euskal eskola publikoaren jaia - berria · basu, gorka suaia eta dj kanaky. egun osoan: elikadura...
TRANSCRIPT
Aniztasunairuteko, EuskalEskola Publikoa
Euskal Eskola Publikoaren jaiaospatuko dute gaur Gasteizko
Zabalgana auzoan.Bizikidetza izango dute
ardatz.
JUA
NA
N R
UIZ
/ A
RG
AZ
KI P
RE
SS
Testuak: Maider Galardi F. Agirre
berria2017ko ekainaren 4a
Euskal EskolaPublikoaren jaia
2 Euskal eskola publikoa IGANDEKO BERRIA
2017ko ekainaren 4a
Aniztasuna, elkar-
bizitza eta eus-
kara. Horiek
eduki beharko
lituzke oinarrian
Euskal Eskola Publikoak, EHIGE
Euskal Herriko Ikasleen Guraso-
en Elkartearen ustez. Hiru balio
horien ehuntzea eta elkar uler-
tzea aldarri izango dituzte gaur
Gasteizen ospatuko duten Euskal
Eskola Publikoaren jaialdian.
Hogeita seigarren aldiz egingo
dute festa, eta Josi ta josi izango
dute leloa: aniztasunaren «abe-
rastasunaren garrantzia» azpi-
marratu nahi dute. Ideia bera jaso
du Ibon Saenz de Olazagoitia di-
seinatzaile gasteiztarrak jaiaren
ikurrean. Koloreetako piezak el-
karri lotuta ageri dira, irudi be-
rriak sortuz. Jaialdiaren bidez
Gasteizko Zabalgana auzoko
ikasle, irakasle eta gurasoek era-
kutsi nahi dute posible dela elka-
rren artean «gizarte berri bat»
sortzea.
Izan ere, auzoak lau eskola pu-
bliko ditu: Mariturri, Zabalgana
eta Adaide Lehen Hezkuntzako
ikastetxeak, eta Zabalgana insti-
tutua. Bertan 1.390 haur eta gaz-
tek ikasten dute. Denon Eskola
Arabako guraso elkarteen federa-
zioaren eta jaialdiaren antolatzai-
leen arabera, batzuetan eskola
horiek ghetto kutsua hartu dute,
jatorri ugaritako jendea ari delako
bertan ikasten. Auzokideek eta
eskola komunitateko lagunek,
ordea, adierazi dute aniztasun
hori «aberastasuna» dela, eta
hori baliatu dute proiektu berriak
eraikitzeko denen artean.
Euskara eta doako hezkuntza
ardatz dituen euskal eskola publi-
korako bidea egiten ari dira Za-
balgana auzoko gurasoak, irakas-
leak eta ikasleak, elkarlanean.
Antolatzaileek uste dute anizta-
suna eta elkarbizitza oinarri izan-
go dituen gizarte «berri» batera-
ko urratsak egiten ari direla. Dio-
tenez, euskal eskola publikoak
«elkarbizitzan oinarritutako gi-
zarte kohesionatua» sortzen la-
guntzen du. Horregatik, azpima-
rratu dute beharrezkoa dela ikas-
leak «errespetuan eta toleran-
tzian» heztea. Aldi berean, alda-
rrikatu dute hezkuntza sistemak
publikoa izan behar duela: «in-
klusibitatea eta bidezkotasuna»
oinarri izango dituena.
Gaur Gasteizera joateko gonbi-
ta egin dute, Zabalganan abian ja-
rri dituzten proiektuen berri iza-
teko eta euskarazko hezkuntza
publiko eta pluralaren aldeko al-
darria egiteko. 11:00etatik aurrera
festa giroa izango da nagusi, lau
gunetan banatuta, Bastida plazan
eta inguruetan.
Euskal Eskola Publikoaren jaialdia ospatuko dute gaur Gasteizen, Zabalgana auzoan. 26. aldiz, festa giroanaldarrikatuko dute euskal eskola publikoaren beharra. Aniztasuna izango dute jaialdiaren oinarri.
Aniztasuna eta elkarbizitza josiz
EHIGEren, Denon Eskolaren eta Gasteizko ikastetxe publikoen ordezkariak jaialdiaren aurkezpenean. JUANAN RUIZ / ARP
EGITARAUA
Lau gunetan banatuta, jarduera
ugari antolatu dituzte Euskal Esko-
la Publikoaren jaialdirako.
1. Gunea
12:00: Pirrix eta Porrotx.
13:00: EH 11 Kolore Burubeltz.
13:30: Eskolatik plazara. Eskoleta-
ko ikuskizunak.
17:30: Ze Esatek musika taldea.
Egun osoan: Informazio gunea,
erakusketak, gobernuz kanpoko
erakundeak.
2. Gunea
11:00: Sukaldaritza, makillaje, Josi
ta Josi eta magia tailerrak.
13:30: Imanol Ituño magoa .
16:00: Patxi Perez eta Konpainia.
Dantza Plaza.
Egun osoan: Saharako haima eta
tailerrak.
3. Gunea
13:30: Ttek elektrotxaranga.
14:00: Zer-Rap/Reggae saioa:
Aneguria, Zesura, Markes, La
Basu, Gorka Suaia eta DJ Kanaky.
Egun osoan: Elikadura eskola,
puzgarriak eta txarangak.
4. Gunea
Egun osoan: Rokodromoa, jola-
sak, oreka tailerra, perkusio taile-
rra eta margolarien irla.
3Euskal eskola publikoa
Denon Eskola Arabako eskola pu-blikoetako guraso elkarteen fede-razioko presidentea da LurdesErrasti (Gasteiz, 1967). Gaur ospa-tuko da Gasteizen Euskal EskolaPublikoaren jaia. Aniztasuna ar-datz, euskarazko doako hezkun-tza sistema aldarrikatu du.Zer adierazi nahi izan duzue Josi
ta Josi leloaren bidez?
Leloa ez da berria. Adierazi nahidugu gizartea irutea ga-rrantzitsua dela, de-non artean begira-tu behar diogulaetorkizunari.Ez gara ohar-tzen, baina osogauza interes-garriak egitenari gara harre-manak sendotuz.Eskola euskaldun,
publikoa eta inklusi-
boa lortzea da helburua.
Zein da eskola publikoen egoe-
ra gaur egun Gasteizen?
Lau urte daramatzagu Euskal Es-kola Publikoaren jaia Araban an-tolatu gabe. Aurtengoa aukerapolita da egiten ari garena jendea-ri erakusteko. Gasteizko eskolaasko eta asko ghetto bihurtu diraia. Guk uste dugu aniztasuna mo-du egokiagoan kudea daitekeela.Kanpotik arazo asko ikusten dira,baina Zabalganan proiektu ede-rrak jarri ditugu martxan. Arazo-en aurrean proposamen politakegiten ikasi dugu.Zabalganan jatorri ugaritako
ikasleak daude eskola publiko-
an. Nola bultzatu euskalduntzea
eta aniztasuna?
Geure hizkuntza da euskara, etageure hezkuntzaren oinarriandago. Euskaraz egiten dute hau-rrek bidea. Geure artean euskarazjosi nahi dugu; hori oso ederra da.Zabalganan lortzen ari gara eus-kara eta aniztasuna oinarri dituenhezkuntza eredu bat ezartzea.Gure artean ezberdinak izanarren, adostasunez eta bizikide-tzaz, lortu dugu proiektuak au-
rrera eramatea. Jendeari dei eginnahi diogu etor dadin igandeangeure proiektuak ezagutzera etalortu dugunagatik festa egitera. 19.000 ikasletik gora daude
egun Gasteizko eskola publiko-
an. Zeintzuk dira aurre egin be-
harreko erronka nagusiak?
Erronketan garrantzitsuenetakoada inklusibitatea lantzea. Anizta-suna nola landu, hori izango da
gakoa. Digitalizazioa, jan-tokiek zerbitzu ona
eskaintzea, eskolakalitatea... Horri
guztiari ere eginbehar diogu au-rre. Bainaerronketan na-gusia gizarte
berri bat eraiki-tzea da. Gu baiko-
rrak gara, eta alda-keta eragiten ari garela
uste dugu, gainera.Zein dira Euskal Eskola Publiko-
aren oinarri nagusiak?
Aniztasuna, eta horrek dakarrenaberastasuna. Hemen gaude, gu-rasoak gara eta konprometitutagaude geure haurren heziketare-kin. Euskarazkoa, doakoa eta pu-blikoa den hezkuntza sistema batnahi dugu; aniztasuna eta biziki-detza oinarri edukiko dituena.Uste dut lortuko dugula. Denon Eskola elkartea 1997an
sortu zen. Aldaketarik izan al da
azken hogei urteetan?
Euskal Eskola Publikoko guraso-ak beti izan gara borrokalariak.Hasieratik aldarrikatu dugu eus-kara dela geure hizkuntza, eta do-akoa eta publikoa den hezkuntzanahi dugula. Apurka helburu ba-tzuk lortu ditugu, baina orainegoera berriei egin behar dieguaurre. Planto egin diegu LOMCE-ren eta Heziberriren azterketei.Zertarako egin behar dituzte geu-re seme-alabek sei azterketa, se-lektibitateaz gain? Administra-zioak ez digu pisuzko arrazoirikeman, eta geuk ere findu beharkogenuke horri buruz dugun iritzia.
«Aniztasuna etaeuskara oinarridituen hezkuntzanahi dugu»Lurdes Errasti
Denon Eskola elkarteko presidentea
JUA
NA
NR
UIZ
/A
RG
AZKIP
RESS
EROSKI Euskal Eskola
Publikoaren alde
Ekainak 4
Zatoz Gasteizen ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaira!
www.eroski.es
Publik
EROSKI Eusk
bllik
OSSKI Eu
ld
uskal Eskk
ola al Esk
Publik
bl en aldeoarlik
en alde
en alde
Ek
ainak 4Ek
PublikospatukZatEk
en JoarPubliko den Euskospatuk
oz GastZatainak 4Ek
a!airen Jo den Eusk
eizenoz Gast
olaal Esko den Eusk
ola
oski.es.erwww
oski.es
o laguntzaileaOhik
o laguntzailea