etxeitaren negua irlandan testua: edorta jimenez … negua irlandan.pdf · kargua eman, eta...

8
20 zazpika zazpika ETXEITAREN NEGUA IRLANDAN Edorta Jimenez Conny Beyreuther Argazkiak: Testua:

Upload: others

Post on 19-Feb-2020

12 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ETXEITAREN NEGUA IRLANDAN Testua: Edorta Jimenez … NEGUA IRLANDAN.pdf · kargua eman, eta Etxeitak zuzendu ]hil egin zen eta 24 orduren buruan itsasoa eman genion hilobitzat»

2 0 zazpikazazpika

ETXEITAREN NEGUA IRLANDANEdorta Jimenez Conny BeyreutherArgazkiak:Testua:

Page 2: ETXEITAREN NEGUA IRLANDAN Testua: Edorta Jimenez … NEGUA IRLANDAN.pdf · kargua eman, eta Etxeitak zuzendu ]hil egin zen eta 24 orduren buruan itsasoa eman genion hilobitzat»

2 1zazpika

Jose Manuel Etxeita lakorik ezdago Euskal Literaturan. 1841eanjaioa, Mundakan, etxe aurrekoitsasoan arrantzale mutikotan,gaztetan ganbarako mutil, gizoneginda pilotu eta kapitain ibilizen gero. Filipinetan zenbaitkargutan jardun ondoren,sorterrira itzuli zen. Han,«Josetxo» eta «Jaioterri maitia»eleberriak eta «Au, ori ta bestia»olerki bilduma idatzi zituen,besteak beste. 1915ekomartxoaren 1ean hil zen.1865ean Irlandan bizitakoneguak bizitza aldatu zion.

Page 3: ETXEITAREN NEGUA IRLANDAN Testua: Edorta Jimenez … NEGUA IRLANDAN.pdf · kargua eman, eta Etxeitak zuzendu ]hil egin zen eta 24 orduren buruan itsasoa eman genion hilobitzat»

2 2 zazpika

Abiatu da azkenean ere “Numero cuatro” ize-neko ontzia. 500 tona kotoi ei daroa sotoetan,Mexikoko Matamorosen ontziratuak. Ontzi-buru biak europarrak dira, gainerako heme-

zortzi gizonak filipinarrak, eta eguraldia, berriz, hanohikoa izaten dena, hau da, nahasia. Beladun ontzia,barca taxukoa, luzaz egon da Habanako portuarenabaroan itsaso bareagoaren zain. Azkenean gaur,1864ko abenduak 9 dituelarik, izan dute itsaso zaba-lera egiteko aukera.Ontziak, urte eta egun horretako “Diario de la Ma-

rina/Diario Oficial del Apostadero de la Habana” egun-karian irakurri ahal izan dugun legez, ozeanoaz bestealdean bilatzen zuen portua Liverpoolekoa zen, eta ka-pitain zihoanak Silonis zuen izena. Ez ziren inoiz harairitsi. Ez bata eta ez bestea. Hondoratu-edo egin baitzenontzia, Irlandan. Eta hil, itsasoan, Silonis. Horren guz-tiaren nondik norakoaren lekukotasuna “Numero cua-tro”ontziko beste europarrak utzi zuen. Urtea zein izanzen aipatu gabe. Ontziaren izena zein zen aipatu gabe.Eta kapitainaren izena aipatu gabe. Hala bada, ez zegoenerraz datuok jakitea. Ez handik bizirik irten zen mun-dakar haren datuei esker, behinik behin.“Diario de la Marinak” dioen Silonis –Silloniz, agian–

horrekin doan beste europarrak laster beteko ditu 23urte. 1841eko horrexetako abenduaren 14an hain segur.Kenketa zuzen eginda, 23 urte, bai. Gerora, Euskal Lite-raturaren orrialdeetan 1842an jaiotakotzat joko baduteere, Jose Manuel Etxeita Luzarraga, horixe baita “Nu

mero cuatro” ontziko beste europarraren izena, egunhorrexetan jaio zen, baina 1841ean. Goizaldeko laurakaldera. Mundakan.“Numero cuatro”hartakoak izan zirenetik hogeita bi

urte igarota, 1886an, eta itsasoak artean gehienak berenlekuetan, Jose Manuel Etxeitak “Los amorios de Juanay Manuel, y lo que es la madre á pesar de los pesares”argitaratu zuen. Gaztelaniaz, bai. Manilan, Tipo-Lito-grafía de Chofre y Cª argitaletxean (2003an Urdaibai-Txatxi izenekoakberrargitaratua). Oroitzapen lausoenliburutzat jo dezakegun horretan delako ontziaren etaontzikoen zorigaiztoaren lekukotasuna utzi zuen. Bes-teak beste, filipinarrak –«indioak», dio berak– hemezortzi zirela, «hamabost onak eta beste hirurak osogaiztoak».

«Numero cuatro» zorigaiztoko ontzia. «MexikokFrantziarekin gerran ziharduen eta, kotoia ontziratzekolau hilabete eman genituen, Matamorosen. Ontzia za-maturik, Liverpoolerantz abiatu ginen eta, hara, Mexi-koko uztaian zaparrada ederrak harrapatu gintuen; za-baldurik genituen belak eraman zizkigun, eta gainera,ontzia etzanda utzi zigun, bandetako bat urpean sar-tuta. Eguna argitzean haizea leundurik, ontzia artezteaerdietsi genuen, haizea txopaz harturik. Denborale ha-rekin frogaturik lotu zen ontziak ez zuela nahiko orekagaitasunik, ezta gobernagarritasunik ere (…) KapitainakHabanara jotzea erabaki zuen».Etxeitak izena ez dioskun ontziko kapitaina ez da, ar-

tean behintzat, Silonis. Beste bat baino. «Nahikoa gai-xorik zebilen eta ez zuen ontzian segitu nahi izan», diosku, izenik aipatu gabe. Begirunez edo? Habananitxaroten luzaz egon ostean, ontziaren ardura hartuzuen Siloniz ere ez bide zebilen beste hura baino askozhobeto. Etxeitak hotz eta motz diosku bigarrena itsa-soan hil zela. «Egun gutxiren buruan Irlandako leho-rraldea begiztatu genuen eta hantxe baretu zen haizea.Egun horretan, pilotua [‘Diario de la Marina’-k kapitainkargua eman, eta Etxeitak zuzendu] hil egin zen eta 24orduren buruan itsasoa eman genion hilobitzat».Zorigaiztoko ontzikoek, Irlandako hegoaldeko ertza

ikusirik, bazekiten Liverpool ez zegoena urrun. Aitzitik,Etxeitak zantzu txarrak igarri zituen. «Barometroak largora egin zuen, ohikoa ez zen oskarbia zegoen eta ezzebilen haizerik putzik ere; elementuak zenduaren gor-pua hartzearren baretu zirela ematen zuen. Bada, ba-realdiaren ostean ekaitza itzuli zen. Barometroak be-hera egin zuen, ortzia hodeiz estali zen eta haizeak,sekulako indarra harturik, ez zekien nora jo».Negua zen Irlandan, esan nahi baita deabruak ere

dar-dar egiten duen aldean. Eguraldiak okerrera eginzuen. Gau latza zetorkion ontziari. Zeresanik ez ontzi-koei. Etxeitari batik bat.

Page 4: ETXEITAREN NEGUA IRLANDAN Testua: Edorta Jimenez … NEGUA IRLANDAN.pdf · kargua eman, eta Etxeitak zuzendu ]hil egin zen eta 24 orduren buruan itsasoa eman genion hilobitzat»

2 3zazpika

«Gau ekaiztsu hartan, ganbaran nagoela, han nonsartu den marineletako bat, eta mahai azpian gordebere burua, aldarrika, laguntza eskatuz. Kontua zeinzen-eta, beste marinel bat zuela segika, eskuan aiztoa(…) Ganbarako atera jo nuelarik, beste hark hanka eginzuen. Biharamunean neurera deitu nuen. ‘Hi ez haiztxokolatezko zopak janez hilko’, esan nion». Eta izanere halaxe izan zen. Maximo Corpus izeneko marinelariheriotza eman zion besteak, jazarriak, Martin de losSantosek. Hori ontziak haitzetan gilaz jo eta bertan zatibi eginda geratu ostean izan zen.“Numero cuatro” hura zati bi eginda geratu zenean

goizaldea zen. Ez zegoen lehorrera egiterik, hura hangoian susmatu arren. Ez zen deus ikusten. Eta goregizegoen. Bada, egunak argitu arte itxaro behar. Ametse-tan. «Aldean nituenak –dio Etxeitak– galtzontziloak,kamiseta eta Joanak eskegi zidan zilarrezko irudia zi-ren». Argitu zuen, bada, egunak. Etorri zitzaizkien la-guntzera. Eraman zituzten hango Muckross House ize-nekora. Eta etxe horretan, lehenengo gauean,filipinarrak filipinarrari heriotza eman zion. Kanpoanelur lehortuaren geruza metro betekoa omen zen.

Habanako portutik Cork konderriko presonde-gira. Izenak, datak eta aipatzen ari naizen beste gora-behera guztiak Tony O’Mahonyri esker jakin ditut. JoseManuel Etxeitak bere “Amorios” liburuan idatzi zuen“Escenas de un naufragio” atalekoak egiazko datuekinalderatzeko gogoz ekin niolarik harekin topo egin bai-

nuen. Artean Tony bazenik ere ez nekielarik. www.corks-hipwrecks.nethelbidera idatzi nuen, eta berak erantzun.Irlandar lagunak eman zizkidan datuak eta Etxeitarenliburukoak era harrigarrian zetozen bat. Eta halaxe,2014ko abenduaren 30ean, Jose Manuel Etxeita hangoportutik abiatu zela hortxe-hortxe 150 urte zirelarik,Habanan nintzen. Kasik federik gabe, ea ba “Numerocuatro” izenekorik inon topatzen nuen. Diodan legez,“Diario de la Marina” horrexetan dago.«Numero cuatro», hara izena! Harrigarria bezain be-

netakoa. Hurrengo etapa, ahal nuelarik behintzat, Ir-landa nuen. Jose Manuel Etxeitaren oroimen lausoakmodu lausoan eman zizkigunak zehaztera edo. Halanola, ontziko bi haien arteko heriotzaren epaia. Errudunala errugabe? Errugabea! Epaiaren berria martxoaren20an eman zuen argitara “Cork Examiner” izeneko ager-kariak. 1865ekoan, jakina. 150 urte eta egun bi beran-duago Irlandara abiatu naiz. Martxoaren 22an.Gure oroimenaren ahulak, horrexek sortu ditu ar-

txibategiak. Irlandako Nazio Artxibategian bertako era-biltzaile-txartela paratu didate. Horren ostean, politolagundu didate bilatzen, bila zer nabilen zehatzegi ezdakidan arren. Edo bai. Hortxe ikusi baititut Irlandakokartzeletako urtezurteko presoen zerrendak biltzen di-tuzten liburuak. Topikoa? Batek daki. Nik dakidana dahortxe agertu zaidala Corkeko konderrikokartzelan –Etxeitak «Corkeko presondegi handiak» dio–1865ean izan zituztenen izenak. Preso-zenbaki eta guzti.Adina, hezkuntzarik bai ala ez, larruazal kolorea, erlijio

«Numero cuatro»itsasontziahondoratu zenIrlandako kostaldea.Aurreko orrialdean,Muckross houseetxea. Bertaraeraman zituztennaufragoakzorigaiztoko gauhartan.

Tony O’MahonyThomas Waschs

Argazkiak:

Page 5: ETXEITAREN NEGUA IRLANDAN Testua: Edorta Jimenez … NEGUA IRLANDAN.pdf · kargua eman, eta Etxeitak zuzendu ]hil egin zen eta 24 orduren buruan itsasoa eman genion hilobitzat»

Habanako portua,garai hartako irudibatean.

2 4 zazpika

fedea, gorputzaren neurriak eta markak ere hantxe le-rroz lerroz idatzita. Izenak ondo irakurtzen ez ditudala-eta, Tonyri eskatu nion jada berriro etxean horien trans-kripzioa. 1865ean idatzi zituenak idatzi zituen izenokokerretara, nik uste.Lehena Martin de Leasantos (sic) da, 82 zenbakiduna,

39 urtekoa, hezkuntzarik gabea, larruz dark –iluna–,erromatar katolikoa, orrialde berean diren kasik 50 pre-soen artean bigarren handiena gorpuzkeraz; 5 oin eta6¾ hazbete baititu. Adinaren ondoko laukitxoan “Mans-laughter of Maximo Corpus”, hots, Maximo Corpusinahigabeko heriotza eman izana leporatu diotela dio.Zerrendan hurrengo Alexandra Antonia (sic) delakoadago, 30 urtekoa, itxuraz izena okerretara idatzi diotena,esan bezala. Lekukotzat hartuta dute kartzelan. Hu-rrengo datozen Alzoninara Nionery, 27 urtekoa, JuanCarraguese, 28koa, izena okerretara idatzi dioten Do-minga Legia, 26koa, Antonius Ventura, 42koa, eta Lo-renza Garcia, 26koa, berau ere izena okerretara idatzibide diotena. Beraz, hiltzailea eta sei lekuko. Jose ManuelEtxeitak bere oroitzapen lausoen liburuan zortzi zirelaidatzi zuen. Sei, zortzi, zer dio horrek? Ez kapitainarenizenik, ez ontziarenik, ez gertaeren urterik, ezer gutxiargitu zigun. Hori bai, hondoraketaren gau hura bereJoana Abaroa kuttunaren gomutetan eman zueladiosku. Beste guztia lauso 22 urteren buruan? Guzti-guztia ez.

«Numero cuatro» ontziko altxorra. Gogoan zuenhondoraketaren goizean gizonezko bat eta emakumebi agertu zirela ontzia zati bi eginda zetzan lekuarengoialdean. Laguntzeko prest agertu ziren eta, soka be-rehala luzatu zieten. Horrexeri esker ekin zioten leho-rreratzeari eta ontzia hartara hobeto lotzeari. Gero, gi-zonezkoak –«goi esferetako jaun txit dotorea» zela dioEtxeitak– emakumeetako bat bidali zion, gora joan ze-din. Behin goian, jaunak bere etxera gonbidatu zuen.Ordurako inguruetan bilduta jendetza polita omen ze-goen. Bost mila, diosku Etxeitak berak. Sukaldariak on-tziak zekarren zakurtxoa harturik, jaun txit dotorearenetxera joan ziren. Ondoren, marinelak ontzikoak, hangokotoi-fardoetatik, hango gai eta aparailumultzoetatik,zer berreskura zezaketen ibili ziren, etxerako joan-eto-rrietan. Jendetza hark lapurretan egin nahi zielarik.Tonyk ez du horretan zalantzarik.«Egundoko altxorra zen jende harentzat», diost. Muc-

krossen garelarik, Etxeitaren “Amorios” liburua beti al-dean, nik hari nire ingeles kaskarrean emanez munda-karrak gaztelaniaz idatziak. «Gainera, inguruotanfilipinarrak beltzak baino gutxietsiagoak izaten ziren,beltzak ikusten ohituago zeuden», diost. Egia. Jadaetxera itzulita, Tonyk Cork konderriko presondegikozerrendetan ikusi duenaren berri eman dit. Horra ema-

kumezko bi, Mary Keohana 46 urtekoa eta Judy Walsh20koa, kartzela hartantxe, «kotoia ostu dutela eta»,preso. “Numero cuatro”hartako kotoia, hain zuzen. On-tzia nork salbatu zuen, harexena zen kotoia. Edo ase-guru etxearena. Bazuen jaberik, bai. Otsailaren 10eanontzi hondakinak enkantean eman zituzten, hondaki-nok zeutzan lekuan bertan, Espainiako kontsulordeabertan zela. Enkantearen iragarkiari esker badakigu, or-dea, ontzia Batavia delakoan matrikulatua zela. Alegia, egungo Jakartan. Iragarkia eman zuen “Cork Examiner”hartantxe irakurtzen da «ontzi-kroskoa kobrez astunjantzia» dela eta «zaintzaren premia» duela. Nork ere hartu zituen haiek, badirudi «goi esferetako

jaun dotoreak» eta haren etxekoek, Beemahis abizenez,beren partea eskatu zutela «lehenengo salbatzaileak»izan ziren aldetik. Auzitegian 3.000 liberatan baloratuzuten ontzitik berreskura zitekeena. «Egungo milioierdi libera», diost Tonyk.Hori baino lehenago, martxoaren 25 honexetako goi-

zean, 2015ekoan, B&B delakora bila etorri zait Tony. Cor-kera. Beharbada egun honetan beronetan baina 150urte lehenago Jose Manuel Etxeita hemen izan zen. Li-verpoolera bidean, Queenstownerako –egungo Cobhden horrexetarako– trena hartzeko prest. «Horra erejoango gara», Tony, planoa eta plana, biak ere biak ondohausnartuta etorri baita. Planoan lau gune markatuditu eta, laurotara iristea da plana. Cobh lau zenbaki-duna da.Bera bere autoan gidari eta nire ezohiko aldean tar-

teka urduri, irlandar itxura hartu diot. Filmetatik, noski.Ez da gaeleraz mintzatzen, ostera. Zera, lehenik etabehin hondoraketa izan bide zen lekura joan gara: Muc-kross Head, beste Muckrruss Head bezala ere idatziabatzuetan, berdin dio horrek. «Begiratu ostera nolakoaden itsasertz hau, zein ote da ontziak jo zuen mutu-rra?».Joan eta etorri, etorri eta joan, ontziak jo zuena izan

zitekeen bakarra antzeman dugula iritzi diogu. Haitz-zerrenda edo ilara luzetxoa, itsasgoretan urpean etaitsasbeheretan agerian geratzen dena. Mundaka au-rrean, Izaro eta Antzora muturraren artean dagoenOtzarri harexen legezkoa. Otso-harriak horiek ere, bai.Etxeitaren maniobra ere irudikatu dugu.«Liverpoolera sartzeko itsasertz hau baino zabalago

nabigatu behar da, ekialdetik mendebaldera, bai, bainaEtxeitak berak idatzi bezala, haizeak hegoaldetik jotzenzuen, eta halaxe sakatzen zion ontziari, iparralderantzeta iparralderantz», Tonyk. «Horko otso-harriok bainogoragotxo nabigatuz, beheraldi batean jo egin zituen.Zorionez, ababorreko bandarantz egin zuen. Mastak ia-ia lehorra joko zuten. Horrexegatik ez zuten hain zailaizan goiza argitzean ontzitik atera eta ahal izan zenalehorreratzea», nik. Ontzian zekarten zakurtxoa ez ezik

Habanako ArtxiboHistorikoa

Argazkia:

Page 6: ETXEITAREN NEGUA IRLANDAN Testua: Edorta Jimenez … NEGUA IRLANDAN.pdf · kargua eman, eta Etxeitak zuzendu ]hil egin zen eta 24 orduren buruan itsasoa eman genion hilobitzat»

2 5zazpika

Etxeitak ontziak zituen liburuak ere atera zituzten. Ho-riek kasik gaua zela Muckross House hartara ekarri ziz-kioten. Marinel bik. Biak nahikoa edanda zetozen, antza.«Ontzian gainalde-artean gorderik dugun pattar-kupel-txotik edanda», idatzi zuen Etxeitak. Txiripaz ez omenzituen jendetzak harrapatu eta bertan hil. «Aiztoakhartu eta goazen», halaxe zioten etorri berriek. Bi haie-tako bat Corpus zen. Ez zuen hurrengo eguneko argiaikusi.

Muckross House Corkekoa. Muckross House bi ba-dira gutxienez Irlandan. Guk bilatzen duguna ez dainondik ere bestea bezain ezaguna. “Numero cuatro”-kgilaz jo zuen haitz-zerrendaren ardatzean gora eginezgero, hortxe goian dago, Tonyk dioenez.

Etxaldea da gaur egun Muckross House. Etxeko gi-zonak traktorearekin dihardu han urrunean. Atean jodugu. Etxekoandreak zabaldu digu. Beltzarana, gaztea,

liraina, zertara gatozen argiturik barrura sartzea galdatudigu. Entzuna omen du zerbait. Berton izan ziren ma-rinelez eta. Etxeko historiaren liburuak atera dizkigu.Gaur egun jabeak diren John eta Anny Marie O’Dono-van, orain eskolan diren seme-alaba biren gurasoak, ezdira 1865eko jabeen ondorengo zuzenak. Hala ere, horraargazkian etxea orain dela, zenbat urte? Ehun? Gehiago.Eta planoak ere bai. Horien argazkiak egin ondoren, be-heko solairura goaz. Eta bai. Guztiz bat dator lekua Etxei-tak azaldutakoarekin. «Etxean ni jabeekin jarri nindu-ten bizi izaten, kontramaisuak zerbitzariekin jan etabeste gela batean lo egiten zuen, eta indioek, guztiakbatera, etxe-sotoko gela handi batean, mahaia ere ber-tan atonduta».

Berau da hilketa burutu zeneko lekua. Hortxe dagoEtxeitak aipatu zuen sukaldea. Tonyk diostan legez,«beheko solairuan paraturik, keak eta usainak goikoekez aditzeko eran» antolatua da etxea. Berton topatu

Page 7: ETXEITAREN NEGUA IRLANDAN Testua: Edorta Jimenez … NEGUA IRLANDAN.pdf · kargua eman, eta Etxeitak zuzendu ]hil egin zen eta 24 orduren buruan itsasoa eman genion hilobitzat»

tako kapitainak zor ziena eman zien eta Queenstow-nera denak batera joan omen ziren. Trenez. Handik,ontziz, Liverpoolera gero. «Ea ba indioek beste ontzi-ren bat topatzen zuten», dio “Amorios” erdarazko ha-ren geroko euskal idazleak. Graduz artean pilotu,erraiez kapitain. Jose Manuel Etxeita Luzarraga, 23 ur-teko gizon gaztea.Orduan Queenstown eta egun Cohb den horretan

egin ditugu azken argazkiak eta lehenengo garagardoaTony O’Mahonyk eta biok. «Berton ontziratu ziren ‘Ti-tanic’-eko azkenak; bertotik egin zuen Etxeitak Liver-poolera», diost. Euria ari du, “Titanic” zein “Numerocuatro”bezalako ontziak lauso-lauso hortxe nabigatzenigartzen uzten duen euria da. «Mila esker, Tony! Biharetxera». «Hegazkinez, ez Etxeitak Liverpoolera bezala».Liverpoolen ez zioten etxera itzultzeko betarik eman.

Behingoan kontratatu zuten. Joana kuttunak itxaronegin behar izango zuen. Noiz ontziratu zen, ez dakigu.Soka luzea ekarri baitzuen “Numero Quatro” (sic) hare-nak. 1865eko ekainaren 5eko alean “Cork Examiner”-ekzekarrenez, hango ondasunen legezko jabea nor zenerabaki behar izan zuten, Court of Admiralty delakoan.Harrezkero ez zen Jose Manuelen batela, ezta afera ere.Martxoa bere azkenetan zen eta, igaroa zen negua. Ir-landako negua, haren negurik gogorrena. Kendurik1915eko hartakoa. Martxoaren 1ean hil zelarik ez baitzenurte hartako udaberria usaintzera iritsi.

zuen Etxeitak Corpus hura behearen gainean odoletanlau hanketan arrastaka. «Minutu baten buruan hilazen», idatzi zuen. «Nork egin du behar hau?», galdetuzuen. «Neuk, jauna; nik horri heriotza eman ezean be-rak emango zidakeen neuri. Bitan sastatu dut».1865eko martxoaren 20ko “Cork Examiner” hark Mar-

tin de Lesantos izenaz aipatu zuen hark berdin erantzunomen zion epaileari, «neuk, jauna», horixe pentsatzennoa O’Donovan senar-emazteei helbidea hartu eta es-kerrak eman ondoren. Epaiketa hilaren 17an, ostirala.Itzultzaile Domingo Sipio (sic) filipindar kartzelatuaerabili zutelarik. Epaia, ostera, herri-epamahaiak emanzuen. Martin harenak aditu ostean, epaileak «errudunala errugabea den, ez duzue besterik adierazi behar»esan zien; delako mahaiak «papera gora altxatu zueneta ‘errugabea’ irakurri ahal izan genuen», dio “CorkExaminer”-ek. Bada, planoan hiru zenbakiaz markatu-rik duen auzitegia ikustera eroan nau Tonyk. Hori bainolehen planoko bi zenbakikoa ikustera joan gara. Corkkonderriko presondegia. Itzela! 1891n suak suntsitua,aurrealdeak jatorrian bezala segitzen du. Zorigaiztoko filinpadarrak presondegira otsailaren

8an sartu zituzten eta martxoaren 17an bertan askatu.Etxeita astean behin joaten omen zitzaien bisitan etahalaxe zekien Martin ziegan baina beste guztiak hanbarruan libre-edo ibiltzen zirela. Are libreago ibili oteziren gero, behin kalean zirela? “Numero cuatro” har-

2 6 zazpika

Page 8: ETXEITAREN NEGUA IRLANDAN Testua: Edorta Jimenez … NEGUA IRLANDAN.pdf · kargua eman, eta Etxeitak zuzendu ]hil egin zen eta 24 orduren buruan itsasoa eman genion hilobitzat»

2 7zazpika

Izaro uhartea, aurrezaurre; eta behean,Jose Manuel Etxeitahil zen etxea,Mundakan. Aurrekoorrialdean,etxeitatarrenpanteoia Mundakakokanposantuan, etaherriko liburutegia,idazlearen izenadaramana.