Transcript
Page 1: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

AGENDA

2015

DONOSTIA SANSEBASTIAN

www.sansebastanturismo.com

Page 2: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

Bake-itunaUrteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa proiektu honen barruan, laborategiak, azterketa-kasuak, mintegiak, eta abar egongo dira.

Jaialdi antibelizistaGerraren aurka eta giza eskubideen alde egiten duten nazioarteko artisten topaketa.

Uda-gau bateko ametsaShakespeareren lan mitikoaren emanaldia aire zabalean, haren heriotzaren 400. urteurrenean. Udako apustu erakargarrienetako bat; hiriko parke ospetsuenetako bat baso magiko bilakatuko da.

Emusik2016Europako Musika Eskolen Jaialdian 26 herrialdetako 10.500 musikari bilduko dira eta ehunka emanaldi egingo dituzte.

Time Machine SoupDastamen-papilen bidez, Europako historiaren jatorrira egindako bidaia zoragarria. Gastronomia eta kultura ekimena da, gizakiak prestatu zuen lehen zopa ezagutzera eramango gaituen analisi antropologikoa egiteko.

GR-2016Lurraldea 32 etapatan mendian eta hirian zehar egindako oinezko ibilbidea. Kultur jarduera txikiak egingo dira leku estrategikoetan.

DONOSTIA 2016, KULTURA GEHIAGOEuropako hiriburutza beste bultzada bat izango da hiriaren kultur bizitzarako; izan ere, programa berritzailea eskainiko du, bizikidetza sustatzeko eta 2016rako hiria Europarekin gehiago eta hobeto konektatzeko. Donostiak kultura gehiago izango du, gehiago izaterik badu.

HIRURO GEI JARDUERA BAINO GEHIAGO

www.donostiasansebastian2016.eu

Nahi al duzu gosegarririk?

Page 3: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

ERREGE MAGOEN KABALGATAEguna: Urtarrilak 5Lekua: ErdiguneaUrteko gaurik magikoena den honek, Meltxor, Gaspar eta Baltasarren etorrerarekin egingo du bat. Behin Donostiara iritsitakoan, neska-mutikoek idatzitako gutunak jasoko dituzte hiru erregeek. Ondoren, hiriko kale nagusiak zeharkatuko dituen desfilean hartuko dute parte.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

NAZIOARTEKO ULIA GIMNASTIKA KROSAEguna: urtarrilak 6Lekua: Zurriola PasealekuaErrege Eguneko Krosa Donostiako atletismo proba klasikoetako bat da. Korrikalariek, Kursaalen hasi eta Ategorrietarainoko ibilbidea egingo dute, Zurriolako hondartza albo batera dutela.Antolatzailea: Ulia Gimnastika ElkarteaTel.: 943 278 195Web: www.gimnasticadeulia.es

DOCK OF THE BAYEgunak: urtarrilaren 10tik 17raLekuak: Antzoki Zaharra eta Trueba zinemakMusika protagonista duten dokumentalen jaialdi hau zortzigarren ediziora iritsi da. Musika eta zinema elkartuko ditu berriz ere, gune desberdinetan proiekzioak eta kontzertuak eskainiz.Antolatzailea: Dock of the BayTel.: 943 376 516Web: www.dockofthebay.es

DONOSTIAKO KROSAEguna: urtarrilak 11Lekua: Donostiako HipodromoaEgun batez, hipodromoak bere ohiko jarduera zokoratu eta Donostiako Nazioarteko Kroseko korrikalariei irekiko dizkie ateak.Antolatzailea: Gipuzkoako Atletismo FederakuntzaTel.: 943 451 757Web: www.sansebastiancross.com

SAN SEBASTIAN EGUNAEguna: Urtarrilak 20Lekua: Hiri osoanHiriko festa handiari 19ko gauerdian ekingo zaio. Une horretatik aurrera, danbor hotsa izango da nagusi Donostiako kale eta txoko guztietan. Hainbat hilabetetako entseguen ostean, ehundik gora izango dira, San Sebastián eguna ospatzeko aitzakiarekin, hirian zehar ibiliko diren danborradak. Urtarrilak 20, goizean, berriz, haurren txanda izango da.Antolatzailea: Donostia Kultura.Tel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

BERTSO EGUNAEguna: urtarrilak 31

Lekua: Kursaal AuditorioaBertsolarien egun handia, non bertsolari onenek hitzekin duten trebezia erakusteko aukera izango duten Kursaal

Auditorioaren ikusleen aurrean.Antolatzailea: Euskal Herriko

Bertsozale Elkartea.Tel.: 943 694 129

Web: www.bertsozale.com

URTARRILA

Page 4: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

KALDEREROAKEguna: Otsailak 7Lekua: Hiri osoanInauterien etorreraren aurretik, kaldereroek, urteroko usadioari jarraiki, euren kantu eta zartagin hotsekin alaituko dituzte Donostiako kaleak.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

INUDE ETA ARTZAINEN EGUNAEguna: Otsailak 8Lekuak: Alde Zaharra eta GrosData hauetan ohikoa den beste desfile bat inude eta artzainena izaten da. Lehenak, haurrak besoetan dituztela irtengo dira kalera, eta bigarrenak, aldiz, haiei gorte egiten ahaleginduko dira. XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako gizarteko jauntxoak ere irudikatzen dira ospakizunean.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

INAUTERIAKEgunak: Otsailak 12tik 16raLekua: Hiri osoanInauterietako konpartsen desfileek kolorez eta erritmoz zipriztinduko dituzte izaki bitxi eta xelebrez mukuru egongo diren hiriko kaleak. Asteburu luze honek, bestalde, festa egitarau zabala ekarriko du hiritarren gozamenerako.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

SEVILLAKO BIZARGINA, OPERAEgunak: Otsailak 21 eta 22Lekua: Victoria Eugenia antzokiaG. Rossini-ren opera bufoaren emanaldiaz gozatzeko aukera.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

OTSAILA

Page 5: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

LILATONEguna: Martxoak 1Antolatzailea: Gipuzkoako Atletismo FederakuntzaTel.: 943 451 757Web: www.sansebastiancross.com

DFERIAEgunak: martxoaren 9tik 12raLekuak: Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra eta beste antzezleku batzuk.Azoka honen helburua arte eszenikoen merkatua bultzatzea da, agenteak elkarrekin harremanetan jarriz eta azken antzerki lanak aurkeztuz.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

XIII IHESBIDE ETA TURISMO ARETOA (SEVATUR)Egunak: Martxoak 13tik 15eraLekua: Kursaal ElkarguneaAzoka honetan topa ditzakegun stand, argazki erakusketa, artisautza lan eta lehiaketei esker, Ihesbide eta Turismo Aretoa munduko hainbat herrialdetako turismo eskaintza ezagutzeko toki aproposa izan ohi da. Aisia eta turismorako bere eskaintzak erakutsiko dituzten 65 stand egongo dira 7.000 metro karratuetan zehar banatuta.Antolatzailea: CM GipuzkoaTel.: 943 410 806Web: www.sevatur.com

DONOSTIAKO UDABERRIKO LASTERKETAEguna: Martxoak 16Lekua: EHU barrenaAntolatzailea: Gipuzkoako Atletismo FederazioaTel.: 943 451 757Web: www.sansebastiancross.com

DONOSTIA HIRIA NAZIOARTEKO XAKE OPENAEgunak: martxoaren 28tik apirilaren 4raLekua: Karmelo Balda Pilotalekua (Anoeta)Donostia Hiria Nazioarteko Xake Openak 38. edizioa du aurtengoa. Diziplina honetan nazio zein nazioarte mailan maisu diren jokalarien topaleku izan ohi da txapelketa.Antolatzailea: Gipuzkoako Xake FederazioaTel.: 943 474 604Web: www.fgajedrez.org

MARTXOA

Page 6: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

ZINEMA ETA GIZA ESKUBIDEEN XIII. TOPAKETAKEgunak: apirilaren 17tik 24raLekuak: Victoria Eugenia eta beste batzukUrtero bezala, ikuslegoaren kontzientziak astintzea, eta solidaritatea, justizia eta berdintasuna sustatuko dituzte topaketek.Antolatzailea: Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza, Giza Eskubideak eta Berdintasunaren ZuzendaritzaTel.: 943 481 471Web: www.cineyderechoshumanos.com

LIBURUAREN EGUNAEguna: ApirilanLekua: Gipuzkoa PlazaGipuzkoa Plazan, aurten ere, LiburuarenEguna ospatuko da, Foru Aldundiaren aurrean. Aukera ezin hobea argitaratutako azken liburuak edota literaturaren betiko klasikoak erosteko. Ohi denez, zenbait egile beren obrak sinatzera bertaratuko dira.Antolatzailea: Gipuzkoako Merkataritza FederazioaTel.: 943 425 557

DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN XIX. GALAEguna: Apirilak 26Lekua: Victoria Eugenia antzokiaBere ohiturari jarraituz, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XIX. gala dantza-estilo ezberdinen erakustaldian bilakatzen da, dantza-konpainia

eta dantzarien laguntzari esker, etxeko formazio eta dantzarien lana azpimarratuz.Antolatzailea: Gipuzkoako dantza

profesionalen elkartea

APIRILA

Page 7: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

XIV TANGO JAIALDIAEgunak: maiatzaren 15etik 17raLekua: Victoria Eugenia antzokia, Kursaal jauregia (irekiera Udaletxeko Pleno aretoan)Tangoa jaialdi formatoan itzuliko da Donostiara. Erakustaldiak eta dohaineko ikastaroak egongo dira.Antolatzailea: AGATATel.: 652 755 707Web: www.agatatango.es

HONDARTZA FUTBOLA (AMAIERA) Egunak: maiatzak 16Lekua: Kontxako hondartzaHondartza denboraldiari amaiera emango dioten futbol partidak, Kontxako areatzan jokatuko dira.Antolatzailea: Donostia KirolaTel.: 943 481 857Web: www.donostia.org

DONOSTIAKO MARATOI ERDIAEguna: maiatzak 17Lekua: Hiri osoaMaratoi erdi honen edizio berria egingo daDonostian. Korrikalariek 21,097 kilometrokoibilbidea egin beharko dute hiri erditik.Antolatzailea: SportmagicTel.: 943 310 888 / 670 332 272Web: www.mediadonosti.com

RIGOLETTO, OPERAEgunak: Maiatzak 15 eta 17Lekua: Kursaal auditorioaG. Verdiren Rigoletto operaren emanaldia Kursaal auditorioan.Antolatzailea: OPUS LÍRICAWeb: www.opus-lirica.com

OLATUTALKA 2015Eguna: Maiatzak 29-31Lekua: hiriko hainbat lekutanOlatu Talka Donostiari 2016ko Europako Kultur Hiriburu izatea ahalbidetu zion kultur proiektuaren ekimenetako bat da eta, haren parte denez, DSS2016EU gidatzen duten edukiak eta balioak hedatzen ditu.Antolatzailea: OlatutalkaTel.: 943 481 598Web: www.olatutalka.eu

MAIATZA

Page 8: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

XII SURFILM FESTIBALEgunak: ekaineko lehengo egunetanLekuak: Antzoki Zaharra, Aquarium eta beste areto batzukZinema, filma laburrak, musika, erakusketak... ikusentzunezko formatu guztiek surfarekin bat egingo dute Surfilm Festibalaren aurtengo edizioan.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 157Web: www.surfilmfestibal.com

SAN JUAN GAUAEguna: Ekainak 23Lekua: Hiri osoanAntzinako tradizioari jarraiki, ekainaren 23tik24rako gauean, udako solstizioaren etorreraospatu ohi da. Espiritu txarrak uxatzeko eta

zorte ona erakartzeko aitzakiarekin, suakpizten dira hiriko auzo guztietan.Antolatzailea: Donostia Kultura

Tel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

ZALDI LASTERKETAKEguna: Ekainatik iraileraLekua: Donostiako hipodromoaUdako zaldi lasterketen denboraldiari ekainan hasiera emango zaio eta uda guztian zehar, data ezberdinetan, ospatuko da irailean bukatu arte.Antolatzailea: Euskadiko Hipodromoak eta ApustuakTel.: 943 373 180Web: www.hipodromoa.com

DONOSTIAKO TRIATLOIAEguna: ekainak 28Lekua: Kontxako hondartza (irteera eta helmuga)Aurten ere, Kontxako Badia proba gogor honen lekuko izango da. Partehartzaileek 1,5 kilometro egin beharko dituzte igerian, 40 kilometro bizikletan eta, azkenik, 10 kilometro korrika.Antolatzailea: Donostiako Atletiko KlubaTel.: 943 473 722Web: www.clubatss.com

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO UDAKO IKASTAROAKEgunak: ekainak 15aren astetik irailak 7aren asterainoLekua: Miramar JauregiaEuskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroek askotariko gaiak jorratzen dituzten ikastaro, mintegi, tailer eta hitzaldiak eskaintzen dituzte. Jarduera honek etena izango du abuztuko bigarren eta hirugarren asteetan.Antolatzailea: Euskal Herriko Unibertsitateko Udako IkastaroakTel.: 943 219 511Web: www.sc.ehu.es

EKAINA

Page 9: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

FUTBOLA: DONOSTI CUPEgunak: uztailaren 5etik 11raLekuak: Anoetako Miniestadioa eta Donostiako beste 15 futbol-zelaiMunduko bazter guztietatik etorritako 200dik gora taldek hartzen dute parte urtero oinarrizko futbolaren mailan txapelketa onenetarikoa den honetan. Sei egunetan zehar, milaka gaztetxok lehian jardungo dute, Anoetako finalera iristeko.Antolatzailea: Donosti CupTel.: 943 467 954Web: www.donosticup.com

ZALDI LASTERKETAKEguna: Ekainatik iraileraLekua: Donostiako hipodromoaUdako zaldi lasterketen denboraldiari ekainan hasiera emango zaio eta uda guztian zehar, data ezberdinetan, ospatuko da irailean bukatu arte.Antolatzailea: Euskadiko Hipodromoak eta ApustuakTel.: 943 373 180Web: www.hipodromoa.com

DONOSTIA HIRIA XVI. BELA ESTROPADAEgunak: uztailak 11 eta 12Lekua: Kontxako BadiaBi jardunaldiz osatutako nazioarteko bela estropada dugu honakoa. Lehenengo zeharkaldian, Hendaia eta Donostia artekoan, 32 miliako ibilbidea osatu behar izaten dute belaontziek. Bigarren zeharkaldia, berriz, Kontxako Badian bertan erabakiko da.Antolatzailea: Donostiako Errege-Klub NautikoaTel.: 943 423 575 Web: www.rcnss.com

JAZZALDIAEgunak: uztailak 22-26Lekuak: Trinitate Plaza, Kursaal, Zurriola hondartza eta beste eszenatoki batzukDonostiako Jazzaldia Europa mailako erreferentzia bihurtu da urteen poderioz. Kontzertu handietaz gain, tokian tokiko bandak eta kale-emanaldiak izango dira nonahi.Antolatzailea: Donostiako JazzaldiaTel.: 943 481 900Web: www.heinekenjazzaldia.com

UZTAILA

Page 10: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

DONOSTIA-DONOSTIA KLASIKOAEguna: abuztuak 1Lekua: Boulevard (irteera eta helmuga)Hiriko lasterketa esanguratsuena den proba honetaz gozatzeko aukera izango dute txirrinduzaleek. UCI World Tour nazioarteko egutegian proba puntuagarria den lasterketa honetan klasiketako adituak izango dira.Antolatzailea: Gipuzkoako Txirrindularitza ElkarteaTel.: 943 460 540Web: www.gtxe.org

76 MUSIKA HAMABOSTALDIAEgunak: Abuztuak 1-30Lekua: Kursaal Auditorioa, Victoria Eugenia Antzokia eta beste eszenatoki batzuk.Donostiakoa, Espainiako jaialdirik beteranoena da, eta Europa mailan ere, antzinatasunari dagokionez, lehiakide gutxi dituela esan liteke.Antolatzailea: Musika HamabostaldiaTel.: 943 003 170Web: www.quincenamusical.com

ZALDI LASTERKETAKEguna: Ekainatik iraileraLekua: Donostiako hipodromoaUdako zaldi lasterketen denboraldiari ekainan hasiera emango zaio eta uda guztian zehar, data ezberdinetan, ospatuko da irailean bukatu arte.Antolatzailea: Euskadiko Hipodromoak eta ApustuakTel.: 943 373 180Web: www.hipodromoa.com

ASTE NAGUSIAEgunak: Abuztuak 8-15Lekua: Hiri osoanJai-ekitaldiz jositako zortzi egunotan festagiroa da nagusi: arrakasta handiko kontzertuak,haurrentzako jolasak... eta hiritarren gozamenerako beste hamaika aukera.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO LEHIAKETAEgunak: Abuztuak 8-15Lekua: Kontxako BadiaAste Nagusiko ekitaldirik erakargarrienetakoa da. Hainbat herrialdetatik etorritako suetxeak nor baino nor ariko dira, gauero, Donostiako zeruan su-ikuskizunik ederrena eskaini asmoz.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

ABUZTUA

Page 11: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

ESTROPADAK: KONTXAKO BANDERAEgunak: irailak 6 eta 13Lekua: Kontxako BadiaIraileko lehenengo bi igandeetan jokatuko dira Kontxako Banderako finaleko tandak. Hileko lehen igandearen aurreko ostegunean, sailkapen tanda jokatuko da.Antolatzailea: Donostia Kultura. Tel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

EUSKAL JAIAKEgunak: Irailaren 5tik 13raLekua: Alde ZaharraUdako zaldi lasterketen denboraldiari ekainan hasiera emango zaio eta uda guztian zehar, data ezberdinetan, ospatuko da irailean bukatu arte.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

ZALDI LASTERKETAKEguna: Ekainatik iraileraLekua: Donostiako hipodromoaUdako zaldi lasterketen denboraldiari ekainan hasiera emango zaio eta uda guztian zehar, data ezberdinetan, ospatuko da irailean bukatu arte.Antolatzailea: Euskadiko Hipodromoak eta ApustuakTel.: 943 373 180Web: www.hipodromoa.com

KUTXA KULTUR FESTIBALAFechas: Irailaren lehen egunetanLugar: Igeldoko Jolas ParkeaMusika, zinema, komiki eta moda arloetako sortzaile gazteen erakusleku aproposa da Kutxa Kultur Festibala.Web: www.kutxakulturfestibala.com

63. DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIAEgunak: Irailak 18 - 26Lekuak: Kursaal, Principe eta Antiguo Berrizinemak, Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra eta Belodromoa

Bederatzi egunez, glamourraren hiriburu bilakatuko da Donostia. Kalitatezko zinema, atzera begirakoak eta monografikoak, erakusketak... honetaz gain, zinema munduko izen ospetsuek Donostia bisitatuko dute.Antolatzailea: Donostiako Zinemaldia

Tel.: 943 481 212Web: www.sansebastianfestival.com

IRAILA

Page 12: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

DONOSTIKLUBAEgunak: UrrianLekuak: Egiako Kultur Etxea eta beste hainbat agertokiMusika elektronikoaz gozatu eta unean uneko joerak ezagutzeko sarbide zuzena da. Egia Kultur Etxean du egoitza nagusia, baina beste hainbat aretotan ere kontzertuak eta festak antolatzen dira.Antolatzailea: DonostiklubaTel.: 943 401 418Web: www.donostikluba.com

SAN SEBASTIÁN GASTRONOMIKA KONGRESUAEgunak: Urriak 4 - 7Lekua: Kursaal ElkarguneaHiru egunez, Europako gastronomiaren hiriburu bilakatuko da Donostia. Gaur egungo sukaldaririk garrantzitsuenek beren azken asmakizunak aurkeztuko dituzte. Horretaz gain, publikoak kutixia desberdinak dastatzeko aukera izango du, bertan ezarritako 200 standik gorako gastronomia ferian.Antolatzailea: DV MultimediaTel.: 943 410 857Web: www.sansebastiangastronomika.com

HIRU HONDARTZETAKO KROSAEguna: urriak 11Lekua: Ondarretako Tenis Elkartea Erreala (irteera eta helmuga)Donostiako hiru hondartzak elkartzen dituen 10 kilometroko ibilaldia egin beharko dute korrikalariek. Proba honek 3.000tik gora partehartzaile izaten ditu.Antolatzailea: Gipuzkoako Atletismo FederazioaTel.: 943 451 757Web: www.gafatletismo.com

XIV. OINEZKO HERRI LASTERKETAEguna: urriak 18Lekua: ErdiguneaDonostia erdiguneko kaleak zeharkatzendituen Oinezko Herri Lasterketan partehartuko duten korrikalariek 15 kilometrokoibilbidea osatu beharko dute.Antolatzailea: Gipuzkoako Atletismo FederazioaTel.: 943 451 757Web: www.gafatletismo.com

XXVI. FANTASIA ETA BELDURREZKO ZINEMAREN ASTEAEgunak: Urriak 31tik azaroak 6raLekuak: Antzoki Zaharra, Victoria Eugenia Antzokia eta Kursaal ElkarguneaFilm ausartak, erakusketa bitxiak, festa bereziak...horra hor Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astearen eskaintza.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 157Web: www.donostiakultura.com/terror

URRIA

Page 13: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

ATLETISMOA: BEHOBIA-DONOSTIA Eguna: azaroak 8Lekua: Behobia (irt.)/Boulevard (helmuga)Behobia eta Donostia arteko bidea Gipuzkoako atletismoaren jai nagusiaren lekuko bihurtzen da. Probak 20 kilometro ditu, eta iazko edizioan 25.000 partehartzaile baino gehiago izan zituen.Antolatzailea: Fortuna K. E.Tel.: 943 214 900Web: www.behobia-sansebastian.com

ITSASPEKO ZINEMA ZIKLOAEgunak: AzaroanLekua: Kutxa Aretoa (Andia kalea)Itsaspeko Zinema Zikloak dohaineko saioak eskaintzen ditu. Itsasoaren sakontasunean dagoen bizitza da ziklo honen protagonista nagusia.Tel.: 943 395 476Web: www.ciclo.subacuaticasrealsociedad.com

ATLETISMOA: MARATOIA Eguna: azaroak 29Lekua: Anoetako mini estadioa (irteera eta helmuga)Donostiako maratoiak, atletismoaren zaleen artean frogarik klasikoenetarikoak, 37. edizioa beteko du aurten. 42,195 kilometroetako zeharkaldia izango du hiri osoan zehar.Antolatzailea: Gipuzkoako Atletismo FederakuntzaTel.: 943 451 757Web: www.gafatletismo.com

AZAROA

Page 14: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

SANTO TOMAS AZOKAEguna: Abenduak 21Lekuak: Alde Zaharra, Erdigunea eta GrosAbenduaren 21ean txistorra usaina izango da nagusi Donostiako kaleetan. Hiriaren erdigunean, milaka pertsona bilduko dira ia bi mendetako tradizioa duen jaiaz gozatu eta ospakizuneko jaki nagusia, txistorra alegia, dastatzeko asmoz. Denboraldiko beste hainbat produktu ere izango dira, dena den, azokan; hala nola, gazta, eztia edota barazkiak.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

OLENTZEROEguna: Abenduak 24Lekua: ErdiguneaUrtero bezala, Donostiako haurrak agurtu ostean, Olentzero ikazkin zaharrak haien etxeetara joko du zintzo portatu direnei opariak uztera.Antolatzailea: Donostia KulturaTel.: 943 481 168Web: www.donostiakultura.com

HAURREN GABONETAKO PARKEAEgunak: Abenduko azken asteaLekua: Kursaal ElkarguneaEtxeko txikienen neurri-neurrira egindako jolasgune erraldoi honetan, ondo pasatzeko hamaika aukera topatuko dituzte haurrek: jolasak, puzgarriak, lehiaketak, mozorro festak, musika eta pailazo emanaldiak edo tailerrak, besteak beste.Antolatzailea: LankorTel.: 943 428 111Web: www.lankor.com

SAN SILBESTRE LASTERKETAEguna: abenduak 31Lugar: Antiguo (irteera) / Easo plaza (helmuga)Atletismo denboraldiari amaiera ematen dion lasterketa honek 30. ekitaldia du aurtengoa. Korrikalariek Antiguo, Gros, Erdigunea eta Amara auzoak zeharkatuko dituzte 8.650 metroko ibilbidean.Antolatzailea: Amara Kirol ElkarteaWeb: www.sansilvestredonostiarra.com

ABENDUA

Page 15: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

GASTROPOTEA Eguna: OstegunetanLekua: San Martín MerkatuaDonostiako San Martín Merkatua gastronomia onenaz eta zuzenean jotako musikaz gozatzeko espazio ezin hobean bilakatu da. Ostegunetan, 19:00etatik 22:etara.Antolatzilea: San Martín MerkatuaWeb: www.gastropote.com

PINTXOPOTEAEguna: Asteko egun ezberdinetanLekua: Gros, Amara, Erdigunea, Antiguo, Egia, Alde Zaharra...Izenak berak dioen moduan, ostalarien ekimen honek arrazoizko prezio baten trukean pintxo bat eta pote bat hartzeko aukera ematen dizu. Hiriko auzo desberdinetan pintxo-potea hartzeko leku bat baino gehiago dago, eta prezioa aldatu egiten da batetik bestera.

BEHEMENDI EKOIZLEEN MERKATU IBILTARIAEguna: LarunbatetanLekua: Donostiako auzo ezberdinetanDonostialdeko eta inguruko ekoizleen eta bertan landutako produktu freskueengatik eta erosteko erreztasunagatik erakarritako bizilagunen topaleku bihurtu den merkatua, ekoizle eta erosleen arteko erlazio zuzena bultzatzen duena.Web: mercadoitinerante.blogspot.com.es

MUSIKA PARKEANEguna: Udaberrian eta udan zeharLekua: Hiriko zenbait parke publikoetanMusika Parkean ekimenak gure inguruan ditugun leku irekien erabilera gizabidetsua sustatu nahi du. Orain arte urrunean ikusten ziren espazioei beste erabilera bat ematea da helburua. Lagunartean, jaten eta edaten, eta estilo desberdinetako musikaz gozatuz espazio berriak eraiki eta momentu onak pasatzeko aukera.Antolatzailea: La SalseraWeb: www.musikaparkean.com

ETA URTEAN ZEHAR

Page 16: DONO STIA SAN SEBAS TIAN · SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa

www.sansebastanturismo.com


Top Related