mihuluze uribe kosta ikasketa materiala. 3. atala: kultur ondarea

23
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. atala: KULTUR ONDAREA

Upload: albakabia

Post on 28-Jun-2015

429 views

Category:

Education


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-KostaIkasketa materiala

3. atala: KULTUR ONDAREA

Page 2: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

Garai bateko jostailuak eta gaur egunekoak nahiko ezberdinak dira. Lehen umeek, batzuetan besterik ez zutelako, edozer erabiltzen zuten jostailu legez: paluak, paperezko bolak, tela zatiak… Aitita-amamek diotenaren arabera, lehen asko olgatzen zen kalean, auzokoekin.

Tronpa punta lurrean duela ardatz baten inguruan jirabiraka dabilen jostailua da.

Olgeten artean ostutekoak eta elkar harrapatzekoak ditugu: erbiak eta kazeruak,

kuika eta herrenarena esaterako.

Page 3: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

Ahuntzerdara: Besteek ez ulertzeko erabiltzen zen hizkera korapilatua

Aste Santuan ateratzen ziren karrakak. Karraken zaratek demonioa hiltzen zuten.

Page 4: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

TabataraTxorro Morro Piko Tallo Ke

Page 5: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Takora Bi marra lurrean marraztuta, batean zutunik

jarri eta bestean ipinitako harri zatiak marratik ateratzeko zer edo zer jaurti.

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

MarroraAlde banatara jende kopuru bera, aurpegiz

aurpegi. Beste aldera pasa behar da, aurreko lerrokoek harrapatu barik.

Page 6: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

ZOTZ-ERREMENTARIABazen Urduliz inguruan zotz-errementaria esaten zioten errementaria. Ba al dakizue nondik datorren goitizena? Bada, berak jarritako ferrak jausi egiten omen ziren, eta iltzeen ordez zotzak jartzen ez ote zituen susmoa zuen jendeak. Halaxe geratu zen ba, zotz-errementari goitizenaz!

Page 7: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

JUAN ANTSONEKOAUrdulizko gizon indartsu indartsua zen Antsonekoa. Antza, kolpe batez edonor akabatzeko modukoa zen. Behin batean herrikoek postura egin eta borrokara behartuta, halaxe akabatu zuen bat. Beste batean soroan beharrean zebilela, autoan etorri zitzaizkion lagun bi itaunka:-Badakizu Antsonekoa hemendik bizi den?Berak etxea eskuaz altxatu eta astoa ere narras zegoela baserria seinalatuz esan zien:-Baserri hartan bizi da.Auto gidaria eta laguna zurtz eginda geratu ziren:- Hau halakoa bada, zelakoa ote da bestea!

Page 8: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

URIBE KOSTAKO ARRANTZALEEN SINISKERAK

Itsasoan txistu eginez gero, haizea erakartzen da.

Kordelak beti eguzkiaren martxara batu behar dira.

Sasoian sasoiko arraina ez den beste zerbait harrapatuz gero, hurrengo egunean ez da arrainik hartzen, zorte txarrekoa ei da.

Page 9: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

Azaroaren 11 San Martin eguna da. Garia egun horretan erein behar da.

San Martin egunetik aurrera hasten dira txerri-hiltzeak inguruko baserrietan. Txerria hil ostean egiten den bazkari edo afariak,

Txarriboda du izena.

Page 10: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

Azaroaren 30a San Andres eguna da.Uribe Kostan San Andresen oroimenezko ermita bi daude, bata Sopelan eta bestea Barrikan. Barrikakoa inguruko gizonen artean egin zuten. Sanandresetan mezatara

joan eta erromeria egiten zen.

Sopelako San Andres ermita

Page 11: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

Gabon-gauek afarian (abenduak 24) ogi salutadorea (ogi-kuskurra) gordetzen da

mantel azpian. Ogi salutadoreak indar berezia du: ekaitzetatik babesten gaitu,

txakur amorratuak sendatzen ditu…

Gabon sua pizteko enborra aurretiaz aukeratzen da eta ezaugarri bereziak ditu. Gau horretan zehar sua ez bada

amatatzen, urte osoko babesa familiarentzat heriotza

saihesteko.

Page 12: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

Basaratoste edo Basabatiste inauterien aurreko igandea da. Egun horretan

neska-mutilek ostera txikia egiten zuten inguruko basoetara eta han txitxi-

burruntzia jaten zuten.

Inauterietan mozorroa edo muserangea janzten da.

Martitzena eta domeka izaten dira inauterietako egun handiak eta

egun horietan tostadak jaten dira.

Page 13: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

Pazko eguna udaberriko ekinozioaren osteko lehen ilbetearen ondoko igandea da.

Egun horretarako da mokotsa, barruan intxaurrak, arrautza edo txorizoa daukan

ogi-opila.

Asentsio eguna aldakorra da. Pazko egunetik berrogei egunera izaten zen.

Urdulizen jai izaten zen egun hori. Oso ezagunak dira inguruan Asentsio

eguneko idi-probak.

Page 14: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

Asentsio egunetik hiru estera Gorpuzti eguna ospatzen da. Gaur egun, Algortako Portu Zaharrean ospatzen dute

Gorpuzti eguna. Prozesioa egiten zen egun horretan eta

neska gazteek lore-orriak jaurtitzen zituzten prozesioa

pasatu aurretik.

Page 15: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

San Juan edo Doniane ekainaren 24an izaten da.San Juan egunean sua pizten da, parte txarrekoak uxatzeko.

San Juan bezperan lizar, lore, berakatz-buruak, arto landareak… batu eta sortatxu bat prestatzen zen- Atean eskegitzen zen, harik eta sikatu arte. Ostean erre egin behar izaten

zen. Oraindik ere bizirik dago ohitura hori baserri askotan.

Page 16: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

San Pedro ekainaren 29a izaten da. Sopelan ospatzen dira sanpedroak.

Uztailaren 16an Karmengo Amaren eguna da. Armintzako eta Plentziako jaiak

ospatzen dira. Arrantzaleen jagolea da Karmengo Ama birjina, eta egun horretan ez

da itsasontzirik ateratzen.

Page 17: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Santa Mariñe eguna uztailaren 20an ospatzen da, Sopela eta Urduliz banatzen

dituen izen bereko haitzetako ermitan.

Santa Mariñe ermitako Santa Libradari haurdunaldi eta erditze ona eskatzen

zaio.

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

Page 18: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

Uztailaren 25a Santiago eguna da. Paella lehiaketa egiten da Getxon.

Egun Itsasargia taldeak antolatzen badu ere, ekimena 1956an sortu zuten Irurena Elkarteko bazkideek. Orduan ere txistulariek abiarazten zuten jaia. 1956ko lehen paella txapelketan 20

paella lehiatu ziren. Gaur egun ehunka aurkezten dira.

Page 19: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

Santo Domingo (abuztuak 6) Berangon ospatzen da.

Erromeria egoten zen, eta idi-probak Torrekolandan.

San Lorenzo eguna (abuztuak 10) Getxoko Portu Zaharrean ospatzen da. Plaza egun garrantzitsua

izaten da.

Page 20: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA

Plentziako jai nagusiak sanantolinak dira. San Antolin irailaren 2an izaten da. Bezperan plaza egin izan da beti. Antolintxu eta Madalentxu baserritarrei herritarrek egindako harrerarekin hasten dira Plentziako jaiak. 

Urdulizen ospatzen da Andra Mari (irailak 8). Urdulizko

andramarietan barkileroak, karameleroak…. Etortzen ziren.

Page 21: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Erantzuna emanda

Page 22: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

Froga: ERANTZUNA EMANDAGaldera bakoitzaren erantzun egokia aukeratu beharko duzue guk emango dizkizugun sei erantzunen artean.

-Takora-Mamorra-Tronpa-Kuika

-Ahuntzerdara

-Karraka

Punta lurrean duela ardatz baten inguruan jirabiraka dabilen jostailua.

Elkar harrapatzeko jolasa Besteek ez ulertzeko erabiltzen zen

hizkera korapilatua Bi marra lurrean marraztuta, batean

zutunik jarri eta bestean ipinitako harri zatiak marratik ateratzeko zer edo zer jaurtitzen den olgeta

Aste Santuan ateratzen zen jostailua Alde banatara jende kopuru bera, aurpegiz

aurpegi. Beste aldera pasa behar da, aurreko lerrokoek harrapatu barik.

Page 23: Mihuluze Uribe Kosta Ikasketa materiala. 3. Atala: Kultur Ondarea

ErantzunakPunta lurrean duela ardatz baten inguruan

jirabiraka dabilen jostailua: TronpaElkar harrapatzeko jolasa: KuikaBesteek ez ulertzeko erabiltzen zen hizkera

korapilatua: AhuntzerdaraBi marra lurrean marraztuta, batean zutunik

jarri eta bestean ipinitako harri zatiak marratik ateratzeko zer edo zer jaurtitzen den olgeta: Takora

Aste Santuan ateratzen zen jostailua: KarrakaAlde banatara jende kopuru bera, aurpegiz

aurpegi. Beste aldera pasa behar da, aurreko lerrokoek harrapatu barik: Mamorra