dono stia san sebas tian sebas tian . bake-ituna urteko erakusketarik handienak artearen historian...

Download DONO STIA SAN SEBAS TIAN SEBAS TIAN . Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar

Post on 11-Jul-2020

0 views

Category:

Documents

0 download

Embed Size (px)

TRANSCRIPT

  • AGENDA

    2015

    DONO STIA SAN SEBAS TIAN

    www.sansebastanturismo.com

  • Bake-ituna Urteko erakusketarik handienak artearen historian zehar indarkeriak eta bakeak izan duen errepresentazioa aztertuko du. Ikerketa proiektu honen barruan, laborategiak, azterketa-kasuak, mintegiak, eta abar egongo dira.

    Jaialdi antibelizista Gerraren aurka eta giza eskubideen alde egiten duten nazioarteko artisten topaketa.

    Uda-gau bateko ametsa Shakespeareren lan mitikoaren emanaldia aire zabalean, haren heriotzaren 400. urteurrenean. Udako apustu erakargarrienetako bat; hiriko parke ospetsuenetako bat baso magiko bilakatuko da.

    Emusik2016 Europako Musika Eskolen Jaialdian 26 herrialdetako 10.500 musikari bilduko dira eta ehunka emanaldi egingo dituzte.

    Time Machine Soup Dastamen-papilen bidez, Europako historiaren jatorrira egindako bidaia zoragarria. Gastronomia eta kultura ekimena da, gizakiak prestatu zuen lehen zopa ezagutzera eramango gaituen analisi antropologikoa egiteko.

    GR-2016 Lurraldea 32 etapatan mendian eta hirian zehar egindako oinezko ibilbidea. Kultur jarduera txikiak egingo dira leku estrategikoetan.

    DONOSTIA 2016, KULTURA GEHIAGO Europako hiriburutza beste bultzada bat izango da hiriaren kultur bizitzarako; izan ere, programa berritzailea eskainiko du, bizikidetza sustatzeko eta 2016rako hiria Europarekin gehiago eta hobeto konektatzeko. Donostiak kultura gehiago izango du, gehiago izaterik badu.

    HIRURO GEI JARDUERA BAINO GEHIAGO

    www.donostiasansebastian2016.eu

    Nahi al duzu gosegarririk?

  • ERREGE MAGOEN KABALGATA Eguna: Urtarrilak 5 Lekua: Erdigunea Urteko gaurik magikoena den honek, Meltxor, Gaspar eta Baltasarren etorrerarekin egingo du bat. Behin Donostiara iritsitakoan, neska-mutikoek idatzitako gutunak jasoko dituzte hiru erregeek. Ondoren, hiriko kale nagusiak zeharkatuko dituen desfilean hartuko dute parte. Antolatzailea: Donostia Kultura Tel.: 943 481 168 Web: www.donostiakultura.com

    NAZIOARTEKO ULIA GIMNASTIKA KROSA Eguna: urtarrilak 6 Lekua: Zurriola Pasealekua Errege Eguneko Krosa Donostiako atletismo proba klasikoetako bat da. Korrikalariek, Kursaalen hasi eta Ategorrietarainoko ibilbidea egingo dute, Zurriolako hondartza albo batera dutela. Antolatzailea: Ulia Gimnastika Elkartea Tel.: 943 278 195 Web: www.gimnasticadeulia.es

    DOCK OF THE BAY Egunak: urtarrilaren 10tik 17ra Lekuak: Antzoki Zaharra eta Trueba zinemak Musika protagonista duten dokumentalen jaialdi hau zortzigarren ediziora iritsi da. Musika eta zinema elkartuko ditu berriz ere, gune desberdinetan proiekzioak eta kontzertuak eskainiz. Antolatzailea: Dock of the Bay Tel.: 943 376 516 Web: www.dockofthebay.es

    DONOSTIAKO KROSA Eguna: urtarrilak 11 Lekua: Donostiako Hipodromoa Egun batez, hipodromoak bere ohiko jarduera zokoratu eta Donostiako Nazioarteko Kroseko korrikalariei irekiko dizkie ateak. Antolatzailea: Gipuzkoako Atletismo Federakuntza Tel.: 943 451 757 Web: www.sansebastiancross.com

    SAN SEBASTIAN EGUNA Eguna: Urtarrilak 20 Lekua: Hiri osoan Hiriko festa handiari 19ko gauerdian ekingo zaio. Une horretatik aurrera, danbor hotsa izango da nagusi Donostiako kale eta txoko guztietan. Hainbat hilabetetako entseguen ostean, ehundik gora izango dira, San Sebastián eguna ospatzeko aitzakiarekin, hirian zehar ibiliko diren danborradak. Urtarrilak 20, goizean, berriz, haurren txanda izango da. Antolatzailea: Donostia Kultura. Tel.: 943 481 168 Web: www.donostiakultura.com

    BERTSO EGUNA Eguna: urtarrilak 31

    Lekua: Kursaal Auditorioa Bertsolarien egun handia, non bertsolari onenek hitzekin duten trebezia erakusteko aukera izango duten Kursaal

    Auditorioaren ikusleen aurrean. Antolatzailea: Euskal Herriko

    Bertsozale Elkartea. Tel.: 943 694 129

    Web: www.bertsozale.com

    URTARRILA

  • KALDEREROAK Eguna: Otsailak 7 Lekua: Hiri osoan Inauterien etorreraren aurretik, kaldereroek, urteroko usadioari jarraiki, euren kantu eta zartagin hotsekin alaituko dituzte Donostiako kaleak. Antolatzailea: Donostia Kultura Tel.: 943 481 168 Web: www.donostiakultura.com

    INUDE ETA ARTZAINEN EGUNA Eguna: Otsailak 8 Lekuak: Alde Zaharra eta Gros Data hauetan ohikoa den beste desfile bat inude eta artzainena izaten da. Lehenak, haurrak besoetan dituztela irtengo dira kalera, eta bigarrenak, aldiz, haiei gorte egiten ahaleginduko dira. XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako gizarteko jauntxoak ere irudikatzen dira ospakizunean. Antolatzailea: Donostia Kultura Tel.: 943 481 168 Web: www.donostiakultura.com

    INAUTERIAK Egunak: Otsailak 12tik 16ra Lekua: Hiri osoan Inauterietako konpartsen desfileek kolorez eta erritmoz zipriztinduko dituzte izaki bitxi eta xelebrez mukuru egongo diren hiriko kaleak. Asteburu luze honek, bestalde, festa egitarau zabala ekarriko du hiritarren gozamenerako. Antolatzailea: Donostia Kultura Tel.: 943 481 168 Web: www.donostiakultura.com

    SEVILLAKO BIZARGINA, OPERA Egunak: Otsailak 21 eta 22 Lekua: Victoria Eugenia antzokia G. Rossini-ren opera bufoaren emanaldiaz gozatzeko aukera. Antolatzailea: Donostia Kultura Tel.: 943 481 168 Web: www.donostiakultura.com

    OTSAILA

  • LILATON Eguna: Martxoak 1 Antolatzailea: Gipuzkoako Atletismo Federakuntza Tel.: 943 451 757 Web: www.sansebastiancross.com

    DFERIA Egunak: martxoaren 9tik 12ra Lekuak: Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra eta beste antzezleku batzuk. Azoka honen helburua arte eszenikoen merkatua bultzatzea da, agenteak elkarrekin harremanetan jarriz eta azken antzerki lanak aurkeztuz. Antolatzailea: Donostia Kultura Tel.: 943 481 168 Web: www.donostiakultura.com

    XIII IHESBIDE ETA TURISMO ARETOA (SEVATUR) Egunak: Martxoak 13tik 15era Lekua: Kursaal Elkargunea Azoka honetan topa ditzakegun stand, argazki erakusketa, artisautza lan eta lehiaketei esker, Ihesbide eta Turismo Aretoa munduko hainbat herrialdetako turismo eskaintza ezagutzeko toki aproposa izan ohi da. Aisia eta turismorako bere eskaintzak erakutsiko dituzten 65 stand egongo dira 7.000 metro karratuetan zehar banatuta. Antolatzailea: CM Gipuzkoa Tel.: 943 410 806 Web: www.sevatur.com

    DONOSTIAKO UDABERRIKO LASTERKETA Eguna: Martxoak 16 Lekua: EHU barrena Antolatzailea: Gipuzkoako Atletismo Federazioa Tel.: 943 451 757 Web: www.sansebastiancross.com

    DONOSTIA HIRIA NAZIOARTEKO XAKE OPENA Egunak: martxoaren 28tik apirilaren 4ra Lekua: Karmelo Balda Pilotalekua (Anoeta) Donostia Hiria Nazioarteko Xake Openak 38. edizioa du aurtengoa. Diziplina honetan nazio zein nazioarte mailan maisu diren jokalarien topaleku izan ohi da txapelketa. Antolatzailea: Gipuzkoako Xake Federazioa Tel.: 943 474 604 Web: www.fgajedrez.org

    MARTXOA

  • ZINEMA ETA GIZA ESKUBIDEEN XIII. TOPAKETAK Egunak: apirilaren 17tik 24ra Lekuak: Victoria Eugenia eta beste batzuk Urtero bezala, ikuslegoaren kontzientziak astintzea, eta solidaritatea, justizia eta berdintasuna sustatuko dituzte topaketek. Antolatzailea: Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza, Giza Eskubideak eta Berdintasunaren Zuzendaritza Tel.: 943 481 471 Web: www.cineyderechoshumanos.com

    LIBURUAREN EGUNA Eguna: Apirilan Lekua: Gipuzkoa Plaza Gipuzkoa Plazan, aurten ere, Liburuaren Eguna ospatuko da, Foru Aldundiaren aurrean. Aukera ezin hobea argitaratutako azken liburuak edota literaturaren betiko klasikoak erosteko. Ohi denez, zenbait egile beren obrak sinatzera bertaratuko dira. Antolatzailea: Gipuzkoako Merkataritza Federazioa Tel.: 943 425 557

    DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN XIX. GALA Eguna: Apirilak 26 Lekua: Victoria Eugenia antzokia Bere ohiturari jarraituz, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XIX. gala dantza-estilo ezberdinen erakustaldian bilakatzen da, dantza-konpainia

    eta dantzarien laguntzari esker, etxeko formazio eta dantzarien lana azpimarratuz. Antolatzailea: Gipuzkoako dantza

    profesionalen elkartea

    APIRILA

  • XIV TANGO JAIALDIA Egunak: maiatzaren 15etik 17ra Lekua: Victoria Eugenia antzokia, Kursaal jauregia (irekiera Udaletxeko Pleno aretoan) Tangoa jaialdi formatoan itzuliko da Donostiara. Erakustaldiak eta dohaineko ikastaroak egongo dira. Antolatzailea: AGATA Tel.: 652 755 707 Web: www.agatatango.es

    HONDARTZA FUTBOLA (AMAIERA) Egunak: maiatzak 16 Lekua: Kontxako hondartza Hondartza denboraldiari amaiera emango dioten futbol partidak, Kontxako areatzan jokatuko dira. Antolatzailea: Donostia Kirola Tel.: 943 481 857 Web: www.donostia.org

    DONOSTIAKO MARATOI ERDIA Eguna: maiatzak 17 Lekua: Hiri osoa Maratoi erdi honen edizio berria egingo da Donostian. Korrikalariek 21,097 kilometroko ibilbidea egin beharko dute hiri erditik. Antolatzailea: Sportmagic Tel.: 943 310 888 / 670 332 272 Web: www.mediadonosti.com

    RIGOLETTO, OPERA Egunak: Maiatzak 15 eta 17 Lekua: Kursaal auditorioa G. Verdiren Rigoletto operaren emanaldia Kursaal auditorioan. Antolatzailea: OPUS LÍRICA Web: www.opus-lirica.com

    OLATUTALKA 2015 Eguna: Maiatzak 29-31 Lekua: hiriko hainbat lekutan Olatu Talka Donostiari 2016ko Europako Kultur Hiriburu izatea ahalbidetu zion kultur proiektuaren ekimenetako bat da eta, haren parte denez, DSS2016EU gidatzen duten edukiak eta balioak hedatzen ditu. Antolatzailea: Olatutalka Tel.: 943 481 598 Web: www.olatutalka.eu

    MAIATZA

  • XII SURFILM FESTIBAL Egunak: ekaineko lehengo egunetan Lekuak: Antzoki Zaharra, Aquarium eta beste areto batzuk Zinema, filma laburrak, musika, erakusketak... ikusentzunezko formatu guztiek surfarekin bat egingo dute Surfilm Festibalaren aurtengo edizioan. Antolatzailea: Donostia Kultura Tel.: 943 481 157 Web: www.surfilmfestibal.com

    SAN JUAN G