lazarraga, etxeberri ziburukoa eta oihenart

7

Upload: martasena

Post on 01-Jul-2015

829 views

Category:

Entertainment & Humor


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart
Page 2: Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart

Joan Perez Lazarraga Araba, 1548? Larrea, 1605eko apirilaren 11.

1567 urte inguruan paper sorta bat idatzirik utzi zuen, "Artzain nobela" batez eta 21 koplez osatua. Eskuizkribua 2004an aurkitu zuten Madrilen, antigoaleko denda batean. XVI. mendetik iritsi zaizkigun euskarazko testurik bakarrenetakoa dugu eta Hego Euskal Herriko zaharrena. Arabako euskaraz idatzita zegoen. Manuskritoa 51 folio dauzka.

Aurkikuntza oso garrantzitsua da euskal hizkuntzalaritzaren aldetik. Izan erearabako euskalkia eta mendebaldeko esukararen historia argitzeko tresna ezin hobea da, inoiz dokumentatu gabeko adizki eta hitzak baitakartza.

Joan Perez Lazarraga

Page 4: Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart

Joanes Etxeberri Ziburukoa

Bere jaioteguna ez da ezaguna, baina bere lehendabiziko liburua 1627an argitaratu zen eta eginiko erlijio ikasketak kontuan harturik, ziur asko 1580 inguru zen Ziburun.

Pauen, Jesusen Konpainian, Teologia eta latin ikasi zituen. Literaturari ekin baino lehen ontzigintzari ekin zion.

Sarako Eskolaren kidea zen. Hiru liburu idatzi zituen, denak poesia erlijiosokoak, Arnaud Oihenartek beste hiru idatzi zituela esan zuen: Familiako Gutunak, Eguneroscoa eta Hiztegia

Page 5: Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart

Othoitz inperfet partikularez, eta lehenik ehun oro errateko direnez

Gure Aita Zeruetan glorioso zarena,

Errezpetuz aipha bedi lurrean zure izena.

Egiguzu Zeruaren ardiasteko grazia,

Eta bethi egin bedi zure saindu nahia.

Egun oro behar gare iguzu mantenua

Eta guk berzeri legez hutsen barkhamendua.

Eztezazula permeti tenta gaiten borthizki,

Bañan gaitzatzu kaltetik hastanduak iduki. 

Hau duk Iesus Kristo berak irakatsi othoitza,

Zeñetan zazpi prinzipal gauza ohi baitauntza,

Berzeak bill ziaitezkek hunetara erraxki,

Hauk gogoan har etzakek ahal bezain debotki.

Page 6: Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart

Arnaud Oihenart (Maule, Zuberoa, 1592ko abuztuaren 7a - Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1667) euskal poeta, legegizon, historialari eta politikaria izan zen. Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen idazle laikoa. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuen.

ARNAUT OIHENART

Euskal Herriko historiaz eginiko lan garrantzitsuenak hauek dira: "Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum akitaniae" (Bi Euskal Herrien historia, bai iberiarrarena eta bai akitaniarrarena) (1638 - 1656); bertan, Erdi Arora arteko Euskal Herriko historia kontatu zuen latinez. Hori, Euskal nazioaren ikuspegitik egin zuen, ez ordura arte bezala espainol edo frantsesetik. Liburu horretan bertan ere, "De silabarum quantitae" artikuluan, ordura arteko bertsogintzaren moldeak hautsi eta bertsogintza kultu eta berria proposatu zuen. Bi lan utzi zizkigun euskaraz: "Atsotitzak" eta "Gaztaroa neurtitzetan":

Page 7: Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart

OIHENARTEN OLERKI BAT•                 Andreak, luzez zerbitzatu

•                 zaituztet, eta nik hospatu

•                 dut herri hautan zuen izena,

•                 lehen guti ezagutu zena:

•                 Nik zuen azturak et'atunak

•                 gu baitan orano ez entzunak,

•                 argiratu'tut ilhunbeti,

•                 et'aterarik herratzeti

•                 guretu, et'eman hek euskara

•                 kobla hontzalen eskuetara.