materiaren egoerak
TRANSCRIPT
MATERIAREN EGOERAK
Teoria zinetiko molekularra
1. Materia partikulaz dago osatuta.
2. Partikulak etengabe mugitzen ari dira.
3. Partikulen artean ez dago ezer, hutsa dago.
4. Partikulek elkar erakartzen dute (haien arteko erakarpen-indarra gutxitu egiten da haien arteko distantzia handitzen den einean)
Materiaren egoerakSOLIDOA: Partikulak ordenatuta daude, eta bata bestetik oso hurbil daudenez indar handiz erakartzen dute elkar; posizio finkoen inguruan bibratzen dute.
LIKIDOA: Partikulak bananduago daude, ondorioz desordenatuta daude, eta batzuek bibratu, baina beste batzuek mugitu egiten dira.
GASA: Partikulak oso banatuta daude eta ia ez dute elkar erakartzen. Oso abiadura handian mugitzen dira eta ahalik eta espaziorik handiena hartzeko joera dute.
Solidoen ezaugarri batzuk
Bolumen konstantea
dute
Forma konstantea
dute
Berotuz gero dilatatu
egiten dira
Konprimaezinak dira
Batzuk deformatu egiten dira indar
bat ezartzean, baina indarra
gelditzean lehengo forma hartzen dute
(elastikoak dira)
Batzuek forma
poliedrikoak dituzte
Likidoen ezaugarri batzuk
Bolumen konstantea
dute
Dauden ontziaren formara
egokitzen dira
Berotuz gero dilatatu
egiten dira
Konprimaezinak dira
Jariakorrak dira. (Biskositateak likido baten
jariokortasuna neurtzen du)
Fluidoak dira
Gasen ezaugarri batzuk
Gehienak ikustezinak
dira
Konprimitu ahaldira
Berotuz gero dilatatu
egiten dira
Sartuta dauden ontziaren
bolumen osoa betetzen dute
Barreiagarriak dira eta
presioa egiten dute
Fluidoak dira
Tenperatura• Gorputzak osatzen dituzten partikulen
agitazio-egoera edo mugimendu-maila neurtzen duen magnitude fisikoa da.
• Termometroarekin neurtzen da.
• Horretarako guk gradu zentigradua (ºC) erabiltzen dugu, baina SIeko unitatea gradu kelvina (K) da
Materiaren egoera-aldaketak
Substantzia bat egoera batean edo bestean egotea substantzia horren tenperaturaren araberakoa da.
Partikulen artean dauden lotura-indarrak apurtzeko adina berotzen badugu, egoera-aldaketa gertatuko da.
Atomoak• Materia osatzen duten partikula
sinpleenak dira.
• Demokrito izan zen hitz hau aipatu zuen lehena.
• Atomoak bi atal ditu: -Nukleoa: bertan protoiak eta neutroiak daude. - Azala: han elektroiak aurki ditzakegu.
Molekulak• Indar handiz, etengabe, eta proportzio finkoetan
elkar erakartzen duten zenbait atomoz daude osatuta.
• Atomo-elkarketa horren emaitza beste propietate batzuk dituzten beste partikula batzuk sortzea da.
ElementuakMota bereko atomoz osatuta dauden substantziak dira
Elementu atomikoak: atomo bereiziek osatzen dute
Elementu molekularrak: atomo berdinez osatutako molekulaz osaturik daude
Elementu kristalinoak: egitura kristalinoak eratuz lotzen diren atomo berdinak
KonposatuakAtomo desberdinez osatutako partikulak dituzten substantziak dira.
Konposatu molekularrak: atomo desberdineko molekulaz daude osatuta
Konposatu kristalinoak: kristalak eratzen dituzte hainbat eratako atomoekin.
Letra edo letra multzoak dira, elementu kimikoen adierazgarri direnak.
Letra batek edo bik osatzen dute.
Ikurrak
Konposatuak adierazteko erabiltzen dira.
Formulek konposatua osatzen duten elementuen ikurrek eta zenbakiek osatzen dituzte.
Formulak
Substantziak partikula berdinek (berdin dio atomoak zein molekulak diren) osatzen dituzte.
Substantziak
Partikula desberdinez osatuta daude.
Nahasteak bi substantziak edo gehiagok osatzen dituzte.
Nahasteak
Prozedura mekaniko honetan material batzuen propietate magnetikoak erabiltzen dira, beste material batzuetatik banatzeko.
Nahasteak banatzeko metodoak: BANATZE
MAGNETIKOA
Dentsitate desberdineko geruzaz osatuta dauden nahaste fluidoak banatzeko erabiltzen da.
Nahasteak banatzeko metodoak: DEKANTAZIOA
Esekidura urtsuetan dauden solidoak banatzeko erabiltzen da. Likido uherra geldi utzi behar da, osagai ezberdinak dentsitatearen arabera bereizteko.
Nahasteak banatzeko metodoak: SEDIMENTAZIOA
Sedimentazio azeleratua egiten duen prozedura da.
Nahasteak banatzeko metodoak: ZENTRIFUGAZIOA
Disoluzio bat zabalera handiko eta sakonera gutxiko ontzian jarri eta leku aireztatuan utziz gero, likidoa lurrundu egingo da , eta solidoa hondoan geratuko da, kristal eran.
Nahasteak banatzeko metodoak:
KRISTALIZAZIOA
Nahastea material porotsu batean zehar pasaraztean, partikula solidoak banatzeko erabiltzen dugun prozesua.
Nahasteak banatzeko metodoak: IRAGAZKETA
IES BEURKO BHI
Maite Remírez(Anaya-Haritza argitaletxearen liburuan
oinarriturik)