joserra uriarte

26
Nor gara? Helburuak Egitasmoak Baliabideak Lekukotasunak Aurkezpen TXOSTENA Borondatearen indarra

Upload: olatz-zabaleta

Post on 22-Mar-2016

244 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Fundazioa Floreaga

TRANSCRIPT

Page 1: joserra Uriarte

Nor gara?

Helburuak

Egitasmoak

Baliabideak

Lekukotasunak

Aurkezpen TXOSTENA

Borondatearen indarra

Page 2: joserra Uriarte

Borondatea

Joserra Uriarte Fundazioa irabazi asmorik gabeko fundazio pribatu eta ongilea da, tratamendu onkologikoa hartzen ari diren pertsonentzako hainbat ekipamendu eta zerbitzu sortzea eta kudeatzea helburu duena.

Page 3: joserra Uriarte

Borondateaaurkezpena Joserra Uriarte Fundazioa bi pertsonen asmo eta ahaleginetik jaiotako elkartea da, Nerea Aranberri eta Jose-rra Uriarte dira horiek. Nereari minbizia diagnostikatu ziotenetik bizitako esperientzia da hazia. Une horretan beldurrak, nahasmenduak eta informaziorik ezak biziraupenaren alde borrokatzeagatiko aldiari bide eman zioten.

Joserrak eta Nereak gaixotasunarekin topo egin zuten. Tratamenduaren gogortasunarekin topo egin zuten. Sendabidearen esperantzarekin topo egin zuten. Baina beren bizitzako zati bihurtu ziren profesionalek, lagu-nek eta momentura arte ezezagunak ziren pertsona batzuek eskainitako elkartasunarekin eta laguntzarekin ere topo egin zuten.

Pertzepzio horren, bizipen horren fruitu, Nereak eta Joserrak beren eskuetan zuten guztia ematea erabaki zuten, euren moduan gaixotasuna gainditzeko borrokan ziharduten pazienteak nahiz familiak laguntzeko eta horrela, borrokan jasotako laguntza nahiz maitasuna beste pertsona batzuei itzultzeko.

|03|aurkezpena

Page 4: joserra Uriarte

nor gara? JJoserra uriarte

José Ramón Uriarte Zubero, Igorren jaio zen 1967ko urtarrilaren 21ean, txirrindulari profesionala izandakoa da 1990 eta 1999 urteen artean, bere ibilbidea Banestori lotua egon da gehien bat (1990-97) eta azkeneko urtetan Festinari (1998-99). Bere txirrindularitza ibilbidean batez ere talde-gizona izan zen, ospe nabarmena lortu zuen ere bai.

Frantziako 5 Tourretan, Italiako 3 Girotan eta Espainiako 5 Vueltatan parte hartu zuen. Miguel Indurainen morroi izan zen Frantziako Tourrean eta lau garaipen lortzera lagundu zion, Indurainek lortutako Giroetako batean ere haren laguntzaile izan zen. Maila pertsonalean Itzuli Handi batean lortutako sailkapenik onena Espainiako Vueltan 17. postua izan zen eta 4 aldiz hautatu zuten txirrindularitzako Munduko Txapelketak korritzeko.

Egun Bizkaiko Foru Aldundian suhiltzaile lanetan dihardu. Nerearekin dago ezkonduta eta 7 urteko alaba dute. Palmares laburtuta1993 Trofeo Luis Ocaña1994 1. etapa Challenge Mallorca / 1. etapa Valles Mineros Itzulia1997 1. etapa Trofeo Joaquim Agostinho 1998 Chile Itzulia

Fundazioa Joserra

Uriartek y Nerea

Aranberrik sortutako

egitasmoa da eta beste

pertsona, enpresa eta

gizarte-sektore batzuk

gehitu zaizkio. Babesa

jasotzen jarraitzea

espero dute, hurbiletik

bizi izan dituzten eta

arintzen saiatzen diren

gabeziek gizarteari

bere osotasunari

eragiten baitiote.

|04|NOR GARA?

Page 5: joserra Uriarte

4JCJuan carlos GÓMEZ

Fundazioarekin hasi nintzen elkarlanean duela asko, Joserra eta Nerea ezagutu nituenean, bi pertsona hauen eragina nigan sakona izan da, beren emateko ahalmenagatik eta beren borroka berean dauden pertsonak laguntzeko borondateagatik.

Minbizia gainditzeak behar asko eskatzen ditu, ekonomikoak noski, baina afektiboak eta emozionalak ere bai. Enpresa laguntzaileok eta Fundazioak harreman estua dugunez, planteatutako egitasmoen garapenean aurrera egin dezakegu beren beharrez arduratu ezin diren pertsonen benetako beharrak asetze aldera.

Zentzu horretan, Fundazioarekin modu desinteresatuan elkarlanean aritzeari esker ekonomikoa baino garrantzitsuagoa den kapitala osatzen duten poztasunak neureganatu ditut, besteentzako lanean aritu izan naiz, haiek dituzten beharretako batzuk asetzeko.

Nerea Aranberri duela zenbait urte hasi zen minbizia gainditzeko borrokan, orduan diagnostikatu baitzioten gaixotasuna.

Nereak tratamenduaren gogortasunarekin topo egin zuen, haren kostu handia, joan-etorri nekagarriak eta laguntza emozionala ere behar zuen adimen-indarraren beharra ere bai.

Egoera zail horietan ere, Nereak Joserrarekin batera, ez zion begiratzeari utzi bere egoera berean zeuden beste pertsona batzuek gabezia material eta emozionalak pairatzen zituztela, eta horrek gaixotasuna gainditzea zailtzen zuela.

Bere izaera borrokalaria eta enpatia izan ziren pertsona horiei laguntzeko Fundazioa sortzeko ideiaren jatorria.

|05|NOR GARA?

Nnerea aranberri

Page 6: joserra Uriarte

egitasmoak

1EGOITZA

|06|EGITASMOAK

Page 7: joserra Uriarte

3TERAPIA ANIMALIEKIN2

KANPAMENTUA MENDIAN 4

BESTELAKO GASTUAK

Fundazioa bere ahaleginaz baliatzen da bai eritasuna pairatzen dutenei bai beren familiei arreta sozioasistentziala eskaintzeko, tratamenduaren etapetan laguntzeko eta eurekin batera egoteko.

|07|EGITASMOAK

Minbizia pairatzen duenak eta bere familiak gaixotasunaren aurkako borrokaz gain, horrek beren bizit-zetan eragiten duen eragozpenei ere egin behar diete aurre. Ospi-taleratze luzeak, bakartasuna eta beldurra, senideak lanetik ate-ra behar izatea, informazio falta, etengabeko lekualdatzeak, baliabi-de ekonomikoen gabezia.... Minbi-ziaren aurkako borrokaren beste aurpegia da.

Guk baieztatu ahal izan genuen pertsona batzuek jasaten dituzten zailtasun ekonomikoak, esaterako, tratamendua etxetik urrun hartu behar dutenean ostatua ordaint-

zeko ezintasuna, bai pazientea bai berarekin dagoena tratamendua garatzen den zentrotik urrun gaua igaro behar izatea, eta horrek guz-tiak pazientearen nekean eta go-goan eragiten du.

Behar emozional eta ekonomikoe-kiko sentiberatasun hori, oinarrizko ideia batean gauzatuz joan zen: Do-nostiako Institutu Onkologikoaren ondoan apartamendu-egoitza bat sortzea, non pazienteak eta seni-deak bizi, gaua eman edo fisikoki eta emozionalki leku positiboa edu-ki dezaketen inolako kosturik supo-satu gabe. Ideia horretatik abiatuta, ia modu naturalean Joserra Uriar-

te Fundazioaren jarduteko modua zehaztu zen: minbizi mota, pazien-tearen adina edo diru-sarrerak edozein izanda ere jardutea, eta arazo jakinak konpontzeko zuzene-ko laguntza ematea adibidez, gaua emateko edo osatze emozional eta fisikorako. Horrela bi egitasmo be-rri sortu ziren: Paziente eta fami-lientzako kanpamentua mendian Urkiolako Parke Naturalaren on-doan, Bizkaian, eta haurrentzako osatze-terapiak etxe-abere txikie-kin. Ildo beretik, bestelako gastu erantziak arintzeko baliabideak zu-zenduko ditugu.

Page 8: joserra Uriarte

1EGOITZAXedea eritasuna pairatzen dutenei eta beren familiei leku propio eta positiboa eskaintzea da, non ostatu hartu eta tratamenduak dirauen bitartean beste pairatzaile batzuekin bizipenak partekatu ahal izango dituzten. Etxea etxetik kanpo. Kutxaren Institutu Onkologikoaren ondoan, Donostian, jada eskuratu dira lursailak.

Egoitza eraikitzearen ideia Joserrak eta Nereak izan zuten oso hunkituta sentitu baitziren, hotel batean geratzeak suposatzen dituen gastuei aurre egiteko ezintasunaren ondorioz, senide bat Donostian ospita-leratuta zegoen bitartean Igeldoko kanpinean geratu behar izan diren pertsonak ezagutzean.

Kutxaren Institutu Onkologikotik hurbil kokatutako egoitza honek pairatzaileen egonaldi eta leku-aldatze gastuak arinduko lituzke. Bai gaixoek bai beren senideek doan ostatu hartu ahal izango dute trata-

mendu onkologikoa dela bide Gipuzkoako hiriburuan geratzen diren bitartean. Gainera egoitza leku eroso eta lasaia da, kimioterapia edo erradioterapia saio baten on-doren etxera itzuli aurretik atseden hartzeko tokia, ale-gia. Halaber, antzeko egoeran dagoen jendearekin leku hori partekatzearekin batera, harremanak ezartzen dira eta horrek maila afektiboan euskarri sendoa osatzen du eta beste maila batzuetan laguntza praktiko handia.

Etxea etxetik kanpoEgoitzak aurrera darrai errealitate bihurtzerako bidean. Jada emana dugu aurreneko pausoa, hots, lursail eraikigarri bat eskuratzea Onkologikoaren inguruan.

|08|EGITASMOAK EGITASMOAK

Page 9: joserra Uriarte

Kutxaren Institutu OnkologikoADoKtor Begiristain, 11920014 Donostia

JOSERRA URIARTEFUNDAZIOAREN EGOITZA

EGISTASMOAK|09|

Gauza beretik igarotzen ari diren pertsonekin uneak partekatzea lagungarria da gaixotasunaren aurkako borrokan mekanismoak eta faseak ulertzeko.

Jada emana dugu aurreneko pausoa, hots, lursail eraikigarri bat eskuratzea Onkologikoaren inguruan. Egoitza hartuko duen eraikina abiarazteko unea da.

Egingo den eraikinak senideei etxe bat eskainiko die, familia-nukleo bakoitzarentzako logelekin, egongela, sukalde eta jangela komunekin, liburutegia eta haurrentzako jolasgelarekin; hori guztia familia-inguruari eusteko asmoz.

Donostiako ospitaleek familiei egoitza aholkatuko diete gaixotasunaren larritasunaren, tratamenduaren iraupenaren, jatorrizko lekuarekiko distantziaren eta baliabide ekonomikoen arabera.

Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Egoitzaren proiektu epe luzekoa denez, helburu berdinarekin gaur egun Joserra Uriarte Fundazioak bi zerbitsu eskeintzen ditu. Alde batetik, Donostin Onkologiko alboan daduden bi Irenaz Resorteko apartamendu. Eta bestetik, abegi etxe Igorren. Eskariak telefonoz edota internet bitartez egin ahalko dira.Behin eskariak jaso ondoren premiaren arabera erabiliko dira bi zerbitzuak.
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Page 10: joserra Uriarte

EGITASMOAK

Egokitutako egurrezko etxolak osatzen dute Urkiolako Parke Naturalaren ondoan dagoen kanpamentua, bertan tratamendua hartzen hari diren haurrek atseden terapeutikoko egun batzuez gozatzeko aukera izango dute, beren

gaixotasuna ahazteko eta indarra nahiz autoestimua berreskuratzeko. Familiek haur pairatzailearekiko harreman normalizatua berreskuratu ahalko dute tratamendutik eta ospitaletik urrun dagoen eremu batean.

Egitasmo honen xedea minbizia duten adin txikikoek egun batzuez beren gaixotasuna ahaztu ahal izatea eta diren moduan sentitzea da: haur gisa. Programaren giltzarriak barreak, alai-tasuna eta bizikidetza egun batzuetan arnasten diren energia dira, haurrei gaixorik daudela ahaztarazten eta beren bizitzetara itzultzen direnean gai eta indartsu sentiaraziko dituena.

Autoestimua sustatzea eta segurtasuna, burujabetasuna, kon-fiantza eta itxaropena berriz aurkitzea, hori da batez ere lortu nahi dena.

Atseden terapeutiko honetan burutzen diren ekintzen bitartez haurrak beren mugak gaindi daitezkeela konturatzen dira. Familiek egonaldian tratamenduaren ohituratik, ospitaletik, aldendutako bizitzaz gozatzea da beste helburu bat, beren seme-alaba haurra dela berriz ikus dezaten eta gehiegizko babesarengatiko errukitasuna arin dadin.

Ekintza-guneak kontu handiz daude diseinatuta irisgarritasunari eta segurtasunari lehentasuna emanez, horrela guztiak jolasekin ondo pa-satzeko aukera izango dute, beren gurasoen eta onkologia pediatrikoan esperientzia duten langile boluntarioen arretapean.

Urkiolako Parke Naturalaren ondoan, antzeko esperientzia arrakastat-suen –Paul Newmanek Estatu Batuetan sorturiko “Hole in the wall”, adibidez– arrastoari darraio.

|10| EGITASMOAK

KaNpameNTUA

Barreak, jolasak, aire zabalean elkarbizitzea sendabide bikaina dira

Ainara
Texto escrito a máquina
Haurren ongizatea fundazioaren helburua da. Eta ongizate hori lortzeko helburuarekin Joserra Uriarte Fundazioak Olentzero Express delakoa eskeintzen du. Zerbitzu horren bitartez gaixo dauden aurren desioak bete nahi ditugu urte guztian zehar.
Ainara
Texto escrito a máquina
Page 11: joserra Uriarte

|11|EGITASMOAK

oTXANDIo, BIZKAIA

Otxandio hautagai bikaina da min-bizia pairatzen duten haurrentzako (eta beste batzuentzako...) kanpa-mentua hartzeko. Arrazoiak:

• Urkiolako Parke Naturalaren ateetan kokatzen da, gure lurral-deko gune naturalik garrantzitsuenetako batean.

• Gasteiztik (Arabako hiriburua) 30 km baino gutxiagora kokatzen da; izan ere, hiri horrek ospitaleak, aireportuak, garraio publiko bidezko komunikazio ona, kultura, kirol eta ingurumen (Salburuako parkea...) eskaintza zabala ditu.

• Aire zabaleko ekintza-eskaintza zabalaz goza daitekeen Urruna-gako eta Uribarri-Ganboako urte-gietatik erraztasunez heltzen da.

EKINTZA-ESKAINTZA

Instalazioen barruan:• Eskulanak: aukera mugagabeak• Arte eszenikoak: antzerkia... • Musika: batería, txirula, gitarra...• Irakurmena eta idazmena• Sukaldaritza

Kanpoan:• Mendi-ibiliak. Zuzeneko sarbidea

ondokoetara:- Udal Ibilbideen Sarea. Ondare

kultural, natural eta paisajistiko aberatsa gordetzen duten 3 PRz eta 2 GRz osatua.

- Urkiolako Parke Naturaleko Ibilbideen Sarea. Ordu erdi inguruko paseo erosoak ez ezik, egun erdiko edo egun osoko ibilbideak ere eskaintzen ditu.

• Ingurunearen ezagutza: - Excursiones para el conoci-

Otxandioko haranaren baitan dauden basoak, ibaiak, larreak... ezagutzeko txangoak.

- Ornitologia programa: txorient-zako janontziak, espezie batzuk behatzea eta identifikatzea,

Salburuako eraztunketa-zentroa bisitatzea...

• Arrantza: - Arrantza-ekintzak Urrunagako eta

Uribarri-Ganboako urtegietan.

• Argazkigintza: - Argazki rallye-ak balio pai-

sajistiko handiko kokalekuetan: Urkiolako Parke Naturala (hiru gurutzetako begiratokia...)

• Animaliak: - Inguruan dauden behi eta latxa

ardi ustiategiak bisitatzea. - Terapia txakurrekin.

• Baratze ekologikoa.

• Aire zabaleko ekintzak:- Uribarri-Ganboako urtegiak

eskaintzen dituen guztiak eta etorkizunean Otxandioko he-rriak eskaini ahalko lituzkeenak: bizikletaz ibiltzea, kanoaz edo pedaletaz ibiltzea...

• Familiarteko topaketak

Page 12: joserra Uriarte

EGITASMOAK

Guneko etxoletako batean “gela” edo hezkuntza-ekintzetarako beha-rrezko instalazioak egon ahalko lirateke.

SukaldaritzaSukaldaritza-programaren garapena. Gazteek eta haurrek janari osasungarriei, elikagaien sailkapenari, elikadura-pirami-deari... buruzko tailerra gauzatu ahalko lukete. Jateko diberti-garri eta errazak prestatzen ikasteko.

EskulanakGela handia hainbat mahairekin eskulan-tailerrak egiteko.

Liburutegia, bideoteka, audioteka, informatikaIrakurtzeko, musika entzuteko, bideoteka kontsultatzeko, or-denagailuak erabiltzeko Internetera sartzeko.... Egonaldia (une jakinetan) irakurmen, idazmen eta zine tailerrak egiteko, arga-zkigintza-tailerraren emaitzak komunean jartzeko... baliagarria izan ahalko litzateke.

AgertokiaOholtza (jangelan edo tabernan egon ahalko litzatekeena), non

antzerki-tailerra gauzatu ahalko litzatekeen. Gune horretan ber-tan hitzaldiak, emanaldiak (musika-tailerra...) egingo liratekeen.

KANPOKO ALDEA

Abeletxe txikiaLeku txikia eta zati batean itxia etxe-abere txikiak zaintzeko, hala nola, oiloak, untxiak, txerriak... Etxe-abereei eta eskaintzen dizkiguten produktuei buruzko tailerrak gauzatu ahalko lirate-keen. Eskulanetarako gelako mahai berberak baliagarriak izango lirateke horretarako.

Baratze ekologikoaBarazki ekologikoak ekoizteko gune txikia, bertan konposta egite-

ko leku txikia gorde ahalko litzateke.

|12| EGITASMOAK

Atseden aktiborako kanpamentua

pentsaturiko

INSTALAZIOAK

Page 13: joserra Uriarte

|13|EGITASMOAK

GELA DIDAKTIKOAN EGITEKO

PROGRAMAProgramako parte-hartzaile bakoitzak pare bat tailer hautatu ahalko lituzke egonaldian garatzeko, egonaldia aste batekoa izan ahalko litzateke.

Otxandio, monumentu-multzoa. Alde zaharretik bisita hiribildua ezagutzeko, bere eraikin adierazgarrienak, hiribilduaren garapena, historia, bertako pertsonaiarik ospetsuenak, 36ko bonbardaketa...

• Hiribilduaren burdinari loturiko iragana ezagutzeko tailerra, irudi, testu eta musika batzen dituen proiekzio baten bidez.

• Hiribilduaren burdinari loturiko iraganarekin loturiko lekuak bisitatzea: Samartoi kalea, Vulcanoren iturria, Bola-lekua (erakusketa-gunea egingo da hemen), Andikonako eta Atzakolandetako ikuztegiak...

• “Burdinlanak”. Burdinarekin loturiko eskulan-tailerra: giltzatakoak, giltzak esekitzekoak iltzeekin, kateak, harribitxi txikiak, ur-makilak...

• Latxa ardi-gazta ekoizleak bisitatzea, gaztagintza ezagutzeko. Udalerrian egiten diren gaztak dastatzea. • Egin ezazu gazta zuk zeuk. Aitzinean egiten zuten moduan, artisau eran. • Baratzetik platerera. Baratze ekologikoko produktuekin plater dibertigarriak prestatzea. • Ogia egitea.

• Kamera maneiatzeko gakoak. Oinarrizko kontzeptuak: funtzioak, enkoadraketa, flasha, ISO...• Urkiolako Parke Naturalera irteera fotografikoa egitea. Paisaia bati (hiru gurutzetako begiratokia), leku itxiei

(Urkiolako Santutegia), basoari (Santa Apoloniako pagadia) argazkiak ateratzea. • Argazki-erakusketa: parte-hartzaile bakoitzaren argazkirik onenak hautatzea, manipulatzea eta enkoadratzea

(Adobe Photoshop) gero jangela, taberna edo “gela didaktikoa” etxolako hormetan erakusgai jartzeko.

• Otxandioko udalerrian (pagadiak, larreak...) eta baita Zadorrako sistemako urtegi hurbiletan ere aurkitzen ditugun hegazti-espezie garrantzitsuenak ezagutzeko eta identifikatzeko tailerra. Habitat horietako bakoitzak duen garrantzia.

• “Mendixur Parke Ornitologikoa” eta Salburuako interpretazio-zentroa, Ataria, bisitatzea. Inguru horretan burutzen den eraztunketa-programa ezagutzea.

• Urkiolako Parke Naturaleko interpretazio-zentroa, Toki-Alai, bisitatzea. • Ibilbide ornitologikoa udalerritik hainbat ekosistema bisitatuz (landazabala, pagadiak, pago motzak...)

• Hazi-bankua tailerra. Udalerriko haziak biltzea eta sailkatzea. Otxandioko hazitegia. • Nekazaritzako tresna tradizionalak ezagutzeko tailerra. • Baratze ekologikoa prestatzeko eta mantentzeko prozesua. Hazi-bankuko espezieak landatzea: piperrak,

tomateak, letxugak, patatak...• Zer jango dugu? tailerra. Jaten ditugun landare-espezieak ezagutzeko tailer dibertigarria. Espezie bakoitze-

tik zer jaten dugun asmatzeko jolasa: zurtoina, sustraiak, hostoak, tuberkulua...• Konposta ezagutzeko eta egiteko tailerra.

• Arrantzarako aparailuak maneiatzen ikasteko tailerra. • Inguruan (Urkiola ibaia...) eta Urrunagako eta Uribarri-Ganboako urtegietan arrantzatzen diren espezie

nagusiak ezagutzeko eta identifikatzeko tailerra.

• Berbenetako dantza-tipikoak ikastea: esku-dantza, zapain-dantza, jota, arin-arin, sanpetrik....• “Otxandio, kantuan eta dantzan”. Otxandioko abesti eta dantza tipiko batzuk ezagutzeko tailerra:

Santa Marina, soka-dantza, sorgin-dantza...• Musika-tresna batzuk ezagutzeko eta jotzeko tailerra: txirula, batería, gitarra...• Musika-kontzertua tailerrari amaiera emateko.

• Anbotoko Mari. Mari eta berari loturiko haraneko ohiturak ezagutzeko tailerra. • Olentzero. Pertsonaiari buruzko tailerra, ospakizun honek Otxandion dituen berezitasunak ezagutzeko. • Sendabelarrei buruzko tailerra. Otxandioko inguruan dauden espezie sendagarri garrantzitsuetariko batzuk

ezagutzea. Belar horietako batzuk biltzeko irteera, gero ukendu edo olio sendagarriren bat egiteko.

EZAGUTU OTXANDIO

BURDINAREN TAILERRA

GASTRONOMIA-TAILERRA

ARGAZKIGINTZA-TAILERRA

BARATZE EKOLOGIKOARI BURUZKO TAILERRA

ARRANTZA-TAILERRA

MUSIKA ETA DANTZA TAILERRA

MITOLOGIA ETA SINESMEN ZAHARREI BURUZKO TAILERRA

ORNITOLOGIA-TAILERRA

Page 14: joserra Uriarte

Haurrentzako terapiak etxe-abere txikiekin.Diziplina zientifiko honek haurrentzako onurak dakartza alderdi fisikoan, sozialean eta gogoan, haurren elkarreragin soziala hobetzen da eta, be-raz, autoestimua sendotzen ere bai.

Maskotek beren jabeengan izan dezaketen eragin psikologikoa sakonki ikertu da mendebaldeko herrialde askotan, funtsean Estatu Batuetan, Ingalaterran, Australian eta Frantzian.

Estatu Batuetan animalien bidez lagundutako haur-psikoterapia hirurogeita hamargarren hamarkadan garatu zen diziplina zien-tifiko gisa, Espainian laurogeita hamargarrenean.

Konpainia-animaliek pertsonengan eragiten dituzten onura na-gusienak ondokoak dira:

• Fisikoa: arteria-presioa murrizten da, muskuluak indartzen dira.

• Gogoan: herstura eta estresa murrizten ditu, gogo-aldartea hobetzen du.

• Soziala: beste pertsona batzuekiko elkarreragina errazten du, elkarrizketa sustatzen du. Adibidez: animaliek ezin dute autista den haur bat sendatu, baina bere elkarreragin soziala hobe de-zaketela ikusi da.

Esperientzia hau jada egiaztatua izan da Andaluziako eta Kataluniako hainbat zentrotan eta erakunde pribatutan, emaitza oso positiboak lortu dira afektibitate, komunikazio, segurtasun, autoestimu eta elkarreragin sozialari dagokienez.

HAURRENTZAKO TERAPIAK ETXE-ABERE TXIKIEKIN

|14| EGITASMOAK

TERAPIA ANIMALIEKIN

EGITASMOAK

Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
University of Michigan Health System, University of Texas Medical Branch, Hospital Monte Sinaí, Johns Hopkins Hospital ... Ospitale horietan eta beste askotan minbizia pairatzen dutenekin txakur terapia erabiltzen da.
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Proiektu hau burutzeko Joserra Uriarte Fundazioak Txakur terapia zerbitsua aukeratu du. Psikolo eta txakur hezitzalearen bitartez 2010eko udazkenetik aurrera eskeiniko dugun zerbitzua dugu.
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Page 15: joserra Uriarte

Elementu estetikoen kostua handia denez, ileordea kasu, hori oztopo bat da pazientearen autoestimua indartzen duen irudiari eusterakoan.

Minbizia pairatzen duen batek planteat-zen dituen arazoetako bat, itxuraz ari-na, baina berebiziko garrantzia duena

bere autoestimua indartzerako orduan, elementu estetikoen kostu handia da, bizitza sozial aktiboa ahalbidetzen dioten ileordeak kasu.

Kimioterapia-tratamenduek oso azkar hazten diren zelulei eragiten diete, adibidez ahoko eta hesteetako mukosei, azalari, ileari, eta abarreri; horre-gatik, ilea erortzea kimioterapiaren bigarren mailako ondorioetako bat da. Ilea erortzen den aldian garrantzitsua da pazienteari aurrera jarraitzen lagunduko dioten konponbideak aurkitzea bere irudian aldaketa trauma-tikorik jasan gabe. Eta ileorde batek asko balio du, izan ere, pertsona bakoitzaren itxurari guztiz egokitzeak artisau-lana eskatzen duelako.

Gainera ileordeak, txanoak, zapiak eta kapelak pazientearen autoestimua indartzen duen estetikari eusteko elementu lagungarrien artean daude. Modu berean, Fundazioak protesiak, lentzeria, egokitutako azpiko arropa emakumeentzat eta beharrezko bestelako elementuak eskuratzeko laguntza ematen du.

Paraleloki, tratamenduan planteatzen den beste arazo bat azalean orbanak eta beste inperfekzioak agertzea da, konplexu estetikoak sor ditzaketelako eta, ondorioz, nolabaiteko isolamendu soziala gerta daiteke, oso kaltega-rria gogoa berreskuratzeko.

Makillatzeko teknikak ikasteak, produktu egokiak, trikimailuak eta aholkuak aukeratzeak, kosmetikaren bidez bisualki desagerrarazteko eta pazienteari autoestimua indartzen dion itxura fisikoa itzultzeko aukera ematen dute.

ELEMENTU ESTETIKOAK ETA KOSMETIKA ESKURATZEKO LAGUNTZAK

|15|EGITASMOAK

beste laguntzak

Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Proiektu hau burutzeko Joserra Uriarte Fundazioak hiru zerbitzu eskeintzen ditu gaur egun: jantoki bonuak onkologikorako, elementu estetiko eta ortopedikoentzako laguntzak, eta profesional desberdinetarako laguntzak.
Page 16: joserra Uriarte

|16| BALIABIDEAK

Page 17: joserra Uriarte

BALIABIDEAK

|17|BALIABIDEAK

1BEREZKO BALIABIDEAK 2EKINTZA ONGILEAK

3LAGUNTZAILEAK 4DOHAINTZAK

Fundazioak berezko baliabideak ditu martxan jarria izan dadin.

Jada eman dira aurreneko pausoak. Une honetatik aurrera, hainbat bide zabaldu ditugu baliabideak eskuratzeko, aurreikusitako egitasmoak gauzatzeak inbertsio sendoa eskatzen baitu.

Fundazioak ekintza ongile batzuk antolatu ditu funtsak biltzeko asmoarekin. Alde batetik, Ilunbeko zezen-plazan kontzertu bat antolatu genuen Carlos Baute eta Marta Sánchezekin, beren “Elígeme” biraren baitan; bestetik, zozketa bat 99.999 sarirekin. Ahalegin handiak egin behar izan genituen, baina merezi izan zuen.

Enpresa askok beren laguntza eman digute gure aurreneko ekimenetan. Etorkizunean gehiago izatea espero dugu. Jar zaitez gurekin harremanetan, edozein motatako laguntza eskertuko dugu.

Biziki estimatzen ditugu dohaintza partikularrak. Hau irabazi asmorik gabeko erakundea da, dohaintza guztiak benetako beharra dutenei ematen zaizkiela bermatzen dugu.

Page 18: joserra Uriarte

BALIABIDEAK|18| BALIABIDEAK

CARLOS BAUTE KONTZERTUA“Elígeme” TouRRA

Kontzertu ongile hau “Elígeme” biraren baitan ospatu zen eta Carlos Bautek bere azkeneko disko arrakastatsua, jada hainbat platinozko disko jaso dituena, “De mi puño y letra” aurkeztu zuen bertan.

Jendea esparrura sartzen zen bitartean, Master Jaiko puntistak barruan sariak zituzten pilotak bota zizkieten entzuleei. Ondoren, Carlos Bauteren kontzertuari hasiera eman zitzaion eta bi orduz publikoa erabat bereganatu zuen abeslariak bere erritmo karibetarrarekin eta sinpatia apartarekin.

Azkenean gehien espero zen unea heldu zen: Bautek eta Marta Sánchez artista gonbidatuak kontzertuari amaiera eman zioten biek batera sintonia onean interpretatu zuten “Colgando en tus manos” abestiarekin.

Deialdia guztiz arrakastatsua izan zen eta hainbat komunikabideen babesa jaso zuen, horiei bihotzez eskertzen diegu emandako laguntza.

Ilunbeko zezen-plazaDONOSTIA

Page 19: joserra Uriarte

99.999

|19|BALIABIDEAK

Urte honen hasieran kanpaina solidarioa antolatu genuen, laguntza eman nahi zuten guztiei 99.999 opari-kutxa eskaintzean zetzan. Zuzenean edo www.ayudacontraelcancer.com webgunearen bidez saldu ziren.

5 euroren truke soilik –kutxak berak horrek bailio du–, gure egitasmoak finantzatzeaz gain, opariren batekin saritua izateko aukera eskaintzen zen. Kutxa guztiek opariren bat zuten. Jasotako diru-laguntza eskuzabalei esker hainbat sari banatu genituen, hala nola, Volkswagen Golf bat edo ordenagailu eramangarriak.

Zozketa notario aurrean egin zen 2009ko maiatzean eta irabazleen zerrenda webgunean jarri zen.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, haiek emandako laguntzagatik!

99.999 KUTXA KANPAINAMinbiziaren aurkako laguntza

Saldutako 99.999 txartelei zegozkien opari-zerrenda Areatzako (Bizkaia) Notariotzan jarri zen. Hauek izan ziren saririk garrantzitsuenak: Volkswagen Golf bat, Volkswagen Polo bat, bi motor, sei telebista, lau Fendi erloju, jaioberrientzako sei gurditxo, bi Cavalli poltsa, hiru ordenagailu, hamabost telefono mugikor, hamar bizikleta, bost bidaia... Baina parte-hartzaile guztiek bana eskuratu zuten: arropa--bonuak, soinean gurutzatzeko poltsak, boligrafoak, egutegiak, pizgailuak, kamera digitalak, ardo sortak...

Page 20: joserra Uriarte

LAGUNAK|20|LAGUNAK

FUNDAZIOAREN LAGUNAK

Laguntzeko gogoak ditugun asko gara

Geure bidean zehar, besteek hala behar dutenean eskua ematen dieten ilusioz beteriko jendearekin topo egiten dugu.

Page 21: joserra Uriarte

LAGUNAK

Jone Miren Gil & Ana Mª MachoOrbelako Zuzendariak. Bilbao, Bizkaia:

Orbelan, ingurumenaren gaineko heziketa eta ikerketan jarduten den enpresa izaki, beti lan egin izan dugu bizi garen ingurua gizatiar eta osasungarriagoa izan dadin.

Uste dugu gure ondare kultural eta naturala oso baliotsua dela eta hura ezagutzea maitatzea dela.

Esperientzia biziak biziz naturarekin zuzeneko kontaktuan, pertsona orok ikasten dugu zer edo zer berri eta horrek hobeak eta indartsuagoak egiten gaitu.

Zentzu horretan, Fundazioarekin lankidetzan dihardugu Kanpamentua mendian izeneko egitasmoan, bertan hezkuntza eta entretenimendurako oinarriak sortzen ditugu, minbizia pairatzen duten haurrek eta beren senideek fisikoki eta emozionalki indartzeko aukera izan dezaten naturarekin kontaktuan daudela.

Aitor AiarzaguenaEgurgardeneko Zuzendari Komertziala. Elorrio, Bizkaia

:

Egurgardenek Fundazioari laguntzen dio Kanpamentua mendian izeneko egitasmoa garatzen, hala, egurraren munduan dugun eskarmentua ematen dugu.

Joserra eta Nerea ezagutu genituenean, bai haurrentzako bai beren familientzako hain garrantzitsua den proiektu honen aldeko apustua egitea erabaki genuen guk ditugun baliabide guztiez baliatuz.

Fundazioan inplikatzeak onuragarriago sentiarazi gaitu eta enpresa gisa gizarteari mesede egitea ahalbidetu gaitu.

Aitor TotorikaMaster-Jaiko Zuzendaria Pilotari ohia:

Master Jai Taldetik, Fundazioari egitasmo batzuetan laguntzen diogu, hala nola, Carlos Bautek Donostian eman zuen kontzertuaren telebista-ekoizpenean.

Esperientzia horrek enpresa gisa ikuspegi gizatiar berria ekarri zigun.

Enpresa baten eguneroko zailtasunetan neka dakizkiguken arazo anitz sortzen dira, baina minbizia gainditzeko ahaleginak egiten dituzten pertsonen beharrak eta borroka hori zuzenean ezagutzen duzunean, erlatibizatzera ikasten duzu, hots, bigarren mailakoa eta funtsezkoa ezberdintzera.

|21|LAGUNAK

Page 22: joserra Uriarte

Beste fundazio batzuk

aladina

www.aladina.es

aspanovas

www.aspanovasbizkaia.comwww.aspanovasgipuzkoa.com

pequeño deseowww.fpdeseo.org

|22| BESTELAKO ESPERIENTZIAK

Helburua Minbizia diagnostikatu zaien haurren bizi-kalitatea hobetzea, beren eguneroko bizitza erabat normaltzeko helburuarekin.Guztiei aukera berdintasunean osasun-, gizarte- eta hezkuntza-arreta hel dakien lan egitea.Topaketa-foroak sortzea eta sustat-zea baita seme-alabaren bati minbizia diagnostikatzen diotenean familia batek aurre egin beharreko arazoa ulertzen eta horrekiko sentikor bihurtzen laguntzen duten ekintzak ere.

Ekintzak · Erabateko arreta psikosoziala

haurrentzat eta beren senideentzat.· Gizarte-laguntza nahiz arretako pro-

grama, dauden baliabideekiko eskariak bideratzeko, izapidetzeko eta baita horien jarraipena egiteko ere.

· Baliabideak mobilizatzea eta familia etorkinei laguntza ematea.

· Abegi-etxea Gurutzetako Ospitaletik hurbil.

Non Bizkaia eta Gipuzkoa

Helburua Minbizia pairatzen duten hau-rrei eta beren familiei laguntzea, beren behar material eta psikologikoak asetuz.

Ekintzak · Ospitaletako instalazioak hobetzea haur-

guneetan (altzariak eskuratzea, nerabe-entzako jolasgelak, eramangarrien eta kontsolen mailegua, wifi instalatzea...).

· Ospitaleratzeak dirauen bitartean pazienteei eta beren familiei laguntza psikologiko eta praktikoa ematen dieten boluntarioak dira.

· Barrestown-en egonaldiak diruz laguntzea.

· Medikuntzako materiala eta protesiak eskuratzeko eta gaixotasunaren ondorio diren bestelako gastuetarako laguntzak.

Non Madril

Helburua Gaixotasun kronikoak edo pronostiko txarrekoak dituzten neska-mutilen desioak egi bihurtzea, hobeto sentiarazten lagunduko dien alaitasuna emate aldera.

Ekintzak · Behin “desioa” eskatuta, Fundazio-ak gauzatzeko ardura hartzen du eta sor litezkeen gastu guztiak bere gain hartzen ditu. Egi bihurtu diren desioak askotarikoak dira: Rafa Nadal ezagutzea, ordenagailu eramangarriak, txangoak, egun batez modelo izatea, Disneylandia bisitatzea, Formula 1eko auto batean igotzea, txakurtxoa, festa...

Non Espainia

Ondoko erakunde hauek ez dira geure esparru berean aritzen, baina gurekin partekatzen dute pairatzaileak zuzenean laguntzeko gogoa.

Page 23: joserra Uriarte

LIVESTRONG

www.livestrong.com

“Batasuna indarra da, ezagutza boterea da eta jarrera, jarrera dena da.”

Barrestown

www.barretstown.org

ronald mcdonaldwww.fundacioninfantilronaldmcdonald.org

|23|BESTELAKO ESPERIENTZIAK

Helburua Haurren eta beren familien on-gizatearen alde lanean diharduen irabazi asmorik gabeko erakunde espainiarra da, berezko autonomia eta funtzionamendu burujabea ditu eta apolitikoa da. Bere xede nagusia Ronald McDonald etxeak sortzea eta mantentzea da, hau da, “etxea etxetik kanpo” iraupen luzeko medikuntzako tratamendua –bereziki haur-minbizia– hartu behar duten eta beren ohiko bizitokitik kanpo joan behar diren haur eta beren familientzat.

Ekintzak · Etxea leku estrategiko batean dago

kokaturik, beste probintzietako paziente gehien hartzen dituzten hiru haur-ospitaleen artean.

Non Bartzelona.

Helburua Onkologikoan dauden haurrak bi astez kanpamentuetan elkarrekin bi-zitzeko aukera izatea, erizainen, psikolo-goen eta terapeuten laguntzarekin beren estres eta herstura maila murritz dadin. Paul Newman aktoreak bere diru-sarre-ren zati handi bat eman zuen sor zedin eta gainera, nazioarteko laguntza-sarea sortu zuen. Elizabeth Ardenek gozame-nean eman zion Dublineko kanpoaldean dagoen gaztelu irlandarra, Fundazioaren erreferentea da Europan eta besteren artean, Espainiako gaixoak hara joaten dira.

Ekintzak · Astialdi terapeutikoko programak. Hau-

rrak landetxetan ostatu hartzen dute, bizitegi-herrixka batean, eta hainbat ekintzatan parte hartzen dute (zaldiz ibiltzea, eskulanak, campinga, sorme-nezko idazketa, piraguismoa, arrantza, zeramika, antzerkia, musika... ), goizetik gauera arte.

Non Wicklow, Irlanda.

Helburua Jendea elkartzea minbiziaren aurka borrokatzeko. Lance Armstrong txirrindulari eta minbizitik bizirik ate-ratakoak 1997an sortua, Livestrong fundazioa minbizitik bizirik atera direnak animatzen eta beren bizi-kalitatea ahalik eta gehien hobetzen saiatzen da.

Ekintzak · Prebentzio-programak.· Ikerketetarako inbertsioak.· Informazio praktikoa eta tresnak pairat-

zaileentzat.· Pazienteei beren egoerari aurre egiteko

eta minbiziaren ondorio diren mina edo heriotza saihesteko dauden baliabideen gaineko orientazio eskaintzea.

· Kontrol azterketetarako sarbidea eta osasun-laguntza ematea.

Non Austin, Texas.

Page 24: joserra Uriarte

|24| LAGUNTZAILEAK

BoluntariotzaFundazioaren edozein egitasmotan lagundu nahi baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan.

Noizean behin edo etengabeko laguntza eskaini ahal badiguzu, hauexek dira lagun zenezakeen alorretako batzuk:

· Boluntariotza minbizia pairatzen dutenekin egoitzan, kanpamentuan edo lekualdatzeetan.

· Telefono bidezko arreta zerbitzua.

· Laguntza baliabideak lortzeko gertakizun eta kanpainatan.

BabesleakOrain arte Joserra Uriarte Fundazioak egindako ekintzen babes-leak hainbat alorretakoak dira: enpresak, dendak, komunikabideak, partikularrak...

Horiek guztiak ezinbestekoak dira gure helburu eta laguntza-programak aurrera eramateko. Horregatik, bakoitzaren ekarpen ordainezina eskertzen dugu eta beste batzuk animatzen ditugu beren bidea jarraitzera, guztion artean pairatzaile gehiagori lagun diezaiegun.

Gure proposamena interesatzen bazaizu, gure programaren ba-terako edozein motatako ekarpena egin dezakezula uste baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan. Elkarrekin minbiziaren aurkako borroka errazagoa izango da eta.

Page 25: joserra Uriarte

ESKERRIK ASKO!Minbizia pairatzen duten pertsonak eta beren senideak laguntzeaz arduratzen den Joserra Uriarte Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin batera elkarlanean aritu diren pertsona, enpresa eta komunikabide guztiei.

Bereziki gure eskerrik beroe-na ondokoei eman nahi diegu, emandako sentikortasunaga-tik eta laguntzagatik:

· Master Jai · EgurGarden· Orbela· Carlos Baute eta Marta Sánchez· María Cristina Hotela, Donostia· Ilunbe zezen plaza· Biciclismo· EITB Taldea· José Uriarte eta Nekane

Laucirica, Deia · Benito Urralburu, Diario Vasco · J. Gómez Peña, El Correo · Javi García, Bizkaia Irratia · Arritxu Iribar, Euskadi Irratia· Jon Osa, Radio Euskadi · Cadena Ser· Cadena 100 · Iñaki de Mujika, Herri Irratia· Galán, Telestars · José Luis Arrieta, Euskadiko Txi-

rrindularitza Federazioa· Arratia Inprimategia· Iñaki· Expresive· ...

DohaintzakEkarpenen bat egin nahi baduzu, hau da gure kontu-korronte zenbakia:

LA CAIXA 2100 49 7981 2100095373

Ez zalantzari eduki, dirua zuzenean pairatzaileei helduko zaie martxan jartzen ari garen programen bidez.

|25|ESKERRAK

KONTAKTUAJoserra Uriarte [email protected] Posta-kutxa48140 Igorre, Bizkaia

Page 26: joserra Uriarte

BLOGHTTP://fundacionjoserrauriarte.blogspot.com Fundazioaren martxaren gainean informazioa eskuratu nahi baduzu, bisita ezazu gure bloga, bertan zuekin parte-katuko dugu gure egitasmoetan emandako pauso bakoitza.

Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
WEB ORRIALDEA http://www.fundacionjoserrauriarte.com
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Ainara
Texto escrito a máquina
Guztiei mila esker!