jacqueline urla: “oso gutxi dakigu oraindik euskara ... · berripapera: zein estrategia aztertu...

4
134 2003ko uztaila euskararenBERRIPAPERA HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA aurkibidea Jacqueline Urla: “Oso gutxi dakigu oraindik euskara hiztunek noiz eta nola hitz egiten duten euskaraz“ 1 Jacqueline Urlarekin elkarrizketa PERTSONAJEA: Salbatore Mitxelena LABURRAK Hitza, Oarsoaldeko euskarazko egunkaria • Kukubiltxo 25 urte ospatzen • CAF-Elhuyar sarien deialdia Euskalgintza deialdia Hizkuntzen erabilera enpresetan 2 3 4 Liburu berria dakar Jacqueline Urla (Kansas City, 1956) antropologoak. Being Basque, Speaking Basque du izena eta, bertan, euskararen aldeko mugimenduek baliatzen dituzten estrategiak aztertu ditu. Ikerketa burutu ahal izateko hain- bat egonaldi luze egin ditu Urlak Euskal Herrian joan den hogei urte honetan. Berripapera: Zein estrategia aztertu dituzu Being Basque, Speaking Basque liburuan? Jacqueline Urla: Estatistikaren erabilera, euskararen estan- darizazioa, ikastolen sorrera, euskara elkarteak, gazte mugi- menduak, euskal rock erradikala, irrati libreak... Hainbat eta hainbat eta, hala ere, hori ez da euskalgintzan gertatzen den guztia, baina atal bat. Estrategien arteko kontrastea egin dut nire lanean. B.: Hurretik aztertu dituzu euskara elkarteak... J.U.: Eta azken hamarkadan egin duten lana aipatuko nuke. Alderdi politikoen arteko zatiketak gainditu eta elkarte plu- ralagoak egiten saiatu dira. Ez da beti lortzen baina oso ahalegin garrantzizkoa da. Nik uste, luzaro, saiatze horrek oso ondorio onak ekarriko dituela. B.: Zertan aldatu da euskalgintza? J.U.: Egin ditudan elkarrizketen arabera, belaunaldi berriek eraginkortasun handiagoz jokatu nahiko lukete, profesional- tasunez. Militantziatik profesionaltasuneranzko jauzia egi- terakoan, ordea, ikuspuntu ezberdinak bistaratu ohi dira jokabide pragmatikoen eta borondatez jokatu dutenen arte- an. Hauek askotariko jendea biltzen asmatu zuten euskara- ren berreskuratze prozesuan. B.: Euskararen erabilera ere gai izarra da... J.U.: Horretaz ari dira denak. Erabileraz eta, erabileraren barruan, erregistroez. Adierazkortasuna bultzatu nahi dute denek eta erregistro ezberdinei eta euskalkiei ari zaizkie arreta ematen. Orain hogei urte inork ere ez zuen horretaz hitz egiten. Edo gai bazterrekoak ziren, behinik behin. B.: “Hizketaren azterketa etnografikoak” egin behar direla esana duzu. Zertaz ari zara, zehazki? J.U.: Hizkuntzaren erabilera naturala aztergai duen sozio- linguistikaren alorrari buruz. Oso gutxi dakigu oraindik eus- kara hiztunek noiz eta nola hitz egiten duten euskaraz. Eta jakin beharra dago. Intuizio handia dago eta oso ona da batzuetan. Baina ez da nahikoa. Gai horretan arreta handia- goa jarri behar da. - 1 - www.euskadi.net/euskara Zaldi Ero Zaldi Ero

Upload: trinhtram

Post on 11-Mar-2019

230 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

1342003ko uztaila

euskararenBERRIPAPERAH I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A

aurk

ibid

ea

Jacqueline Urla: “Oso gutxi dakigu oraindik euskarahiztunek noiz eta nola hitz egiten duten euskaraz“ 1

Jacqueline Urlarekin

elkarrizketa

PERTSONAJEA:

Salbatore Mitxelena

LABURRAK

• Hitza, Oarsoaldeko

euskarazko

egunkaria

• Kukubiltxo 25 urte

ospatzen

• CAF-Elhuyar sarien

deialdia

Euskalgintza deialdia

Hizkuntzen erabilera

enpresetan

2

3

4

Liburu berria dakar Jacqueline Urla (Kansas City, 1956)antropologoak. Being Basque, Speaking Basque du izena eta,bertan, euskararen aldeko mugimenduek baliatzen dituztenestrategiak aztertu ditu. Ikerketa burutu ahal izateko hain-bat egonaldi luze egin ditu Urlak Euskal Herrian joan denhogei urte honetan.

Berripapera: Zein estrategia aztertu dituzu Being Basque,Speaking Basque liburuan?

Jacqueline Urla: Estatistikaren erabilera, euskararen estan-darizazioa, ikastolen sorrera, euskara elkarteak, gazte mugi-menduak, euskal rock erradikala, irrati libreak... Hainbat etahainbat eta, hala ere, hori ez da euskalgintzan gertatzen denguztia, baina atal bat. Estrategien arteko kontrastea egindut nire lanean.

B.: Hurretik aztertu dituzu euskara elkarteak...

J.U.: Eta azken hamarkadan egin duten lana aipatuko nuke.Alderdi politikoen arteko zatiketak gainditu eta elkarte plu-ralagoak egiten saiatu dira. Ez da beti lortzen baina osoahalegin garrantzizkoa da. Nik uste, luzaro, saiatze horrekoso ondorio onak ekarriko dituela.

B.: Zertan aldatu da euskalgintza?

J.U.: Egin ditudan elkarrizketen arabera, belaunaldi berriekeraginkortasun handiagoz jokatu nahiko lukete, profesional-tasunez. Militantziatik profesionaltasuneranzko jauzia egi-terakoan, ordea, ikuspuntu ezberdinak bistaratu ohi dirajokabide pragmatikoen eta borondatez jokatu dutenen arte-an. Hauek askotariko jendea biltzen asmatu zuten euskara-ren berreskuratze prozesuan.

B.: Euskararen erabilera ere gai izarra da...

J.U.: Horretaz ari dira denak. Erabileraz eta, erabilerarenbarruan, erregistroez. Adierazkortasuna bultzatu nahi dutedenek eta erregistro ezberdinei eta euskalkiei ari zaizkiearreta ematen. Orain hogei urte inork ere ez zuen horretazhitz egiten. Edo gai bazterrekoak ziren, behinik behin.

B.: “Hizketaren azterketa etnografikoak” egin behar direlaesana duzu. Zertaz ari zara, zehazki?

J.U.: Hizkuntzaren erabilera naturala aztergai duen sozio-linguistikaren alorrari buruz. Oso gutxi dakigu oraindik eus-kara hiztunek noiz eta nola hitz egiten duten euskaraz. Etajakin beharra dago. Intuizio handia dago eta oso ona dabatzuetan. Baina ez da nahikoa. Gai horretan arreta handia-goa jarri behar da.

- 1 -

www.euskadi.net/euskara

Zald

i Ero

Zald

i Ero

euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA1 3 4 . z e n b • H I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A • w w w . e u s k a d i . n e t / e u s k a r a • 2 0 0 3 k o u z t a i l a

- 2 -

Hitza, Oarsoaldekoeuskarazko egunkariaEuskarazko egunkaria duOarsoaldeak ekainaz gero.Eguneroko berriak Hitzadu izen eta joan denmaiatzaren 20an kaleratuzuen 0 zenbakia. Oarsoal-

deko euskara elkarteek, Euskal Herriko euskarazko egunkariberriak eta eskualdeko gizarte eragileek sortu dute Hitza argita-ratuko duen enpresa. Egunero argitaratuko da Hitza, astelehe-netan izan ezik, eta zortzi orrialde izango ditu.

Kukubiltxo 25 urte ospatzen25. urteurrena ospatudu oraindik orainKukubiltxo antzerkitaldeak. Horren karie-tara, Ekidazu, lehoiekez dakite biolina jotzenizeneko lana argitaratudute, hau da, KirmenUribek idatziriko ipuinaeta Oskorri taldeakikuskizunerako sorturi-

ko kantak. Nola ipuina hala musika, kaxa eder batean kaleratudituzte Elkar argitaletxearen eskutik.

CAF-Elhuyar sariendeialdiaLanak aurkezteko epea irekidute CAF-Elhuyar sariek.Zientzia euskaraz zabaltzeadute helburu eta hiru sarinagusi izango dira, gazteen-tzako sari berezia, eta dibul-gazio liburu onenarentzakobeka. Azaroaren 15a bainolehen aurkeztu behar diralanak. Informazio gehiagoElhuyar elkartearen webgunean: www.elhuyar.org

laburrak pertsonajeaSALBATORE MITXELENA

Salbatore Mitxelena. Frantziskotarra.Poeta eta saiakera-idazle. Arantzazu oler-ki bilduma eta Unamuno ta Abendatslanen egile. Imanol Unzurrunzagak harenbiografia egin digu Bidegileak bildumako27. karpetan.

Salbatore Mitxelena (Zarautz, 1919 – LaChaux de Fonds, 1965). Fedezko eta eus-kaldun giroan hazi zen Zarautzen. Arteanmutikoa zela, Arantzazun eta Foruan ikasizuen, frantziskotarretan. Oliteko apaizte-gian zegoela harrapatu zuen gerrak. Ikas-ketak laga eta armadara joan behar izanzuen. Ez zen Erriberrira (Olitera) itzuli1939 urte. Harrezkero, gerrak aztarnasakona utzi zuen Mitxelenaren obran.Berak idatzia da gerraostean Hego EuskalHerrian euskaraz argitara zen lehen libu-

rua, Arantzazu, Euskal Poema (1949). Hamahiru urte ziren euskarazko lanik argita-ratzen ez zela. Garai hartan bertan, Bai euskal aldizkari erdi klandestinoa sortu zuenSalbatoreren inguruan ibili ohi zen ikasle talde batek. Mitxelenak eragin handia izanzuen askorengan: Julian Alustiza, Luis Villasante, Bitoriano Gandiaga, Felix Bilbao...Baita Jakin sortu zuen taldearen baitan ere.

1951n Arantzazuko historia kontatu zuen, Ama-semeak Arantzazuko kondairan.Hizlari eta misiolari jardun zuen Gipuzkoan eta Nafarroan.

1955ean Arraun eta Amets olerki bildumaeman zuen argitara eta, garaitsuan, Hogeikanta Arantzazuko kaleratu zuen. Zortzi urtekoegonaldia egin zuen Ameriketan, 1954tik1962ra, misiolari. Ordukoak dira Herri batguruzbidean eta Confixus antzerki liburuak etaUnamuno ta Abendats (1958) saiakera. Hone-tan, Unamuno euskaltzale zela eta erlijioarenkezka bizi zuela frogatzen saiatu zen SalbatoreMitxelena.

Suitzan eman zituen azken urteak, langilejoandako espainiarren kaperau, eta bertan hilzen, gaixorik, 47 urte zituela. Arantzazun hilo-biratu zuten.

Euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatze-ko lanetan diharduten pertsona juridiko-pribatuei2003ko dirulaguntzak emateko modua arautzenduen agindua argitaratuko da laster.

Horretarako, guztira, milioi bat eta mila bostehuneta hamazortzi (1.001.518,00) euro erabiliko dira.

Dirulaguntza-gaiak multzo hauetan banatu dira:

A.- Aisialdia:

a.1 Euskararen erabilera aisialdian: haur eta gaz-teen hizkuntza-gaitasuna sendotzeko egita-rauak, begiraleen prestakuntza, material-sor-kuntza; euskara ludikotasunarekin lotzenduten egitasmoak.

a.2. Euskaraz egindako jostailuak eta jokoak.

a.3. Euskaraz egindako materialen erabilpenaziurtatzen duten egitasmoak, batik bat, haureta gazteentzat prestaturikoak.

B.- Euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko egi-tarauak (ekintzak, proiektuak edota produktuberriak):

- Literatura-sariak- Literatura-lehiaketak- Literatura-gidak- Euskara idatziaren alorrean ohiko jardunetik

at gera daitezkeen ekimen edota proposame-nak. Betiere, egitasmoaren interesa eta bide-ragarritasuna dirulaguntzaren xedeari egoki-tzen bazaio.

C.- Euskara etorkinei hurreratzeko egitasmoak,euskara etorkinen artean transmititzera bide-ratutako ekintza eta egitarauak eta etorkinakharreman-sare euskaldunetara erakartzekoegitasmoak.

D.- Euskararen historian edo hizkuntzari loturikohainbat eremutan izen handia duten pertso-naiak eta euskararen normalizazio bideaneraginkorren izan diren egitasmoak etaomentzeko ekimenak.

E.- Zabalkunde handiko biltzarretan, jardunaldie-tan eta ospakizun berezietan euskararen pre-sentzia bermatzeko ekimenak.

F.- Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren(EBPN) esparruan sortutako hizkuntza paisaia(errotulazioa, produktuen etiketajea,menuak….) euskalduntzeko ekimenak, kasuankasuko udalekin elkarlanean nahiz sektorekoelkarteekin lankidetzan bideratutakoak.

G.- Euskararen ondarea (kantuak, bertsoak, eus-kalkiak, etab.) jaso, gorde eta gizarteratzekoegitarauak.

Agindu honen babesean dirulaguntza jasoahal izateko hurrengo baldintzak betebeharko dituzte egitasmo guzti-guztiek:

a) Autofinantzaketa gutxienik %30ekoa izatea.

b) Euskara hutsez edo elebitan izatea. Elebitanden kasuetan euskarazko portzentajea bestehizkuntzetakoa bezainbestekoa edo handia-goa izango da.

c) Dirulaguntza deialdi honetara aurkeztendiren egitasmoek, ezinbestean, sexu bienarteko tratu berdina bermatu beharko dute.

d) Eusko Jaurlaritzaren Euskara BiziberritzekoPlan Nagusiak ezarritako helburuekin batetorri beharko dute. Plan hori EuskadikoAutonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluakonetsi zuen erabaki baten bidez 1998kouztailaren 28an.

Dirulaguntza-eskabideei buruzko ebazpen-propo-samena egiteko orduan eta zenbatekoak finkatze-ko, Balorazio-batzordeak ondoko irizpideak izangoditu kontuan:

1.1.- A, B, D, F eta G multzoetako irizpideak:

a) Euskararen esparru geografikoa (nazio-alo-rrekoa, lurralde mailakoa edota udalekoa):%35. Dirulaguntzagai diren udal mailako egi-tasmoen artean, EBPN onartu duten udalekinbatera gauzatutakoek dagokien puntuaziobikoitza izango dute.

b) Euskararen sustapenean, garapenean etanormalizazioan izan dezakeen eragina. Origi-naltasuna eta bideragarritasuna: %30.

c) Autofinantzaketa-maila: %20.

d) Eskatzailearen izaera: esperientzia eta ber-mea, elkarlanean jardutea, ekintzaren har-tzaile-kopurua: %15.

1.2.- C multzoko irizpideak:

a) Euskararen esparru geografikoa (nazio-alorre-koa, lurralde mailakoa edota udalekoa): %30.

b) Euskararen sustapenean, garapenean eta nor-malizazioan izan dezakeen eragina. Original-tasuna eta bideragarritasuna: %30.

c) Autofinantzaketa-maila: %20.

d) Eskatzailearen izaera: %20. Etorkinen elkar-teetatik bultzatutako egitasmoek edota elkar-te hauekin batera elkarlanean egindakoek,irizpide honi dagokionez, puntuazio gorenaizango dute.

1.3.- E multzoko irizpideak:

a) Euskararen esparru geografikoa (nazioartemailakoa, nazio-alorrekoa, lurralde mailakoaedota udalekoa): %35.

b) Euskararen sustapenean, garapenean eta nor-malizazioan izan dezakeen eragina. Original-tasuna eta bideragarritasuna: %30.

c) Autofinantzaketa-maila: %20.

d) Eskatzailearen izaera: esperientzia eta ber-mea, elkarlanean jardutea, ekintzaren har-tzaile-kopurua: %15.

Informazio gehiago nahi izanez gero, HizkuntzaPolitikarako Sailburuordetzara deitu ahal da. Eus-kara Sustatzeko Zuzendaritza 945 01 81 11.

APERA euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA1 3 4 . z e n b • H I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A • w w w . e u s k a d i . n e t / e u s k a r a • 2 0 0 3 k o u z t a i l a

- 3 -

Euskalgintza deialdia Euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzak

euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA1 3 4 . z e n b • H I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A • w w w . e u s k a d i . n e t / e u s k a r a • 2 0 0 3 k o u z t a i l a

Quebec-eko eta Kataluniako hizkuntza-politikarako erakundeek antolatu-ta, ekainaren 9an eta 10ean nazioartean diharduten enpresetan hizkun-tzen erabilerari buruzko nazioarteko mintegia izan da Quebecen.

Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak,Jordi Roigé jaunak, Frantziako Hizkuntzen Ordezkaritza Nagusiko ordezka-riak, Bernard Cerquiglini jaunak eta hizkuntza-politikaz arduratzen denGuy Dumas jaunak hasierako ekitaldia aurkeztu zuten.

Kataluniako eta Quebeceko adituekin batera, mintegian Eusko Jaurlaritza-ko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Miren Mateo, Jon Aizpuruaeta Araceli Díaz de Lezana ere bertan izan dira. Hiru izan dira euskararenerabileraren inguruan aurkeztu dituzten hitzaldiak.

Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko 100 langiletik gorako enpresetakoeuskararen erabilerari buruz egin den azterketa kuantitatiboaren emaitzaketa aurrera begira gara daitezkeen lan-lerroak aurkeztu dira.

Bestetik, Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoetan (1991, 1996, 2001)oinarrituta eta langileen erantzunak kontuan, euskararen erabilera lan--munduan zertan den azaldu da.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren terminologia-alorreko politikaren lerro nagu-siak eta esparru sozioekonomikoari begirako lehentasunak aztertu dira.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aurkeztu dituen ponentzietako bi,adierazleen sistema definitzeko eta elikatuz joateko abian den proiektuarenbarruan kokatu behar dira. Hain zuzen ere, proiektu horren helburu nagusiada Euskal Herriko hizkuntza-politikaren egoerari buruzko informazioa ema-teko baliagarria izango den adierazleen sistema garatzea, nazioarteko ere-duekin (Katalunia, Quebecekoarekin…) bateragarria izango dena.

Adierazle horiek aintzat hartu nahi dituzte hala hizkuntza-politikarentestuinguruko eragileak, nola bere kostuak, funtzionamendua eta emai-tzak. Hartara, ez da iraupen jakineko proiektu bat, baizik eta jarduketa--programa iraunkor bat, aldian-aldian berrikusten eta gaurkotzen joanbeharko dena.

Hizkuntzen erabilera enpresetanGaiari buruzko nazioarteko mintegia izan da Quebec-en

- 4 -

Euskararen Berripapera zure etxean doan jaso edo ezagunenbati bidaltzea nahi baduzu, idatzi helbide honetara:

Hizkuntza Politikarako SailburuordetzaDonostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)Tel.: 945 01 81 16

e-posta: [email protected]

Euskara Gaztelania

Izen-deiturak: ....................................................................................................................

................................................................................................................................................

Helbidea: ..............................................................................................................................

................................................................................................................................................

Herria: ..................................................................................................................................

kodea: ..............................Lurraldea:..................................................................................

Tel.: ........................................................................................................................................

e-posta: ................................................................................................................................

Lege-gordailua: VI-572-1992ISSN: 1138-3038

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco