negu leuna

24
NEGU LEUNEKO KLIMA MEDITERRANEOA

Upload: ainhoa-marzol

Post on 24-Oct-2014

80 views

Category:

Documents


7 download

TRANSCRIPT

NEGU LEUNEKO KLIMA MEDITERRANEOA

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Ane Otamendi Ainhoa Marzol

AurkibideaSarrera ..3 Edukiak .4 -Klimaren ezaugarri orokorrak..4 -Faktore geografikoak4 -Faktore termodinamikoak4 -Klimaren osagaiak.6 -Klimaren subklima motak.8 -Subklimen taula..9 -Subklimen mapa eta iruzkina..10 -Klimogramak eta iruzkina.11 Ondorioak.1 8 Bibliografia18

2

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

SarreraKlima mediterraneoari buruz ari garenean, kontuan hartu behar dugu klima mota hau ez dela Mediterraneo itsasoa inguratzen duten lurretan aurkitzen. Izan ere, klima kontinenteen mendebaldeko kostetan ematen da, bai hego eta bai ipar hemisferioetako herrialdeetan: Hegoafrika, Txile, Kalifornia edo Australia. Hala ere, Espainia, Grezia, Turkia, Maroko, Algeria edo Italia dira klimaren adibide ezagunenak, bere tenperatura epelengatik turistei oso erakargarri egiten zaiena. Gure lanean, klima honen subklima bat ikusiko dugu, eta bere barnean dauden hainbat barianteak, Penintsulan zentratuta. Negu leuneko klima mediterraneoaz ari gara. Penintsulako mediterraneo kosta osoan aurki dezakegu (Murtzia, Almeria eta Alacanteko zati bat kenduta), eta baita Gibraltarreko itsasartetik harago Atlantiko itsasoari begira dauden hainbat probintzietan ere. Ceuta eta Melillan ere klima hau ematen da. Bere izenak dioen bezala negu leunengatik nabarmentzen da, eta uda oso beroengatik, bataz beste 13,5Cko bitarte termiko batekin. Prezipitazioei dagokienez, txikiak dira normalean, gehiengoak udaberrian eta udazkenean izanaz, Mendebaldeko haizeak nabarmentzen diren urtaroak. Uda, Azoreetako antizikloiak markatua egoten da.

3

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Kppenen klasifikazio klimatikoan Csa motako klima bezala kokatua dago klima mediterraneoa.

EdukiakKlimaren ezaugarri orokorrakFAKTORE GEOGRAFIKOAK Latitudea: Negu leuneko klima mediterraneoan latitudeak eragin erabakigarria du, izan ere klima subtropikal bat bezala kontsideratzen da, hau da, tropikoen azpietako bat. Klima hau erdi latitudeetan soilik ematen da. Kokapena: Kokapen nagusia mediterraneo ingurua da, munduko beste lekuetan negu leuneko klima mediterraneoaren ordez mediterraneo lehorra aurkitzen baita. Beraz, ezinbestekoa da Mediterraneoaren ertzean kokatua egotea, honen epeltasuna jasotzeko. Horregatik, Europan soilik ematen da subklima hau. Itsasoaren eragina: Hau da negu leuneko klima mediterraneoan eragin nagusia duen faktore geografikoa. Izan ere, Itsaso Mediterraneoa beharrezkoa da klima hau sortzeko. Honek bere negu epelak baldintzatzen ditu, eta tenperaturak leuntzeaz gain, prezipitazioak baldintzatzen ditu. Erliebea: Erliebean beharrezkoa dena klima hau gauzatzeko, itsasoaren mailatik ez oso urrun egotea da, eta itsasotik kokalekura mendi handirik ez egotea, bere eragina zuzenean sartzeko. Altitude4

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

baxu honek, tenperaturak bero mantentzea eragiten du, eta salbuespen batzuk kenduta, udako tenperaturak ez dira 23Ctik jaisten. Orientazioa: Klima gertatzen den zona guztiak erdi-mesetako mendiak dituzte atzean, beraz itsaso Atlantikoaren eragina oso txikia edo baliogabea da. FAKTORE TERMODINAMIKOAK ONDORENGO FAKTORE TERMODINAMIKOEK EZ DITUZTE NEGU LEUNEKO KLIMA MEDITERRANEOKO LEKUAK SOILIK ERAGITEN , ESPAINIA OSOKOAK BAIZIK , IZAN FAKTORE TERMODINAMIKOEK ERAGIN ZABALAGOA IZATEN DUTE .

ERE ,

Jet korronte edo jet stream izenekoa aire-korronte indartsua da, hodi formakoa, eta mendebalde-ekialde norabidean mugitzen da, tropopausa polarraren eta tropikalaren artean dagoen latitudean. Jet horrek altueran dauden goi eta behe presioak bereizten ditu. Bera da lurrazaleko eguraldiaren erantzulea, bere abiadura eta desplazamenduen araberakoa baita. Korrontearen abiadura aldakorra da, azkar dijoanean zuzen joaten da, baina moteltzean ondulazioak egiten ditu, goi eta behe presioak eraginez. Ondulazioak jet nagusitik aska daitezke eta horrek inguru epeleko eguraldiari aldakortasun handia ematen dio. Jetaren latitudean urtaroko desplazamenduen ondorioz, Espainian neguan du eraginik handiena, hegoalderantz desplazatzen baita. Ekintza zentroak goi eta behe presioko guneak dira. Milibaretan neurtzen dira eta eguraldi mapetan isobaren bidez adierazten da. Presio arrunta 1013,5 mb-koa da. Antizikloia goi-presioen zona da (1016mb baino gehiago), eta bere inguruan haizea erlojuaren noranzkoan mugitzen da. Eguraldi egonkorra sortzen du. Borraska behe-presio ingurua da (1016mb baino gutxiago), eta bere inguruan haizea erlojuaren kontra mugitzen da. Eguraldi ezegonkorra sortzen du. Ekintza zentroen jatorria termikoa edo dinamikoa izan daiteke:

5

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

-Ekintza zentro termikoak airea hoztearen edo berotzearen eraginez sortzen dira. -Ekintza-zentro dinamikoak jet korrontearen gailurretatik eta asketatik sortzen dira. Iberiar penintsularen gainean zirkulazioa zuzentzen duten ekintza-zentro nagusiak hauek dira: -Antizikloibaten ekintza-zentroak: Azoreetako antizikloia, udan iparralderantz eta neguan hegoalderantz mugitzen dena; antizikloi polar atlantikoak; Eskandinaviako antizikloia -Depresio baten ekintza-zentroak: Islandiako depresioa; Genovako golkoko depresioa; Afrikako eta Iberiar penintsularen barrualdeko depresio termikoak a)Aire-masak tenperatura, hezetasun eta presio ezaugarri jakinak dituzten aire-atalak dira. Espainiara aire-masa artikoak (A), polarrak (P) edo tropikalak (T) iristen dira. Sortzen diren lekuaren arabera itsasoko hezeak (m) edo kontinental lehorrak (c) izan daitezke. b)Fronteak bi aire-masa bereizten dituzten azalerak dira. Fronte baten bi aldeetan airearen propietateen aldaketa bortitza gertatzen da. Espainian garrantzitsuena fronte polarra da.

KLIMAREN OSAGAIAK INTSOLAZIOAETA HODEIAK

Negu leuneko klima mediterraneoak hainbat zona edo eremu hartzen ditu Espainiaren barruan, eta horregatik, kontraste handiak daude zona batetik bestera, Kataluniatik Guadalquivirreko aranera adibidez. Katalunian eta Mediterraneo itsasoaren kostako iparraldean hodeiak ugariak dira, baina hegoaldean, eguzki-erradiazio orduak nabarmen handiagoak dira, Espainiako bataz bestekotik gora kokatuaz. AIREARENTENPERATURA

Airearen tenperatura nahiko leuna da, beroa Espainiako beste tokiekin konparatuaz gero. Hau urteko bataz bestekoetan ikus daiteke, beroa eta oso beroa artean kokatzen dena. Berotasun hau eragiten duten faktore nagusiak bere altuera gutxia dira, honek ezbaitio gradu bakar bat ere kentzen. Beste arrazoietako bat itsasoaganako hurbiltasuna da, baina batez ere Itsaso hau Mediterraneoa izatea,6

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

beste itsasoekin oso kontaktu txikia duenez temperatura altuan egoten den itsasoa. Horretaz aparte aipatua behar dago izozteak oso urriak direla, ez urteko bataz besteko temperatura beroengatik, baizik eta neguko epelengatik, klima karakterizatzen dutenak. Neguko tenperaturak gutxitan jeisten dira 10Ctik, eta honek izozteak ezinezko egitenditu. Izozte gutxi hauek, gainera irradiaziokoak izango lirateke. HEZETASUNA ,LAINOA ETA GANDUA

Airearen hezetasuna nabarmena da negu leuneko klima mediterraneoa dagoen zonaldeetan, izan ere mediterraneoak lurruntze maila handia du, beregana etortzen diren ibaiek ematen dioten isuria baino handiagoa (horregatik dago beti korrontea barrurantz Gibraltarreko itsasartean). Hala ere, lainoen presentzia urria da, urteko aldi jakin batzuetan izan ezik. PRESIOAETA

HAIZEA

Presioak Espainiako beste hainbat lekutan bezalakoak dira, udan eta neguan nahiko altuak gehienetan, eta udaberrian eta udazkenean baxu xamarrak. Haizeei dagokienez ohikoenak dira Levanteko Haizea (Ekialdetik datorrena), Tramontanako Haizea (Iparraldetik datorrena,gehienbat Balear Uharteetan eta Katalunian), Gregaleko Haizea (Ipar-Ekialdekoa, Balear Uharteetan eragin handia duena), Marina(Sirokoaren aldaera bat, lebetxe bezala ezagutua Katalunia inguruan) PREZIPITAZIOAK Prezipitazio gutxiko zonaldea da kosta mediterraneoa, zonalde gehienetan 300 eta 600mm besterik ez ditu egiten urtean. Hemen aipatu beharra dagoena da, prezipitazioak ez direla beste leku askotan bezala kokatzen, izan ere, negu epeleko klima mediterraneoan neguak lehorrak dira (ez udak bezain beste), eta prezipitazio ugariko urtaroak udaberria eta udazkena dira, gehienbat azken hau. LURRUNKETA ,EBAPOTRANSPIRAZIOA ETA IDORTASUNA

Lurrunketa oso handia da Mediterraneoaren kostalde guztian, hezetasun maila oso handietara helduaz, eta honek udako beroa jasanezina egiten du, eta neguan, tenperaturak epelak diren arren, hotz sentiarazten ditu.

7

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Prezipitazio gutxien ondorio, idortasun maila handia dago klima honen zonaldeetan, eta gainera, tenperatura altuek aurrez aipatu dugun lurrunketa errazten dute, lurzoruan ur gutxi utziaz. Urtean, bataz beste, bi edo hiru hilabete idor izaten ditu, normalean uda aldera, tenperaturak asko handitzen baitira eta prezipitazioak asko jaitsi (Gaussen indizea kontuan hartuz gero). De Martonne indizearekin kalkula dezakegu negu leuneko klima mediterraneoa duen zonaldearen zati handiena inguru erdi-lehor kontsideratuko zela. EGURALDI MOTAK Ipar Ekialdeko eguraldia: eguraldi mota hau gertatzen denean, neguan, Balearretan eta Mediterraneo inguruan elurteak gerta daitezke, jet korronteak erdialdeko Europako antizikloi termikoa Iberiar penintsulara bultzatzen baitu. Ekialdeko eguraldia: Udazkenean gertatzen den eguraldia da, eta ekialdeko aire mediterraneoa Iberiar Penintsularen gainera kanalizatzean gertatzen da, Levanteko kostaldean prezipitazio ugari eraginez. Uholdeak ere gerta daitezke.

Tanta hotza Mediterraneoan

Tanta hotza: Udazkenean gertatzen da, uda ostean itsasoaren tenperatura altuagoa dagoelako, eta negu leuneko klima mediterraneoaren barruan hegoaldea eta Mediterraneoaren kosta hartzen ditu. Aire oso hotzeko borraska Mediterraneo inguruan kokatzen da, eta hau lurzorura jaistean behe geruzako aire bero eta hezeari gora eginarazten dio, prezipitazio indartsuak askatuaz, oso suntsitzaileak. Eguraldi bero eta egonkorra: Azoreetako antizikloiak bero sargoria eragiten du negu leuneko klima mediterraneoa dagoen zonaldeetan, bertako hezetasunarengatik. Tenperaturek gora egiten dute eta euria egiten du. Bero bolada: Saharan aire-masa bat sortzen da, eta honek lehortasuna eta egonkortasuna ekartzen ditu Espainia osora. Penintsularen hegoaldean, aireak hauts eta harea partikulak edukitzen ditu, eta ekaitzak sortzen dira.8

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Udako ekaitza: Udan gertatzen da Penintsula osoan zehar. Lurzorua gehiegi berotzean, hauek airea berotzen dute, eta goipresioak zeharkatzen dituzte, oso hotzak diren mailetara iritsiaz, ekaitzak sortuaz. Zaparradak gertatzen dira horrela.

Klimaren subklima motakMediterraneo katalana Klima mediterraneo katalana Penintsulako iparekialdean kokatzen da, Katalunian, udako tenperatura leunagoekin eta prezipitazio ugarirekin. Prezipitazioen maximoak udazkenean ematen dira eta minimoak udan. Mediterraneo levantiarra Klima mediterraneo levantiarra Tarragonatik Alikantera joaten da, Irla Balearrak barne. Tenperatura altuak ditu, eta hauek handiagotu egiten dira hegoalderantz goazen neurrian, baita prezipitazioak gutxituz ere. Udako lehortea aipatu beharra dago. Udazken aldera ohikoak dira euri-jasa handiak. Mediterraneo semiozeaniarra Klima mediterraneo semiozeaniarra Andaluziako hegoekialdeko kostan kokatzen da, kosta mediterraneo andaluziarrean. Tenperatura altuagoak erakusten ditu, baina hegomendebaldeko haize ozeanikoen presentziagatik karakterizatua geratzen da, nahiz eta prezipitazio egun kopurua eskasa izan. Mediterraneo ozeaniarra Klima mediterraneo ozeaniarra kosta atlantiar andaluziarrean topatzen dugu, haize ozeaniarrak eraginda. Bataz besteko tenperaturak klima ozeaniarrak baino altuagoak ditu eta prezipitazioak urriagoak dira. Guadalquivierreko Haranekoa Guadalquivierreko haranean Atlantikoaren eraginak ez ditu ezaugarri mediterraneoak kentzen, nahiz eta matiz kontinental leun bat azaldu, negu atseginekin baina uda oso beroekin, tenperaturak handituaz hegoaldera goazen neurrian. Prezipitazioen maximoak neguan aurkitzen dira.9

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Lehorra Batzuek, klima mediterraneo lehorra, negu leuneko klima mediterraneoaren barruan sartzen dute. Murtzia eta Almeriako hegoaldean aurki dezakegu eta prezipitazioak urteko 400mmak baino txikiagoak izaten dira, Penintsulako minimoak. Lehortea ia urte osoan zehar luzatzen da. Ekosistema estepa da, lehorteak eta beroa ondo jasaten duten landareekin, palmondo nanoa, espartzua eta ezkaia bezala.

Subklimen taulaSubklimen taula osatzeko, Mediterraneoak subklima guztiak antzekotu egiten dituenez, hiru nagusienak eta desberdinenak aztertuko ditugu:

MOTA

Katalunia rra

HIL. B.B. HOTZE NA 9C12C artean

HIL. B.B. BEROE NA 24-25C artean

URTEK O B.B. 15-17C artean

OSKILA PEN TERM. 13 eta 15 bitartean

PREZ. KOP. 700(Baix Empord) eta 480 (Tarragon a) mm artean 700 eta 400 mm artean

NOIZ?

HIL. LEHOR RAK 0-3 artean

NON?

Levantiar ra

10C inguru

24-26C artean

17C ingurua n

14C inguruan

Ozeaniarr a

11-13C artean

25C ingurua n

17Ctik gora normale an

13C inguruan

400 eta 900mm artean

Udazkene an gehienbat , uholdeeta ra irits daiteke Udazkene an nagusiki, gero gutxitzen doa Udazkene an, neguan eta udaberria n, otsailean beheraka da txiki batekin

Udan eta noizbehin ka neguan

2 eta 6 artean

Udaparte an gehienba t

4 eta 5 artean

Uda inguru an

10

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Subklimen mapa eta iruzkina

Mediterraneo Kataluniarra Mediterraneo Levantiarra Mediterraneo Semiozeanikoa Mediterraneo Ozeanikoa Guadalquivirreko Araneko Mediterraneoa Subklimen mapan argi ikusten den bezala, hainbat faktorek determinatzen dituzte subklima ezberdinak. Lehenengoa, Kataluniarraren kasuan bezala, latitudea da, Iparraldean kokatua egoteak tenperaturak jaisten baitizkio eta prezipitazioak ugaritu. Latitudeari dagokionez ere, hegoaldeko hiru subklimek tenperatura beroagoak eta prezipitazio gutxiago izan ohi dituzte. Itsasoak ere eragin handia du, eta ondo ikus daiteke Ozeanikoa eta Semiozeanikoaren kasuan. Biak latitude eta itsasoarenganako gertuera berdinean daude, baina Ozeanikoak zuzenean jasotzen du Atlantikoaren eragina. Atlantikoa, mediterraneoa baino hotzagoa eta biziagoa denez, prezipitazioetan eta tenperaturan eragin zuzena izango du.

11

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Azken faktorea itsasoarekiko gertutasuna da. Guadalquivirreko Araneko klima mediterraneoak,horregatik, kutsu kontinental bat du, nahiz eta oraindik Mediterraneoaren eragina guztiz ez galdua izan.

Klimogramak eta hauen iruzkina

Bartzelona, 93 m U Ot Ma r s r C 9, 10 12 4 ,1 ,8 m 3 42 46 m 3 DATU NAGUSIAK

Ap i 13 ,9 47

Ma i 17 ,4 52

Ek a 21 ,7 43

Uz 24 ,2 29

Ab u 24 ,6 48

Ira 21 ,8 77

Ur r 17 ,7 80

Az 13 ,4 49

Ab e 10 ,5 77

Media/To tala 16,5 594

12

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

A) Prezipitazio kopurua: 594 mm B) Prezipitazio gehieneko hilabetea: Urria, 80 mm C) Prezipitazio gutxieneko hilabetea: Uztaila, 29 mm D) Tenperatura altueneko hilabetea: Abuztua, 24, 6 C E) Tenperatura baxueneko hilabetea: Urtarrila, 9,4 C F) Bataz besteko tenperatura: 16,5C G) Bitarteko tenperatura: 15,2C H) Hilabete lehorrak: 1 (Uztaila)

Aurrean ditugun datuek ondo erakusten duten bezala, Bartzelona negu epeleko klima mediterraneoaren esparruetan sartzen da. Hau taulako aurrez erakutsitako hainbat datu aztertuta baieztatu daiteke: prezipitazio kopurua, hilabete lehorrak, bataz besteko tenperatura Ondo ikus daiteke Mediterraneo itsasoak kliman duen eragina. Prezipitazioei dagokienez, urtean zehar 594mm jasotzen dira, kopuru ertain bat dela esan genezakeena. Mediterraneo isurialdera joaten diren ur hauetako zati handi bat udazken aldera erortzen da, negu-udaberri aldera egiten duen prezipitazioa bikoiztera iritsiaz(Urriko 80mm-ak ikusi behar dira). Hilabete lehorra (30 mmtik behera) uztaila soilik kontsidera daiteke, nahiz eta urtarrilean ere zifra horretatik oso gertu ibili (33mm). Nabari dena da prezipitazio kopurua neguan eta udaran jaitsi egiten dela, eta udaberrian eta lehen esan dugun bezala, batez ere udazkenean, igo egiten dela. Tenperaturak, ipar hemisferioan gertatzen den bezala, udaran ematen dute beren maximoa, gehienbat abuztuan (24,6C). Hotzenak berriz negu aldera gertatzen dira, bereziki urtarrilean, 9,4Cra iritsiaz. Hala ere, klima honen ezaugarrietako bat, bere izenak dioen bezala, bere negu epelak dira, aurrez aipatu dugun Mediterraneoaren eragina nabarmena dena. Horregatik, neguko tenperatura gehienek ozta-ozta jaisten dira 10Ctik. Tenperaturak eta prezipitazioak kontrastatuz gero, konturatuko gara prezipitazioaren zati handiena euri modura eroriko dela, izan ere izotza eta elurra ezinezkoak ez badira ere, oso arrotzak dira klima hau ageri den lekuetan. Neguko tenperaturak ez du 0C momentu konkretu batzuetan besterik ukitzen eta izozte edo elurteak gertatuz gero segituan urtzen dira, tenperaturak gora egiten baitu azkar.13

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Klimogramari begiraturik Bartzelonako urtaroak nahiko definituta daude, eta zein luzera, gora-behera eta eredu jarraitzen duten ikusiko dugu:a) Negua: Gutxi gora behera azaroan hasiko litzateke negua eta

martxoa-apirila-arte iraun. Negu epela da, baina hala ere iraunkorra da. Prezipitazioek behera egiten dute neguaren erdialdean, eta gora bai hasieran eta bai amaieran.b) Udaberria: Apirilaren erdialdean hasiko litzake eta Maiatzean jada

udan sartzen egongo ginatekeenez, urtaro motza da udaberria. Negu amaiera baino hezeagoa den arren ez dago desberdintasun handirik prezipitazioei dagokienez.c) Udara: Uda maiatzean hasiko litzake, eta urri-arte iraungo luke.

Tenperatura altuak dauzka, batez ere uztaila eta abuztuan, baina urria eta maiatza nahiko leunak dira. Prezipitazioei dagokienez beherakada nabarmena da. d) Udazkena: Udazken motza du, urriaren erdialdean hasi eta azaroaren erdialdean amaituko zena. Tenperaturak oso denbora txikian egiten du behera neguari hasiera emateko, eta horrez gain, prezipitazioek ere nabarmen egiten dute gora. Urria da udazkenaren aldaketen adibide garbia.

14

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Grazalema (Cadiz), 823 m Ur Ot Ma Ap Ma s r i i C 9, 9, 12 14 17 6 9 ,4 ,2 ,4 m 34 32 33 17 11 m 9 6 4 9 8 DATU NAGUSIAK

Ek a 21 ,8 46

Uz 26 ,4 4

Ab u 26 ,2 7

Ira 21 ,7 52

Ur r 17 ,3 15 3

Az 12 ,5 25 0

Ab e 8, 3 40 5

Media/To tala 16,6 2.223

A) Prezipitazio kopurua: 2.223 mm B) Prezipitazio gehieneko hilabetea: Abendua, 405 mm C) Prezipitazio gutxieneko hilabetea: Uztaila, 4 mm D) Tenperatura altueneko hilabetea: Uztaila, 26,4 C E) Tenperatura baxueneko hilabetea: Abendua, 8,3 C F) Bataz besteko tenperatura: 16,6C G) Bitarteko tenperatura: 17,9C H) Hilabete lehorrak: 2 (uztaila, abuztua) Grazalema, Cadizeko probintzian kokatua dagoen hiria da, eta lekua negu leuneko klima mediterraneoaren eraginaren menpe badago ere, hiri hau baldintzatzen duten egoera bereziek bertako klima berezia egiten dute, Espainiako prezipitazio kopuru handiena duen hiria dela esatera iriste-arte, 2.223mm-ko prezipitazio kopuruarekin urtean. Hau, negu leuneko klima mediterraneoaren barnean oso ezohikoa den arren,15

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

badaude beste hainbat faktore klima honen barnean sartzera bultzatzen gaituztenak: bataz besteko tenperatura, neguko tenperaturak, hilabete lehorrak Esan dugun bezala, bertako prezipitazioek desberdintzen dute Grazalema inguruko herrietatik. Izan ere, hilabete bakarrean 405mmko prezipitazioak egotera irits daiteke (abendua), eta hau bere kokalekuagatik da. Grazalemako mendilerroak mikroklima berezi bat du, eta topografiak Espainiako leku euritsuena dela iradokitzen digun puntu batean aurkitzen da, Atlantikotik datozen haize hezeek talka egiten duten lekurik altuena izatean. Haize hauek lautadetatik barrena joaten dira, non berotzen hasten dira eta laster mendilerro honekin aurkitzen dira, beren hoztea eragiten eta lainoen formazioa hainbat prezipitazioekin. Hala ere atentzioa deitzen du, hainbeste euri egiten duen lekuan ere negu leuneko klima mediterraneoan gertatzen den bezala, hilabete lehorrak izatea. Hemen, nabarmen dira bi, uztaila eta abuztua, izatez, ez direnak 10mmtara iristen. Horrek pentsarazten digu, udan lehorteak egon daitezkeela, eta neguan ostera, uholdeak. Negu aldera gora egiten dute prezipitazio kopuruek, aurrez aipatu ditugun zifretara iritsi arte. Tenperaturen urteko bataz bestekoa 16,6Ckoa da, oso altua beste zona batzuekin alderatuz gero. Hau, bere negu epelen ondorio da, eta uda beroen ondorio. Mediterraneo itsasoak epeltasuna mantentzen du zona guztian, baina udako bataz bestekoak epeletik harago joaten dira, 26,2Cko uztaila eta abuztua bezalako hilabeteekin aurkituz. Neguak, kliman nagusi diren bezala, leunak dira, 8,3Cn jota bere minimoa(abenduan). Tenperatura eta prezipitazioak konparatuaz ikus daiteke ia prezipitazio guztiak euri forman gertatuko liratekeela. Izan ere, neguko tenperatura altuek izozteak eta elurteak saihesten dituzte, oso gutxitan gertatuaz, eta gertatzen diren gutxi haietan segituan urtuaz. Klimograma aztertuaz ikus dezakegu Grazaleman urtaroak noiz hasi eta noiz bukatzen diren, eta zein berezitasun dituzten. Kasu honetan ezin dugu prezipitazio kopuruagatik banatu urtaro hauek, ez baitira ohikoak, baina tenperatura nahiko egonkorra da: a) Negua: Azaroaren erdialdean hasiko litzake eta martxo-arte iraungo luke. Tenperaturak nahiko altuak dira negua izateko, 10Cren inguruan izanaz bataz besteko guztiak, eta prezipitazio16

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

kopurua oso altu mantentzen da, beti ere 300mmtik gora hilabeteko. b) Udaberria: Motza da, eta apirila hartuko luke, eta agian, maiatzaren zati txiki bat. Tenperaturak epel-beroak dira, eta prezipitazioek behera egiten dute urtaroa aurrera joan hala, baina hala ere oso altu mantentzen dira penintsulako beste tokiekin konparatuz gero.c) Udara: Maiatzaren zati bat, ekaina, uztaila, abuztua, iraila eta

urriaren zati bat hartuko lituzke, eta urtaro luzeena kontsideratu daiteke modu honetara. Tenperaturak altuak dira, gehienbat uztailean, 26,4Cko bataz bestekoarekin. Prezipitazioei dagokionez, behera egingo lukete modu drastiko batean, abuztua edo uztaila bezalako hilabete lehorretara iritsiaz.d) Udazkena: Urriaren zati bat eta azaroaren zati bat hartuko luke,

ez dago ondo definitua. Tenperaturek nabarmen egiten dute behera tarte honetan, eta prezipitazioek gora egiten dute.

17

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Monasterio de Lluc(Mallorca), 525m Ur Ot M Ap Ma Ek Uz s ar i i a C 6, 6, 8, 11 14 18 21 7 9 9 ,6 ,4 ,7 ,4 m 16 10 12 92 63 28 8 m 8 1 2 DATU NAGUSIAK A) Prezipitazio kopurua: 1349 mm

Ab u 21 ,5 38

Ira 19 ,1 97

Ur r 14 ,5 24 2

Az 10 ,8 20 5

Ab e 7, 8 18 5

Media/To tala 13,6 1349

B) Prezipitazio gehieneko hilabetea: Urria, 242 mm C) Prezipitazio gutxieneko hilabetea: Uztaila, 8 mm D) Tenperatura altueneko hilabetea: Abuztua, 21,4 C E) Tenperatura baxueneko hilabetea: Urtarrila, 6,7 C F) Bataz besteko tenperatura: 13,6C G) Bitarteko tenperatura: 14,7C H) Hilabete lehorrak: 2 (Ekaina, uztaila) Lluc-eko Monasterioa Mallorcako mendietan kokatutako monasterio bat da, eta bere kokalekuagatik negu epeleko klima mediterraneoaren menpe dagoela nabaria da, baina 525 metrotan kokatzeagatik, altueraren eragina ere ikus daiteke, batez ere prezipitazio kopuruan, bataz besteko tenperaturan, tenperatura maximoan 18

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Prezipitazioez ari garenean aipatu beharra dago bataz besteko urtean egiten dituen 1349mmak ez dituela itsasoko mediterraneo klimaren ezaugarriak betetzen. Hala ere, hau ulergarria da, altuerako puntu batean kokaturik baitago eta honek bai prezipitazioetan eta bai tenperaturan eragina baitu. Bi hilabete lehor(30mm-tik behera) daude, ekaina eta uztaila, baina hala ere aipatu beharra dago urtean zehar ez dela beti goraka joaten, izan ere beherakada batzuk ditu neguan, prezipitazio nahiko irregularrak erakutsiaz. Ur kopuru handiena udazkenean lortzen da, nahiz eta martxoa hilabete oso hezea izan 122mmrekin. Tenperaturei dagokienez, nahiko baxuak dira klima honetan ohikoa denarekin konparatuz gero, urteko bataz bestekoak erakusten duen modura (13,6C). Neguak, hala ere, epelak dira, baina 10Ctatik behera egiten dute kasu askotan, minimoa 6,7Ctan kokatuaz (urtarrila). Udara mantso iristen hasten da, non tenperaturek beren maximoak emango dituzten. Udan tenperaturak beroak dira, 24Cko bataz besteetara iritsiaz. Gero, oso azkar egiten dute behera neguko tenperaturetara iritsi arte. Tenperaturak eta prezipitazioak alderatuz gero konturatuko ginateke prezipitazio gehiena euri forman erortzen direla. Hau, urte osoko tenperaturen epeltasunagatik da, beti 0Ctik gora mantentzen dena. Izozteak oso arraroak dira, nahiz eta toki garai batean kokaturik egon, eta gertatuz gero urtzeak berehalakoak dira. Klimogramak adierazten digu, aztertuz gero, urtaroak ez direla ohiko lau hiruhilabetekoak, baizik eta bakoitzak luzera eta indar ezberdina duela:a) Negua: Azaroan hasiko litzake, eta martxo - apiril-arte iraungo

luke. Tenperaturak nahiko antzekoak dira lau hilabete hauetan zehar, eta negu epela kontsideratuko litzake, bataz bestekoak 6Ctik gora egonez denbora guztian. Prezipitazioei dagokienez beheraka egingo lukete, baina oso gutxi, eta hala ere oso ugariak dira. b) Udaberria: Udaberriak apirileko amaiera eta maiatza hartuko luke soilik. Tenperatura baxuak egongo lirateke, eta prezipitazioek behera egingo lukete behin martxoa pasata, udarako minimoei hasiera emateko. c) Udara: Ekainean hasi eta irailean amaituko litzateke, eta tenperatura epelengatik nabarmentzen da, klima honetako beste lekuetakoekin zerikusirik ez dutenak(21,5C da bere maximoa,19

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

abuztuan). Prezipitazioek behera egingo lukete udara erdian, uztailean minimoak erakutsiaz (8mm), baina berriz gora egingo lukete udazkenari hasiera emanez. d) Udazkena: Kasu honetan urriak hartuko luke udazkenaren papera, tenperaturen jaiste nabarmen batekin, eta prezipitazioen urteko maximoa edukiaz (242mm).

OndorioakLanak hasiera batetik bere arazoak eman zizkigun, izan ere, klima mediterraneoaren subklima bat izanik, informazioa ez zen beste hainbatetan bezain zabala, eta klimari deitzeko erabiltzen diren izen guztiek nahastea besterik ez zuten eragiten (hala nola, Klima mediterraneo negu leunekoa, mediterraneo tipikoa, kostako mediterraneoa, mediterraneo kosteroa). Hala ere, lana zentratzeko gai izan gara, eta nahiko ondo atera dela uste dugu. Zailtasun handiena klimogramak eta mapak ordenagailuz egitean izan ditugu, programek nola funtzionatzen zuten ikasi behar izan baitugu. Klimari dagokionez, gehien harritu gaituena honen berotasuna izan da. Itsasertzean egonik, tenperatura leunagoak espero genituen, gehienbat udara aldera, non tenperaturak oso handiak diren, baita Katalunian ere. Ez genekien Mediterraneo itsasoak horrelako eragin berotzailea edukiko zuenik, ez eta prezipitazio kopuruak horren baxuak izango zirenik (berriz ere itsasoaren kontuagatik, itsasoa ondoan edukita espero genuen prezipitazioak hemen bezala izatea, gutxienez antzeko latitudeetan).

Bibliografiahttp://www.iesneiravilas.es/depxh/wpcontent/uploads/2007/11/climogramas.pdf http://enciclopedia.us.es/index.php/Regiones_clim%C3%A1ticas_en_Espa %C3%B1a http://www.ign.es/espmap/graficos_clima_bach/Clima_Graf_07.htm 20

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa http://es.wikipedia.org/wiki/Clima_mediterr%C3%A1neo

2011

http://es.wikipedia.org/wiki/Clima_mediterr%C3%A1neo_t%C3%ADpico http://iescinca.educa.aragon.es/Alumnos/Infor0506/grupo%20E%20%20Cimas%20del%20mundo/MEDITERRANEO.htm http://www.tutiempo.net/silvia_larocca/Temas/Clima.htm Batxillergoa 2 Geografia M Concepcin Muoz-Delgado LUR hiztegi entziklopedikoa

21