ordenagailuen zatiak
TRANSCRIPT
Disko gogorra ordenagailu baten informazio iraunkorra gordetzen duen gailua da. Disko gogorrek datu kopurua handiak gordetzeko gaitasuna izaten dute eta azkarrak dira
datuak bilatu, ezabatu eta idazterakoan.Orokorrean, magnetiko digital grabazio sistema erabiltzen du. Disko hauetan, zentrokide
plater pila bat aurkituko dugu. Plater hauek biraka hasten direnean, abiadura handia lortzen dute eta inpultso magnetikoak irakurri edo idazteaz arduratzen diren buruak
aurkitzen dira.
Disko gogorraDisko gogorra
Gailu digitalak ordenagailuri konektatzeko aukera ematen duen bus serie interfaze bat
da.Abiadura erdi eta handiko komunikazioak
hornitzeko helburuarekin, elektronika munduko enpresa multzo batek (Philips, Compaq, Nec, Microsoft, HP, Intel... ),
sortutako estandarra dugu. OSI ereduko 1. mailan kokatzen da.
USBUSB
Gehien bat konputagailuaren biltegia da, informazioa gordetzen den lekua. Memorian, datuak eta bitarteko emaitzez gain programak osatzen dituzten aginduak ere gordetzen dira. Konputagailuaren edo aparailu elektroniko baten biltegiratze ahalmena kilobyte-tan edo kibibyte-tan neurtzen da, baita megabyte-tan edo mebibyte-tan ere.
MemoriaMemoria
BIOS (Basic Input-Output System)BIOS (Basic Input-Output System)
informatikan edo konputazioan, irteera eta sarrerako oinarriko sistema interfaze kode bat da non sistema eragilea aurkitu eta kargatzen du RAM memoriaren barne.
CPUCPU
CPU edo Prozesadorea ordenagailu programa bateko aginduak eta datuak ulertu eta egikaritzen dituen konputagailu digitalalaren osagaia da. Kontrol unitate, erregistroak eta unitate aritmetiko-logiko osatzen dute CPUa
FirewireFirewire
IEEE 1394 edo Firewire edo i.Link gailu digitalak (kamerak, bideokamerak... ) ordenagailuari konektatzeko abiadura handiko serie interfases da, Apple-k asmatua. IEEE normalizazio erakundeak IEEE 1394 arauan zehazten du. OSI ereduko 1. mailan kokatzen da.
Txartel nagusi edo ama plaka ordenagailua bezalako sistema elektroniko konplexu bat osatzen duen plaka nagusia da.
Ohiko ordenagailu bat eraikitzeko mikroprozesagailua, memoria eta beste oinarrizko osagai batzuk txertatzen dira ama plakan.
Txartel nagusiaTxartel nagusia