leitza 1984
TRANSCRIPT
-
8/3/2019 Leitza 1984
1/4
Leitza 1984: belaunaldi emankorra
Zigortuta, klasera
Marka da gero, baina Leitzan, 3.000 biztanle eskaseko herrian, hiru kirolari handi
elkarrekin ibili ziren eskolan: Oinatz Bengoetxea, Inaxio Perurena eta Mikel Nieve.Umetako oroitzapenak astintzeko asmoz, BERRIAk klasean sartu ditu hirurak.
Unai Zubeldia Leitza
Oinatz Bengoetxea, Inaxio Perurena eta Mikel Nieve, Leitzako Amazabal eskolan; han
ibili ziren hirurak, eta orduko oroitzapenei bueltaka ibili ziren barre eta algara artean. /IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
Gu formal samarrak ginen, ezta?. Amaia Azpiroz DBH2an Natura irakasle izan
zuenari erdi beldurrez bezala begira hasi da hizketan Mikel Nieve Euskaltel-Euskadiko
txirrindularia gaur egun Leitzako Amazabal eskolako zuzendaria da Azpiroz.
Formalak ginela gerora esaten zuten hauek, baina garai hartan ordura arteko
gaiztoenak ginela esan eta esan aritzen ziren. Inaxio Perurena harri-jasotzaileak ere
zeharka begiratu dio Azpirozi aitortza hori egiten hastearekin batera. Ez, ez. Guk inoiz
ez genuen halakorik esaten!. Irakaslearen azken epaia. Oinatz Bengoetxea pilotariak
argitu du Perurenaren susmoa. Uste dut zuen klasean gaiztoagoak zinetela. Bai, bai.
Inaxio, Txispas... Batzu-batzuk bazeundeten klase hartan.... Nafarroako herri koskorhartan 40 bat neska-mutiko baziren kinta berekoak, eta eskolan bi gelatan banatuta
ibiltzen ziren.
3.000 biztanle eskas dauzka Leitzak (Nafarroa), eta kirol munduan goiko muturrean
dabiltza 1984an jaiotako hiru herritar: Oinatz Bengoetxea, Inaxio Perurena eta Mikel
Nieve. 27 urte beteta daude hirurak, baina, BERRIAren deiari erantzunda, hamabost-
hogei urte atzera egin, eta eskolara itzuli dira, zigortuta. Ez pentsa, ni gustura etortzen
nintzen eskolara. Nieve hasi da hizketan. Momentu txarxeagoak ere izaten ziren,
noski, baina oroitzapen onak dauzkat nik.
Berehala hasi da kexaka Perurena. Hauek biek oso nota onak ateratzen zituzten eta!.Onak ez, Inaxio, normalak, erantzun dio bizi Bengoetxeak. Hik ere ez hituen txarrak
-
8/3/2019 Leitza 1984
2/4
ateratzen, motel!. Nik? Etxean ordenagailua sartu zenean lasaitu nintzen ni, traste
harekin txuleta koskor batzuk egiteko gai nintzelako.
Gogoratzen al haiz?; Akordatzen al zarete?; Hori ere egiten genian, bai...
Umetako geletako bat izan zenetik bueltatxoa eman ondoren, zuzendaritza gelan alderik
alde ireki dute hirurek oroitzapenen kaxa. Hamabi urte beteta atera ziren lehen eskolahartatik. Pentsa, orain hamabost urte!. Ondoko eskolara joan ziren gero. DBH 1 eta
2 egitera. Eskolara sartu eta parez pare egoten zen Joxe atezainaren gelatxoarekin
geratu dira hirurak erabat harrituta. Izugarrizko gela puska zeukala ematen zuen garai
hartan, eta pentsa, eskoba gordetzeko ere lekurik ez dago ia-ia.
Neska-mutikoen kasuan, zuzendaritza gela eta zigorra elkarri lotuta egoten dira
gehienetan. Eta gure garaian ere jolas ordutik bueltan gelara behar baino beranduxeago
iritsiz gero, adibidez, kalera bidaltzen gintuzten!. Bengoetxeak ez dauzka ahaztuta
orduko kontuak. Puntuak pilatzen joaten ziren, eta muga batera iritsiz gero, etxera
bidaltzen gintuzten hiru bat egunerako. Egungo kirol arrakasta aztertuta, eskolako
zigorren bidez leitzarrak zaildu egiten direla pentsa liteke. Gaizki-ulerturik egon ezdadin, azalpen txiki bat gehitu du Perurenak. Ni sekula ez ninduten bidali hiru
egunerako etxera. Baina gure anaia zalea zen horretan; astean behin joaten zen hiru
egunerako etxera. Bakoitza bere lekuan jartze aldera, etxeko ikaslerik finena arreba
zela onartu du harri-jasotzaileak.
Batxilergoarekin borrokan
Seigarren mailara arte hirurak txukun antzean ibili ziren. Notak jasotzean ez zen gorri
kolore askorik ikusten. Baina DBH 2an okertu zen Perurena. Errepikatu egin behar
izan nuen, baina DBH 4raino iritsi nintzen behintzat. Oinatz saiatu zen batxilergoa
amaitzen. Tolosara joan nintzen batxilergoa egitera, baina ezin. Eta, hiru kirolariak
eskolara iritsi aurretik Amaia Azpirozek eta Tito Perurenak [soinketa irakaslea]
kazetariari argitu bezala, Nieve iritsi zen urrutien ikasketa kontuetan. Eskolan gustura
samar ibiltzen nintzen, eta, ondoren, batxilergoa amaitu nuen behintzat!. Modulu bat
egiten ere hasi zen. Baina amaitzear nengoela, praktikak soilik falta zitzaizkidanean,
profesionaletara pasatzeko aukera eman zidaten, eta hortxe utzi nuen dena.
Matematika, ingelesa eta historia ahaztuta, ikasketa kontuetan egin ez dutena egin dute
hirurek kirol ibilbidean.
Iruditzen zait hirurok ere umetatik bagenekiela gutxi gorabehera handitan zer izan nahi
genuen, hasi du kontaketa Bengoetxeak. Ez pentsa, nik ez neukan hain argi ere,erantzun dio Nievek. Oinatz asko aritzen zen pilotan, eta Inaxiok ere etxean zeukan
irakaslea. Bai, bai, ni bost urte betetzerako hasi nintzen harriak jasotzen, argitu du
hiruretan zaharrenak. Gogoan daukat Oinatz eta Ibai [Ibai Bengoetxea, Oinatzen
lehengusua, pilotari profesionala bera ere] nola joaten ziren pilotalekura. Egurrean
aritzen ziren biak; izugarria zen. Eta keinuka azalpen argia eman du Perurenak. Orain
bezala, eskumuturra kakotzen zuen pilota astindu baino lehen. Berdin-berdin egiten
zuen. Primeran gogoratzen naiz.
Tito Perurenak argitu du pilotan, futbolean, korrika... denetan zela ona Bengoetxea. Eta
pilotariak berak ere onartu du. Pilotan bezala, futbolean ere asko jokatzen nuen. Bi
jertse jarri alde banatan, eta han ibiltzen ginen. Kirol guztiekin gozatzen nuen. Bereburuari loreren bat edo beste ere bota dio. Kirolerako izugarrizko afizioa neukan, eta
-
8/3/2019 Leitza 1984
3/4
denetan moldatzen nintzen nahiko ondo. Gogoan daukat bost kros ere irabazi nituela
jarraian. Leitza bezalako herri txiki batean normaltzat har daitezke Bengoetxea eta
Perurenaren ibilbideak.
Baina Nieverena da, agian, harrigarriagoa. Kuadrillan hasi ginen asteburuetan
lasterketetara joaten, Indurainen garairik onenak indartuta. Eta garai haiek gogoratzenhasita bota du primizia Nievek. Inaxio ere hasi zen gurekin bizikletan. Lehertu
beharrean barrez hasi da Bengoetxea. Ikustekoa izango zen hura!. Nieveren
bizikletarako zaletasunak azalpen argia dauka. Pilotan ez nuen gauza handirik egiten,
futbolean ere ez... Bizikletan txukunxeago ibiltzen nintzen, eta horri heldu nion.
Emaitzak aztertuta, erabaki zuzena hartu zuela esan daiteke.
Matematika, ingelesa, zigorrak, kirola... Hirurak eroso ari dira hizketan, baina isil
antzean geratu dira neska kontuez galdezka hasitakoan. Eskola ez zen izaten ikasteko
tokia bakarrik... Gure gelako neskak oso politak ziren, oso-oso politak. Esaldi hori
letra larriz idazteko eskatu dio Bengoetxeak kazetariari. Ikaragarri maite genituen
orduan, eta orain ere bai. Ondo idatzi hori, gero klaseko afarian gogorarazteko. Barrezlehertu dira hirurak. Neska kontuetan pilotariak hitz egin beharko du, argitu du
txirrindulariak.
Bost urterekin hasi zen Perurena harriak jasotzen. Eskola eta lehen fama puntua. Nola
uztartzen zituen bi esparru horiek? Aitaren semea nintzen ni, baina fama hitza ez zuten
aipatzen orduan. Hori bai, gogoan daukat 13-14 urterekin asteburuan agian markaren
bat egin eta astelehenean klasean nola aipatzen zuten denek. Baina Inaxiok ez du
nabaritu abizenaren pisurik. Iakiren semea nintzen irakasle berri guztientzat, eta
tarteka etxeko kontuak galdetzen zizkidaten. Baina ez zuen askorik sufritu. Ez du
aitortu, behintzat.
5 urterekin, 11 kiloko harria jaso zuen; 12 urterekin, 70 kilokoa; 13rekin, 120 kilokoa;
15ekin, 190ekoa... 12 urterekin hasi nintzen ni pisuak altxatzen, baina eskolako
kontuetan horrek ez zidan traba handirik jartzen. Sekretua? Matematiketan, adibidez,
etxean ahalegin handirik egin gabe gainditzen nituen azterketak. Zorte hori baneukan,
behintzat. Hori bai, ingelesa beti hurrengorako geratzen zen.
Eskolako orduek betetzen zuten garai hartan hiru ikasleen egunaren zatirik handiena,
baina eguneko orduen banaketa dezente aldatu zaie ordutik. Nik goizean edukitzen dut
normalean entrenamendua, hasi da Bengoetxea. Eta arratsaldeak libre samar
edukitzen ditut. Beti izaten da egiteko zerbait. Baina bestela, baserri zahar bat erosi berridut, eta hantxe egoten naiz gustura.
Perurenak eta Nievek ere antzeko ordutegia daukate. Betexeagoa, agian. Goizean
egiten dut entrenamenduaren zatirik handiena, baina saioa luzeagoa denean,
bazkalondorenerako uzten dugu bigarren zatia. Perurenak ere entrenamendu gogor-
gogorretan saioa bitan banatzen duela argitu du. Goizean egurrean arituz gero,
bazkaldu, siesta txiki bat egin, eta arratsaldean estutzen dut berriz gorputza.
Azkenaldian dezenteko egurra hartu du, urtea amaitu baino lehen 300 kilokoarekin
ahalegina egiteko asmoa baitu.
Jan kontuak aipatuta, eskolako azken urteetako sekretu txiki batzuk kontatzen hasi daharri-jasotzailea. Goizean ondo gosalduta etortzen nintzen eskolara; bi klaseren
-
8/3/2019 Leitza 1984
4/4
ondoren, amak ogitarteko eder bat ekartzen zidan, tortilla egin berriarekin. Hura ere
barrura. Handik bi ordura beste ogitarteko bat jan, eta gero bazkaltzera. Ez dakit nola
egiten nuen, baina.... Baina horixe, bazkaldu ere ederki egiten zenuela!.
Bengoetxeak kendu dio hitza. Ni horrekin gogoratzen naiz, goizean bi ogi oso jaten
zituela.
Elkarren lorpenei adi
Sufrimendu maila ezin da parekatu, baina hiru kirolak dira gogorrak. Hori bai, euren
kirola ondokoarenarekin aldatuko ote luketen galdetuta, azkar erantzun dute hirurek.
Ez. Perurenarena da azalpena: Kirol jakin batean sartzean, denborarekin lotu egiten
du, eta zaila da hori uztea. Aste hasieran sufritzen du harri-jasotzaileak. Astelehen-
asteartean egiten ditut entrenamendurik gogorrenak, pisuekin, eta asteazkenetan askotan
barrari eutsita egon behar izaten dut tabernan, zutik egon ezinik. Momentu horiek
gogorrak direla onartu du. Baina asteburuan entrenamendu on bat eginez gero,
izugarria izaten da sentipena. Bi metro eta erdiko eta 160 kiloko mutila bihurtzen naiz
momentu horietan.
Gertutik bizi izan dituzte elkarren markak edo garaipenak. Pilotalekura joaten naiz
tarteka, hasi da Perurena. Futbol jokalarien izenak galdetuz gero, bakar batena ere ez
dut asmatuko. Baina pilotari eta txirrindularitzari erreparatzen diet; Tour garaian,
adibidez. Nievek ere aitortu du gertutik bizi izan dituela Inaxioren marketako batzuk.
Eta pilotalekura ere sarritan joan izan naiz. Urrutira joan gabe, Bengoetxeak bertatik
bertara ikusi zuen Nievek joan den maiatzaren 22an Giroan lortutako garaipena.
Oporretan genbiltzan han inguruan, Alpeetan, eta bezperan mezua bidali nion,
biharamunerako zer asmo zeukan galdetuz. Eta pentsa nolako garaipena lortu zuen!.
Arbeleko ekuazioa askatzeko behar baino denbora gehiago hartu ondoren hasi dira
eskailerak jaisten. Eskolatik irteterakoan, burua jiratu eta orain 15-20 urteko
oroitzapenei azken buelta eman diete hirurek. Atzera begira, etorkizunerako jarri dute
hitzordua. Bengoetxea eta Perurena astero elkartu zaleak dira, afari legean. Baina hilean
behin hirurek afari mokadua egin beharra daukatela esanez joan da bakoitza etxe aldera.
Leitza, 1984. Txirrindularia, pilotaria eta harri-jasotzailea. Klase beretik irtendako goi-
goi mailako kirolariak hirurak. Umetako oroitzapenez betetako hiru artista handi.