odol zirkulazio aparatua

27

Click here to load reader

Upload: jose-frco

Post on 27-Nov-2014

618 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Odola eta zirkulazio aparatua oinarrizko kontzeptuak, eskerrak Manex Munduateri

TRANSCRIPT

Page 1: Odol Zirkulazio aparatua

Odol Zirkulazio aparatua

1 Zirkulazio sistemak

Animali zelulanitzak zelula masa handiz osatuta daude eta zelula guztiek nutrienteak eta oxigenoa behar dituzte, aldi berean metabolismoan sortutako hondakinak arnas aparatura eta iraitz sistemara bidalita izango dira kanporatuak izateko.

Ornogabe bakunenak Porifero eta Cnidarioen kasuan, ez dago garraio-sistema espezializaturik, nutrienteen banaketa difusioz egiten da.

Animalia konplexuagoek, aldiz, likido zirkulatzailea behar dute mantenugaiak eta hondakin metabolikoak garraiatu eta banatzeko, eta hortaz zirkulazio aparatua arduratzen da.

2 Likido zirkulatzaileak

a) Linfa: (Belakiak, Zelenteratuak eta platelmintoak) Itsasoko uraren antzeko konposaketa du. Mantenugaiak eta hondakin metabolikoak garraiatzen ditu baina ez du oxigenoa garraiatzeko pigmenturik, fagozito (fagozitosia burutzen duten zelulak) eta proteina gutxi baditu ere bai.

b) Hemolinfa:(Molusko ez zefalopodoak, artropodoak araknidoak) Zirkulazio irekia dituzten animalien zelulaz kanpoko likidoa da. Zelulaz elikatzeaz gain pilatu egiten da hutsuneetan eta animalia mugitzen denean hautematen da hura mugitzen. Muskulu kanaletatik zehar ere zirkulatzen du eta muskuluak uzkurtzen direnean hemolinfa aurrera doa.Konposizio eta Koloreak desberdinak dira espezien arabera, pigmentuak dituelako, baina pigmentu hauek ez dira gai oxigeno garraiatzeko, hemozitoak (hemolinfaren zelulak) funtzio ezberdinak betetzen dituzte ( fagozitosia, gatzapena…)

c) Ornogabeak sistema itxiak ( Zefalopodoak eta Odola + likido interstiziala

e) Ornodunak sistemak itxiak Odola + likido interstiziala + LInfa

1- Likido interstiziala

Likido interstiziala odoletik eta zeluletik kanpo dagoen likidoa da, ehunetan zelulen arteko tarteak betetzen ditu eta bitxikeria gisa esan daiteke zelulen arteko likidoak itsasoko uraren antzeko konposizio ionikoa duela,diluituagoa bada ere.

2- Odola

Odola aparatu kardiobaskularrean zehar zirkulatzen den ehun likatsua da.

1

Page 2: Odol Zirkulazio aparatua

Bi osagai nagusi ditu: odol-plasma alde batetik eta elementu formeak (odol zelulak) bestetik: leukozitoak (globulu zuriak), eritrozitoak (globulu gorriak) eta plaketak.

a) Odol-plasma

Odolari zelulak kendu ostean gelditzen zaigun , likido garbi, garden eta horixka.da plasma.

Bere osagaien artean honakoak bereiz daitezke:

Ura:%90-92 da. Odoleko gainerako osagaiak odol-basoetatik barrena jario ahal izateko aukera ematen du, eta gainera odolaren tenperatura beti berdin mantentzea ahalbidetzen du 36,5º C inguruan.

Gatz mineralak :Kloruro Sodikoa (ClNa): organismoko zelulekiko plasma isotoniko mantentzea da bere eginkizuna.Kloruro Potasikoa (ClK) eta Kloruro Kaltzikoa (Cl2Ca) = izaera ionikoko fenomenoetan esku hartzen dute.Bikarbonato Sodikoa (C03HNa) = substantzia moteltzaile gisa jokatzen du, barrualdeko ingurune horren alkalinotasuna mantenduz.

Proteinak:albumina ( Anioi eta katioien garraioa), gamma-globulinak ( antigorputzak defentsarako)eta koagulazio-faktoreak aurki ditzakegu.

Beste substantzia batzuk :Glukosa, Kolesterola, Azido urikoa, Hormonak, etab Faktore koagulatzaile barik, serum (suero) izena hartzen du

b) Odol Zelulak

1- Eritrozitoak (globulu gorriak)

Hemoglobina dute,eta Hemoglobina hori gorri koloreko pigmentua da,eritrozitoei eta odolari kolore gorria ematen diona.Osagaiak: Nukleorik gabeko zelulak dira.Arnasketa funtzioa: Oxigenoa garraiatzen dute, biriketatik ehunetara, eta ehunetatik biriketara, berriz, karbono dioxidoa garraiatzen dute, arnasketaren bidez gorputzetik kanporatzeko. Kantitatea: 4- 6 milioi/mm3Bizitza: 4 hilabete, batez beste

2

Page 3: Odol Zirkulazio aparatua

Eritrozitoak etengabe sortzen dira hezurretako hezur-muinean (2 milioi inguru/segundoko).Euren gabeziak anemia dakar eta gehiegizko kopuruak eritrozitosia (edo polizitemia).

2- Globulu zuriak

Zelula nukleodunak dira.Motak: Neutrofiloak, basofiloak, eosinofiloak, linfozitoak eta monozitoak. Immunitate funtzioa: organismoaren defentsaz arduratzen dira, patogenoak harrapatzen eta suntsitzen dituzte eta antigorputzak egiten dituzte.Globulu zuriak odoletan eta linfa deituriko likidoan daude.Linfa likidoa sistema linfatikoan zehar dabil,gorputzan zehar, eta handik ehunetara pasatzen diraBizitza: Batzuek oso bizitza laburra dute, 24 ordu baino gutxiagokoa. Kantitatea: 5000 -10.000/mm3.

a- Granulozitoak

Bikorrak dituzte zitoplasman

1) Neutrofiloak: Neutrofiloak ugarienak dira. Normalean 2.500-7.500/ml-ko daude odolean.Funtzio defentsiboa daukate, infekzio, hantura eta bestelako erasoetatik babestuz. bakterioak eta gorputz arrotzak fagozitatzen dituzte.Infekzio bat dagoenean haien kopurua nabarmen handitzen da (bikoiztu edo hirukoiztu egiten baita).Odolean egun gutxi irauten badute ere, haien ekoizpen-abiadura hezur-muinean itzela da, 80 milioi sortzen baitira minutukoNeutrofiloak dira hantura prozesuetan esku hartzen duten lehendabizikoak.Neutrofiloen kopuru urriak neutropenia izena hartzen du,eta normalean ikusten da immunitate-sistemaren gabeziekin.

2) Eosinofiloak: Urriak dira (%3,5). Hauen funtzioa ere babestea da, fagozitatzeko ahalmena daukate, kimiotaxiaren bitartez (Kimiotaxia kinada kimiko baten aurrean zelulak ematen duen mugimendu-erantzuna da ) bereziki antigeno-antigorputza konplexuak fagozitatzen dituzte. prozesu alergikoetan erregulatzaileak dira histaminaren askapena geldituz.Gai dira bizkarroiak akabatzeko.

3) Basofiloak: Bakanenak dira (%0,5) Zitoplasman heparina eta histamina kantitate handiak dituzte. Hipersentsibilatete erreakzioetan parte hartzen dute eta hantura prozesuetan agertzen dira

3

Page 4: Odol Zirkulazio aparatua

b- Agranulozitoak

Ez dute bikorrik zitoplasman

1) Monozitoak

Leukozitorik handienak dira,nukleoak giltzurrun-itxura du eta haien zitoplasma handia da. Batzuek aske irauten dute odolean, baina beste batzuk ehunetara pasatzen dira, eta bertan makrofago bihurtzen dira.

Makrofago gehienak ehun konektiboan daude. Zelula handiak dira, fagozito guztien artean handienak. Mugikorrak dira eta behar dituzten lekuetara abiatzen dira, antigeno ala partikula arrotzak suntsitzeko. Konplementuak eta antigorputzek makrofagoak erakartzen dituzte antigenoetaruntz, partikula arrotzen fagozitosia egin dezaten. T linfozitoek, bestalde, linfokina izeneko substantziak ekoizten dituzte, makrofagoak aktibatzen dituztenak.Hiru dira makrofagoek betetzen duten eginkizunak: zelula "garbitzaileak" dira,

ehun konjuntiboa garbitzen dutenak, hildako zelulak eta beste hondakinak fagozitatuz.

bakterio, birus eta zelula arrotzen fagozitosia egiten dute. Minbizidun zelulak irensten dituzte ere.

erantzun immunearen prozesuan parte hartzen dute, antigeno arrotzak T linfozitoei aurkeztuz, hauek aktiba daitezen.

2) Linfozitoak

Leukozito txikienak dira, 7-15 μm-koak, eta haien nukleo handia da, zitoplasmari leku urria utziz. Linfozitoak linfan eta odolean daude, eta baita gongoil linfatikoetan ere. Leukozito guztien %25 inguru dira, eta haien kopurua aldakorra da, norberaren osasunaren arabera (zenbait gaitzek, estresak barne, kopurua jaisten dute; infekzio birikoa dagoenean, aldiz, kopuru hori igo egiten da).Linfozito guztiak oso antzekoak dira mikroskopio optikoan ikusita.

Linfozito motak

Bi dira linfozito mota garrantzitsuenak: T linfozitoak eta B linfozitoak. Linfozito horiek ez dira fagozitoakk, ez dute fagozitosi egiteko ahalmena. Hala ere, antigeno arrotzak ezagutu eta neutralizatzeko gaitasuna dute, fagozitoek ez dutena. Bestalde, antigeno batekin konbinatzerakoan fagozitoak (makrofagoak, batez ere) aktibatzen dituzte.

4

Page 5: Odol Zirkulazio aparatua

T linfozitoak: hezur muin gorrian sortu eta timorantz doaz ondoren, bertan heltzeko. Immunitate zelularraren erantzuleak dira: T linfozitoak gai dira antigeno bat ezagutzeko (behin berarekin topo egin bazuten) eta berari eraso egiteko. Gongoil linfatikoetan pilatzen dira

Funtzioak: linfozito hiltzaileak: gai dira mikrobioak eta zelula arrotzak erasotzeko eta

suntsitzeko. linfozito laguntzaileak: erantzun immunea erregulatzen dute, eta B linfozitoei

laguntzen diete antigorputzak sortzen. linfozito ezabatzaileak: erantzun immunea moteltzen dute, infekzio

kontrolpean dagoenean

Gaixotasun autoimmune gehienen sortzaileak dira gorputzeko molekulekin erreakzionatzen dutenean

B linfozitoak: Hezur muin gorrian sortu eta gero organo linfoidetarantz abiatzen dira, bertan metatzeko (amigdaletarantz eta heste-paretako Peyer-en plaketarantz). B linfozitoak immunitate humoralaren arduradunak dira antigorputzen ekoizpenaren bitartez.

Antigenoarekin harremanetan jartzen direnean, zenbait aldaketen ondorioz ZELULA PLASMATIKO bihurtzen dira eta hauek antigorputzak sor ditzakete. Antigeno bakar batzuk, B-zelulak zuzenean aktiba baditzake ere, gehienetan hauek aktibatu ahal izateko T linfozitoen laguntza behar da (antigeno timo dependente deritze).

3) Plaketak

Tronbozito izena ere hartzen dute, megakariozitoetatik eratorritako zelula zatiak dira, nukleo gabekoak, Normalean, odol milimetro kubiko bakoitzeko 250.000 eta 300.000 plaketa inguru daude.. Odolaren koagulazioan parte hartzen dute,plaketak zauriak ixten laguntzen dutelako

3- Hematopoiesia

Hematopoiesia edo hemopoiesia odoleko elementu formeen (eritrozito, leukozito eta plaketa) eraketa prozesua da. Prozesu hau desberdintzatu gabeko zelula ama hematopoietiko pluripotentzialetik edo stem cell abiatzen da.Odoleko elementu formeen bizi zikloa erlatiboki laburra da, egun batzuetatik aste batzuetarainokoa. Horregatik, bizitza osoan zehar ordezkatuak dira galerak berriztatzeko. Gizaki helduetan hezur muina da elementu hauen eraketa tokia.Jaio aurretik hematopoiesia leku desberdinetan gertatzen da:

Lehenengo fasean, enbrioiak bi aste dituenean, mesenkiman burutzen da. Lehenengo odol hodi eta zelulen formazioa da.

Bigarren fasean, enbrioiak sei aste dituenean, gibelean eta barean ematen da.

5

Page 6: Odol Zirkulazio aparatua

Azkenik, lau hilabete dituenean, lehendabiziko hezurrak eratzen hasten dira eta hauetan hezur muina egongo da, hematopoiesiaren gertalekua.

Jaio ondoren, hezur muinean soilik eratuko dira odoleko elementu formeak. Hala ere, larrialdi egoera batean gibelak eta bareak hematopoiesi ahalmena berreskura dezakete.Hezur muina oso ugaria da jaioberrietan, denborarekin ordea odoleko zelula aitzindarien kopurua murriztuz doa eta toki askotan ehun adipotsuz ordezkatzen da. Dena den, humero eta femur hezurren muturretan, saihetsetan, esternoian, pelbisan eta ornoetan hezur muina mantendu egiten da.

4- Odol-Gatzapena

Prozesu honetan berrogeita hamar bat substantzia aurkitu dira. Batzuek prozesuari laguntzen diote prokoagulanteak eta besteek, aldiz, inhibitu egiten dute antikoagulanteak. Egoera normalean antikoagulante gehiago dago, baina odol-hodi bat apurtzen denean prokoagulanteen kopurua handitzen da.

Mekanismo orokorra:

a) odol-hodi baten hausturaren ondoren protronbinaren substantzia aktibatzaile eratzen da.b) Aktibatzaileak protronbina tronbina bihurtzen du

6

Page 7: Odol Zirkulazio aparatua

c) Tronbinak fibrinogenoa fibrina bihurtzen du. Fibrina-harizpiek eritrozitoak, plaketak eta odol plasma biltzen dituzte, sare tridimentsionala eratuz, fibrinak kristalizatzen duenean, odolbatua eratzen da odoljarioa ekiditzeko.

Fibrinolisia, odolbatuaren funtzioa bete ondoren fibrina disolbaezina disolbagarria bihurtzea da, horretarako plasminogenoaren aktibatzaileak beharrezkoak dira, hauek plasminogenoa plasmina bihurtzen dute, eta plasminak fibrina disolbagarria bihurtzen du odolbatua desegiteko

5- Linfa

Kapilarretako paretak oso meheak direnez, odol-plasma pareta hauetatik iragazten da, zirkulazio-aparatutik irtenez eta ehunetako zelula guztiak bustiz. Honi zelularteko likidoa deritzo eta hemendik hartuko dituzte zelulek behar dituzten elikagaiak eta bertara botako hondakinak..Likido hau hodi linfatikoetan sartuko da eta orduan sortuko da linfa. Bere konposaketa, odol-plasmaren antzekoa da (ura, proteinak,elektrolitoak,aa-ak, glukosa) baina proteinen kopurua txikia da eta lipidoena handia. Ez dago globulu gorririk baina globulu zurien kopurua handia da batez ere leukozitoen kopurua.

Beraz, linfa sistemaren funtzio nagusia zera da; kapilarretatik ehunetara pasatzen den plasma biltzea. Sistema hau hodi eta gongoil linfatikoz eraturik dago.

a) Hodi linfatikoak

Hodi linfatikoak kapilar linfatikoetan dute hasiera; pixkanaka bilduz doaz eta bena linfatikoak osatuz, gehienak oso txikiak izanik. Hodi hauek linfa daramate barnean eta balbulaz beterik daude, linfa atzera itzul

7

Page 8: Odol Zirkulazio aparatua

ez dadin. Balbuletan dilatatu egiten dira hodiak eta horregatik errosario-itxurakoak dira.Linfa itzultzen da zirkulazio aparatura subklabia benetan zehar.

b) Gongoil linfatikoakLinfa-hodiak elkartzen diren tokietan, gongoil linfatiko izeneko zelula-multzoak azaltzen dira. Gongoil bakoitzera linfa-hodi bat baino gehiago iristen dira eta bakarra ateratzen da bertatik. Hauetan ematen da linfozito ugalketa; beraz, gongoiletatik ateratzen den linfak linfozito gehiago izango ditu sartu denak baino, beste aldetik gongoil linfatikoetan linfa garbitzen da hemen bakterioak,onddoak, minbiziaren zelulak … fagozitatuak direlako.Gongoil linfatikoak toki jakinetan egoten dira; lepo, besape eta iztaietan. Infekzioa izaten denean handitu egiten dira, toki hauetan garbantzu baten neurriko koskorrak nabaritzen direlarik.

Laburtuz, hauek dira sistema linfatikoaren funtzioak:

1. Ehunetako zelulak defendatzea (gongoilek iragazkin bezala jokatzen dute; linfa oso astiro doanez gongoiletan gorputz arrotzak (bakterioak, etab.) harrapatuko ditu eta linfozitoek fagozitatu.

2. Liseriketan, lipidoak eta beste molekula handiak (zenbait proteína…) jaso. Horiek ezin dira zuzenean odolera pasatu.

3. Odoleko substantzia ugari berreskuratu.

6- Zirkulazio Sistemak. Sistema motak eta osagaiak

Animalia guztiek ez dute zirkulazio sistemaren baten beharrik. Zenbait animalia taldetan (zelenteratuetan, platelmintoetan eta belakietan) mantenugaiak, oxigenoa eta hondakinak inolako arazorik gabe sartzen eta irteten dira zeluletatik difusioz. Honelako animalia gehienak txikiak dira, zelula kopuru txikikoa eta haien jarduera metabolikoak sinpleak dira ere bai. Gainerako animaliek zirkulazio sistemaren bat dute.

Zirkulazio sistemak irekiak ala itxiak izaten dira. Zirkulazio sistema irekietan, odolak ez du odol hodietatik soilik zirkulatzen. Hauetatik irtendakoan aske geratzen da odol aintzirak osatuz. Odolak oso mantso zirkulatzen du, presio

8

Page 9: Odol Zirkulazio aparatua

baxuarekin eta zuzenean bustitzen ditu organoak. Zirkulazio sistema mota hau zenbait ornogabe taldek ( artropodoek, bibalbioek…) dute eta likidoari hemolinfa deritzo.

Zirkulazio sistema itxietan, odolak odol hodien barnealdetik zirkulatzen du beti eta honen osagaiek odol hodietara sartu edo hauetatik irteteko hodietako hormak zeharkatu egin behar dituzte. Beraz, organoek inoiz ez dute odola zuzenean ukitzen, likido interstiziala baizik. Likido honek zelulen eta odolaren artean bitarteko lana burutzen du.

Sistema itxia irekia baino aurreratuagotzat hartzen da. Hodi itxietan odolak azkarrago eta presio altuagoarekin zirkulatzen du. Jarduera metaboliko handiko animaliek dute honelako sistema: ornodunek, zefalopodoek eta anelidoek. Baina bada salbuespenik ere: intsektuak. Izan ere, intsektuek metabolismo bizia izan arren zirkulazio sistema irekia dute hauen arnas sistema bitxi eta eraginkorra dela eta.

Odol zirkulazio sistemak (batez ere itxiak) honakoek osatzen dituzte: garraio-bideak (odolak), higidura sortzen duen motor edo ponpak (bihotzak) eta zirkulatzean zeharkatzen dituen konduktuek (hodiek).

7- Ornodunen odol zirkulazio sistemak

a) SISTEMA MOTAK

Ornodunek zirkulazio sistema itxiak dituzte. Arrainek bihotza bitan banatuta dute: aurikula eta bentrikulua. Bentrikuluak odola orkatzetarantz bultzatzen du eta kapilarretan gas trukea gertatzen da. Gero arterien bitartez odol oxigenatua gorputzeko ehun guztietara eramaten da eta zainetatik zehar oxigenorik gabeko odola aurikulatik bihotzera itzultzen. Arrainek zirkulazio bakuna dutela esaten da, zirkuitu bakarra izatean bihotzak oxigenorik gabeko odola soilik ponpatzen baitu.

Gainerako ornodunek zirkulazio bikoitza dute, hots, bi zirkuitukoa. Luzeenak (sistemikoak) bihotza eta gorputzeko ehun guztiak lotzen ditu; laburrenak, berriz (biriketakoak), bihotza eta birikak. Dirudienez biriketako arnasketa hastearekin batera beharrezkoa izan zen oxigenodun odola eta oxigenorik gabea bereiztea zirkulazio desberdinetatik igaroaraziz. Honela, lan horietako bakoitzak bere bidea egiten du zirkulazio sistema eraginkorrago bihurtuz.

9

Page 10: Odol Zirkulazio aparatua

Anfibioek eta narrastiek (krokodiloek izan ezik) bi aurikulako eta bentrikulu bakarreko bihotza dute. Narrastietan gainera bentrikuluaren alde bat zatituta dago. Biriketako odol oxigenatua ezkerreko aurikulan sartzen da eta ehunetako oxigenorik gabekoa eskuinekoan. Bentrikuluak odola bultzatzen du: oxigenatua ehunetara eta oxigenorik gabea biriketara. Zirkulazio sistema hau bikoitza da baina osatugabea. Izan ere, bentrikulu bakarrak ponpatu behar du bai odol oxigenatua eta bai oxigenorik gabea eta hortaz, ezin da eragotzi nahas daitezen.

Krokodiloen, hegaztien eta ugaztunen bihotzetan lau barrunbe daude: bi aurikula eta bi bentrikulu. Krokodiloetan, baina, badago komunikaziorik bi bentrikuluen artean, txikia izan arren. Eskuineko aurikulak ehunetako odola jasotzen du eta eskuineko bentrikulua odol hori biriketarantz bidaltzeaz arduratzen da.

Gero, behin odola oxigenatuta biriketatik ezkerreko aurikulara itzultzen da eta ezkerreko bentrikuluak gorputzeko ehun guztietara bultzatzen du.

Zirkulazio sistema hau bikoitza eta osoa da; izan ere, oxigenorik gabeko odola eta oxigenoduna ez dira inoiz nahasten. Zirkulazio sistema hau da, hain zuzen ere, sistemarik eraginkorrena.

10

Page 11: Odol Zirkulazio aparatua

b) UGAZTUNEN BIHOTZA

Bihotza bizitzeko organo nagusietakoa da, berak ponpatzen baitu odola giza gorputzaren atal guztietarantz. Aparatu kardiobaskularraren atal nagusia da, beraz. Bihotzaren muskuluak miokardioa izena du. Hiru funtzio betetzen ditu miokardioak:

Bulkada kardiakoa sortu Bulkada kardiakoa eroan Bihotzaren uzkurketa

Perikardioa, aldiz, organo honen inguruan dagoen mintz serosa (estaldura epitelio ehuna) da. Perikardioa diafragmari, pleurari eta bularrezurrari lotuta dago eta modu honetan tinko eusten dio bihotzari.

Bihotza lau barrunbez osatuta dago: bi aurikulaz (eskuinekoa: AES; ezkerrekoa: AEZ) eta bi bentrikuluz (eskuinekoa: BES; ezkerrekoa: BEZ). Egia esan, bi bihotz edo ponpaz aritu beharko genuke: eskuinekoaz eta ezkerrekoaz. Izan ere, horietako bakoitzak dagokion zirkuitura ponpatzen du odola (birika zirkulaziora eta zirkulazio orokorrera). Gizaki helduen bihotzetan bi aldeak erabat bereizita daude eta honi esker oxigenodun odola eta oxigenorik gabea ez dira nahasten.

Estruktura

Barrutik kanporuntz bihotzak ondorengo kapak ditu:

Endokardioa: endotelioaren mintz serosoa eta barruko estalduraren ehun konektiboa, zeinarekin odola kontaktuan jartzen den. Horrez gain, zuntz elastikoak eta kolagenozko zuntzak, odol-hodiak eta muskulu zuntz espezifikoak ere baditu. Bere barnean trabekula haragitsuak aurkitzen ditugu, hauen bidez bihotzaren kontrakziorako erresistentzia handitzen da.

Miokardioa: Muskulu ehunaz osatuta dago; itxuraz muskulu ildaskatuaren antzekoa bada ere, baditu zenbait ezaugarri berezi: zuntzak elkarren artean gurutzatu egiten direla, odola gorputzean zehar ponpatzera arduratzen dena honen kontrakzioaren bidez. Geruza honetan ere, ehun konektiboa, odol kapilarrak, kapilar linfatikoak eta nerbio zuntzak aurki ditzakegu.

11

Page 12: Odol Zirkulazio aparatua

Epikardioa: geruza fin serosa da bihotza inguratzen duena berarekin kapilarrak eta nerbio zuntzak eramanaz. Hau perikardioaren barnean dago. .

Barrunbeak

Bihotza lau barrunbetan bereizten da, bi aurikula eta bi bentrikulutan hain zuzen ere: ·

Eskuineko aurikula: Eskuineko aurikulak oxigenorik gabeko odola jasotzen du goialdetik goiko kabaren bidez eta behealdetik beheko kabaren bidez. Ondoren odol hori eskuineko bentrikulura ponpatzen du diastolean, balbula trikuspidean zehar.

Ezkerreko aurikula : Ezkerreko aurikulak oxigenatutako odola jasotzen du biriketako zainen bidez. Ondoren odol hori ezkerreko bentrikulura ponpatzen du diastolean,balbula mitralean zehar. ·Aurikuletako pareta mehea da, bere eginkizun nagusia bete ahal izateko: zainetatik zehar bihotzean sartzen den odola biltzea.

Eskuineko bentrikula: Eskuineko bentrikuluak oxigenorik gabeko odola jasotzen du eskuineko aurikulatik balbula trikuspidearen bidez. Ondoren odol hori biriketako arteria bietara ponpatzen du sistolean, biriketako Ezkerreko bentrikula: Ezkerreko bentrikuluak oxigenatutako odola jasotzen du ezkerreko aurikulatik balbula mitralaren bidez. Ondoren odol hori aorta arteriara ponpatzen du sistolean, balbula aortikoan zehar.Bentrikulu hormari dagokionez, miokardio lodi-lodia du, batez ere ezkerrekoak. Eta zentzuzkoa da hala izatea, zirkuitu orokorra biriketakoa baino luzeagoa baita.

Balbulak: Balbula kardiakoak barrunbeak elkarrengandik bereizten dituzten estrukturak dira eta odolak atzera egin dezan eragozten dute.Aurikulen eta bentrikuluen inguruan kokaturik daude eta bentrikulu eta irteerako arterien artean. Honako lau balbula bereizten ditugu:

Balbula trikuspidea : eskuineko aurikula eskuineko bentrikulutik bereizten du.

Birika-balbula : bentrikulua eta birika-arteria bereizten ditu.

Balbula mitrala : ezkerreko aurikula eta ezkerreko bentrikulua bereizten ditu.

Balbula aortikoa : ezkerreko bentrikulua eta aorta arteria bereizten ditu.

12

Page 13: Odol Zirkulazio aparatua

c) UGAZTUNEK DITUZTEN HODI MOTAK

Alde batetik,arteriak dituzte,hau da, odola bihotzetik kapilarretara eramaten duten hodiak. Arterien hormak hiru geruza ditu: a) barnealdekoa: endotelio ezkatatsuz estalita dago eta zuntz elastiko eta kolagenoak ditu .b) erdikoa: guztietan handiena eta muskulu leun zein zuntz elastiko ugari dituena.c) kanpoaldekoa : mehea da eta zuntz elastikoz eta kolagenoa osatuta dago.Oro har, arterietako pareta zainetakoa baino ladiagoa da eta hau dela eta askoz ere presio handiagoa jasan dezakete.

Bestalde zainak dituzte, odolak kapilarretatik bihotzera joateko zeharkatzen dituen hodiak. Zainetako paretak ere hiru geruza ditu baina arterietako hormarekin alderatuz gero badira zenbait desberdintasun: zainetako pareta meheagoa da eta giharre zein zuntz elastiko gutxiago ditu. Gainera zainetako paretetan aldizka-aldizka balbula semilunarrak daude, odolak atzera egin ez dezan.

Azkenik, kapilarrak dituzte, arteriak (arteriolak) eta zainak (benulak) lotzen dituzten hodiak. Kapilarretako pareta oso mehea da (7-10 μm-ko diametroduna), zelulez osatutako geruza bakarra du, ez du ez zuntz elastikorik ez muskulu zuntzik eta mintz basal mehez inguratuta dago.

13

Page 14: Odol Zirkulazio aparatua

8- Odolaren zirkulazioa

Bihotz taupada:

Bihotza ponpa modukoa da eta honi esker odolak hodietan zehar zirkulatu ahal izateko ezinbesteko diren presio desberdintasunak sortzen dira zirkulazio aparatuan.Bihotza uzkurtzen denean,haren bolumena txikitu eta presioa handiagotu egiten da. Honek odola bultzatzean hodietan sartzera eta hauetan zirkulatzera behartzen du.

Bihotza modu erritmikoan uzkurtzen da (giza espeziean minutuko 70 bat aldiz). Beraz, bihotz giharreak lan itzela burutzen du bizitza osoan zehar.Alabaina,lan hau ez da etengabea; izan ere, uzkurdura bakoitzaren ostean atsedenaldi edo erlaxazio une bat izaten da. Segida erregular honi, uzkurdura (sistole) eta erlaxazio (diastole) aldi bakoitzari,bihotz taupada esaten zaio.

Ugaztunen bihotz taupadetan hiru etapa bereizten dira.:

1. Lehenbizikoan bi aurikulak aldi berean uzkurtzen dira (sistole aurikularra). Modu honetan odol guztia bentrikuluetan sartzen da balbula aurikulo-bentrikularretatik zehar (hots,balbula mitral eta trikuspidetik zehar). Etapa honek oso gutxi irauten du eta diastole bentrikularraren ondoren gertatzen da.

2. Lehenbiziko etapa hau gertatu eta berehala bigarrena hasten da: bi bentrikuluak uzkurtu egiten dira (sistole bentrikularra). Hau gertatzen denean odolak presio handia jasaten du eta presio horrek bultzatuta odola aorta eta birika arterietara irteten da balbula semilunarrak irekitzen direnean (hodi horietara odola sartzea eragozten baitute). Logikoki, odolak aurikuletarantz atzera egiteko joera ere badu eta hau ekiditeko balbula mitrala eta trikuspidea itxi egiten dira. Itxiera hau bat-batekoa da eta lehen bihotz hotsa delako zarata isila eragiten du. Denbora tarte horretan aurikulak erlaxatzen hasiak dira (diastole aurikularra). Sistole bentrikularrak 0,30 segundo inguru irauten du gizakion bihotzean.

3. Hirugarren etapan, aurikulak eta bentrikuluak erlaxatu egiten dira (diastole aurikularra eta bentrikularra). Aortara eta birika arterietara sartutako odolak berriro bentrikuluetara joateko joera du baina hodi hauetako balbula semilunarrak ixteak errefluxua ekiditen du. Itxiera honek, bestalde, bigarren bihotz hotsa eragiten du. Bienbitartean aurikulak kaba zainetik eta birika zainetatik datorren odolaz betetzen dira. Honek odolak aurikuletan duen presioa handiagotzen du

14

Page 15: Odol Zirkulazio aparatua

balbula aurikulobentrikularrak irekiaraziz odola bentrikuluetan sartzen hasten delarik.Diastoleak gizakiongan 0,5 segundo irauten du, bataz beste.

Bihotz erritmoa animalia batzuetatik besteetara aldatu egiten da animaliaren jarduera maila eta tamainaren arabera.Animalia handiek eta ez oso aktiboek taupada gutxi izaten dituzte minutuko (elefenteek 25, bakailaoek 30…). Animalia txiki eta aktiboek,aldiz, erritmo bizia izaten dute (katuek 125,saguek 400,satitsu nanoek 800!…).Bihotz taupada bakoitzean aurikuletan eta bentrikuluetan egoera batzuk errepikatzen dira.Ziklo kardiako horren barruan laxatzeko fase bat dago, diastole deritzona eta jarraian beste bat,uzkurtzeko fasea,sistole deritzona

9- Arterietako eta zainetako zirkulazioa

Bihotzak uzkurtzean egiten duen indarrak eragiten du beste faktore batzuekin batera arterietako odol presioa. Zirkulazio sistema itxietan, odolak arterietan duen presioa hiru faktoreren menpe dago:bihotz taupaden indarra,odol kantitatea eta hodien diametroa. Bentrikuluen sistole bakoitzean odol kantitate jakina bultzatzen da bentrikuluetatik aorta eta birika arterietara.Odolak presioa egiten du arterietako hormetan,presiorik handiena bihotzaren irteeran eta ezkerreko bentrikuluak indar handiagoa duenez odol presioa ere handiagoa da aortan birika arterietan baino (gizakietan 120mmHg-koa eta 30mmHg-koa, hurrenez hurren). Honek zer esan nahi duen hobeto jabetzeko adibide bat jarriko dugu:aorta bihotzaren irteeran zulatuko balitz odolak 1,8m-ko altuera hartuko luke.Hala eta guztiz ere, hauek presio handienak edo sistolikoak dira.Diastolean balio horiek txikiagotu

15

Page 16: Odol Zirkulazio aparatua

egiten dira: gizakietan baliorik txikiena 80 mmHg ingurukoa izaten da aortan eta 8 mmHg-koa birika arterietan (presio diastolikoa).

Arterietako pareta elastikoa da eta honi esker presio desberdintasunak leundu egiten dira.Gainera, odola arterietan aldizka-aldizka sartu arren,odol laster etengabea osatzen du kapilarretara iristen denerako elastikotasun horri esker.Odola bihotzetik urruntzen doan heinean odol presioa txikiagotuz doa. Hodietako leku batzuetan eta besteetan presio presioz desberdina izate horrek eragiten du odola mugimenduan mantenaraztea. Presiorik handiena aortan izaten da eta txikiena bihotzaren sarreran dauden zain handietan.Baina zergatik txikiagotzen da presioa? Alde batetik odolak hodietan zehar zirkulatzean erresistentziari (marruskadurari) aurre egin behar diolako.Honetaz gain, beste bi eragile azpimarratu behar dira:leku bakoitzean hodiek zeharkako sekzioan duten azalera eta hodien diametroa.Hau dela eta,arterioletan presioa azkar txikiagotzen da eta odola kapilarretara iristen denean presioa oso baxua da, hauetatik aurrera ere txikiagotzen jarraitzen duelarik.

Odola kapilar estuetatik igarotzea dirudiena baino prozesu konplexuagoa da. Odolak ez du bide bakarra egiten (arteriola, kapilarra, benula); aitzitik, arterioletatik irtetean zenbait bide aurkitzen ditu.Eskuarki, kapilarretako odol presioa baxua izaten da. Dakizuenez,odolaren eta zelulen arteko substantzia elkartrukea kapilarretan gertatzen da,zehazki esateko, zelulek daudeneko ehun espazioarekin egiten dute trukea, substantzia hauek kapilarretako hormetatik zehar igarotzea kapilarretako presioaren baitan dagoelarik,hein handi batean.

Zainek askoz ere odol presio baxuagoa jasan behar izaten dute. Horregatik dute hain pareta mehea. Hala ere,zainen hasieran eta amaieran odol presioa ezberdina den arren presio desberdintasuna ez da nahikoa odola mugiarazteko. Kontuan izan behar da odolaren presio hidrostatikoak eragin negatiboa duela beheko zainetan,zirkulazioa eragozteraino. Beraz, odolak zainetan aurrera nola egiten duen ulertzeko bihotz taupadak ez beste eragile batzuetara jo behar da. Horien artean honako hau da azpimarragarriena: muskuluak uzkurtzeak eragiten duen indarra.Izan ere, indar honek hurbil dauden zainak zapaltzen ditu balbulen lanarekin bat eginda odolak zainetan zehar aurrera egin dezan eraginez.

10- ZIRKULAZIO SISTEMA LINFATIKOA

Ornodunetan, sistema linfatikoak likido interstizialaren zati bat jaso eta ondoren zirkulazio uharrera eramaten du. Sistema linfatikoa linfa hodiek eta kapilarrek osatzen dute. Linfa kapilarretako muturretako bat itxita egoten da eta paretak, odol kapilarretakoak bezala, endotelioz osaturik daude. oro har, sistema linfatikoa eta zainena nahiko antzekoak dira: linfa bihotzerantz doa beti linfa hodiek eta zainek antzeko egitura dute eta linfak atzera egin dezan eragozteko balbulak dituzte.

Bestalde, odolak zainetan zehar bezala honako bi alderdi hauek eragiten dute linfak hodietan zehar zirkulaztea: hodien inguruko muskuluak uzkurtzeak, batetik eta linfak atzera egin dezan ekiditen duten balbulen jardunak, bestetik.

16

Page 17: Odol Zirkulazio aparatua

Ibilbidean zehar, gongoil linfatikoak daude tarteka: ehun aroleko masak dira eta babes funtzioak dituzten linfozito ugari daude haietan.

Buruaren eskuinaldetik, eskuineko besotik eta toraxaren eskuinaldetik datozen linfa hodiek bat egin eta linfa zain nagusia eratzen dute. Gero zain hau eskuineko zain subklabioan amaitzen da. Bestalde, hodi torazikoa dago: behealdeko gorputz adarretatik, sabeletik, ezkerreko besotik eta toraxaren eta buruaren ezkerraldetik datorren linfa jasotzen du ezkerreko subklabioan isurtzeko. Zain subklabiak goiko kaba benan bukatzen dira eta zain honetatik linfa bihotzera doa.

Ornodun ez ugaztun batzuek “bihotz linfatikoak” dituzte linfa bultzarazteko.

11- Homeostasia

Barne ingurunearen oreka mantenarazten duten prozesuen multzoa da, bizitzarako ezinbesteko baldintza. Barne inguruneko hainbat osagairen kontzentrazioa, pHa eta tenperatura muga zehatzen artean mantentzen dituzten autoerregulazio mekanismoak biltzen ditu bere baitan.Goiko eta beheko mugen artean mantendu beharreko bataz besteko balioari parametro edo konstante fisiologiko deritzo. Mekanismo homeostatikoek parametro hauetan gertatzen diren desoreka txikienak antzeman eta ostera ere oreka daitezen erantzunak abiaraziko dituzte.

Mekanismo hauen adibide gisa homeotermia aipa genezake; hau da, tenperatura konstante mantentzea. Ingurune tenperatura baxua denean odoleko tenperatura jaitsi egiten da, hipotalamoko errezeptoreak kitzikatu eta gorputzeko tenperaturak goruntz egin dezan eragingo duten prozesuak martxan jarriz: odol hodi periferikoen uzkurtzea, izerdi guruinen aktibitatea murriztea, metabolismoa areagotzea eta hotzikarak agerraraztea, besteak beste. tenperaturak gora egingo balu, kontrako ekintzak burutuko lirateke: odol hodien dilatatzea, izerditzea, metabolismoa moteltzea… Modu honetan hipotalamoak tenperatura 37ºC-tik urruntzen denean pizten den termostato baten moduan jokatzen du.

Zenbaitetan infekzio edota bestelako kasuren batzutan sukarra sortuko da. Babes mekanismoa da, beraz, ez da antipiretikoak hartuz jaitsiarazi behar,

17

Page 18: Odol Zirkulazio aparatua

muga arriskutsuetara iristen ez den bitartean (40ºC). Sukarrak leukozitoen egitekoa azkartzen du, gorputz arrotzak deusezteko ahalmena areagotu eta bakterioen hazkuntzarako ezinbestekoa den odoleko burdin kantitatea gutxiagotzen du mikroorganismoen garapena geldiaraziz.

Barne inguruneko beste parametro garrantzitsu bat oreka osmotikoa da (homoosmia). izaki bizidunen ohiko kontzentrazio osmotikoa 1000tik 9koa da.

Presio osmotikoaren erregulazioa digestio aparatuan hasten da, xurgatzen den kiloak gatzetan likido organikoek dutenaren antzeko kontzentrazioa baitu. Odolera presio osmotiko baxuko likido dexente iritsiko balitz, gibel eta barean ura metatu eta ondoren poliki-poliki askatuko lukete, gatz kontzentrazioa ahalik eta gutxien alda dadin.

Hala ere, erregulazio mekanismorik garrantzitsuena giltzurrunen esku dago. Organu hauek uraren eta disolbaturiko substantzien kanporatzea molda dezakete; gorputzak ur gehiegi duenean gehiago kanporatu eta solutuak gordez edota ur eskasian alderantzizko prozesua burutuz.

Azkenik, pHa nuetralitate inguruan mantentzen duten mekanismoak daude (isoionia). Tanpoi deritzen sistemek burutzen dute, hauetako askotan azido ahul batek (fosforikoa, karbonikoa) eta euretatik eratorriko gatzek (fosfato, bikarbonato) parte hartzen dute.

Lotutako gaixotasunak

18

Page 19: Odol Zirkulazio aparatua

Kardiologia da hauetaz arduratzen den espezialitate medikoa. Gaixotasuna oso aurreratua eta beste konponbiderik gabekoa, Bihotzeko kirurgiaren espezialistak arduratu behar dira. Diagnostikoa lortzeko oso garrantzitsua da miaketa fisiko ona egitea. Bestela, proba osagarriak baliatzen dituzte kardiologoek ahalik eta zehaztasun handiena lortzeko. Gaixotasunei dagokienez, hauexek dira aipagarrienak:

Arritmia: arritmia hitzak bihotzaren sistema elektrikoan gertatutako asaldura multzo handia barne hartzen du. Sailkapen orokor handia eginez, arritmiak azkarregi (takikardiak) edo motelegi (bradikardiak) joan daitezke, eta erregular edo irregularrak izan daitezke. Halaber, arritmiak egoera patologikoa edo anormala islatu dezake baina fisiologikoak edo normalak izan daitezke ere bai. Patologikoen artean bizitza arriskuan ipintzen dituztenak daude, fibrilazio bentrikularra adibidez, baina hain larriak ez direnak ohikoagoak dira, guztien buruan fibrilazio aurikularra dugularik.

Bihotzaren tumoreak: Gure ehunetan, zenbait zelula zatitzen dira, eta beste batzuk sortzen dira, zelula zaharren eta hondatuta daudenen lekua ordezkatzeko. Horretarako, oreka bat mantendu behar da hiltzen direnen eta sortzen direnen artean, baina oreka hori aldatu egiten bada, tumorea sortzen da, hau da, antolatu gabeko ehun masa.

Kardiopatia iskemikoa: miokardioaren (bihotzaren muskulua) gaixotasuna da, arteria koronarioetan gertatutako estutasun baten ondorioz. Mundu mailan heriotza-tasa handia eragiten du.

Miokardiopatiak: bihotza sarritan asimetrikoa izan ohi da, hau da, bihotzaren zati bat bestea baino lodiagoa da miokardioaren ondorioz. Miokardioa, bihotzaren ehunik garrantzitsuena da.

Perikardioaren gaixotasunak: perikardioaren inflamazioa da eta ezaugarriak onakoak dira: mina eta bihotz taupaden sekuentziazio irregularra.

Kolesterola: kolesterola beharrezkoa da gure ehunak osasuntsu mantentzeko, baina gehiegizko kantitatean kaltea eragiten du, odol odietatik odola igarotzea oztopatzen baitu. Beraz, bihotzera odola ongi iristea eragozten du.

19

Page 20: Odol Zirkulazio aparatua

20