gaze on holidays fitxa

6

Upload: gaze-gazte-ekinzale

Post on 10-Mar-2016

227 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

GAZE ON HOLIDAYSeko fitxa

TRANSCRIPT

Page 1: GAZE ON HOLIDAYS fitxa
Page 2: GAZE ON HOLIDAYS fitxa

1. HelburuakGAZE egitasmoa Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamenduak sustatzen du Gipuzkoa Berritzen lurralde-estrategiaren barnean. Egitasmoaren helburua Gipuzkoako unibert-sitateko esparruan eta goi-mailako prestakuntza-zikloetan kultura ekintzailea sustatzea da.

Honela definitzen da ekimenaren zentzua Europan: ideiak ekintza bihurtzeko pertsonek duten trebetasuna. Sormenarekin, berrikuntzarekin eta arriskuak hartzearekin zerikusia duen konpe-tentzia. Halaber, proiektuak planifikatu eta kudeatzeko gaitasunari lotzen zaio helburu oro erdi-esteko asmoz. Konpetentzia horretan oinarritzen dira pertsona guztiak, ez egunerokotasunean, etxean eta gizartean soilik, lantokian ere konpetentzia hori dute oinarri, lana zein testuingurutan garatzen duten badakitelako eta aukerak aprobetxatzeko gaitasuna dutelako.

Hori da pertsonek behar dituzten bestelako gaitasun eta ezagutza espezifikoagoen funtsa, hots, jarduera soziala eta komertziala ahalbidetzen duten haiena. Horrekin batera ezinbestekoak dira balio etikoei buruzko kontzientziazioa eta gobernantza onaren sustapena.

GAZEn zera usten dugu:• Ekitea ekimena hartu eta protagonista izatea dela.• Pertsona guztiak direla ekiteko gai eta egiteko modu asko daudela.• Ekitea gauzak ideiekin egitea eta gauzak egiteko ideiak izatea dela.• Ekiteko harremanak sortzea eta komunitate bat eratzea beharrezkoa dela.• Ekitea aurrera pausu bat dela.

Arreta pertsonengan eta haien sormenezko gaitasunean jarri nahi da, modu horretan, haiengan ekimenaren zentzua sustatze aldera.

GAZE ON HOLIDAYS lehiaketaren helburua ikasturtean zehar eginiko ekintzen ildoa zabaltzea da, udaran ere Gipuzkoako gazteriari aukera emanez irudimena, sormena eta ekinzaletasuna bezelako balioak abian jartzeko.

Era beren, lehiaketa hau erabilgarria izando da GAZEk balio hauekin duen konpromezua sen-dotzeko eta bere inguruan sortu duen komunitatea (online eta offline) dinamizatzeko. Ondorioz, GAZEk jakinarazten du jasotako lanak sare sozialetan eta proiektuko bestelako txostenetan erabiltzeko eskubidea izando duela ekimena ezagutarazteko asmoz.

2. Lehiaketaren deskribapenaGAZE ON HOLIDAYS ekimenaren asmoa GAZEren oinarriak ikasgeletatik haruntzago eramatea da. Parte-hartzaileek erakutsi beharko dute udaran, bidaiatzen, lanean, festetan, boluntariotzan, hondartzan ala mendian, ekintzailetasun zentzua beti dutela aurrean.

Horretarako, bidali beharko dute: • Uda honetan bertan ateratako argazki bat • Ekintzailetasunaren zentzuan praktikan jartzen dutela erakutsiz • Eslogan batekin batera • Eta, noski, GAZEren kamisetarekin

Page 3: GAZE ON HOLIDAYS fitxa

GAZEren kamiseta erakustea parte hartzeko derrigorrezko baldintza denez, GAZEk kamise-tak oparituko ditut parte hartu nahi duten guztien artean. Hauek jasotzeko, pertsonalki eskatu daitezke GAZEren kide eta Kolabora direnei, ala bulegotik pasa helbide honetan:

3. Esleipen irizpideakOnargarriak diren lanak hurrengo irizpideen arabera epaituko dira:

• Ideiaren orijinaltasuna (oinarri duen kontzeptua) (15 %) • Ekintzailetasun zentzuarekin duen erlazioa (15%) • Lanaren kalitatea • Irudia (15%) • Eslogana (15%) • Kamisetaren erabilera berezia (15%) • Aurreko hiruen arteko koherentzia (15%)

Epaimahaia GAZEren Ikasle Kontseiluko kideek osatuko dute. Epaimahaiak lan guztiak ebaluatu-ko ditu eta hiru sarien irabazle diren pertsona edo bikoteak hautatuko ditu.

4. SariakParte-hartzaile guztien artean hiru sari banatuko dira:

• Irudi hoberena • Eslogan hoberena • GAZE kamisetaren erabilera orijinalena

Hiru irabazleetako bakoitzak Abertura Opari Txartel bat jasoko du, horrekin goza dezan 75 auk-eren arteko abentura ekintza batetaz (rafting, belaontzia, urpean ibili, globoan hegan egin, parap-entea, goming...) dena bi pertsonentzat.

Ezinezkoa bada sariaren berri ematea pertsona irabazleei edo beharrezko informazio guztia aurkezten ez bada, ez da saririk banatuko.

Irabazleek hitzemango dute Opari Txartelarekin bizitako esperientzia edo abenturaren inguruan GAZEk informazioa eskatuz gero behar bezala erantzungo dutela.

Joxe Mari Korta eraikina - Sánchez Mazas Katedraren bulegoaTolosa etorbidea, 72. Donostia

Ibaetako UPV/EHU campusaren ondoan

Page 4: GAZE ON HOLIDAYS fitxa

5. EgutegiaLehiaketaren hasiera data 2011ko uztailaren 11a, astelehena, izango da (hau barne) eta azken aurkezpen data 2011ko irailaren 5a, astelehena, izango da (hau barne ere). Bitarteko epean jasotzen diren proposamenak argitaratuak izan daitezke GAZEk sare sozialetan dituen kanal desberdinetan.

Parte-hartzaileek epaiaren berri izango dute 2011ko urriaren 15a baino lehen eta, irabazle izanez gero, dagokien saria jasotzeko hitzordua emango zaie.

6. OnargarritasunaLehiaketa Gipuzkoako gazte guztiei zuzenduta dago, lan bakarra aurkeztu ahal dutelarik pertso-nakiko. Banakako eta binakako lanak onartuko dira.

Aurkeztutako lanek ez dute publizitate-eskubiderik urratuko ez eta edozein pertsonaren intimi-tatea ere. Horrez gain, ez dira, edozein kasutan, eskubide pertsonalen edo jabetza-eskubideen aurkakoak izango. Inskribatzen diren lanak foro publiko batean hedatzeko modukoak izango dira.

Lehiaketan parte hartzearekin batera partaide guztiek lehiaketaren arau guztiak nahiz GAZEren erabakiak onartu eta betetzeko konpromisoa hartzen dute. Erabaki horiek behin betikoak izango dira hari dagozkion alderdi guztietan. Lanen kalitate teknikoa haiek gerora hedatu edo zabaltze-ko modukoa izan beharko da. Adingabekoen irudiak argetuz gero, euren legezko ordezkariaren berariazko baimena aurkeztu beharko da ere.

Ikasle Kontseiluko lideren batek lehiaketan parte hartu nahi badu eskubide guztia dauka, baina geho ezingo du lehiaketaren epaimahaian egon.

7. Nola izena eman?Lana aurkezteko bi era daude:

A. Posta elektronikoz:Lana [email protected] helbidera posta elektronikoz bidaliz irdui formatu ezagun batean (jpg, png, tiff, etc.) eta bereizmen aproposean, www.gaztekinzale.net/concursos estekan eskura-garri dagoen fitxarekin batera.

B. Posta arruntaz ala pertsonaki:Lehenago aipatutako formatuan postaz ala pertsonalki aurkeztuz USB edo CD batean www.gaztekinzale.net/concursos estekan dagoen fitxarekin batera, hurrengo helbidea:

GAZE Proiektua – Idazkaritza TeknikoaJoxe Mari Korta eraikina – Sánchez Mazas Katedraren bulegoa

Tolosa etorbidea, 72. 20018 DonostiaLanak postaz bidali beharko dira, azken eguna (Correoseko zigilu-marka jartzeko) 2011ko irailaren 5a delarik.

Behin lan bat aurkezten denean, ezingo da aldaketarik egin ez eta aldaketak barneratzen dituen besterik aurkeztu erabilitako aurkezpen bidea bata edo beste izanik ere.

Page 5: GAZE ON HOLIDAYS fitxa

8. Egile eskubideakLana egitean, parte hartzaileek aurkeztutako lana lan originala dela adierazten dute. GAZE eta GFAk ez dute inolako erantzukizunik lanen egile-eskubidea aldarrikatzen duten pertsonen artean sor daitezkeen gorabeheren gainean.

Lanak aurkeztean, parte hartzen duten pertsonek baimena ematen dute Gipuzkoako Foru Al-dundiak gizarte hedapenari lotutako jardueretan haiek erabil ditzan. Zehazki, Gipuzkoako Foru Aldundiak lanak osotasunean edo partzialki erabili, hedatu eta erakusteko eskubidea izango du.

9. Aukera berdintasunaGAZE proiektuaren jarduteko printzipioen artean dago jarduera guztietan generoaren ikuspegia barneratzeari dagokiona eta beraz, lehiaketa honetan bertan ere kontutan hartuko da.

10. Datu perstonalakPertsona interesdunak emandako datuak GAZEk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erabiliko ditu, dagokion prozedura edo jardueran aurreikusitako helburuak betetzeko soilik.

Datu horiek ez zaizkio, inoiz, hirugarren bati lagako, eragindunak aurkakorik adierazten ez badu edo Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legeko 6.2 eta 11.2 artiku-luetan aurreikusitako egoeraren bat (1999ko abenduaren 14ko BOE, 298. zenbakia) ematen ez bada.

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, datuak lagatzen dituen hark, sarbide-, zuzenketa-, ezereztatze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ahal izango ditu, edozein unetan eta horretarako arautzen den jarraibidearen arabera.

Page 6: GAZE ON HOLIDAYS fitxa

Joxe Mari Korta eraikinaTolosa hibilbidea 72

20018, DonostiaGIPUZKOA

Tel. 943 018 395

[email protected]