noaua!! 216 alea

24
HAMABOSKARIA - 2005eko azaroaren 18an - X. urtea - Usurbil, 216. zenbakia A zar zar oar oar en 27an, E en 27an, E rle E rle E guna guna www.noaua.com Azaroaren 19an kiroldegian Mikel Urdangarin, garai onenean Mikel Urdangarin, garai onenean Azaroaren 19an kiroldegian

Upload: egunea

Post on 12-Mar-2016

253 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: NOAUA!! 216 alea

HAMABOSKARIA - 2005eko azaroaren 18an - X. urtea - Usurbil, 216. zenbakia

AAzarzaroaroaren 27an, Een 27an, Erle Erle Egunaguna

ww

w.n

oaua

.com

Azaroaren 19an kiroldegian

Mikel Urdangarin, garai oneneanMikel Urdangarin, garai oneneanAzaroaren 19an kiroldegian

Page 2: NOAUA!! 216 alea
Page 3: NOAUA!! 216 alea

3Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

ATA R I K O H A I Z E A

Gizarteak aurrera egiten duen moduan, hain-bat ohitura, usadio, lan egiteko modu... alda-

tzen doaz eta zenbaitetan desagertzen. Argazkianikusten duzuena, esaterako. Gaur egun, haga bateninguruan biltzen den belar edo garo pilez osatutakometak geroz eta gutxiago ikusten ditugu. Hauenordez, plastiko batean bildutako lasto fardoak nagu-sitzen ari dira gure inguruan. Argazkia duela bi urteKalezarko Txara baserriko goiko lurretan ateratadago. Bi belar metak Zubietako bailara zaintzenbaleude bezala ageri dira. Egunero Kalezar zein besteauzoetatik bueltaxka ematen duzuenok proba deza-kezue: konta itzazue zuen ibilbidean ikusten ditu-zuen belar metak. Ezetz, dozenatik pasa? Bale,beharbada dezente gehiago izango dira, baina zori-txarrez gero eta gutxiago.

Zaloa Arnaiz Ibarguren

Euskal Herrira!

Euskal presoak

GipuzkoakoForu Aldundiak

diruz lagundutakoaldizkaria

Kultura sailak diruzlagundutako

aldizkaria

4. Orr.

10. Orr.

AurkibideaAINHOA AZPIROZEN ANALISIA

16. Orr.RAMON URIBE, LANGRAIZKO ESPETXETIK

15. Orr.UGARTE ETA UGARTONDO PROMOZIOAK

KULTUR ETXE BERRIA ZABALIK DA

5. Orr.LAN MUNDUA EUSKALDUNTZEKO PLANA

12. Orr.MIKEL URDANGARINEKIN SOLASEAN

14. Orr.AZAROAREN 27AN, ERLE EGUNA

Argitaratzailea: NOAUA! Kultur ElkarteaBordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tlf.: 943 36 03 21 / [email protected] www.noaua.com

Koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected] Publizitatea: Maider Alustiza, [email protected]: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, IñakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, KoldoHuegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain,Xabier Arregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, JosebaPellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido, Zaloa Arnaiz, JakobaErrekondo, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, Luis Aranalde, NereaZinkunegi, Idoia Torregarai. Denborapasak: LUMA, O.E.Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]: Aitziber Aranberri.Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, Maider Alustiza,Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua.Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.Tirada: 2.600 aleLege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818Inprimategia: Antza.

NOAUA! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia:10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

AZALANOAUA!k antolatu duen Kultur Asteari amaiera emango dio Mikelek.

Jada martxan da Sutegi Kultur Etxea.Liburutegian ezin dute mailegurik egin orain-dik. Hala ere, auditorioa eta erakusketa gelazerbitzu polita eskaintzen hasi dira.

Txirrikitutik

Egilea eta jabetza Z.A., 2003.10.25, Kalezar

Page 4: NOAUA!! 216 alea

4 Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

H E R O R R E K E S A N

AINHOA AZPIROZ

Ni ere sartu naiz kultur etxe berrian. Beheko are-toan soilik egon naiz, oraindik ez naiz sartubeste geletan eta ez ditut ikusi gainerako txo-

koak. Behin baino gehiagotan joaten banaiz, ezagutukoditut eta ohituko naiz. Oraindik, ordea, arrotza egiten zait.Etxe berri batean sartzea bezalakoa da. Pixka bat goxatueta zeureganatu arte, hotza egiten da. Ez dakit horregatikden edo ez, baina nire buruak atzera egin du salto, eta kul-tur etxea ikusi beharrean, Udarregi zaharra ikusi dut:harrizko eskailerak, Karlos Zabalarekin marrazten egotenginen gela eta aldameneko musikakoa (gero gazte lekuaegon zenekoa), Joxe Mari Arzallusekin 5. mailan egonginen gela, erdiko patioan inauterietan egin genuen festa(lehenengo aldiz mutilekin dantzan egin genuenekoa!), etaatzean La Salle patioa, orain Askatasuna plaza dagoenlekuan. La Salleko patioaren ondoan baratza handi batzukzeuden, Parisenekoak. A! izan ere, Parisenea ez zegoenorain bezala berrituta. Beno, kale osoa zegoen zaharxea-goa. Dema plaza oraingo antzera, baina ikastolan genbil-tzan garaian asteazkenetako merkatua hor egiten zen.

Ixkinan oinetakoak saltzen egoten zen emakumea gogora-tuko da frontoitik joaten zitzaizkion baloiekin, bai!

Hirugarren jolaslekua parkea genuen, eta horko txirristaerraldoia, nola ez. Aurrena estalkirik gabe, eta gero tapatu-ta. Orain, berriz, ezer ez. Txirrista tabernako argazkiakikusita gogoratzen gara harekin tarteka.

Bordatxoko errotonda ere ez zegoen orduan. Eta... harenordez zer eta nola zegoen gogoratzeko... A ze lanak!Gaztañagako baratzak, bidegurutzea... Hortik gora anbu-latorioa, kiroldegia eta ikastola dauden lekuetan ere… zerote zegoen? A bai, ikastola dagoen lekuan zelai handi bat,elurra egiten zuenean plastikoa hartu eta ibiltzen ginena.

Kultur etxetik hasi eta ikastola dagoen zelaian bukatudut. Hariari tiraka segituko banu, soka luzea ekarrikoluke. Eta herritar helduagoei galdetuz gero, are eta luzea-goa.

Harrigarria da nola ohitzen garen gauza berrietara.Berehala ahanzten ditugu lehen nolakoak ziren lekuhoriek edo zer zegoen. Memoria ariketak egiteko polita.Baina argazkien laguntzarik gabe, e!

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA.ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA,

NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU.NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Hurrengo alea: abenduak 2. Idatzia ekartzeko azken eguna: azaroak 25.

Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai

Zutabea

Ika-mika

Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!

Agintarien “efikazia”

Usurbilgo udal agintariek langile-ekin ez dutela hitz egin nahiazaldu genuen aurreko bi ida-

tzietan. Hirugarren honetan UsurbilgoEusko Alkartasunari eta Alkateari erantzunnahi diegu, gehiegi luzatu gabe:

1. Langileon erosteko ahalmena ez gal-tzeko, KPI indizea bezala gure soldatak ere%3,2 igotzea eskatu dugu behin eta berri-ro, gero hor lor daitekeen adostasunarenkalterik gabe. Alkatetzak eta EuskoAlkartasunak %2 igotzea eskaini digute,gero lor daitekeen akordioaren kalterikgabe. Horrela, erosteko ahalmena gutxituzbermatzen ahal dituzte langileon eskubide-ak? Eskuin muturreko enpresarien jarreradirudi.

2. Udal langileon ordezkari guztiak LABsindikatukoak gara bai. Hauteskunde sin-

dikaletara bi zerrenda aurkeztu ziren arren(LAB eta ELA) hautatu guztiak LABekoakizan ginen. Sindikalgintzan, zorionez, hau-tatuak hartzen dituzte karguak. Politika-gintzan bestelakorik ikusi dugu. Usurbilenbertan, herriak hautatu gabeko zinegotziakdauzkagu eta batzuk gainera agindunahian.

3. Ez dugu batere gezurrik esan. Idatzieta sinatu genuena edonork konprobatudezake. Batzorde eta Plenoen iraupenaAktetan agertzen da eta bertan ikustendenez, zenbait bilerak ez du 5 minuturikere irauten. Adibidez, Uztailaren 15koKontuen Batzorde Bereziak 2 minutu iraunzuen. Eta zinegotzi bakoitzak 50 eurokobratu zituen, txintik esan gabe.Kalkuluak eginez, 1.500 euro/ordukoedota 250.000 pezeta/orduko. Asko samar

ezta? Gero ez da dirurik gelditzen nonbait,langilee soldatak eguneratzeko.

4. Efikazia aipatzen zenuten azken ida-tzian. Efikazia erakutsi duzue zuen intere-sak defenditzen eta poltsikoa betetzen, ezordea arazoak konpontzen. Adibidez, ezduzue inolako gaitasunik erakutsi udal lan-postuen berrantolaketa amaitzeko. AurrekoKorporazioak ia amaitzear utzi zuen proze-sua, behin behingo izaeraz onartuta. Zuek,bere horretan utzi duzue usteltzen. Ez zare-te gai izan ez aurrekoa amaitzeko ezta ezerberririk onartzeko ere.

Ia noiz iristen zaigun langileoi zuen “efi-kazia”.

Usurbilgo Udaleko langileen ordezkari-tzan, Aitor Eleta eta Begoña Rodriguez dala Fuente.

Page 5: NOAUA!! 216 alea

5Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

KO N T Z E J U T X I K I A

Udala eta zahar egoitzen arteko

hitzarmena

Azaroaren 4an, udalak etaherriko hiru zahar egoitze-tako ordezkariek diru-

laguntzen inguruko akordioa sinatuzuten. Akordioak lau urteko luzape-na izango du.

Kaleberriko Gure Pakea, Santuene-ko Gure Elkartea eta Aginagako Arrateegoitzek orain arteko dirulaguntzakjasotzeko zer nolako baldintzak betebehar dituzten zehaztu dituzte hitzar-men bidez.

Era honetan, herriko beste elkartebatzuekin egin bezala, udalak zaharegoitzetako ordezkariekin ere hitzar-men bidezko akordiora iritsi da.

Azaroaren 20an, bigarren eskukomerkatua Dema plazan

San Markos Mankomunitateakberrerabilpena sustatzeko ekimenberri bat jarri du martxan.

“Merkabi San Markos” izeneko azokenbidez, bigarren eskuko produktuak saldueta erosteko ohitura indartu nahi du. 10izango dira egingo diren azokak.Usurbila azaroaren 20an iritsiko da,Dema plazara. Azoka goizeko 10:00etanhasi eta 14:00etan amaituko da.

Helena Egurrola San Markos Manko-munitateko teknikariak kanpaina honenaurkezpenean adierazi zuenez, "berrera-bilpen eremuan etengabe lanean dihardu-ten elkarteek eta erakundeek hartuko duteparte. Baina herritarrek ere, parte hartze-ko aukera izango dute". Produktu erabili-ren bat baduzu, egoera onean badago etasaldu nahi baduzu, azoka honetaz baliazaitezke. Deitu ahalik eta azkarren tele-fono zenbaki honetara: 943 67 06 37.

Zaborra murrizteko gidaKanpaina honen aurkezpenean, San

Markos Mankomunitateak zaborramurrizteko gida berria aurkeztu zuen.

“Zure zaborra murrizteko gida” izeneko-an, berrerabili edota biriziklatzeko adibi-de ugari jaso dira. Usurbilen bezalaxe,San Markos Mankomunitateko herriguztietan banatua izango da, etxeez etxegainera.

132.500 euroko aurrekontuaKanpaina hauen aurrekontua 132.500

eurokoa izango da. Hala ere,Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzajasoko du San Markos Mankomu-nitateak.

San Markos Mankomunitateak

antolatu du azoka.

Lan mundua euskalduntzeko plana aurkeztu da

Azaroaren 9an, Buruntzaldekolan munduko euskara erabile-ra normalizatzeko plana aur-

keztu zen udaleko pleno aretoan.Buruntzaldeko udal ordezkariek, tarte-an Usurbilgoek, bailarako enpresak eus-kara planak abian jartzera animatudituzte. Iaz, Usurbilgo Izaguirre etaLuzuriaga enpresek euskararen alorrekoplan hau jarri zuten abian.

Lasarte-Oria eta Hernaniko Euskarabatzordeetako buru Juan Mari Iradik etaTxema Mercadok hurrenez hurren, etaEmuneko (lan mundua euskalduntzekokooperatiba) ordezkari Denis Elortzakeskaini zuten prentsaurrekoa. Euskararenetorkizuna bermatzeko lan munduaeremu estrategikotzat jotzen dute eki-men honen bultzatzaileek. Andoain,Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria,

Urnieta eta Usurbilgo udaletako euskarazerbitzuek eta horiek plana gauzatzekokontratatu duten Emun kooperatibak,besteak beste, honako ekimenak jarrikodituzte abian ikasturte honetan: bailara-ko lan mundua euskalduntzeko bihilabe-teroko buletina helaraztea enpresa etaeragileei; Emunen webgunea indartu...Hala nola, prentsaurrekoak eskainikodituzte egiten denaren berri komunika-bideek heda dezaten.

Gainera, sindikatuei zuzendutako pres-takuntza saioak antolatu dituzte, plana-ren berri eman eta eragile horiek ekimenhorren parte izan daitezen. Azkenik,enpresetara bisitak egingo dituzte.

Diruz lagundutako ekimenaHori guztia gauzatzeko, enpresak

diruz laguntzea aurreikusi dute bailara-ko udalek.

Udal ordezkariek, beraz, enpresakeuskara planak abian jartzera animatudituzte. Arestian aipatu bezala, iazUsurbilgo S. Izaguirre eta V. Luzuriagaenpresak izan ziren plan hauek abiarazizituztenak. Ez daitezela bakarrak izan.

Usurbilgo Udalbatza aretoan

egin zen planaren aurkezpena.

Page 6: NOAUA!! 216 alea

6 Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

K A L E J I R A N

Nire anai-arrebek ale honetako artikuluaberaiek eta beren koadrilakoek idatzi nahi

zutela komentatu didate eta hemen doakizueAkerra gaztetxeko beteranoek XumetanekoIñakiri idatzitakoa.

“Kaixo Iñaki:Inoiz ez diagu eskutitzik idatzi, zer esan nahi

eta hiregana joaten gintuan, baina oraingoan ezineta idazteari ekin zioagu.

Urteak dituk zuen etxetik barrena gabiltzala.Lehen oroitzapenetariko bat haurtzarotik zetorki-guk. Jolasean genbiltzan, terrazara igotzeko karra-tu handiz osatutako eskailerapean zen harrizkobankuan. Medikuetan ari gintuan eta hire aitaetorri huen gurekin jolastu nahi ziala esanez.

Geroxeago txupa-txups eta pipak erostera joa-

ten gintuan eta Amona Iñaxi ere hantxe aritzehuen sukaldean.

Urteak aurrera eta orduan eta ordu gehiagopasatzen genizkian hantxe, barraren ezkerraldeanzen mahai hartan. Lehenengo zigarroak jendau-rrean, lehenengo afariak, baita elkarrizketa amai-gabeak ere, eztabaidak eta nola ez, hi eta Bego eresaltsa hauen artean.

Ixilaren fama duk, baina guk ezagutu diaguIñaki hiztuna, alaia eta txisteak kontatzen iaioagainera.

Beno, gero arte Iñaki. Konturatzen al haiz zeoroitzapen politak zeuzkeagun? Inoiz ez dizkiaguahaztuko.

Eskerrik asko IñakiEskerrik asko Xumeta

Akerrako beteranoak”

Xumetaneko Iñakiri

Sutegi kultur etxea zabaldu zen egunetikbost egunetara, azaroaren 10ean eta

NOAUA!k antolatuta, bertako auditorioan,antzerki obra bat ikusteko aukera izan genuen,Lakrikun antzerki taldearen eskutik, “GrebanGaude” komedia.

Azpeitiako talde hau hiru antzezleez osatutadago: Alaitz Olaizola, Gurutze Eizmendi etaIdoia Uranga.

Antzoki berria, eserleku beltz eta atze-oihalgorri deigarri batekin apainduta, bete-beteazegoen. Zortziak jo bezain pronto argiak itzaliziren eta aldi berean oholtza gainekoak piztuegin ziren. Dekoratua oso arrunta zen. Atzekoaldean panel beltz batzuk. Bertan itsatsita, kar-tel txuri batzuk beltzez margotutako kontsignabatzuekin, grebari buruz, noski. Taula gaineanberriz, kolore bizietan margotutako hiru eserle-ku. Musika lagun zutela atera ziren bertara hiruprotagonistak, beltzez jantzita eta bakoitza man-tal aurreko batekin, hala bere lanaren ezaugarribat adieraziz. Pankarta handi bat zeramaten eta

“greban gaude”, “greban gaude”, oihukatzenzuten. Hortik aurrera, oso erritmo bizian sola-saldi bat sortu zen beraien artean. Bertan bakoi-tzaren pentsaera azaltzen zen, gai ezberdineiburuz: maitasuna, familia, sexua, ametsak,…Hiruron ogibidea garbitzailearena da. Batektanatorio batean egiten du lana, non, sendiak ezdaudenean, hildakoekin hitz egiten du. Bestebatek berriz abokatu baten bulegoan, eta zuzen-bide ikasketak egiten ari denez, abokatuak berakbaino gehiago daki eta askotan beraien ahol-kuak behar ditu. Eta hirugarrenak andere abe-rats baten etxean garbitzen du, eta berarekinkonfidantza handia duenez gero, bere gizonare-kin dauzkan erlazioari buruz hitz egiten dute.

Azken finean emakume guztiek halako egoe-rak bizi izan ditugu eta era batean edo besteanisladatuta ikusi ginen.

Saioak ordu eta laurden iraun zuen eta irtee-rakoan entzun zenez jendea gustora atera zenbertatik. Benetan umorez eta kritikaz batetakotartea ostegun arratsaldekoa.

Antzerki ikuskizuna

IImmaannoollGGooeennaaggaa

Tx

ok

oal

de

Kal

eber

ri

BBeeggooññaaRReekkoonnddoo

Page 7: NOAUA!! 216 alea

7Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

K A L E J I R A N

Kaixo irakurle, hemen natorkizu berrizere zure etxe epelera. Ez da giro kanpo-

an aspaldi honetan. Hotza, elurra eta euripeangabiltza azken egunotan. Aterpetik aterperaibili beharko dugu hemendik aurrera bainoezin goibel jarriko gara, zeren, urtaro honekbaditu hainbat alde positibo: goizago etxera-tuz, irakurtzeko, sukaldean aritzeko, familiagiroan, lehiotik denbora luzez begira egote-ko… Enekok esaten zuen bezala, ezin egongogara beti neguan euria besterik egiten duenideiarekin.

Datorren negua bukatu ondoren, Ugartebaserri atzeko lantegiak ostutzeaz batera,berauek botatzen hasiko dira, etxe mordoabait doaz bertan. Usasku aldera joan beharko

dugu argazkiak ateratzera, oraina eta ondore-na alderatzeko (Txirrikitutik atalean azaltzekomodukoa izango da lehengo Ugarte baserria-ren inguruko argazkia).

Bestalde, honezkero, datorren urtean edate-ko izango dugun sagardoa kupeleratua izangoda (Arratzainen, Egioletan, Egiluzen,Saizarren, Olanonean…). Pasa den asteanegin zuten barrikotea auzoko elkartean etagarai txarrak ez dira hauek lagun artean sagar-doaz gain gaztain erre batzuk jateko, auzotarguraso batzuk Haur Eskola azpian egin zutenbezalaxe.

Beno ni agurtzera noa. Azkenean kulturetxeko liburutegiak ireki ditu ateak etahemendik aurrera gure esku dago Kultura.

Aurrera begira

Altza, Solozabal, Lasarte, Lagunak...Txarteltxoa kotxe gainean ipinita dute-

la, auzotik barrena ibiltzen diren autoetakobatzuen izenak baino ez dira. Urte osoanzehar, inguru hauetatik makina bat auto esko-letako ibilgailu igarotzen da. Egun berean,auzotik bat baino gehiago ere igaro izan dira;tartean, gainera, Orereta, Oiartzun eta urrutisamar dauden inguruetatik etorritakoak.Irakasleek aurkitu dute auzo honetan, ikasleakfrogan jarriko dituzten gune ugari. Karobitaberna pareko Stop seinalea, errotonda berri-ra jaisteko ceda el pasoa... Askok kotxearennoranzkoa aldatzeko, Udarregi ikastola parekoaparkalekua edota errotonda berria hautatzendute.

Onerako ala txarrerako, argi denez, ikasleaskok gainditu beharreko oztopoen zerrendabeltz horretan daude auzoko hainbat gune.

Baina beste erremediorik ez eta, azterketa egu-nari begira, ikasleek zailtasun horietan trebatubeharra dute. Hori bai, horrelakoetan guztioigertatu izan zaigunez, gidabaimena eskuarteanizanda ezagutzen dira errepideak eta errepidebazterrak. Gidabaimena eskuratzear zaudete-noi, zorte on!

Auzoa, auto eskolen topagunea

JJoosseebbaa

PPeelllleejjeerroo

Ka

lez

ar

AArriittzzGGoorrrriittii

Atx

egal

de

Page 8: NOAUA!! 216 alea

8

Usurbila bisitan etorri zara. Aspaldianelkar ikusi gabe eta batera egotearren,

hemen izan zaitut. Zu ikusteak eragin didanezustekoa disimulatu dudanean, keinuari ezdiozu merezi ez duen garrantzirik eman. Igarriduzun jokaera ustela. Une horretan, ez geundenbiok bakarrik, inguruan jende gehiago aurki-tzen zen.

Santuenean, bertara ekarri zintudan lehenaldiaz akordatzen naiz. Ez da batere aldatu, berehorretan darrai.

Udazken arratsalde euritsu eta ilun honetan,erlojuaren menpe egoteak ez du balio. Pasaditugun hiruzpalau orduak ez dira nahikoakizan, ez behintzat elkarrekin, elkar esan eta egi-teko asko dugunean.

Denbora eten. Ahalmen ezinezkoaz baliatuko

nintzateke gaurko tartearen iraupena malgutze-ko. Hots, nahikotasuna delakoaz asetzeko.Zurekin merezi bezala egoteko. Biok dakigunlez.

Joaterakoan, semaforoaren zubian, katakumebeltza ikusi dugu autobidean gora eta behera,noraezean, etxetik urruntzen, itzulerarik izangoez duen bidean (!). Autoa gelditu eta bihotzonekoa zu, katuaren bila joan zara.Halabeharrez, gauak bahitu du. Ez dut ustekatutxoa auzotik berriro ikusterik izangodugun. Inguru hauetan, zuri ere ikusiko al zai-tut?

Dena dela, imajinazioa bide, ipuin bateanberreskuratuko zaituztet: zu eta katua. Katua etazu. Zure aroma eta koloreekin, berdeak direnhoriek, nahastuko ditut kolore hOriak…

Katua eta zu

Oraingo honetan ere, idaztea tokatu etazeri buruz idatzi ez dakidala aurkitu dut

nire burua... Leihotik begira jarri eta aurrez-aurre txantxangorri batekin egin dut topo.Guztien artean aski ezaguna bada ere, ezer gutxidakidala ohartu naiz hain ezagun dugun itxurapottolo eta izaera lotsagabea duen hegazti honiburuz.

Kondaira ezagun baten arabera, Jesukristogurutzean zegoela txantxangorri bat hurbilduomen zitzaion eta buruan zituen arantzakkendu omen zizkion. Baina horretan ari zela,odol-tanta bat bularrera erori, eta egunsentiederrenetako eguzkia bezain gorri gelditu omenzitzaion betiko.

Hala ere, itxuraz hain ahul eta goxo den txo-ritxoak, lurraldea zaintzeko orduan izaeraoldarkorra eta odolberokoa du eta eginkizunhonetan denbora luzez arduratzen da.

Txantxangorria oso zorrotza da bere lurralde-aren mugak zaintzen eta borroka egiten du ber-

tara hurbiltzen diren espeziekide guztiak bidal-tzeko. Gainera, urte guztian mantentzen dutejokabide hau arrek zein emeek. Lurraldearenjabetza aldarrikatzeko, normalean ustiatzendituen sastraketara, edo zuhaitz zein antzekoleku deigarrietara igota, kantu dotore eta ederraabesten du.

Neguan intsektuak topatzea zailagoa dela eta,fruitu eta hazi bila ibiltzen da eta San Estebanalde honetan ere topa genezake.

Txantxangorriak San Estebanen

AAlleexx

TTeelllloo

San

tuen

eaU

rda

iag

a

NNeerreeaa

AAiizzppuurruuaa

Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

K A L E J I R A N

Page 9: NOAUA!! 216 alea

9Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

K A L E J I R A N

Kaixo denoi! Oraingo honetan, niri tokatuzait Aginagako berri ematea eta azken urte

hauetan burututako aldaketa bidean datozenakaipatu nahi nituzke.

Azken urte hauetan, zenbait aldaketa eginak diragure herrian, hainbat etxe berri esate baterako etahonekin jende berria iritsi da Aginagara. Gauregun ere, gauza bera gertatuko da, izan ere,Mitxerkoenea etxearen eta AginagaSagardotegiaren arteko zelaian, zenbait etxebizitzaegiten hastera doaz. Honez gain, beste aldaketanabarmena, frontoiarena izan zen. Honek eskola-ren eta plazaren desagerpena ekarri zuen. Hala ere,ez ginen eskolarik gabe gelditu, elizako lokalbatzuetan egin baitzen eta gaur egun, bertan dirau.

Beste aldaketa batzuk daude proiektuan.Proiektu horietako bat, jada aurrera eramaten hasi-ta dagoena, haurrentzako parkea da. Eskolarenondoko plazan egin nahi da, izan ere, daukaguna

txiki eta eskas xamarra izateaz gain, ez baitagobatere toki aproposean kokatuta, autoak direla etaumeak arriskuan baitaude. Bestalde, beste proiek-tuetako bat haurrentzako ludoteka eta zine aretotxiki bat egitea da. Honetarako, gaur egun erabil-pen murritza duen zine lekua erabiliko da eta ideiabi zatitan banatzea da, alde batean, ludoteka bana-tuko litzateke eta bestean, zine aretoa. Hirugarreneta azken aldaketa proiektuan dagoena, AginaganKzGunea jartzea da. Honetarako, elizarena denbeste lokal bat erabiliko litzatekeelarik.

Aldaketak alde batera utzita, aipatu behar,Azaroaren 27an jubilatuen bazkaria egingo dela etaurtero bezala, 80 urte dituzten jubilatuei omenal-dia egingo zaiela. Aurtengoan, bost emakume izan-go dira omenduko dituztenak: Rufina Arregi,Maria Luisa Alargunsoro, Benantxi Ugarte,Dolores Bengoetxea eta Eustakia Kamino.Zorionak aldez aurretik! Merezi duzue eta!

Hainbat aldaketa Aginagan

Espainiako monopolioa. Bertan arduraduten langileak, funtzionario. Gauzak

ondo egin edo gaizki egin, hilaren 30ean jornalaigual-igual jasoko dute. Dena libre dute. Baitakarteroak prekarioan kontratatzea ere. Eta kon-tratu prekarioa duen karteroak kartak entregatuez, edo berandu entregatu, edo karta guztiakbuzoi batean utzi...

Hori Correosen kontua da. Guk, selloaordaintzean, zerbitzu horixe pagatu dugu: kartaedo pakete hori jasotzaileari garaiz entregatzea.Sellotik aparte, Correosko pertsonalari soldataguk ordaintzen diogu; baita beren lokalak, auto-mobilak eta publizitate handi-mandi gezurtiaere. Hori dena pagatuta, kontratuak eta barnekofuntzionamendu txarra ez da gure problema.

Zubietar batek azaroaren 9an Baionako kartabat (28 egun geroago), Madrileko bat (21),Bartzelonakoa (16), Donostiakoa (17), Eibarkoa

(20) jaso ditu, besteak beste. Denak egun bere-an. Buzoian sartu ezinik, lurrean blai-blai egindazeuden.

Bi delitu ikusten ditugu Correosen jokaerahorretan: batetik, ez du kontratua betetzen.Bigarrena, gure korrespondentzia gordetzea,atxikitzea, sekuestratzea, hitz batez.

Horren kontrako protesta azaldu nahi baduzu,ordea, Correosko emakume batekin hitz egitensaiatuko zara; baina emakume horrek, zuk bainofuerteago hitz egiten duenez, isildu egingo zara.Edo emakumeari esan beharko diozu protestazuk egin nahi duzula, aitzakiak aditzeko tarterikutzi gabe.

Zubietako Herri Batzarrak kontu hau aztertuadu. Orain, neurriak hartu beharko. Akaso kalteeta galerengatiko ordain demokratikoa zor zaigu.Nahikoa lapurreta eta bidegabekeria egin diguteespainolek!

Correos, delinkuente

AAnneemmaannzziissiiddoorr

Ag

ina

ga

Zu

bie

ta

EEddoorrttaaAAggiirrrree

Page 10: NOAUA!! 216 alea

10 Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

E R R E P O R TA J E A

Baten faltan, bi inaugurazioekitaldi izan zituen Sutegikultur etxeak. UHLk egin

zuena batetik; udalak antolatu zuena,bestetik. Tentsio uneak izan ziren,bereziki, udal korporazioko kideakSutegira hurbildu zirenean. Zalapartakzalaparta, jende ugari bildu zen kulturetxe berria ezagutzera.

“Lapurrak” oihuen artean sartu zenudal korporazioa Sutegira. Eraikin berri-ko atarian, hitz batzuk egin zituenLuismari Ormaetxea alkateak bainaSutegi kanpoan zirenak oihuka hartuzuten alkatearen hitzaldia. Aurkezpen-hitzaldiaren ondoren ireki ziren Sutegikoateak. Txistularien doinuen artean, jendeugari sartu zen eraikin berria ezagutzera.Horietako batzuk, "Kultura bai, bazter-ketarik ez" orrialdeak erakutsi zituzten.Solairu ezberdinak ezagutu ondoren,hamaiketakoan parte hartzeko aukeraizan zuten bertaratu ziren denek.

Alkatearen hitzaldiaInaugurazio ekitaldian, Luismari

Ormaetxeak esandakoa duzue hauxe:“Eguerdi on ekitaldi honetara hurbilduzareten guztioi. Eraikin hau aurreko lege-aldian mamitu zen eta hasiera emanzitzaion, eta oraingo legealdian gauzatueta bukatu.

Bere osaketa nahiz luze joan esan beha-rra daukat azken emaitza herriko kulturekimena indartzeko adina izango dela.

Gurekin ditugu Jose Luis Loinaz arki-tektoa eta bere lan taldea, eraikina sortueta eraikuntzaren jarraipena egin dute-nak. Beraien irudipenean sortutako erai-kina gaur geurea egiten dugu, denon pro-betxugarri.

Lau solairu ditu eraikinak. Goiko biakudal liburutegia osatzen dute. Behe solai-rua erakusketa aretoa izango da. Eta soto-an, auditorioa eta pilotarientzat aldagelakditugu. Datorren astetik aurrera eraikinosoa izango da erabilgarri: astelehenetikaurrera (azaroak 7) liburutegia, asteazke-

netik aurrera (azaroak 9), erakusketa are-toa, kontsumo arduratsuaren erakusketabatekin, eta hilaren 10ean auditorioaestrenatuko da antzezlan batekin.

Bukatzeko, eskerrak eman, Jose LuisLoinaz eta bere lan taldeari; Salome Portueta Ibon Beristain zinegotziei eraikinabukatu eta prest egon zedin egin duten languztiagatik, baita udal langileei ere,beraien aportazioarik gabe gaur hemen ezbaikinen egongo; eta hurbildu zaretenguztioi ere, azaldutako interesagatik”.

Jende ugari hurbildu zen Sutegi ezagutzera

Kultura sustatzeko tresna ederra

Inaugurazio egunean

bertan, jendea kontsultak

egiten hasi zen.

Udalak antolatutako inaugu-razioa eguerdiko 12:00etanhasi zen. Ordubete lehena-

go, UHLk deiturikoa egin zen. Sutegiatarian burutu zen ekitaldian, ArantxaManterolak hitz batzuk zuzendu ziz-kien bertaratu zirenei. Espetxean direnherritarrak gogora ekarri eta ezkerabertzaleko hautetsiak omendu zituz-ten. Dantzari, bertsolari eta txalaparta-riek girotu zuten ekitaldia.

Arantxa Manterola UHLko kideakinaugurazio ekitaldian esan zuenez,Ezker Abertzaleak urteetan bultzatutakoproiektua da Sutegi: “ez da nolanahikolana izan, ez horixe. Dena bideratuta etalanak bukatzeko zorian hartu arren,hamaika gorabehera izan dituzte gaurudalean ilegitimoki dauden agintariekditxosozko obra amaitzeko”, adierazi zuenArantxa Manterolak.

Usurbil bezalako herri txiki batentzat,tamaina honetako azpiegitura aurrera

eramatea lan handia dela aitortu zuenUHLko kideak. Sutegiren inguruko laneta fase ezberdinetan, Ezker Abertzalekokorporazio ezberdinetako kideak aritudirela adierazi zuen ArantxaManterolak.

Emaitza hori borobilagoa izan zitekee-la uste dute UHLkoek. Aurreko korpo-razioak Potxoenea proiektua “punttu-punttuan” utzi zutela, “obrak adjudika-tuta, diru-iturriak lortuta... baina orain-go udal-agintariak ez dira gauza izangazte usurbildarrentzat eta beste kultur-ekimenentzat pentsatutako egitasmoa gau-zatzeko eta, zoritxarrez, ez dute aurreran-tzean ere gauzatuko proiektua pikutarajoan delako”.

Sutegi atarian egindako hitzaldian,Arantxa Manterolak herrigintzaz hitzegin zuen: “gure ordezkaritza politikoarenonarpena erreibindikatzearekin batera,herrigintza egiten saiatzen gara, EzkerAbertzaleak betidanik defendatu dituenildoak ardatz hartuta: herri euskalduna,

solidarioa, irekia, herritarren berdintasu-na lortzera bideratua, herri-izaera man-tenduko duena, herritarren arteko harre-manak sustatuko dituena”.

Bukatzeko, kultura sustatzeko Sutegitresna ederra dela esan zuen UHLkokideak: “hemen eraikina daukagu, laupareta eta zenbait azpiegitura. Baina horiez da nahikoa. Orain tresna horri edukia,bizia eman behar diogu. Eta hori ez dago-kio soilik udalari, herriko talde eta herri-tar guztioi baizik”.

UHLk deituriko ekitaldian

jende ugari bildu zen.

Page 11: NOAUA!! 216 alea

11Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

H E R R I K O TA L D E A K

Lehen erakusketan,kontsumoa aztergai

Kontsumoaren Inguruko Erakus-keta Ibiltariarekin zabaldu zituen

Sutegik lehen aldiz bere erakusketa are-toko ateak. Eusko JaurlaritzarenKontsumo Sailak antolatuta, azaroaren9an hasi eta 13ra arte luzatu zen. Egunhaietan kontsumitzaileen eskubide etabetebeharren, etiketen eta teknologiareninguruan hainbat gauza ikasteko aukeraizan genuen. Erakusketa interaktiboakgeure kontsumo ohituretan eragin nahizuen, jendearen parte hartzea bultzatuz,eta horretarako panel interaktiboak etaordenagailuak erabili zituzten.

Lehen hitzaldia,menopausiari buruzkoa

Guraso Eskolak menopausiareninguruan antolatu duen hitzal-

di-sorta azaroaren 10ean hasi zen.Aitziber Aizpuru dietistaren hitzaldiraemakume ugari hurbildu zen. Agertuzirenek interes handia azaldu zuten etagaldera ugari izan zen. Hiru hitzaldieta-ra agertzea garrantzitsua dela azpima-rratu zuten Izadia taldeko hizlariek.Hurrengo saioak azaroaren 17an eta24an izango dira, Miren Telleria psiko-sexologoaren eta Izar Arregi psikologo-klinikoaren eskutik. Bi hauek ere,Sutegiko auditorioan, 18:30ean.

Lehen antzerki saioan,umorea nagusi

Azaroaren 10ean hasi zen NOAUA!kantolatu duen Kultur Astea. Eta

nola hasi gainera. "Greban gaude" antzer-ki saioak jende ugari erakarri baitzuen kul-tur etxe berrira. Menopausiari buruzkohitzaldia bukatu eta segidan, 20:00akemateko minutu gutxi falta zirenean,lagun ugari sartu ziren auditorioan.Emanaldia hasi zenean, jada ez zen eserle-kurik libre. Azaroaren 15ean, laburme-traiak ikusteko aukera izan zen. Azaroaren17an, osteguna, Khan Tengri mendiraegindako espedizioaren bideoa eskainikodugu, 20:00etan hasiko da proiekzioa.

Azaroaren 23an, MohamedLaabeid hizlariak “Mendebalde-

ko Sahara: noiz arte” liburua aurkeztu-ko du Sutegiko auditorioan. 19:30eanhasiko den hitzaldian, gainera,Sahararen inguruko DVD bat eskaini-ko dute.Azaroaren 26an, larunbata, elkartasu-nezko ekitaldia egingo da Artzabalgoparkean. 12.00etan, Euskadiko Polisa-rio Fronteko ordezkari batek hartukodu parte. Aurreskua, txistulariak,hamaiketakoa…. 14:00etan, bazkaria.(Bazkarirako aldez aurretik izena eman600 440 179 telefonora deituz).

Mendebaldeko Sahararenaldeko ekitaldiak

Azaroaren 20an, igandea,Txistulari eta Trikitilari

Taldeak kalejiran ibiliko dira, eguerdi-ko 11:30ean hasita.

Azaroaren 22an, Santa Zezili egune-an, Zumarteko musika talde asko bil-duko dira Sutegi Kultur Etxeko audi-torioan. 19:00etan hasiko den jaial-dian, talde hauek arituko dira: AlbokaTaldea, Txistu Taldea, Kitarra-Flautataldea, Trikitixa-Pandero Taldea, Zu-marte Txiki-Orereta Txiki Abesbatza,Zumarte-Orereta Abesbatza, ZumarteGazte-Oinarri Abesbatza. Zuzendaria:Imanol Elizasu Lasa.

Zumarte Musika EskolakSanta Zezili gogoan

Azaroaren 20an, Nafartarrakkultur taldeak eta Andatza

mendi taldeek mendi irteera antolatudute. Zangotzaldean dagoen Itzagamendia (1.361 m) igoko da eta zehar-kaldian zehar, Agoizko aditu batekItoizko urtegiak izan ditzakeen ondo-rioak esplikatuko ditu. Paraje ederrakikus daiteke gailurretik eta bi klimeta-ko mendizerrak ere ikus daitezke.Jaitsi ondoren, ostatu batean bazkaribat egingo da bertako lagun taldebatekin. Izena eman nahi duen orokhonako telefonoetara deitu dezake:

943 361 109 / 943 372 915.

Itzaga mendia etaItoiz ezagutzeko irteera

Page 12: NOAUA!! 216 alea

12 Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

E T X E K O B E R R I

Azaroaren 19an, larunbata, Oairdo kiroldegian

Mikel Urdangarinen kantaldia

Dana izeneko diskoa aurkez-tera etorriko da gure herri-ra Mikel Urdangarin kanta-

ria. Atseden luze baten ondorenindarberriturik, zornotzarra unerikgozoenean igoko da Oiardo kiroldegi-ko taula gainera.

NOAUA! Disko berria entzun etagero, taldea sendotu egin dela irudituzaigu. Ez dakit zuk ere itxura horihartu ote diozun…

Mikel Urdangarin. Ongi dago lehe-nengo galdera hori izatea, ez didate gai-nera gehiegi galdetu. Niretzat diskohonen kosketako bat hor dago, lagun-tzan. Baietz esango dizut, inoiz bainogehiago sentitzen naiz ondo lagundutanagoela disko eta zuzeneko honetan.Uste dut gauzarik zailenetakoa delamusikan bidelagun egokiak topatzea.Orain arte asko kostatu zait, behintzatera orokor batean, hala sentitzea, bene-tan babestuta nagoela eta taldekideekerabat sinisten dutela nire proposame-nean. Hori gertatu zait disko honekin,eta lan egiten egon naizen azken bi urtehauetan.

N. Dena den, zu izan zara arraunlaridenen patroi.

M. U. Niri asko gustatzen zait elka-rrizketa eta ados jartzea gauzak erabaki-tzeko orduan, baina batzutan erabakiakhartu behar dira, eta zazpi lagunek ezindute erabaki bat hartu. Niretzako pribi-lejio handia da oraingo momentua,batez ere musikalki sendo ikusten duda-lako neure burua. Elkarrekin arrauneangabiltza eta niretzako hori da lorpenikhandiena.

Uste dut apustu sendoa egin nuelabere garaian, eta momentu honetanikusten dut gero eta gehiago gozatzendudala taula gainean, ez diodala bizi-tzen ari naizen une honi alde egiten utzinahi. Zeren benetan ez baitakit noizarte egongo garen, ez dago gure eskuetorkizuna.

N. Prentsan irakurri ditut “aro berri”baten hasiera dela disko hau.

M. U. Beno, aro berriarena gehiagodator kanpoko begietatik, agian behinedo behin erabili izan dut hitz hori etaasko nabarmendu da. Baina niretzat aroberri bat egun berri bat da, argitzen denegun berri bat poztasunerako arrazoi batda. Kontua da diskoa urtebeteko atsede-na eta gero datorrela, eta, nik uste, isilu-ne luze batetik datorren hurrengo pau-sua ia-ia aro berritzat eman daitekeela.Nik momentu hau horrela ikusten dut:alde batetik XXI. mendeko ateak pasaditugu eta etengabe mundua aldatzen arida. Musikan ere, hala gertatzen ari delauste dut. Nik uste, musikariok iparra ezgaltzeko leku bat hartzen jakin beharkodugula. Aro berri bat dago, baina ez

niretzat bakarrik, nire belaunaldi guztia-rentzat baizik. Horretaz gain, nik pertso-nalki atseden bat hartu dut, arnasa har-tzeko, birikak puztu eta berriz bidea ibil-tzen hasteko. Eta lehenengo pausua sen-doa izatea behar nuen gainera, horreta-rako behar nuen atsedena, indarrak bil-tzeko. Eta disko hau behintzat atsedenhorretatik jaio da.

“Kantu zaharrak ere joko ditugu”N. Amaitu baino lehen, nolakoa

izango da Usurbilen eskainiko duzunjaialdia? Aurreko diskoetako kantuakere eskainiko al dituzu?

M. U. Aurreko diskoetako kantuenbertsio batzuk egingo ditut baina ikus-pegi berritu batez. Disko berria aurkez-tuko dugu Usurbilen baina kantu zaha-rrak ere batuko ditugu, eta beno, nahikonuke bai kantu zaharren eta bai berrienarteko koherentzia bat ikustea. Askogozatzen ari gara zuzeneko emanaldiare-kin. Nik uste intentsitate handiko ema-naldia dela, dinamikoa eta bidaia luze-koa, bai indarrean eta baita musikalkiere; jendeak hori ikusiko duela uste dut,emanaldi bizi bat, behintzat hori da nireasmoa.

“Dana” izeneko diskoa aurkeztera etorriko da gure herrira.

“Intentsitate handikoemanaldia izango da,

oso dinamikoa”

MIKEL URDANGARIN

Page 13: NOAUA!! 216 alea

13Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

E T X E K O B E R R I

Ibilbide oparoa

Mikel Urdangarin zorno-tzarra euskal kantagin-tzak azken urteotan eman

duen izenik garrantzitsuenetakoadugu. “Haitzetan” lanarekin estreinatuzen, gitarra eta txeloz jantzitako doi-nuak, ahotsa ardatz dela. “Badira hiruaste” diskoan Eskoziara egindakobidaiaren gorabeherak kantu bihurtuzituen. Landuagoa eta sakonagoa,2000n “Espilue” aurkeztu zuenDurangoko azokan, arrakasta handialortuz. Handik gutxira, Kirmen Uribeidazlea eta Bingen Mendizabal musika-riarekin elkarlanean, “Bar Puerto” lanliterario-musikala kaleratu zuen.2002an “Heldu artean” izeneko diskoberria aurkeztu zuen eta 2003ko aben-duan zuzeneko DVDa.

Urte horretan bertan, 2003an,“Zaharregia, Txikiegia agian” lan mul-tidisziplinarrean aritu zen Kirmen

Uribe idazlea, Rafa Rueda, BingenMendizabal musikariak eta MikelValverde ilustratzailearekin batera.

Urtebeteko atsedenaldiaren ondoren,indartsu bueltatu da “Dana” izenburuadaraman diskoarekin. Lan hurbila,beroa eta ausarta. Musikari talde sendobaten babesean, maila gorenera iritsi dazornotzarra. Une gozoa bizi duMikelek eta hau guztia Oiardo kirolde-gian ikusteko aukera izango dugu.Azaroaren 19an, ez ahaztu.

Aurtengo udan, Asia erdial-deko lurralde arrotzetanibili da Koldo Huegun

usurbildarra. Txina, Kazakhstan etaKirgizistango mugetan, Asia erdigu-neko mendebaldean den Tien Shanmendilerroan.

Mendilerro horretan kokatzen daKhan Tengri mendia.

NOAUA! Kultur Astearen egita-

rauak dakarren bideo emanaldihonen bidez, lurralde arrotz haueta-ra nola iritsi eta igoeraren nondiknorakoak azalduko dizkigu mendi-zaleak berak, Koldo Huegunek.Bertakoen bizimodua eta ohiturakere ezagutzeko aukera izango dugu.

Asko dira inguruko herrietatikgaldezka deitu dutenak. Sarrerak

jada salgai dira Bentan, Txirristran etaNOAUA!n, 10 eurotan. NOAUA!kobazkideek sarrera merkeago eskuradezakete, 8 eurotan. Baina elkartekobazkide direnak NOAUA!ko egoitzatikpasa beharko dute sarrera hartzera.Tabernetan bakarrik 10 eurotakoak sal-duko dituzte.

Kontzertuaren egunean, kiroldegianere salgai jarriko dira. Takilla gaueko21:30ean zabalduko da, jaialdia hasibaino ordubete lehenago.

Sarrerak Bentan,Txirristran eta

NOAUA!n salgai

Asia erdialdeko parajeakezagutzeko bideo emanaldia

Asia erdialdekoen bizimodua

ezagutzeko aukera izango dugu.

Mikel Urdangarinen kontzer-tuan, taberna zabalik izango

da. 21:30etatik aurrera, aukeran,kafea, freskagarriak, garagardoa, ura...

Kiroldegiko taberna zabalikizango da jaialdiaren egunean

Azaroak 17, osteguna, 20:00etanSutegi Kultur Etxeko auditorioan

Page 14: NOAUA!! 216 alea

14 Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

M A R K E S A N E K O P E T R I L E T I K

Azaroaren 27an, erlea nagusi

Eztia erabiliz postre goxorikegiten ba al dakizu? Halabada, adi egon. Erle Egunean,

lehen aldiz, gozogintza lehiaketa egin-go baita. Ez larritu, gero. Ez zara Arzakedo antzekoekin lehian izango.Herrikoia izango da lehiaketa.

Postreak egunean bertan aurkeztubehar dira, azaroaren 27an, pilotale-kuan ezarriko den harrera mahaian(9:00etatik 10:00ak bitartean). Gogoanizan, edonork har dezake parte. Horibai, eztia osagaietako bat behar du izan.

Julian Urkiola Erle Laguna taldekokide da eta ondo ezagutzen du erlemundua. Zegaman egiten denGipuzkoako Ezti Lehiaketaren finaleanere izaten da. Handik ekarri du postrelehiaketaren ideia. Julianek azaldu digu-nez, “Zegaman arrakasta du. Jendeakgustura hartzen du parte. Usurbilen lehenaldiz egingo dugu”. Epaimahaiak eraba-

kia hartu eta gero, postreak dastatzekoaukera izango dute Erle Egunera hur-biltzen diren guztiek.

Postreak bezalaxe, eztia tostadekindastatzeko aukera izango da.

Azaroaren 25ean, Joxe MariGorrotxategiren hitzaldia

Azaroaren 27a izango da egun han-dia. Bi egun lehenago, ordea, azaroaren25ean, erlearen inguruko hitzaldi inte-resgarria eskainiko du Joxe MariGorrotxategi tolosarrak. Julian UrkiolaErle Laguna taldeko kideak adierazidigunez, “ezti ekoizle zein saltzaileentzatoso estimagarria da Erle Eguna. Iaz eto-rritako denak berriz etortzeko asmoaazaldu dute. Berriak ere badatozte”.

Eztia erosteko saltokiak geroeta gehiago dira Erle Egunean.

Eztiarekin lotzen dugu erlea.Gozoarekin, gozogintzarekin

gehienetan. Baina erlearen ekarpenaaskoz zabalagoa da. Julian Urkiolakazaldu digunez, “erlearen funtziogarrantzitsuena polinizazioa da.Polinizaziorik ez balitz, ez litzateke ezlorerik, ez belarrik izango”. Honi lotutadago Julianek askotan gogora ekartzenduen aipamena: “Einsteinek esaten zuenerlea desagertuko balitz, mundua sei-zazpi urtetan desagertuko litzatekeela”.

“Erlea desagertuko balitz,akabo mundua”

Azaroak 25, ostiralaLiburu aurkezpena

18:30. “Erlea gure sendagilea” libu-ruaren aurkezpena Kultur Etxean. EgileaJulio Cesar Diez argentinarra. Itzulpenaeta egokitzapena: Luis Mari Inza etaPello Zubiria. Deitzaileak: Argia asteka-ria eta Erle Lagunak.

Hitzaldia 19:30. “Erlearen inguruko mitoak eta

Euskal Herriko erlezaintza”. Hizlaria:Joxe Mari Gorrotxategi. Kultur Etxean.

Azaroak 27, igandeaErle Eguna 2005

9:00-10:00. Ezti zein gozogintzalehiaketako produktuen bilketa.

11:00-14:00. Erakusketa: erleak, argi-zaria, informazio-panelak, postuetakosalmenta, musika, bertsolariak...

13:30. Ezti eta gozogintza sarienbanaketa eta ezti sarituen enkantea.Argazki lehiaketaren sari banaketa.

14:00. Egunari amaiera emateko, baz-karia Aginaga Sagardotegian (txartelakegunean bertan jarriko dira salgai).

Antolatzailea: Erle Laguna taldea. Babesleak: Usurbilgo udala, Gipuzkoa-

ko Erlezain Elkartea, Foru Aldundia,Euskadiko Kutxa, Kutxa, Eroski, Argia.

Egitarau oparoa

Lehen Argazki LehiaketaIaz, argazki rallya egin zen lehen aldiz.

Arrakasta handia izan zuen eta aurten ereegingo da. Baina lehen aldiz, argazkionena aukeratzeko lehiaketa jarri da mar-txan. Gaia, erlea eta bere ingurunea.Oinarriak eta xehetasun gehiago,Usurbilgo udalean eskuragarri. Gipuz-koako Argazkigintza Elkartea izango daepailea. Baina Erle Egunera hurbiltzendiren ikusleek ere iritzia emateko aukeraizango dute. Sari banaketa Erle Eguneanbertan egingo da. Baina lehiaketarakoargazkiak azaroaren 18rako bidali edoeraman beharko dira udaletxera.

VII Ezti LehiaketaLoreanitza batetik, lore bakarra bestetik.

Lehiaketarako ezti-potoak egunean bertanaurkeztu beharko dira: azaroak 27, igan-dea, frontoian jarriko den harrera-mahaian, 9:00etatik 10:00etara bitartean.Erle Egunaren amaieran, ezti sarituakenkantean jarriko dira.

Lehen Gozogintza LehiaketaEztiz eginiko lehen postre lehiaketa herri-

koia. Osagaietako batek, gutxienez, eztiabehar du izan. Postreak egunean bertan aur-keztu beharko dira: azaroak 27, igandea,frontoian jarriko den harrera-mahaian,9:00etatik 10:00etara bitartean.

Hiru lehiaketa izango ditu aurtengo Erle Egunak

“Saltzaileentzat eta ekoizleentzat oso

estimagarria da Erle Eguna”

JULIAN URKIOLA

Page 15: NOAUA!! 216 alea

15Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

KO N T Z E J U T X I K I A

Ugarte baserrian zeinUgartondo eremuan udalakbaimendu asmo dituen

proiektuek prozedura eta araudia ez dutebetetzen”. Hala zioen UHLk duela hila-bete. Luismari Ormaetxea alkatearenga-na jo dugu eta luze-zabal azaldu dizkiguUgarte eta Ugartondo inguruan udalakeman dituen urratsak.

NOAUA! Iaz, Ugarte baserriak zere-san ugari eman zuen. Nola daude gau-zak?

Luismari Ormaetxea. Ugartondo etaUgarte bereiztu behar dira urbanistikoki.Ez du batak bestearekin zerikusirik.Ugartondoko etxebizitza promozioaridagokionez, enpresa bat BarneErreformarako Plan Berezia deritzanaerredaktatzen ari da. Bestetik, bertandiren tailer jabeek erabaki beharko duteetxeen sustatzaile izango diren edo bestepromotore baten esku utziko duten.

Ugarteri dagokionez, prozedura etaaraudi mailan, guztiz zuzena izan da uda-laren jarrera. Ez gabiltza azpilanean, azpi-jokoan. Gardentasun osoz ari gara laneaneta kasu honetan ere, berdin. Udal tekni-karien txostenak hor daude, idazkariare-nak eta arkitektoarenak. Eraikinarenjabeak proposatu dituen asmoei aldekoerantzuna eman diote. Ez dute ilegalta-sun egoerarik ikusi. Udal teknikarienaldeko txostenak hor daude eta horrenarabera, jabearen eskaerak udal araudiabetetzen du.

N. Baina baserria eraitsia izango daala ez?

L. O. Argi utzi nahi dut udalak ezduela botako. Izatekotan, jabeak bota edoeraberrituko du. Niri eskabadora batekinbaserria botatzen marraztea, hori ez da

zuzena, gauzak oso suabe esanda. Eraikinhorrek duen balioa kuestionatzen hasizenean, azterketa sakonago bat egiteariekin genion.

Arau subsidiarioetan bada “Eraikinkatalogatuak” deritzan zerrenda bat. Egiada Ugarte katalogo horren barruan dago-ela. Baina zerrenda horiek ez daude ondoeginda. Zerrenda horiei kasu eginez,Ibarrolaaaundi bota daiteke. Eta oraingutxi, Eusko Jaurlaritzak monumentuhistoriko izendatu du. Zerrenda horiek,beraz, gaizki daude eta berritu egin behardira. Arkitektoak baserriz baserri dabiltzakasuan kasuko egoera zein den aztertzen.

N. Adituengana ere jo duzue. Zerdiote?

L. M. Adituei txosten batzuk eskatudizkiegu. Foru Aldundiko patrimoniokoteknikari den Viteri jaunari, Sutegi disei-natu duen Jose Luis Loinaz arkitektoari(Unibertsitateko irakaslea eta euskal base-rrietan aditua dena) eta Luis Renedori,arau subsidiarioak idatzi dituen arkitek-toari. Hiruei Ugarte baserriak duen balio-az galdegin diegu eta hiruak bat datoz:bere balioa ez dela hortik zehar esatenden adinakoa. Eraikin horrek kanpotikeuskal itxura duela dirudi, baina euskalbaserria ezagutzen duenak ikusiko du ele-mentu asko nahasten direla Ugarten:dimentsioak, lehioen formak… Ez diraDonostia inguruko baserrien tipologia-koak. Pentsa, baserriak barne-patio batdauka. Poliuretanozko eta antzeko mate-rialez hornituta dago, gainera. Noizbaitinteres historikoa izan badu, hori 1972andesagertu zen. Orduko jabeak eraikinaeraitsi eta beste bat altxatu zuenean.

Laburbilduz, udal teknikariek dioteprozedura aldetik txukun jokatu dugulaUgarteren kasuan. Bigarrenik, katalogozerrenda batzuk ditugu zuzendu beharre-koak. Hirugarrenik, aditu batzuk dioteeraikin horrek ez duela batzuk aitortzendioten balioa. Are gehiago, nolako eraiki-na den ikusirik, inolako katalogo zerren-datan ezingo lukeela egon. Zerrendazuzentzen bada, akaso Ugarte babestuenzerrendatik kanpo geratuko da. Hori ger-tatzen bada, zer esango dute, trikimailu

bat erabiliz Ugarteri balioa kentzen arigarela? Hori zer izango da, alkatearendekretazo bat?

Baserriak balio arkitektoniko-histori-korik ez badu eta babestuen zerrendatikdesagertzen bada, teknikoki ondo susta-tutako erabakia izango da.

Luismari Ormaetxea, Ugarte eta Ugartondori buruz:

“Teknikariek esaten dutena errespetatuko dugu”

Teknikariek esaten dutena errespe-tatuko dugu”, adierazi digu

alkateak. Bitarte horretan, “eraikina-ren jabeak eraikin berri bat sortzekobaimena eskatu du. Guk zera esandiogu: baimena ematen diogula, betiere,Diputazioak behin betiko onespenaematen badio arau subsidiarioen testubirgaituari”.

Maniarik ez UgarteriBeraz, Luismari Ormaetxeak aitortu

digunez, “Diputazioak badio Ugartekbere balioa duela eta babestuen zerren-da horretan egon behar duela, gure tek-nikarien irizpideen kontra bada ere,zerrendan sartuko da eta mantenduegin beharko da. Udal gobernuak ez duinolako interesik baserri horretan. Ezmantentzeko, ez eraisteko. Ez diogu ino-lako maniarik Ugarteri. Horrela man-tendu behar bada, oso ondo. Baina besteaukera batzuk suertatzen badira, azter-tuak izango dira”.

Foru Aldundiakdauka azken hitza

Ugarte Baserria.

“Udalak ez du botako.Izatekotan, jabeak bota edo

eraberrituko du”

LUISMARI ORMAETXEA

Page 16: NOAUA!! 216 alea

16 Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

EL K A R R I Z K E TA

Ramon Uribe, Langraizko espetxean preso:“Azken hilabeteotan gertatu dena oso larria da”

Sei preso hil dira azken hilabeteo-tan Langraizko espetxean(Araba). Uda partean, bi emaku-

me presok sexu erasoak salatu zituzten.Espetxearen egoera larria izaten jarrai-tzen duen arren, gauzak lasaitzen hasidirela aitortu digu Ramon Uribe usurbil-dar presoak. NOAUA!ri eskainitako elka-rrizketan dioenez, “gizarteak bizkarraematen dio arazo honi”. RamonUriberen esanetan, “kondena txikiakdituzten preso askok jada kalean egonbeharko lukete”. Langraizko zuzendariizandakoari Espainiako Gobernuakkargu hobea eman baino lehen etaBerako Angel Altzuguren presoa hilbaino lehen iritsi ziren Ramonen eran-tzunak.

NOAUA! Kezka iturri izan da hilabeteo-tan Langraizko kartzela. Zer nolako giroadago espetxe barruan?

Ramon Uribe. Nahastua. Dena den,etxe hauetan kontu hauek ez dira berriak.Hala ere, azken hilabeteotan gertatu direngauzak oso larriak izan dira. Bizimoduaasko gogortu egin da eta honek gehiagonahastu du giroa. Preso sozialentzat egoe-ra jasangaitza zen. Txantaia eta presiougari jasaten dituzte. Orain, gauzak lasaia-go daude.

N. Espainiako Espetxe Erakundeetakozuzendariak berak kartzelako egoeralarria dela aitortu du. Segurtasun neurrieta kontrol egokirik ez dela onartu du.Zure segurtasuna kolokan sumatu alduzu?

R. U. Ez, ez dut nire segurtasuna kolo-kan ikusi. Baina euskal preso politikoenkolektiboko kide aktiboa izanik, nire

eskubideak zapalduak izan dira: ezin ikasi,gutunak jasoak, eta abar. Oraintsu, disper-sioaren aurkako “txapa” bat idazteagatik20 egunez paseatu gabe utzi gaituzte.

N. Langraitzen, hildako baten gorpua-ren ondoan xiringa bat aurkitu zuten.Drogak kalean bezain erraz eskuratu aldaitezke espetxean bertan?

R. U. Tira, ez hainbeste. Baina askomugitzen da. Nire begiekin ikusi dut.Pentsa, preso sozialen erdiak drogarekinzerikusia duten delituengatik daude espe-txean.

N. Ez al dute preso horiek tratamenduberezirik jasotzen?

R. U. Gehienak metadona programetanhartuko dute parte, tratamendu eta kon-trol sistema batean. Baina etsigarria da, ezbaitzaio drogomenpekotasunaren arazoariirtenbide egokirik bilatzen.

N. Iraila hasieran, Langraizko 50 presobeste kartzela batzuetara eramango zituz-tela agindu zuten, «gainezka zegoelako».Hori egin al da?

R. U. Bai, baina presoen kopuruagehiegizkoa da oraindik. Gainera, hau ezda benetako konponbidea. Kondena txi-kia duten preso asko dago eta oraindikbarruan daude. Batzuk jada kalean egonbeharko lukete. Kode penala aldatubeharko litzateke eta expediente ugari

berrikusi beharko lirateke. Horrela jeitsikolitzateke espetxeratuen kopurua.

N. Azkenik, Iñigo Lamarca EAEkoArartekoak «oso kezkagarritzat» jo duLangraizko espetxeko egoera. Espetxeanzaudenetik, hau al da ezagutu duzungarairik larriena?

R. U. Bai, baina hau guztia gertatudenean konturatu dira arazoaz. Izan ere,espetxe barruan jende asko hiltzen da,buruaz beste dela, gaixotasunak… Kontuada gizarteak bizkarra ematen diola arazohoni. Gure kasuan, dispertsio eta isola-mendu politika diseinatu zenetik hona,hildako asko izan da eta une hauek osogogorrak dira guretzat, bisita garaia iristenden bakoitzean bihotza estutu egiten bai-tzaigu.

Espetxe barruan ateratakoerretratuan, Ramon Uribe.

“Gizarteak bizkarra ematen dio arazo honi”

RAMON URIBE

Page 17: NOAUA!! 216 alea

17Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

M A J E R A K O KO N D A R R A K

Lehiaketa

Bazkide egin zaitez!36 euro urte osorako

Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Telefonoa:E-posta: Kontu Korrontea:

ASKO DUGU ESATEKO NOAUA! hamaboskaria, tren eta auto-

busen ordutegia, noaua.com, kultur eki-taldien sustapena, euskararen normaliza-zioa, urteko egutegia, beka deialdiak,NOAUA! Txiki, Fototeka, Plis, Plas, Txalota Jolas, “Usurbilgo Baserriak etaBaserritarrak”... Gure bazkideak harroegoteko moduan dira. Baina gehiago etahobeto lan egin daiteke.

Orain, bazkide egiten bazara, Usurbilgobaserrien liburua oparituko dizugu.

Orrialdea bete eta NOAUA!ra ekarri edo telefonoz deitu: 943 360 321.

Fruituarbola

*BASERRIA

Gorenak

Arrastoa

Ospa!Ut!

Zarauzko

Hizki batenizena

Gabarratxikiak

Iragana

ElkarteAgiria

MetalzurixkaMusikatresna

AzalaZaldiorgak

RöntgenBi zati

bi

IkurraJatorri

atzizkia

Hegaztimota

Gizonizena

Bokala

1

11

Zaren hori

Masurioa

UrtaroberoaKutxa

Tumoremota

Euskalfonema

DagoKontso-nantea

Argi, hitzelkarketan

UrreaItsas

hegaztiaSuitzako

ibaia

Leku,toki

Areago

Kontso-nanteaEgur

Egilea: LUMA. Soluzioa: 22. orrian.

Page 18: NOAUA!! 216 alea

18 Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

NOAUA! TX I K I

Haizeak eramango al gaitu?

Azken aste hauetan urakanugari egon dira mun-duan. Baina, ba al daki-

zue zer den hori? Hurrengo testuanhori adierazten saiatuko gara.

Urakanak naturak sortutakofenomenoak dira, hau da, haize-ekaitz erraldoiak. Urakanetan hai-zeak kiribil forma hartzen du,nolabait esateko, haize hori lurreanmugitzen da indar handiz.Haizearen abiadura hartzen dakontuan urakanen maila neurtze-ko. 5 maila daude eta indartsuenak250 kilometrotik gorako abiadurahartzen du.

Urakanak tropikoetako itsasogehienetan sortzen dira.Atlantikoan, Karibean etaMexikoko golkoan ekainarekinbatera hasten dira. Udak aurreraegin ahala, eguzkiak iparrerantza-go joaten denez, urakanakKaribearen iparrean eta mendebal-

dean sortzen dira. Horregatik,Karibeko hainbat herrialde zehar-katu ondoren (Puerto Rico, Kuba,Bahama,…), urakanak AmerikakoEstatu Batuetako (AEB) ekialdekoherrialdeetara iristen dira. LehenakFloridaraino iristen dira, baina udaaurreratua dagoenean, abuztuarenbukaeran eta irailaren hasieran,Amerikako Estatu Batuetako barrualdera ere sar daitezke. Jakina, horibeti, urakanaren indarraren arabe-ra izango da. Denboraldi bukae-ran, ura berriro hozten hastendenean Karibean eta Mexikokogolkoan urakanak eratzen hastendira.

Itsasoaren azaleko tenperaturazenbat eta handiagoa izan, itsasokouraren lurrintzea hainbat handia-goa izango da. Hodeietan konden-tsatzen denean, ur lurrina beroaaskatzen du inguruneko atmosfe-rara eta, ondorioz, aire beroak goraegiten du. Goranzko aireak beherapresioko gunea sortzen du bereazpian eta behe presio horrekinguruko airea bere inguruan bira-razten du. Horrela sortzen diraurakanak.

Urtero-urtero, uda bukaera alde-an, urakanen garaia hasten da.Euskal Herrian, zorionez, ez dagourakanen eremurik, bainaAmerikako Estatu Batuetako,Mexikoko eta, batez ere, Karibeko

herrialde gutxien garatuetakopopulazioarentzat garai beldurga-rria da. Iaz, adibidez, Mitch ura-kanak eragin zuen triskantza ezdute luzaroan ahaztuko ErdialdekoAmerikan, ez eta aurten bertan,Katrina eta Rita urakanek AEBnsortutakoak.

Udarregi Ikastolako DBH 2B

mailako ikasleak.

Urakanak gora eta urakanak behera leku guztietan

AEBko zientzilari taldebatek honako ondorioak

atera ditu klimari buruz:- Lurraren tenperatura eta

uraren tenperatura igotzen arida berotegi-efektua dela eta.

- Urakanak tenperatura epe-lean sortzen direnez, hauek ereugaritu egingo dira tropikoe-tan.

Berotegi-efektuaeta urakanak

Page 19: NOAUA!! 216 alea

19Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

I Z E R D I PAT S E TA N

Publizitatea

Xabier Roteta, Cadiztik Erromara bizikletan

Interneten izan zuen Hanibalenbidearen berri. Kartagoar jeneraleta politikari izan zen Hanibal

eta bere elefanteekin Cadiztik Erroma-rainoko bidaia egin zuen. Bizikletazbidea egin zuen abenturazale batenwebgunean topatu zuen oporretarakoplanik gustukoena Xabierrek. Baitaosatu ere. Udan egin zuen hizpidedugun ibilbidea.

Cadizen hasi behar zuen bidaia baina“Trofeo Carranza” ospatzen zen egunhorietan. Jendetzatik urrundu nahian,San Fernandon hasi zuen zeharkaldia,Cadiztik kilometro gutxira. Lehen hiruegunak okerrenak izan zirela azaldu diguXabierrek, “Cadiz, Sevilla eta Córdobazeharkatzen ari nintzela izugarrizkoberoa egin zuen”.

Goizeko 7:00etarako martxanBataz beste, egunean 150 kilometro

egiten zituen: “goizeko 7:00etatik13:00era 100 bat kilometro. Bazkaldu etaberriz ere bizikleta hartzen nuen, arra-tsaldeko 17:00ak alderarte, beste 50 kilo-metro egiten nituen”. Martxa horretaraegokitzea kosta egin zitzaion, batez erelehen egunetan.

Bere mountain bike-aren parrillanhogei kilo zeramatzan, janaririk ezordea. Gosaria bezperan erosten zuen,eta bazkaltzeko zein afaltzeko taberne-tan moldatzen zen. Lotarako garaian,kanping edo ostaturik aurkitzen ez zue-nean, gaua pasatzeko leku lasai bat bila-tzen zuen: “Italian bi edo hiru aldiz kan-

patu nuen. Bertakoei arazorik izango otenuen galdetu eta inork ez zidan trabarikjarri”.

Gehien harritu gintuena bere inprobi-sazioa izan zen; egunean bertan erabaki-tzen baitzuen non geratuko zen, non loegin… Espainiako mapa bakarrik era-man zuen, Frantzia eta Italiakoak bideanerosi zituen. Eguraldiaren laguntzaz, hila-beteko bidaia izango zena hiru astetanosatu zuen.

Gogoa izatea, ezinbestekoaHiru asteko ibilbide luzea bakarrik

egin zuen gainera, “bakarrik joandabakoitzak bere burua lantzeko aukera”duela uste du Xabierrek. Bere ustez nor-baitekin joateak konpainia ematen du,baina bere desabantailak ere baditu: erre-

sistentzia ezberdintasuna, eztabaidak…Hanibalen bidea osatzeko zenbait

arazo izan zituela adierazi digu: hizkun-tza, liseriketa arazoren bat, gurpila batenradioen haustura eta eskorpioiarenabentura. Izan ere, ostatu bateko dutxaneskorpioi bat agertu zitzaion. Baina onikirten zen ezusteko horretatik.

Erromak eta Sienak liluratuta, dato-rren urterako bidaia prestatzen hasi da.“Islandia, Kuba eta Txile artean zalan-tzan nago, baina Txilera gabonetan joanbeharko nuke, bertan uda abenduanbaita” .

Bakarrik eta bizikletaz bidaiatu nahidutenentzat aholku batzuk ere baditu:“bidaiatzeko gogoa izatea eta bizikletanibiltzea gustuko izatea” besterik ez delabehar dio. Baina, batez ere, gogoa.

Xabier Roteta usurbildarra, Abiatu berritan, Cadizen

egindako erretratuan.

“Hanibalen bidea” egin du bizikletaz, astean mila kilometro inguru eginez

Zumartegi PoligonoaAitzezarra kalea, 120170 USURBIL Tlf: 943 36 10 79

Faxa: 943 36 62 92

Page 20: NOAUA!! 216 alea

20 Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

IN FO R M A Z I O PR A K T I KOA

Eguneko goardiako farmaziak

Bai esan?• Udala.................................................. 37 19 51• Udaltzaingoa............................... 36 11 12• Obrak eta Zerbitzuak......... 37 01 48• Anbulategia.................................. 36 20 13• Udarregi ikastola ..................... 36 12 16• Udarregi (Agerialde) ............ 36 38 95• Oiardo kiroldegia ................... 37 24 98• Zumarte ........................................ 37 15 94• Etumeta ......................................... 37 20 01• Taxi geltokia ................................ 36 21 78• D.Y.A. ............................................... 46 46 22• Ertzantza....................................................... 112• Suhiltzaileak.............................................. 112• Larrialdiak................................................... 112• Anbulantziak............................................ 112• Gure Pakea................................... 37 32 28• Gure Elkartea............................. 37 17 51• Arrate Egoitza............................ 36 63 40• Eusko Tren.................................... 47 09 76• Noaua! aldizkaria.................... 36 03 21• Bake epaitegia............................ 37 23 36• Oa farmazia ................................. 37 60 76• Iturralde farmazia................... 36 33 95• Zubietako Batzarra ............... 37 20 77• Argindarra (Iberduero)...... 47 09 76

Zubieta-DonostiaTST autobusak

ASTEGUNETANZubieta-Donostia

7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T) Donostia-Zubieta

(Gipuzkoa plazatik)7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45

LARUNBATETANZubieta-Donostia

8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T)Donostia-Zubieta

(Gipuzkoa plazatik)12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T)

JAI EGUNETANZubieta-Donostia

11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T)Donostia-Zubieta

(Gipuzkoa plazatik)11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T)

* Eskola egunetan. T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Azaroak 17, ostegunaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Azaroak 18, ostiralaGil, Nagusia 24 Lasarte

Azaroak 19, larunbataIturralde, Bordaberri 1 UsurbilRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Azaroak 20, igandeaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Azaroak 21, astelehenaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Azaroak 22, astearteaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Azaroak 23, asteazkenaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Azaroak 24, ostegunaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Azaroak 25, ostiralaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Azaroak 26, larunbataOa Kontzeju Zaharra 11 UsurbilGil, Nagusia 24 Lasarte

Azaroak 27, igandeaGil, Nagusia 24 Lasarte

Azaroak 28, astelehenaGil, Nagusia 24 Lasarte

Azaroak 29, astearteaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Azaroak 30, asteazkenaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Abenduak 1, ostegunaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Abenduak 2, ostiralaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Abenduak 3, larunbataIturralde, Bordaberri 1 UsurbilAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Abenduak 4, igandeaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

GAUEKO GOARDIAKO FARMAZIAKUrte osoan, gaueko goardiako farmaziaguztiak Hernanin egingo dira. Maria Jose Chucla, Kardaberaz Kalea 48,Hernani (943 55 17 93).

2005eko egutegi osoa noaua.com helbidean

Datorren NOAUA!AA b e n d u ab e n d u a

As. Ar. Az. Os. Ost. La. Ig.

Hurrengo alea

7

14

21

28

6

13

20

27

5

12

19

26

4

11

18

25

1

8

15

22

29

3

10

17

24

31

2

9

16

23

30

Autobus ordutegiaDonostia-Zarautz

08.0508.25**08.2509.0509.3009.2510.0510.2511.0511.2512.0512.25**12.2513.0513.3013.2514.0514.30**14.2515.0515.30

Usurbil

08.20

09.2009.20

10.20

11.20

12.2012.20

13.2013.20

14.2014.20

15.20

UrbilDonostia Zarautz

07.4008.0008.0008.4009.0009.0009.4010.0010.4011.0011.4012.0012.0012.4013.0013.0013.4014.0014.0014.4015.00

08.25

08.4509.25

09.4510.2510.4511.2511.4512.25

12.4513.25

13.45 #14.25

14.4515.25

15.2516.0516.2517.0517.2518.0518.3018.2519.0519.25**19.2520.0520.3020.2521.2521.2522.4522.2523.05

00:2502:2504.2506.25

Usurbil

15.20

16.20

17.20

18.2018.20

19.2019.20

20.2020.2021.2021.2022.3522.2022.50

UrbilDonostia Zarautz

15.0015.4016.0016.4017.0017.4018.0018.0018.4019.0019.0019.4020.0020.0021.0021.0022.1522.0022.30

00:0002:0004.0006.00

15.4516.2516.4517.2517.4518.25

18.4519.25

19.4520.25

20.45#21.4521.4523.0522.4523.15

00:4502:4504.4506.45

# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara

**AiarainoAsteburutan, jaietanLarunbat lanegunetan

Soilik larunbata gauez

Harremanetarako: 902 54 32 10 / www.euskotren.es

Autobus ordutegiaZarautz-Donostia

Asteburutan, jaietan

Larunbat lanegunetan Soilik larunbata gauez

07.10

08.15

09.1509.35

10.1510.35

11.15

12.15

13.1513.35

14.15

07.0507.0507.3508.0508.0508.3509.0509.0509.3010.0510.0510.3011.0511.0512.0512.0513.0513.0513.3014.0514.05

UrbilUsurbil

06.4506.4507.1507.4507.4508.1508.4508.45

09.4509.45

10.4510.4511.4511.4512.4512.45

13.4513.45

Zarautz

07.3007.3008.0008.3008.4009.0009.3009.4010.00*10.3010.4011.0011.3011.4012.3012.4013.3013.4013.55*14.3014.40

Donostia

14.35

15.1515.35

16.1516.35

17.15

18.15

19.1519.35

20.15

21.1521.4022.15

14.3015.0515.0515.3016.0516.0516.3017.0517.0518.0518.0519.0519.0519.3020.0520.0521.0521.0521.3522.0523.3501.3503.3505.35

UrbilUsurbil

14.4514.45

15.4515.45

16.4516.4517.4517.4518.4518.45

19.4519.4520.4520.4521.1521.4523.1501.1503.1505.15

Zarautz

15.0015.3015.4015.55*16.3016.4017.0017.3017.4018.3018.4019.3019.4020.0020.3020.4021.3021.4022.0022.4000.0002.0004.0006.00

Donostia

*Aiatik dator

Harremanetarako: 902 54 32 10 / www.euskotren.es

Harremanetarako: 902 54 32 10 / www.euskotren.es

06.03*06.33*07.03*07.3308.0308.33*09.03-10:0311.0312.0312.33*13.0313.33*14.0314.33*15.0315.33*16.0316.33*17.0317.33*18.0318.33*19.0319.33*20.03-21.0322.03

UsurbilDonostia Zarautz06.24*06.54*07.24*07.54*08.2408.54*09.2410.2411.24-12.2412.54*13.2413.54*14.2414.54*15.2415.54*16.2416.54*17.2417.54*18.2418.54*19.2419.54*20.2421.24-22.54

Usurbil06.08*06.38*07.08*07.38*08.0808.38*09.0810.0811.0811.22#12.0812.38*13.0813.38*14.0814.38*15.0815.38*16.0816.38*17.0817.38*18.0818.38*19.0819.38*20.0821.0822.07#22.38

Zarautz06.39*07.09*07.39*08.09*08.3909.09*09.3910.3911.3911.47#12.3913.09*13.3914.09*14.3915.09*15.3916.09*16.3917.09*17.3918.09*18.3919.09*19.3920.09*20.3921.3922.32#23.09

Donostia

05.47*06.17*06.47*07.1707.4708.17*08.4709:20#09.4710.4711.4712.17*12.4713.17*13.4714.17*14.4715.17*15.4716.17*16.4717.17*17.4718.17*18.4719.17*19.4720.21#20.4721.47

06.20*06.50*07.20*07.5008.2008.50*09.2009:47#10.2011.2212.2012.50*13.2013.50*14.2014.50*15.2015.50*16.2016.50*17.2017.50*18.2018.50*19.2019.50*20.2020.48#21.2022.20

Tren ordutegia

* Astegunetan bakarrik #Ez da Usurbilen geratzen

Page 21: NOAUA!! 216 alea

Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

G A Z I , G O Z O , G E Z A

OharrakETXEBIZITZA

-Usurbilgo bikote gazte batek pisua alokatunahiko luke Usurbilen. 679 185 102.

- Usurbilen pisua bat alokairuan hartukonuke. Tel: 630 032 779.- Usurbilen edo inguruetan 3 haur eta 2 hel-duentzat alokairuan hartzeko pisu bat bilatzendut premiaz. 620 646 769.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Lokal bat daukagu alokairuan 70m2koa.Interesatuak deitu 943 372 034.

- Garaje itxi bat salgai daukagu Erreka TxikiKalean. Interesatuak deitu: 676636038.

- Autokarabana salgai, 4-5 pertsonentzat. FordTransit 2.5D Riviera. Ongi zaindua (nagu-sia mekanikoa da eta garajean lo egiten du).13.000 euro. Tlfnoa. 653714970.

- Garaje bat daukat alokairuan jartzeko KaleNagusian (Bizkarreko etxeetan) 240 euro-tan. 100m2takoa da eta kotxea erraz sartzenda. 943 458 284.

- Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe taldean,Kale Nagusia 3. 607 905 859 (Imanol).

- Honda Dominator 650 cc motorra egoera osoonean. 667 172 010 (Jon).

- Garaje itxi bat alokatzen da Kale Nagusian.Interesatuak: 943 361 235.

LANPOSTUAK

Lan-eskaerak

-Emakume bat eskeintzen da etxeko-lanak egi-teko, pertsona helduak zaintzeko edotaantzeko lanetarako. 620 646 769.

- Emakume bat eskaintzen da pertsona helduakzaindu edo etxeko lanak egiteko. 943 36 57 37.

- Lan egiteko gogoa daukat. Kanpotarra naizeta edozein lan egingo nuke: portalak garbi-tu, plantxa egin, kanguro lanak astebukaera-tan, pertsona helduekin, fregaderakolanak... 677 552 258 (Sharon).

- Kamarera euskaldun bat eskaintzen da astele-

henetik ostiralera lan egiteko. 667 694 469.- Emakume bat eskaintzen da astelehenetik

ostiralera, pertsona helduak edo ezinduakzaintzeko. Horrelako lanetan aritua. 626641 155 Mariaje.

- Taberna batean egingo nuke lan edo antzekozerbaitetan. 652 757 495.

- Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bateskaintzen da. Esperientzia horrelako lane-tan. 690 784 113.

- Oporretako, ospakizunetako, edozein motata-ko bideoak montatzen dituen profesionalaeskaintzen da. 943555835/ 617242660.

Lan-eskaintzak

- Emakume euskaldun bat bilatzen ari garaetxeko lanak egiteko eta haur bat zaintzeko.Ordutegia eta baldintzak adosteko. 943 376688 (Urbilen ondoan).

- Pertsona bat behar da 4 eta 7 urteko umeakzaintzeko. 943372224 Kristina (gauez).

-Arratsaldeta umeak zaintzeko eta etxeko lanakegiteko pertsona bat behar dugu.Interesatuak deitu: 943361991.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

Bi arratoi-txakur jaioberri ditugu, oso politak.Interesatuak deitu 943364734 zenbakira.

- Umea eramateko mendiko motxila bat erosi-ko nuke. Tlfnoa: 605 72 48 24

- Emuak salgai. Bi emu, arra eta emea moduonean saltzen dira. Interesatuak 657633461telefonora deitu.

- Itsasoan arrantzan egiteko kainabera behardut. Ahal bada teleskopikoa. Zurea erabil-tzen ez baduzu, doan edo merke antzeanemateko prest bazaude, gustura hartukonuke. Tel: 676374812.

- Bideokamara bat saltzen dut, Canon XL1 semi-profesionala, bateria eta tripodea barne. Gutxierabilia. 943 376 902 / 665 749 615 gauez.

- Pago egur txikitua eta lehorra salgai. Etxeraeramaten da. Tf. 615 755 762.

Txerrimunik ordainetan

JAIOTZAK (Bake Epaitegitik jasotako nformazioa)

-- Ana Urkia Altuna, urriaren 6an.-- Unai Orbegozo Calvo, urriaren 9an.- Eneko Aranguren Carbayeda, urriaren 13an. - Iker Nazabal Aisa, urriaren 15ean. - Txomin Agirresarobe Elorza, urriaren 17an.

-- Peru eta Harri Agirresarobe Rivadeneyra,urriaren 20an.

-- Anne Arruti Arruti, urriaren 29an.- Beñat Bengoetxea Muñoz, azaroaren 2an.- Noa Faz Ayerbe, azaroaren 1ean.

HILDAKOAK

- Ramon Iparragirre Alkorta.Azaroaren 3an hil zen 66 urte

zituela. Zubieta.

Zorionak Alazne etaNikolas! Azaroaren 11n seiurte bete zituenAlaznek. Nikolasek,aldiz, 83 urte betekoditu azaroaren 23an.Zorionak etxekoen partez!

21

Zorionak Oihane!Abenduaren 1ean 9 urteegingo dituzu. Muxuhandi bat eta belarritatiktiradizo bat aitaren partez.

Zorionak Maitane! Azaroaren 19an urteakbeteko dituzu. Zorionaketxekoen partez eta muxuhandi bat!

Zorionak Xabat! Azaroaren 30eam bost urteegingo dituzu. Ondo pasaeta muxu asko etxekoenpartez!

Zorionak Oihana! Berandu baina seguru. Herrikoen izeneanhar ezazu gure zorion agur eta besarkadaberoena! Animo polita ta eutsi goiari.Maite zaitugu! Preso eta iheslariak etxeraorain! Gora Euskal Herria askatua!

Page 22: NOAUA!! 216 alea

JJ S JJ U JJ E JJ I JJ

G A Z T A Ñ A G AJJ G A I L E N A K

JJ Z JJ M A R K A JJ A R TZ I T A R A JJ K A I O AJJ L A R R U A JJ U D A JJ

K A R R O Z A K JJ I JJ GJJ R JJ A N T R A X JJ Z UB A T JJ D A JJ X I M U NJJ A Z T O R E A JJ A R E

22 Noaua! - 2005eko azaroaren 18an

I N G O A L D E U ?

Pier-Paul BerzaitzZ u b e r o a k oMuskildi herrian

sortu zen 1952an etaduela 35 urte hasi zen kantatzen.Zuberotar tradizioaren maitalesutsua, betidanik saiatu izan da beresorkuntzazko kantuekin bat egiten,oreka samur, delikatua lortuz. Berelehen diskoa (“Han eta Hor”) 1975.urtean kaleratu zuen eta geroztik

Zuberoako hainbat pastoral idatziditu, ikuskizun handiak ekoitzi(“Elkano” dugu ezagunena) eta batezere, oraingo idazle gazteekin batkantu berriak egiteari ekin dio.

Duela bost urte “Baratze bat” ize-neko disko ederra plazaratu zuen etaorain “Lili baten kantorea” diskoberria aurkeztera datorkigu, hamairuabestiz osatutako disko bikaina hauere.

Musikaren txokoa

Pier Paul Berzaitz, “Lili baten kantorea”

Agenda

Soluzioa

Egin kontu

Azaroak 19, larunbata- Zubeldia Taldearen bazkaria, Aginaga

Sagardotegian. Sagardotegiko menua, 23euro. Txartelak salgai azaroaren 17ra arteAitzagan eta Txirristran.

Iparraldeko egoera dela eta,beharrak asetzea zeregin errazaez denez, Alozeko Basabürüko

ikastola eta Sohütako Eperra ikastola-ko gurasoek ondoko proposamengoxoa egiten digute hurbil ditugunGabon eta Olentzero egunei begira.Otar hauek erosiz, ikastola haueklagunduko ditugu.

Irati produktuen otarra honela osa-tzen da: ardi gazna (kg 1), eztia (500gramo), “Paté” ahate gibelarekin (200gramo), Bixkotx artesanal poltsa bateta Zuberoako patxarana. Otar hauenprezioa: 48 euro.

Lagun zuberotarrek esan bezala:“züen parte hartzean bermatzen gira,eta esperantxa dügü hebengo mozki-nak ontsa gozatüko dütüzüela”.

Otar hauek eskuratu nahi duenakaldez aurretik izena eman dezalaTxirristran edo NOAUA!ko egoitzan.

Aloze eta Sohütako ikastolen aldeko elkartasun otarrak

Joan den asteleheneko odol-ematesaioan 56 lagun bildu ziren, aurten

izan den kopururik handiena. OdolEmaileen elkarteak eskerrak eman nahidizkie denei.

Abenduaren 8an, bestetik, OdolEmaileen Eguna ospatuko dute. Ohitu-rari jarraituz, meza nagusian emaile izan-dakoak gogora ekarriko dituzte.

Ondoren, Antxeta Jatetxean elkartukodira otordua egitera. Bertaratu nahi due-nak, aurrez eman behar du izena:

Patxi Arruti 615 760 458.Agustina Aristi 943 363 102.Kattalin Arzallus 943 362 139. Maite Salaberri 943 366 040.

* Bazkarirako txartela, 25 euro. Azaroabukatu baino lehen eman behar da izena.

Abenduaren 8an,Odol Emaileen Eguna

Baserria: Gaztañaga.

AKATSAK ZUZENDUZ: Aurreko alean, akats tipografiko batzuk medio, artikulubatzuk irakurtezin argitaratu genituen. Barka eragozpenak.

Page 23: NOAUA!! 216 alea
Page 24: NOAUA!! 216 alea