ooseu lp modulo eus 2toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/ooseu_lp_modulo... ·...
TRANSCRIPT
….. ELKARLAN LOKALA: Proiektuen azterketa eta buruzagitza ..… Bilbao (ZAWP) …
……………..… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 …
2. MODULUA: PROIEKTUEN AZTERKETA ETA
BURUZAGITZA
NONDIK HASI
Bertoko kideen harremanen bidez ezarritako helburuek ez dute zertan ordezkatu edo
lehenetsi banakakoen berariazko helburuak. Bestalde, ikuspuntu osagarriak,
pertsonen edo erakundeen esperientzian oinarritutako ezagutza eta ekintza estrategia
hobeak izateko aukerak eskaintzen ditu bertoko kideen harremanak.
Hainbat kideek partekatzen duten gobernantza ereduaren inplementazio egokia
lortzeko dugun gaitasunaren menpe daude gehienbat bertoko kideen artean
sortutako onurak. Horretarako, beharrezkoa dugu bai guk bai geure kideek galdera
batzuei erantzutea, geure harremanen artikulazioa erraz dezaten geure roletan,
beharretan helburuetan... oinarrituta. Baina, lehenik, nortzuk dira geure kideak?.
Konpondu nahi dugun arazoaren araberakoa izango da hori!. (Jabetza / liderra?).
• Zergatik biltzen gara?. Erantzun nahi dugun arazoa edo lortu nahi
ditugun helburuak.
• Helburu horiek lortzeko, lotura honek abantailak ditu bakarrik lan
egitearen aldean?.
• Nortzuk izango lirateke kide interesgarriak helburua lortzeko?. Hautagai
ezagun eta ezezagun posibleen zerrenda egin behar dugu.
• Nola nireganatu ditzaket?.
….. ELKARLAN LOKALA: Proiektuen azterketa eta buruzagitza ..… Bilbao (ZAWP) …
……………..… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 …
“Zerbait berria sortzen duenak arraunlari baten tankeran egiten du, aurrera
egiten du baina bizkarka, atzera begira, iraganera. Atzera begira lantzen du
bere bide berria”- Jorge Oteiza
Adibidez:
2013an, ZAWPek FAST LAB sortu zuen Burdeoseko Udalaren laguntzarekin.
Ekitaldi hau lotura gune bat izan zen, non hainbat proiektu, pertsona, enpresa eta
administrazio publiko batu ziren amankomunean zuten helburuak garatzeko.
Bideoaz gozatu:
Fast Lab 2013 Bordeaux - Bilbao
….. ELKARLAN LOKALA: Proiektuen azterketa eta buruzagitza ..… Bilbao (ZAWP) …
……………..… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 …
NORTZUK ETA ZER DA BEHARREZKOA
Kideek rolak, ardurak eta beharrezko gaitasunak adostu behar dituzte hasiera
hasieratik. Hori kideek partekatutako oinarriaren zati da, baita misioa, ikuspuntua eta
lan-egitarauarekin, denak partekatuak. Badira hala ere, beste elementu batzuk, kide bakoitzarentzat berdinak ez izan arren,
guztiok ezagutu eta onartu behar dituztenak: kide bakoitzak elkarlanari buruz dituen
itxaropenak bakoitzaren helburuak baita kideen mugak. Rol bakoitzak (liderra, gestorea, koordinatzailea, administraria, kontsultaria,
laguntzailea...) ardura batzuk dakartza, elkarlanaren helburuekin zerikusia dutenak,
baita pertsona espezifikoaren gaitasunekin ere, pertsona hori erakunde baten
ordezkari edo parte-hartzaile soila izanik. Azken faktore hori kontu handian hartu
behar da proiektuaren garapenean duen influentziagatik eta pertsona horiek aldatzea
izan dezakeen eraginagatik erakundeen ordezkarien kasuan. Proiektua garatzeko beharrezkoak diren gaitasun espezifikoak edonolakoak direla
ere, beharrezkoak dira arauak izatea, funtzionamendu marko komun bat izatea
ahalbidetzen dutenak baita elkarlana prozesuaren ebaluaketa-monitorizazioa ere. Era
berean, komunikaziorako, enpatia, gardentasun eta arazo kudeaketa gaitasunak
izatea garrantzitsua da. The Origin of Spaces #OOSEU proiektuaren alorrean, kide guztien rolak
bakoitzaren gaitasunen arabera garatu dira, proiektuaren kide guztiak aldez aurretik
bat etorrita.
….. ELKARLAN LOKALA: Proiektuen azterketa eta buruzagitza ..… Bilbao (ZAWP) …
……………..… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 …
BERTOKO ELKARLANAREN BALIOAK
Kide guztiek partekatzen duten marko komunaren beharra dago gatazka pertsonalak
eta profesionalak saihesteko eta energia guztiak proiektuaren arazoetan erabiltzeko.
Badira kontuan hartu beharreko oinarrizko elementuak kideen arteko elkarlana
ezartzean. Erabaki batzuk hartu ditzagun berandu izan baino lehen:
• Gardentasuna: Urrezko legea: “Beharrezkoa dugu gardenak izatea
gardenak izango ez garela ere aitortzeko”. Normalean, gardentasuna
proiektuaren baliabideetara lotzen da, batez ere ekonomikoetara. Baina
gardentasunak zeharkako izaera du eta, besteak beste, kide guztiekin
partekatzeko asmoa dugun gaitasunei, gutxiengo denborari, esfortzuari
eta konpromisoari dagokienez, hasieran gardenak izan behar gara. • Buruzagitza: “Erabaki behar dugun lehenengo gauza izan behar da nork
hartuko dituen erabakiak eta nola”. Adostu behar dugu lider bat edo
gehiago egongo badira eta zein den euren iritzien eta erabakien
pisua. Erabaki hartze horizontala, bertikala, hainbat liderrekin, biltzar
bidezkoa. Azkenean horrek ikuspegiarekin zerikusia du eta ikuspegia
taldekoa (adostua edo bozkatua) edo banakakoa (erabaki bakarra) den ala
ez. • Plana PLANA da. “Plan handi” da egon behar da noski, partekatua,
faseekin eta eginkizunekin. Gauzak horrela, ez dugu ahaztu behar “plan
handia” partekatzen duten kideek euren plan propioak dituztela.
….. ELKARLAN LOKALA: Proiektuen azterketa eta buruzagitza ..… Bilbao (ZAWP) …
……………..… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 …
• Finantzazioa: geure hainbat proiektuen ahulgunea. Nork jartzen du
zenbat falta denean, nork darama zenbat zerbait dagoenean, zein da
finantzazio estrategia (eta bere bilaketa) eta nola partekatzen dira. • Elkarlanean aritu edo lehiatu: Kontzeptu horiek harreman estua
dute, guztiz kontrakoak izan arren. Izan ere, bi ideia bereiztu behar
ditugu (bidezkoak maila berean, baina guztiz kontrakoak): “guztien ongia
lortzeko elkarlanean aritu” eta “egoera hobean lehiatzeko elkarlanean
aritu”. • Egokia egitea edo onena egitea: Askotan proiektu baten bazkide
guztiak profesional konkretuak dira, proiektuaren komunitatearekin
harremanik ez dutenak. Eragiten dugun komunitatearekin lotura izan
behar dugu edo geure proiektua ez du zentzu handirik izango. Begirada
biak, profesionala eta komunitatearena, beharrezkoak dira guztiak
kontuan hartzen dituen proiektu integrala egiteko.
….. ELKARLAN LOKALA: Proiektuen azterketa eta buruzagitza ..… Bilbao (ZAWP) …
……………..… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 …
Aholkuak
• Hasi proiektua planifikatzen.
• Proiektuaren etapak eta ekintzak antolatzen hasi behar duzu.
• Zeure taldekideak plangintzan non nahastu eta zeure taldekideetako nor
nahastu.
• Trikimailu eta kontseilu bat: atzerantz lan egin proiektuaren amaierako
helburutik. Identifikatu abian jarri beharreko eta egin beharreko gauza
guztiak.
“Behar duzu baina ez dakizu”
Tresnak
• Ideia-jasa - Brainstorming: Ideia-jasaren gakoa kantitatea da ez
kalitatea. Hau da proiektu berri baten lehengo pausoa esplorazio fasean,
horregatik da garrantzitsua ideia eta aukera guztiei irekita egotea. Taldean
eztabaida izanda eta informazioa biltzen azaro bat konpontzeko modua
da.
• Jasa idatziaren teknika - Brainwriting Technique: 60ko
hamarkadaren amaieran garatu zen. Bereziki pertsona barnerakoiekin
funtzionatzen du.
• Negozio ereduaren oihala - Business Model Canvas: Ideia(k) nola
garatu jakiten laguntzen du.
• Negozio prozesuen modelaketa - Business Process Modelling:
Negozio prozesuen modelaketa erakunde baten prozesuen irudikapen
ariketa da; proiektua aztertzen eta hobetzen laguntzen duen prozesua.
• Ibilbide kritikoaren azterketa- Critical Path Analysis: Proiektuak
kudeatzeko tresna, sare azterketa erabiltzen duena proiektu zuzendariei
laguntzeko denboraren igaroa nabaritzen duten eta konplexuak diren
ariketak kudeatzen.
• Diseinua pentsa - Design Thinking: arazo bat konpontzen laguntzen
du baita lana egiteko modu hobeak aurkitzen ere.
• Diseinu pentsaera - Design Thinking: Innovaçao em negocios.
• Praktikatzeko komunitateen dinamizazioa elkar - (elkar sorkuntza,
elkarlana, elkar ardura) dela eta, UrbanBat (Invisibles eta
Alterotopiak) eta Hondartzan. ColaBoraBora bezala
• Kausa-efektu diagrama - Fishbone diagram – Cause and Effect
Diagram, Ishikawa Diagram: Konpondu nahi diren arazo posible
guztien arrazoiak atzematen laguntzen duen teknika diagrama batean
oinarrituta.
….. ELKARLAN LOKALA: Proiektuen azterketa eta buruzagitza ..… Bilbao (ZAWP) …
……………..… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 …
• Fluxu diagramak - Flow Diagrams: Sistema batean harreman
dinamikoen batura edo fluxua azaltzen duen diagrama.
• Gantten diagramak - Gantt Charts: Barra horizontaleko grafikoa da,
ekoizpen kontrol tresna gisa garatua. Proiektuen kudeaketan erabilita,
Gantten grafiko bat programa baten ilustrazio grafikoa eskaintzen du,
proiektu baten eginkizunak planifikatzen, koordinatzen eta arakatzen
laguntzen du.
• Berrikuntza diagrama - Innovation Flowchart: Berrikuntza prozesu
baten etapen ikuspegi zehatza ematen du. Aro bakoitzaren helburuak,
baldintzak eta ekintzak zerrendatzen ditu
• Hobekuntza eragileak - Improvement Triggers: Tresna honek
galdera sorta bat eskaintzen du, lanaren ikuspuntu desberdina izateko
balio dezakeena.
• Kooptel - Kooptel: Kooperazioa laguntzeko ibilbideak eta metodologiak
diseinatzeko kita,l Ekonomia Sailaren Berrikuntza Zerbitzuarekin batera
garatuta.
• Ikasketa begizta- Learning Loop: Bizkaiko Foru Aldundiko
Sustapen Saila - Regional Government of Bizkaia. ColaBoraBora.
Burutzen ari den lan zehazten laguntzen du, baita ondoren egingo dena
ere.
• MindMeister - MindMeister: Mapa mentala.
• Lauki magikoa: Eskema honek irudikatzen du hainbat faktoreen eta
agenteen barne-erlazioa, ZAWPen proiektuen garapena osatzen dutenak.
Kanpoko alorrak kanpoko agente edo pertsonak irudikatzen ditu, modu
batean edo bestean ZAWP konglomeratuarekin erlazioa dutenak:
biztanleria, erakundeak, enpresak, sareak,... Barneko alorra ZAWP
osatzen duten pertsona edo agenteak irudikatzen ditu: Haceria Arteak
Elkartea (ZAWPen eragilea), ZAWP proiektu egoiliarrak (Zawperrak
bezala ezagutuak), kolektiboak edo o pertsonak egoitza prozesu finkoetan,
elkarlan konkretuetan, ikasleak formakuntza prozesuetan...
….. ELKARLAN LOKALA: Proiektuen azterketa eta buruzagitza ..… Bilbao (ZAWP) …
……………..… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 …
• Araketa mentala - Mind Mapping: Informazioa lortzeko modu
eraginkorra. Akzio-bide logikoa da ideiak antolatzeko oharrak hartzen eta
sortzen.
• Pertsonak - Personas: Lankideen funtsezko ezaugarriak ikusten
laguntzen du.
• Proiektuaren babesa - Project sponsorship: Proiektuaren babesa
zuzendaritza gorenaren rol aktiboa da, proiektuaren beharrak, arazoak eta
aukerak identifikatzeko ardura duena.
• Promesak & Mapa potentziala - Promises & Potential Map: balio
erantsia zehazten laguntzen du zer egiten denaren eta norentzat egiten
denaren arteko harremana moldatzen.
• Ideiagintza azkarra - Rapid ideation: inguru gardenean aukerak eta
noranzkoak esploratzeko metodo azkarra, ideietan eta konponbideetan
arreta jartzeko.
• Sei sortze-modu ideiak lantzeko - Six Creative Ways To
Brainstorm Ideas: Ideiak sortzean oztopoei aurre egiteko sortze-modua
• AMIA Analisia - SWOT Analysis: Plan bat sortzen laguntzen du nola
doan eta aukerak zientzuk izango diren ebaluatzen
….. ELKARLAN LOKALA: Proiektuen azterketa eta buruzagitza ..… Bilbao (ZAWP) …
……………..… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 …
Zeure buruari egin ondorengo galderak zeure antolakuntza beharrak aurkitzeko:
• Zeure kideekin partekatzen duzu konpromisoaren bidez lortu nahiko
duzuna? Mahai gainean daukazu(e)? • Bazkide guztiak prozesuan nahasten dituen merkataritza proposamen
bakarra edo helburu komuna daukazu(e)? • Zer dago kide bakoitzarentzat? Norantza berean lan egin. Osasuntsua da
desakordioan egotea, baina kontua eduki behar da helburu komuna. • Konpromiso jasangarria eta maneiagarria bermatu entitate laguntzaile
bakoitzarentzat. Beharrezkoa da ezartzea denbora eta baliabide kantitate
eremua. Aholkatzen dugu kalkuluak baino % 20 gehiago izango dela
ustea ustekabeak egon daitezke eta. • Erakunde parte-hartzaileen ekintzak eta informazioa koordinatu
ditzakezu? Komunikazio bide bat koordinatu eta bermatu lan-fluxua epe
luzera. • Bazkide bakoitzaren lan egoeraz galdetu, taldeak aldentzen diren arren
proiektuak aurrera doa. Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da
gardentasuna lanaren errealitateei dagokionez. • Argi duzu zure eginkizuna zein den? Eta zeure lankideena? • Badakizu norekin konpremetitu behar zara lan-fluxu hori lortzeko?
Kafe bat hartu eta pentsatu erabiltzaileen beharrei buruz:
• Ziur zaude planeatzen duzuna, abian jartzen saiatzen ari zarena edo eskaintzen
saiatzen duzuna asetzen dituela publikoaren edo erabiltzaileen beharrak eta
zaletasunak? • Zeure proiektuaren bidez gizartean eragina duzu edo gizarteari on egingo diozu?
Edo interesdunen ekintzen baten bidez?. • Badaukazu ikuspuntu komuna eta jasangarria, prozesuetan bazkide guztiak
sartzen dituena?. Azkenik, osatu dezagun elkarrizketa eraginkor bat. Sortutako aholku horiek erabili genituzke "Elkarrizketa publikoarekin”-ean oinarritzen. Eta ez ahaztu, beti kontratatu dezakezu erraztatzaile bat edo berarengana jo
elkarrizketa hasteko eta edukia modu erabilgarrian batzeko.
….. ELKARLAN LOKALA: Proiektuen azterketa eta buruzagitza ..… Bilbao (ZAWP) …
……………..… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 …
• ARTIKULOAK:
o Benefits of a Locally Based Community Business Partnership
o Local (social) enterprise partnership are stimulating local growth
o Grunewald, P. – Knowledge Creation in Multi-stakeholder processes:
spaces for change – Loughborough University, United Kingdom
o The Guardian News and Media Limited:
§ 20 prerequisites for transparency
§ 29 qualities for business leaders to create a sustainable society
§ Businesses do – and should – play a role in creating a better
society
§ Can business hubs give entrepreneurs a head start?
§ Can we create an ‘Economy for the Common Good’?
§ Create a dream team with a business partner whose skills
complement yours
§ It’s time to revive public ownership and the common good
§ Is there a place for personal values in leadership?
§ Leadership for the future: diversity, creativity and co-creation
§ Millennials want to work for employers committed to values and
ethics
§ Rediscovering leadership values at TedX
§ Sustainability leadership requires a combination of masculine
and feminine values
• LIBURUAK:
o Bennis, W. Spreitzer, G.M. Cummings, T.G – Future of Leadership
(The Jossey-Bass Business & Management) – (2001)
o Chapin, K. – Grow your handmade business: How to envision,
develop, and sustain a successful creative business –
9781603429894- Chapin Storey – (2012)
o Collins, J. – Good to great: Why some companies make the leap and
others don´t – Random House Business Books – (2001)
o Covey, S.R. Roger Merrill, A. Merrill, R.R. – First Things First
Paperback – (1996)
o Gareth, M. – Images of Organization – (2006)
o Geddes, M. – Local Partnership: A Successful Strategy for Social
Cohesion?. European Research Report – University of Warwick –
(1998)
….. ELKARLAN LOKALA: Proiektuen azterketa eta buruzagitza ..… Bilbao (ZAWP) …
……………..… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 …
o Geddes, M. – Making Public Private Partnerships Work: Building
Relationships and Understanding Cultures – (2005)
o Gardner, H. – Leading minds: An anatomy of leadership – Basic Books
– (1995)
o Kotter, J. – Leading Change – (2012)
o Kouzes, J. Posner, B. – The Leadership Challenge: How to Make
Extraordinary Things Happen in Organizations – (2012)
o Innerarity, D. – Shared Values in a World of Cultural Pluralism –
(2014)
o Martin, R.L. –The Design of Business: Why design Thinking is the next
competitive advantage – (2009).
o Nair, K. – A Higher Standard of Leadership: Lessons from the Life of
Gandhi – (1997)
o Sinek, S. – Start with Why: How great leaders inspire everyone to take
action – (2011)
o Vicere, A.A. Fulmer, R.M. – Leadership by Design – (1998)
o Robinson, K. – Out of our minds: Learning to be creative – Capstone –
(2001)
• INKERKETA:
o Sorrentino, M. – Evaluating Local Partnership Incentive Policies:
Roadmap of a Research Project – Brunel University – (2011)
o Raisiene, A. – Conceptualization of Inter-Organizational Partnership
Structural Mode – ISSN 2029-2872 (online) – (2010)
o Graziano, P. and Vesan, P. – New Modes of Governance: Explaining
Local Partnership Consolidation – (2008)
• BIDEOAK:
o 22 Qualities That Make a Great Leader
o TED Conference – 5 ways to lead in an era of constant
change – Nork dio aldaketa neketsua izan behar dela? Jim
Hemerlingek, aldaketetan adituak, uste du negozio bat aldatzea
garapen etengabean dagoen munduan neketsua izan beharrean
bizkortzailea izan daitekeela. Hemerlingek bost betebehar
nabarmentzen ditu, jendea aurrena jartzean arreta jartzen dutenak,
enpresen berrantolaketa energiaz betetako ahalduntze eginkizuna izan
dadin.