musika:vondeland;aurkezp:b.areskurrinaga hc; euskaraz:d.amundarain

12

Upload: varsha

Post on 09-Feb-2016

59 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Hausterre eguna 2014 ko martxiaren 5a. Musika:Vondeland;aurkezp:B.Areskurrinaga HC; euskaraz:D.Amundarain. Hausterre-egunak Garizumaren hasiera markatzen du. «Bihotz-berri zaitez, eta sinetsi Berri Ona». Garizumaren helburua ez dira malkoak, ezta haren edukia ere; - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Presentacin de PowerPoint

Musika:Vondeland;aurkezp:B.Areskurrinaga HC; euskaraz:D.Amundarain

Hausterre eguna2014ko martxiaren 5a

Hausterre-egunak Garizumaren hasiera markatzen du.

Bihotz-berri zaitez, eta sinetsi Berri Ona.

Garizumaren helburua ez dira malkoak, ezta haren edukia ere;aitzitik, poza eta bizia bizia den aldetik.

Utzi gaitz egiteari, bihotz-berri zaitezte eta biziko zarete (ik. Ez 18,30-32).Bizia ez datza ez esatean, ez haragiari, ez ezeri, baizik bai esatean biziari, mundu hobe bati.

Hau da nahi dudan baraua: ireki itzazu kartzelak... ireki bihotza zure anaia/ahizpari (Is 58,6-7).

Bizitza ez datza ez jatean, baizik bere jomuga bizitza delaanaiari esatean,eta horretarako laguntza ematean.

Nire pentsamenduak ez dira zuenak bezalako (Is 55,8).Bizia ez datza nork bere pentsaerari uko egitean, ezta nor bere buruaz gogoeta eginez bizitzean ere, baizik Jainkoaren aurrean zer garenaz gogoeta egitean: bai ni, bai nire hurkoa, bai mundu osoa.

Gaitz egiteari uztean, ninivetarrei Jainkoak, suntsitu ordez, harrera ona egin die (ik. Jonas 3,10).Bizitzan kontua ez da jendeari beldurra sartzea, baizik eta Jainkoak maitasunez gonbidatzen duela agertzea: Noe bezala, israeldarrak bezala Egipton, Pedro bezala

Jaunaren ahotsa entzuten baduzue, ez gogortu bihotza (Heb 4,7). Bizia ez datza testu bat aspertzeraino errepikatzean, baizik Jaunari entzutean: Biblian, lagun hurko pobreagan, naturan hitz egiten dizunean.

Izan gogoan 40 urte hauetan Jaunak eginarazi dizuen bidea zuek probatzeko (Deuteronomio 8,2).Bizia ez datza etsitzean probaldia izan duzulako, baizik gidaritzat Jauna hartzean:

Neu naiz bidea, egia eta bizia (Jn 14,6).

Uretik eta Espiritu Santutik jaio (ik. Jn 3,5).

Bizia ez datza bataioko errituan planto egitean, baizik eta Kristogan geure murgil egitea, geure jainkotzea garatzean, bere betera eramatean.

Baldin eta Jesus piztu zuen Espiritua zuengan badago, piztuko zaituzte zeuek ere Espiritu horrek berak (ik. Erm 8,11).

Pazkoa da, Mendekoste da Garizumaren jomuga.

Jesusen heriotzan murgilduok, harekin bat egingo dugu piztueran.

Mendekostez, horren lekuko izango dugu geure bihotzean Jesusen Espiritua

Xalbodorren HeriotzaOrchestre Symphonique de BratislavaBarruan (Euskal Herri Musika), track 6/11, disc 1/12013International278902.66eng - Amazon.com Song ID: 243329366