bertsotramarraskya, formatu berritzailea
DESCRIPTION
Bertsotramarraskya saio berritzaileak, bertsoak pantaila handian islatzen ditu irudigilearen zertzeladei esker. Bertsolarien berbak 3 dimentsioetan ikusteko aukera.TRANSCRIPT
BERTSOTRAMARRASKYA
Bertsolariek beti izan dute esaera zahar bat aurka: irudi batek mila hitzek
baino gehiago balio du. Munduko bertsorik onenak ezin adieraz lezake, ustez,
irudi txarrenak adina. Beti esaldi hori gogoratu beharra frustrante samarra
da bertsolarientzat. Baina… bertsoari irudia gehituko bagenio? Bertsolariek
hitzez diotena begiz ikusiko bagenu? Are gehiago, bat-bateko irudiek bat-
bateko bertsoak sortuko balituzte? Galdera horien guztien erantzuna da
Bertsotramarraskya. Saio berritzaileak pantaila handian sartu nahi ditu
bertsoak, irudigilearen zertzeladei bat-bateko soinua emanez. Batuketak
orain arteko esaeraren aurkakotasuna deuseztatzen du: ea zer eman
dezaketen mila bertsok eta mila irudik elkarrekin!
Tramagilea: Xabi Paya
Bertsolariak: Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Fredi Paia, Uxue Alberdi
Marrazkigilea: Patxi Gallego
Informazio gehiago: www.kulturkabia.com 663083736 (Aiora) [email protected]