kronikak ii
DESCRIPTION
Urtarriletik aurrera ikastolatik kanpo eta ikasgelan egindako hainbat jarduera dituzue kronika hauen bidez azalduta.TRANSCRIPT
Kaixo!!! Gu 5. mailako ikasleak gara eta orain Santa Ageda bezperari buruzko
kontakizuna egingo dizuegu.
Santa Ageda bezpera otsailaren 4ean
ospatzen da. Euskal Herrian ospatzen
den festa ospetsuenetako bat da. Festa
hori ospatzeko denak makil bat eskuan
joaten dira guapo-guapo baserritarrez
jantzita. Makilarekin lurrean jotzen eta
abesten da. Jendea taldeka joaten da
poltsa batekin dirua eskatzen.
Guk ikastolan Añorga-Txiki, Añorga eta
Errekaldetik ibiltzen gara diru eske eta
gehienetan diru asko biltzen dugu. Eta
gainera asko disfrutatzen dugu kantak abesten.
Abestu eta gero ia beti makilak altxatzen ditugu
eta gero Iñigok argazki polit-polita ateratzen
digu. Asko ibili eta gero, Gure-Kabia tabernan
oliba batzuk ematen dizkigute baina aurten,
bideko lanak direla eta, ez gara Añorgara joan
eta ez dizkigute eman.
Baino beno, aurten hamaiketako asko jan dugu.
Festa hau sorginak eta abar uxatzeko
erabiltzen zen baina gaur egun ondo
pasatzeko erabiltzen da. Santa Ageda gure bigarren festarik gogokoena da (olinpiadak eta
gero), baina olinpiadetan ez gara makilarekin dibertitzen eta Santa Agedan bai. Beno, agur!!!!!
Asier Alkain eta Aitor Manso
Gu 5. mailakoak gara eta esango dizuegu bi mila eta hamaikako martxoaren 23an,
asteazkena, egin genuena.
Azkeneko bi ordutan egon
ginen Gaudiren autobusean.
Gaudiren autobusera joateko
autobus publikoa hartu izan
behar genuen, Donostian
baitzegoen, iritsi ginenean
euria ari zuela konturatu ginen.
Gaudiren autobusa itxita
zegoen eta kanpoan itxaron
behar izan genuen. Bitartean
argazkiak atera genituen.
Gero Gaudiren autobusean
sartu ginen, han bi
emakume zeuden eta Gaudiren
bizitsa azaldu zuten eta esan
bere eskulturak zeintzuk ziren eta
ze truko erabiltzen zituen. Argazki
batzuk erakutsi zizkiguten: bere
eskulturenak, naturako ze
elementu erabiltzen zituen
eraikinak egiteko…
Gaudiren bizitza horrelakoa
zela esan ziguten: Gaudi
pobrea zen, txikitan
askotan egoten zen gaixo
eta kostako hiri batera
bidaltzen zuten, han ohean
egoten zen eta leihotik
begiratzen zuenean itsasoa
ikusten zuen eta horregatik
egiten zituen naturarekin
lotutako forma horiek.
Arkitekturan
lizentziatu zenean
irakasleak hau esan
zuen: ez dakit zein
lizentziatu dudan
artitekto bat edo ero bat
eta tranbia batek
harrapatua hil zen
pobreen ospitalean.
Gehien hitzegin zuten
edifizioaz La Pedrera
da. Oso berezia da
formagatik, dena itsasoarekin
dago lotuta: balkoiko hesiak
algen itxura du, erdiko patioak
goitik ikusita kontxa bat dirudi…
eta bereziki harrien forma
borobilarengatik.
Gero bukatzeko, Gaudik
egindako manila batzuk eutsi
ditugu, oso eroak ziren,
banan-bana denok ukitu ditugu
eta gero autobus publikoan
bueltatu gara ikastolara.
Peru Basurto eta Iñigo Alonso
Kaixo! Gu 5. mailako ikasleak egin dugun kronika da
hau. Bertan, inauterietako argazki nahiz testua
azalduko dira. Espero dugu zuen gustukoa izatea
inauterietako kronika hau.
Inauteriak martxoaren lehenengo astean ospatu ohi
dira normalean.
Jendea
pertsonaia famatuetaz mozorrotzen da, eta ondo pasatzera
jaisten da festara. Txaranga asko izaten dira festa girotzeko
eta taldeek karrozak egiten dituzte eta ondoren kalera
ateratzen dituzte.
Amassorrainen
maila bakoitza
mozorro ezberdinez mozorrotzen da eta 6. mailan (gure
ikastolan) nahi duzun bezala mozorrotzen zara. Hemengo
argazki honetan, denok ibilaldia egiten ari gara Añorga-Txiki
osoari buelta emanez. Gu, 5. mailako ikasleak tirazko
txapelekin gaude, mamoxarroak imitatuz. Gu 5. mailako
neska-mutilak mamoxarroez mozorrotu ginen. Mamoxarroek
koloretazko txanoa dute, zapi zuri bat aurpegia estaltzen diona, koloretako alkandora eta galtza
bakeroak.
Goiko argazki honetan, Amassorrain ikastolako ikasle
guztiak, haurtzaindegikoak eta irakasleak barne, Bolant
dantza eta Zazpi Jauzi abestiak dantzatzen ari gara.
Guraso asko ere dabiltza beren seme-alabak nola
dantzatzen duten ikusten eta argazkiak ateratzen.
Azken argazki honetan berriz, txokolate beroa bizkotxoekin
jaten gaude denok. Gu, 5. mailako ikasleak, futbol zelaiko
korner baten gertu eseri gara borobil bat eginez.
Unai Arroyo eta Ander Lizaso
KORRIKA
Kaixo, gu 5. mailakoak gara eta Korrikako kronika aurkeztuko dizuegu orain. Espero dugu
zuen gustukoa izatea eta asko disfrutatuko duzuela hau irakurtzen!!
Korrika bi urtean behin egiten da. 2011-ko ibilaldia
Trebiñutik Donostiaraino izan da. Korrika mundu
osoko kirol bat da, eta oso gogorra da.
Ikastoletan, berriz, korrikak motzak eta politak
izaten dira.
Helburuak
Euskararen erabilera sustatzea eta indartzea.
Helburu berarekin lanean diharduen AEK-k
antolatutako Korrika ekimenaren zergatiaz eta beharrez ohartzea.
Iraupena
Korrika 17 apirilaren 7an Trebiñun hasi eta
apirilaren 17an Donostian bukatu da.
Korrika kanpainak bi asteko iraupena du.
Prozedura
Bi asteko proposamena da hau, baina ez da
ahaztu behar malgutasun osoa dagoela
unitatea erabiltzeko garaian, jarduerak solteak
baitira. Horrela, beraz, zuen gustora antola
daiteke lanketa.
Apirilaren 15ean Korrikako eguna ospatu genuen ikastolan. Lehenengo trajeak prestatu
ditugu. Denok eramaten genuen dortsal moduko bat pixka bat molestoa; izan ere,
barregarria izan zen.
Beranduago, 6. mailakoak pankarten bila joan dira eta gero Mirenek, autoa hartu eta korrika
hasi da!!!.
Ikastolatik atera, eta gure
lekura joan ginen, (5.maila
jartzen zuen lekura). Han
itxaron behar genuen 6.
mailakoak etorri arte. Urrutian
zerbait ikusi eta… Beraiek
ziren! Orduan gu beraien
atzean jarrita, korri eta korri
ibili ginen.
Ikastolara umore onez bueltatu ginen
auzoa koloretsu utzi genuelako.
Ikastolan, Aitor Larrañagak eta Maddi
Berasategik Korrikari buruz testutxo
bat irakurri zuten. Bukatu ondoren,
denok txaloka eta oihuka hasi ginen.
Zuek usteko duzue testutxo batengatik ez
dela horrela jarri behar, guretzat ez zen
testutxo normal bat izan, ez, ez. Baizik
eta aurkako guztia, hau da, asko gustatu
zitzaigula eta gainera euskaldunak garelako!!!!!
Hurrengo egunean zen berez
Korrika. Humore askorekin
atera ziren korrikara jende
asko, baina ez zen lasterketa
bat, baizik eta ondo pasatzea
da helburu nagusiena eta oso
ondo pasa zutela sumatzen
dugu denok euskalakariak
garelako eta oso ondo
moldatzen garelako!!
Irati Urruzola, Maddi Alkain, Oier Albero eta Olena Irizar
2011ko Apirilaren 12an Pagoetako Parke Naturalera joan
ginen Amassorrain ikastolako 5. mailakoak. Mapa hau
guk egindako ibilaldiarena da eta segidan azalduko
dizuegu egin genuena. Espero dugu kronika zuen
gustukoa izatea eta ibilaldiarekin disfrutatzea.
Ikastolatik abiatu eta autobusean sartu gara. Aiara iritsi
garenean Asier monitorearekin topatu gara, parkeko
goarda den Joxek ekarri du Lanroverrean. Asierrrek oso
ondo ezagutzen du Pagoeta, berak gidatuko gaitu parke
naturalaren zehar.
Asierrek taldetan banatu gaitu. Ondoren mendira abiatu
gara. Mendi bidean lanbro asko ikusi dugu, erreka txiki-
txikiak, eta arroka handi eta irristatsuak. Asierrek geldialdi
bakoitzean domin batzuk ematen dizkigu egindako
galderei zuzen erantzuteagatik.
Zubian gelditu gara
Asierrek esanda,
segidan eskatu digu
ingurura
begiratzeko eta
galdetu digu ea zein
zuhaitz mota diren
eta Jonek esan du:
-Baso mistoa!!
Baso mistoa da!
Eta Asierrek esan dio:
-Hori da, hori da!! Baso mistoa da!!!
Aldapan goran joan gara eta geroz eta pikoago jarri
da eta gu oso nekaturik sentitu gara eta
azkenean hamaiketakoa jatera gelditu gara.
Talaia batean hamaiketakoa jan dugu eta jendeak,
jogurt poteak, albal papera eta horietakoak lurrera
bota eta bertan utziak zituen. Orduan, Asier gure
gidariak gauza batzuk azaltzen hasi zaizkigu:
Jogurt poteak 8 urte iraun dezakeela desegin
gabe, etabar kontatu digu. Han ondoan eskailera
batzuk daude, baina beste aldapa batetik jeitsi gara eta bertan ariketa batzuk egin ditugu. 3 talde
osatu ditugu: landare-jaleak, haragi-
jaleak eta deskonposatuak.
Ondoren, gorantz segitu dugu eta han
”pago-motz” batzuk ikusi ditugu; oso
zaharrak dira. Egurrezko zubi zahar
baten gainetik pasa gara eta egurraren
azala oso erraz hausten da. Gero eskailera pila ikusi ditugu eta Asierrek zenbatzeko esan
digu. Batzuek 140 eskailera maila direla esaten dute eta besteek beste kopuru bat. Batzuk
ibilaldi osoan batera goaz eta gero beste batzuekin elkartu gara. Azkenean Sagastizabal
baserria ikusi dugu eta denok korrika hasi gara ea nor iristen den lehena. Azkena muki berdea!
Sagaztizabal baserrian sartzeko hiruzpalau
eskailera maila daude eta erdikoan bertan
olagarro baten besoaren fosila aurkitu dugu,
ikus dezakezuenez oso bitxia da.
Sagastizabalera iritsi gara. Bustita gaude
eta bero eta goxo aurkitu dugu barrua.
Joxek goizean goiz egurra bota omen dio
kalefazioari, eskerrak! Bertan eman
diguten fitxa bete dugu.
Gero fitxa zuzendu dugu eta ondoren motxilen gelara joan eta janaria hartu dugu. Bazkaldu
eta gero burruka librea egin dugu.
Arratsaldeko saioan, Sagastizabal baserriaren
bigarren pisura igo gara eta bertan elika kateak
landu ditugu. Baita gauza asko egin ere:
zapaburuak ikusi, hezurdurak, janari bolak…
Geroxeago Sagastizabaletik atera gara eta
bidean ur-mahel txiki bat ikusi dugu
zapaburuz betea, eta badaude arrabio batzuk
ere. Denak harrapatzen saiatu gara… Baina ez dugu ezer harrapatu. Badaude beste animali
batzuk baina ez ditugu ezagutzen. Putzuari begira egon ondoren bideari segitu diogu.
Denon argazkia atera dugu ibiladia bukatzerakoan Asierrekin eta Izaskun irakaslearekin ere.
Pagoeta bistan dela gure atzean, udaberriko kolore-tonu berde guztiez betea.
Azkenik autobusera iritsi gara. Asierri eskerrak eman dizkiogu hain ondo aritzeagatik gurekin.
Kantari egin dugu bueltako bidea. Ikastolara iritsi gara azkenean!! Denok neka-neka
eginda gaude.
Elene Barea, Eneko Gonzalez, Iosu Gomez, Julen Manterola, Aitor Larrañaga eta Beñat Prada
2011ko apirilaren 14 ean Kristina kontsumo tailerra gurekin egitera etorri zen Bilbotik.
Goizean, koloranteei buruz eman zigun txarla bat: zer diren koloranteak, zer duten txarra
koloranteek... Geroago, Kristinak lau baso atera zituen eta denek kolore ezberdina zuten,
guk denak probatu eta zerezkoak ziren
asmatu behar genuen. Denak kolore
desberdinekoak baziren ere, denek
marrubizko zaporea zuten. Ondoren, lau
pertsonako 5 taldetan banatu ginen eta
jogurtei koloranteak jarri genien eta
zaporeak ere bai, talde guztiek zapore
ezberdina jarri behar zituzten. Talde guztiek
beste taldeen jogurta probatu behar zuten
eta gero asmatu zerezkoa zen jogurta. Oso
dibertigarria izan zen baina zapore batzuk ezin genituen aguantatu eta denok komunera
joan ginen korrika.
Ondorengo gaia patatak ziren, zaporeatzea
zen, patatak dastatu genituen eta gatza zuten
edo zer marka ziren jarri behar genuen. Oso
dibertigarria izan zen! Azkeneko marka
asmatzen bagenuen patata poltsa osoa
emango zigun, bestela ez. Hogeitik ez genuen
ezta batek asmatu!, denok haserretu ginen.
Kristinak patata platertxo bat utzi zuen guk
jateko eta denok batera animaliak bezala joan
ginen jatera. Batzuek ez zuten ezer jan eta
haserretu egin ziren eta asko jan zituztenak
bete-beteta geratu ziren. Kristinari txalo bero
bat eman eta arratsalderaino.
Kristinak, tailerraren irakasleak, esan digu arratsaldeko saioa iragarkiei buruz izango
dela. Denok adi-adi geunden pantailari begira.
Telebistako iragarki batzuk jarri dizkigu-eta:
Produktuena, jantziena, jakiena... Tailerrarekin
hasi garenean, Kristinak gauza interesgarri asko
erakutsi dizkigu. Ondoren, taldeak egin ditugu eta
bakoitzak iragarki bat asmatu beharko du.
Argazki honetan ikusten den moduan, paper bat
eman digute talde bakoitzari eta bertan gure
iragarkiko detaileak idatzi ditugu. Lau talde egin
ditugu, batean: Beñat, Olena, Aitor l, Ander eta
Peru. Bestean: Eneko, Julen, Irati, Iñigo eta
Zuriñe. Beste batean: Oier, Aitor M, Asier,
Elene eta Amaia. Eta azkeneko taldean: Iosu,
Jon, Aner eta Unai.
Iragarki taula bukatu ondoren bakoitzak bere
antzerkitxoa egin du eta oso dibertigarria izan da.
Lehenengo taldeak kolonia bati buruz egin
du. Bigarren taldeak freskagarri bati buruz
egin du. Hirugarren taldeak motxila bati
buruz egin du. Eta azken taldeak pilei buruz
asmatu dute iragarkia.
Azken taldekoak iragarkia antzezten ari dira.
Ikusten duzuen bezala… Prest daude!
Laisterketa nork irabaziko duen galdetzen
diogu gure buruari. Bigarren taldeak parrez
lehertzen ari dira freskagarri bati buruz.
Mutiko batek freskagarria eman dio aitonari eta aitona bueltak ematen hasi da korrika.
Eta azkeneko taldekoek motxilekin egin dute antzerkia. Dantza eta guzti! Oso dantzari
onak dira! Handitan aktore ospetsu izango dira hauek...
Jon Castander, Aner Unanue, Amaia Fernandez eta Zuriñe Urdangarin
Kaixo, gu 5. mailako ikasleak gara ikasgelan
egin ditugun ariketa desberdinak aurkeztuko
dizkizuegu orain.
Argazki honetan Iosuk “La vida de los lobos”
izeneko irakurgaia aurkeztu du. Ondoren
galderak egiten ari zaizkigu ea ulertu dugun
berak azaldutakoa.
Iñigo eta Ander, Bizkorren balentriari
buruzko idazmen lana aurkezten ari dira.
Denok adi-adi entzuten ari gara eta
idazlana arbelean ikus daiteke.
Hor Asier berak irakurritako liburua azaltzeko
prest dago. “Munduaren azken muturreko
faroa” da liburuaren izenburua. Argazkian ez da
ikusten baina Iñigo bere ondoan da azalpena
elkarrekin egiteko.
Ikusten denez, Jonek etxetik ekarritako
sukaldaritza liburua aurkezten ari da.
Mahai bat daukagu elikadurari eta
sukaldaritzari buruzko liburuekin eta liburu
horietako asko ikus daitezke bertan.
Informazio asko atera ditugu liburuetatik!!!
Elikadura gaia lantzen ari garenez,
erakusmahaia osatu dugu etxetik
ekarritako liburuekin. Nahi duenak
begirada bat emateko daude ikusgai.
Zuriñek Kontsumo Tailerreko azalpena
ematen ari da. A ze kronika ona!! Egun
horretan, tailerra bukatzerakoan, sari bat eman
zigun Kristinak. Patatak ziren plater batean,
denak kanoi bateko balak bezala joan ginen hartzera eta ez zen geratu ezta patata apur bat.
Santa Ageda eguneko kronika aurkezten ari dira
Aitor Manso eta Asier. Oso azalpen interesgarria
egiten ari dira!! Egun horretan pasa zen berdin-
berdina esaten ari dira! Oinez kantatzen joan ginen
eta oso ondo pasa genuen.
Apalean kojinak ikusten dira. Kojinok, plastika
saioetan egin ditugu Mirenen laguntzaz.
Elene hor dago bere kojina eskuan duela adibide
bezala. Pozik eta guapa ikusten da.
Landareak apaingarri ditugu gelan, Inmak
eta Iñigok ekarri dituzte. Baditugu urtebetetze
argazkiak ere jarrita. Inma ikastolako
garbitzailea da eta gure gela garbitzeaz
gain oso txukun eta polita mantentzen
laguntzen digu.
5. mailako taldekoak