etxe misteriotsua

3

Upload: san-frantzisko-liburutegia

Post on 23-Mar-2016

230 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

2. zikloko ikasleek idatzitako ipuinak.

TRANSCRIPT

Page 1: ETXE MISTERIOTSUA
Page 2: ETXE MISTERIOTSUA

Bazen behin ume bat Mikel zuena izena.

Egun batean Mikel etxe misteriotsu batera sartu

zen, han ikaratu egin zen eta etxera itzuli zen

korrika amarengana.

Geroago Mikel etxe misteriotsura sartu zen

berriro eta beldurraren beldurrez dardarka hasi

zen. Mamuak eta zonbiak ezkutatuta zeuden goiko

solairuan. Mikel eskaileratatik igo zen eta eskai-

lera mailek zarata misteriotsuak egiten zituzten.

Goiko solairura igo zen eta mamu bat ikusi

zuenean korrika jaitsi zituen eskailerak baina ezin

izan zuen irten ateak itxita zeudelako, baita

leihoak ere.

Page 3: ETXE MISTERIOTSUA

Mikel negarrez hasi zen eta amak, bere bila zihoala,

negarrak entzun zituen. Mikelen bila joan zen baina

ez zuen inondik aurkitu.

Hurrengo egunean ama etxe misteriotsura sartu zen

eta hantxe bertan aurkitu zuen Mikel. Besarkada handi

bat eman ondoren etxera itzuli ziren eta gau hartan

Mikelek amarekin egin zuen lo gozo gozotan.

ETA HALA BAZAN

ALA EZ BAZAN

SAR DADILA KALABAZAN

ETA IRTEN DADILA

BERMEOKO PLAZAN.