día internacional del yoga segunda edición - · pdf filenatura yogak hatha...
TRANSCRIPT
YOGAREN NAZIOARTEKO EGUNA
BIGARREN EDIZIOA - GETXO 2015
DÍA INTERNACIONAL DEL YOGA
SEGUNDA EDICIÓN - GETXO 2015
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
1
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
2
ASTEBURUKO EGITARAUAREN LABURPENA
- Uztailaren 20an, jarduera guztietarako sarrera doakoa izango da.
- 5 euro balio ditu ostiraleko antzerkirako sarrerak.
- Ekar itzazu zure alfonbra eta Zafua.
Día Internacional Del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna
Yoga saioa kalean. Areeta metro geltokiko plazan, 10:30ean. o Energia mobilizazioa eta hatha yoga Antxon Elosua SURABHIren eskutik. o Yoga familian, Roberto Rodríguezen eskutik. o Dantza: “Danzarima”, Idoia Garairen eskutik.
Sarrera doan. Ekar ezazu zure alfonbra.
Tailerrak, hitzaldiak eta ekintzak egun osoan zehar.
Sarrera doan. Ekar ezazu zure alfonbra.
Mantra kontzertua Sarva taldearekin, 20:00etan.
Fadurako Kirol Hiriko instalazioetan, Getxon.
Antzezlana: “RAMAYANA”. Sanatana Dharma eskola.
Fadurako Udal Kirol Hiriko areto nagusian, Getxon, 19:30ean.
Sarrera: 5 €
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
3
EKAINAREN 20ko EGITARAU ZEHAZTUA
Ordutegia
1. aretoa 2. aretoa 3. aretoa 4. aretoa
Areto nagusia
Fadura CPT kiroldegia
(Ondoko eraikina) Sarrera Fadura
Multi HANDIA Fadura
8:00 9:00
Pranayama, Meditazioa, Mantrak Saio bateratua Fadurako ARETO NAGUSIAn, Carlos Pérezen eskutik
9:15 10:15
Kundalini yoga
Silvia (Sivory – Astrabudua)
Meditazioa Arimaren dirdirak
Antxon Elosua -Surabhi-
(Pranava) (Getxo Kirolak)
Luzaketak Nieves Álava
(Anahata – Algorta)
10:30 11:30
“Yogaren erritmo ezkutuak”
Hasier Rekondo (Egizu elkartea -
San Nikolas ikastola)
Ashtanga Yoga Maite Ikaran
(Getxo)
Yoga bikoteka Maria José Rodríguez
(Despacio- Areeta)
Hatha yoga Victoria Cid
(Pranava - Eskuz esku)
11:45 12:45
“Emozioa, yoga eta errealizazioa” Carlos Pérez
(Samatha – Yoga Bizkaia)
Dantza: “Danzarima” Idoia Garai
(Getxo)
Vinyasa yoga Miguel Rodríguez
(Yoga Norte - Getxo)
Hatha yoga eta kundalini
Hasier Rekondo (Egizu elkartea –
San Nikolas ikastola)
13:00 14:00
Getxoko yogako adituen eta irakasleen agurra Praktika bateratua, bideoa DIY India
14:30 BAZKARIA
16:00 17:00
“Chakrak: psikologia eta espiritualtasuna”
Jacinto Larrainzar (Despacio – Areeta)
Byron Katieren “The Work” meditazioa,
tailerra Joseba Idoyaga –
Premananda-
Chan meditazioa (mugimenduan)
UNAI LEÓN (Getxo Kirolak)
Bhakti yoga. Mantrak Cristina Álvarez -
Gautami- Bhávana - Algorta
(Sanatana Dharma)
17:15 18:15
“Eraldaketarako yoga”
Rosa Blanco ANAHATA
Hatha Yoga. Babajiko Kriya Yogaren 18
asanak. Joseba Idoyaga -
Premananda
Barne isiltasuna Sara Íñiguez
(Utopian Getxo)
Suddha Raja Yoga meditazioa
Céline Escourrou (Shakti Ma - LEIOA)
18:30 19:30
“Bizitzaren zentzua” Manu Oliver –
Nandana Bhávana – Algorta
(Sanatana Dharma)
“Hatha yoga chakrekin”
Jacinto Larrainzar (Despacio – Areeta)
Natura yoga Laura Mendiburu –Apsara- (Algortako
Kasinoa) (Sanatana Dharma)
Vinyasa flow Eva Zavala (Areeta)
20:00 Areto Nagusia SARVA taldearen mantra kontzertua
21:30 Areto Nagusia AGURRA ETA BESARKADA UHOLDEA
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
4
ESKOLA ETA IRAKASLE PARTE-HARTZAILEAK
www.evazavala.weebly.com
C/ Iturgitxi nº 8. Bajo Algorta. Bizkaia
Blog: http://yogaanahataalgorta.blogspot.com.es/
www.espaciosivory.com
www.gestaltyoga.com
www.maiteikaran.com
www.witryh.org
www.yogakurma.com
www.centropranava.com
www.shaktima.yoga.leioa.com
www.yoganorte.com
www.utopiangetxo.com
Babaji Kriya Yoga
Joseba Idoyaga -Premananda- www.kriyayogadebabaji.net
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
5
HIZLARIEN ZERRENDA
Laura Mendiburu (Apsara). Yoga irakaslea, Sanatana Dharma eskolan
trebatua eta bertako kide. Trebakuntza independentea du gorputz kontzientzian eta xamanismoan. Bere lanaren zati handia eskaintzen
dio amatasunari, energia femeninoari eta lurrarekiko ber-loturari, Chaperon Rouge proiektuaren bidez www.chaperonrouge.es Algortako Kasinoa elkartearentzat ematen ditu yoga eskolak.
Natura Yogak hatha yogaren sadhana proposatzen du, urteko urtaro
bakoitzean egokitzen diren bioerritmoekin harmonian. Udaren etorrera prestatzeko praktika egingo dugu, orduantxe iristen baita energia gehienezko hedapenera, udaberriko bizi-leherketaren
ostean. Lasaitzeko unea da, aktibo jarraituko dugu, baina lasai.
Hitzaldia: Bizitzaren zentzua, Manu Oliver –Nandana-
Manu Oliverrek (Nandanak) Algortako Bhávana Yoga Eskola zuzentzen du. Sanatana Dharma yoga elkarteko kide da. Elkarteak Zestoan duen
Ashramean hasi zen yogan, Madhava irakaslearen bidez, 2008an. Ordutik, etengabeko trebakuntza jasotzen du hortik.
Edertasunaren eta arteen maitale, antzerkiaren, hitzaldien eta
artikuluen bidez zabaltzen du yoga, bai eta bere zentroan eskolak emanez ere. Egun, Bhávanan hatha yoga eskolak emateaz gain,
meditazio ikastaroak, mantrak, eta zenbait tailer eta topaketa egiten dira bertan.
“Yogak dharmaz hitz egiten digu, Arima maitatzeko betebeharraz,
horretarako jaio bainaiz. Naizen hori esnatzeko (neure burua Argitzeko) zentzu sakona, eta Naizen hori garatzeko (neure burua
Errealizatzeko) zentzu zehatza. Bizi-bide horren gako batzuk ikusiko ditugu, Izatearen espiritualtasunean eta espiritualtasunetik bizitzera
eramaten gaitu-eta ".
Natura yoga, Laura Mendiburu –Apsara-
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
6
Hitzaldia: Yoga eta eraldaketa, Rosa Blanco Zapata
Asociación Cultural Anahata C/ Iturgitxi nº 8. Bajo Algorta. Bizkaia
Erizaina lanbidez eta bokazioz. Yoga irakaslea da Anahata elkartean, duela 19 urtetik, bere uste sendoen ondorioz. Musu-truk egin du bertan lan, bere ezagutzak,
praktika eta esperientzia erantsiz eta partekatuz, ideal komun baten alde: Gizakien Senidetasuna eta Unibertsalaren Kontzientzia.
Anahata elkarteko presidentea (elkartea Senidetasun Unibertsal Handia sareari atxikita dago).
Hitzaldia: Yoga eta eraldaketa.
Nor naiz? Zer egiten dut hemen? Zein da nire bizitzaren zentzua? Askotan izaten ditugu galdera horiek eta beste batzuk, baina ez dugu
erantzuna bilatzeko tarterik hartzen, edo ez dugu erantzunik aurkitzen bilatzen ari garen lekuan.
Galdera horiei eta zeure buruari egiten dizkiozun beste galdera batzuei erantzuna aurkitzen lagunduko dizun tresna da yoga. Gizaki gisa
aurrera egiten lagundu diezazuke, baina baita IZAKI espiritual gisa ere, bikainagoa den zerbait bilakatzen lagundu ahal dizu, beldarra,
beharrezkoa den prozesu baten ondoren, tximeleta bihurtzen den bezala.
http://yogaanahataalgorta.blogspot.com.es/
Kundalini Yoga tailerra, Silvia
www.espaciosivory.com
Kundalini yoga irakaslea 2006tik. Madrilen trebatu zen, AEKYren bidez.
Sendatu zure bizitza, Louis eta Hay ematen du 2009tik. Kiromasaje-emailea 2010etik.
Ayurvedako terapeuta 2010etik, Indian jaso zuen trebakuntza. Erreflexologoa 2001etik.
Eskolan, Kriya bat egingo dugu odola garbitzeko, eta zazpi minutuko
meditazioarekin amaituko dugu, beldurrak menderatzeko mantra batekin batera.
Ong so hung
Ni zu naiz.
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
7
Hitzaldia: “Chakrak: psikologia eta espiritualtasuna” Tailerra: Hatha Yoga Chakrekin, Jacinto Larráinzar
AEPYko yoga irakaslea, Yogaren Europar Batasuneko kidea.
“Argia maite dut, bidea erakusten didalako. Eta iluntasuna ere maite dut, izarrak erakusten dizkidalako”
“Chakrak: psikologia eta espiritualtasuna”
“Hatha yoga Chakrekin”
Yoga bikoteka, Maria José Rodríguez
Partekatzeko barne eta kanpo integraziorako lana da. Arnasketa kontziente eta sinkronizatu batetik kontzientzia bikoitz
batera sartuko gara: norberarena eta bestearena.
Areetako Despacio zentroan hainbat jarduera burutzen dira: yoga, feldenkraiak, psiko-gorputz terapiak, reikia, familia konstelazioak eta
gure hazkunde pertsonalean laguntzen diguten hitzaldiak.
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
8
Gihar kateen luzaketak, Nieves Álava Mazón
Asociación Cultural Anahata C/ Iturgitxi nº 8. Bajo Algorta. Bizkaia
Senidetasun Unibertsal Handia Yug Yoga elkarteak izendatu zuen yoga irakasle.
Hogei urte baino gehiago daramatzat nire esperientzia yogaren mundu zoragarri honetan partekatzen, eta karma gisa ematen ditut yoga
eskolak Anahata elkartean.
Yogaren nazioarteko eguneko tailerreko eginkizun nagusia GIHAR KATEEN LUZAKETAK egitea izango da, eta asanak egin baino lehen
egingo ditugu.
Dantza: Danzarima, Idoia Garai
Barne mundua arnasketaren bidez
adierazten bada, mugimenduaren ezaugarriak
erritmoa eta harmonia badira,
lokomozio gaitasuna landuz lortuko dugu
barne bulkada ateratzea
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
9
Hitzaldia: Emozioa, yoga eta errealizazioa, Carlos Pérez.
www.gestaltyoga.com
1970ean hasi nintzen yoga egiten. 1988an sortu eta zuzendu nuen yogako nire lehen zentroa, Bilbon: SHAKTI.
1993an, Kalu Rimpochéren yogaren transmisioa jaso nuen Monlam Lamaren bidez. Egun, yoga irakasleen trebatzailea naiz Samatha
eskolan, terapeuta naiz eta Gestalt psikoterapia erabiltzen dut, Chi-Kung/Zen trebatzailea, eta yogaren eta meditazioaren praktika
trebatzen eta irakasten dut, gure testuingurura egokituz, hemen eta orain.
Hitzaldia
“Emozioa, yoga eta errealizazioa”
Ashtanga Yoga tailerra, Maite Ikaran.
www.maiteikaran.com
Maite Ikaranek denbora osoz egiten du lan yoga ikasten eta berau
Algortan, Bilbon eta Uribe Kostan zabaltzen. Etengabeko sadhanak kanpora begirako aktibismotik (ingurumenaren biologia
eta babesa) yogak dakarren barne iraultzara eramaten du. Hainbat urtez bakarrik egin dituen bidaiek, naturarekin edukitako harremanek, berez sortu zen uko eta garbiketa aldiak, eta hiriko
mugimendu handirako geroko itzulerak markatu dute bere egungo lanaren ikuspegia.
Informazio gehiago hemen: www.maiteikaran.com
Ashtanga Yoga tailerra Ashtanga serieek, Mysore-n (India) tradizio handikoak direnek, ospe handia eskuratu dute mendebaldeko gizarte modernoan, duen bizitasun handia dela-eta. Gidatutako praktika izango da
tailer hau, eta Ashtangaren lehen seriea sartuko da bertan: Surya namaskar batekin hasiko da, segidaren zati handia zutik egingo
dugu, alderantzikatze segida ondoren, eta azken erlaxazioa amaitzeko. Yoga egiteko modu aktibo eta oso bizia, oso aproposa
tentsioak jarduera fisikoaren eta mugimenduaren bidez askatu nahi dituen jendearentzat. http://ashtangabilbao.wordpress.com/
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
10
Vinyasa Flow, Eva Zavala
www.evazavala.weebly.com
Eva Zavala administrazioan lizentziatua da, eta turismoan dago espezializatuta, lanbidez.
Hainbat urtez praktikatu dut yoga, eta grina hau partekatzeko xedez, bai eta nire denbora guztia horri eskaintze aldera ere, guztia
uztea erabaki nuen eguna iritsi zen. Yoga Alliance RYT 200 nazioarteko elkartearen bidez lortu nuen
ziurtagiria. Vinyasa Flow workshop eman dut Mexikon, Ashtanga printzipioak Kanariar Uharteetan, Yoga Retreat-en irakasle
gonbidatua izan nintzen kanpoko ikasleentzat eta, egun, Hatha dinamikoa eta Vinyasa Flow eskolak ematen ditut Bizkaian.
Vinyasa Flow yoga mota dinamiko eta arina da. Bertan,
arnasketaren bidez lotzen dira jarrera batzuk besteekin. Ohikoa da Vinyasa Flow mugimenduzko meditazioa dela entzutea, eta oreka
fisikoa eta mentala intentsitate ertain-altuko saioekin bilatzen duten pertsonei zuzenduta dagoela.
Eskolan zehar, meditazio labur bat egingo dugu, eta arnasketa kontrolatuko dugu gorputza eta burua orekatzeko (pranayama)
xedez; ondoren, asana arin eta dinamikoen serie bat egingo dugu, gorputzari energia emateko eta toxinak kentzeko. Erlaxazio sakon
batekin amaituko dugu (savasana).
Tailerra: Byron Katieren “The Work” meditazioa Hatha Yoga. Babajiren Kriya Yogaren 18 asanak, Joseba Idoyaga – Premananda-
www.kriyayogadebabaji.net
Joseba Idoyaga "Premananda" 2008tik da Babajiren Kriya Yogaren Acharyas ordenaren kide.
Psikopedagogian eta informatikan lizentziatua da. Byron Katieren The Work ziurtagiriaren emaile izateko prozesuaren
azken zatian dago. Bere ustez, izugarrizkoa da metodo hori gure pentsamenduekin jarduteko, hau da, gure munduan gure sufrimendu
guztia eragiten duten pentsamenduak lantzeko. Metodoak duen soiltasuna eta sakontasuna gustatzen zaizkio bereziki.
Babajiren Kriya Yogaren 18 asanak. Tailer horretan, Hatha Yogaren zure praktika Izatearen errealizaziorako nola eraldatu landuko dugu.
Horretarako, Babajiren Kriya Hatha Yogaren 18 asanetako batzuk erabiliko ditugu. Praktikante berrientzat zein praktikan sakondu nahi
duten trebatuentzat. Byron Katieren Lana (The Work) meditazio bat da, gure bizitzetan
sufrimendua eragiten ari diren pentsamendu horiekin jardutea ahalbidetuko diguna.
Byron Katieren lanari buruzko azalpen laburra egingo dugu tailer honetan, ondoren, lan hori dena ariketa praktikoaren bidez sentitzeko.
Bolaluma ekarri behar da.
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
11
Tailerra: Barne isiltasuna eta irtenbidea munduko arazoei, Sara Iñiguez
www.utopiangetxo.com 94 430 31 94
Sara Iñiguez soziologian lizentziatua da, artista eta musika konpositorea, eta 15 urte daramatza yoga egiten. Duela hiru urte egin zen yoga irakasle, Yoga Baino Gehiago bere eskolen bidez,
Getxoko Utopian zentroan. Madrilgo nazioarteko eskolan trebatu zen 2007an. Horretaz gain, barne ikuskeran eta meditazio tekniketan adituak diren zenbait
irakaslerekin trebatu zen. Oso txikitatik sentitu du giza espirituaren garapenarekiko interesa,
eta bizitza osoa egin du espirituaren ezagutza sakonerako zerbitzuaren atzetik. Barne ikuskera eta meditazioa sakondu ditu,
ikuspegi ezberdinetatik (yoga, Tolteca ezagutza, ikuspegi pertsonala), eta horiek gabe ez du mundu baketsurik ulertzen.
Ikasle berriei eguneroko meditazio eta yoga praktika txertatzeko grinarekin jarraitzea da bere eskolen xedea, betiereko tresnatzat
har ditzaten biak ala biak. Tailerra: Barne isiltasuna eta irtenbidea munduko arazoei
Barne isiltasunaren eta horren onura batzuen garrantzia handia azaltzeko hitzaldi labur batekin hasiko gara.
Tibeteko Bost Errituen praktikarekin jarraituko dugu, ospetsuak baitira gaztetzeko eta chakrak pizteko duen boterearengatik. Meditazio batekin amaituko dugu. Bertan, barne isiltasunera
iristeko eta barne Izatearekin konektatzeko teknika erraza azalduko dugu, boteretik bizi ahal izateko, norberaren barruan.
Suddha Raja Yoga meditazioa, Céline Escourrou - Muktakesi-
www.shaktima.yoga.leioa.com
Céline Escourrou - Muktakesi – Zestoan trebatu zen yoga irakasle izateko, Sanatana Dharmako ashram-ean. Suddha Raja Yoga
meditazioan, filosofia vedikoan eta Kundalini yogan espezializatu zen, besteren artean. Espainiako Teosofia Elkarteko kide da, eta,
egun, Leioako Shakti Ma eskola zuzentzen du beste kide batzuekin batera. Sanatana Dharma eskola sarearen parte da aipatu eskola, eta Hatha Yoga, meditazioa eta zenbait ikastaro eta tailer ematen
dira bertan. Suddha Raja Yoga meditazio tailerra jende guztiari zuzenduta
dago, meditazioan duen maila edo esperientzia gorabehera. Bada, tailerraren bidez, meditazioa zer den hautematen saiatuko gara
elkarrekin, Patanjaliren zortzi pausoen arabera Suddha Raja meditazioa garatzeko modua azaltzen saiatuko gara, eta
meditaziora iristeko ezinbestekoa den barne bakea eskuratzeko baldintzak eraikitzen saiatuko gara. Tailer praktikoa izango da, eta
guztiok nabarituko dugu meditazioak eguneroko mugimendu handiko bizitzari ekartzen dion lasaitasun sakona.
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
12
Yoga familian, yoga kanpoan, Roberto Rodríguez
www.yogakurma.com
AEPYko yoga irakaslea (Yogaren Europar Batasuneko kidea).
Medikuntzan lizentziatua, nahiz eta ez dudan sendagairik errezetatzen, poztasuna eta aldarte ona baizik. Bestalde, Mindfulness-eko
trebatzailea naiz, gezurra dirudi oraina bizitzeko ikastaroak egin behar izatea.
Dena dela, honakoa da nire titulurik garrantzitsuena: aita naiz, eta bi urteko haur baten dizipulua, nire egungo irakaslea bera baita, eta
bizitzari eta orainari adi egotera bultzatzen nau, batez ere. Ikas dezagun haurrengandik erabat elkartuta egoten, bizitzea egokitu
zaigun unean!!!
Yogaren erritmo ezkutuak eta Hatha Yoga eta Kundalini , Hasier Rekondo
Urtarrileko egun eguzkitsu
batean jaio nintzen. Zenbait ogibide izan ditut, batzuk
inongo probetxurik gabekoak: telebista ekoizpena, psikiatrikoko
langilea, arotz-laguntzailea, itzultzailea, langabetua, liburu-
saltzailea, kazetaria, yoga irakaslea.
Baina gauza guztien gainetik bilatzailea naiz.
Nací un día soleado de enero. He realizado diversos oficios,
algunos sin el mayor beneficio: producción de tv, trabajador de
psiquiátrico, ayudante de carpintero, traductor,
desempleado, librero, periodista, profesor de yoga.
Pero por encima de todas las cosas soy un buscador.
Yoga irakasle izateko ikastaroa Zestoako Sanatana Dharma eskolan.
Amaiera data: 2004ko abendua Kriya Yogan hasteko ikastaroa BILBOn: 2008
Tantra ikastaroak Hari Dash-ekin Bartzelonan Ikaskuntza INDIAn (Rishikesh)
2003tik ematen ditut yoga eskolak zenbait udalerritan: Algortan, Bilbon, Mungian, Sestaon, Portugaleten, Aulestin, Gernikan,
Santurtzin…
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
13
Meditazioa Arimaren Dirdiretan, Antxon Elosua –Surabhi-
www.centropranava.com
Zumaia, Gipuzkoa, Espainia, 1963-10-07 Arte Ederretan lizentziatua 1992an.
Yoga irakaslea 1990etik. Sanatana Dharma eskola vedikoan (Madhavacharya) trebatua yogan (1990-1995), bai eta Witryh (Soma) yoga eskola esenioan ere (2005-
2015).
Kantabriako Pranava yoga zentroaren sortzaile kidea eta zuzendaria (2005).
FEYS Espainiako Yoga Satsanga Federazioko presidentea 2010etik eta
horren ordezkaria FEDEFYn “Yoga Eskola Trebatzaileen Espainiako Federazioa”.
Yoga irakaslea eta koordinatzailea Getxoko (Bizkaia) udalarentzat 1994tik.
Witryh irakasleak trebatzeko irakasle-tutorea 2010-2015.
Tailerra: “Meditazioa Arimaren Dirdiretan”
Pranayama, mudra eta meditazio praktika arimaren dirdiretan, Izatearen ezaugarriak.
Meditazio tailer praktikoa, honako zazpi dirdira nagusiei buruzkoa: apaltasuna, atxikirik eza, norbera menderatzea, maitasuna, bakea,
bereizketa eta isiltasuna, Witryh eskolaren lehen hastapen esenioarenak horiek.
Bhakti Yoga tailerra. Mantrak, Cristina Álvarez -Gautami-
Gautami Bilbon jaio zen duela 37 urte. Letren eta arteen maitale, 2004an egin zuen harremana yogaren zientziarekin, Sanatana Dharma
eskola vedikoaren bidez, eta, 2008an, sarbidea eskuratu zuten bere Madhava maisuaren eskutik.
Egun, Bilboko Plaza Berriko Sanatana Dharma eskola zuzentzen du beste kide batzuekin batera, eta Bhávanarekin (Algorta) elkarlanean aritzen da, beste eginkizun batzuen artean, mantra tailerrak emanez.
Gaurko ibilbidean, nabarmendu egin da Zestoako Ashram-eko sorkuntza sailarekin duen lotura.
Gure barnean tentsioak, gatazkak, hondakinak… daude, baina kasu guztietan bizi da gorentasuna ere.
Txarrena garbitzen duen tresna mental boteretsua da mantra, eta gure baitako gorentasunera bideratzen gaitu, diskriminazioz erabiltzen
denean. Tailerrean, mantraren bidea prestatuko dugu, eta melodiaz baliatuz,
elkarrekin egingo dugu.
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
14
Hatha yoga tailerra, Victoria Cid Gutiérrez
www.centropranava.com
Yoga irakaslea 1996tik, Santanana Dharma eskola vedikoaren bidez. Yoga irakaslea Santurtziko IMDn 1997tik.
Yoga irakaslea Getxoko Eskuz elkartearentzat 1999tik. Kantabriako Pravana yoga zentroaren sortzailea beste kide batzuekin
2002an. Sukaldaritza makro-barazkijalean aditua.
Ikastaro, mintegi eta biltzar ugaritan hartu du parte 1997tik, etengabeko trebakuntza prozesuan.
Hatha yoga tailerra Mobilizazioak, energia aktibazioak, desblokeo ariketak eta gorputzaren eta mugimenduaren kontzientzia hartzea. Hatha yoga arina tonu fisiko,
energetiko eta mental ona edukitzeko.
Arnasketaren presentzia eta arreta.
Meditazioa mugimenduan egiteko zortzi modu eta Chan meditazioa, Unai León
Unai León Nanclares naiz, eta
duela 10 urte hasi nintzen yoga egiten. 2009an, irakasle trebakuntza amaitu nuen Witryh yoga eskolan eta
eskolak ematen hasi nintzen; hobby gisa hasieran, beste lan batzuekin uztartuz, eta esklusiboki duela hiru urtetik.
VI. mendean, Bodhidharma monje indiarrak Budaren eta Dhyanaren
(meditazioa) irakaspenak txertatu zituen Txinan, eta taoismoaren ideiek eraginda, Chan eskola budista sortu zuten. Gero, Japoniara
iristean, Zen izena eskuratu zuen, askoz ere ezagunagoa izaki mendebaldean.
Meditazioa mugimenduan egingo dugu, eserita (Zuó Chán) eta automasajea, Sheng Yen maisuaren irakaspenak jarraituz. Horrek sortu
zuen Taiwaneko Dharmaren Danbor Mendia eskola.
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
15
Vinyasa yoga tailerra, Miguel Rodríguez
www.yoganorte.com
Lan egitekotsuaz, neke fisikoaz eta buruaren gorabeherez nazkatuta, horiek nola maneiatu bilatzen ari nintzela, yoga egiten hasi nintzen.
Nire lanbideak munduko hainbat lekutara eramaten ninduen, eta bidaia horiek yogaren praktika ezberdinak ikusteko aukera eman
zidaten, nahiz eta guztiek zuten xede bera: izatearen autoerrealizazioa. Rober praktika lasai batetik Bikram Chodhury erabat fisikora, flow bat edo Shaiva Rea mugimendua, jarduera desinteresatua, kontenplazioa eta Sivananda muinaren egoaren suntsiketa eta Sri Dharma Mittra eta
Andrei Ram-en deboziozko praktika errukitsua. Iragan den eta eguneroko praktikaren esperientzia partekatzen dut, ikasi dudan gutxi
hori, baina horrenbeste laguntzen didana.
Miguel Vinyasas praktika partekatzen saiatuko da (jarrera edo asana aurreratu edo ez hain aurreratuen segida dinamikoa, parte-hartzaile bakoitzaren mailari egokituta), bistaratzea, kontzentrazio mentala,
oreka eta erlaxazioa. Saioak, hein handi batean, praktika fisikoa edukiko du, gorputzean energia sentsazioa eragingo duena,
emozioetara, buru gelditasunera eta erlaxazio egoerara iristen saiatuko dena. Helburu nagusia horrekin guztiarekin Kontzientzia
esnatzea izango da.
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
16
ELKARREN ARTEKO JARDUERAK
ANTZEZLANA: “Ramayana” Ostirala, hilak 19, 19:30ean FADURA ARETO NAGUSIAN
Sarrera: 5 euro
Sanatana Dharma yoga eskolako eta Sana-Dhar Antzerkia eskolako irakasleekin
TALDEKO MEDITAZIO SAIOA
Larunbata, hilak 20, 08:00etan. FADURA Areto Nagusian
Pranayama, meditazioa eta mantrak
Carlos Pérezekin
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
17
MANTRA KONTZERTUA ETA NADA YOGA Larunbata, hilak 20, 20:00etan
FADURA Areto Nagusian
SARVA taldeko kideekin
Arimatik begirunez eta poztasunez
bizitzari abesten diogu bizitza ospatzen dugu
musika bitarteko gure ahotsak zurearekin bat
bakar bihurtzen dira… Bagara!!!!!
AGURRA ETA BESARKADA UHOLDEA Larunbata, hilak 20, 21:30ean.
ARETO NAGUSIAN
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
18
YOGA FAMILIAN, DANTZA ETA YOGA KANPOAN Igandea, hilak 21, 10:30etatik aurrera
Areetako metro geltokiko plazan
Energia mobilizazioa eta hatha yoga Antxon Elosua SURABHIren eskutik Yoga familian Roberto Rodríguezen eskutik “Danzarima” dantza Idoia Garairen eskutik
OHARRA
Antolatzaileek egitaraua zein ordutegiak alda ditzakete, are edozein jarduera bertan
behera utzi ere, gure kontroletik kanpoko arrazoiengatik beharrezkoa balitz.
Egitaraua aurreikusita dagoen bezala gauzatzea espero dugu, eta poztasunez eta
senidetasunez beteriko asteburua gozatzea.
Om Shanti
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
19
Instalazioak eta kokapena
El Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna - 2015 Fadura Kirol Hirian egingo da.
Makaleta etorbidea z.g., Getxo (Bizkaia).
Día Internacional del Yoga – Yogaren Nazioarteko Eguna 2ª Edición GETXO 2015 2. edizioa
20
HONAKOEK BABESTU, ANTOLATU ETA LAGUNDU DUTE:
www.federaciondeyoga.es