gorputz hezkuntza...karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute....

84
GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH GORPUTZ HEZKUNTZA 1. DBH. ANTONIANO IKASTETXEA http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Upload: others

Post on 26-Feb-2021

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

GORPUTZ HEZKUNTZA1. DBH.

ANTONIANO IKASTETXEA

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 2: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

SAIOETAN GOGORATU BEHARREKO ZENBAIT GAUZA

Lesionatuta bazaude, zure hitzarekin nahikoa izango dut, ez dut gurasoen “notatxorik” behar. Izatekotan eskertuko nuke medikuaren ohar bat, non zure arazoa zein den eta zein ariketa mota ezin dituzun egin bai eta zeintzuk komeni zaizkizun zehazten didan.Lesioa eta saioaren arabera, bi aukera izango dituzu:Saioan parte hartzeko aurkitzen dituzun aukera posible guztietan parte hartzea: lagunei lagundu, egin ditzakezun ariketak egin, nolabait parte hartu..... Ezin baduzu “ezer ez egin”, “saioa egiten ez dutenen plantila” bete. Klasean bertan edota hurrengo asterako entregatu behar da.

Saioaren hasieran gehienez bost minutu erabiliko dira arropaz aldatzeko. Saioetan parte hartzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri behar dira; hau da galtza edo maila eroso batzuk (ez larruzko galtza, bakero edo gonarik) eta kirol zapatila batzuk ( ez takoia duten oinetakoak, mendiko botak, sandaliak edo antzekorik). Hau betetzen ez duenak ezin izango du klase praktikoa burutu.Saioa amaitzerakoan derrigorrezkoa deritzot dutxa hartzea eta izerditutako arropa aldatzea, honetarako gehienez hamabost minutu erabiliko dira.Aldagelak, dutxatzeko edo arropaz aldatzeko erabiliko ditugu, ez beste gauzetarako.Txikleak (bai goxoki edo antzekorik) oso arriskutsuak izan daitezke gure praktikan, beraz ez ditugu saioetan hartuko.Txisturik (lapoak) ez ditugu lurrera botako.Kirola egiteko derrigorrezkoa da oinetakoen lokarriak ondo lotuta eramatea.Ile luzea duzuenok mototsa erabiltzea komenigarria da.Inor zauritu ez dadin ziurtasun neurri bezala; Gorputz heziketako klaseetan, hobe duzu eraztunak, belarritakoak eta lepokoak saioaren hasieran kentzea. Poltsikoak ere husten badituzu hobe.Kiroltasunez jokatzen ahaleginduko gara:Elkarren arteko arazoak hitz eginez konpontzen ahaleginduko gara.Ez gara eztabaida antzutan sartuko (Ona izan da. Ez da ona izan. Bai. Ez. Bai. Ez...). Askotan eleganteagoa da amore eman eta jolasten jarraitzea, eztabaida luzatu beharrean.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 3: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

Material gehiegi ez dugunez zaindu; eta saioa amaitzerakoan erabilitako guzia jasotzen lagunduko dugu.Gorputz Heziketako koadernoa egunero ekarri behar den tresna da.Koadernoak zuzentzerakoan kontutan izango da besteak beste txukun, garbi eta modu ulergarri batean idaztea edo marraztea.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 4: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

Izena: SAIO PRAKTIKOA EGITEN EZ DUTENEK BETETZEKO

Data:Gela:

ATALAK Azalpena eta irudiak: Materiala: Denbora:

Sarrera

Atal nagusia (Zein eduki landuko den):

Lasaitasunera itzulera

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 5: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBHGORPUTZ HEZIKETA NOLA BALORATU?

Gorputz heziketan nota orokorra jartzerakoan hiru atal hartzen ditut kontutan eta bakoitzean gutxieneko nota (3) lortu behar da. Gaiaren arabera atal bakoitzari ehuneneko balore ezberdin bat eman diezaioket. Ondoren atal ezberdinekin batezbestekoa egingo dut.

1. Partehartzea eta portaera (Jarrera).%10

Egunero saioan zehar ikasle bakoitzak izandako partehartzea eta portaera baloratuko ditut. Bai eta ere higieneari buruzko jarrera. Atal hauek eguneroko behaketaren bidez baloratuko ditut.

2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30

Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak, eta abar).Ikasitako eduki teoriko guziak baloratzeko Azterketa idatziak, eskulanak edo Lan Teorikoak egin beharko dituzue, gaiaren arabera.

3. Gaiarekiko lorpen maila (Praktikoa).%60

Eduki praktikoak ere landuko ditugu, noski. Batzutan teknika edo ariketa baten trebezia baloratuko dugu, kirol baten taktika maila, maila fisikoa, eta abar....Ikasle bakoitzak, lortu duen praktika maila baloratzeko, Azterketa,froga praktikoak eta saiakera erabiliko ditut.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 6: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

AURKIBIDEA

1. Ebaluaketa:

Beroketa.Oinarrizko gaitasun fisikoak. Elikadura.

2. Ebaluaketa:

Jolasten ikasi.Talde kirolak.Herri kirolak eta euskal pilota.

3. Ebaluaketa:

MalabarakErritmoa: AerobikaIgeriketa

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 7: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

1. EBALUAKETA

Beroketa.Oinarrizko gaitasun fisikoak.Elikadura.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 8: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

1. Gaia: BEROKETAZer da beroketa?Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira.

Zertarako egiten da?Beroketaren bidez lesioak izateko arriskua gutxitu egiten dira.Beroketa egiten badugu ondoren egingo dugun ekintzaren errendimendua hobetuko dugu. Zer lortzen dugu beroketaren bidez? Giharren eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauen kontrakzio eta luzapen mugimenduak erraztu egiten direlarik.Arnasketa eta bihotz taupaden erritmoa handitzen da; honela odol gehiago iristen da giharretara, behar duten oxigeno eta elikagaiak eramanaz.Nerbio eta giharren arteko koordinazioa hobetzen da. Honela giharrek nerbioek bidalitako aginduak azkarrago jasotzen dituzte.Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen laguntzen gaitu Kontzentrazioa eta motibazioa handituz bai eta antsietate eta buruko tentsioak motelduz.

Beroketaren printzipioak.Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe. Lasai hasi eta modu progresiboan intentsitatea handituz.Beroketaren iraupena ez da finkoa. Kirol bakoitzak eta kirolari bakoitzak denbora ezberdina eskainiko dio beroketari. Honela goi mailako kirolari batek ordu beteko beroketa egiten duen bitartean, guk gure klaseetan nahikoa izango dugu 5’ edo 10’ minutuko beroketa batekin.Beroketan saiatuko gara gorputzeko gihar taldeak gehienak lantzen.Saiatuko gara beroketa eta praktikan arteko denbora ahal dugun laburrena izaten, gorputza berriz hoztu ez dadin.Jeneralean beroketan barruan ariketa ezagunak erabiltzen ahaleginduko gera.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 9: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBHBeroketaren motak:Beroketa bi bereizten ditugu:1.Alde batetik beroketa orokorra deitzen duguna: Izaera orokorra du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar multzo nagusiak aktibatzea.

Beroketa orokor batean hiru zati bereiztu daitezke:a.Korrika saioa . Gorputzaren tenperatura igotzeko modu egokiena korrika saio bat egitea da.b.Mugikortasun eta malgutasun ariketak . Mugikortasun eta malgutasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria da ariketa hauek modu ordenatu batean egitea; adibidez txorkatilatik hasi, ondoren belaunak, aldaka, bizkarra, sorbalda, ukalondo eta eskumuturra, lepoarekin amaitzeko, artikulazio nagusienak landuaz. c.Intentsitate handitze ariketak . Kirol praktikan izango dugun intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara. Honetarako jolasak, saltoak, erritmo aldaketak, progresiboak, edo indar ariketak egin ditzakegu bihotz taupadak progresiboki handitzeko.

2.Aurreko beroketa orokorraren ondoren beroketa espezifikoa deritzona egingo genuke. Hau da landuko dugun kirol modalitatearekin harreman zuzena duena. Hemen kirolaren inguruko teknika eta taktika ariketa orokorrak landuko ditugu; paseak, jaurtiketak, sakeak, jokalditxoak, eta abar. Beti errazenetik zailenera eta intentsitatea pixkana handituz.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 10: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBHZenbait bitxikeri:Beroketa garrantzi handiagoa hartuko du eta bide batez luzeagoa izango da:oLesio bat badugu.oEguraldi hotza edo kaxkarra egiten badu.oKirol maila altuagoa badut.oAdin handiagoa badut.oGoizetan arratsaldetan baino.

Lasaitze fasea.Ariketa edo saio bat hasterakoan beroketa garrantzia duen bezala, are garrantzitsuagoa da amaieran lasaitze fasea deritzona. Hau da; saioa amaitzerakoan gure gorputzari eguneroko martxari modu progresibo batean egokitzen lagunduko dizkien ariketak. Honetarako lasaitze ariketak erabiliko ditugu; erlaxazio ekintzak, arnasketa ariketak, malgutasun ariketak, ibiltze ekintzak edo jolasak, eta abar.

Beroketa Orokor baten adibidea.

Korrikaldi lasaia : oBizpahiru minutu korrikan modu lasai batean. oNorabide aldaketak, saltoak, makurtzeak, eta abar tartekatuko ditugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 11: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBHMugikortasun eta malgutasun ariketak : oAriketa bakoitza 8 edo 12 aldiz errepikatzearekin nahikoa izango da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 12: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBHIntentsitate handitze ariketak : o10 abdominal. o10 besoen flexio.o3 x 50 metroko lasterketa progresiboa.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 13: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBHHamar minutuko beroketa orokor bat prestatu behar duzu.

Ariketa bakoitzean adierazi behar duzu:oMarrazkien bitartez deskripzioa egin. (Hitzez ere lagundu zaitezke).oDenbora edo errepikapenak azaldu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

1) 2)

8)7)

5) 6)

3) 4)

Page 14: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

11) 12)

18)17)

15) 16)

13) 14)

9) 10)

Page 15: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

2. Gaia: OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK

Pertsona baten gaitasun fisikoa baloratu ahal izateko neurgarriak diren faktore batzuk erabiltzen ditugu. Faktore hauei Oinarrizko Gaitasun Fisikoak deritze. Lau dira Oinarrizko Gaitasun Fisiko bezala ezagutzen direnak:oIndarraoAbiaduraoMalgutasunaoErresistentzia

Kirol gehienetan faktore edo gaitasun guztiak parte hartzen dute adibidez; eskubaloi jokalari batek erresistentzia behar du partidu guzia sasoiz irauteko. Indarra behar du jaurtiketak eraginkorrak egiteko. Abiadura behar du aurkariengandik aldentzeko. Eta malgutasuna behar du zenbait jokaldi egiteko. Hau kontutan izanik jokalariak arlo guztiak landu beharko ditu modu orekatu batean. Hala ere esparruren batean ez badu maila egokirik ematen esparru hori indartu beharko du.Hala ere kirol gehienetan oinarrizko gaitasun fisiko bat besteen gainetik nagusitzen da. Adibidez maratoian erresistentzia beste gaitasunak baino garrantzi handiagoa izango du, gimnasian orde malgutasuna eta indarra eta esgriman abiadura. Pertsona batek kirola egiteko duen gaitasuna bere Oinarrizko Gaitasun Fisikoen bidez baloratu dezake, honela azkarra bada adibidez abiadura nagusitzat duen kirol batean emaitza hobeagoak izango ditu.

Azaldu ditzagun banan bana Oinarrizko Gaitasun Fisikoak eta ikus ditzagun adibide batzuk:•Indarra : Pisu bat edo erresistentzia bat gainditu edo honi aurre egitea baimentzen duen gaitasuna da. oHona zenbait adibide; Harri-jasotzaile bat harria jasotzerakoan.Atleta bat altura jauzi bat egiten duenean.Eskalatzaile batek pareta batetik igotzerakoan.http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 16: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

Arraunlari bat arraunean egiterakoan.Judoka bat borrokatzerakoan.

•Abiadura : Mugimendu bat edo desplazamendu bat ahalik eta denbora laburrenean egitea baimentzen digun gaitasuna da.oIkus zenbait adibide:Pilotaria urruti dagoen pilota batera iritsi nahi duenean.Atleta bat, 100 metrotako lasterketa batean.Igelari bat 50 metrotako lasterketa batean.Atezain batek penalti bat geratzerakoan Tenislari bat sake bat egiterakoan.Esgriman eraso azkar bat egiten duen kirolaria.

•Malgutasuna : Gure gorputzeko atal ezberdinak modu zabal batez mugitzen baimentzen digun gaitasuna da. oAdibide batzuk ikusiko ditugu:Gimnasta batek atzerantz tolesten danean.Dantzari batek hanka altxatzen duenean.Atleta bat hesiaren gainetik pasatzen denean.Taekwondo borrokalari bat ostikada bat jaurtitzen duenean.Kirolari bat xabalina botatzerakoan.

•Erresistentzia : Esfortzu bat denbora luzez mantentzen uzten digun gaitasuna.oAdibidez Triatloiari bat.Mendizale bat mendi bat igotzen duenean .Txirringa txango batean.Aerobik saio bat.Igerilari bat 10 kilometrotako frogan.Korrikalari bat Behobia–Donostia lasterketan.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 17: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

Nahiz eta entrenamenduak Oinarrizko Gaitasun Fisikoen maila hobetu dezakeen, adinarekin maila hau aldatzen doa. Eboluzio hau ondoko grafikotan adierazten da.

0

20

40

60

80

100

120

0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 50 55 60 65 70

Erresistentzia

Indarra

Abiadura

Malgutasuna

Azaldu grafikoak adierazten duena testu labur batean.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 18: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

Nahiz eta ez dugu inolako gaitasunik baztertu behar, kirol gehienetan oinarrizko gaitasun fisiko bat besteen artean nagusitzen da. Lotu ondorengo marrazkiak, adierazten duten kirola horretan nagusitzat duen gaitasun fisikoarekin.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

INDARRA

MALGUTASUNA

ERRESISTENTZIA

ABIADURA

Page 19: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

GURE GORPUTZA LUZATZEN

Luzaketen bidez giharrak elastikoak eta indartsuak mantentzen lagunduko dugu. Luzapenik gabe ordea giharrak elastikotasuna galdu eta azkarrago zahartzen joango dira.

Dena den jende asko gorrotatzen du malgutasun ariketak egitea. Gozamen ekintza bat izan beharrean askorentzat tormentu bat bihurtzen dira.

Txikitatik ez digute ondo azaldu zertan datza gorputza luzatzea eta mina edo itolarria sentitu dugu lasaitasuna eta atsegina beharrean.

Goizetan ohetik esnatzen garenean besoak zabaldu eta aharrausi batez lagunduta gorputza luzatzen dugunean, luzatzen ari gera. Atsegin sentitzen dugu ezta? Ba halakoxea izan behar da luzaketa.

Minik gabeko luzaketa: Batzutan ez da erraza luzapen bat sortzen duen tentsioa eta mina bereiztea. Luzapenetan ez da sekulan minik sentitu behar. Mina ez da ona eta sinistu behar dugu minarekin ez dugula hobekuntzarik lortuko. Hobekuntza eguneroko lan txikiarekin lortzen da. Hobe dugu luzapen txikiegia egitea handiegia egitea baino.

Airea hartuz eta erlaxatuz: Luzapen bat egiten dugunean oso garrantzitsua da gorputza erlaxatua mantentzea. Horretarako asko lagunduko digu airea modu lasai eta erlaxatu batean hartzea eta giharrei tentsioa kentzea. Askotan ikus izan ditugu bizkarra tolestuta ahoa itxita eta aurpegia gorritzen ari zaion ikasleren bat.... ez du denbora gehiegi agoantatuko.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 20: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

Hamar hamabost bat segundo nahikoa. Luzatzerakoan nahikoa da luzatzen ari garen zonaldea hamar hamabost bat segundotan luzatzea.

Edozein uneetan. Eguneko edozein momentu ona izan daiteke gure gorputza luzatzeko. Irakaslearen azalpen aspergarri hori erabili dezakegu giharren bat luzatzeko, telebista aurrean gaudenean, autobusa edo lagunen bati itxaroten gaudenean, hondartzan eguzkia hartzen gaudenean, ohean edo besaulki gainean gaudenean, telefonoz hitz egiterakoan, autoan goazenean, dutxatik irteterakoan,......Pentsa zenbat aukera gure giharrak osasuntsu mantentzeko.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 21: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. Gaia: OINARRIZKO ELIKAGAIAK

Hauek dira gure gorputzak egunero behar dituen oinarrizko elikagaiak: Proteinak, karbohidratoak, lipidoak, bitaminak, mineralak eta ura.Elikadura orekatu batek elementu guzti horien presentzia egokia bermatu behar du.

Proteinak oGure gorputzeko zelulak, ehunak eta organoak osatzearen funtzioa dute. Esan daiteke gorputza osatzen duten “adreiluak” suposatzen dutela.oDietaren %10-20 izan beharko lukete.oProteinak animalienak edo begetalak izan daitezkeAnimalien proteinak : arrautzak, arrainak, haragia, esnea eta esnekiak.Proteina begetalak: lekariak, zerealak, fruitu lehorrak besteak beste.

Karbohidratoak oZelulak energia lortzeko erregaitzat erabiltzen dute. Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute.oKarbohidratoak honela sailka daitezke:Poliki-poliki zurgatzen diren karbohidratoak edo karbohidrato konplexuak: epe erdira ematen digute energia: pasta, patata, lekariak, arroza, zerealak, ogia,... Berez hauek dira jateko gomendagarrienak. Azkar zurgatzen diren karbohidratoak edo karbohidrato sinpleak: energia berehala ematen digutenak dira: txokolatea, mahaiko azukrea, mermelada,

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 22: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

eztia, gozokiak... Ez da komenigarria kantitate handitan jatea bere kontsumoa mugatu behar da.

Lipido edo gantzak oGorputzaren energiaren erreserbak osatzen dute. Gantzak karbohidratoak baino mantsoago digeritu eta erretzen dira; beraz, gantzek ez dute balio energia azkar lortzeko, ariketa luzeetan (30’ baino gehiagoko lanetan) erretzen dira batik bat.oDietaren % 20-30 izan behar dira.oLipidoak honela sailkatzen dira:Asegabeko gantzak: olioak (oliba, ekilorea, artoa...), arrain urdinak eta fruitu lehorrak.Asetako gantzak: esan dezakegu, oro har, ez direla osasunerako onak. Berez, gantza horiek gehiegi kontsumitzeak bihotz gaixotasunak sor ditzake: haragia, gurinak, esneki osoak, opil industrialak eta hestebeteak.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 23: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

BitaminakoGure gorputzaren metabolismoa lana antolatu eta erregulatzen dute. Ez dira sustantzi energetikoak baina beharrezkoak dira gorputza modu egokian funtzionatu dadin. oBarazki eta frutetan nagusiki agertzen dira.

MineralakoNerbio eta giharren eguneroko funtzionamendurako beharrezkoak dira. Ez dira sustantzi energetikoak eta janari gehienetan agertzen dira.Ura oGorputzaren % 70 urez osatuta dago. Bizitzeko beharrezkoa dugu egunero galtzen den ura berriztatzea. Egunean zehar gutxienez, 2,5 eta 3 litro ur bitartean hartu behar dira (edan edo janariaren bitartez).

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 24: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

OINARRIZKO DIETA OSASUNGARRI BATEN ADIBIDEA

Aukera handiak dauzkagu gure eguneroko jakiak aukeratzerakoan. Hona hemen zenbait adibide:

GOSARIA oGosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da; beraz, ondo gosaldu behar da.oGosari egoki bat gutxi gora behera honelakoxea izan beharko luke:Esnea, kakao-esnea edo bestelako esnekiak: mamia, jogurta, petit-suisse, eta abar.Fruta edo fruta zukua (naturala ahal bada).Gehi hurrengo hauetako bat:

oOgia, gurin, margarina edo oliba olioarekin gehi mermelada edo eztiarekin.oGailetak.oGosaltzeko laboreak edo muesli.

HAMAIKETAKOA oGosaria eta bazkaria artean hamaiketakoa hartzea ohitura gomendagarria da. Hartuko ez bagenu gosaria indartsuagoa izan beharko luke.oHona hemen hamaiketako egoki baten adibidea:Sasoiko fruta.Gehi hauetako bat:Urdaiazpiko, txorizo edo bestelako hestekiz osaturiko ogitartekoa. Gazta ogitartekoa.1.Patata arrautzopil edo arrautzopil frantsesa ogitartekoa.Saihestu, opil industrialak, prestatuta erositako janariak, litxarreriak, gozoak eta abar.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 25: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

BAZKARIA: oBazkari bat halakoxea izan beharko luke:Lehenengo platera: Hauetako bat:Entsalada, sopa, arroza, pasta (makarroiak, espagetiak, eta abar) barazkiak edo lekariak (dilistak, garbantzuak, babarrunak, eta abar).....Bigarren platera: Hauetako bat:Haragia, arraiak edo arrautzak....Postrea: Hauetako bat:Jogurta, fruta, gazta,

ASKARIA: oHona hemen askari batean jan dezakegunaren zenbait adibide:JogurtakFrutaSandwicha edo ogitartekoakSaihestu, opil industrialak, prestatuta erositako janariak, litxarreriak, gozoak eta abar.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 26: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

AFARIA: oAfariak ez du astuna izan behar eta, gutxienez, lotara sartu baino ordu bat lehenago afaldu behar da.oGutxi gora-behera bazkarian bezala baina kantitatea gutxituz.

ELIKADURARI BURUZKO ZENBAIT AHOLKU

ZER ETA ZENBATPertsona bakoitzaren beharrak desberdinak izan arren orokorrean hauek dira astean gazte baten beharrak:oEgunero hartu beharrekoak:EsnekiakBarazkiakFrutaOgia eta beste zerealak (hobeto integrala).oAstean 4-5 aldiz:120-150 gramo koipe gutxiko haragiak.oGutxienez astean 3-4 aldiz: 120-150 gramo arrain.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 27: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

oGehienez astean 3 aldiz: Arrautzak (bakoitzean bi gehienez).oAstean 2 eta 4 alditan; Arroza, pasta, lekariak, patatak, eta abar.

URAUra edatea oso garrantzitsua da. Gogoratu egunero gutxienez 5 edalontzi ur edan behar ditugula. Bero egiten duenean edo kirola egiten dugunean ordea edaten dugun ur kantitate handiagotu behar dugu. Gomendatzen da ura otorduen artean eta kopuru txikitan edatea. Gorputza hidratatzeko ura erabiliko dugu eta ez azukre asko duten edari freskagarririk.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 28: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

GARBITASUNABazkaldu aurretik eskuak garbitu eta ondoren hortzak. Fruta eta barazkiak jan aurretik urez ondo garbitu.

ELIKAGAI MOTAKHobe elikagai integralak (ogia, gailetak, eta abar) birfindutako irinaz egindakoak baino.Fruta eta barazkiak egunero jan behar dira; gaixotasunak ekiditeko funtzioa dute. Egunean gutxienez bost ale jan behar dira. Ahal bada, sasoiko elikagaiak jan behar dira.

KIROLAKirola egiten badugu jakin entrenatzea bezain inportantea dela elikadura orekatu eta osasuntsu bat mantentzea. Zure entrenadoreari galdetu.Kirola egiterakoan gogoratu gure ur beharrak handitzen direla.Gutxienez kirola egin baino 2 edo 3 ordu lehenago bazkaltzea komeni da. Digestio erraza duen zerbait jaten ahalegindu.

DENETIK JANGogoratu ez daudela janari on edo txarrik denetik jan behar dela. Saiatu modu orekatu batean denetik jaten.Saiatu denetik jaten eta ez soilik gustuko dauzkagun gauzak. Gure gorputzak 40 elikagai ezberdin behar ditu osasuntsu mantentzeko eta ez dago elikagai guztiak dauzkan janaririk, beraz denetik jatea komeni da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 29: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

Janariaz gozatu eta begiratu ingurukoek zer jaten duten. Janari berriak ezagutu eta zure dieta aberasteko aukera bat izan daiteke.Eta gogoratu elikatzea ez da soilik gosea kentzea, elikatzea modu orekatu batean jatean oinarritzen da.

NOLA eta NOIZEgunean bost janari egiten ahalegindu; gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria. Saiatu egunero ordu berdintsuetan jaten.Poliki jan eta ondo mastekatu. Ez bukatu sekulan “mahaitik ezin jaiki” zaudenaren betekada sentsazioarekin.

KONTUZNoizean behin jaten baditugu ere; saiatu ahalik eta gutxienetan jaten:oFast Food edo Bazkari azkar ezizenez deritzan jakiak (hamburgerrak, txip moduko patatak, pizzak, eta abar) ez dira osasunarentzat batere komenigarriak. Proteina, koipe, gatz eta kolesterol asko dauzkate. Ahal duzun neurrian saihestu itzazu.

Kontuz opil industrialak, prestatuta erositako janariak, litxarreriak, gozoak eta abar. Azukre eta animali koipe kopuru handia izaten bai dute.

Azukre asko duten jana riak, txokolatea, opil eta pastelak.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 30: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA Ketchup, maionesa, mostaza eta antzeko saltsa aurrefabrikatuak.

oKoipe eta olio asko duten janariak.oGatza gehiegi jatea.oAurrefabrikatutako janariak; sopa, espagetiak, eta abar.

oKoloratzaile, kontserbatzaile, antioxitzaileak, estabilizanteak, saporizanteak, eta abar duten janariak.

Janarien etiketak irakurtzearen ohitura hartu. Ezagutzen ez dituzun edo naturalak iruditzen ez zaizkizun osagaiekin mesfidati izan. Saiatu osagai naturalak dauzkaten produktuak kontsumitzen. Ez saiatu zure elikatzeko eta jateko ohiturak egun batetik bestera aldatzen. Errazago gertatzen da pixkana egitea; egunetik egunera helburu txikiak proposatuz.

Etxeko lana:

oNormalean jaten duzun edozein litxarkeriaren zorroa hartu eta saiatu osagai bakoitzaren esanahia eta honen onurak edo kalteak ikertzen. Galdetu natur-eko irakasleari edo eta interneten kontsultatu.oKlase aurrean bakoitzak bere produktuaren “deskribapen dietetikoa” egingo du.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Page 31: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

Etxeko lana:

oApuntatu egunean zehar jan dituzun jakiak.oEta konparatu azaldu dugun dieta osasungarriaren adibidearekin. Egin egun horretako dietaren iruzkina; Denetik jaten duzu?, elikadura osasuntsua dela uste duzu?, ze elikagai motak jaten dituzu gehien? Eta zein elikagai uste duzu jan beharko zenituela gehiago?.....

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Page 32: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GORPUTZ HEZKUNTZA

2.EBALUAKETA

Jolasten ikasi. Talde kirolak. Herri kirolak eta euskal pilota.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 33: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

4. Gaia: JOLASTEN IKASI

Gizakia betidanik jolastu izan du. Jolasa, gizarte ezberdinen kultur elementu adierazgarrienetakoa dela esan daiteke. Dibertigarria izateaz gain jolasaren bidez lagunak egiten dira, arauak

errespetatzen ikasten dugu, gure gaitasun fisikoak bai eta mugikortasuna garatzen dugu, galtzen eta irabazten ikasten da,.... esan daiteke jolasaren bitartez hezi egiten garela.

Gure guraso eta aiton amonek, orduak pasatzen zituzten kalean jolasten. Gaur egun ordea telebista eta bideo jokoek, jolastearen gogoa apaldu egin digute. Gero eta gutxiagotan ikusten dira gazteak kaleetan jolasten, jolas garaian ikasleak txoko batean eserita aspertu egiten dira, eta orduak pasatzen ditugu besaulkian eserita zer eginik jakin gabe.

Burutik pasa ahal zaizu inoiz, jolastearen ohitura berreskuratu beharko genukeela?

Herri eta garai ezberdinetan jolas mota ezberdinak aurki ditzakegu; harrapaketa jolasak, indar jolasak, abiadura jolasak, trebezia jolasak, asmakizun jolasak, dantza jolasak, pilota jolasak, borroka jolasak, trebetasun jolasak, ....

Kirola, jolas bat baino ez da, baina jolas “serio” bat esango genuke. Jolasetan arauak ez dizkigu federazio edo arautegi zurrun batek ezartzen; Jolasetan jokalariak dira arauak momentuan erabaki edo egokitzen dituztenak, eta edozein unean moldatu

daitezke jolasa dibertigarriagoa suertatu

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 34: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

dadin. Jolasetan irabazteari ez zaio horrenbesteko garrantzia ematen helburu nagusia ondo pasatzea delako.

•Aurreko idatzia kontutan harturik jolasaren inguruko hausnarketa bat egin eta ondorengo laukitxoan idatzi. Ondoren zure iritzia klasean egingo dugun eztabaidan azaldu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Page 35: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

•Gure arbasoen garaiko jolasak jolasteari uzten badiogu erabat galduko dira eta horiekin batera gure izaeraren zati handi bat ere galtzeko zorian gaude.Galdetu etxean guraso edo aiton amonei gaztetan zertara jolasten zuten. Kontatzen dizkizun jolasen artean bat aukeratu eta deskribatu.

Hurrengo egunean aukeratutako jolasa klaseko kideei azaldu eta denen artean jolastuko dugu.Kontutan hartu eskolan ez dagoen materiala behar izatekotan zu zeuk lortu beharko duzula.

Jokoaren izena:Nork kontatu dizu:Jokalari kopurua:Materiala:Non jokatzen da:Jokoaren azalpena eta arauak:

Marrazkia

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 36: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Taldeko lana da hau. Taldeak lau kidez osatuak egongo dira gehienez.Denen artean jolas bat asmatu behar duzue. Datorren egunean klaseko kideei azaldu eta denen artean jolastuko duzue.Eskolan dauden instalazio eta materialekin jolastu ahal izango da.Saiatu jolasa, dinamikoa eta dibertigarria izaten.

Jolasa azaltzeko ondorengo fitxa bete ezazu. Marrazkitxoz lagundu.

Taldekideak:

Jokoaren izena:Jokalari kopurua:Materiala:Non jokatzen da:Jokoaren azalpena eta arauak:

Marrazkia

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 37: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

5. Gaia: KIROLTASUNA

Kiroltasuna nagusi. Zer da kiroltasuna? Irabaztearen gainetik, giro ona eta aurkariaren errespetua dela esan daiteke.

Arbitroaren behar eza. Lagunen artean jokatzen dugunean, helburu nagusia jolastea da, beraz ondo pasatzea. Jokaldi batean zalantzak sortzen bazaizkigu, (Ona edo txarra izan da? Kanpora atera da edo ez? Zenbat goaz?) ez gara eztabaida antzutan galduko, hobe da errepikatzea edo eta eleganteagoa oraindik aurkariaren aldeko erabaki bat hartzea. Aurkariari arrazoia ematea.

Aurkariarekiko errespetua. Jolasten bagaude eta helburua ondo pasatzea bada ez dago irainetarako eta borroketarako lekurik.

Taldekideak ere errespetatu. Askotan taldekideak kale egiten duenean edo jokaldi batean erabaki okerra hartzen duenean, egundoko erretolika botatzen diogu. Inork ez du irainekin ezer ikasten. Hobe duzu zure taldekidea eta bere jokoa hobetu dezan modu xamurrean tratatzea.

Ikusleen papera. Ikusleak ere kiroltasunez jokatu beharko luke. Arbitroaren erabakiak errespetatuz eta aurkariaren jokaldi bikainak txalotuz. Zergatik ez? Talde kirol bat ikustera goazenean, normaltzat hartu daiteke bitako talde bat gogoko izatea. Baina gure taldeak irabaztea baino garrantzitsuago da partidu polit bat ikustea.

Bere taldea nolanahi eta beste gauzen gainetik irabaztea nahi duten pertsonek tente hutsak dira ez dute kirola maite. Benetako kirolariak, jokaldi politak, partidu borrokatuak eta dibertigarriak nahiago ditu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 38: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

TALDE KIROLEN FUNTSA

Talde kirol ezberdinak daude: Futbola, Saskibaloia, Errugbia, Hockeya, Eskubaloia,.... eta abar. Hala ere beraien artean berdintasun handiak dauzkate. Hona hemen zenbait ezaugarri:

Baloi, pilota edo mugikor batekin jolasten dira.Taldekide guziek elkarlanean helburu amankomun baten bila borrokatzen dute. Eraso eta defentsa jokaldiak etengabe ematen dira.oPilota duen taldeari “erasotzailea” deritzo eta bere helburu nagusiak hauek dira:Pilotaren jabetza mantentzea.Aurkariaren atea, kanasta edo entsegu marra aldera aurreratzea. Tantoa lortzea.oPilota ez duen taldeari “defentsa” deritzo eta bere helburu nagusiak hauek dira:Pilota berreskuratzea.Aurkariaren ekintzak oztopatzea.Atea, kanasta edo zelaia babestea.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 39: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

ZER EGIN DEZAKET ERASOAN PILOTA IZATEKOTAN?

PILOTAREKIN AURRERA JOAN.

oHelburua : Pilota galdu gabe, aurkariaren ate, kanasta edo entsegu marra aldera hurbiltzea. Jaurtiketa egiteko edo pilota taldekide bati pasatzeko kokaleku aproposak bilatuz. oZer izan behar dugu kontutan ?Uneoro pilota babestua eramaten ahaleginduko gera.Ahal den heinean aurrera joko dugu. Aurkariren bat hurbildu ezkero erabakiko dugu txiri egin, pilota taldeko norbaiti pasa edo tanto lortzeko jaurtiketa egiten dugun.Uneoro pilota begiratu ezkero ez naiz inguruan gertatzen denaz jabetuko. Ez ditut ez lagunak, ez aurkariak, ez eta eremua ikusiko. Hau ekiditeko pilota garraiatzeko teknika menperatzea ezinbestekoa izango zaigu.

AURKARIARI TXIRI EGIN (REGATEAR).

oHelburua : Pilota daraman jokalariak aurkaria engainatzen ahaleginduko da, hau gaindituz eta aurrera joaz. oZer izan behar dugu kontutan ?Ziriak bi fase ditu:•Hasieran aurkariari sinistarazi behar diogu ekintza bat egin nahi dugula. Hau begirada edo keinu ezberdinak erabiliz lortuko dugu.•Ondoren beste ekintza desberdin bat egingo dugu, aurkaria ustekabean harrapatuaz. Ziri ezberdinak daude: jaurtiketa ziriak desplazamendu ziriak, pase ziriak, eta abar. Txiri egiteak teknika trebatu bat eskatzen du. Hemen ere ahaleginduko gera pilota uneoro ez begiratze eta aurkariarengandik ondo babesten.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 40: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

PILOTA TALDEKIDEEN BATI PASATU.

oHelburua : Taldekideak baloia jasotzea.oZer izan behar dugu kontutan ?Pase egokia izateko taldekideak pilota erraz jasotzeko aukera izan behar du. Beraz pasa aurretik ondo begiratu behar da bai taldekideak bai aurkariak non dauden.Pase lerroan (Ni eta laguna lotzen duen lerro irudimenezkoa) aurkariak ez egotea ziurtatuko gera.Ez saiatu oso urruti dauden lagunei pasatzen, pilota galtzeko arriskua bikoiztu egiten baita. Pasea egokien kokatuta dagoen lagunari egiten zaio eta ez nire kuttunari soilik.

JAURTIKETA.

oHelburua : Tantoa lortzea. oZer izan behar dugu kontutan ?Jaurtiketa egiteko zonalde egokia bilatu: •Angelu txikitatik zailagoak dira.•Distantzia handia bada ere tantoa lortzeko aukerak gutxitu egiten dira.•Aurkarien kokapena kontutan hartu, saiatu ez daitezela ez oso gertu ez eta jaurtiketa ibilbidean egon.Aztertu jaurtiketa egitea baino aukera egokiagorik ba ote dagoen adibidez hobetu kokatuta dagoen lagunari pasatzea.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 41: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

ZER EGIN DEZAKET ERASOAN PILOTARIK EZ BADUT?

AURKARIENGANDIK DESMARKATU.

oHelburua : Pilota daraman taldekidea eta nire arteko pase lerroan (Laguna eta ni lotzen duen lerro irudimenezkoan) aurkaririk ez egotea. oZer izan behar dugu kontutan ?Ez bilatu lagunarekiko oso urruti dauden kokagunerik, pilota galtzeko arriskua bikoiztu egiten baita. Saiatu beti aurrerantz desmarkatzen eta ez atzerantz. Helburua lortzeko norabide eta erritmo aldaketa ugari egitea gomendatzen da. Hau da beti mugimenduan egotea.

ONDORENGO JOKALDIETARAKO POSIZIO EGOKIAK BILATU.

oHelburuak : Pilota jasotzen dugunerako posizio egokiak bilatzea; jaurtiketa bat egiteko, pilotarekin aurrera joateko edo taldekideen bati pase egoki bat egiteko prest egon.oZer izan behar dugu kontutan ?:Adi egon behar gera zonalde libre eta atearengandik gertu dauden zonaldeak ikusteko.Behin desmarkatu eta kokapen egoki bat lortu ezkero pilota jasotzeko prestatu.Beti pilotaren ibilbidea begiratu.Hitzez edo keinuz baloia daraman taldekidearekin komunikatu. Zure intentzio edo kokapenen berri emanaz.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 42: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

ZER EGIN DEZAKET DEFENTSAN?

PILOTA LAPURTZEN AHALEGINDU.

oHelburua : Baloia berreskuratu. oZer izan behar dugu kontutan ?:Oso adi egon behar gera baloia eta aurkariak bistatik kendu gabe.Azkar mugitu behar gera, aurkaria ustekabean harrapatzen ahaleginduko gera.Askotan pilota ezin da aurkariaren eskutik lapurtu. Normalean aurkarien arteko pase bat bidean hartuaz lortzen da.

AURKARIA MARKATU ETA AURKARIAREN AURRERAPENA ERAGOTZI.

oHelburua :. Aurkaria kontrolatzea bere ekintzak oztopatzeko. oZer izan behar dugu kontutan ?:Kontzentrazio eta atentzio handia eskatzen du, aurkariaren ekintzei erantzun eta aurreratzeko.Ez gera aurkariari gehiegi hurbilduko. Ziurtasun distantzi bat mantenduko dugu aurkariaren ekintzak ustekabean harrapa ez gaitzan.

ATEA, KANASTA EDO DELAKOA DEFENDATU.

oHelburua : Aurkariak tantorik ez lortzea. oZer izan behar dugu kontutan ?:Atentzioa uneoro mantendu nahiz eta pilota urruti egon.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 43: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Marrazkian ikusten duzun bezala, jolas eremua zortzi zonaldeetan banatu dugu. Jokalari bat behatu behar duzu eta “X” bat marraztuko duzu eremuz aldatzen den bakoitzean.Behaketa bost minutu iraungo du (irakasleak kronometratua). Bukaeran lortutako “X” kopuruak zati zortzi eginez jokalariaren mugikortasunaren balorazioa lortuko dugu.

Behatutako jokalariaren izena:

Lortutako balorazioa:

Jokalari baten ekintza taktiko ezberdinak behatu behar dituzu. Jokalaria aipatutako ekintza egiten duen bakoitzean “X” bat marraztuko duzu dagokion laukitxoan.Behaketa bost minutu iraungo du (irakasleak kronometratua).

Behatutako jokalariaren izena:

GuztiraEgindako paseakJasotako paseakLapurtutako baloiakEgindako jaurtiketakLortutako tantoak

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

1 zonaldea

5 zonaldea 6 zonaldea 7 zonaldea 8 zonaldea

4 zonaldea3 zonaldea2 zonaldea

Page 44: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

6. Gaia: EUSKAL PILOTA

PILOTA JOKOAREN JATORRIA

Antzinako zibilizazio gehienetan aurki ditzakegu pilotarekin eginiko jokoak; egiptoarrak, greziarrak,

erromatarrak, maiak, aztekak,....eta abar.Erdi aroan arabiarrek ekarri zuten pilota jokoa Europara,

lurralde guztian zehar hedatuz.Frantzian aurrez aurre eta eskuz edo eskularruz jokatzen zen “jeu de paume” izeneko jokoa sortzen da. Joko hau klase sozial guztietara zabaldu zen, “jokoen errege eta erregeen jokoa” bezala ezagutuz. Industri iraultzarekin batera pilota jokoa pixkana-pixkana Europan zehar desagertzen hasten da. Hala ere Euskal herrian mantendu eta nortasun berezia hartuko du.Ordurarteko pilotak artilez eginak baziren; XIX. Mendean Ameriketatik ekarritako kautxua erabiltzen hasten da pilotak egiteko. Pilota hauek biziagoak izanik pareta edo frontisak zabaltzen hasi ziren pilota galdu ez zedin. Honekin batera joko modalitate berri bat sortuko da; hormaren kontrako pilota jokoa. Lehenengo frontisak elizetako hormak, edo arkupeak izan ziren, ondoren, plaza libreak, frontoiak, trinketeak, eta abar eraikitzen hasi ziren.Euskal herrian azken urteetan eta komunikabideen eraginez pilota bere biziko indarra hartu du. Kirolari profesionalak agertzen joan dira. Gaur egun euskal pilota munduko 24 herrialdeetan jokatzen da eta lau urtez munduko amateur (profesional ez direnen) txapelketa jokatzen da.Eskuzko modalitatea nagusia bada pala eta xisteraz jokatutakoa ere ikusi daiteke.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 45: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

JOKO MOTAK Bi joko mota nagusi bereiztu daitezke:AURREZ AURREKOA edo joko zuzena.

Jokalariek aurrez aurre jokatzen dute, tarteko hormarik gabe. Pilota elkarri botatzen diote marra edo sare baten gainetik, tenisean bezala.XIX. Mende arte jokatutako modalitate guztiak aurrez aurrekoak ziren. Taldeka jokatzen da; 2x2, 4x4 edo 5x5.Gaur egun Euskal herriko iparraldean jokatzen da batik bat.

HORMAREN KONTRA.

Jokalariak joko eremu berean aritzen dira. Pilota txandaka jotzen dute, paretaren kontra jaurtiaz. Buruz buru edo bikoteka jokatu oi da. XIX. mendean sortu zen eta geroztik indartzen joan den joko mota da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 46: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

JOKALEKU EZBERDINAK

Euskal pilota tradizioz era guztietako joko eremutan jokatu izan da. Baina federazioak arautzen dituen txapelketetan, hiru jokaleku ezberdin bereizten ditu: oPlaza librean edo aire zabalean:

Jokalekua horma bakarrez osatua dago. Frontoian pilota, lurretik 80 zentimetrotara kokatua dagoen txaparen gainetik jokatzen da.Zorua porlanezko izaten da eta kantxa deritzo. Kantxaren aurrealdea atzekoa baino estuagoa izaten da.

oEzker horma dun frontoia Jokalekuak frontis izeneko aurreko hormaz gain; ezkerreko horma eta hondoko horma batek osatzen dute. Frontisean lurretik 80 zentimetrotara joko eremua mugatzen duen txapa bat dago. Frontoiaren ezkerreko paretaren luzaeraren arabera frontoi motzak (36 m-ko ezker pareta) eta frontoi luzeak (54 m-ko ezker pareta) bereizten dira. Zorua edo kantxa porlanezkoa da eta lauki zuzen baten itsura hartzen du.

oTrinketea: Teilatu batez estalitako lau hormaz osatua dago. Aurreko horman 80 zentimetrotara txapa dago. Aurreko eta eskuineko hormek sortzen duten angelua faltsua da eta “fraile” ezizena hartzen du. Frontisean bada 60 zentimetroko aldea duen “silo” izeneko zulotxo karratu bat. Bi elementu hauek pilotaren errebotea irregularra sortzea dute helburu.Ezkerreko eta hondoko horman teilatu okerra duen galeria bat dago itsatsita; honi “taula” deitzen zaio.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 47: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

TRESNAK

Pilota modalitate gehienetan larruz estalitako pilotak erabiltzen dira, nahiz eta paletan eta frontenisean gomazkoak izan.

ESKU HUTSEAN: Eskupilotan larruzko pilota eskuarekin jotzen da. Esku eta hatzetan “tako” ezizenez deituriko babesak erabiltzen dira.

PALA eta PALETAK: Egurrez egiten dira. Modalitate bakoitzean pisu, tamaina eta forma bereziko pala eta paletak erabiltzen dira, nahiz eta luzeran berdinak izan. Paletak arinagoak eta zabalagoak izaten dira. Palak berriz pisutsuagoak eta estuagoak.

XISTERA: Zumezkoak izaten dira. Modalitate bakoitzari pisu, tamaina eta forma bereziko xistera dagokio. Zesta puntan eta Xisteran jokatzeko tresnak sakonagoak izaten dira, pilota hartu, geratu eta berriro jaurtitzen delako. Joko garbian eta erremontean sakonera txikiagoa dute pilota saskian sartu orduko bota egin behar baita.

ESKULARRUA: Laxoa, errebotea eta pasakan erabiltze dira larruz egindako eskularruak. Eskularru motzak eta luzeak daude. Zenbait modalitateetan atzelariak mota batekoak eta aurrelariak bestelakoa erabiltzen dute.

XAREA: Palaren forma hartzen duen egurrezko makila okertu bati barrualdea sokaz eginiko sare bat jartzen zaio. Xare jokoan soilik erabiltzen da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 48: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

ERRAKETA Frontenisean erabiltzen dira eta tenisean erabiltzen diren erraketen antzekoak dira.

PILOTA EGITEN

Pilota bat egitea lan interesgarria izan daiteke, baina norberak egindako pilotarekin jolastea askoz ere ekintza dibertigarria suertatuko da.

Gogoratu pilota bat lau geruza ezberdinez osatua dagoela.

Pilota bat egiteko hondoko pausuak jarraituko ditugu:

Pilotaren muinean kizkia dago, honi esker egiten du bote pilotak. Kizkia gomazkoa, latexezkoa, kortxozkoa edo zurezkoa izan daitezke. Guk kizki moduan pilotatxo “jauzkari” bat erabiliko dugu.Kizkia artilez inguratuko dugu, nahi dugun tamainako pilota lortu arte. Ari gogorra eta fina erabiliz, egindako pilota inguratuko dugu, zertxobait estutuz.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Kizkia

Artilea

Aria

Azala

Page 49: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Azkenik pilotari azala jarriko diogu. Honetarako bi aukera dauzkagu:

1.-Pilotaren inguruan esparatrapua eranstea.

2.-Larruzko edo feldrozko azala jostea.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 50: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Pilota larruz edo feltroz estaltzeko ondoren adierazten diren moldeak erabiliko ditugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 51: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

PILOTAREN INGURUKO JOKO EGOKITUAK:

Pilotan buruz buru edo bibitako partidutan jokatzen da. Hala ere jende gehiago gaudenean badira jokatzeko beste zenbait aukera:

Barneka:oTalde handian lehiatzen da. Denak denan kontra.oSakea edonork egin dezake. Txokoan dagoena ez ezik.oPilota jotzea pilotak botatzen duenean hurbilen dagoen jokalariaren ardura izango da. oBi jokalarien artean bote egin ezkero eta ez badio ez batak ez besteak ematen; hurrengo tantoan bi jokalariak “Batera” egongo dira; hau da jokalari bakarra modura arituko dira. Batek huts egin ezkero biak kaleratuak izango dira. Jokaldi horretan huts egiten ez badute libre geratuko dira berriz ere.oTantoa galtzen duenak kanpora irtengo da. oIrabazleak bizitza bat irabaziko du. Honekin hurrengo lehian tantoren bat galdu ezkero libratu egingo da eta jokoan jarraituko du.Kinielaka:oBi bikote lehiatzen dira.oTantoa irabazten duen bikoteak, jokoan jarraitzen du. oGaltzen duenak irten egin beharko du, beste bikote bati tokia utziz. oSartzen den bikoteak sakea egingo du.oTanto bat irabazten den bakoitzean puntu bat zenbatzen da. Bost puntu lortzen duen bikotea kinielaren irabazlea suertatuko da.Taldeka:oJokalari guztiak bi taldeetan banatzen dira.oTalde bakoitzak kolore bereko peto bat ipiniko du.oTalde bat bestearen aurka arituko da. oPilota taldeko edonork joka dezake. oTaldeek pilota txandaka jokatuko dute.Talde berak ezin izango du bi aldiz jarraian, pilota jotzea.

oAurkari guztiak eliminatzen duen taldeak irabaziko du.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 52: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

3. EBALUAKETA

MalabarakErritmoa: AerobikaIgeriketa

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 53: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

7. Gaia: JOKO MALABARAK

Ezin da zehaztasunez joko malabaren jatorria ezagutu; dakiguna da duela 4.000 urte agertzen zaizkigula jadanik pilota (edo bestelako tresnak) airean jaurti eta modu kontrolatu batean hartzearen ohitura.Izenaren inguruan dakigun gauza bakarra da Malabar Indiako herrialde baten izena dela. Dena den Europa mailan holako ariketei jonglier edo jugglinng hitzarekin ezagutzen zaie.

Badirudi erdi aroan erregeen gorteetan trebetasun hau ikuskizun nagusia bihurtu zela, juglareen eskutan. Ondoren zirkoa izango da ohitura hau mantendu eta garatu zuena. Gaur egun ez da zaila edozein txokoan joko malabarak praktikatzen dituzten gazteak ikustea.

Pilota tresna nagusia bada joko malabarak egiteko aparatu ezberdinak erabili ditzakegu: Uztaiak, mazak, zuziak, labanak, zapiak, deabruaren makilak, plater txinatarrak, diaboloa, ..... eta abar luze bat.

Gure asmoa pilotarekin egindako malabarak ikastea litzake. Dena den eta hasieran oso zaila iruditzen bazaizu ez zaitez desanimatu eta saiatu setazko zapiekin probatzen. Setazko zapien mugimendua motelagoa izanik pilotekin egitea baino askoz ere errazagoa gertatuko zaizu. Jarraitu beharreko pausuak edo progresioa pilotekin egiten dugunaren berdintsua da. Ondoren berriz pilotekin saiatu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 54: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

PILOTEKIN EGINDAKO TURRUSTAREN PROGRESIOA

Turrusta izena hartzen du, hiru pilotekin egiten den oinarrizko malabara. Ariketa ikasteko ondoren azalduko dugun sei pausuz osatutako progresioa erabiltzen da.

1.pausua: Oinarrizko jarrera

Malabarak egiten hasi aurretik, komenigarria da jarrera egoki bat mantentzea; oinen gainean ondo orekatuak, sorbalda erlaxatua eta

besaurreak angelu zuzenean tolestuak izango ditugu. Eskumuturrak erlaxatuak eta eskuak gorantz irekiak. 2. pausua: Pilota jaurti eta jaso.

Pilota esku berberarekin jaurti eta jasoko dugu.

Pilotaren ibilbidea buru gainetik pasa beharko du (gutxi gora behera besoa luzatu ezkero lortzen dugun altuerara).

Begirada pilotaren ibilbidearen punturik altuenean mantenduko da une oro. Beraz ez ditugu eskuak ikusiko.

Eskuen mugimendu tartea txikia izango da.

Eskuak oso altu eta eskumuturrak zurrun mantentzen baditugu; pilota aurrerantz joango zaigu.

Eskuak oso baxu mantendu ezkero pilotaren ibilbidea kontrolaezina bihurtuko zaigu.Pilota zuzenean eskura erortzen saiatuko gera;

bere bila joan gabe. 3. pausua: Pilota esku

batetik bestera pasatzea.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 55: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Pilota esku batekin jaurti eta bestearekin jasoko dugu. Pilotaren ibilbidea buru gainetik pasa beharko du aurreko ariketaren altuera berdintsuan.

Pilotaren ibilbideak airean etzanda dagoen zortzi baten itsura hartuko du.

4.pausua: Bi pilotekin erritmoa hartzen

Pilota bat esku bakoitzean. Pilota jaurti eta esku berdinarekin hartuko dugu (gurutzatu gabeko ibilbide zuzenean).Lehenengo pilota bere ibilbideko punturik altuenera iristen denean bigarren pilota jaurtiko dugu.

Jaurtiketen erritmoa kontrolatzen badugu, malabarak berehala menperatuko ditugu. Horretarako lagungarria izaten da pilota bakoitzaren jaurtiketa ozenki zenbatzea.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 56: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

5.pausua: Bi pilotako turrusta

Eskuineko pilota (1) ezkerreko eskura jaurtiko dugu, pilotaren ibilbidea buru gainetik pasatuz.

Eskuineko pilota (1) bere ibilbideko punturik altuenera iristerakoan, beste pilota (2) ezkerreko eskutik jaurtiko dugu.

Lehenengo pilota (1) ezkerreko eskuarekin hartu......

... eta bigarrena (2) eskuineko eskuarekin. Momentu honetan pilotak eskuz aldatu dira.

Jarraitu ariketa erritmoarekin (1-2, 1-2, 1-2 ....) errepikatzen, beti lehenengo pilota (1) eta gero bigarrena (2) jaurtiaz.

Menperatuta daukazunean alderantziz egin (2-1, 2-1, 2-1,....).

Kontuan hartu:•Aurreko pilota, ibilbidearen punturik altuenera iritsi arte ez bigarrena jaurti.•Ezkerreko eskuarekin arazoak badituzu, ariketa esku horrekin hasi.•Pentsatu pareta baten aurrean zaudela eta pilotak plano berean mugitzen direla. Nahi baduzu paretaren aurrean jarri eta saiatu pilotak pareta ukitu ez dezaten.•Aurreko ariketa malabaren oinarria da. Praktikatu automatizatu arte.•Pilotak jasotzea bezain inportantea hauek ondo botatzea da

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

1

2

34

5

6

Page 57: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

6.pausua: Bi pilotako Turrusta hirugarren pilota eskuan mantenduz

Esku batean bi pilota hartuko ditugu (1 eta 3). Bestean bakarra (2). Pilota bat (3) ez dugu ariketa osoan askatuko eta beste bi pilotekin (1 eta 2) aurreko ariketa errepikatuko dugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

1

2

3

4

Page 58: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

7.pausua: Hiru pilotekin egindako oinarrizko Turrusta

Bi pilota duzun eskuarekin hasiko gara.

Lehenengo pilota (1) ibilbidearen punturik altuenean dagoenean, bigarren pilota (2) jaurtiko dugu.

Lehenengo pilota (1) hartu eta.....Hirugarrena (3) jaurtiko dugu.

Bigaren pilota (2) hartu eta.....

Laugarren pilota (1) jaurti.....

Gogoratu jaurtikitako pilota ibilbideko punturik altuenean dagonean, beste eskukoa jaurti eta jaisten den bestea jaso.

Esan bezala erritmo egoki bat mantentzeko jaurtiketa bakoitzean ozenki zenbatzea lagungarri suertatu daiteke (1-2-3, 1-2-3, 1-2-3....)

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

1

2

3 4

5

6

Page 59: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

ALDAERAK

Behin oinarrizko turrusta menperatu ezkero pilotekin egin daitezkeen beste zenbait aldaerekin saiatu zaitezke. Hemen zailtasunaren arabera sailkatzen ahalegindu gera.

Bi pilotako zutabea esku bakarrarekin

Esku berdinarekin bi pilota hartuko ditugu.Bata bere ibilbideko punturik altuenean dagoenean bestea jaurti egingo dugu.

Pilota iheslaria

Oinarrizko turrusta egiten gaudelarik tarteka beste jaurtiketa altuagoak egitean datza. Pilota gutxienez bi metrotaraino jaurti beharko da.Ez beste pilotik jaurti iheslaria bere ibilbidearen punturik altuenean egon arte.

Biko pertsonen arteko turrusta

Bi jokalari sorbaldatik helduta. Bakoitza bere kanpoko eskua erabiliaz, turrusta arrunt bat egingo du jokalari bakarra izango balitz bezala.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 60: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Bi pilotako zutabe bikoitza

Esku bakoitzarekin bi pilota hartuko ditugu.Esku bakoitzeko pilotak bi pilotako zutabea egingo dute aldi berean.

Hiru pilotako zutabeak

Bi pilota batera jaurtitzen ditugu zutabe eran. Biak altura bera hartu beharko dute.Hauen ibilbidearen punturik altuenean hirugarren pilota jaurtitzen dugu erditik.Alboetakoak hartu eta berriz jaurti. Gero erdikoa hartu eta jaurti, alboetakoak, erdikoa.....

Paretaren kontrako turrusta

Oinarrizko turrustaren mugimenduak dira baina pilota paretaren kontra jaurtiko ditugu bertako errebotea aprobetxatuz pilota beste eskura pasatzeko.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 61: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Lurraren kontrako turrusta.

Oinarrizko Turrustaren mugimendu berdinak egingo ditugu baian pilotak airera jaurti beharrean lurraren kontra botako dugu bertan errebotea eginez eta beste eskuarekin hartuaz.

Alderantzizko Turrusta

Mugimenduak justu turrustaren alderantzizkoak dira. Hau da jaurtiketa barrutik kanpora egingo da. Erritmoa ere hemen oso inportantea.Ariketa ikasteko komeni da lehenik pilota batekin, gero birekin eta azkenik hirurekin saiatzea.

Lau pilotako zutabeak

Bi pilota aldi berean jaurtiko ditugu zutabe moduan, gorputzaren alde batera. Jaurtitako pilotak bere ibilbidearen punturik altuenera iristerakoan beste bi pilota jaurtiko ditugu, gorputzaren beste aldera.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 62: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Belauneko errebotea

Oinarrizko turrusta egiten gaudelarik momentu batean pilota eskuarekin hartu beharrean belaunean errebotaraziko dugu.Errebotea jaurtiketa bat bezala kontsideratuko da.

Buruko errebotea

Aurrekoaren berdina; hemen pilota bat altuago jaurtiko dugu. Buru gainean errebotatzen duenean urrengoa jaurtiz.

Beste errebote aukerak:HankarekinOrpoarekinBizkarrarekinUkalondoarekin........Borobila

Pilotak airean “marrazten” duten irudia, zortzi bat izan beharrean borobil bat da.Pilota guziak esku batekin jaurtitzen dira eta bestearekin jaso.Jasotako pilota pase azkar baten bidez pasako da esku batetik beste eskura.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 63: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Sei pilotako “passing” zuzena”

Jokalari bakoitzak bi pilota izango ditu bere eskuineko eskuan.Lehenengo jaurtiketa zuzenean eskuineko eskutik lagunaren ezkerreko eskura jaurtiko da.Bigarren pilota norberak bere buruari pasako dio.Eta lagunaren pilota ezkerreko eskuz jasoko dugu.

Bigarren pilotaren ibilbidearen punturik altuenean, hirugarren pilota eskuineko eskutik, lagunaren ezkerreko eskura pasako da.Ezkerreko eskuaz norbere buruari pasako dio. Eskuineko eskuaz lagunari,......

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 64: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Malabarrak egiteko pilotarik egokienak xamurrak, mandarina baten tamainakoak eta bote ematen ez dutenak dira.Holako hiru pilota egiteko nahikoa dugu plastikozko botila bat, guraizeak, bederatzi puztuki (hiru pilota bakoitzerako) eta barruan sartzeko arroza, tapioka edo antzerakoak.

Hondoren azaltzen den lan eskema jarraituz holako hiru pilota egin behar ditugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 65: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Hilabete osoa izango duzu hemen aipatzen diren malabar ariketak ikasi eta hobetzeko. Aprobetxatu gorputz heziketa saioetan suertatzen diren tarteak, jolas garaiak, edo bestelakoak; edozein une probetxagarria suertatu daiteke.Koordinazioa lantzen dugunean burua fresko mantendu behar

dugu, beraz gogoratu etekin gehiago aterako diogula bost minututako zenbait saioei, ordu beteko saio bakarrari baino. Hilabetea igaro ondoren lortutako abilezien irakasleari erakutsi beharko diozu. Bi lan aurkeztu beharko dituzu:

DERRIGORREZKO ARIKETA

1.- TALDE LANA: Bideo bat ekoiztuko duzue. Lanaren azalpenak BLOG-ean (gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com) dituzue.

2.- BAKARKA: Ariketa praktikoa.• Binaka eta bakoitza 2 pilotekin, 5 pase esku bakoitzarekin.• Banaka hiru pilotekin.• Banaka hiru pilotekin, gora eta behera.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 66: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

8. GAIA: IGERIKETA

Betidanik ibai edo itsas ertzetan bizi diren gizakiengan; uretan igeri egitearen ametsa nagusitu da. Hasieran bizi iraupena bermatzeko bazan gaur egun alderdi utilitarioa edo ludiko eta kirol ikuspegipean zabaldu da.

Igeriketan teknikak garrantzi handia hartzen du. Oso kirol orekatua dela esan daiteke, gihar eta gaitasun fisiko guztiak lantzen bait ditu. Zenbait osasun arazoei aurre egiteko (eskoliosis, asma, eta abar) oso gomendagarria da. Igeriketa praktikatzen duen kirolariak lesionatzeko arrisku txikia du.

Gaur egun esan daiteke zaila dela igerian ez dakien gazteren bat aurkitzea, herri gehienetan igerilekuak dauzkagu, gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu igerilekuak bere aisialdirako, adin guztietarako egokia eta osasuntsua den ekintza bat dugu.

Kirol jarduera bezala 1896. urtean; lehenengo joko olinpikoekin batera, hasten dela esan daiteke. Garai hartan itsas librean ospatzen ziren txapelketak, gaur egun neurri eta tenperatura jakineko igerilekutan ospatzen da.

Hauek dira kirol igeriketan lehiatzen diren frogak:IGERIKETA FROGAK

Estilo Librea Bizkar estiloa Igela estiloa Tximeleta 100 metro.200 metro.400 metro.

800 metro.**1500 metro.*

4 x 200 metro.*4 x 100 metro.**

100 metro.200 metro.

100 metro.200 metro.

100 metro.200 metro.

Estilo froga: (Igela, bizkarra, tximeleta eta librea)400 metro.

(Igerilariak 100 metro egin behar ditu estilo

bakoitzean).

4 x 100.(Taldekide bakoitzak estilo

batean igeri egingo du).

* Gizonezkoek bakarrik ** Emakumezkoak soilik

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 67: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

IGERILEKUKO BESTE KIROLAK

Igeriketaz gain igerilekuan beste kirol batzuk ospatzen dira.

•IGERIKETA SINKRONIZATUA.

Oraingoz emakumeek soilik egiten duten kirola da. Lehiaketa bi tarteetan banatzen da: derrigorrezko ariketak eta “rutina” deituriko koreografia. Bi lan horietan lortutako puntuak batu egiten dira. Hiru lehiaketa mota bereiztu daitezke:

2. Bakarkakoa.3. Binakakoa.4. Taldekakoa. Zortzi igerilarik

osatutako taldeak izate dira.

•WATERPOLOA.

Zazpi jokalariek osatutako taldekako kirola da. Gizon nahiz emakumeek jokatzen dute. Helburua baloia aurkariaren atean sartzean datza.Lehiaketa zazpi minututako lau denboraz osatuta dago. Debekatuta dago igerilekuko hondoan edo bazterretan heltzea.

•JAUZIAK.

Gizon eta emakumeak parte hartzen duten kirol honetan bi lehiaketa daude: bakarkako jauziak edo binaka egiten diren jauzi sinkronizatuak.Bi froga ezberdintzen dira saltatzen den altuera eta elementuen arabera:

7. Palanka: 10 metrotara dagoen oinarri zurruna.8. Tranpolina: 3 metrotako ohol malgua.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 68: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Lehiaketaren helburua jauzi akrobatikoak egin eta uretan ahalik eta zipriztin gutxien ateriaz jauztea.

IGERILEKUA ERABILTZERAKOAN BETE BEHARREKO ARAUAK

Igeriketa lantzeko herriko igerilekura joango gera. Gogoratu igerilekua leku publikoa dela eta bertan arau berezi batzuk bete behar ditugula:

Normalean gurekin batera jende gehiago egongo da igerilekua erabiltzen. Guri dagokigun kalea edo kaleak soilik erabili. Igerilekuko instalazioak, igerilekuko langileak, bai eta beste bezeroak errespetuz tratatu.Bainu txanoa derrigorrezkoa da igerilekuan sartzeko. Etxean ahaztu egin bazaizu sarreran edo sorosleari eskatu. Komenigarria da igeriketako betaurrekoak erabiltzea. Urak duen gehiegizko kloroa oso kaltegarria bai da begietarako.Kale berdinean jende gehiagorekin topatzen bagara denak zentzu berean igeri egingo dugu; hau da norbera bere kaleko eskuinetik joango da beti.Derrigorrezkoa da igerilekuan sartu aurretik dutxa hartzea, honela gorputzeko izerdi arrasto eta bestelako zikinkeriak garbituko ditugu.Igerileku ingurura ezin izango zara kaleko arropa edo oinetakorekin sartu.Lurrean egon daitezkeen onddoekin kutsatu ez gaitezen komenigarria da aldageletan bai eta igerileku ingurutan txankletak erabiltzea. Igerileku inguruan debekatuta dago korrika egitea. Lurra bustita egoterakoan lurrera erortzeko arriskua baitago.Bazkaldu ondoren bi edo hiru ordutako tartea utzi behar dugu, uretan sartu aurretik. Igerilekutik irten ondoren komenigarria da xaboiarekin gorputz osoa garbitzea, igerilekuak duen gehiegizko kloroa garbitzeko. Onddoekin kutsatu ez gaitezen komenigarria da dutxa amaitu ondoren gorputza eta zehatzago behatz arteak ondo idortzea. Txistua edo pixagura sartzen bazaizu gertuen dagoen komuna bilatu.Saiatu igerilekuko ura ez edaten, kloroak ez ditu gai guztiak garbitzen.Aldageletan ezin da jan; itxaron kanpora irten arte.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 69: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

GURE IGERIKETA TEKNIKA HOBETZEN

Igeri estilo bakoitza menperatzea urte askotako lana da. Guk oinarrizko gomendio batzuk baino ez ditugu gogoratuko.

KROL

Zangoak aldaka ingurutik mugitu behar dira eta ez belaunetatik.

Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantendu behar da.

Oinak ez dira uretatik irten behar. Goitik ikusita eskuak “S” formako mugimendu bat egiten dute.

Besoa kanpoko ibilbidea egiterakoan ukalondoa beti eskuaren gainetik joango da.

Eskua uretan sartzen denean saiatu ahalik eta gehien luzatzen.

Saiatuko gera gorputzaren posizioa horizontala izaten hau da ahalik eta “hidrodinamikoena” izaten.

Airea albotik eta ahotik hartzen da eta ur azpian aho eta sudurretik botatzen da. Airea hartzerakoan komeni da bi aldeetatik egitea. Horretarako modurik egokiena hiru besakadaro egitea da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 70: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

IGELA

Zangoen mugimendua igela baten mugimenduaren itsura hartzen du: Gorputza era bat luze dagoelarik; zangoek zuzen tolesten dira orpoak ipurdi aldera ekarriz. Hemendik eta ostikada baten bidez kanpoaldera ireki eta berriz elkartuko ditugu hasierako jarrera harturik.

Azpitik ikusita eskuen ibilbidea bihotz baten forma marrazten du.

Burua txandaka uretan sartzen eta ateratzen doa. Eskuak bular aldera bultzatzen dutenean burua aterako da airea hartzeko. Airea ur azpian askatzen da eskuak aurrerantz luzatzen diren bitartean.

BIZKARRA

oZangoak aldaka ingurutik mugitu behar dira eta ez belaunetatik.

o Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantendu behar da.

o Belaunak ez dira uretatik kanpo aterako. Behatz puntak apur bat baino ez dira kanpora aterako.

o Ostikada ez da oso sakona izango.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 71: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

oEsku-ahurra uretan kanpoaldera begira sartzen da. Behatz txikia uretan lehenik sartuaz.o Besoa aurrerantz luzatuta sartzen da eskua uretan. Besakada sorbalda paretik pasatzerakoan ukalondoa gutxi gora behera 90º tolestuta egongo da. Eskuaren ibilbidea izter aldean amaitzen da besoa luzatuta dagoelarik.

oBurua gorantz begira doa.

oSaiatuko gera gorputzaren posizioa horizontala izaten hau da ahalik eta “hidrodinamikoena” izaten.

oSaiatu zure ibilbidea zuzen mantentzen.

TXIMELETA

Zangoen bi ostikada ematen dira eskuen besakada bakoitzeko. Beraz ostikada bikoitza da. Zangoak aldaka ingurutik mugitu behar dira eta ez belaunetatik.

Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantendu behar da.

Goitik ikusita eskuak “sarraitzuloa” formako mugimendu bat egiten dute.

Besoak airetik aurrera eramaterakoan ez ditugu oso altu eraman behar; hobe ur azaletik gertu eramatea.

Gorputzak izurdearen uhin-higidura mugimendua

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 72: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

gogorazten digun mugimenduarekin desplazatzen da. Mugimendu hau aldakan hasten da.Besakada egiten dugun bitartean burua uretatik ateratzen da airea hartzeko. Eta uretan sartzen da eskuak berriz uretan sartu aurretik.Binaka jarri zaitezte eta txandaka luze bat igeri ezazue estilo bakoitzean. Laguna behatuko duzue, igeriketa estilo bakoitzean.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 73: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Behatutako ikaslea:

KROL Bai Ez•Zangoak aldaka ingurutik mugitzen ditu?•Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantentzen du?•Oinak uretatik atera gabe mantentzen ditu?•Eskuak “S” formako mugimendua egiten dute?•Besoaren kanpoko ibilbidean ukalondoa gainetik doa?•Eskua uretan luzatuta sartzen da?•Gorputzak posizioa “hidrodinamikoa” mantentzen du?•Airea bi aldeetatik hartzen du?

IGELA Bai EzZangoen mugimendua igela batenaren antzekoa da?Eskuen ibilbidea bihotz baten forma marrazten du?Burua uretan txandaka sartu eta ateratzen du?

BIZKARRA Bai EzZangoak aldaka ingurutik mugitzen ditu?Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantentzen du?Oinak uretatik atera gabe mantentzen ditu?Ostikada sakonegia egin gabe egiten du?Esku-ahurra uretan kanpoaldera begira sartzen da?Besakadan sorbalda parean ukalondoa (+/-)90º tolesten du?Gorputzak posizioa “hidrodinamikoa” mantentzen du?Ibilbidea zuzen mantentzen du?

TXIMELETA Bai EzOstikada bikoitza egiten du?Zangoak aldaka ingurutik mugitzen ditu?Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantentzen du?Eskuak “sarraitzuloa” formako mugimendua egiten dute?Besoak aurreratzerakoan ur azaletik gertu eramaten ditu?Gorputzaren mugimendua izurde batena dirudi?

GUZTIRA

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 74: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

9. Gaia: AEROBIKA

Aerobika musikaren erritmoa jarraituz burutzen den lan aerobiko bat da. Hau da oxigeno zorrik gabeko ariketa. Erresistentziaz gain, indarra, malgutasuna eta batik bat koordinazioa eta erritmoa lantzeko aukera eskaintzen digu.

1968. urtean Estatu Batuetako armadako mediku batek bere kideen erresistentzia garatzeko entrenamendu sistema bat garatu zuen. Bertan ariketa ezberdinak egiten ziren musikaren erritmoa jarraituz. Denbora gutxian mundu osora zabaldu zen.

Gaur egun modalitate ezberdinak aurkitu ditzazkegu: Aquagim (uretan egiten den aerobika), Spinning (bizikleta gainekoa), Step (plataforma gaineko aerobika), Aerokickboxing (airean emandako ostikada eta bestelako kolpaketak),.....

Aerobika esku hutsean egiteaz gain beste zenbait materialekin praktikatu daiteke:oPikekin.oMankuerna edo pisuekin.oGomekin.oStep.oBaloiako....... http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 75: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

MUSIKAREN EGITURA ERRITMIKOA.

Musika, erritmo erregularrez banatutako “kolpez” osatuta dago. Kolpea taupaden modura errepikatzen den soinua da. Kolpe hauei Beat izena ematen zaie.

Zortzi (8) Beat esaldi musikal bat osatzen dute, eta lau esaldik, bloke musikal bat. Beraz bloke bat 32 beat-ez osatuta egongo da.

Esaldi bakoitzaren hasierako kolpea besteak baino sendoagoa da eta azentua deitzen zaio.

Aerobikeko saio baten intentsitatea edo abiadura Minutuko Beat Kopuruaz adieraziko da (BPM). Hau 120 BPM eta 170 BPM artekoa izaten da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

8 Beat =Esaldi 1

4 esaldi =Bloke 1

Page 76: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Orain arte aerobikeko saioetan disko musika erabiliena bazan, gaur egun funky, hip-hop, salsa edo merenge bezalako erritmoak erabiltzen dira.

•Aukeratu gustuko abesti bat eta zenbatu duen Minutuko Beat Kopurua (BPM).•Horretarako lehenik musikaren taupadak edo kolpeak identifikatu beharko dituzu. Ondoren hamar segundotan musikak dituen beatak zenbatu beharko dituzu. Eta emaitza bider sei egin beharko duzu Minutuko Beat Kopurua lortzeko. Adibidez 20 x 6 = 120 BPM

TaldeaA AbestiaM Minutuko Beat Kopurua (BPM)

AEROBIK SAIOA.

Aerobikeko saio arrunt batek fase ezberdinak dauzka:

oBeroketa: 10 bat minutuz intentsitate baxuko ariketak eginez. oKoreografia pausuak ikasi: Landuko ditugun pausuak banan bana ikasiko ditugu.oKoreografia osoa egin: Aurrez ikasitako pausuak lotu egingo ditugu, koreografia osoa eginaz.oTonifikazio ariketak: Indarra eta malgutasun ariketak lantzen dira.oErlaxazioa: Erlaxazio ariketak.

Koreografia bat pausu sinpleez osatzen da. Pausu hauek oinen eta besoen mugimenduen konbinaketaz sortzen dira.

Pausuak ikasteko gomendagarria da lehenik hanken mugimenduak ikastea eta hondoren hauei besoena gehitzea. Batuketa hau mugimenduaren koordinazio maila areagotzen du.

Koreografia baten intentsitatea erabilitako pausuen araberakoa izango da. Hauek inpaktu baxukoak edo altukoak izan daitezke:

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 77: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

1. Inpaktu baxuko mugimenduak: Mugimendu hauetan momentu oro gutxienez oin bat lurrean egon behar du. Hau da ez dago saltorik, beraz lasaiagoak dira.2. Inpaktu altuko mugimenduak: Mugimenduko une batean bi oinak airean egongo dira. Hau da; salto bat suposatzen duten mugimenduak dira, beraz gogorragoak.

Gehienetan mugimendu bera inpaktu baxukoa edo inpaktu altukoa izan daiteke. Desberdintasuna pausua saltoarekin edo gabe egitean datza. Saio batean komenigarria izaten da inpaktu baxuko eta altuko mugimenduak tartekatzea.

AEROBIK-eko OINARRIZKO ZENBAIT PAUSU.

OINEN MUGIMENDUAK:

1.Martxa: Lekuan eta desplazamendurik gabe oinez ibiltzea.

2.Pausu aurrera: Hanka bat aurreratu eta berriz hasierako lekura eraman.

3.Ireki itxi: Hanka bat albo batera ireki eta ondoren bestea elkartu. Gero mugitutako azken hanka hasierako lekura ireki eta ondoren bestea elkartu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 78: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

4.Ostikoak: Hankarekin atzetik aurreranzko ostikada bat eman.1.Aldaerak : Ariketa hau ostikada aurrera, atzeraka edo albora emanez egin daiteke.

5.Atzetik gurutzatu: Hanka bat alboratu, bestea atzetik gurutzatu. Lehenengoa berriz alboratu eta bestea elkartu.

6.“V”: Oinek V bat irudikatuko dute lurrean; bi oinak elkarrekin daudelarik, oin bat diagonalean aurrera eta albora irekiko dugu. Ondoren bestea oina beste aldera irekiko dugu. Lehenengoa hasierako lekura itxi eta azkenik bigarrena.

7.Belaunak gora: Belauna flexionatu eta bular alderantz eraman.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 79: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

8.Orpoak atzera: Belauna flexionatu eta orpoa ipurdirantz eraman.

9.Bira: Oin bat bestearen aurretik pasa eta bestearen inguruan bira egin.

10.Makurtu: Hankak zabalduta belaunak flexionatu enborra zuzen mantenduz.

11.Korrika: Lekuan eta desplazamendurik gabe korrika egitea.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 80: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

12.- Penduloa: Hanka bat alborantz altxa eta hasierako lekura bueltatuko dugu. Hemen salto batez hanka aldatu eta bestea aldera errepikatuko dugu.

12.Jack jauzia: Aldi berean eta salto baten bidez bi hankak urrundu eta elkartu.

13.Twist: Jauzi eginez gerria biratuko dugu oinak alde batera eta besoak besterantz eraginez.

BESOEN MUGIMENDUAK:

1.Buru gaineko gurutzea: Besoak gurutze moduan luzatuak, buru gainean elkartuko ditugu.

2.Izara astindu: Besoak aurrerantz luzatuak, buru gainean elkartuko ditugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 81: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

3.Tximua: Beso bat albora luzatu eta bestea ukalondotik flexionatu eskua bularrean jarrita .

4.Txindata: Besoak albora luzatuak eta ukalondotik angelu zuzenean flexionatuak. Besoak bular aldean elkartu eta berriz banandu.

5.Aurrean gurutzatu: Besoak albora zabaldu eta aurrealdean gurutzatu goitik eta behetik, ondoren berriz zabaldu.

6.Popeye: Besoak aurrean luzatu eta txandaka ukalondotik flexionatu eta berriz luzatu.

7.Errebotetxoak: Besoak albora luzaturik errebote txikiak egin.

8.Biraketatxoak: Besoak albora luzaturik biraketa zirkular txikiak egin.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 82: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

Asmatu oinentzako hiru mugimendu. Eta aipatu inpaktu baxukoak edo altukoak diren.

Asmatu besoen hiru mugimendu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 83: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

•Sei kidez osatutako taldeka; Koreografia bat asmatu behar duzue.

•Gogoratu koreografia asmatzeko jarraitu beharreko pausuak:oMusika erabaki. Kontutan hartu Minutuko Beat Kopuruak gero eta gehiago gero eta nekagarriagoa eta konplikatuagoa.oAriketak asmatu edo aukeratu. Lehenik oinen mugimendua eta ondoren besoena. Ariketa guztiak ikasi.oAukeratutako ariketa edo pausuak elkartu. Komenigarria da pausuak modu progresiboan lotzea: A, A+B, A+B+C, A+B+C+D,.....oTaldekide guztiek menperatu arte landu. oKontutan hartu koreografia baloratzerakoan zein baldintza hartuko diren kontutan (Ikusi taula).oKoreografia prestatzerakoan utzitako tartean zer nolako lana egin dugun ere baloratuko da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 84: GORPUTZ HEZKUNTZA...Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute. oKarbohidratoak honela sailka daitezke: Poliki-poliki

TALDEKIDEAK

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Bai 1/2 Ez Koreografiaren iraupena minutu bat eta bi minutu artekoa da ? 1 1/2 0Erabilitako ariketa edo pausu guztiak ezberdinak dira ? 1 1/2 0Mugimenduak musikaren erritmora egokitzen dira ? 1 1/2 0Taldekideek espazioa erabiltzen dute ? 1 1/2 0Taldekideak mugimenduak sinkronizatuak egiten dituzte ? 1 1/2 0Koreografia koordinazio edo exekuzio aldetik konplexua da ? 1 1/2 0Lanean elementu originalen bat agertzen da ? 1 1/2 0

Prestatze lana probetxagarria izan da ? Guztiz3

Bai2

Gutxi1

Ez0

GUZTIRA