bidaia sentimental laburra - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=italo svevo,...

197
Italo Svevo Bidaia sentimental laburra euskaratzailea: Maite Lopetegi

Upload: others

Post on 31-Aug-2019

35 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Italo Svevo

Bidaia sentimentallaburra

euskaratzailea: Maite Lopetegi

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Maite Lopetegi.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1998Jatorrizkoaren data: 1930

Italo Svevo euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=205

HITZAURREA«Nire argitaratzaileak Zenoren kon-

tzientziaren ale guztiak bidali dizkit. Nik —megalomano honek— gehiegi eginarazinituen. Ganbaran daude pilatuta eta hala-ko pisua dutenez nire ohe gainean amildaitezke... liburu horiek hegalak izanzitzaketela pentsatzen dut eta han goitikhegaldatu ahal izango liratekeela, beste-rik ez bada ere, nire ondoren alde egite-ko.»

Italo Svevo (gutun batetik)

LITERATURAREN HEGALETANEDO SVEVOREN KONTZIENTZIA«Bidaia sentimental laburra», hirugarrena

eta famatuena den nobelaren garaian, edohobeto esanda, haren arrakastaren gerizpeanidatzitako ipuin luzea da eta ondo baino hobetobiltzen ditu Svevoren idazkeraren ezauga-rriak.«Corto viaggio sentimentale e altri raccontiinediti» izenburuko liburuaren baitan argitaratu

zen. Estreinako argitalpena 1957koa da, alegia,hil eta hogeita bederatzi urte beranduagokoa.Bere bizitzan zehar idatzi zituen ipuin gehienakargitaratu ziren horrekin batera eta lehenengoe-tatik hasi eta heriotza iritsi zitzaion garaian idaz-ten ari zen zirriborroarekin amaitzen da. Tar-tean, solte argitaratu zituen ipuinak, sekula argi-taratu ez ziren ipuin amaituak, amaitu gabeedota zirriborro hutsean baino geratu ez zirenipuin nobelak aurkitzen dira, asko data jakinikgabekoak.

Bidaia izateko laburra eta ipuin izateko luzea.Bidaia, askotan bezala, metafora da. Baina baitabidaia fisikoa ere. Introspekziorako aitzakiabaina baita askatasun espazio propio bat eskura-tzeko une bat ere, benetako bizikizuna. Denaden, eta berehala, Aghios jaun bidaztiak askata-sun hori bere hurkoarekin usatzearen ondorioz,askatasun hori nola mugatzen zaion ikusten du.Beraz, bidaia pertsonaia tipo andana bat aurkez-teko aukera ere bada, zeren, eta bere hitzakparafraseatuz, «bere askatasunaz nori mintzatu,(...) hartaz harrotzeko aukera» behar du. Etaamaitzeko, istorioak entzuteko bidaia ere bada,

egiazkoak zein gezurrezkoak, idazketaren bene-tako bidaia. Aghios «arruntak» egiak gezurrakbailiran kontatzen ditu eta horrek «poeta», «filo-sofo» bihurtzen du. Eta gezurrak egiak bailiransinetsi nahi ditu, bidaia ederragoa baita horrela.Istorio horiek entzuteko eta horien aurrean eran-tzun eta jokatzeko erak Aghiosen izatekomoduaz askoz ere gehiago adierazten du inongodeskripzio luzeek baino.

Aghiosek badu Zeno bere anaia izpiritualarenantzik: jarrera ulerkorra, bihozberatasuna etaumorea, bai bere burua eta bai inguratzen dute-nak aztertzeko garaian. Horrela, bi kontakizu-nek: behin eta berriz disgresioek eten egitenduten ildo narratibo fin bat dute, baina inoiz ezdira bidaia/trenaren erritmoa hausteko besteko-ak.

Dena dela, ez da harritzekoa bi narraziohorien arteko antzekotasuna. Bere bizitzanzehar idatzitako guztian, han eta hemen, ele-mentu eta gai, tonu eta estilo beretsuak aurki-tzen dira. «Benetan idaztera iristeko, egunerozer edo zer zirriborratzea baino modu hobeago-rik ez dago». Batek daki, orain esku artean dau-

kagun idazki hau beretzat ez ote ziren zirriborro-ak besterik izango, esan ahala zer esan eta nolaesan bilatzen ari denaren zundaketa. Baina, hainzuzen, horretan datza bere indarra.

BIOGRAFIAZ ZERTXOBAITItalo Svevo egiatan Ettore Schmitz-en ezize-

na dugu. 1861ean, artean Austriaren menpezegoen Triesten jaio zen familia ugari batean.Aita Triesten bizitzen jarri zen aleman jatorrikojudu bat zen, baina etxean zegoen giroa Italiarioso atxikita zegoen. Hala ere, bigarren mailakoikasketak, ikasketa komertzialak, Bavieran eginzituen, aitaren beiraki negozioan lan egiteko.Horrek, Alemaniako erromantikoen lanak irakur-tzeko aukera eman zion. 1878an Italiara itzul-tzean, Florentziara joan nahi izan zuen italierahobeto ikasteko, nahikoa ondo ez zuela menpe-ratzen iruditzen baitzitzaion eta ordurako argibaitzuen idazle izan nahi zuela. Baina aitak ezzion utzi. Bi urte geroago, aitaren negozioakporrot egin zuenean, lana bilatu behar izan zuen.Vienako banku baten korrespontsal gisa hasi zenlanean eta hemeretzi urtez egon zen bertan. Aldi

berean, eta lan orduz kanpo, orduak ematenzituen Bibliotekan bere heziketa literarioa osa-tzeko. Musika ere landu zuen eta biolina ikastea-ri ekin zion.

1880an argitaratu zuen bere lehen artikulua«Independente» egunkarian eta beste hamarurtez parte hartu zuen Trieste Italiara itzultzea-ren aldekoa zen egunkari horretan. 1886anUmberto Veruda eskultorea ezagutu zuen etaadiskide minak izan ziren hain desberdinak zirenbi artista hauek Veruda hil zen arte (1904). Ordu-rako ezaguna zen Svevok bizitzaren aurreanzuen ezkortasuna eta jarrera horrekin hasi zenbere lehen nobela idazten. Zalantzaz eta damuzbeteta, bost urte luze eman zituen «Una Vita»nobela idazten. 1887an idazten hasi zen nobelahura 1890ean argitaratu zuen Triesteko argital-dari txiki batean eta kostua bere poltsikotikordainduta. Orduan erabili zuen estreinakoz ItaloSvevo ezizena. 1896an Livia Venezianirekinezkondu zen. Agi danean, horrek bere ezkortasu-na deuseztu ez bazuen ere, halako baretasunbat ekarri zion eta familiarekin (baita anai arre-bekin ere, ordurako gurasoak galduak baitzi-

tuen) oso konprometitutako gizona izan zen bizi-tza guztian zehar. 1898an, zatika argitaratu zenarestian aipatutako egunkarian «Senilitá» berebigarren nobela eta geroxeago aurrekoa bezalaliburu gisa kaleratu zuen.

Esan beharra dago, nobela bi hauek ez zute-la inongo arrakastarik izan. Kritika on solterenbat salbu, garaiko kritikak eta irakurleek aldebatera utzi zuten. Bigarren porrotaren ondoren,Svevok idazten jarraitzeari uko egin zion eta ira-kurketan babestu zen.

1899an aitaginarrebaren negozioan sartuzen, urpeko bernizen fabrikan. Horrek, lasaita-sun ekonomiko handia ekarri zion eta orduraarte egitera behartuta zegoen iharduera ugariakutzi ahal izan zituen. Aldi berean, lan berri horrekkanpora bidaiak egiteko aukera eman zion, etabere hainbat idazkitan ikusi denez, oso garran-tzitsuak izan ziren beretzat. 1905ean TriestekoBerlitz School-en ingelesa hobetzeko eskolakhartzea erabaki zuen eta bertan irakasle gaztebat ezagutu: orduan hogeitahiru urte zituen etaartean ezagunegia ez zen James Joyce idazlea.Harremana berehala bihurtu zen estua eta elkar

trukatu zituzten beren idazkiak. Joyce-k, Cham-bers music poemak eta Dubliners, eskuizkribuairakurrarazi zizkion eta Svevok, aldiz, Una vitaeta Senilità. Joyce liluratuta gelditu zen eta aitor-tu zion nobelagile bizien arteko orijinalenetakoazela eta interesa piztu zion idazle italiar bakarra.Harreman horrek biziberritu egin zuen, eta berri-ro idazteari ekiteko asmoa erakutsi zuen.

1914ko gerrak egoera berezia sortu zuenTriesten. Aitaginarreba, italiarra izanik, alde egi-tera behartu zuten. Alabak ere alde egin zueneta Svevotarrak bakarrik gelditu Triesten. Svevo,nazionalitate austriarra zuenez, fabrikaren ardu-radun gelditu zen. Baina Svevok egin zien bihu-rrikeria baten ondorioz, eta jakina, hainbat elkar-te abertzaletako partaide zelako, fabrika itxi etaetxea errekisatu zieten agintari austriarrek.

Laneza egoera honek asko irakurtzeko betaeman zion. Garai hartan idazle ingelesak irakurrieta Freuden lanak italierara itzultzen hasi zen.

1921ean gerra amaitua zen eta familia itzu-lia. Suhia fabrikan sartu zenean hirugarren nobe-la idazteari ekin zion «La coscienza di Zeno».1923an argitaratu zen, oraingoan Boloniako

argitaletxe baten eskutik. Baina oraingoan erekritika italiarrak jaramon gutxi egin zion.

Svevok, nahikoa jota, ez zuen etsi eta Joyce-ri bidali zion. Horri, aurretik liluratuta bazegoenere, hori iruditu zitzaion hiruetan onena. Zenbaitkritiko ingeles eta frantses garrantzitsurekin hitzegingo zuela agindu zion. Harreman horienondorengo arrakasta izugarria izan zen Fran-tzian.

Ordukoa da, 1925ekoa «Bidaia sentimentallaburra». Urte horretan bertan jaso zuen lehe-nengoz Italian bere obraren goraipamena, Euge-nio Montale kritiko italiarraren eskutik.

1926an Italian «Svevo kasuaz» hitz egitenzen: alegia, hirurogeitalau urteko idazle bat,hogeitamalau urtetan zehar ezezaguna izan, etaorduan, batez ere atzerrian, «jeinu bat» eta «Ita-liak duen analisiaren lehen nobelagilea» zelaohartu.

Ipuinak idazten jarraitu zuen eta Italian pole-mika handia zegoen Svevoren aldeko eta aurka-koen artean. Frantzian, aldiz, eta Alemanian eredagoeneko ezagutzera eman baitzen, arrakastaeta onarpena gero eta handiagoak ziren.

1928an, laugarren nobela hasi berria zuela,automobil istripu baten ondorioz hil zen, hiruro-geitasei urte zituenean.

1. MILANGO GELTOKIA

Samurki baina indarrez Aghios jauna emaz-tearengandik urrundu eta ibilera azkarrez gelto-kiko sarreran pilatzen zen jendartean galtzensaiatu zen.

Agur hura laburtu beharra zegoen, senar-emazte zahar biren artean barregarri gertatzenbaitzen. Egia esan, toki horietan mundu guztiapresaka eta korrika eta, barre egiteko ere, auzo-koari begiratzeko astirik gabe ibiltzen zen baina,hala ere, Aghios jaunak auzotar isekaria barruannola gorpuzten zitzaion sentitu zuen. Areago,oso-osorik auzotar horixe bera bihurtzen zen.Zein arraroa! Sentitzen ez zuen tristura batenitxura egin behar zuen eta, ostera, alaitasunezeta itxaropenez gainezka egiten zuen. Ez zuensentimendu horretaz lasai gozatzeko unea ikus-ten. Horregatik zebilen lasterka, ahalik eta azka-rren itxurei ihes egiteko. Zer dela eta hainbesteberriketa? Egia zen urteetan ez zela emaztea-rengandik urrundu, baina etxera, Triestera, bi

aste geroago elkartuko ziren lekura bidaia bategiteak ez zuen hartaz hitz egiterik merezi.

Eta, aitzitik, hitz egin zuten, luze eta etenga-be. Erabakia hartzea zaila izan zen, hain zuzen,biek nahi zutelako eta biek uste zutelako lortuahal izateko beharrezkoa zela nahi hori ezkutuangordeta izatea.

Bizitza osorako edo gutxienez ia osorakourruntze bat izan balitz, tira, negar egin ahalizango zuen. Baina, horrela ez izanik, bereburuari aitor ziezaiokeen pozik urruntzen zela.Areago, jakin baitzekien emaztea ere pozik gel-ditzen zela.

Azken urteetan Aghios andrea semearekikomaitasun sutsu eta esklusibo batez lotuta zego-en. Hura urrun zenean andrea bakarrik sentitzenzen, baita senarraren ondoan ere eta, are bakar-tiago oraindik, Aghios jaunak barre egingo zuela-koan ez zuelako oinaze hari buruz hitz egiten.Baina Aghios jaunak bazuen oinaze haren berri,samindu egiten zen hura ezin leuntzeagatik eta,ez gogaitzeko, ezikusia egiten zuen. «Errepresiobikoitza» pentsatu zuen Aghios jaunak, filoso-

fiazko zenbait lan irakurriak baitzituen. «Bikoi-tza, harena eta nirea baita».

Oraingoan, Aghios andreak Milanen geratunahi izan zuen, semeak azterketa garrantzitsubat egin behar zuela eta bakarrik ez uztearren.Aghios jaunak ez zien garrantzi gehiegirik ema-ten berriro egin daitezkeen azterketei eta jakinbazekien semeak ere gustura egingo lukeelaberriz ere hura, Milanen gelditzea horren gogokoizango ez balu behintzat. Baina orain, bakarrikalde egin nahi bazuen bederen, Aghiosek berakere ahalegindu beharko zuen ataka txar harenerdian ama semearen peskizan geldi zedin.Ondorioz, andrea, senarraren gustua egitearren,Milanen gelditzen zen, baina Aghios jauna,emaztearen izpirituak zorrozki zelatatua, irain-duta balego bezala abiatzen zen, nahiz eta ezadierazi, zeren bestela kolokan jarriko baitzuenbakarrik bidaiatzeko askatasuna.

Benetan laburtu beharreko agurra zen hura,zeren gauzak nola zeuden igarri izan balu Aghiosandrea kapaz zen azken unean antolaketa guz-tiak aldatzeko. Dagozkion eginkizunak beharbezala ez egitea onartzen ez duten andre horie-

tako bat zen. Eta Aghios jaunak pentsatu zuenemaztearengana sentitzen zuen erresumin txikihura, erabat desatsegina bestalde, desagertuegingo zela bakarrik egon bezain laster. Korrikahasi zenean zuzenagoa izan zen. Agur haiekluzatuz senarra bakarrik joaten uzteak sortzenzion damua erakusten zuen eta Aghios jaunakpentsatu zuen: «Zein zintzoa den! Ez nau inolazere maite baina aldarean eman zuen hitzari eutsinahi dio azkeneraino. Samindu egiten da eginbeharko lukeena egiteko gauza ez delako. Nahi-gabe handia harentzat eta benetan gogaikarrianiretzat!».

Baina zergatik sentitzen zen Aghios jaunahain pozik eta esperantzaz beteta azkenik berelegezko emaztea uzteko unean? Parranda egineta bere ile urdinxeak desohoratuz andreenatzetik korrika ibiltzeko asmoa zuen akaso?

Ezin zen halakorik esan. Agure batek ez dakikorrika egiten eta, gainera, Aghios jauna ez zenandreen atzetik korrika ibili gaztetan ere. Egiada bere poz eta esperantzetatik ez zegoelaandrea erabat baztertzerik. Hain ziren beteakpoz eta esperantza horiek ezen, andrea —andre

ideala, agian zango eta ahorik gabekoa— ezinbaitzen kanpo egon. Itzalean zegoen, bestemamu askorekin nahasita; mamu horien partegarrantzitsu bat zen. Baina desiretako andrea ezda beti berdina. Egia da ezer baino lehen maita-sunerako balio duela, baina, bestalde, babesteaeta salbatzea nahi izaten da maiz. Animalia ederbat da, baina ahula ere bai, eta ahal bada, laz-tandu egiten da eta, ezin bada, laztandu egitenda halaber.

Aghios jaunak bizi nahi zuen eta horregatikbidaiatzen zuen bakarrik. Zahar sentitzen zeneta are zaharrago emazte zahar eta seme gaztehaien ondoan. Emaztearen besotik helduta joa-ten zenean, ibilera astiroagotu behar izaten zueneta semearen ondoan ibiltzen zenean, berriz,horrek astiroagotu behar izaten zuela sentitzenzuen. Errespetu handiz tratatzen zuten. Gaixoegon zenetik, emazteak erizainarena egitekoohiturari eutsi zion eta horrek gizonezkoak izanzezakeen zaldun-sena amatatzen zuen. Bestal-de, semeak errespetu handia zion aitari, bainaeztabaidatu eta zuzendu egiten zion berak, berefantasia sukartsuaren eraginez, inongo zientzia-

tan oinarritzen ez zen etimologiaren bat asmatuedo hainbat gertakizun historiko nahastu edoitxuragabetzen zituenean. Mutilak, aldiz, nahizeta batxilergo-ikasketak kostata bukatu, latinaeta grekoa gogoratzen zituen, Aghios jaunaksekula ikasi ez zituen hizkuntza haiek eta, berakemazteak bezala, ondotxo zekien zer zekien. Etaez da inondik ere erosoa oker dabilen aita izatea.

Baina ez zen hori bakarrik, ez, nahiz etaAghios jaunarentzat nahikoa garrantzitsua izanbere zahartzaroko urteetan erabat bakean utzzezaten; erabat bakean, hots, bere ezjakintasu-na ere barne, zeren hain antzinakoa zenez, berebizitzaren oinarria izatera iritsi baitzen.

Aghios jaunak zahartzaroari egozten zionizan zezakeen edozein ondoez baina, aldiberean, haren parte baten errua familiarena zelapentsatzen zuen. Egia zen ez zuela bere buruasekula orain bezain zahar ikusi, baina sekula ezzen sentitu, zahar izateaz gainera, herdoilduta.Eta herdoila, zalantzarik gabe, familiatik zeto-rren, giro hertsitik, hor sortzen baitira lizuna etaherdoila. Nola ez herdoildu hainbeste ohikeria-ren erdian? Egunero ikusten zituen aurpegi

berak, hitz berak entzuten zituen, ardura berakizatera behartuta zegoen eta, orobat, itxuraberak egin behar zituen; izan ere, berak egune-ro laztantzen zuen emaztea, egiazki ez baitzuengutxiagorik merezi. Familian izaten den ziurtasu-nak ere loarazi, sorgortu eta paralisira bultza-tzen du.

Indartsuago sentituko ote zen kanpoan, fami-liaren babesetik urrun? Bidaia labur hura esperi-mentua izango zen, zeren negozioek bestebidaia batzuetarako aitzakiak eskainiko baitziz-kioten. Jakina, ez zuen espero hogei urte lehena-go, Londresen, orduan ama gaztea zen emazteagabe, hilabete batzuk igaro zitueneko azkenbidaian bezain bizirik sentitzerik.

Orduan, bakardadea zela eta, izugarri sufrituzuen. Inguruan sentitzen zituen mesfidantza etaaxolagabetasunak ezinegon haserrekorra sortuzioten. Inbidiaz eta desiraz begiratzen zion berabaztertu eta inguratzen zuen bizitza hari. Behinbatean, hoteleko salan, bakardadean irakurtzea-ri ekin zion hamar bat urteko mutiko potxolo batinguratu eta hitz egiten hasi zitzaionean, bainajakina, ez zion ezer ulertzen zeren haurren inge-

lesa oso zaila baita. Azkenean lagun bat aurkituizanak Aghios jauna hunkitu egin zuen. Hari hitzegin eta bazirudien ulertu egiten ziola, zerenaskoz ere hitz gehiagorekin erantzun baitzion.Tamalez, denak ingelesez! Eta harengana ingu-ratzearren, hitzak ezertarako ez zutela balio iku-sita, Aghios jaunak ile horia ferekatu zion. Bainaorduan salako atean semea arrotz batekin tratu-tan ikusteaz haserre zirudien gizon bat agertuzen: «Philip! Come along!» esan, eta mutikoaberehala urrundu zen, fidagarria iruditu zitzaioneta, harengandik nolako premiaz urruntzenzuten ikusita, arriskugarria gerta zitekeen per-tsonari begirada ikarati bat bota ondoren.

Eta bakardadeak sortutako atsekabeak nego-zioei ere kalte egin zien, zeren Aghios jaunaketsaitzat hartzen baitzituen bere bezero guztiak.Baina zerbait okerragoa gertatu zen, zerenAghios jaun gartxu eta bertutetsuak, adorea har-tzeko, absentaz baliatu baitzen, adiskidetasunaeta solasaldiak ondo baino hobeto ordezkatzendituen edari bat. Ez zuen gehiegi edaten, bainabai zenbait nerbio-arazo sortzeko beste; herrira-tzean, beste edozein estimulu azaleko bihurtu

zuen famili girora zoriontsu itzuli zenean, amaituegin ziren arazoak.

Baina oroitzen den atsekabea gero ez da betiatsekabe. Orain bizitasun hura sentitzen zuen.Ezinegon eta atsekabe hura guztia berpiztu ahalizango balu! A zein eraberritzailea izango litzate-keen! Bizitza ahalegina, erresumina eta poz-itxa-ropena baizik ezin da izan. Lagun gehiegik ingu-ratzen zuten eta, noizik behin nahigaberen batsortzen bazioten ere, ez zioten benetako bihu-rrialdirako aukerarik uzten. Ezezagunen, edotaagian etsaien, artean bizitzeko beharra zuen.Harrituta oroitzen zen Britainia Handian izanzuen bihurrialdi hartaz. Inperio handiari erasoahal izateko arazo politiko eta ekonomikoakaztertzen aritu zen, haren antolaketa nahikoaperfektua zelako, baina ez erabat perfektua, etaez zelako perfekziora iristeko egin behar zenahalegin txikia egiteko gauza. Eta itxaropengaraienek suspertu zuten Italiarako itzulera-bidaia. Ekipajearen barruan, beste gauzenartean, Londresko eremu harritsu batetik hurbiljasotako lur-eskukada batzuk zekartzan fardel-txo batean bildurik. Inork ez zuen Aghios jaunak

bustita gordetzen zuen fardeltxo haren berri,Chiassoko aduanako funtzionarioak salbu, horibidaiaria geldiarazi eta lur hura aztertzera era-mateko zorian egon baitzen. Gobernuak ordain-dutako urlia hura Italiaren patua oztopatzekozorian egon zen! Aghios jaunak samurtasunezbeteriko irribarrea egin zuen bere tolesgabeta-suna gogoratzean. Tolesgabetasuna ere bizitzada; areago, bizitzaren benetako oinarri freskoeta usaintsua da. Adierazi beharra dago norbai-tek esan ziola Aghios jaunari, Darwinen arabera,Britainia Handiko harkaitza zizare mikroskopikobaten eraginez bihurtu zela lur emankor. Askiizan zuen hori bere herrian ere zizareak lan gel-doa egin zezakeela espero izateko. Lur-eskuka-da hura Italiako lur-sail karstiko batean barreiatueta alai eta harro sentitu zen. Ez zitzaion axolabere izenik ez gogoratzea handik mende batzue-tara Italiako lur-zorutik harkaitzak desagertzenzirenean. Horren sentimendu garaietara iristenzen inor bakardadean! Orain, irribarre egitenzion bere buruari. Denbora gehiegi zeramanfamiliartean bizitzen iraganeko bere handitasu-na ulertu ahal izateko. Familia errezela zen eta

haren atzean ezkutatzen zen babesean eta ingu-ruko guztiaz ahaztuta bizitzeko. Orain, berriz,ahitu egiten zen esperantzaz gainezka. Ziurrenikdesilusioan amaituko zen froga bat zen orain-goa. Eta tira, pozik horrela balitz! Ez zen ezergalduko. Errezela haren atzean erditzalean bizi-tzera itzuliko zen, babestuta, seguru, baina hilzorian dagoenaren gisa etsita. Horrelaxe! Hilzorian daudenen antzera. Iristear dagoen jomu-gak itsutzen ditu eta ihes egiten dien bizitzarieusteko ahalegina besterik ez dakite egiten; ezdira beste ezer ikusi, sentitu edo ospatzekogauza, kontzentratuak baitaude hain zail bihurtudiren arnas hartze eta liseritze lanetan.

Irteteko ordu laurden eskas falta zen etaAghios jaunak ibilera astiroagotu zuen. Agian,emaztearengandik urruntzeko presa handiegiaerakutsi zuen eta min ematen zion hura nahiga-betu izanak, zeren hark dena merezi baitzuen,errespetua ere barne.

Fox-terrier txiki bat inguratu zitzaion balan-tzaka oinak usnatzera. «Hemen al zara, adiski-dea?» pentsatu zuen agureak. Jakina ez zelaMilanen ikusten zuen lehen zakurra, baina bai

bakarrik zegoenetik inguratzen zitzaion lehena.Eta samurtasunez begiratu zion, txakurrak atze-ra egin —jabearen bila ziurrenik— eta, ikarasortu zion hari azken begirada luzatuz, ihes egi-ten zuen bitartean, belarri gazte bigunak buruanitsatsita zituela. Agureak, liluratuta, urruntzenikusi zuen. Lauoinka ibiltzea beti da bi oinka ibil-tzea baino xaloagoa. Oraindik gaizki moldatuta-ko lau zangoen mugimendu haiekin jauzika zeinmiaketan zebilen txakurtxo gazte haren ibileraxalotasuna bera zen. Eta Aghios jaunak, bihotzaestuturik, aberetxo zuria zer arrisku larrian zego-en pentsatu zuen. «Kontuz ibili zakurtzainekin».

Zakurrak, zein lagun handiak diren bidaztia-rentzat! Ingalaterrakoek ere gureen antza duteeta gure herriaren zati bat ekartzen digute. Ezdira gureak baino heziagoak, gureak bezalaxekaleko txerrikeria guztietan kuxkuxean ibiltzendira, muturluzeak, zaratatsuak, obeditzaileakmakila ezagutuz gero, eta maitekorrak dira, etabeti ere harrituta gelditzen dira maite dituenakez dielako uzten aurpegia miazten. Hizkuntzaberberaz mintzo dira. Eta Aghios jaunak, berebakardadean, maitatu eta behatu egin zituen,

eta haien ezaugarriak eta arrazoiak deskubrituzituen. Guregandik erabat desberdinak dira, gukbegiratu egiten baitugu eta haiek, aldiz, usnatu;arraroa da gu eta haien artean hain harremanintimoa sortzea, eta zorionez guretzat, zerenzakurrarentzat gaizki-ulertu batean oinarritzenbaita. Agian, katua gehiagotan inguratzen zaigugure antz handiagoa duelako eta hobeto ezagu-tzen gaituelako. Eta zakurrak, aldiz, bere zintzo-tasuna nagusi duen zentzumenari zor dio, usai-menari. Bere atzemateko moduak sinestaraztendio berehala suma daitekeela mundu honetakoedozein traizio, ez duelako azal iruzurtirik ikus-ten, gauzen arima aztertzen duelako, usaina.Litekeena da usaimenak okertaraztea edo kira-tsa darien errugabeei kosk egitea, baina harkez daki hori eta eragozpenak jartzen bazaizkioonartu egiten du, baina beti ere marmarka.Sarritan, goi-lege batek zigortu eta kateaz lotzendu eta, bere gogoz kontra, jasan egiten du; ohi-tuta dago. Baina ezin du ulertu nahita egindakotraizioa, zeren uste baitu zentzumenarekin huradeskubritzeko gauza izango litzatekeela, etaareago haren jabea, ez bailitzateke jabe izango

berarenak baino zentzumen zorrotzagoak eduki-ko ez balitu.

Egiatia, beraz, usainen mundu hori. Bainabadirudi errealitatetik gehiago urruntzen delamarra eta kolorezko bestea baino. Zakur koita-dua beti dabil erratuta gaizki informatuta bizidelako. Dena den, bada pairatu behar ez duenoinaze bat. Inon ez da arrotza. Haren zentzume-na soziablea da batez ere. Ustekabeko edozeintopaketa berehala gertatzen da intimo eta sudu-rrari parterik ezkutuenak ere eskaintzen zaizkiohark onar ditzan. Haiek arbuiatzea sekulakoerreakzio bortitza eragin dezakeen okerkeria batda. Hori da hori bizitza naturala eta ez gurea!Londresko anabasa zalapartatsuan pertsona batgainditu beharreko oztopo bat besterik ez da.Eta zer egingo zaio bada? Aghios jauna talde-bizimoduaren diktadore izendatu izan baluteere, ez zuen ezezagunen arteko irribarrea inpo-satzen asmatuko. Izan ere, horrelako zerbait,inposatuz gero, keinu itsusi bihurtuko litzateke,besterik ez, eta sekula ez litzateke anaien artekobenetako agurra izango. Maitasuna ere nekea daeta inor ez da haren menpe jartzen arauek agin-

duta; benetako atsedena axolagabetasuna da.Usainek gobernatutako zakurrak sekula ez diraaxolagabeak bizitzaren aurrean. Sekula ez diragarrantzirik ez duten arrotz soilak, beti dira adis-kide edo etsai.

Tren bat ez da inondik ere gauza txiki bat,baina Aghios jaunak ez zuen berea aurkitzen.Geltokian, han nonbait, egongo zen hura aurki-tzen lagunduko zion seinalea baina Aghios jau-nak ez zuen ikusten. Eskuarki, emazteak gida-tzen zuen. Aghios jaunak ezker-eskuinera begi-ratu zuen, baina alferrik. Berarengana hurbilduzzetorren morroi bat ikusi zuen. Eskerrak. Baterenekerik gabe berak eraman zezakeen maleta txi-kia eman eta trenari buruz galdetu zion. Aitzakiabat emateko beharra sentitu zuen: «Ez du asko-rik pisatzen, baina... zaharra naiz».

Lagun izateagatik hitz egin zion morroiari.Jada, behin-behineko lagunen beharra sentitzenzuen, norberaren askatasuna kinkan jartzen ezduten horietako lagunen beharra. Morroiak,gizon oihes eta trebea, irribarre egin eta dialek-toz Aghios jaunak ulertu ez zuen zerbait murdus-katu zuen. Eskerrak irribarre egin zuen! Aghios

jaunak, borondate onez eta ibilera azkarrez,bere aurretik eta maleta eskuan zuela, korrikabatean zihoan lagunari jarraitu zion. Hari jarraitueta jada maite zuen. Zein asmakizun ederraziren eskupekoak! Batez ere, txikiak, min ema-ten ez duten horiek. Horrexegatik zen zuhursamarra, zeren batera asko ematen bazen, pla-zerra laburra gertatzen zen eta, gero, luze gera-tzen zen bat moztuta. Emaztea eskuzabalagoazen eta, diru-kopuru handi batez baizik ordainduez zitekeen zerbait gertatzen zenean, eman egi-ten zuen. Baina besteen gauzez baliatzeko modubat zen hura, eta gero azalpenak eman beharrazegoen: «Zeuei zegokizuenaz baliatu naiz».Aghios jauna, aldiz, benetan eskuzabala, oso noi-zean behin izaten zen, emaztearen gustua egi-teagatik, arrazoi berberagatik beste gauza askoegiten zituen bezala.

Bidaiatzerakoan lagunak egin beharra dago,zeren bestela, herri hau, benetan gure ama-lurraden hau, arrotz- -bekoskoarekin igarotzendugu. Aghios jaunak benetako zuhurraren esku-peko txikiei etekina ateratzen zien; horiekinadiskidetasuna erosi nahi zuen, ez asko baina

bai ziurra. Horregatik ohi zena baino gutxiagoematen hasten zen. Gehienetan, besteak ezzuen protestarik egiten, baina esku-ahur irekianzuen diru eskasari begira gelditzen zen, moztu-ta. Orduan, Aghios jaunak esku hartan aldikotxanpon bat jartzen zuen, esku hura itxi etamorroiaren aurpegian irribarre bat agertu arte.Horrela, berandu sortu zen irribarre hura Aghiosjaunaren oroimenean geratzen zen eta arinduegiten zizkion bidaiaren zenbait milia. Batzue-tan, eskupeko osoa ematen bukatu baino lehen,morroia nazkatu eta alde egiten zuen lotsagabe-keriaren bat ahotan zuela. Aghios jauna, orduan,eskupekoa sakelan zuela joaten zen baina orain-dik halako atsegin bat geratzen zitzaion zeren,izatekotan, etsai batengandik urruntzen baitzen,eta inoiz ez arrotz batengandik.

Eskailera batzuk jaitsi behar izan zituen eta,lur azpiko pasagune batetik igaro ondoren, nasa-ra iritsi zen; han itxaron behar zion Turinetikoraindik iritsi ez zen trenari.

Morroiak ea berarekin gelditu behar zuen gal-detu zion. Dialektoz hitz egin beharrarengatikizan ez balitz, Aghios jaunak azken ordura arte

atxiki izango zuen laguna bere ondoan. Baina,horrela izanik, agurtu eta esker oneko bestearenazken irribarreak argiztatutako bakardadeangeratu zen. Unetxo batez, begietara elkarri begi-ra geratu ziren, elkarrekiko estimua azaltzekopuntuan. Eta Aghios jaunak, estimu hori areago-tzearren, eskupekoari zigarro bat erantsi zion.

Jende asko zegoen nasan zain. Zutabe batenondoan ekipaje pobre pilo bat zegoen, maletaitxi bakar bat eta sokaz lotutako bi otar; horieta-ko bat zapi gorri batez estalita eta bestea, zapiberde hits batez. Maletaren gainean andre batzegoen eserita, bularreko haur bat altzoan, etaotarretako baten gainean lo eta burua amarensaihetsean etzanik, hamar bat urteko neskatxobat zegoen, hotzari aurre egiteko soinekotxourratu bat jantzita.

«Atzerrira ote doaz?» pentsatu zuen Aghiosjaunak. Gero, baserritar bat inguratzen zela ikusizuen; erosi berriak zituen txartelei begira korrikazetorren. Andre gazteak lasaitu-hasperen bategin zuen hura ikustean. Bazirudien ez zuelaondoegi pasa hain luzaro bakarrik geldituta.

Hainbeste familiarekin, hura ez zen bidaia bat.Hura emigrazioa zen, ihesa.

Gero, Aghios jaunak inguruko jendeari begi-ratzeari utzi zion eta, zenbait denboraz geltokitikkanpo zegoen tren-makina baten tximiniatik trin-ko irteten zen keari begira gelditu zitzaion lilura-tuta. Haizeak bultza egiten zion. Tximiniatik lai-notxotan ateratzen zen eta haizeak berehala txi-kiagotu eta sakabanatu egiten zituen. Ke-laino-txo bakoitzak, halako sarraskia jasateko unean,biluztu eta bere barruan buru bat, mutur bat,izaki bizi bat zuela erakusten zuen. Eta buruhorrek, desegin baino lehen, begi neurrigabebatzuk irekitzen zituen hobeto ikusteko asmoz,eta hobeto ikusteko ahalegin horrexegatik era-bat deseginik amaitzen zuen. Buru ikaratu etamehatxarien ilara bat. «Bizitza-lerro gutxi batzukaski dira bizitzaren mamia bera adierazteko, bel-durra edo mehatxua» filosofatu zuen Aghios jau-nak.

Trena bafaka sartu zen geltokian. Une har-tan, Aghios jaunak emaztearen ahotsa entzunzuen deika: «Giacomo!».

Harengana jiratu eta, beharbada, ez zuen ezi-negon-keinua ezkutatzen asmatu. Merezi bezalamaite zuen, baina urruntzea ez zen hura berri-kustea desirarazteko bezain luzea izan. Harenahotsa entzutea aski izan zen gauza eta pertso-nenganantz sentitzen zuen baretasun lasai har-tatik erauzteko. Eta gainera, bidaia ezin zuelajada bakarrik egin esatera bazetorren? Berak,nolanahi ere, alde egingo zuen.

Andreak bere aldartea antzeman bide zuen,apur bat moztuta zera galdetu baitzion:

— Gogaiturik itzuli naizelako?Eta atzera itzultzeko keinua egin zuen. Une

garratza izan zen hura.Hori bai ezetz, Aghios jaunak ezin zuen horre-

lakorik onartu. Pentsatu, nahi zen guztia pentsazitekeen mundu honetan, baina ez zegoen azal-du beharrik norberaren ariman gordeta zegoenbitartean hain eder eta zuzena zen eta, aldiz,eguzkiaren argitan hain iraingarria gerta zite-keen pentsamendu hura.

— Ez zaitut ezagutu eta! —esan zuen bereha-la.

Eta eskutik hartuz bereganantz ekarri zuen.Emazteak besarkadari ihes egin zion, zeren hainmanera onekoa zenez, ezin baitzuen jendau-rrean horrelakorik onartu. Baina benetan ari zelasinetsi zuen, eskuarki senarrari sinetsi egitenbaitzion. Garai batean fede horrek zorioneko egi-ten zuen Aghios jauna. Azken garaian, aldiz,gogaitu egiten zuen. Bizitza gehiegi sinplifikatze-ko modu bat besterik ez zen hori. Eta gainera,fede hori ere izoztuta zegoen jada, haien artekoharremana bezalatsu.

Irribarrez emazteak esan zion ez zitzaiolaatzetik joan bera berriro ikusteko, baizik etaahaztu egin zitzaiola esatea Luisi andreak eska-tzen ziola Veneziako bitxi-saltzaileari esatekoeskainitako perlazko lepokoa beretzat hartukozuela eta egun gutxi barru arduratuko zela Luisijauna hura ordaintzeaz.

Gero, beti ere irribarrez, galdetu zion:— Gogoratzen duzu bularraldeko sakelan zer

daukazun?Aghiosek eskua sakelara eraman zuen azkar

eta, puztuta topatzean, gogoratu egin zen:— Ez kezkatu. Gogoan dut.

Baina oraingoan emazteak ez zion sinetsi,antzeman baitzion sakela ukitu behar izan zueladiru-kopuru handi bat zeramala gogoratzeko.Eta kezkatu egin zen, ez senarrarengatik, dirua-rengatik baizik.

— Gaizki egin dut zu bakarrik joaten uztean—eta zalantzaz beterik ingurura begiratu zuen.Hasperen egin zuen gero—. Tira! Ez dago astirik.

Biak zeuden pozik astirik ez zegoelako, bainaAghios jauna, gainera, haserre zegoen, ume batbailitzan tratatzen zutelako.

— Dirua galduko dudala uste duzu ala? —gal-detu zuen erretxinduta—. Ez nengoen adi, jaki-na, baina pentsatzen ari nintzelako ea Triestengure kreditua berritzeko dirua merkeago lortze-ko aukera dudan.

Eta hori esaten zuen bitartean, ke trinkoabotatzen jarraitzen zuen urrutiko tren-makinarentximiniari begiratu zion berriz. Dagoeneko itxu-rarik gabeko kea besterik ez zen; ez bururik, ezmehatxurik, ez ikararik.

— Arduragabekeria hutsa da aldean hainbes-te diru duzula bidaiatzea —esan zuen berriz ere

andreak, barkamena eskatzen zuen ahots gozobatez.

Bai, jakina, arduragabekeria zen. Bezperantxeke bat egitea pentsatu zuten, sakela hura ari-nagoa bihurtzearren besterik ez bazen ere.Baina alferkeriaz ez zen joan diruarekin banke-txera eta biharamunerako utzi zuen. Eta gainera,semearen hiru ikaskide etorri ziren hura ikuste-ra. Ikasketak amaitu zituztela eta etorkizunerakozituzten asmoak entzuten den-denaz ahaztu zenagurea. Ez zen ahoa irekitzera ausartu jakintsuhaiek zuzenduko ote zioten beldur, baina oroi-tzen zen bera, eskola amaitu zuenean, askoz ereherabeti, zalantzati eta beldurtiago zela. Haieta-ko batek bazuen lana dagoeneko, baina ziurzegoen haren ekarpena aurrerapen bat izangozela sartuko zen lantegian. Bigarrena, bere gura-soek egindako ezer ez zuelarik, patxada osoan,emigratzeko prest zegoen. Italiak eskaini ezinzizkion gauza asko zituen zain. Hirugarrenak,aldiz, mesprezu handia zion politikari baina, halaere, horretan iharduteko asmoa zuen. Oraindikez zuen erabaki zein alderditan baina bazuenhorretan pentsatzeko astirik. Bitartean, Gober-

nuko bulegoren batean sartuko zen. Eta agurea,mundua jada ez zela bera jaiotako hura pentsa-tzearekin aski ez eta arrazoia bi mundu haietakozeinek ote zuen erabakitzen liluratuta geldituzen. Ez zegoen besterik! Bietako bat oker zebi-len. Bazitekeen berak gehiegi ez jakitea, bainagazte zenean erakutsi zioten lurraren gainean ezzegoela denak asetzeko lain eta berak sinetsi,eta eskola amaituta, munduaren atean jo etalotsatuta galdetu zuen: «Ba al da niretzako leku-rik? Irabazi ahal izango dut?». Horrelakoa zengarai hartako mundua, munduan jende gutxi-xeago zegoenekoa. Litekeena da mundua geroluzatu eta zabaldu izana? Eta agurea bere eser-lekuan geldi geratu zen eta, hain mundu zaileanjaio izanaren erresuminaren erresuminaz, txe-kea jasotzea ahaztu zitzaion.

— Tira! Orain ez dago astirik. Baina lasai, ezzaitez diruaz arduratu. Agur —eta azken musuaeman zion. Emazteak masailan musu ematenutzi zion eta, aldi berean, berari masailan emanzion musu. Ingurura begiratu zuen hari ematekobeste maitasun-keinuren baten bila. Horixe!Eskuineko eskua hartu eta ezpainetara eraman

zuen. Oso pozik zegoen aurkitu izanaz. Halakoagurrak edertu egingo zuen aurrerantzekobakardadea.

Bagoira igotzeko keinua egin zuen, morroiaklurrean utzitako maleta hartzea ahaztuta. Emaz-teak jaso eta eman egin zion barre-algaraka.Aitzakia gisa, Aghios jaunak esan zuen:

— Morroiak utzi du hor. Ez nuen trena topa-tzen eta...

Aghios andreak oraindik barrez:— Eta nola moldatuko zara Triesteraino

morroirik gabe?Ala demontre! Azkenean haserre amaitu

behar zuten. Aghios jaunak gogo txarrez:— Zailena trena topatzea zen. Ez dut neuk

gidatu behar.Eta emazteak, beti ere barrez:— Zorionez! —esan zuen.Ez zegoen erantzun bat pentsatzeko astirik.

Berehala esan ziezaiokeen hark ez zukeela trenagidatzen asmatuko, edo ez zela hain zaila trenbi-dea zegoelako edo, tira, maletak ez zeukala ezergarrantzizkorik barruan, baina ez zion ezer esan.Hobe zen azken irribarre bat egin eta bakean

alde egitea. Baina erresumina zuen barreneaneta gaizki zegoen. Balantzaka sartu zen bagoian.Zaila zen korridorean mugitzea baina, gazte-adorez eta maleta eskuan, lekua egin etahurrengo leihatilaraino iritsi zen eta hura ireki.Trena une hartan ibiltzen hasi zen. Aghios jau-nak emazteari deitu zion, bera desagertu zenatera oraindik begira baitzegoen, eta hark bizikierantzun. Nasa jadanik hutsik zegoen. Une batezbegiak emaztearengandik urrundu zituen base-rritarren ekipajea egon zen lekura begiratzeko.Ekipajerik ez zegoen eta batek daki zenbat nekekosta ote zitzaien hura trenera igotzea. Begiradaemaztearengana itzuli zuen gero; hark zapia pol-tsikotik atera eta agur egiten zion. Musu batezerantzun zion. Hurbiletik adinak apur bat higatuaagertzen zen emaztearen figura dotore eta fina,orain, trenak mugitzerakoan haien artean jar-tzen zuen distantziaren eraginez, benetan lirainaagertzen zitzaion, brisararekin mugitzen zenoihal gorrixka hura buruan zuela. Eta bakardade-ra abiatzen zelarik, irudi lirain hari begira zegoe-la gogoeta zorrotz eta benetako bat eduki nahiizan zuen eta pentsatu: «Zenbat eta urrunago,

orduan eta gehiago maite dut». Gero kontzien-tzia lasai sentitu zuen. Oraingoz giza legearekineta jainko-legearekin bakean zegoen, zerenberak emaztea benetan maite baitzuen.

Luzeago ikustearren leihorantz makurtu zen.Zer ikusten zuen? Emaztea eskua bihotzera era-maten ari zen keinu arranditsu bat eginez. Ezzen posible hark, hain pertsona orekatuak, arro-tzen aurrean neurriz gaineko pena erakusteabakarrik uzten zuelako. Eta, gainera, bazirudienkeinu arranditsu harekin batera oihu ere egitenari zela.

Gero, jada ikusten ez zuenean, ohartu zen.Keinu harekin bularraldeko sakelan zeramandiruarekiko arretari buruzko azken aholkua eginnahi izan zion. Eskerrak! Irribarre egin zuen, etaesana betetzeko eta ikusten ez zuenean inoizbaino gehiago emaztea maite izanaren damualeuntzeko, bularraldeko sakela ukitu zuen inda-rrez. Kartera, milako hogeitamar biletez puztuta-ko kartera, han zegoen oraindik.

2. MILAN-VERONAOrain esertzeko leku bat lortu beharra zego-

en. Ez zitzaion erraza agureari korridoreanbarrena mugitzea trena abiada bizian eta jauzikazihoan bitartean, eta zenbait bihurgune halakomoduz hartzen zituen ezen, gorputzari aldebatera zein bestera zabuka ibiltzeko tentazioasortzen baitzion. Ausarki, Aghios jauna hurrengokonpartimentura abiatu zen ezker-eskuinerabarkamena eskatuz. Eta hortxe zuen bere lehenamodio-afera. Neskatxa lirain bat ahal bezainbeste alboratu zen lekua uzteko, eta Aghios jau-nak aitarena izan nahi zuen irribarre batez begi-ratu zion baina, aldi berean, pentsatu zuen ezzitzaiola batere axola izango hango nahaste-borrasteak bere gainera botako balu. Baina tre-naren mugimenduak, nahita bezala, bestaldekoparetaren kontra iltzatu zuen. Irribarre egitenjarraitu zuen, segurtasunik gabeko gizon handihura gainera etorriko zitzaion beldur balitz beza-la andereñoak begi urdin handi batzuekin estua-sunez begiratzen zion bitartean. Moralaren zer-

bitzuan jarri ziren indar fisiko itsuei irribarre egi-nez aurrera egin eta urrundu behar izan zuen.Beste askotan ere, eta honakoan bezain moduitsuan, gizon eta andreen plazerrari lagundu zio-ten, ipuin zahar hartan bezala. Elur-jausi batek bimaitale utzi zituen janariz betetako haitzulobatean itxita. Udaberrian izan zen ezustea, hai-tzuloan hiru izaki eta ez bi aurkitu zituztenean.Ezinezkoa! Gauza horiek gertatzeko bederatzihilabete behar dira.

Aukeratu zuen konpartimentura iritsi zen,baina lepo zegoen. Areago, alde batean, bost ereeserita baitzeuden. Bost horien artean andre batzegoen, airosa baina ez ederra, kopeta eta heinbatean begiak estaltzen dituen kapela horietakobat jantzita. Apur bat luzatuak zituen zangoakzetazko galtzerdiz jantziak zeuden eta ointxo txi-kiek txarol beltzezko zapatak zeramatzaten.Aghios jauna, korridoreko jendetzatik ihesi, kon-partimentuaren erdian jarri zen ekipajearentza-ko sareari eusten zion burdinazko barrari heltzealortuz eta ezin izan zion andreari ondoegi errepa-ratu zutik irauten nahikoa lan baitzuen. Bainaeragozpenak ez zion pentsatzea galarazi,

andreen burua, kopeta eta begiak estaltzenzituzten kapela haiek gogaikarriak zirela pentsa-tzea, alegia. Moda gehiengoak egiten du eta,ondorioz, pentsatu beharko da andre gehienekzangoak ondo eginak dituztela eta burua gaizki.Geroxeago, trenaren mugimenduak andrearenaldera jirarazi zuen eta ohartu zen bere esangabeko desirari amore eman eta kapela kendueta orain altzoan zeramala. Aurpegia ez zen ede-rra, baina ziurrenik noizbait izan zen. Zizel gogorbatek egindako lerro zorrotzek luze bihurtzenzuten bizitzak aldatu eta akitutako aurpegi hura.Artistikoki kizkurtutako adats beltzak belarriakestaltzen zizkion. Baina ointxoa polita zen, txaro-lezko zapata txikia baino txikiagoa.

Mutiko bat (eserleku hartako bosgarrena)altxa eta agureari lekua eskaini zion.

— Eskerrik asko! Baina ez, inolaz ere ez —esan zuen Aghios jaunak—. Hementxe ondonago.

— Ni korridorera noa —esan zuen mutikoak.Ez zion irribarrerik ere egin hain adeitsu min-

tzatzen zen agureari. Eta irteterakoan garaiz

erretiratzerik izan ez zuen andrearen oina zapal-du zuen.

Aghios jauna leihatilaren ondoan libre geratuzen leku urrian eseri zen. Tamalgarria zen muti-lak (garaia, beltzarana, baldarra) bere eskaintza-ri hitz gozorik ez erantsi izatea. Bidaiaren hasie-ra ederra zatekeen! Hala ere ez zuen kexatzerik,zeren bere gorputzadar zaharrentzat bidaia hurazutik egitea ez baitzen egokia izango.

Aghios jauna eserlekuan erori bezala geratuzen tarte batean, aurpegia leihatilarantz jiratuta,izan ere, ez baitzion trabarik egin nahi oraindikbegiratu ere egin ez zuen alboko lagunari.

Hasieran bagoi hartako bizitza eta mutil ongi-le baldarra izan zituen buruan. Baina zenbaitegoeratan nekeza da borondate ona izatea.Askoz hobeto bazegoen ere, orain leihatilan itsa-tsita egotera behartzen zion alboko lagunaren-gana halako ezinikusia sentitzen zuen. Jendeabere tripa, bizkar zabal eta belaun gogorrekinhurkoarentzat pizti gorrotagarri bihurtzen denune horietako bat zen. Ankerra da espazioarenaldeko borroka. Aghiosek ez zuen bere alaitasu-na galdu nahi izan eta bere borondate ona lokar-

tzen jarri zuen erabat birrinduta gerta ez zedin.Gizon eta andre talde garatuago bat garraiatukolukeen etorkizuneko trena behar bezain besteluzatu ahal izango litzateke, hori egiteko gelditubehar izan gabe. Bagoi bakoitzak aukera anitzizango lituzke. Botoi bat sakatu eta eserlekuakugalduko lirateke. Eta horrela Trenbide- -SareNazionalak zaldunak sortuko lituzke eta ez, orainbezala, pertsona zitalak eta ez litzateke irriba-rrez onartu beharko zakarki eskainitako eserlekubat.

Sudurra kristaletan zuela, Aghios jaunak,azkenean, atzean geratzen ziren soro-zelaiakikusi zituen. Uzta amaitua zen. Tente ikustenziren meta itzelak, hain dieta xumea beharduten animalientzako urte guztirako janari. Soro-ak egonean zeuden lan berriaren zain. EtaAghios jaunak pentsatu zuen uzta eder bat opaizateko garaiz iristen zela. Orain erabakitzen zenhurrengo urteko zortea. Eurite eder bat beharzen lehenbailehen, lurra bigun eta lanerakoprest utzi ondoren atertuko zuena. Puntu-pun-tuan jarri behar zen lurra: ez gogorregi, ez samu-rregi. Eta Aghios jaunaren desirak oparo isurtzen

ziren, lur haien ondotik hirurogei kilometro ordu-ko abiaduraz igarotzen zen bitartean eta, halakobatean ahalegin handia eginez jiratu egin zen, ezoraindik han egongo zen andrearen ointxoa ikus-tearren, ez, baizik eta trenbidearen bestaldekosoroei ere bere desirak opatu ahal izateko:«Eman, eman oparo, lantzen zaituztenak beresaria izan dezan». Zalantzan geratu zen gero.Oroitu egin zen aurreko urtean baserritar batekgoibel esan zionaz: «Aurten ardoa triste dauka-gu, sobera dago eta». Eta zer? Desira ederrakizatea beharrezkoa da mundu honetan. Inorkezin dio pertsonari birikak eta bihotza zabaltzendizkion eskubide hori ukatu. Egia da desira ede-rrek jokoa uzterakoan mahaian geratzen direneizorte ona opatzen dienaren ironia oroitaraztendutela azkenean, baina mundu honetan gauzakez dira hain argiak eta beti uste izaten da luroparoak onura baizik ezin dezakela eman.

Eserlekuan zutitu eta airean zebilen ointxoaikusi zuen. Bere aldean eseritako hirugarren per-tsona zen eta ezin zion aurpegi osoa ikusi, bainaohartu zen aurreko argazkia estaltzen zuen kris-talean modu berezi batean isladatuta ikus zeza-

keela. Zein polita zen! Arratsaren isladak edo,agian, kristalak estalitako argazkiaren lerrorenbatek haren nekea handitzen edo txikitzen zue-larik, aurpegi hura gogoeta eta edertasuna zenerabat. Erretratu famaturen bat gogoraraztenzion, baina Aghios jaunak hainbeste ikusi zituenezen, ezin baitzuen esan prezeski zein. Azkenbatean, erretratu bat besterik ez zen eta, gaine-ra, ez zen hain antzekoa, baina Aghios jaunazoriontsu zen bidaia erretratua aurrean zuelaegiteagatik.

Emaztea utzi eta igaro zen epe laburrean,horixe zen bere bigarren desira, beraz, bigarrentraizioa eta baita bigarren bekatua ere. Andreamiresten den bakoitzean desira dago. Adimenaedo atsekabea egozten zaizkio musukatu nahiliratekeen ezpain horiek mamitsuagoak gertadaitezen. Bekatua ez zitzaion astunegia. Inorhirurogei urtetara iristear dagoenean —hura zenbehinik behin Aghios jaunaren esperientzia etabere bakardadean orokortzea maite zuen— jaki-na da gorputza ez daukala neke askotarako.Bekatua zilegi bihurtuko balute ere, bizitzarengarai horretan aurrekoetan baino askoz gutxia-

gotan egingo genuke bekatu: horrek frogatzendu dena gaitasunaren eta betebeharrarenmenpe dagoela. Eta Aghios jauna oso gogoetafilosofikora iritsi zen: gure Jainko Jaunak Beraknahi duen bezalaxe jokatzen ikusteko sortu izanbagintu, kreazioak ez luke inongo zentzurik.Hark egin gintuen eta gero, jakinminez, eta ino-laz ere ez haserrez, begiratzera gelditu zen.Horregatik Aghios jaunak besteen emazteakdesiratzen zituen inolako damurik gabe.

Aitzitik, harrotu egiten zen, desira hori izana-gatik ere, ez zuelako sekula emaztea traizionatu.Zein jator jokatu zuen, horrelakoa izan eta bene-tan hura traizionatu gabe. Familia haserre samarutzi zuen une honetan, apur bat ergela izan zelaonartzen zuen. Baina andrea —Aghios jaunakbazekien hori— ez da sekula tratu ona. Dirua,bihotza, bizitza nahi ditu. Aldiz, hari begiratu etadesiratzea ez da ezer kostatzen, eta hori egiazkitratu onegia da. Zeren andreak, ederra bada,berehala asko ematen baitie eta, ezer bainolehen, pertsona izatearen sentimendua etxekoeinola kanpotarrei. Zein desberdina hori eta eze-zagunen arteko tximino-agurra! Beharrezkoa da

hainbat hilabetez hizkuntza ulergaitz bat mintza-tzen den herri batean isolatuta egotea, inguruko-ek baztertuta inork ezagutzen ez zaituelako eta,hain zuzen horregatik, lapurretak eta hilketakegiteko gauza zaren susmoa dutelako. Aski daorduan begi bizi eta ointxo urduri batzuk, adatsbaten orrazkera eta kolorea ikustea pertsonahoriekin guztiekin daukazun harreman estuazohartzeko, herri hartako kide eta biztanle izate-ko daukazun eskubideaz ohartzeko. Gazteagoaorduan, bere lehen begirada harreman sozialbaten benetako hasiera izaten zen. Hasiera gar-tsua: adiskide min baten etxean sartzea bezala,zeinak gure ohoretan apaindu eta atean «ongietorri» txartel bat baitu. Begirada haren bidezAghios jaunak zera esaten zuen: «Ezagutzen zai-tut ederra zarelako». Eta ingeles neskatxoakerabat ulergarria zen hizkuntza batean, alegia,begirada batekin erantzuten: «Zein atseginazaren, hain gustuko nauzun hori. Dena eman etahorrekin zer egin ez dakien hura baino atsegina-goa». Horrelako elkarrizketa baten ondorenAghios jaunak ez zuen jada absentaren beharrik,

denak elkar ulertzen eta maite duten lurraldeidealean zegoela iruditzen baitzitzaion.

Aldi berean, neskatxa ingelesak beste hiz-kuntzarik ez ezagutzea erosoa gertatzen zen.Orduko Aghios jaunaren arabera —gazteagoaeta, ondorioz, bertutetsuagoa zeneko Aghiosjauna— hori abantaila handia zen. Zeren begira-dei hitzak jarraitu izan balie, kolpe batez lurraldeidealetik basorik arriskutsuenera igarotzekoarriskua baitzegoen.

Eta, horrela, sinetsi egiten zuen emaztearenbegirada garbia jasan zezakeen monogamo ber-tutetsua izaten jarraitzen zuela. Emazteak ezzuen zerikusirik haren mundu idealarekin. Errea-la, aldiz, emaztearena zen erabat. Bereizketaederki egina zegoen, hura ez baitzen sekulaametsetan sartu eta, are gutxiago orain, bidaian,hegan ari zenean trena hegazkin bihurtu balitzbezala. Behin bakarrik gogoratu zen hartaz:«Gajoa! Espero dut dagoeneko hura ere ez gogo-ratzea nitaz».

Andre hartaz gainera beste zazpi gizon zeu-den konpartimentuan eta Aghios jaunak ezzituen oraindik ikusi ere egin. Albokoaz bai, kon-

turatu behar izan zuen. Mutil gazte zurbil bat zeneta edonork pentsa zezakeen gaixotasun batetikatera berria zela, zeren sufrimendua igartzenbaitzitzaion baina, aldi berean, haren gorputzakgizon sendo, arin eta osasuntsu batena zirudien.Ez zuen aski zegoen lekuarekin. Zango bat zeinbestea luzatzen zuen aurrez aurre zuen gizonlodikote baten eserlekuaren azpitik eta horrekbetaurrekoetan barna begiratzen zion lasai,enbarazu egiten ez zioten bitartean zango haiekez geldiaraztea erabaki izan balu bezala. Ostiko-ka bukatu nahi balute bezala aurreratu egitenziren eta, gero, bi zango lodien artean pasatzenziren haiek ukitu ere egin gabe. Eta gizon lodiko-teak (oraintxe ikusten zuen Aghios jaunak lehen-dabizikoz) lodiera ikaragarria zuten betaurrekobatzuk zeramatzan. Argia hautsi egiten zen haie-tan eta betazaletan orban urdin argi bat sortzenzioten haren aurpegiari operetako Mefistofelesbaten itxura emanez. Eta kexatu ahal izatekoostikoaren zain zegoen gizon lasai haren etaurduri eta oinazeak jotako bestearen artean,Aghios jaunaren sinpatiek gaixoa aukeratuzuten. Mugimendua gorputz saminduaren lasai-

garria da; jarreraz aldatzen da oinazeari ihesegin nahiko balitzaio bezala. Orain mutikoabeste alde baterantz mugitzen saiatu zen, agian,alde hartatik betaurreko lodi haien eta beren dis-tiraren mehatxua sentitu zuelako. Atzean zuenkuxin bigunari begiratu zion burua han jarri nahiizango baitzuen, baina ezin zuen Aghios jauna-ren bizkar handiek eragozten ziotelako. EtaAghios jaunak gogo hura hitzez adierazia izanbalitzaio bezala ulertu zuen eta estutu eta jiratuegin zen buru akitu hura kuxinera irits zedin. Etagero, supituki, esan zuen:

— Itxaron, itxaron, honela jarriko naiz!Aurpegia leihatilan jarri zuen eta bularra

harekiko paraleloan. Besteak, berehala «eskerrikasko» gartsu bat xuxurlatu ondoren, burua kuxi-naren gainean jausten utzi zuen. Handik gutxiraesku artean jarri zuen, besoak belaunetan jarri-ta. Baina Aghios jaunak, sudurra leihatilan zuela,ez zuen jada ikusten, zeren bere ekintza adeitsubakoitzak biziagoa bihurtzen baitzuen bidaia alaibaten ideia, trena goxoago eta, aldi berean,indartsuago ibiltzen hasi bailitzan.

Baina gogoeta hura ere ez zen oraindik nahi-koa askea, zeren hurkoaren emaztea maitatzekoinork duen askatasuna eztabaidatzen jarraitzenbaitzuen. Norekin ari zen? Ez emaztearekinbehintzat, hark ez baitzuen ahorik irekitzen bereametsetan, ez, baizik eta izaki zehaztezin hare-kin: hor nonbait, agian nonahi omen dagoen ete-rrean, egon behar duen eta, hala ere, ezein legemoralen aurrekoa den izaki harekin.

Egun zientziak egiaztaturik zuen agureekgizon gazteek baino beharrezkoago dituztelaandre gazte eta ederrak. Jakina, lege moralzaharra gainditurik, behar hori konplitua izanzedin beste oztopo bat zegoen: andre gazte etaederrei ere beren buruaz nahi dutena egitekoaskatasuna eman zaiela. Bidegabekeria izanzitekeen, zeren gaztetasuna eta edertasunadirela medio ez baitaude askatasunerako treba-tuta. Objektu preziatuegiak izanik, urrea berabaino modu bidegabeagoan banatzen zituzten.Pomadaz ongi igurtzitako bibote batekin erebereganatu zitezkeen. Agureei oso gutxitanbaino ez zitzaien ematen: gerontomania. BainaWoronoff eta Stirnach-ek adierazten zuten hori

egiaztatzen bazen? Alegia, gorputz zaharrenoroimena, bizkortasuna eta bizitza sustatzekobeharrezkoa izango litzatekeela neskatxa ederbat, edo hobeto esanda, neskatxa eder bat aste-ro. Judu zaharrek ere horrela pentsatzen zuteneta, Dabid erregea bizirik mantentzeko, neska-txa eder bat eskaini zioten. Baina hark ez zuenukitu nahi izan eta ezinbestez hil egin zen.

Zuzen jokatu nahi zuen eta, zuzentasuneanpentsatu ahala, emaztearengan pentsatu zuenberriro. Hura ere, aurpegi oraindik fresko etaarratsaldeko brisaran mugitzen zen oihal gorrihura jantzita, Milango nasan zuen itxura xarman-garri harekin, bizitza apur bat eman eta jasozezakeen beste norbaitekin (ez berarekin). Eta,aitzitik, Aghios jauna baino okerrago zahartzenari zen, falta baitzitzaion berak aldiz zuen pen-tsamendu-askatasuna. Gajoa! Ez zen baina berezeregina pentsamendu-askatasun hura ematea.Alderantziz, esan zitekeen berak ahalegin han-dienak egin zituela hura eragozteko. Ezkonberri-tako bere morala zinez gogorra eta larderiatsuazen. Nola damutzen zitzaion orain! Ez zaio inorierrietarik egin behar, damua baitator gero. Bes-

tea isildu egiten da eta hori gaizki dago. Amoreematen du edo moldatu egiten da gure gogo lar-deriatsuaren arabera eta are okerragoa da.Baina emaztearen pentsamendua berea bezainlibrea balitz? Gerta zitekeen hark berea soma-tzen ez zuen bezala, berak ere harena ez soma-tzea. Litekeena zen emazteak erabat inozotzathartu eta, ondorioz, bizigabe eta hotz ikustea?Semeari zer edo zer erakutsi ahal izan balio,hobeto esanda, semeak berak zer edo zer era-kuts ziezaion onartu izan balu, emaztea hartubezain laster gomendatuko zion: «Ez iezaiozugauza gehiegirik erakuts zure emazteari eta ezezazu zeure antzeko egin. Gerta liteke gauzakzuk nahi bezala izatea».

Semeak, begirunea ere adieraz zezakeenbegirada hotz harekin begiratu, eta pentsatukozuen: «Zein handiusteak diren zahar hauek!Denok haiek bezalakoak garela uste dute etadenoi eurentzat erabiltzen dituzten purga berakgomendatzen dizkigute». Inoiz antzeko zerbaitesan zion eta okerrena zen orduan arrazoi izanzuela. Behin izan zen eta kito, baina agureak

arrazoiak zituen sarritan berdin pentsatukozuela uste izateko.

Hara berriz ere erresumina! Tren hartan ezzeukan lekurik eta emazte eta semearenmamuak uxatu zituen. Bere bizitza egin nahizuen, hots, bere bidaia.

Trena garrantzi gutxiko geltoki batean geratuzen baina, antza zenez, eraikina bestaldeanzegoen. Bere aldean, belardian, txito mordo batzegoen, eta lurra aztakatzen ari ziren trenaberen etxe ondoan geratu berria zela ia kontura-tu gabe. «Zein jakintsuak diren! —pentsatu zuenAghios jaunak—. Ordu finkoak dituen tren hauhaien bizitzaren parte bat da. Beti bera dela pen-tsatuko dute». Gero ohartu zen pertsonen arteanere ez zegoela elkar aditzerik gauzak beharbezala azaldu ezean, emazteari eta biei gerta-tzen zitzaien bezala pentsamendu libre etabikain baina ezkutu hari zegokionean, zeinasenarrarena bezala emaztearena ere izan baitzi-tekeen. Eta, plazer handiz, aztertzen hasi zen zerpentsatuko ote zuten txitoek pertsonekin zutenharremanari buruz. Iruditu zitzaion belardikotxito haietako batek oihukatzen ziola: «Ai ene,

zer gertatuko ote litzateke gurekin pertsonakexistituko ez balira!». Eta txitoa jabearen zintzo-tasunaz ziur egongo zen, jaki goxoz elikatzenbaitzituen eta, zintzurra mozten zionean, lagunhanditzat zuen pertsona hura erotu egin zelasinetsita alde egingo zuen mundu honetatik.

Bat-batean, askoz erosoago zegoela kontura-tu zen. Geltoki txiki hartan konpartimentua iaerabat hustu zen eta lau besterik ez ziren geldi-tzen. Mutiko zurbilak han jarraitzen zuen, etaegokiera hura aprobetxatu zuen Aghios jauna-rengandik urrutien zegoen txokoan bildu etazangoak luzatuz apur bat etzateko. Mutilarenaurrez aurre gizon bat zegoen: egunkari bateskuratua zuen eta halako moduan zuen sudurrahartan sartuta ezen, Aghios jaunak ezin baitzionaurpegia ikusi. Aghios jaunaren pare-pareanjarraitzen zuen hainbeste dioptriako betaurreko-ak zeramatzan gizon lodikoteak ere.

Zegoen andre bakarra falta zen. Hura eregeltoki txikian zegoen jendartera bildua zen.Bilera hartan tente egon zen ointxo hura faltazelarik, gelditu ziren lau gizonek haien arteko

ezein harreman galdu zuten. Benetako arrotzakbihurtu ziren, txepel eta mutu.

Aghios jaunak vis a vis zuen gizonari begira-tu zion. Ohartu zen gero, haren atzean ereargazki bat estaltzen zuen kristal bat zegoela,eta han bere burua ispilu batean bezain argiikusten zuen. Arretaz aztertu zuen bere burua.Zaharra ezinbestean, kopeta altuegia eta bibotezabartua, aukeran arranditsuegia. Bibotea zuloe-tan habia egiten duten animalien ezaugarria da(hori esan zuen bere seme lotsagabeak); zuloaestutzen dela ohartarazteko balio du eta, horre-la, itotzeko arriskutik libratzen dira. «Pizti itxuradaukat ala?» galdetu zion bere buruari, bere aur-pegiaren nondik norakoak aztertzen zituen bitar-tean. Eta bere irudiak eta biek mesfidantzazbegiratu zioten elkarri. Horiek bai harremanerrazak! Aurpegi bati begira zer adierazten duenziur dakigun une bakarra zen. Hala ere, aurpegihark hain polita ez delako lur jota dagoen piztibibotetsu baten itxura zuen, eta ostera Aghiosjaunari bularra harrotasunez puzten zitzaion:une hartan ohartu zen zein zen natura zabal guz-tian zegoen harreman estu bakarra. Zalantzak

zituen baina. Eta hark ere huts egiten bazion?Eta muturra zimurtu zuen: bere aurpegiari egi-ten zion mesprezu-keinu bat, eta hark itzuli eginzion berehala.

Gizon lodikotea begira zeukan, bera ere fida-gaitz, kristalek handitutako begiekin.

— Uste dut —esan zuen musuzapia sakelatikatereaz bat— aurpegia idazmakinaren tintazzikindu dudala.

Eta gorritu egin zen. Antza denez, lotsati batzen.

— Ez, ez —esan zuen agureak, solaskidearibetaurrekoetatik belarrietaraino zihoakion orbanurdin distiratsuari begira—. Neure buruari begi-ratzen ari nintzaion kristal horretan. Itxura bitxiaizaten dut nik bidaietan.

Gizon lodikoteak bizarra ondo moztuta zera-man baina haren sarriak ilundu egiten zizkionmasailak. Gezurretan erantsi zuen:

— Ez daukazu orban-arrastorik aurpegian.Gezurretan ari zen. Aski zen pertsonen

artean hitz bakar bat esatea eta gezur bat esanbehar izateko arriskua zegoen. Soilik ezezagu-nen artean bizi zitekeen egia. Argiaren errefrak-

zioaren arabera noraezean zebilelako musuza-piak atxiki ezin zuen orban urdinska hura aurpe-gi hartan zegoen baina, jakina, ezin esango zionhori. Beraz, bidaietan ere galtzen zen norberarenaskatasuna. Gauza guztietan bezala, bidaietanere, hasiera da zatirik ederrena. Irtetean bizitzabetetzen duten arazo eta arazotxoen trabetatiklibre ikusten du batek bere burua. Une batezlibre arnasten da. Inoren euskarri ez da izanbehar eta inor ez da baten euskarri. Baina mere-zigabeko lehen hitz atseginarekin (aurpegikoorbana han zegoen!) mugimenduak galaraztendituen euskarria agertzen da berriro. Laguntzaeman eta eskatu egiten da. «Ez du inork esangomorroi lodikote horren gustua egiteagatik hitzegin dudanik horrela. Horrela hitz egin dut hobe-to sentitzen naizelako gauza atseginak esatenditudanean».

Morroi lodikoteak ere gauza atsegin bat esanzuen:

— Ez dakit zergatik diozun itxura bitxia duzu-la. Ez dut nik ikusten, zinez. Benetan ez dut ikus-ten.

Silabak pedanteriaz ahoskatzen zituen.Aghios jaunaren bizkarrari jartzen zitzaion besteeuskarri bat zen. Asko sufritu zuen heziketa onakbeste batentzat gezur batean oinarritutako eus-karri bat asmatzera behartu zuenean. Orain,berriz, jasotzen zuen adeitasunak lasaitu egitenzuen. Lasaitu-hasperen batekin sartzen zenberriro jendearen partzuergoan, eta ez zen kon-turatzen euskarri hura ere gezur batean oinarri-tzen zela, baina hura ez zitzaion gogaikarria ger-tatu ez zuelako berak asmatu behar izan. Halaere, gogoratu beharko luke unetxo bat lehenagoaurpegia bibotetzar harekin erabat bitxia, piztia-rena bailitzan ikusi zuela.

Eskerrak eman eta gogotik ekingo zion sola-sari konplimendu hura eskaini zionarekin. Bainaez zuen gairik aurkitu. Elkarri esan zizkiotenlehen hitzak euren gorputzen zati bati buruzkoakizan ziren. Horrela jarraituz gero, zakurren antzaizateko arriskua zegoen.

Aghios jaunak irrikaz begiratu zuen korridore-rantz, erretzen, berriketan eta barrez ari zen jen-dez gainezka baitzegoen oraindik. Apustu egin-go zuen bere neskatxa begi urdina han zegoela;

bestela ez zen horrenbeste iskanbila egongo etagizonak erdi hutsik zegoen konpartimenturaesertzera etorriko ziren. Alferkeriagatik, irtetekogogoa izan arren, ez zen mugitu. Begiak atetikaldentzen ari zenean, konpartimentuaren bestealdeko muturrean elkarrizketa bizi bat sortuazela ohartu zen. Mutiletako bat, gaixo zegoena,nekez zegoen atezuan bere solaskideari entzunahal izateko eta haren aurpegi zargalak ahalegindesatsegin bat egitera behartuta dagoenarenitxura zeukan.

Besteak, berriz, oso pozik zirudien bere erre-tolika botatzeko aukera zuela eta. Gutxi gora-behera Aghiosen semearen adinekoa zen. Ileho-ria zen hura bezala eta bazuen Aghios jaunaharritu zuen beste antzekotasun bat ere. Aghiosjaunak semeari berriki entzun zion gauza berariburuz ari zen. Bidaia batean ere topa zitezkeenetxean enbarazu egiten ziguten lelo berak, zerenmodak berdin hondatzen baititu etxeak zein tre-nak. Ikaslea nerbio-gaixotasunen jatorriari etapsikoanalisiaren bidezko osaketari buruz mintzozen. Aghios jaunak hitz hauek besterik ez zituenentzun:

— Gaixotasunak lehen haurtzaroan jasanda-ko zauri moral batean du bere lehen jatorria etaez sufritzearren, haren oroimena ezabatu egindugu. Garrantzia izan dezan, zauria lehen haur-tzaroan egina behar du izan.

Aghios jaunak hori guztia bazekien. Etasemeak, berak asmatua bailitzan, doktore batenplantarekin bota zionean, Aghios jaunak baietzesan zion otzan. Berak ere ikusten zuen haztenari den gorputz bati egindako zauria haztearekinbatera hedatu egiten zela. Gainera, haurrarenezjakintasuna zela eta, irainak garrantzi handiahartzen zuen. Baina, orain, bidaiaren askatasu-nean, Aghios jauna bihurritu egiten zen. Nolaesan zitekeen halakorik? Zauri orok ematenzuen min eta zauri oro, behar beste denboraemanez gero, pasmatu eta hedatu egiten zen.Bera ere, ia hirurogei urte zituela, ez al zen hur-koaren edozein irainekin eta berak zituen zalan-tza guztiekin nahigabetzen? Haragia, horrenbes-tean likidoz osatua, ez zen oso indartsua etaazken arnasaraino gurekin daramagun ezjakinta-suna hain handia denez, bizitza pasatzen duguinongo garrantzirik ez duten txikikeriei sekulako

garrantzia ematen eta astunak, larriak, ondoeza-ren eta gaixotasunaren jatorritzat sentitzen. Jaki-na, denbora behar da eta denborarik luzeenahaurtzarotik heriotzara doan hori da. Horregatikdirudite haurtzaroko gorabeherak luzeenak etahorregatik gorabehera gaiztoak arriskutsuenak.Umetan txikiak dira eta handitu egiten dira hel-duak atsekabetzeko.

Mutikoak zera esaten jarraitu zuen:— Bigarren gertaeraren bat erantsi dakioke

geroago lehenengo hari eta areagotu, bainasekula ez du berezko garrantzirik izango.

Hartara iritsita eta nahiz eta sermoilariaren-gandik hain urruti egon, hori eta trenak egitenzuen zarata burrunbatsuak parte hartzea erago-tzi ahal izango lioketen arrazoiak biak, Aghiosjaunak bere protesta egiteari ekin zion. Semea-ren aurrean isildu egin zen, baina orain ez zego-en isilik egoteko arrazoirik. Bidaiaren askatasunhandian zegoen.

Baina une hartan, oinazez zegoen mutilak,entzuteko ahaleginak egin ondoren, bere buruaatzeko kuxinean erortzen utzi zuen, eta mintza-

tzen ari zen mutilarengandik urrunduz zera esanzuen:

— Herriko medikuarekin hitz egingo duthonetaz.

Nekatuta zegoen eta begiak estali zituen.Jarrera bortxatzeak zorabioa eragin zion.

Sermoilaria, une batez, harrituta eta iraindu-ta gelditu zen. Eta Aghios jaunak barregurarieutsi behar izan zion. Halako gauzez herrikomedikuarekin hitz egin? Sermoilaria ez zenmedikua, jakina, eta beraz, uste zuen herrikomediku batek baino eskubide gehiago zuelazientziari buruz hitz egiteko.

Geroxeago mutila altxa, maleta hartu etakorridorera irten zen, hurrengo geltokian trene-tik jaisteko prest. Trena gelditu zenean, Aghiosjaunak jarraitu egin zion bi gauza ikustearren.Lehengo eta behin ikusi nahi zuen ea mutilabenetan jaisten zen edo, besterik gabe, herrikomediku batek zokoratzea lortu zuen lekutik aldeegin nahi zuen. Baina bai, benetan geltokitxotxiki batean jaitsi zen eta Aghios jaunak ikusizuen poliki eta ziur nola mugitzen zen eta noladesagertzen zen horrela psikoanalisiaren zien-

tzia handia etxetxoaren ate batetik. Gero Aghiosjaunak korridorean barrena begiratu zuen eabeso artean kasik izan zuen neskatxa begi urdinhura ikusten zuen. Ez zegoen han. Zer egitenzuten orduan gizon haiek guztiek zutik? Korrido-rean zegoenez, Aghios jaunak plantak egin nahiizan zituen eta zigarro bat piztu zuen helmugarairisteko zain zeuden gizon haien guztien erdian.Ez zuen haiekin hitz egiterik espero, korridoreankalean balego bezala sentitzen baitzen. Ez zego-en bere giroan, alegia, bere konpartimentuan.Leihatilatik begiratu eta atzean uzten zituztentelegrafo-zutoinak zenbatzen hasi zen. Gero,luzaro, zenbatzeari utzi zion eta konturatu zenpentsamendua erabat bakean uzteko gauza izanzela, ikusi gabe begira. Zutoinek eta soroek, edobizitzaren zati batek, ikusiak edo sentituak izangabe ihes egiten dute. Bere onera itzuli zenean,ez zen oroitzen tarte hartan pentsamenduarenedo oroimenaren mugimendu txikiena ere egonzenik, halako ezer gerta zitekeen zalantza egitenbazuen ere. Eta, agian, sentitu zuen bakeari ihesegitearren, Aghios jaunak honako epai trinkoare-kin eutsi zion bere munduari: «Maite ez duen eta

maite ez duten agure bat izango nintzatekemaite dudan eta maite nauen ni neu existitukoez banintz». Mundu hura, zeinera itzultzen bai-tzen, argitu behar zuen. Irribarre egin zuen, ezzuelako samintasunik sentitu. Gauzak horrelaziren eta, ondorioz, bere adinarentzat egokia zenegoera eroso bat gertatzen zen. Gero bere adie-razpena zehaztu zuen: ezin esan zitekeen inormaite zuenik bereziki, baina bai bizitza osoaindar handiz maite zuela, jende, animalia etalandareak, gauza anonimoak oro eta horregatikmaitagarriak. Areago, pertsonen artean andreederrak ere egon ez balira, santu baten sosegua-rekin heriotzari itxaroteko gauza izango zen. Eta,zigarroa amaituta, eserlekura itzuli zen hasibe-rria zen bidaia labur hartan txertatutako bidaialuze bat amaitu duenaren irudipenarekin.Bidaiaz akiturik, lasaitasun-hasperen bat jaurtieta eseri egin zen.

Argi zegoen aurrez aurre zuen bidaiari harkelkarrizketan hasi nahi zuela. Eskuan purutxotoskanar bat zuen eta betaurrekoek distiraraztenzituzten begi handi haiekin erreguzko begiratubat zuzendu zion:

— Zu korridorera irten zara erretzera eta,beste jaun horrek uzten didanez, izango al duzunolabaiteko eragozpenik neure lekuan gelditzenbanaiz purutxo hau erretzen?

Zein gauza handia den tabakoa! Batez ere ezerretzaileen konpartimentu batean. Hari esker,ezezagunen artean ere bizitza soziala has zite-keen, zakurren artean bezala, nahiz eta horrengrinatsua ez izan.

Adeitasun beretsuz Aghios jaunak baimenaeman eta, atseginago izatearren, hitzari ekintzaerantsi nahi izan zion. Orduantxe erre zuela eta,gogo gehiegirik ez bazuen ere, sakelatik zigarrobat atera eta irribarrez esan zuen:

— Ni ere neure baimenaz baliatuko naiz.Baina, gero, ez zituen pospoloak aurkitu.

Berokiaren hiru sakeletan miatu behar izanzuen, jakaren hiruretan (ez lauretan, zeren bula-rraldekoa hain puztuta aurkitu zuenez, berehalaoroitu baitzen han dirua zeramala), txalekoarenbietan eta galtzetako bietan. Bitartean gizonlodikotea berriro ere atsegina izan zen eta pos-polo piztu bat luzatu zion.

Benetan hunkituta, Aghios jaunak eskerrakeman zizkion. Besteak irribarre egin zion, bainaez zion ezer erantzun, apur bat hezea bide zego-en bere zigarrotxoarekin arduratuta.

Baina, gero, elkarrizketa berpiztu egin zenzeren, Aghios jauna oroitu zenean emazteak betiesaten zuela andreek sakela gutxiegi eta gizo-nek gehiegi zituztela, barrez hasi eta haren azal-pen bat eman behar izan baitzuen.

Bidelagun lodikoteak ere barre egin zuenbaina, gogo gabe, atsegina izateagatik. Hala ereprotesta egin zuen. Ez zegoen erabat ados esan-dakoarekin:

— Nik beti dakit zer daukadan sakeletakobakoitzean. Nire txartela ikusi nahi? Honahemen. Ispilutxoa? Irakurtzeko betaurrekoak?

Haiek ere oso lodiak ziren. Ordena handiazuen, beharrezkoa agian begi akastun haiekin.Gauza mordo bat zeraman gizon hark, armairuibiltari bat bailitzan, eta bakoitza bere lekuan. Ezzen ideia txarra sakelak hain ordenatuta izateaeta Aghios jaunak berak ere hala egitea erabakizuen. Areago, sakeletako batean sakelen planobat eta horietako bakoitzean gordetzen ziren

gauzen zerrenda bat jar zezakeen. Eta umoreonez eta arrangurarik gabe pentsatu zuen berelagun berriak ez ziola kartera erakutsi. Berak ereez zuen sakela hura ukitu. Sentimendu ederrazen maltzur sentitzearen hura.

Gero, ez ziola hari barre egin ziurtatzearren,Aghios jauna esateko zerbait atseginaren bilahasi zen. Gogoratu zen purutxo toskanarrakerretzen zituzten guztiak harro zeudela hainbes-te pozoi jasateko gauza zirelako. Egiazki, bera ezzuten liluratzen, bai baitzekien purutxo haienkea ez zela birika eta bronkioetara joaten, ahoangustua utzi bezain pronto botatzen zela baizik.Baina merezi zuen gezur bat esatea ingurukogiro atsegin hura bermatzearren. Esan zuen:

— Nolatan jasan dezakezu horrenbestepozoi?

Harrigarria! Besteak ez zituen hitz haiek kon-plimendutzat hartu.

— Ez dut uste zuk zeure Macedoniekin bainogehiago pozoituko naizenik ni. Zuk oraintxe botaduzu bat eta dagoeneko beste bat piztu. Hona-koa gaur erretzen dudan hirugarren purutxoa daeta bazkal ostera arte ez dut besterik erreko.

Badakit zer gertatzen den Macedoniekin. Apustuegingo nuke egunean berrogei bat erretzen ditu-zula!

Ez zen egia. Ahoan zuen hura Aghios jaunakhelburu sozial batengatik piztu zuen, bestelaluzaro egon zitekeen bera batere erre gabe.Baina atsegina izatearren...! Baietz esanez biga-rren gezurra esan zuen, baina une berean ohar-tu zen hartaz.

Arraroa! Ezezagunei gezurra mordoiloan esa-ten zitzaien, helburu jakinik gabe. Ezagutzen ezdenarekin ez zegoen sekula benetako akordiorik.Gertutik ezagutzen denarekin ere maiz gerta-tzen zen desadostasuna, baina ez horrela. Huraiskanbila zakar bat besterik ez zen, orkestretanmusikari bakoitzak bere tresna probatu, entzuneta afinatzeko jotzen duenean bezala. Ezagunenarteko gezurrak kontutan hartzen ditu berasinesgarriagoa egingo dituen baldintzak. Aurreradoan trenean, aldiz, apetak agindua da; buru-lanfina den ahalegin arretatsua falta zaio. Aghiosjaunak eskua ahora eraman zuen hari eutsi etaaskatasuna kendu nahiko balio bezala. Berakmunduan zehar serio eta larri igaro nahi zuen

eta ez hitzen bidez mundua faltsifikatuz; ez zer-bait egiteagatik, hurkoaren begian amaitukoduten ala ez arduratu gabe, mutikoak botatzendituen harriak bezalako hitzen bidez mundua fal-tsifikatuz. Beraz, askoz zailagoa zen ezezagunenartean duintasunez mugitzen jakitea eta berari,askatasunean ibiltzeko ohiturarik ez zuenez,hanka sartzea zegokion, askatu bezain prontolorategia izorratzen duten kate-zakur horiekbezala.

Baina ez zen gustura sentitzen eta Aghiosjaunak, mugitu eta libratzeko, leihatila ireki etalaranja bat erosi zuen. Lira bat! Ez zuen goserik,Milan utzi baino lehenxeago jan baitzuen. Bainaez zetorren gaizki laranja bat sakelan eramateaegarria handia denerako. Lira bat, lira bat oso-osorik!

Puru-erretzaileak harekin borrokan jarraitzenzuen eta betaurrekoen azpitik begiak okertzenzituen zigarroa hobeto ikustearren. Hala ere,bazirudien Aghios jaunaren erosketari adi egonzela, zeren esan baitzuen:

— Laranja bat, lira bat. Prezio hauekin ez dabehintzat denborarik galtzen. Lira ematen da etaez dago bueltarik.

— Ez da trena gelditu behar ere —esan zuenAghios jaunak eta berehala pentsatu zuen eze-zagunekin adiskideekin baino alferrikako hitzgehiago esaten zela. Ez al zen hobe isilik geratuizan balitz?

Besteak, berriz, ez zuen horretarako eragoz-penik eta bere haurtzaroan ezagutu zituen pre-zio baxuez hasi zen berriketan. Prezio baxuhaiek hildako ahaide maiteak bailiran laztantzenzituen. Eta, eskrupuloak bazituen ere, bera ereaspaldiko oroitzapenez hasi zen hitz egiten.Aurreneko hitzetatik, garai erabat desberdinbatera eramana sentitu zen, eta kasik ahaztuegin zitzaion prezioei buruz hasia zela hitz egi-ten.

Abuztuko goiz argitsu bat Tricesimotik Kar-niara doan bide ederrean. Bera eta adiskide bat,margolaria, zaldi batek tiratzen duen gurdibatean: zaldiak momentutik momentura ibilgai-luan esaten dena entzuteko pausoa astiroago-tzeko bizioa dauka. Ez dute zigortzen, haserrea

lekuz kanpo egongo bailitzateke Friuliko soro-zelai berde zabal horietan, zuhaitzez josita ikus-ten diren muino horien artean, goiz eguzkitsua-ren baretasunean. Mutil gazte biak, alaitasuna-ren alaitasunez, onak sentitzen dira eta zaldi-txoa maite dute, gurdiarekin batera egun osobatez bi lira baino balio ez dituen zalditxoa.

— Ez da asko, baina ezta gutxi ere —esanzuen besteak doktore antzera—. Oraindik orain,Brianzan, baina neguan, jakina...

Aghios jaunak etenaldia lasai eraman zuen.Pentsamendua oso-osorik Karniako hegalekotoki txiki batean zuen, Torlanon: Friuliko besteleku batean lehendabizikoz topatzen zen hartan,ez friuliarra ez italiarra iruditu ez zitzaion lekubat. Teilatu haiek ia bertikalak izateko bezainpikoak ziren eta Europako iparraldeko etxeakestaltzeko eginak ziruditen. Aghios jaunak ezzituen xehetasunak gogoratzen, baina osotasu-na garden eta irribarretsu gogoratzen zuen, goti-ko antzeko lerroen kolore italiarrez blaituta. Bereondoan margolariak begiak erdi itxita begiratzenzuen. Sentitzen zuten lilurak elkartzen zituen,pertsonen artean egon daitekeen elkatasunik

estuenak, alegia. Errekasto bat ere bazegoen,eta han eta hemen uraren sakonera adieraztenzuten geruza urdin zenbaitek eta uraren habai-lak harrigarria bihurtzen zuten. Eta hau guzti hauAghios jaunak isildu egin zuen, zeren ez baitzi-ren betaurreko lodiak zeuzkan gizonarekin zeri-kusirik zeukaten gauzak.

Baina kontatu zion Friuliko herri bikain hartanadiskidea eta biak mokadu bat jatera joan zirelaberen poza areagotzeko. Askaria epeka eginzuten. Hasteko esne aparta kafe apur bateznahastuta, baserriko ogia oraindik beroa etabenetako gurina, arrunta eta latz samarra.Ondoren, gurinaz frijitutako arrautza pare batetorri ziren. Gero saltxitxoi samurra, egin berriaizanik, artean bere egoera berrian mamitzekoastirik izan ez zuena. Berria zen hari jarraitu ziongazta ere, eta Aghios jaunak bazekien gaztazaharra ona zela baina berriak ere ez zeukaninongo aitzakiarik. Otordua Torlanoko botila batardorekin amaitu zen. A zer ardoa Torlanokoa!Horia eta berezko argiz koloreztatua eta mendi-tik jaitsi berria den Torlanoko ura bezain bizia.Eta agurea liluratu egin zen gauza gazte haiek

eta ardo zahar hura (hiru urte zituen, mendieta-ko urte luze haietakoak) eta bere gaztetasunlotsagabea oroituz. Gaztetasun hura jenialabihurtu zuen Triesteko pintore handiak, zeinagoizegi desagertu zen eta Torlanoko zubiaribegira bazekien Monetek nola margotu izangozuen. Baina Torlanon, non mendia guztiaren gai-nean baitzegoen, zubiak ezingo zuen bakarrikgelditu eta nabarmendu. Dena desagertua zen.Ezinezkoa zen Torlano existitzea, bera laztanduzuen pintorea jadanik hila zenean. Eta Aghiosjauna han zegoen izan zenaren oso antzeko,baina ez argazkia gauza biziaren baino antzeko-ago. Eta atzera begiratzen zuen une honetanargazki bat bezain geldirik zegoen. Oroitzeabenetako ekintza bat ez balitz bezala. Oroitzape-na geldirik jasaten da. Gogoratzen duena etagogoratzen dena gelditu egiten dira.

Lagunak trenaren mugimendura erakarrizuen.

— Eta kontua txikia izan zen?Agureak, bere onera itzuliz, aurrera makurra-

razi zuen trenaren astinaldia sentitu zuen. Irriba-rre egin zuen.

— Oraindik ez da amaitu. Zaldiak ere izanzuen bere askaria: artoa, olorik ez zegoelako.Eskorta zabal batean (Torlanon ez da leku falta-rik) gurdia ederki asko garbitu zuten, izan erepintoreak gidatua izanik sarritan bidetik ateraeta zikina baitzegoen.

— Ederki! —esan zuen gizon lodikoteak—.Baietz asmatu kontua zenbat izan zen. Bi liraedo, asko jota, bi lira t’erdi.

— Lira oso batengatik egin duzu huts —esanzion Aghios jaunak.

Besteak ez sinestearen keinua egin zuen.Bazirudien eztabaidatzeko prest zegoela. Gerokontuak egin zituen marmarka:

— Bi baso-esne, nahi adina ogi..., lau arrau-tza frijitu..., bi gazta. Lira t’erdi gutxitxo iruditzenzait.

Aghios jaunari, egiazalea izanik, besteareneragozpena adei gabea eta desegokia irudituzitzaion. Zer zekien hark mila zortziehun eta lau-rogeita hamahiruan Torlanon zeuden prezioez?Eta laburki erantsi zuen:

— Kontu harekin hain harrituta gelditu nin-tzenez, pintoreari proposatu nion lira oso bateko

eskupekoa ematea, horrela askariak hain justuzuk esandakoa balio izango zuen. Baina harkhogei zentimo besterik ez uzteko esan zidan,haren iritziz bestela mundua alferrik galtzen zen.Hark esan bezala egin nuen. Beraz, Torlanori iru-zur egin nion eta, hala ere, bistan denez, mun-dua alferrik galdu da.

Eskerrak solaskideak Aghios jaunaren azal-pen hauei biziki baietz egin eta barre ere eginzien, zeren eta egiaztapen zorrotz batek betieragiten baitu barrea. Baina hark ere bereaerantsi nahi izan zuen eta esan:

— Nork daki ez ote den Torlano ere alferrikgaldu?

— Ezetz espero dut —erantzun zuen Aghiosjaunak sutsuki.

Eta ez zen prezioetan pentsatzen ari, baiziketa ondo bideratutako ur hartan, haren kantugoxoan, zubian eta etxe handi haietan, nongauza onez elikatutako jende soila bizi baitzen.

Dagoeneko nahikoa lagun ziren eta elkar aur-keztu zuten.

— Ernesto Borlini, kontularia.Borliniri Aghiosen izenak harritu egin zuen.

— Grekoa?— Jatorriz, bai, baina oso antzinakoa.Aspaldian ez zuen Aghios jaunak bere izen

grekoan pentsatzen, zeren ezagutzen zuten guz-tiek izen hura italiarra bailitzan onartzen baitzu-ten. Egia da sarri bere bizitzan zehar, deiturahura zela eta, bere barruan miatu izan zuelaherrietan bikainena izan zenaren zerbait aurki-tzeko jakinminez. Zenbait bider aztertu zuenberak esandako hitzen bat ea herri urrunenbatetik iritsia ote zen ikusteko eta zenbaitetanerabili zuen buruan bere ideia bat eta harritu,beste kristauen garunaz desberdin osatutakogarun batek sortua balitz bezala. Oraingoan pen-tsatu zuen: «Jatorriak zer edo zertarako baliokobalu, nik, orduan, urte guztian harat-honat ibilibeharko nuke». Baina hein handi batean harro-tasuna desagertu zitzaion berak baino gehiagozekien semetxoa alboan zuenetik.

Agurearen pentsamenduak bere baitarabihurtu ziren. Berehala barre egin behar izanzuen. Dante edo Homeroren antza zuen akaso?Oro har ez zeukan zer galdua herri bat edo besteaukeratuz. Bere barreak lotsatuta, estatistikei

buruz hausnartzeari ekin zion. Pasio-delituak etafakzioak han eta hemen. Zer irabazirik ez bateanedo bestean egonda. Eta gainera zenbat italiarzen grekoa jakin gabe? Ez! Ez! Berak ere, bidaia-tu ahal izateko, tren-txartela ordaindu beharzuen.

— Pozten nau grekoa ez zarela jakiteak —esan zuen Borlinik—. Ezin ditut grekoak jasan.

Aghiosek enbarazu-keinu bat egin zuen. Zeresan ziezaiokeen eskua eman berritan bere izae-raren erdia gorrotagarria zitzaiola esaten ziongizon lodikote horri? Aghios jaunak etsi eginzuen: «Zuk grekoak gorrotatzen badituzu, niribost axola. Zutaz izena besterik ez dut ezagu-tzen, Borlini, eta gorrotagarria zait zeuk darama-zulako». Baina isildu egin zen. Zentzugabekeriazen familia utzi eta eztabaidan hastea.

Elkar ezagutzen hasiak ziren eta halako inti-mitate bat zegoen. Bat-batean Aghios jaunariaurpegitik nahigabea ezabatu zion soinu arraroeta berri batek trenaren martxak sortzen zituenhiru edo lau hots jakinak eten zituen. Mutikoak,txokoan, esku bat begietan zuela eta mugitugabe, benetako auhen bat jaurti zuen. Auhena

intimitate-soinu bat da zinez. Bide orok aldatzendu bere itxura halako soinu bat entzutekomoduan sortzen bada. Ibiltari axolagabea geratueta pentsatzen du: «Gizajoa! Begira zer gerta-tzen zaion eta, bide honetatik egunero igarotzennaizenez, bihar neuri gerta dakidake».

Aghiosek eta Borlinik, harrituta, oinazetuaribegiratu zioten. Luzaro egon ziren isilik eta,horrela, mutila ohartu egin zen hari begira zeu-dela. Eskua begietatik kendu eta bere bidelagu-nei begiratu zien. Begira ari zitzaizkion, Borlinierabat aurrera makurtuta hari hobeto hurbiltze-ko.

— Gaizki al zaude? —galdetu zion Aghiosek,bat-batean anaikor.

— Zer bada? —galdetu zuen mutilak harritu-rik. Begi beltz eta ederrak zeuzkan adats horails-karen azpian.

— Barka ezazu! —esan zuen Aghiosek—.Agian amets egin duzu, baina auhen bat jaurtiduzu.

— Litekeena da —erantzun zuen mutilak—.Batzuetan gertatzen zait. Barka iezadazue. Eznago gaixorik. Neure zoritxar batean pentsatzen

ari nintzen eta horregatik irten zait auhena.Berriz ere barkamena eskatzen dizuet.

Begiak itxi eta bere txokoan egokitu zen.Geroxeago errezela hartu eta burua estali zuen.Antza zenez gizajoak iluntasun handia beharzuen, zeren konpartimentuan argia oso urria bai-tzen dagoeneko. Ilunabarra zen eta gainerazerua lainotuta zegoen.

Aghios jaunak begira jarraitu zuen. Zenbatgustatu izango zitzaion bidaia hartan aurkitzenzuen lehendabiziko oinazea eztitu ahal izatea.Zeren auhena pertsona batek beste bati igorridiezaiokeen soinurik familiarrena baita. Bereha-la ulertzen da. Hitzak baino hobeto ulertzen da;sortu duen organismoari ihes egin dio eta harkez du gainerantzeko funtzioak bezala onartzen.Birikak arnasa eta bihotzak taupadak bezala. Etasoinu hori besteen bihotzetara doa zuzen-zuzenhaiek ere sortzen dakitelako eta horrexegatikulertzeko gauza direlako.

Borliniren betaurrekoen azpiko begi biribilhaiek, aldiz, mesfidantzaz beterik begiratzen zio-ten lotiari. Veronara iristean, ohiko zalapartasortu eta, geltoki iluneko nasara airea hartzeko

batzuk edo hirietan argienean geratzeko bes-teak, konpartimentu guztiko jendea mugituzenean, mutikoa esnatu, altxa eta korridoreraatera zen bekokia leihatilaren kontra jarrita ilun-pea zelatatzera.

Borlini Aghiosengana makurtu zen:— Jendaurrean auhendatzen den edonork

dirua maileguz eskatzeko asmoa du.Aholku atsegin bat izan nahi zuen eta Aghios

jaunak irribarre egin zuen eskertzeko, baina ezzuen inolako eskerronik sentitu. Auhendatzen ariden pertsona bati mesfidantzaz begiratu beharbazaio, orduan jai dago; hobeto etxeko lau pare-ten artean gelditu eta sekula ez mugitzea.Auhen bat entzun eta ez fidatu? Besterik gabemesfidatu? Laguntza eskatzen entzun eta, oihuabera arrisku abisu bat delako, korrika ihes egiteabezala da.

Mutikoa lekura itzuli eta bere txokoan aurre-ko jarrera berean etzan zen. Dagoeneko Aghiosjaunak ulertu zuen ezin ziola hitz batekin erelagundu. Heziketa onaren arauak ziren.

Auhen bat entzuten denean ezentzunarenaegin behar da. Bera heziketa oneko gizona zen.

Denak jarraitu behar zuen auhena jaurti izan ezbalute bezala. «Ez ezazu muturrik sar» egin zionerrieta Aghios jaunak bere buruari.

3. VERONA-PADUA

Verona utzi baino lehen, ordea, konpartimen-tuak Aghios jaunak ezagutu uste zituen bestehiru bidaiari jaso zituen. Milango geltokian ustezikusi zituen baserritarra, emaztea eta alabatxoa.Batez ere, neskatxoaren lasaiera handiko gona.Oraingoa geltokian lo ikusi zuena baino gaztea-goa iruditu zitzaion, honek ez baitzituen hamarurte ere. Baina ezin esan, zeren begiak irekitadituen haur batek ez du begiak itxita dituenbeste baten inolako antzik. Ama ondo jantzitazihoan, kapelu ordez setazko zapi bat buruanzuela. Zapi haren azpiko aurpegia, ziurrenik kan-poan ibiltzearen ondorioz zimur samarra eta, aldiberean, begi urdin, serios baina biziek leundutaageri zen. Baserritarrak, leporik gabeko alkando-ra bazeukan ere, hiriko arropa janzten zuen.Andreak buruan zeukan zapia, zuri eta garbia,xarmangarria zen. Andre hura arbasoen legeeta-ra makurtzen zen haiek bost axola zitzaizkionsenarraren agindupean jarriz.

Bazterrean zegoen mutilak zangoak tolestubehar izan zituen. Hitzik esan gabe egin zueneta, zakarkeria bat iruditu zitzaion hori bidaiaadeikortasunez betea nahi zuen Aghios jaunari.Bestalde, ezagunak berraurkitzen zituela irudi-tzen zitzaion eta pozik zabalduko zizkien besoak.Baina ez zen fidatu behar, zeren izan ere Aghiosjaunak bi ezaugarri hauek falta baitzituen: orien-tatzeko sena eta aurpegiak ezagutzeko gaitasu-na. Milanen, hainbestetan egon ondoren, ezzekien geltokitik Duomoko plazara bakarrik joa-ten eta gauza zen ezagunak ez agurtu eta edo-zein ezezagun agurtzeko. Ziurtasun osoz berakezagut zitzan urte askotan tratatu beharra zego-en. Nagusitzerakoan hizkuntza bat ikastea zailaden bezala, horrelaxe berak ere ez zekien jendeberriaren aurpegia buruan gordetzen. Agianorientatzea eragozten zion ezgaitasun bera zen.Izan ere, jendearen sudur eta begien inguruanbadira kale, pasagune eta plazak eta, berennimiñotasuna dela eta, ez da erraza horiek eza-gutzea. Ezagutzen zituen ala ez nekazari horiek?Tren-txartelak, orain, andreak bere hatz marduleta latzetan zeuzkan zabarki estututa; Milanen,

ordea, gizonak zeuzkan. Horra hor desberdinta-sun bat eta Aghios jauna are zalantzatiago gera-tu zen.

Borlinik ere begiratu zien txartel haiei. Aghiosjaunarengana makurtu zen garrantzizko zerbaitesan beharko balio bezala eta belarrira xuxurla-tu:

— Hirugarreneko txartela daramate.Hamar minutu baziren trena martxan jarria

zela eta neskatxoak ingurura begiratzen zuenzerbaiten bila balebil bezala. Amaren altzorabildu eta esan zuen:

— Ama, ikusi nahi dut.Berak ere kokotsean lotutako zapi batez

estaltzen zuen burua. Aurpegi gorriska eta fres-koa zuen, eta begiak, amak baino urdinagoak,handiak, eta kornea zuri eta argitsua haiek ere.Venezieraz mintzo ziren eta ziurrenik ez zetozenMilandik. Ama makurtu eta esan zion:

— Begira ezazu ba. Baina ez dago ikustekoezer.

Ahapetik mintzo zen. Bazirudien isilik zeudengizon haiek ikaratu egiten zutela. Aghios jaunak,

aukera hobeagorik espero ez zuelarik, alde bate-ra baztertu eta lekua utzi zien leihoaren ondoan.

— Ikusi nahi du! Noski! Neuk ere bidaietanikusi nahi izaten dut. Jar ezazu hemen.

Neskatxoak amari begiez erregutu zion etaamak senarrari aholku eskatu. Hark irribarretsu:

— Gizon hau hain zintzoa bada, ez dakit zer-gatik txikiak ez duen aprobetxatu behar. Gaine-ra, ez gara asko egongo, laster ailegatuko gara...

Eta arropa pilo hura besotan hartuz, Aghiosjaunak utzitako lekuan jarri zuen.

Neskatxoa ihes zihoazen soro-zelaiei begirajarri eta apur batez isilik gelditu zen. Gero, aur-pegi osoa kristaletan itsatsi zuen eta Aghios jau-nak irribarre egin zuen uste izan baitzuen hobe-to ikustearren egiten zuela. Baina aitarenganamainak eginez jiratu zen:

— Baina nik ikusi egin nahi nuen.— Eta ez al duzu ikusten? —galdetu zuen

aitak harriturik.— Ez, ez dut ikusten! —oihu egin zuen neska-

txoak eta amarengana itzuli zituen ateratzenhasiak ziren malkoek argiago bihurtzen zituztenbegi haiek.

Ama harengana inguratu eta aita eta neska-txoaren artean eseri zen eta, hortaz, Aghios jau-nak berriz ere lekua uzteko mugitu behar izanzuen. Ardura, hala ere, baserritarrak esandako«barka beza berorrek» atsegin batez saritua izanzitzaion, Borlinik betaurrekoetan zehar gaitzes-pen adierazgarri bat luzatzen zuen bitartean.Amak galdetu zion:

— Baina zer ikusi nahi duzu ba? Ez duzu denaikusten?

Neskatxoak negarrari eman zion:— Ez dut trena ikusten.Borlinik barre-algara bat egin zuen eta gura-

soek ere barre egin zuten, nahiz eta haiek alaba-txoaren ezjakintasunak apur bat lotsatuta.Aghios jauna izan zen hunkitu zen bakarra.Berak bakarrik sentitu eta jakin zezakeen norbe-rak nola bidaiatzen zuen ezin ikustearen nahiga-bea.

Bidaiak beste gustu bat izango zuen trentzarhura eta bere makina soro-zelaietan barrenasuge azkar eta isil baten antzera aurrera egitenikusi ahal izango balitz. Soroak, trena eta norbe-

ra aldi berean ikustea. Hura bai benetako bidaia!Eta irribarrez galdetu zuen:

— Neskatxo polit honek egiten duen lehenbidaia da?

— Bai —esan zuen andreak agudo—. Etaduela hamabost egun bidaia honetaz beste ezer-taz ez du hitz egiten.

Aghios hunkitu egin zen. Hamabost egunbidaia hura buruan, azkenean kaiola itxi hartantopatzeko! Umetxoaren irudimenean bidaiabatek hamaika aldiz biderkatutako nekerik gabe-ko paseera batek adina poz sortu beharko zuelairudituko zitzaion. Hura desilusioa!

Eta gero okerrena iritsi zen. Treneko begira-tzailea agertu zen atean txartelak eskatzeko.Etorritako azken hiru haiek hirugarren klasekoakzirela eta alde egin behar izan zuten. Egia dahurrengo geltokian jaitsi behar zutela, bainabitartean bagoiaz aldatu behar zuten. Nahiz etabegiratzailea nahiko manera onekoa izan, aho-tsak, hala ere, halako tonu larderiatsua izanzuen. Neskak negar egiteari utzi eta aitaren etaamaren artean izkutatu zen izuturik. Aghios jau-nak begiratzaileari galdetu zion:

— Geltoki batengatik, ezin al duzu ezikusiare-na egin?

Baserritarrak konpartimentutik atereak zirenjada. Begiratzaileak adeitasunez erantzun:

— Neure betebeharra besterik ez dut egiten.Eta Aghios jaunari damutu egin zitzaion nes-

katxoaren bekokian, trena ikusi nahi izangozuten begi argi haien gainean, musu bat emate-ko ausardia ez izana. Bigarren klasekoa hiruga-rrenekoekin bat egiten. Borlinik bere oniritziaazaldu zuen:

— Ordena beharrezkoa da.Aghiosek ez zion erantzun, txano zurian pen-

tsatzen ari zelako, ea nola moldatuko ote zenkorridoreko jendearen artean.

— Ona, trenaren kontu hori —esan zuen Bor-linik—. Ume askori kosta egiten zaio zenbaitgauza ulertzea. Trena ikusi nahi du eta berabarruan da.

Gero etxean bi ume zituela esaten hasi zen,bata sei urtekoa eta bestea lau urte t’erdikoa.Berandu ezkondua zen.

— Jakina, behar bezalako egoera ekonomikoalortutakoan.

Bigarrenak garrantzirik ez zuten gauzak ikus-ten bide zituen: urruti igarotzen ziren automobi-lak eta ez bera zapaltzeko puntuan zegoena, goi-goiko jauregia eta ez igotzen ari zen harkaitza.

— Trena ikusten ez zuen neskatxoaren nebabalitz bezala —esan zuen Aghios jaunak.

Borliniri, antza, ez zitzaion esandakoa gusta-tu.

— Astakirten samarra izango da, baina nireafinagoa da.

Eta jarraitu zuen kontatzen nola, egun batzuklehenago Puccirekin paseatzen zebilela, kapaitzelez jantzitako bi karabinero ikusi zituztenkapelu napoleoniko eta guzti. Eta mutikoak, era-bat izuturik, galdetu zion ea bi karabinero haiekbazekiten eurak ez zirela lapurrak.

— Ba al da txepelago izaterik? —bota zuenBorlinik.

Une hartan, bidelagunaren berriketa hutsalhark nolabaiteko interesa sortu zion Aghiosi.Zein gertu sentitzen zuen Pucci txikia, lapurtzathartua izateko edo agian lapur izateko beldurrezbihotza taupaka zuelarik. Lapurra in fragantiharrapa zezaketen, baina lapurra ez zenarentzat

ez zegoen horren froga ziurrik. Wassermann fro-garekin bezala gertatzen zen. Ezezkoa ez zensekula ziurra. Lapurretaren mikrobioa odoleanegon zitekeen, argitara irteteko aukera ederbaten zain.

Gero, jada pospolo-kaxa oso bat agortu zionToskanarrari emandako zupada eta zupadarenerdian, Borlinik kontatzen jarraitu zuen Puccigauetan beldur izaten zela eta lasaiago geratzenzela ohean jostailu bat sartzen uzten bazioten,gomazko pilota esaterako.

— Nork ulertu? —galdetu zuen Borlinik—.Baina kasta onekoa da, eta laster izango duhalako txorakeriarik ez duen bere anaiarenantza.

Harrigarria adierazpena. Manera onek agin-tzen dutenaren kontra joatea izan ez balitz,Aghios jaunak hirurogei urtetan bildutako espe-rientziak erakutsitakoa esan ahal izango lioke:beti dugula lehengo lepotik burua. Baina zeinzoritxarrekoa Paolucci gizajo hura. Hain gutxiulertzen zion familia batean jaio behar ere!Aghios jaunak ulertzen zion, berak ere beldurhandiak pasa baitzituen bizitzak zein mehatxa-

garria zen oraindik erakutsi ez zionean. Zomorrotxiki, azkar, iheskor eta nazkagarriekin, karras-kari eta intsektuekin egiten zuen amets, beran-du baino lehen harrapatuko zutela oraindiksumatzen ez zuenean; eta iluntasun izugarriare-kin, iluntasuna gure jomuga dela jakin bainolehen. Eta ohera zurezko zalditxo bat eramatenzuen eta bularraren kontra estutzen zuen lozegoen bitartean. Orain artean, berak uste izanzuen onginahiagatik egiten zuela, zurezko zaldi-txoak berotasuna behar zuelakoan, haren formatraketsak halako biziren bat bazuela irudikatzenbaitzuen. Baina pilota? Paolucci, bere zinezkoanaia, pilota batekin oheratzen zen. Pilotak ezzuen inolako berotasun beharrik, erabat biribilaeta bizirik gabeko forma hark ez bederen. Eta,hala ere, hurbil zuenean lasaitu eta ez zenhorren beldur. Baina hura sinbolo bat zen; beredibertsioari atxikitzen zitzaion bizitza ahantziahal izateko (dibertsio = dispertsio, pentsatuzuen Aghios jaunak, semeak ezin entzun ziezaio-keen honetan). Zein gora iristeko gauza izan zenPaolucci txikia! Eta aurrerantzean, bere bizitzaosoan, zeina Aghios jaunak luze izatea opa bai-

tzion, ezingo zuen jada ezer berririk, ez gorene-koagorik, ez garratzagorik ikasi. Zertarako biziaurrerantzean? Anaia bihotzekoa! Nolako etorki-zuna zurea! Berak ere, itxurak egiten asmatu ezzuen uneetan, iseka-irribarre, zuzenketa larde-riatsu eta mesprezuen artean igaro zuen bizitza.Bere zoritxarrerako semeak ez zuen inondik erebere antzik: beldurrik gabea, azkarra eta trebea,dibertsioa zuen patu. Ez zeukan ideia arrastorikere bizitza zer ote zen eta bost axola zitzaion,bizitzak berarekin zerikusirik izango ez balubezala. Bizitza ahantziz, hartaz gozatzen zen.Gutxi ikasten zuen, baina bazekien nola molda-tu. Gutxi zekien, baina beti zeuzkan prest garai-pen erraza ematen zioten datu zehatz mordobat. Eta liburu asko zituen eskura eta haietaneztabaidarako behar zuen guztia aurkitzekogauza zen.

Eta luzaro, Paolucci txikia izan zuen bidela-gun. Borlinik, oraindik ere, zerbait esan zuen hariburuz: anaia zaharrena aitaren eskuari atxikitaziur ibiltzen zen bitartean, Paolucciri tira eginbehar zitzaiola beti. Lot-en emaztea bezala beti

atzera begira. Gauzak luzaroago ikustearren,jakina.

Paolucci Borlini gizon handia bihur zitekeen,edo gaizkile zitala edo, Aghios jauna bera bezaingizon arrunta. Nolanahi ere, ez hain zoriontsua.Zeren norberaren koalitate handiak onar daite-zen maltzurtasuna ere behar baita. Eta maltzur-tasun hori gabe, edukiko bagenu bezala bizi gai-tezke, gauzei eutsi nahian gaindituta, horiekbenetako garaipen batez beste inola ezin baitiralortu. Edo, azkenik, bizitzarik arruntena bizitzekoegokitu gaitezke, koalitate handien mugimendulibrea bidaian gauden une bakanetarako erreser-batuz.

Agur anaia txiki maitea.Baina hari agur esan ondoren, berriro ere

topatu zuen. Umearen baldarkeria norainokoazen erakusteko, Borlinik kontatu zuen nola goizbatean Paolucci estu eta larri esnatu zen. Astoeta zaldi batzuk ostikadak emateko, segikazituela amets egin omen zuen. Borlinik, bereburuaz harro, moztu eta galdetu omen zion:«Ostikadak aurreko hankekin edo atzekoekinematen zizkizuten?»; eta umeak erantzun

«Aurrekoekin». «Ederki» esan zion Borlinikorduan «ezinezko ametsa da, zeren animaliahoriek ezin baitute aurreko hankekin ostikorikeman».

Aghios jaunak barre egin zuen, baina aldiberean pentsatu: «Paolucci gizajoa! Ankerkeriagalanta! Haur baten ametsa zientziaren bidezzapuztea ere».

Eta Paoluccik behingoz utzi zuenean, baka-rrik geratu zen Borlinirekin. Bakar-bakarrik. Unebatzuetan, Porta Vescovon eta Geltoki Nagusianbera utzi zuten veronarrak banan bana ikusizituen berriro eta bi baserritarrez oroitu zen(begi ezti eta azal beltzeko andre ahanztezinhura) eta pentsatu bidaia hura askoz ere atsegi-nagoa zatekeela haietako edozein Borlinirenordez geratu izan balitz. Tamalez, mutilak, zeinahainbeste oinazeren poderioz interesgarri bihur-tu baitzen, lo jarraitzen zuen bere txokoan.

Eta Borlinirekin hitz egin behar izan zuen.Han zeuden eserita, jada guztiz sartua zen gaua-ri leihotik begira, eta manera onek norberarenahotsa entzunaraztea agintzen zuten. Gezur batesan zuen eta bidaia bat egin beharraren nekeaz

kexatu. Berez faltsua den topikoari eutsi zion etagezurra biribildu zuen: berarentzat bidaia tortu-ra besterik ez zen.

Eta, amen batean, Aghios jaunak gezur hurasinesgarri bihurtzen lagun zezaketen irudiakekarri zituen burura. Hasteko, lehenxeagokoneskatxa, zeinak bidaia hobeto ikusi eta sentidaitekeen zerbaiten gisa irudikatu baitzuen.Bera ere neska bezala zen. Benetako bidaia dili-jentziaz egiten ziren haietako bat izango litzate-ke, bide naturaletan zehar (naturalak burdinarikez zutenei deitzen zien) eta pertsonak bizi zirenlekuetatik igaroz. Italian iristen garen lekuarenirudirik inoiz ematen ez duten geltokietara iritsibeharrean, lekuaren parte den bertako ostatubatean geldituko ginateke zaldiak atseden hartuedo aldatzeko. Automobilean ere ez zirenbideak, lekuak eta jendeak hain harremanestuan jartzen bidaztiarekin. Eta Borlinirekinbidaia bat egitea, hura ez zen ez bidaia eta ezezer.

Horrek, bestalde, Aghios jaunak esandakoarigaldera batekin erantzun zion:

— Eta zuk zenbat bidaia egiten duzu hilean?

Eta Aghios jaunak beste gezur bat esan zuen:— Nik, hilean bizpahiru.Hilabete hartan Triestetik Milanera joan zen

bigarren aldia zela esan zuen. Azken hori egiazen. Lehena, gora eta behera emaztearekin;bigarrena bera bakarrik itzuliz amaitzen zuen.Baina hori baino lehen, urteak ziren ez zelaTriestetik mugitu.

Borlini hatzez lagunduta bizkor ari zen konta-tzen eta marmarka:

— Vicenza (hatz lodia luzatuz), Siracusa (era-kuslea), Lodi (luzea), Ancona, Siena, Perugia...

Hamar hiri, eta Aghiosek horiek ordezkatzenzituzten hatz baldar haiei begira bakoitzarenitxura irudikatzen saiatu zen labur: Lodi (ez zensekula han izan, baina gogoratu zen gaixoa ezzela gauza izan Parmari esleitzen zaion asmaki-zun ezin bikainagoari bere izenik emateko),Vicenza (Palladioren lanak, zeinak bere semesasijakintsu hark arbuiatzen baitzituen; jaieguneguzkitsu batean kale mortuetan Aghiosek disti-raz beteak ikusten zituen marmolezko jauregihaiek), Siena (nahi baino txikiagoa eta horren-beste edertasun biltzeko txikiegia gertatu zen

duomo hura! Siena? Egun bakar batean hildakohamar mila florentziar!), Perugia (matxinadak;Asis hurbil eta artaldeek zuritutako zelai ber-deak; herri oso bat beste santu baten zain).Baina Borlinik ez zion beste batzuetan pentsa-tzen jarraitzen utzi.

— Hamar aldiz! —bota zuen—. Hilabete hone-tan zehar, eta dagoeneko hogeitabost da, hamaraldiz utzi dut Milan. Eta ez nago aspertuta, zerenbetebeharra ondo egin nahi bada plazerra izanbehar baitu.

Ederra kontua! Betebeharra plazerra balitz,orduan ez luke meriturik izango. Aghios jaunaharro zegoen bizitza osoan zehar bere pentsa-mendu maiteenak, fantasia maiteenak, beneta-ko plazerra alde batera utzita eginbeharra ondobete izan zuelako. Bakean utzi izan balute, mun-duan zehar ibili izango zen, ez ikusteko, baiziketa hartaz banatzean biziago sentitu, edertu etailuntzeko. Semeak ere esaten zuen mundu hone-tan pertsona bakoitzak egin behar zuena egitenzuela eta horregatik bera dibertitu egiten zela,beste batzuek (Aghios jauna) sufritzen zuten

bitartean. Zalantzarik gabe, desberdintasunenbat egongo zen! Baina, zertan?

Ez zuen eser esan. Elkarrizketa hura guztiaez zitzaion benetako elkarrizketa iruditzen. Zer-gatik nekatu liskarretan? Ahoa erabiltzen zenbesterik gabe, trenak aurrera egiten zuen bitar-tean denbora egiteagatik.

— Beraz, saltzailea zara? —galdetu zuen zer-bait esateagatik.

— Arren! —esan zuen Borlinik hobeto juzka-tzen ez zuen harekiko erdeinuz—. Aseguru-etxebateko ikuskatzailea naiz.

Aghios jauna makurtu egin zen, horren kargugorenaz poza erakusteko edo. Ikuskatzailea! Sal-tzaile izateaz oso bestelakoa, alajaina!

Urruti, mendiaren azpian, muino baten mal-dan zegoen herriska baten argiak ikusten ziren.Argi bare, geldia. Jakina, urrutiko argia beti dabare, beti geldia. Haizeak gogor jotzen badu ere,eta itzaltzen ez badu, izarrena bezalakoa da;kolorearen baretasunez distiratzen du (horrenkolore distiratsurik balego). Eta herriska hartannorbaitek izango zituen iskanbilak. Baina urrun-tasuna bakea da.

Baina aldian behin ahoa erabili beharra zego-en eta Aghios jaunak gezurrak esaten jarraituzuen, asmo txarrik gabe, irten egiten zitzaizkio-lako:

— Ez dut batere gogoko emazte zaharrabakarrik uztea.

— Badakit horrelako gizonak badirela —esanzuen ikuskatzaileak, animalia arraroren bataztertzen ariko balitz bezala Aghios jaunari arre-ta osoz begiratuz.

Eta Aghiosek gezurrarekin jarraitu zuen:— Begira, niri hiria bost axola zait, eta ondo

nago Milanen zein Triesten. Kontua da ez dakida-la bakarrik bizitzen.

Eta pentsatu: «Begira, begira ezazu nahiadina, betaurrekoak erabiliagatik ez duzu ezerulertuko eta». Bai, horixe! Ez zegoen asmatzerikesaten ari zenak garrantzia zuen ala ez. Etafamilia-bizitza maite zuela erantsi zuen. Gezurraatontzeko zerbait adimentsuagoren bila hasi etaberehala aurkitu zuen: familia-bizitza maitezuen, batarengan zein bestearengan eta inoiz eznorberarengan eta ez norbere zoritxarretan pen-tsatu beharra zegoelako. Zoritxarrei buruz min-

tzo zen eta une hartan ez zituen inondik inorasentitzen: eskupekoak emateko sakelan nahikoadiru eta topatzen zituen pertsona ahul guztieki-ko maitasunez gainezka, Paolucci ahantzezinabezala inoiz ikusi ez zuen jendea ere biltzekogauza zen maitasun handi hartaz.

Borlinik purrust egin zuen:— Nire familia-bizitza oso desberdina da. Ni

nagoenean denek nitaz arduratu behar dute etaneuk ere berdin egiten dut, alegia, haietaz ardu-ratzen naiz. Bidaian nagoenean, noski, askatasu-nean uzten ditut, baina espero dut nitaz oroi-tzea. Ni neure gauzekin nago arduratuta eta ezdaukat beste ezertaz arduratzerik. Baina, zerta-rako dira gauza horiek? Ez dira familiarentzatala? Neure gauzekin arduratuta nagoenean ere,familiaz arduratzen ari naiz.

Aghios liluratuta geratu zen. Horixe zenbenetako gizon arrunta! Ez zuen gustuko. Gizonarruntak inguruko guztiak beraz ardura daitezennahi du (eta bere benetako pentsaera erakutsizuen, lehendabizi berak ere berdin egiten zuelaaitortuz eta, gero, aurretik esandakoa azalpenbaten bidez ezeztatzeko). Agian hartaz oroitzen

ziren baina haren heriotza desiratzeko. Beraaskoz hobea zen, ez baitzien ezer eskatzen. Ezzitzaion iruditzen familia gutxiago maite izanzuenik beraz nahikoa arduratu izan ez zirelako.Ez. Gutxiago maite izan zituen familia handiagobaten beharra sentitu zuelako, mundua.

Bere solaskidearenganako benetako gorrotobatek harekin eztabaidatzera eraman zuen. Ezzegoen zertan bere buruaz ziur sentitzen densermoilari baten tonuan horren gauza zentzuga-beak esaten utzi beharrik. Lehor, argi eta garbi,esan zion:

— Ni, aldiz, familiarekin nagoenean guztiezarduratzen naiz eta espero dut ez nagoeneannitaz oroitzea.

Azalpenaren bigarren zatia gezurra zen,baina barru- -barrutik atera zitzaion apaltasunbatek eragin zuen. Apur bat lehenxeago emaz-tea beraz ez oroitzea desiratu zuela aitortzenbazuen, beldur zen ez ote zen onegi bezala ager-tuko. Onegia? Bere barruko pentsamendua azal-duko balu, ziurrenik ez zen onegi agertuko.

Borlini barre egiten hasi zen, barre-algaraozenez, kolpeka, martxan jartzen ari den motorbaten zarata bailitzan:

— Baina hori poesia da, benetako eta alferri-kako poesia! Ez zara ba mozorrotutako poetaizango?

Hasieran Aghios jaunak hura lotsagabekeriabailitzan hartu zuen. Mozorrotuta? Baina gero,bere burua jakinminez aztertu zuen. Berak ustezuen zilegiak ez ziren gauza asko desiratzenzituen gizona zela eta, zilegiak ez zirela ikusirik,bere buruari debekatu egiten zizkiola, haiekikodesira bere horretan bizitzen uzten zion bitar-tean. Baina, gainera, ez zen hartaz mintzo etaegiten zituen baieztapen haiek —ukatzean—desirak hobeto ezkutatzeko helburua zuten.Horrek bihurtzen al zuen poeta mozorrotu? Zile-giak ez ziren desira haiek ahots goraz kantatuizan balitu, mozorrorik gabeko poeta izangolitzateke. Eta ukatuz? Haiek ukatzeko ahotsagoratzen jakin izan balu, haiek ukatuz ere poetaizango litzateke. Zer astakirtena zen Borlinihura! Nola mozorrotu liteke poeta bat? Isilduz?Izan ere, isiltasuna ez baita mozorro bat, isiltasu-

na baizik ez da pentsatu zuen Aghiosek. Bizitzannahi bezain astakirten izan zitekeen bat, bainaez poeta norbere astakirtenkeria kantatzekogauza ez bada.

Soilik esan zuen:— Hendekasilabo batek zenbat silaba dituen

ere ez dakit eta.— Hamaika —esan zuen Borlinik—. Zuk, gre-

koa izanik, jakin behar zenuke. Mozorroekinzabiltza oraindik, ezta?

— Baina zer poeta eta zer poetaondo! —esanzuen Aghiosek barrez, apur bat pozik eta apurbat irainduta—. Begira, ni orain Triestera noa,emaztea eta semea Milanen utzita, premiazkokontu bat daukadalako han.

Ezin zuen ahoa ireki soberako zerbait esangabe. Eta esateko egia bat aurkitu bezain pron-to bota egin zuen, egiazko hitz batek gezurrezkohitz baten lotsa estali ahal izango balu bezala.

— Horrela, diruz kargatuta, bidaia bat egiteaplazer bat dela uste baduzu...!

Eta eskuarekin bularraldeko sakela ukituzuen.

Borlini berriz hasi zen barrez, isilxeago orain,bere txokoan oraindik lo zetzan lagunari mesfi-dati begiratuz.

— Nik ere dirua daramat sakelan eta askogainera. Baina, zuregan arduragabekeria da, etaniregan beharra.

Borlini zinez agresibo jartzen ari zen etaAghios jauna isildu egin zen harriturik. Isiluneaukeran luzeegi baten ondoren, gizon lodikoteaberriro hasi zen mintzatzen baina ziurrago orain-goan. Bere tonu agresiboegiaz damututa agian.

— Pentsa ezazu zer egiten dudan nik falmilia-rengatik, eta gero esango didazu trukean ez aldudan partaide guztiei nitaz ardura daitezeneskatzeko eskubiderik. Mundu honetan izangodira nik adina lan egiten duten gizonak, baina nikbaino gehiago egiten duenik ez. Bidaia hauek ezdira atsedenaldi bat. Ezta?

Aghios jaunari iruditzen zitzaion solaskidehura aurkitu bitartean bidaia benetan atseden-bidaia gertatu zela. Orain, berriz, maite ez zuenpertsona bati behin eta berriz azalpenak emanbehar zizkionean, familiari, areago, maite ez

zuen familia bati atxikita sentitzen zen. Beraz,gezurrik esan gabe arrazoia eman ahal izan zion:

— Ez, inondik ere ez.Ez zen atsegina! Atsedenaz gozatzeko

Paduaraino itxaron beharra zegoen, zenbait orduoraindik.

— Ikus ezazu zenbatekoa den neure gainhartu beharreko erantzukizuna! Sarritan nikneuk bakarrik konpondu behar izan dut kalterenbat. Bakar-bakarrik eta goitik behera! Kalteakbaloratu eta erabakiak hartu. Jakina, zertan nabi-len badakit eta sekula ez didate errietarik eginbehar izan. Gaur, adibidez, Paduara antzeko zer-baitegatik noa. Bezero garrantzitsu batek sutebat izan zuen eta ehun eta hirurogeita hamabostmila lira eskatzen zituen. Milanen peritua bidal-tzea proposatzen zuten, matematikek tenteldu-tako injineru horietakoren bat. Zuzendariari esannion uzteko niri likidazioaz arduratzen eta hitzematen niola guztia ehun eta berrogeita hamarmilarekin kitatuko nuela, eta bezeroaren kon-fiantza galdu gabe. Zuzendariak, ezagutzennauelarik, berehala esan zuen: «Ederki! Saiatugaitezen gu geu, negozio-gizonok, tekniko gogai-

karri horien eskuhartzerik gabe. Zure esku!». Etaalde egin nuen karteran mila lirako ehun etaberrogeita hamar bilete sartu ondoren. Begira.

Eta bularraldeko sakelatik puztutako karterabat atera eta ireki zuen.

— Paduara beranduegi iristen gara txekerikkobratzeko eta horregatik daramatzat horren-beste bilete soinean. Bezeroa, eskudirua ikusita,lasaitu egingo da —eta lodikoteak barre eginzuen haragijalearenak ziruditen hortzak eraku-tsiz— eta gero, nork daki bilete hauetakoren batez ote den aseguru-etxera itzuliko. Txekea,berriz, zaila da zatitzen eta ezingo litzateke zati-ka eskaini.

Kontu horretan Aghios jauna ikuskatzaileare-kin lehiatzeko moduan zegoen.

— Nik ere gustura hartzen ditut familiarenaldeko hainbat erantzukizun. Bularraldeko sake-lan... —une batez zalantzan geratu zen, egiaesateko prest, alegia, hogeita hamar mila lirazeramatzala; baina hobeto pentsatu eta esanzuen— ...berrogeita hamar mila lira daramatzat.

— Eta ez daukazu horrenbeste diru eramate-ko beldurrik?

Aghios jauna haserretu egin zen:— Zuk uste baduzu ehun eta berrogeita

hamar mila lira zaintzeko gauza zarela, ez dakitzergatik ez naizen ni berrogeita hamar mila gor-detzeko gauza izango.

Ikuskatzaileak aurrekoan baino askoz moduatseginagoan egin zuen barre eta mirespenezkobegirada bat erantsi zuen.

— Poeta-esaldia zinez —esan zuen.Aghios jaunak bere buru-estimua losentxatua

sentitzen zuen, baina oraindik zalantzan zegoeniraindua ez sentitzeko arrazoirik ba ote zuen.Poetak idazten daki, eta berak ez zekien, etapoesiak egiten ez zekielarik, bere patua egia fal-tsutzea zen, pareta dagoen lekuan airea ikusteaeta burua haren kontra jotzea. Hobeto Paduarai-no ez iraintzea; zertarako ibili sekula gehiagoikusiko ez zuen gizon hura konbentzitzen?

Eta gainera, bien arteko harremana atsegina-goa bihurtzen ari zen. Ziurrenik, ikuskatzaileakuste zuelako bere burua aski ondo eman zuelaezagutzera eta jada bazuela modu xumeagobatean hitz egiterik. Hasteko, Aghios jaunarendiruagatik arduratu zen:

— Ez ezazu daukazun diru horretaz gehiagohitz egin. Konturatzen naiz ni izan naizela gaiaatera duena. Baina zurekin arriskurik ez zegoelaohartu naiz berehala. Eta hango hura, lo sekodago.

Biak txokoan lo jarraitzen zuen mutiko ileho-ri zurbilari begiratzeko jiratu ziren. Argizarizkopanpina baten gisa, kuxinaren gainean lo zetzanlasai eta, tarteka, trenak baino ez zuen asalda-tzen. Bazirudien bere sudur zuloa besterik ezzela zabaltzen, harik eta aire kantitate handienapasatzen uzteko ahalegina egingo balu bezala.Ilehori garden horien sudurrek hegaltxoak zirudi-ten. Baina gero Aghios jauna asmak jotako berezalditxo batez gogoratu zen, zeinak gaixo daude-nek bezala behar baino ahalegin handiagozsudurra irekitzen baitzuen eta xuxurlatuz esanzuen:

— Ziurrenik, enfisemak jota dago.Une horretan, Aghios jauna bere zalditxo

asmatikoaren oroitzapenak nahigabetuta sentituzen. Gaixotasunean animaliek pertsonen antzhandiagoa hartzen zuten. Hitza besterik ezzitzaien falta, gaixotasunaren oinazea arintzen

duen biraoa. Animalia gaixoak. Zalditxoak sufri-tu egiten zuen eta ez zekien, baina bere arnaso-tsa gizatiarra zen erabat.

Ikuskatzaileak beste puru toskanar bat piztuzuen eta arau hertsi bat betetzeaz lehengoharrokeria ahaztarazteko, losentxa egin zionAghios jaunari:

— Konpainia ederrean gehiago erretzen da.Eta Aghios jaunak ere, losentxari erantzutea-

gatik, erre egin zuen.Ikuskatzailea erretolikekin hasi zen gero, eta

gogaikarria gertatzen zen inondik, baina eske-rrak konponbidea eskura zegoen. Trenak ikara-garrizko zarata egiten zuen eta aski zen entzute-ko ahaleginari uztea ezer ez entzuteko. Hala ere,Aghios jaunak bazekien zertaz ari zen ikuskatzai-lea. Politikaz ari zen eta esaten zuen nahikoazela guztion borondate ona Italia arazo guztieta-tik ateratzeko. Berrogei milioi inguru borondateon. Erabateko adostasuna! Gehiegi zen, kontu-tan izanik, Aghios jaunak (greko sentitzen bai-tzen) maiz ikusi zuela, mahai berean bi italiaraurkitzen zirenean, berehala izaten zutela aldeegiteko gogoa, elkarri ez entzuteagatik. Eta

bera, italiarra ama eta amonaren aldetik, ez alzegoen trenetik saltatzeko irrikaz ikuskatzaileaez ikustearren?

Eta ikuskatzaile jaunak hitz egiten zuen bitar-tean, Aghios jaunak bere amonaren oroitzapenaaztertzeari ekin zion. Zein zurbila zen! Esaldibakarra eta, horixe ere, agian beste norbaitekesana: «Ohea gauza ona da, lo egiten ez bada,atseden hartzen baita». Eta erretratu hits bat,andre lodi, zaharkitu bat, gerria estutzen ziotengona luzeko jai-soineko sinestezinez jantzita.Esaldia ere hitsa zen eta Aghios jaunak ezin zuenerretratua esalditik bereizi, ezta esaldia erretra-tutik ere. Erretratuak hitz egin izan balu bezala.Horregatik zen erretratu hura beste edozeinbaino adierazkorragoa. Gerta zitekeen andrehura berriz pentsatzen jartzea ere.

Ordurako, ikuskatzaile jauna hauteskundeezhitz egitera iritsia zen. Aghios jaunak, hezibidea-gatik, aurrerantz makurtu zen hizlariarenganahurbiltzearren eta argi eta garbi honako esaldiaentzun zuen: «Derrigorrezko botoa». Berehala,bere lekura itzuli zen.

Dena zen derrigorrezkoa bizitza honetan,baita ikuskatzaile jauna entzun beharra ere. Bizi-tza bitan banatuko balitz, batetik derrigorrezkoiharduera eta hitzetan, eta bestetik iniziatibalibreko mugimenduetan, bizitza izena merezizuen bakar hori zein zekena gertatuko litzate-keen bestearen aldean. Aghios jauna irrikazabiatu zen askatasunerantz, baina bazekienegun gutxi barru ase izango zela eta ohiko bizi-tza arruntera itzultzeko gogo bizia izango zuela.Halaxe zen. Esklabotza ez zen patu bat soilik,ohitura ere bazen. Askatasuna ederra zen aska-tzeko unean, berak ikuskatzaile jaunari jaramo-nik egin gabe hitz egiten utzi zionean bezala.

Baina ikuskatzaileak begiratu egin zion eta,berriro ere, atsegina izateagatik, inguratu eginzitzaion esaten ari zena entzuteko:

— Italian nagusi gehiegi dago.Aghios jaunak, berriro ere bere eserlekuan

ondo jarrita, berehala lortu zuen Italian nagusigehiegi zegoela ahaztea. Leihotik begiratu zuen,zoriona opa izatea debekatuta zegoen leku har-tara, eta ideia izugarri bat etorri zitzaion burura:«Munduaren etorkizuna dena hiri bakar bat

bihurtzea da. Agur mendi, agur baso, agur soroeta zelaiak. Eta nola jango du jende horrek guz-tiak? Kimikaren bidez? Zoritxarrekoak!». Ideiaitzel hura bururatu zitzaion hiru baserri ikusizituenean, eta harantzago beste hiru eta aurre-rago bi eta beste lau amaitzeko. Zelai guztiakhartzen zituzten. Ikus zezakeen nola etxe horienguztien artean beste askoz gehiago jarriko zituz-ten, denak errenkan. Argi zegoen mundu osoahiri bihurtzen zenerako, bera, emaztea etasemeak leku gutxi beharko zutela. Bidezkoa alzen halako berekoikeriaz kontsolatzea? Ez al zenhobe ondorengoengatik arduratzea? Aghios jau-nak irribarre egin zuen. Mundua hain ondo anto-latuta zegoenez, zenbait nahigabe ezinezkoakziren.

Ikuskatzaileak Aghios jaunaren arreta eskatuzuen berriro ere eta honako hau entzun zion:

— Laburtuz, neuk nahi nukeena da hiritarrakgobernu bat aukeratu eta berriro ez ezertan sar-tzea. Hori da benetako askatasuna.

Bai. Horixe zen askatasuna! Hogeita bosturte lehenago Aghios jaunak emaztea aukeratuzuen. Hori zoriona, oztopoak gainditu ondoren,

berea deitzera iritsi zenean! Eta ondorioz, nor-mala iruditu zitzaion trukean bera emaztearenaizatea. Erabat zoriontsu sentitu zen. Zein zorion-tsu! Bidaiaren askatasun handian, ordea, pen-tsatu zuen hogeitabost urte lehenago ezkontze-ko beharra sentitu ordez gaizkilearen sena izaneta hilketaren bat egin izan balu, ziur dagoenekoeta amnistien poderioz erabat libre izango zela,bidaiak egiteko libre esaterako.

Bakardadean egindako pentsamendu hura ezzen inondik ere arriskutsua eta Aghios jaunakirribarretsu jarraitu zuen bere burua gaizkilelibre baten itxuraz ikusten. Ziur, ohiturazaleaizanik, kartzelara itzultzeko gogo izugarria edu-kiko zuela, gutxi barru emaztearen babespeangordetzeko eta, batez ere, bere seme burugabehura babestera joateko gogoa izango zuen moduberean; hitz batean, bere kartzelara itzuli nahiizango zuela. Eta gainera, zer aurpegira ziezaio-keen bere emazte maite-maite hari? Langilenekaezina, etxeko gobernatzaile fina, polita, lite-ralki beretzat bizi izan zen. Egia zen apur batgogaitzen zuela (eta Aghios jaunak irribarre eginzuen berriro) berak andre bat ederresten zue-

nean, emazteak berehala haren sudurra edo gor-puzkera kritikatzen hasteak. Eta, gainera, berazen bezala onartzen eta maite zuen, bainasarriegi horren distraitua ez izateko eta arretagehiago jartzeko zirikatzen zuen. Laburbilduz,etengabeko presioa eragiten zitzaion eta bera,orain, bidaian, libre, bere burua osotasuneanikusten saiatzen zen. Onartu behar zuen, halaere, presio hura ez zela ikuskatzaile saltzailehark berarengan ezarri nahi zuena bezain latza...

Eta horretaz ari zela! Ikuskatzailea, ametslauso batean beste ideia politiko batzuen bilabalebil bezala, luzaro leihotik begira geratua zeneta, orain eserlekuan etzanda, arinki zurrungaeginez, lo zegoen.

Hain atsegina gertatu zitzaion ezen, barrezhasi baitzen eta ikuskatzailea ez zen barrearenhotsaz ere mugitu. Hura negozio-gizon galanta!Hain azkarra uste izan eta, ehun eta berrogeitahamar mila lira zeramatzala publikoki aitortuondoren, zurrungaz hasi! Aghios jauna lasaituegin zen, emaztea distrazio batean harrapatzenzuenean bezala. Sermoilari hura bai zela barre-garria! Aghios jaunaren mendekua erabatekoa

izango zen zilegia izan balitzaio diru hura guztialapurtzea. Oso atsegina gertatuko zitzaiokeenehun eta berrogeita hamar mila lira haiekin aldeegitea. Lastima lapurra ez izatea. Eta Aghiosjauna, hura burutzeko inongo asmorik gabe, planbat aztertzen hasi zen: karterara nola iritsi etahandik dirua nola hartuko zuen, eta baita doku-mentuak ere, haiek deusezteko, gizon handi harierabateko lezioa eman behar zitzaion eta. Hainzen erraza! Botoi bakar batek ixten zuen jakaaskatu, eta karterara iritsita, ezarian-ezarian tre-naren mugimenduaz lagunduta, hura atera.

Amesgaizto bat izan balu bezala, txokoanzegoen ilehoria asaldatu egin zen.

Baina zer axola zitzaion, zeren Aghios jaunakez baitzuen sekula plan hura gauzatuko. Pentsa-mendua, hain zuzen, horregatik zuen hain librea:urrun zuelako ezein ekintza egitearen ideia. Pen-tsamendua benetan librea, mamuen arteanmugitzen zenean baizik ez zen libre. Jaka etabotoi haiek uste baino gogorragoak gerta zitez-keen.

Aghios jaunak ilehoria zelatatu zuen, ez bai-tzuen delitua amestu ere egin nahi bestea lozegoen ala ez ziur egon gabe.

Bat-batean, beste pentsamendu batek asal-datu zuen. Paduatik oso hurbil egon behar zutendagoeneko. Eta ikuskatzailea lo gelditzen bazen?Lo jarraitzen bazuen, gaitzerdi, baina esnatu etaVeneziaraino jasan behar bazuen? Beste erreto-lika bat, ez Jainkoarren!

Une hartan, zorionez, begiratzailea iritsi zentxartelak eskatzera.

Ilehoriak berea eman zion eta ikuskatzaileaere esnatu eta berehala galdetu zuen:

— Noiz iritsiko gara Paduara?— Hamar minutu barru —erantzun zuen begi-

ratzaileak.Eskerrak. Erretolikako hamar minutu jasan-

garriak ziren.Baina ikuskatzailea umore txarrez esnatu

zen. Bost minutuz ez zuen hitzik esan. Gero, ado-retsu, altxa egin zen. Ekipajearen saretik maletahartu eta bere ondoan jarri zuen. Leihotik begi-ratu zuen gero, eta Aghios jaunak ere norabidebererantz begiratu zuen, hori baitzen ikuskatzai-

leak egiten uzten zion adiskidetasun-keinu baka-rra. Zerua lainoz estalita zegoen eta arratsekoeguzkiak, ikusezina, haien azpialdea argitzenzuen, eta bazirudien zilar, urre eta berezko argizdistiratzen duen beste metal garden eta ezeza-gunezko geruza arinez osatuta zeudela.

— Euria egingo du —xuxurlatu zuen ikuska-tzaileak umore txarrez.

— Ez du beti euririk egiten zeruak itxura horihartzen duenean, goibel eta beltz, eta azpilduraargitsuz josia —esan zuen Aghios jaunak, ikuska-tzaileak bere umorea berreskura zezan edo,agian, joan zedin, euriak trenean geldiarazi ahalizango balu bezala.

Izan ere, ikuskatzaileak alaiago zirudien.— Eguraldiari igartzen badakizu? —eta estrei-

nakoz Aghios jaunari adeitasunez begiratu zion.— Ez asko —erantzun zion Aghios jaunak

apal—. Baina maiz ikusi dut eguzkiak, alde eginbehar duenean, laino lodien azpian biltzen delahaietan ezkutatu nahiko balu bezala eta gero,jada behar ez dituenean, desagertu egiten dire-la.

Ikuskatzaileak hiru gauza egin zituen batera:aharrausi, irribarre eta zera esan:

— Poeta.Baina poetaren «e» hura haren ahoa bezain

«a» zabala bihurtu zen.Eta ikuskatzailea diosal labur baten ondoren

irten zenean, Aghios jaunak pentsatu zuenbidaia haren ondoriorik behinena poeta izatea-ren aurkikuntza izan zela.

Paduatik Mestrera, hura bai askatasuna! Txo-koan zegoen ilehoriak lo jarraitzen zuen eta,horrela, Aghios jaunak, ikuskatzaileaz bana-tzean, emazteaz banatzean izan zuen askata-sun-sentzazio bera izan zuen. Eta askatasunhura zenbait gogoetatan gauzatu zen. Sorobatean elkarrekin lanean ari ziren gizon bat etaandre bat ikusi zituen. Andre gazte batena zenaurpegi irribarretsua baizik ezin izan zuen ikusi,trenaren abiadak gizonarena ere ikusteko auke-ra eragotzi ziolako. Itsusiak edo ederrak izanzitezkeen, ez zuen axola. Ez zegoen esaterikezkonduta zeuden ala ez. Baina kontua da elka-rrekin egiten zutela lan eta elkar maite zutela;edo, hobeto esanda, jatorriz sexuala zen elkarte

bat osatzen zutelarik, interes partekatuko elkar-te batean amaituko zutela, zeinak honakoak bil-tzen baitzituen: lantzen ari ziren soroa eta etxeurruna, han non lo egingo baitzuten. Hori iruzu-rra! Konturatu gabe, eztiki harrapatuak izangoziren, haien berezko berotasunak bilduak etakateek estaliak. Aghios jauna bidaian egon ezbalitz, soroan kantari zeuden bi haietatik andrea-ren itxurari baino ez zion erreparatuko, gerosenarraren errukiz edo inbidiatan gelditzeko.Bera ere, kateez estalita, ez zen harantzagoikusteko gauza izaten, baina orain, bidaian, altxaegiten zen pertsonaren patuan etxeko abereguztien huraxe bera ikusteraino. Txitoek ezzituzten tratu txarrak hartzen. Oso bestela,gehien komeni zitzaien bazka ematen zitzaien.Kontua zen, une jakin batean, zintzurra moztenzitzaiela.

Eta, beldurgarria izanik ere, bigarren irudipenbatek eman zion Aghios jaunari bere pentsamen-duen bikaintasunaren froga. Mestrera iritsi bainoapur bat lehenago, andre zahar, oso lodi batzegoen orratz-zain. Bazirudien bularraren lodie-rak zutik egotea eragozten ziola. Eta Aghios

jauna sutu egin zen mundu honetan egon daite-keen bidegabekeriarik handiena iruditzenzitzaionagatik. Andrearen bigarren mailakosexu-organoek, munduko landare goxoenek,maizegi amaitzen zuten tortura bihurtzen ezer-tarako balio ez zioten harentzat. Eta Aghiosjauna gogoratu zen, irten baino pixka bat lehe-nago, antzeko zerbait ikusi zuela eta, urrunduz,xuxurlatu zuela: «Norbaitek hilko balu...!». Horrazeinen bikainak bihurtzen ziren haren pentsa-menduak bakardadean.

Mestretik irteteko unean, txokoan zegoen ile-horia mugitzen hasi zen. Lozorro batetik irtengobalitz bezala, nagiak atera zituen eta argi etagarbi esan zuen murmurio batean:

— Zein ederrak diren ametsak! Lastima haiekutzi beharra!

Izugarrizko gertakizuna izan zen Aghios jau-naren bidaian halakorik entzutea ezezagunbatek esana. Tupustean, benetako hurko ezeza-gun baten intimitatean onartzen zuten. Harekinez zegoen erretzen ibili beharrik hurbildu ahalizateko. Zetorren bestean erantzun nahi izanzion bere intimitatetik ere zerbait eskainiz:

— Ni, lo egon gabe ere, amets egiteko gauzanaiz —esan zuen irribarretsu.

— Bai, egia da —esan zuen ilehoriak tristu-raz—, egin liteke. Errealitatea latzegia ez deneaneta ahaztu daitekenean.

Irribarrez begiratu zion Aghios jaunari. Hala-ko hitzei jarraitzen zien irribarre hura bidaiarenezerezean ohikoa baino estuagoa bihurtua zenharremanaren lekuko zen. Dagoeneko estu eza-gutzen zuten elkar. Aghios jauna, begiak ixtenzituenean, errealitatea desagertzen zitzaiongizon zoriontsua zen. Mutila, ordea, ahanzteko loegon behar zuen gizon atsekabetua. Bi patu, edoagian, bi jite.

Aghios jaunak, beste ezer egin behar ez duenbidaztiaren sentimentaltasunak bultzatuta,lagundu nahi izan zion:

— Zuek, gazteok —esan zuen—, sarritangarrantzi gehiegi ematen diezue garrantzirik ezduten gauzei. Begira, lo gehiegi egin nahi ezbaduzu, errealitateari garrantzia kentzeko askida honako hau pentsatzea: non izango ote garagu ehun urte barru? Bakea besterik ez duguizango, eta beraz, erraz aurrera genezake. Gure

inguruan mugitzen diren gauza guztietatik,bagoi hau baino ez da mugituko, Trenbide-sareNazionalak denbora asko behar baitu gauzakbakean uzteko.

Ilehoriak barre egin zuen eta ahots gorazonetsi zuen:

— Bai, horixe, Trenbide-sare Nazionala osoaurreztailea da.

Bere baitara bildu zen gero, beste erantzunbaten bila edo. Baina bere maskorrean ezkutatuzela zirudien, arrotz batekin mintzatzeaz damu-tu balitzaio bezala, eta begirada esanguratsu,herabe eta erregutzaile batez, esan zion Aghiosjaunari:

— Ulertzeko, dena jakin beharko zenuke etahori ez da posible —eta leihatilatik aintzirakolehen ubideei begiratzeari ekin zion.

Aghios jaunak, maiz egiten zuen bezala, bereburuari errieta egin zion:

— Etzazu auzoko lapikoan atzamarrik sar.Baina, bestalde, erakutsi nahi zion mutilari ez

ziola inolako arrangurarik berarekin asaskatunahi ez zuelako, eta berak ere leihotik begiratuzesan zuen:

— Inork esango luke hemen aintzirak lehorra-ri hartzen diola gaina, eta alderantziz da, lehorrada aintzirari erasotzen diona. Begira pitzatutakolautada lohitsu horiek. Ez dira hamar urte urakestaltzen zituela.

Eta luzaro mintzatu zen aintzira eta lehorra-ren arteko mendeetako lehiaz eta kontatu zuenzenbat gastu eta neke zekarren berarekin aintzi-rari iraunarazteak. Horregatik ezin zuen Vene-ziak lehorrarekin lotuko zuen beste zubirik jasan,zeren eta aintziraren hondoan jarritako hesolaorok bestela kanporatuko litzatekeen lokatza bil-tzen baitzuen bere inguruan, eta hori besteeraso bat zen aintzirarentzat.

Aghios jaunaren bidaiari interes berri bateransten zion honek. Aspaldi ezagutzen zuenAghios jaunak hiltzorian zegoen aintziraren isto-rioa, zeina Ravenakoa bezala iraungitzekohurren baitzegoen. Baina emazteak ere baze-kien, berarekin Venezian bizi izan zelako etaberari askotan entzun ziolako. Aurrean zuensolaskideak, aldiz, nahiz eta ziurrenik veneziarraizan, aintzirari buruz ez zekien ezer eta begirik

kendu gabe entzuten zion, aitzaki gisa zera mur-murikatzen zuen bitartean:

— Nik gauza horietaz ez dakit deus ere, egu-nero lanera joan behar izaten dut eta.

Eta Aghios jauna, kontatu, erakutsi eta asma-tu ahal izateko pozak hordituta (ez zen inondikere egia aintzira babesteko hainbeste errekastodesbideratu behar izan zenik), oroitu zen osogutxi ezagutzen zuen pertsona batek poeta deituzuela lehenxeago. Zer gauza eta zenbat pertso-na ezagutzen ziren bidaietan!

Ilehoriak hasperen egin zuen:— Jainkoak daki zer egingo dudan Venezian

gauerdia arte, nire trenaren ordua iritsi bitar-tean.

— Zeu ere gauerdian irtengo zara? —galdetuzuen Aghios jaunak.

— Bai —esan zuen ilehoriak—. Neure kontubatengatik noa Goriziara eta bihar Udinera itzuli-ko naiz.

— Orduan, nahi al duzu trenari elkarrekinitxarotea? Nik San Markosera joan behar dut,ordu erdiko kontua. Nirekin etorri nahi baduzu,gonbidatuta zaude.

Azkeneko adierazpen honek ez zuen zalantzaizpirik uzten. Ilehoriak bistakoa zen esanguraazpimarratu nahiko balu bezala esan zuen:

— Eskertzen dizut zure zintzotasuna, bainaez nizuke enbarazurik egin nahi.

Bazirudien Aghios jauna ondo ezagutzenzuela. Erantzun horrekin kontratu bat sinatuzuen eta Aghios jaunak kontratuen erlijioa zuen.Hitza ematen zuenean lotuta eta estekatuta sen-titzen zen. Gonbidapen hitza eman zuen eta bes-teak ulertu izanaren keinua egin zuen. Ez zego-en atzera egiterik.

Horregatik Aghios jaunak errepikatu eginzion eskaintza. Besteak, hala ere, ez zuen onar-tzen.

Dagoeneko aintziraren erdi-erdian ziren.Urrun, Aghios jaunak ongi baino hobeto ezagu-tzen zituen Muranoko argiak ikusten ziren. Saia-tzeari utzi eta lagun berriari Muranoz eta hangokristalez hitz egin zion.

4. VENEZIA

Geltokitik irten ziren, beren bi ekipajeak gor-dailuan txartel bakar baten truke utzi ondoren.

Aghios jaunak plan jakin bat zuen: bapore-txoarekin Riva del Carbon-era joan eta handik,oinez eta nagiak ateratzeko, San Markosera.Bestalde, bakarrik ibiltzeko moduan ezagutzenzuen Veneziako karrika bakarra zen eta lagunak,Veneziara zetorren bigarren aldia izanik, ez zuengehiegi ezagutzen.

Beraz, baporetxora abiatu ziren. Aghiosjauna txartelak erosteko zorian zegoen, oraindikbere gonbitea erabat onartu ez zuen lagunaatzetik zuela, eta norbaitek deitzen zuela entzunzuen:

— Aghios jauna!Jiratu egin zen. Bortolo zen, Muranoko gondo-

laria. Aghios jaunak estimazio handiz agurtuzuen:

— Zer moduz? Zer egiten duzu hemen oinez-ko gisa? Gondola saldu duzu ala?

Gondolaria, berrogeita hamar bat urtekogizona, luzea eta argala zen, gihar hutsa goitikbehera, eta begi urdin eta bizi bik argitutako aur-pegi zimurra zuen. Maitagarri eta adeitsu agertuzen eta, ezer baino lehen, Aghios jaunaren osa-sunari buruz galdetu zuen, gero Eleonoraandrearenaz eta azkenik semearenari buruz.Orduan, eta ez lehenago, esan zien gondola han-txe zuela, haien esanetara:

— Egingo zenidake ohore? Goazen San Mar-kosera.

Aghios jaunak barre egin eta tratua egin nahiizan zuen. Galdetu zion ea zenbat ordaindubeharko zuen gauerdia arte, bere trenaren orduaarte, gondola eskura izateagatik.

Bortolok ez zuen traturik egin nahi izan. Betizen horrela. Gero, zerbitzua amaituta, ez zenerraza izaten hura pozik uztea. Gondola harkAghios jaunak entzutez ezagutzen zuen diber-tsiozko lokal baten antza zuen: sarrera libreazen, ordaindu, irteeran ordaindu behar zelako.

Baina, beti bezala, Aghios jauna bat etorrizen. Hitz egin baino lehen bazekien besteak zererantzungo zion baina, hala ere, aurretik hitz

egin nahi izan zuen ordaintzeko ordua iristenzenean neurriak hartuta izateko.

Lagun gaztea berarekin joatera gonbidatuzuen eta, Bortolok gidatuta, moilara jaitsi ziren.Bortolok baltsa batera egin zuen salto, gero gon-dola batera eta, azkenik, berea zen hartara. Zuti-tu egin zen, jeneral bat gudu- -zelaian beza-la, eta mugitzeko eta ibai-bazterrera iristekobide egiteko modua bilatu zuen. Ondoan zegoenbati mugitzeko eskatu zion, baina besteak hitzzatarrez ezetz erantzun zion. Azkenean Bortolokzerbait erabaki behar izan zuen eta esan:

— Aghios jaunak ederki ezagutzen du aintzi-ra eta nik ikusia daukat Canonica ibai osoa txa-lupaz txalupa saltari zeharkatzen. Eta zu (etaAghios jaunaren lagun ezezagunarengana jira-tuz) ez dakit zure izena, baina bistakoa da gaz-tea zarela eta erraz egingo duzu salto. Lagundu-ko dizuet.

Ibai-bazterrean lotutako lehen txalupara itzu-li zen, txopan belaunikatu eta bere beso sendoaeskaini zion Aghios jaunari, zeinak baltsara errazsaltatu baitzuen. Lagunak balantzaka jarraituzion. Zailagoa izan zen zeharkatu behar zuten

beste gabarra arina igarotzea. Mutila uretaraerortzeko, eta berarekin Bortolo bera eramate-ko, zorian egon zen. Une txar bat izan zen hura;Bortolo onik atera zen, baina mutikoak min hartuzuen belaunean gabarraren ertza jo baitzuen.

Bortolok ez zekien nola adierazi gertatutako-ak sortzen zion nahigabea. Esaten zuen ez zekie-la txalupak ezagutzen ez zituen pertsona zenik:

— Sentitzen dut, benetan. Badakit zeinenminbera den belaunezurra haustea.

Aghios jaunaren lagun berria bere lekuanegokitu zen eta belauna igurtzitzen zuen.

— Ez da ezer izan —esan zuen marmarka—.Nire errua izan da. Arreta gehiago jarri beharnuen.

Eta zer moduz zegoen galdetzen zion Aghiosjaunari ere, ez zuela hartaz mintzatzea mereziesan zion.

Gondola abiatu egin zen ur gardenetan. Jadadesagertua zen eguzkiaren azken printza ahaz-tuek argitzen zituzten eta opari bat, fereka batziren udazkeneko soro-zelaietan zehar bidaia bategin duenarentzat. Aghios jaunak plazara bide

motxenetik eramateko agindu zion Bortolori.Itzultzean Ubide Nagusitik igaroko ziren.

— Giacomo Aghios deitzen naiz —esan zuenAghios jaunak albokoarengana jiratuz. Ziurrenik,gondolariak mutilaren izena ez jakiteaz lehen-xeago esan zuenak bultzatu zuen aurkezpenhura egitera.

Mutilak Aghiosek luzatzen zion eskua estutueta une batez zalantzan geratu zen. Baina bere-hala azaldu zuen bere zalantzaren arrazoia:

— Hori kasualitatea! Ni ere Giacomo naiz.Giacomo Bacis. Izenak argi erakusten du Friuli-koa naizela. Zu ere bai, ezta?

— Ez, ez! —esan zuen Aghios jaunak etabarre egin zuen gogotik—. Ni zelta baino askozantzinagokoa den arraza batetik nator.

— Grekoa? —galdetu zuen Bacisek liluraz.Aghios jaunak baietz esan zion.— Erosoa da —esan zuen— beste arraza

batekoa izatea. Beti bidaiak egiten ariko bazinabezala. Pentsamendua libreagoa da. Eta gehie-netan ez nator bat italiarren ikuspuntuekin, etaezta grekoen ikuspuntuekin ere. Nire adostasu-na lortu zuen azken grekoa Sokrates izan zen.

— Ni —esan zuen Bacisek— bi hizkuntza etadialekto bat dakizkien friuliar horietako bat naiz.Beraz, ni ere bidaiatzen ari naiz.

Milango geltokiaz geroztik estreinakoz barreegin zuen, barre ugaria, haurrarena bezalakoa,eta berehala hurbildu zuen Aghios jaunarenbihotzera, eta agureak pentsatu zuen: «Zeinargia den nire lagun berri hau. Berehala eta oso-osorik ulertu du bidaztia aparteko pertsonabihurtzen duen teoria, eta nik horren gauza sin-plea egiteko kasik hirurogei urte behar izanditut».

Trenbidearen zubia igarota, begiratu bat eginahal izan zioten Ubide Nagusiari. Arratseko erdi-lunaren apaltasunak hobeto nabarmentzenzituen ur haren eta marmol haien gaineko kolo-re eta lerroak.

Halako batean ibaian sartu ziren, eta han ubi-dearen forma izugarriak murriztu eta itxurakapritxosoen arabera aldatzen ziren, zeinakhaien zentzumenak oraindik askatu ez dituenmelodia ozen baten jarraipena, edo areago inte-grazioa, baitziren. Venezian zinez pentsa daitekeeraikuntza bikain guztiek zatiren bat utzi eta zati

horiek izaki txikiak osatzeko balio izan dutela.Izaki txiki horien arteko antza xehetasunetanegongo litzateke baina erabat desberdinak izan-go lirateke espresioan.

Eta ontasunaren gondola (han zeudelakoAghios jauna, eta berak tristura handi batetikerauzi zuen laguna, eta haientzat pozik arraunegiten zuen gondolaria) ibai ilun, misteriotsuanaurrera zihoan. Batzuetan marmolezko atrakale-ku handi batean zabaltzen zen, besteetan ber-deak gainezka egiten zuen pareten artean estu-tzen, iluntasunean nabariak baitziren harri eta urgazizko giro hartan bizirik zeuden arbolak.

— Zoragarria —xuxurlatu zuen Bacisek.Pozaren pozez, Aghios jauna ez zuen azalak

hartzen. Gure hizkuntzan esan daitekeen modu-rik sutsuenean eskerrik beroenak eman balizkio-te bezala izan zen hura. Eta berak, aldi berean,arbaso piratei diosal adeitsu bat egin zien, berentxalupa txikietan atera baitziren munduan barre-na bitxiak bilatu, etxera eraman eta han guztion-tzat bikain izateko moduan jartzeko. Batek dakinondik etorria zen ibai ilunean ate baten aurreanuraren garaiera erakusten zuen harri zuri hura.

Litekeena zen borroka baten erdian pirata bathari begira geratu izana eta, ibai lasaiko beregela lotiaz gogoratuz, gauza pisu hura karga-tzea, jada bukatuta zegoen etxe batean lerroberri bat marrazteko?

Aghios jaunak Veneziaren historia eta Vene-zia bera oso arinki ezagutzen zituen. Horregatikbihurtzen zituen bere ezagupenak hain errazsentimendu. Beste greko batzuek ere ezjakinta-suna sari bihurtu zuten. Berak jauregi bat edobesteren izena ezagutzen zuen, baina batez erebazekien zein zen ubide txikietako eta UbideNagusiko jauregien arteko desberdintasuna;azken horiek fatxada apainduak, zoragarriakzituzten, nahiz eta batzuk apur bat harroskoakizan inguruko handitasunarekin lehian baleudebezala, eta ostera, alboetako ubideetako jaure-giak karratuak eta osoak eta inguruari egokitutazeuden, hori zen behintzat garrantzitsuena. Ezzuen Venezia ezagutzen, baina teoria bat zuenVeneziari buruz.

Gero ikusi zen Aghios jauna cicerone txarrazela. Noal ibaia ikusteko gogo bizia sortuzitzaion, urte asko baitziren ez zuela hura ikus-

ten, eta ubideetatik pasatzen ziren bitartean, etabaita Saluteren eta San Markosen aurrera iristenziren bitartean ere, ez zion ibai zabal, lasai etaapal hartaz hitz egiteari utzi, zeina bizitza lasaiaketa edertasun-beharrak baino ez baitzuen ondu.

— Goazen ba —proposatu zuen Bacisek aha-peka.

— Ezin da —esan zuen Aghiosek hasperenbatez—. Zortziak dira. Plazan ordu erdi bat gal-duko dugu ziurrenik. Gero, zorioneko Bortolohonekin, gutxienez ordu bete beharko dugu pla-zatik geltokira iristeko eta, amaitzeko, jan ereegin beharko dugu, zeren gauez gure trenean ezbaitugu ezer aurkituko Triestera iritsi arte.

Bestalde, eta barne-barnean, Aghios jaunakonartu behar zuen: ez zitzaion arratsalde hartanNoal ibaia ikustea komeni. Urrutian hain desira-tua, plazatxoaren gainean jarrita eta San Giorgo-rantz begiratuz, zerbait izugarria bihurtzen zen.Desirak eta hura lortzeko ezintasunak edertzenzuten.

Eta dogoen jauregiaren aurrean ere, Aghiosjaunak Venezian zegoen zurezko zubi bakarrazhitz egiten jarraitu zuen, hura ere bere ibaian...

Gero, bera ere ohartu zen ezin ziola Noal ibaiazhitz egiten jarraitu hura sekula ikusi ez eta SanMarkoseko elizari txundituta eta kontzentratutabegira ari zitzaion inori.

Orduan, Aghios jaunak hitz egin zion Vene-ziak bizi izan zuen ordu laurden ikaragarriaz, ezgerra garaian, askoz lehenago baizik, Campani-lea erori zenean. Eta kontatu zion nolako ikarasortu zuten Jauregiaren egoerak, Bibliotekarenlerradurak eta Canonica ibaira ematen dutenpareten eskoramenduak, bendaje haiek izuga-rrizko arriskua baitziren eta baita haginekoarenabezalako oinaze bat.

Aghios jaunak proposatu zion Bacisi, elizarenaurrean gera zedin berak salto batean Merceriekalean bere egitekoa betetzen zuen bitartean.Eta, abiatuz, Aghios jaunak benetan pentsatuzuen: «Hobeto ikusiko du Venezia bakarrik uztenbadut. Nik, poeta honek, ez dakit neure inpresio-ak adierazteko balio duen ezer esaten. Historiazezer ez dakit, estiloak ez ditut ezagutzen,beraz...». Eta konturatu egin zen nahikoa zelapertsona bakar baten konpainia luzea bidaiarenaskatasun handia zapuzteko. Ba al zegoen eza-

gutzen ez ziren gauzei buruz hitz egin beharrabaino askatasun kaskarragorik? Eta gero pentsa-tu zuen: «Ez al litzateke hobe izango lagunberriagandik banatzea?». Mingarria gertatukozitzaion, berak bat-bateko estimua sentitzenzuen gizona baitzen. Eta zalantza uxatu zuenpentsatuz beretzat hobe zela ezagutzen zuennorbaitekin igarotzea gaua. Bularraldeko sakelaukitu zuen.

Meuli jauna, berrogeita hamar bat urtekogizona zen; oraindik ilehoria, baina burusoil, lodieta konkortua. Dendan zegoen saltzaile batekineguneko balantzearen antzeko zerbait egiten.Paper txiki batean idatzitako oharrak aztertzenzituen, saltzaileak belusezko kutxa batean bri-liante solteak kontatzen zituen bitartean.

Aghios jauna sartzen ikustean, ez zion lanariutzi eta, papertxoari eta saltzaileari begirikkendu gabe, galdetu zion:

— Nolatan zu hemendik?Aghios jaunak emazteak agindutako manda-

tuaren berri eman zion. Ehun mila baino gehia-goko negozio bat zekarkion, baina ez zirudien

horrek Meuli hunkitzen zuenik. Areago, babesle-jite bat hartuz esan zuen:

— Pozik nago perlazko lepoko hori beste inoriagindu ez izanagatik. Horretan geratzen garaberaz. Zure emaztearen adiskidearentzat perlaz-ko lepokoa gordeko dut eta kito; dena esandadago —eta gero—. Venezian geldituko al zara?

Aghiosek gauerdian irten behar zuela eran-tzun zion.

— Merkantzi trenean? —esan zuen Meulikharrituta.

— Ezin zen besterik egin. Veneziara arratsal-deko zortzietan iritsi naiz eta Triesterako trenazkarra seietan irten da. Triesten goizean goizegon beharra daukat.

Meulik barrez begiratu zion. Aghios horrenpertsona motela iruditzen zitzaion ezen, bitxiairuditzen baitzitzaion azkar ibili behar zuelaentzutea.

Aghios jauna Meuli ohi baino konkortuago etazurbilago topatu izanaren irudipenarekin aterazen dendatik. «Gaixorik ote zegoen? Dirua egi-ten hain okupatuta zegoenez, konturatu gabe hilzitekeen».

Heriotza bizitzaren ezinbesteko premisa daeta Meuli bezalako jendearena ez zegoen zertangehiegi dolutu beharrik. Kontua ez zen Aghiosekheriotza opa zionik, batez ere Meulik utzitakolekua beste Meuli batek beteko zuelako; baina,egia esan, ez zegoen Meuli hori gehiegi deitora-tuko zuen inor. Arreba pobre bat edo beste uztenzituen eta haren heriotzarekin azkenean aberas-tu egingo ziren.

Meuli eskola-lagun izan zuen Triesten. Gero,munduan zeharreko bizitza abenturazale batiekin zion. Ez zuen hari buruz gehiegi hitz egiteamaite, baina esaten zen Jamaikan esklabo-tratu-lari ere izan zela. Dena den, Triestera sosik gabeeta zarpailtsu itzuli zen. Baina beste zerbaitzekarren berarekin: zazpi hizkuntzatan mintza-tzen zen, bat bera ere idazten ez zekien arren.Aghios jaunak bazekien ingelesez hitz egiten etaharrituta gelditu zen bezero batekin hizkuntzahartan hitz egiten entzun zion batean. Hitzakaho anglosaxoniar batetik aterako balira bezalaahoskatzen zuen. Litekeena zen agurtzeko etainor korapilatzeko behar zituen hitz apurrak bes-terik ez ezagutzea, baina hala ere zoragarria

gertatzen zitzaion Aghios jaunari, hainbesteurtetan ingelesa ikasten eman ondoren ahoa ire-kitzen zuen bakoitzean inork ez baitzion uler-tzen.

Pirata berriak, bere etxea apaintzeko harribat ekarri beharrean, hura eraikitzeko zazpi hiz-kuntza ekarri zituen. Baina horretarako beha-rrezkoa zen zazpi hizkuntza haiei etekina atera-tzeko modua aurkitzea, idazten ere jakitea eska-tuko ez zioten leku batean. Eta txori harraparia-ren begiz, Meulik munduko punturik internazio-nalena aurkitu zuen: San Markos plaza. Hanlehorreratu behar zuen. Baina ez zen erraza,itxura harekin eta sakelan sosik ere ez zuela. Etahorretan esku hartu zuen Aghios jaunak, bizitzaberoagoa egiten zioten ekintza horietako bate-kin: Meuliri jantzi batzuk, zapatak eta barrukoarropa oparitu eta sakelan dirua jarri zion.

Urteak igaro ziren eta Meulik gora egin zuen,arrotzekin hizkuntza bakoitzeko ehun bat hitzerabiliz eta haiei hasieran farfailak eta gero bri-lianteak salduz. Behin batean, Aghios jaunakbihotza emaztearekiko eskerronez beteta senti-tu zuen. Noizean behin gertatzen zitzaion. Irudi-

tzen zitzaion hartaz gutxi arduratu izan zela,emaztea, aldiz, beragatik etengabe arduratzenzenean. Baina, halako hartan, menturak sakelanohikoa baino diru gehiago eduki zezan nahi izanzuen eta perlazko lepoko bat oparitzea erabakizuen. Aghios jaunak gauza haietaz ez zekiendeus ere baina ideia bikain bat izan zuen: Meuliadiskide zaharra zuen eta hainbeste zor zionezen, hartaz fio ahal izango baitzen. Erosketazarduratzeko eskatu zion eta bitxia iritsi zeneanzalantza izpirik gabe emazteari eman zion. Eleo-nora andreak oparia eskertu zuen baina, aldiberean, prezioa jakin nahi izan zuen eta bereha-la Meulik iruzur egin ziola oihu egin zuen. Perlaz-ko lepoko hura neurri guztietako maspilez josiazegoen.

Aghios jauna haserretu eta Veneziara joanzen korrika. Dirua erraz berreskuratu zuen bainahura ez zitzaion aski eta Meuliren azalpenak nahizituen. Hark azkenean, eta halako tristura batez,esan zion bitxiak ez zirela gutunez erosten. Per-len kasuan bereziki pisu eta neurriak ematea ezzela nahikoa. Halako agindu bat jasoz gero, bitxi-saltzaile zahar baten bihotzak onartu egin behar

zuela Probidentziak eskaintzen zion opari berezihori.

Kontu hura erabat konponduta egon arte, ezzen hitz egin Aghios jaunak egin zion antzinakomesede hartaz. Baina, behin batean, Meuliharrotu egin zen kontu hura bertan beherauztean izan zuen jokabide zintzoaz. Aghios jau-nak ezin izan zuen halakorik isilik jasan eta oroi-tarazi egin zion Meuliri Venezian haren harrapa-kina jasotzeko lurreratzea posible egin zionmesedea. Meulik begiak bildu zituen, behinolakogaraien iluntasunean ikusteko ahalegin handiaegitera behartu nahi balie bezala. Gogoratu etairribarrez esan zion:

— Orduan, mesede horri zor diot eskaintzenzenidan begirunea? Mundu honetan ez dagobabestua izatea baino gauza hobeagorik.

Aghios jaunari izugarri gustatu zitzaion azal-pen zorrotz hura eta esker txarreko lagunarenadiskidetasuna gorde zuen. Bistakoa zen, bede-ren hizkuntza batean, bazekiela gauza egokiakesaten. Baina harekin traturen bat egin beharizan zuen hurrengoan, begiak zabalik izanzituen. Horrela bien artean dena argi geratu zen

eta haien adiskidetasuna ez zen gertaera tamal-garri harengatik lausotu.

Bacis oraindik plazaren erdian zegoen lilura-tuta begira, Aghios harengana iritsi zenean.

— Orain —proposatu zuen—, geure gondolansartu eta txango eder bat egingo dugu geltoki-raino.

Abiatu ziren. Bazegoen Veneziako historianAghiosek zehazki ezagutzen zuen gauza bat:dogoen jauregiaren sutea eta haren data. Baina,berehala berregin al zuten? Plazatxora bideanAghiosek pentsatu zuen: «Nahikoa informatutanagoen ala ez ikusi beharko dut». Eraikuntzazoragarri haren aurrean, festa haren aurrean,inork ez baitzuen pentsatzen ziegen eta estoldentristura ere gordetzen zuela, Aghios jaunakleihoen arteko eta baita erdiko balkoiaren artekoforma desberdintasunaz ohartarazi zuen Bacis.Alderik bikainena suteak ukitu ez zuen hura zen.Berriro eraiki zutenean dirua aurreztu nahi izanzuten ala zerbait berria asmatu nahi izan zuten?Egiatan ez ziren forma desberdintasun huraezkutatzen saiatu, eraikuntza berriaren antola-ketan nabarmena baitzen. Zein maite zuen

Aghios jaunak Venezia bikaina eta Venezia apalaezkontzen zituen jauregi hura! Horra hor indarnatural baten eraginak, suak, osatu zuen lana.Eta Italiako ministro batek jauregia sutearenaurreko itxura berarekin berregitea proposatuzuen, baina jauregiaren ondoan haziak zirenekuko egin zioten. Egun, Venezian edo beste non-baiten suterik egongo balitz, antzinako diseinurajotzea beste erremediorik ez litzateke egongo,kanpandorrearekin egin zen bezala. Bainalehen? Garai batean suteak antzinako plantarialdaketak egiteko aukera bat baizik ezin zuenizan, zeina berriro asmatua izateko bezain bizirikbaitzegoen.

Makiladun gizonak lagunduta igo ziren gon-dolara. Hura Veneziako ibilbide guztietan egotenzen laguntzeko prest. Aghios jaun baldarrakasko eskertu zuen laguntza eta eskupeko bateman zion irribarrez hain adeitsu izan zen gizo-nari. Behin Bacisen ondoan eserita, esan zion:

— Makiladun gizona benetan beharrezkoa daVenezian eta, Veneziako beste gauza asko beza-la, hutsala iruditzen zaio ezagutzen ez duenari.

Igarotzen ziren heinean, Aghios jaunak eza-gutzen zituen jauregien izenak esaten zituen.Sarritan zuzendu zion Bortolok, goitik solasaldia-ri adi baitzihoan, gondolan haiekin eserita bale-go bezala. Arraun bakarreko gondola da munduhonetako garraiabiderik motelena, zeren gondo-lariaren indarraren zati bat geldiaraztean gal-tzen baita eta, ondorioz, oso mantso ibiltzen da,ez museo batean baino azkarrago.

Aghios jaunari ez zitzaion axola izan —gondo-lariaren zuzenketak zirela eta— ez horren jakin-tsu azaltzea. Arima barruan beste altxor batzukzituen eta ez zuen haietaz mintzatzeko beharrasentitzen. Ubide Nagusiaren isiltasunean, gauilun hura ariman ezabagaitz irarria geratukozitzaion, zeinak oraindik distiratzen zuten hain-bat gauza ikusteko argi nahikoa baitzuen. Eta,guztien erdian, ontasunaren txalupa hark eredistiratzen zuen: Bortolo gazte eta sendo hura,txopan tente, eta alboan mutiko hura, zeinariordu erdiz nahigabe handi hura arindu ahal izanbaitzion. Ez hori baino askoz gehiago, izan erelehenxeago Bacisek negar-zotina zirudien has-peren bat igorri baitzuen. Aghios dardarka jarri

zen oinaze-zantzu haren aurrean. Une batezzalantzan geratu zen kontsolamendu-hitzen batesan ala ez, baina gero isiltzea nahiago izanzuen. Ez zegoen muturra sartu beharrik.

Orain Bacis gondolan etzanda zegoen, lehen-xeago bagoiko txokoan egon zen bezala. Luzaroisilik geratu zen. Eta luzaro pentsatua beharzuen hitzaldi batekin harritu eta hunkitu zuenAghios jauna:

— Ni ez naiz zuk, jauna, merezi duzun lagu-na. Gaurkoa nire bizitzako egunik zoritxarrekoe-na da eta ez dut sekula ere ahaztuko zu, zeurezintzotasunarekin, jasangarriagoa egiten saiatuzarela. Zuk esku hartu izan ez bazenu, ni oraingeltoki goibel hartan gora eta behera ibiliko nin-tzen.

— Eh! Geltokia ez da hain tristea! —esanzuen Bortolok umore onez—. Nora joan jakinbehar! Badago taberna bat sekulako ardoa...

Eta, arrauna utziz, eskuineko eskua ezpaine-tara eraman eta muin egin zion.

Mutikoak ez zuen erantzun. Aghios jauna ereisildu egin zen, nahiz eta nahigabetu egiten zion

hitz batekin ere ezin saritzea Bortolok haiek alai-tzearren egin zuen ahalegina.

— Ikusiko duzu —bururatu zitzaion—, egunikgoibelenari beste alaiago batzuk jarraitzen diote.

— Ez da posible —esan zuen Bacisek biziki.— Gazteek beti uste dute azkenera iritsiak

direla —bota zuen Bortolok—. Mundua mundudenetik, adin horrekin egunean behin erortzenda.

Hitz horiek aurrekoak baino hobeak izanziren. Irribarre batekin Aghios jauna gondolaria-rengana jiratu zen:

— Bada, gondolarien artean suizidioak urriakdira oso, baita gazteak zaretenean ere.

Gondolariak apur bat pentsatu zuen erantzunbaino lehen, eta aurrerantz makurtu zen arrau-nari kolpe indartsu bat emateko. Gero, berrirozutituz, esan zuen:

— Egia da, bai.Berriro aurrerantz makurtu zen, mantso eta

pentsakor. Eta, arraun eginez:— Gu, pobreok, hain ohituta gaudenez geure

bizitza aurrera ateratzen, ez dugu nolanahigaldu nahi izaten.

Indarrez, baina ahapetik, gondolariak ezentzuteko edo, Bacisek, Aghios jaunaren belarri-ra inguratuz, esan zuen:

— Ni ere pobrea naiz baina nire oinazea han-diegia da eta orain ez dakit zer egin aurrera ate-ratzea horrenbeste kostatu zaidan bizitza horre-kin.

Oinaze sumindua antzematen zen hitz haie-tan. Aghiosek ez zuen baina oinaze hartan pen-tsatu, ikaratuta bere buruan baizik. Ongi eginzuen halako lagun bat bere gain hartzen zeinakedozein unetan hantxe bertan bere buruaz besteegin baitzezakeen. Askoz atseginagoa gertatuizango zitzaion emaztea lagun izan balu.

Berak ere ahapeka eta larritasunez esan zionBacisi:

— Espero dut nirekin zauden bitartean ezduzula zeure bizitzaren kontrako ezer egingo.

— Ez, lasai egon —ziurtatu zuen Bacisek—.Bihar Udinen egongo naizela agindu dut etabihar Udinen izango naiz, bai horixe. Gainera...nik ez dut hiltzeko gogorik. Hasteko, itxaropenadaukadalako oraindik. Oso atsegina izan zaranirekin eta dena kontatuko dizut bakarrik geldi-

tzen garenean. Begira, maiteminduta nago etamaitasun hori traizionatu dut. Orain desagertzealotsagabekeria izango litzateke. Dena kontatukodizut. Neure sekretua zuri kontatuz, ez dut inorleku txarrean uzten. Biharko zuk nire izena etagora-behera guztiak ahaztuta izango dituzu.

Aghios jaunak ez zuen ezer esan. Bazekienbidaiez gauza gutxi oroitzen zela. Aurpegiak iga-rotzen dira eta memoriaren txoko batean naha-sita pilatzen dira; kolektibo, nazio, sexu bihur-tzen dira baina sekula ez gizabanako. Ametsbatean bezala gertatzen zen: gau ilunean mag-nesio-txinpart batek gauzak eta pertsonak mur-gilaraziko balitu bezala da eta horregatik oso zailegiten da hartaz oroitzea. Bagoi batean hitz egi-ten da eta esaten den guztiak teoria lauso batengustua dauka beste edozein bagoiaren antzekoaden bagoi haren barruan eta bagoi harekin zeri-kusirik ez duen paisaia batetik igaroz. Halaxezen: hogei urte lehenago bera zihoan baporetikneskatxa batek bere burua bota zuen gauez;bera lo zegoen eta neskatxa hura ez zuen seku-la ikusi. Baina, hain zuzen, bapore hartan zihoa-lako, berak ez zuen sekula neskatxa haren izena

ahaztu. Irudikatzen zuen nola, uretara eroriondoren eta agian artean hondoratu gabe, ikusi-ko zuen argitutako baporea urruntzen, gaua etaheriotza gainera abailtzen zitzaizkion bitartean.Goizean ikerketa bat egin zen baporean, etaberak totelka erantzun zuen, errudun sentitzenzelako: bera lo zegoela, agian neskatxak bereoharkabetasunaz damuturik eta bizitzari ukoegin baino lehen, laguntza eskatu zuen etaberak lagun ziezaiokeen. Baina hori zen heriotza,mentura berezi eta garrantzitsua. Beste guztiaahaztua zuen. Jakina, bere gogoetak salbu:andre eder, zakur, katu eta baita pertsoneiburuzkoak ere. Baina ez aurpegikerak. Zailazitzaion (gutxienez berari) aurpegiaren ezaugarribat gogoratzea eta oso erraza, berriz, espresiobat gogoratzea.

Bacisek, berriz ere, begiak itxiak zituen etakuxinen gainean zetzan. Oinazearen oroitzapenbiziegiak Veneziatik urruntzen zuen.

Aghios jaunak lasai utzi eta bere gogoetetaraitzuli zen. Maiteminduta egon zen eta traizioegin zuen harako hark. Hitz haietan gizonen etaandreen menturaren sintesia zegoen zinez eta

Aghios jaunari iruditu zitzaion berriro zegoelaabiada handian zihoan tren batetik gizonen etaandreen patuari begiratu eta pertsonek elkarrenberdina duten aldea besterik ez ikusteko egoe-ran.

Aintziraren isiltasun handian, gondola hartanbilduta zegoen bizitza besterik ez zuen ikusten.Eta nolabait ez zen bizitza bera, baizik eta haribegira zegoen begia. Hala ere, Aghios jaunakplaneta osoan bizitza-eza irudikatu ahal izanzuen, nahiz eta granitozko jauregien aurretikigaro, non ez baitzen ziurra bizitzarik egotea.Egun batzuk lehenago, egunkari batean irakurrizuen lurra jada bizitzeko egokia zenean, txiripabatez beste planeta bateko bizitzaz kutsatuomen zela. Horrela dena uler zitekeen: honabehera iritsitako zomorro txikiek maitatzeari etatraizionatzeari ekin zioten eta dena hartu zuten,itsasoa eta lurra, maila guztietan hedatu etamaitatzen eta traizionatzen jarraitzeko.

— Adi nengoen arraunarekin zaratarik ez egi-teko eta inor ez esnatzeko —esan zuen Bortolok,gogorra baitzitzaion horren luzaro isilik egotea.

Jakina! Ez zegoen aintzira isilik igaro eta, aldiberean, hura ahazteko eskubiderik. Pesaro jau-regiaren aurretik igarotzen ari ziren, artearieskainitako harri karratuzko tenplu ospela, etaAghios jaunak Umberto Veruda, Triesteko pinto-re handia, aipatu zuen ozen, haren maisu-lanahan baitzegoen.

Bacisek une batez begiak ireki zituen bainaberehala itxi zituen berriro. Aghios jauna, ordea,oroitzapen hark berpiztu egin zuen. Aintziraveneziako biztanle guztiena zen eta baita bereaere. Zulo hartatik igaroz mundu handira iristenziren.

Horren goian sentitzen zelarik, zergatik erorizen bat-batean Meuli, zazpi hizkuntzetako gizo-na, berriro gogoratzeko bezain baxu? Agian,inguruan zituzten gauza ederren erdian ordura-ko hunki ezina zirudien alboko laguna apur batarintzeko gogoa izan zen. Eta izenik eman gabe,Meulirekin izandako gora-behera kontatu zion,alegia, egin zion mesedearen kontu hura etahark nola ordaindu zion.

— Baietz asmatu —esan zuen Bortolok— norden lotsagabe hori...

Eta beste bitxi-saltzaile baten izena esanzuen. Aghios kexatu egin zen baina Bortolokjarraitu zuen:

— Ederki ezagutzen dut! Horrelakoak egitekopertsona aproposa da hori.

— Baina ezinezkoa da bera izatea, Triestekoaez bada —esan zuen Aghiosek gogaituta. Inondikez zuen nahi izango halako iraina uztea UbideNagusian barna egindako bidaiaren arrasto gisa.

— Corfukoa da baina. Oraindik okerrago —bota zuen Bortolok.

Aghiosek barre egin zuen horrenbesteko ino-zotasunaren aurrean, horixe baitzen eskupekoahanditzearren lan egin eta, aldi berean, hitz egi-ten zuen pertsonak erakusten zuena.

— Eta halako batekin oraindik hitz egitenduzu? —galdetu zuen Bortolok biziki.

— Jakina! Eta pozik! Oso bitxi-saltzaile onada; oso gauza ederrak ditu eta nik neure adiski-de guztiei gomendatzen diet, beti ere erne ibil-tzeko ohartaraziz.

— Irendutako adiskide asko izango dituzu —esan zuen Bortolok, eta arrauna ubidearen hon-

doraino sartu zuen, gondolari bultzada eder batemanez.

Aghiosek barre egin zuen gogoz. Gero Bacisiazaldu zion nola liluratu zuen Meuliren filosofiaeder eta lasaiak.

— Aurkikuntza ederra da mesede bati eteki-na ateratzearen hori —eta barre egin zuen—.Ematen dut, eta gero, berriro ematen dut, pausubati beste batek jarraitzen baitio.

— Gizon bikaina zara zu —esan zuen Bacisekahots sakon batez.

Ez zituen begiak berriro itxi, baina gogoetasakonetan murgilduta zirudien. Aghios jaunakikusarazi zion Labia jauregia apaltasun gehiegizUbide Nagusian alde batera gelditzen zela etaazaldu zion, kondaira batek zioela, hura ingura-tzen zuen ibaiaren sakonean, oturuntza bakoi-tzaren ondoren botatzen zuten urrezko ontzite-ria asko zegoela, baina Bacisek distraituta begi-ratu bat baino ez zion eman.

Lehorreratzean, Aghiosek Bortolori zorra zen-batekoa zen galdetu zion. Bortolok hori jaunareneskuzabaltasunaren gain uzten zuela esan zion.

Aghios jaunak eskuzabala izateko ahal zuen guz-tia egin zuenean, Bortolok esan zuen:

— Ondo da baina, ez duzu pentsatu orduhauetan bakar-bakarrik itzuli behar dudala Mura-nora. Horregatik, zer edo zer gehiago merezikodut, ezta?

Eta ikusita Aghios jaunari kontuak ez ziolabihotza gehiegi biguntzen, Bortolok esan zuen:

— Noal ibaitik pasa eta telegrama jarrikodizut. Ez nekien hain polita zenik. Horrela lehen-dabizikoz ikusiko dut.

Hori gustatu egin zitzaion Aghios jaunari etaeskuzabalago izatera bultzatu zuen.

5. VENEZIAKO GELTOKIAN

Geltokia huts samar zegoen. Jantokiko hirumahaietan jendea zegoen eta bidaiarik eginbehar ez zuen jendea zirudien, ez zuten ekipaje-rik eta. Andrerik ez. Diru-kutxaren atzean batbesterik ez, eta hura zaharra.

Bestalde, Aghios jauna Bacisen kontuakentzuteko irrikaz zegoen eta iharduera negatibobat hartzen saiatzen zen: alegia, kontu horiekesateko pizgarri gisa hartuak izan zitezkeen kei-nurik egitea edo hitzik esatea bere buruari era-gozten. Ez zegoen ingurura begira denbora gal-tzen ibiltzerik. Aghios jauna ez zen bidaian bale-go bezala sentitzen, etxean balego bezala baizik.Mutikoak besterik egitea pentsatu izan balu ere,hark ez zuen bestela jokatzera bultzatuko. Baciseta haren trajediari hainbat gauza sakrifikatuondorengo beste sakrifizio bat zen hura. Bainaezin zuen hanka sartzerik egin, zeren eta bidaie-tan egindako hanka sartzeak konponezinak bai-tira. Gure laguntza jaso duten pertsona horiek ez

ditugu berriro ikusten eta ez dago atzera kon-pontzerik.

Kamareroarekin unetxo bat galdu zuten.Aghios jaunak haragi hotza eta ardoa eskatuzituen. Denbora zuten aurretik zeren, gondolagauerdia arte hitz hartuta bazuten ere, Bortolokbere zamatik hamaiketarako libratzeko moduakegin baitzituen. Aghios jaunak eskaini zizkion ogieta haragi zatia onartu zituen Bacisek, bainamokadu batzuk besterik ez zituen jan eta horiAghios jaunaren setaren indarrez. Aitzitik, baso-kada ardo ugari hustu zituen ia oharkabean, ber-baldian zehar puntuazio-zeinuak bailiran. Imita-zioz, eta oharkabean halaber, asko edan zuenAghios jaunak ere.

Ez zegoen Aghiosek hitzik galtzeko arriskurik.Hitz- -andana bat etorri zitzaion gainera. Hasie-ratik, hitzek gainezka egin zuten, eztarrian den-bora luzeegiz gordeta egon balira bezala.

— Gondolan kontatu nahi nizun jada. Bainagondolaria zegoen han. Jainkoarren! Huraxe baigizon jasangaitza! Enbarazu baizik ez zuen egi-ten, atsegina zelakoan eta horrela eskupekoa

handiagoa izan zedin. Hura ohartu gabe altxa,inguratu eta uretara botatzeko gogoa eman dit.

Aghios jauna, arreta biziz, begira zuen etaestreinakoz horren argi ikusten zuen aurpegiaaztertzen ari zen. Nerabe baten aurpegia zenhura, eta hark erakusten zuen haserre bizialekuz kanpo gertatzen zen: begiak distiraraztenzizkion, begi urdin, handi, eta ondo marraztuak,eta osasuntsuak, odol eta behazun arrastorikgabeko kornea orbangabeak erakusten zuenez.Ilea, horia eta orraztu gabea, gorriztatu egitenzitzaion argi haren pean eta bekokian noizeanbehin eskuaz kendu behar zuen xerlo bat eror-tzen zitzaion. Ezpain gainean bilo leuna zuen etaharrigarri gertatzen zen beltzez jantzita, ondolisatutako janzkia eta alkandora zuria zeramanpertsona batek egunetan egin gabeko bizarraeramatea, kontatzen ari zitzaion trajediaren zan-tzua agian.

Aghios jaunak Bortoloren alde egin nahi izanzuen:

— Gizajoa! Ahal duena egin du.

Bacis, hura onartu baino lehen, une batezpentsakor gelditu zen. Gero, Aghios jaunak arra-zoi zuela onartu eta xuxurlatu zuen:

— Egia da; mundu honetan bakoitzak eginbehar duena egiten du. Horrela egin izan banu,orain ez nintzen honen zorigaiztoko izango.

«Ezta ni ere» pentsatu zuen Aghios jaunaketa, azpimarratzeko, baso bat ardo eztarriratuzuen. Ondoren, ez zitzaion hain erraz gertatuAghios jaunari Bacisen kontaketa hitzez hitzharrapatzea. Bacisek ingurukoek entzun ez zeza-ten ahotsa jaitsi behar zuen. Gero, denbora pasaeta gela erabat hustu zen. Arrotza, barra atzeanzegoen andre zaharra besterik ez zen gelditzen,eta hura urrun. Orduan, Bacisek pixkanaka-pix-kanaka ahotsa gehiegi goratu zuen, eta okerra-go izan zen. Aghios jaunarena bezalako tinpanozahar batek, jakina, ez ditu soinu arinak aditzen.Baina, aldi berean, ez dago garrasia aztertu etabereizteko prestatuta. Gorreriak, ordea, ez zueneragotzi azalpenaren eragina. Garrasiak zeinnegarrak beren eragina galdu dezakete lagun-tzen dien hitza egokia ez bada.

Baina, oro har, kontaketa ulertu zuen. Ez zenistorio korapilatsuegia. Bacis, Friulin jaiotakomilandar bat zen. Hamazazpi urte zitueneanamaren lehengusu batek deitu zion KarniakoTorlanora joan zedin eta baserria aurrera atera-tzen lagun ziezaion. Lehengusu horrek alababakarra zuen, Berta, eta hasiera-hasieratikberak ere ulertu zuen, inork adierazi gabe, hare-kin ezkondu eta gobernatzen zuen jabetza oinor-detzan hartuko zuela. Mutilak ez zuen neskamaite. Areago, ezinikusi izugarria zion neskarenizaera larderiatsu eta harroari, baina bihotzgazte askotan hain indartsua den interesak bul-tzatuta, baserria eta neska maitasun berarekinmaite zituen.

— Ziurrenik haren fisikoa ez zenuen gustuko—esan zuen bizitzaz horrenbeste zekien Aghiosjaunak—. Emazte bat gustuko ez dugunean, ziurizaera desatsegina duela.

— Litekeena da —esan zuen Bacisek, berepentsamenduaren haria eteten zuen ideia horre-kin amaitzeko premiaz.

Baina, hala ere, ez zuen aurrera egiten asma-tzen oinak trabatu eta ibiltzea galarazten zionoztopo hura gainditu gabe.

— Anarekin maitemindu baino lehen, besteneska batekin maitemindu nintzen...

— Nor da Ana? —eten zion Aghios jaunak.— Bertaren aitaren iloba da. Hark ireki zizki-

dan begiak eta ohartarazi ninduen Bertarekinezin nintzela ezkondu, ez nuela maite konturatubaino lehen. Baina, hain zuzen, bere izaeragatikez nuen Berta maite. Ana baino lehen beste batmaite izan nuen, ez dakit noiz, neure lehen haur-tzaroaren garaian agian, baina badakit bestehori ere ahula zela, ahula, ezti-eztia, babes-beharra eta negarrari borrokari baino emana-goa.

— Fin-fina, hitz batean —esan zuen Aghiosjaunak, gustu berberak izan zituelarik ederkiulertzen baitzion.

Ahaztu egiten zitzaion Aghios jaunari berelehen asmoari setati eustea eta, ondorioz, Baci-sen kontaketa eteteko arriskua zuen.

— Fin-fina. Bai, fina ere bai —esan zuen Baci-sek amore emanez. Aghios jaunak, asmatu iza-nagatik pozik, hasperen egin zuen.

Mutilak sarritan ikusten zuen Ana emazte-gaiaren alboan, baina ez zen berehalakoan mai-temindu. Neskatxa bat zen, hamalau urteko nes-katxa bat. Bazuen, hala ere, heldutasunarenzantzurik: ahaide aberatsekiko erabateko otzan-tasuna, zentzuzko pertsona baten kalkulua baili-tzan. Baina hamabost urterekin otzantasun huraare helduago bihurtu zen. Alegia, tristuraz beteeta mingarri bihurtu zen, berehala itoaraztenzituen asaldatzeen eraginez. Hala ere, ez zituenahaideak ez konturatzeko bezain azkar itoarazieta horregatik gorrotatzen zuten. Gero eta apal-go janzten zen, baina soinekorik zarpailenak erebeste gauza bat zirudien haren gorputzean jarri-ta.

Aghios jauna nahikoa edanda zegoen jadaniketa ia egun osoan zehar gozatu zuen askatasu-nari eusteko gauza sentitu zen, baita horrensolaskide sutsuaren aurrean ere.

Asko maitatu eta desiratu duenaren espe-rientziarekin eta, aldi berean, agurearen hitz

bareekin, bizitzari lapurtu dizkion elementuekinlaborategian itxi den gizon objektiboa bailitzan,zera esan zuen:

— Maite den emazteak gainean daramatzansoineko zarpailak haren luzapena gertatzen dira.Metal-pusketatxo bat surtara botatzea bezalada. Gori jartzen denean, sugarra bera baino argidistiratsuagoa igortzen du. Baina badago des-berdintasunik. Denek ikusten dute argia, bainaez zarpail horien edertasuna. Desberdintasunbat eta ez nolanahikoa!

Bacisek baso bat ardo eztarriratu zuen berekontaketaren hariari eutsi ahal izateko. BainaAghiosekin baso bat ez zen aski, bidaian zegoe-nean argi ikusi nahi zuen gizona baitzen.

— Horregatik pentsatzen dut zarpail horieksoilik artistek edo adituek nabaritzen dituztenzenbait koloreen antza handiagoa daukatela.Jakina! Argi dago. Soilik maiteminduta dagoenada aditu bat.

Eta Aghios jaunak ere edan egin zuen hainzorrotza izateagatik saritzeko.

— Baina denek esaten zuten Ana arropariksoilenekin ere zoragarri janzten zela.

Eta Bacisek are habaila handiagoan jarraituzuen Aghios jaunari parte hartzeko astirik ezematearren.

Orain, ordea, argi hitz egin zuen eta ahapeka,bere buruaz lotsatuko balitz bezala, eta horrelaAghios jaunak ez zuen hitzik galdu.

— Nor zen Ana? Neskame bat. Nor nintzen ni?Ez nuen uste mirabe dohakabe bat nintzenik.Nagusi jaunaren semetzat hartzen ninduten.Ezin zitekeen eska ematen zitzaidan mailari ukoegin niezaion. Horregatik nik Anarekin ongi pasaeta Bertarekin ezkontzea erabaki nuen. Pixkana-ka erabaki nuen. Goizero jaikitzean honakoa zennire arazoa: zer egingo dut gaur Ana erakartze-ko? Inor konturatu gabe, oparitxoz eta arretazinguratu nintzaion. Erraz baino errazagoa izanzen hura lortzea. Hura bakarrik aurkitu eta leihobatetik irtetea beste zailtasunik ez nuen izan.Oraindik ez dut ulertzen. Torlanon denek harenapaltasuna, eratasuna, santukeria mirestenzuten. Agian, erraztasun hura izan zen hari hain-beste atxiki ninduena. Nire galbidea izan zeneta, Jainkoaren laguntzaz, haren salbamenaizango da. Zergatik fidatu zen hain azkar nitaz?

Nire haragiaren zintzotasunak etsiaraziko zion?Zuk, filosofo zaren horrek, ba al dakizu hori argi-tzen?

Bacisen hitz haiek Aghios jaunaren buru lelo-tua ernatu zuten: haragiaren zintzotasuna. Ideia-zurrunbilo bat sortu zitzaion hitz haietatik. Hara-giaren zintzotasuna piztien zintzotasuna zen,baina haientzat ere zintzotasun horrek une batbaizik ez zuen irauten eta ez zuen zertan eran-tzukizunik eskatzen. Bacisek, aitzitik, zintzota-sun hura lohitu egin zuen, une horretan bertanitxurak egitea erabaki baitzuen. Alegia, bere zin-tzotasun hark traizioa hobeto gauzatzeko baizikez zion balio izan.

— Eta filosofo deitzen didazu, zuk, ideia izu-garri hori asmatu duzunean! Haragiaren zintzo-tasuna gorputzaren beste zati baten faltsukeria-ri kontrajarria, alajaina, bera ere haragi, bainagaratutako haragia denean!

— Nik ez dut gauza horietan pentsatzekoastirik —esan zuen Bacisek sorbalda jasoz—. Ezdut inoiz pentsatzen; nik gogoratu egiten dut etagero sufritu. Esan bezala gertatu zen. Anak ustezuen nik zintzo jokatzen nuela eta nik beti jakin

nuen hura nola traizionatu. Ez dut uste itxurakegiten asmatu nuenik. Zoria eskuratzeko nireborondate tinkoak ez zidan beste ezertarakobetarik uzten. Nire emaztearen eta bion neska-me apala izaten jarraitu beharko zuela esatekohitzak ere prest nituen. Egunez emaztea zerbi-tzatzen jarraitu ahal izango zuela eta gaurenbatean bere ohean onartu beharko ninduela esa-tea pentsatzen nuen. Denbora batez bakarrik,nahikoa ase izan arte. Ez nuen hori guztia esan,esan beharrik ez zegoela iruditu zitzaidalako. Ezzegoen presarik. Eta behar bezala funtzionatzenez duen nire buru txepel honegatik ez balitz, nikbizitza erraza eta erosoa lortu izango nuen beti-ko. Anak ez ninduen zorigaiztoko bihurtu, nirebihotz txolin honek baizik.

Eta jarraitu zuen esaten garai hartan anaiariburuzko berri bat iritsi zitzaiola. Banku batekokutxazaina izanik, gaiztakeria bat egin zuela eta,horren ondorioz, ama hiltzeko zorian egon zela.Amak berarengana jo zuen familiaren ohoreaberreskuratzeko behar ziren hamar mila lirak lor-tzeko arren eskatuz. Berak, besterik gabe, bereabailitzan, Bertaren aitari kontatu zion arazoa.

Hark berehala eman zizkion hamar mila lirahaiek, baina nahi izan zuen Bertak haren berriizan zezan eta jakin zezan diru hura ezkontsaria-ren kontura zela. Horrela, ofizialki, Bertarensenargai gertatu zen.

— Ez zen hitz gehiegirik behar izan, ez Ana-ren maitale bihurtzeko, ez eta Bertaren senargaibihurtzeko. Bertak ezkontsariaren aurrerakinaematea eta Anak bere gorputzaz gozatzen uzteagauza bera ziren. Egunak Bertarekin igarotzennituen eta gauak Anarekin. Bizileku genuenapaindurarik gabeko etxetzar handiak ere nirebizitza bikoitza antolatzeko propio egina ziru-dien. Alde batean, bulegoa eta Bertaren sendia-ren bizilekua zeuden. Bulegoaren ondoan, behe-ko solairuan zegoen gela batean, nik egitennuen lo. Beste aldean, Anaren gela zegoen,beste gela batzuk inguraturik, han non egunekolanaz nekatutako zerbitzariek eta beren sendieklo egiten baitzuten. Hiru atari-txakur genitueneta pozik baina mutu jarraitzen zidaten etxearenalde batetik besterako ibilaldietan. Eta egunez,ez nintzen Anaz oroitu ere egiten. Bere zeregine-tan adi eta apal ikusten nuenean, zera pentsa-

tzen nuen: «Tira! Gaur gauean apaltasun horre-taz gozatuko naiz. Orain ez dago horretan pen-tsatzeko betarik». Eta Bertarekin, maitasunazezer gutxi mintzo ginen. Baina gure ondasunakhanditzearen pentsamendu berak elkartzen gin-tuen. Begira, zuek kaletarrok diru-gosea bezala,guk lur-gosea izaten dugu. Eta gure etorkizune-ko asmoei buruz hitz egiten genuenean (lauta-dan zeuden gure lurrak muinoan gora zabaldunahi genituen), Bertak esaten zuen: «Hugok(nire anaia) hamabost mila lira horiek itzultzendizkigunean...». Ez zituen nolanahi ahaztukohamabost mila lira haiek.

Aghios jaunari iruditu zitzaion hasieranhamar mila lira besterik ez zituela aipatu. Zuzen-du nahi izan zion, baina gero garrantzirik gabeairuditu zitzaion.

Lurrarekin eta uztarekin zerikusia zutenkontu guztietan baserritar zahar batek laguntzenzien, Giovannik, eta bere zorroztasun eta leialta-suna zirela medio aholkulari izatera igoarazizuten. Soroak bere izerdiz ureztatzen zituenekosoldata bera jasotzen zuen (ez gehiago), bainaetxeko arima zen. Aghios jaunak belarriak erne

jarri zituen, zeren Bacisek hainbeste hitz erabil-tzen bazituen gizon apal hari buruz hitz egiteko,horrek esan nahi zuen kontatzen ari zitzaion isto-rioan parte garrantzitsu bat zuela. Nagusiabezain grinatsua zen, baina soilik haien alde.Ohiko zakur leiala. Nagusia nagusia zen etaBacis ere nagusitzat izaten ohitu zen, eta inorbaino nagusiago, zeren eta gaztea izanik berenagusi izaten jarraituko baitzuen hil artean. Hor-taz, haren interesak bere egin zituen, nahiz etainteres horiek topo egin bere benetako nagusiazen Bertaren aitarekin eta Bertarekin berarekinere, zeina andre izanik ezin baitzuen lehena izanagintean.

Berehala, Ana haurdun gelditu zen. Bacisiesan zion eta ezer eskatu gabe, pozik, biakelkartzen zituen katearen beste maila bat zela-koan ziur. Ez zuen kontrakoa itxaroteko inolakohitzik jaso eta, xalo, gauzak modurik naturale-nean gertatuko zirela uste zuen. Bacis ere ez zengehiegi arduratu. Aitzitik, burura etorri zitzaionlehendabiziko gauza zera izan zen, Bertarekinezkontzeko prestaketak azkartu behar zirela.Gero, nagusia zenez, erraz moldatuko zen sasi-

kume hura etxe haren gerizpean has zedin,semetzat aitortu gabe eta hartaz batere ardura-tu gabe. Maite ez den umea merke baino mer-keago hazten da baserri batean. Eta hazitakoanetekina dator. Arazo bakarra zegoen: ama gaz-tea hotzago bihurtu zela. Maitasun handiaren,benetakoaren izenean amore ematen zuen.Baina, ahal bazuen, ihes egiten zuen, eta bera-rengatik balitz, bakean utzia izatea nahiagozuen.

— Jakina —eten zion Aghios jaunak—. Ama-naturak plazerra ugalketa ziurtatzeko sortuzuen. Hori ziurtatuz gero, oraindik ere plazerrakbadirau, ahaztu zaiolako gertatzen da, zomorro-ek beren koloreak gordetzen dituzten bezala,nahiz eta maitasunaren garaia amaitua izan.Horren baserri handian ezin da denetara iritsi.

— Agian —esan zuen Bacisek lehor—. Bainahorretan ere ahazte bat izan zen. Zergatik ahaz-tu zitzaion ama-naturari nire sua ere itzaltzea?

— Adiskidea! —esan zuen Aghiosek eta ardo-ak eragindako hitzak izan ziren—. Ama-naturariez zitzaiolako batere desatsegin izango Bertariere umea egin bazenio. Beti dauka zereginik.

Asko gara eta. Soilik ezertarako balio ez dutenakbaztertzen ditu.

— Ez, ez, inoiz ez —oihukatu zuen mutilakgartsuki—. Berta, etsaia, Anaren iraintzailea.

Aghios jauna harrituta geratu zen. Orainbazekien nola amaituko zen istorioa. Aurreanzuen Bacis, piztuta, maiteminduta, etsita, nobe-laren benetako azken kapitulua. Dagoeneko ezzeukan ezer gehiago entzun beharrik.

Bacisek bere ipuina bukatzeko presaz jarrai-tu zuen. Anak, nolabait ere, maitale gisa arbuia-tu ondoren, maitasuna ere ukatu egin zion;berak egotzi zion partea hartzeko erakutsi zuenetsipenak eta haren erabateko diskrezioak age-rian jarri zuten maitasun handi hura. Azkenik,Giovanniri konfidentziak egin zizkion eta horrelabera traizionatu zuen. Giovannik, zakur leialgisa, Bacisekin hitz egin eta neskatxa ezkonaraz-tea proposatu zion. Baserrian bazegoen mutikogazte baina baldar bat, horren aproposa ezen,horretarako jaioa baitzirudien.

— Hori —esan zuen Bacisek— orain bederatziegun gertatu zen —hatzekin kontatu zuen—.Horixe. Astelehenean zortzi egun egin zituen.

Ezinezkoa dirudi. Beste gizon bat nintzenorduan; Giovanniri eskerrak eman eta harenasmoei baiezkoa eman nien. Nire aldaketa gauhartan bertan hasi zen, neskaren atea jo eta irekiez zidanean. Deitu eta hura ateraino etorri zitzai-dan ahapetik esateko: «Ez, ez!». Atzera eginbehar izan nuen eta zakurrek marmar eginzuten, zeren, hain goiz espero ez nindutelarik,beste norbait izango nintzela uste baitzuten.Oheratu, baina ez nintzen lo egiteko gauza izaneta goizean zera galdetzen nion neure buruari:«Zergatik ez duzu berriz engainatu? Zergatik ezdiozu ezkon hitza eman atea zabal zezan?».Horrela, konturatu gabe, erabaki berri baterakoprestatu nintzen.

Hurrengo goizean Giovannik kontatu zidanAnarekin hitz egin zuela eta adostasunera iri-tsiak zirela. Orain bizkor ibili beharra zegoen;Ana etxeko lanetatik baztertu eta ibai ertzekosoroetan, Luigiren ondoan, lan egiten jarri. Base-rritarren artean hori berehala egiten da. Belarrabiguna da eta jaioko denari aita bat ematekogaraiz irits daiteke. Egun argitan ez nituen jadagaueko larritasunak gogoratzen eta ados egon

nintzen. Bertaren aldetik horrelako baimenik lor-tzea ez zen zaila izango, zeren, gainera, mahats-bilketaren garaian soroetan andreen lanarenbeharra izaten baitzen. Halabeharra izango zenbaina, Bertak, ez dakit zein aitzakia zela bide,lehengusina oraindik beste bi egunez etxeangelditzeko eskatu zuen. Nik, berriz, gau bat bai-zik ez nuen behar izan zer egin behar nuen jaki-teko: «Alferrik egongo zara nire zain gaurgauean eta, bestearena zarenean, jai izangoduzu; nik neure bizitza oparoa eta independien-tea egingo dut orduan».

Aitzitik, gau izugarria izan zen hura. Iluntasu-nean, Ana ikusten zuen, egunez ikusi zuen beza-laxe, inoiz baino apalago, haren soinean haineder iruditzen zitzaizkion zarpail haiek ere eran-tzita. Eta iluntasunean, arima koitadu hura uler-tu zuen, lehen inoiz ulertu ez zuen bezala. Hare-kin bat eginez, eta agian modu sakonagobatean, Aghiosek ere ulertu zuen, begiak malkozblai izateko beldur entzuten ziola. Hura ama zen,ama besterik ez, bere semearen ama eta buruanez zeukan beste gauzarik. Luigiri bere gorputzaeskaintzeko prest zegoen, mundu honetan ume

hark leku bat, edozein, izan zezan. Ez zen neskabeso haien artera zihoana, mutila zen hartarabultzatzen zuena. Erditu ondoren, ederra etagartsua izango zen berriro. Eta Bacisek supitukiulertu zuen, nagusia izanik, erraz gertatukozitzaiola neska berriro bereganatzea. Baina, ezzitzaion axola; ez zen hori axola zitzaiona. Bereonetik ateratzen zuen Luigi babo horrek kenduahal izango liokeela pentsatzeak. Eta ez jelosiaz(Aghiosi benetan esaten zion), baizik eta ezinzuelako onartu babo batek Anaren bizitzarengainean eskubidea izaterik. Zer bihur zitekeenAna samurra halako morroi baten eskuetan?Berak, orain, besoetan hartu eta bizitzan zehareraman nahi izango zuen. Jada ez zen desirasentitzen zuena; maitasuna zen.

— Desira pilatzen denean, bere itxura galdueta maitasun bihurtzen da. Mundu honetakogauza askok aldatzen dute beren itxura pilatzendirenean —esan zuen Aghios jaunak seguruantzean. Ez zuen berehalakoan adibiderik topatueta ez zen pozik geratu topatu zuenean—. Begi-ra, ardoak sortzen duen alaitasuna mozkorraldibilakatzen da —gero, gogoetatsu—. Baina egia

da desirak bere pilaketatik sortzen den maitasu-nak baino sutsuagoa dirudiela.

— Nik zer dakit —esan zuen Bacisek sorbal-dak goratuz—. Momentuz, eta Anarekin hitz egi-tea lortu nuen arte, maiteminez sutsuago senti-tzen nintzen, desiraz inoiz izan nintzena baino.Orain ez dakit nola sentitzen naizen. Ohetik saltoegin nuen, ezin nintzelako une bat gehiago doi-lorkeria-egoera hartan bizi. Anarekiko garbitubeharra nuen. Jantzi eta leihotik salto egin nuen.Zakurrek marmar egin zuten, ez zeudelako ohi-tuta ni hain berandu ikusten. Baina ez zitzaidanaxola ikusten ninduten ala ez eta neure ohiko ibi-lera lasaiez abiatu nintzen. Anaren ate aurrerairitsi eta jo nuen. Hark, bestaldetik, xuxurlatuzidan: «Zergatik etorri zara? Ondo dakizu ezindudala». Neure bisitaren arrazoia adieraztensaiatu nintzen. Mintzatu besterik ez nuen nahi.Baina ez zidan sinetsi eta esan zidan egunez erebazegoela mintzatzerik. Ireki zidan azkenean,baina soilik, irekitzen ez bazidan, atea ostikobatez irekiko nuela ozenki esan nuenean. Irekizidan, bai, baina luzaro, gure elkarrizketa latzagertatu zen; besarkada bat baino borroka bat

zirudien. Ariman pilatuta neuzkan hitzik eztienakesan nizkion, baina ez zidan sinesten, izan erebazirudien —oharkabean— desiraren garaietanantzekoak erabili nituela, ahalik eta azkarrenneureganatzeko baliabide guztiak erabiltzennituenean. Gero, niri sinestea galarazten zionbeste arrazoi bat ezagutu nuen. Giovannik bera-rekin hitz egin zuen eta sinestarazi zion ez zego-ela pentsatzerik ere ni bezalako nagusi batekbere aberastasunari uko egingo zionik berabezalako neskametxo batengatik. Sinetsi eginzidan baina soilik ezer eskatu gabe alde egitekoprest nengoela ikusi zuenean. Beraz, bakarrikneure maitasunaren berri ematera etorria nin-tzen. Nire maitasuna sinetsi zuen, nigan desira-rik ez zegoela ikusi zuenean. Bitxia, ezta?

Bacisek berriro edan eta isilik geratu zen.Aghiosek, ardoak temati bihurtzen baitzuen,bereari eutsi nahi zion. Argi utzi nahi zuen Anaharen maitasunaz ohartu zela soilik sentitu zue-nean haren desira hainbeste pilatu zela ezen,besarkadekin asetzea ezin espero baitzezakeen.Baina ez zituen hitzak aurkitu. Bacisek ere askoedan zuen. Masailak gorrituak zituen eta bere ile

ederra, horia eta leuna bekokian erortzenzitzaion buruari eragitearen poderioz, harenmugimenduak hitzei laguntzen baitzien haienerritmo berera egokitu nahi izan balu bezala.Errukia sortzen zion eta ez zuen ahorik ireki,Bacisek, lasai izaten ahalegintzen zen ahotsbatez, zera esan zion arte:

— Hemendik irten eta trenera igotzeko orduadela iruditzen zait.

— Ez dago presarik —esan zion Aghiosekerlojuari begiratu ostean. Unetxo batez itxaronzuen, baina gero irrikaz galdetu—. Eta gero zer?Nola amaitu zen?

— Oraindik ez da bukatu —esan zuen—. Gauhartan Berta edo bere aita topatu izan banitu,Anari aitortutakoarekin lortua nuen lasaitasunaareagotzeko, harekin eta ez beste inorekinezkontzeko neure asmoa adieraziko nien. Ordu-ra arteko lasaitasun eder hura ez zitzaidan aski.Baina ez nituen orduan topatu. Eguzkiaren argi-tan ikusi nituen eta zuhurtziaz jokatu nuen.Agian, halako jarrera-desberdintasuna uler dai-teke denbora gehiegi neramalako gaua maitasu-nari eta eguna neure interesei emana. Udinera,

neure ama ikustera, joan nahi nuela besterik eznien esan eta berehala Milanera joan nintzen.

— Zergatik Milan? —galdetu zuen Aghiosekerdi lo.

— Ezkontsariaren kontura Bertaren aitak utzizizkidan hamabost mila lira haiek berreskuratze-ko —esan zion Bacisek, besteak gogoratzen ezzuelako harrituta. Nola egin nezakeen orain Ber-tarekin ez ezkontzeko, zor hura aurretik ordain-duz ez bazen?

Ardoaren eraginez bere aldarteak traiziona-tzeko prest, Aghios barrez hasi zen. Gogoratuegin zen arratsalde hartan bertan bagoi bereanhiru gizon zeudela eta hirurek sakela bete diruzeramatela: ikuskatzaileak ehun eta berrogeita-mar mila (gutxixeago agian, harro samarra bai-tzirudien), berak, ez berrogeitamar, baina baihogeitamar mila eta Bacisek hamabost mila(hamar mila bakarrik ez baziren bederen).

— Biletetan? —galdetu zion barrea pasazitzaionean.

— Ez nuen dirua lortu —esan zuen Bacisekgoibel—, eta batek daki noiz lortuko dudan.Neure anaia Hugok ezin dit zorra itzuli, ezkontze-

ko asmoa duelako. Tarte honetan berak erenirea bezalako afera bat izan du.

— Bi andrerekin? —galdetu zuen Aghiosek,dagoeneko arreta garrantzirik gabeko xehetasu-netan baino ezin zuen jarri eta. Eta berehalapentsatu: «Familia-gaitza dirudi».

Bere oroimenak, bere pertzepzioak bezala,argi zirauen eta ez zitzaion ahaztu Bacisek eran-tzun ziola anaiarena andre bakarra zela, bainanahikoa anaiari bere zorra ordaintzea eragozte-ko. «Jakina» pentsatu zuen Aghiosek, bere espe-rientziak oso gogoan baitzituen. «Andre bakarbat nahikoa da gauza asko eragozteko».

Aghiosek, azkenik, kontua ordaindu zuen.Eskupekoa barne, berrogeitamar lira haragi hotzpixka bat eta bi ogi zatiren truke! Tren luze-luzebaten azken bagoian igo ziren, bidaztientzategokitutako bagoi bakarrean. Aghiosek hainsendo sentitzen zituenez zangoak, bagoitik jaitsizen kuxin baten bila. Ordaindu eta itzultzekoprest zegoenean, bere bidelagunarentzat erebeste bat hartzeko ideia bururatu zitzaion.

Garaile baten gisa igo zen berriro; bi konpar-timentuetatik gustukoena aukeratu eta bere

azken oparia eskaini zion Bacisi. Hark ez zituensekula gondola, afaria eta kuxin hura ahaztuko,guztiak lehendabizikoz ikusten zuen pertsonabatek egindako opariak. Baina berak ere ezzituen ahaztuko ez Bacis, ez Berta lodia, ez Anafina. Ezta Giovanni ere, morroi baliagarriarensenaz beteta nonahi hazten zen giza landarehura. Areago, Aghios jauna Giovannirengan etabere bizitzan zehar ezagutu zituen Giovanni guz-tiengan pentsatzen etzan zen. Mundu honetanizan zitezkeen beste fortuna guztiei uko egitenzioten eta beste norbaitekin elkartzen zirenmodurik apalenean beste harena partitzeko.Haientzat ez zegoen nagusi bihurtu ahal izangoliekeen garapen zoroen itxaropenik, ez eta nor-beraren indar ausarten ondorioz lortutako abe-rastasunik. Haiek nagusiari itsatsita bizi ziren,huntza arbolari bezala. Bere gogo iluna lozorroerortzear zegoenean, Aghios jaunak pentsatuzuen Darwinek ez zuela dena ulertu. Gizonak etaandreak ez zituen animalia batek sortu, animaliabakoitzak pertsona mota jakin bat baizik. Munduhonetako Giovanni guztiak Niloren ertzetan kro-kodiloei hortzaginak garbitzen zizkieten txori

haien eboluzio geldoaren ondorio ziren. Agian,krokodilo haiek karieak jota zeuden eta txorihaien jana, krokodiloarenarekin alderatuz, nagu-siek Giovannitarrei uzten zietena baino ugaria-goa zen.

Lo gelditzeko puntuan zegoenean, ontasun-pentsamendu sutsu batek begiak berriro irekia-razi zizkion. Bidelagunari begiratu zion. Bagoikoargi mendrearen pean, bere eserlekuaren pare-koan etzanda ikusi zuen, bera bezala, ile horiargia kuxinaren gainean jarrita. Hark, ordea,begiak eskuaz estaltzen zituen. Agian, eskuharen azpitik negarrez ari zen. Eta Aghios jaunakpentsatu zuen: «Hona hemen bi gizon. Nik sake-lan gizon honi larritasunetik erauzteko behardena baino bi (edo hiru) aldiz gehiago daukat.Baina ezin diot eman, zeren bestela, beste hiruhilabetez oso interes handia ordaintzen jarraitubeharko bainuke. Beraz, nik ez dut interesikordaindu nahi eta, ostera, nahiago dut Bertare-kin ezkonduz sufri dezan, eta Bertari sufriarazdiezaion, eta batez ere, Ana gajo hari, zeina Luigipizti malapartatu haren eskuetan erortzear bai-

tago naturako mamu bat den Giovanni, morroiidealaren laguntzaz».

— Entzun, Bacis! —deitu zion eta besteakeskua begietatik kendu eta begiratu egin zion—.Nik ez dut zure arazoekin zerikusirik, noski,batez ere ezin dizudalako haiek konpontzenlagundu. Baina, oraingoz, premiazko gauzabakar bat dago: Anak presazko erabaki bat har-tzea galaraztea. Ez dago presarik. Umetxoaoraindik urrun da. Zergatik ez diozu dena osaba-ri kontatzen? Ordaindu ezin denean, ezin da etaez da ordaintzen. Zentzugabea da hamar edohamabost mila lira maileguan hartu izanagatiksalduta sentitzea. Zordun geratzen da eta lehenbezain adiskide. Besteak interesak hartuko ditueta egin dezake. Bizitzan, lehenago edo geroa-go, zortea iristen da. Ordaindu egiten da eta nor-beraren borondatez libre zenean baino libreagobizi da. Zortea zuri edo niri irits dakiguke. Etazuretzat gauza handia izango litzateke niri iris-tea. Hala balitz, zin egiten dizut Torlanora korri-ka joango nintzatekeela zu zeure arazotik libra-tzeko. Triesten hogeitamar mila lira izango ditut,jakina (eta bularraldeko sakela ukitu zuen),

baina ezin dizut diruaren zati bat ere eman denabihar bertan behar izango dudalako. Zu aurkituez bazintut hain aspergarria gertatuko zitzaidanbidaia hau, hain zuzen, dirua notario batenaurrean emateko egiten ari naiz .

Besteak eskerrak eman zizkion ahopean etaberriro ere begiak eskuaz estali zituen argitikbabestu nahi balitu bezala. Aghios jauna atseka-betuta geratu zen. Egia zen ezin ziola besteakbehar zuen hori eman; baina tamalgarria zenaldi berean, bidaia hura, zeina bere ontasunaLombardia, Veneto eta Friulin zehar barreiatzekohasi baitzuen, irakaspenezko edozein alegietanbezala, norberekeriazko ekintza batekin amai-tzea (gaua lotarako zen eta ez zuen kontatzen).Bera gizon aberatsa zen, bestea pobrea; beraastakirtena, bestea (pobrea izanik) argia, mun-dua bere horretan ikusten duena, hor non babesbeharrean diru zikina ez diren beste ondasunbatzuk baitaude.

Eta bazegoen atsekabetzen zuen bestegauza bat ere. Emaztea berarekin ekarri izanbalu, agian dena konpondu ahal izango zen.Bera zen eskupeko txikiak ematen zituen zikoi-

tza, baina emazteak behar zen beste ematenzuen... nahi izanez gero. Istorio guztia nola zego-en kontatuz gero, agian, hunkitu egingo zen.Gizajoari hamar mila lira eskaini ahal izango ziz-kioten (hamabost mila ez, inondik inora).

Lehertu zen azkenik. Altxa, sakelatik beretxartela atera eta Bacisi luzatu zion:

— Hobeagorik aurkitzen ez baduzu, zatoznigana Triestera edo idatz iezadazu. Ez ezazuitxaropenik gal eta, bitartean, galarazi ezazu Anagajoak astakeriaren bat egitea.

Bestea ere, altxa egin zen. Baina kortesia-keinu bat izan zen, sinetsiko ez balu bezala. Etaxuxurlatuz:

— Eskerrik asko. Triestera joango naiz.Berriro etzan zen eta, Aghios jaunak etzateko

keinua egin bezain laster, begiak eskuaz estalizituen.

6. VENEZIA-MARTE PLANETAAghios jauna lasaiago geratu zen. Bihotze-

rrea sentitzen zuen hainbeste ardoren ondorioz.Dagoeneko kontzientzia lasaia zuen, dirua emanizan balu bezala. Funtsean, berak emana zuen,zeren emaztearen aurrean Bacisen alde egingobaitzuen. Orain emazteari zegokion bera ereongi jokatzea.

Baina ez zen berehalakoan lokartu. Pertsonazuhur batentzat ia ezinezkoa da abiatzear dago-en tren batean lo geratzea. Segurago sentitzeko,Aghios jaunak bere eserlekuari eutsi zion bainahorrela indar egin behar zuen eta ez da errazaindar egiten ari zaren bitartean lokartzea. Azke-nik, trena mugitu zen. Hasieran, mantso etaastun. Zaratarik handiena konboi luzearenburualdetik buztaneraino mugimendua barreia-tzean gertatzen zen, bagoiek modu kezkagarrianelkarren kontra talka egiten zutelako. Aghiosjauna altxa egin zen entzuteko. Lasai zedin,Bacisek, eta eskua aurpegitik kendu gabe, zeraxuxurlatu zion:

— Hori gertatzen da tren honek Westinghou-se balaztarik ez duelako.

Ez zegoen hitz lasaigarriren beharrik, dagoe-neko trena abiatua baitzen eta abiadura norma-la. Oso normala. Aghios lasaitu eta bere eserle-kuan etzan ahal izan zen. Ezbairik gabe, ondo loegin zitekeen horrelako abiada zeraman trenbatean. Mugimendu hark sortzen zuen musikaoso erritmikoa zen eta ez, tren azkarretakoabezala, zakarra: sehaska-kanta, zinez. Eta luza-ro, Aghios jaunak soinu hari jarraitu zion edo,hobeto esanda, soinu hark jarraitu zion berariloaren aurreko bakean. Maila guztietako ame-tsak daude eta mailarik baxuena zentzumenakoraindik errealitatetik askatu ez direnean gerta-tzen da. Aghios jaunak, betiletan zehar, bagoia-ren argi mendrea somatzen zuen eta berak erebegiak eskuaz estaltzen zituen Bacisen gorpu-tza, bere gorputzetik metro bat baino gutxiagorabaitzegoen. Eta bere ametsa kanpoko musikahark esangura hartzeaz bat hasi zen. Esatenzuen: «Dena ondo dago, dena ondo dago». EtaAghios jaunak ez zion errepikapen hari amaieraeman nahi. Hain ederra zen horren mezu eder

eta benetako baten soinuaz lokartzea. Denaondo zegoen, bai horixe. Bacisek maite zuen,trenaren lehen abiatzeak sortutako zarata zakarhaiek zirela eta lasaitu nahi izan baitzuen. Denaondo zegoen eta kito.

Baina, berriz ere, loa galarazia izan zitzaion.Mestrera iristeak munduaren akaberaren antzaizan zuen. Makina indartsu batek txatar pilo batmugitu nahi izan balu bezala. Aghios, ikaratuta,zutitu egin zen. Bacis lasai eta geldi ikusi zuen,eskua aurpegian, kuxinaren gainean burua ego-kitzen zuela, eta xuxurlatuz:

— Westinghouse balazta falta zaio.Noiz hasi zen Aghios jauna ametsetan? Ziur

ez zela izan Mestre utzi eta berehala. Goriziatikgertu, goizeko laurak aldera esnatu zenean, dis-tantzia luzea da eta ordurako ametsa ahaztuabeharko luke, loaldi sakonena ere biziaraztenduen beste edozein amets bezala. Bestetik, pen-tsatzekoa da ametsa Gorizia baino geltokibatzuk lehenxeago gertatu izango zela, loa sako-negia ez zenean eta zelula beilariren batek ame-tsa zaindu eta gorde ahal izan zuenean.

Nork daki ametsa gero Aghios jaunak gogora-tu zuen bera izan zen ala ez. Amets batetik esna-tzean, berehala esku hartzen du buru analitikoakhura koherente bihurtu eta osatzeko. Telegramabatetik gutun bat atera nahi izatea bezala da.Ametsa bat-bateko argien segida bat bezala daeta istorio bat egon dadin bat-bateko argiairaunkor bihurtu eta osatua behar du izan, baitaargirik ez zegoelako ezer ikusi ez zenekoa ere.Hitz batean, ametsaren oroitzapena ez da seku-la ametsa bera. Disolbatzen den hautsa bezalada.

Nonbait, Aghios jauna Marte planetarantzabiatu zen gurditxo baten gainean etzanda etagurdia, espazioan zehar, trenbidearen gainetikbezala mugitzen zen. Ahuspez etzanda zihoaneta gurditxoak, zoladura laua izan beharrean,bere gorputz oinazetuari eusten zioten oholbatzuk zituen. Oholetako bat bularrean sartzenzitzaion eta deserosoagoa bihurtzen zuen hanzeukan sakela. Bere azpian, eta baita gaineanere, espazio mugagabea zegoen. Ordurako ezzen lurra ikusten eta artean Marte ere ez, eztaikusiko ere.

Aghios jauna erabat libre sentitzen zen, SanMarkos piazzan baino askoz ere libreago, kasikgehiegi. Ingurura begiratu eta espazio argitsuabaizik ez zuen ikusten. Nola usatu bere askata-sun hura, esklabotasunik ez bazegoen inon? Etanori mintzatu bere askatasunaz? Hura sentitze-ko, hartaz harrotzeko aukera izan behar zen.Ametsean ere Aghios jaunak bere gogoetekinjarraitzen zuen. Pentsatu zuen: «Ez nago baka-rrik, askatasun hau neurekin baitaukat. Dauka-dan arazo bakarra bularrean sartzen zaidansakela hori da».

Baina espazioan zenbat eta aurrerago egin,eta are bakartiago sentitzen zen Aghios jauna.Marterantz zihoanez pentsatu zuen, ameslariakizaten duen guztiahaltasun sentimendu hartazbaliatuz, planeta hura berak nahi zuen eraraasma zezakeela. Aurretiaz irudikatu zuen. Berehizkuntza ulertuko zuen jendez beteko zuen, etaberak, aitzitik, ez zuen haiena ulertuko. Horrela,berak bere askatasuna eta independentziariburuz hitz egingo zien, eta haiek ezingo ziotenberen istorioekin kateatu, zeinak haiek ere izan-go baitzituzten.

Irteera-geltokitik, dagoeneko urrun, zetorrenahots batek galdetu zuen: «Zurekin eramangonauzu?». Emaztea izango zen. Baina Aghios jau-nak askatasuna nahi zuen; ez entzunarena egineta are gehiago estutu zen gurditxoaren lurreanezkutatzearren. Horrela jarraitu zuen abiadurahandian, gauzen eta airearen faltak hori gehieginabaritzen uzten ez bazuen ere eta, korrika ziho-ala, pentsatu zuen: «Nahiago dut semea baka-rrik ez gelditzea».

Gero Bacisen ahots pattal eta urrunak galde-tu zion: «Zurekin eramango nauzu?».

Aghiosek pentsatu zuen Bacis berarekin era-mateak askatasuna kenduko ziola erabat.Sutsua izanik, harekin haren gauzez besterikezin zitekeen hitz egin. Gondolako ibilaldiaordaindu zion eta zentzugabea zen orain horre-lako bidaia bat ere bere kontu egin nahi izatea.Marteraino joan Torlanori buruz hitz egiteko? Ezzuen merezi. Aghios are gehiago estutu zen gur-dian ezkutatzen jarraitzeko.

Ahots goxo, musikal eta oso hurbileko batekorduan: «Prest nago irteteko, zurekin eramannahi banauzu».

Ametsean hitz batek eta bere oihartzunakgoitik behera marrazten du hura esan duen per-tsona. Ana zen, neska ilehoria eta garaia, eztia,lan gogorretara ohitutako eskuak salbu. Haragia-ren zintzotasunak engainatu zuen Ana hura.

Aghiosen aitatasun-sena bere barrunberikintimoetaraino hunkitu zen. Berarekin eramannahi zuen, umilarazten zuten Berta eta Giovanni-rengandik eta baita Bacisengandik ere urruntze-ko, haragiaren zintzotasunarekin engainatu zuentraidore hura ere ez baitzen oso fidagarria.

Eta bat-batean berarekin zegoen, gurditxoan,bere azpian, apaindura gisa zarpail haiek jantzi-ta, zeinak haurdunaldi hasiberriak oraindik itxu-ragabetu ez zuen gorputz lirain eta gaztearenedertasuna nabarmentzen baitzuten. Ile horiahaien azpian zegoen airean hegaldatzen zen.Dagoeneko ez zukeen bularraldeko sakeleanminik izan behar. Baina oraindik pisua sentitzenzuen. Litekeena zen Ana, segurago sentitzea-rren, eutsi izatea.

Eta horrela jarraitu zuten, hitzik esan gabe,Aghios jaunak zera pentsatzen zuen bitartean:

«Nire alabatxoa da. Inoren zintzotasunez ez fida-tzen erakutsiko diot».

Halako batean, gurdiaren motorea zaratamalapartatu bat egiten hasi zen. Espazio guztiabetetzen zuen. Eta Aghiosek galdetu zion bereburuari: «Baina zergatik egon behar du nire ala-bak nire azpian etzanda? Sexuagatik? Nik ez dutdesiratzen». Eta oihukatu zuen: «Haren aitanaiz, aita on bertutetsu bat».

Supituki, Ana beregandik urrun zegoen eseri-ta, gurdiaren beste aldean, espazio izugarrianerortzeko arrisku bizian eta Aghiosek oihukatuzion: «Itzuli, itzuli, dirudienez tramankulu hone-tan ezin da beste inola egon». Eta Ana, otzan,beregana itzuli zen lehen bezala, lehen bainohobeto. Eta espazioa mugagabea zen eta, horre-gatik, betiko gera zitezkeen horrela.

Talka hotsa! Planetara iritsiak ziren ala?Izan ere, bazirudien trenak, gelditzean, txiki-

txiki eginda bukatu nahi zuela. Aghios zutik jarrizen kolpetik. Itotzeko zorian zegoen baina kontu-ratzen zen nor zen. Gurdi haren eta tren horrenartean argitu ezina zen nahasketa bat zegoen.Eta nahasketa bera zegoen arestian sentitutako

poza eta oraingo lotsaren artean. Baina Aghio-sen ontasuna mugagabea zen, baita bere burua-rekiko ere. Pentsatu zuen: «Ez da nire errua».Eta irribarre egin zuen.

Leiho bat ireki eta airea arnasgarri bihurtuzen. Soro- -zelai hutsak ikusi zituen: baserrirenbatean argi geldi baten distira ikusten zen. Logu-ra handiak eta bidaia bikoitzaren nekeak jotazegoen baina, hala ere, Aghios jaunak Bacisenleku hutsa eta gero haren maleta txikia egon zenlekua ikusteko denbora izan zuen. Bacisek isilikalde egin zuen, bera esnatu gabe. Gorizia ira-ganda behar zuten.

Burua kuxinean jarrita, Aghiosek gehiegisinetsi gabe zera pentsatu zuen: «Tamalez!Hemen egon balitz berehala emango nizkionhamar mila lira horiek (ez hamabost)». Irribarreegin zuen. Ederra zen ordaindu beharrik ez iza-tea. Ez zitzaion damu. Bere afera, bizitzan izanzuen handiena, ez zen bere pentsamendu bakar-tiaren eremutik aterako eta, beraz, ez zuengarrantzirik. Hala ere, Bacis Triestera etortzenbazitzaion, emaztearekin adostuta, zintzo lagun-tzen saiatuko zen.

Eta Bacisen kuxina bereari erantsi ondoren,lozorro gelditu zen. Erabat ongi sentitzen zen.Ardoa espazio sideralean zehar egindako ibilal-dian lurrindua zen eta ez zion jada enbarazurikegiten.

7. GORIZIAEgunsentiarekin esnatu zen, trenaren beste

gelditze haietako batek astinduta. Kolpetik zuti-tu zen. Geltoki nahikoa handi bat zen hura. Gori-zia!

Baina, orduan non jaitsi zen Bacis? Eta Aghio-sek erraz osatu zuen abandono hari buruzkobere teoria. Ziurrenik Bacisek uko egin zion Gori-ziako senide harengandik dirua lortzeko itxaro-penari eta Udinen jaitsi zen. Nork daki zer egin-go zuen. Agian, Bertarekin ezkontzea erabakizuen azkenik, horrela, nagusi izanik, Ana hobetobabestuko zuelakoan. Hain urruna ikusten zuenistorio hura orain ezen, edozein konponketaposible gertatzen baitzitzaion. Funtsean, Anamaitasunaren gaia zen eta horrela izaten jarrai-tu behar zuen. Maitea! Maitea! Ez zituen hainederki janzten zuten zarpail haiek alde baterautzi behar.

Zazpiak aldera, trena, etxeratzen den gau-txoriaren ibilera motelaz, Carson gora egitenhasi zenean, Aghios jaunak, aspertuta, sakelatik

kartera atera eta bileteak ukitu zituen. Irribarreegin zuen, inozentziaz paketea txikitu zela irudi-tu zitzaiolako. Zer gauza den gehiegi arduratzea!Ziurtatzeko, konpartimentua itxi, errezela botaeta kontu handiz bileteak kontatzeari ekin zion.Hamabost besterik ez zeuden! Bacisek hama-bost ostu zizkion. Gizatxarra halakoa!

Aghiosen lehen mugimendua alarma-txirrinajotzekoa izan zen. Eskua ere jarri zuen, bainagero, herabetia izanik, jazarpen penalarenmehatxuak zalantzan jarri zuen. Eta horrela ongipentsatzeko astia izan zuen. Zertarako geldituberez mantso zihoan tren hura, zeina dagoenekoBarcola, Triesteko auzoa, baino harantzago triki-traka baitzihoan? Zer eta lapur bat harrapatze-ko? Gorizia baino lehenago zegoen geltokizehaztezinen batean jaitsi eta handik bere harra-pakina hartuta Torlanorantz abiatua zen dagoe-neko. Eta han ez zegoen trenbiderik. Ez zueninongo zentzurik, zeren eta tren-gidariak ez zuenibilbidea aldatu nahi izango, bera eta bagoikorrokoildu haiek guztiak Karniarantz eramate-ko.

Aghios jaunak hatzak marraskatu zituen.Haserreak eta lotsak jota zegoen. Lotsa, horrela-ko iruzur batean erori izanagatik. Agur bidaiarenaskatasun-sentimenduari, agur ontasuna. Lainobeltz eta mehatxarietan hain garbi marraztenden irudi horietako bat zirudien, baina dagoene-ko ez zituen ez lainoak, ez zakurrak ez eta andreederrak ere, bidelagun atsegin haiek guztiakburuan.