bg2 andrea andrea presentación

12
Egileak: Andrea Anton eta Andrea González.

Upload: pluisarrieta

Post on 22-Jul-2015

1.381 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: Bg2 Andrea Andrea PresentacióN

Egileak: Andrea Anton eta Andrea González.

Page 2: Bg2 Andrea Andrea PresentacióN

Haizea, ibaiak, lurpeko urak, glaziarrak eta olatuak kanpo-eragile geologikoak dira, eta eguzki-energiari esker egiten dute beren lana .

Eguzkiak itsasoko ura eta aire-masak berotzen ditu. Horren ondorioz, depresioa eta antizikloiak sortzen dira, eta haiek haizeak eta prezipitazioak eragiten dituzte .

Page 3: Bg2 Andrea Andrea PresentacióN

Ibaiak: Ur korronte jarraiak dira, ibilgu finko eta emari egonkortuekin.

Ibaiadarrak: Ibaiak laku batera edo beste ibai batera ateratzen direnean da.

Lautada-alubial: Sedimentazioaren ondorioz, erdiko ibilguan haranaren profila zabaldu egitean sortzen den lautada da.

Page 4: Bg2 Andrea Andrea PresentacióN

Sare-hidrografikoa: Eskualde bateko ibai nagusiak eta bere ibaiadarrek osatzen duten sareari deritzo.

Oinarrizko maila: Ibaiaren bokalea da, sedimentazioaren ondorioz sortua.

Estuarioak: Marearen eta olatuen eragina jasotzen duen ibai-bokalearen zatia, normalean zabala dena.

Gipuzkoa

Page 5: Bg2 Andrea Andrea PresentacióN

Ibaietan hiru zati bereizten dira:

Goi ibilgua : Malda handiko eremua da, eta higadura eta garraioa dira nagusi . Haran estuak sortzen dira, ibaI-laster, ur-jauzi, arroila eta haitzarteekin.

Page 6: Bg2 Andrea Andrea PresentacióN

Ibaien modelatze-lanak:Ibaiek hiru erliebe forma sortzen ditu :

1. V itxurako haranak : Ibai batek higatzeko ahalmen handia duenean lurrean guztiz ahokatzen denean sortzen dira . Ibaiak lurra ebakitzen du eta paretak leundu egiten dira ur baltsen eta erreken bitartez .

Page 7: Bg2 Andrea Andrea PresentacióN

2. Hondo lauko haranak : Ibai batek lurra ebakitzen duenean , batzeko ahalmena galtzen du, gero eta gehiago murrizten delako ubidearen eta itsasoaren mailaren arteko aldea .

Gehiago hondoratu ezin denean, abiadura txikiagoa izaten du, eta meandroak sortzen dira.

Page 8: Bg2 Andrea Andrea PresentacióN

3. Peniordokiak : Ibaietako higadura, prozesuaren amaierako emaitza da. Ibaiek haranak handitzearen ondorioz , zenbait haranek bat egiten dutenean sortzen dira. Ibaien higadurarekin batera edo ondoren, bi altxatze modelatze mota sortzen ditu :

Muino lekukoak : Hondar-erliebe bakartuak dira . Garai batean, muinoaren gailur lauaren garaiaren ordoki bat zegoen.

Terrazak : Erliebe mailakatuak dira, harana batu eta zabaldu egiten denean, eremu horiek altxatu egiten dira.

Page 9: Bg2 Andrea Andrea PresentacióN

Meandroak : Higadurak eta sedimentazioak sortutako ibaiaren ibilbidearen bihurguneak dira .

Erdiko ibilgua : Malda txikiagoa du, goi-ibilguko sedimentuak pilatzen ditu. Higadura eta sedimentazio-konbinazioak meandroak eta ibai-terrazak sortzen ditu .

Ibai-terrazak : Higadurak eta sedimentazioak sortutako ibaiaren alboetan sortzen diren, sedimentu metaketa mailakatuak dira.

Page 10: Bg2 Andrea Andrea PresentacióN

Behe ibilgua : Malda oso txikia denez , ibaiak ez du higatzeko ahalmenik eta sedimentuak jalkitzen ditu, ondorioz, alubio-ordokiak sortzen dira, ibai-jatorriko sedimentuz eratuak. Delta ordoki horien adibide bat da.

Estuarioa :Marearen eta olatuen eragina jasotzen duen ibai-bokalearen zatia, normalean zabala dena.

Delta:ibai bokaleetan sedimentuen pilaketaren ondorioz, eratzen diren triangelu formako lur-mihiak dira.

Page 11: Bg2 Andrea Andrea PresentacióN

Ibaia, isurtzen ari den bitartean, ibai-urak arroko materiala higatu eta garraiatu egiten du eta, poliki-poliki, arroaren erliebea aldarazten du.

Horrela, mendikateak higatu, ibai-lautadak sortu edota hainbat aintziraren hondoak eta itsas hondoak sedimentuz betetzen dituzte.

Ibaien garraioa eta sedimentazioa:

Page 12: Bg2 Andrea Andrea PresentacióN

Ibaiaren goialdean : ibaiek energia dute tamaina handiko klastoak (harri pitzatuak) eramateko.

Ibaiaren erdialdean : ibaiek, energi txikiagoa dutenez, harea eta lohia bakarrik garraiatzen dute .

Ibaiaren behealdean : urek material xeheenak bakarrik garraiatzen dituzte : lohia eta buztina .