eskolari alternatibabizi toki 6 2013ko abenduaren8a hilabetez egindako lanketaren emaitza...

5
2013KO ABENDUAREN 8A 4 ASTEKO GAIA BIZI TOKI 2011ko uztailean jarri zuten martxan Bizi Toki proiektua. Eskola alternatiboa sortzeko asmotik abiatu eta eskolari alternatiba izaten bukatu du, bertako kideek argi baitute haurren hezkuntzak gurasoen esku egon behar duela. Seme-alabek eskolan ez, Bizi Tokin ikasten dute, eguneroko jardueren bidez. Eskolari alternatiba | MIKEL GARCIA IDIAKEZ | Argazkiak: Dani Blanco NAFARROA BEHEREAN, Amikuze eskualdean, dago Behauze herrixka, hirurehundik gora biztanleduna. Eta herrigunetik gora hartuta, naturaz inguratutako leku paregabean aurkitu dugu Bizi Toki baserria. Alokatuta dute etxal- dea, baina jabea proiektuaren aldekoa dela eta ordaintzen diotena hutsaren hurrengoa dela azaldu digute komunitateko kideek. Etxeko

Upload: others

Post on 17-Aug-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Eskolari alternatibaBIZI TOKI 6 2013KO ABENDUAREN8A hilabetez egindako lanketaren emaitza interne-tera igoa dute (bizitoki.org). Poliki-poliki, eskolaren kontzeptua bera gainditu eta

2013KO ABENDUAREN 8A4 �

ASTEKO GAIA

BIZI TOKI

2011ko uztailean jarri zuten martxan Bizi Toki proiektua. Eskola alternatiboa sortzekoasmotik abiatu eta eskolari alternatiba izaten bukatu du, bertako kideek argi baitute haurren

hezkuntzak gurasoen esku egon behar duela. Seme-alabek eskolan ez, Bizi Tokin ikastendute, eguneroko jardueren bidez.

Eskolari alternatiba

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

Argazkiak: Dani Blanco

NAFARROA BEHEREAN, Amikuze eskualdean,dago Behauze herrixka, hirurehundik gorabiztanleduna. Eta herrigunetik gora hartuta,naturaz inguratutako leku paregabean aurkitu

dugu Bizi Toki baserria. Alokatuta dute etxal-dea, baina jabea proiektuaren aldekoa dela etaordaintzen diotena hutsaren hurrengoa delaazaldu digute komunitateko kideek. Etxeko

Page 2: Eskolari alternatibaBIZI TOKI 6 2013KO ABENDUAREN8A hilabetez egindako lanketaren emaitza interne-tera igoa dute (bizitoki.org). Poliki-poliki, eskolaren kontzeptua bera gainditu eta

� 52013KO ABENDUAREN 8A

txakurrak egin digu ongietorria eta aurkezpe-na berriz, Oihanek. 6 urteko mutil zolia daOihan eta bere eskutik ezagutu ditugu fron-toidun ezkaratza, sukaldea, komun idorra,baratzea, liburutegia, psikomotrizitate eta jar-duera fisikorako gunea… Logelak atontzekogoiko pisuan martxan dituzten obrak ere era-kutsi dizkigu.

Auzolanerako eta ekintza jakinetarakojende gehiago biltzen denarren, egunerokoan sei-zazpifamiliak hartzen dute parte,orotara hogei bat lagun etahorietatik erdia inguru hau-rrak –txikienak hilabeteak ditueta helduenak 11 urte–. Parte-hartze maila, dena den, norbe-raren esku dago: familiabakoitzak finkatzen du asteanzenbat egunetan etorriko denBizi Tokira, eta horren arabera antolatzendira. Aukera dago bertan lo egiteko eta egu-nero daude jarduerak eta ekintzak, nahi due-nak parte har dezan, askatasunez.

Proiektuko bi kiderekin mintzatu gara,sukaldean. Duela bi urte, auzolan deialdietarajoaten hasi zen Andoni Estrella, eta hilabetebatzuetatik hona buru-belarri esku hartzen duBizi Tokin. Gorka Torre hastapenetatik aritu daeta berak azaldu ditu lehen urratsak: “Dozenabat lagun elkartu ginen, kezka berak batuta: ezgentozen bat eta ez ginen eroso dagoen hez-kuntza ereduarekin, ikastetxe publiko nahiz pri-

batu. Argi genuen zer ez genuennahi eta beraz abiapuntua izanzen zer nahi genuen. Zer dahaurrekin bizi nahi duguna? Zerda transmititu nahi dieguna?Ordura arte eskola barruanegindako hausnarketetan, egitu-rak berak oztopoak jartzen ziz-kion gogoetari eta hortik ateraeta gogoeta arrunt orokorragoaegin behar zela konturatu ginen,

eskola eredua ahantziz”. Eskola alternatiboakbisitatu zituzten (Montessori, Freinet, Steiner,eskola libertarioak…) eta amesten zuten ikasto-laren zirriborroa marrazten joan ziren. Hainbat

“Eguneroko jarduera kultural,ekonomiko, sozialak guretzatzentzua duten baloreen araberaburutzen ditugu eta haurrek horibizi dutelarik, ikasi egiten dute”

Gorka Torre

Page 3: Eskolari alternatibaBIZI TOKI 6 2013KO ABENDUAREN8A hilabetez egindako lanketaren emaitza interne-tera igoa dute (bizitoki.org). Poliki-poliki, eskolaren kontzeptua bera gainditu eta

BIZI TOKI

2013KO ABENDUAREN 8A6 �

hilabetez egindako lanketaren emaitza interne-tera igoa dute (bizitoki.org).

Poliki-poliki, eskolaren kontzeptua beragainditu eta une batean eskola alternatiboa iza-tetik eskolari alternatiba izango zen egitasmoajaio zela argitu du Torrek. “Gure ustez, hez-kuntza ez da jarduera banandu bat, instituzioedo profesionalen esku delegatzen den zer-bait, baizik eta biziari lotua doan prozesua,gurasoen eta helduen egunerokoari lotua.Ikastetxeetan, beste batzuek fabrikatutakoprogramak jarraitzen dituzte, beste batzuk dirahaurrei zer transmititu erabakitzen dutenak,eta guretzat naturalena da gurasoek euren gainhartzea haurren heziketa. Ez gara ezer asma-tzen ari, duela 40-50 urte, Euskal Herrian hau-rrek komunitatearen egunerokoari lotuta ikas-ten zuten, gizatalde baten harreman zuzeneangaratzen zen ikasketa prozesua”.

Haur bat hezitzeko, leinuko pertsona guztienbeharra dago irakur daiteke baserri aurrekopankartan. Belaunaldi guztien arteko hartu-emanean oinarritzen da Bizi Toki, ez dagoirakasle edo ikaslerik, adin ezberdineko jen-dea baizik. “Haurren hezkuntza bertako haureta heldu guztien esku dago, talde guztiarenesku, eta horrek erran nahi du kolektibokifinkatu behar dugula zein diren funtsezkobaloreak, arlo guztietan zer nahi diegun hau-rrei transmititu”, adierazi du Torrek. Horibai, haurrarengan pisu handiena haur horrengurasoek eurek dutela gaineratu du Estrellak.

Euskara, ekologia, adostasuna,autonomia…Euskaraz aritzea, planetaren oreka ekologiko-arekin bateragarria den bizimodua eramatea,naturarekin kontaktuan bizitzea, partekatzea,ekonomia solidarioa lehenestea, elkarrekikoharremanak zaintzea (zintzotasuna, konfian-tza, errespetua, laguntza…), norberarenautonomia garatzea edota adostasuna bila-tzea dira Bizi Tokin sustatu nahi dituztenbaloreetako batzuk. Horiek haurrei nolatransmititu? Helduentzat zentzua duten balo-reak definituz eta koherentziaz jokatuz.“Eguneroko jarduera kultural, ekonomiko,sozialak guretzat zentzua duten baloreen ara-bera burutzen ditugu eta haurrak hori ikusieta gurekin batera bizi dutelarik, ikasi egitendute, zentzua ematen diotelako egiten dute-nari”.

Azken finean, komunitateko zereginak,bizi-hautua izateaz gain, jarduera hezigarriakere badirela gogoratu du Andoni Estrellak.Hala, baratzea adibidez ez da soilik autokon-tsumorako tresna, ez da eginkizun ekonomi-ko hutsa, ikasteko aukera ona ere bada. Ber-din zurgintzan eta iturgintzan egiten ari direnobrak –“edozein teknologia-eskolak bainobalio handiagoa dute”– edo sukaldean janariaprestatzea. “Matematika, komunikazioa, giza-harremanak, auzolana… jarduera ugaritanlandu ditzakezu, ez dute zertan ikasgai sailka-tuak izan behar. Eskolan ohikoak ez diren

Baratzean aritzeaedo janariaprestatzea(eskuinekoargazkian, GorkaTorre) ikastekoaukera ona dira.Eskolan ohikoak ezdiren gauzasotilagoak ereikasten dituzte,esaterakobatzarretan partehartuz.

Page 4: Eskolari alternatibaBIZI TOKI 6 2013KO ABENDUAREN8A hilabetez egindako lanketaren emaitza interne-tera igoa dute (bizitoki.org). Poliki-poliki, eskolaren kontzeptua bera gainditu eta

BIZI TOKI

2013KO ABENDUAREN 8A 7�

gauza sotilagoak ere ikasten dituzte, esatera-ko biltzar batean parte hartzea zer den. Anto-latzeko modu hori zurrupatzen dute eta umebatentzat gauza handia da helduon biltzarbatera etorri eta proposamen bat plantea-tzea”, dio Estrellak.

Margo eta dantza tailerrak ere badituzte,gurasoentzat eurentzat. “Haurrek badakiteordu jakinetan margolaritza eta dantza egin-go dugula eta nahi badute etorri egingo dira.Eta etortzen dira”, ziurtatudu Torrek, material pedago-gikoa dagoen joko gelarabezalatsu: idazketa, irakurke-ta, kalkulu edota ikerketarieskaintzen diote denborabertan helduek, eta txikiekinteresa agertu ohi dute.“Gogoeta anitz haurretatikdeszentralizatu eta helduon-gana ekarri ditugu, guk geuk zer balorereninguruan bizi nahi dugun ikusi eta horrenarabera giroa sortu dugu; haurrak hurbildukodira eta ikasiko dute”. Esaterako, familiaerdaldun bat etorri zitzaien: seme-alabek eus-karaz ikas zezatela ongi ikusten zuten, bainaeuskaraz ikasteko prest egon behar dutenaklehenik gurasoak beraiek direla azpimarratudute kideek, umeentzat zentzua izan dezan.

“Atzo –kontatu du Torrek–, gorputzekoorganoei buruzko kezka batzuk zituen Gara-zik, aitatxik arazoa duelako prostatan, etainteresgune horretatik abiatuz esparru osobat dugu lantzeko: pixa egiteko sistema lotuadelako odol sistemari, odola arnasketa siste-mari… Jakin-mina azaldu ahala ikasiko dituz-te gauzak”. Lelo hau dute Bizi Tokin: haurrekez dute egiten nahi duten guztia, baina egitenduten guztia egin nahi dute.

Egungo gizartearekinbateragarria?Haurren hezkuntzan guztizinplikatzeko, batez ere den-bora eskatzen du proiektuak.Egungo bizimoduarekin horinola den bateragarria galdetudiegu eta garbi erantzun duEstrellak: egunero zortzi

orduko lanaldian bagaude eta hipotekari lotu-ta, ez da egingarria. Gako bi nabarmendudituzte: batetik, beharrak gutxitu eta sinplifi-katzea, behar horiei kolektiboki erantzunez.Hala, Bizi Tokin familiek bertan egin dezake-te lo, eta inguruan etxebizitza kolektiboa erai-kitzea da etorkizuneko asmoa. Edota baratzekolektiboa eta autoekoizpena bultzatzen duteeta ekoitzi ezin dutena kolektiboki erosten

Lelo hau dute Bizi Tokin: haurrek ezdute egiten nahi duten guztia, bainaegiten duten guztia egin nahi dute.Umea ikasketa prozesuaren aktorenagusia da eta heldua laguntzailea

Page 5: Eskolari alternatibaBIZI TOKI 6 2013KO ABENDUAREN8A hilabetez egindako lanketaren emaitza interne-tera igoa dute (bizitoki.org). Poliki-poliki, eskolaren kontzeptua bera gainditu eta

BIZI TOKI

2013KO ABENDUAREN 8A8 �

dute, merkeago lortzeko. Bestetik, beharrakmurriztuta, soldatapeko lanean ordu gutxiagoeman eta denbora gehiago libratu dezakete.Gorka Torre irakaslea da ikastolan, astean 12orduz; Andoni Estrella nekazaria da, sasoikolanak egiten ditu eta denbora duenean etor-tzen da etxaldera. “Aldaketarik zailena buruandago –baieztatu digu berak–, baina gauzakdesberdin egiteko eta askatzeko beldurrik ezbaduzu, ohiko irizpideetatik pixka bat atera-tzen hasten zarenean, harrigarria da ikusteazein errazak izan daitezkeen gauzak”.

Itzul gaitezen arlo pedagogikora. Zerren-datuta dituzten hezkuntza printzipioenartean daude haurraren nortasuna errespeta-tzea (eta nortasun kritikoa garatzea); bereberezitasunean laguntzea; dimentsio afekti-bo-emozionala, sentsorial-motorra eta men-tala kontuan hartzea; haurraren sexualitateaerrespetatzea; edota zigorrik eta saririk gabeheztea. Nola gauzatzen da hori guztia prakti-kan? Taldeko elkarbizitzarako eta denenartean gauzak eraikitzeko, komunikazio ezbortitza dute abiapuntu (errespetatzea, besteaulertzeko ahalegina egitea, enpatizatzea,entzutea…). Eredu pedagogiko bakarrari ezdiote heltzen, interesgarriak zaizkienetatikelikatzen dira, baina ildo nagusi batek zeda-rritzen du bidea: haurrak berak izan behar duikasketa prozesuaren aktore nagusi eta hel-duek laguntzaile gisa jokatzen dute, umeeninteresa urrunago eramanez, “mundu osoadeskubritzeko dutela erakutsiz”. Torrerenarabera, “haurrak errespetuan oinarritutakoikaskuntza baldin badu, bere erritmoa etagogoa aintzat hartzen duena, afektiboki ongibaldin bada eta eroso, ez du zertan arlo peda-gogikoan arazorik izan behar, modu natura-lean ikasiko du. Zenbat ordu ikastolan moti-bazioaz hitz egiten, erantzunik atxemangabe!”.

Erleez, euskaraz edo feminismoazjardunaldi irekiakKolektiboa diren heinean, oinarrizko fun-tzionamendurako arauak dituzte Bizi Tokineta ahal dela astero egiten dituzten biltzarrenbidez antolatzen dira: ardura eta eginbeha-rrak banatu, gogoetatu, egunerokoaz eztabai-datu, tailerrak taxutu edota jardunaldiak pres-tatu. Irekiak dira jardunaldiak, “gizartearizerbait eskaintzeko” xedez; sumatzen dituz-ten beharrean arabera hautatzen dituzte gaiaketa jende dezentek hartu du parte orain arte-koetan. Besteak beste, jardunaldiotan elika-dura buruaskia, antzinako jolasak, basalanda-reen ezagutza, haziak, erle eta erlezaleak,baloreen transmisioa, euskara eta feminismoajorratu dituzte, eta kolektibotasunaz eta nera-betasunaz egin nahi dute hurrengoa.

Zailtasunak ere badira, haatik. Handiena,inguruan lagun sare zabala izan arren, benetanparte hartzera ausartzen direnak oraindikgutxi direla. “Hamar bat heldu nahikoa izandaitezke horrelako egitasmo batean, bainahaur batentzat ez da aski –onartu du Torrek–.Adin tarte batean, umeak ume gehiago beharditu inguruan eta indarrak batu behar ditugujende gehiagok bat egin dezan, ez dezagunbehartuta ikusi gure burua 7 edo 13 urterekinhaurra eskolatzera”. Zentzu horretan, gauregun Euskal Herri osoko proiektua da BiziToki, bizirauteko Euskal Herri osorako baka-rra ikusten baitute eraginkorrena. “Bihar ikus-ten badugu Tolosaldean kokatzea komeniga-rriagoa dela, bada egingo dugu, gu ez garaBehauzera lotuak, baina gaur egun hemenditugu baldintza egokienak. Eta hamabosturte barru lortzen badugu hau aski garatuaizatea bigarren bat Gasteizen sortzeko etabeste hirugarren bat Iruñean, bada primeran”.

Azken finean, krisi garaiotan kontzientziahartzeko eta eredu kapitalistatik aldentzekoune egokia izan daitekeela uste du irakasleak:“Bizi Toki gizarte proiektua da, epe luzeraplaneta honetan bizi ahal izatearekin kohe-rentea. Egungo errealitateak ez garamatzainora eta Bizi Toki bide berri bat ari da urra-tzen, oso interesgarria eta aberasgarria, alter-natiba jasangarria bizitzen ari garelako, zen-tzuz betea. Bizitza honetan bizi daitezkeengauzarik ederrenetarat nahikoa hurbiltzen arigara eta plazera da. Kontsumo gizarteko egu-nerokotasuna gal dezakegula? Horren beldurgara? Bai, baina asko irabaz dezakegu etamerezi du jendeak gaian sakontzea, ez dagodena egun batetik bestera aldatubeharrik. Aldi berean, hala ere,ausardia behar da ur-lasterrarenohiko norantzan ez doan ekime-nari bai esateko”. n

EskolatzeazAdin batetikaurrera umeakeskolatzekoasmorik al dutengaldetu dioguGorka Torreri:“Ikusten badauneren bateanhaur bateskolatzeabeharrezkoa delahainbatarrazoirengatik,guk prestatuegingo duguhorretarako.Adibidez, 17 urtebete arte hemenegoten bada etaunibertsitaterajoan nahi badu,azterketakprestatzenlagunduko dioguhala egin dezan”.

Andoni Estrella eta Oihan, jokoen gelan. Umeek inguruan umeakbehar dituztela eta proiektuarekin bat egiten duten familia berriakgustura hartuko dituztela esan digute Bizi Tokin.