golgi aparatua

Download Golgi aparatua

If you can't read please download the document

Post on 08-Jan-2016

248 views

Category:

Documents

31 download

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Golgi aparatua. Sarrera. Zelula eukariotiko guztietan ageri da, salbuespen batzuk egon arren . Erretikulu endoplasmatikoaren eta mintz plasmatikoaren artean kokatzen da. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

  • Zelula eukariotiko guztietan ageri da, salbuespen batzuk egon arren.Erretikulu endoplasmatikoaren eta mintz plasmatikoaren artean kokatzen da. Erretikulu endoplasmatikotik etorritako molekulak (proteinak zein lipidoak) eraldatu, paketatu eta bere garraioa zuzentzeaz arduratzen da.

  • Golgi aparatua diktiosomez eratuta dago.Diktiosoma bakoitza zisterna deritzen egiturek osatzen dute. Zisternak molekulak eraldatzeko erabiltzen diren entzimez eratutako disko lauak dira. Zisternak lotura tubularren bidez daude lotuta euren artean.

  • Organulua besikulaz inguratuta dago, bere funtzioa betetzen laguntzen diotelarik. Oso egitura dinamikoa eta polarizatua du. Bi alde bereizten dira bertan: cis aldea eta trans aldea.

  • Cis aldeaTrans aldeaAlde ganbila da. Alde honetatik sartzen dira erretikulutik etorritako besikulak, hau da, trantsizio besikulak. Trantsizio besikulak erretikulu endoplasmatiko bikortsuaren mintzean sintetizatu diren proteinadun xixkuak dira. Besikula hauek Golgi aparatuaren kanpoko aldera eramango diren proteinak garraiatzen dituzte.

    Alde ahurra da. Trantsizio besikulen baitan dauden proteinak eraldatu ondoren, alde honetan kontzentratzen dira. Eraldatutako proteinak jariatze besikuletan batu daitezke edo lisosometara zein beste organulu batzuetara garraiatuak edo jariatuak izan.

  • Exozitosi besikulak: proteinak kanporatzen dituzte. Besikulen barruan proteinak daudelarik, mintz plasmatikoarekin elkartzen dira. Horrela, proteinak, zelulatik kanporatzen dira. Adibidez: B linfozito aktibatuek askatutako antigorputzak.Jariatze besikulak: besikula hauek ere zelulatik kanporatuak izango diren proteinak dituzte. Hala ere, hauek proteinak askatzeko prozesu hasteko seinale bat jaso behar dute. Adibidez: neuronetatik askatutako neurotransmisoreak.Lisosoma besikulak (vesculas lisosomales): besikula mota honek lisosometara doazen proteinak garraiatzen ditu. Adibidez: lisosometako proteasa digestiboak.

  • Bere funtzioa erretikulu endoplasmatikotik datozen proteinak garraiatzea, heltzea, metatzea eta jariatzea da. Lehenengo, erretikulu endoplasmatikotik Golgi aparatura proteinak dakarten trantsizio besikulak cis aldeko mintzarekin elkartzen dira, zisternetan bere barneko materia proteikoa jariatzeko. Ondoren, organuluaren cis aldetik trans aldera joaten dira proteinak besikulen bidez, eta bitartean, proteinek aldaketak jasaten dituzte. Azkenik, organulutik irteten diren proteinak hainbat lan egin ditzaketen besikulen baitan daude metatuta, inoiz ez beraiek bakarrik aske.

  • Zelularen mintz plasmatikoan txertatzen dira mintzaren osagai diren proteina edo lipido gisa.Exozitosia burutzen dute. Endozitosi bidez, bere materia proteikoa askatzen dute.Endosomekin fusionatzen dira, lisosomak sortuz.

  • Proteinak eraldatzeaz gain, Golgi aparatuak lipidoen garraioan eta lisosomen sintesian parte hartzen du eta besikulak erabiltzen ditu molekulak garraiatzeko eta metatzeko.