gorka fraileri tac azterketa egin diote, eta medikuaren jarrera salatu du

Upload: anonymous-pkp1jr

Post on 06-Jul-2018

222 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 8/17/2019 Gorka Fraileri TAC Azterketa Egin Diote, Eta Medikuaren Jarrera Salatu Du

    1/2

     

    Gorka Fraileri TAC azterketa egin diote, etamedikuaren jarrera salatu du

    Gorka Fraile preso gaixoari atzo egin zioten TAC azterketa Badajozeko ospitalean.Froga egiteko poliziek eskuburdinak kendu ostean, medikuak berriz ipintzekoeskatu izana salatu du, haren senide Ainhoa Sergiok kontatu duenez. "Jada urdurizegoen aurretik, eta horren eraginez, gehiago urduritu zen froga egitean".

    Urtebete da Fraileri minbizia topatueta ebakuntza egin ziotenetik.Hainbeste hiletan zehar frogarik

    egin ez izana salatu izan du presodurangarrak, eta azkenean, atzoheldu zitzaion eguna. Ebakuntzaegin ziotenean lez, bereganako jarrera salatu du oraingoan ere.Baina, ez poliziaren partetik,medikuaren aldetik baizik.Eskuburdinak ipinita egin behar izanzuen azterketa. 

    TAC azterketaren emaitzak pare batastera etor daitezke, Sergiok esanduenez. Orduan jakingo da Fraileondo dagoen, edo minbiziaberpizitu zaion.

    Bestalde, Fraileren aldekoplataformak azaldu du epaileakukatu egin diola Euskal Herrirahurreratzeko egindako eskaera,

    "asistentzia ona" eta baldintzakbermatuta dituela arrazoituta.

    http://anboto.org/durango/1462016008386

    Maiatza 2016 

    Telefónica 

  • 8/17/2019 Gorka Fraileri TAC Azterketa Egin Diote, Eta Medikuaren Jarrera Salatu Du

    2/2

    Badajozeko ospitaleko langileek Gorka Frailelarriki gaixo den presoari emandako tratua

    salatu nahi du Etxeratek

    Polizia-agenteek presoari makinan sartu aurretik kendu zizkioten eskuburdinak berriz jarri

    ziezaioten exijitu zion poliziari OBTA egiteko ardura zeukan medikuak.

    ETXERAT. Badajozeko kartzelan (750 km) den Gorka Fraile larriki gaixo dagoen presoetako batda, eta herenegun bertako ospitalera eraman zuen poliziak OBTA (Ordenadore BidezkoTomografia Axiala) bat egin ziezaioten, 2015eko martxoan diagnostikatu zioten mingainekominbiziaren jarraipena egiteko beharrezkoa. Eskuburdinak jarrita egin zuen bidai osoa presoak,baina makinan sartu aurretik kendu egin zizkioten; tomografía bat egiteko unean jokabidelogikoena. Horren aurka, OBTA hori egiteko arduradunak Fraileri berriro eskuburdinak jarriziezaioten exijitu zien poliziei. Ez Fraileren azalpenek, ez gelan polizia zaintza egoteak, eztatomografoan metalezko objektu bat sartzeko irregulartasunak ez zuten lortu medikuak exijentziahorretan etsi zezan. Azkenean, eskuburdinak jarri zizkioten berriz Gorka Fraileri. Kontrasterako

    beharrezkoa den bidea jartzea asko zaildu zuen horrek, presoari mina eta urduritasuna sorraraziz.

    Duela urtebete inguru interbentzio kirurgiko bat egin ziotenean, lesioaren erresekzioa burutuz,ospitale berean arazoak sufritu zituela gogorarazi nahi du Etxeratek. Arazoak ospitaleaningresatu bezain laster suertatu ziren, zaintza poliziaren aldetik. Ospitaleratu bezain lastereskuburdinez lotua izan zuten une oro, ebakuntza burutu arte. Gauez behin eta berriz trabatuzitzaion zaintza poliziaren aldetik bere atseden eta loaldia: mehatxuak, ahotsak, oihuak, kolpeakparetan...Polizia ebakuntza-gela bertan sartu zen, ebakuntza burutu arte han egonda.

    Elkarteak, OBTA arduradunaren etika profesional izpirik gabeko jarrera salatu nahi du.Beharrezkoa ez zen bidegabeko egoera bat eragin dio larriki gaixo den pertsona bati. Etxeratekezagutzen du kontsulta edo azterketa egoki bat egiteko eskuburdinak kentzea eskatzen dutenmedikuen jarrera, baina lehen aldia da kontrako egoera ematen dela. Zentzu honetan,europarlamentari talde batek egindako txostenean, tratamendu eta mediku kontroletara gaixodiren presoek duten sarbidearengatik europarlamentari horiek bereziki kezkatuak agertu direlagogoratzen dugu. Gorka Frailek jasandako egoerak kezka horretarako arrazoiak badirelaerakusten du.

    Sendiak zein abokatuek salaketa jarriko dute dagokion auzitegi eta organismoen aurrean. Euskalpreso politikoen senide eta lagunen elkartea den Etxeratek, bere aldetik, gure senidekartzelatuen eskubideak haien nahieran erabiliko dituzten edozein pertsona, kargu edo

    entitateren esku geratzea ez duela onartuko ziurtatzen du, eta hau zein beste egoerakzabaltzeko lanarekin jarraituko du, pertsona guztien giza eskubideen errespetua exijituz.

    Era berean, Etxeratek oroitarazten du aste honetan bertan Antsoaingo udalak Espetxeratzearindua exijitu duela Gorka Frailerentzat SAREk aurkeztutako mozio baten bidez, bere senide etakonfiantzazko medikuek dagokion osasun asistentzia berma diezaioten. Modu horretan, bereoinazea zein senide eta lagunena gutxitzeko. Akordioa Geroa Bai, EH Bildu eta IE Antsoainpuede alderdien botoei esker atera da aurrera. UPN eta PSNk kontra bozkatu dute. Horrez gain,Durangoko udalak ere joan den astean Fraile askatzeko eskatu zuen, presoaren sorterrikoplataformak aurkeztutako mozio baten bidez. EH Bildu zein EAJri esker aurrera atera da larrikigaixo den presoaren askatzea eskatu eta kartzela politika salatzen duen akordioa. PSE-EEk ezzuen mozioa babestu eta alternatibo bat aurkeztu zuen. PPk, ordea, ez zuen moziorik babestu,eta eskumena espetxe erakundeena dela adierazi zuen.