harriz harri

24
Web Site: Geosfera Harriz Harri Egilea: Pilar Etxebarria Leioako Berritzegunea

Upload: pilar-etxebarria

Post on 22-Jan-2018

247 views

Category:

Education


3 download

TRANSCRIPT

Page 3: Harriz harri

01.Harri Paisaiak  

 

Gure proiektua aurrera eramateko egin behar dugun lehendabiziko gauza PLANIFIKATZEA                   da. Ondorengo bi jarduera hauen medio bideratuko dugu lana. 

  1) Hurrengo  argazkiak ikusi eta gero,  talde bakoitzak pentsatzen eta idazten du: Non                       

aurkitu ahal ditugu harriak?  

Harriz harri on PhotoPeach 

Plangintzaren ideiak antolatuko ditugu A3 folio batean post­itak erabiliz. Lehenengo, nork                     pentsatzen eta post­it batean idazten ditu. Gero, taldean, partekatu, adostu eta folioan                       jartzen ditugu. Talde bakoitzak bere plangintza aurkezten du eta ikasgelako horma batean                       kokatzen du. Noizean behin begirada bat botako diogu zein proiektuaren fasetan gauden                       identifikatzeko. 

2) Ziur ideia pilo atera ditugu guztion artean. Orain, talde bakoitzak lanaren planifikazioa                         egingo du. Horretarako: 

● Plangintzak lau zati ditu. Lehendabizi, taldekide bakoitzak batez pentsatzen du eta                     ideiak paper batean idazten ditu. Gero txanda bat egingo duzue, guztien aportazioak                       izateko 

● Plangintza adostu ondoren, fitxategia bete eta idazkariak gora eramango du, taldeko                     portafolio digitalera  

Gero, guztion artean elkartrukatuko ditugu eta plangintza komuna adostatuko dugu.  

Zer ikerketatu behar dugu? 

 

Ikerketa garatzeko, zer jakin behar 

dugu? 

Eman behar ditugun pausoak 

Zein izango da gure azken ekoizpena? 

           

 

 

Page 4: Harriz harri

02.Harritik Arrokara  

 

"Harri" hitza erabiltzen dugunean, izen arrunta adierazten dugu. Baina hizkera                   zientifikoetan, "harriak" arrokak edo mineralak deitzen dira. Ikerketaren bidez, arroken                   munduan murgiltzen joango gara ikasteko beren ezaugarri nagusiak, nola sailkatzen diren                     eta zertarako erabiltzen ditugun. 

 

1) Ikerketa testu liburua erabiliz egingo dugu. Jarraibideak: 

● Lana banatzen dugu. Bakoitzak arrokei buruzko informazioa irakurtzen eta post­it batean idazten du: arroka magmatikoak, sedimentarioak, metamorfikoak eta zikloa 

testu liburua sedimentarioak  testu liburua metamorfikoak testu liburua magmatikoak testu liburua arroken zikloa 

 

● Informazioa hurrengo A3 orri batean kokatzen dugun ahala, nork bere zatia besteei azaltzen die. Arroken zikloa.jpg 

● A3 orrien artean batzuk aukeratuko dira erakusketan jartzeko.  

 

 

 

 

Page 5: Harriz harri

2) Ondorengo ginkana burutzen dugu. Behin beteta, portafoliora eramaten dugu                 berriro.  

 

Arroken fitxak: arroka fitxak.pdf Arroka­Hormarako adibidea: 

 OBSIDIANA   

 Obsidiana harri estrusibo igneo gisa sortutako beira naturala da. Sumendietako laba hozten direnean sortzen da.  Kristalik eratzen ez denez, obsidianaren orri­ertzak ia molekulen tamaina bezain meheak izan daitezke. Ezaugarri honi esker, obsidiana gezien muturrak sortzeko erabili izan da historian zehar, eta gaur egun ere badauka antzeko erabilerarik, esaterako kirurgiarako eskalpeloak fabrikatzeko. 

   

 

03. Arrokak Sailkatzen  

 

Orain arte ikusi dugu arrokak beren jatorrien arabera sailkatzen direla (magmatikoak,                     sedimentarioak...). Baina, arroka baten aurrean egonez gero, nola jakingo genuke zein                     den? Zientzian, arrokak identifikatzeko, materialek dituzten propietate batzuetan               oinarritzen dugu, irizpide batzuk ateratzen dira eta, hauen arabera, desberdindu ahal                     ditugu. Irizpideak gako dikotomiko batean islatzen dira. Beste urrats bat gure proiektuan. Goazen sailkatzera! 

 

Testuinguruko arroka eta mineral nagusiak identifikatzen ditugu  gako dikotomiko sinple                   baten bidez, hurrengo dinamika jarraitzen: 

1. Talde­mahai bakoitzean zera aurkitu ditugu: arroka bi             plastikozko poltsetan sartuta, zenbakituta, gako         dikotomikoak eta betetzeko fitxa bat. 

2. Sailkatu eta gero, taldekideak mugitzen gara mahaiez             aldatzen, material guztiak sailkatu arte 

3. Orduan, talde bakoitzak bere portafolioan emaitzak           idazten dituzte. 

 

 

 

Page 6: Harriz harri

HIRIKO ARROKAK­GAKOA 0  Kristalak/mineralak ikusten dira 

 

1IGNEOAK 

Baditu kristalak eta orientazio batekin edo laminar aspektuarekin edo gabarroarekin agertzen dira 

2 METAMORFIKOAK 

Ez dira kristalik ikusten 

 

3 SEDIMENTARIOAK 

1  Kristalak tamaina handikoak dira eta beren artean desberdintzen dira   

 

4 GRANITOAK 

Masa trinko batean distiratzen diren kristal txikiak 

 

5 BASALTOAK 

2  Granitoaren antza, baina orientazio batekin  

 

GNEISA   

Zuri, arrosa edo grisa, zuri gabarroekin eta aspektu homogeneoa  

 

MARMOLA   

Berdea, homogeneo aspektua baina zuri gabarroekin  

 

SERPENTINA  

 

Guztiz homogeneoa, ijeztua, grisa iluna edo beltza kolorea  

 

ARBELA   

3  Fosilekin 

 

6 KAREHARRIAK 

Fosilik gabe, horixka  

  

7 TOBAK ETA HAREHARRIAK 

 

Page 7: Harriz harri

4  Grisa edo beltza kolorea  

GRANITO GRISA /BELTZA  

Gorria  

GRANITO GORRIA  

Berdexka, ale borobilduak 

GRANITO RAPAKIWIA  

Urdinxka  

LABRADORITA  

5  Beltza 

BASALTOA 

Berdea 

BASALTO OLIBINIKOA 

6  Grisa, fosilak oso ondo ikusten dira 

DEBAKO KAREHARRI GRISA  

Gorria 

EREÑOKO KAREHARRIA  

Beltza, fosil txikiak 

 

MARKINAKO KAREHARRIA   

7  Marra homogeneoak  

KAREHARRIZKO TOBA   

Hareazkoa 

 

HAREHARRIA 

Page 8: Harriz harri

04. Geodibertsitatea  

 

Gaur egun, harri­materialen interesa ez da bakarrik ekonomikoa edo artistikoak, kulturala                     eta zientifikoa ere baizik. "GEODIBERTSITATEA" z hitz egiten dugu, alde batetik, arrokek                       eta mineralek gure patrimonioa kulturalean parte hartzen dute eta interes turistikoa izan                       dezakete, beste aldetik, interes zientifikoa handia dute, lurraren historia aztertu ahal                     dugulako.   Euskadiko Geodibertsitatea aztertuko dugu eta beste horma­irudi bat garatuko dugu                   erakusketa kokatzeko.  

 Ikerketa hasiko dugu jolas moduan. Hona hemen taula eta kartak. Kartetan geologia                       interesdun toki batzuk daude, batean izena eta beste batean azalpena. Taulan Euskadiko                       mapa eta sailkapenak egiteko hutsune batzuk. 

Jarraibideak: 

1) Kartak banatzen ditugu gure artean. Euskadiko arroka politenak.pdf 2) lehenengo zenbaki duenak hasten du jokoa esanez ".....tokia da" 3) Tokia honen azalpena duenak ozenki adierazten die besteei 4) Orduan bi karta itsasten ditugu mapan: Euskadiko geodibertsitatea.pdf 5) Jarraitzen dugu leku guztiak bukatu arte. 6) Gero, denon artean sailkatzen ditugu dagozkien koadradoetan zein tokitan aurkitzen                   

ditugun arroka desberdinak eta zeintzuek dauzkaten interes geologikoak, ekonomikoa                 edo turistikoa.  

Informazioa:  Geologia interesdun lekuen inbentarioa / inventario de LIGs de Euskadi 

 

 

  

 

Page 9: Harriz harri

05. Arrokak gure etxean  

 

Gure ikerketarekin jarraitzen dugu. Oraingo honetan gure etxea arakatzen dugu arroka                     

edo mineralen bila. Arrokak etxean? Bai, arrokak eta mineralak, natur ondarea izanez,                       

gizakiak historian zehar erabili ditugu eta orain gure bizitzaren parte handia dute: 

● Etxeko objektuak 

● Energia iturriak (ikatza, petrolioa) 

● Eraikuntzan (etxebizitzak, zoladurak, estaldurak...) 

● Artean (dekorazio­objektuak, eskulturak, eraikuntza artistikoak) 

 

Orain gure ikerketaren tokia etxea izango da. Lana honela antolatu behar dugu: 

● Kide bakoitzak bere etxean harri­material bat gutxienez lokalizatzen du eta argazki                     bat atera behar dio. Jakiteko non aurkitu ahal ditugun harri­materialak                   etxebizitzetan, hurrengo "txuleta"­z baliatuko gara:  geologia gure etxean  

● Argazkiak geure buruari bidaltzen dizkiogu posta elektronikoz edo pen­drive batean                   ikasgelara ekarri 

 

● Behin ikasgelan, fitxa bat betetzen dugu (ikusi adibidea), aldez aurretik,  taldean                     adosten gauza bera ez errepikatzeko 

Page 10: Harriz harri

● QR kodea sartzeko: lehendabizi Wikipedian arrokaren definizioa lokalizatzen dugu,                 URL­a kopiatzen dugu eta QR generadore honetan itsasten dugu. Kodea behin                     lortuta, irudia kopiatu eta gure diapositiban itsatsi besterik ez dugu egin behar. 

 

 

Adibidea: 

 

 

Page 11: Harriz harri

06. Auzoko arrokak  

 

Etxea behin arakaturik, gure herriko auzokoaren txanda da. Ibilbide geologikoa prestatu                     eta egingo dugu. 

 1.Gure auzoko material batzuk ikusten ditugu: Erandioko Arrokak 

 2) Hurrengo informazioa irakurri eta gero, gure ustez, zeintzuk dira toki aproposak                       materialak aurkitzeko?  Bospasei toki zehaztatu eta adosten ditugu, arbela digitalean Google                     Maps­en gainean.  

Eraikitzeko edo estaltzeko erabiltzen diren harri­ 

materialak 

Azaleratze geologikoa  Artifizial materialak (*) 

 

● Eraikuntzako fatxadak eta estaldurak 

● Elementu arkitektoniko apaingarriak (estatuak, eskulturak, parkeetako bankuak...) 

● Espaloien edo kaleetako galtzada­harrizko zoladura 

 

● Indusketak ● Hiri/herriko 

mugak ● Lurzoruak 

● Porlana: kareharri txikituta, buztina eta uraren nahaste bat da aldez aurretik deshidratuak. Porlana, ura eta arearen nahastea “motrailua” izenarekin deitzen da. 

● Hormigoia: Porlana eta legarraren nahaste bat da. Nahaste honetan burdinako hagatxoak  gehitzen badira, hormigoi armatua daukagu. 

● Terrazoa: Produktu hau lortzen da agregakinak edo harrien zatiak eta porlanen mota desberdinak nahastuz. 

● Besteak (aluminio, beira...) 

 (*) Hiri ingurunean oso inportantea da bereiztea zein den harrobietatik datozenak eta                       prozesu industrial baten bidez sortu direnak. Beraz, sailkapen bat ematen dugu.   3) Aurreko atazan bezala, orain gure auzoan zehar aterako gara materialen bila, gero                         informazioa diapositibetan kokatzeko. 

● Ibilbidean ohiko arrokak ezagutzeko gakoa eta datuak hartzeko fitxa bat eramango dugu:                       Arroka komunak / Ibilbidea 

 

 

 

 

Page 12: Harriz harri

Ibilbidearen adibidea:  

 

1. GELDIGUNEA 

● Kalea:  

● Tokia:  

● Arroka­mota:  

● Sailkapena: Sedimentarioa 

/Magmatikoa/ Metamorfikoa 

● Fosilak: Bai / Ez ● Bertokoa: Bai / Ez ● Erabilera: fatxada / estaldura / zoladura 

/ espaloia / eraikuntza… 

● Informazio gehiago: 

2. GELDIGUNEA 

● Kalea:  

● Tokia:  

● Arroka­mota:  

● Sailkapena: Sedimentarioa 

/Magmatikoa/ Metamorfikoa 

 

● Fosilak: Bai / Ez ● Bertokoa: Bai / Ez ● Erabilera: fatxada / estaldura / zoladura 

/ espaloia / eraikuntza… 

● Informazio gehiago: 

3. GELDIGUNEA 

● Kalea:  

● Tokia:  

● Arroka­mota:  

● Sailkapena: Sedimentarioa 

/Magmatikoa/ Metamorfikoa 

 

● Fosilak: Bai / Ez ● Bertokoa: Bai / Ez ● Erabilera: fatxada / estaldura / zoladura 

/ espaloia / eraikuntza… 

● Informazio gehiago: 

4. GELDIGUNEA 

● Kalea:  

● Tokia:  

● Arroka­mota:  

● Sailkapena: Sedimentarioa 

/Magmatikoa/ Metamorfikoa 

 

● Fosilak: Bai / Ez ● Bertokoa: Bai / Ez ● Erabilera: fatxada / estaldura / zoladura 

/ espaloia / eraikuntza… 

● Informazio gehiago: 

5. GELDIGUNEA 

● Kalea:  

● Tokia:  

● Arroka­mota:  

● Sailkapena: Sedimentarioa 

/Magmatikoa/ Metamorfikoa 

● Fosilak: Bai / Ez ● Bertokoa: Bai / Ez ● Erabilera: fatxada / estaldura / zoladura 

/ espaloia / eraikuntza… 

● Informazio gehiago: 

Page 13: Harriz harri

 6. GELDIGUNEA 

● Kalea:  

● Tokia:  

● Arroka­mota:  

● Sailkapena: Sedimentarioa 

/Magmatikoa/ Metamorfikoa 

  

● Fosilak: Bai / Ez ● Bertokoa: Bai / Ez ● Erabilera: fatxada / estaldura / zoladura 

/ espaloia / eraikuntza… 

● Informazio gehiago: 

Arroka arruntak  

 

Zuri, arrosa edo grisa, aspektu homogeneoa  

MARMOLA 

Metamorfikoak 

 

Guztiz homogeneoa, laminetan, grisa iluna edo beltza kolorea  ARBELA 

 

Grisa edo beltza kolorea  Kuartzo(grisa), feldespatoa (zuria) eta mika (beltza) GRANITO GRISA /BELTZA 

Magmatikoak plutonikoak 

 

Gorria  Kuartzo(grisa), feld. ortosa (arrosa) eta mika (beltza) GRANITO GORRIA 

 

Marroia Kuartzoa, feld. plagioklasa (marroia) eta mika zuria GRANITO MARROIA edo MONZONITA 

 

Urdinska  Kuartzoa, feld. anortoklasa (urdina) eta mika zuria eta beltzak GRANITO URDINA edo LABRADORITA 

 

Beltza edo berdea, batzuetan distiratsua  BASALTOA 

Magmatikoak bolkanikoak 

 

Oria, zulotsua, ez da distiratsua  TRAKITA 

 

Grisa, fosilak oso ondo ikusten dira DEBAKO KAREHARRI GRISA 

Sedimentarioak  Fosilak: 

Page 14: Harriz harri

 

Gorria, fosilak oso ondo nabarmentzen dira  EREÑOKO KAREHARRIA 

 

 

Beltza, fosil txikiak  MARKINAKO KAREHARRIA 

 

Oria, marra homogeneoak  KAREHARRIZKO TOBA 

 

Oria, hareazkoa HAREHARRIA 

 

 

● Sakelako telefonoaren bitartez argazkiak ateratzen ditugu. Toki bakoitzean bi gutxienez:                   bat tokiarena eta beste bat arrokaren zehaztasunak. 

● Argazkiak geure buruari bidaltzen dizkiogu posta elektronikoz (edo pen­drive batean) 

● Behin ikasgelan, fitxa bat betetzen dugu. Ikusi adibidea: 

 

 

 

 

Page 15: Harriz harri

07. Gure erakusketa  

 

Gure ikerketaren emaitzak komunikatzeko momentua datorkigu. Gure lanetik ekoizpen                 pilo dugu eta publikoen artean hedatzeko modurik egokienaz pentsatu behar dugu.                     Horretarako talde bakoitzak planifikazio bat egingo du eta gero, denon artean, behin                       betiko erabakiak hartuko ditugu.  

 Talde bakoitzak, hurrengo informazioarekin, bere planifikazioa egingo du. Gero, guztion                   artean adostuko dugu.  Zer dugu erakusteko: 

● Etxeko eta auzoko arroken diapositibak 

● Arroken informazioari buruzko horma­irudiak 

● Arroka­fitxak 

● Geodibertsitateari buruzko horma­ irudiak 

Zer daukagu liburutegian: 

● Panelak 

● Mahaia 

● Ordenagailua 

1. Zeozer gehiago eraman dezakegu? Zerrendatu 2. Nola antolatu ahal dugu informazioa panelean?  Erakusketaren krokisa egingo dugu 3. Ze materiala behar dugu? (argazkiak zilinkatzeko, erakusketa non dagoen                 

seinalatzeko, berria emateko...) 

Irakaslearen iradokizunak: 

● Argazkiak hobeto ikusten dira horma edo panela zuria denean 

● Argazki batzuk zilinkatuta kokatu ahal dira 

  Erakusketara eraman dezakegu ere bai: 

● Foileto informatzaile batzuk gure lana azaltzen (bere web­orria, gure portafoliak...) 

● Herriko mapa 

● Arroka errealak 

● Arrokak sailkatzeko gakoak 

● Musika aproposa 

Page 16: Harriz harri

● Ebaluazio txiki bat (emotikonoak) 

  

Ezin hobea!  Liluratzen nau Gustatu zait  Beno, tira Ez nuen espero! 

Ez zait gustatu 

Bufff, zelako errolloa 

  

08. Birpasatzen  

 

Informazio pilo ditugunez, birpasatzeko momentua heldu da. Horretarako hurrengo                 diapositibak begiratu eta gero, jolas moduko galdesortaren bidez birpasoa egingo dugu. 

 

arroken mundua 

09. Norbanako lana  

 

Proiektu honetan zehar gauza pilo ikasi dugu. Orain bakoitzak ea                   ikasitakoa aplikatzeko gai dela demostratu behar du. Horretarako               norbanako lanaren proposamen biren artean aukeratu ahal ditugu. Aste                 bateko epea dugu lana gure irakasleari posta elektronikoz bidaltzeko. 

 1)Erakusketarako foiletoa. "Foiletoa" prestatuko duzu gure erakusketan             eskaintzeko.  Liburuxkak bi orri izan behar ditu eta testu fitxategi batean                     eginda. Behin bukatuta, bidali irakasleari e­mailez 

 Foiletoaren egitura: 

 

● Egilea: 

 

● Zer aurkituko duzu erakusketa honetan (idatzi proiektuaren laburpena) 

 

● Arrokak aldatzen dira: 

­Arroken zikloaren eskema (bilatu bat Interneten) 

Page 17: Harriz harri

­Etapak eta arroka mota nagusiak  

● Zertarako erabiltzan ditugu arrokak? (jarri adibide batzuk irudiekin) 

 

● Gure auzoan aurki ditzakegun bi arroka mota: (Aukeratu zure gustoko ikusitako bi                       

arroka eta jarri beren ezaugarriak eta non dauden)  

 

● Arrokan Euskadin. Aukeratu Euskadiko geodibertsitateko bi zonalde eta azaldu                 

beren ezaugarriak 

 

● Norbanako ekarpena: Gaia zabaltzeko nahi duzuna, zeozer esanguratsua zuretzat 

 

 

 2) Arroken ikertzailea. Ikertzaile ona zara? ba lan hau zure neurrikoa da. Ikerketa txiki bat                             egingo duzu. Proiektuan egin dugun moduan, kalera atera behar duzu arroka biren bila.                         Baldintza bakarra: bat bertokoa eta bestea kanpokoa izatea. Behin aukeratuta, atera                     argazkiak, idatzi informazioa (zein kaletan, tokitan...)  eta zure ordenagailura eraman. Datu                     hauekin bi arroken historia kontatu behar duzu diapositibetan edo bideoan. Behin eginda,                       bidali irakasleari e­mailez (nahi baduzu, diapositibak edo bideoa Internetera gora eraman                     dezakezu, orduan bidali honen linka)  

Lan honen egitura: Kalera atera arroka biren bila. Bat bertokoa eta beste bat kanpokoa Behin aukeratuta, atera argazkiak  zein informazioa eta zure ordenagailura eraman Kontatu arroken historia diapositibetan edo bideoan:  1.diapositiban: zure izena Hurrengo diapositibetan arroken informazioa:  

● Non daude zure arrokak Erandion?, non aurkitu dituzu?, beste toki batzuetan                     daude?,  arroka arruntak dira?, erraz aurkitzen dira auzoan? 

● Zertarako erabiltzen dira? ● Arroken deskripzioa eta sailkapena ● Kokatu zure arrokak arroken zikloan: nola eratzen dira,  zein izan den prozesua… ● Bertokoa non aurkitzen da Euskadin? Aipatu geodibertsitateko toki bat eta azaldu                     

bere garrantzia ● Egin ekarpen pertsonal bat, gauza esanguratsu bat zuretzat 

  

 

Page 18: Harriz harri

Ebaluazioa  ZER EBALUATUKO DA?    Portafolioa: 

● Planifikazioa 

● Horma­irudia: arroken sailkapena ● Ginkana ● Arroken sailkapena ● Horma­irudia: Euskadiko Geodibertsitatea ● Etxeko diapositibak ● Auzoko diapositibak 

Norbanako lana (ezinbestekoa da, ez bada aurkezten, aurreko lanak ez dira kontutan hartzen) 

Talde­lana eta elkarbizitzako jarrera positiboa 

Erakusketa (kanpoko ebaluazioa) 

   EBALUAZIO­IRIZPIDE ETA INDIKATZAILEAK  Ginkana, Horma­irudiak eta sailkapena ebaluatzeko indikatzaileak:   

 Indikatzailea   1   2   3   4   5 

 Eskatutako informazioa bilatzen eta ondo antolatzen du  

              

 Hiztegi zientifiko aproposa erabiltzen du  

              

 Geosferaren definizioa ematen du  

              

 Harri­materialen ezaugarri nagusiak identifikatzen ditu  

              

 Arroken zikloaren etapak desberdintzen eta deskribatzen ditu  

              

 Arroka mota nagusiak desberdintzen eta sailkatzen ditu   

              

 Euskadiko arroka nagusiak desberdintzen ditu  

              

 Eguneroko arroken aplikazioak desberdintzen ditu  

              

 Diapositibak eta Norbanako lana ebaluatzeko indikatzaileak: 

 Indikatzaileak   1   2   3   4   5 

 Eskatutako informazio zuzena erabiltzen du  

              

 Informazioa ondo sailkatzen eta antolatzen du ("kopiatu­itsatsi" gabe)  

              

 Hiztegi zientifiko aproposa erabiltzen du  

              

 Sormena eta sintesi­gaitasuna erakusten du  

              

   

Page 19: Harriz harri

Talde lana eta elkarbizitzeko jarrerak behaketarako indikatzaileak:  

 Indikatzaileak   1   2   3   4   5 

Lanarekiko kuriositatea eta interesa erakusten ditu  

              

Norbanako lanean ahalegina eta autonomia erakusten ditu, lan aurrean jarrera aktiboa eta arduratsuarekin . 

              

Lantaldean aritzeko prest dago eta kooperazio, ardura eta bere lankideekiko begirunea erakusten ditu  

              

 Ikas­egunerokoa:  I  

● Zer ikasten nabil? Zein den proiektuaren fasea esaldi gutxitan laburtzeko gai naiz? 

● Zer da zailena? nola gainditu ahal dut?, nork lagundu ahal dit? 

● Zer da gehien gustatzen zaidana?, nori eman diezaioket laguntza? 

Taldearen autoebaluazioa: 

ATALAK IKASGELAN EGINDAKO LANARI BURUZKO KOMENTARIOAK 

Denbora ondo erabili dugu? Lana ondo banatu dugu taldean? Bakoitzak besteei laguntza eman die? Gure ustez, onena zera izan da................... Eta gure zailtasunak........ Gehian gustatu zaigun lana zera izan da........... Honetan hobetu behar dugu..... Irakaslearentzako iradokizunak...... 

  

  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Page 20: Harriz harri

Gida didaktikoa  Geosfera Harriz Harri Heziberri Dekretuak markatzen duen "Geosfera" eduki multzoa                   burutzeko prestatuta dago.  

Helburuak:  

● Arroken baliotasuna baliabide bezala ikastea 

● Harri­materialen inguratuta gaudela  agerian jartzea, gure egunerokoan aurkitzen               ditugu (paisaian, eraikuntzan, dekorazioan…) 

● Geoaniztasuna babestu behar dugula barneratzea, gure patrimonioa delako. 

● Ikerketa zientifikoa egiten ikastea, metodologia eta jarrera zientifikoak erabiliz                 (planifikazioa, informazioaren trataera, emaitzen komunikazioa, sormena,           zehaztasuna, hizkuntza aproposa...) 

● Informazioa tratatzea garatzea baliabide desberdinekin 

● Talde­lanaren bitartez begirunea, elkartasuna, bizikidetza eta hainbat baloreak               barneratzea 

Edukiak: 

● Geosferaren kontzeptua 

● Arroken sailkapena eta arroken zikloa 

● Arroka eta mineralak: aniztasuna, identifikatzeko eta sailkatzeko irizpide eta                 ezaugarriak 

● Arroka­materialen garrantzia eta erabilera 

● Inguruko arroka nagusiak  

● Euskadiko geodibertsitatea 

● Informazioa tratatzeko prozedurak: behaketa, planifikazioa, bilaketa, sailkapena,             ulermena, ebaluazioa, adierazpena eta komunikazioa. 

● Taldean lan egiteko eta kooperazio jarrerak bultzatzeko estrategia eta dinamikak 

● Ikaskuntza eta motibazioa autoerregulatzeko teknikak 

● Metodologia zientifikoa testuinguru errealetan aplikatzeko irizpideak eta arauak:               behaketa, identifikazioa, sailkapena eta emaitzen komunikazioa. 

● Lan zientifikoekin lotuta dauden jarrerak (jakinmina, interesa, sormena,               pentsamendu kritikoa, ahalegina, autonomia, ardura...) bultzatzeko estrategiak.  

 Oinarri metodologikoak: 

● Ikas­proiektua da, ataza batzuetan banatuta dago, denak azken ekoizpen bati begira.  ● Ataza bakoitzean ikas­jardueren sekuentzia eta baliabideak ematen dira. Era                 

honetan, ikasleak autonomiarekin ikasi ahal du, ikasten du "eginez". Irakasleak bere                     ikaskuntzaren entrenatzaile eta tutore bihurtzen da, proiektuan zehar adibideak,                 orientabideak, laguntza puntuala...ematen. 

● Ikasketa funtzionala lantzen da, gaia testuinguru ezagun eta hurbil batean kokatzen:                     ikasleen etxea eta auzoa. 

● Baliabide anitzak erabiltzen dira ikas­estilo desberdinei erantzuteko. 

Page 21: Harriz harri

● Gaitasunak garatzen dituen ikas­jarduera konplexuak proposatzen dira. ● Ekintzailetza, sormena eta pentsamendu kritikoa garatzeko ikas­jarduerak             

proposatzen dira: Web­aplikazioen erabilera, ideien garapena, planifikazioak,             eztabaidak, ebaluazioak, erabakiak hartzekoak... 

● Gaitasun digitala etengabe eta era naturalean lantzen da. ● Talde kooperatiboetan lantzen da, denon partaidetza ziurtatzeko dinamika               

egituratuak erabiltzen. 

ATAZAK: 0.­Proiektuaren aurkezpena arbel digitalean. Proiektua aurkezten da eta lehenengo                 jarduera bat planteatzen da euskarri informatikoen erabilera ziurtatzeko:  Portafolioa digital                   batean (Wikia gomendatzen dut) sartu eta talde bakoitzak bere izena aukeratzen dute eta                         datuak (parte­hartzaileak, bakoitzaren ardura, arau batzuk)  idazten dituzte 

1.­Harri­paisaiak. Arbel digitalean harriei buruzko argazki batzuk ikusi eta gero, aurreideiak                     agerian jartzeko dinamika bat planteatzen da klasean (folio birakaria): non aurkitu ahal                       ditugun harriak? Gero, “Padlet” batean, idazten dituzte libre. Ondoren, ikerketaren                   planifikazio txiki bat egiten dute txantiloi batean.  

2.­Harritik arrokara. Ataza honetan proiekturako beharrezkoa den informazio teorikoa                 biltzea planteatzen da bi modutan: lehendabizi horma­irudi kooperatiboa garatzen dute                   testu­liburuko informazioa erabiliz. Bukatu ondoren, argazki bat egin eta portafoliora                   eramaten da (ikusi adibidea). Bigarrenean, ginkana planteatzen zaie, Interneteko                 informazioa eskuratzeko ere bai. Ikasleen ekoizpen guztiak (panelak, ginkanaren bere eta                     bere barruan dagoen "arroka­horma") erakusketara eramango dira, onenak aukeratzen. 

  3.­Arrokak sailkatzen. Testuinguruko arroka nagusiak identifikatzeko ataza klasikoa, gako                 dikotomiko baten bidez baina dinamika aplikatuz. Irakasleak kokatzen ditu talde­mahai                   bakoitzean: bi arroka plastikozko poltsetan sartuta zenbakituta, gako dikotomikoak eta fitxa                     bat betetzeko. Sailkatu eta gero, ikasleak mugitzen dira mahaiez aldatzen, material guztiak                       sailkatu arte. Ondoren, beren portafolioan emaitzak idazten dituzte.  Momentu ona da                     plangintzari begirada bat botatzeko eta ikas­eguneroko bat egiteko.  

 4.­ Geodibertsitatea. Beste horma­irudi bat garatu behar dute ikasleek, oraingo honetan,                     Euskadiko geodibertsitatea erakusten duten 10 tokiren bitartez eta dinamika                 

Page 22: Harriz harri

ludiko­kooperatiboa erabiliz. Behin bukaturik, argazki bat egin eta portafoliora eramaten da (                       ikusi adibidea). Aurrekoan bezala, erakusketara ondo eginda daudenak eramango ditugu. 

  

5.­Arrokak gure etxean. Ataza honekin benetako landa­ikerketa hasten dugu. Ikasle                   bakoitzak bere etxeko material bat gutxienez lokalizatzen du,  sakelako telefonoz argazki bat                       ateratzen du eta posta elektronikoz  bere buruari bidaltzen dio. Aldez aurretik, ikasgelan,                       non aurkitu ahal ditugun lantzen dute taldean. Ondoren,  diapositiba­fitxa betetzen dute.    

6.­ Auzoko arrokak. Irakasleak egindako herriko diapositiba batzuk ikusi ondoren, mapa                     baten gainean eta denon artean, erabakitzen ditugu bospasei toki aproposak arrokak                     ikusteko. Erabaki honekin, irakasleak irteera egiteko fitxa prestatzen du. Irteera didaktikoa                     egiten den bitartean, ikasleek argazkiak ateratzen dituzte eta fitxa osotzen dute. Gero,                       ikasgelan berriro, talde bakoitzak diapositibak betetzen ditu. Diapositiba guztiak inprimitzen                   dira erakusketan jartzeko. 

7.­ Gure erakusketa. Behin lanak bukaturik, erakusketa prestatzen da denon artean.                     Lehenengoan planifikatzen dugu ekoizpenak non eta nola kokatu, krokisa egiten da eta                       eraman behar diren materialak ere erabakitzen dira. Ikasle batzuek agian aparteko edo                       sakontzeko lana egin ahal dute (jolas bat, bere etxean dituzten mineralen­bildumak ekarri,                       erakusketarako kartelak...). Beste saio batean erakusketa prestatzen da. Komeni da                   gutxienez astebete izatea ikastetxean eta Eskola Komunitate osoak ikusteko aukera ematea                     (familiak, kideak, irakasleak...). Erakusketan, emotikonoen bidezko ebaluazioak biltzen dira                 eta kalifikazioan ere islatzen dira. 

8.­ Birpasoa. Gaia bukatzeko, eta norbanako lana egin aurretik, birpasatzea komeni da.                       Irakasleak hartzen du ardura eta, diapositibak erabiltzen, gaiaren laburpena egiten du. Gero,                       ikasleen taldeak, jolas moduko galdesorta beteko dute. 

 

Erruletaren kapsulatzeko kodea: 

<iframe src="http://wheeldecide.com/e.php?c1=Zer+da+Geosfera%3F&c2=Adierazi+arroken+bi+propietate&c3=Emana+arroka+plutonikoaren+adibide+bat&c4=Arroka+magmatikoak+presioagatik+sortzen+dira%3F&c5=Sumendi+baten+bidez+sortzen+diren+arrokak%2C+nola+deitzen+dira%3F&c6=Egia+ala+gezurra%3A+arroka+sedimentarioek+ez+dute+fosilik&c7=Euskadiko+arroka+mota+gehienak%2C+zeintzuk+dira%3F&c8=Non+aurkitu+ahal+dugu+granitoa+Euskadin%3F&c9=Zein+da+arrokak+desberdintzeko+irizpide+nagusia%3F&c10=Aipatu+Erandion+dauden+hiru+arroka+mota&c11=Zer+motako+arroka+da+Kareharria%3F&c12=Zer+motako+arroka+da+Basaltoa%3F&c13=Zertarako+erabiltzen+da+arbela%3F+eman+bi+adibide&c14=Zergatik+da+hain+garrantzitsua+Sopelako+K%2FT+muga%3F&c15=+Zein+da+Anbotoko+Mari+kobazuloaren+arroka%3F&c16=Zein+da+Erandioko+eraikuntzetan+nagusitzen+den+arroka­mota%3F&c17=Aipatu+Erandion+dauden+bertoko+arroka+bi&t=Harriz+Harri+Proiektua&time=5" width="500" height="500" scrolling="no" frameborder="0"></iframe> 

Page 23: Harriz harri

9.­ Norbanako lana. Gaia globalizatzeko eta landutako gaitasunak aplikatzeko gai diren ala                       ez jakiteko, ikasle bakoitzak lan bat egiten du. Bi aukera planteatzen dira: erakusketarako                         liburuxka egitea edo ikerketa txiki bat. Horretaz gain, beste aukerak izan daitezke: 

● Geologo bat zure herrira heltzen da eta zu zara bere gida. Auzoko geodibertsitatea                         kontatu behar diozu.  

● Sukaldea aldatu nahi duzue etxean eta familia marmoleria batetik pasatzen da                     enzimera on baten bila. Material pilo erakusten dizuete eta zure gurasoek, zu aditua                         zarela jakinda, aholkua eskatzen dizute. Haiek nahi dute: material erresistentea eta                      bertokoa izatea 

● Zure herriak badu altxor geologiko bat eta geodibertsitateko zonalde bat dela                     pentsatzen duzu. Idatzi txosten bat bere ezaugarriak kontatzen Udalari aurkezteko. 

Beste jarduera batzuen proposamena: 

● Arroka eta mineralekin esperimentu batzuk egitea 

● Geologiako irakasle aditu bat ikasgelara eraman eta hitzaldi bat entzutea 

● Harrobi bat bisitatzea (adibidez, Peñas Negras) ● Erakusketa interaktiboa arroka errealekin. Erakustokian taldeak arrokak azaltzen               

dituzte eta publikoei erakusten (ikutu, usaindu...) 

● Jolasa birpasatzeko. Klasea bi taldetan banatzen da eta ikasgelaren bi zonaldetan                     kakotuta. Irakaslearen mahaian arroka bilduma edo arroken argazkiak. Lehiaketa                 egiten da: irakasleak arroka bat aipatzen du eta talde bakoitzeko kide bat joango da                           korrika arrokak dauden tokira, identifikatuko du eta irakasleari eramango dio.                  

 

BALIABIDEAK  Ikas­Unitate interaktiboak: 

● Temas Clave Santillana: Los minerales y las rocas 

● Temas clave Santillana: el origen de las rocas 

● Proyecto Edad: minerales y rocas 

● Proyecto Edad: propiedades de minerales y rocas 

● Infogunea: Harri Motak 

● Agrega: harriak eta mineralak 

Animazioak:  

● Clasificar rocas 

● El petróleo 

● Petróleo y gas 

● El carbón 

● El carbón2 

● Formación del carbón 

● Extracción de minerales 

● Combustibles fósiles 

● Propiedades de los minerales 

Page 24: Harriz harri

● Propiedades de los minerales2 

● Diferencia entre fractura y exfoliación 

● Escala Mohs 

● La corteza terrestre y sus materiales 

● Rocas magmáticas 

● Magmatismo 

● Rocas metamórficas 

● Proceso metamorfismo 

● Proceso diagénesis rocas sedimentarias 

● Compactation & cementation 

● Ciclo de las rocas 

● Harrien zikloa. Ostadar 

● El ciclo de las rocas. Geología UACH 

● Harrien sorrera 

● Harri igneoa 

● Harri magmatikoak eta metamorfikoak. 

● Harri metamorfikoak 

Bideoak: 

● Aitor Bergara eta Xabier Murelaga: zeintzuk dira arroka motak eta beren ezugarriak/Qué tipos de rocas                               

hay y cuáles son sus características 

● Dani BioGeo: Formación de rocas magmáticas / Formación de rocas sedimentarias /Formación de rocas                             metamórficas 

● UPV­EHU: Ibilbide geologikoak 

● Bideoa: lugares de interés geológico de Euskadi 

● Angel Maisu: Harriak eta mineralak 1 / Harriak eta mineralak 2 

● Bideoa: Un día sin minerales 

Informazioak: 

● GeoEuskadi 

● Ingurumena: Geologia interesdun lekuen inbentarioa 

● Bloga: kilómetro 30 

● Recuerdos de Erandio: las rocas del diablo del macizo volcánico 

● Eskuekin: Piedras de Euskal Herria 

● Tierra y Tecnología: Rocas ornamentales del País Vasco y Navarra 

● Hiru.eus: Geología de Euskal Herria 

● Maruja Ruiz: Los secretos de las piedras