noaua! 36 alea

24
! ! H A M A B O S T E K A R I A ! ! 1998ko otsailak 13 III. urtea Usurbil, 36. Zenbakia T T unel beltzari irteera unel beltzari irteera aurkitu nahian aurkitu nahian

Upload: egunea

Post on 28-Mar-2016

266 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: NOAUA! 36 alea

!!H A M A B O S T E K A R I A

!!1998ko otsailak 13 III. urtea Usurbil, 36. Zenbakia

TTunel beltzari irteeraunel beltzari irteeraaurkitu nahianaurkitu nahian

Page 2: NOAUA! 36 alea

a zo z oe z a

i19

97ko

ots

aila

k13

2 Noaua! 36.zk. Usurbil

Txerrimunik ordainetan

1998-01-29Dionisio Bengoetxea

Esnal75 urte

Aginaga

Kerman BruñoArrieta

1998-01-17Aginaga

Ane GonzalezMendizabal1998-01-30Kaleberri

Tamara RodriguezPalacios

1998-01-27Olarriondo

Jaiotzak Hildakoak

Otsailaren 17an bost urte betekodira Garazi Basurto Korta jaio zene-tik. Gutxi falta da Garazi! Zuk,merienda prestatu eta familiaosoak ospatuko dugu zurekin.Zorionak, zorionak eta zorionak!

Otsailaren 24ean mende erdiagehi bat beteko dituzu. Erdi haubezalakoa izan dadila hurrengoaere. Zorionak, Ramon Udabe, zurefamiliaren partetik.

Nerea Usandizga, aurten ere ezduzu zure urtemuga ospatuko,

baina horrek ez du esan nahi 28anzure jubilazioa ez dugunik ukatuko.Zorion berezi bat bisiesta izateaga-

tik. 22 urte ez, 5 1/2 dituzu!

Otsailaren 15ean bigarren bikoajasoko dun. A zer pixua! Argazkian

bezain lirain mantentzen ba haiz,ez hago gaizki. Zorionak eta 22

muxu, Irati De Miguel. Zure kuadrila

Julen Arteaga Iriondo. Otsailaren15ean 11 urte betetzera doanmutiko jator horri, zorionak!Etxekoen partez.

Alaitz Kamino, Zorionak “titi”!Berandu baina seguru. Zure egunaeta (Santa Ageda, otsailak 5)ondo pasa duzulakoan, muxuhaundi bat zure lagunen partez.

Aupa rubia!Otsailaren 6ean 47 urte beteondoren ondo ezta? ZorionakItziar Aizpurua Aizpuru eta urteaskotarako!

Lur Errekondo, “Buxtangorriko”bihurriari otsailaren 16an 3 urte egi-ten dituelako. Zorionak! Uxoa,Maider eta Oihanen partetik.

Zorionak Jokin Errasti!Zure 22. urtebetetzean, otsailaren

1ean, gutxi gastatu zenuenez,gogoratu txotx garaian gaudela.

Muxu haundi bat zure ingurukoen partez

Zorionak amona Elena!Zure familia eta inguruko lagunen(apopiloen) partez. Muxu haundi

bat. 1929-2-05.

Hi, Josu Errekondo! Berriz erebadatorrela otsailaren 18a. Bere

“motzean” bizitza ere luzatzen aridukela...Horrelaxe, urte askotara-

ko...

Otsailaren 26an, 24 urte betekodituk. Hi ere aurrera hoa! Eta ez

ezak pentsa gonbidatzetik libratu-ko haizenik. Zorionak Garikoitz

Agorreta! Hire lagunak.

Page 3: NOAUA! 36 alea

1998koo

tsaila

k13

Usurbil 36.zk. Noaua! 3

er irizten?

Noaua!Usurbilgo hamabostekaria

Argitaratzailea: Noaua! KulturElkartea. Kale Nagusia, 37 - 20.170USURBIL (Gipuzkoa) Tlf. eta faxa(943) 36 03 21. e-mail:[email protected]

Zuzendaria: Olatz Altuna.Kazetariak: Ainhoa Azpiroz, IdoiaTorregarai, Josu Aranberri,Garikoitz Udabe.Kolaboratzaileak: Pedro MariMatxain, Ines Kamino, LeireAtxega, Iñaki Labaka, IratxeBegiristain, Amagoia Mujika,Xabier Arregi, Pako Agudo,Alfontso Vidal, Nieves Aranburu,Luis Aranalde, Zaloa Arnaiz, MaribiÁrrospide, Agurtzane Solabarrieta,Joseba Pellejero, Joxe Aginaga,Ainara Uribe, Eider Jauregi, OlatzLeoz, Agustin Esnaola, IzaskunZubiria, Olatz Goenaga etaBegoña Arriaga. Administrazioa:Arantxa Usarralde, Aitor Pikabeaeta Nerea Kamino. ErredakzioKontseilua: Olatz Altuna, GarikoitzUdabe, Jose Jabier Furundarena,Iñigo Azpiroz, Idoia Torregarai,Josu Aranberri, Ainhoa Azpiroz.

Maketazioa eta diseinua:Susana Martin, Aitziber Elortza,Olatz Goenaga eta MertxeGonzalez. Dokumentazioa: IdoiaAgirre. Informatika: Pili Lizaso.Banaketa: Mertxe Jimenez, TxeloVidal eta Iker Muguruza.Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.Sukaldaria: Joxe Mari Sarasola.Tirada: 2.200 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96

ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza,Industrialdea 1 - 2, 20.160 Lasarte-Oria.

Noaua! hamabostekariak ezdu bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzienerantzunkizunik.

Troiako tunela.Zaldierrekak Orian

ibaieratzeko pasatzenduen errepide azpiko

tunela.

Negutegi efektua gero etanabarmenagoa dugun

garai honetan eta haren eragi-nez ez badirudi ere, neguan sar-tuta gaudela esan genezake,mendira joatea gustuko dugu-nontzat, behintzat, garai ederra.Gehien bat asteburuetan pirine-oetara joaten garen mendizaleamorratu eta ez hainbestekoak,udaratik honuntz zerbait alda-tzen ari dela nabaritzen dugu.Nahi baino gutxiago, bainamendiak elurrez estali dira pai-saia erabat aldatuz eta gu, nolaez,oinez edo eskiz zuritasun hor-taz gozatzeko paisaia horrekinbat egiteko irrikitan.

Beste urtaroetan, eguzki gozo-aren berotasunak lagunduta,pirinio zabal horretan, makinabat mendizale, txirrindulari, kaño-nista, hegalari, domingero etaabarrek egiten dugu topo.Zabaltasun horri esker moldatzenda mendi-katea gure eraso geroeta gogorragoak irensteko.Baina hotzak hasten direnean,jende andana guzti horren zatihaundi bat horretarako prestatu-ta dauden eremu zehatzetaraeskiatzera joaten gara.Mendizale batzuek bakarrik aldeegiten dute masifikazio horreta-tik, eskiz edo oinez, baina eremuhauetatik at.

Orokorrean hiru eratako eskijarduerak aurki genitzake: jeitsie-rakoa (alpinoa), iraupenekoaeta trabesiakoa. Lehenengoada ahalegin gutxiena eskatzenduena eta arrakastatsuena gure

artean, Andatza K.K.E-k antolatu-tako irteerarik arrakastatsuenaurtero. Moda bat bihurtu delaesan genezake. Orain arte abe-ratsentzat egina zegoena iaedonork praktika dezake gauregun, diru eskuratze erraztasuna-gatik edo. Izan ere, ez da baterekirol merkea, baina modak berehatzaparretan harrapatuta gauz-ka. azken puntako ekipoa, ahalden jantzirik dotoreena, kolorez-ko betaurrekoak, ezpain-arkatzfosforitoak..., dena urtean doze-naren bat egunetan erabiltzeko.Eta forfait gero eta garestiagoakahaztu gabe, 3000 pezetatikgora eguneko. Gaur egun bizidugun gizarte kontsumistarenadibide adierazgarrienetakoadela esango nuke.

Mendiari lotuta dagoenez, era-giten duen kaltea izugarria da.Moda hau indartzen doan neu-rrian, eski estazioen kopurua etatamaina haunditzen doa.Ondorioz, mendiko paisaiak etaartza, ugatza, eper-zuria... etalandare alpinoen gisako biztanleahulek, honi lotuta bultzatzendiren azpiegitura itzelen inpaktusakonak jasan behar dituzte.

Mendia maite dugunok birritanzera pentsatu beharko genuke:eski estazioetan gure trebeziakerakusten ari garenean, ez otegoazen benetako mendizaleta-sunetik irristan. Ostirala iristendenean moda mamu honekbere egingo gaituela badakigunarren.

Eskiaz irristanEskiaz irristan

Iñaki RekondoIñaki Rekondo

MendizaleaMendizalea

386386bazkide ditu Noaua!k.

Zu ere egin zaitezbazkideUsurbilgo Udalak

diruz lagundutakoaldizkaria

Kultura sailakdiruz lagundutako

aldizkaria

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutako aldizkaria

Page 4: NOAUA! 36 alea

ka-mika19

98ko

ots

aila

k13

4 Noaua! 36.zk.Usurbil

TelesforoArdoak

Kale Nagusia, 25Telf. 36 12 20

Zuremahairakoegokienak

TABERNA7 t´erdietan

irekitzen dugu Irazu kalea,12Tlf: 36 02 17

Goiz goizetik gosariak

Buru-azalar en zainketaIle-apainketa

Etxebeste , 3 Tel. 37 16 85

EAJ-PNVK H.B-RENAURREKONTUEI EGINDA-

KO PROPOSAMENAK

Gure herriko zenbait beha-rren aurrean, herritar batzueniritzia jasoaz, haur txikientzakojolaserako “aterpe” bat pres-tatzea egokitzat jotzengenuen eta horretarakoBustinzulon udalak hartukoduen lokala oso egokitzatjotzen genuen. H.Bren aldetikezezko borobila jaso genuen.

Udaleko aurrekontuak, daki-zuen bezala, oso potoloakdira, aurtengoa, adibidez,667.576.338 pezetakoa da.EAJ-PNVk behin eta berrizAuditoria bat eskatu du, diru-tza haundi hau egoki erabiliaizan den ala ez jakiteko.Aurten berriz ere ezezkoa jasodugu. Zeren beldur dira?

Denok dakigun bezala,Usurbilgo kanpandorreko erlo-juak herritar guztiei eskaintzendie bere zerbitzua, beraz, ego-

kia litzateke udala bere kon-ponketaz arduratzea. Hemenere ezezkoa jaso dugu.

Beraz, arrazoi hauek etabeste ugariengatik ezetz esandiegu aurtengo aurrekontuei.

EAJ-PNV Usurbilgo Uri BuruBatzarra

HILETA EZTABAIDAGARRIHURA

Jende askok galdetu ditNoaua!n Jabier Pikabeak ida-tzitako eskutitza irakurri ondo-ren, ea noiz egin dudan hiletaeztabaidagarri hura, hau da,hildakoa euskaldun petoa etaelizkizuna erdia euskaraz etaerdia gaztelaniaz. Nik ez nuenzuzendu hileta meza hura,kanpoko apaiz batek baizik.Euskararen erabilpenaz ez dutkexa haundirik jaso Aginagakokristau elkartetik.

Luis Aranalde. Aginagako apaiza.

OKERRAK ZUZENDUZ

35. alean zenbait akats egingenituen, nabarmenak gaine-ra:

-Azalean 34. alea dela ager-tzen da eta hori ez da horrela.Urtarrilak 30ean ateratakoalea Noaua!ren 35. zenbakiada, ondoren barnean dato-rren moduan.

-Joxe Antonio Altuna, zorionagurretan, urtebete gaztetudugu. Otsailaren 7an ez zituen55 urte egin, 56 baizik.

-Atxega jauregiaren alokai-ruari dagokionez, alokatzenduenak ez du 100 milioikoerrenta ordaindu beharko.

-34. aleko lehiaketaren ira-bazlea Jon Arruti zela jarrigenuen eta halaxe da, bainaez genuen lehiaketaren eran-tzunik eman. Karretila antzekohura Andatza mendian dago,gurutzetik buzoira bidean,baina gurutzetik oso gertu.

Erredakzio kontseilua

xirr

ikit

uti

k Ikusten al duzu zein“kategoriko” itxuraduen gure aleen bil-dumak? Oraindik ereez duzula zeureaegin? Ba, mugitu atze-kaldea, eta eskatufalta zaizkizun aleak.Urte eta erdianUsurbilen gertatutakoguztia etxean izandezakezu. A ze altxo-rra!!!

Page 5: NOAUA! 36 alea

erriketan1998ko

otsa

ilak

13Usurbil 36.zk. Noaua! 5

Inauteri menu berezia otsailaren 21eanSardin zaharrak oliotan

Bakailao tortila200 kg.ko Igeldoko txekorra 16 ordutan errea

2.200 pta.Tel.: 36 20 49 Zubieta Gazta, menbriloa eta intxaurrak

Gogoratzen al zara okindegian lanean noizhasi zinen?

Gogoratuko ez naiz, ba! Ni jaiotzerako etxeanokindegia zegoen. Hala ere, 14 urterekin hasi

nintzen ogia egiten. Eskolarako tamainakogogoa nuen, ez joateagatik edozer gauza egi-teko prest nengoen. Okindegitza ofizio ona ez

izan arren gustora ibiltzen nintzen.

Lan asko egin beharko zen garai hartan.

Orain bezalako makinariarik ez zegoen garaihartan. Batzutan lehenago, bestetan berandua-

go, niri deika eta deika ibiltzen ziren eta esna-tzen nintzenean joan eta han aritzen ginen.

Ogia egin aurretik lan haundia egiten zen, egu-rra ekarri, hirina deskargatu...

Orain berriz...

Orain dena erabat aldatua dago. Ogia nolaegiten duten begira jartzen naiz eta ogia egi-

ten sekula ikusi ez eta kalean paseatzen dihoa-nak adina ulertzen dut: ezer gutxi. Bateko leba-

dura dela, bestetik bestea, hurrengoa... guklegabia erabiltzen genuen. Labeak ere bakarrik

egiten du lana, lehen, ordea...

Soldaduskan ere okina izan zinen?

Soldaduskan hiru urte eta erdi egin nituen etahan ere “panaderitzan” aritu behar izan nuen.

Baina orain ogi partitzen ibiltzen zara ezta?

Soldaduskan egon ondoren ogi banatzen hasinintzen. Zaldiekin banatzen zuteneko garai huraezagutu nuen, baina orain dela 60 urte inguruekarri zen lehenengo kotxea gure etxera.18urterekin atera nuen kotxeko karneta, bainaogia banatzen ez nintzen hasi 25 urte izan arte.Orio aldera joaten ginen beti, aginagako base-

rriak, Oriokoak. Orain, aldiz, gauzak asko aldatudira.

Zer dela eta?

Lehen astean bitan hartzen zen ogia, ogi haun-diak izaten ziren. Orain egunean egunekoa ereaz da nahi izaten, goizean goizekoa eta arra-tsaldean arratsaldekoa. Jan ere gutxi egiten dagainera. Gaur egun nire etxean jaten dena nikgosaltzerakoan jaten nuen lehen.

Lehen esan duzu soldaduskan hiru urte eginzenituela. Non egon zinen denbora horretan?

Afrikan bi urte egin nituen. Bartzelonako kuartelbatera joatea egokitu zitzaigula esan zigutenbaina guk ez Bartzelonan eta ezta beste lekue-tan ere ez genuen kuartelik ikusi, destakamen-tuetan, kanpamentuaetan egoten ginen.

Eta Afrikan zer moduz?

Tetuanen egon nintzen denbora askoan, bainaCeutan, Tanger-en, bueltaka hortxe ibiltzenginen, leku batetik bestera. Gu soldaduskangeundenean II. gerrate mundiala zegoen.Afrikako leku batetik, Urdaiagatik Usurbil ikusikobagenu bezalaxe ikusten genuen Gibraltargoharkaitza. Gau batean alemanak bonbardea-tzera joan ziren, baina ez zen bat bera ere gai-neratu, “antiaereo” indartsuak zituzten nonbaitingelesek.

Dantzari fina omen zinen gaztetan.

10 urterekin dantza taldean hasi eta sei urtezhor ibili ginen dantzan herriko auzo guztietanbueltaka. Donostian ere dantzatu genuen,Atotxan hain zuzen ere. Orduan ikusi nuen sokti-ra lehiaketa bat lehen aldiz. Usurbilgoak biga-rren gelditu zirela gogoratzen naiz.

JORGE AIZPURUA ZEBERIO

“Ai panadero etorri hadi...” bai, Jorge“panadero” da bera. 76 urte ditu eta

txiki-txikitatik izan du ogia lagun. Orainere ezin da ogirik gabe bizi.

Page 6: NOAUA! 36 alea

alej i ran19

98ko

ots

aila

k13

6 Noaua! 36.zk.Usurbil

Txokoalde eta obrak, obraketa Txokoalde. Biak azken

hilabete hauetan ondo loturikdaude. Uholdeak izan zirenetikia zortzi hilabete pasa dira etaegun hartan izandako honda-mendiak konpontzen dihardu-te oraindik. Erreka agerianpasatzeko lanak kaxkoraino iri-tsi dira. Errekari bide zabal etahaundia egin diote, etorkizu-nean uholdeekin arazorik ezizateko. Momentu honetan,behean ari dira lanean, errekabidea egiteko azken zatiabesterik ez baita falta.

Uholdeen obrak ez bainabeste bi lan ere aurrera doazTxokoalde auzoan. Auzoko

frontoia berritzen ari dira.Estalki zaharra kendu ziotenlehendabizi, alboetako sosten-guak jarri ondoren eta orainestalki berria ere jarri berriadiote. Bertan pelotan jokatze-ko aukera izango da laister,garai bateko apustu eta

hamaiketako bikain haiekberriz egiteko parada ederra.Eta noski, egun pasa egin nahiduenarentzat ere txoko politadugu Txokoalde.

Aparkatzeko arazoak egondaitezkeela? Horretarakoegingo dute aparkalekuberria. Proiektuaren berri txokohonetan eman izan dugulehen ere, lurrak mugitzen erehasi ziren baina azken hilabe-teetan ez dute ezer egin.Dirudienez udalak arazotxobatzuk ditu, aparkalekuaibaiaren ondoan baitago.Hala ere, arazo hauek kon-pontzean laister izango duguaparkalekua.

Olatz Goenaga

Lan eta lan uholdeak ahaztu nahian

TXOKOALDE

Sustotarako ere ez. Oraindela aste batzuk ezusteko

galanta hartu genuen Aritzeta1eko bizilagunek.

Gu lasai-lasai geunden etxe-an, baina halako batean hotsikaragarria entzun genuen.“Zer gertatu da?” Zera, beirajasotzeko kamioi hoietakobatek, bihurgunea ematera-koan etxebizitzako balkoiaukitu eta honen zati bat botazuen. Ez zuen kamoiak berakbalkoia jo, honek atzean zera-man grua antzekoak baizik.

Orain kalteak konpontzenhasiak dira eta laister utzikodute lehen zegoen moduan.Hurrengoan ere kontuz ibilibeharko dugu kamioi hau

pasatzen denean, agian zatihaundiagoa eramango dueta.

Bestalde, Kaleberriko kalee-tako hormak , aspaldiko par-tez zuri-zuri ikusi nituen lehen-goan. hormetan itsatsitako

kartelak eta antzekoak ken-tzen jo eta su aritu dira udale-ko langileak. Leku batzuek,kartelik gabe ikusita ezezagu-nak egiten zaizkigu , kartelezbeteta ikusten ohitu ondoren...

Azkenik, azken orduko kon-tuak ere baditut. Inauteriak iri-tsi dira eta urteroko festa erebai. Aurten gaia musika delajakingo duzue eta Drindotstaldearekin dantzaldia egon-go dela ere bai. Hala ere,martxoan, frontoian beste eki-taldi bat ere iragarrita bada-go . Su Ta Gar eta Kashbadtaldeek kontzertua eskainikoomen dute martxoaren erdialdera. Zurrumurruak besterikez dira.

Balkoirik gabe gelditu ginen ia

KALEBERRI Ines Kamino

Page 7: NOAUA! 36 alea

1998koo

tsaila

k13

Usurbil 36.zk. Noaua! 7

ej i ran

Inauteriak, inauteriak... zerjantzi behar dut, nondik

aterako ditut erropak? Betikokontua, azkenengo momentuarte ezer ere ez. Ez da bestebatzuen kasua. Atxegaldekoemakume mozorrotuak zerbaitprestatzen hasiak izango dira,ziur egon.

Guk, ordea, ezin. Otsailekoazterketetan murgilduta egongara azken hilabete honetaneta orain ikasleak garelaahaztu eta ondo pasatzekogaraia iritsi da, zerbaiterakoizango dira inauteriak ezta?

Azterketak prestatzen ari nin-tzenean, Noaua!n kronikaegiteko unetxo bat hartu dut..

Izan ere, Atxegaldeko urba-nizazio berria egiten noiz hasi-ko zain gaudenean urbaniza-zio zaharrean arazotxo batzukbadaude. Ariztitxo kalean,adibidez, espaloiaren zati batpuskatuta dago.Mahaspildegialderantz hartuta,eskuin aldetikbeheruntz zoazela,oso egoera txarre-an dago espaloia-ren zati bat.Udaleko langileekpiboteak jarridituztenez, urbani-zazioa berria eginarte itxoin beharkodugu.

Bestalde, Mahaspildegiaurreko aparkalekuaren bes-taldean dagoen zelaiarenegoera tamalgarria da, basu-ra poltsak, zikinkeria...denetikaurkituko duzu han.

Amagoia Mujika

Inauteriak, ze arraio!

ATXEGALDE

Lata ematera hemen natorberriz ere. Azken hilabete

hauetan beste zeregin batzukizan ditut, ez nolanahikoakgainera, eta berriz ere zueikontu zahar aspergarriren bat

kontatzeko esperantzan natororaingoan.

Azeri kontuak berriz ere. Izanere, azeri zaharren bat gose-ak akabatzen dabil inguru

hauetan. Goialde horretanaspertuta behe-ra jeisten da,usainean hauere, jaki gozorenbat non ehizatu-ko. Espabilatuaanimalia!Gauean jeitsieta inork ikustenez dueneanzapla! oilaskorenbat aurrena,oilasko batzuk

gero eta arkumeen atzetik,susa dagoen animalia bezala,hurrena.

Gauean, iluntasuna lagunduela, etxe tartera jeitsi etatxakurren pareko animalienmoduan guk utzitako zaborrakarakatzen ditu. Lehen herrirajeisteko beldur izaten ziren,orain, ordea, uxatu zaizkie bel-hur haiek. Zaborraren ondorenoilatokia izan ohi da hurrengopausua, handik eta hemendikharrapatu eta jaten saiatukoda.

Kontuz ibiltzea duela! Lehenere Pellejero eta Ringok batharrapatu zuten eta orain eregogo biziz daude.

Azeriak Kalezarko kaleetan

KALEZAR Pedro Mari Matxain

Page 8: NOAUA! 36 alea

alej i ran19

98ko

ots

aila

k13

8 Noaua! 36.zk.Usurbil

Iazko ekainaren 1ean eurijasa haundia izan zen, bai

Usurbilen eta baita Gipuzkoanere. Baina, nire lehendabizikoartikulu honek ez du ekaineanizan zen euri jasa haundi huragogoratu nahi, haren ondoriozgure auzoan konpondu ezdiren gauzen salaketa eginbaizik.

Auzoaren historian, bertako-ak kontatutakoari esker, auzohonetan betidanik ur ederraizan da. Lau bat iturri zeuden.Denetan edateko ur ederraateratzen zen, batean erropakgarbitzen zituzten eta besteanneguan ur epela eta udaranfreskoa ateratzen zen ura.

Etxeak eraikitzen hasi zireneaniturri haietatik hiru kanalizatueta estali egin zituzten. Orain,gaurko arauek, ez lukete iturrihaiek estaltzen utziko.

Geratzen den iturria, Altzon-doko iturria da. Iturri honen uragutxi batzuek aprobetxatuizan due, nahikoa ezkutuanbaitago. Baina, udalak, horijakinik, ura aprobetxatzekoauzoan bi iturri publiko jarrizituen, horrela jende gehiagokur eder hori edateko aukeraizan du. Tratatu gabekoa izanarren jendeak gustokoa zuen.

Ekainean izandako euri jasa-ren ondoren iturriak urik gabegelditu ziren. Auzokide batzu-

ek udalean eskaerak sartuomen dituzte, baina alferrik.Auzokide batzuek, zutabehonetan, iturria konpontzekoeskatzeko esan didate, auzoki-deek eta kronika hau irakurrikodutenek ur hori edateko auke-ra izan dezaten.

Agustin Esnaola

Uholdeen arrastoan

SANTUENEA

Kaleberrin parkea eginbehar dutela irakurri berri

dut Noaua!n. Baldintzak irakur-tzen hasi eta belar-parkea ezdela segituan ohartu naiz.Orain dagoen berdegunetik

gutxi izango du hark, bolato-kiak, aparkaleku eta estalpea-ri emango baitiete garrantzia.

Urdaiagan, ez dugu horrela-ko arazorik. Leizekaldekoparke lerdena da honen adie-

razgarri. Nonaurkitukoduzu egunapasatzekoleku haubaino hobe-rik? Ez dalan errazaizango.Umeentzakojolaslekua,zuhaitz azpi-ko itzalpeak,eguzkia har-

tzeko zelai berdeak... denetikdu Urdaiagako parke honek.Hala ere, badakigu parkehaundiago baten lehen zatiabesterik ez dela. Etorkizuneanparke haundiagoa egitekoasmoa du udalak.

Noiz ez dakigu, bainaLeizekalde parkea haundia-goa eta politagoa izango da.Udarako egunetan eta negu-ko egun eguzkitsuetan egunpasa joateko, Urdaiagakoparkea baino leku hobeakgutxi izango dira. Orain, gai-nera, komun publikoa jartze-kotan ez dira ba? Askoz hobe.Guztien artean txukunagomantenduko dugu parkea,behar beharrezkoa da eta!

Leizekaldeko parkearekin jolasean

URDAIAGA Leire Atxega

Page 9: NOAUA! 36 alea

1998koo

tsaila

k13

Usurbil 36.zk. Noaua! 9

ej i ran

1996ko otsailaren 25eanegin nuen sarrera Agina-

gako erretore moduan; elizkizu-na bukatu ondoren, herriko kirolelkartera bueltatxo bat egitekoasmoa hartu genuen JabierPikabea eta biok.

Hirukote bat ikusi nuen hamai-ketakoa bukatzen. Norbaitekesan zien ni nintzela erretoreberria eta haietako batek zerabota zidan: ondo egin duk ho-na etortzearekin, gu ez gaituketa hara (elizara ) joango”.Egun horretan bertan hartunuen soziedadeko partaide iza-teko erabakia. Izan ere, elizaragutxitan edo inoiz ez zirenei joa-ten, ondo iruditzen zitzaien pa-rrokoa beren artean azaltzea.

Geroztik, Elkartea topaguneegokia bihurtu da niretzat; horaurkitu ditut sinisdun, sisnisgabe,ateo... Erlijioarekin kezkatuak,axolagabeak, konserbadore-ak... Botikan bezala, denetik.Egia, baita ere, ardoak edotxakolinak lagunduta (“in vinoveritas”, esaten zuten erro-manoek), kezka erlijiosoez erra-zago mintzatzen garela.

Kritika foroa ere bada. Han-kasartzerik egin badut hitzaldi-an, kantatzean, beren gustoko-a ez den ideiaren batean... ezdidate bat bera ere barkatzen,mahai inguruan botatzen dida-te. Hori bai, edukazio osoz; erditxantxetan, erdi serio, bainaondo ulertzeko moduan.

Atseden leku aparta delaesango nuke azkenik. Elizkizunaamaitu ondoren elizkizunarenkatedrala bihurtzen da guresoziedadea; lehia bizian jardu-ten dute Ramon, Joanito etabesteek, hamaiketako hobeanork prestatu.

Luis Aranalde

Aginagako Kirol Elkartea, lagunartea

AGINAGA

Konturatu baino lehen,inauteriek, atea kox-kox jo

dute, gure buruan oraindikgabonak ahaztu gabe dau-denean. “Kimua Berriak” tal-deak ere Zubietako euskaljaian eta gabonetan hainbatekintza burutu ondoren, inau-terietan herri mailan zerbaitantolatzeko asmoa badu, etahorretarako auzotar guztieideia hor doakie.

Zubietan zehar desfile antze-ko bat egiteko asmoa dugu,orain arte egin ditugunantzezlanak gogoratu etabeharrezkoa bada antzerkitxiki bat ere prestatu geneza-ke, guztia hain gurea denZubieta alaitzeko. Horixe da

gure asmoa,baina egitasmohau egi bihurtuedo ez zure eskudago.

Zuetako norbai-tek parte hartunahi balu, otsai-laren 15ean,igandean,Zubietako eskolatxikietan bildukogara arratsalde-ko laurak aldera.Edozein adinekopertsona izan da ere, gureartean ongietorria izangozara, guztiak onartzen baititu-gu Zubietako “Kimu Berriak”taldean.

Animo! ez dezala inork esanzubietarrok ez dugula umore-rik, ea denon rtean auzoantalde haundi eta sendo batosatzen dugun.

Inauterietarako prestakuntzan

ZUBIETA Izasun Zubiria

Page 10: NOAUA! 36 alea

IN

KE S T

A

IN

KE S

T

A

Vicente LeronesMayordomo

Kaleberri

Behin edo behinmozorrotu izan

nahiz baina inaute-rietan ez dut mozorrotzeko ohitu-rarik. Inauterietan ikusten denez,agian bakoitzaren sexuarekinados ez dagoen jende askodago gizarte honetan.

1998

koo

tsa

ilak

1310 Noaua! 36.zk. Usurbil

MariaTaboadaAntelo

Olarriondo

Aurten eznaiz mozo-

rrotuko. Noiz edo behin zer-bait jantzi izan dut baina aur-ten ez dut uste. Besteek ezezagutzeko mutilak neskazjazten dira. Batzuei nabari-tzen zaie mutilak direla,baina beste batzuei... Herrianbadago urtero emakumeazoso ondo jazten den bat.

Haritz JauregiAgirre

Kaleberri

Betidanikmozorrotu

izan naiz, etaaurten ere ez dut huts egingo.Gizonezkoa emakumezkoajanztean grazi haundia ema-ten duelako izango da, ezdakit.

AinaraArnaizIbarguren

Atxegalde

Ni txikitatikmozorro-

tzen naiz, ikastolara joatennintzenetik. Aurten ere as-moa badut, baina ez dizuetesango zertaz. Mutilak nes-kaz zergatik mozorrotzendiren ez dakit, agian horrelagustora sentitzen dira.

Gaizka LizartzaEtxeberria

Etxealdia

Txiki-txikitatikmozorrotu izan

naiz inauterietan.Mozorrotzea sorpresa izaten daeta horregatik ez dizuet esangozertaz mozorrotuko naizen. Horibai, mutilak mutilez eta neskakneskez mozorrotu behar dute.

Oskar UribeNavarro

Kalezar

Inauterigehienetan

mozorrotunaiz, eta aurten ere bai,hala ere zertaz ez dizuetesango. Iaz neskaz mozorrtunintzen. Zergatik? Graziagehiago emateko, agian.

Koro AzkueMendizabal

Kalezar

Inoiz ez naizmozorrotu, txiki-

tan ere ez etaaurten ere alaba mozorrotukodut baina ni ez. Emakumeakgizonezko mozorrotzea edoalderantziz, urtean behin zer-bait desberdina egiteko auke-ra dagoelako izango da.

Ana ArrutiZubiria

Kaleberri

Normaleanmozorro-

tzen naiz,azken laupabost urtetaninauterietan mozorrotu naizeta aurten ere asmoabadut. Nire ustez, inauterie-tako sexu aldaketa, bakoi-tza bestearen postuan jar-tzeko egingo du jendeak,aldatzeko.

InauterietanInauterietanmozorrmozorrotzen zara?otzen zara?ZerZergatik, askotan,gatik, askotan,

mutilak neskazmutilak neskazjazten dira etajazten dira eta

alderantziz?alderantziz?

erorrek esan

Kale nagusia, 2-2-2DTlf. Denda 36 46 37

Etxea 36 52 99

BAINUKOALTZARIAK

ITURGINDEGIAGAZTE DENDA

Etxebeste kalea,3 - Tlf. 36 11 06

%50ekodeskontua

Eguneko bazkariaketa afariak

Nagusia,6Tlf 36 27 25

20170 Usurbil(Gipuzkoa)

Page 11: NOAUA! 36 alea

1998koo

tsaila

k13

Usurbil 36.zk. Noaua! 11

ontzeju txikia

• Pintxo aukera bikaina• Gosari bereziak

xabiere aritegia

Aritzeta, 2 36 19 78%

Mota guztietako Aseguroakzure zerbitzurako

MARKEL OLAIZOLAASEGURU AGENTEA / Zbk. 200009

Aritzeta, 1 Tlf: (943) 37 18 0720170 Usurbil (Gipuzkoa)

GENERALIAseguru Konpainia

Zumartegi industrialdeaAitzezarra kalea, 4 Tel.: 36 60 49

Ospakizunak eta despedidak

Aparkalekua

USURBIL

Arkume erretegia

Arkumea parrilan Barazkiak parrilanHaurrentzako parkea Etxeko berezitasunak

Hirugarrenean bai! Atxegajauregia errentan hartze-

ko hirugarren lehiaketak berefruitua eman du. Atxega jau-regian hotel antzeko bat jarri-ko dute. Gaizki pentsatzenhasi zaretenak kendu pentsa-mendu hori burutik, jauregihonetan horrelako zerbait jar-tzea ezinezkoa baita.

Inguruan dauden industrial-deak kontuan hartuta, Atxegajauregian, langile, merkatari-tza ordezkari eta horrelakoen-tzat mokaduak, bazkariak,afariak... eman eta gauapasa ahal izateko lekua jar-tzea da elkarte honen helbu-rua. Eraikinaren izaera histori-koa errespetatzea ezinbestekobaldintza da bihurtu da etajauregiaren elementu apain-garri guztiak errespetatubeharko dituzte zaharberritzelanak egiterakoan.

Atxega jauregiko behe-solai-ruak, kafetegia eta 80 pertso-nentzako jangela izango ditu;sotoan sukaldea egingo luke-te. Lehen solairuan, berriz,harrera eta hamar logela jarri-ko dituzte, bakoitza leihobanarekin. Teilatupeko solai-ruan azkenik, zortzi logela erai-kiko dituzte, bainu gela etaguzti. Guztira 18 logela izangoditu, beraz, Atxega

jauregiak. Industriagunetikgertueneko aldetik ezinduen-tzako sarrera egingo litzatekeeta, beste aldetik, lorategikopasealekuarekin bat egingoduen espaloia.

Orain, proiektua aurkeztekohiru hilabeteko epea dute,eta tramite guztiak burutuondoren, urtebete obrakbukatzeko.

18 logelako ostatua Atxega jauregian

1998. URTERAKO TAXI ZERBI-TZUEN PREZIO BERRIAK

Udalak 1998. urterako Gipuz-koako Taxien Elkarteak propo-satutako taxi prezio berriakonartu ditu. Bandera jeitsiera325 pezeta kobratuko dute.Egindako kilometro bakoitzeko110 pezeta kobratuko diraegunez eta 175 pzt. gau(23.00etatik 7.00etara) nahizjai egunetan. Itxarondako or-dua, berriz, 2.100 pzt. kobratu-ko dute egunez eta 3.300 ga-uez. Maletak eramatea kilo-metroko 75 pzt. kostako da.

UR EDANGARRIA ERAMATEKO PROIEKTUAK

Nekazaritza batzordeak,herriko nekazal premiak etaproiektuak aztertu ondoren,herriko baserri guztietara ur-edangarria eramateko proiek-tuari lehentasuna eman dio.Proiektu hau faseka burutzekoasmoa dago. 1998. urteanMaskulaitz, Arpidegieta,Gorostidi eta Tellegindegibaserrietara ura eramatekoasmoa dago eta Saria haundibaserrian, berriz, ur sareaosatu nahi da.

GURE PAKEA ZAHAR EGOITZAREN ARDURA

Eguzkitzaldean dagoenGure Pakea elkarteko taber-naren ustiapen iharduerarenardura hartu nahi duten guz-tiei deialdia egiten die udalak.Azken bost urteetan bere usti-apena Mª Teresa Alkortarenesku egon bada ere honek ezjarraitzeko asmoa agertu du.Beraz, udalak, tabernarenesplotazioa lehiaketara atera-tzea erabaki du. Lan hau har-tzeko asmoa duenak udale-txean eska beza informazioa.

Page 12: NOAUA! 36 alea

rreportaia19

98ko

ots

aila

k13

12 Noaua! 36.zk. Usurbil

Troia aldean ez da ahaz-tu oraindik ekainaren1eko uholdeek eragin-

dako txikizioa. Familia batekbaino gehiagok, urarenhatzaparretatik ihes eginnahian baserri edo etxearenteilatura igo behar izan zuen.Sei familik beren betiko etxe-ak utzi eta Troiatik alde eginbehar izan zuten. Azkenmende honetan uholde batbaino gehiago jasan beharizan dute Troiako bizilagunek,eta hau ez errepikatzekokonponbideren bat aurkitzeada beren helburua.

Orain arte jaso dutenlaguntza bakarra udalarenaizan da. Ekainak 1eko uhol-deetan Troian kaltetuak izanziren sei familiei ez Diputa-zioak, ez Eusko Jaurlaritzakezta Madrilgo gobernuakere, oraindik ez die pezetabat bera ere eman, eta ezdute dirulaguntza jasotzekoesperantza haundirik. Halaere, uholdeen arazoa kon-pontzeko, ahal den guztiaegiteko prest daude.

Bi motatako uholdeaksufritzen dituzte

Izan ere, uholdeen arazoaez da oraingoa. 1920azgeroztik 12 uholde izan diraTroian. Julian Zarautzen esa-netan bi eratako uholdeakjasan behar izaten dituzte.“Batzuetan Oria ibaiak gai-nezka egiten du. Ibaia hazitadatorrenean bere maila askoigo eta errepideko tubotikgora ura sartzen da Troiara.Bestea okerragoa da.Menditik etortzen diren urakZaldierrekan biltzean, urkorronte izugarria etortzen dabeherantz. Oria ere mailaaltuan egoten denez ur guz-tia Troian gelditzen da”.Azken hau gertatu zen ekai-naren 1eko uholdeetan. Troia

urez bete zen eta bertakobizilagun batzuek beren etxe-ak utzi eta teilatutik irtenbehar izan zuten.

Lehen esan bezala, arazoaez da oraingoa. 1950. urteanFrancisco Zarauz Arruti, JulianZarautzen aitona eta Troiabaserriko jabeak arazo beraaurkeztu zuen idatziz. Doku-mentu horretan FranciscoZarauzek zera dio: “1914. urtearte Troia aldameneko erre-

karen, Zaldierrekaren ur-ema-ria hazten zenean Troian ezzen uholderik izaten. Errekanahiz ibaia gehien hazteanere urak beren bidetik joatenziren, soilik inguruko lur batzukharrapatuaz”. 1914anDonostiatik Bilborako errepi-dea eta trenbidea egin zituz-ten eta, honekin batera,Zaldierrekaren ibairatzeko

obra. “Errekaren bide natura-la ez zen errespetatu. Arretxebaserriaren lurrak expropiatueta hortik egin zen ubideberria”.

1950. urteko idatzi honetanFrancisco Zarauzek uholdeenerru guztia eraikuntza lanhauek dutela dio.“Obrahauen ondotik uholdeak izandira Troian behin eta berriz.Zaldierreka hazten deneaneta Oria hazita datorreneanuholdeak izaten dira Troian,ubide berritik, ura ez baitalehengo modura pasatzen.Honela, bideaz goitik, Troian,uholdeak gertatzen dira”.

Troia auzoko uholdeetankaltetuak izan ziren bizilagu-nak bat datoz idatzi horretanesaten denarekin. “Troia zulo-an dago eta goiko eta be-heko urek tartean harrapa-tzen dute, batez ere erreka-ren ibairatzea egokia ezdelako. 78 urte pasa arrenarazo berdinarekin jarraitzendugu. Bitarte horretan, guresegurtasunerakodute ezeregin”. 1950. urtean Troianzegoen arazo berdinarekinjarraitzen dute 1998an.

Ekainaren 1eko uholdeenondoren mugitzen hasi ziren;

Troia: 12 uholde 78 urtetan

1950. urteko udale-ko sarrera bateanarazo berdina plan-

teatzen zuenFrancisco ZarauzTroiako jabeak

Page 13: NOAUA! 36 alea

rtaia1998ko

otsa

ilak

13Usurbil 36.zk. Noaua! 13

zerbait egin beharra zegoen.Udalera jo zuten lehenengoeta hau laguntzeko prestagertu zen. Bideetako injinerubati Zaldierrekak Troian sortu-tako uholdeen txostena egi-teko eskatu eta ondorioenzain gelditu ziren. Ondorioekarrazoia ematen zien.

Erreka ibaieratzeko pasabidea estuegia

Txostenaren araberaZaldierreka ibairatzerakoan45 metroko zati estalia dago,tunel antzekoa. Oria ibaianeurriz kanpo hazita datorre-nean, Oriako ura ubide horre-tatik Troiara sartu eta Zaldi-errekako urak Troian gelditukolirateke, uholdeak sortaraziz.Injineruaren ustez, Zaldierrekaerrepidearen alde batetikOriara pasatzeko lur azpikoubidea estuegia da. Oriaibaiaren eraginezbakarrik,honek gainezka egi-tean Troia baserriraino iritsidaitezke urak. Ur-emari haun-dietan, berriz,uholdeak sortze-ko arriskua areagotu egitenda , goitik eta behetik uraetortzean tunel horretan urapilatu egiten baita.

1950. urteko dokumentua,injineruaren txostena etaudalaren idatzia ForuAldundiko errepideetakoarduradunari, Eusko Jaurla-ritzako Obra Hidraulikoetakosailari eta Eusko Treni bidalieta erantzunaren zain geldituziren.

Foru Aldundiko errepideeta-ko zuzendari nagusiakberaiek ezin zutela ezer eginerantzun zien. Antton JaimeUgarteren arabera, “N-634errepidea aspaldi egin zeneta garai hartako legediakagintzen zituen tramiteakbetez egin ere. Beraz, orainaldaketak eta erantzunkizunaForu Aldundiari eskatzea ezda bidezkoa”. EuskoJaurlaritzaren Obra

Hidraulikoen sailak ez zuenerantzunik eman, baina joanden otsailaren 12an bilduziren bertako arduradunekineta konponbide bat aurkitunahian, Troiako arazoa azter-tuko zutela hitz eman zuten.

Troiako bizilagunek ez dutegauzak konponduko direna-ren esperantza haundiegirik.Julian Zarautzek dioenez,

poliki-poliki joan behar duteaurrera. “Nik badakit gauzakezin direla segituan konpon-du. Gure egoera berdineandauden asko egongo daEuskal Herrian eta guztiennahiak berehala asetzea ezi-nezkoa da. Hala ere, entzungaituztenean gustora”. Lehen

pausoa eman dute, eta orainpiska batean itxoin beharre-an daude.

Errepide azpiko errekabi-dea, tunela zabaltzea litzate-ke konponbideetako bat.Injineruaren azterketen ara-bera, Zaldierrekak eraginda-ko uholdeak konpontzekoirtenbiderik egokiena litzate-ke, baina lan horiek egitea-ren kostua izugarria izangolitzateke; 80-100 milioi inguru-koa eta tunela zabaltzeak,Oria ibaiak sortutako uholde-en arriskua areagotzea ekarri-ko luke.

Ekaineko uholdeen ondo-rioz, oraindik ez dute pezeta-rik ikusi. “Kalteak aseguruakordainduko dituela esatendigute, lasai egoteko. Halaere, guk zerbait gehiago nahidugu. Troian arrisku horrekinbizitzea ezinezkoa da, euriaegitean beti gaude beldurrakjota eta lo egin ezinik.Uholdeak galeraztea ezinez-koa bada alde egin beharkodugu, baina horren truke zer-bait eman diezagutela”.

Eusko JaurlaritzakoObra Hidraulikoetakosailak Troiako arazoaaztertuko dutela

agindu du

1920: ura 0,50 metrora iritsi zen sukaldean 4.000 peze-tako kalteak

1933: ura goiko logeletara iritsi zen, 5 metro. 17 behi eta 80 oilo hil ziren

1940: ikuiluan 2 metrotara iritsi zen ura1942: urak ikuiluko tresnak eraman zituen1949: sukaldean 3 metrotara iritsi zen ura traste guztiak

eramanaz1953: Zaldierrekak gainezka egin eta ura 3 metro

ingurura iritsi zen 1965: Oria ibaia igo eta 0.6 metroko ura 1969: metro bat inguru sukaldean Oria ibaia igo ondoren1975: Oria ibaia igo ondoren metro bat sukaldean1985: 1,75 metrora iritsi zen Oria ibaiak gainezka egin

ondoren1992: Zaldierrekak gainezka. 0,6 metro1997: Zaldierrekak gainezka egin ondoren ganba-

raraino iritsi zen ura. 7 metro.

TTrroia baserrian izan diroia baserrian izan diren uholdeak. 1920-1998en uholdeak. 1920-1998

Page 14: NOAUA! 36 alea

1998

koo

tsa

ilak

1314 Usurbil 36.zk. Noaua!

orrusalda

1995-1996an 2.356 liburu argitaratu ziren

Joan Mari Torrealdaik “XX. mendeko euskal liburu-en katalogoa III 1995-1996” lana aurkeztu zuen jo-

an den otsailaren 2an, mende honetako liburugintza-ren nondik norakoak jasotzen dituen lanaren hiruga-rren zatia hain zuzen ere. Liburu honen arabera, men-de honetako azken hamarkadan, urteko mila liburuatera dira Euskal Herrian. 1995 eta 1996 urteetan 2356liburu argitaratu ziren, 1900. urtetik 1973. urtera argita-ratu zen liburu kopuru bera. Torrealdai, 1977an hasizen euskal liburugintzaren azterketa hauek egiten.Katalogoaren hirugarren zatia aurkeztu ondoren,hemendik bi urtera atera nahi du laugarren liburuaeta mendea bukatzean bosgarrena eta azkena.

Atxilotu ondoren aske utzi zuten Xabier Miguel Ezkerra

Frantziako poliziak Xabier Miguel Ezkerra atxilotu zuenjoan den otsailaren 3an iparraldeko Arnegui herrian.

11.45etan bidean jarritako kontrol batean geldituondoren Hendaiako komisaldegira eraman zuten.Bertan poliziaren galdeketa jasan ondoren, atxilotu etahiru ordura aske utzi zuten. Xabier orain dela 21 urtepasa zen mugaz bestaldera. Errefuxiatuta egon ondo-ren 1986. urtean atxilotu eta bost urte egin zituen gar-tzela desberdinetan. 1991an gartzelatik irten eta Lillerakonfinatu zuten. 1995. urteko maiatzean, ordea, konfi-natuta egoteko agindua hautsi eta Baionara etorri zenbeste konfinatu batzuekin batera.

Aldaketak Aritzetako autobidea egiterakoan

A-8 autopista eta N-634 errepidea lotuko dituen auto-bidea egiteko lanak aurrera doaz. Irubide aldea

zeharo aldatu dute eta autobide berriaren oinarriak garbiikusiko dituzu bertatik pasatzerakoan. Azken asteetan,N-634 errepidera pasa dira lanak eta Irubiden karril batitxita egon ohi da. Bestalde, joan den otsailaren 3an dipu-tatuen kontseiluak egindako bileran, Aritzetako loturatikbehera autobideak norabide bakoitzean hiru karril izateaerabaki zuen. Hasiera batean, proiektuan bi karril aurrei-kusten ziren, baina segurtasuna areagotu nahian, hirukarril izango dira N-634tik autobidera pasatzerakoan.

San Esteban kalea, 8TLF 36 27 70

20170USURBIL

kafe bereziaIrazu kalea, 3 - Tlf. 37 00 13

pintxoak, bokataketa plater konbinatuak

Page 15: NOAUA! 36 alea

1998koo

tsaila

k13

Usurbil 36.zk. Noaua! 15

usalda

HILDAKOA N-634ANKALEZAR PAREAN

Joan den otsailaren1ean txirrindulari bat hilzen N-634 errepideanKalezar parean.Goizeko 9.25ak aldera,58 urteko Guillermo H. Sginekologoa N-634errepidetik Donostiaaldera zihoan txirrindaz,Kalezar parean bularre-an mina sentitu eta ber-tan erori zen momen-tuan. Dirudienez, mio-kardio atake bat jasanzuen eta DYAko kideakistripua izan eta denbo-ra gutxira bere oneraekartzen saiatu bazirenere txirrindularia bertanhil zen.

USURBILGO HERRIAEPAITUA

Datorren otsailaren26an Joxe AntonioAltuna alkatea epaitu-ko dute udalak intsumi-sioaren bidez ejerzitoa-rekin ez kolaboratzekohartu zuen erabakiaga-tik. 1994. urtean udalakejerzitoarekin kolabora-tu ez zuela eta, alkateaepaituko dute Donos-tiako auzitegian. Fiska-lak urtebeteko inhabili-tazioa eta 200.00 peze-tako isuna eskatu duzigortzat. Usurbilgointsumitu taldeak otsai-laren 26an 11.00etanepaitegi aurrean egin-go den konzentrazioradeitzen zaituzte

Joan den otsailaren 6an, goizaldera kotxe baterre zen Etxealdiako aparkalekuan. Dirudie-

nez, goizeko 2.30ak aldera, norbaitek su eman zi-on J.M.L-ren Nissan Patrolari. Suhiltzaileak eta Er-tzainak azkar bertaratu arren, erabat kixkalitagelditu zen. Dei anonimo batek, ertzain batekerabiltzen zuen kotxearen erreketa bere gainhartu zuen, euskal preso politikoekin elkartasunaeta Euskal Herriarentzat askatasuna aldarrikatuz.

Santa Ageda, Ageda, bihar da SantaAgeda... makilak hartu eta kantu-kantari ibili

ziren Udarregi ikastolako haurrak joan den otsaila-ren 4an. Eguraldi tristea bazen ere, Santa Agedabezperako abestiekin alaitu nahi izan zituztenherriko kaleak. Bi taldetan banatuta, garai bate-ko ohitura zaharra jarraituz, makilak astindu etakopla zaharrak kantatzeko aukera izan zuten ikas-tolako haurrek. Agedak entzun zituen, euria eregelditu egin zen eta!

Bideo eta ArgazkiakUsurbil tlf 36 14 87 oiartzun

USURBILGO HORTZ KLINIKAHaginak ondo dabiltzanean, sabela poz!

Kale Nagusia, 2 1.C4Tlf 37 08 78

20170USURBIL

FERNANDO PEREZ-MOSSO NENNINGERANTONIO BERNAL RUIZ DE OÑA

Udala eta Aginagako elizako junta adostasunbatera iritsi dira Aginagako eskola txikiaren

leku aldaketari dagokionean. Elizako lokaletakolehen solairuan dagoen gela bat eta ondoandagoenaren zati bat izan daitezke eskola txikia-ren egoitza berria. Egunen batean lokala haun-ditu beharko balitz juntak ez luke oztoporik jarriko.Junta eta udala akordio batera iritsi diren arren,hezkuntza sailaren oneritziaren zain daude orain.

Page 16: NOAUA! 36 alea

1998

koo

tsa

ilak

1316 Noaua! 36.zk. Usurbil

zerdi patsetan

Ugaldea poligonoa 36 - 2 - EskUsurbil - Gipuzkoa

en 37 19 54%

SERIGRAFIAT A n PO G R A F IA

KAMISETEN INPRIMAKETA

INDUSTRI ETaIRA GARKI SERIGRAFIA

ZUMET A MENUAK(Gutxienez 2lagunentzat)

-Etxeko ahate foie-a aran pasa eta pattarraz

-Itsaski entsalada hozber oa trufa zaporez

-Zapoa txangurr oz beterik eta itsaski saltsaz

-Aspizuna patata pur e, onddo eta pikilo

piperraz haragi saltsatan

- Etxeko azkenburukoen dastapena

-Ogia eta kafea

ZUMET AJATETXEA

Txoko alde, Tel.: 36 27 13 3.475 pta. (pertsonako)

Kale Nagusia, 2Tlf. 36 40 58

Dardotako munduko txapelduna Usurbilen

Haimar Zubeldia Mallorkako itzulian

Usurbildarrek ezin izan zio-ten Pedro Garcia,

“Chanpi”, munduko dardotxapeldunari aurre egin. Behineta berriz saiatu ziren arrenmadrildarrak ez zien aukerarikeman.

Pedro Garcia madrildar txa-pelduna Usurbilen izan zenjoan den otsailaren 10ean.Irrati tabernan dardo erakus-taldia egin zuen han bildu zire-nen gozamenerako. Usurbildardardo botatzaile onenakbehin eta berriz saiatu zirenhoni irabazten baina ez zutenberen helburua lortu. Aurrezsagardotegian izan bazirenere, madrildarrak erraztasunosoz betetzen zuen bere lana.

Izan ere “Champi” ren ibilbi-dea bikaina da. Bi aldiz izan

da binaka munduko txapel-dun, Europako bost txapelke-ta eskuratu ditu, bakarka etabinaka eta Espainiako bestebost txapelketetan lehen pos-tuan gelditzea lortu du, baibakarka eta bai taldeka.

Usurbildarrek ezin zuten sinis-tu ikusten ari zirena. Begianora han jartzen zituen dardo-ak. Ikasteko asko dute, beraz,oraindik, madrildarra bezalaegunean sei ordu entrenatzenhasi beharko dute.

Haimar Zubeldia profesio-nala da ja. Joan den

otsailaren 9an hasi zenMallorkako itzulian egin zuenbere debuta Euskadi-Euskalteltaldearekin. 20 urte besterik ezeta Olano, Zulle eta Ulrichmoduko txirrindulariekinlehian dugu urdaiagarra.

Profesionaletako lehen lais-terketa honetan ez zen bateregaizki ibili. Otsailaren 10ekoMallorkako itzuliko bigarrenetapan, adibidez, 19. postuaeskuratu zuen. Zenbait txirrin-dularik alde egin zuten arren

Haimar Zubeldiak talde nagu-siarekin sartzeko ez zuen inola-ko arazorik izan eta 19.pos-tuan iritsi zen helmugara.

Bera da estatu espainiarre-an profesionaletara igo dentxirrindularirik gazteena etamundu mailan ere gazteene-takoa da Haimar. Piskanaka-piskanaka profesionaletakoibiliari neurria hartu nahi dio.Horregatik, aurten ez du ziklokrosik egin. Laisterketa luzee-tan ez du parte hartuko etakonpetizio egunak ere gutxiizango ditu.

Page 17: NOAUA! 36 alea

Otsailak 13

Areto futboleko partidua(m): Xabier Edaritegia -Gurrutxaga Oiardo kirolde-gian, 20.45etan.

Otsailak 14

Goizeko 10.30etan Arruti-Iribar bikote usurbildarrakIntxaurrondoko txapelketa-ko kadeteen mailakopelota partidua jokatukodute bertako frontoian.

Añorgako frontoianIzagirre-Castresana bikoteusurbildarrak Gipuzkoakopelota liga jokatuko dutearratsaldeko 16.30etan.

Bigarren nazionaleko esku-baloi partidua (2N):Ereintza- Usurbil K.E

Eskubaloi partidua kadetemailan (m):Usurbil K.E-Corazonistas. Oiardo kirol-degian arratsaldeko16.30etan

Eskubaloi partidua jubenilmailan (m): Usurbil K.E-Corazonistas. Oiardo kirol-degian arratsaldeko18.00etan

Futbol partidua jubenil mai-lan(m): Orioko - Usurbil F.T.Antilla futbol zelaian

Eskolarteko pelota txapel-ketako partiduak herrikofrontoian alebin eta infantilmailak. 15.00etan.

Otsailak 15

Saskibaloiko partidua (m):Usurbil S.T - Uztapide.Oiardo kiroldegian10.00etan hasita.

Otsailak 20

Areto futboleko partidua(m): Aloña Mendi - XabierEdar. Oñatiko Zubikoa kirol-degian. 22.15etan.

Otsailak 21

Bigarren nazionaleko esku-baloi partidua (2N): UsurbilK.E- Pulpo. Oiardo kirolde-gian arratsaldeko18.00etan

Futbol partidua errejionalmailan(n): Usurbil F.T -Zumaiako. Harane futbolzelaian

Eskubaloi partidua jubenilmailan (m):Pulpo- UsurbilK.E. Zumaiako kiroldegian

Saskibaloiko partidua (m):Kevian Sport - Usurbil S.T -Karmelo Baldan arratsal-deko 20.15etan.

Otsailak 22

Futbol partidua jubenil mai-lan(m): Usurbil F.T - Zarautz.Harane futbol zelaian

Gipuzkoako ligako pelotapartiduak Oiartzunen.Arruti-Olasagasti usurbilda-rren partidua goizean

Usurbil 36.zk. Noaua! 171998koo

tsaila

k13

atsetan

FUTBOLA

ESKUBALOIA

SASKIBALOIA

ARETO FUTBOLA

PELOTA

Urtarrilak31-Otsailak 1Urtarrilak31-Otsailak 1

Otsailak 7-8Otsailak 7-8

A. Ondarroa 3 - Usurbil F.T 0 (2.R)Usurbil F.T 0 - Elgoibar 1 (ju.)Usurbil F.T 3 - Euskalduna 0 (ka.)Usurbil F.T 0 - Zumaiako 1 (n.)

Usurbil F.T. 3 - Loyolako 1 (2.R.)Usurbil F.T 1 - Mondragon 5 (ju.)Danena 2 - Usurbil F.T 3 (ka.)Antoniano 1 - Usurbil F.T 0 (n.)

Escolapios 25 - Usurbil 24 (2.N.)Usurbil 17 - Urdaneta 38 (ju.m)Usurbil 27 - Urdaneta 26 (ka.m)Hernani 15 - Usurbil 15 (ju.n)

Usurbil 21 - El Pilar 20 (2.N.)Askartza 31 - Usurbil 25 (ju.m)Askartza 21 - Usurbil 17 (ka.m)

Gipuzkoako liga

Usurbil S.T 45 - Askatuak 112

Hosfrinor 3 - Xabier Edar. 3

Gubi 1 - Xabier Edar. 1

R.: errejionalakN: nazionalaju.: jubenila

ka.: kadeteakn.: neskak m.: mutilak

Laburdurak

EE M A I T Z A KM A I T Z A K

Urtarrilak31-Otsailak 1Urtarrilak31-Otsailak 1

Otsailak 7-8Otsailak 7-8

Beti Gazte 70 - Usurbil S.T 23

Arizeta Kalea,1Tlf 36 21 64USURBIL

TABERNA JATETXEA

EGUZKITZA, 4TEL: 37 03 4420.170 USURBIL

Arruti-Olasagasti (Usurbil) 12Aranburu-Ormaetxea (Zizurkil) 22

Izagirre-Castresana (Usurbil) 7Orkaiztegi- Altuna (Ikaskirola) 22

OTSAILAK 13 ostirala

OTSAILAK 14 larunbata

OTSAILAK 15 igandea

OTSAILAK 20 ostirala

OTSAILAK 21 larunbata

OTSAILAK 22 igandea

ll

ll

ll

ll

ll

ll

ll

ll

ll

ll

ll

ll

ll

ll

ll

ll

Page 18: NOAUA! 36 alea

1998

ko o

tsa

ilak

1318 Noaua! 36.zk. Usurbil

Lehen munduko eta batezere Europako gizartea glo-balizazio prozesuan dago-

en garai honetan, Euskal kultu-ra herrikoiaren aldarrikapenaegin nahi dut.

Herri bat besteetatik bereiz-ten duen ezaugarria ez daindustri sare garrantzitsua, tek-nologi aurreratuena, edotaekonomi aberatsa izaten. Nahizeta hauek oso garrantzitsuakizan, gizarte bat, besteengan-dik bereiziko bada, herri horre-tako kulturak beste herriekikodesberdina izan beharko du.

Lurralde batean bizi den gizataldeak, beraien bizi beharre-tara egokitzen dituzten irtenbi-de desberdinez osatuta, sor-tzen da herri kultura.

Hizkuntza, ohiturak, mitologia,arkitektura, musika, jantziak,dantzak, tresna, sinbolo, ontzieta objetu desberdinak... Kobazuloetan hasi eta gaur artelandu eta aberastu diren atalhauek, herri bati nortasunae m a t e ndiote etagu euskal-dun izateazh a r r obagaude,e z a u g a r r ihauek gauregunerainobizirik iriste-az arduratug a r e l a k oda.

Ea behin-goz kontu-r a t z e ng a r e nEuskal kultura herrikoi oso abe-rats baten jabe garela. Noskigaur egungo bizitzan kulturatradizionalaren barruan gauza

pila batek ez du praktikotasu-nik. Ez dut esaten eguneroesnea kaiku batean harriekinegosi behar denik edo ditugunhaltzari eta arropa guztiek lau-burua eraman behar dutenik.Bainan bai, mendeetan zeharosatuz doan kultura hori, ezindaitekeela bat batean museo-etara bidali. XXI. mendean bizi-rik eta berezia nahi bada,gutxienez ezagutu eta ahalden neurrian erabili behardugu.

Herri guztietako kultura herri-koiak konplexuak izaten dira.Gizartea eboluzionatzen doanheinean, lehen izendatu ditu-dan atal guztiak aldatzendoaz, batzuk desagertu etaberriak sortuz, hori beti gertatuda. Bainan orain arte kulturabakoitzak berrikuntza hori irentsieta moldatzeko denbora iza-ten zuen. Gaur egun, ordea,egunero ditugu kanpokogauza berriak eta herri kulturahorrek ez du hori irentsi eta mol-datzeko denborarik, eta horre-

la gertatzenda hasierana i p a t ududan glo-b a l i z a z i oprozesua.

Honekin ezdut atzerri-koa txarradenik edoerabili beharez dugunikesan nahi,biak osaga-rriak izand a i t e z k e .Bainan, etor-

kizunean hainbat urtetan osa-tuz joan den Euskal Herriko kul-turaren bidea ez dadila hautsi.

Kultura herrikoiaren gorabeherak

Xanti IllarramendiMatxain

34 urteSan Ignaziokoa

ArtisauaMusean egi-

tea, bidaiatzeaeta perretxikoakbiltzea gustatzen

zaio

er diyo?

Page 19: NOAUA! 36 alea

Usurbil 36.zk. Noaua! 191998ko o

tsaila

k 13

il-pilean

Musika, musikoak, instru-mentuak, pentagra-

mak... hortxe duzu aurtengoinauterietarako gaia. Ijituak,hippiak, zirkoa eta aurtenmusika. Izan ere, seigarrenurtez jarraian inauteri larunba-taz gozatzeko aukera izangodugu Usurbilen. Otsailaren21a, musika festa!

Inoiz baino beranduago,baina aurten ere hemen ditu-gu inauteriak. Urte osoan, gurebarnean jasota, gorderik , era-maten ditugun desio ezkutuakazaleratzeko aukera parega-bea ematen duen mozorrofesta hain zuzen ere. Gizonez-koak emakumezkoen jantzie-kin, emakumezkoak gizonezko-enekin, umeak helduak balirabezala, helduak umeak izannahian... inauteriak, jaunandreok.

Ostiralean, otsailak 20,Udarregi ikastolako haurrentxanda. Goizean, haurrek

beren dantzarako trebeziaerakutsiko dute herriko fron-toian. Azken urteetan, JaioneEscudero eta “Mendiren”zuzendaritzapean, ikuskizunpolita eskaini izan ohi dituzteUdarregi ikastolako haurrek.Aurten ere ez dute huts egin-go eta beren mozorro etadantzak ikusi ahal izango ditu-gu. Arratsaldean, goi ziklokoen

txanda. Skech, antzerki, dan-tza saio ezberdinak eta ondo-ren... hainbeste denboran itxa-rondako dantzaldia.

Larunbatean, otsailak 21,musikaz beteko dira herrikokaleak. Horixe baita aurtengogaia: musika. Musika handikmusika hemendik, musikazmozorrotuta esnatuko daUsurbil. Iazko zirkoaren ondo-ren opera, rock kontzertu, tra-viata eta pentagramazalezbeteko da. Benetako musika-riak ere izango dira gure arte-an, Drindots taldearen abes-tiak entzun eta dantzatzekoaukera ere izango baita.

Asteartean, otsailak 24. an-gularen ehorzketa. Aurtengoinauteriei amaiera ematekogaraia iritsi da. Zumarte musikaeskolakoek horrenbeste balioduen angula erreko dute,inauteri zaleen zoritxarrerako.

Josu Aranberri

Inauteriak 98: Musika festa!

PINTXO BEREZIAKETA AUKERA ZABALA

Aritzeta, 2 Tel.: 37 10 42

BORDATXOedaritegia

Igandetan ganba-ziri mundialak!

Page 20: NOAUA! 36 alea

1998

ko o

tsa

ilak

1320 Noaua! 36.zk. Usurbil

Xabier Carbayeda eta Goyo Martin

Kale nagusia, 44- beheaLASARTE-ORIA TEL. 36 61 97

Kirol masajea eta masaje terapeutikoaMASAJE LEKUA

37 29 37 - 36 59 26%Bizkarra 1, 1.esk.

erriko taldeak

Eguzki, Olarriondoko so-ziedadea da. Orain Olarri-

ondo auzoa den arren, berta-koek 42. poligonoa gogoandute oraindik eta soziedadehonen sorrera ere biziki lotuadago auzo honen bilakaerare-kin. Kooperatiba batetik dato-rrela esan genezake. Bazkidegehienak, denak ez esatea-rren, Olarriondokoak dira etakanpora bizitzera joandakoanere bazkide izaten jarraitzendute.

Soziedade honen sorrera ezda ohizkoa. Elkarte baten so-rrera lagun talde baten ekime-narekin lotuta egon ohi da.Eguzkiren sorrerak, ordea, bes-telakoa da. 42. poligonokoetxeak egin berriak, 1968-69anauzokideek kooperatibaantzekoa osatu zuten.Auzoaren behe aldeko etxeazpietako lokalak, 300 m2

inguru, lurrez beteta zeudene-an, kontratistak 30.000 pezeta-ren truke lur hura guztia ken-duko zuela aginduzien.

Esan bai, bainabete ez.Agindutakoa haize-ak eraman zuen.Pepe Salazar, ber-tako hasierako baz-kideetako batekesandakoaren ara-bera, futbolarienmoduan jokaldipolita egin zienhark; “Jokoz kanpoutzi gintuen. Lokalhaiek beretzat

hartu eta saldu egin nahi izanzizkigun”. Azkenean, 100 m2

erosi zizkioten, hori bai merke-ago, eta 1969an bertan sozie-dadea egitea erabaki zuten.

Orain dauden leku bereanegon dira ordu ezkeroztik.“Hasieran udalarekin akordiobatera iritsi eta lokalaren zatibat utzi genion haurtzaindegiaegin zezaten. Leku hura sukal-dea da orain”. Nola jarri ziotengure izar nagusiaren izena?Salazarrek ez zekien zer eran-tzun. “Izen hori zergatik jarrigenion ez naiz gogoratzen.Agian eguzkiak asko jotzenzuelako izango zen, jakinezazu”.

100 bazkideko muga

Eguzki soziedadeak baduberezitasun bat: bazkide kopu-rua. Bere sorreratik, 1969tik,bazkide kopuru bera dute, 100bazkide. Hasieran 100 bazkide-ko muga jarri zuten eta 29 urtehauetan hutsik egin gabe

mantendu dute muga hori.“Bertan sartu nahi duen jendeasko dago baina guk ez dugu100 bazkideko ohitura horialdatuko”. Hala ere, 100 bazki-de izan arren, titulu hori gabe-ko 16 kide daude Eguzkin.Nahi izan ezkero, bazkideensemeek sartzeko aukera baitu-te.

Emakumeak bai, emakume-ak ez... eztabaida ugari izandituztela ez du ukatzen Sala-zarrek. “Beti daude eritzi des-berdinak. Batzuk emakumeenalde, besteak ez... baina gauregun gaindituta daukagueztabaida hori”. Lehengoeran, emakumeak ezin dutebazkide izan, baina bertarasartzeko askatasun osoa dute,hori bai, bazkide batekin sar-tuaz. Sukaldean ere, maiz ikusdaitezke jaki goxoak presta-tzen.

Futbolarekin lotuta egon izanda Eguzki Salazarren ustez.Nork ez ditu gogoratzen

Aizpurua autobusaketa Eguzkik herrikofrontoian jokatzenzituzten futbito parti-du haiek?Olarriondoko etakaxkokoen artekodema izugarria iza-ten zen.“Gure muti-lek fanta freskaga-rrien kamisetekinjokatzen zuten,Haiek garaiakhaiek...”.

Josu Aranberri

Eguzki: 100 bazkideko lagunartea

Page 21: NOAUA! 36 alea

Usurbil 36.zk. Noaua! 211998ko o

tsaila

k 13ajerako

kondarrak

Eguraldi beroaazken egunetanzerua urdin dagoune gehienetantxorrotxio ugaribada bazterretanudararen itzalausaitzen da bertaneguraldi gizonaal dabil txantxetan

Eguna joan etaeguna etorriia jende gehienajada dago gorrieguzkiaren izpiikustezin horiazalean pausatuzaigu guztiorikantzerraren bidean guztiok erori

Beroaren itzalaudararen hotsaeguraldi honekinbadugu bai pozaorain dago aukeraahal dena gozaudara omen datorizugarri hotzamendian elurra takalean izotza

Eguraldiaren bertsoak

Lehiaketa

Erremedioen txokoa

Litro bat ura jarriko dugu sutan. Ondoren, 100 bat gramomenta freskua (freskua izatea oso garrantzitsua da) eta beste100 gramo pareta belarra botako ditugu bertara. Irakin bainolehenago, tapatu eta sutatik aterako dugu. Hartzeko garaianeztia eta limoi txorrotada bat bota diezaiokegu, bakoitzarengustuaren arabera. Egunean zehar bi edo hiru aldiz hartukodugu.

Kale Nagusia, 2Tlf 37 33 48 37 09 13USURBIL

GIBELA GARBITU, URDAILEKO EZINARENTZAT ETA DIGESTIORAKO

Behar duguna

*Menta freskua

*Pareta belarra

Santueneatik Urdaiara joateko 93 eskai-lera daude. Mª Dolores Beldarrain Arto-lak asmatu du erantzuna, eta Sekañanafaltzeko aukera izango du. Zorionak!

Argazki honetan daude-nak zeintzuk dira? Sei

izen-abizen behar ditugu.Asmatzaileen artean Zumetan bilagunentzako afaria zozketatukoda

Jon ArrutiBordatxo taberna-ko saria jasotzen.

Kale nagusia, 10

Usurbil 37 00 08% 36 13 18

%

Itxasku-berri baser riaUsurbil

Page 22: NOAUA! 36 alea

arkesaneko petriletik

1998

ko o

tsa

ilak

1322 Noaua! 36.zk. Usurbil

Aritzeta 2 - 2 Usurbil Merkealdiak

Lore eta lore landareakSan EstebanTlf. 36 22 55

URTINEALORATEGIA

Bugatin jarriko da Donostiako fruta merkatua

Bugatin fruta merkatuaizango da laister. Orain

arte Atotxako fruta merkatuaizan dena Bugatiko fruta mer-katua izatera pasako da seihilabeteren buruan.Donostiako udalak inguru hor-tako lurren mugimendua onar-tu ondoren, segituan hasikodira lanean, hau argitaratzera-ko hasi ez badira behintzat.

Zubietak fruta merkatuaizango du. Hori da behintzatjoan den otsailaren 10eanDonostiako udalak hartu zuenerabakia. Merkatu hauBugatin jartzeko asmoa aspal-dikoa izan arren, orain eraikun-tza lanak egiten hasteko bai-mena eman du Donostiakoudalak.

Bugatiko fruta merkatuak40.000 metro karratuko lurre-tan kokatuko da eta hoietatik10.000 estalita egongo dira.Guztira 80.000 m2 mugitukodi-tuzte merkatua kokatuko deneraikuntza egiterakoan.

Merkatu honetan orain arteAtotxako merkatuan egondiren fruta saltzaileak jarrikodira. Donostiako udala frutasaltzaileekin akordio batera iri-tsi ondoren, Donostian 33postu bazeuden, Zubietan 23besterik ez dira jarriko. Hiru sal-tzailek negozio hau utzi egingodute eta gainontzekoakIgaran kokatuko dira,

Gurelesaren eraikuntza zaha-rrean.

Enrike Arana, Donostiako hiri-gintzako zinegotziak adieraziduenez, fruta saltzaileek erai-kuntzaren gauzapenerakoproiektua aurkeztu behar duteudalean, eraikuntza berrianolakoa izango den zehaztenduen proiektua hain zuzenere. Hala ere, merkatuan ibil-gailu haundientzat aparkale-kua egingo dutela aditzeraeman zuen zinegotziak.

Merkatuarekin batera bestezerbitzu batzuk ere jarriko diraBugatin. TIR kamioientzat gel-toki bat eraikiko dute, gasolin-degi eta guzti eta elikadurare-kin zerikusia duen negozio batere jarri omen dezakete.

Bugatiko fruta merkatua sei-zazpi hilabete barru amaitutaegongo da.

Josu Aranberri

Page 23: NOAUA! 36 alea

1998ko o

tsaila

k 13Usurbil 36.zk. Noaua! 23

genda

BBAAZZKKIIDDEE TTXXAARRTTEELLAA55000000 ppeezzeettaa uurrttee oossoorraakkoo

Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Tfnoa:Kontu Korrontea (20 digito):

!!H

AM

AB

OS

TE

KA

RI

A!!

!

Senideak-en manifestazioa.Arratsaldeko 20.00etan.

Euskal Herrian Euskarazek herri-ko euskararen erabilpen egoe-raz kezkatuta, mahai inguruaantolatu du. Honez gain, aber-tzaletasuna, aberria eta euska-ra bat eginik jorratuko dituzte.Arratsaldeko 20.00etanUdarregi zaharrean.

Komite Internazionalistak anto-latuta Chiapasi buruzko bideoemanaldia Udarregi zaharrean.Arratsaldeko 20.00etan.

Euskal Herria Askatu!ren mani-festazioa. Arratsaldeko20.00etan, errotondan.

OTSAILAK 20 ostirala

Senideak-en manifestazioa.Arratsaldeko 20.00etan.

Usurbilgo intsumitu taldeak,alkatearen epaiketa dela etaantolatu duen manifestazio-kalejira. Ilunabarreko20.30etan, frontoian

Udarregi ikastolako ikasleeninauteri jaialdia herriko fron-toian goizeko 11.00etan.

Usurbilgo eskola txikien ihauterifesta Aginagako zine aretoan.14.30etan hasita, Euskaraokea.

Otsailak 21 larunbata

Inauteri festa. Musika da aur-tengo gaia. Musika, musika-ri...mozorro kalejira eta festa.23.00etan Drindots taldearekindantzaldia.

Otsailak 23 Astelehena

Euskal Herria Askatu!ren mani-festazioa. Arratsaldeko20.00etan, errotondan.

OTSAILAK 26 osteguna

Udalak ejerzitoarekin kolabora-tu ez duelako alkatea epaitzendute Donostiako auzitegian goi-zeko 11.00etan. Usurbilgo intsu-mitu taldeak deituta konzentra-zio epaitegi aurrean 10.30etan.

OHARRAK

“Chiapas entre el dolor y laesperanza” argazki erakusketazabalik dago Udarregi zaharre-an otsailak 15a arte 18.00etatik21.00etara. Igandean,11.00etatik 14.00etara.

Otsailak 6an Nokia markakotelefono mugikorra aurkitu zenAtxegalden. Galdu duenakudaltzainei eska diezaioke.

Kate bat galdu da. Bertan,"Beñat, 1990-9-2" jartzen du.Inork aurkitu badu, deitu 37 2675 telefonora.

Pisu bat hartu nahi nuke alokai-ruan. Ahal bada, herriaren er-dialdean. Deitu telefono haue-tara eta Kristinarengatik galde-tu: 36 58 99 edo 989 89 80 95.

LANPOSTUAK

Euskal Legebiltzarrak liburutegi,artxibo eta dokumentaziokolau laguntzaile behar ditu. Eska-erak aurkezteko epea otsaila-ren 17an amaitzen da. Informa-zio gehiago Eusko Legebiltza-rrean edo GAOko 14. ean.

Elgoibarko udalak administrarilaguntzaile bat behar du.Eskaerak aurkezteko epeaotsailaren 17an amaitzen da.Informazio gehiago Elgoibarkoudaletxean edo GAOko 16.zenbakian.

Bilboko udalak liburuzain etaartxibozain bat behar du. Es-kaerak aurkezteko epea otsai-laren 17an amaitzen da. Infor-mazio gehiago Bilboko udale-txean edo GAOko 18.ean.

Bergarako udalak Drogomen-pekotasunaren prebentziorakoerdi mailako behin-behinekoteknikaria behar du. Eskaerakaurkezteko epea otsailaren20an amaitzen da. Informaziogehiago Bergarako udaletxeanedo GAOko 19. zenbakian.

Eibarko arteen udal patrona-tuak atezain lanpostua bete-tzeko pertsona bat behar du.Eskaerak aurkezteko epeaotsailaren 20an amaitzen da.Informazio gehiago Eibarkoudaletxean edo GAOko 19.zenbakian.

Bilboko udalak udaltzaingokoguardiarako 20 lanpostu bete-tzeko deialdia egin du.Eskaerak aurkezteko epeaotsailaren 20an amaitzen da.Informazio gehiago Bergarakoudaletxean edo GAOko 20.zenbakian.

OTSAILAK 20 ostirala

OTSAILAK 23 astelehena

OTSAILAK 23 astelehena

OTSAILAK 21 larunbata

OTSAILAK 13 ostirala

LANPOSTUAK

ll

ll

ll

llll

ll

ll

ll

ll

ll

ll

44

44

44

44

//

//

//

//

//

//

OHARRAK

Andatza K.K.E-akBaqueira Beret-era-eski irteera antolatudu otsailak 28-mar-txoak 1erako. 13.000pezeta (bidaia, for-faita eta pentsio-erdia). Izen ematekoepea otsailak 15aTxiriboga tabernan.

Page 24: NOAUA! 36 alea

saizar

aginagaURDAiRA

illunbearaeta

iruin

Aginaga, Tlf: 36 67 10 Etxeko sagardoa dastagai urte osoan.

Kalezar, Tlf: 36 22 28Igande gauetan eta astelehen eguerdietan itxita

Aginaga, Tlf: 37 26 91Igande gauetan itxita.

Zubieta, Tlf: 36 12 29Eguerdietan irekita eta igandeetan itxita.

Txokoalde, Tlf: 37 16 49Sagardotegi eta jatetxeko menua egunero.

Zubieta, Tlf: 36 20 49Egunero txotxeko sagardoa dastatzeko aukera.