err emin tak

13
E.Hilario Larrañaga IRALE 2009 Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2 1 ERREMINTAK Bigarren hiruhileko honetako 1. atalean, erremintak landuko dira. Erreminten izena, ezaugarriak eta erabiltzeko era egokia ikasiko da. Beti ere tailerreko segurtasun-arauak errespetatuz. Landuko diren erremintak, proiektua egiterakoan tailerrean erabiliko diren erremintak izango dira. Horrez gain, loturak egiteko erabiltzen diren osagaiak ere ikusiko dituzu. Oro har, erremintak familia hauetan sailkatuko dira: a)- Ebakuntzakoak b)- Zulatzekoak c)- Neurtu, egiaztatu eta markatzekoak d)- Perkusio-erremintak e)- Loturak egitekoak f)- Arbastatzekoak eta leuntzekoak EBAKUNTZAKO ERREMINTAK Erreminta hauen xedea mota guztietako materialak zati txikiagotan edo nahi dugun forman ebakitzea da. Oro har, guk erabiliko ditugun ebakuntza erremintek zura, burdina, plastikoa, kobrea eta papera ebakitzeko izango dira. Materialen ebakuntza egin daiteke txirbil-harroketaz(zerratzea) edo txirbil-arroketaz gabe. TXIRBIL HARROKETAZ EBAKITZEN DUTEN ERREMINTAK ZERRA edo ZERROTEA Zerraren orriaren hortzak tamaina handikoak dira eta zura, eta oro har, 4 mm-ko lodiera baino handiago duten egurrak, listoiak… ebakitzeko erabiltzen da. Metala ebakitzeko erabiliz gero, hortzak puskatu egingo litzaizkioke.

Upload: estiaran

Post on 30-Nov-2015

1.032 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

1

ERREMINTAK Bigarren hiruhileko honetako 1. atalean, erremintak landuko dira. Erreminten izena, ezaugarriak eta erabiltzeko era e gokia ikasiko da. Beti ere tailerreko segurtasun-arauak errespetatuz. Lan duko diren erremintak, proiektua egiterakoan tailerrean erabiliko diren er remintak izango dira. Horrez gain, loturak egiteko erabiltzen diren osaga iak ere ikusiko dituzu. Oro har, erremintak familia hauetan sailkatuko dira : a)- Ebakuntzakoak b)- Zulatzekoak c)- Neurtu, egiaztatu eta markatzekoak d)- Perkusio-erremintak e)- Loturak egitekoak f)- Arbastatzekoak eta leuntzekoak

EBAKUNTZAKO ERREMINTAK Erreminta hauen xedea mota guztietako materialak za ti txikiagotan edo nahi dugun forman ebakitzea da. Oro har, guk erabil iko ditugun ebakuntza erremintek zura, burdina, plastikoa, kobrea eta pap era ebakitzeko izango dira. Materialen ebakuntza egin daiteke txirbil-har roketaz(zerratzea) edo txirbil-arroketaz gabe. TXIRBIL HARROKETAZ EBAKITZEN DUTEN ERREMINTAK ZERRA edo ZERROTEA Zerraren orriaren hortzak tamaina handikoak dira eta zura, eta oro har, 4 mm-ko lodiera baino handiago duten egurrak, listoiak… ebakitzeko erabiltzen da. Metala ebakitzeko erabiliz gero, hortzak puskatu egingo litzaizkioke.

Page 2: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

2

ARKU ZERRA edo METALENTZAKO ZERRA Zerra honen hortzak txikiak dira eta metalak ebakitzeko erabiltzen da, nahiz eta, behar izanez gero, zurezko listoiak ebakitzeko erabili. Irudian azaltzen da nola erabili. MARKETERIA ZERRA Izenak dion bezala, marketeria-lanak egiteko erabiltzen da. Oro har, 4 mm lodierako okumea edo mehegoak ebakitzeko erabiltzen da. KALADORA edo KALATZEKO ZERRA Eskuzko zerra elektrikoa da. Orriak gora-beherako mugimenduaz ebakitzen du. Zura ebakitzeko erabiltze n den arren, metala, plastikoak… ebaki ditzake, orri egokiak jarriz gero. Oharra: inoiz ez erabili irakaslearen baimenik gabe. MAHAIKO ZERRA ELEKTRIKOA Lan-mahairen gainean finkatuta egoten da eta harizko zerra-orriz ebakitzen du. Okume-txapa, plastikoa edo 10 mm baino meheagoak diren egur zatiak ebakitzeko erabiltzen da. Inoiz ez erabili metalak mozteko.

Page 3: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

3

TXIRBIL HARROKETA GABE EBAKITZEN DUTE ERREMINTAK ELEKTRIKARI GURAIZEAK Itxuraz guraize arruntak diruditen arren, heldulekua gomaz isolatuta dute korronte elektrikotik babesteko . Horrez gain, orrietan koska txiki bana dute kable elektrikoak zuritu ahal izateko. CUTTERA edo LABANA Oso zorrotza den orri bat dauka, heldu leku batez babestuta . Papera, plastikoa… ebakitzeko erabiltzen da. XAFLA MOZTEKO GURAIZEAK Guraize hauen orriak eta heldu lekuak oso gogorrak dira, zeren metalezko xafla meheak ebakitzeko erabiltzen batira.

Page 4: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

4

PERKUSIO ERREMINTAK Perkusio-erremintak kolpearen bidez indarra beste p ieza edo erreminta bati pasatzen dio. Pieza kolpatuz, piezari forma em ateko edo iltzeak sartzeko erabiltzen da. Erabilienak mailuak eta maz oak dira. Garrantzizkoa da mailu eta mazoaren kirtena buruari ongi finkatu ta egotea, zeren kolpekatzekoan burua aska baitaitezke eta ezbeharre n bat eragin. BOLADUN MAILUA Mailu mota hau, gehienbat, mekanikan erabiltzen da. Buruaren ertzean daukan bolarekin joz metalezko pieza bati forma alda diezaioke. AROTZAREN MAILUA. Iltzeak leku berezietan edo mailu arrunta erabili ezin daitekeen lekuetarako erabiltzen da. Arotzek altzariak muntatzerakoan erabiltzen dute. AZAZKALDUN MAILUA Mailuaren buruaren ertz batean iltzeak ateratzeko azazkal pare bat ditu. Oso erabilia eraikuntzetan. MAZOAK Nylonezkoak edo gomazkoak izaten dira, nahiz eta oraindik batzuk egurrezkoak izan. Muntaketan eta desmuntaketan erabiltzen da, kolpekatzakoan ez dezan pieza deformatu edo markatu.

Page 5: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

5

ZULATZEKO ERREMINTAK Zulatzeko erremintak txirbila atereaz egiten dute z uloa. Izan daitezke elektrikoak edo eskuz erabiltzen direnak . Elektrikoen barnean eskuzkoak(portatilak) edo finkoak ESKUZKO ZULAGAILU ELEKTRIKOA Gaur egun, abiadura erregulatzailez hornituta daude, eta barauts bereziak erabiliz material mota guztiak zula daitezke, besteak beste: burdina, zura, harria... ZUTABEDUN ZULAGAILUA Zulagailu hau lan-mahaian edo zutabe batean finkatuta egoten da. Zulatu behar den pieza altuerarekiko erregulatu daitekeen mahai txiki batean finkatzen da. Horregatik, ahal den guztietan, barailak erabiltzea beharrezkoa da. Ikus barailak GINBALETA Eskuz zulo txikiak egiteko erabiltzen da. Gehien bat, gabila sartu behar denean hasiera emateko. BARAUTSAK Neurri eta mota askotakoak dira. Guk erabiliko ditugun barautsak metalak zulatzeko izan arren, egokiak dira zura zulatzeko. Barautsaren diametro egokia aukeratu eta ongi finkatu behar da barauts-etxean.

Page 6: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

6

ORATZEKO ERREMINTAK Piezak mekanizatu behar direnean (zulatu, ebaki, ka rrakatu eta abar) beharrezkoa da ongi finkatuta egotea. Horrez gain, eskuzko erreminta batzuek, adibidez, aliketak, bai pieza txikiak fin katzeko, bai alanbreak ebakitzeko balio dute. MAHAIKO TORLOJUA edo TORNUZILA Lan-mahaian finkatuta egoten da eta barailen bitartez landu nahi den piezari oratzen/heltzen zai o. Oratzen zaion pieza markatu nahi ez denean, barailetan kartoi edo okume zati txikiak jarriko di ra piezak babesteko barailengandik. BARAILAK Orokorrean zutabedun zulagailuan zulatu behar diren piezak oratzeko erabiltzen dira. SARGENTAK Erabilpen asko eduki arren, normalean pieza handiak lan-mahaiaN finkatzeko, edo pieza txikiak elkarri finkatu edo itsatsi behar direnean erabiltzen dira. INGLETE KUTXA Listoietan ebaki zeharrak (45º) edo zuzenak egiteko erabiltzen da. Listoiak ebaki behar direnean komeni da listoiak inglete-kutxari sargenten bidez ongi heltz ea.

Page 7: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

7

ALIKETA UNIBERTSALAK Pieza txikiak tolestu, zulatu edo ebaki behar diren ean, askotan ezinezkoa da barailak edo mahaiko-torlojua erabiltzea. Horrelakotan aliketak erabiliko dira. P iezari oratzeaz gain, alanbreak ere ebaki ditzakete. Ikus irudiak. KURRIKAK Berez ez dira oratzeko erremintak nahiz eta batzuetan oratzeko erabili. Kurrikek alanbrea mozteko eta iltzeak ateratzeko ere balio dute. Ikus irudia ARBASTATZEKO ETA LEUNTZEKO ERREMINTAK Materialak arbastatzeko behar direnean, materialaren arabera, karraskak edo arraspak erabiliko dira. Ondoren, bukaera ona eman nahi izanez gero, lixa erabiliko dugu. Irudian azaltzen da erreminta hauek erabiltzeko forma egokia. KARRAKA Metalak arbastatzeko eta leuntzeko erabiltzen da. H ortz txikiak ditu eta egin beharreko lanaren arabera forma eta izen desberdinak ditu: karraka laua, karraka biribila, karraka erdi-biribila, karraka triangeluarra ARRASPA Karrakaren aldean hortz handiak ditu, eta inoiz ez erabili metala arbastatzeko, zura arbastatzeko baizik. LIXA edo LIZPAPER Piezak gastatu ondoren bukaera leun-leuna emateko erabiltzen da. Izan daitezke zurarako edo metalerak o.

Page 8: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

8

LOTURA DESMUNTAGARRIAK ETA FINKUAK LOTURA DESMUNTAGARRIETAKO ERREMINTAK ETA ELEMENTUAK Muntai desmuntagarriak egiteko, gehien erabiltzen den sistema torlojuzko lotura da ( torlojuak, zirrindolak, eta azkoinak osatutako lotura). Ikus irudia. TORLOJUA Torlojua elementu hariztatu bat da eta forma buruar en formaren arabera izan daitezke buru hexagonala, karratua, biribila, izarduna(Phillips), laua...

Allen torlojua

Torloju buruhexagonal

Torloju burubiribil artekaduna

Torloju Buruabelainatu artekaduna

Torloju burubiribil izarduna

AZKOINA Torlojuaren antzera, elementu hariztatu bat da, bai na haria, torlojua sartu behar den zuloko barnealdean dauka.

Page 9: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

9

ZIRRINDOLA Zirrindolak torloju-buruaren eta azkoinaren azpian kokatzen da. Lotu behar diren materialen kanpoko bi alboeta n. Horrela, lotu behar diren materialak hobeto finkatu ta gelditzen dira. GABILA Gabilek torlojuen itxura baldin badute ere, ez dauk ate gorputz zilindrikoa baizik eta konikoa. Horrez gai n, ez dute azkoinik behar zeren lotu nahi den materialean, -zura, plastikoa...- zuzenean hariztat zen baitira. Torlojuen antzera, gabilen buruak ere for ma desberdinak edukitzen dute. BEGI TORLOJU eta KAKO ILTZEAK Begi-torlojuen eta kako-iltzeen helburua ez da piez ak lotzea, baizik eta zerbait zintzilikatzea edo gida gisa lan egitea. Mu turra gabilen antzekoa dute.

Begi-torloju irekia Begi-torloju itxia Kako-iltze h ariztatua GILTZA FINKO LAUA Buru hexagonala edo karratua duten torlojuak, azkoinak eta gabilak askatzeko eta lotzeko erabiltzen dira. Oro har, bi aho neurri desberdinetakoak dituzte, eta askatu edo lotu behar diren torlojuen buruen arabera, giltzak handiagoak edo txikiagoak izango dira.

Page 10: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

10

GILTZA ERREGULAGARRIA edo GILTZA INGELESA Giltza finkoaren helburu bera dauka baina, erregulagarria denez, neurri desberdinetako torlojuak aska daitezke berarekin. ALLEN GILTZAK Allen burua duten torlojuak birarazteko erabiltzen dira.

BIHURKINAK Giltza finkoaren antzera, bihurkinak torloju eta ga bilak biraraziz, muntaiak eraikitzeko edo desmuntatzeko erabiltzen dira. To rlojuaren edo gabilaren buruaren arabera, erabiliko den bihurkinaren ahoak izarra(Philips) formakoa edo forma laukoa izango da.

Page 11: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

11

LOTURA FINKOETARAKO ERREMINTAK ETA ELEMENTUAK Iltze eta kolaren bidez egindako lotura mota hauek ez dira desmuntagarriak ILTZEAK Mota eta material askotakoak izan daitezke. Iltzeen ezaugarri nagusiak hauek dira: materiala, luzera eta diametroa. TERMOKOLATZEKO PISTOLA Izenak adierazten duen bezala, beroa da iturri nagusia. Pistolaren atzeko aldetik “termo-kola” barra bat sartzen da, eta beroaren poderioz, kola-barra urtu egiten da, eta pistolaren muturretik kola beroa irteten da.

SOLDAGAILU ELEKTRIKOA Soldagailua mota honek eztainua erabiltzen du material gehigarri gisa. Gehien bat zirkuitu elektrikoetako kontaktuak soldatzeko erabiltzen da, nahiz eta elementu txikiak soldatzek o ere balio izan.

Page 12: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

12

NEURTZEKO, EGIAZTATZEKO ETA MARKATZEKO ERREMINTAK Multzo honetako erremintak, marrazketa teknikoaN au rki ditzakegunen antzekoak dira, nahiz eta ondoren aipatzen diren er reminten egitura metalezkoa eta sendoagoa izan. KALIBREA Kalibrea prezisio handiko neurketak egiteko erreminta da. Atal asko ditu, eta atal hauek erabiliz neurketa mota asko egin daitezke, besteak beste: kanpoko diametroak, barneko diametroak, zuloen sakonea... ZINTA METRIKOA Gehienetan, zinta metrikoaren luzera 2, 3 edo 5 metrokoa izaten da eta neurtu dezakeen zati txikiena 1 mm-koa da. ERREGELA MALGUA Erregela malgua marra zuzenak egiteko erabiltzeaz gain, neurketa errazak eta txikiak egiteko erabiltzen da. 30, 40 edo 50 cm-ko luzera edukitzen dute eta bereiz dezaketen neurri txikien a 1 mm-koa da. ESKUAIRA Eskuaira erregela malgu batez osatuta dagoenez, erregelaren funtzioa bete dezake. Hala ere, angelu zuzenak markatzeko edo egiaztatzeko erabiltzen da. Neurketak egiteko erabiltzerakoan, erregela malguaren ezaugarri berdintsuak ditu.

Page 13: Err Emin Tak

E.Hilario Larrañaga IRALE 2009

Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

13

MATERIALAK ESTAINUA Eztainuaren ezaugarri garrantzitsuenak honako hauek dira: harikortasuna, urtze-tenperatura baxua eta eroale ona izatea. Kolore grisa dauka, eta gehienetan, bobina batean harilkatuta komertzializatzen da. Soldadura elektrikoak egiteko oso erabilia da. KOBREA Kobrearen kolorea gorrixka da, eta ezaugarri garrantzitsuenak, etelektrizitate-eroale oso ona izatea eta harikortasuna dira. Oso erabilia da zirkuitu elektrikoetan, kable-eroale gisa batez ere. BRONTZEA Brontzea eztainuaren eta kobrearen aleazioa (nahastura) da. Ez da herdoiltzen, eta oso erabili a da herdoiltzeko arrisku handiko lekuetan erabili behar den tresneria egiteko. Gaur egun, altzairua erabilt zeko joera dago. ZURA/ EGURRA Zura zuhaitzetatik lortzen da eta dituen ezaugarri nagusiak hauek dira: malgua, isolatzaile ona, erresistentea eta lantzen erraza. Gaur egun zura eraldatu egiten da ,eta ondoren horiek lortzen dira : aglometaratua, tablexa, kontratxapatua, DMa...