konponbide haizea dabil

33
ERAIKI DEZAGUN BAKEA ESZENATOKI DEMOKRATIKOAN

Upload: ezker-abertzalea

Post on 20-Jun-2015

194 views

Category:

News & Politics


0 download

DESCRIPTION

ERAIKI DEZAGUN BAKEA ESZENATOKI DEMOKRATIKOAN

TRANSCRIPT

Page 1: Konponbide haizea dabil

ERAIKI DEZAGUN BAKEA ESZENATOKI DEMOKRATIKOAN

Page 2: Konponbide haizea dabil

KONPONBIDE haizea dabil

Zertara dator agiri hau, nola kokatzen da agiri hau prozesu demokratikoaren baitan?

Prozesu Demokratikoa martxan dago. Ezker Abertzalearen alde bakarreko pausoei esker, baina oraindik transito edo bide luzea dago:

Gaur egungo ukazio eta indarkeria egoeratik bake eta demokrazia egoeraraino.

Page 3: Konponbide haizea dabil

KONPONBIDEhaizea dabil

Bide horretan, deklarazio hau Ezker Abertzalearen aldebakarreko beste ekarpen sakon eta garrantzitsu bat da:

Aieteko agiriak marraztutako bide orri orokorraren zehaztapena da, oraindik orain, bakea lortzeke dugun egoera delako Euskal Herrian.

Page 4: Konponbide haizea dabil

KONPONBIDEhaizea dabil

Bakea eta demokrazia eraikitzeko bidean konponbiderako justizia behar dugu:

Zer da justizia transizionala edo konponbiderako justizia?

Page 5: Konponbide haizea dabil

KONPONBIDERAKOJUSTIZIA

Prozesua garatzen lagunduko duten neurri politiko eta juridikoen multzoa.

Zeri erantzun behar dio konponbiderako justizia horrek, nolakoa izan behar da?

Gatazkaren ondorioei modu positiboan erantzuteko tresna. Egiturazko faktore injustizia eragileak ezabatzeko tresna. Adiskidetzea sustatuko duen justizia izan behar du, elkarrekiko

errespetutik abiatuta, egia bilatuko duena eta biktima guztien erreparazioa bilatuko duena.

Eskubideen ukaziotik eta indarkeriatik eratorritako arazoak konpontzera bideratzen diren dinamika sozial eta politikoei lotua.

Irabazle eta galtzaileak bilatuko ez dituen justizia, baizik eta herri osoa garaile izango den konponbidea erraztuko duena.

Page 6: Konponbide haizea dabil

KONPONBIDERAKO JUSTIZIA

Beraz, zertarako behar dugu konponbiderako justizia? 1.- Indarkeria oro amaitzeko. 2.- Gatazkaren ondorioei erantzuteko. 3.- Berradiskidetzea sustatzeko elkarrekiko aitortzatik

abiatuta. 4.- Euskal Herriak egia osoa jakin dezan,

gertatutakoaren gaineko egia guztien batura den egia. 5.-Elkarrizketa eta akordio demokratikoa, berriro ez

errepikatzeko berme bezala.

Page 7: Konponbide haizea dabil

AGIRIAREN BOST ARDATZAK

1.- Indarkeria ororen amaiera

indarkeria ez da bukatu

Page 8: Konponbide haizea dabil

1. ARDATZA

Espetxe politika inhumanoaren amaiera: preso gaixoak eta ¾ edo 2/3 beteta dutenak askatu. Sakabanaketa bukatu, preso politikoak Euskal Herrira

ekarriz... beraien etxeetara ekartzeko aintzinpauso modura.

Page 9: Konponbide haizea dabil

1. ARDATZA

Militante independentisten kontrako errepresioa, jazarpen poliziala, atxiloketak, torturak, epaiketak eta espetxeratzeak amaitu

Salbuespenezko politika guztiak bukatu behar dira, eta herritarren eskubide zibil eta politiko guztiak bermatu; tartean Sorturen legeztapena.

Page 10: Konponbide haizea dabil

AGIRIAREN BOST ARDATZAK

2.- Gatazkaren ondorioei erantzuna ematea

Page 11: Konponbide haizea dabil

2. ARDATZA

Gatazkak ondorio oso mingarriak eragin ditu herritar askorengan: bizia galdu dutenak kalte fisiko eta psikikoak desagertuak torturatuak mehatxatuak kartzelaratuak exiliatu eta deportatuak

Min horri irtenbidea eman behar zaio.

Page 12: Konponbide haizea dabil

2. ARDATZA

-Preso eta exiliatu guztien etxeratzea. Ez dago mundu osoan amaitutakoan ehunka pertsona

espetxean mantentzen dituen gatazkarik. Gure herrian gauza bera egitea posible eta beharrezkoa da.

Page 13: Konponbide haizea dabil

2. ARDATZA

Euskal Herriaren desmilitarizazioa: gerra eta errepresio estrategia bukatzerakoan, armak

eta salbuespenezko legediak desagertu behar dira. ETAk bere egitura militarrak desegin eta armak

baliogabetu Frantziar eta espainiar estatuek gatazkarako sortutako

operatibo armatu eta errepresiboak kendu edo egokitu Gatazkaren baitan sortutako salbuespenezko legediak

desagertu

Page 14: Konponbide haizea dabil

2. ARDATZA

Beraz, indarkeriazko gatazkari dagozkion tresna guztien desaktibazioa

Horretarako, ETAk eta Frantziako zein Espainiako gobernuek elkarrizketa eta akordio prozesua ireki beharko dute.

Page 15: Konponbide haizea dabil

AGIRIAREN BOST ARDATZAK

3.- Adiskidetzea sustatu, elkarrekiko aitortzatik abiatuta

Page 16: Konponbide haizea dabil

3. ARDATZA

Urteetako zauriak sendatzea eta adiskidetzea posible egingo duen bidea luzea izango da. Mendeetako gatazka ez da une batean desagertzen.

Horretarako, estatuek eta jendarte osoak: gatazka eragin duen arrazoiei erantzun behar indarkeria zuzenean jasan dutenen mina leuntzeko

lanari ekin elkarbizitzarako akordioa eraiki

Page 17: Konponbide haizea dabil

3. ARDATZA

Oinarrizko ideiak adiskidetzeari buruz: Ikuspegi desberdinak daude gertatutakoaz. Gero ere hala

izango da. Egia osoa bilatu behar dugu, jakinda egia desberdin horiek

bilduko dituela egiaren osotasunak. Norbere egia ez da egia osoa. Hitz egiteko beldurrik ez. Gertatutakoaz hitzegin behar da,

eta gatazkaren zergatiez hitzegin behar da. Ezker Abertzaleak horretarako prestutasun osoa du

Adiskidetzeak ez du ahaztura eragin behar Adiskidetzea ez da orain arte etsaitzat jo diren horiek

laguntzat hartzea. Adiskidetzeak aldeen onarpena dakar : Eragindako mina

onartzea eta min horrekiko errespetua.

Page 18: Konponbide haizea dabil

3. ARDATZA

Ezker Abertzalearen autokritika

Ezker Abertzaleak gatazka luze hau pairatu duten pertsona guztienganako erabateko errespetua azaldu nahi du, zintzotasun osoz, minaren eta sufrimenduaren sailkapenik egin gabe, eta biktimen arteko alderatzerik egin gabe.

Biktimak alde guztietan izan direla gogoraraztea ez da propaganda, zerbait erreala eta agerikoa baizik.

Page 19: Konponbide haizea dabil

3. ARDATZA

Ezker Abertzaleak indarkeria adierazpen anitzek Euskal Herrian eragindako mina eta sufrimendua onartzen du, bai ETAren jarduera armatuak eragindakoa, bai estatu espainiar eta frantziarren errepresio politikak eta gerra zikinak eragindakoa ere.

Bere adierazpen edo jarreren bitartez, zenbaitetan ETAren jarduerek eragindako minarekiko sentikortasunik eza irudika zezakeela onartzen du Ezker Abertzaleak. Hori dela eta, bere jarrera politikoarekin nahi gabe gehitu duen mina sentitzen du.

Eta onartzen dugu Ezker Abertzaleari alde bateko biktimekiko erakutsitako sentsibilizazio maila falta izan zaiola beste aldeko biktimekiko.

Page 20: Konponbide haizea dabil

3. ARDATZA

Herri osoa ere biktima da: Bere osotasunean biktima den Herria da gurea, bere

historian zehar, termino politiko eta kolektiboetan, estatu espainiar eta frantziarren indarkeria sistematikoa pairatu duen biktima.

Euskal Herriari dagozkion eskubideen etengabeko ukazioa da injustizia, errepresio eta erresistentziazko ziklo luzeen arrazoia. Estatu espainiarrak eta frantziarrak onartu beharko dute Euskal Herriari eta herri honetan errepresio politika eta gerra zikina pairatu duten milaka gizon eta emakumeei eragindako mina.

Page 21: Konponbide haizea dabil

3. ARDATZA

Historian zehar euskal gazte belaunaldi ugari ez da bere gogoz borrokatu. Estatuen errepresioak, bazterkeriak eta zapalkuntzak milaka eta milaka gazte borrokara bultzatu izan ditu, beraien kultura eta izaera ukatuta sentitu izanagatik.

Gatazka luze honetan indar politikoak ezin direla euren ardura ekiditen : inork ez dezala bere burua ikusle edo neurtzaile soil modura aurkeztu. Eragile politiko guztiak izan dira eta dira gatazkaren parte.

Page 22: Konponbide haizea dabil

AGIRIAREN BOST ARDATZAK

4.- Euskal Herriak egia jakin behar du: Egiaren Batzordea behar da

Egia jakiteak erraztu egingo du indarkeria agertokitik agertoki demokratikora igarotzea, eta askeago egingo gaitu. Gainera, adiskidetze prozesuan lagunduko du.

Page 23: Konponbide haizea dabil

4. ARDATZA

Ezker Abertzaleak Egiaren Batzordea osatu beharko litzatekeela uste du:

Independentea Nazioartekoa Gatazkaren arrazoiak eta ondorioak aztertuko

lituzkeena Politikoki inpartziala Parte-hartze irekiarekin Baztertzerik gabekoa

Page 24: Konponbide haizea dabil

4. ARDATZA

Helburua: gertatutakoa onartzea eta, ikasbide historikotik ikasiz, etorkizunean berriro gatazkarik ez errepikatzeko behar

diren oinarriak finkatzea. Batzordearen antolaketa, helburuak eta jarduerak partaide

guztien artean zehaztu beharko lirateke.

Page 25: Konponbide haizea dabil

4. ARDATZA

Ezker Abertzalea Egiaren Batzordea eratzearen alde dago.

Zentzu horretan, gainontzeko indar politikoei eta frantziar nahiz espainiar Estatuei borondate bera adierazteko eskatzen diegu.

Page 26: Konponbide haizea dabil

AGIRIAREN BOST ARDATZAK

5.- Elkarrizketa eta akordio demokratikoa, gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak

Page 27: Konponbide haizea dabil

5. ARDATZA

Ezinbestekoa da etorkizuneko bizikidetzaz hitz egitea. Bidezko eta benetako bake iraunkorra lortzeko, euskal

eragileek akordioak egitea eta agertoki demokratiko bat eraikitzeari ekitea. Estatu espainiar eta frantziarrak errespetatuko duten agertoki demokratikoa, hain zuzen ere.

Etorkizuneko marko juridiko bati buruzko elkarrizketa eta Akordioa atzeraezina da. Hori da berriro gertatutakoa ez errepikatzeko bermea.

Page 28: Konponbide haizea dabil

5. ARDATZA

Elkarrizketarako oinarriak: A) Mitchell Printzipioen edukiak onartzea B) Proiektu politikoak eta konponbide demokratikoak

berezitu behar dira C) Bakea eraikitzeak Euskal Herriko aniztasuna

onartzea eta errespetatzea dakar D) Bakea eraikitzeak eskubide guztiak onartzea eta

errespetatzea dakar, Autodeterminazio Eskubidea barne.

Page 29: Konponbide haizea dabil

5. ARDATZA

MITCHELL PRINTZIPIOAK Euskal Herriko indar politiko guztiek Mitchell Printzipioekin bat egin

beharko lukete, Ezker Abertzaleak berak egiten duen bezala. Gai politikoak konpontzeko baliabide demokratiko eta

soilik baketsuen aldeko konpromisoa. Prozesu demokratikoan eta honen edozein mugarritan edo

inflexio-puntutan, indarkeria erabiltzeari edo hau erabiltzeko mehatxua erabiltzeari uzteko konpromisoa, eta beste eragileek ere indarkeria erabiltzeari edo hau erabiltzeko mehatxu egiteari muzin egiteko konpromisoa.

Alderdi guztien artean lortutako akordioan erabakitako neurriak onartzeko konpromisoa. Desadostasunik izango balitz, akordio honek emandako emaitzaren edozein alderdi aldatzeko, metodo demokratiko eta baketsuak erabiltzeko konpromisoa.

Page 30: Konponbide haizea dabil

5. ARDATZA

Proiektu politikoak eta konponbide demokratikoak berezitu behar dira Euskal Herrian proiektu politiko eta

demokratiko oro zilegi da. Gehiengo demokratikoak hala

eskatzen badu, edozein proiektu defendatu eta egikaritu ahal izateko agertoki demokratikoa lortu behar da.

Page 31: Konponbide haizea dabil

5. ARDATZA

Bakea eraikitzeak Euskal Herriko aniztasuna onartzea eta errespetatzea dakar

Euskal eragileok ikuspegi desberdinak ditugu, legitimoak oro.

Baina honek ez du ukatzen Euskal Herria deritzon errealitate historiko, linguistiko, ekonomiko sozial eta kulturala dagoela onartzea.

Historian zehar gure herrian bizi eta lan egin duten gizon zein emakumeek eginiko ekarpen oso desberdinetatik edan duen jendarte plurala. Denok onartu eta errespetatu behar dugun pluraltasuna da hau.

Page 32: Konponbide haizea dabil

5. ARDATZA

Bakea eraikitzeak eskubide guztiak onartzea eta errespetatzea dakar, Autodeterminazio Eskubidea barne.

Herrien Autodeterminazio Eskubidea oinarrizko eskubidea da.

Izaera kolektiboa duen giza eskubidea Nazioarteko zuzenbidean jasoa Oraintsu ere nazioarteko komunitateak onartuta eta

demokratikoki egikaritua: Irlandan, Eskozian, Quebecen, Montenegron eta Hego Sudanen.

Autodeterminazio eskubidea: Euskal jendartea da bere etorkizunari buruz erabaki behar duena.

Page 33: Konponbide haizea dabil

KONPONBIDE haizea dabil

Testu osoa jaisteko: http://www.ezkerabertzalea.info/doku/Konponbidehaizea.pdf

Bideoa ikusteko:http://www.youtube.com/watch?v=zx0MhJG8AkM

http://www.ezkerabertzalea.info/doku/Konponbidehaizea.pdf http://www.ezkerabertzalea.info/doku/Konponbidehaizea.pdf