kantu liburuxka

Download Kantu Liburuxka

Post on 16-Apr-2015

248 views

Category:

Documents

1 download

Embed Size (px)

DESCRIPTION

101 Kantuz Euskal Herria

TRANSCRIPT

101 kantuzEuskal Herria

KANTUZERRENDA:1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21. 22. 23. 24. 25. 26. 27. 28. 29. 30. 31. 32. 33. 34. 35. 36. 37. 38. 39. 40. 41. 42. 43. 44. 45. 46. 47. 48. 49. 50. 51. 52. 53. ABERRIARENMUGAK AGUREUSKALHERRIARI AGURXIBEROA AGUREZAHARRA AIZERPLAZERA/AMA AITASEMEAK AMAKEZKONDUNINDUEN AMETS AMERIKETARAJOANNINTZEN ANTTONIETAANTTON ARROSAKOZOLAN ARBOLAGAINEAN/LABORARI ARDOAEDANDA ATHARRATZEKOGAZTELUA AZKENDANTZA BAGARE BALDORBA BALEIHIZI BARATZEBAT BATASUNA BEDATSIAN BEGIAKPARREZPARREZ BEHINBATEANLOIOLAN BEHINBETIKO BERMIOKOPORTUAN BIZKAIAMAITE BOGABOGA DETREVILLENAZKENHITZAK DONOSTIAKOHIRUDAMATXO EDARIGOXOA EGUNDASANTIMAMIA EGUNSENTIA EKIEDER EPERRA ERRANDUT/ALAKINKIRRI ERRIBERA ERROTAZAHARRA EUSKALHERRIANEUSKARAZ EZ,EZDUTNAHI FURRAFURRA GAZTELUGATXE GAZTEDIBERRIA GERNIKAKOARBOLA GOIZIANARGIHASTIAN GOIZIANGOIZJAIKIRIK GORATAGORABETI GUKEUSKARAZ HABANERA IKUSIMENDIZALEAK ITSASONTZIBATEN ITSASOANURAKHANDI ITURINGOAROTZA ITZIARRENSEMEA 54. IZOTZONDOKOEGUZKI 55. JAUNBARUAK 56. JEIKIJEIKI 57. KANTUZ 58. KATTALIN 59. KONTRAPAS 60. KONTXESIRI 61. KUPELA 62. LAUHAIZETARA 63. LAUTEILATU 64. LEPOANHARTUTASEGIAURRERA 65. LORETXOA 66. LORIAKUDANIHINTZABEZALA 67. MAITEAKGALDEGINZAUTAN 68. MARIASOLTTAKASTERO 69. MARKOXENTXERRIXE 70. MARTXABATENLEHENNOTAK 71. MATALAZ 72. MENDIANGORA 73. NAFARROA 74. NAFARROA,ARRAGOA 75. NEREETORRERA/HARANONDIRAN 76. NEREHERRIKONESKATXAMAITE 77. OIAMAEUSKALHERRI 78. OIGUHEMEN 79. OIKANTABERRI 80. OIPELLOPELLO 81. ORHIKOXORIA 82. PELLOJOXEPE 83. POTTOKA 84. PRIMAEIJERRA 85. SAGARDOARI 86. SALAMANKARA 87. TOPADAGIGUN 88. TRAPUZAHARRAK 89. TRISTEBIZINAIZETA 90. TXALAPARTA 91. TXANTXIBIRI 92. TXATXAMATXALINATXU 93. TXORIATXORI 94. TXORITTIKIA 95. UMEEDERBAT 96. URTXINTXAK 97. XALBADORRENHERIOTZEAN 98. ZAZPIAKOIHALBATETIK 99. ZENBATGERA 100. ZIBILAKESANNAUTE 101. ZORIONAK

101 kantuzEuskal Herria

ABERRIAREN MUGAK

(Hitzak: Joxerra Garzia/Musika: Txomin Artola)

Nire aberria lurra bezain zaharra da baina ez da lurra bakarrik haizeak bezala inguratzen nau eta lotzen askatzen nauelarik. Nire aberria suaren antzekoa da beti bera berria beti epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean ta erretzen ere badaki. Aberriaren mugak, euskararenak gure baitan daude gehienak euskara zabalduaz lau haizetara zabalago egiten gara. Nire aberria harrizko herria da hitzezkoa eta hitzekoa altzairuzko txakolin ardo zurezkoa eta hondar anonimoa. Nire aberria burdin bihurria da oroimenean arindua itsas-laminen baten herdoilezko kantu etorkizunez fosildua. Aberriaren mugak, euskararenak gure baitan daude gehienak euskara zabalduaz lau haizetara zabalago egiten gara.

101 kantuzEuskal Herria

AGUR EUSKAL HERRIARI

(Hitzak eta musika: Joxe Mari Iparragirre)

Gazte gaztetatikan herritik kanpora estranjeri aldean pasa det denbora. Herrialde guztietan toki onak badira, baina bihotzak dio "Zoaz Euskalerrira". Agur nere bihotzeko amatxo maitea! Laster etorriko naiz, kontsola zaitea. Jaungoikoak nahi badu ni urez joatea, ama, zertarako da negar egitea? Lur maitea uztea da negargarria. Hemen gelditzen dira ama ta herria. Urez noa ikustera bai, mundu berria... oraintxe bai naizela errukigarria.

101 kantuzEuskal HerriaAGUR XIBERUA

(Hitzak eta musika: Pierre Bordazaharre Etxahun Iruri)

Sor lekhia tzirik gazte nintzalarik, Parisen sarth nintzan korajez betherik. Plazerez gose eta brian hartrik behar niala alegera bizi... Bostetan geroztik, nigar egiten dit, Xiberua zuri. Agur Xiberua, bazter gzietako xokhorik eijerrena! Agur sor lekhia, zuri ditit ene ametsik goxuenak. Bihotzan erditik bostetan elki deitadazt hasperena; z tzi geroztik bizi niz trixterik, abandonatrik, ez beita herririk, Parisez besterik, z bezalakorik. Palazio ederretan gira alojatzen, eta segr goratik aide freska hartzen; Gain behera soginik beitzait dritzen Orhi gainen nizala agitzen... Bena ez dira heben bazterrak berdatzen, txoriak kanthatzen! Agur Xiberua...

101 kantuzEuskal HerriaAGURE ZAHARRA

(Hitzak: Lluis Llach-Xabier Lete/Musika: Lluis Llach)

Agure zahar batek zion bere etxe aurrean goizean goiz lantokira irteten nintzanean: ez al dek gazte ikusten gure etxola zein dan? desegiten ez badugu, bertan galduko gera. Baina guztiok batera saiatu hura botatzera, usteltzen hasita dago-ta, laister eroriko da. Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko dek nola-nola laister eroriko dan. Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi, eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi. Usteltzen badago ere, karga badu oraindik, berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin: Baina guztiok batera... Agure zaharra falta da gure etxe ondotik, haize txar batek hartu ta eraman du hemendik Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik, aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi: Baina guztiok batera...

101 kantuzEuskal Herria

AI ZER PLAZERRA / AMA

(Hitzak: Pierre Bordazaharre Etxahun Iruri/Musika bertsioa-: Patxi Saiz)

Ai zer plazer(r)a bost urten brian sorleklat tzltzia! Ene herria, etsit nian, zure berriz ikustia; aski sofritz nik hanitxetan desir nkian hiltzia, ezpazntdan hain maite ken oi ama Eskual Herria. Hanitxen gisa partit nintzan etsaia gdkatzera; gogua bero, bihotza lax, eta kasik alagera, ezpenakian orain ' ordian, zer zen amaren beharra, hari pents eta biga-bostetan, aiher ztazn nigarra. Erresiola kantari eijer libertatian denian, bena trixtran higatzez dua kaiola baten barnian; g ere, ama, hala gntzn tirano haien artian, zure ametsa kontsolagarri, trixtra handienian.

101 kantuzEuskal Herria

AITA-SEMEAK

(Hitzak: Mikel Zarate/Musika: Natxo de Felipe)

Aita-semeak tabernan daude, Ama-alabak jokoan. Berriz ikusi beharko dugu Behi gizena auzoan, Berriro ere ez da faltako Trapu zaharrik kakoan. Aita-semeak tabernan daude... Eta lapurrek ohostu dute Guk gendukana etxean, Eta gu gaude erdi biluzik Beti inoren menpean. Aita-semeak tabernan daude... Geurea dugu erru guztia Geurea dugu osoa, Ez inori ba errua bota Euskal Herria hiltzean. Aita-semeak tabernan daude... Baina gaztea naiz eta daukat Etorkizuna eskuan, Ez zaigu hilko Euskal Herria Ni bizi naizen artean. Aita-semeak tabernan daude...

101 kantuzEuskal HerriaAMAK EZKONDU NINDUEN

(Hitzak eta musika: ezezaguna)

Amak ezkondu ninduen hamabost urtekin, hamabost urtekin. Senarrak bazituen larogei berakin, eta ni, neskatila gaztea, agure zaharrakin, agure zaharrakin. Ama, zertarako dut nik agure zahar hori? Agure zahar hori? Hartu ta leihotikan jaurti behar dut nik, ai ene! ene leihotikan jaurti behar dut nik, jaurti behar dut nik. "Neska, hago isilikan, aberatsa dun hori, aberatsa dun hori. Pazientziz pasa hitzan urte bat edo bi, hori hilez geroztikan biziko haiz ongi, biziko haiz ongi. Deabruak eraman dezala interesatua interesatua. Hau baino nahiago dut hogei urtekoa, ai ene! hogei bat urteko gazte loratua, gazte loratua.

101 kantuzEuskal HerriaAMETS

(Hitzak eta musika: ezezaguna)

Amets, amets egin itsas gizona, amets, zure ametsa gerta leikela. Berriz etorriko zera Ondarruko kaiera, han daukazu maitea, itxaroten duzuna. Berriz etorriko zera zure txaluparekin, han daukazu maitea ta bihotza. Han daukazu maitea ta bihotza.

101 kantuzEuskal HerriaAMERIKETARA (NEVADARAT) JOAN NINTZEN

(Hitzak eta musika: ezezaguna)

Ameriketara joan nintzen, xentimorik gabe, handik etorri nintzen, maitia, bost milioien jabe. Txin, txin, txin, txin, diruaren hotsa! Harexek ematen dit maitia, bihotzean poza. Urteak joan ziren on eta tzar nahaste, gure fortuna heiekin eta denak berriz haste! Ai, ai, ai, ai, ametsaren lana! Aita amen erranetarik barna ibili bagina. Begia zorrotz eta memoria argi, ez den, ez den tokian, maitia aztaparrak garbi. Ai, ai, ai, ai.... Moltsa arin dut, bainan, aberats gogua! Nere fortuna zare maitia, nire sosegua!

101 kantuzEuskal HerriaANTONI ETA ANTON

(Hitzak eta musika: ezezaguna)

Antoni! Antoni! Zure atean nago ni. Ai Anton, ai Anton! Ate ondoan hor konpon. Hormatxoriak negu gorrian ez du atsegin elurra: zerua goibel, kabia hotza eta janari gabe lurra. Ai, maite, nire bihotzak duen zure hotzaren beldurra! Biontzat kabi bat berotzeko bilduko nuke egurra. Enarak ere bere kabia galduta badu ikusten, biderik gabe, haruntz eta honuntz kabitik du aldegiten. Egarri dagoen nire bihotza, zuk eman ezik edaten, berriro ere ibiliko da gogorik gabe nonbaiten. Enarak ez du behin egindako kabirik inoiz aldatzen: urtero beti kabi aretan Umeak ditu bazkatzen. Baina zu, Anton, enara txarra Zaitut niretzat bilatzen jai bakoitzean neska berria Ikusten zaitut maitatzen. Zure bihotza egarri dela esan didazu bertsotan neronek ere ikasia dut Arrazoi duzula hortan. Zu beti zabiltz edari bila, ikusi zaitut askotan, baina neurriz gain egarri hori Itotzen duzu ardotan.

Antoni! Antoni! Kalabaza zale ez naiz ni. Ai Anton!, ai, Anton! Haize freskoari, gabon!

101 kantuzEuskal HerriaARROSAKO ZOLAN

(Hitzak eta musika: Aire ahizpak)

Arrosako zolan kantu zirimolan nahiz eta telebistan ez gaituzten modan. Euskararen garra, lokarri azkarra, gau ilun honetako gure artizarra. Zazpiehun langilez, sutsu ta ekilez oraina ta geroa ez ditaizke berez, kontzertu honen bidez, musika eztiez, euskal izen ta izana, betikotz bat bitez! Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa gustua galtzea ere zer dugun errexa! Kendu nahi digute, bihotz ta bertute, izaki klonikoak egin nahi gaituzte. Jo dezagun bada, goraki aldaba multinazional horien herria ez gara, bretoi ta kortsikar, kanak ta okzitandar nor bedera izateko har dezagun indar! Munduko herrien ta irrati libreen bilgune goxoa guk dugu urtero hemen, uhainen ildoan, asmoak geroan elkarren ezagutza daukagu gogoan. Munduko erronkak, herrien borrokak bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak, dantza ta irria, kantuz ilargia gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.

101 kantu