ekaitz mentxaka corral alkate jauna etor idirin ercilla … · bostean, ekaitz mentxaka corral...

26
1. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25 UGAO-MIRABALLESKO UDALA (BIZKAIA) AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES (BIZKAIA) Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemezortziko irailaren hogeita bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla: ETOR IDIRIN ERCILLA jn. JON-IÑAKI LARRABIDE GUINEA jn. BEATRIZ PEREDA MARTÍNEZ and. NEREA SOLAGUREN SALAZAR and. XABIER URUEÑA ASTIGARRAGA jn. ASIER KORTAJARENA ZABALA jn. FELICIDAD BAHILLO MORÁN and. GOIO RAMOS VILLANUEVA jn. RUFI RUBIO COLLADO and. IÑIGO ALEGRIA ITURRI idazkari jaunak ekitaldiaren fedea emanez, Udalbatza Oso honek Ohiko Bilkura egin du lehenengo deialdian. ANA MAITE FERNÁNDEZ OTAMENDI zinegotzi andrea ez da bertaratu baina alkate jaunak bidezkotzat jo du bertaratu ez izana. Arratsaldeko sei eta erdiak direnean bilkura hasi dela adierazi da publikoki eta, jarraian, Gai-zerrendan jasotako gaiak eztabaidatu dira: 1.- 2018-07-24KO AURREKO BILERAKO AKTA-ZIRRIBORROAREN BERRI EMATEA. Irakurri ondoren, 2018-07-24ko aurreko bilkurako akta-zirriborroaren berri eman da. Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du: ONARTZEA, beraien transkripzioa bitarteko mekanikoekin aginduz, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Araudiaren 109. artikuluari eta udalbatzaren 1997-02-25eko erabakiari jarraiki. 2.- ADIERAZITAKO DATETAN EMANDAKO ALKATETZA EBAZPENEN BERRI EMATEA. Alkate jaunak TAOLAren 46. artikuluan xedatzen dena betez, honako ebazpen hauen berri eman du zehatz-mehatz, eta bertaraturiko zinegotzi guztiek aho batez berretsi dituzte horiek guztiak.

Upload: others

Post on 04-Jul-2020

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

1. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemezortziko irailaren hogeita bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

ETOR IDIRIN ERCILLA jn.

JON-IÑAKI LARRABIDE GUINEA jn. BEATRIZ PEREDA MARTÍNEZ and. NEREA SOLAGUREN SALAZAR and. XABIER URUEÑA ASTIGARRAGA jn. ASIER KORTAJARENA ZABALA jn. FELICIDAD BAHILLO MORÁN and. GOIO RAMOS VILLANUEVA jn. RUFI RUBIO COLLADO and.

IÑIGO ALEGRIA ITURRI idazkari jaunak ekitaldiaren fedea emanez, Udalbatza Oso honek Ohiko Bilkura egin du lehenengo deialdian. ANA MAITE FERNÁNDEZ OTAMENDI zinegotzi andrea ez da bertaratu baina alkate jaunak bidezkotzat jo du bertaratu ez izana. Arratsaldeko sei eta erdiak direnean bilkura hasi dela adierazi da publikoki eta, jarraian, Gai-zerrendan jasotako gaiak eztabaidatu dira: 1.- 2018-07-24KO AURREKO BILERAKO AKTA-ZIRRIBORROAREN BERRI EMATEA. Irakurri ondoren, 2018-07-24ko aurreko bilkurako akta-zirriborroaren berri eman da. Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du:

ONARTZEA, beraien transkripzioa bitarteko mekanikoekin aginduz, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Araudiaren 109. artikuluari eta udalbatzaren 1997-02-25eko erabakiari jarraiki. 2.- ADIERAZITAKO DATETAN EMANDAKO ALKATETZA EBAZPENEN BERRI EMATEA.

Alkate jaunak TAOLAren 46. artikuluan xedatzen dena betez, honako ebazpen hauen berri eman du zehatz-mehatz, eta bertaraturiko zinegotzi guztiek aho batez berretsi dituzte horiek guztiak.

Page 2: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

2. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

2.1 2018-07-20ko 241/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EZ GAUZATZEA X X X jaunaren jabetzakoa den Artanda kaleko 3-1. A etxebizitzaren eta honen eratxikien gainean (31 zenb. garajea eta 31. zenb. trastelekua) (prezio tasatudun udal etxebizitza) dagoen lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

HIRUGARRENA: GOGORATZEA X X X jaunari, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko diotela aipatutako etxebizitza saltzeko asmoa, honek ere duen lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea gauzatu dezan.

2.2 2018-07-23ko 242/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ONARTZEA euskara ikasteko ikastaroak egiteagatik Dekretu honen eranskinean ageri diren diru-laguntza eskabideak, eta eskatzaileei aipatutako Eranskinean azaltzen diren zenbatekoak ordaintzea euskara ikastaroak egiteagatik diru-laguntza kontzeptupean. 2.3 2018-07-24ko 243/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ONARTZEA, 2018 urterako, guztira 4.850 €ko zenbatekoa duten (BEZ kenduta) ondorengo jarduerak egitea:

- Herri krosaren XI. Edizioa: 3.200 € BEZ kenduta - Ibilbide Ekologikoen Sarearen zabalkundea: 1.650 euro (BEZ kenduta) BIGARRENA: Diru-laguntza ESKATZEA, 4.850 €koa (BEZ barik), Eusko Jaurlaritzako Osasun

Saileko Osasun Sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko aginduaren babesean, zeinaren bidez diru-laguntzak ematea arautzen baita, 2018ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan jarduera fisikoa sustatzeko.

2.4 2018-07-25eko 244/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ESKATZEA txosten teknikoa Ugao-Miraballesko Udaletik kanpoko langileei, "Garra, S.L." enpresak aurkeztutako proposamena lizitazioaren oinarri diren agiriekin bat datorren egiaztatu ahal izateko. 2.5 2018-07-26ko 245/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

13/18 zenbakidun faktura-zerrenda onartzea 2.6 2018-07-27ko 246/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- JAKINARAZTEA "Elkarlan Asesores"eko X X X jaunari, Víctor Chávarri taldeko 15. zenbakiko Etxejabeen Komunitatearen ordez, eskatutako udal obra lizentzia emateko, bidezkoa bada,

Page 3: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

3. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

1.000 euroko fidantza bat aurkeztu behar dutela udal honetan, obratik datozen eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketa egokia berma dadin.

Aipatutako fidantza eskudirutan eratu ahal izango da (Udal honek KUTXABANK erakundean duen

kontu korronte honetan dagokion zenbatekoa sartuz: ES87 2095 0164 26 2053000667); banku-abal bidez; zor publiko baloreetan; kauzio aseguru kontratu bidez edo zuzenbidean baliagarri den beste edozein eratan.

BIGARRENA.- Era berean, "Elkarlan Asesores"eko José Manuel Peña jaunari, Víctor Chávarri

taldeko 15. zenbakiko Etxejabeen Komunitatearen ordez, jakinarazten zaio ekainaren 26ko 112/2012 dekretuaren 6. artikuluari jarraiki, udal obra lizentzia eman eta obrak amaitu ostean, udal honetan ezarritako fidantza itzultzeko eskaera, hondakinen kudeaketari buruzko azken txostenarekin batera aurkeztu beharko dutela. Azken hau obraren zuzendaritza fakultatiboak sinatuta eta aipatutako dekretuaren III. eranskinean zehaztutako ereduari jarraiki egina. Berau, ingurumen organoak bermatutako erakunde independente batek egiaztatuta egon beharko da, aipatutako dekretuaren xedapen iragankorrean ezarritakoari kalterik egin barik. Azken Txosten hau ondorengo dokumentazioarekin batera joan beharko da:

− Kutsatu gabeko lurrak eta harriak betelanak egiteko erabiltzen direnean, honi dagokion lizentzia

edo baimena aurkeztu beharko da.

− Hondakinak modu egokian kudeatu izanaren egiaztagiriak, hondakin arriskutsuak barne. Egiaztagiri hauek baimendutako pertsona kudeatzaileek edo kutsatu gabeko lurrak eta harriak eraman izan diren betelanen pertsona titularrak baimendutakoek igorritakoak izan beharko dira.

− Balioztatutako hondakin kopuruari, hauen erabilerari eta in situ erabilitako eraikuntza eta eraispen materialei buruzko zinpeko aitorpena.

HIRUGARRENA.- JAKINARAZTEA "Elkarlan Asesores"eko X X X jaunari, Víctor Chávarri taldeko

15. zenbakiko Etxejabeen Komunitatearen ordez. 2.7 2018-07-27ko 247/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA Construcciones Y Obras Nervion, SL.ri, Goikiri kaleko 1, 2, 3, 4, 7 eta 8 zenbakietako etxejabeen komunitatearen izenean eta ordez, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, aipatutako eraikinetako fatxadaren egitura sendotzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez, eta zehazki:

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau Construcciones Y Obras Nervion, SL.ri, Goikiri kaleko 1, 2, 3, 4, 7 eta 8 zenbakietako etxejabeen komunitatearen izenean eta ordez. 2.8 2018-08-08ko 248/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

Lehenengoa: Esleitzea MONDO IBÉRICA, SA enpresari UGAO-MIRABALLESKO ARANDIA futbol zelaia belar artifizialez hornitzeko eta berau ezartzeko (2 LOTEA) administrazio-kontratua, guztira 150.901,42 euroko zenbatekoan, BEZ barne.

Bigarrena: Honako enpresa hauek esleipen prozeduratik kanpo uztea, adierazitako arrazoiengatik

Page 4: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

4. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

ENPRESA LIZITATZAILEA BETE EZ DEN ALDERDIA

1 FIELDTURF POLIGRAS S.A - Ez ditu betetzen 1. eta 2. loteak lizitatzeko baldintza teknikoen agirian zehaztutako ezaugarri teknikoen barruan metro koadroko agintzen diren puntada eta zuntz kopuruen parametroak.

2 SPORTS & LANDSCAPE S.L -Ez dauzka kontratu honetako administrazio-baldintza partikularren agirian agindutako gaitasun eta kaudimen baldintzak.

Hirugarrena: Ebazpen hau Euskadiko Kontratazio Plataforman argitaratzea eta jakinaraztea lizitatzaileei eta esleipendunari.

Laugarrena: Kontratu hau formalizatzea lizitatzaileei ebazpen hau jakinarazi eta hamabost egun (15) baliodun igaro ostean. 2.9 2018-08-08eko 249/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari 2018ko Udiarragako Ama Birjinaren jaietan taloa txorizoarekin eta hirugiharrarekin saltzeko postu bat instalatzeko lizentzia, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, eta betiere aurretik aipatutako baldintzak betez gero.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari. 2.10 2018-08-08ko 250/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA "Elkarlan Asesores"eko X X X jaunari, Victor Chávarri y Salazar kaleko 15. zenbakidun eraikineko Auzokideen Komunitatearen ordez, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, aipatutako etxejabeen komunitatearen eraikineko estalkia konpontzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA "Elkarlan Asesores"eko X X X jaunari, Víctor Chávarri y Salazar kaleko 15. zenbakiko Auzokideen Komunitatearen ordez. 2.11 2018-08-13ko 251/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EZ ONARTZEA bere osotasunean ekainaren 28ko Alkatetza Dekretuaren aurkako berrezartze-helegitean jasotakoa, eta beraz, ez ematea Udiarraga kaleko 69, 1. ezk. behean zerbitzu juridikoen lizentziaren gainean eskatutako salbuespena.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

2.12 2018-08-16ko 252/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia.

Page 5: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

5. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

BIGARRENA: Ondorengoa GOGORARAZTEA X X X jaunari:

-Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak leku edo espazio publikoetan egoteko animaliok daramatzanak eta kontrolatzen dituenak aldean eraman beharko dituela Ordenantza honetako 20 artikuluan aipatutako lizentzia administratiboa eta animalia hori arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan izena emanda daukala egiaztatzen duten ziurtagiriak.

-Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek euren tamaina eta arrazaren araberako muturrekoa eraman

beharko dutela, baita lepoko gogorra ere, gehienez ere bi metroko luzerakoak. Ezin izango direla aske ibili inolako kasuetan, eta pertsona bakoitzeko ezin izango da mota hauetako txakur bat baino gehiago eraman. Debekatuta dagoela arnesak erabiltzea.

-Lizentziak bost urteko balio-denbora izango duela, eta iraupen bereko segidako epeetan berritzeko

aukera egongo dela, aldez aurretik eskatuta. Lizentzian jasota dauden datuetan edozein aldaketa eginez gero, jabeak lizentzia eman zion udalerriaren eskumeneko organoari jakinarazi beharko diola, eta horretarako hamabost eguneko epea izango duela, hori egiten denetik aurrera zenbatzen hasita. Era berean, baimena ematen duen udalak AIEOri helarazi beharko dizkiola emandako lizentziak.

-Lizentzia ematea eragin zuten baldintzak betetzen ez direnean, bidezkoa izango dela administrazio-

lizentzia baliogabetzea eta, edozein kasutan, betiere zehapen osagarri batek arlo horren inguruan indarrean dagoen legerian falta larri edo oso larri bati ezarriz gero. 2.13 2018-08-16ko 253/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: PROPOSATZEA "Murbidecor Urbano, SL" enpresari esleitzea Ermitako parkea,

Futbol zelai ingurua (Arandia) eta Usila umeentzako jolasez hornitzeko, eta jolasak zein dagokion segurtasun zoladura ezartzeko kontratazioa, 56.085,92 €ko zenbatekoan (46.352,00 € + BEZaren 9.733,92 €), eta egindako proposamenari jarraiki.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ETA ESKATZEA "Murbidecor Urbano, SL" kontratistari, aurkeztu

dezala baldintza partikularren agiriaren 20. klausularen 159.4 f) 3. eta 4. artikuluan jasotako dokumentazioa, aurkeztu gabe duena eta, batez ere, behin betiko bermeari dagokiona.

HIRUGARRENA: GOGORATZEA "Murbidecor Urbano, SL"ri, agindutakoa adierazitako epean

betetzen ez bada, eskaintza kendu duela ulertuko dela, eta kasu horretan hurrengo lizitatzaileari eskatuko zaiola dokumentazio hori, eskaintzak sailkatu diren hurrenkerari jarraiki.

Era berean, gogorarazten zaio dokumentazioa jaso eta hurrengo bost egun baliodunen barruan

esleitu beharko duela kontratua udal kontratazio organoak. LAUGARRENA: Lizitaziotik KANPO UZTEA "Garra SL" enpresa, aurkeztutako proposamenak eta

kontratuaren helburuak bat ez egiteagatik, Alkatetza Dekretu honi eransten zaion 2018ko abuztuaren 6ko txosten teknikoan adierazi bezala.

BOSGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau lizitazioan parte hartu duten enpresei: "Murbidecor

Urbano, SL" eta "Garra SL" 2.14 2018-08-17ko 254/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ESKATZEA X X X jaunari Bide Zahar kaleko 7. zenb. daukan lokala fabrika-lanarekin itxi dezala, gutxienez 2,50 metroko altuerara arte, berau dagoen eraikinaren fatxadako antzeko koloreekin eta materialekin zarpiatuz eta margotuz.

Page 6: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

6. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Horretarako, X X X jaunak dagokion lizentzia eskatu beharko du, eta bertan lanen partiden aurrekontu xehatua adierazteaz gain, proposatutako akaberen materialak eta kalitateak jaso beharko ditu.

BIGARRENA: EMATEA HILABETEKO epea X X X jaunari, aipatutako lizentzia eskatu eta lanak egiteko; epe hau, jakinarazpena jaso eta biharamunean hasiko da zenbatzen.

GOGORARAZTEA egin ezean isun hertsatzaileak ezarriko direla.

HIRUGARRENA: ESKATZEA X X X andreari, Bide Zahar 7 Garajeen Komunitatearen izenean eta ordez, KENDU dezala gehienez ere ZAZPI EGUNEKO epean lonjaren jabetzakoa den oholean ezarritako Ibiaren plaka, eta garajera sartzeko ate metalikoan ezar dezala, honela lonjaren itxitura libre utzi eta berau konpondu ahal izateko.

LAUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari, Bide Zahar kalea 7. zenb. auzokideen komunitatearen ordez. 2.15 2018-08-17ko 255/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Onartzea, hitzez hitz, Ugao-Miraballesko Udalaren eta "Ugaoko Txosna Batzordearen" artean 2018ko abuztuaren 13an sinatutako akordioa, 2018, 2019, 2020 eta 2021 urteetako Udiarragako Andra Mariren omenezko herriko jaietan txosnak eta/edo antzekoak ezartzea arautu asmoz.

BIGARRENA: Ana Maite Fernandez Otamendi Ugao-Miraballesko Kultura, Berdintasuna eta

Hezkuntza batzordeko lehendakariarengan eskuordetzea aipatutako akordioaren kudeaketa. 2.16 2018-08-20ko 256/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: HASIERA EMATEA hirigintza legezkotasuna babesteko prozedurari, hautsitako araubide juridikoaren berrezartze-neurriak hartzeko, eta aldatutako errealitate fisikoa leheneratzeko asmoz, Dinamitabaso inguruko lursailetan X X Xk egindako lur-egokitzapenei buruzko hirigintza izaerako egintzekin lotura duena, honetarako beharrezkoa den aldez aurreko lizentzia ez izateagatik.

BIGARRENA: AGINTZEA aipatutako lanak berehala eten daitezela, edo gauzatzen, egiten edo garatzen ari den egintza edo erabilera geratu dadila.

HIRUGARRENA: ESKATZEA interesatuari, dagokion egintza edo jarduketaren legeztatze-eskaera aurkezteko hilabeteko epean, egintza hau jakinarazten denetik zenbatzen hasita, kasua balitz, ondorio horretarako nahikoa den proiektu tekniko batez lagunduta. LAUGARRENA: GOGORARAZTEA X X X jaunari, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 221.7 artikuluaren arabera, Ugao-Miraballesko Udal honek edozein unetan hartu ahal izango dituela kautelazko neurriak legeztatzeko aginduaren eraginkortasuna bermatu ahal izateko:

a) Egikaritzen ari diren ekintza edo jarduketak direnean, lanak etetea, eta, horrez gainera, tokitik irtetea, obran erabilitako materialak eta makinak erretiratzea, eta higiezinak eta obra-instalazioak ixtea.

b) Gasaren, uraren eta elektrizitatearen hornidura etetea, kasu guztietan. Salbuespen izango dira

etxebizitzaren lege-izaera duten higiezinak.

Page 7: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

7. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Era berean, agindutakoa ez badu betetzen, hertsatze isunak jarriko zaizkio, bat hileko; eta desobeditze-delitu dela uste bada, Ministerio Fiskalari horren berri emango zaio. Isun horietako bakoitzaren zenbatekoa, hain zuzen, jarraian adierazten diren zenbatekoetatik handiena izango da: ezkutuko jardueraren balioaren % 10 edo 600 euro. Hori guztia Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 224. artikuluan aurreikusita dauden errealitate fisikoa leheneratzeko berrezartze-neurriak hartzeari kalterik egin barik.

BOSGARRENA: Interesdunei legeztapena egiteko emandako epean, espedientearen berri eman zaio berari; beraz, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluan oro har aurreikusten den entzuteko izapidearekin bat etorriz, euren eskubideak defendatzeko egokitzat jotzen dituzten beste alegazio eta dokumentu aurkeztu ahal izango dituzte, gehienez ere 15 eguneko epean ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita.

SEIGARRENA: Gauzatutako egintzak, aginduzkoak direnei kalterik egin gabe, hirigintzako ustezko arau-haustetzat jo daitezke. Dena den, eta hautsitako ordena juridikoa berrezartzeko prozeduraren inguruko zehazpen prozedura apartekoa izateko eskakizuna betez, hain zuzen ere, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 224. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, zehatzeko eskumena aparteko prozeduran oinarrituko da, hautsitako ordena juridikoa berrezartzeko dagokion koordinazioari kalterik eragin gabe.

ZAZPIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau, udal arkitekto aholkulariaren 2018ko abuztuaren 13ko txostenaren kopiarekin batera X X X jaunari, eta URAri (GV-09169-DVD espedientea) eta Ingurumen eta Landa eta Itsas Ministerioari (A/48/09548 GV-09169 espedientea).

ZORTZIGARRENA: GOGORARAZTEA X X X jaunari, Udaltzaingoak zigilatu ahal izango dituela obrak, instalazioak edo erabilera bera jakinarazpena gauzatu ostean 2.17 2018-08-20ko 257/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: OHARTARAZTEA X X X jaunari ez uzteko tamaina handiko tresnak Ugao-Miraballesen hauek batzeko ezarrita dagoen epetik kanpora.

BIGARRENA: GOGORARAZTEA X X X jaunari, hau egitea Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Legearen hauste larria izan daitekeela. 2.18 2018-08-21eko 258/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Udalerri honetako auzokidea den X X X jaunari desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela EMATEA.

BIGARRENA: Interesdunari, txartelarekin batera, Europar Batasuneko estatukide ezberdinetan

berau erabiltzeko baldintzen laburpena ematea. Baldintza horiek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Saileko 50/2016 Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan zehaztu dira.

HIRUGARRENA: Gogoraraztea X X X jaunari adierazitako Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, txartela BOST URTERIK behin berritu beharko dela bere egoitzari dagokion udaletxean, bere desgaitasuna balioestean sor daitezkeen aldaketek txartelaren indarraldia galtzea ekar dezaketela alde batera utzi gabe. 2.19 2018-08-21eko 259/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

Page 8: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

8. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LEHENENGOA: ESLEITZEA DYA Bidean Laguntzeko Elkarteari, 2018ko irailaren 2an egingo den "Marcha Tronchabicis Ugao" mendiko bizikleten lasterketarako (BTT) oinarrizko anbulantzia eta Erreskaterako 4 x 4 ibilgailuaren prebentziozko zerbitzurako kontratu txikia, 713,26 €ko zenbatekoan (BEZ salbuetsia). 2.20 2018-08-21eko 260/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X, NAN zenb.: X X X

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunari, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko

aukera izan dezan.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunari prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunak bere izena erroldan behar bezala ageri dela egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzan. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi den herriaren berri eman behar dio.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.21 2018-08-21ko 261/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X, Egoiliar txartel zenb.: X X X

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunari, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko

aukera izan dezan.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunari prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunak bere izena erroldan behar bezala ageri dela egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzan. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi den herriaren berri eman behar dio.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.22 2018-08-23ko 262/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

Page 9: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

9. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LEHENENGOA: AFADEri lizentzia EMATEA, baimentze aldera Herriaren Enparantzan barrakak instalatzeko prestaturiko jabari publikoa erabiltzea. Ohiturari jarraiki, 2018an ere bertan jarriko dira Udiarragako Ama Birjinaren jaietan instalatu ohi diren barrakak, 800,00 €ko prezioan eta barraka bakoitzeko 180,00 €ko fidantzarekin, bi aldeek 2016ko abuztuaren 24an sinatutako hitzarmenarekin bat.

BIGARRENA: Erabaki honen berri ematea AFADEri.

2.23 2018-08-23ko 263/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ITZULTZEA X X X jaunari ezarritako 247,88€ko fidantza, Udiarraga auzoko 26.

zenbakian (egun 1. zenb.) nekazaritzako eta abeltzaintzako eratxikiaren teilatuaren eta fatxaden eraberritze-lanetatik eratorritako eraikuntza eta eraispen hondakinak zuzen kudeatzen direla bermatu asmoz ezarria izan dena.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

2.24 2018-08-23ko 264/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- X X X, Ugao-Miraballesko Udal honetako funtzionario andrea jubilatutzat Jotzea 2018ko irailaren 23ko datarekin.

BIGARRENA.- Funtzionarioaren nominetan eta Gizarte Segurantzan baja AGINTZEA, aipatutako datatik aurrera, eta, eskainitako zerbitzuak eskertzea.

HIRUGARRENA.- AITORTZEA X X X andreari, nahitaezko erretiro egoerara igarotzen denean, Udal honek 2006ko uztailaren 21eko osoko Bilkuran onartutako Udalhitz Hitzarmena hobetzeko baldintzak, 2014ko martxoaren 24ko 69/14 zenb. Alkatetza Dekretu bidez aldatuak izan direnak.

LAUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari, bere ezagutzarako eta dagozkion

ondorioetarako, eta bere espedientean sartzea. -X X X Ugao-Miraballesko funtzionario andrea jubilatutzat jotzen den irailaren 23ko 264/18 zenb. Dekretuari dagokionez, alkate jaunak adierazi du eskertu nahi dituela langile honek azken 46 urteetan Ugao-Miraballesko Udalari eskainitako zerbitzuak. Horregatik, onena baino ez dio desira, eta goza dezala merezi duen erretiroaz. 2.25 2018-03-23ko 265/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: AINTZAT HARTZEA X X X andreak Justo Echebarria Lasaren izenean egindako eskaera, eta ondorioz, “Hiri izaerako lurren balio-gehikuntzaren gaineko Zerga” 49/2018 espedienteari dagokion 1.435,20 €ko ordainketa 3 ataletan zatitzen uztea, gehi berandutze-tasak ordainduta, R.R.aren 33. artikuluaren arabera. Horiek hileroko ordainketa egitean likidatuko dira. Lehen zatia ordaintzeko epea ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzeko hasiko da.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari, X X Xren izenean, dagozkion ondorioetarako.

Page 10: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

10. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

2.26 2018-08-24ko 266/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: BAIMENA EMATEA X X X jaunari X X X andrearen alde eskualdatu dezan "B" motako taxi-lizentzia, taximetro kontagailu barik eta udalerri honetan geltoki finkoarekin; 243/2002 Dekretua betez, aldez aurretik 31,29 euroko tasa ordaindu beharko du eta alta eman beharko du "JEZ"ren (Jarduera ekonomikoen zerga) dagokion epigrafean.

BIGARRENA: BAJA EMATEA X X X jaunari Taxien Udal Erroldan, eta baita ere bere jabetzakoa den

3057 JHK matrikuladun Hyundai 140 ibilgailuari, aurrerantzean erabilera partikularra izango duena; era berean, Taxien Udal Erroldan alta emango zaio aipatutako lizentzia eskuratu duen X X X andreari, berak zehazten duen ibilgailuarekin batera.

HIRUGARRENA: Lizentzia honen lagatzaileak VT baimenaren transmisio-eskabidea aurkeztu

beharko du Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Lan eta Garraio Sailaren aurrean (Garraioa antolatzeko zerbitzua), eskagarriak diren baldintzak aurretiaz bete ostean.

LAUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau interesatuei, ezar daitezkeen helegiteak adieraziz.

2.27 2018-08-24ko 267/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, "Trikimako Kultur Elkartearen" ordez, 2018ko Udiarragako

Andra Mariren omenezko herriko jaietan txosna bat ezartzeko lizentzia, betiere Ugao-Miraballesko Udalaren eta "Ugaoko Txosna Batzordearen" artean 2018ko abuztuaren 13an sinatutako akordioan, ebazpen honi eransten zaiona, jasotako baldintza guztiak betez gero.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari, "Trikimako Kultur Elkartearen" ordez.

2.28 2018-08-27ko 268/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ESLEITZEA "Markel International Insurance CO.LTD, Sucursal España"ri, 2018ko irailaren 2an egingo den "Marcha Tronchabicis Ugao" mendiko bizikleten lasterketan asegurua dutenek parte hartzean izan ditzaketen istripuen aseguru zerbitzurako kontratu txikia, 552,06 €ko zenbatekoan (BEZ barne). 2.29 2018-08-29ko 269/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: 14/18 zenbakidun faktura-zerrenda onartzea

2.30 2018-08-29ko 270/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA "Forestal Global, S.L.ri", Udiarragako udal bidetik kamioiak igarotzeko udal lizentzia, egurra atera ahal izateko, txosten teknikoarekin bat eginez, eta zehazki:

Page 11: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

11. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

-Bidea garbi eta oztopo zein basa barik utzi beharko da une oro, ikastetxera sartzeko eta irteteko ordutegian kamioirik igaro barik, honek eragiten duen arriskua dela-eta.

-Ez da moztutako egurrik pilatuko, ez erabilera publikoko bideetan ez inguruetan.

BIGARRENA: GOGORARAZTEA eskatzaileari egurra atera aurreko egoera berean utzi beharko

duela bidea. Eta egurra atera ostean, bidean kalteren bat egonez gero, atzerapenik gabe konpontzeko konpromisoa hartzen du.

HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau "Forestal Global, SLLri".

2.31 2018-09-06ko 271/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, Larretamendi kalean herri jabariaren erabilera baimentzen

dien lizentzia. Bertan, 2018ko irailaren 11tik 16ra bitartean, txurro-denda ezartzeko baimena izango du, guztira 10 m2ko azalera okupatuz. Herri jabariaren erabilera pribaturako edo aprobetxamendu berezirako tasa ordaindu beharko du, guztira 91,62 euro.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

2.32 2018-09-06ko 272/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, "Asociacion Cultural Artes Marciales" elkartearen ordez,

2018ko Udiarragako Andra Mariren omenezko herriko jaietan txosna bat ezartzeko lizentzia, Usila industrialdeko 2. kaleko 4. lokalean, goiko aldean, betiere Ugao-Miraballesko Udalaren eta "Ugaoko Txosna Batzordearen" artean sinatutako akordioan jasotako hirugarren eta laugarren klausuletako baldintza guztiak, aurretik adierazi direnak, betez gero.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari, "Asociacion Cultural Artes Marciales"

elkartearen ordez. 2.33 2018-09-07ko 273/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: 15/18 zenbakidun faktura-zerrenda onartzea

2.34 2018-09-07ko 274/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ESKATZEA laneratzeko zailtasun handiak dituzten Bizkaiko lurralde historikoko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezartzen dituen uztailaren 3ko Bizkaiko Foru Aldundiaren 93/2018 Foru Dekretuaren "Lan gaitasuna" I. Tituluaren “Gaitasunetan trebatzea” II. atalean aurreikusitako diru-laguntza, Ugao-Miraballesko udalerrian enplegagarritasuna hobetzeko gaitasun pertsonaletan eta lanbide-gaitasunetan prestakuntza eginez 45 urtetik gorako langabeak, iraupen luzeko langabeak, desgaitasunen bat duten pertsonak edo bazterkeria-arriskuan daudenak ohiko lan-merkatuan sartzen laguntzeko.

Page 12: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

12. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

2.35 2018-09-07ko 275/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: BITARTEKO FUNTZIONARIO IZENDATZEA X X X andrea, 2018ko irailaren 17tik aurrera, Administrari laguntzaile lanposturako, Administrazio orokorra eskala, Administrari laguntzaile azpieskala, C2 taldea.

BIGARRENA: X X X andreari GOGORARAZTEA lanpostua utzi egin beharko duela karrerako

funtzionario batek lortzen duenean, edo Ugao-Miraballesko Udalak amaitutzat jotzen dituenean bere garaian zeuden presako arrazoiak, bitarteko funtzionario batek lanpostu hori betetzea eragin zutenak.

HIRUGARRENA: Funtzionario izaera eskuratzeko, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta

biharamunetik zenbatzen hasita, hilabeteko epean hartu beharko du lanpostua, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 62 d) artikuluan xedatutakoari jarraiki.

LAUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau interesatuari eta Udal honetako Langile

Funtzionarioen Ordezkariari. 2.36 2018-09-12ko 276/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko

lizentzia. BIGARRENA: Ondorengoa GOGORARAZTEA X X X andreari: -Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak leku edo espazio publikoetan egoteko animaliok

daramatzanak eta kontrolatzen dituenak aldean eraman beharko dituela Ordenantza honetako 20 artikuluan aipatutako lizentzia administratiboa eta animalia hori arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan izena emanda daukala egiaztatzen duten ziurtagiriak.

-Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek euren tamaina eta arrazaren araberako muturrekoa eraman

beharko dutela, baita lepoko gogorra ere, gehienez ere bi metroko luzerakoak. Ezin izango direla aske ibili inolako kasuetan, eta pertsona bakoitzeko ezin izango da mota hauetako txakur bat baino gehiago eraman. Debekatuta dagoela arnesak erabiltzea.

-Lizentziak bost urteko balio-denbora izango duela, eta iraupen bereko segidako epeetan berritzeko

aukera egongo dela, aldez aurretik eskatuta. Lizentzian jasota dauden datuetan edozein aldaketa eginez gero, jabeak lizentzia eman zion udalerriaren eskumeneko organoari jakinarazi beharko diola, eta horretarako hamabost eguneko epea izango duela, hori egiten denetik aurrera zenbatzen hasita. Era berean, baimena ematen duen udalak AIEOri helarazi beharko dizkiola emandako lizentziak.

-Lizentzia ematea eragin zuten baldintzak betetzen ez direnean, bidezkoa izango dela administrazio-

lizentzia baliogabetzea eta, edozein kasutan, betiere zehapen osagarri batek arlo horren inguruan indarrean dagoen legerian falta larri edo oso larri bati ezarriz gero. 2.37 2018-09-12ko 277/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia. BIGARRENA: Ondorengoa GOGORARAZTEA X X X jaunari:

Page 13: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

13. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

-Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak leku edo espazio publikoetan egoteko animaliok daramatzanak eta kontrolatzen dituenak aldean eraman beharko dituela Ordenantza honetako 20 artikuluan aipatutako lizentzia administratiboa eta animalia hori arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan izena emanda daukala egiaztatzen duten ziurtagiriak.

-Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek euren tamaina eta arrazaren araberako muturrekoa eraman

beharko dutela, baita lepoko gogorra ere, gehienez ere bi metroko luzerakoak. Ezin izango direla aske ibili inolako kasuetan, eta pertsona bakoitzeko ezin izango da mota hauetako txakur bat baino gehiago eraman. Debekatuta dagoela arnesak erabiltzea.

-Lizentziak bost urteko balio-denbora izango duela, eta iraupen bereko segidako epeetan berritzeko

aukera egongo dela, aldez aurretik eskatuta. Lizentzian jasota dauden datuetan edozein aldaketa eginez gero, jabeak lizentzia eman zion udalerriaren eskumeneko organoari jakinarazi beharko diola, eta horretarako hamabost eguneko epea izango duela, hori egiten denetik aurrera zenbatzen hasita. Era berean, baimena ematen duen udalak AIEOri helarazi beharko dizkiola emandako lizentziak.

-Lizentzia ematea eragin zuten baldintzak betetzen ez direnean, bidezkoa izango dela administrazio-

lizentzia baliogabetzea eta, edozein kasutan, betiere zehapen osagarri batek arlo horren inguruan indarrean dagoen legerian falta larri edo oso larri bati ezarriz gero. 2.38 2018-09-13ko 278/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: Abian jartzea kredituak aldatzeko espedientea, 2. zenb.: Kreditu gaikuntza.

2.39 2018-09-13ko 279/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: Abian jartzea kredituak aldatzeko espedientea, 3. zenb.: Kreditu gehigarriak.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du kredituak aldatzeko 2. eta 3.

zenbakiak abian jartzeko egin direla 278/18 eta 279/18 zenb. Dekretuak. 2.40 2018-09-13ko 280/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: Onartzea kredituak aldatzeko espedientea, 2. zenb.: Kreditu gaikuntza.

2.41 2018-09-13ko 281/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: Onartzea kredituak aldatzeko espedientea, 3. zenb.: Kreditu gehigarriak.

2. zenb. kreditu aldaketa, kreditu gaikuntza, diru-laguntza bidez jaso diren sarrera bik eragin dute, ez baitzeuden aurrekontuan aurreikusita: BFAren ustekabeen diru-laguntza Astibiko bidea konpontzeko, izandako lur-jausiak direla eta, eta Udalsarea birjartze plana. Era berean, sarrera hauek gastuak eragingo dituzte, obren zati bat ordaindu beharra baitauka udalak; beraz, beste kreditu aldaketa bat egin behar da, 3. zenb., kreditu gehikuntzak, hau aurrekontuan txertatu ahal izateko. Gainera, eta aldaketa honekin,

Page 14: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

14. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

ezinbestekoa da Aurrekontuko partida batzuk handitzea. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak partida guztiak azaldu ditu, banan-banan, handitu diren zenbatekoekin. 2.42 2018-09-17ko 282/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin

gabe, Bide Zahar kaleko 7. zenbakian dagoen lokalean fatxada eraberritzeko obra-lizentzia, zarpiatutako eta margotutako itxitura berriarekin, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen X X X jaunari.

2.43 2018-09-17ko 283/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, Ugaoko Dorrea kaleko 9. zenbakidun eraikineko Etxejabeen

Komunitatearen ordez, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, fatxada nagusia konpontzeko eta birgaitzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez, eta zehazki:

Hondakinak kontrolatutako eta legeztatutako hondakindegian utziko dira, Eusko Jaurlaritzaren

hondakinen kudeaketari buruzko dagokion dekretuan agindutakoari jarraiki. Lanen amaieran hondakinen kudeaketa zuzenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, lanen zuzendariak eta komunitatearen legezko ordezkariak sinatuta.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

2.44 2018-09-18ko 284/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako

honi baja emateko:

- X X X, NAN zenb.: X X X - X X X, NAN zenb.: X X X - X X X

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunei, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko

aukera izan dezaten.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunei prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunek beraien izenak erroldan behar bezala ageri direla egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi diren herriaren berri eman behar diote.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez,

udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Page 15: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

15. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

2.45 2018-09-18ko 285/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ESLEITZEA Windows sistema eragilea duten hiru ordenagailuren eta inprimagailu

biren hornidura eta hauek ezartzea "Consultora Vizcaina de Telecomunicaciones, S.L." enpresari, 2.455,09 euroko zenbatekoan (BEZ barne), aurkeztutako proposamenaren arabera.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau "Consultora Vizcaina de Telecomunicaciones, SL"

enpresari. 2.46 2018-09-19ko 286/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: KONTRATATZEA “A tiempo servicios y prevención” enpresa, bakarrik edo 80

urtetik gorako pertsonekin bizi diren 80 urtetik gorako Ugao-Miraballesko herritarren etxeetan ke-detektagailuak ezartzeko, betiere etxebizitzetan ke-detektagailurik ez dagoen kasuetan, 2.916,10 €ko zenbatekoan (BEZ barne).

BIGARRENA:Jakinaraztea ebazpen hau “A tiempo servicios y prevención” enpresari.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du 13 ke-detektagailu jarriko direla 2018an lehenengoz baldintzak betetzen dituzten pertsonen etxebizitzetan; hau da, bakarrik biz eta 80 urte edo gehiago izan behar dituzte edo bestela, soilik 80 urtetik gorako pertsonekin bizi behar dira, eta aurretik ez dute ke-detektagailurik ezarrita izan behar beraien etxebizitzetan. 2.47 2018-09-19ko 287/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: 16/18 zenbakidun faktura-zerrenda onartzea

2.48 2018-09-19ko 288/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin

gabe, Udiarraga kaleko 2. zenb. lokala ingeniaritza informatiko bulego gisa egokitzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

2.49 2018-09-19ko 289/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari, Ugaoko Dorrea kaleko 4. zenbakidun eraikineko

Etxejabeen Komunitatearen ordez, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, hegala eta estalkia zati batean konpontzeko eta eraberritzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez, eta zehazki:

Page 16: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

16. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Hondakinak kontrolatutako eta legeztatutako hondakindegian utziko dira, Eusko Jaurlaritzaren hondakinen kudeaketari buruzko dagokion dekretuan agindutakoari jarraiki. Lanen amaieran hondakinen kudeaketa zuzenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, lanen kontratistak eta komunitatearen legezko ordezkariak sinatuta.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari.

2.50 2018-09-19ko 290/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, Ugaoko Dorrea kaleko 9. zenbakidun eraikineko Auzokideen

Komunitatearen ordez, aipatutako eraikinaren ondoan aldamio batekin bide publikoko 60 m2 hartzeko lizentzia. Horretarako, udal aparejadoreak idatzitako txosten teknikoan ezarritako baldintzak bete egin beharko ditu, eta “Udal eremu publikoaren erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak arautzen dituen Ordenantza”ren A epigrafean ezarritako tasa ordaindu beharko du.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari, Ugaoko Dorrea kaleko 9. zenbakidun

eraikineko Auzokideen Komunitatearen ordez. 2.51 2018-09-19ko 291/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: BAIMENTZEA X X X jauna, Udiarraga kaleko 2. zenb. lokalean “INGENIARITZA

INFORMATIKO BULEGOA” jarduera ezartzeko, betiere hizpide dugun jarduerari eragiten dioten legezko xedapen orokorrak eta udaltzaingoarenak, bereziki txosten teknikoan jasotzen direnak, betetzen badira.

BIGARRENA: ESKATZEA X X X jaunari, teknikari gaituak sinatutako ziurtagiria aurkez dezan. Bertan

egiaztatu beharko da jarduera edota instalazioa aurkeztutako eraikuntza-proiektura eta dokumentazio teknikora egokitzen dela eta ingurumen betekizun guztiak betetzen dituela, kasua balitz, ingurumen eraginari buruzko adierazpenean jasotakoak barne.

HIRUGARRENA: GOGORATZEA eskatzaileari, proiektatutako jarduera ezin izango dela abian jarri,

udal teknikarien egiaztapen-bisita egin ostean, udal txosten teknikoan ezarritako neurri osagarrien eraginkortasuna eta segurtasuna bermatu arte. Era berean, egiaztapen-bisita noiz egin ahal den jakinarazi beharko duela.

LAUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

2.52 2018-09-20ko 292/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: Udalbatza Osoa 2018-09-25eko Ohiko Bilkurara deitzea.

3. GIZARTE-LARRIALDITARAKO SEI ESKABIDE: 861/18 GLL, 1493/18 GLL, 208/18 GLL, 1895/18 GLL, 1136/18 GLL, 2004/18 GLL ESPEDIENTEAK. Ikusi dira 861/18 GLL, 1493/18 GLL, 208/18 GLL, 1895/18 GLL, 1136/18 GLL, 2004/18 GLL espedienteak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren proposamena, behin aurkeztutako eskaerak nahiz agiriak aztertuta.

Aintzat hartu da abenduaren 23ko 18/2008 Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak bermatzeari buruzkoa; azaroaren 24ko 4/2011 Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak bermatzeari buruzko Legea aldatzen duena; urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretua, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa; eta Enplegu eta Gizarte Gaietako

Page 17: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

17. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

sailburuaren 2017ko martxoaren 8ko Agindua. Agindu horren bidez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2017. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak finkatzen dira. Horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, eta udal bakoitzarentzat 2017rako aurrekontu-mugak finkatzen dira.

Ikusi da Udalbatza Osoak 2017ko apirilaren 25eko bilkuran hartu zuen erabakia.

Aintzat hartuta Gizarte Ekintza, Hirugarren Adina eta Immigrazioa informazio-batzordearen proposamena.

Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du:

LEHENENGOA: EMATEA ondorengo Gizarte Larrialdiko Laguntzak:

ESP. EPEA KONTZEPTUAK ZENBATEKOA GUZTIRA

861 2018-01-01/2018-12-31 2018-01-01/2018-12-31

Beste mantentze gastu batzuk Energia

720,00 451,20

1.171,20

1493 2018-01-01/2018-12-31 2018-01-01/2018-12-31 2018-01-01/2018-12-31

Interesak, amortizazioa Beste mantentze gastu batzuk Energia

2.400,00 720,00 720,00

3.840,00

208 2018-01-01/2018-12-31 2018-01-01/2018-12-31

Beste mantentze gastu batzuk Energia

720,00 576,00

1.296,00

1895 2018-01-01/2018-12-31 2018-01-01/2018-12-31 2018-01-01/2018-12-31

Alokairua Beste mantentze gastu batzuk Energia

1.680,00 220,80 360,00

2.260,80

1136 2018-01-01/2018-12-31 2018-01-01/2018-12-31

Beste mantentze gastu batzuk Energia

720,00 336,00

1.056

2004 2018-01-01/2018-12-31 Beste mantentze gastu batzuk Energia

720,00 720,00

1.440,00

BIGARRENA: Laguntza horiek helburu jakin baterako dira, eta helburu horretarako soilik baliatuko dira. Ugao-Miraballesko Udalak, ondoren, helburua betetzeko izaera hori bete den egiaztatuko du, eta erabiltzaileak nahitaez aurkeztu beharko ditu egindako gastuaren fakturak eta/edo frogagiriak, adierazitako epean.

Ordainketen fakturak edo frogagiriak aurkezteko gehienezko epea hilabetekoa izango da, ordainketa-egunetik aurrera zenbatzen hasita. Faktura edo frogagiri horiek aipatu epean aurkezten ez badira, bidezkoa bada, laguntzak itzultzeko dagokion prozedura abiaraziko da.

Era berean, Udalak egiaztatuko du, dagozkion bitartekoen bidez, laguntzak emateko betekizunak mantentzen diren.

HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA, erabaki hau 861/18 GLL, 1493/18 GLL, 208/18 GLL, 1895/18 GLL, 1136/18 GLL, 2004/18 GLL Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskatzaileei.

Page 18: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

18. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

4.- GIZARTE LARRIALDITARAKO LAGUNTZA ETETEKO PROPOSAMENA, DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA EMAN IZANAGATIK: 30/18 GLL ESPEDIENTEA.

Ikusita Ugao-Miraballesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren 2018ko irailaren 17ko proposamena, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eman izanagatik 30/18 GLL espedienteari Gizarte Larrialditarako Laguntza eteteari buruzkoa.

Aintzat hartuta Gizarte Ekintza, Hirugarren Adina eta Immigrazioa informazio-batzordearen proposamena.

Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du:

ETETEA Gizarte Larrialditarako Laguntza 30/18 GLL espedienteari, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eman izanagatik.

JAKINARAZTEA erabaki hau 30/18 GLL espedientea Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren eskatzaileari. 5.- “ASOCIACIÓN PROYECTOS HUMANITARIOS NIÑOS SAHARAUIS APROHUNISA” ELKARTEAREN DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA, SAHARAKO ERREFUXIATUEN KANPAMENDUETAN MEDIKAZIO PROIEKTU BAT FINANTZAZEARI BURUZKOA. “Asociación Proyectos Humanitarios Niños Saharauis APROHUNISA” elkarteak diru-laguntza eskatu du Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan medikazio proiektu bat finantzatzeko. Elkartearen helburua honako hau da: Saharako errefuxiatuen kanpamenduei osasun laguntza eman ahal izatea, Rabuniko ospitala medikamenduz hornituz. 12.000 € batu behar dituzte proiektu hau gauzatu ahal izateko. Goio Ramos EH-Bildu udal taldeko zinegotziak hitza hartu eta eztabaida hasteko adierazi du orain arte honelako diru-laguntzak Euskal Fondoaren bidez eman direla, eta garrantzitsua dela orain arteko dinamika hori hautsi izana. Hori esanda, beraiek ulertu dutenez, eskatutako diru-laguntza 12.000 €ak eskuratzearen, ala ez eskuratzearen, araberakoa da. Eta elkarte horrek ez badu zenbateko hori lortzen, agian ez du proiektuarekin jarraituko. Hori horrela, proiektua hilabetez mahai gainean uztea proposatzen du, jakin arte proiektuarekin jarraituko den ala ez. Jarraian, Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantzun du aurreko urteetan ez direla soilik Euskal Fondoaren bidez bideratu garapen bidean dauden herrialdeentzako laguntzak, ez baitago hori horrela egitera behartzen duen inolako akordiorik.

Page 19: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

19. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Hau esanda, gogorarazi du proiektu honek interesa sortu diela, besteak beste, proiektua zuzentzen duen elkarteko kideak gertuko udalerri batean bizi direlako, eta jakin badakitelako Sahararekin sentsibilizatuta dauden pertsonak direla. Era berean, adierazi du ez duela proiektua mahai gainean uzteko arazorik, baina bere iritziz komeni da "Asociacion Proyectos Humanitarios Niños Saharauis APROHUNISA" elkartearekin hitz egitea, ikusteko premiazkoa den ala ez diru-laguntza ematea; eta Gizarte Ekintza, Hirugarren Adina eta Immigrazio Batzorde Informatiboaren arabera 1.500 €ko diru-laguntzaz ari gara. Premiazkoa balitz, Alkatetza Dekretu bidez emango litzateke diru-laguntza, betiere EH-Bildu udal taldeko ordezkariekin hitz egin ostean.

Udalbatzak, aho batez, gaia mahai gainean uztea erabaki du. 6.- 2018-07-31n ETA 2018-08-31n EGINDAKO UDAL KONTAKETAREN AKTEN BERRI EMATEA. Jakitera eman dira ondorengo Udal Kontaketa Aktak, haien emaitzen laburpenarekin batera: 6.1- 2018-07-31n egindako udal kontaketaren akta:

Epearen aurreko izakinak............................ 1.443.357,46 € Diru-sarrerak guztira .............................................. 458.667,11 € Ordainketak............................................................... 391.109,81 € IZAKINAK GUZTIRA 2018-07-31n............... 1.510.914,76 €

6.2.- 2018-08-31n egindako udal kontaketaren akta:

Epearen aurreko izakinak............................ 1.510.914,76 € Diru-sarrerak guztira ............................................. 375.265,20 € Ordainketak............................................................... 321.368,68 € IZAKINAK GUZTIRA 2018-08-31n............... 1.564.811,28 €

Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak, eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen, Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du:

ONARTZEA 2018-07-31n eta 2018-08-31n egindako Udal Funtsen Kontaketa Aktak, haietan azaltzen diren kopuruekin.

Page 20: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

20. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

7.- IBILGAILUAK ESPALOIETAN ZEHAR FINKEN BARRUALDERA SARTZEKO ETA HORIEN APARKAMENDU ERRESERBA BIDE PUBLIKOAN EGITEKO PASABIDE BAIMENEN 2018 URTEKO ERROLDA. Jabari Publikoaren aprobetxamendu bereziagatik edo erabilera pribatiboagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantzaren b) epigrafean, 2018 urtean ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzeko eta horien aparkamendu erreserba bide publikoan egiteko ordaindu beharreko tasak zehazten dira. Ordenantza fiskal honen 5. Artikuluak arautzen duenari jarraiki, tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, aprobetxamenduaren onuradun direnek. Era berean, tasa honen zerga-egitateak jarraitutasun izaera duenez, errolda bat sortzeko aukera ematen du. Beraz, ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzeko eta horien aparkamendu erreserba bide publikoan egiteko pasabide baimenen 2018 urteko errolda egin da. Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak, eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen, Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz. Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du: LEHENENGOA: Onartzea ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzeko eta horien aparkamendu erreserba bide publikoan egiteko pasabide baimenen 2018 urteko errolda, 5.014,79 euroko zenbatekoagatik, eta berau “Bizkaiko Aldizkari Ofizialean”, udal Webgunean eta iragarki-taulan argitaratzea, 15 eguneko epean eraginpeko zergadunek aztertzeko eta, kasua balitz, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak ezartzeko aukera izan dezaten. BIGARRENA: Epea igaro eta erreklamaziorik egon ezean, behin betikotzat joko da ordura arte behin-behinekoa zen errolda. 8.- 2018 URTEKO AUTOTAXI IBILGAILUENTZAKO BAIMENEN ERROLDA. Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio-jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantzaren k) epigrafean, autotaxi garraio zerbitzuagatik 2018 urtean ordaindu beharreko tasak zehazten dira. Era berean, tasa honen zerga-egitateak jarraitutasun izaera duenez, errolda bat sortzeko aukera ematen du. Beraz, autotaxi garraio zerbitzuagatik 2018 urtean ordaindu beharreko tasen errolda egin da.

Page 21: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

21. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak, eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen, Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz. Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du: LEHENENGOA: Onartzea autotaxi garraio zerbitzuaren 2018 urteko errolda, 23,32 euroko zenbatekoagatik, eta berau “Bizkaiko Aldizkari Ofizialean”, udal Webgunean eta iragarki-taulan argitaratzea, 15 eguneko epean eraginpeko zergadunek aztertzeko eta, kasua balitz, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak ezartzeko aukera izan dezaten.

BIGARRENA: Epea igaro eta erreklamaziorik egon ezean, behin betikotzat joko da ordura arte behin-behinekoa zen errolda. 9.- GORDAILU EDO FINANTZA-ERAKUNDEEK FATXADETAN KUTXAZAIN AUTOMATIKOAK EZARTZEKO BAIMENEN ERROLDA, 2018 URTEKOA. Jabari Publikoaren aprobetxamendu bereziagatik edo erabilera pribatiboagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantzaren i) epigrafean, gordailu edo finantza-erakundeek fatxadetan kutxazain automatikoak ezartzeko lizentziengatik 2018 urtean ordaindu beharreko tasak zehazten dira. Ordenantza fiskal honen 5. Artikuluak arautzen duenari jarraiki, tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, aprobetxamenduaren onuradun direnek. Era berean, tasa honen zerga-egitateak jarraitutasun izaera duenez, errolda bat sortzeko aukera ematen du. Beraz, gordailu edo finantza-erakundeek fatxadetan kutxazain automatikoak ezartzeko baimenen 2018 urteko errolda egin da. Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak, eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen, Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du:

LEHENENGOA: Onartzea gordailu edo finantza-erakundeek fatxadetan kutxazain automatikoak ezartzeko baimenen 2018 urteko errolda, 750,48 euroko zenbatekoagatik, eta berau “Bizkaiko Aldizkari Ofizialean”, udal webgunean eta iragarki-taulan argitaratzea, 15 eguneko epean eraginpeko zergadunek aztertzeko eta, kasua balitz, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak ezartzeko aukera izan dezaten.

Page 22: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

22. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

BIGARRENA: Epea igaro eta erreklamaziorik egon ezean, behin betikotzat joko da ordura arte behin-behinekoa zen errolda. 10.- HISTORIKOAK DIREN EDO GUTXIENEZ 25 URTEKO ANTZINATASUNA DUTEN IBILGAILUEK TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGARI DAGOKION HOBARIA JASOTZEKO ESKAEREN ESPEDIENTEAK.

EGITATEZKO AURREKARIAK LEHENENGOA: Ugao-Miraballesko Udal honek, 2018 ekitaldiari dagokion Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergaren Udal Errolda ONARTU zuen 2018ko apirilaren 24ko osoko bilkuran. BIGARRENA: Historikoak diren edo gutxienez 25 urteko antzinatasuna duten ibilgailuek Trakzio mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagokion 2018 urterako hobaria jasotzeko eskaera hauek egon dira: TMIZ-IH 11/18 zenb. eta TMIZ-IH 12/18 zenb. espedienteak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK Hobari hau Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen udal

ordenantzaren 4.2 a) artikuluan arautzen da. Honela, hain zuzen ere: “2. Hobariak: Ibilgailu historikoek edo gutxienez 25 urteko antzinatasuna dutenek kuotaren

%100eko hobaria izango dute. Antzinatasuna zenbatzeko ibilgailua egin zeneko data edo, data ezezagunekoa izanez gero, lehen matrikulazio-data hartuko da kontuan edo, hori ezean, modeloa edo aldaera egiteari utzi zioteneko data.

Aurreko atalean aipatutako hobaria jaso ahal izateko interesdunek berau eskatu

egin beharko dute, ibilgailuaren antzinatasuna egiaztatzen duten agiri egokiak aurkeztuz”. Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak, eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen, Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du:

LEHENENGOA: ONARTZEA % 100eko hobaria TMIZn, oharretan adierazitakoari

jarraiki, 25 urte baino gehiago izateagatik, ondorengo espedienteei: TMIZ-IH 11/18 zenb. eta 12/18 zenb.

Page 23: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

23. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

MATRIKULA ESKAERA DATA ESPEDIENTEA

BI-1192-CP 2018/07/30 TMIZ-IH 11/18 A-8417-CC 2018/08/03 TMIZ-IH 12/18

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau interesdunei, TMIZ-IH 11/18 zenb. eta TMIZ/IH 12/18 zenb. espedienteak. 11.- UDAL ETXEBIZITZA TASATU GISA BEHIN BETIKO SAILKATZEKO ESPEDIENTEA, X X X JAUNAK ESKATUA. HAIN ZUZEN ERE, BIDE ZAHARRAREN ETXARTEA KALEKO 3. ZENB. BEHEA, 1. EZK. HELBIDEAN DAGOEN MERKATARITZA LOKALA HIRUGARREN SEKTOREKO ERABILERATIK ETXEBIZITZAKORA ALDATZEAGATIK.

EGITATEZKO AURREKARIAK

LEHENENGOA: Urriaren 24ko 30/17 zenb. Alkatetza Dekretu nidez, lehen erabilerako baimena eman zitzaion X X X andreari, X X X jaunaren izenean eta ordez, Bide Zaharraren Etxartea kaleko 3. zenb. behea, 1. ezk. helbidean etxebizitza bilakatutako lokalarentzako, betiere obra berriaren deklarazio-eskritura aurkeztearen baldintzapean. BIGARRENA: X X X andreak, X X X jaunaren izenean eta ordez, lokala etxebizitza bilakatzearen eskrituraren kopia aurkeztu du, 2018ko maiatzaren 14an emana Francisco Javier Díez Ortiz Euskal herriko Notarioaren aurrean, 444 protokolo zenbakiarekin. HIRUGARRENA: Udal babes publikoko etxebizitza tasatu sailkapenarekin inskribatuta dago Bilboko 4. zenbakidun Jabetza Erregistroan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK LEHENENGOA: “Ugao-Miraballesko bizitegirako hiri-lurzoruan kontsolidatutako eremu jakin batzuetan dauden lokalak etxebizitza gisa erabiltzeko baimena ematea” araupetzen duen ordenantzak bere 4.1 artikuluan honako hau arautzen du: "ordenantza hau aplikatzearen ondoriozko etxebizitzak Erregimen Orokorreko Udal Etxebizitza Tasatutzat joko dira, jabetza-erregimenean edo erabateko jabetza-erregimenean.” BIGARRENA: Era berean, 6.3 artikuluan honako hau xedatzen da "obra amaitutakoan, lehenengoz okupatzeko edo erabiltzeko lizentzia eskatu beharko da, eskatutako dokumentazioarekin batera, tokiko araubidearen legerian xedatutako prozedurarekin bat etorriz.

Aurkeztu beharreko obra berriaren aitorpen eskrituran hala adieraziko da,

ordenantza honen 4. artikuluan agindutakoari jarraikiz: etxebizitza berria jabetza-erregimeneko edo erabateko erregimeneko Udal Etxebizitza Tasatu gisa behin betiko sailkatzea.”

Page 24: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

24. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Aintzat hartuta indarrean dagoen Ugao-Miraballesko Udal Etxebizitza Tasatuak araupetzen dituen ordenantzan xedatutakoa, eta ikusita Hirigintza, Etxebizitza, Auzo, Obrak eta Zerbitzuak informazio-batzordeak aldeko iritzia eman duela.

Udalbatza Osoak, bertaratutakoen adostasunarekin, ondorengoa erabaki du:

LEHENENGOA: Bide Zaharraren Etxartea 3 zenb. behea 1. ezk. helbidean dagoen etxebizitza erregimen orokorreko udal-etxebizitza tasatu gisa SAILKATZEA behin betiko, hain zuzen ere, Udal Ordenantzan xedatutako baldintzekin bat etorriz; besteak beste:

- Etxebizitza behin betiko etxebizitza babestutzat joko da.

- Etengabe bete beharko du bai Ugao-Miraballesko Etxebizitza Tasatuen Ordenantzak xedatzen duen besterentzeko gehienezko zenbatekoa, baita tanteo-eskubidea eta atzera egiteko eskubidea ere, lehenik eta behin Ugao-Miraballesko Udalaren alde eta, edozein kasutan, subsidiarioki Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.

- Udal Ordenantzan eta X X X jaunak Ugao-Miraballesko Udal honekin sinatutako hitzarmenean ezarritako gainerako baldintzak.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari. 12.- KORRESPONDENTZIAREN BERRI EMATEA

Zinegotzi jaun/andreei ondorengoa jakinarazi zaie, jakinaren gainean geratu

direlarik:

- Haurrentzako eta gazteentzako zerbitzuen irekiera (Ludoteka eta Ludotxiki, Mirabatxo kluba eta Gaztelekua).

- Historia Ezagutzeko Zentroan 2018ko Europako ondareari buruzko jardunaldien berri ematea.

- Kultur zerbitzuen irekierari buruzko informazioa: Aisialdirako ikastaroak.

EH-Bildu udal taldeko Goio Ramos zinegotzi jaunak, badira gutxienez 7 urte, azken bi legealdietakoak, kontu bera errepikatzen gabiltzala eta hori da kultur etxeak helduentzat eskaintzen dituen ikastaroak euskaraz ere eskaini behar direla, era progresiboan bada ere, baina euskaraz eskainiz. Euskaraz ere, esan dugu, hau da, hizkuntza bietan eskaini behar direla, herritarrei hizkuntza aukera bermatuta.

Page 25: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

25. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Eta ez gure nahia delako, baizik eta hala diolako udalbatz honek idatzi eta onartu zituen euskara sustatzeko planak. Ondo dago Euskaraldia bezalako ekimenak babestea eta bultzatzea, baina eraginkorragoa da egunerokotasunean euskararen presentzia bermatzea. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak aipatu duenez, kultur arloko 13 ikastaroetatik 2 euskaraz dira, 5 ele biz eta 6 gaztelaniaz. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azpimarratu du gero eta ikastaro gehiago egiten direla euskaraz, eta berak ere gehiago izatea nahiko lukeela, baina, alde batetik, hizkuntzaren errealitatea dagoela, eta bestetik, ikastaro batzuk euskaraz eskaintzeko gaitasuna duten irakasleak falta direla. gainera, erantsi du ez dagoela ikastaro batzuk euskaraz egiteko eskari nahikorik. Erantsi du Kultur Etxeko langileek badakitela, ahal den heinean, ikastaro guztiak euskaraz eskaini behar direla. Arazo hori beste batzuetan ere gertatu da, bai eskolan eta baita kiroldegian ere. - Irailean egitekoak diren jarduera intentsibo puntualen gaineko informazioa: Kulturarteko jaialdia.

- “UTE EL Jaro” enpresa kudeatzaileak aurkeztutako 2018 urteko 3. hiruhilekoaren txostenaren berri ematea, udalerriko El Jaro eta Arandia kirol instalazioetako langileei, datu ekonomikoei, jarduerei, egutegiari eta erabilerari buruzkoa.

- Aisialdiko begiraleen ikastaroari buruzko informazioa.

13.- GALDERAK ETA ESKAERAK: EH-Bildu udal taldeko Felicidad Bahillo Moran zinegotzi andreak, umeentzako jolasen instalazioa esleitzeko kanpoko txosten tekniko bat egin behar izanak eragin dituen kostuei buruz galdetu dio Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunari. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantzun dio ez duela euro bateko kostua ere izan, beste udal bateko arkitekto tekniko batek egin baitzuen txostena, erakundeen arteko lankidetzaren printzipioari jarraiki. EH-Bildu udal taldeko Goio Ramos Villanueva zinegotzi jaunak galdetu du ea neurririk hartu den berriro ere horrelakorik gerta ez dadin. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantzun dio akatsa egin duen langilearekin hitz egin duela, berriro ere gerta ez dadin. Hala ere, adierazi du gizaki guztiek bezala, udalbatza barne, akatsak egiten dituela.

Page 26: EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna ETOR IDIRIN ERCILLA … · bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

26. ORRIALDEA 7/2018 Osoko Bilkura 2018-09-25

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Osoko Bilkuraren amaieran, Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak, Arandia futbol zelaiko belar artifiziala ordezkatzeari buruzko esleipena azaldu du. Adierazi du lanek aurrera jarraitzen dutela eta datorren astelehenerako amaituta egotea espero dela. Horrez gain, esleipenean arazo bat egon zela adierazi du, hasiera batean esleipendun gisa proposatutako enpresak kaudimena ezin frogatu eta baztertuta geratu baitzen; honek beste esleipen bat egin beharra eragin eta prozesua atzeratzea ekarri zuen.

BETE BEDI: Aktaren behin betiko onespenaren zain.

Ugao-Miraballesen, 2018ko urriaren 3an ALKATEA