egape txo!1 (16 17)

16
EGAPE_ TXO! 1 3. ZIKLOA (2016- 2017)

Upload: beitza

Post on 16-Jan-2017

726 views

Category:

Education


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Egape txo!1 (16  17)

EGAPE_TXO! 1

3. ZIKLOA (2016- 2017)

Page 2: Egape txo!1 (16  17)

2

AURKIBIDEA

BERRIAK MOTZEAN……………... 2-3

OLINPIADEN BERRI………………. 4-5

KOSMOLOGIA, ZER DA?..................

ELKARRIZKETA BERTSOLARIEI:

ANE LABAKA………………….…… 6

JOKIN LABAIEN............................... 7

MUNDUAN, ZE BERRI?....................8-9

IKASTOLAK 50 URTE……………... 10

ARANTXA ETA MARIPI ANDEREÑOAK.… 11

EGAPE NOIZTIK?.................................12

EMAKUME ZIENTZIALARIAK…… 13

ZINEA ETA MUSIKA………….….14-15

DENBORAPASAK…………… -16

BERRIAK MOTZEAN...

BERTSO MOTIBAZIOA SAIOA

2016ko irailaren 23an Ane, Mikel eta Eneritz

izeneko hiru bertsolari gure ikastolara etorri zi-

ren, bakoitza bertso batez aurkeztu zen. Gero, 5

mailako bi ikasle aukeratu eta antzeztokira igo

zituzten. 5. mailako ikasleek gaia proposatu behar

zuten eta bi bertsolariek hauen laguntzaz komu-

nikatu egiten ziren era berezi batean, bateko ber-

tsoak kantatuz. Ondoren nor da nor jokuaren antzeko batean parte hartu genuen. Honetan

bertsolariek bertsoen bidez pistak azaltzen zituzten. Oso ondo pasa genuen, denbora oso az-

kar pasa zitzaigun.

ONDDIRA IRTEERA:

2016ko urriaren 5ean Onddira joan ginen

egun pasa egitera 5. mailakoak.

Autobusez Bexabira joan ginen eta handik

Onddirako bidea hartu genuen.Ibiltzen hasi

ginen eta berehala hamaiketakoaren ordua

iritsi zen. Mulisko izeneko leku baten le-

hengo etena egin genuen, leku aproposa atse-

den bat egiteko eta hamaketakoa jateko. An-

ttonek, musika irakasleak, esan zigun lehen

Muliskoari hilobi zaharra deitzen ziotela.

Ondoren jarraitu genuen eta azkenean gailu-

rrera iritsi ginen. Gailurretik, Urnieta, Her-

nani eta Andoain ikusten ziren. Bertan ber-

tsoa kantatu genuen. Gero, beherago jaitsi

ginen eta beste atseden batean bazkaldu egin

genuen. Behin indarrak berrituta Egape

ikastolara bueltatu ginen.

AINARA ETA AXIER

Page 3: Egape txo!1 (16  17)

3

ANTZERKI FORUMA

2016ko urriak 13an antzerki forum-a egin

ziguten BAKETIK taldeko bi antzezlek. Le-

henengo, antzerki bat egin ziguten bullyng-

ari buruz.. Gero, guk parte hartuz Antzerkia-

ren zati bat hobetu genuen eta Alaia igo zen antzeztera. Ondoren antzerkiko andereñoa 5.A

koekin antzerki gelara joan zen eta 5.B koak maixuarekin joan ziren beraien gelara.

Andereñoa eta 5.A koak lehendabizi estatuen jokua egin genuen. Jokua bukatu eta gero hitz

egin genuen jolas orduan gatazkarik ez egoteko zantzaileak izateko.

Oso interesgarria!!!

ADARRARA IRTEERA

2016 eko urriaren 5ean 6. mailako ikasleak Adarrara joan ginen. Autobusez Besabiraino igo

ginen. Geldialdiak egiten genituen. Lehenengo geldialdia egin genuen tokian hamaiketakoa

hartu genuen, behin bukatuta jolasten aritu ginen. Atsedenaldia bukatu ondoren mendian

gora jarraitu genuen, aurretik, gailurrera

iristeko, azkeneko txanpa genuen. Az-

keneko partean harkaitzak zeuden eta

hauek igotzeko eskalatzaileak antzera

ibili ginen tontorrera iritsi arte. Bertatik

bista zoragarriaz disfrutatu genuen, baina

berehala jaitsi ginen behelainoa gure

atzetik zebilelako. Adarra poliki-poliki jaisten ari ginela bidean behi batzuk ikusi genituen

eta zakur bat gure atzetik ibili zena. Aldapan behera, azkeneko zatian, hasi ginen korrika

eta segadak egiten belarrean. Bai gustora ibili ginela! Hori egin eta gero behor batzuk ikusi

genituen eta zakurrak ehizatu nahi zituen. Ondoren bazkaldu egin

genuen eta guk toki sekretu batean. Geroxeago berriro bidea hartuta

Urnietaraino jeitsi ginen oinez. Azkenenean ikastolara itzuli ginen oso

nekatuta.

IRATI ETA ERIK

Page 4: Egape txo!1 (16  17)

4

PARAOLINPIAR JOKOAK

Brasilgo Rio de Janeiro hirian jokatu ziren 2016ko irailaren 7tik 18ra bitartean XV. Joko

Paralinpikoak. Guztira, desgaitasun fisiko edo intelektualen bat duten 175 herrialdetako

4.350 kirolari lehiatu ziren, eta horien artean, lau euskal kirolari: Rakel Mateo (triatloia),

Asier García (gurpil-aulkiko saskibaloia), Amador Granados (errepideko eta pistako

txirrindularitza) eta Iñigo Llopis (igeriketa).

Gurpil-aulkiko saskibaloia: Asier Garcia

Berri pozgarria eman zigun Asier Garciak, Bat Basque Teameko bigarren domina ziurta-

tu zuela eta. Espainia 69-63 gailendu zitzaion, Britainia Handiari,

eta, ondorioz, finalerako txartela eskuratu zuen gurpildun aulkiko

saskibaloian. Getxoztarra izan zen norgehiagokako izarretako bat,

19 puntu, 13 errebote eta 13 asistentzia lortuta. Amerikako Estatu

Batuen aurka jokatuko finala galdu zutela bigarren postuan gelditu

ziren zilarrezko domina eskuratuz.

Basque Teameko kirolariak lortu duena ez da ahuntzaren gauerdi-

ko eztula izan; Espainiako selekzioa lehen aldiz sailkatu

da Paralinpiar Jokoetako finalera.

Garciaren dominarekin batera Basque

Teameko beste kirolari batek , Granados

txirrindulari paralinpiarrak brontzea

lortu zuen talde arteko pistako abiaduran.

Granadosek historia egin du, izan ere, txi-

rrindularitza paralimpiarrean, estatuan domina lortzen lehena

da.

Iñigo Llopis, igerilariak, berrriz, aurreko markak ondu

zituen.

ZORIONAK HIRUREI!!!!!

http://gazteaukera.blog.euskadi.eus/2016/09/domina-ziurtatu-du-asier-garciak/

https://gipuzkoasolidarioa.wordpress.com/2016/09/23/17126/

AIMAR ETA MARTIN

Page 5: Egape txo!1 (16  17)

5

EUSKAL KIROLARIAK OLINPIADETAN

Euskal kirolak banakako diziplina batean lortu duen

lehenengo urrezko domina, José de Amezola pilota-

riak 1900ean irabazi-

takoaren ondoren. Euskal kirolariek lortutako

gainerako urrezko dominak taldekako kirolei

dagozkie: futbola (David Billabona eta Mikel

Lasa, Bartzelonako 1992ko Jokoetan), belar-

hockeya (Silvia Manrique, Teresa Motos, Mai-

der Telleria eta Nagore Gabellanes, joko berbe-

retan), taldekako gimnasia erritmikoa (Estibaliz

Martínez, Lorena Guréndez eta Tania Lamarca,

Atlantan 1996an) eta bela (Iker Martínez eta

Xabi Fernández, Atenasen 2004an).

Maialen Chourraut, Lasarteko palistak,

33 urte dituela, saririk handiena lortu du,

Rioko Olinpiar Jokoetan.

Beijingeko 2008ko Jokoetan hamaseiga-

rren postua lortu zuen eta brontzezko domina Londresko 2012ko Olinpiadan.

ZORIONAK KIROLARI BIKAINARI!!!!

AIMAR ETA MARTIN

Page 6: Egape txo!1 (16  17)

6

Ane Labakari elkarrizketa, Bertso-eskolako irakasle berria:

Kaixo Ane, galdera batzuk egingo dizkizugu:

Non jaio zinen? Lasarten jaio nintzen eta Lasarten bizi naiz.

Non ikasi duzu? Oroitzapen onak dituzu? Ikasketak Añorgako ikastolan egin ni-

tuen. Batxilergoa bukatu ondoren Gasteizko unibertsitatean Euskal filologia egin

nuen. Gaur egun Antrolopologia masterra egiten ari naiz.

Ikastolan izandako bizipen onak gogoratzen ditut. Ikasle formala eta langilea izan naiz. Nire gustuak

besteekin alderatuta arraroak ziren ikasle gehienek kiroletan edo dantzan aritzea nahiago zuten , ni

berriz, bertsolaritzan aritu nintzen. Nire gelan pertsona bakarra nintzen bertsolaritza egiten zuena.

Zenbat urte dituzu? 24 urte ditut.

Anai-arrebak dituzu? Ahizpa bat daukat, 22 urtekoa. Betidanik oso harreman ona izan dugu, hala

ere egia da txikitan istiluak izaten genituela, baina beti ondo konpontzen ziren.

Zenbat urterekin hasi zinen bertsolaritzan, non, nola? Nire ahizpa ni baino lehenago bertso esko-

lan hasi zen .Nire ahizpa ikusita, bertsolaritza interesgarria iruditu zitzaidan eta 12 urterekin era-

baki nuen hastea Asteasuko bertso eskolara joaten. Gogoratzen naiz irakaslea Amaia Agirre izan

zela. 14 urte nituela eskolako txapelketan parte hartu nuen , oso ondo atera ziren gauzak eta saria

lortu nuen. Ondoren , 18 urterekin "gazte sariketan" txapelketan

ere parte hartu izan dut. Gaur egun jarraitzen dut txapelketetan

parte hartzen.

Noiz pentsatu zenuen bertsolaria izatea? Txikitan ez nuen pen-

tsatu bertsolaria izan nahi nuenik. Denbora aurrera joan ahala

nire harremana bertsolaritza munduarekin gero eta gertuagoa izan

da eta gero eta gusturago sentitu izan naiz . Bide honetan bertso

eskola eragin handia izan du.

Zein da zure bestsolari gustokoena? Nire bertsolari gustukoena,

Maialen Lujanbio da. Nire ustez bertsolari hoberena da. Bertsola-

ritza munduan lehenengo neska ezaguna izan da. Niretzat Mailen bertsoak osatzen mundiala da bai

teknikoki , bai bertsoekin batera bidaltzen dituen mezuak.

Bertsolari txapelketetan aritu zara? Txapelketak egiten jarraitzen duzu? Gipuzkoako

txapelketan aritu naiz, 2 aldiz parte hartu dut eta txapelketak egiten jarraitzen dut.

Gustokoa dut inguruko txapelketak ikustea, aurten Iparraldekoa eta Gipuzkoakoa.

Honetan bustitzea eskatzen dizugu, hurrengo txapelketan nork jantziko du txapela?

Datorren urtean Euskal Herriko txapelketa izango da .Honetan ,nire iritziz ,Maialen Lujan-

biok txapela jasoko du.

ESKERRIKASKO GUREKIN HITZ EGITEAGATIK ETA EA NOIZBAIT EUSKAL HERRIKO TXA-

PELEKETAN TXAPELDUN ZAITUGUN!!! ZORTE ON!!!

LAIDA-LEIRE ETA LOREA

Page 7: Egape txo!1 (16  17)

7

ELKARRIZKETA JOKIN LABAYENi 4. MAILAKO BERTSOLARITZAKO

IRAKASLE ETA BERTSOLARIARI

Kaixo Jokin, Egape_txo1, aldizkariko kazetariak gara, Denis

eta Kimetz, elkarrizketa bat prestatu dugu, zuk erantzuteko

asmoz. Hona galderak:

1. -Non bizi zara? Gaur egun Donostiako Antiguo auzoan

bizi naiz, baina berez Arrasatekoa naiz.

2. -Zenbat urte dituzu? 32 urte ditut.

3. -Zein da zure kolore gogokoena? Horia da kolore gogo-

koena.

4. -LH non egin duzu? Zer ikasi duzu unibertsitatean?

Ikasketak Almen ikastolan egin nituen, Eskoriatzan dago. 17

urterekin Bilbora jo nuen eta han bizi nintzen unibertsitatean

kazetaritza ikasketak egin ahal izateko. Ikastolari lotuta oso

oroitzapen onak ditut, esate baterako: gogoratzen dut bert-

soetan hasi nintzela , lehenengo txapelketan parte hartzen genuen aretoan nire ikaskide guztiak hor

zeudela niri begira, benetan hunkigarria; gure eskola menditik gertu zegoen , orduan eskolara joatea

etengabeko abentura zen, mendian zehar jolasteko eta ibiltzeko aukera ederra geneukan; gainera

kirola eginez asko disfrutatu nuen.

5. -Noiz jakin zenuen bertsolaria izan nahi zenuela? Ez neukan oso argi bertsolaria izan nahi nue-

la. Bertsolaritzan izandako esperientziak baina oso argi ikusi nuen. Nik bertsoak egitea oso gusto-

koa nuen, berez hauek egitarakoan lasaitzen nintzen. 15 urterekin argi nuen bertso eskolan parte

hartu nahi nuela,baina eskolan bertan aukerarik ez zegoenez Arrasateko bert-

so eskolan izena eman nuen .

7. -Zein da zure bertso eta bertsolari gogokoena? Momentu honetan Maia-

len Lujanbio da nire bertsolari gogokoena. Bertsoak ondo osatzen ditu eta oso

trebea da mezuak bidaltzen. Oso gustoko dut bertsoekin batera planteatzen

dituen erantzun gabeko galderak asko pentsarazten egiten dizutelako. Andoni

Egaña oso gustokoa izan dut, 20 urtetan txapelduna izan da. Bertso gustokoena Txuriko izenekoa da.

Bertsoetan txakur bat aipatzen da arrainak harrapatzen saiatzen dena.

8. -Txapelketaren bat irabazi al duzu? Lau aldiz irabazi dut gazteentzako txapelketa. Txapelketa

handietan nire urduritasunak ez dit asko laguntzen. Azkeneko txapelketan ez nintzen aurkeztu.

9. - Txapelketak jarraitzen dituzu? Datorren urtean nork jantziko du txapela?

Bai asko disfrutatzen dut txapelketak ikusten, beti zerbait berri ikasten duzu. Datorren urte-

ko txapelketan Maialen Lujanbiok irabaztea merezi du.

Eskerrik asko Jokin gure galderak erantzuteagatik. AGUR!!!!! ZORTE ON!!!!

DENIS ETA KIMETZ

Page 8: Egape txo!1 (16  17)

8

MUNDUAN ZE BERRI?

ANTARTIKA GAINEKO OZONO-GERUZA OSATZEN ARI DA

Antartikaren gaineko ozono-geruzaren zuloa osatzen hasi dela erakus-

ten duten lehen zantzuak jaso dituzte zientzialariek. Science aldizka-

rian azaldu dituzte emaitzak, eta, erakutsi dutenez, azken 16 urtetan,

4 milioi km2 txikitu da. Hain zuzen, 2000. urtean iritsi zen zuloa inoiz

baino handiagoa izatera; geroztik, txikitzen joan da, ez modu jarrai-

tuan, hala ere. Esaterako, sumendi-erupzioek eragin kaltegarria dutela

ikusi dute.

Hiru hamarkada geroago, urrian, Antartikako base britainiarreko iker-

tzaileak ohartu ziren hil horretan ozonoa jaitsi egiten zela. Geroztik,

urriko datuak erabili izan dira ozonoaren gorabeherei jarraitzeko. Hala,

ozono-geruza mehetzen ari zela konturatu ziren, eta, 1986an frogatu

zuten atmosferara isuritako kloroak ozonoa suntsitzen zuela. Horren-

bestez, 1987an klorofluorokarbonatuak (CFC) ez erabiltzeko konpro-

misoa hartu zuten munduko ia herrialde guztiek, Montrealgo Protoko-

loaren bidez, haiek jo baitzituzten ozono-geruzaren aurkari nagusi-

tzat.Jarritako neurriek eragina izan dutela berretsi dute Massachuset-

tseko Teknologia Institutukoko (MIT) Susan Salomonek zuzendu du

Sciencen argitaratu berri den ikerketa, eta, hark azaldu duenez, orain

irailean egiten dituzte neurketak, hil horretan meteorologia egonkorra-

goa baita urrian baino. http://zientzia.eus/artikuluak/antartikako-ozono-geruzaren-zuloa-osatzen-hasia-de/

OIHAN ETA IKER

Page 9: Egape txo!1 (16  17)

9

MUNDUAN ZER BERRI?

DOLORES REDONDORI PLANETA SARIA

Planeta sariaren epaimahaiak Dolores Redondo-

ren nobela aukeratu zuen 552 obra finalisten ar-

tean.

Jim Hawkings seudonimoa erabili zuen egileak

liburua aurkezteko, eta obraren izen faltsu gisa,

"Sol de Tebas". Nobelaren istorioa ustezko auto-istripu batean dago oinarrituta. Ezbe-

harra dela eta, Alvaro Muñiz de Davilaren (protagonistaren senarra) bi bizitzak azalera-

tzea lortuko du idazle ezagun batek. . Epaimahaiaren izenean Juan Eslava Galanek adierazi

duenez, "obra irabazlea nobela beltza da, Agatha Christieren narratibaren ukitu propioak di-

tuena, eta intriga polizial perfektua du".

Erabakia jakin bezain pronto, Dolores Redondok hunkituta esan du: "Nerabezarotik nuen

ametsa egin bilakatu duzue. Ez da Planeta sarira aurkezten naizen lehen aldia, eta urtero

norbaitek irabazten zuenean, egunen batean ni izango nintzela pentsatzen nuen".

http://www.eitb.eus/es/cultura/detalle/4446186/dolores-redondo-gana-premio-planeta-2016-todo-esto-dare/

OIHAN ETA IKER

.

Page 10: Egape txo!1 (16  17)

10

EGAPE IKASTOLAREN 50. URTEURRENA...

EGAPEK 50 URTE BETE DITU

2016ko irailaren 16an Egape ikastolak 50 urte bete zituela

ospatu genuen. Horretarako ikastolako patioan 12:00etan ikasleak eta

irakasleak bildu ginen. Festara gonbituak izan ziren delegaritzako eta

udaletzeko ordezkariak eta ikastolaren

sortzaileak. Festa irekia zen eta gura-

soak eta Urnietako herritarrak ere gertu-

ratu egin ziren.

Festan ikastolako zuzendariak eta insti-

tuzioetako ordezkariek hitz egin zuten.

Ondoren,ikastolaren sortzaileei omenal-

ditxo bat eskaini zitzaien. Horretarako

ikasleek parte hartu genuen dantza eginez eta bertsoak kantatuz. Honetaz gain trikitixa

eta txalaparta doinuak ere entzun genituen.

Ikasturte honetan Egape Ikastolak 50 urte betetzen dituenez ikasturtean zehar hain-

bat ekintza antolatu egingo dira ,besteak beste: kantu jira bazkaria, karaoke lehiaketa,

laburmetrai lehiaketa, txango gidatua “ Mari eta Mairubaratzak”…

KANTU JIRA BAZKARIA

Aspaldi honetan herri askotan antolatzen dira

kantu jirak eta kantu bazkariak. Euskal Her-

riko hiriburu gehienetan hilean behin anto-

latzen dira hain zuzen ere. Gure herrian ere

antolatu izan ditugu, baina gure asmoa, ateak

ireki eta egun berezi bat antolatzea da Euskal

Herriko leku desberdinetan parte hartzen duen jendea gonbidatuz. Nahiz eta eguraldi

kaskarra izan giro vpolita sortu zen Urnietan.

Kantugintzan gure herriak bi izen berezi izan ditu: Xabier eta Lourdes. Haiei

“Omenaldi” txiki bat egin zitzaien, bizi izan ziren etxe atarian oroigarri bat jarriz.

Horren ondoren kantu bazkaria. Bertan musikari ezagun batzuk, Aire ahizpak, kontzertu

motz bat eskeini ziguten eta ondoren jende guztiaren kantu saioa.

Ikasle asko eta guraso asko animatu ziren...ESKERRIK ASKO DENEI!!!

AXIER ETA AINARA

Page 11: Egape txo!1 (16  17)

11

Aurten gure ikastolako 50. urteurrena ospatzen ari garenez ikastolako

hasierarekin lotuta dauden bi irakasle gonbidatu ditugu , hauek dira: Arantxa

eta Maripi. Aprobetxatu dugu galdera batzuk egiteko, hona hemen irakasleek

emandako erantzunak.

1.- Non jaio zineten eta orain non bizi zarate? Urnietan jaio ginen eta gaur

egun Urnietan jarraitzen dugu .

2.- Zuen bizitzan zehar non egin dituzue zuen ikasketak? Oroitzapen onak dituzue?

-Arantxak : - Nire ikasketak Presentación de Maria izeneko Urnietako eskola pribatuan egin nituen,. Eskola honetan

monja zeuden eta hauek irakasleak ziren. Lehen hezkuntzan hasi nintzen eta Batxilergora arte Presentación de Marian

jarraitu nintzen , ikasketak bukatu arte. Ikastolan lanean hasi nintzen titulorik gabe. Behin lanean egonda, Magisteritza-

ko tituloa beharrezkoa zenez Bergarako Unibertsitatean matrikulatu nintzen magisteritzako ikasketak egiteko eta tituloa

eskuratzeko.

- Maripik: Azkorten , eskola publikoan ikasketak egin nituen. Lehen hezkuntzan hasita batxilergora arte. Ondoren Mag-

isteritza egin nuen Bergarako unibertsitatean. Hamasei urte nituela Egape ikastolan lanean hasi nintzen titulorik gabe.

Behin lanean egonda, Magisteritzako tituloa beharrezkoa zenez Unibertsitatean matrikulatu nintzen magisteritzako ikas-

ketak egiteko eta tituloa eskuratzeko.

3.- Zenbat urte egin dituzue Egape ikastolan?

Arantxa: 21 urte zituela hasi zen eta guztira 41 urte eman zituen lanean.

Maripi: 16 urterekin hasi eta guztira 43 urte eman zituen lanean .

4.- Andereño zinetenean gustoko ahal zenituen zuen lana? Oso oso gustuko izan dugu. Biak kostata irakaskuntza utzi

zuten jubilatu egin behar zirelako.

Arantxa: Hain gustora ibili naiz irakasle izanda ez nuela izan presarik jubilatzeko. Ez nuen ikusten jubilatzeko momen-

tua , urtebete beranduago jubilatu nintzen. Maripi jubilatuko zela ikusita erabaki nuen berarekin batera jubilatzea.

5.- Ziur gaude Egape Ikastolan egonda gertakari bitxiak bizi egin dituzula.Azaldu baten bat? Mendi irteera batean

hego haize bortitza zebilela erabat beldurtu egin ginen. Betitzuk ikusi genituen eta beldurraren beldurrez bere atzetik

ibili eta korrika ihes egin genuen. Bai tentzio handiko bizipena izan zen, baina behin pasata farre egin genuen. Holako

bizipenak gogoratzen ditugunean konturatzen gara zenbat disfrutatzen izan dugula egindako mendiko irteeretan.

6.- Zure ustez,gaur egun lehen baino gehiago erabiltzen al da Euskara?Ez. Nahiz eta gaur egun jende gehiagok eus-

kara hizkuntza ezagutzen du, lehen baino jende gutxiago erabiltzen du. Lehen jende gehiago hitz egiten zuen euskaraz eta

kalean gehiago entzuten zen.Gure garaian Ikastolak ez zeuden horregatik euskera ikasteko aukerarik ez geneukan.

7.- Zure iritziz irakasteko moduak aldatu egin dira? Zertan? Ikastolako hasieran, martxan jarri zen bezain pronto

materiala gutxi geneukan. Garai hartan libururik ez zegoen eta erabiltzen zen materiala, besteak beste ,hau zen: -

Txotxak,plastilina,margoak eta orriak

Fotokopiagailurik ez zegoenez beste tresna bat erabiltzen zen “multicopista” izenekoa,tresna honekin kopiak eskuz eta

banan, banan egiten ziren. Geroxeago, fotokopiagailua eskuratu genuen eta fotokopiak erabiltzen genituen. Garai horre-

tan testu liburuak ez genituen erabiltzen.Eta matematikan abakoa erabiltzen genuen.I kasleak bere ikasketa prozesuaren

protagonistan ziren, beraiek parte aktiboa hartzen zuten materiala manipulatiboa erabiliz eta ariketa praktikoak eginez.

Ariketa praktiko hauek eguneroko bizitzarekin lotuta zeuden, horrela edukiak esanguratsuak ziren.Azkenik ,txanela eta

urtxintxak proyektuekin batera liburuak eskuratu genituen eta hauekin ikasgaiak lantzen genituen.

8.- Teknologia berriak gustoko dituzue? Zure ustez ikasleen ikasketarako onuragarriak dira? Gaur egun mugi-

korra taktilak eta ordenagailua erabiltzen ditugu.-Irakaskuntzan ari ginenean ikasleekin erabili genituen.Gure ustez

teknologia berriak oso baliagarriak dira : irakasleentzako , klaseak emateko lagungarriak direlako eta ikasleentzako,

beraien motibazioa pizten dutelako. ESKERRIKASKO HAINBESTE ERAKUSTEGATIK!!!!!! LAIDA ETA UXUE

Page 12: Egape txo!1 (16  17)

12

EGAPEKO HISTORIA

Urnietako parrokiko erretore zen Nikolas Azkonobie-

tak ,1664. urtean eginiko testamentuan, bere jabego-

ko Miranda etxearen erdia, eskola bihurtzeko eskeini

zuen.

Bitxia da benetan garai hartako pedagogi jardune-

an"Eraztunaren sistema". Urnieta guztiz euskalduna

izanik, umeek gaztelera ikasi eta erabili beharra zeu-

katen ikasketak egin ahal izateko. Irakasleak goizean

eraztun bat ematen zion ikasle zaharrenari eta honek beste norbait euskaraz hitzegiten so-

matuz gero, eraztuna pasatzen zion. Horrela behin eta berriro. Egunaren amaieran eraztuna

zeramanak, ordubetgeratu beharra zeukan eskolan zigorturik

1905. Urtean udaletxea erre zen eta ikasleak ikastetxerik gabe geratu ziren. Pedro Viteri

Arana jaunari eraikuntza berri bat egin zezan eskatu zion(Gizon honek gipuzkoako herri

askotan eskolak eraikitzeko dirua jarri zuen). Azkenik, 1907. urtean inauguratu zituzten

Urnieta eta Hernaniko eraikuntzak eta Viteri jauna bertan egon zen.1981. urtean berritze

lanak egin ziren: Teilatua, eraikuntzaren sarrera eta barruko gelen banaketa.

Azkenik, 1907. urtean inauguratu zituzten Urnieta eta Hernaniko eraikuntzak eta Viteri

jauna bertan egon zen.1981. urtean berritze lanak egin ziren: Teilatua, eraikuntzaren sarre-

ra eta barruko gelen banaketa.

Egape ikastolak 1966. urtean eman zituen bere lehen pausoak. Garai hartan ez zegoen

euskaraz ikasteko aukerarik eta guraso talde batek euskal eskola bat sortzea pentsatu zuen,

inguruko herrietan egiten ari ziren.

Page 13: Egape txo!1 (16  17)

13

ROSALIND FRANKLIN

1920ko uztailaren 25ean Chelsean jaio zen.

1958an 38 urte zituela, obarioetako kantzerra jo ta

hil egin zen, ziurrenik X-izpiak dituzten

gailuak bere ikerketan erabili izanaga-

tik.Gainera ez zen inondik inora bere izena sari

banaketan aipatu. Biofisikaria eta kristalo-

grafialaria izan zen. DNAren lehen irudiak lortu izanagatik egin zen ezagun. Objektu

ezberdinen ikerketetan zehaztasun maila handiagoa izatea lortu zuen. 51 argazkia, X-izpien

difrakzioaren bidez lorturiko ADNaren argazkia da irudirik ezagunena.DNAren inguruko

lanak amaitu ondoren, Franklinek tabakoaren mosaiko eta poliomielitisaren birusen ingu-

ruko lehen lanak eraman zituen Aurrera.

https://www.ehu.eus/documents/2007376/2110212/Zientziaren+historian+zehar+emakumeak+izan+duen+garrantziaren+inguruko+gida

CHIEN-SHIUNG WU

Fisikaren lehen dama Shangai ondoko herritxo batean jaio zen 1912an.Garai hartan Txinan

emakumeek ez zuten hezkuntzarako eskubiderik. Nanjing-go Unibertsitatean zientzietako

lizentziatura lortu eta gero AEBetara joatea erabaki zuen. 1997an

bihotzekoa eman eta hil egin zen. Amerikako Fisikaren El-

kartearen lehenengo emakume lehendakaria izan zen. Princeton-

eko Unibertsitatean “ honoris causa” doktoretza jasotzen lehen

emakumea izan zen.

Inportantea izan zen….

lehen txino-amerikarra AEBko Zientzia-Akademia Nazio-naleko kidea izan zena

lehen emakumezko hezitzailea (instructor) Princetongo Unibertsitateko Fisika Sailean;

lehen emakumea Princetongo Unibertsitateko honoris causa doktorea dena

lehen emakume lehendakaria American Physical Society elkartean, 1975ean hautatua;

lehen pertsona Fisikako Wolf saria jaso zuena, 1978ko bere lehen emanaldian. https://eu.wikipedia.org/wiki/Chien-Shiung_Wu

DIDAKA ETA ALOÑA

EMAKUME ZIENTZIALARIAK, EZAGUTZEN AL

DITUZU?

Page 14: Egape txo!1 (16  17)

14

ZINEMA

Z I K O I N A K

"Zikoinak" filma euskaraz iritsi da Euskal Herriko zenbait zinema aretotara

Donostian (Principe), Usurbilen (Urbil) eta Errenterian (Niessen) estreinatuko

da euskaraz.

Nicholas Stoller-ek eta Doug Sweetland-ek zuzendutako filmak zikoinen ohi-

ko kontzeptua aldaraziko du. Beti esan izan da zikoinek haurrak eramaten

dituztela edo, behintzat, eraman ohi zituztela.

Orain, ordea, Interneteko mundu mailako konpainia baten paketeak emateaz

arduratzen dira. Junior (Andy Samberg), konpainiako banatzailerik hoberena

den zikoina, postuz igotzekotan dago nahi gabe umeak egiteko makina akti-

batu eta baimendu gabeko ume zoragarri bat egiten duenean. Orduan….

Animatu eta ikus ezazu pelikula!!!

JOSE ETA NEREA

Page 15: Egape txo!1 (16  17)

15

MUSIKA

ESNE BELTZA

Esne Beltza Euskal Herrian sortutako talde bat da. Ideia Xabi Solanorena izan zen eta izena

Fermin Muguruzak proposatu zuen, paradoxa batetik dator: abeslari zuriek musika beltza in-

terpretatzea.Talde honen musika reggae, ska eta HIP-HOP-en naste bat da, trikitiarekin lagun-

duta.Kontrabanda taldeko batzuek gain,talde honi Xabi Solanorekin Etzakit eta The solanos

taldeetan aritutako beste musikari batzuk batu zitzaizkion. Zigor Lanpre, Jon Elizalde, Sergio

Ordoñez, Jon Mari Beasain, Aitor Zabaleta, Pello Gorrotxategi, Ibai Zugarramundi eta Aritz

Lonbide izan ziren Esne Beltzako lehenengo taldekideak.

ZAPATO AZULE

Kili-kilixak etxestazuz atzamartxukin ulin

Hain matxagarri zaz arrantzalin erropa azulin

Eta biztuxun Radixu

Pasakorou…

Geu bixok Auiminyulinblu

Faltaten dizenak gogun hartute kalin barrena

Herritxik sorturana baño ez ei de herrixana

Eta biztuxun Radixu

Pasakorou…

Geu bixok Auiminyulinblu

Eta jaixan “lo bailao bailao esta klaro" gelditxu daixule

Behintzat ez eixule esan gero aurrez abisa ez netsule

Seguru na ta zeuri be barrurarte ailako gatsule

Ondarru kolorez janzten daben Zapato Azule!

JOSE ETA NEREA

Page 16: Egape txo!1 (16  17)

16

SUDOKUA

LABERINTOAN GALDU GABE….

AURKITU DESBERDINTASUNAK

LAIDA, UXUE, KIMETZ ETA DENIS

DENBORAPASAK