go en kale

29
GOENKALE SARRERA Lan hau egiteko aztergai izango dugun telesaila Goenkale izango da. Euskal Herrian oso ezaguna den telesail luzea da hau, pixkanaka guretik haratago ezagunagoa bihurtzen joan dena. Izan ere, dagoeneko 16 denboraldi daramatza antenan, eta urtarrilean 3000. kapitulua eskainiko digute. Munduan telesail gutxik daukate zifra hauei buruz hitz egiteko aukera. Lan hau egiteko Goenkale aukeratzean arrazoi nagusia, hasiera-hasieratik jarraitzen dudan telesail bat dela da. Hau da, 6 urterekin ikusten hasi nintzen eta oraindik ere ikusten jarraitzen dut. Beraz, nire bizitzaren zati txiki bat bada ere, Goenkaleri dagokio, betidanik izan baitut lotura bat telesail honekiko. Nahiz eta beste hainbat telesail ikusi eta jarraitu izan ditudan, ez dit beste inork Goenkalek beste engantxatu. Hala ere jakin badakit Goenkalek gabezia asko dituela eta akats ugari. Hori dela eta, iruditzen zait, badakidala era batean edo bestean zer espero dezakedan Goenkale-gandik, eta horregatik jarraitzen dudala ikusten. Nire ustetan, Goenkale kritikatu aurretik, hemendik zer jaso dezakezun onartu behar da. Lan honekin Goenkale era sakon batean aztertzeko aukera aprobetxatu nahi dut. Beti jarraitu izan dudan telesail honi buruz gogoeta asko egin dudan arren, ez dut inoiz modu serio eta formal batean egin, hori dela eta, lan hau egitea aukera polita dela iruditzen zait “hain ondo ezagutzen dudan” telesail honen nondik norakoak aztertzea.

Upload: ibon86

Post on 02-Dec-2014

127 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: Go en Kale

GOENKALE

SARRERA

Lan hau egiteko aztergai izango dugun telesaila Goenkale izango da. Euskal Herrian oso

ezaguna den telesail luzea da hau, pixkanaka guretik haratago ezagunagoa bihurtzen joan

dena. Izan ere, dagoeneko 16 denboraldi daramatza antenan, eta urtarrilean 3000. kapitulua

eskainiko digute. Munduan telesail gutxik daukate zifra hauei buruz hitz egiteko aukera.

Lan hau egiteko Goenkale aukeratzean arrazoi nagusia, hasiera-hasieratik jarraitzen dudan

telesail bat dela da. Hau da, 6 urterekin ikusten hasi nintzen eta oraindik ere ikusten jarraitzen

dut. Beraz, nire bizitzaren zati txiki bat bada ere, Goenkaleri dagokio, betidanik izan baitut

lotura bat telesail honekiko.

Nahiz eta beste hainbat telesail ikusi eta jarraitu izan ditudan, ez dit beste inork Goenkalek

beste engantxatu. Hala ere jakin badakit Goenkalek gabezia asko dituela eta akats ugari. Hori

dela eta, iruditzen zait, badakidala era batean edo bestean zer espero dezakedan Goenkale-

gandik, eta horregatik jarraitzen dudala ikusten. Nire ustetan, Goenkale kritikatu aurretik,

hemendik zer jaso dezakezun onartu behar da.

Lan honekin Goenkale era sakon batean aztertzeko aukera aprobetxatu nahi dut. Beti jarraitu

izan dudan telesail honi buruz gogoeta asko egin dudan arren, ez dut inoiz modu serio eta

formal batean egin, hori dela eta, lan hau egitea aukera polita dela iruditzen zait “hain ondo

ezagutzen dudan” telesail honen nondik norakoak aztertzea.

Page 2: Go en Kale

TESTUINGURUA

Goenkale Euskal Telebistaren lehen katean emititzen den telesaila da. ETB1, euskara hutsean

emititzen den lehen katea da. 1982An hasi zen emititzen; euren xede nagusia euskararen

normalizazioa zelarik. Orduz geroztik, telesailak, albistegiak, lehiaketak, iragarkiak,

mahainguruak, marrazki bizidunak... denetik emititzen dihardute, euskara hutsean. Kate

honetako programazioko saio arrakastatsuenak, Wazemank 2.0 eta Goenkale dira. (Iturria:

Wikipedia)

Goenkale telesailaren testuingurua ulertzeko beraz, kontuan izan behar dira ezaugarri hauek,

alde batetik, euskararen erabilera telebistan, eta bestetik, ETB 1-en audientziak duen perfila.

Euskarazko telebista betidanik dugun zerbait badirudi ere, oraindik ez dira 30 urte pasatu

berau sortu zenetik, hori dela eta, kontuan izan behar da hizkuntza honetan telesail bat

sortzeak suposatzen zuen erronka. Erronka horietako bat Goenkale izan zen orain dela

hamasei denboraldi. Hasiera batean hilabeterako kontratua egin zuten aktoreekin, baina

honen arrakasta ikusita luzatuz joan ziren, gaur eguneraino iritsi arte. Hasiera batean

egunean egunekoa grabatzen zuten Miramongo estudioetan baina pixkanaka, grabaketa

moduak eta lekuak aldatuz joan ziren. (Pedro Otaegi, “Euxebio”, 2009/11/18, Zarautz).

15 urtetan antenan dagoen telesail hau Estatuko zaharrena da, eta askoren ustetan, EITBren

identifikazio zeinu ere bilakatu da. Hala ere, Goenkale askoz ere gehiago badela esan

dezakegu: “Recordó la directora de producción de ETB, Maite Iturbe: "Con un equipo humano

de 120 personas, esta serie se ha convertido en una cantera para los actores vascos ya que,

más de 400 intérpretes han intervenido en alguno de sus capítulos". Eta hala da; ia euskaraz

dakiten aktore guztiak pasatu dira Arraldetik, eta horrela, Goenkale, aktore askorentzat

lorbide bilakatu da, batik bat gazteentzat. Aktore asko Goenkalegatik ezagunak egin dira,

beste asko, bertan hazi, eta gutxi batzuk, euren ibilbide profesionala ere telesail honetan

amaitu dute.

Goenkale 1994ko abuztuaren 25ean emititzen hasi zen, hasiera batean astean zehar egunero

emititzen zuten, astelehenetik ostiralera, baina 13. denboralditik aurrera, emisioak bikoiztu

eta astelehen eta astearte gauetara mugatu dituzte emisioak. Goenkaleren aurretik EITBk

ekoitzi zituen beste telesail batzuk ere, “Bi eta bat” esaterako, baita, Goenkale emititzen zen

garai berean beste batzuk ere “Jaun eta Jabe” edo “Balbemendi” adibidez. Beste hauek ere

arrakasta izan duten arren, Goenkalek duen sendotasuna ez du beste inork lortu, eta horren

erakusgarri dira bere hamasei denboraldiak.

Page 3: Go en Kale

1994 urte ingurua, telesailen garai oparoa izan zen Espainian. Horren erakusgarri daukagu,

besteak beste, “Cristal” Venezolako telesaila: “En España es a la fecha la telenovela mas

exitosa que se ha emitido, un fenómeno que movió análisis y debates sus actores luego de

cinco años de haber realizado la telenovela viajaron a ese país donde participaron en

comerciales, programas de TV, teatro en fin...”. Txirrindularitza lasterketak ere atzeratzeko gai

ziren, telesail hauen ordutegia ez aldatu eta audientzia pozik uzteko.

Baina oro har Goenkaleko gidoigileak ez dira sekula itxi. Ikuslearen gustuengana ahalik eta

gehien gerturatzen saiatu dira eta hori konpetentzia aztertuta ikusi dute. Kontuan izan behar

da urte guzti hauetan zehar Estatuan batik bat beste hamaika telesail sortu direla, eta

horietatik ere edan duela Goenkalek. Poliziei buruzko telesailek arrakasta zutela? Ba Arraldera

Ertzaintza iristen da, edota Medikuen telesailak jendeak atsegin duela? Ba medikuaren

kontsulta ere izango dute.

Beraz, Goenkale egiten hasi aurretik, argi zeukaten estatu mailan telesailek zuten arrakasta

itzela zela, eta nahiz eta ez zekiten euskal ikusleek nola hartuko zuten euskaraz egindako

benetako “kulebroi” bat, Espainian emititzen ziren telesailen ezaugarriak bildu eta eurena

sortu zuten. Elkarrizketa askotan entzun izan dugu, hasieran ez zutela inondik inora uste

horrelako arrakasta izango zuenik, eta pixkanaka aurrera egin dute, ia 3000 kapitulu egin arte.

Askoren ustez, telesail bat hainbeste luzatzea ez da egokia, nahiago dutelako amaiera duin

bat, gaur egun ikus ditzakegun gauzak ikustea baino. Baina Goenkalek aktoreak berrerabili eta

berpiztu egin dituen arren, ikuslegoak ikusten jarraitu du eta oraindik, aukera hauek onartu

dituen ikusle asko izaten jarraitzen ditu.

Goenkaleren estuingurua ulertzeko ere, hainbeste urte dituen telesaila izanik, ezin dezakegu

hasierakoa eta gaur egungoa zaku berean sartu. Izan ere, garaiak aldatu egin dira eta baita

ikusleak ere. Beti ere euskaldunentzat egindako telesaila dela kontuan izan behar da, baina ez

du adinen artean bereizketarik egin. Edozein adinetako jendeak ikusi izan baitu telesail hau

beti. Ez da jende-multzo jakin batera mugatu, muga bakarra euskara izan baita. Gainontzean,

faimilia osoarentzat egindako telesaila dela esan dezakegu. Telesail orotan bezala, hemen ere

denboraldi osoan zehar trama nagusi bat izaten da, pixkanaka garatuz joaten dena, baina aldi

berean, beste arazo eta gertakari asko izaten dira, eta hauek, adin guztietako jendea

nahaspilatzen dituzte. Horrek, ikusleari perfil jakin bat eman ordez, aniztasuna ematen

diolarik.

ETB1eko hasierako helburua euskararen normalizazioa zela kontuan izanda, Goenkalek

izugarrizko bultzada eman dio hizkuntzari. Itziar Gomez (aktorea, gidoigilea, aktore

zuzendaria, gidoi bateratzailea...) -ek iaz HUHEZIko Komunikaldiak saioan berretsi zuen

bezala, Goenkale, euskaraz izateaz gain, euskalduna da, kalekoa, etxekoa, gertukoa. Hori

horrela izatearen gako nagusietako bat, hizkera izan da beti, eta agian hori izan liteke

arrakastaren gakoa: naturaltasuna eta berehalakotasuna. Aktoreen bizipenak gertu-gertutik

Page 4: Go en Kale

jarraitzen ditugu eta hori ez da, inondik inora, gertatzen diren gauzengatik gertatzen,

kontatzeko moduagatik baizik. Beraz, testuingurua aztertzeko orduan, kontuan izan beharreko

kontuak hauek dira; euskararen normalizazioari bultzada handi bat emango zion telesail baten

gisa hasi zen emititzen, eta hori oraindik ere mantentzen da. Hala ere, garaiak asko aldatu

dira, eta Goenkale horretara aldaketetara moldatu da: teknologia aurrerapenak, gai sozialak,

pertsonen arteko harremanak etab. Hori ikus dezakegu dekoratuetan bakarrik: urte askotako

kioskoa estetika zentru bihurtuta adibidez. Baina Arraldeko identitate ikurra den Boga-boga

taberna berriz, zutik mantendu dute, eta Olatz Beobide-ren esanetan, horrek Goenkalek

diraun bitartean zutik mantenduko du).

Hein handi batean esan dezakegu, garaietara egokitzen joan den telesaila izan dela,

denetariko gaiak landu dituela (askotan esan ohi da, horrelako gauzak Goenkalen bakarrik

gerta daitezkeela). Goenkale fikziozko telesaila denez, benetako kulebroi bat egin dutela esan

genezake, eta gertakizun asko eta asko, gertaezinak direla. Pertsonaiak berpizteetatik hasita,

aktoreen birziklapenera iritsi dira, horregatik, Goenkale jarraitzeko, ikusleek horrelako

ezaugarriak onartzea ezinbestekoa da.Bestalde, kalitatezko bizipenak ere ikusi ahal izan dira

tarteka; adibidez “El acorazado Potemkin” pelikulako pasartearen simulazio bat, denboraldi

baten azkenengo kapituluan.

“Telesail oro da bere garaiaren emaitza”. Goenkale ez da salbuespen bat, baina ezin dezakegu

garai konkretu batean finkatu. Hasi zenetik hona garaiak ere aldatu egin direlako, egoera

soziala, politikoa, ekonomikoa. Azken urteotan adibidez, bikote banaketak, istripuak,

adopzioak, familia hausturak, udaleko proiektuen porrotak, krisia... izan dira hizpide

Goenkalen. Hasieran berriz, ugariagoak ziren droga arazoak, gaixotasunak eta maitasun

istorioak. Baina beti gailendu diren gaiak izan dira Goenkalen: Egunerokotasuna eta familia,

denboraldi guztietan nahiz eta beste hainbat gai jorratu, bi arlo hauek bere txokoa izan duten

beti; hausturak direla, ezkontzak, jaiotzak etab.

Hasieratik hona gauzatutako aldaketa nabarmenetako bat da, besteak beste, garaira

egokitzen egiten duten saiakera: Gaur egun krisi hitza ia kapitulu guztietan entzun dezakegu,

Saharako haur bat dago Arralden, zeinek bere bizitza kontatzen duen oso modu umoretsuan,

baina audientziarekiko izaera hezitzaile batekin. Durangoko azoka, Zorion Perfektua film-a

edota Bertsolari Txapelketa bezalako gertakari kultularak ere beren txokoa dute Goenkalen,

euskarari bultzakada bat emateaz gain, errealitate kutsu handi bat ere ematen diotelarik

telesailari.

Aldaketarik izan ez duen kontua da adibidez egunerokotasunaren arloa izan da. Goenkalen

hamar urte baino gehiago pasatu dira, hamar urtetan denetik ikusi dugu, baina gertatutakoak

gertatuta, eguneroko bizitzak aurrera jarraitzen du beti. Izan ere, kapituluak normalean bi edo

hiru egun ezberdinetara mugatzen dira, eta horrela osatzen da denboraldi osoa: egunak joan,

egunak etorri. Bien bitartean trama nagusiak eta beste hainbat kontu garatzen joaten dira,

Page 5: Go en Kale

baina beti ere euren “kotidianitatea” apurtu barik.

Zaila da esatea ea Goenkale bere garaira egokitu den edo ez, baina argi dagoena da

behintzat bere saiakera egin duela, eta nabarmen gainera. Egokitze honetan azpimarragarria

deritzot aipatzea, audientzia gaztetzen ere saiatu direla. Horretarako garrantzia berezi bat

ematen die gazteen bizipenei eta arazoei. Gertakizun hauek, pertsonaiak, gazte euskaldun

askok bizi ditzaketen egoeretan jartzen dituzte eta horrek aktualitatea ematen dio telesailari.

Ez soilik ikusle gazte baten ikuspuntutik, edozein adinetako ikusleri ere. Gainera gure

gizartean helduek gazteekiko duten ikuspuntua ere nolakoa den ikus dezakegu Goenkalen.

Azpimarratu beharra dago, Goenkalek beste telesail baten jaiotzea ahalbidetu zuela.

Arraldeko gazteak Donostiara abiatu ziren, ikastera, eta horrek Goenkaleren ondoren (gerora,

aurretik) Hasiberriak telesaila sortarazi zuen. Arraldeko gazteekin batera, beste aktore batzuk

ere gehitu ziren eta Donostiako ikasle-bizitza erakusten zuen telesail bat sortu zuten 2001ean.

Telesail hau ere “kulebroi” bat zen, baina batik bat gazteez osatutakoa. Hala ere, Donostiara

joandako Arraldetarrek ez zuten guztiz euren herriarekiko, eta ondorioz, Goenkalerekiko

harremana guztiz eten.

Goenkalek hartzen dituen erronka berritzaileei dagokionez, ezin diezaiogu arrikatu egiten

duen telesail bat denaren balio erantsia ezarri. Oro har, tendentziak jarraitzen duen telesail

bat baita Goenkale. Hasierari erreparatzen badiogu argi dago; “Estatuan arrakasta zer duen?

hori egingo dugu guk, baina euskaraz”. Horrela laburbildu genezake Goenkale sortu zutenen

oinarria. Hala ere, argi dago hori ez dela nahikoa izan arrakasta lortzeko, eta benetan zerbait

berezia izan behar duela, oraindik antenan jarraitzeko. Hizkuntza? Aktoreak? Jorratzen diren

gaiak?

Page 6: Go en Kale

PERTSONAIAK

Goenkalek bere ibilbidean zehar jorratu dituen gaiak denetarikoak izan dira, baina hasieratik

ona aldaketa nabarmen bat izan da. Esate baterako, hasierako kapitulueen hasierako abestia

askotan aldatu da, baina lehenengoak, telesailaren nortasuna definitzen zuen letra zuen:

“Goenkalek oilategia dirudi eta Lasa anaiak elkarri mokoka bizi dira”, “Egunetik egunera

Lasatarren hitza gera, hemen bilduko gera, bi oilar arroen legera...”. Horrelakoa zen Goenkale

hasiera batean eta horretara mugatzen zen bere testuingurua. Arralde izeneko kostaldeko

herri txiki batean familia bat bizi zen, Lasatarrena; lehengusuak, ilobak, aitonak, izebak, anaia

ezkutuak, maitaleak... denetik osatzen zuten familia bitxi hau, baina pixkanaka herritarrak

gehitzen hasi ziren, eta tabernak, hotela, farmazia, kioskoa, komisaria, elizako sakristia,

okindegia, inmobiliaria, paper-denda, medikuaren kontsulta, bulegoak, Mendiarrain enpresa,

ileapaindegia, liburutegia, gazte-lekua, bideo-kluba, Ontziola, txakolindegia... denetik izaten

hasi zen Arralde. Kontuan izanda herri bat sortu zutela (Amaru alboko herria askotan aipatzen

dute, baina ez da sekula azaldu), eta aldaketak egiten joan direla urteotan, aktore berrien

etorrerarekin batera aldaketa hauek ez dira bortitzak izan eta ikusleari modu egokian azaldu

izan zaizkiola beti esango nuke. Beraz esan daiteke, pertsonaiek eta jorratutako gaiek, zerikusi

zuzena daukatela.

Aktoreei dagokionez, iaz arte Goenkalek iraun duen artean jarraitu zuen pertsonaia bakarra,

Maria Luisa Galardi-rena zen (Kontxu Odriozola, Azpeitia). Iazko otsailean hil zen pertsonaia

honek izugarrizko eragina izan du beti telesailean, dneboraldi batzuetan beste batzuetan

baino indar handiagoa izan duen arren. Heriotza honek ikusmin izugarria piztetik,

egunkarietako paperak betetzeraino iritsi zen. Oso oihartzun handia izan zuen Euskal Herrian,

Page 7: Go en Kale

benetan, Goenkale-ri mugarri bat jartzen ziolarik. Askok zioten Maria Luisaren heriotzarekin

batera Goenkaleren gainbehera ere bazetorrela, baina momentuz ez da horrelakorik gertatu.

Maria Luisa Galardi edo Arralde, sortutako leku eta pertsonaiak dira, baina Goenkalek izan

duen dimentsioaz jabetzeko, ikus dezakegu nola izen hauek Wikipedian, Facebook zein beste

txoko askotan topa ditzakegula hauek. Maria Luisa Galdardi, amona, izeba, ama, maitale,

gaizto, adeitsu, lagun, ero, pobre, aberats... modu askotan ikusteko aukera izan dugu 14

denboraldietan zehar, hori dela eta, Goenkaleren pertsonaiak aztertzea, Maria Luisa aztertu

gabe, ez luke zentzurik izango.

Pertsonaia motei dagokionez, badaude luzaroan aritu izan direnak, baina papel xume bat

izanik. Denboraldi batzuetan protagonismoa hartzen zuten bezala, beste batzuetan oso gutxi

azaldu izan dira, horietako bi dira esate baterako, Joseba medikua (Kiko Jauregi) edo Imanol

Muruzabal (Iñaki Perurena). Horrelako pertsonaiek zer esan handia eman dute Goenkaleren

ibilbidean zehar, eta beraz, deskribatzeko beste pertsonaia bat izango da Imanol.

Aurretik aipatu dugu aktore gazte askoren estreinu lekua izan dela Goenkale; esate baterako

Barbara Goenaga (Ainhoa) edo Miren Ibarguren (Idoia). Baita gazteen inguruko telesail bat

sortu zutela Goenkaleren bitartez (Hasiberriak). Aitor, Ainhoa, Teresa, Miriam, Mimi, Helene,

Olga, Julen, Asier, Itsaso, Maialen, Tomax, Ikerne, Lukas, Unai, Iosu, Tximista, Iker, Jone, Jon,

Kepa, Arrate, Alex, Mirari, Kevin... koadrila ederra pasa da Arraldetik, batzuk bizpahiru

denboraldi egon izan dira, Mimi esaterako, “saltoka” joan-etorri ibili da, gaztea zela ezagutu

eta emakume ezkondo bihurtu dela ikusteko aukera izan dugu. Baina benetan gazte

errebeldearen papera izan duen pertsonaietako bat Asier Oruesagastik egiten duen Kevin

Iturriaga-rena izan da. Azken bost urteotan Arralden dago eta bere pertsonaia nahiz eta ez

den oso protagonismo handikoa, bere irudiak zer esan ugari eman du beti: errebeldea,

maltzurra, erreformatorio batean egondakoa, gurasorik gabe hezitakoa, makarra... horrek

ikusle helduarekiko izaera hezitzaile bat izan duela ere esan genezake.

Azkenik, beste pertsonaia garrantzitsuenetako bat Leonor Cárdenas-ena da (Ainhoa Aierbe).

Goenkaleren 6. denboraldian (ez da datu zehatza) iritsi zen Arraldera Kubatik eta orduztik

hona gauzak izugarri aldatu dira. Pertsonaia honek ere zer esan asko eman du, eta indartsu

sartu zen telesailean. Maria Luisaren heriotzaz geroztik, bera da Arralden pisu handienetakoa

duen pertsonaia garrantzitsuenetako bat. Bere paperak ere eboluzio bat izan du eta horren

lekuko izan gara ikusleok. Garapen honek, pertsonaia berarengan ere eragina izan du eta hori

ikusteko aukera izan dugu.

Goenkaletik bostehun aktore baino gehiago pasatu dira eta oso zaila da horietariko lau soilik

aukeratzea, baina zalantzarik ez dagoena da, benetan aktore hauek ikusle asko eta

askorengana iritsi direla. Horren erakusle da adibidez, honako kasua: “Cuando en la serie fue

secuestrado un niño, vecino de Gernika en la vida real, ETB recibía llamadas de ciudadanos que

decían haberle visto en esa localidad y criticaban la incompetencia de la Ertzaintza.”

Page 8: Go en Kale

-MARIA LUISA GALARDI

-

Maria Luisa Galardi Goenkalen hasieratik lanean hasi zen pertsonaietako bat da. Iazko otsaila

arte bera izan da telesailean denbora gehien lanean jardun duen pertsonaia. Bere presentzia

beti izan da protagonismo handikoa, eta hori dela eta, bere inguruan hainbat jarrera ezberdin

ezagutzeko aukera izan dugu hamar urte baino gehiagotan.

Goenkaleko “erregina” bezala deskribatu genezake azken aldiko denboraldiei erreparatuko

bagenie; ez baitzegoen Arraldetarrik, Maria Luisa ezagutuko ez zuenik. Oro har bere jarrera

maltzurra, jenio bizikoa, ausrta eta gogorra dela esan genezake, baina aldi berean, bihotz

onekoa dela erakutsi izan du gehienetan. Bere adinaren inguruan, 65 urte inguruko

emakumea dela esan genezake, beraz, hasi zenetik 2008 arte, 55 eta 65 urte inguruko adina

duen emakume baten papera egiten zuela Kontxu Odriozolak esan dezakegu.

Joxe Mari Lasa-ren (Mikel Garmendia) emazte bezela hasi zen Goenkalen, Boga-Boga

tabernako nagusi bezala. Hasiera batean bi semeren ama zen, Xabier eta Gaizkarena, baina

urte batzuk beranduago Julia Bilbao alaba ere bazuela jakin ahal izan dugu.

Hasiera batean bere lagun taldea euren adineko Hortentsi (Arantxa Gurmendi), Margari (Maite

Bastos), Xatur (Abelin Linazisoro) eta Euxebio (Pedro Otaegi) ziren, eta euren arteko

harremana ona zen orokorrean. Hala ere, Maria Luisak lagunak izateaz gain, etsaiak ere

bazituen, eta horietako garrantzitsuena, Leonor Cárdenas izan da.

5. denboraldian Joxe Mari Lasa-ri loteria tokatu eta Kubara alde egin zuenean, Leonor

Cárdenas ezagutu eta berarekin itzuli zen Arraldera. Orduz geroztik ezin zuten elkar ikusi eta

herritar gehienak Leonor edo Maria Luisaren alde posizionatuta zeuden. Hala ere, 2005ean

adiskidetu egin ziren Maria Luisa eta Leonor. Denboraldi bat haserre zeudela amaitu zen aldi

berean, ikuslearen sorpresa handia izan zen ondorengo denboraldia adiskidetuta hasi zutela.

Horrek benetan eragin handia izan zuen, eta denboraldian zehar ikusi ahal izan genuen

adiskidetzearen arrazioa zergatik izan zen.

Maria Luisaren bizitza ez da inondik inora erraza izan, bi seme galdu zituen, senarra ere bai,

eta horrez gain, bere ondasunekiko interesagatik jende asko gerturatzen zitzaion. Horietariko

batzuk izan ziren Isaias Murua eta Estefania bere etsaiak. 2002. urtea oso gogorra izan zen

Maria Luisarentzat: Boga-Boga utzi behar izan zuen, semea eta senarra galdu zituen, beste

Page 9: Go en Kale

semea psikiatriko batean ingresatu zuten... eta bera, bere buruaz beste egiten saiatu zen.

Maria Luisa hiltzaile, ezkongai, maitale... fase desberdinetan ikusteko aukera izan dugu.

Ikusleari gorrotoa transmititu dio, maitasuna, “kariñoa”... baina orokorrean, Maria Luisaren

bizitza bi zatitan banatu genezake: Boga-Boga taberna utzi behar arte gertatutako guztiak

osatuko zuen lehenengoa, eta orduz geroztik gertatutako guztia, bigarrena izango litzateke.

Izan ere, bigarren zati horretan berriz ezkontzen da eta ezagutzen ez zuen familia bat

topatzen du, aspaldi batean izan zuen alaba bat ezagututa. Hori dela eta, hor bere bizitza

zeharo aldatzen da eta beste bizimodu berri bat hasten du Maria Luisak.

Txakolindegian bizi da eta ordura arte bere etsaia izandako Leonor-ek Boga-bogaren jabetza

hartzen du. Goenkaleko beste pertsonaietako bat hiltzera iristen da, baina ez du inoiz kartzela

zigorrik ordaintzen, erakusten duen zintzotasunagatik. Bere heriotzaren aurreko hilabeteetan,

Maria Luisa inoiz ez bezala ikusten dugu; bereziki maitakor, kezkatuta, eta gauzak zintzotasun

handienarekin egiten. Horregatik, ikusleei aho zapore ona utzita hiltzen dela esan genezake.

Maria Luisa Galardiren heriotzak izugarrizko eragina izan zuen Euskal Herrian, izan ere,

telesaila noizbait ikusi duten guztiek ezagutzen dute pertsonaia hau, hasieratik egon den

protagonista nagusienetako bat izan zelako bera.

-IMANOL MURUZABAL

Maria Luisa “betidanik” egon den pertsonaia bat izan den bezala, oso modu ezberdinean

Goenkalen sartu zen pertsonaia da, besteak beste, Imanol. Iñaki Perurena harrijasotzaileak

ematen dio bizia pertsonaia honi eta luzaroan Goenkalen badarama ere, gaur egun, noizean

behin azaltzen den pertsonaietako bat besterik ez da. Hala ere, bere ibilbidea malkartsua dela

esan genezake, denboraldi batzuetan besteetan baino indar eta protagonismo handiagoa izan

baitu.

Hasieran indartsu sartu zen telesailean, Arraldera familiarekin batera iritsi zirelarik: Familiako

Page 10: Go en Kale

aita zen bera, emaztea Lourdes (Ane Albisu), eta hiru seme alaba zituzten: Ander (Jone

neskalagun gormutua), Iratxe eta Jon. Mendiarrain izeneko enpresaren jabe zen eta herriari

lana eman zion fabrika bihurtu zen, bertako pertsonaia asko ere bertan hasi zirelarik lanean,

adibidez, Sara (Anabel Arraiza). Hala ere, dena ez zen ondo joan Imanol-entzat eta alargundu

egin zen, emaztea gaixotasun baten ondorioz hil baitzen.

Hala ere emakumeak beti izan ditu gertu eta gerora, Itziar Gomez aktorearekin harreman bat

izan zuen, ezkontzera iritsi zirelarik. Ordurako seme alabak ere heldu egin ziren eta Arraldetik

joanda zeuden. (Alaba, Hasiberriak-en hasi zen lanean). Garai honetan zehar protagonismo

handia izan zuen Imanolek eta oro har familiako kide guztiek. Hala ere, pixkanaka bakarrik

geratuz joan da eta momentu bat iritsi zen, non egunero azaltzen zen pertsonaia izatetik,

tarteka agertzen zen pertsonaia izatera pasa zela. Gainera, bere agerraldiak geroz eta

gutxiago ziren bezala, bere inguruko jendea ere joaten hasi zen eta bere bizitza pertsonaleko

esparrua alde batera geratu zen. Hartara, Imanolen inguruko bizitza pribatuari garrantzia

kentzen joan ziren eta nolabait, bere bizitza “profesionala” soilik agertzen zaigu Goenkalen.

Hala ere, nahiz eta bere bizitza pertsonala alde batera utzi, horrek ez du esan nahi

pertsonaiak trama nagusian indarra galtzen duenik, izan ere, Imanol beti izan da enpresa

gizona, arartekoa, zinegotzia, alkatea... hori dela eta, gai askotan bere presentziak eragina

izaten du eta sarritan bere erabakiak berebizikoak izaten dira.

Egun herriko alkate ohia da Imanol, eta enpresa gizona izaten jarraitzen du. Bere enpresa ere

jada ez da azaltzen baina oraindik horren inguruan mintzatzen dira. Bere betiko ezagunak

diren pertsonaia batzuekin azaltzen da tarteka, baina eguneroko bizimoduari kolore pixka bat

emateko bakarrik. Hau da, oso noizean behin kalean norbaitekin topo egiten duenean, edota

Bogan zerbait hartzen ezagunen batekin elkartzen denean.

Laburbilduz esan dezakegu beraz, Imanol urte askotan Goenkalen ari den pertsonaia den arren,

denborarekin bere presentzia murriztuz joan dela, baina bere garrantziak oraindik eragina duela

kontuan hartuta. Izan ere, oso pertsona prestu eta jakintsu moduan azaldu izan zaigu beti Imanol,

eta gaur egun ere, bere erabakiek Arralde osoan eragiteko ahalmena dute.

-KEVIN ITURRIAGA

Page 11: Go en Kale

Goenkalen orain dela urte batzuk apustu bat egin zutela aipatu dugu aurretik, hau da, gazteen

tramei garrantzia gehitzea, eta hartara, euren prensentzia zabaldu eta areagotzea. Garai

harta, orain dela 4 urte gutxi gora behera, iritsi zen Arraldera Kevin Iturriaga. Erreformatorio

batetik irtendako gaztea da Kevin, bere bizitzan zehar asko sufritu duena, eta bizitzaren

zailtasun guztiei berak bakarrik aurre egin behar izan dion mutila. Asier Oruesagasti aktoreak

berak, Kevin horrela definitzen du, kalean asko ikasitako bihotz oneko gazte bat bezala. Eta

hala da. Hasiera batean Goenkaleko pertsonaia guztiak berekiko prejuizio batekin jokatzen

dute, izan ere, erreformatorioan izandakoa da bera eta horregatik soilik, baztertu egiten dute.

Kevinek hasieran lagun bakarra izaten du, Alex, erreformatorioan ezagutu duen familia

esanguratsu bateko semea. Alexek bere alde guztia egiten du eta Kevinek benetan eskertzen

dio hori. Horrelako egoeretan ohartzen hasten da ikuslea benetan Kevin oso bihotz oneko

gaztea dela, asko sufritu duena eta benetan maltzurkeririk gordetzen ez duena.

Horrela ikuslearen enpatia irabazten du berehala Kevinek eta hasieran bi egunetan azalduko

zen pertsonaia izatetik, Arraldetar bat gehiago izatera pasatu da. Hasiera batean lagunak

beste zituen etsaiak, baina poliki-poliki guztiak lagun bihurtu dira, eta horretan paper

garrantzitsua izan du Kevinek, edonor barkatzeko gai baita.

Gazte oro bezala berak ere bere maitasun istorioak izan ditu, baina guztiak gaizki atera

zaizkio. Lanean hasi, lagunak egin, gauean atera... edozein gaztek egiten dituen gauzak

egiten ditu Kevinek. Esan dezakegu, bere itxura “makarra” horretatik haratago gazte arrunt

bat aurkitzen dela, baina beti ere bere iragana oso presente izango duena, sufritu duen

guztiagatik.

Kevinek denboraldia bere orokortasunean hartzen badugu, ezin dezakegu esan garrantzia

handia izan duenik trama nagusian (oro har gazteek trama nagusiaren paraleloa den beste

istorio bat bizi dute), baina bere inguruan gauza asko ezagutzeko aukera izan dugu eta gaur

egun bere bizimodua finkatuta duen gazte bat bakarrik da, lagunen laguna eta Atxuri

tabernaren ardura daramana.

Bestalde, bere bizimoduak ere bueltak ematen ditu, eta badirudi, egungo denboraldian atzera pauso

handi bat emango duela, izan ere, kotxe bat lapurtzen saiatu ziren (gogoz kontra) bera eta bere

lagun bat larunbat gau batean, eta horrek milaka buruhauste sortuko dizkio Kevini.

Page 12: Go en Kale

-LEONOR CÁRDENAS

Leonor Cárdenas (Ainhoa Aierbe) Kubatik iritsi zen Arraldera, Goenkaleren bosgarren

denboraldian. Joxe Mari Lasa ezagutu zuen han eta bere bitartez Goenkalera iritsi zen. Kuba

bezalako Amerikako herrialde horietatik etortzen diren emakumeen ispilu izan zen hasiera

batean Leonor, baina gerora, herrian finkatu egin zen eta bertan geratu, gaur arte. Gainera

bere familiako kide batzuk ere etorri izan dira Arraldera, bere ama esate baterako, edo bere

iloba, Itsaso, oraindik ere telesailean lanean jarraitzen duena.

Hasiera batean Boga-Boga tabernara iritsi zen, Maria Luisaren zorigaitzerako. Elkar ezin zuten

ikusi eta horrek ia herria bi zatitan banatzerainoko eragina izan zuen Arralden. Euren arteko

gorrotoa mugagabea zen eta Maria Luisak Leonor-i bizitza ezinezkoa egin zion.

Leonorrek Arraldera kolore eta haize berriak ekarri zituela esan genezake. Bere hizkerak eta

janzkerak jende asko aztoratu zuen, baina ia jende gehienaren maitasuna eta laguntasuna

irabazi zituen berehala. Nahiz eta Maria Luisak urte dezente pasa harte, ez zuen bere

laguntasuna onartu.

Denbora pasa ahala Leonorrek Arralden geratzea erabaki zuen eta pixkanaka bere burua

bertan finkatuz joan zen, nolabaiteko bizimodu berri bat eraikiz. Arraldera ezkondu zen

Koldorekin (Iñigo Larrinaga) eta bertan geratu da betiko. Bere pertsonaiaren barrenean

garapena ikustea erraza da, izan ere, bere janzkera hasiera batean Kubakoa bazen ere,

pixkanaka hona moldatuz joan zen, eta bere hizkerari dagokionez ere, denbora pasa ahala

geroz eta euskara hobeagoa egiten du. Aurtengo denboraldia da, pertsonalki, aldaketa gehien

nabaritzen zaion denboraldia. Izan ere, inoiz ez bezala, jada ez zaio azentorik ere nabaritzen

hitz egiteko orduan.

Leonorren ibilbidean ere gora behera handiak izan dira, baina benetako mugarri bat izan zena

Maria Luisarekin adiskidetzea izan zen. Hau gertatu eta denbora gutxira Maria Luisa hil egin

zen eta bere ondasun guztiak Leonorren esku utzi zituen. Arralden honek izugarrizko

oihartzuna izan zuen baina gaur egun ere, oraindik Leonorrek Maria Luisarekiko duen kariñoa

eta errespetua mantentzen duela ohar gaitezke, nahiz eta hasierako garaietan Maria Luisak

Leonorri sekulakoak egin zizkion.

Maria Luisaren heriotzaren ondoren eta bere ondasun guztiak bere esku geratu zirela,

Leonorrek nolabait Maria Luisak Arralden zuen garrantzia ere irabazi du hein handi batean:

bere negozioak berak jarraitzen ditu, eta azken finean, oinordekoaren papera egiten du. Hori

dela eta, esan dezakegu, Leonor Maria Luisaren erreleboa dela Arralden egiten dituen kontuei

dagokionez (arlo profesionalean batik bat), eta aspaldi batean euren artean izandako liskar

guztiak, jada ahaztuta dituztela.

Page 13: Go en Kale

GAIAK

Begibistakoa da horrelako luzeera duen telesail bateko gaiak oso aniztasun handikoak izan

behar direla. Bestela, ez dagoela biderik telesail batek aurrera jarraitzeko horrenbeste

denboran zehar. Gai batzuk Goenkaleren ibilbide guztian zehar errepikatzen diren bezala,

beste batzuk askoz ere aktualagoak dira, eta horren arteko nahasketaren bitartez egiten da

Goenkale.

Bere iraupen luzearen sekretua, gaiak, hizkera, gertutasuna... zer den galdetzean, bakoitzak

Page 14: Go en Kale

bere erantzun eta iritzi propioa izan dezake baina argi dagoena zera da; gaiak gustuko ez

baditu audientziak ez dituela ikusiko. Hori dela eta, Goenkalen jorratzen diren gaiak, aldez

aurretik ondo pentsatutako gaiak direla da. Esate baterako, estatuan egiten diren telesail

batzuk hartzen ditu eredu, eta horien artean arrakasta dituzten detaileak atera, hala nola,

polizien eta medikuen presentzia. Bestetik, bizitza errealari erreparatuz eta batik bat arlo

sozialari dagozkion gaiak jorratzen ditu, esate baterako, proiektu publikoak edota adopzioak.

Baina ildo tradizionalari ere beti eusten dio Goenkalek eta hori lortzen du, denboraldi

guztietan familiako kontuak, maitasun istorioak edota egunerokotasuna sartuta bere

kapituluetan. Hasierako kapituluak oso kostunbristak zirela esan genezake hortaz, familia

istilu eta maitasun istorioetara mugatzen baitziren Goenkalen lantzen ziren gaiak. Baina

pixkanaka, tramak egokitzen joan dira, eta nolabait, ikusleak zer ikusi nahi duen, hori ematen

saiatu direlarik.

Gaur egun pil-pilean dauden gaiak izan daitezke adopzio internazionalak, emigrazioa, zein

homosexualitatea. Gai hauek Goenkalen lantzen dira, eta askotan, kutsu hezitzaile bat

ematen die horrelako arloei. Ikuslea ere informatzeko balio dutelarik. Esate baterako gaur

egun Hamudi izeneko mutil saharar bat dago Arralden eta berak bere adineko lagunei

irakasten die Saharan nolakoa zen bere bizimodua.

Adopzio internazionalekin jarraituz, Milena-ren (Ziggy Docherty) kasua izan zen

esanguratsuena. Koldo eta Leonorrek luzaroan borrokatu behar izan baitzuten Errusiako haur

bat adoptatzeko, eta hori lortzeko tramiteak benetan zailak izan ziren. Benetan gertatzen

direnak bezalakoak. Ez zituzten gauzak inoiz erraz izan, baina hainbeste borrokatu ondoren,

azkenean lortu zuten haurra adoptatu eta Arraldera ekartzea. Adopzioaren kontu horretan ez

ziren soilik adopzio aurreko tramiteetara mugatu, oraindik ere, haurra telesailean baitago eta

urteetan zehar, adoptatua izatearen kontua eramatea, ez delako erraza izan. Guzti hori era

egokian erakutsi duela Goenkalek iruditzen zait, nahiz eta tarteka kulebroi tankera hartzen

zuen, ama biologikoa azaltzen zenean batik bat.

Baina esan bezala Milena-ren kasua ez da adopzio internazionala eman den kasu bakarra.

Gaur egun adopzioez gain, herrialde behartsuenetatik haurrak ekartzeko beste hainbat modu

baitaute, eta horietariko kasu bat da, ebakuntzaren bat edo tratamenduren bat behar duten

haurrak etxera ekarri, eta behin guztiz osatuta daudenean, euren herrialdetara bueltatzen

dituzten familiena. Aurtengo denboraldian Saharatik ebakuntza bat egitera ekarri duten

Hamudi haurra dago Arralden eta horrek ere, gaurkotasun kutsu bat ematen dio telesailari.

Hasiera batean Arralde herri kostunbrista, txiki eta itxi bat zen bezala, gizartera egokitzen

jakin duten herritarrak direla ere erakutsi digute, eta hori lortu dute besteak beste,

emigrazioaren gaia erabilita adibidez: Arralden beste arraza batzuetako pertsonaiak ikusi

ahal izan digutu denboraldi askotan zehar; orain dela urte dezente esate baterako, Maria

Page 15: Go en Kale

Luisaren semea zen Xabier Lasak Marokon emakume bat ezagutu eta berarekin ezkonduta

itzuli zen, Shamirarekin. Harreman hau ordea ez zen onartua izan, eta Maria Luisak eta Joxe

Marik ez zuten emakumea euren etxean onartu. Horrek ere, kanpotarrekiko euskaldunok

dugun jarrera erakusteko balio izan zuen, batez ere, helduenek izan dezaketen jarrera

erakusteko. Hassan edo Kalaf dira kanpotik etorritako beste mutil batzuk baina hauek oro har

ez zuten arazo handirik izan herrian egokitzeko. Denboraldi bakarrerako iritsitako pertsonaiak

ziren eta nahiz eta betiko arazo “txikienak” izan zezaketen herritarrengandik, oro har nahiko

ongi onartuak izan ziren.

Baina emigrazioaren kasuan, Leonor Cárdenas-ena (Ainhoa Aierbe) daukagu kasu argiena.

Orain dela hamar urte inguru iritsi eta orain herritar bat gehiago da. Hasiera batean bere

presentzia onartzea zaila izan bazen ere, pixkanaka finkatuz joan da, gaur egun arte.

Lehendabiziko urteetan Arralden zegoela garrantzia handia ematen zion bere familiak Kuban

bizi zuen egoerari, eta hori dela eta, familiakoak Arraldera ekartzen saiatu zen. Bere ama eta

iloba ekarri zituen. Gainera, etorkinek euren herrialdetara bisitan joateko dituzten oztopoak

ere sarritan erakutsi izan dira Goenkalen.

Aktualitatea duen beste gaietako bat, homosexualitatearena da. Orokorrean gai hau gazteen

artean eman den zerbait izan da, baina horrek eragina izan du euren familietan eta herritarren

artean ere. Gazteen artean homosexualitateak inongo trabarik izan ez duen bezala,

homosexualen familietako kideei eta herritarrei, gehiago kostatu zaie onartzea kontu hau.

Lehendabiziko aldiz homosexualitatearen gaia telesailak hiruzpalau denboraldi zeramala

eman zen: Jon Kepa-rekin (Martxelo Rubio) (Gaur egun Kandido Madariagaren papera egiten

du). Baina benetan modu sakonago batean homosexualitatearen presentzia areagotzen hasi

ziren orain dela hiru denboraldi. Alex, Markel eta Unai gazteak izan dira mutilen artean

homosexualak direla deklaratu dutenak. Euren lagunen artean horrek ez du inongo eraginik

izan, naturaltasun osoz eraman duten gai bat izan baita, baina etxean oso ezberdina izan da,

eta gehiago kostatu izan da gai hau benetan barneratu eta onartzea.

Homosexualitatearen beste adibide bat Nekane eta Naroaren arteko harremana da. Naroa

kirolaria da (Naroa Agirre) eta Nekane berriz ertzaina (Itziar Ituño). Euren arteko harremana

lagunen arteakoa izan bazen hasieran eta bakoitzak bere mutil lagunak izan bazituen ere,

azkenean elkarrekin bizitzen amaitu dute, eta gainera, orain, ume bat daukate etxean,

Saharatik ekarritakoa denboraldi baterako. Hala ere, euren harremana oso naturala da, bai

etxean eta kalean ere. Nahiz eta askotan naturaltasun hori mugatu egin behar izaten duten

kalean, batez ere Nekaneren ofizioarengatik.

Gaur egun ikusgai ditugun gai bereizgarri batzuk hauek izan daitezke, beti ere, gai tradizional

batzuekin uztartzen dituztelarik. Izan ere, Goenkalen beti errepikatu izan diren gaiak izan dira,

familia, maitasuna edota egunerokotasuna.

Page 16: Go en Kale

Maitasunari dagokionez, “kulebroi” guztietan bezala, hemen ere denetarik dago: ezkutuko

maitaleak, dibortzioak, hiru laguneko harremanak, hausturak, ezkontzak...maitasunak

telesailaren zati handi bat okupatzen duela esan dezakegu, familiarekin batera.

Familia izan zen Goenkaleren sorreran gehien jorratzen zen gaia. Izan ere, Goenkale ia-ia Lasa

familiaren gora beheretara mugatzen zen, eta bertan azaltzen ziren kontu guztiak, familiako

tira birak ziren. Gaur egun ere, beste familia batzuetako kontuak ikus ditzakegu: seme-alaba

ezkutuak, familia berrien agerpenak, familia barneko maitasun istorioak, familien arteko

talkak, anai-arreben haserreak etab.

Hala ere Goenkaleren bereizgarria izan litekeen gaia, egunerokotasuna da. Egunerokotasun

hori da Goenkale beste telesail batengandik bereiztu dezakeena. Izan ere, kapituluak egunez

egun joaten dira eta garapen hori kapituluka baino, denboraldika gertatzen da. Egunean

egunekoa ikusten dugu eta beti zerbait gertatzen den arren, gehiago nagusitzen da “ezer

gertatzen ez den” horren kontua, hau da, egunerokotasuna, zerbait garrantzitsua baino.

Gertakizun garrantzitsuenak oso tarteka pasatzen dira eta bitarte horretan egunerokotasuna

nagsitzen da telesailean, hala ere, nahiz eta izugarrizko eragina duen zerbait gertatu, hein

handi batean egunerokotasunak jarraitzen du. Horren adibide garbia da, urteak joan urteak

etorri, Goenkalen edozer gertatu ahal izan dela, baina egunerokotasun horrek guztiaren

gainetik beti jarraitu duela.

Hainbeste gairen artean genero nahasketa bat ikus dezakegula ondoriozta dezakegu, umorea,

maitasuna, drama, intriga, biolentzia... denetik ikusi genezake Goenkalen, eta genero eta gai

hauen artean nahasketa eta oreka bat topatzen saiatzen direla ohar gaitezke. Denboraldi

batzuetan gehiago jotzen da gai batzuk edo genero batzuk lantzera, eta beste batzuetan

nahiago izaten dute bestelakoak azaldu, beti ere audientziak nahi duena eskainiz.

Page 17: Go en Kale

KONTAKETAN ERABILTZEN DIREN KOORDENADAK

Goenkale gaur egunean kokatzen den telesaila da. Ez du beste garai bat bilatzen, eta oro har,

aktualitatean mantentzen den telesail bat dela esan genezake. Espazioari dagokionez,

Goekale telesailak existitzen ez den herri bat du espaziotzat. Arralde izeneko herrian kokatzen

da telesaila eta gertatutakoen ehuneko handiena bertan gertatzen da. Amaru deitzen den

alboko herri handiago bat ere sarritan errepikatzen dute, nahiz eta sekula ez den irudikatu

izan. Horrez gain, benetan existitzen diren Donostia edo Bilbo bezalako hiriak ere aipatzen

dituzte.

Arraldetik kanpora joaten direnean ia gehienetan ez da azaltzen, baina tarteka, bidaia berezi

batzuk ere agertu izan dira, Eurodisneyra egindako bidaia bat edo kruzero bat esaterako.

Baina azpimarragarria da esatea hainbeste urtetan zehar Arralde herriari beenetan nortasun

bat ematea lortu dutela. Eta herri askotako jendea eurekin identifikatzeko arrazoietako bat

horixe bera dela, herriaren izaerarekin identifikatzen direlako. Kostako herri txikia baita

Arralde, Getaria edo Mutriku moduko herri bat izan litekeena esaterako. Telesail honetako

ikusleak bertako pertsonaiekin identifikatzeko ezinbestekoa da zalantzarik gabe horrelako

espazio bat izatea, horrek emten diolako sinesgarritasun handiaz gain, egunerokotasunean

oinarritzeko baliabidea.

Denborari dagokionez, gaur egunean gertatzen den telesail bat izateaz, denboraren erabilera

oso arrunta egiten dute. Dena lineala da orokorrean, eta denboran alterazio bat ematen

badute, zerbait bereziagatik izaten da. Normalean kapitulu bakoitza egun bat izaten da, eta

denboraldia, urtea. Baina Gabonetan Gabonak izaten dira, eta Aste Santuan Aste Santua. Hau

da, nolabait, denboraldiaren denbora errealarekin jokatzen dute are sinesgarriagoa izateko.

Denboraren alterazio esanguratsu bat esaterako, Maria Luisa Galdardi hil aurreko momentua

izan zen. Flashback bat egin zuen atzera eta bere Goenkaleko ibilbide guztia laburbiltzen zuen

bideo bat izan zen hura, momentu hunkigarri eta bereziekin osatua. Baina bestela, normalean

denboraren linealtasuna ez dute hausten Goenkalen.

Page 18: Go en Kale

TELESAILAREN ANALISIA

Iazko denboraldia

Iazko denboraldia (2008tik 2009ra) irailean hasi zen, aurreko denboraldiko azken bi kapituluen

errepikapenekin, eta uztailera arte, astelehen eta astearte gauero emititu zen ETB 1ean.

Denboraldi hasiera guztiak bezala, hau ere indartsu hasi zen eta izugarrizko albiste batekin:

Ordurako hilda zegoen Maria Luisa Galardik dokumentu bat grabatuta utzi zuen, non azaltzen

zen bere alaba Julia Bilbao-ren aurkako deklarazio bat. Leonorrek zuen Maria Luisaren

herentzia guztia, eta orduan, ikusentzunezko hori ikustean ulertu zituen horren zergatiak.

Julia Bilbao guztiz etsituta geratu zen horren aurrean eta denetik egiten saiatu zen Leonorren

ondasunak bereganatu eta herri guztia bere aurka jartzeko, baina ez zuen lortu eta azkenean,

Arraldeko kontu guztiak utzi (hotela esaterako) eta alde egin zuen.

Arraldera ia denboraldi orotan etortzen da familia berriren bat, eta iazko denboraldian, bi anai

iritsi ziren, euren familiekin batera. Familia horren atzean hamaika buruhauste daude: bi

anaietako batek hamar urte eman ditu kartzelan bestearen erruz, aldi berean anaiak,

kartzelan zegoenaren emaztearekin harreman bat izango du, eta alaba bat (sekretua)...

nabaritzen da tira-bira asko izandako familia baten etorrera dela honako hau. Hauek hartuko

dute Boga taberna eta baita Madariaga ontziolaren ardura ere. Familia honen etorrerak

benetan zeresan asko izango du Arralden. Gainera, Boga hartze hutsak protagonismo handia

emango die familiakoei. Ontziola barruan ere, droga trafikoa, krisia...denetik izango dute, eta

familiako kide batzuk horren eragina jasan behar izango dute. Ezkontza bat ere gauzatuko da

familia honen baitan baina gauzak ez dira ongi irtengo.

Gazteen artean ere kontuak gertatzen dira, ertzain baten desagerpena dago, gau munduan

bizi dituzten gora-beherak azaltzen dira etab. Baina gazteen artean, kasurik garrantzitsuena,

Milenaren bahiketa izan zen. Izan ere bere gurasoak denboraldi luze bat oso estututa eta

burumakur pasa zuten, eta benetan audientzia harritu zuena izan zen, nor izan zen

bahitzailea, eta bahitzearen arrazoiak zeintzuk izan ziren.

Oro har denboraldi batek gauza asko gertatzeko denbora ematen du eta Goenkalen ere hala

izaten da. Gutxi gora behera denboraldi osoa irauten duen trama nagusi bat izaten da,

pixkanaka argituz joaten dena, baina bitarte horretan, familian eta bikoteen artean ere, gora

behera ugari izaten dira. Beraz egun batetik bestera gauzak aldatu daitezkeen era berean,

Page 19: Go en Kale

luzarorako duten gaiak ere, pixkanaka garatuz joaten dira.

2009-2010 denboraldia (irailetik abendura)

Denboraldi honen hasieran aurreko denboralditik lotzeke genituen gauza batzuk ulertzea lortu

genuen. Hala ere oraindik gai asko airean daude, hala nola, Olga-ren kasua, Xabi ertzainaren

heriotz misteriotsua e.a. Denboraldi honetan ere, jende berria iritsi da Arraldera eta Kondo

alkatearen dimisioaren ondoren, bere postua hartuko duen Klaudia iritsiko da Aitor seme

gaztearekin batera, honek ere hamaika buruhauste eragingo dio bati baino gehiagori, Lukasi

edo Andoni komisaria buruari, besteak beste.

Gazteen tramak nagusitzen dira denboraldi honetan, izan ere, aurtengo denboraldian gazte

kuadrila ederra dago Arralden: Gari, Milena, Ikerne, Joana, Lukas, Unai, Kevin, Tximista, Itsaso,

Naroa, Aitor...euren artean maitasun istorioak, harreman korapilatsuak, egin behar ez

direnak...denetik ikusi digu hasierako hiru hilabetean eta hemendik aurrera nola bideratuko

diren gauzak ere ikus dezakegu dagoeneko.

Oraindik ez dakigu zer gertatu den Xabi ertzainaren kasuarekin baina badakigu hertzaitza

horretan diharduela lanean eta ez zela heriotza soil bat izan. Horrez gain, uda osoa kartzelan

pasa ondoren, German etxera bueltatu da eta familia guztia erreboluzionatuko du: batik bat,

anaiarekin liskarra izaten jarraitzen du, oraindik bere koinatarekin maiteminduta dago, eta

hori gutxi balitz, orain dela hilabete gutxi gora behera, semea galdu zuen, oso modu bitxian.

Unairen heriotza izan da ikuslea denboraldi honen hasierako kapituluetan gertatu den

gauzarik harrigarriena. Izan ere, egun batetik bestera Unai hil egiten dute, baina hori ikusleok

bakarrik dakigu oraindik (horrelako teknikak telesailari plus bat gehitzen die).

Page 20: Go en Kale

2009ko urriko kapitulua (grabatutako bat)

Kapitulo honetan gertatzen den ekintza garrantzitsuenetako bat, Ikernek, Aliziaren alaba

batek, bere ahizpa txikia ez dela berak uste duen bezala bere aitaren alaba, osaba eta Aliziak

izandako harreman baten fruitu da Nahia ahizpa txikia.

Horrez gain, Kitto droga trafikatzaileari bere nagusiek agindu bat ematen diote: Ertzaintza

atzetik duela ohartarazten diote eta Arralde utzi behar duela. Hori dela eta, inork ez dakien

paraje batera ihes egiten du Kittok, poliziak ezer ez dakielarik.

Kapitulu honetan ere, ikuslea zerbaitez ohartarazten da: Klaudia alkate berria ez da ematen

duen bezain ona. Izan ere, Leonor-i Maria Luisak utzi zizkion lurrak saltzea eskatzen dio,

teorian interes publikokoa den proiektu bat eskatzeko, baina berak ezezkoa esaten dio.

Begiradengatik eta egiten dituen keinuegatik ohartzen gara emakume honek zerbait

ezkutatzen duela.

Bestalde, Lukas konturatzen da pultsera bat falta zaiola, eta litekeena dela, pultsera hori

Aitorren autoa lapurtu zutenean bertan galdu izana (aurreko kapitulu batean ikusi genuen

nola berak eta Kevin-ek kotxe bat lapurtu eta istripu txiki bat izaten zuten, gerora jakingo

zuten auto hori euren lagun berriarena, Aitorrena zela jakingo dute).

Page 21: Go en Kale

ONDORIOAK

Goenkale aztertzeko arrazoi nagusiena izan da bizitza osoan zehar ikusi dudan telesaila dela.

Ez dut hau hautatu jorratzen duen gaiagatik, kalitatearengatik, zinemara gerturatzen den

telesail bat izateagatik, ezta betidanik ikuste horrek suposatzen duen erraztasunagatik. Soilik,

nire bizitzaren parte bat bilakatu dela iruditzen zaidalako. Sei urte nituen geroztik ikusi izan

dut hau beti, eta esan dezaket, ez dudala ezagutzen egunerokotasun bat, Goenkale tarteko ez

badago telebistan.

Ikusten ditudan beste telesail batzuekin (Los Soprano, CSI Las Vegas edo Friends) alderatzea

saiatu naizen arren, ez dut uste Goenkalen kategoria berean dagoen besterik dagoenik. Ez

diot hau oso oso ona den zerbait delako, batik bat, Goenkalek bereak dituen ezaugarri propio

batzuk dituelako, eta telesaila baino gehiago, fenomeno kultural gisan aztertu beharko

litzatekeelako.

Onartu beharra daukat Goenkale bere osotasunean, akats eta guzti, onartzen dudala.

Hasierako denboraldietan ikuste hutsagatik soilik ikusten nuen, gero jabetzen zara telesailaren

konplexutasunaz, ezaugarriez, hori egiteko daukaten baliabideetaz, gidoiez, aktoreen

kalitateaz... eta oro har horrelako luzera bat duen telesail bat, euskaraz egiteak duen

merituagatik soilik.

Goenkaleri buruz egin daitekeen edozein kritikaren gainetik jarrera aldetik ere zerbait

eskatuko nuke: Goenkaleri ezin zaio eskatu permititu ezin dezakeen ezer. Ondo dago onartzea

edo ez, adibidez, aktoreen birziklatzea, aktore batzuen euskara maila apala... baina faktore

guzti hauek eragin zuzena dute telesailean, eta momentu bat heltzen da hauek onartu

beharra daudela, telesaila jarraitu ahal izateko, eta ezin zaiola gauza handirik eskatu

produkzio xume bati. Gainera pertsonalki uste dut daukan lan xumetik abiatuta, arrakasta

handia lortzen dutela, eta oraindik, audientziak gustuko duela erakusten duela. Eta zer esanik

ez dago, audientziak bizkarrik ematen ez dion heinean, aurrera jarraitu behar duen telesaila

dela, historia eginez, bere txikitasunean.

Page 22: Go en Kale

Bibliografia:

http://www.formulatv.com/1,20090911,12645,1.html

http://eu.wikipedia.org/wiki/ETB_1

http://www.eitb.com/telebista/etb1/osoa/247660/goenkale

http://eu.wikipedia.org/wiki/Goenkale

http://www.eitb.com/telebista/etb1/

http://www.eitb.com/goenkale/

Page 23: Go en Kale

http://listas.20minutos.es/?do=show&id=62264

http://arratetxo.blogspot.com/2008_01_01_archive.html

http://eibar.org/blogak/telezaborra/weblog_view?b_start:int=90

http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Goenkale/va/seguir/sumando/anos/elpepuesppvs/

20080107elpvas_5/Tes

http://www.euskaljakintza.com/2009/06/21/asier-oruesagatirekin-solasean/

http://eu.wikipedia.org/wiki/Maria_Luisa_Galardi

http://images.google.com/imgres?imgurl=http://www.gaztezulo.com/bn_foto/

87p52Oruesagasti1.jpg&imgrefurl=http://www.gaztezulo.com/txuribeltz_view.php%3Fuuid

%3D76&usg=__TY7KZAd9nsY0Y8cv_B3gANbu1Mc=&h=236&w=157&sz=42&hl=es&start=5&

sig2=Z0R68gPTiT6G6OQ1xn2S2g&um=1&itbs=1&tbnid=zv9HL8XLuOH1-

M:&tbnh=109&tbnw=73&prev=/images%3Fq%3Dkevin%2Bgoenkale%26hl%3Des%26client

%3Dsafari%26rls%3Den%26sa%3DN%26um%3D1&ei=YtcjS6G0LpWt4Qaay7DgCQ

http://www2.noticiasdealava.com/ediciones/2009/02/16/mirarte/comunicacion/

d16com76.1163746.php

http://sustatu.com/1033485212