea baita kirola egiten ari ez garenean edo lotan gaudenean ere.Entrenatzaile eta kirolariek, beraz, interes handia dute ariketa fisikoaren eta sistema immunitarioaren harremanak zeintzuk diren argi ikusten.

Erresistentzia edo iraupeneko kirolak gomendatzen dira adin honetan, adibidez, lasterketa (korrika), igeriketa, bizikleta edo aerobicka, adinarekin agertzen diren arrisku-faktoreetako asko (kolesterola, tentsio altua edo obesitatea, esaterako) gutxitzeko oso mesedegarriak direlako. Bartzelonako joko Olinpikoetan parte hartu zuten gimnasta gehientsuenek 35 ordutik gora entrenatu ziren astero azken urteetan. Adinean aurrerago doazenentzat, berriz, egokiagoa izan daitezke egunean pauso azkar samarrean ordubete ibiltzea, eskailerak igo edo jaistea edota mendian ibiltzea.

Hirugarren adinean

Zahartzeak ez du esan nahi, inondik inora, aztura onak bertan behera uztea, eta horregatik ariketa egiteak gomendagarria izaten jarraitzen du. Hala ere, gazteengan gero eta maizago

17

Haurrak pertsona helduak baino sentiberagoak dira beroaren eta hotzaren aurrean. Horregatik, neguan behar adina arropa eraman behar luke.

Jarduera fisikoak, gazteen artean, eragin positiboa dauka epe luzera osasun-egoera orokorrean.

Gazteentzat gomendagarrienak taldean egiten diren kirolak izan ohi dira.

Page 18: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

lehia-kirola bultzatzen da.Ikerketak ondotxo frogatu duen bezala, zahartze-maila eta fakultateak edo gaitasunak galtzea modu garrantzitsuan gutxitu daitezke ariketa eginez. Baina edonola izanik ere, intentsitate handiko kirolak edota koordinazio-maila altua eskatzen dutenak ebitatu beharko lirateke adin honetan istripurik ez izateko.

Jardinerian aritzea, petankan jolastea, saloi edo aretoko dantza, golfa, igeriketa edota luzaketa-ariketak eta erlaxaziokoak (yoga, adibidez), oso mesedegarriak gerta daitezke hirugarren adinean sartu direnentzat. Adituek diotenez gauerdiaren aurrean loak probetxu gehiago egiten du, eta hobe leihoa irekita eta arropa gehiegi gabe lo egitea. Eta ez bakarrik osasun-egoera ona mantentzeagatik, baita urtetan mantendu ezinik edo galduz joan diren lagunak edota harreman sozialak berreskuratzen laguntzen duelako.

ATAZOSTEA-FEEDBACKA

Erantsitako zatiak zein diren txeke-tu taldeko denon artean, eta, zergatik ez diren egokiak esan.

BIGARREN AZPIATAZA:

POLIKIROLDEGIAN, KIROLA OREKA PERTSONALA LORTZEKO (SIKIKOA ZEIN FISIKOA)

A) Soberan dauden esaldiak kenduta, artikulu honetako edukiak eta ikasleen ekarpenak kontuan izanik (eta, irakasleak nahi izatera, beste bi artikulukoak baliatuta ere, ikus MATERIALE OSAGARRIAK), triptiko bat egiteko informazioa jasoko dute, binaka edo

hirunaka. Helburua zehaztuko diegu: “udal polikiroldegi bateko ikastaro antolatzaileak zaituztegu. Oraingo honetan, gainean dagoen udari begira, urte-sasoi horretako ikastaroak eskaini beharko dituzue. Lehiaketa-kirolaren inguruabarrak aipa itzazue ere azalpenetan, baina, gehiago izango da bestelako kirol-mota bati buruzko eskaintza: kirolariari, bere, zein gorputzaren zein emozio eta psikearen oreka

18

DETAILE TXIKIAK ERE ZAINDU

Beroa egiten duenean, arropakzurgatzailea izan behar du,

transpiratzen uzten duena, arina (algodoizkoaadibidez) eta estutzen ez duena.Atari zabalean egonez gero, txapela edo biseraren baterabili.

Kaskoa ez da derrigorrezkoa baina komeni da erabiltzea.

Arropa kolore argikoa bada hobe, eguzki-argia gutxiago zurgatuko baitu, eta bero gutxiago nabarituko baituzu.

Kirol jarduera bukatuta, berriro egin behar dira ariketa hauek, gorputza atseden egoerara ohitzeko.

Oinarrian erresistentzia ariketak dira, hala nola paseatzea, korrika egitea, igeri egitea eta bizikletan ibiltzea.

Oinetakoek oina ongi babestu behar dute, behar bezalahelduz baina estutu gabe.

Ez erabili galtzerdi handiegirik edo lodiegirik, azkenean babak edukikodituzu eta.

Page 19: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

lortzera bultzatzeko kirol-mota, alegia. Horiek, adinaren arabera eskaini beharko dituzue, eta, era berean, zer nolako maiztasunarekin izan beharko diren, hau da, beren ordutegiekin, ikastaroon ondorena udaleko arizaleengan egokia izan dadin. Proposatutako kirol bakoitzaren gizakiaren orekarako eragin positiboa zehaztu triptikoan bertan; aipatu ere, nahi izatekotan, kirol-jarduera horien gizarte-harremanen aldetikako gorabeherak (bakarka, familian, taldeka... edo lehian, lankidetzan..). Artikulu(eta)n aipatutako kirolez gain, polikiroldegietan ohikoak izan daitezkeen beste batzuk ere aipa ditzakezue: rugby-a, mantentze gimnasia, urpekaritza, piraguako eskimotajea, saski-baloia, aerobik, arku tiroketa, aquaerobik, piragua, harri-jasoketa...”

ATAZOSTEA:

TRIPTIKORIK HOBERENA AUKERATZEKO BOTO-EMATEA Ikasleek, klaseko hiruzpalau triptikoak entzungo dituzte, eta, hautatuena zein den ikusiko da.

3. AZPIATAZA:

JARDUERA FISIKO GEHIAGO DENONTZAT

ATAZAURREA:

FAMILAN IZANDAKO KIROLARI BURUZKO IKASIAK KONTUAN HARTUTA: ZER IKUSI HURA IKASI

Sarrera gisa, ikasle bakoitzak familian izandako kirolaren esperientzia aipatu, eta ea onuragarri atera zitzaien eta zelan izan zen, gaurko perspektibatik begiratuta.

Horrela, ikasleek geroztikako bizitzan, ariketa fisikoaren arloan, eurentzat eragingarria izan zen bizitako esperientzia edo ikusitako eredua botako dute, edo, bestela, nahiz eta eraginik sortu ez, beste edozein, familian egindako kirolari lotutakoa.

Talde txikietan, oraingo ume zein gazteei kirol-zaletasun aproposak edo orekatuak jaso ditzaten, aurreko gomuta horietan oinarritutako indarrean jarri beharreko pausuak aztertu eta adostuko dituzte.

19

Page 20: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

Zortzina itemeko zerrenda bi aterako dituzte: alde batetik herri-erakundeek (udalek, polikiroldegiek, hezkuntza sailak, kirol-federazioek...) bultzatu edo hartu beharreko neurriak, eta, bestetik, familietan, guraso(a)/(e)k sustatu beharrekoak.

ATAZA

ENTZUMENAFAMILIA ETA KIROLA. 01668 db.

Bizitzan aurrera egiteko umeek jaso beharreko portaera baliagarriek, badute zerikusirik kirol-heziketarekinGrabaketa entzun egingo dute. Hor ikasle bakoitzari emandako adierazpen baten inguruko informazioa topatzea eskatuko diogu. Hona hemen adierazpenok:-kirola familiaren bateragarria izan daiteke.-badituzte aldeak familiako eta kale edo plazako kirolek-mendizaletasuna Euskal Herrian erro sendoak dituen kirola da-umeen hezkuntza ezin izan liteke eskolan aparkatze hutsa-familia barneko ohitura orekatuen transmisioa ez da beti errazaOndoren, eta talde txikietan (lauzpabost ikaslekoak), elkarri kontatuko diete aurkitutakoa

ATAZOSTEA

DEBATEA: UMEAK HEZI KIROLERAKO ALA EUREZ HASIKO DIRA?Entzumenean aipatu izan da, baloiarekin zer egin daitekeen planteatzea dela kontua, “futbolean egingo dugu” –ka aritu ordez. Sarritan umeak behartu eta gogaitarazten ditugu eskolaz kanpo egin beharreko jarduerekin: igeriketa, judo, balet ... kirolari ez dagozkionez aparte. Umeak euren kasa ibili behar dute olgetan elkarrekin nagusien esku hartzetik libre, ala, kontrakoa, kirol-jarduera arautuak egitera bultzatu behar ditugu? Prozedura: klasea bi edo hiru taldetan banatzen da, bakoitzari debaterako mozio bat ematen zaiolarik, hauetako bi elkarren aurkakoak direlarik.

20

Page 21: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

Lehen fasea: talde bakoitzak bere mozioaren aldeko argudio posibleak landuko ditu, baita oposizioak ager ditzakeen aurkako argudioak ere.Bi aukera.Ikasleen banaketa edonola egiten da, roll-jokoa bezala, inoren iritziak kontuan hartu gabe. 10-15 minutu dituzte horretarako, talde bakoitza borobilean jarrita.

a) Gero, debaterako, parez-pare jar daitezke, “parlamentuan bezala” presidente batekin eta abar.

b) Beste aukera bat, taldetxoka mozio bakoitzeko pare bat ordezkari egotea, munizioak lehenik prestatuak dituztelarik.

Azkenean, “egiazko” botazio bat egongo da, ikasleek euren benetako iritzia azalduko dutelarik.Mozioak: a) naturak eta inguruak erakusten diote umeari ariketa-fisikoa zer den

eta nola praktikatu jolasteari utzi gabe.b) heziketa bideratuaren (polikiroldegian, eskolan, hainbat kirol-

akademiatan...) bitartez bakarrik jasoko du haurrak progresiboki bere bidea segurtasunez egiteko modua.

c) adinean aurrera joan ahala bakarrik jabetuko da haurra kirola praktikatzearen onuraz

2. AZPIGAIA: orekaren bila psikologia lagun.

HELBURUAK

ATAZAURREA:

Dekalogo bat egin beharko dute. Euskara ikasleak izan beharreko dohainei buruz gogoetatu ondoren. Gertaerak elkarrekin behatu eta hipotesiak eratuko dituzte: zer da ikasle ona izatea? Honek hizkuntza-ikasketaren prozesua ulertzen lagunduko die.

Lexikoa: psikologia arloko zenbait hitzen sinonimoak bilatuko dituzte, horretara testuaren ulerketa erraztuko zaielarik.

ATAZA:

Azalpen testua/instrukzio testua. Testu ataltxo bat gainirakurriko dute ideia nagusia jasotzeko.

Mintzamena: irakurriz jasotako informazioa ahoz laburtuko dute modu ulergarrian.

ATAZOSTEA

21

Page 22: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

Instrukzio testuan erabili ohi diren aditzaren inguruko formak jasoko dituzte testutik

Instrukzio testu txiki bat sortuko dute

Aurreko testua harilduko dute denborazko aditzondoak erabiliz

GRAMATIKA ETA DISKURTSOA

Sintagma batzuen berritzulpen ariketa bat eta deklinabidearena beste bat.

ATAZAURREA.

HIZKUNTZA-IKASLE HELDU POSITIBOA EDO OREKATUA IZATEKO MODU BAT BAKARRIK? IKASLE ARRAKASTATSUAREN ZENBAIT EZAUGARRI.

Ondo elikatutako gorputz sendoak badu beste alderdirik; izpiritua zaindu beharko du. Bere eginkizunak zentzuz eta taxuz bete beharko ditu, edo, beste hitzez, modu orekadunean. Ildo horretatik, “Jarrera baikorra” deritzon psikologi testua irakurriko dugu, luze gabe.

Gu, hizkuntza bat ikasteak biltzen gaitu, eta hortik saiatuko gara. Nola ekin beharko lioke ikasle helduak ikasteari modu positibo batean?; “nolanahi hartzekoa ez da gurutzea” esaten zuen harako bertsolari temoso hark (Kaskazurik?).

Hona hemen ikasle batek, bere eginkizunean, euskara ikastea, alegia, moldatuko bada, izan beharko dituen ezaugarri batzuen zerrenda txiki bat:

1. Dena zure esku dago. Ikasle orekatuak huts-egiteen errua berea dela uste izango du, eta ez irakasle, zirkunstantzia edo ikasmaterialena.

2. Haurrak ez dira ikasle hobeak, nagusiek zenbait abantaila baitituzte: memoria hobea, informazioa hobeto antolatzen dute, ikasteko ohitura dute, arreta denbora luzeagoan jartzen dute...

3. Helduak, beste abantaila batzuk ere badituzte: eztabaidatzen, kezkak adierazten, eragozpenak jartzen, azaltzen, gai konplexuei buruzko informazioa aurkezten dakite.

4. Ikasleari euskaraz mintzatzen den jendea atsegin zaio eta berorien kulturan barneratu nahiko du.

22

Page 23: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

5. Hizkuntza helburu edo xede profesional edo akademikoetarako nahi du.

6. Kanporakoia edo estrobertitua izango da, jendearekiko aukerak baliatuz. Hutsegiteen beldurrik gabe, lasai eta eroso arituko da.

7. ETA ABAR...

Ikasleen txanda: pausoka, prozeduraren azkenean, klaseak hizkuntza-ikasle positiboaren DEKALOGO bat erabaki beharko du (nola ikasi behar duen: lanaren antolakuntza, erroreetatik ikastea, bere bide eta aukera propioak bilatzea, errepasatzea, eskura dauden baliabideak aprobetxatzea,...ikas-estrategiak eta beste) . Horretarako :

a) bakarka ikasle bakoitzak berea egingo dub) lauzpabosnaka adostuko dute taldetxoetan

c) talde nagusian adostu.

Irakasleak erabakiko du epe edo saio hauen luzera, moztuz, hurrengora pasa litekeelarik, adibidez, luzeegi ari badira atal batean, edo, eztabaida nahikoa egin bada aurreko atal batean.

Bibliografia:

”Nola izan hizkuntza ikasle arrakastatsua”. Joan RUBIN; Irene THOMPSON. Itzulpen saila. HABE. 1988. (Badute, bilduma berean, beste liburuxka bat ere gai bertsukoa).

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua: “Ikas-estrategiak. 137-8 or.” atala.

LEXIKOA: PSIKOLOGIAKO ZENBAIT HITZ

Psikologiaz hitz egiterakoan zenbait hitz errepikatu egiten dira;geroago, jarrera baikorrari buruzko testu honetan (Consumer-ren psikologia ataleko web orritik) batzuk aurkituko ditu ikasleak;Aurretik ariketa hau egingo dugu: beheko zerrendan agertuko diren esaldietan beltzez dauden horien sinonimoak, nahiz eta hitz batzuk soberan egon.

Gauzen alde negatiboa ikusteko joerak gure aldartean eragina izaten du.Optimista edo baikorra izatea ez da kaskarina edo zentzugabea izatea.Errealitatea interpretatzeko moduak baldintzatuko du gure aldartea, eta horrek gure bizitzari emango diogun norabidea.Egia esan, pertsona adina ikuspuntu dago ia-ia.Aukera egitea da kontua, zer pentsamendu eta jarrera mota komeni zaigun erabakitzea.

23

Page 24: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

Baieztapen horren atzean, aldaketari uko egitea ezkutatzen ohi da ia-ia beti.Gelditu, gogoetan egin eta alternatibak bilatu beharra dago.Bizitzak serio eta zentzudunago egiten gaitu.Tenis jokalariak adore gabeziako une horiek gainditzeko entrenatu dituzte.Beti izan behar du larritasuna erlatibizatzeko moduren bat.Onar ditzagun gure akatsak.Bizitzak indartzeko ematen dizkigun aukerak izaten dira zailtasunak.txoriburua, ikuspegi, lilura, umorean, hutsak, jokabide, estutasuna, sinesmen, arduratsuago, alde negatiboa, usteak, betak, hausnartu, grinak, mudantzari, zerikusia, jomuga, burugabekoa, barneko indarra, kinka, etsipenezko

Dokumentua: Jarrera baikorra (consumer); (db 02959).

ATAZA

PROZEDURA: artikuluaren lau atalak hartu eta lau ikasleri bana eman. Kontatu dezatela ahoz zeinek berea hiruzpalau ikasleren taldetxoetan.

                Jarrera baikorra

Gauzak nola begiratzen diren

Gauzen alde negatiboa ikusteko joerak eta batez ere alderdi positiboa ikustekoak, gure aldartean eragina izatez gain, eragina du azkenean egiten dugunaren emaitzetan ere. Dagoeneko topiko hutsa da pertsona optimistak pesimista gaizki informatu gisa deskribatzea edo errealitatearen alderdi guztiak harrapatzen ez dituzten pertsona inuzentetzat hartzea; edo lehenago edo geroago inozo izateari utzi eta bizitza konponbide zaileko arazo pila handia dela ohartu beharko dutela esatea. Baina optimista edo baikorra izatea ez da kaskarina edo zentzugabea izatea. Egoera bakoitzaren alde ona aurkitzen duena da pertsona baikorra, pertzepzio horretatik aurrera egoera bakoitzak planteatzen dituen aukerak optimizatzeko gai dena. Hona giza psikologiako egiarik sakonenetako bat, esaera zahar batean bildua: “ezer ez da egia edo gezurra, begiratzeko erabili den beiraren kolorearen araberakoa da guztia”. Egoera bat oso desberdina izan daiteke bi pertsonaren pertzepzioaren arabera. Ezin da kategorikoki esan “hau honela da” eta egokiagoa da “nik hau honela ikusten dut” esatea, errealitatea interpretatzeko ikasi dugun moduak erabat baldintzatuko baitu gure aldartea, eta horrek gure bizitzari emango diogun norabidea.Egia esan, pertsona adina ikuspuntu dago ia-ia, guztiok desberdinak gara eta. Baina sailkapen oso xumea eta beharbada murriztailea eginez, pertsona optimistak eta pesimistak bereiz ditzakegu. Pertsona pesimistek alderik negatiboenetik interpretatzen dute errealitatea eta optimistek, berriz, egoera bakoitzetik onena ikusten dute; baina horrek ez du esan nahi alde txarrak baztertzen dituztenik. Pertsona ezkorrak, sufrimendua ziurtaturik izateaz gain, bere jarrerarekin nekez emango die arazoei konponbide egokirik. Pertsona optimistak, berriz, zoriontsuago bizi ohi dira eta errazago gainditzen dituzte zailtasunak.

Aukeratu beharra dago

24

Page 25: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

Hitz batean esanda, aukera egitea da kontua, zer pentsamendu eta jarrera mota komeni zaigun erabakitzea. Eguneroko bizitzak eramateko eta gainditzeko zailak diren egoerak ekartzen dizkigu sarri. Horretan ez du inork zalantzarik. Baina pentsamendu positiboak lagundu egiten digu egoera horiek gestionatzen, konstruktiboa delako eta giza-harremanak era orekatuago batean enfokatzen dituelako, sinesmen batean oinarritzen baita: gauza guztiak joan daitezke hobeto gure aldetik jarrera positiboa jartzen badugu. Gainera, jarrera horren atzean norbere burua eta besteekiko konfiantzarik eza izaten da askotan. “Nahiago nuke optimista izatea, baina errealista izatera eraman nau bizitzak”. Baieztapen horren atzean aldaketari uko egitea ezkutatu ohi da ia beti, pertsonak diren bezalakoak direla eta jendearen izaera eta jarrera aldatzen ahalegintzea alferra dela sinetsita. Eta uste okerra da hori. Egia da, bai, guztiok dugula osagai genetiko bat, aldatzen zaila dena; baina jokaera ikasiek ere osatzen dute pertsonalitatea eta horiek alda daitezke. Horixe da norbere pertsonalitatea hobetzeko prozesua, funtsezkoena bizitzako lehen urteetan eraikitzen den arren, aldatu ere egin daiteke eta. Era jakin batekoak garela uste izan arren, gure bizitzako azken bost edo hamar urteei begira jarrita ikusiko dugu gertatu diren gertaeren aurrean izan ditugun jokaerak nola aldatu diren. Eta bizitzak serio eta zentzudunago egiten bagaitu, zergatik ezin dugu geure borondatez gauzak ikusteko dugun era aldatu, baikorrago bizi ahal izateko?

Norbere buruarekin hitz egin

Víktor E. Frankl psikiatrak, “El hombre en busca de sentido” liburuan, nazien eremu bateko judutar talde baten gorabeherak kontatzen dizkigu. Frankl bera buru zela, bizirik irauteko eta esperantzari eusteko arrazoiak bilatzen eta aurkitzen zituzten judutar haiek. Jarrera positiboak bizirik irauteko bide gisa ikertzen jarraitu zuen Frankl-ek eta logoterapia hitza asmatu zuen, metodo terapeutiko bat, sendatzeko elementu gisa gizaki orok positibo pentsatu, hitz egin eta bere buruari hitz egiteko duen gaitasuna erabiltzen duena. Pentsamendu negatiboak mugatu eta geure buruarengan dugun fedea sustatzea da gakoa, une bakoitzean gure arazoentzako konponbide egokiena bilatuta. Kontua ez da zailtasunik ez dagoela esatea, zailtasun horiek gainditzen lagunduko diguten mezuak geure buruari helaraztea baizik. Guztiok ikusi izan ditugu noizbait tenis jokalariak partidan zehar beren burua animatzen, zuzentzen eta adorea ematen. Horretarakoxe entrenatu dituzte psikologikoki, ahulezia edo adore gabeziako une horiek gainditu eta beren buruari adorea eman eta beren barneko indarra eta jarrera positibo eta baikorra ateratzeko.

 Hona zenbait aholku:

    * Gauza bat erabat negatibo moduan ikusten dugunean, zalantza izan behar dugu pentsamendu horren inguruan. Beti izan behar du egoerari alderdi positiboren bat aurkitzeko moduren bat, edo gutxienez, larritasuna erlatibizatzekoa.    * Irteerarik gabeko kale itsu batean harrapaturik gaudela sentitzen dugunean, ez da komeni berehala erreakzionatzea. Gelditu, gogoeta egin eta alternatibak bilatu beharra dago.    * Egin dezagun sarri-sarri dauzkagun gauza on guztien inbentarioa, asko dira eta. Gogora dezagun zenbat pertsona dauden gu baino okerrago.    * Entzun diezaiegun garen bezala maite eta baloratzen gaituztenei.    * Erabil ditzagun pentsamendu konstruktiboak: “nahi dut”, “ahal dut”,”gai naiz”. Gogora ditzagun baikortasunez erantzundako egoerak.    * Bazter ditzagun “nire adinean ezin naiz aldatu” eta antzeko pentsamenduak.

25

Page 26: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

    * Onar ditzagun gure akatsak. Huts egiten duena bakarrik dago benetan bizirik. Sekula huts egiten ez dutenek egiten dute okerrik handiena, ez baitute arriskurik onartzen: kontziente edo inkontzienteki, amore eman dute, "planto" esan dute.* Bizitzak indartzeko ematen dizkigun aukerak izaten dira zailtasunak. Borroka horietatik indarturik eta auto-estima handiagoz irten dezakegu.

ATAZOSTEA:

JARRERA BAIKORRA IZATEKO AHOLKUAK IRAKURRI AL DITUZTE?AURREKO IRAKURGAIAREN BUKAERAN DAUDE; AZPIMARRATU DITZATELA HORKO AHOLKUAK ERABILITAKO ADITZ FORMAK(SUBJUNTIBOA ETA “BEHAR IZAN”):Adibidez:

“zalantza izan behar dugu…

....................................................................................................................................

....................................................................................................................................

....................................................................................................................................

....................................................................................................................................

....................................................................................................................................

....................................................................................................................................

....................................................................................................................................

....................................................................................................................................

....................................................................................................................................

....................................................................................................................................

Jarri daitezela ikaskidearekin lanean eta eman lasai edo umoretsu bizitzeko hamabi bat aholku, aditz forma horiek edo antzekoak erabiliz.

1. ….2. ….3. ….4. ….5. ….6. ….7. ….8. ….9. ….10. ….

Instrukzio testua gauzatzerakoan, HEOK-ak dioen bezala, denborazko aditzondo hauek erabili ohi dira: lehenik, ezer baino lehen, hasteko, jarraian, ... hurrengo, ondoren, gero, segituan, ahaztu barik, amaitzeko... Hauetaz gain, ordinalak ere txertatzeko eskatuko diegu, hitz lauz erredaktatuko duten azken aholku horien pasartea:

26

Page 27: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

GRAMATIKA ETA DISKURTSOA

ERDARAZKO ZATI LEXIKAL HAUEN EUSKARAZKO ORDAINAK AURKITU BITZATE TESTUAN“antes o despúes”: lehenago edo geroago“el sentido de la vida”: gure bizitzaren norabidea“superar las dificultades”: zailtasunak gainditu, arazoei konponbidea eman“falta de confianza en si mismo y en los demás”: norbere burua eta besteekiko konfiantzarik eza“rechazar el cambio”: aldaketari uko egitea“opinión errónea”: uste okerra“las conductas aprendidas”: jokaera ikasiek“permanecer con vida”: bizirik iraun“conservar la esperanza”: esperantzari eutsi“la clave está en conservar la confianza en nosotr@s mismos”: geure buruarengan dugun fedea sustatzea da gakoa“estar en un callejón sin salida”: kale itsu batean harrapaturik egon“ceder”: amore eman

IPINI DITZATELA ESALDI HAUETAN DAGOZKIEN DEKLINABIDE ATZIZKIAK:Alderdi positiboa ikusteko joerak, gure aldartean eragina izate…. gain, eragina du egiten dugunaren emaitzetan ere.Topiko hutsa da optimistak pertsona inuzente…. hartzea.Bizitza konponbide zail…. arazo pila handia da.Hona giza psikologiaren egiarik sakonen(a)….. bat.Bizitza …. arrazoiak bilatzen zituzten judutar haiek.Egoera bat oso desberdina izan daiteke bi pertsonaren pertzepzio….. arabera.Errealista iza(n) …. eraman nau bizitzak.Horren atzean norbere burua eta besteeki…. konfiantzarik eza dago askotan.Gure bizitzako azken bost edo hamar urte…. begira jarrita ikusiko dugu gure jokaerak nola aldatu diren.Beti izan behar du egoerari alderdi positiboren bat aurkitzeko modu…. bat.Borroka haietatik indar handiago…. irten gaitezke.Tenis jokalariak partida…. zehar beren burua animatzen ikusi ditugu.

4. AZPIGAIA: Etxeko animaliak: ”Gizakiaren lagunik hoberenak”

HELBURUAKATAZAURREA

Zenbait etxe-abereri, horiek hurbileko egiten dituzten adjektiboak ezarri zerrenda batetik. Estrategia afektibo honekin:

27

Page 28: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

eskura dauzkazun baliabide linguistikoei ahalik eta etekin handiena atereaz norberaren mugak gainditu.

Etxeko-animalia lagungarrien hurrenkera bat negoziatu eta erabakiko dute interakzioan arituz.

ATAZA Entzumena: solasaldia ulertzea, informazioa atera esanahi

globala ulertuz. Idazmena: hartutako oharrak baliatuta azalpen testua

erredaktatzea. Indikatiboa, helburuzkoak eta lokailu zenbait birpasatu daitezke.

ATAZOSTEA Kohesioa, koherentzia eta zuzentasunari erreparatzea.

Ikaskideen izkribuak arakatuko dituzte, eskasiei erreparatuz, horrek, zenbait hizkuntza eta testu ezaugarri berrikusteko balioko duelarik.

GRAMATIKA ETA DISKURTSOA Kaleko hizkeraren zenbait ezaugarriz ohartzea, irratiko

elkarrizketatutako hiztun baten jardueratik abiatuta. Idatzizko forma estandarretik urruntzen denaz ohartuz.

ATAZAURREA: “All you need is love”

INGURUAN ANIMALIA BAT IZATEAK ERE GURE BIZIMODUA JASANGARRIA ETA OREKATUA IZAN DADIN LAGUN DIEZAGUKE.

A) Gizakiari askotan laguntasuna egiten dioten etxeko abere horiei buruz arituko gara. Masa-gizarte hau gero eta bakarzaleago suertatzen da batzuentzat, eta, laguntasuna egiteko, etxeko edo hiriko abereengan aurkitzen du zenbaitek sostengu. Kalekoei barik, etxekoei begiratuko diegu: txori, txakur, arrain ... eta abarrei. Kaiolako kardantxilo txorrotxiolariak nolako pozaldiak ematen ez dizkien etxeko guztiei! Edo, begiratu hutsarekin, zeinek ez du eskertu jatetxe txinatarretako arrainen ekialdeko lasaitasun exotiko eredugarria! Izan ere, eta zerbaitengatik izango da, batzuek ondo baino hobeto zaintzen dituzte euren txakur kutunak, katu eta holako!

Lehenengo pausuan, zenbait etxeko animalia, gizakiaren lagun eta bizikide atsegin eta bizigarri egiten dituzten zenbait nolakotasun edo ezaugarri aipagarritan erreparatuko du ikasleak. Etxe-abereei, euskarazko literaturan, aplikatu zaizkien adjektibo zerrenda honetatik, gizakiarentzat mesedegarri direnak aterako dituzte, eta zutabeetako abereei ezarri.

motel, baketsu, jostalari, txukun, gaizto, kantari, alaigarri, kutun, maltzur, umagin, gazitu, exotiko, bizi, potolo, gazitu, madarikatu, beltzaren, mokokaria, iletsu, zaratatsu, ile-gorrixka, egosi, zikin, erraldoi, ketu, liburu-jale, ehiztari, tzar, txilioari, odol-garbi, nabar, gorri, zimurtsu, lepo-luze, frijitu, arrunta, laztangarri, errabiatu,

28

Page 29: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

hegaldari, haserre, otzan, bitxi, malgu, grisaxka, maskordun, gogaikarri, etzan, ar, haserre, malapartatu, ttipi, ñimiño, bibotedun, berezi, ustel, bibote-tente, zirikatzaile, bidaiari, sendo, gotor, arrosa, temati, mizkin…

Zutabe hauetan jarriko ditugu, abere bakoitzaren azpian,etxe-abereak MAITAGARRI, ESTIMATU ETA PREZIATU egiten dituzten izenondoak. Errepika daitezke, noski. Aukeran, beste abereren bat ere jar daiteke edo daudenak aldatu

TXORIA TXAKURRA KATUA HAMSTERRA ARRAINAK DORTOKA ...

ZUZENKETA: jostalari, kantari, alaigarri, kutun, bizi, potolo, haserre, otzan, bitxi, gogaikarri, malapartatu, berezi, temati, mizkin...

Izenondo hauetatik zeintzuk EZIN jar dakizkieke gizakiei?

Erants ditzatela taulan eurei gogora datozkien abereen beste ezaugarri batzuk. “Gizakiaren lagunik hoberenak” direnekoa justifikatzen duten adjektiboak, alegia. Adibidez: dotore, miragarri, goxo, losintxari, leial, lagungarri, bizkor, erne, bihurri, esaneko...

B) Orain, gure inguruan ikusten ditugun maskota zenbait, lehentxeago aipatu ditugunak, eta beste edozein (iguana, suge, zaldi, untxi…, vietnamdar txerri txikiak…) alderatuko dituzte, eta hurrenkera bat egingo dute, lehenengotik azkenekoraino eta irizpide honekin: zeinek egiten dio laguntasun hobea gizakiari?Lehenengo ikasle bakoitzak bakarka, gero, taldetxoetan adostu, azkenerako taldean emaitzak azaldu beharko direlarik.

29

Page 30: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

ATAZA: idazmena: gai baten inguruko azalpen laburra.

Orain, eta bi aldiz, albaitari baten azalpenak entzungo dituzte elkarrizketa erara emanik. Oharrak hartu, hitz gakoak jaso, eta ematen dituen informazioak jaso ditzatela.Azkenean, zientzia dibulgazioa bailitzan, azalpenezko testua erredaktatu beharko dute . Irakasleak azalpen testuetan ageri ohi diren zenbait forma bergogoraziko dizkie ikasleei. (HEOK 57 or)

“Etxeko beste animaliak”.HABEko DB 00280 zbkiduna:

TRANSKRIPZIOA.“- Hala, goazen beste animalia batzuk ikustera, ze, modan jartzen ari dira- bai, bai…- guk asteak daramatzagu katuei buruz, zakurrei buruz hizketan, baina, etxean, egia esan, denetarik ikusten da.- bai- zakurrez eta katuez aparte- Hemen, beharbada ez hainbeste, baino hemen ere hasi dira, adibidez, iguanak edo sugeak…- guk badaukagu lagun bat iguana bere etxean daukana, “Labinia” izena du iguanak- ba, hauekin gertatzen da, behar adina ez dakigula batzuetan, edo behar adina, zaintzeko mediorik ez dago, adibidez, zakurrentzako eta katuentzako badaude ebakuntza-gelak, klinikak…denak horretarako preparatuak. Iguanarekin adibidez, gaixotzen baldin bada, badaude espezialista batzuk, baino ez dago hain jeneralizatuta.- Etorri al zaizu inoiz inor iguana bat hartuta?- Bai…bai…- Eta zer egiten diozu?- Ahal duguna, ja, ja. Ez, ba, hainbeste medio ez daude, ba, adibidez, txakur bat anestesiatzeko dauzkagu gure esku askoz gauza gehiago eta iguanekin jakin dezakegu, gehiago edo gutxiago, baino, ez gaude hain ondo prestatuta. Eta, gero, beste gauza bat gertatzen dena da: etxean dauzkazu, iguana bat sartzen duzu terrario batean, eta hura jaten joatea, hazten joatea, jaten joatea, hazten joatea, eta momentu bat iristen da terrarioan sartzen ez dena eta gero terrarioa handitzen duzu. Eta sugeekin berdin. Egiten dira hazi eta momentu bat iristen da ondo kabitzen ez direna, eta batzuetan eraso ere egin dezakete; ba, adibidez, janaria ematerakoan edo halaxe egin dezakete. Orduan, manejoa, ez dute arazorik ematen ez dutelako builarik egiten, handik ez dira ateratzen eta abar, baino, hazten direnean eta: “Aizu, oso handia egin zait. Terrarioan ez zait kabitzen, eta ez dakit zer egin honekin.” eta hori izaten da ba…- arazo nagusietako bat- arazoa- Hala ere, oso animalia hotzak dira, eh?- Iguana ukitzeko eta, …eh, oso gustura egoten dira- bai?- geldi-geldi- zakurrak edo katuak, azkenean, karino bat erakusten dizu, ez dakit…- adibidez, janaria ematera zoazenean hurbildu egiten dira- baina, suge batek…?- ezagutu egiten zaituzte, zure eskua edo beste baten eskua ote den ezagutzen dute eta…

30

Page 31: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

- sugeek ere bai?- ez hainbeste baino, iguanak karinosoagoak dira- ya, eta dortokak?- dortokak ere bai; dortokak, klase asko izaten dira, baino, litekeena, ezagutu egiten dute janaria zeinek ematen dion, zeinek ez; zeinek zaintzen dituen. Hurbildu egiten dira eta haiei ere igurtziak gustatu egiten zaizkie. Bai, bai, geldi-geldi egoten dira, igurtziz ari zarela.Dortokekin, beharbada, ohituago gaude edo, errazagoa izan daiteke zaintzea, ez dute, horrela, hainbesteko zerik ematen.- eta ez dira hainbeste hazten gainera- ez- edo batzuk bai- bai, hazten dira, baina hainbeste ez. Iguana bat oso handia egin daiteke. Gero, beste animalia batzuen artean, dauzkagu beti baserrian ikusi izan ohi ditugun animaliak, adibidez, untxiak, etxean, gero eta gehiago ikusten dira, baita ere. Ez dute katu batek bezala…- pelutxezkoetara ohituak geunden lehen, beraz, orain, benetakoak…- Baina, zakur batek bezala, edo katu batek bezala ez du erantzuten, baina beren erantzunak badituzte. Ezagutu egiten zaituzte. Ailegatzen zarenean etortzen dira, hurbiltzen dira, janaria hartu, eraman; baina untxiak etxean dauzka bi pega txiki: bat, uzten badituzu etxean suelto, ba, kableak, telebistaren kableak hortzikatu egiten dituzte, orduan…- kableak gustatzen zaizkie …- kableak gustatzen zaizkie eta, azkenean, ba, txikitu egiten dituzte eta, bestea, beren bandejan egin beharreko gauzak egiten dituzte, baina, batzuetan ahaztu egiten zaie, eta, orduan, beste edozein lekutan egiten dituzte; baino bi gauza horiez aparte, ba, ez dute hozka egiten, ez dute gauetan zaunka egiten…- bueno, badituzte beraien alde onak ere, halere… nik horretara iritsi nahi nuen, Ana Belen, zerriak etxean, Ameriketan hasi dira…- Ameriketan bai; hemen oraindik ez baino… txerri berezi batzuk izaten dira; txiki-txiki batzuk, bietnamitak izaten dira eta, Ameriketatik etortzen zaigu dena, asi ke, hemendik urte batzuetara pentsatzen dut etorriko direla.- hasi beharko dugula gela bat jartzen gure zerriarentzat- hura paseatzera atera, hura zaindu…- soka jarrita…- soka jarri… eta lorategian laga, hantxe.- Sinpatikoak dira?- Beren gauzak ere badituzte. Haiek ezagutu egiten zaituzte, oso karinosoak izan daitezke, bai, bai- baina zuri oraindik inor ez zaizu etorri- niri oraindik ez- txerria besoetan hartuta- txerriak ikusi izan ditut, baina oraindik klinikan ez- ukuiluetan, eta orain arte ezagutu izan ditugun tokietan- gero beste zerri batzuk ikusiko ditugu, oraintxe, kalean daude hauek, ez preziso inork paseatzeko, gajoak…-

ATAZOSTEA:

Laburpenak elkarri emango dizkiote, zenbait zuzenketa (5, denek kopuru berdina zuzentzeko) proposatuz elkarri, dela koherentziari, dela zuzentasunari buruzkoak. Eman dakieke transkripzioa, koherentziari edo kohesioari buruzko hutsak errepara ditzaten, alderatuz.

31

Page 32: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

“KOHESIOA” eta “KOHERENTZIA” kontzeptuak azalduko zaizkie nolabait, nahi bada, testu-libururen bat baliatuz: Alberdiren “Eskola gramatika” edo Batxilergoko liburuak...Dokumentua: Dokumentu Biltegia: 00280 (Etxeko beste animaliei buruz)

GRAMATIKA ETA DISKURTSOA.

Ikasleek transkripzioa jasoko dute, tarteka lerro hutsak dituztelarik eta Ana Belen izeneko albaitariak egiten dituen “lizentziak” jasoko dituzte, horrela, eguneroko kaleko ahozko jardunaren irudi errealagoa izan dezaten. Horretarako hirugarren entzunaldia egingo dute.ZUZENKETA-“- Hala, goazen beste animalia batzuk ikustera, ze, modan jartzen ari dira

- bai, bai…

- guk asteak daramatzagu katuei buruz, zakurrei buruz hizketan, baina, etxean, egia esan,

denetarik ikusten da.

- bai

- zakurrez eta katuez aparte

- Hemen, beharbada ez hainbeste, baino hemen ere hasi dira, adibidez, iguanak edo

…………………………………………………………………DIE…………………….

sugeak…

- guk badaukagu lagun bat iguana bere etxean daukana, “Labinia” izena du iguanak

- ba, hauekin gertatzen da, behar adina ez dakigula batzuetan, edo behar adina, zaintzeko

…………………………………..AIÑE……………………………………AIÑE

mediorik ez dago, adibidez, zakurrentzako eta katuentzako badaude ebakuntza-gelak,

MEDIOIK EZTAU……………………………………………………………….

klinikak…denak horretarako preparatuak. Iguanarekin adibidez, gaixotzen baldin bada,

…………………HORTAKO………………………………………………………..

badaude espezialista batzuk, baina ez dago hain jeneralizatuta.

………………………………BAINO…………………………………………..

- Etorri al zaizu inoiz inor iguana bat hartuta?

- Bai…bai…

- Eta zer egiten diozu?

- Ahal duguna, ja, ja. Ez, ba, hainbeste medio ez daude, ba, adibidez, txakur bat

………………………………………………….EZTAUDE………………………………..

anestesiatzeko dauzkagu gure esku askoz gauza gehiago eta iguanekin jakin dezakegu,

………………..DAUZKEGU………….GAUZ…………………………………………….

32

Page 33: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

gehiago edo gutxiago, baino, ez gaude hain ondo prestatuta. Eta, gero, beste gauza bat

gertatzen dena da: etxean dauzkazu, iguana bat sartzen duzu terrario batean, eta hura jaten

…………………..ETXEN DAUZKEZU…………………………….BATEN……

joatea, hazten joatea, jaten joatea, hazten joatea, eta momentu bat iristen da terrarioan

JUTEA, HAZITZEN JUTEA

sartzen ez dena eta gero terrarioa handitzen duzu. Eta sugeekin berdin. Egiten dira hazi eta

………EZTANA…………………………….DEZU…………………………..DIE

momentu bat iristen da ondo kabitzen ez direna, eta batzuetan eraso ere egin dezakete; ba,

………………………………KAITZEN…DIRENAK………………………

igual, janaria ematerakoan edo halaxe egin dezakete. Orduan, manejoa, ez dute arazorik

………………EMATEKON…………………………ORDUN……………..TUE

ematen ez dutelako builarik egiten, handik ez dira ateratzen eta abar, baino, hazten direnean

………………………………………………………………………………..HAZITZEN…

eta: “Aizu, oso handia egin zait. Terrarioan ez zait kabitzen, eta ez dakit zer egin honekin.”

eta hori izaten da ba…batez ere

- arazo nagusietako bat

- arazoa

- Hala ere, oso animalia hotzak dira, eh?

- Iguana ukitzeko eta, …eh, oso gustura egoten dira

……IKUITZEKO DA…..GUSTOA EOTE IE………………………..

- bai?

- geldi-geldi

- zakurrak edo katuak, azkenean, karino bat berak ere erakusten dizu, ez dakit…ze

neurritakoa

- adibidez, janaria ematera zoazenean hurbildu egiten dira

- baina, suge batek…?

- ezagutu egiten zaituzte, zure eskua edo beste baten eskua ote den ezagutzen dute eta…

………………………ZAITUE………………………………………………….DUE

- sugeek ere bai?

- ez hainbeste baino, iguanak karinosoagoak dira

- ya, eta dortokak?

- dortokak ere bai; dortokak, klase asko izaten dira, baino, litekeena, ezagutu egiten dute

…………………………………………………DIA………LEIKE…………………DUE

janaria zeinek ematen dion, zeinek ez; zeinek zaintzen dituen. Hurbildu egiten dira eta haiei

…………………………………………………………..DUN………………….DIE

33

Page 34: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

ere igurtziak gustatu egiten zaizkie. Bai, bai, geldi-geldi egoten dira, igurtziz ari zarela.

……….IGURTZIK………………………………………………………….ZERALA

Dortokekin, beharbada, ohituago gaude edo, errazagoa izan daiteke zaintzea, ez dute,

………………………..OHITUGO…………ERRAXAGOA..........................

horrela, hainbesteko zerik ematen.

HOLA…………………………

- eta ez dira hainbeste hazten gainera

- ez

- edo batzuk bai

- bai, hazten dira, baina hainbeste ez. Iguana bat oso handia egin daiteke. Gero, beste

animalia batzuen artean, dauzkagu beti baserrian ikusi izan ohi ditugun animaliak, adibidez,

…………BATZUN TARTEN………………………………………

untxiak, etxean, gero eta gehiago ikusten dira, baita ere. Ez dute katu batek bezala…

UNTXIK, ETXEN………………………DIE………………TUE……………………..

- pelutxezkoetara ohituak geunden lehen, beraz, orain, benetakoak…

- Baina, zakur batek bezala, edo katu batek bezala ez du erantzuten, baina beren erantzunak

…………………………………………………….EZTU……………………………..

badituzte. Ezagutu egiten zaituzte. Ailegatzen zarenean etortzen dira, hurbiltzen dira,

………………………….ZAITUE……………………………….DIE…………..DIE

janaria hartu, eraman; baina untxiak etxean dauzka bi pega txiki: bat, uzten badituzu etxean

……………………….UNTXIK ETXEN………………………………………..ETXEN

suelto, ba, kableak, telebistaren kableak hortzikatu egiten dituzte, orduan…

…………..KABLEK…………………….HORTZAKATU…………………………….

- kableak gustatzen zaizkie …

- kableak gustatzen zaizkie eta, azkenean, ba, txikitu egiten dituzte eta, bestea, beren

………………………………………………………………DITTUE…………………..

bandejan egin beharreko gauzak egiten dituzte, baina, batzuetan ahaztu egiten zaie, eta,

orduan, beste edozein lekutan egiten dituzte; baino bi gauza horiez aparte, ba, ez dute hozka

………………………………………………………………………………………TUE….

egiten, ez dute gauetan zaunkarik egiten…

- bueno, badituzte beraien alde onak ere, halere… nik horretara iritsi nahi nuen, Ana Belen,

zerriak etxean, Ameriketan hasi dira…

- Ameriketan bai; hemen oraindik ez baino… txerri berezi batzuk izaten dira; txiki-txiki

………………………….ORAINDIKAN……………………………………………….

34

Page 35: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

batzuk, bietnamitak izaten dira eta, Ameriketatik etortzen zaigu dena, asi ke, hemendik urte

batzuetara pentsatzen dut etorriko direla.

………………………DET………………………………………………………..

- hasi beharko dugula gela bat jartzen gure zerriarentzat

- hura paseatzera atera, hura zaindu…

……………………..ATEA

- soka jarrita…

- soka jarri… eta lorategian laga, hantxe.

- Sinpatikoak dira?

- Beren gauzak ere badituzte. Haiek ezagutu egiten zaituzte, oso karinosoak izan daitezke,

bai, bai

- baina zuri oraindik inor ez zaizu etorri

- niri oraindik ez

………………ORAINDIKAN.

- txerria besoetan hartuta

- txerriak ikusi izan ditut, baina oraindik klinikan ez

- ukuiluetan, eta orain arte ezagutu izan ditugun tokietan

- gero beste zerri batzuk ikusiko ditugu, oraintxe, kalean daude hauek, ez preziso inork

paseatzeko, gajoak…

“OREKA” UNITATEKO MATERIAL OSAGARRIA.

1. AZPIGAIA:ELIKADURA OREKATUA

2.ATAZA: NOLA JATEN DUGU?

a) gero eta...gehiago/gutxiago;gero eta ...-ago.a) Kantitatea eta kalitatea: hain eta hainbeste.

“Graduatzaileak: oso, asko, nahiko...b) Denbora adierazteko aditzondoak: oraindik

a) jaso ditzatela transkripziotik jateko ohituren eboluzioa markatzen duten “gero eta gehiago” esamoldeak:

ZUZENKETA:TESTUKO AIPUAK...“gero eta sarriagotan bakarrik egiten omen dugu jatordua”...

...”osasuna zaintzeak gero eta gehiago arduratzen gaitu”...

35

Page 36: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

...”gero eta gehiago bazkaltzen dugu edo afaltzen dugu etxean”...

Berridatz ditzatela esaldiok kontrakoa adieraziz eta datua mantenduz. Adibidez:Gero eta gehiago jaten dugu jatetxeetan.....................................gutxiago..........................................gero eta gutxiago jaten dugu etxean

b) Jateko ohiturak aldatuz doaz. Kuantitatiboki eta denboran zehar.Jaso ditzatela ikerketak jasotako datuen kantitateak emateko erabilitako bitarteko linguistikoak:Adibidez:

AskoOso

Are gehiago:Osoa

Nahiko...ZUZENKETAN gainerakoak emango ditugu:

SoilikHainbeste

GehienZabalduago:

Baino gutxiago:Gehiengoa:Pixka bat

Hain:Hainbeste:

Toki askotan:Askotan:

Egun baterako baino gehiagorako:Oro har

Bizimodu hau zabaltzen ari den neurrian

c) Jateko ohiturak aldatuz doaz denbora aurrera joan ahala. Bila ditzatela hori adierazten duten testuko baliabide linguistikoak:

Jada:Beti

OraindikAskotan

Erabil ditzatela azken bi baliabide multzoetako elementuak euren jateko ohituren bilakaera adierazteko.............................................................................................................................

............................................................................................................................

............................................................................................................................

............................................................................................................................

............................................................................................................................

36

Page 37: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

............................................................................................................................

............................................................................................................................

............................................................................................................................

BIGARREN AZPIGAIA: KIROL OREKATUA

1. Artikulu hauek baliatu daitezke polikiroldegiko TRIPTIKOA OSATZEKO, ikasleek izan dezaketen laguntza gisa, irakasleak horrela egoki baderitzo.

Hona hemen, bikoteko lehen partaidearentzat, informazioa ateratzeko, polikiroldegiko udako triptikoa egiteko lehen artikulua:

Kirola egin? jakina! Baina txikiek neurri txikian

1999/05/09 | Kortabarria, Beñardo |

Haurrek eta gaztetxoek berezkoa dute euren indarra, trebetasuna, abiadura, erresistentzia eta abar beste batzuekin alderatu beharra. Jolasak —eta kirola batez ere—haurrak eta gaztetxoak egoera fisiko egokira hel daitezen bide naturala dira. Hala ere, gazteenengan gero eta maizago, lehia-kirola bultzatzen da. Horrek baditu bere alde onak, baina baita txarrak ere. Gakoa neurrian dago.

Kirola jolasa da

Kirolaren helburua lehian jartzen denean, eta lehiaren helburua garaipenean jartzen denean, kirolaren bidez gara zitezkeen jolas naturalak ez-natural bihurtzen dira. Izan ere, erabateko errendimendua lortu nahi bada, entrenamendu-saioei denbora eskaini behar zaie, sarritan gehiegizko denbora. Kirolean aurrera egiteko, gaur egun gaztetxoek entrenamendu luzeak eta gogorrak egiten dituzte. Hala ere, bereiztu beharra dago. Badira —bere izaeragatik— jarduera ugari eta desberdinak lantzera behartzen duten kirol batzuk, hau da, berariazko entrenamendurik behar ez dutenak. Beste kirol-mota batzuek, ordea, entrenamendu

37

Page 38: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

egokituak eta zehatzak behar izaten dituzte, txiki-txikitatik trebetasun bat edo bestea lantzea beharrezkoa izaten baita. Horrela egin ezean, ez da emaitza onik lortzen. Segidan aipatuko dugun hainbat arrazoi medio, entrenamendu zehatz horiek nekez izan dezakete justifikaziorik, ez garapen fisikoaren aldetik eta ez hezkuntzaren ikuspegitik begiratuta.

Adin txikietan lehia-kirolak, entrenamendu-saioetan zein lehia-garaian, sarritan tentsio fisiko eta psikikoak eragiten ditu. Adin txiki horietan, lehia-kirolak ez ditu errendimendu muga fisikoak bakarrik; elkarbizitza-arazoak eta ondorio psikikoak ere izan ditzake. Izan ere, kontuan hartzekoa da horrelako kirol-lehiaketak helduek antolatzen dituztela, eta horrelakoetan jeneralean ez da harremanetarako eta aisialdirako tarterik uzten.

Entrenamenduaren edukiek eta metodoek haurrari egokitutakoak izan behar dute, eta prestakuntza fisikoak orokorra izan behar du, espezializazioari lehentasunik eman gabe. Espezializazioa etortzekotan gero etorriko da, haurra edo gaztetxoa gazte bihurtu eta horrela erabakitzen duenean.

Hainbat kalte

Gero eta nabariagoa da lehia-kirolean aritutako haurrek gero eta lesio gehiago izaten dituztela. Izan ere, haurren ehunetan —garatu gabe egoten direnez eta hazkuntza-prozesuaren beraren ondorioz— mikrotraumatismo ugari sortzen dira. Gehienetan lesio horien errua gehiegizko entrenamenduak izaten du. Entrenatzaile profesional eta trebatuek badakite hazkunde-garaian entrenamenduaren intentsitatea moteldu egin behar izaten dela eta konpentsazio-ariketak ere beharrezkoak direla.

Lesioez gain, gehiegizko entrenamenduak baditu beste ondorio batzuk ere, behar bada larriagoak izan daitezkeenak. Kirola egoki eginez gero, jakinekoa da hazkuntza fisiko normalarentzat lagungarria dela. Karga fisikoa gehiegizkoa denean, berriz, eskeletoarentzat kaltegarri izan daiteke eta hazkuntza normala anormal bihur daiteke. Hala ere, horri buruzko segurtasunik ez dago, dauden datuak oso gutxi direlako, bakarren bat badagoen arren. Esate baterako, ezaguna da pisu-altxaketan aritutako haurrek edo gaztetxoek arterietako presio izugarri altua izaten dutela. Kontuan izan beharko lukete haurrak harri-jasotzeko lanetan dauzkatenek, adibidez.

Heldutasun-urratsetarako, haurren tentsio psikologikoarentzat, haurren aisialdi-beharrentzat tokirik ez duten entrenamendu-saioen eta lehia-kirolen ondorioz sor daitezkeen kalteei buruz gehiago hitz egitea badago, baina gaia bere onetik ateratzea ere ez da komeni. Neurrian, gustura, gogoz eta jolas moduan egiten bada, kirola ez da txarra umeentzat. Lagun egiten, ondo pasatzen, eta hazkuntza egokia izaten lagun dezake.

Aholkuak

Beraz, kirola baztertzerik ez dagoelako, hona hemen Nazioarteko Kirol Medikuntzako Federazioak umeen eta gaztetxoen kirol-asmoekiko eman dituen aholkuak:

38

Page 39: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

1. Lehia-kirolean hasi aurretik, haur guztiei medikuaren azterketa sakona egin behar zaie. Horrela, alde batetik lehia-kirolean hasten diren haurrek ez dutela osasun-arazorik jakin ahal izango da; bestetik, medikuak haur bakoitzarentzat kirol egokiari buruzko eta entrenamendu-saio egokiei buruzko aholkuak eman ahal izango ditu. Hasierako azterketaz gain, noizbehinka egin beharreko azterketei epeak jartzea komeni da, gehiegizko entrenamenduaren ondoriorik ba ote dagoen ikusteko.

2. Kirol-lanaz gain, entrenatzaileak erantzukizun pedagogikoa ere badu. Horregatik umeen garapenarekin zerikusia duten arazo biologiko, fisiko eta sozialak ezagutu behar ditu.

3. Entrenatzaileak ume bakoitzaren gorabeherak ezagutu behar ditu, bakoitzaren gaitasunak kontuan hartu eta bakoitzari aukera egokienak eskaini. Umearen garapen orokorra entrenamenduaren eta lehiaren gainetik dago.

4. Entrenamenduari izaera pedagogikoa ematen bazaio, umearen garapenarentzat ona izango da. Entrenamendua errendimenduan oinarritzen bada, osasun- eta garapen-arrazoiak medio, ez du balio. Gazteentzat ere balio du azken aholku honek.

5. Umeek kirol askotan hartu behar dute parte, horrela gustukoena, euren izaera, interes eta ezaugarrietara ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izango dute. Horrela egiten denean, arrakasta handiagoa izaten da eta porrot-sentsaziorik ez da izaten.

6. Kontaktu fisikoa dagoen kiroletan umeak ez dira adinka sailkatu behar; heldutasunari, gorputzaren tamainari, trebetasunari eta sexuari egin behar zaie jaramon.

7. Lehia-saioen arauek eta iraupenek umeen adinerako egokiak izan behar dute; entrenamendu-saioek, berriz, laburrak eta ondo antolatuak. Ondo planifikatutako entrenamenduak, jardueraren optimizazioa lortzeaz gain, lesio-arriskua murrizten du.

8. Pisu-altxaketa eta halterofilia —gurean harri-jasotzea— ez dira gomendagarriak eskeletoa hazi arte.

9. Iraupen luzeko lasterketak umeentzat txarrak dira.

7Kn argitaratua

Copyright © 2004 Elhuyar - Eskubide Guztiak [email protected] - Tel.: +34 943 36 30 40

Hona hemen bikoteko bigarren partaidearentzat, triptikoa egiteko, bigarren dokumentua:

Kirola egin bai, baina seguru

Bizikletan paseatzea, igeriketa, gimnasia, mendian edota itsaso-bazterrean egindako ibilaldiak eta beste edozein

39

Page 40: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

ariketa fisiko edo kirol-jarduera mesedegarriak dira irizpide jakin batzuen arabera eginez gero.

Indurainen ospeak piztuta, asko dira mendiko bizikleta erosi dutenak. Zalantzarik gabe, ariketa fisikoa egitea da sedentarismoaren, patologia kardiobaskularren, hipertentsioaren, kolesterolaren, diabetearen, depresioaren eta beste gaitz askoren kontrako terapiarik onena.

Kirola osasunarentzat faktore mesedegarria da, bizi-kalitatea luzatu eta hobetzen duelako, alderdi psikikoari ere mesede egiteaz gain. Ariketa fisikoaren arazorik nagusiena terapia gisa modu desegokian erabiltzea da, pertsonak lehendik dituen gaitzak okerragotu eta baita lesioak ere sor baititzake.

Sendentarioa izatea bezain arriskutsua da kirola noizean behin eta asko pentsatu gabe egitea. Izan ere, noizbehinkako kirolari horiek normalean ez dakite korritzen, ezta behar bezala zapaltzen ere, bizikletaren zelak zein altueran egon behar duen ez daki, edota igerian hasi eta gehiegizko esfortzua egiten du, kontrolatu gabeko arriskuak jasateraino (adibidez, kalanbre muskularrak).

Kirolak eta ariketa fisikoak osasun-mailaren hobekuntzan eragin nabarmena dutela jakina da. Maila desberdinetan gertatzen da hori: hipertentsioaren agerpena saihesten eta lehendik dagoena gutxiagotzen du, lipidoen metabolismoa hobetzen duenez kolesterol “onaren” maila

hobetzen du, infartuaren eta garuneko istripu baskularren arriskua gutxiagotzen du, diabeteari aurre hartu eta gutxiagotu egiten du (ariketak karbohidratoen metabolismoa orekatu eta intsulinarekiko erresistentzia ebitatzen duelako), hezur masaren galera gerarazi eta tonu muskularra gehitzen du osteoporosiari dagokionez eragin mesedegarria eginez eta azkenik, artrosia gutxiagotzen du artikulazioen malgutasuna mantenduz. Maila psikologikoari gagozkiolarik ere, kirolaren abantailak oso handiak dira. Depresioak, estresak edota antsietateak jota dauden pertsonek jasotzen dute mesederik handiena kirola eginez gero.

Hori guztia lortzeko bestalde, kirolak egunerokoa, erregularra eta progresiboa izan behar du, dutxak bezalaxe. Pazientzia eta borondatea erakutsi behar ditu pertsonak eta ez etsi, aurrerapenak oso motelak izaten direlako. Denborarik ez dugula esaka hasteak ez du zentzurik, aitzakia horiek imajinazio apur batez berehala konpontzen baitira. Nork ez du astirik bere etxean gimnasia pixka bat egiteko hamar bat minutuz gustuko musika entzuten duen bitartean?

Azturak aldatu beharra

Gure artean gehiago dira ariketa fisikorik egiten ez dutenak erretzaileak baino. Gauza jakina da azken kolektibo horretako

40

Ariketa fisikoaren arazorik nagusiena terapia gisa modu desegokian erabiltzea da, pertsonak lehendik dituen gaitzak okerragotu eta baita lesioak ere sor baititzake.

Page 41: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

kideentzat erretzeari uztea ia ezinezkoa dela. Ez da hain ezaguna ordea, Harvard-eko Osasun Publikoaren Eskolak argitaratu duen azken ikerketaren emaitza. Horren arabera, ariketarik ez egiteak uste baino gehiago mehatxatzen du erretzaileen bizi-kalitatea.

Kirolik ez egiteak egunero zigarro-pakete bat erretzeak edota pisu idealaren gainetik %20 kilo gehiago edukitzeak adina arrisku dauka. 20 urtez 17.000 boluntarioren osasun egoera aztertu ondoren, Harvard-eko adituek ondorengo jarduerak nabarmentzen dituzte ariketa mesedegarritzat: astean bost aldiz ordu-erditxo bat pauso azkarrean ibiltzea, tenisean ordubete jokatzea astean bizpahiru aldiz, astean hiru orduz igerian aritzea, ordu erdiz bizikletan egunero edota korrika edo patinatzen ibiltzea astean hiru aldiz ordu pare batez.

Zer egin dezakezu zure bizi-azturak aldatzea erabakitzen duzunean? Pertsona heldu batentzat, gauzarik gomendagarriena kirol-zapatilak jantzi aurretik aurrean zer aurkituko duen jakitea da. Medikuak egingo dion azterketak bere osasun-egoera baloratu eta ariketa fisikoa egiteko duen gaitasunaren berri emango dio.

Edonola ere kirola egiten hasteko, aurretik inoiz egin ez baduzu ere, azterketa mediko sakonik ez da behar. Aski da poliki-poliki hastea, gauzak tentuz eta zuhurtziaz eginez. Adibidez, azkar-azkar ibiliz, beti ere astean zehar hamabost bat kilometro egiteraino gutxienez, edota igerilekuan luzeak behin eta berriro eginez, bihotzak bere ohizko erritmotik gora taupadarik egin gabe.

Medikuaren iritzia nahi duenak bestalde, proba-aukera zabala du: azterketa edo miaketa orokorra, oinzola-apoioaren ikerketa, bizkarrezurraren behaketa, atsedeneko elektrokardiograma, espirometria (birika-edukiera baloratzeko), esfortzu-proba edo indar muskularraren balorazioa. Azterketa mediko zehatz horren bidez, espezialistak norberarentzat kirolik aproposena zein den eta kirol horren praktikan behar den maiztasuna adieraziko digu.

Eman beharreko urratsak

Arau orokor gisa hartuta eta edozein ariketa fisiko edo kirol egiterakoan, hiru fase errespetatu behar dira. Lehena beroketa-fasea da, pultsazioak eta muskuluen tonua bere maila egokira eramateko behar-beharrezkoa. Bigarrena fase nagusia da, hots, ariketaren fasea, tonifikazio muskularra hasieran eta erresistentzia ondoren. Azkenik, hozte-fasea dago, hau da, atsedenera itzultzeko jarduera gutxituz eta lasaialdira pixkanaka iritsiz, kontrakturak eta lesioak ebitatzeko.

41

Ariketarik gomendagarrienak muskulu-talde handiak “dantzan” jartzen dituztenak dira, ariketa aerobikoa batik bat, ibiltzea, golfa, trostaka joatea, igeriketa edota txirrindularitza.

Page 42: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

Plastikozko arropak eta argaltzeko espresuki erabiltzen diren jantziak mesedegarriak baino kaltegarriak gerta daitezke. Izan ere, arropa horiekin ez da gantzik erretzen eta gehiago izerditzea eragiten dutenez, deshidratazioa gerta daiteke luzarora, galdutako likidoak behar bezala errekuperatzen ez badira. Horrekin lotuta, oso hedatuta dagoen akats edo uste faltsuarekin egin dugu topo: edanez gero, pisu-galera ez dela gertatzen dioena. Ariketa fisikoa egiterakoan edatea gomendatzen da bai aurretik, ariketa bitartean eta ondoren. Ur-mailak etengabe mantendu behar dira eta hori lortzen ez denean, tentsio beherakadak, lipotimiak, kalanbreak eta bero-kolpea bezalako istripuak ere gertatzen dira.

Kirol-janzkera egokia erabiltzea funtsezkoa da. Oinetakoei dagokienean, oinaren pisua moteltzea, zola malgua baina ongi perfilatua edukitzea eta jardueraren arabera, aire kuxintxoaz hornitzea gomendatzen da. Esan gabe doa egunaren ordurik beroenetan ez dela kirolik egin behar eta beraz, eguerdia eta arratsaldearen hasierako orduak ebitatu egin behar dira.

Eta zein kirol egin? Ariketarik gomendagarrienak muskulu-talde handiak “dantzan” jartzen dituztenak dira, ariketa aerobioa batik bat, ibiltzea, golfa, trostan joatea, igeriketa edota txirrindularitza. Tenisaren eta pilotaren kasuan, bi-bitara jokatuz gero, pertsona bakoitzak egin behar dituen distantziak laburragoak dira eta beraz, hasiberrientzat gomendatzeko moduko jarduerak dira. Aitzitik, banaka jokatzen bada, esfortzua gogorragoa da eta beraz, desegokitzat jo behar dira forma fisikoa puntu-puntuan ez badago.

Arau orokorra eman behar badugu, Madrileko Unibertsitate Complutenseko Kirol Medikuntza Eskolako Juan Carlos Segovia doktoreak emanikoa ekar dezakegu: “gorputzarentzat gomendagarriak dira iraupen luzekoak eta intentsitate baxukoak diren ariketak, horiexek eragiten baitiote gehien gantzen

metabolismoari. Iraupenari dagokionez, hamabost-hogei minutuko txandak eginez hasi behar da egun biz behin, pixkanaka gehituz joateko bizpahiru astetan ordubeteko saiora iristeko. Berrogei urte inguruko pertsonek bihotzaren erritmora egokitu behar dute ariketa, 130 pultsazio/minutuko martxan mantenduz”.

Hasierako berotasunaren ondotik eta gauzak ongi egiten ez badira, agujetak agertuko dira. Hori ere kontrolatu beharra dago, ez baita egia inolaz ere, minik gabeko lorpenik ez dagoela forma fisikoari dagokionez. Ariketak esfortzu bat eskatzen du, baina ez du zertan minik eman behar. Jarduera fisikoa egiten ari garen bitartean mina agertuko balitz, utzi kirol hori egiteari, horrek gaizki ari garela edota lesioren bat gertatu dela adierazten baitu.

42

Ariketak esfortzu bat eskatzen du, baina ez du zertan minik eman behar. Jarduera fisikoa egiten ari garen bitartean mina agertuko balitz, utzi kirol hori egiteari, horrek gaizki ari garela edota lesioren bat gertatu dela adierazten baitu

Page 43: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

3. AZPIATAZA

IRAKASLEAK AUKERAN DAUKA “ familia eta kirola”ENTZUMEN HORI EGIA/GEZURRA TESTAREN BIDEZ LANTZEA:

ENTZUN ETA GERO, IKASLEEK ESANGO DUTE ESALDI HAUEK egia ALA gezurra DIREN.

Gezurrezkoetan azalduko dute zertan datzan esaldiaren faltsutasuna.1. Gobernuko erakunde batek familia sustatu nahi du San Isidor egunean.

2. Joan den urtean ere egin zuten “familiaren eguna” eta telebistan irten ziren.

3. Kirolean, hizketarik ez egon arren, elkarrizketa badago keinuen bitartez eta abar…

4. Familiari eta lanari lotuta egon da kirola Euskal herrian, baina beti ere lehiaketa moduan .

5. Plazan jokoa egiten zen, irabaztera zihoan jarduera.

6. Mendizaletasuna, sarri, familian ikasia da geure inguruan.

7. Eskolan hezkuntza jasotzen duten haurrek, etxean atsedena hartu besterik ez dute egin behar.

8. Lehiaketarako eskolako kirola eta etxeko kirola antzerakoak dira.

9. Kirola praktikatzen duten gurasoek, ez dituzte nahi eta nahi ez kirolen arauak bete behar.

10. Umetan gurasoek egindako jolasak ez dira baliagarri euren umeentzat zaharkituta baitaude.

11. Gurasoak modelo izan ahal dira (irakurketan, kirolean), baina eskola nahikoa da baloreak transmititzeko.

ZUZENKETA: TRANSKRIPZIOAN EGIAZTATUKO DITUZTE EMAN DITUZTEN ERANTZUNAK:

Transkripzioa:“-Joseba Etxebarria IVEF-eko zuzendaria, arratsaldeon!

43

Page 44: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

-Arratsaldeon zuri.-Familiaren egunean aparteko deia egin du Acción Familiar elkarteak. Gurasoak eta seme-alabek kirola elkarrekin egin dezaten.Zergatik?-Bueno, eh, gobernuz kanpoko erakunde honen helburu bat da familiaren sustapena eta juxtu, gaur, San Isidro egunean ospatzen da, munduko “Familiaren eguna”, ez?, aprobetxatu nahi izan du aste hau, eta, gaurko eguna, da zita familiari buruz astebeteko gogoeta modura, ezta? Aurten,-iaz hasi zen gauzak egiten eta “Telebista eta familia” egin zuten eta aurten nahi izan da, familia eta kirola uztartu aste horretan, eta, juxtu, gaur, San Isidro egunean hasita, ez?-Kirola asko egiten da Euskal Herrian; ez dakit, famili barruan seme-alabekin, zer ikusi duzue?-Bueno, guk ikusi duguna da, kirola dela familian egiteko beste modu bat, guraso eta semeenganako beste elkarrizketa bat sortzeko, ez?, eta hobeto ezagutzeko, ez?, kirolak askotan ematen du elkarrizketarik gabe, hitz egin gabe,jestoen bidez, konturatzen zara, ba, talde batean zaudela, banatuta zaudela; eta, gero, ezin dugu ahaztu ere, euskal kulturan, antzina kirola eta familia baserriari beti oso lotuta egon direla eta hor, oraintsu, adibidez, IVEFen tesi bat irakurriko da, honetaz hitz egiten du beste gauza batzuen artean,, eta berak esaten duena gutxi gorabehera, jolasa familia arteko kontua izan dela beti, antropologia aldetik, hau da, konpetizinoa ez da beti garrantzitsuena, baizik eta jolasa, eta, jokatu, plazan egiten dela, hau da, irabaztera joaten dena, eta familia beti egon dela lotuta kirolera eta, Euskal Herrian, gehiago. Adibidez, ezin dugu ahaztu, gu mendizaleak gara. Mendizaletasuna, ez?; normalean, % 90, mendizaletasuna sortzen dela familiarekin txikitatik mendira joaten, gure kirol bat ikusteko. Eta hor da elkar ezagutzeko bide bat. Jardunaldia edo aste honetan egin nahi da, kirola dela beste elkar ezagutzeko bide bat. Familia artean.-Eta elkarrekin denbora gehiago egiteko beste aitzakia bat, edo bidea emango duen beste modu bat.-Aitzakia... ez aitzakia bakarrik, bueno. Ba, gaur egunean beti egon da ohitura, ez dakit, nahiko sartua egon da, aparkatzen dugu umea ikastetxean, eta hor amaitzen da hezkuntza; baina hori, ja, gaur egunean, baztertuta dago, hezkuntzak jarraitzen du ikastetxeetatik kanpo beste arlo guztietan, eta kirolak ere; ikastetxeetan kirola nahiko antolatuta dago, kirola eta hezkuntza fisikoa dena batera, eta, gero, gainera, askotan konpetitzera beste talde batzuen aurka, eta , honek, bere estigmak dauzka, ez?. Eta, zuk, familiarekin egiten duzun kirola beste estigmak dauzka, ez?, da gehiago: kirola, jolasa eta elkar-ezagutza. Orduan, familiak, gero eta garrantzi gehiago dauka eta, hori da, hori ikustea, ez?-Baina, bizian edo sekulan kirol askorik egin ez duten gurasoei nola bideratu, ezta?, kirolen mundura?-Bueno, bideratzea erreza eta zaila da: ez da bakarrik kirola, jolas orokorrean hartuta...-Beraz, kirola jolas moduan...-Jolas moduan. E z da “kirola”: nik futbolean egin nahi dut eta zuk futbolean jolastu nahi duzu. Har dezagun baloi bat eta eman ostiko batzuk ea zer egin dugun; edo, gure txikitako joko horiek, gurasoekin egiten genituenak. Nik, adibidez nire kasuan, ze baserrikoa naiz eta hori beste modu batean ezagutu nuen, osea, ez kirol moduan, baizik eta beste modu batetara, baina nire aitarekin ikasi nuen, bai futbolean, eta bai frontoian berarekin batera. Klaro, zuk esaten duzuna zaila da; gurasoek ez badute kirolik egiten, siloian telebista ikusten badute, balore hori sartzea zaila da, orduan...-Gurasoek ere ahalegina egin beharko luketela...-Hombre, gurasoak ahalegintzen ez badira, eta ez badago modelorik, bai honetan, bai hezkuntzan eta gauza guztietan, oso zaila da semeak modelo batzuk harrapatzea , ez, gurasoek libururik ez badute irakurtzen inoiz, zaila da, nahiz eta ikastolan landu hori,

44

Page 45: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

edo, ikastetxeetan hori landu, berak semeak liburuak irakurtzera ohitzea. Gurasoak egin duten kirol bakarra, telebista aurrean bada, zaila da. Eskolak eduki dezake bere influentzia, baina, karo, beste gauza batzuetan, lehen esan dudan bezala, bai liburuetan eta kiroletan berdin gertatzen da, ez?, etxeko modeloa ezberdina bada, ikastetxearen modeloa bakarrik ez da nahiko gauza hauek finkatzeko eta hemen hori da lortu nahi duguna: gurasoak ere konturatu daitezela, hezkuntzaren parte bat dela ere kirola orokorrean hartuta, osoa gimnasia kontzeptu dena barruan hartuta.-Ba, Joseba Etxebarria, IVEFeko zuzendaria, eskerrik asko.Eskerrik asko zuei!

ZUZENKETA: erantzun zuzenak eman, eta, ezezkoetan, esan zein den entzumenari ondoen lotzen zaion informazioa.

3.AZPIGAIA: “JARRERA BAIKORRA”

LEHEN ARIKETA:

LOTU BITZATE HITZEN ERROAK DAGOZKIEN ERATORPEN ATZIZKIEKIN ( KONTUAN IZAN TESTUAN AGERTU DIRELA HITZ HAUEK); GERO, EZAGUTZEN EZ DITUZTENAK HIZTEGIAN BEGIRATU BITZATE: jo bai jarr(i) judu zentzu baikor larri giz(a)

-tar-era-ki-tasuna-dun-tasuna-era-kor

ema(n) baiezta(tu) sine(t)s(i) joka(tu) gai zail inkontziente bizi

-men-pen-ki-tza-tasuna-era-tasuna-tza

BIGARREN ARIKETA:

NOREN BURUA; HUTSUNEAK BETE BITZATE TESTUKO ESALDI HAUETAN AUKERA EGOKIA AUKERATUZ:1. Gainera jarrera horren atzean nor bere ………………….eta besteekiko konfiantzari eza izaten da askotan.

a) buruarekin b) buruaric) buruarekiko d) buruan

2. Kontua ez da zailtasunik ez dagoela esatea, zailtasun horiek gainditzen lagunduko diguten mezuak …………. ………………………..helaraztea baizik.

a) geure buruari b) geure burueic) gure buruei d) gure buruari

45

Page 46: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

3. Frankl-ek logoterapia asmatu zuen, gizaki orok …………………………….hitz egiteko duen gaitasuna erabiltzen duena.

a) haren buruari b) haren buruarekinb) bere buruari d) bere buruarentzat

4. Pentsamendu negatiboak mugatu eta ………………………dugun fedea sustatzea da gakoa.

a) geure buruengan b) gure buruenganc) geure buruan d) geure buruarengan

5.Guztiok ikusi izan ditugu noizbait tenis jokalariak partidan zehar beren ……………animatzen.

a) buruak b) buruaric) buruei d) burua

6. Psikologikoki entrenatu dituzte ………………………..adorea eman eta beren barneko indarra eta jarrera baikorra ateratzeko.

a) haien buruari b) beren burueic) haien buruei d) beren buruari

Esaldi hauetako erantzun zuzenak kontuan izanik, hiru ondorio atera ditzatela:

3. esamolde hauen izenordeei dagokiena: “*zure buruarengan konfiantza eduki” ala “zeure buruarengan konfiantza eduki”?

4. “burua” hitza, nola ikusten dugu doala (gu, haiek izenordeekin), singularrez ala pluralez?.”*beren buruei galdetzen diete…” ala beren buruari galdetzen diote…”

5. “buru” norengan kasuan ala non kasuan erabiltzen da?”*neure buruan konfiantza daukat” ala “neure buruerengan konfiantza daukat”?

4. AZPIGAIA: ABEREAK LAGUN. Saia zaitez Euskal Herriko abere tradizional batzuen inguruko atsotitzak parekatzen; gaztelaniazkoak euskarazkoekin lotu.

46

Page 47: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

1. La gallina hambrienta cacarea 1. Edonon daude txakurrak haginak zabalik

2. Hacer castillos en el aire 2. Idi zaharrak pausu segurua 3. En ningún sitio atan los perros con

longanizas3. Oilo gosea kantari da, eta txakur

gosea kantari.4. En todas las partes cuecen habas, y

en la mía a calderadas4. Urte askotan nahi baduzu bizi,

oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.5. La vida es un soplo 5. Gustatzen zaionarentzat, akerraren

salda baino hoberik ez.6. Tras los años viene el seso 6. Ardi bakarrak nonahi belarra7. Quien quisiere vivir sano, levántese

y acuéstese temprano7. Idi zaharrak, ondo janda eta

deskantsuan egonez gero, ipur-saltoka hasten dira.

8. No hay mayor satisfacción que una abundante comida y una buena digestión.

8. Gure bizia, txoria hegan bezala, agudo pasatuko da.

9. Sarna con gusto, no pica 9. Leku guztietan txakurrak oin-hutsik10. Buey suelto bien se lame 10. Pobreak txakur-amets asko

ZUZENKETA: 1-3, 2-10, 3-9 (edo 1), 4-1 (edo 9), 5-8, 6-2, 7-4, 8-7, 9-5, 10-6

ABEREEI BURUZKO ATSOTITZAK II: LOTU ERDIAK ELKARREKIN Behi ederrak esne gutxi Katu lapurra errape (ubre) ona eta esne asko Hazi itzazu beleak beti buruzagi Ahari (cabrito) zaharra apo txikia irentsi Auzokoaren behiak jauzi txikia Ahuntzak “Ipurbeltz” Apo handiak eta aterako dizkizute begiak Apo txikiak soka labur Beleak zozoari beti larrera Zakur gaixtoari ehiztari ona Beleari ere karakola eta barea! A ze parea, eder zaio bere boza

ZUZENKETA.1-1, 2-9, 3-7, 4-3, 5-2, 6-9, 7-4, 8-5, 9-7, 10-11, 11-10

MATERIAL OSAGARRI GEHIAGO EGITEKO; AZPIGAIA: ANIMALIA LAGUNAK: “Etxeko animaliekin nola jokatzen dugun. Inkesta. Animaliei ez diegu beti ematen

eskatzen duten zainketa eta arreta” DB: 00502 (izkribua), 2. maila. www. animaliak. com: animaliei buruzko txisteak jarriko omen dituzte aurki.

(klasean elkarri kontatzeko, edo hizkuntz laborategian. Esoporen alegiak berdin (Irakurmendi sailean)

www. teatroa.com: abereen partehartzearekin egindako antzespen-ipuin laburrak, binaka klasean egitekoak.

Bideoa: “Animalien eta gizakien arteko harremana” DB 930, 2. mailaZerrendatu eta sailkatu astia emateko leku, jarduera eta holako.

47

Page 48: Oreka Ikastunitatea Irakaslearen Liburuxka b2 Maila

OREKA. Irakaslearen liburuxka

AUTOEBALUAKETA

PENTSATU ETA ERABAKI ADOS ZAUDEN ONDORENGO BAIEZTAPENEKIN; SAIA ZAITEZ ERANTZUNAREN ZERGATIAK AZALTZEN.

1. AZPIGAIA: ELIKADURA EGOKIA. dietetika arloari dagokion lexikoaren arloa zabaldu egin dut hitz gakoetatik aurreikuspenak egiten trebatu naiz gomendioak, bai subjuntiboa zein beste era batzuk erabilita, eman

ditzaket ehunekoen komuztadura egoki egiten dut

2. AZPIGAIA: KIROL HEZIKETA koherentzia eta kohesioaren garrantzia ikusi dut testu batean, egokia izan

ahal dadin entzumen selektiboa egiten trebatu naiz argudioak ematen trebatu naiz, horretarako behar diren zenbait baliabide

formal erabiliz: lokailuak...

3. AZPIGAIA: OREKA PSIKOLOGIKOA hipotesiak egiten eta ikaskideekin adosten moldatzen naiz irakurritako testua laburtzeko gai naiz zati lexikoen berritzulpenen ordainak aurkitu ditut

4. AZPIGAIA: ETXE-ABEREAK LAGUN zenbait adjektibo ezezagunen esanahiez jabetu naiz grabaketa entzun ahala testu koherente bat berrosatzeko beste ohar hartu

ahal izan ditut kaleko euskararen zenbait berezitasunez ohartu naiz

UNITATEA BERE OSOTASUNEAN Zertan ibili naiz hobeto? Hurrengoan zer egin behar dut hobeto? Etorkizunean baliagarri izango zaizkidan zeintzuk gauzak gogoan hartu,

bereziki?

Aitor Ortiz de PinedoBarakaldoko HEO

48