espermafitoen ugalketa

11
ESPERMAFITOEN UGALKETA

Upload: amara

Post on 17-Jan-2016

150 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

ESPERMAFITOEN UGALKETA. ESPERMATOFITOEN UGALKETA SEXUALA. Espermatofitoetan (eboluzionatuenak) esporofitoak eratzen du aparatu begetatiboa. Zurtoinaren gune jakin batzuetan hosto eraldatu batzuk eratzen dira, hauek ohiko fotosintesia burutu ordez LOREA izeneko ugal-aparatua eratzen dute. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: ESPERMAFITOEN UGALKETA

ESPERMAFITOEN UGALKETA

Page 2: ESPERMAFITOEN UGALKETA

ESPERMATOFITOEN UGALKETA ESPERMATOFITOEN UGALKETA SEXUALASEXUALA

• Espermatofitoetan (eboluzionatuenak) esporofitoak eratzen du aparatu begetatiboa.

• Zurtoinaren gune jakin batzuetan hosto eraldatu batzuk eratzen dira, hauek ohiko fotosintesia burutu ordez LOREA izeneko ugal-aparatuaugal-aparatua eratzen dute.

• Lorearen barruan gametofitoa garatzen da lehortzetik babestua

a: gimnospermoen lore arrakb: gimnospermoen lore emeak

Angiospermoen lorea

Page 3: ESPERMAFITOEN UGALKETA

ESPERMATOFITOEN UGALKETA SEXUALA (gimnospermo eta angiospermoetan)

• Organo sexual arrak, ESTAMINEAK dira (hosto eraldatuak)

• Estaminetan sortzen dira espora arrak polen aleen barruan, bertan, polen alearen barruan garatzen da gametofito ar ñimiñoa

• Organo sexual emeak KARPELOAK dira (hosto eraldatuak)

• Karpeloetan sortzen dira espora emeak obuluaren barruan, bertan, obuluan, garatzen da gametofito emea, gametofito arra baino handiagoa izan arren oso txikia dena

Page 4: ESPERMAFITOEN UGALKETA

Gimnospermoen ugalketa sexuala (haziaren eraketa)

• Gimnospermoen loreak ez dira deigarriak, sexu bakarrekoak dira eta bakunak dira, estaminez edo karpeloz osaturik soilik

• Estaminetan polen zakuak garatzen dira, hauen barnean polen aleak eta beren barnean gametofito arrak.

• Karpeloetan obuluak sortzen dira, hauen barnean gametofito emeak

• Polen alea pistiloaren estigmaraino heltzen denean, gametofito arrak hodi bat igortzen du muturrean gameto arrak daramatzalarik eta gameto emeraino heltzen da, bi gametoak elkartzean ernalketa ematen da eta ZIGOTOA eratzen da

• Zigotoak, mitosiz garatu eta ENBRIOIA eratzen du (landaretxo berria)• Enbrioia garapenarekin jarritzeko elikagaiez horniturik dago eta lehortzetik

babesten duten bilgarri gogor batzuez ere bai (obuluak hornitua) eta multzo osoak HAZIA eratzen du

• Haziaren barruan ,enbrioiak luzaroan iraun dezake bizi latentean, inguruneko baldintzak garatzeko egokiak izan arte.

Page 5: ESPERMAFITOEN UGALKETA
Page 6: ESPERMAFITOEN UGALKETA

• Lore ikusgarriagoak eta konplexuagoak dituzte• Gehienak hermafroditak dira, ugal-aparatuan

estamineak eta karpeloak dituzte batera• KALIZAK eta KOROLAK lore-bilgarria osatzen

dute. Lorea pipil fasean dagoenean, lore bilgarriak ugaltze-organo heldugabeak babesten ditu animaliengandik eta baldintza gogorrengandik. Lorea heldu eta pipila irekitzean, animalientzako egitua erakargarri bihurtzen da polinizazioa errazteko.

Angiospermoen ugalketa sexuala (hazia eta fruitua)

Page 7: ESPERMAFITOEN UGALKETA

Angiospermoen ugalketa sexuala (hazia eta fruitua)

• ESTIGMA: itsaskorra da eta irkidura bat du; polena harrapatzeko eta hozitzeko zeregina du

• ESTILOA: bere funtzioa polen-hodia gidatzea eta elikatzea da, obulura eta gameto emera hel dadin

• Pistiloa edukitzea eta, beraz, obulua obulutegi barruan egotea da angiospermoen loreen bereizgarri bat, gimnospermoetan obulua agerian baitago karpeloan.

Page 8: ESPERMAFITOEN UGALKETA

Angiospermoen ugalketa sexuala (hazia eta fruitua)

• Polena estigmara heltzean, polen-hodia osatzen da, obulutegiaren barruan dagoen obuluraino heltzen dena.

• Polen-hodia hazten jarraitzen du gametofito emera heldu arte

• Polen-hodian dagoen gametofito arrak gametofito emea ernaltzen du eta zigotoa sortzen da

Page 9: ESPERMAFITOEN UGALKETA

• Zigotoa garatu eta ENBRIOI bilakatzen da

• Obulua HAZI bihurtzen da

• Obulutegia FRUITU bihurtzen da.

• Fruitura eratzeko prozesuan, petaloak, sepaloak eta estamineak ihartu eta erori egiten dira

Angiospermoen ugalketa sexuala (hazia eta fruitua)

Page 10: ESPERMAFITOEN UGALKETA

• Ernaldutako obulua garatu eta hazi bihurtzen da• Ernalketaren ondoren, obulutegia fruitu bihurtzen da

(azal, mami eta hezur)• Lore pedunkulua fruituaren pedunkulu bilakatzen da• Fruitua organo bat da, eta haziak barreiatzen laguntzen

du

Angiospermoen ugalketa sexuala (hazia eta fruitua)

Page 11: ESPERMAFITOEN UGALKETA