edurne laka eta aitziber orozkorekin solasean

4
EDURNE LAKA ETA AITZIBER OROZKO, ALTZAGA IKASTOLAKO IKASKETA BURUA ETA GURASOEN ELKARTEKO KIDEA: "HERRIAN DAUDEN BALIABIDEAK APROBETXATU EGIN BEHAR DIRA IKASTETXE BARRUAN" Herrigune Leioa es una red de relaciones que hace que la comunidad se beneficie una y otra vez. En la ikastola Altzaga están viviendo una experiencia en esta linea: reciben periódicas visitas de Iñaki Líbano, experto en arqueología, para hacer talleres de talla de sílex o de hacer fuego. Además de su interés intrínseco, esta experiencia ejemplifica muy bien lo que es (lo que queremos que sea más aún) Herrigune Leioa: Alguien del AMPA de un centro público conoce a alguien que participa en una actividad de Herrigune (Irakale Zientzia Kalera 2014) y le propone ir a su centro a compartir sus conocimientos. NONDIK DATOR EKIMEN HAU? EDURNE LAKA Altzaga ikastolan astean behin tailerrak egiten dira 2. eta 3. zikloan arratsaldez, eskola ordutegi barruan. Ume kopurua ikusita, zazpi tailer antolatu behar dira eta guk bakarrik ezin dugu, orduan aurten tailer baten antolaketa Gurasoen Elkarteari eskatu genion, urte osorako. Proposatzerakoan bi gauza izan genituen kontutan: batetik, gurasoek ikastetxe barruan parte hartzea ona dela, hezkuntza ez dela gauza bat isladatzen dena hemen eta besteak hortik baizik eta bateratuta joan behar dela, bestetik lehen egiten zen esperientzia bat zen eta orain egin duguna da errekuperatu. Tailerrean gurasoek parte hartzea proposatu genien beraz, haiek onartu

Upload: herrigune-leioa

Post on 08-Apr-2016

258 views

Category:

Documents


13 download

DESCRIPTION

...Altzaga ikastolan komunitateko baliabideak eskolaratzerakoan izaten ari diren esperientziei buruz.

TRANSCRIPT

Page 1: Edurne Laka eta Aitziber Orozkorekin solasean

EDURNE  LAKA  ETA  AITZIBER  OROZKO,    

ALTZAGA  IKASTOLAKO  IKASKETA  BURUA  ETA  GURASOEN  ELKARTEKO  KIDEA:    

"HERRIAN  DAUDEN  BALIABIDEAK  APROBETXATU  EGIN  BEHAR  DIRA  IKASTETXE  BARRUAN"  

 

   

Herrigune  Leioa  es  una  red  de  relaciones  que  hace  que  la  comunidad  se  beneficie  una  y  otra  vez.  En  la  ikastola  Altzaga  están  viviendo  una  

experiencia  en  esta  linea:  reciben  periódicas  visitas  de  Iñaki  Líbano,  experto  en  arqueología,  para  hacer  talleres  de  talla  de  sílex  o  de  hacer  

fuego.  Además  de  su  interés  intrínseco,  esta  experiencia  ejemplifica  muy  bien  lo  que  es  (lo  que  queremos  que  sea  más  aún)  Herrigune  Leioa:  

Alguien  del  AMPA  de  un  centro  público  conoce  a  alguien  que  participa  en  una  actividad  de  Herrigune  (Irakale  Zientzia  Kalera  2014)  y  le  propone  

ir  a  su  centro  a  compartir  sus  conocimientos.      

 

-­‐NONDIK  DATOR  EKIMEN  HAU?  

EDURNE  LAKA-­‐  Altzaga  ikastolan  astean  behin  tailerrak  egiten  dira  2.  eta  3.  zikloan  arratsaldez,  eskola  ordutegi  barruan.  Ume  kopurua  ikusita,  zazpi  tailer  antolatu  behar  dira  eta  guk  bakarrik  ezin  dugu,  orduan  aurten  tailer  baten  antolaketa  Gurasoen  Elkarteari  eskatu  genion,  urte  osorako.  Proposatzerakoan  bi  gauza  izan  genituen  kontutan:  batetik,  gurasoek  ikastetxe  barruan  parte  hartzea  ona  dela,  hezkuntza  ez  dela  gauza  bat  isladatzen  dena  hemen  eta  besteak  hortik  baizik  eta  bateratuta  joan  behar  dela,  bestetik  lehen  egiten  zen  esperientzia  bat  zen  eta  orain  egin  duguna  da  errekuperatu.  Tailerrean  gurasoek  parte  hartzea  proposatu  genien  beraz,  haiek  onartu  

Page 2: Edurne Laka eta Aitziber Orozkorekin solasean

zuten  eta  gero  haiek  antolatu  dituzte  ekintza  batzuk  Herrigunek  eskaintzen  dituen  baliabideen  poltsa  erabilita,  errekurtso  horiek  ikastetxera  ekartzeko.  Eta  guk  hori  oso  ondo  ikusi  genuen,  geuk  ere  hartu  izan  dugu  parte  Herrigunen.    

Pasa  den  urtean  eta  orain  dela  bi  urte  atera  izan  gara  Zientzia  Kalera  Irakalearen  barruan  esperimentuak  kalean  erakustera.  Horretan  urtero  parte  hartzeko  ahaleginak  egiten  ditugu.  Aurten  ere  lotura  hori  eduki  nahi  dugu,  hemengo  ikasleek  erakustea  besteei,  ez?  komunitatearekin  harremanetan  jartzeko.  Guk  apustu  hori  egiten  dugu:  beti  edozein  planeamendu  egiterakoan  edo  barneko  helburuak  finkatzerakoan  beti  esaten  dugu:  ikastetxeak  zerikusia  daukala  herriarekin  eta  herriak  ikastetxearekin,  hor  sartuta  daudela  gurasoak  eta  danak.  Eta  dauden  baliabideak  aprobetxatu  egin  behar  direla.  Hartu  dugu  parte  unibertsitatean  ere  bai,  oso  gauza  txikia  izan  zen  baina  oso  esperientzia  ona.  

-­‐KOMUNITATEAREKIN  HARREMAN  HORI  EGOTEKO  GURASOEN  PARTE  HARTZEA  OSO  GARRANTZITSUA  DA,  EZTA?  

EL-­‐  Beharrezkoa  ikusten  dugu,  gurasoak  bitartekariak  bezala  izan  behar  baitira.  Irakasle  gehienak  ez  dira  bertakoak  orduan  ez  daude  sartuta  herrian.  Guk  argi  daukagu,  eta  hobeto  egin  behar  dugula  ere  pentsatzen  dugu.  

AITZIBER  OROZKO-­‐  Ados  nago  Edurnerekin,  eta  guk  ere  begi  onez  ikusten  dugu  gurasoen  parte  hartzea  bai  tailerretan  eta  bai  edozein  gauzatan.  Zeozer  ikusten  dugunean  ezberdina  edo  interesgarria  ere,  haiengana  etortzen  gara  eta  kontatzen  diegu  ea  zer  egin  ahal  dugun  eta  horrela.  Gero  batzutan  posible  da  eta  beste  batzuetan  ez,  baina  guk  beti  apuntatu  egiten  dugu  eta  haiek  ere.  

-­‐ZEIN  TAILER  ESKAINTZEN  DITUZUE  GURASOEK?  

Tailer  hauek  hamabostean  behin  egiten  dira.  Egiten  ditugu  Gomaeva  tailerra,  guk  egiten  duguna,  Iñaki  Libanorena,  gero  unibertsitateko  bi  irakasleek  geologiari  buruz  egiten  dutena  (meteoritoarena,  lurraren  geruzak  aztertu...),  gero  beste  bi  amek  ere  RSPA  tailerra  egiten  dute  (nola  lagundu  pertsona  bat  infarto  bat  daukanean).  Horietarik  bi  beraz  Herriguneren  bidez  lortu  ditugu.  

-­‐NOLAKOA  IZAN  DA  IÑAKI  LIBANOREKIKO  ESPERIENTZIA?  

AO-­‐  Pasa  den  urtean  Ezagutzen  Azokan  ezagutu  genuen  Iñaki,  eta  Zientzia  Kalera  Irakalean  unibertsitateko  beste  bi  irakasle  ere  ezagutu  genituen,  izan  ere  Iñakiz  gain  unibertsitateko  andereino  diren  bi  emakume  etortzen  ari  dira  ere  Geologia  tailerra  ematera.  Irakale  horren  barruan  Leioako  kaleetan  zehar  Geologia  Ibilbidea  egin  zenean  ezagutu  genituen,  interesgarria  iruditu  zitzaigun  eta  iruditu  zitzaigun  beharrezkoa  dela  ere  hori  hona  ekartzea.  Eta  bueno,  ematen  du  gustora  ari  dela  Iñaki...  

-­‐AZALDU  EGIGUZUE  PISKA  BAT  ARKEOLOGIA  TAILERREAN  ZER  EGITEN  DUZUEN...  

AO-­‐  Guk  Iñaki  ezagutu  genuenean  tailer  bat  egiten  ari  zen  kalean,  eta  tailer  horretan  sua  egiten  zuen.  Horretaz  aparte  ere,  silex-­‐aren  bidez  lanzak  eta  horrelako  tresnak  egiten  zituen,  eta  antzinako  historia  ere  apur  bat  azaltzen  zuen.  Eta  nire  seme  nagusia,  adibidez,  hori  ikusi  zuenean  zeharo  harrituta  geratu  zen,  eta  horregatik  interesagarria  iruditu  zitzaigun,  ez  bakarrik  guretzat  baizik  eta  guztientzat.  Iñakiren  telefonoa  hartu  genuen  eta  proposatu  genionean  baietz  esan  zigun,  eta  bera  oso  gustora  nahiz  eta  erdaraz  hitzegin,  baina  hori  ez  da  arazo  handirik  izan,  gu  egon  baikinen  gelan  sartuta  

Page 3: Edurne Laka eta Aitziber Orozkorekin solasean

laguntza  moduan,  bai  hizkuntza  aldetik  eta  baita  tailerraren  alde.  Hiruhilabetero  etorriko  dela  geratu  gara,  bi  orduko  tailerra  ematera  arratsalde  batez.  Profesional  hutsa  da  bera  eta  gainera  gustora  egiten  duenez  pila  bat  nabaritzen  da,  eta  haurrak  ere  oso  gustora  daude.  Orain  dela  bi  asteko  saioan  eguraldi  txarra  izan  genuenez  ezinezkoa  izan  zen  kalera  irtetzea  sua  egiteko,  ea  hurrengo  saioan  posible  den.  

 

 -­‐NOR  DA  IÑAKI  LIBANO?  

Berak  goizez  arotz  lana  egiten  du,  baina  bere  denbora  librean  paleontologo  moduan  ikertzen  ariztea  gustoko  du,  yazimiento  batzuk  ere  badauzka  Punta  Luzeron  eta  dirulaguntza  daukanean  hori  egiten  du,  apasionatu  hutsa  da,  horregatik,  gustora  egiten  duelako,  eta  hori  transmititzen  du  eta  gainera  gizona  oso  jatorra  da  eta  haurrekin  ere  nabaritzen  da  filin  daukala.  

-­‐HORI  DA  AZKEN  FINEAN  HERRIGUNE:  EZ  GERATZEA  BAKOITZA  BERE  ZENTRUAN  SARTUTA  BAIZIK  ETA  BALIABIDEAK  GUZTIEN  ESKURA  EGOTEA  ETA  SARE  HORRETATIK  BAKOITZAK  ESKURATU  AHAL  IZATEA,  ETA  JOANETORRIAK  EGOTEA.  

EL-­‐  Bai,  txikiekin  adibidez  ez  dugu  planteatu  oraindik  halako  gauzak  egitea  eta  nik  uste  egin  beharko  genukeela  ere.  Txikiek  ere  proiektua  egiten  dutenean  gai  bat  aukeratzen  dute,  eta  adibidez  aurten  batzuek  arrainei  buruz  ari  ziren  eta  ni  Ondarrukoa  naizenez  eskatu  zidaten  arrantzarako  tresnak  ekartzea  eta  ekarri  nien,  baina  laster  eramango  dute  ama  bat  arraindegia  daukana.  Eta  eramango  du  arrain  bat  zabalduta,  garbituta,  ikusteko  arrainaren  hezurrak  nolakoak  diren.  Kasu  horretan  gelako  ama  bat  joango  da,  baina  askotan  erabili  ahal  dira  Herrigunek  eskaintzen  dituen  errekurtsoak  "Baduzue  errekurtso  hau?"  ...eta  hortik  hartu.  Nik  uste  dut  lan  gehiago  egin  behar  dugula  hor.  

-­‐JUSTU  ORAIN  LEIOAZTARREN  EZAGUTZEN  SAREAREN  ("ZER  IKASI  NAHI  DUZU?  ZER  PARTEKATU  NAHI  DUZU?")  DATU  BASEA  PUBLIKO  EGITERA  GOAZ,  EDONORK  IKUSTEKO  MODUAN  JARRIZ  JENDEAK  ESKAINI  EDO  ESKATU  DITUEN  EZAGUTZAK,  NOLABAIT  IKASKETA  PROZESU  HORIEI  MUGIMENDU  GEHIAGO  EMAN  AHAL  IZATEKO...  

EL-­‐  Asko  interesatzen  zaigu  hori,  alegia,  jakin  ahal  izatea  zein  jakintza  dauden  eskuragarri,  horrela  zu  gero  lantzen  ari  bazara  proiektu  bat  begiratu  dezakezu  eta:  "A,  

Page 4: Edurne Laka eta Aitziber Orozkorekin solasean

ba  datorrela  hau  gai  hau  azaltzera".  Hori  komenigarria  izango  litzateke,  bai,  oso  interesgarria.  

-­‐...ETA  LORTZEN  BALDIN  BADA  LEIOAKO  PERTSONA  BAT  HONA  ETORTZEA  EZAGUTZA  BAT  PARTEKATZERA,  POSIBLE  IZANGO  ZEN  GURASOEZ  GAIN  BESTE  HERRITAR  BATZUK  ERE  ZENTRURA  SARTZEA  SAIO  HORIETARA?  HORREK  ARE  ABERASGARRIAGO  EGINGO  LUKE,  EZTA?  

EL-­‐  A,  ba  oso  ondo  dago  hori,  bai,  asko  interesatzen  zaigu.  Ezagutzen  Sare  hori  erabiltzen  hastea  oso  ondo  dago.  Klaro,  jendeari  hasieran  kostatzen  zaio  baina  hasi  behar  gara,  bai.  Oso  inportantea  da.  

AO-­‐  Oso  garrantzitsua  da  haurrek  ikustea  ere  gurasoek  disfrutatzen  dutela.  

EL-­‐  ...Eta  ikustea  gurasoek  ere  parte  hartzen  dutela  eta  ez  irakasleek  bakarrik,  denek  ikasi  dezakegula  besteengandik,  guztiok  garela  ikasketa  prozesu  beraren  parte.