giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

18
Giza gorputza Mikroskopio batetik ikusita

Upload: berde-berdea

Post on 25-Jun-2015

2.304 views

Category:

Education


6 download

DESCRIPTION

Globulu gorriak, dastamen-papilak, hortz-plaka... mikroskopio elektronikoa erabiliz lortutako giza gorputzaren 15 argazki harrigarri.

TRANSCRIPT

Page 1: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Giza gorputza

Mikroskopio batetik ikusita

Page 2: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Mikroskopio atzean

Mikroskopioa erabiliz giza gorputzaren 15 argazki harrigarri hauek lortu ahal izan ziren.

Mikroskopio elektroniko bat erabili zen 1

eta 5 nanometro (nm) inguruko tamaina duten elementuei argazkiak atera ahal izateko.

Page 3: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Odoleko zelula gorriak

Irudian kanelazko goxokiak dirudite.

Baina giza-odolaren zelula gorriak dira – zelula edo globulu

gorriak .

Zelulak ahurrak dira bi aldetatik, eta oxigenoa gure gorputzean zehar garraitzeaz arduratzen dira.

Globulu Gorriak

Emakumeek odol milimetro kubiko bakoitzeko 4-5 milioi globulu gorri izaten dituzte eta gizonek 5-6 milioi inguru.

Altitude handiagoan bizi diren pertsonek globulu gorri gehiago izaten dituzte beren inguruan duten oxigeno maila baxua dela eta .

Page 4: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Ileak txanpua edota ile-egokitzailea sarritan erabiltzeko beharra du, lehortasuna eta hausketa sahiesteko .

Giza ilearen muturra.

Page 5: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Honako hauek dira Purkinje Neuronak (nerbio-zelulak).

Garunean ditugun 100 milioi nerbio-zelulen artean, Purkinje Neuronak dira handienak.

Mugimenduen koordinazioaren arduradunak dira.

Alkohola edo litioa bezalako toxinekin kontaktua izateak, eta autismoa edo bestelako mutazio genetikoek, zelula hauen funtzionamendu egokia eragozten dute.

Purkinje Neuronak

Page 6: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Algodoizko makiltxoak diruditen hauek, gizakiare belarri barneko ileak dira.

Asko handitutako argazkia da.

Zelula hauek, soinu bibrazioei erantzunez sortzen diren mugimendu mekanikoak antzematen dituzte.

Belarriko Ileen Zelulak

Page 7: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Irudi honetan disko optikotik ateratzen diren erretinako odol-hodiak ikus

ditzakegu .

Disko optikoari puntu itsua ere deritzo, erretinako puntu horretan ez dagoelako zelula-errezeptorerik

Erretinako ikusmen-nerbioa eta odol-hodiak begiaren atzealdetik ateratzen dira.

Ikusmen-nerbiotik ateratzen diren Odol-hodiak

Page 8: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Irudi honetan koloreztatutako zonaldeak mingainean aurkitzen diren dastamen-papiletako bat erakusten du.

Giza mingainak 10.000 dastamen-papila inguru ditu, eta eurek antzematen dituzte zapore gaziak, gozoak, mikatzak… eta baita tenperatura eta zaporeen beste zenbait berezitasun.

 

Mingaineko dastamen-papila

Page 9: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Maiz garbitu hortzak, plaka hau sortu ez dadin.

Bakterio “salda" bat da, eta oso egitura konplexu eta iraunkorra izatera iris daiteke.

Hortz-Plaka

Page 10: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Odolbildua

Gogoratzen duzu hasieran ikusi dugun globulu gorriaren irudi

ederra ?

Beno ba, hemen ikus dezakezu nolakoak diren zelula horiek Odolbildu baten sare likatsuan harrapatuta geratzen direnean .

Erdialdean dagoen zelula txuria leukozitoa (globulu zuria) da.

Page 11: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Biriketako Albeoloak

Irudi honetan birikaren barrualdeko azala ageri da.

Barrunbeak albeoloak dira .

Hemen ematen da gas trukaketa odolarekin.

Page 12: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Zelula minbizi-sortzaileak Birikan

Irudian birikako zelulak ageri dira ,konkortuta eta koloregabetuta.

Alderatu itzazu aurreko irudiko albeolo osasuntsuekin .

Page 13: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Heste Meharra

Honakoa da heste meharra .

Elikagaien xurgapena bertan ematen da.

Arretaz begiratzen baduzu, barrunbe hauen artean harrapatuta geratu diren janari arrastoak ikusiko dituzu.

Page 14: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Giza-Obulua Bikor Zelulekin

Purpura koloreko irudi honek orratz batekin eutsitako giza-obulu bat erakusten digu .

Arrautza, peluzido izeneko mintz batez inguratuta dago, obulua babesteaz arduratzen da eta espermatozoidea harrapatzen laguntzen du.

Mintz peluzidoan itsatsita dauden bi Bikor zelula ikus daitezke.

Informazio gehiago

Page 15: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Esperma Obulu baten gainazalean

Argazki honetan zenbait espermatozoide obulu bat ernaltzen saiatzen ikus ditzakegu.

Page 16: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Giza-Enbrioia eta Esperma

Arraultza ikus dezakegu ernalketa eman eta bost egunetara, esperma zelula batzuk oraindik inguruan dituela .

Enbrioia eta espermatozoideen zelula-nukleoak morez tindatuta ageri dira, eta espermatozoideen isatsak berdez .

Zonalde urdinek zelulen arteko loturak irudikatzen dituzte.

Page 17: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

Giza-Enbrioia

Ikusten ari garena 6 eguneko adina duen enbrioi bat da. Honela hasten da bizia!!!

Page 18: Giza gorputza mikroskopio batetik ikusita

AMAIERA