ibaialde bihotz gaztea dbh-2a
TRANSCRIPT
KOKAPENA
Ibaizabal ibaiak Santurtzi parean ematen dizkio bere urak Kantauri itsasoari, bide luze bat egin ondoren.
Ibaizabal ibaia osatzen dute hainbat ibaik, beraien artean: Elorrio, Ibaizabal, Nerbioi eta Cadagua.
Elorrio ibaia Kanpanzarren jaiotzen da eta laster Ibaizabal izena hartuko du. Nerbioi ibaia Urduñan jaiotzen da eta bi ibai nagusi hauek Basauri aldetik elkartzen dira. Hemendik aurrera Ibaizabal izena jasoko du.
Cadagua ibaia Sierra Magdalenan, Burgosen, jaiotzen da eta Zorrotzan batu egiten da Ibaizabalekin.
BEHE IBILGUA
Guk Ibaizabal Zubi Eskegiaren ondoan aztertu dugu; behe ibilguan gaude, beraz. Hemen ibaiak estuarioa osatzen du, gizakiak guztiz eraldatu duena, hori bai.Behe ibilguak ezaugarri hauek ditu: Malda oso txikiak eta ibilgua oso zabala dute. Behe ibilbidean malda oso txikia denez, ibaiek materiala higatzeko eta garraiatzeko ahalmena galtzen dute, eta material pisutsuenen sedimentazioa da nagusi (errekarriak); bestalde, hareak, buztinak eta limoak garraiatu egiten dira.
URAREN KALITATEA
Apirilaren 11an joan ginen Ibaizabalera, marea baxua zegoen eguraldia ona zegoen baina joan ginenean ikastolara buelta hasi zen pixka bat euria egiten.
Erabilitako metodologia.
Analisia kolorimetrikoak egin genituen. Lehenengo ontzi batzuetan ibaiko ura hartu genuen. Kolorea aldatzeko pilula batzuk sartu genituen ontzietan eta gero, irabiatu genituen, gidak esaten zuen bezala, eta itxaron behar zen denbora itxaron genuen. Azkenengoz, koloreak dituen taularekin konparatu genituen laginak.
URAREN KALITATEA
PARAMETROA BALIO EGOKIA NEURTUTAKO BALIOA
ONDORIOA
Nitratoak 5-40ppm 2,5ppm Ur onargarria.
Fosfatoak 1ppm 1ppm Balore onargarria.
Tenperatura -------------- 11ºC Ona da.
pH 7-8 8 Balio onargarria
Uhertasuna 4 puntu 4 borobil Ur gardena
Oxigeno disolbatua
>4ppm 4 mg/l Kaltegarria espezie
gehienentzat
Oxigeno-saturazioa
71-90% 36% Urria da.
Bakteria koliformeak
<20 kolonia/100ml
>20 kolonia/100ml
Bakterio gehiegi dago.
Emaitzak aztertzen.
Oxigenoaren maila baxua eta bakterioen kontzentrazio altua azpimarratu behar ditugu. Marea behean zegoen eta horrek azal ditzake, agian, emaitza horiek: hondoko lokatzetan pilatzen diren hondakin organikoen deskonposaketan oxigenoa kontsumitzen dute bertako bakterioek.
Beste parametroak balio onargarrietan kokatzen dira, azken urteetan ibaiak nabaritu duen hobekuntzaren adierazleak izanik.
Kaioa
Izen Zientifikoa: LarusFamilia: SternidaeEzaugarriak: Hego luze eta sendoak. Hanka luzeak, kurbatuak. Sabelaldea eta burua zuriak, hegoak ilunagoak.Oso arrunta
Uretako Oiloak
Izen Zientifikoa: Gallinula ChlovopusFamilia: RallidaEzaugarriak: Moko gorria eta nahiko luzeak. Hanka horiak eta luzeak. Gorputza beltza.Ez-ohikoa
Ahatea
Izen Zientifikoa: Bucephala AlbeolaFamilia: AnatideaEzaugarriak: Mota honetakoak, burua berdea dute. Lepoa zuria, eta gorputza, grisa eta zuria. Hankak, motzak eta laranjak.Ez ohikoa.
Lertxuna
Izen Zientifikoa: Ardea purpureaFamilia: Ardeidae Ezaugarriak: Hanka luzeak, lepo luzea eta moko luzea du.Ez-ohikoa.
HEGAZTIAK
Korrokoi/Bizkarbeltz
Izen Zientifikoa: Mugil cephalusFamilia: MugilidaeEzaugarriak: Ur gaziko arraina. Mediterraneo osoan bere arrautzak jaten dituzte, ‘botarga’ izeneko platerean. Ohikoa.
Sardina
Izen Zientifikoa: Sardina pilchardups Familia: CupleidaeEzaugarriak: Itsas plataformaren gaineko uretan bizi da. Ale bakoitza 25cm neurtzen du, eta 8 urte bizitzen du.Ez-ohikoa
Lupina
Izen Zientifikoa: Dicentrarchus labraxFamilia: MoronidaeEzaugarriak: Mediterraneo, eta Ozeano atlantikoan. Gorputz luzangakoa, 10-100cm luzera. Ez-ohikoa
Urraburu
Izen Zientifikoa: Spanus aurfataFamilia: SparidaeEzaugarriak: Itsas bero eta epeletan bizi da, begi tarteetan urre kolorea da, eta bizkarra grisa edo urdinxka da.Ez-ohikoa
ARRAINAK
Ibaizabalen saneamendu plana.
Ibaizabal ibaia Santurtzi herrian kokaturik dago. Saneamentu plana taldeak ibaia urte osoan zehar garbitzen dute. Saneamendu planaren helburua ibaia garbi egotea da. Ibaia industria gune bat da.