honore balzac - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=honore balzac, goriot...

of 539/539
Honore Balzac Goriot Zaharra euskaratzailea: Pedro Diez de Ulzurrun

Post on 14-Sep-2018

255 views

Category:

Documents

0 download

Embed Size (px)

TRANSCRIPT

  • Honore Balzac

    Goriot Zaharra

    euskaratzailea: Pedro Diez de Ulzurrun

  • Fitxategi hau liburu-e bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

    Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

    Itzulpena: Pedro Diez de Ulzurrun.

    Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1996Jatorrizkoaren data: 1835

    Honore Balzac euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=241

    Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1494

  • AITZIN-SOLASA

    Honor de Balzac frantses idazlea Toursenjaio zen 1799.ean eta Parisen zendu 1850.ean.Familiari jarraiki hamalau urterekin Pariseratjoan zen, non abokatu batekin eta notario bate-kin aritu baitzen lanean, aitak notario izan zedilanahi zuelakotz. Hogei urte zituela familiarekinados jarririk, bi urteko epea hartu zuen bereidazle bokazioaren frogatzeko. Hastapenean ezzuen arrakastarik erdietsi. Alabaina, 1822anBerny-ko anderearekin harremanetan jarririk,honek aristokraziaren mundua ezagutarazi zioneta diru laguntza eskaini. Zenbait lan eta afera-tan arizan eta amodio ugari ukan ondoan, litera-turari lotu zen buru-belarri. 1829an haren izenezsinatu lehen obrak eman zituzten argitara, zei-nek izen handia eman baitzioten: La physiologiedu mariage entseiuak eta Le Dernier Chouan ele-berria. Eleberriak etengabe idazten zituen: Lapeau de chagrin (1831), Le cur de Tours (1832),Eugenie Grandet (1833).

  • Le Pre Goriot eleberrian berrikuntza batsartu zuen gerora fama eta arrakasta handiaekarriko ziona, hau da, eleberri bateko pertso-naiak bertze eleberrietan ere behin eta berrizagerraraztekoa; horrela jokatuz gizarte etamundu bat osorik sortu zituen.

    Denetara laurogeita hamabortz eleberri ida-tzi zituen, La Comdie Humaine titulupean bil-duak. Horrez gainera, hogeita hamar ipuin (LesContes drolatiques) eta bortz teatrolan izkiriatuzituen. Azpimarratzekoak dira berebat harengutunak, bereziki Eveline Hanskarekin, 1850eanbere emazte bihurtuko zuenarekin, izan zuengutun truke luze bezain interesgarria, Lur eus-kal entziklopediak dioen legez.

    Derragun, hortaz, Balzac egungo egunekoeleberriaren aitzindari dela eta XIX. mendeosoan izan zela nagusi. Lehen saioa da, eraberean, literaturak egina gaur eguneko bizitza-ren heinean jartzekoa. Zentzu honetan harenpertsonaiak, haren deskribapenak, kontatzenduena, garaiaren isla dira. Balzacen munduagizakiari eta gizarte modernoari erasaten dioten

  • paradoxa eta kontraerranen irudi argia da, antzi-nako egiturak krak eginik zeuden garai batean.

    Le Pre Gorioterat itzuliz, erran behar dugueuskaraz Goriot zaharra eman dugula ustez-etahauxe dela Pre frantses hitzaren erranahiahobekienik adierazten duen euskal ordaina,hots, gizonezko heldu eta hein apaleko bat edoeta etorkortasunez begiratzen dioguna.

    Gauzak horrela, Goriot Zaharra da, dudarikgabe, Balzacen irakurri beharreko lehen obraFelicien Marceau frantses akademikoaren abu-ruz: Ez daitezela hargatik kezka Balzac bertzenonbaitetik irakurtzen hasi direnak; Balzacekinbeti egiten dugu topo. Le Pre Goriotekin, hasibezain laster, Balzacen unibertsoaren bihotzarenerdian gertatuko gara, buruz buru eginik harenpertsonaia funtsezko eta nagusiekin, haren hitz-gaiekin, haren arrengura eta begiko fitsekin,haren ibilgoarekin. Goriot eleberria guztiz des-berdina dugu Eugnie Grandetekin konparaturik;hau eleberri hertsia da, itogarria eta abantzudena etxe bakar baten barruan agitzen dena.Goriot aldiz irekia da, bidegurutze antzekoa, nonorotarik bertze bide batzuk zabaltzen baitira.

  • Bide hauta, beraz, Balzacen lan eta munduansartzeko. Bertzalde, hastapenetik beretik, argiroageri zaigu hemen zer moldez erabiliko duenBalzacek lehen aipatu dugun pertsonaien itzule-ra hori. Izanez ere, Balzacek kokatu dituen ingu-rumarietan, jendarte berean, sasoi berean, ezin-bertzekoa da haiekin berriz topo egitea. Balza-cen xedea erakusten digu horrek, ez dena ira-kurtzaileari eleberri-sail huts bat ematea, bainalehenik eta behin bere mundu-ikuskera ematea,alegia mundu horren sortzea, edo eta birsortzea.

    Pertsonaietatik gaietarat iraganez geroz,bidegurutze bera, bilduma bera aurkituko dugu.Botere, gizarte, diru, gora-heldu nahia, La Com-die Humaineko ardatz nagusi berberekin eginendugu topo.

    Azpimarratu beharrekoak ditugu, errealitateberaren bi aurpegi izaki, Vauquer anderearenpentsio hitsa eta Beausanteko anderearen saloiederra, Le Pre Gorioteko pertsonaia nagusiekberen grina gaiztoak, beren amodio, gorroto,miseria eta handitasunak erakutsiko dizkigutenbi jokaleku nagusiak.

  • Goriot Zaharra eleberrian Pariseko, eta berazmundu guztiko on-gaitzak ageri zaizkigu inolakoestalgarririk gabe, mundua bera bere gordineanerrejimen zaharraren eta kapitalismo berriarenarteko demaren erdian: Le pre Goriot edo aita-tasuna grina gisa adierazia; Eugne de Rastig-nac edo mutil gazte hiri handirat heldu berriarenhandinahia; Vautrin edo gizartearekiko etsaigoageria eta haren etengabe zirikatu eta astindubeharra, uzkaili eta iraultzeraino iritsi gabe, har-gatik; alabak (Delphine de Nucingen eta Anasta-sie de Restaud) edo hutsalkeria eta ezkon-bizi-tzaren miseriak eta adulterio etengabeak. Haueketa bertze hamaika (Beausanteko bizkondesa,Victorine Taillefer, andere Vauquer, Poiret, ande-re Couture, andereo Michonneau eta) diraGorioten zorigaitzak kontatzen dizkigun eleberrikontaera aldetik eder, baina kontagaiaz denazbezainbatean latz honetan, egungo gure mun-duaren beraren adierazgarri, topatuko ditugunpertsonaia nagusiak.

    Aitzin-solas hau bukatu aitzin, bi hitz eskeroneko liburu honen itzultzen lagundu nautenei.Ezagutza berezi bat Jose Antonio Sarasola lanki-

  • deari nik egin itzulpenari egindako zuzenketabaliosengatik.

  • GEOFFROY SAINT-HILAIRE HANDI ETA ARGIARIHaren lanen eta jeinuaren

    mirespenezko lekukotasunez

    IPENTSIO BURGES BAT

    Andere Vauquer, sortzez de Conflans, anderezahar bat da, azkeneko berrogei urtean pentsioburges bat daukana Parisen Sainte-Geneviveberria karrikan, auzo latinoaren eta Saint-Mar-ceau faubourg-aren artean. Pentsio horrek, Mai-son-Vauquer izenarekin ezagutuak, orobat har-tzen ditu gizonezkoak nola emakumeak, gazteaknola zaharrak, gaizki-erranak hargatik sekula ezdielarik etxe errespetagarri honetako ohitureierasan. Baina halaber azkeneko hogeita hamarurtean ere ez zen han neska gazterik ikusi, etamutil gazteren bat hemen bizi izan dadin, fami-liak oso bizisari urria behar dio eman. Hala ere,1819an, drama hau hasten den garaian, neskati-

  • la gaixo bat bizi zen pentsio honetan. Zein erebaita drama hitzak bildu duen aipu txarra litera-tura mingarriko denbora hauetan hain moldeneurrigabe eta makurrean ugaritu izanarenondorioz, beharrezkoa da hemen erabiltzea: ezistorio hau dramatikoa delakotz hitzaren egiazkoerranahian; baizik eta obra bururaturik, mentu-raz negar batzuk isuri izanen direlakotz intramuros eta extra. Konprenituko ote dute Parisetiklandarat? Zalantza haizu da. Tokiko oharpen etakoloreez josi ikuskizun honen berezitasunakMontmartre-ko muinoen eta Montrouge-ko gai-nen artean baizik ez daitezke hautemanak izan,beti ere erortzear diren txintxor eta lohiez belztuerrekekiko ibar aipatu horretan; ibar bat sufrika-rio egiazkoez, alegrantzia askotan faltsuez,betea, eta hain izigarri inarrosia, non zerbaitzinez neurriz kanpokoa behar baita apur batiraunen duen sentsazioren bat bertan sorraraz-teko. Bizkitartean han-hemenka kausitzen dirabizio eta bertute pilatuek handi eta itzaltsubihurtzen dituzten oinazeak: horien ikustearekin,bekaizgoak, interesak, baratzen dira eta urrikal-tzen; baina hartaz hartzen duten bihotz-mugida

  • zaust irentsi fruitu gozoa bezalakoa da. Zibiliza-zioaren orgak, Jaggernat-eko idoloarena irudiadenak, bertzeak baino puskatzen zailagoko etagurpila trabatzen dion bihotz batek apenas gibe-larazirik, berehala hausten du bihotz-mugidahori eta aitzinerat doa bere bide loriosean. Halaeginen duzue zuek, liburu hau esku zuri batezhartzen duzuen horiek, besaulki guri bateanjesartzen zareten horiek, diozuela zeuen baitan:Badaiteke honek dibertituko nauen. Goriot zaha-rraren zorigaitz sekretuak irakurri ondoan, gogo-tik afalduko duzue zuen soraiokeria autorearenbizkar ematen duzuela, gehiegikeria leporatzendiozuela, poesia egozten diozuela. Ai! Jakin eza-zue: drama hau ez da ez alegia, ez eleberri. All istrue, hain da egiazkoa, non haren osagarriakbakoitzak beregan ezagun baititzake; bere biho-tzean, agian.

    Pentsio burgestzat baliatzen den etxea ande-re Vauquerena da. Sainte-Genevive berriakarrikaren behealdean kokaturik dago, lurra lAr-balt-eko karrikarat jaisten den tokian; hainaldapa piko eta gogorrean jaisten ere non zal-diak gutitan igan edo jaisten baitira handik. Zir-

  • kunstantzia hori lagungarri da Val-de-Grce-koeta Panthon-eko kupulen artean hertsatu karri-kotan nagusi den isiltasunarentzat; han, printzahoriak jaurtikiz eta dena goibelduz, beren kupu-lek egozten dituzten errainu goibelez eguratsaaldarazten duten bi monumentu horien artean.Hemen, lauzatuak lehor daude, errekak ez ur ezlohi ageri dira, belarra hormetan barna haztenda. Gizonik axolagabeena ere tristatzen da ibilta-ri guztiak bezala, kotxe baten soinua apartekogertakari bilakatzen da, etxeak hitsak dira,harresiek presondegiaren urrina dute. Galdurika-ko paristar batek ez lezake han bertzerik ikuspentsio burgesak zein instituzioak, miseria zeinasperra, zaharrak hilzorian, lan egitera behartugazte alegerak baino. Ez du Parisek bertze auzo-rik, ez ikaragarriagorik, ez, derradan, ezezagu-nagorik. Sainte-Genevive berria karrika bron-tzezko marko bat bezalakoa da oroz gain, kon-daira honi doakion bakarra, zeinarentzat ez bai-kenezake geure gogoa sobera presta hura zer-nahi kolore Auriez, zernahi ideia larriz jantzirikere; hala nola, mailarik maila, eguargia gorde-tzen den eta gidariaren kantua apaltzen, ibiltaria

  • Karakunbetarat jaisten den bitartean. Konpara-zioaren egia! Nork erabakiko ote du zer den ikus-ten izigarriagoa: bihotz eihartuak ala buru-hezurhustuak?

    Pentsioaren fatxadak jardin tiki baterat ema-ten du etxeak angelu zuzena egiten duelarikSainte-Genevive berria karrikarekin, non beresakontasunean ebakia ikusten duzuen. Fatxadahorretan barna, etxearen eta jardin tikiarenartean, erreten itxurako galtzada bat nagusitzenda, oinbete zabal, zeinaren aitzinean hareazkoibiltoki bat baitago hegietan mokobelarrak, erei-notz-arrosak eta granada-ondoak dituena toskaurdin eta zurizko lorontzi handietan landatuak.Ibiltoki horrek isil-ate bat du sarreratzat, gaineanhitzok izkiriatuak dituena: MAISON-VAUQUER,eta azpian; BI SEXUENTZAKO PENTSIO BURGE-SA ETA BERTZE. Egunez, atesare batek, txin-txarri oihulari eta guzti, arku bat uzten du ikus-tera lauzatu tikiaren buruan, karrikaren parez-pareko horman, auzoko artista batek marmolberdea bailitzan pintaturik. Alegiazko arkuhorren pean, Amodioaren harrizko irudi bataltxatzen da. Estaltzen duen berniz zartakatua

  • ikusiz, sinbolozaleek menturaz Pariseko amodio-aren mito bat edirenen lukete han, bere gaitzakhandik urrats batzuetarat sendatzen dituena.Zimendarriaren pean, hizpuru erdi-ezabatubatek apaingarri hau ezarri zuteneko denboraoroitarazten du, Voltaireren alderat erakustenduen gartsutasunagatik, 1777an hura Pariseratitzuli zenean:

    Nor ere baitzara, honatx zeure maisua:Bada, izan zen, edo behar du izan.

    Ilunabarrean, ate trinko batek hartzen duatesarearen lekua. Jardin tikia, fatxada luzebezain zabal dena, karrikako hormak eta albokoetxearen artekoak hertsatua kausitzen da; ondo-ko etxe horretan huntzezko mantu bat zintzilika-tzen da, etxea osotara estaltzen duena eta ibil-tarien behakoa erakartzen duena Parisen bitxigertatzen den efektu batengatik. Horma horiekguztiak landare-sare eta mahats-aihenez jan-tziak dira, zeinen zitu erkin eta hautsez beteakandere Vauqueren une oroko izien sorburu etabere apopiloekin darabiltzan solasaldien hizpide

  • izaten baitira. Harresi bakoitzean barna ibiltokimehar bat iragaten da, ezki-gerizpe bateratdaramana. Andere Vauquerek, ezkondu aitzin deConflans izan zen arren eta apopiloen ohar gra-matikalak gorabehera, hitz hori hisiz gaizki ahos-katzen du beti. Alboko ibiltoki bien artean orbu-ru-sail bat dago, hegietan fruitu-arbola ardatzgisara inausiak dituena, eta lekabelarrez, letxu-gaz edo eta perrezilez hertsia. Ezkien gerizpeanmahai biribil bat ezarria da berdez pintatua etakadiraz inguratua. Udamineko egunetan, kaleedateko bezain aberatsak diren apopiloak honatetortzen dira edari horren dastatzera arrautzentxitatzeko gisako beroaz. Fatxada, hirur solairu-koa eta gainaldean mantsardak dituena, harri-koskoez eraikia da eta Pariseko etxe gutiz-gehie-nei karantza doilorra ematen dien hori koloreazentokatua. Solairu bakoitzeko bortz leihoek beiratikiak dituzte eta leihosareez hornituak dira.Leihosare horiek, bakoitza bere gisara moldatua,lerro guztiak anabasa ederrean erakusten dituz-te. Etxearen behealdeak bi leiho ditu, behebar-nean apaingarri gisa burdin saredunez horni-tuak. Eraikinaren gibelean hogei oinbete inguru-

  • ko korta bat dago, txerriak, oiloak eta untxiakarmonia onean bizi direna, eta hondarrean egurebakitzeko estalpe bat duena. Estalpe horreneta sukaldeko leihoaren artean hoztegia dagoesekirik, eta haren azpirat harraskako ut zikinakisurtzen dira. Gorte horrek ate mehar bat duSainte-Genevive berria karrikarat ematenduena, eta kuzinersak handik botatzen ditu etxe-ko zaborrak sastegia ut ugarirekin garbituz kira-tsaren zigorraren pean.

    Berez pentsio burgesaren ustiatzeko balia-tua, beheko solairuak badu lehenbizi gela bat,karrikarat ematen duten bi leihoek argitua etabeirazko atea duena. Saloi horrek jangela bate-rat darama zeina eskailera baten hutsarteakbanantzen baitu sukaldetik, zurezko eta lauzaz-ko maila pintatu eta torratuekiko eskailera batenhutsarteak, hain zuzen. Nekez aurkituko da saloihori, bere besaulki eta kadirak arrasto aldiz ilunaldiz distiranteko ehunez estaliak dituena, bainoikuskizun tristeagorik. Erdian mahai biribil batkausitzen da Sainte-Anne marmolezko gainaduena, apaingarritzat urre-hari erdi-ezabatueki-ko portzelana zuriko azpila duena, egun nonahi

  • aurkitzen diren horietakoa. Gela horrek, frankooholtza kaskarra duenak, horma barrenak oho-leztatuak dauzka gerri pareraino-edo. Hortikgorakoa papera da eta hantxe erakusten diraTelemaque-ko gertakizun nagusiak, pertsonaiaklasiko guztiak koloretan ageri direla. Leiho sare-dunen arteko zatiak Kalypsok Ulysseren semeariemanikako oturuntzaren irudia eskaintzen dieapopiloei. Berrogei urte badira pintura horrekapopilo gazteen arraileriak pizten dituela, zeinekberen mailakoak baino goragokoak izan ustebaitute miseriak eskaintzen dien jatekoaz trufa-tzen direlarik. Harrizko tximiniak, beti garbirikdagoen supazterra sua parada handietan baizikpizten ez den seinale dela, lore artifizial etazimelduez bete ontzi bi, kriseilu banatan sar-tuak, ditu apaingarri gusturik txarreneko marmolurdinxkaz eginiko erloju baten ondoan. Lehenbi-ziko gela horri urrin bat ezin-erranezkoa eta pen-tsio-urrina deitu behar genukeena dario. Zokoa-ren, lizunaren, zahartuaren urrina da; hotz ema-ten du, hezea da sudurrarentzat, jantzien barne-rat sartzen da; jendeak jan duen gelaren gustuadu; sehigoaren, janaritegiaren, lander-etxearen

  • kiratsa da. Adieraz liteke, beharbada, baldin etaprozeduraren bat asma baledi apopilo bakoitza-ren, gazte ala zaharraren, atmosfera katarral etasui-generis horiek botatzen dituzten elementuhiguingarrien neurtzeko. Bada, izigarrikeriamengel horiek gorabehera, ondoan dagoen jan-gelari konparatuz geroz, saloi hori apaingela batbezain dotore eta usain-gozoduna iruditukolitzaizueke. Jangela hori, osoki zureztatua, egunantzik eman ezin zaion kolore batez egon zenbehiala pintaturik. Orain azpi bat osatzen du zei-netan koipeak, irudi harrigarriak marraztuz, bereazalak inprimatu baititu. Paretetako arasa zolda-zuen gainean denetarik ageri da: pitxer koska-tuak, histuak, metalezko ertzak dituztenak, por-tzelana arruntezko plater pilak, ertz urdindunak,Tournai-n eginak. Zoko batean lauki zenbatueki-ko kaxa bat kokaturik dago apopilo bakoitzarendafailen, koipez zein arnoz zikinduen, gordetze-ko. Altzari apurtezin horietakoak aurkitzen dira,orotatik haizatuak izanagatik hemen emanakdirenak zibilizazioaren hondakinak Incurables-etan bezala. Barometro bat ikusiko duzue, euriaari duelarik jalgitzen den kaputxin eta guzti; jate-

  • ko gogoa kentzen duten grabatu ahalkegarriak,denak zur bernizatuzko marko urre-haridunetan;kareizko erloju bat kobrezko inkrustazioekin;berdez pintatu sutontzi bat; Argand-eko krisei-luak non hautsak olioa baitu lagun; mahai luzebat hulezko estalki bat hain zikina duena nonkanpoko apopilo trufariren batek bere izena izki-ria bailezake eria lumatzat erabiliz; kadiraandeatuak; lastai tiki urrikalgarriak, osoki dese-giteke etengabe lisatzen den espartzuaz eginak;ondoan zango-berotzeko miserableak, matxa-rroa hautsia eta zura errea dutenak. Adierazinahi izanez geroz altzari horiek zeinen direnzaharrak, pitzatuak, ustelduak, dardaratsuak,pipiak joak, mainguak, okerrak, herbailak, hilu-rranak, esplikazio bat behar genuke eman kon-daira honen interesa gehiegi luzatu eta jendepresatuek barkatuko ez luketena. Lauzatu gorriaigurzketa eta garbiketek eginikako sakanez josi-rik dago. Hots, poesiarik gabeko miseria dahemen jaun eta jabe; miseria xuhurra, bildua,higatua. Oraindik lokatzik ez badu, badituputzuak; zulorik eta pildarik ez badu, ustelakjanen du.

  • Gela hori goizeko zazpiak alderat ageri dabere distira osoaz, andere Vauqueren katua,etxekanderearen aitzinean sarturik, arasen gai-nean jauzi egin, platerez estali katiluetako esneausnatu, eta goiz oroko bere murruskada entzu-narazten duenean. Alarguntsa berehala ager-tzen da, buruan tulezko boneta darabilela zeina-ren azpian ileorde-motots gaizki ezarri bat zintzi-likatzen baita; pantufla aloz zatardunak herres-tan dator. Aurpegi higatu eta potzoloa, erdianpapagaitxoaren mokoaren irudiko sudurra jalgi-tzen zaiona; esku tiki lodiak, elizako arratoiarenantzeko itxura biribila, atorra hantua eta igeriandabilena, armonian dira zorigaitza darion, espe-kulazioa zelatan dagoen eta andere Vauquerekbere hartako kirats beroa higuinik gabe arnastenduen sala horrekin. Udazkeneko lehen izotzarenirudiko aurpegi freskoak, betondo zimurtuek,zeinen adierazpena dantzarisen irrio behartutiklukurrariaren beltzuri garratzerat iragaten baita,hots, haren itxura guztiak esplikatzen du pen-tsioa, pentsioak hura inplikatzen duen bezala.Espetxea ez dabil kartzela-maizterrik gabe, zuekez zenukete bata bertzea gabe irudikatuko.

  • Andere tiki honen loditasun apatza bizitza honenemaitza da, nola tifusa ospitale baten isurienondorioa. Haren artilezko gonazpikoak, soinekozahar batez eginiko gonaren azpitik jalgi etaforrua ehun zirpilduaren zuloetatik ihesi doakio-nak, laburbiltzen du saloia, jangela, jardin tikia,gaztigatzen sukaldea eta barrundatzen apopilo-ak. Hura han dela, ikuskizun hori betea da.Berrogeita hamar bat urte dituela, andere Vau-querek zorigaitzak jasan dituzten emakume guz-tien eitea du. Begia lausoa du, eraman-ekarribaten itxura errugabea, garestiago kobratzekohaserretzen badakien, baina bertzalde berezoriaren eztitzeko edozer egiteko prest denare-na; baita Georges zein Pichegruren saltzeko ere,Georges zein Pichegru oraindik entregatu gabebaldin baleude. Hala ere, emakume ona da bar-nean diote apopiloek, haren auhen eta eztulakentzutean berak bezala ondasunik gabea dela-koan. Nor izan zen Vauquer jauna? Sekula ez zenbere senar zenaz mintzatzen. Nola galdu zituenondasunak? Ezbeharretan, erantzuten zuen.Senarra gaizki jokatu omen zen harekin, eta ezomen zion deus utzi ezpada negar egiteko

  • begiak, bizitzeko etxe hau eta ezein nahigabere-kin ez urrikaltzeko eskubidea, zeren, erratenzuen, paira ahal daitekeen guztia pairaturik bai-tzegoen. Etxekandearearen urrats labur-bizko-rren entzutearekin Sylvie lodia, kuzinersa, lehiazhasten zen barne-apopiloei gosariak zerbitza-tzen.

    Kanpoko apopiloak, eskuarki, afaritako baizikez ziren abonatzen, eta horrek hilabeteko hogei-ta hamar libera egiten zuen. Kondaira hau has-ten den garaian, barnekoak zazpi ziren. Lehensolairuan etxeko apartamenturik hoberenak zeu-den. Andere Vauquer arruntenean bizi zen, etabertzea andere Couturerena zen, FrantziakoErrepublikako Komisario-Manatzaile baten alar-guntsarena. Victorine Taillefer zeritzon neskatilagazte bat, alabatzako zeukana, bizi zen harekin.Bi dama horien bizisaria mila eta zortziehun libe-rakoa zen. Bigarreneko bi apartamentuetan,batean Poiret zeritzon agure zahar bat zegoen,eta bertzean berrogeita bat urteko gizon bat,ileorde beltza zerabilen, papiloteak tindatzenzituen, merkatari izana zela zioen, eta Vautrinjauna zeritzona. Hirugarren solairua laur ganba-

  • rak osatzen zuten; haietatik bi alokaturik zeu-den: bat andereo Michonneau izeneko neskaza-har bati, eta bertzea fideoen, Italiako pasten etaalmidoiaren lantegi-jabe ohi bati, Goriot zaharradeitzen zutenari. Bertze ganbara biak pasaiakotxorientzakoak ziren: Goriot zaharrak eta ande-reo Michonneauk bezala, jateko eta ostatu edu-kitzeko hilabetean berrogeita bortz libera baizikeman ezin zuten zorigaiztoko ikasleentzakoak;baina andere Vauquerek, halakoak biziki gustu-koak ez izaki, hoberik aurkitzen ez zuenean bai-zik ez zituen hartzen: ogi gehiegi laten omenzuten. Aldi honetan, bi ganbara horietako bateanAngoulme inguruko mutil bat bizi zen. Gaztehorrek, Pariserat legeen ikastera etorriak, behar-tasunik handienetan zeukan bere familia handiaberari urte oro mila eta berrehun libera igorriahal izateko. Eugne de Rastignac, hala baitzuenizena, zorigaitzak lanerat ohitu gazte horietakobat zen, zeinek haur-denboratik konprenitzenbaitituzte gurasoek haiengan ezartzen dituztenesperantzak eta etorkizun eder batentzat pres-tatzen baitira ordutik beretik kalkulatuz berenikasketekin noraino hel daitezkeen, eta, ikasketa

  • beroriek aldez aitzinetik gizartearen gerokomugimenduari egokituz, gizarte horren lauski-tzen lehenak izateko. Haren oharbide bitxiak etaPariseko saloietan erakusten jakin zuen antzeagabe, kontakizun hau ez zatekeen halako koloreegiazkoez apainduko, zeinak dudarik gabe zorizanen baitizkio bai haren izaera zoliari eta baiegoera lazgarri batek, jasaten zuenak sorrarazizutenek bezainbateko axolaz gordeak, ezkuta-tzen zituen misterioen argitu nahiari.

    Hirugarren solairu horren gainean bazirenarropa zabaltzeko sabai bat eta bi mantsarda,hantxe lo egiten baitzuten Christophe zeritzonmutil batek eta Sylvie lodiak, kuzinersak. Zazpibarne-apopiloez gain, andere Vauquerek bazi-tuen, urte on, urte txar, Zuzenbide zein Medikun-tzako zortzi ikasle, eta auzoan bizi ziren bizpahi-rur bezero, denak afaritara bakarrik abonatuak.Jangelan hamazortzi lagun biltzen ziren afaltzekoeta hogeiren bat sat zitezkeen; goizean zazpiapopiloak soilik egoten ziren, eta denak elkartu-rik ikusi eta familia bat irudi zuten gosaritakoan.Denak pantufletan jaisten ziren eta marmarikajarduten hala kanpokoen itxuraz eta janzkeraz

  • nola lehengo gaueko gertakariez, hurkotasuna-ren konfiantzarekin hitz egiten zutela. Zazpi apo-pilo horiek izan ez zituen haurrak ziren andereVauquerentzat, eta artak eta ardurak astrono-moaren zehaztasunaz neurtzen zizkien, bakoi-tzaren bizisariaren arabera. Kontsiderazio berazerabilten halabeharrak elkarturikako izakihoriek ere. Bigarreneko alokatuek hirurogeitahamabi libera baizik ez zuten ordaintzen hilabe-teko. Prezio merke horrek, Saint-Marcel faubour-gean, La Bourbe-ren eta La Salptrire-renartean baizik ezin aurki daitekeenak, eta sal-buespen bakartzat andere Couture zuenak, apo-pilo horiek zorigaitz ageri samarren zamapeanzeudela salatzen du. Horregatik, nolako ikuski-zun etsipengarria erakusten zuen etxearen bar-nealdeak, halakoxe ikuskizuna agertzen zutenbezeroen jantziek, erabat zarpaildurik baitzeu-den. Gizonezkoek kolore hauteman-ezinekoxenilak zerabiltzaten, auzo dotoreetan karrika-kantoietarat botatzen dituztenak bezalako zapa-tak, arropa zuri higatua, arima bertzerik ez zutenjantziak. Emakumeek soineko zaharkituak zera-matzaten, tindatuak, tindagabetuak; dentella

  • zahar adabakituak, usantzaren distira zuteneskularruak; lepaxerra gorriak eta xal urratuak.Jantziak halakoak baldin baziren, kasik denekere erakusten zituzten gorputz irmoki landuak,bizitzaren ekaitzei gogor eginikako gorpuzkerak,aurpegi hotzak, gogorrak, ezabatuak txanponbaliogalduen antzera. Aho zimelduak hortzgoseez armaturik zeuden. Apopilo horiek dramaburutuak zein amaitzeke zirenak susmaraztenzituzten; teatroetako argietarat, oihal pintatuenartean, jokaturikako dramak barik, drama bizieta mutuak, bihotza suharki hunkitzen dutendrama taigabeak, drama etengabeak berak.

    Michonneau neskazaharrak bere begi una-tuen gainean tafetan berdezko begi-malda zikinbat zerabilen, letoin-hariaz inguratua, Pietatekoaingerua bera ere iziaraziko zukeena. Haren xallits mehe eta negartsudunak eskeleto bat estal-tzen bide zuen, oro ertz eta koska baitzen altxa-tzen zuen gorputza. Zer azido-suertek jan otezizkion izaki honi bere emakume eiteak? Politaeta ongi egina izana behar zuen. Bizioak, bihoz-minak, zikoizkeriak ote? Sobera maite izan otezuen? Lupeme ala lili soil izan ote genuen?

  • Ordaintzen ari ote zen orain gaztaro ahalkegabeeta plazerek trumilka erasanikako baten garai-tiak ibiltariak uxatzen zituen zahartzaro batekin?Behako zuriak hotz ematen zuen; aurpegi zimur-tuak mehatxu egiten. Negua hurbildu ahalasasian kantuz ari den txitxarraren ahots ozenazuen. Erraten zuen ezen gizon zahar baten, mas-kuriko katarro batek joaren eta dirurik ez zeuka-lakoan seme-alabek zapuztuaren, zaintzen arituzela. Agure horrek mila liberako bizi-errenta utziomen zion, oinordekoak aldian behin kentzeraentseatzen zitzaizkiona gezurrak eta azpikeriakerabiliz. Grinen jokoak aurpegia birrindu zionarren, ehunean artean ere halako zuritasun etafinezi aztarnak ageri zitzaizkion, gorputzak zen-bait edertasun-hondar atxikitzen zituela pentsa-razten zutenak.

    Poiret jauna mekanika gisako zerbait genuen.Landareen Jardineko ibiltoki batean barna itzalgris bat irudi hura hedatzen ikustean, burua kas-keta zahar menostu batez estalia, eskuan bolihorituzko giderreko bere makila nekez atxikirik,bere xenilaren hegal histuen, galtzoi kasik hustubatzuk eta galtzerdi urdinez jantzi zangoak,

  • gizon mozkortu batenak irudi dardaratzen zire-nak, doi-doia gordetzen zituztenen, kulunkatzerautziz, bere maripolis zuri zikina eta mousselinatrakets biribilkatuzko paparrekoa, bere indioilarlepoaren inguruan lotu gorbatarekin dongare,bat egiten zuena, erakutsiz, hamaika jendek gal-detzen zuten beren baitan ea itzal txinatar horiJapheten semeen, Italiako Boulevarden alderraidabiltzanen, arraza ausartekoa zenetz. Zer lanekkizkurtu ote zuen horrela? zer grinak belztu otezion aurpegi erreboiltsua, zeinak, karikaturagisara marrazturik, gezurrezkoa emanen baitzu-keen? Izan zenak ote? baina badaiteke JustiziaMinisterioko enplegatu izan ote zen herio-zigo-rren obratzaileek beren horniduren ordainkizu-nak igortzen dituzten bulegoan: parrizidentzakobelo beltzak, saskietako zahia, aihotzendakosoka eta abar. Badaiteke abere-hiltegi batekoatean kobratzaile izan ote zen, edo osasunekoinspektoreorde. Hots, irudi zuen gizon hori guregizarte-errota handiaren astoetako bat izan zela,beren Bertrand-ak ere ezagutzen ez dituztenSagu paristar horietako bat, ardatzen bat zeina-ren inguruan itzulikatuak baitziren ezbehar edo

  • lohikeria publikoak, hots, gizon horietako bat zei-nengatik erraten baitugu, haien ikustean: beha-rrezkoak dira, alta. Paris ederrak ez-ikusi irudiegiten die sufrikario moral zein fisikoez zurailduirudi horiei. Baina Paris egiazko itsasandi bat da.Jaurti ezazue zunda han barnerat, sekula ezduzue haren sakontasuna jakinen. Kurri ezazue,deskriba ezazue! Nahi bezainbateko arta ezar-tzen duzuelarik ere haren kurritzen, haren des-kribatzen; itsaso horretako ikertzaileak nahibezain ugariak eta interesatuak direlarik ere,beti aurkituko da toki bat ukigabea, antro ezeza-gun bat, loreak, perlak, munstroak, literaturanmurgiltzen direnek aditu gabeko, ahantzirikakozerbait. Andere Vauqueren etxea izigarrikeriabitxi horietako bat da.

    Bi irudik sortzen zuten kontrast harrigarri batapopiloen eta bezeroen ostearekin. Nahiz Victo-rine Tailleferek klorosiak joak diren neskatilagazteenaren irudiko halako zuritasun erikorrabazuen, eta bere ohiko tristeziaz, bere uzkur-eiteaz, bere itxura dohakabe eta erkinaz bat egi-ten zuen taula horren azpia osatzen zuen sufri-mendu orokorrarekin, hala ere aurpegia ez zuen

  • zaharra, mugimenduak eta ahotsa bizkorrakzituen. Zorigaitz gazte horrek hostoak horiturika-ko zuhaixka bat irudi zuen, lursail desegokibatean berriki landatua bera. Haren begitartezurigorriak, haren ile gorrailak, haren gerri arga-legiak, egungo poetek Erdi Aroko estatua tikieiatzematen zieten edertasuna adierazten zuten.Haren begi gris belzkarek halako eztitasun, hala-ko etsipen kristau bat adierazten zuten. Harenjantzi xumeek, merke itxurakoek, gazte eiteaksalatzen zituzten. Polita zen justaposizioz.Zoriontsu, xarmangarria izanen zen: zoriontasu-na emakumeen poesia da, janzkera apaingarriduten bezalaxe. Dantzaldi bateko bozkarioakazal zurigorria aurpegi zurbil horretan islatubalio; bizitza dotore baten eztitasunak masailajadanik zulatuxe horiek bete, gorritu balizkio;maitasunak begi triste horiek biziberritu balizkio,Victorine neskarik ederrenekin lehia zitekeen.Emakumea bigarren aldikotz sortzen duen huraeskas zuen, zapiak eta amodiozko gutunak.Haren bizitzak liburu baten gaia hornituko zuen.Aitak uste zuen bazituela arrazoiak haren ezonesteko, ez zuen bere ondoan eduki nahi, urte-

  • ko seiehun libera baizik ez zizkion ematen, etabere fortuna ezkutatua zuen berorren osoriksemeari utzi ahal izateko. Victorineren amaren,aspaldi etxerat etsiturik joan zitzaionaren, ahai-de urrun, andere Couturek bere alaba bailitzanzaintzen zuen umezurtza. Zorigaitzez Errepubli-kako armadetako Komisario-Manatzailearenalarguntsak ez zuen munduan bertzerik, berealargunsaria eta bere bizisaria baino; neskatilagazte hori, ez eskarmenturik eta ez eskuarterikzuena, munduaren eskupean ezar zezakeenegun batean. Andere onak igande oro eramatenzuen Victorine mezatarat, hamabortz eguneanbehin konfesatzera, zer gerta ere hartarik neskaerlijiozale bat egiteko. Arrazoi zuen. Erlijiozaleta-sunak etorkizun bat eskaintzen zion ume zapuz-tu honi, aita maite zuenari, urte oro aitareneratamaren barkazioaren eramatera joaten zenari;baina, urte oro ere, aitaren etxeko atearekin,gupidarik gabe hertsirik aurkitzen zuenarekin,buruzburu egiten zuenari. Anaia, zuen arartekobakarra, behin batez ere ez zitzaion laur urteanikustera joan, eta ez zion inolako laguntzarikigortzen. Jainkoa erregutzen zuen aitari begiak

  • ireki ziezazkion; anaiaren bihotza samur zezan,eta salatu gabe haien alde egiten zuen otoitz.Andere Couturek eta andere Vauquerek ez zutenirainen hiztegian hitzik aski edireten jokabideanker horren kalifikatzeko. Milioidun hori mada-rikatzen zutelarik, Victorinek ele eztiak erratenzituen, basa-urzo zaurituak, zeinaren minezkoheiagorak oraindik ere amodioa adieraztenbaitu, egiten duen kantuaren irudikoak.

    Eugne de Rastignacek aurpegi erabat hego-aldetarra zuen, larrua zuri, ilea beltz, begiakurdin. Haren trakak, haren moldeek, haren ohikojarrerak bere lehen hezkuntzan gustu oneko tra-dizioak baizik bildu ez dituen familia noble bate-ko semea salatzen zuten. Arropa zuhurki erabil-tzen bazuen, egun arruntetan artean ere iraganurteko jantziak paratzen bazituen, hala ere baze-kien noizean behin gizon gazte dotoreen gisanetxetik jalgitzen. Xenila zahar bat, maripolis ttarbat, ikasleen gorbata ziztrin, histu, gaizki lotua,araberako galtzak eta bota zolaberrituak erama-ten zituen gehienetan.

    Bi pertsonaia horien eta bertze guztienartean, Vautrin, papiloteak tindatzen zituen

  • berrogei urteko gizona, bat zitekeen iraganbidegisa. Herriak hauxe erraten ohi du hura bezalakogizasemeak ikusirik: Horra gizon puska! Besagai-nak zabalak zituen, bulartsua soina, ageriakgiharrak, eskuak lodi, sendo eta hatzezurretanile-sorta trinko eta gorri bizi-bizi batzuek bortizkimarkatuak. Haren aurpegiak, zimur goiztiarbatzuek arrailduak, haren molde malgu etaguriek gezurtatzen zituzten gogortasun-zeinuakeskaintzen zituen. Haren baxu-ahotsa, harenalegrantzia zakarrarekin bat zetorrena, ez zenbat ere gozagaitza. Gisakoa eta irribera genuen.Sarrailaren bat gaizki ibiliz geroz, laster bateanzuen desmuntatua, antolatua, olioztatua, lima-tua, berriz osatua, zioela: Hauxe duk enea.,,Dena ezagutzen zuen gainera, itsasontziak, itsa-soak, Frantzia, estranjeria, aferak, gizonak, ger-takariak, legeak, hotelak eta presondegiak. Nor-bait sobera kexu agertuz geroz, berehala eskai-niko zizkion bere zerbitzuak. Behin baino gehia-gotan prestatu izan zien dirurik Andere Vauque-ri eta zenbait apopilori; baina haren zorduneknahiago izanen zuten hil dirua hari bihurtu gabeegon baino, izan ere, bere on itxura gorabehera,

  • hainbertzetaraino iziarazten zuen jendea berebehako sakon eta bipil-bipilaz. Nola jaurtikitzenzuen tu-zirrizta bat, hala gaztigatzen zuen odol-hotz izikaitz bat, kinka larri batetik jalgitzekonorbait hilarazi beharraren aitzinean gibelarazibehar ez zukeena. Juje zorrotz baten antzera,haren begia gauza guztien, kontzientzia guztien,sentimendu guztien barnerat joaten bide zen.Haren ohiturak ziren gosaldu ondoan jalgitzea,bazkaltzeko itzultzea, arratsalde guztian horgaindi ibiltzea eta gauerdi alderat etxeratzea,andere Vauquerek emanikako basa-giltza batezlagundurik. Hark bakarrik gozatzen zuen aban-taila horretaz. Baina alarguntsarekin ongien mol-datzen zena ere bazen, zeina gerritik atxikizamatto deitzen baitzuen, guti konprenitu gabekolausengua bera! Andere gaixoari erraza iruditu-ko zitzaion hori, baina Vautrin zen besoak beharbezain luze zituen bakarra zirkunferentzia handiharen inguratu ahal izateko. Haren izaerarenezaugarri bat zen hilabete oro jeneroski hama-bortz libera ordaintzea otordu-ondokotzat har-tzen zuen gloriarentzat. Pariseko bizitzarenzurrunbiloek harrapaturikako gazte haiek, edo

  • zuzenean ukitzen ez zituenaz soraio ageri zirenagure haiek, bezain azaleko ez ziren jendeak ezziren kontentatuko Vautrinek eragiten zieninpresio zalantzazkoarekin. Inguruan zituenenaferak jakin edo asmatzen zituen, aldiz inork ezzitzakeela haren pentsamenduak eta egitekoakigar. Nahiz bere ontasun alegiazkoa, bere gisa-kotasun taigabea eta bere alegrantzia bertzeeneta bere arteko hesitzat eraikia zuen, maiz uztenzituen agertzera bere izaeraren osin izigarriak.Maiz, Juvenalen beteko ateraldi batek, eta zeina-ren medioz irudi baitzuen atsegin zitzaiola legeeitrufa egitea, goi-gizartearen zirikatzea, beronisinetsaraztea ez zela bere buruarekin bat joka-tzen, pentsarazi behar zukeen ezen bazuela berebaitan halako aihergoa gizartearen kontra, etabazela bere bizitzaren zolan misterio bat artoskigordea.

    Ez jakinean beharbada, baten indarrak edobertzearen edertasunak erakarria, andereo Tai-lleferek berrogei urteko gizon horren eta ikaslegaztearen artean partekatzen zituen bere soezkutuak, bere pentsamendu sekretuak; bainahaietarik inork ez bide zuen amets egiten bera-

  • rekin, nahiz bazitekeen egun batetik bertzerathalabeharrak bere heina aldatuko zion eta ande-regai aberats bat bilakatuko. Bertzalde jendehorietarik inork ez zuen astirik galtzen beraieta-ko batek aipatu zorigaitzak gezurrezkoak alaegiazkoak zirenetz egiaztatzen. Denek ere bazu-ten halako axolagabetasun mesfidantzaz nahasibat elkarrekiko, batzuen eta bertzeen egoerekeragina bera. Bazekiten ez zirela gauza berenpenen arintzeko, eta denek ere agortua zutendoluminen ontzia pena horien elkarri kontatuz.Senar-emazte zaharrek bezala, deus ez zutenjadanik elkarri errateko. Ez zen beraz haienartean bertzerik gelditzen, baizik eta bizitzamekaniko baten harremanak, oliorik gabekozirriken jokoa. Denek ere behar zuten karrikanzuzen iragan itsu baten aitzinean, hunkitu gabeentzun ezbehar baten kontakizuna, eta heriotzabatean miseri arazo baten konponbidea ikusi zei-nak hotz uzten baitzituen agoniarik ikaragarria-ren alderat. Andere Vauquer zen arima desolatuhorietan zoriontsuena, lander-etxe libro honetanjaun eta jabe bizi zena. Jardin tiki hori, isiltasu-nak eta hotzak, idorteak eta hezetasunak, este-

  • pa bat bezain eskerga egiten zutena, harentzatbakarrik zen zuhaizti alegera bat. Etxe hori etahits horrek, salmahaiko lizunaren urrina zuenak,harentzat bakarrik zuen atseginik. Bereak zituenkaiola horiek. Jatera ematen zien zigor betiere-koetarat kondenatu galeriano horiei, larderiaerrespetatu bat baliaraziz haien gain. Non edire-nen ote zuten izaki dohakabe horiek Parisen,berak ematen zien prezioan, janari sanorik, nahi-korik, eta apartamentu bat zeina hala nahi iza-nez geroz, dotore edo eroso ezpada, bederengarbi eta osasuntsu bihur baitzezaketen? Injusti-zia nabarmen bat egin balu ere, biktimak kexatugabe jasanen zuen.

    Halako bilkura batek, tikian, gizarte osoarenosagarriak eskaini behar eta eskaintzen zituen.Hamabi mahai-lagunen artean, ikastetxeetanbezala, munduan bezala, kreatura bazterreratudohakabe bat kausitzen zen, arraileria guztiakbereganat biltzen zituen petzero bat. Bigarrenurtearen hastapenean Eugne de Rastignacen-tzat irudi hori bilakatu zen nabarmenena arteanere bertze bi urtez bizikide izatera bortxaturikzegoen guztien artean. Barregarri hori behialako

  • fideogilea zen, Goriot zaharra, zeinaren buru gai-nerat pintore batek, historialariak bezala, taula-ren argi guztia eroraraziko baitzuen. Zer halabe-harrengatik jausiak ziren apopilorik zaharrena-ren gain mesprezu erdi herrakor hori, jazargourrikalmenduz nahasi hori, zorigaitzaren ezerrespetatze hori? Berak ekarria ote zuen horibizioak baino gutiago barkatzen diren irrigarrike-ria edo bitxikeria horietako batzuengatik? Galdehoriek hamaika gizarte-injustiziari lotuak dirahurbiletik. Giza izaeraren baitan dago, agian,ororen jasanaraztea egiazko umiltasunez, ahule-ziaz ala soraiokeriaz, oro pairatzen duenari. Ezote dugu denek atsegin geure indarra norbaitenedo zerbaiten bizkar neurtzea? Izakirik ahulenak,haur xirtxilak ate guztiak jotzen ditu izotzadenean, edo eta aztaparka igaiten bere izenamonumentu lohigabe batean izkiriatzeko.

    Goriot zaharra, hirurogeita bederatzi urtereningurua zuen agurea, 1813an erretiratu zenandere Vauquerenerat, aferak utzi ondoan.Andere Couturek orain duen apartamentua hartuzuen lehenbizian, eta orduan mila eta berrehunliberako bizisaria ematen zuen, bortz louis gehia-

  • go edo gutiago huskeria bat zitzaizkion gizona-ren gisan. Andere Vauquerek apartamentuhorretako hirur ganbarak berriztatuak zituenaitzineko ordainsari baten medioz zeinarekinerrediza zarpail batzuk erosi omen baitzituen:kotoi horizko errezelak, egur bernizatuzkobesaulkiak, Utrechteko belusez estaliak, kolazeginikako zenbait pintura eta hiribarneko kaba-retek errefusaturikako paper pintatuak. Badaite-ke Goriot zaharrak, garai hartan begirunezGoriot jauna deitzen zutenak, iruzur egin ziote-nean erakutsi zuen jenerostasun axolagabeakeman ote Zion aferetan deus ez zekien ergelarenfama. Goriot jantzi-sail handi batez hornituriketorri zen, merkataritzatik erretiratzean bereburuari deus ukatu nahi ez dion afera-gizonarenostilamendu bikainaz, alafede. Andere Vauquerkontatzen hasi eta hamazazpi atorra holandarmiretsiak zituen. Atorra horiek hainbatenaz erefinagoak ziren non fideogileak paparrean bi izki-linba baitzeramatzan, biak ere kate tiki batezuztarturik eta gainean diamant lodi bana zeuka-tela. Usaian frak urdin bizi batez jantzirik, egunoro maripolis zuri bat ezartzen zuen, zeinaren

  • pean sabel piriforme eta konkorra kulunkatzenbaitzitzaion, urrezko kate pisu bat zintzilikariozhornitua punparazten zuena. Haren toxak, urrez-koa ere bazenak, medailoi bat gordetzen zuenirudiz zenbait abentura amorosen hobendun egi-ten zuten biloez betea. Ostalersak xanfarin batizatea egotzi zionean, ilea leundu dioten burge-saren irrio alegera utzi zuen lerratzera bereezpainetan. Armariuak (hitz hau jende xehearengisara ahoskatzen zuen) bere atuxetako zilarre-ria ugariaz bete zituen. Alarguntsaren begiekatseginez irir egin zuten burruntzalien, haragi-saltsetako koilaren, mahai-tresnen, ozpin-ontzien, saltsa-katiluen, azpil batzuen, zilarrezkogosarien, hots, pieza gehiago-gutiago eder zen-baiten, honenbertze marko pisatzen zuten etabazterrerat utzi nahi ez zituenen askatu etalerrokatzera lagundu zuenean. Erregalia horiekbere etxeko bizitzaren handitasunak oroitaraz-ten zizkioten. Hau, erran zion andere Vauqueriazpil bat eta gopor tiki bat, zeinaren estalkiak biurzapal elkarri mokoka agerrarazten baitzituen,maitekiro hartuz, ene andereak, gure urtekaria-ren egunean, egin zidan lehen presenta da.

  • Gaixo maittea, hain zen ona! honetakotz erabilizituen bere neskatila-denborako ekonomiak.Ikusten duzu, anderea? Nahiago nuke lurraneure azkazalez harramaskatu hau galdu baino.Jainkoari esker! bizi naizeino neure kafea goporhonetan hartu ahal izanen dut goiz oro. Ez naite-ke kexa, badut labean ogia luzaroko. Laburbil-duz, andere Vauquerek, bere pika-begiekin, ins-kripzio batzuk ikusiak zituen Konduen Liburuan,zeinek, hala-hola baturik, zortzi-hamar bat milalibera inguruko errenta eman baitziezaioketenGoriot hauta horri. Egun hartatik landa, andereVauquerek, sortzez de Conflans zenak, sasoi har-tan berrogeita zortzi urte egiazko ukan baina soi-lik hogeita hemeretzi aitortzen zituenak, hainbatburutazio izan zituen. Goriotek begi-zokoa bihu-rritua, hantua, esekia zuen arren, begien askimaiz xukatzera behartzen zuena bera, gisakoeta taiuzkoa begitandu zitzaion. Bertzalde harenaztal haragitsuak, konkorrak, sudur luze lodiakbezala, zenbait kualitate moral ere iragartzenzituen, alarguntsak kontutan hartu eta gizagai-xoaren aurpegi masailguri eta laoki zozoakbaieztatzen zituenak. On-puska bat irmoki mol-

  • datua behar zuen, bere izpiritu guztia sentimen-dutan xahutzeko gauza. Haren ile urzakume-hegoen gisara orraztuek, Eskola Politeknikokoileapaintzaileak goiz oro hautseztatzen zizkio-nek, bortz pondu marrazten zizkioten kopetaapalaren gainean, eta ongi apaintzen zioten iru-dia. Dol bat zakarra izanik ere, hain zen dotorejanzten, hain zuen bere tabakoa handikiro erre-tzen, troxa beti makubaz betea atzemanenduela segur den gizonaren halako nagusitasunezhurrupatzen, non Goriot jauna harenean bizitzenjarri zen egunean, andere Vauquer gauez barneapil-pil oheratu baitzen, eperra zingar-zaflatanbezala, Vauqueren hil-oihalaren erantzi etaGoriot bihurtua berpizteko irrikaren suan. Espo-satu, bere pentsioa saldu, besoa burgeseriarenlore fin horri eman, dama ospetsu bilakatu auzo-an, han dirua bildu landerrentzat, partida ttikiakjokatu igandean Choisy-n, Soissy-n, Gentilly-n;bere gogara joan teatrorat, gelan, bere apopilo-etako batzuek uztailean ematen zizkioten auto-rearen sarreren begira egon gabe: Parisekosenar-emazte xumeen Eldorado guztiarekin eginzuen amets. Inori aitortu gabe zegoen bazeuzka-

  • la berrogei mila libera sosetik soserat bilduak.Izan ere, fortunari dagokionaz, ezkongai adinon-tzat jotzen zuen bere burua. Gizonaren dinanaiz, bai, gainerakoari dagokiola! erran zuenbere baitan ohean itzultzen zelarik, nonbait bereburuari egiaztatu nahiz Sylvie lodiak egun oroohean moldeztatuak aurkitzen zituen xarmak.

    Egun harez geroz, hirur hilabetez nonbaithan, Vauquer alarguntsa Goriot jaunaren ilea-paintzaileaz baliatu zen, eta apaindura-gastubatzuk ere egin zituen, etxeari halako ohoreaeman beharraren estakuruetan han ibiltzen zirenjende ohoragarriei zegokien eran. Buru-belarrihasi zen bere apopiloen tankera aldatu nahiz,handik goiti soil-soilik goi-mailako jendeak hartubehar zituela aldarrikatuz denen aitzinean. Arro-tzen bat agertuz geroz, Goriot jaunak, Parisekomerkatari ospetsu eta agurgarrienetako batek,berari emanikako lehentasuna goraipatzen zion.Prospektuak banatzen zituen, goialdean hau ira-kur zitekeenak: MAISONVAUQUER. Erraten zue-naz, auzo latinoko pentsio burges antzinako etaestimatuenetako bat omen zen. Ikuspegirik ede-rrenetako bat omen zuen Gobelin-etako ibarra-

  • ren gainean (hirugarren solairutik ikusten zen),eta jardin polit bat, zeinaren hondarrean IBILTO-KI bat ezkiondoz inguratua HEDATZEN BAI-TZEN. Aire onaz eta barkatasunaz ere hitz egi-ten zuen. Prospektu horrek lAmbermesnil-ekokondesa eraman zion, hogeita hamasei urtekoemakumea, gudu-zelaietan hilikako jeneralbaten alarguntsa gisa, hartze zuen bizisari batenkitapenaren eta pagamenduaren begira zegoe-na. Andere Vauquerek bere mahaia zaindu zuen,sua piztu abantzu sei hilabetez saloietan, etahain zituen ongi atxiki bere prospektuetako agin-tzak, non horrek dirua eraman baitzion. Hainber-tzenarekin, kondesak erraten zion andere Vau-queri, adiskide maitea deituz, Vaumerland-ekobaronesa eta Picquoiseau-ko konde eta koroneljaunaren alarguntsa ekarriko zizkiola, bere adis-kideetako bi, Le Marais-en beren kontratuabukatzen ari zirenak Maison-Vauquer bainogarestiagoko pentsio batean. Dama horiek gai-nera hagitz egoera onean omen leudeke GerlaBulegoek beren lana bururatuko luketenean.Alabaina, erraten zuen, bulegoek sekula ezdute beren lana bukatzen. Afaldu ondoan bi

  • alarguntsak andere Vauqueren ganbararat igai-ten ziren elkarrekin, eta han berriketa tiki batzukegiten kassisa edan eta etxekandereak beretzatgordetzen zituen litxarreriak janez. LAmbermes-nileko andereak sutsuki onetsi zituen ostalersakGorioti buruz zituen xedeak, xede hautak eta,bertzalde, lehen egunetik igarri zituenak; izanere, gizon bat ezin hobea iruditzen zitzaion!

    Ah! ene andere maitea, gizon bat enebegia bezain sanoa, erraten zion alarguntsak,gizon bat ezin hobeki kontserbatua, eta emaku-me bati oraindik atsegin handia ematen ahaldiona.

    Kondesak eskuzabalki zenbait ohar egin ziz-kion andere Vauqueri bere janzkeraz, bere nahi-keriekin bat ez zetorrenaz. Gerlarat joatekoprestatu beharra duzu, erran zion. Hamaika kal-kulu egin ondoan, bi alarguntsak elkarrekinPalais-Royalerat joan ziren, non, Galeries deBois-etan, kapela lumadun bat eta bonet baterosi baitzuten. Kondesak bere adiskidea La Peti-te Jeanetteren dendarat eraman zuen, non soi-neko bat eta xal bat erosi baitzuten. Muniziohoriek erabili eta alarguntsa halako armez arma-

  • tu zenean, Boeuf la modeko ikurraren antzosoa hartu zuen. Hala ere hain zuen bere buruafagoraturik ediren, non kondesarekin zorretanzegoela pentsatu, eta, oso eman zalea izan ezarren, otoi hogei liberako kapela baten onartze-ko eskatu zion. Egiaren errateko, Gorioten ikertueta beraren alde mintzatzeko zerbitzua nahiZion eskatu. LAmbermesnileko anderea onez-onean lotu zen azpijoko horri, eta fideogile zaha-rra inguratu zuen harekin solasaldi baten ukaiteaerdietsiz; baina bere kabuz eta buruz lilurarazte-ko desira partikularrak iradoki zizkion entseguenalderat herabe, limurgaitz ez errateagatik, atze-man eta gero, haren zakarkeriak mingosturikjalgi zen. Ene aingerua, erran zion bere adiski-de maiteari, deus ez duzu gizon horrengandikaterako! irrigarriro mesfidosa duzu, zeken batda, asto bat, kaiku bat, atsekabea baizik ekarri-ko ez dizuna.

    Halako gauzak izan ziren Goriot jaunaren etalAmbermesnileko anderearen artean non kon-desak harekin topo egin ere ez baitzuen nahiizan. Biharamunean alde egin zuen sei hilabete-ko sanaren ordaintzea ahantzi eta bortz libera

  • balio zuketen pilda batzuk utziz. Andere Vauquersu-eta-gar haren bila ibili bazen ere, ezin erdietsiizan zuen Parisen inolako argitasunik lAmber-mesnileko kondesaren gainean. Maiz hitz egitenzuen gertakari negargarri horretaz, dolamenkabere gehiegizko konfiantzagatik, nahiz katemebat baino mesfidosagoa zen; anitz jenderen iru-dikoa zen ordea, beren hurbilekoei fio ez etalehenbiziko etortzen denari zabaltzen baitiotebarnea. Egitate moral harrigarria, baina egiaz-koa, zeinaren erroak erraz edireten baitira giza-kiaren bihotzean. Zenbait jendek ez dute behar-bada deus gehiago irabaztekorik haiekin bizidirenen artean; haiei beren arimaren hutsa era-kutsi ondoan, merezi duten garraztasunez isil-gordeka jujatzen dituztela iruditzen zaie; baina,eskas dituzten lausenguen ezin-menperatuzkopremia nabarituz, edo ez dauzkaten dohainenjabe agertzeko irrikak janik, arrotz zaizkienenoniritzia edo bihotza ustekabean harrapatzeaespero dute, egun batean usteak ustel gertatze-ko arriskuaz bada ere. Azkenean badira gizaba-nakoak mertzenario sortuak beren adiskide edohurkoei bat ere fagorerik egiten ez dietenak

  • haien eginbidea delakotz; ezezagunak zerbitza-tuz, ordea, beren buruarekiko oniritzia elikatzendutelarik: maitasunen ingurua berengandik zen-batenaz hurbilago duten, hainbatenaz gutiagomaite dute; zenbatenaz hedatzenago den, hain-batenaz adeitsuago dira. Andere Vauquerekbazuen, dudarik gabe, bi jite funtsean zeken, fal-tsu, nardagarri horietarik zerbait.

    Ni hemen izan banintz, erraten zionorduan Vautrinek, ez zitzaizun zorigaitz hori ger-tatuko! atsegin handiz erantziko nion mozorroamari-gezurti horri. Ezagunak ditut haien bala-kuak.

    Izpiritu hertsi guztien antzera, andere Vau-querek gertakarien ingurutik ez ilkitzeko ohiturazuen, bai eta gertakari horien zergatien ez juja-tzekoa ere. Atsegin zuen bere hutsen bertzerengain ematea. Galtzapen hori agitu zenean, fideo-gile prestua jo zuen bere zorigaitzaren eragile-tzat, eta epeltzen hasi zitzaion, erraten zuenaz,harekiko zuen xoramena. Bere balaku eta itxura-keriak alferrikakoak zirela etsi zuelarik, luzegabe asmatu zuen horren arrazoia. Orduan ohar-tu zen bere apopiloak bazituela jadanik, haren

  • erranaren arabera, bere mainak. Noizbait ereargi ikusi zuen bere esperantza hain gozoki fere-katuak oinarri kimerikoa zuela, eta deus ezlukeela sekula gizon horrengandik aterako, kon-desaren, gaian aditua irudi zuenaren, hitz bipila-ri jarraiki. Ezinbertzez, urrunago joan zen aiher-goan adiskidetasunean joana zena baino. Gorro-toa ez zuen amodioak ernea, bere esperantzatronpatuek ekarria baizik. Baldin eta gizakiarenbihotzak atseden hartzen badu maitasunarengailurretarat iganez, bakan gelditzen da gorro-tozko sentimenduen malda pikoan. Baina Goriotjauna haren apopiloa zen, beraz alarguntsabehartua izan zen bere harrotasun zaurituarenleherketen zapaltzera, etsipen horrek eragin ziz-kion hasperenen ehorztera, eta bere mendeku-tirrien irenstera, abade nagusiak gaitzitu fraidebaten antzera. Izpiritu zirtzilek etengabeko zir-tzilkeriez, onez ala gaiztoez, satisfatzen dituzteberen sentimenduak. Alarguntsak bere biktima-ren kontrako jazargo sorren asmatzen erabilizuen bere andere-gaiztakeria. Hastekotz, pen-tsioan sarturikako soberakeriak eten zituen.Fini kornitxoiak, fini antxoak: enbusteriak ditun

  • horiek! erran zion Sylvieri, bere lehengo pro-gramarat itzuli zen goizean. Goriot jauna gizonjale-xuhurra zen, fortuna beren izerdiaz eginaduten jendeek beharrezkoa duten xuhurtasunadegeneratu eta ohitura bilakatua zuena. Zopa,salda, barazkiak izanak ziren, beti ere beharzuten izan, haren jatekorik gustukoenak. Hagitzzaila izan zitzaion beraz andere Vauqueri bereapopiloaren sufriaraztea, deusetan ezin zaputzbaitzitzakeen haren gustuak. Gizon erasan-ezinbatekin topo egiteaz etsitua, haren gutiestenhasi zen, eta halatan Gorioti zion berra apopiloeiere kutsarazi zien, zeinek, jostagarritzat, mende-ku hartzera lagundu baitzuten. Lehen urtearenhondar alderat, alarguntsa halako mesfidantzaheinetarat heldua zen, non bere baitan galde-tzen baitzuen zergatik afera-gizon hori, zazpiezpada zortzi mila liberako errentaren jabe zena,berebiziko zilarreria eta neska mantendu bate-nak bezain harribitxi ederrak zituena, zegoenharen etxean, bere fortunaren eretzean horrenostatu-sari tikia ordaintzen ziola. Lehen urtehorren parterik handienean, Goriotek kanpoanjan izan zuen, astean behin edo bitan usu; gero,

  • emeki-emeki, hirian hilabetean bitan baizik ezjatera iragan zen. Goriot jaunaren ihesaldi tikiakongiegi akomeatzen ziren andere Vauquereninteresekin hau samur izan ez zedin apopiloakbere otorduak etxean egiteko erakusten zuengero eta handiagoko zehaztasunaz. Aldaketahoriek hala fortuna emeki-emeki gutitzeari nolaostalersari atsekabe emateko tirriari izan zirenegotziak. Izpiritu lilliputiar horien ohiturarikhiguingarrienetako bat da bertzeren baitan eresuposatzea norberak dituen zirtzilkeriak. Zorigai-tzez, bigarren urtearen hondarrean, Goriot jau-nak justifikatu zituen bera hizpide zuten erran-merranak, andere Vauqueri eskatu ziolarik biga-rren solairurat pasatzeko, eta bere ostatu-saria-ren bederatziehun liberatarat beheititzeko. Hainekonomia zorrotza behar izan zuen non ez bai-tzuen negu osoan surik gehiago piztu beregelan. Andere Vauquerek aitzinetik ordain zie-zaion nahi izan zuen; Goriot jaunak, ordudanikGoriot zaharra deitu zuenak, onartu zuena.Denak entseatu ziren orduan gainbeheratzehorren zergatien asmatzera. Ikerketaren zaila!Gezurrrezko kondesak erran zuen bezala, Goriot

  • zaharra azpikari bat, isilkoi bat zen. Burua hutsikduren jendeen logikari jarraiki, errateko huske-riak bertzerik ez dutelakotz denak zuhurgabeakberak, beren aferez mintzatzen ez direnek aferadongeak behar dituzte izan. Beraz afera-gizonhain gailen hori filus bat bilakatu zen, xanfarinhori agure lizun bat izan zen. Noiz, Vautrinek,garai hartan Maison-Vauquererat bizitzera eto-rria zenak, zioenaz, Goriot zaharra zen gizon batBursarat joaten zena eta, finantzen mintzairarenerranmolde bipil bati jarraiki, erreka jo ondoanbere errentekin jokatuz bizi zena. Noiz arrats orojokorat zortearen frogatzera eta hamar liberairabaztera joaten diren jokalari tiki horietakoa.Noiz espioi bat goi-poliziari eratxikia bilakaraz-ten zuten; baina Vautrinen iritziz ez zen beharbezain zakurra hori izateko. Goriot zaharra zen,halaber, dirua astetik asterat abantzatzen zuenlukurrari bat, loterian jokatzen zuen gizon bat.Bizioak, ahalkeak, ezintasunak sorrarazten dute-nik misteriosena zioten egozten. Alabaina, harenjokamoldea edo haren bizioak nahi bezain ahal-kegarriak izanik ere, sentiarazten zuen herra ezzen haren handik haizatzerainokoa; bere ostatu-

  • saria ordaintzen zuen. Baliagarria zen gainera,denek haren gain ematen zuten beren umoreona zein txarra arraileriak zein erasiak medio. Iri-tzirik egiantzekoena, eta eskuharki onartua izanzena, andere Vauquerena izan zen. Hari sineste-ra, gizon hain ongi kontserbatu hori, sasoibetean zegoena eta zeinarekin artean ere anitzatsegin ukan baitzitekeen, gustu bitxiekiko lizun-koi bat zen. Honatx zer egitatetan finkatzenzituen bere kalumniak andere Vauquerek. Seihilabetez haren bizkar bizitzen jakin zuen konde-sa zorigaiztoko hark alde egin eta zenbait hilabe-teren buruan, goiz batean, jaiki aitzin, zetazkogona baten farrasta eta Gorioten gelan, atea isil-ka irekia baitzuen, sartzen zen emakume gazteeta bizkor baten urrats sotila aditu zuen bereeskaileran. Sylvie lodia berehala etorri zen bereetxekandereari erratera ezen neska bat, zintzoaizateko politegia zena, jainkosa baten antzerajantzia, oinetan prunellazko brodequin lohituga-beak zituela, aingira bat irudi sartu zela karrika-tik sukalderaino, eta Goriot jaunaren apartamen-tuaz galdetu ziola. Andere Vauquer eta kuziner-sa zelatan jarri ziren, eta bisitaldian, apur bat

  • iraun zuenean, samurki erranikako hitz batzukatzeman zituzten. Goriot jaunak bere dama ate-rat lagundu zuelarik, Sylvie lodiak berehala bereotarrea hartu, eta alegia azokarat zihoala eginzuen, amorosen ondotik joateko.

    Anderea, erran zion itzuli ondoan bereetxekandereari, Goriot jaunak izigarri aberatsaizan behar du alta, horien hola ibilarazteko. Pen-tsa ezazu bada lEstrapade-ko kantoian karrozaeder bat bazegoela, eta hura harat igan dela.

    Bazkaltzeko denboran, andere Vauquer erre-zel baten hestera joan zen eguzkiak, bere errai-nu batez begietan jotzen zuenak, Gorioti enbara-zurik egin ez ziezaion.

    Emakume ederrek maite zaituzte, Goriotjauna, eguzkia bila dabilkizu, erran Zion izanzuen bisitaz mintzo. Demontre! gustu ona duzu,oso emakume polita zen.

    Ene alaba zen, erran zuen halako harrota-sun-suerte batez non apopiloek itxurak gorde-tzen dituen agure baten gangarkeria nahi izanbaitzuten ikusi.

    Bisita hori izan eta hilabete baten buruan,Goriot jaunak bertze bat izan zuen. Haren alaba,

  • lehenbiziko aldian goizeko jantzitan etorria zena,bazkariaren ondoan eta mundurat joateko gisanjantzirik etorri zen oraingoan! Apopiloek, saloianeleketan ari zirenek, ilehori polit, gerri lirainekoeta airos bat ikusi zuten, eta inolaz ere dotoree-gia Goriot zaharraren alaba izateko.

    Bigarrena! erran zuen Sylvie lodiak, alabaez ezagutuz.

    Zenbait egunen ondoan, bertze neska batek,handi eta ongi taiutu, beltzaran, ile beltz eta begibizi-bizikoa zenak, Goriot jaunaz galdetu zuen.

    Hirugarrena! erran zuen Sylviek.Bigarren neska hau ere, lehen aldian bere

    aita goizean ikustera etorria zena, zenbait egu-nen ondoan, arratsean, dantza-jantzitan etakotxez etorri zen.

    Laugarrena! erran zuten andere Vauque-rek eta Sylvie lodiak, ez baitzuten dama handihorrengan bere lehen bisitaldia egin zuen goi-zean xumeki jantzirikako neskaren ezein arrasto-rik aurkitu.

    Goriotek artean ere mila eta berrehun libera-ko ostatu-saria ordaintzen zuen. Andere Vauque-ri guztiz berezkoa iruditu zitzaion gizon aberats

  • batek lauzpabortz amorante edukitzea, eta hala-ber gizon hori biziki trebea ere atzeman zuenhaiek bere alabak zituela errateko. Ez zitzaionbat ere gaitzitu emakume horiek Maison-Vau-quererat ekartzea. Alabaina, nola bisita horiekbere apopiloaren haren alderateko ezaxola adie-razten baitzioten, zilegi iritzi zion, bigarrenurtearen hastapenean, haren agure andrakoideitzeari. Azkenean, apopiloa bederatziehunliberatarat erori zelarik, ausarkeria handirekingaldetu zion ea zer egiteko asmoa zuen harenetxearekin, dama horietako baten jaisten ikus-tean. Dama hori bere alaba zaharrena zuelaerantzun zion Goriot zaharrak.

    Hogeita hamasei ote dituzu, bada? erranzuen garrazki andere Vauquerek.

    Bi baizik ez ditut, ihardetsi zuen apopiloakmiseriaren manukortasun guztietarat makurtzenden gizon erreka-jo baten eztitasunaz.

    Hirugarren urtearen hondar alderat, Goriotzaharrak are gehiago murriztu zituen bere gas-tuak, hirugarren solairurat iganik eta berrogeitabortz liberako hilabete-sariarekin jarriz. Tabakoabazterrerat utzi, ile-apaintzailea bidali eta ez

  • zuen gehiago hautsik ezarri. Goriot zaharralehen aldikotz hautsik eman gabe agertuzenean, ostalersari harrialdurazko oihu bat jaulkizitzaion haren buruko ileen, urdin zikin eta ber-dexkak zirenen, ikustearekin. Haren begitarteak,ezkutuko bihozminek emeki-emeki eguneanbaino egunean tristeagotua zutenak, mahaiainguratzen zuten guztietan atsekabetuena irudizuen. Zalantza guztiak argitu ziren bat-batean.Goriot zaharra zen agure lizunkoi bat zeinarenbegiak mediku baten abileziak baizik ez baitzi-tuen begiratua haren gaitzek behar zituztenerremedioen eragin galgarritik. Ilearen kolorenardagarriak haren gehiegikeriak zituen sorbu-ru, bai eta berorien luzarazteko hartu izan zituendrogak ere. Gizagaixoaren estatu fisiko etamoralak arrazoi ematen zien burugabekeriahoriei. Arropak higatu zitzaizkionean, Indianakokotoia, hamalaur sos bergako, erosi zuen beremihiseria ederraren partez. Haren diamantak,urrezko troxa, katea, harribitxiak, bana-banakaaienatu ziren. Alde bat utzia zuen bere frak urdinbizia, bere jantzi apain bakarra, haren ordez,udan ala neguan, ehun nabar dorpezko xenila

  • bat, ahuntz-ilezko maripolis bat eta artile-larruz-ko galtza gris bat janzteko. Arian-arian argalduzjoan zen; aztalak erori zitzaizkion; aurpegia,zoriontasun burges baten satisfazioak hantua,neurri gabe hustu; kopeta zimurtu; matrail-hezu-rrak bistarat jalgi. Sainte-Genevive berria karri-kan bizitzen jarri zeneko laugarren urtean, ezzuen gizon bera irudi. Berrogei ere ematen ezzuen hirurogeita bi urteko fideogile onak, burgesgizen eta potoloak, zozoaren zozoz gurituak,bere itxura irrigarriaz ibiltariak alegeratzenzituenak, irrioan halako gaztetasuna zerionak,hirurogeita hamar urteko agure zahar zozotu,kordokatsu eta zuraildua irudi zuen orain. Berebegi urdinak, hain biziak, histu eta uhertu eginzitzaizkion, zurbildurik zeuden, ez zitzaien jada-nik negarrik isurtzen, eta beren begi gorritik odo-lezko malkoak jausten bide zitzaizkien. Batzukiziarazten zituen, urrikalarazten bertzeak. Medi-kuntzako ikasle gazte batzuek, behereko ezpai-na eroria zuela ohartu eta haren aurpegiarenangelua neurturik, kretinismoak joa deklaratuzuten, fitsik aterarazi gabe berari luzaz esetsieta gero. Arrats batez, afanaren ondoan, andere

  • Vauquerek isekan-edo erran ziolarik: Zer, ezzaizkizu ja alabak ikustera etortzen? Haien aitazela zalantzan emanez, Goriot zaharra ostaler-sak ezten batez sastakatu balu bezala asaldatuzen.

    Noizean behin etortzen dira, erantzunzuen ahots hunkituaz.

    Ah! ah! noizean behin ikusten dituzu badaoraindik ere! oihukatu zuten ikasleek. Hori duketa, xaharra!

    Baina agureak ez zituen bere erantzunak era-kartzen zizkion adar-jotzeak aditu. Erori eta pen-tsakor ageri zen berriz, hain zuzen ere azaletikbehatzen ziotenek bere adimenduaren urriaksorrarazi halako zahar-sorgorduratzat hartzenzuten estatua bera. Ongi ezagutu balute, badai-teke biziki axolatuak izanen ziren haren egoerafisiko eta moralak salatzen zuen arazoaz; zaila-gorik ordea! Nahiz aise jakin ahal izanen zenGoriot egiatan fideogile izana zenetz, eta zenba-terainokoa zeukan fortuna, harekiko jakin-minaernea zuten zahar-jendeak inoiz ez ziren auzotikjalgitzen eta ostrak arrokan irudi bizi ziren pen-tsioan. Bertze pertsonez denaz bezainbatean,

  • Pariseko bizitzaren zurrunbilo bereziak ahantza-razten zien, Sainte-Genevive berria karrikatikjalgi bezain laster, petzerotzat zeukaten aguregaixoa. Izpiritu mehar horientzat, hala nolagazte antsiagabe horientzat, Goriot zaharrarenmiseria idorra eta erakusten zuen ergelkeriaelkartezinezkoak ziren edozertariko gaitasunedo fortuna suerterekin. Bere alabak deitzenzituen emakumeez denaz bezainbatean, denakbat zetozen andere Vauqueren irudiarekin, zei-nak erraten baitzuen, oro suposatzeko ohiturakberen afalondoetan kalakan aritzen diren atsoeiematen dien logika garratzarekin: Goriot zaha-rrak ikustera etorri zaizkion dama guztiek irudizuten bezain alaba aberatsak ukanen balitu, ezlegoke ene etxean, hirugarrenean, hilabetekoberrogeita bortz liberatan, eta ez litzateke pobrebat bezala jantziko. Deusek ez zitzakeen ondo-rio horiek gezurta. Horregatik, 1819ko azaroarenhondar alderat, drama hau lehertu zen garaian,nork bere usteak, garbiak oso, bazituen aguregaixoari buruz. Sekula ez zuen ez alabarik eta ezemazterik ukan; plazeren sobera ibiltzeak buru-korkoil bat bilakatua zuen, hots, Kasketadunen

  • artean sailkatu beharreko molusku antropomor-fo bat, erraten zuen Museumeko enplegatubatek, jateko abonatuetako batek. Poiret begi-zoli bat zen, gentleman bat Gorioten aldean. Poi-retek bazekien solasean, argudiatzen, erantzu-ten, egia da hargatik ez zuela fitsik erraten solasegin, argudiatu edo erantzuten zuenean, ezen,bertzeek zer erraten zuten, haren bertze moldebatez errepikatzeko ohitura zuen; solasaldianlaguntzen zuen baina, bizirik zegoen, sentiberairudi zuen; Goriot zaharra aldiz, Museumekoenplegatuak erraten zuenaz, beti ere Ramureskalako zero gradutan egoten zen bitartean.

    Eugne de Rastignac etorria zen gogo-aldartea ezaguna behar dute izan goi-mailakogazteek, edo kinka larri batek une batez gain-gaineko gizonen kualitateak ematen dizkienek.Parisen egon zen lehen urtean, Fakultatekolehen ikasketek eskatzen duten lan urriak libroutzi zuen Paris materialaren atsegin agerien das-tatzeko. Ikasle batek ez du behin ere sobera asti-rik ukaiten nahi baldin badu teatro bakoitzekoerrepertorioa ezagutu, labirinto paristarrarenaterabideak aztertu, azturak jakin, mintzaira

  • ikasi eta hirinagusiaren plazer berezietaratusatu; bazter on eta txarrak miatu, ibilbidedibertigarriei jarraitu, museoetako aberastasu-nak inbentariatu. Ikasle bat berealdiko deriztenertzokeriengatik grinatzen da orduan. Badu beregizon handia, Collge de France-ko erakasle bat,bere entzuleriaren heinean egoteko ordaindua.Gorbata harrotzen du eta Opra-Comique-kolehen solairuetako emakumearentzat arrandia-tzen da. Hurrenez-hurreneko hastapen horietan,laotasuna galtzen du, bere bizitzaren mugakhandiagotzen, eta gizartea osatzen duten gizageruzen elkargaintzea endelegatzen honda-rrean. Champs-lyses-etako desfilean kotxeakmiretsiz hasi bada, haien gutiziatzera helduko dasarri. Eugne ez jakinean egina zen ikasketahoriek, oporretarat joan zenean, Letretako etaZuzenbideko batxiler gisa errezibitua izan ondo-an. Iraungiak zituen ordukotz haurtzaroko ame-tsak, sorterrian zerabiltzan asmoak. Bere adi-mendu aldatuak, bere handinahi kitzikatuak,garbiki ikusarazi zioten, sortetxean, familiarenbaitan. Aita, ama, bi anaiak, bi arrebak, eta izebabat fortuna bizisarietan zeukana, Rastignaceko

  • lurralde tikian bizi ziren. Hirur mila liberareninguruko mozkinak ekartzen zituen etxalde horiosoki mahastigintza industrialean jarduteakematen duen kordokaren menpean bizi zen, etahala ere urte oro mila eta berrehun libera beharziren handik atera berarentzat. Jeneroski gorde-tzen zioten herstura etengabe horren ikusteak,bere alabak, haurtzaroan hain ederrak iruditzenzitzaizkionak, Pariseko emakumeei, ametsetakoedertasun baten eredua gauzatu ziotenei, kon-paratu beharrak, bere esperantzak harenganezarriak zituen familia ugari horren zalantzazkogeroak, hango uzta urrien biltzeko denboran era-kutsi zuen arta zuhurrak, familiarentzat dolarea-ren mahats-hondarrez egiten zuten edariak,hots, hemen alferretan aipa genitzakeen zir-kunstantzia andana batek, handinahia ehun-halakotu eta ohore-egarria eman zioten. Animahandiei gertatzen zaien bezala, inori deus zorizan ez eta dena bere merezimenduei esker nahizuen erdietsi. Hegoaldetarra oso zen ordea izae-raz: bere erabakien obratzerakoan beraz, zernolako zalantzek harrapatzen ohi dituzten gaz-teak hauek itsasoaren erdian daudenean, ez

  • dakitela ez norat beren indarrak zuzendu, ezzein angeluren pean puztu beren belak, halako-xe zalantzek behar zieketen erabaki horiei era-san. Baldin eta hastapenean lanari arma bariklotu nahi izan bazuen, harremanak egin beha-rrak berehala llilluraturik, emakumeek gizartea-ren bizitzan zenbaterainoko eragina duten ohar-tu zen, eta mundurat abiatzea erabaki zuen bat-batean, geriza emanen zioten emakumebatzuen konkistatzeko bertan: eskas izanenzituen bada emakumeak halako mutil gaztesuhar eta izpiritual batek, izpiritua eta karra itxu-ra sotil batek eta halako edertasun urduriak, zei-naren aitzinean emakumeak gogara erortzendiren, handiagotzen zizkiotenak? Burutaziohoriek landen erdian erasan zioten, behiala berearrebekin, zeinek hagitz bertzelakatua edirenbaitzuten, alegeraki egiten zituen eguratsetanbarna. Haren izebak, Marcillac-eko andereak,lehengo denboretan gorteari aurkeztua izanzenak, aristokraziaren gailurrak ezagutu zituenhan. Gazte handinahiak antz eman zien tupus-tean, izebak hain maiz kulunkatu izan zuen oroi-tzapenetan, zenbait konkista sozialen elemen-

  • tuei, bederen Zuzenbide Eskolan erdietsi nahizituenak bezain inportantak zirenei; artean ereberriz lot litezkeen ahaidego-lokarriez galdetuzion. Arbola genealogikoaren abarrak inarrosiondoan, andere zaharrak iritzi zion ezen, ilobalagundu ahal izanen zuten ahaide aberats etaberekoi guztien artean, Beausant-eko anderebizkondesa izan litekeela denetan oztoporikgutien ezarriko zuena. Emakume gazte honigutun bat usantza zaharrera izkiriatu eta Eug-neri eman zion, ziotsala ezen, bizkondesarekinongi heltzen baldin bazen, honek gainerakoahaideak aurkeztuko zizkiola. Pariserat heldu etazenbait egunen buruan, Rastignacek Beausan-teko andereari igorri zion bere izebaren gutuna.Bizkondesak biharamuneko dantza-gonbit bate-kin erantzun zion.

    Hau zen pentsio burgesaren egoera orokorra1819ko azaroaren hondarrean. Zenbait egungeroago, Eugene Beausanteko anderearendantzaldirat joan ondoan, gaueko bi orenak irianetxeratu zen. Galdurikako denboraren berresku-ratzeagatik, ikasle adoretsua, dantzan ari zela,argitu arte lan egitea hitz emana zen bere

  • buruari. Lehen aldiz behar zuen gaua eman auzoisil horren erdian, ezen energia faltsu baten xar-maren mende jarria zen munduaren distirak iku-sirik. Ez zen andere Vauquerenean afaldu. Hor-taz, apopiloek pentsatu ahal izan zuten dantzal-ditik biharamun goizeko ordu tikiak arte baizik ezzela itzuliko, batzuetan Prado-ko festetatik edoOdeongo dantzaldietatik etxeratu izan zen beza-la, zetazko galtzerdiak lohitu eta zapatak lokaz-turik. Ateari morroiloa ezarri aitzin, karrikarat soegiteko ireki zuen Christophek. Rastignac unehartan agertu eta hotsik atera gabe igan ahalizan zen bere ganbararat, ondotik, zarata handiaateraiaz, Christophe jarraiki zitzaiola. Eugneerantzi zen, pantufletan jarri, xenila ziztrin batjantzi, bere zohikatz-sua piztu, eta berehala lotuzen lanari, halako moldez non Christophek berezapata handien zalapartarekin ere estali baitzi-tuen mutil gaztearen prestakizun isilak. Eugneune batzuez pentsakor egon zen bere Zuzenbideliburuetan murgildu baino lehen. Pariseko moda-ren erreginetako bat, gainera Saint-Germain fau-bourgeko etxerik atseginena omen zuena, eza-gutu berria zen Beuasanteko andere bizkonde-

  • sarengan. Bertzalde, eta bere izen eta fortuna-gatik, mundu aristokratikoaren gailurretako batere bazen. Marcillaceko bere izebari esker,harrera on egin zioten ikasle behartsuari etxehorretan, fagore horren norainokoa jakin gabe.Urrezko saloi horietan onartua izateak goi-noble-ziako tituluek adina balio zuen. Gizarte horretan,denetan esklusiboenean, agertzearekin, orotaratjoateko eskubidea bereganatua zuen. Biltzar dis-tirant horrek zoraturik, bizkondesarekin apenashitz banaka batzuk eginik, Eugne, gau-jai horre-tan lehiatzen ziren jainkosa paristar ugarienartetik, mutil gazte batek hasteko adoratu beha-rrak dituen emakume horietako baten bereizteazkontentatua zen. Restaudeko Anastasie konde-sak, handia eta taiuz egina zenak, Pariseko irudi-rik politenetako bat omen zuen. Irudika itzazuebegi beltz handi batzuk, esku bat ezinago ede-rra, oin bat ongi taiutua, sua mugimenduetan,Ronquerolles-eko markesak odol garbiko zaldiadeitzen zuen emakume bat, alegia. Zain finhoriek ez zioten bat ere abantailarik edekitzen;gorpuzkera zuen betea eta biribila, hargatiklodiegi zegoela ezin egotz zekiokeela. Zaldi odol

  • garbikoa, emakume kastakoa, erranairu horiekordezten hasiak ziren zeruko aingeruak, irudiossianikoak eta dandismoak bazterturikakoantzinako mitologia amoros guztia. Rastignacen-tzat ordea, Restaudeko Anastasie anderea desi-ratu beharreko emakumea izan zen. Bitan inskri-batu ahal izan zen haren haize-emailean izkiria-tu zaldunen zerrendan, eta lehen kontradantzanmintzatu ahal izan zitzaion.

    Non ediren zintzaket bertze aldi batez,anderea? erran zion tupustean, emakumeekhain atsegin duten barneko su horrekin. Bada,erran zuen andereak, Bois-en, Bouffons-etan,ene etxean, denetan.

    Eta hegoaldetar menturazaleak lehenbaile-hen nahi izan zuen kondesa ezti horri lotu, mutilgazte bat kontradantza batean eta vals bateanemakume bati lot dakiokeen bezainbat bederen.Beausanteko anderearen lehengusua zela erra-nez, emakume honek, berak dama handitzathartu zuenak, gonbidatua izan zen, eta hareneansartzea ukan zuen. Eskaini zion azken irrioarenikustean, bere bisita beharrezkoa zela pentsatuzuen Rastignacek. Zortea izan zuen bere ez-

  • jakintasunaz trufa egin ez zion gizon batekintopatu ez izanaz, akats larria baitzen hori garai-ko mutin ospetsuen artean: Moulincourt, Ron-querolles, Maxime de Trailles, de Marsay, Ajuda-Pinto, Vandenesse eta bertze, han baitzeudenberen hutsalkerien loriaren erdian eta emaku-merik dotoreenekin nahastekatuak: Lady Brand-don, Langeais-eko dukesa, Kergarout-eko kon-desa, Serisy-ko anderea, Carigliano-ko dukesa,Ferraud kondesa, Lanty-ko anderea, Aiglemont-eko markesa, Firmiani anderea, Listomre-komarkesa eta Esprde-ko markesa, Maufrigneuseeta Grand-Lieueetako dukesa. Beraz eta berezorioneko, ikasle iaioa Montriveau-ko markesa-rekin fortunatu zen. Gizon honek, Langeaisekodukesaren amorantea eta haur bat bezain ino-zoa zen jeneral batek, Restaudeko kondesa Hel-der-eko karrikan bizi zela jakinarazi zion.

    Gaztea izan, munduaren egarria eduki, ema-kume baten goseak egon, eta bi etxe zabaltzenikus beretzat! zangoa Saint-Germain faubour-gean Beausanteko bizkondesarenean sar,belauna Chausse-dAntin-en Restaudeko kon-desarenean eman! behako batez Pariseko

  • saloietan lerroan pulunpa, eta aski mutil eder-tzat begira bere burua han laguntza eta aterpeediretekotz emakumezko baten bihotzean! askihandinahi senti ostiko handi bat ematekotz azpi-ko unama manuari zeinaren gainean behar baitaibili eroriko ez den jauzkariaren segurtasunaz,eta emakume xarmangarri batengan denduna-garik hoberena ediren ukan! Pentsamenduhoriekin eta zohikatz-su baten ondoan, Kodeareneta miseriaren artean, sublime goratzen zenemakume horren aitzinean, nork ez zukeenEugnek bezala etorkizuna gogoeta batez ikertu,nork ez zukeen etorkizun hori arrakastaz horni-tu? haren pentsamendu alderraiak hain lehiatsu-ki zituen geroko bere bozkarioak jaten non Res-taudeko anderearen ondoan izan uste baitzuennoiz eta ere done Josefen aiei baten irudiko hats-beherapen batek gauaren isiltasuna urratu bai-tzuen, mutil gaztearen bihotzean halako moldezburrunbatu non hilurran baten karranka iruditubaitzitzaion. Atea astiki ireki zuen, eta korrido-rean izan zenean, argi-zirrinta bat nabaritu zuenGoriot zaharraren atearen behealdetik jalgitzen.Auzoa alditxarturik ote zegoen beldurrez, Eug-

  • nek begia sarrailarat hurbildu zuen, ganbararatbehatu, eta han ikusi zuen agurea nolabaitekolan batzuei lotua; izan ere, lan horiek sobera sus-magarriak iruditu zitzaizkion beraiek ongi azter-tuz gizartea zerbitzatu behar zuela ez pentsatze-ko. Goriot zaharra, inondik ere mahai irauli batenhagaren gainean azpil bat eta zilarrezko zopa-ontzi irudiko zerbait lotuak zituenak, kable irudi-ko zerbait ari zen itzulikatzen tresna hain ederkizizelkatu horien inguruan; hain indar handizzerratzen zituen, halaber, non itxura guztien ara-bera haietarik lingoteak ateratzeko bihurdika-tzen baitzituen. Ximista gorria! hau gizona!erran zuen Rastignacek bere baitan agurearenbeso zainartaren ikustean zeina, soka horrezlagundurik, hotsik atera gabe zilar urreztatuaoratzen ari baitzen, halako irin orea balitzan.Baina izan ote liteke beraz ohoin bat edo gorde-tzaile bat, bere tratu ezkutuen segurkiago egite-ko, zozoarena, ezinduarena egin eta eskaleengisan bizi zena? erran zuen Eugnek bere baitanlipar batez altxatzen zela. Ikasleak begia sarrai-lan ezarri zuen berriz. Goriot zaharrak, kableazabaldurik, zilarrezko orea hartu, mahai gainean

  • paratu han bere estalkia hedatu ondoan, eta biri-bilkatu zuen barra-itxura emateko asmoarekin,lan hau erraztasun miragarriaz egin zuelarik. Auguste Poloniako erregea bezain indartsua otelitzateke, bada? erran zuen Eugnek bere baitanbarra biribila guti gorabehera moldaturik egonzenean. Goriot zaharrak gogoa ilun eta begitar-tea hits so egin zion bere lanari, negar batzukisuri, fu eman zilar horren bihurdikatzeko argiaeman zion kriseiluari, eta Eugnek hasperen bateginez oheratzen entzun zuen. Burutik eginaduk, pentsatu zuen Ikasleak.

    Gaixo neskatxa! erran zuen ozenki Goriotzaharrak.

    Hitz horiek entzunik, Rastignacek zuhurtziaz-ko jujatu zuen gertakari horren isilean atxikitzea,eta bere auzoaren sobera arinki gaitzestea. Itzul-tzera zihoan noiz eta ere, tupustean, hots batatzeman baitzuen adierazten zail samarra etaeskaileran gora zetozen gizon batzuek, ilarizkoxapinak zeramatzatenek, ateraia behar zuena.Eugnek belarria zorroztu, eta izan ere bi gizo-nen hatsaren aldizkako soinua ezagutu zuen.Aditu gabe ez atearen kirrinka eta ez gizonen

  • pausoak, bat-batean distira ilaun bat ikusi zuenbigarren solairuan, Vautrin jaunarenean.

    Hau duk misterio pila hau pentsio burgesbatentzat! erran zuen bere baitan. Malla batzukjaitsi zituen, zelatan jarri, eta urrearen hotsak jozion belarria. Argia iraungi zen berehala, bihatsak aditu ahal izan ziren hartzara, ateakkirrinkarik atera izan gabe. Gero, bi gizonak jai-tsiz joan ziren heinean, hotsa ilaunduz joan zen.

    Nor dabil hor? oihukatu zuen Andere Vau-querek bere ganbarako leihoa irekiz.

    Ni! Kanpotik heldu naiz, amatto Vauquer,erran zuen Vautrinek.

    Bai arraroa! Christophek morroiloa ezarriazian bada, erran zion Eugnek bere buruari bereganbaran sartzean. Itzarrik egon beharra duknorberaren inguruan Parisen zer gertatzen denongi jakitekotan. Gertakari xume horiek beregogoetaldi handinahikiro amorosetik aldaraturik,lanari lotu zen. Gogoa Goriot zaharraren karieta-ra etortzen zitzaizkion susmoek barreiaturik,gogoa are barreiatuagorik Restaudeko anderea-ren irudiaren kausaz, zeina gero eta gehiagoetorkizun distirant baten mezulari gisa pausa-

  • tzen baitzitzaion aitzinean, hondarrean oheratjoan eta zabal-zabal lo egin zuen. Gazte-jendeaklanari agintzen dizkioten hamar gauetarik, zazpiloari ematen dizkiote. Hogei urtetik gorakoabehar da izan beilatzeko. Biharamun goizeanlaino lodi bat jabetu zen Parisez, laino horiekhain ongi dute estaltzen eta lanbrotzen non jen-derik zehatzenak ere tronpatzen baitira orduare-kin. Hitzorduak galtzen dira. Denek zortziak dire-la uste dute eguerdiak jotzen duenean. Bedera-tziak eta erdiak ziren eta andere Vauquer ez zenartean ere bere ohetik mugitu. Christophe etaSylvie lodia, berant haiek ere, patxadaz ari zirenberen kafea hartzen. Kafe hori, apopiloentzakoesnearen gaineko aparraz prestatua, Sylviekluzaz irakinarazten zuen andere Vauquer ohar ezzedin legez kontra altxatu detxema horretaz.

    Sylvie, erran zuen Christophek bere lehenogi xigortua bustiz, Vautrin jaunak, alabainagizon ona denak, bertze bi pertsona ikusi ditubarda. Andereak horregatik galdetzen badizu, ezzaio fitsik erran behar.

    Zerbait eman dizu?

  • Ehun sos eman zizkidan eskupekotzat hila-bete guztiko; hago isilik errateko molde bat.

    Hura eta andere Couture salbu, ez baitirahain eskuxuhurrak, bertze guztiek ezkerraz nahiligukete kendu urtatsean eskuinaz ematen digu-tena, erran zuen Sylviek.

    Zer ematen dute, gainera! egin zuen Chris-tophek, txanpon ziztrin bat eta ehun sosekoa.Hor duzu Goriot zaharra, bi urte honetan berakegiten dituela bere zapatak. Poiret zikoitz horiziraia batik moldatzen da, eta nahiago luke lehe-nago hura edan bere zapatatzarrei eman baino.Ikasle kakanarruak berriz, berrogei sos ematendizkit. Berrogei sosekin neure eskuilak ere ezinditut ordaindu, eta bere arropa zaharra saltzendu gainera. Hau etxekondoa!

    Bah! egin zuen Sylviek kafe xurrut ttikibatzuk edanez, gure lantokiak auzoko hobere-nak dira, hala ere: hemen ongi bizi gara. Baina,Vautrin xahar potzoloa dela eta ez dela, Chris-tophe, zerbait erran dizute?

    Bai, duela egun batzuk gizon bat topatudut karrikan eta erran dit: Ez ote da bada zue-nean bizi gizon gizen bat papiloteak tindatzen

  • dituena? Nik erran dut: Ez, jauna, ez ditu tinda-tzen. Hura bezalako gizon alegera batek ez dugauza horietako astirik. Hori erran diot badaVautrin jaunari, eta erantzun dit: Ongi egin duk,mutikoa! Erantzun ezak beti hola! Deus ez dukitsusiagorik geure zaharminen ezagutzera uzteabaino. Ezkontza asko zapuzten ahal dizkikhorrek.

    Tira! ni ere nahi izan naute bada azokansaretaratu bere atorraren janzten ikusia otenuen erran niezaien. Ah zer nazka! To, erranzuen Sylviek bere solasa moztuz, dagoenekotzhamarrak laurden guti jotzen Val-de Grce-n, etainor ez mugitzen hemen.

    Ah bah! denak jalgiak dira. Andere Coutureeta bere neskatxa zortzietatik joan dira Jainkoa-ren jatera Saint-Etienne-rat. Goriot zaharra far-del batekin jalgi da. Ikaslea ez da bere eskolakbukatu arte itzuliko, hamarretan. Eskailera gar-bitzen ari nintzela ikusi ditut joaten; Goriot zaha-rrak kolpe bat eman dit zeramanarekin, burdinabezain gogorra baitzen. Zer ote dabil badagizontto hori? Bertzeek ziba baten gisan darabil-te, baina gizon ona da alabaina, eta haiek guz-

  • tiek baino gehiago balio duena. Ez du gauza han-dirik ematen; baina igortzen nauen etxeetakoandereek badakite eskupeko ederren luzatzen,eta xoragarri apainduak egoten dira.

    Alabak deitzen dituenak, ezta? Dozena batdira.

    Sekula ez naiz birenerat baizik joan, honatetorri diren berberenerat.

    Tira, anderea mugitzen hasia da; berezalaparta aterako du: joan beharra naiz. Kasuegiozu esneari, Christophe, katuarengatik.

    Nolaz, Sylvie, hamarrak laurden guti jada-nik! muxar batek bezala lo egitera utzi nauzu!Sekula ez da halakorik gertatu.

    Lainoagatik izan da, ganibetaz ebakitzekogisakoa baita.

    Baina gosaria? Bah! zure apopiloak heriosuhar altxa dira

    denak; goiz gorri-gorrian egin dute hanka denek. Mintza zaitez ongi, Sylvie, segitu zuen

    andere Vauquerek: goizean goiz joan dira erra-ren da.

    Ah! anderea, nahi duzun bezala erranen dut.Hamarretan gosaltzen ahal zara, dena den.

  • Mixoneta eta Porru ez dira mugitu ere egin.Etxean dauden bakarrak dira, eta lo zorro-zorrodaude biak.

    Baina, Sylvie, biak elkarrekin ematen ditu-zu, zera balira bezala...

    Zer balira bezala? segitu zuen Sylviek irrizozo zakar bat lerratzen zitzaiola. Halakoarihalako.

    Bitxia da, Sylvie: nola etxeratu da badabarda Vautrin jauna Christophek morroiloa ezarriondoan?

    Alderantziz oso, anderea. Vautrin jaunaaditu du, eta hari atearen irekitzera jaitsi da. Etahara zer pentsatu duzun zuk...

    Emadazu ene atorra, zoaz fite bazkariarendrezatzera. Maneia itzazu zikiroaren hondarraklursagar batzuekin, eta erants udare egosibatzuk, ardit bat aleko egiten dutenetakoak.

    Istant batzuen buruan, andere Vauquer jaitsizen justuki haren katuak atzaparkada batezgopor bat esne estaltzen zuen platera uzkaili etalehiaz hurrupatzen ari zenean.

    Mistigris, oihu egin zuen andereak. Katuakalde egin zuen, gero haren zangoen kontra

  • igurztera etorri zen. Bai, bai, egin izikorrarena,katutzar lazo horrek! erran zion. Sylvie! Sylvie!

    Ongi da! zer, anderea? Ikus ezazu, bada, katuak edan duena. Christophe mando horrek du hobena,

    estalkiaren ezartzeko erran baitiot. Non gertatuda? Egon zaitez lasai, anderea; Goriot zaharra-ren kafea izanen da. Ura botako diot barnerat, ezda horretaz ohartuko. Deusi ez dio kasu egiten,ezta jaten duenari ere.

    Norat joan da, bada, tximino hori? erranzuen andere Vauquerek platerak bere tokianezarriz.

    Inork ote daki bada? Bortzehun demonioentratuak egiten ditu.

    Sobera lo egin dut, erran zuen andere Vau-querek.

    Baina horregatik dago anderea arrosa batbezain fresko...

    Une hartan txintxarriak hots egin zuen, etaVautrin sartu zen saloian bere ahots zakarrazkantari:

    Mundua dut luzaz kurritua.

  • Eta orotan naute ikusia...

    Oi! oi! egunon, andere Vauquer, erranzuen ostalersa ikusirik, jendetasunez bere beso-etan hartu zuena.

    Ea, buka ezazu behingoz. Errazu mutiria, segitu zuen gizonezkoak.

    Ea, errazu. Nahi duzua bada erran? Zaude,lagunduko zaitut mahai-tresnen paratzera. Ah!Gisakoa naiz, ezta?

    Ilebeltza eta ilehoria gorteiaMaita. desira...

    Zerbait bitxia ikusi berria nauzu.

    ...menturara!

    Zer, erran zuen alarguntsak. Goriot zaharra Dauphine karrikan zen zor-

    tziak eta erdietan, mahai-tresnak eta galoiakerosten dituen urregilearenean. Dirutza ederbaten truke saldu dio etxeko tresna zilarrezkobat, aski polliki bihurdikatua ofiziokoa ez izateko.

  • Bah! egiatan? Bai. Banentorren etxe alderat, Erregeren

    Postagatik atzerrirantz doan adiskide bati agurerran ondoan; Goriot zaharra iguriki dut ikuste-ko, irri pixka bat egiteko asmotan. Auzo horretangora hartu du bada, de Grs karrikarat, eta Gob-seck deritzon lukurrari ezagutu batenean sartuda. Bilau lanjeros bat da tipo hori, dominoak egi-teko gauza bere aitaren hezurrekin; judu bat,mairu bat, greko bat, buhame bat, ebasten lanhandihandiak emanen lituzkeen gizon bat, Ban-kuan sartzen ditu bere ezkutuak.

    Zer egiten du bada han Goriot zaharhorrek?

    Ez du deus egiten, erran zuen Vautrinek,desegiten baizik. Ergel bat da neska horiengatikerrekarat joateko bezain zozoa...

    Hor dator! erran zuen Sylviek. Christophe, oihukatu zuen Goriot zaharrak,

    igan hadi enekin. Christophe Goriot zaharrarijarraitu eta berehala jaitsi zen berriz.

    Norat hoa hi? erran zion andere Vauquerekbere mutilari.

    Manu baten egitera Goriot jaunarentzat.

  • Zer ote da hau? erran zuen VautrinekChristopheren eskuetatik indarka gutun bathartu eta hau irakurriz: Restaudeko Anastasieandere kondesari. Eta norat zoaz bada? segituzuen gutuna Christopheri itzuliz.

    Helder-eko karrikarat. Hau andere konde-sari ez bertze inori emateko manua dut.

    Zer dago bada hemen barnean? erran zuenVautrinek gutuna argi kontran ezarriz; banku-bilete bat? ez. Gutunazala erdireki zuen. Zor-agiri ordaindu bat, egin zuen oihu. Arraioa! baiadeitsua dela agure-xaharra! Hoa, birigarroxahar hori, erran zuen bere esku zabalaz panpa-ko bat emanez buruan Christopheri, zeina dadubat bezala itzulikarazi baitzuen, eskupeko ederbat ukanen duk.

    Mahaia prestaturik zegoen. Sylviek esnea ira-kiten zuen. Andere Vauquerek, Vautrinek lagun-durik, ahapetik kantari segitzen baitzuen, suton-tzia pizten:

    Mundua kurritua dut luzazEta orotan naute ikusia...

  • Dena prest izan zenean, andere Couture etaandereo Taillefer sartu ziren.

    Nondik zatoz bada hain goiz, ene andereona? erran zion andere Vauquerek andere Cou-tureri.

    Saint-tienne-du-Mont-en geure otoitzenerratetik, ez garea bada egun Taillefer jaunare-nerat joan beharrak? Gaixo enettoa, dardarkadabil hosto bat bezala, segitu zuen andere Cou-turek sutontziaren aitzinean jarri eta bere zapa-tak, ketan hasi zirenak, haren ahorat hurbiltzenzituela.

    Bero zaitez bada, Victorine, erran zuenandere Vauquerek.

    Ongi dago, andereoa, Jainko jaunarenotoiztea aitaren bihotza hunki dezan, erran zuenVautrinek umezurtzari kadira bat aitzinatzenziola. Baina hori ez duzu aski. Adiskide bat beharzenuke itsas-otso horri bere egitatearen berriemanen liokeena, salbaia horrek hirur milioi baiomen baitauzka, eta ez baitizu ezkon-saririkematen. Neskatila pollit batek ezkonsaria behardu egungo egunean.

  • Haur gaixoa, erran zuen andere Vauque-rek. Ea, ene poxia, zure aita anker horrek ahalduen guztia egiten du hortaz zorigaitza berega-natzeko.

    Hitz horien entzutearekin, Victorinerenbegiak malkoz bete eta alarguntsa isilik geldituzen andere Couturek egin Zion zeinu bat ikusieta.

    Ikus ahal bageneza bederen, mintza ahalbenenkio, bere emaztearen azken gutuna eman,segitu zuen Komisario-Manatzailearen alargun-tsak. Sekula ez naiz hura postatik igortzeraausartu; ezaguna du ene izkiriamoldea...

    emakume hobengabe, zorigaiztoko etajazarriak, egin zuen oihu Vautrinek moztuz,horra beraz zer kinkatan zaudeten? Ordea zen-bait egun barne zuen aferez axolatuko naiz, etadena ongi joanen da.

    Oi! jauna, erran zuen Victorinek behakobat aldi berean hezea eta erregarria jaurtikizVautrini, horretaz hunkitu ez zenari, bideren batbazeneki ene aitarenganat heltzeko, errozu argi-ki gehiago estimatzen ditudala haren maitasunaeta ene amaren ohorea munduaren ondasun

  • guztiak baino. Apur bat ezti ahal bazeneza harengarraztasuna, Jainkoa otoiztuko nuke zure alde.Segur izan ene eskerrona ukanen duzula...

    Mundua kurritua dut luzaz, kantatu zuenVautrinek ahots maltzur batez.

    Une hartan, Goriot, andereo Michonneaueta Poiret jaitsi ziren Sylvie zikiro-hondarrenmaneiatzeko egiten ari zen saltsa gorriaren urri-nak erakarririk. Zazpi mahaikideak elkarri egu-non emanez mahairat jarri zirelarik, hamarrak jozuten eta karrikan ikaslearen pausoa aditu zen.

    Ah! ederki, Eugne jauna, erran zuen Syl-viek, egun denekin gosalduko zara.

    Ikasleak apopiloei diosala egin, eta Goriotzaharraren ondoan jam zen.

    Abentura bitxi bat gertatu zait oxtion,erran zuen zikirotik nasaiki hartuz eta andereVauquerek beti ere begiekin neurtzen zuen ogi-puska bat hartuz.

    Abentura bat! erran zuen Poiretek. Eta? zergatik harrituko zinateke, agure zir-

    tzil hori? erran zion Vautrinek Poireti. Jauna ongiegina duzu holakoen ukaiteko.

  • Andereo Tailleferek, herabe, behako batluzatu zion ikasle gazteari.

    Konta iezaguzu zeure abentura, eskatuzuen andere Vauquerek.

    Atzo Beausanteko andere bizkondesare-neko dantzaldian nintzen. Emakume hori lehen-gusina dut eta etxe bat sekulakoa dauka, apar-tamentu zetaz jantziak eta. Festa bat apartekoaeman digula, alegia, non zer bat bezala dibertitubainaiz, erre...

    Sinola bat bezala, erran zuen Vautrinekkolpetik etenez.

    Jauna, segitu zuen Eugnek bipilki, zernahi duzu erran?

    Sinola diot, zeren erresinolak erregeakbaino hagitzez ere gehiago dibertitzen baitira.

    Egia: nahiago nuke bada txori ttiki arran-guragabe hori izan errege baino, zeren... eginzuen Poiret idemistak.

    Tira, segitu zuen ikasleak elea ebakitzenziola, dantzaldiko emakume ederrenetako bate-kin, kondesa liluragarri batekin, sekula ikusidudan kreaturarik eztienar