aulestiko kultur ondarea - · pdf filebildu 275 eaj-pnv 158 aralar 10 besteak 5 ... uema,...

16
Aulestiko Udalaren aldizkaria. Hogeita bederatzigarren zenbakia, 2015ko uda. AULESTIKO KULTUR ONDAREA BATZEN DABILEN TALDEA

Upload: lamtram

Post on 16-Feb-2018

232 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

Aulestiko Udalaren aldizkaria. Hogeita bederatzigarren zenbakia, 2015ko uda.

AULESTIKO KULTUR ONDAREA BATZEN DABILEN TALDEA

Page 2: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

2015eko maiatzaren 24an izandako udal hau-teskundeetan, Aulestiko EHBildu nagusitu da gehiengo osoarekin. Izan be, 291 aulestiarren botoa jaso dabe, orain dala lau urte lortu eben kopuru bera; bozka kopuruaren %70,97. Herrita-rrek eurengan jarritako konfidantzaren ondorioz, 5 zinegotzi daukaz EHBilduk Aulestiko Udalba-tzan, eta Mikel Antsotegi Jaiok jarraitzen dau Au-lestiko alkatea izaten.

Foru eta Udal hauteskundeak Bilduk, gehiengo osoaau

rkib

ide

a

Argitaratzailea: Aulestiko UdalaLege Gordailua: BI-2134/2011Diseinua, maketazioa eta inprimaketa: Ibegrafik

www.ibegrafik.com

Kultur agenda 15

Albiste laburrak 13

UdalaFORU ETA UDAL hAUTESKUNDEAK 2

ALKATE bARRIAREN KARgU hARTzE EKITALDIA 4

OSOKO bILKURAK 4

hERRIKO ObRAK 6

LA PANPA LANDAREA 7

ArgazkiakAULESTIKO JAIAK 2015 8

AlkarrizketahERRITARREKIN bERbETAN ONDARE LANTALDEA 10

AULESTIKO hAUTETSIAK bANAN-bANAN 5

291 boto

102 boto

Page 3: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

Aulestiko EAJk 102 boto jaso ebazan, orain dala lau urte baino 50 boto gitxiago; boto emaileen %24,88aren konfi-dantza daukie. Boto horreri esker 2 zinegotzirekin jarrai-tzen dabe jeltzaleek.

Aulestiko Udalbatza beraz, EHBilduko 5 zinegotzik eta EAJko 2 zinegotzik osatuko dabe.

Boto eskubidea 546 herrita-rrek eukeen eta horretatik 410 izan ziran bozka eman ebe-nak; hain zuzen be, bozka es-kubidea eukeen herritarren %75,10. Aurretik aipatu do-guzan alderdiei emon eutseen gehienek botoa, baina 9 boto zuri (%2,2) be izan ziran, eta 8 boto baliogabe (%1,95). Abs-tentzioa beraz, %24,90ekoa izan zan.

Foru hauteskunderi jagokenez be, EHBildu izan da nagusi Aulestin. Koalizio abertzaleak 266 boto jaso dauz (%66,17) eta EAJ izan da bigarren in-darra 125 botorekin (%31,09). Boto bana jaso dabe, ostera, PSOE, PP eta PODEMOS al-derdiek (%0,25 bakoitzak).

U

UDAL hAUTESKUNDEETAKO EMOITzAK AULESTIN

1979ko UDAL hAUTESKUNDEAK Independienteak 287 (7 hautetsi) PTE 11983ko UDAL hAUTESKUNDEAK Independienteak 273 (5 hautetsi)

EAJ-PNV 154 (hautetsi 2)1987ko UDAL hAUTESKUNDEAK

HB 219 (4 hautetsi) EAJ-PNV 153 (3 hautetsi)

1991ko UDAL hAUTESKUNDEAK HB 221 (4 hautetsi) EAJ-PNV 207 (3 hautetsi)

1995ko UDAL hAUTESKUNDEAK HB 248 (4 hautetsi) EAJ-PNV 201 (3 hautetsi)

1999ko UDAL hAUTESKUNDEAK EH 338 (7 hautetsi)

2003ko UDAL hAUTESKUNDEAK Ilunzarpe 400 (7 hautetsi) PP 7

2007ko UDAL hAUTESKUNDEAK EAE-ANV 260 (4 hautetsi) EAJ-PNV 189 (3 hautetsi) PP 0

2011ko UDAL hAUTESKUNDEAK Bildu 291 (5 hautetsi) EAJ-PNV 152 (2 hautetsi) PP 1 PSE-EE 1

2015eko UDAL hAUTESKUNDEAK EH Bildu 291 (5 hautetsi) EAJ-PNV 102 (2 hautetsi)

AzKEN FORU hAUTESKUNDEETAKO EMOITzAK AULESTIN

1979ko FORU hAUTESKUNDEAKEzin izan doguz emaitzak eskuratu

1983ko FORU hAUTESKUNDEAKEzin izan doguz emaitzak eskuratu

1987ko FORU hAUTESKUNDEAK HB 198 EAJ-PNV 145 EA 44

Besteak 71991ko FORU hAUTESKUNDEAK

EAJ-PNV 215 HB 202

Besteak 91995ko FORU hAUTESKUNDEAK

EAJ-PNV 208 HB 203 EA 14

Besteak 131999ko FORU hAUTESKUNDEAK

EH 248 EAJ-PNV / EA 130

Besteak 62003ko FORU hAUTESKUNDEAK

EAJ-PNV / EA 236 Baliobakoak 188 (Ezker Abertza lea-ren botoak baliobakotzat zenbatu ziran)

Aralar 14 Besteak 132007ko FORU hAUTESKUNDEAK

Baliobakoak 236 (Ezker Abertzalea-ren botoak baliobakotzat zenbatu ziran) EAJ-PNV 177 EA 22 Aralar 11

Besteak 32011ko FORU hAUTESKUNDEAK

Bildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10

Besteak 52015eko FORU hAUTESKUNDEAK

EH Bildu 266 EAJ-PNV 125

Besteak 3

Page 4: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

4U

Apirilaren 15ean egindako ohiko Osoko Bilkura:

ADJUDIKAU, Komun publikoak eraberritzea obra.ONARTU ETA ADJUDIKAU, Sololuzia aurrekaldeko aparkalekua barriztetea.ONARTU ETA ADJUDIKAU, Eleizkaleko saneamendua konpondu.ONARTU ,Ibilgailu elektrikoa eskuratzeko baldintza ekonomiko-administratiboak.ONARTU, Murlan teknologia barrien eta zerbitzuen enpresa gunea eraikitzeko exekuzino proiektuaren idazke-

ta adjudiketako proiektuen lehiaketa araututuko daben administrazio-oinarri partikularren plegua.ADJUDIKAU, Santa Eufemirako bidearen konponketa obra.

Maiatzaren 20an egindako aparteko Osoko Bilkura:

ONARTU, 2014. urteko kontu orokorra.ONARTU ETA ADJUDIKAU, Efizientzia energetikoaren bila, biomasa udal eraikinetan: haur eskola eta polikiroldegiko obra.ONARTU ETA ADJUDIKAU, Aulestiko eskolaren teilatuaren konponketa obra.

Bagilaren 13an egindako Udala eratzeko Osoko Bilkura:

AUKERATU alkatea.

Osoko bilkurak

Bagilaren 13an, 11:30ean egin eben udal ple-no aretoan Alkatetza eta kargu hartze ekital-dia. 30 herritar inguru batu ziran udaletxeko pleno aretoan talde barriari babesa emoteko, tartean, agintaldia amaitu barri daben Bilduko zinegotziak.

Ekitaldiari ekiteko adin mahaia osotu eben lehe-nengo, zinegotzi gazteena eta zaharrenagaz; Bil-duko Oibar Legarra eta EAJko Conchi Artaetxeba-rriagaz, hurrenez hurren.

Gero, korporazinoa osotu eta kredentzialak iraku-rri ebezan. Ostean, alkatea aukeratu eben. Bi al-kategai egozan: Bilduko Mikel Antsotegi eta EAJko Conchi Artaetxebarria. Bozketako emoitza honela gelditu zan: bost boto Mikel Antsotegirentzat eta bi abstentzino.

Mikel Antsotegi alkate izendatu ostean, berba hartu eta eskerrak emon eutsezan beragaz batera aurreko agintaldian egondako zinegotziei eta herritarrei.

ALKATEAREN KARGU HARTZE EKITALDIA

Page 5: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

5 U

Aul

esti

ko h

aute

tsia

k ba

nan-

bana

n

Hona hemen 2015eko ekainetik 2019ko ekainera arte herritarren ordezkariak izango diranen inguruko datuak. Berton azaltzen deutsueguz izango dabezan ardurak eta beste jakingarri batzuk

Hirigintza eta garapen batzordeburua.

Udal ordezkaritza: LEARRI, Mankomunitateko Gobernu batzordea, UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

33 urte

Kulturako batzordeburua.

Udal ordezkaritza: Mankomunitateko Gobernu batzordea, Mankomunitateko Kultura batzordea, Euskal Fondoa.

28 urte

Eskubideen batzordeburua eta Berdintasun arduraduna.

Udal ordezkaritza: Mankomunitateko ongizatean, Kontseilu eskolarrean eta Haur Eskola kontseiluan.

28 urte

Udal ordezkaritza: Mankomunitateko ongizatea.

58 urte

Kirol batzordeburua, auzoetako egitasmoen arduraduna, herriko baso eta mendien arduraduna.

Udal ordezkaritza: Landagarapeneko ordezkariaren ordezkoa.

38 urte

Jai batzordeko batzordeburua, eta herriko baso eta mendien arduraduna.

Udal ordezkaritza: LEARRI, Landagarapeneko ordezkaria, Gobernu batzordeko ordezkarien ordezkoa, UEMAko ordezkariaren ordezkoa eta Udalbiltzako ordezkariaren ordezkoa.

32 urte

Kultura batzordeko partaidea, Hirigintza eta garapen batzordeko partaidea, Kirol batzordeko partaidea eta auzoetako egitasmoen arduraduna.

Udal ordezkaritza: Mankomunitateko Kultura batzordea.

30 urte

Mikel AnsotegiAlkatea

Asier galdosZinegotzia

Jon SolozabalZinegotzia

hiart UrizarZinegotzia

Oibar Legarra1. Alkate ordea

Janire Omar2. Alkate ordea

Kontxi ArtaetxebarriaZinegotzia

Page 6: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

6U

hER

RIK

O O

BR

AK

Komun publikoakKomun publikoak barrizteko obra amaitu da jada. Horrela ba, Aulestiko plazan, herriaren erdian, ko-mun barriak daukeguz edonork erabilteko moduan. Berauek, irisgarritasun irizpideak beteten dabez, beraz, ezgaitasun fisikoak daukeezan pertsonak be erabili ahalko dabez. Horretaz gain, umeak aldatze-koa be jarri da komunetako batean.Horrekin batera, eta obraren hobekuntza moduan, Aulestiko parkean be, errekondoan, komun publi-koa jarri da.

Kostua: 32.497,66

Dirulaguntza (Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua): 13.428,79

Eskolako teilatuaEskolako teilatua barrizten gabiz, izan be, teilak emoitza txarra emon dau. Dana apurtuta eta des-kaskarillauta egon da, eta hezetasuna pasetan izan da hormigoira. Orain ba, teila aldatu da eta isola-tzaile termikoa ipinteko aprobetxau da, kalefazio-tan gitxiago gastetako asmoz.

Kostua: 62.746,52

Diru-laguntza (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,

Hizkuntza Politika eta Kultura Saila): 37.647,91

Furgoneta barria erostea Aulestiko Udaleko furgoneta zaharkituta dago jada. Hori dala eta, Aulestiko Udalak furgoneta barria eros-tea erabagi dau. Oraingoan, furgonetak berezitasuna dauko, izan be, elektrikoa erostea erabagi da. Honek, ez dau CO2 emisiorik botaten atmosferara. Holan ba, biomasaren aldeko apustuarekin alde batetik, eta fur-goneta elektrikoa erosteagaz bestetik, atmosferarako emisioak gitxitzen jarraitzen dau Udalak.

Kostua: 21.600,00

Aurreikusitako diru-laguntzak (EVE): 6.000,00

biomasaren bigarren faseaEskolan eta Atxagarai aterpetxean kalefazinoa egurragaz dabil jada; hau da, biomasaren aldeko apustua egin dau Aulestiko Udalak, bertoko mate-riala (egurra) erreteaz gain, 0 emisio duen energia erabilteko. Holan, isurketa teknikoa 0 izateaz gain, bertoko egurra erosten gastetan da dirua, kanpotik ekarritako gasa edo petrolioan gastatu beharrean. Gainera, aurreko biak baino merkeagoa da egurra. Oraingo honetan, frontoian ipiniko da biomasazko galdara, haur eskola, gimnasioa eta erabilera ani-tzeko gela berotzeko. Horrela ba, emisioak gitxitze-ko Udalaren ahaleginak aurrera darrai.

Kostua: 80.851,55

Diru-laguntza (BFAko Tokiko Agenda programatik, 48.000 ; eta EJko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailetik, 27.395,98 ): 75.395,95

Urriolako hormaAzkenean be, URA eta Bizkaiko Foru Aldundiak bai-mena eman ostean, Urriolan apurtuta egoan horma konpondu da, eskoilera eginez. Eskerrak emon gura deutseguz auzotarrari obrak iraun bitartean izanda-ko pazientziagatik.

Kostua: 30.141,14

Diru-laguntza (Bizkaiko Foru Aldundiko Ustekabeak programa): 27.127,03

Page 7: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

7 U

Aulestin be agertzen hasi jaku espezie inbaditzai-le hau. Hego Amerikako espeziea da; zehatza-

go esateko, Panpakoa edo Patagoniakoa. Bizkaian apaingarri moduan landatzen hasi ziran, eta gaur egungo espezie inbaditzaileen artean, hedatu, agre-sibo eta kaltegarrienetako bat da. Izan be, landare bakotxak milaka hazi barreia leitekez 30 kilometro baino gehiagoko inguruan. Haren loreak panikula ulatsu handiak dira, luma-mo-totsa izenez ezagunak. Hostoak beti dira berdeak, talde handitan bilduta dagoz eta haren ertzak oso ebakorrak dira, handik erderazko “cortadera” izena.Landare exotiko inbaditzailea eta eraldatzailea da. Berea ez dan habitata okupetan dau, bertako flora lekualdatzera behartzen dau edota ez deutsie izten garatzen. Ekosistemaren oreka hondatzen dau eta okupautako aldea pobretzen dau. Horrezaz gain, udan eta udegunean alergiak eragin leitekez eta su-teak egoteko arriskua handitzen dau. Laburbilduz: kalte ekologiko, ekonomiko eta sozial handiak eragiten ditu. ZER EGIN?Edozein izurrite inbaditzaileren aurrean, babesik ho-berena prebentzioa izaten da. Jarduera txikia bada, hau da, toki-mailakoa, landare gazteak udabarrian desagertaraztea gomendatzen da. Luma-mototsak abuztua baino lehen kendu behar dira, ondinoko

emankorrak ez direnean eta indarrean dagozan arau-diak betez erraustu behar dira. Ale helduak moztu eta sustraitik atara behar dira. Hondarrak plastikoz-ko zaku baltzetan sartu, ondo zarratu eta argitik ba-bestuta itxiko dira. Gero, degradatu arte itxarongo dogu, zabortegira eroan aurretik.Herritarron lankidetza behar da espezie hau ugaritu ez daiten eta betiko desager daiten.

Aholkuak:1– Ez erabili kortadera apaingarri modura.2– Berez ernetzen diren luma-motots landa-

reak desagertarazi.3– Ez batu, astindu edo lekuz aldatu luma

-mototsik, haziak barrieiatu ez daitezan.4– Ez erabili herbizidarik zure kabuz, batez

be ur lasterretatik hurran, toxikoak izan leitekezalako. Bete horrek produktu kimi-koak erabilteko araudia.

5– Ez inportatu ezta landatu jatorriz beste leku batzuetakoak diren landareak. Egun, saltokietan saltzen diren zenbait landare inbaditzaileak izan leitekez.

6– Udaletxean jakitera emon Panpa bedarra dagoela.

Informazio gehiago nahi izan ezkero, Bizkaiko Foru Aldundiko nekazaritza sailera jo zeinkie.

Cortaderia Selloana-Panpa

Bedarra… ederra bezain

arriskutsua!

Page 8: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

8

Aulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

Arg

azki

en t

xoko

a

Aulestiko jaiakAulestiko jaiakAulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

AULESTIKO JAIAK 2015

Udagiro edarragaz ospatu doguz aurten be jaiak Aulestin. Barikuan, saiheski janera jende piloa animatu zan, eta ostean, Gazte Asanbladako gaz-teek emon eutseen jaieri hasiera.

Zapatuko paellada izan zan, ordea, azken urteen legez, jente gehien batu ebana: 280 lagun inguru bazkaltzeko eta 20 paella epaileen puntuazioa-ren zain. Lehengo saria, Sararen paellak eraman eban. Bigarren, Janire Atxurrarena geratu zan. Atzetik, hirugarren Jimirena, eta laugarren Perdi-ren paellak. Gero, gaba partean, Haitzama taldeak giro ederra ipini eban plazan.

Hurrengo egunetan be adin danetako jendearen-tzako eskaintza egon zan: hirugarren adinekoen bazkaria, bakarrizketa, umeen jolasak, edota sortu berria dan batukadak animatuta parkera kalejira eta sorgin dantza.

San Juan eguna be oso jendetsua izan da aurten. Sobra sariketan 42 sobra eder aurkeztu ziren, eta lehenengo saria, Mª Luisa, Izaro eta Sara, Ane eta Ainize hirukotearen sobrak irabazi eben. Bigarren saria, Juanita Urkaregi, Nieves eta Aintzaneren-tzat izan zan. Ostean, Inaxio Perurenaren harri jasotze, eta Irati Astondoa eta Arianeren herri ki-rol ikuskizunak plaza jendez bete eben. Eta egu-na borobiltzeko, arratsaldeko pelota partiduek eta tabernariek antolatutako pintxo poteak frontoi eta kale inguruak animatu ebazan.

Eguenean Murlan egindako meza eta kopauagaz amaitu ziran aurtengo jaiak.

SARRERAK: 1.467,50€URTEERAK: 9.684,62€bALANTzEA: -8.217,12€

Page 9: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

9

Aulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

Aulestiko jaiakAulestiko jaiak

Aulestiko jaiakAulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

Aulestiko jaiak

Page 10: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

10

hER

RIT

AR

REK

INB

ERB

ETA

n

Harriak liburua aurkeztu barri dau talde honek. Eurengana hurreratu gara egin daben beharra hobeto ezagutzeko asmoagaz.

AULESTIKO KULTUR

ONDAREA BATZEn DABILEn

TALDEA

Nondik urten eban ondarea batzen hasteko ideiak?Ondare taldea.– 2009an hiru gertaera erdi-batera emon ziran; alde batetik, Udalak Nareako harbideak (galtzadak) apurtu ebazan gasa sartzeko; bestetik, urte-ro lez bide baztarrak garbitzen ibilten diranak leguarria-ri beste zati bat kendu eutsien; eta, goiko iturriak, zikin, pintadekin eta zaindu barik segitzen eban.

Horren aurrean, Udalak zer edo zer proposatzeko esan euskun, eta ondare materialari buruz genkiena idaztea pentsatu gendun, helburu bigaz: lehenengo helburua, herriko ondare materiala ezagutzera emotea da, holan hobeto babestuko dogula uste dogulako eta Udala be neurriak hartzera behartuko dogula pentsetan dogula-ko; eta bigarren helburua, ezagutza hau eskolara aile-gatea..

Page 11: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

11

Aurkeztu dozuen liburu horretan, zer topauko dogu? O.T.– Liburu bat egin dogu, 500 orri daukaz, 1.000 argazki inguru, eta fitxetan antolatutako dago. Fitxa bakotxean elementu bat jasotzen dogu (etxe bat, zubi bat, kantera bat…), eta horretaz jakin ahal izan dogun guztia konta-tzen ahalegintzen gara: ze izen daukan, zelan ezagutu izan dan, zer esan nahi daben izenak (toponimia), non dagoen, berataz dakiguzen istorioak, anekdotak edota kontakizunak.Liburuetan begira ibili gara eta jende na-gusiari galdetu deutsegu; toponimia aldea, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko idazkaria dan Mikel Gorrotxategik egin dau, eta halandabe, ez da amaitutako liburu bat; fitxa edo elementu bakotxaren atzean, segu-ru gauza jakingarri asko gehiago dagoela. Liburu itxia eta amaitua ez danez, uztaiak (ani-llak) eta fitxak erabili doguz, eta erosleen izenak jasoten gabiz; gure asmoa liburua egiten joatea da, eta aldiro, gauza gehiago jakin ahala (urte batzuetatik behin edo) barriztatutako fitxak bi-daltzea etxeetara gero bakoitzak aldatzeko.

Zelan batu zinien lantaldea? O.T.– Ez dogu ondo gogoratzen, baina 2009. urteko egoeraren komentarioaren inguruan sortu ginen. 6 pertsona ibili gara, baina beste askori egin deutseguz galderak eta elkarrizke-tak, bizkaiera egokian jartzen beste laguntzai-le bi izan doguz (Iratxe Ibarra eta Aitziber So-lozabal), toponimia aldea Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindikoak egin dau, eta beste hainbat pertsonak ataratako argazkiak be erabili doguz.

Nortzuk zabize behar horretan?O.T.– Ez da talde itxi bat; egia da 6 pertso-naren arteko konpromiso bat izan dala hau egitea, baina ez dago Ondare talderik, hau egin daben pertsona talde bat gara bakarrik.

Zertzuk kultur ondare aztertu dozuez? (minak, etxeak, iturriak, burdinolak…)O.T.– Ondare materiala aztertu dogu eta HARRIAK izena jarri deutsegu: Ondare

materilaren barruan, gure aurrekoek bizi-modua atarateko, sinismenak adierazteko edota bizi-kalitate hobea izateko egin da-bezan gauza materialak jaso doguz: etxeak, bideak, zubiak, iturriak, uren depositoak, erropak garbitzeko harraskak edo garbito-kiak, elizak, eskolak…. eta konturatu gara modu batera edo bestera danak direla ha-rrizkoak.Harrizkoak dira edo izan ziren. Gaur desa-gertuta dagozan etxe, errota eta besteak be jasoten ahalegindu gara, izan zirela jakiteko besterik ez bada.

Eta zeinek emon deutsue behar gehien?O.T.– Etxeak, ugarienak direlako; 400 fitxa pasau dagoz eta erdiak inguru etxeak. Hortik aparte, beharra batez be argazki ataratea, artxiboetan begiratzea eta jendeari galderak egitea izan da

Pentsetan dozue kultur ondareari daukan garrantzia emoten deutsegula herritarrok? Edo abandonatutako gaia dala pentsetan dozue?O.T.– Ondarea zaintzen da norberea sen-titzen bada eta hurbil badago, eta ez da zaintzen inorena edo guztiona danean eta urrun dagoenean. Argi dago ezagutzen do-guna maitatzen dogula, eta ondarea be zenbat eta hobeto ezagutu, hobeto zain-tzen dogula.Arazoa ondare publikoan dago batez be; behin edo behin komunitateak egin ebaze-nak eta gaur egun erabiltzen ez direnak dira errezen galtzera botatzen doguzenak. Uda-lak pentsau behar dau interesetan jakon ba-bestea edo errekuperatzea, eta zertarako eta zer egingo daben babesteko edo erre-kuperetako.

Denbora asko eramango eban behar guzti hori egiteak…O.T.– Astiro eta patxadaz ibili gara, eta 5-6 urte egingo genduzan, geldialdi asko eta lu-zeekin.

21

ETX/IB/03

1532. urteko sepulturen banaketan Landaburu ize-

neko baserri bi agertzen dira, Landaburu moduan

gaur egun ezagutzen doguna eta “Landaburuba-

rrenengoa”.

TOPONIMIA

Toponimian oso arrunta da gorputzaren zatiak erabiltzea

eta lepo, bizkar eta buru aurkitzen ditugu erraz. Kasu ho-

netan “landako gaina” da esangura.

Izena

LANDABURU

BARRE NENGOA

1641, 1695,

1704 Landaburu de yuso

1849 Barrenengoa

1874, 1745

Landaburubarrenengoa

1796 Landaburu barrenengoa

Ahoz

Barrenengu

IBARROLA

auzoa

60

ETX/MA/02

XVI. mendean, Terranobarako bidaiak asko ugaritu

ziran. Holako bidaia luzeetarako edaririk egokiena

sagardaoa zan: ez zan usteltzen eta bitaminak euka-

zan, eta eskorbutoa harrapetea ekiditen eban.

Sagardao eskaera gehitzeak, egurrezko dolare han-

diak egitea ekarri eban. Eta holantxe sortu zan ba-

serri hau, sagardaoa egiteko dolare moduan. Do-

lareari teilatua jarri eutsenean, etxebizitza bihurtu

zan. Baserriaren barrualdeko egitura osoa egurrez-

koa da; eta erdialdean, aspaldiko dolarea dauka.

Izena URIZAR

1641 Urizar de Malax1745 Urizar de Suso1704, 1796, 1818, 1849, 1861, 1874 Urizar Ahoz

Usar

MALAXauzoa

85

ETX/ZU/03

XVIII. mendean barriztau eta handitu eben etxea.

TOPONIMIA

Esangura: Legar hitz arrunta ‘harri txikia’ edo ‘erreketa-

ko area’ eta (a) artikulua.

Izena

LEGARRA

1641,1695, 1745, 1796,

1818, 1874, 1891 Legarra

1704, Legarra

Ahoz

Legarre

ZUBEROauzoa

102

ETX/UR/04

TOPONIMIABeste kasu askotan bezala jatorrizko izenean auzo izena

ere badugu, Urriolandikoa, baina ahoz erabiltzen zen

bertsio laburtua, Andikoa, aspaldian nagusitu zen.

Andikoa ‘beste aldekoa’ da, hemetikoa-ren kontrakoa.

Izena ANDIKOA

1695 Aldecoa de urriola?1704, 1818, Andicoa1745, 1796 Urriola Andicoa1848, 1891 AndicuaAhoz

Ándiko

URRIOLAauzoa

123

Kortabaso honetako jatorrizko etxea. Gero, XVIII.

eta XIX. mende artean beste bi etxe egin ebezan

errenteroak hartzeko.

ETX/GO/03

Izena

KORTABITARTEBEKOA

1785 Cortabitarte beecua

1796 Cortabitarte azpicoa

1849 Cortabitarte de abajo

1862 Cortabitarte becoa

1874 Cortabitartevecua

1891 Cortabitarte becua

AhozKortabittartebeko

GOIERRIauzoa

143

ETX/SN/05

Torretxe gotikoa da.Torretxuri buruzko lehenengo dokumentazinoa

1532. urtekoa da, baina jakintsuek esaten dabenez,

Erdi Arotik torretxea egon zan hemen. XVI. men-

dean barriztau egin eben eta ordukoa da etxau-

rrean daukon “Mugica” etxearen armarria eta sa-

rrerako “patina”.Esaten dabenez, izan leiteke Torretxuko etxe hau

hustu izana alboan etxe barria egiteko eta jentea

antzinako Torretik Angiznagusira joan izana, etxe

barriagoa eta modernoagoa zalako.TOPONIMIA

Erdi Aroan erasoetatik babesteko familia batzuek dorreak

eraiki zituzten. Gehienetan ez zen bertan bizi bizitzeko de-

serosoak zirelako. Gerra garaiak pasatzean horrelako asko

berreraiki ziren jauregi moduan Zamudiotorre edo Loio-

lakoa, esaterako, baina beste kasu askotan etxe dotorea-

goak eraiki ziren ondoan. Jatorrizko dorretxeak gerrarako

eraiki ziren eta sarritan atea lehen solairuan edukitzeaz

gain oso estuak eta ilunak ziren (ez zuten apenas leihorik).

Gainerako etxe izenetan bezala hauetan ere izena laburtu

da eta Angiztorre izatetik Torretxu izatera pasa da.

Izena TORRETXU

EgoeraJausten

SAN ANTONauzoa

Torretxe gotikoa da.

171

ETX/NA/05

Jatorrian baserri gotikoa izandakoaren hondakinak

erakusten ei dauz etxaurreko ate puntadunak.

Izena

NAREAGOITIA

1641 Goitia

1704, 1796, 1818 Narea goitia

1745, 1849, 1862, 1874,

1891 Goitia

AhozNarigoitti

NAREAauzoa

231

ETX/AU/15

Etxeak aspaldiko izena galduta dauka eta Zarraben-

ta moduan ezagutzen da Bizkaia osoan.

Mendeak dira hemen taberna eta ostatua lehenen-

goz jarri ebela; jatorrian herriko bi tabernetako bata

zan.Izena

ZARRABENTA / KALLENA 1704 Calle1796 Calle Chan� onena1818, 1849, 1862,1874, 1891 Callena

AhozSarrabenta

AULESTIABEKALE

Page 12: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

12

Bitxikeri askogaz jabetuko zinien. Kontetako badaukezue batan bat…O.T.– Bai, bidean gauza bitxi eta polit asko ager-tu da. Bat kontatzeko, Garatxan jaiotako idazle bat dago: Diego Goitia Garetxana. Bera Ibarrolako Garatxan (Garetxana) jaio zan XVIII. mendean eta jesuita egin zan, Italian asko ibili zan eta 3 libu-ru idatzi ebazan euskaraz eta italieraz, gaia erlijioa eta euskera zala. 90 urtegaz hil zan Loiolan. Duda barik interesgarria eta ezezaguna, eta bide batez, lan honek emoten daben beste aukera bat argi era-kusten dau; liburu honetatik abiatuta, beste hain-bat gauza egin ahal dira, adibidez, Diego Goitiaren bizitzan eta idatzietan sakondu.Liburua oinarrizkoa da; emoten daben informazi-noa ez da oso zehatza eta xehetua. Nahiko gene-ralidadean geratzen da, baina gero interesa dau-kan edonork tiratu ahal dau bakotxetik eta Diegori buruzko lanak egin ahal ditu, edo Herriko etxeak aztertu ahal ditu edo Torretxeari buruz edo harro-biak (kanterak) gai hartuta…

Nondik atara dozue liburuarentzako izenburua “HARRIAK”?Konturatu ginen agertzen diren elementu guztiak modu batera edo bestera harrizkoak zirela. Libu-ruaren berezko izena “Ondare materialaren in-bentarioa” da, baina hori ez da erakargarria eta indartsua. “Harriak” deituta, deigarri eta indartsu egiten da izenetik bertatik, eta gainera, oso ondo adierazten dau gure ondare materialaren ezauga-rrietako bat; batez be harrizkoa dala, eta bertoko harria gehienetan.

Ekonomikoki be administrazioan laguntza eskatu behar izango zenduen. Behar hori erraza izan da?O.T.– Bai. Aulestiko Udalak asko lagundu deus-ku horretan eta Foru Aldundiari be eskatu deu-

tsegu diru-laguntza. Orain, Aldundiaren eran-tzunaren zain gagoz.

Liburuan nahi zenduen informazino guztia sartu dozue edo osatzen jarraitzeko asmoa daukazue?O.T.– Liburuaren asmoa betetzen joatea da. Hau atara ostean, gauza gehiago jakingo dogu eta informazino barria eskuratuko dogu, egin doguzan akatsetaz konturatuko gara… horrega-tik egin da fitxa moduan. Esate baterako, da-goeneko esan deuskue Maixenaren argazkia Itze baserriarena dala. Berrikuspen asko egin arren, akats bat baino gehiago egongo dira. Da-tozen urteetan, gauza gehiago jakin ahala, fi-txak aberasten joango gara eta etxeetara bial-duko doguz egiten doguzan barriztapenak eta zuzendutako fitxak.

Inguruko herrietako taldeekin badaukazue harremanik?O.T.– Badakigu talde asko dabilela herri askotan, Lekeitio, Markina-Xemein eta abar, baina ez dau-kogu harremanik. Bakotxa bere aldetik dabilela emoten dau, berari interesetan jakozan gauzekin; ondarea jasoten dabiz baina ez ondare materiala (Markinarrak gerrako kontuekin eta Lekeitiarrak be gai historikoekin). Gu, Usurbilen egin eben behar batetan oinarritu gara asko eta eredutzat be hartu dogu.Herrian bertan be, nahiz eta jendea askok ez da-kien, ondareagaz lotutako webgune bat dago www.leakondarea.com. Orri horren helburua, es-kualdeko ondareari eskaparate bat eskaintzea da, eta bakotxak etxean daukazan grabazino, ar-gazki edo edozelako lan, danon bistara jartzeko leku ikusgarri bat eskaintzea.

G

Page 13: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

Heldu etxera lagunartean eta seguru!

Uztailak 17 eta 18 Markina-Xemeingo jaiak

Uztailak 24 Ispasterko jaiak

Uztailak 25 Etxebarriako jaiak

Abuztuak 1 Mendexako jaiak

Abuztuak 13 eta 17 Ondarroako jaiak

Irailak 1 eta Antzar Eguna Lekeitioko jaiak

Irailak 18 Aulestiko kontzertua

13

ALbISTELABURRAK

Iaz “kaletik bisita gidatua” antolatu zenduen eta jentea oso pozik egon zan. Zuentzako zelako esperientzia izan zan? O.T.– Esperientzia pozgarria eta aberasgarria; batetik, aberasgarria gure herriari buruzko gauza asko jakiteko aukera emon euskulako (gure kaleko etxeen arkitektura, bitxikeriak eta jakingarri asko), pribilegio bat izan zan Foru Aldundiko teknikarien-gandik ikastea; eta bestetik, pozgarria izan zan, jendea asko batu zalako, gustura egon zalako eta askok zoriondu gintuelako.

Aurrera begira talde honek beharrean jarraitzea aurreikusten dau?O.T.– Guk jarraituko dogu, momentuz, urrian egin-go diren ondare jardunaldiekin. Bestetik, aur-kezpenean esan gendun lez, ondare inmateriala jasoten segidutea da asmoa. Bizimodu tradiziona-lari lotutako jakintzak, lanbideak, kantu eta ber-tso zaharrak, jai eta ohiturak, hizkuntzari zein leku izenei dagozkienak... aberastasun handia daukagu eta galdu aurretik jaso nahi genduke, baina ho-rretarako jende gehiagoren laguntza behar dogu. Ordenagailuak edo bideo kamarak manejatzen dakien jentea beharko genduke, eskolarako mate-rial didaktikoa egiteko kapaz diren pertsonak, ak-toreak, idazten dakitenak, audioagaz behar egiten dakiten pertsonak, historialariak, filologoak, bota-nikoak… Ondarearen ezagutza eta zabaltzea etxe handi-handi bat da eta gaia gustuko daben edo-zein pertsonarentzat dago lekua; jarri geugaz ha-rremanetan eta zeri ekin topauko dogu.Azken oharra: Gugaz harremanetan jarri nahi dabenak edozer gauza zuzentzeko edo gehiatze-ko, kalean, edonon topatu ahal gaitu eta baita [email protected] helbidean be.

2015ERAKO bARDINTASUN PROIEKTUA

Bardintasun arloan, 2013an hasitako programekin eta ekintzekin segitzeko asmoa daukagu eta eki-men barriak egitekoa be bai. Proiektuko ekintza batzuk bailarako beste lau herriekin batera egingo dira, danok batera edota bakotxak bere herrian, bai-na beti be, proiektu bateratu baten baitan: hezki-detza programa, zaintzaileen zaintza programa, Lea Ibarreko II. Bizikleta martxa mistoa eta bizikleta gin-kana eskolan, jaietako erasoen aurkako kanpaina, politikarientzako eta beharginentzako ikastaroak…

Beste ekintza batzuk herriko eragileekin batera egin doguz edota egingo doguz: San Blas alkarteagaz su-kaldaritza ikastaroa, Zemendia emakume alkartea-gaz eta gazteekin martxoaren 8aren eta azaroaren 25aren inguruko ekimenak eta autodefentsa femi-nista, maskulinitate tailerra…

Proiektu osoaren kostua 5.985 eurokoa da. Berau gau-zatzeko BFAtik 4.500 euroko diru-laguntza jaso dogu.

gAbAbUSA

Aurtengo udan be, dagoeneko ezaguna dan Gaba-bus zerbitzuaz gozetako aukera eukiko dabe Aules-tiko zein inguruetako gazteek. Modu honetan, gure herrietako gazteak, modu seguruan eta alkarregaz bueltatuko dira etxera.

Informazino gehiago gura dabenak udaletxean gal-detzea besterik ez dauko.

Page 14: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

Parkeko komun berria

Kolunpioak umeentzat egokituta

14

ALbISTELABURRAKMOTOR URTEERA

Ekainaren 13an Aulestiko V. Motor urteera egin zan. Egun horretan, San Antonio izanik, Gipuzkoan zehar buelta egin eta Urkiola gainean amaitu zan. Ostean, Urkiolatik Astei jatetxera joan eta bazka-ria egin eben motorzaleek. Bidean euri pila atrapau arren, gustora agertu ziran gidariak.

Kostua Udalarentzat: 0 €

PARKEA UDARAKO PREST

Urtero lez, Aulestiko Udalak parke ingurua txukun-du dau, bedarra ebai, pantalana montau… Horretaz gain, kolunpioak be egokitu dauz ume txikiagoak ibili ahal izateko, eta aurtengo nobedade nagusia, bertan komuna montau dala da. Disfrutau geure parkea uda honetan!

OLgETAN hEzI, OLgETAN hAzI KUbIKE AISIALDI ELKARTEAgAz

Urtero moduan, uztailaren 6tik 24ra Lea Ibarreko udalekuak egingo dira Aulestin, 2 urtetik 12 urtera bitarteko ume eta gaztetxoentzat.

Aurtengoan, herritik herrirako eskaintza oinarri har-tuta eta bertora egokitzen dan aisialdi egitasmo bat diseinatzeko asmoagaz, Lea Ibarreko gazte eta hezitzailez osatutako Kubike Aisialdi Elkarteak har-tu dau udaleku honek antolatzeko ardura.

Gainera, aurten lehenengoz eta filosofia berdinari jarraituz, 12 urtetik gorako gaztetxoentzat udale-ku ibiltariak antolatu dabez. Uztailaren 27tik 30era izango dira eta Zumaiatik Munitibarrera arteko ibil-bidea egingo dabe Lea Ibarreko gazteek.

ARTEDRAMA

Artedramaren X. edizinoa be arrakastatsua izan da. Aurten apirilaren 6tik 11ra bitartean antolatu da eta aste guztian zehar ikusle asko ibili da.

Kostu osoa: 33.513,00 €

Udalarentzako kostua: 10.500,00 €

Apirilaren 6tik 11ra

ARTEDRAMATOPAKETAK

AMETS ZIRKOA SALGAITALDEA: Aldatzen LaguntzenLEKUA: Udal aretoaORDUA: 21:00

HAZPARNEKO ANDEREATALDEA: Iduzkilore Antzerki TaldeaLEKUA: FrontoiaORDUA: 22:00

AMODIOAREN ZIEGATALDEA: Lauka TeatroaLEKUA: Udal aretoaORDUA: 21:00

ARRASTOAKTALDEA: Dejabu Panpin LaborategiaLEKUA: FrontoiaORDUA: 22:00

Apirilak 7ASTEARTEA

Apirilak 10OSTIRALA

Apirilak 8ASTEAZKENA

Apirilak 11LARUNBATA

AMODIOZKO IPUINAKTALDEA: Maite Arrese, Mau ArtabeLEKUA: Udal aretoaORDUA: 21:00

KOKAKOLA ETA BAREATALDEA: Ramon Agirre, Inazio TolosaLEKUA: Udal aretoaORDUA: 21:00

Apirilak 6ASTELEHENA

Apirilak 9OSTEGUNA

AULESTIN

Laguntzaileak

Antolatzaileak

Aulestiko Udala

Page 15: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

15

KulturagendaERLEAK ETA LIzTOR bALTzAK (ASIAKOAK)

Ekainaren 13an, erleen eta liztor baltzen (Asia-ko listorren) inguruko hitzaldia egon zan Udale-ko liburutegian, San Blas elkarteak antolatuta. Bertan, ezagutu ahal izan genduan, alde ba-tetik, zein dan erlearen papera naturan (bere bizi-zikloa, polinizazioan daukan garrantzia…); eta beste aldetik, erleei, fruta eta ortuariei, eta osasunari liztor baltzak eragiten deutsazan kalteak, liztor hareen berezitasunak, bizi-zi-kloa… eta hareek harrapatzeko zenbait teknika.

Erretratuan ageri da erraz egin leiteken tranpa mota bat: hartu plastikozko bo-tila bat eta bertan gara-gardo eta txakoli nahas-keta bat sartu, botila laurden bat bete arte, gi-txi gorabehera; moztu bo-tilaren lepoa eta bertan botilan barruruntz sartu. Holan, liztorra sartu bai, baina urten ezingo dau egin. Tranpok ipinteko sa-soirik onenak udabarria eta udeguna dira

Gaia:

AURKEZTEKO EPEA: abuztuaren 7a, eberdiko 14:00ak

LEKUA: Aulestiko udaletxean, idazkaritzan.

OINARRIAK: udaletxean dagoz eskuragarri.

SARIA: 150 euro eta mendi martxako kartel eta materialean agertzea.

Antolatzailea: Mendi martxako batzordea

SANTA EUFEMI JAIAKIrailaren 16an:MezaErromeria zelaianIluntzean, erromeria plazan.

Irailaren 18an:Kontzertua plazan:

PixontxisgoseKaotiko

Irailaren 20an:MezaXXXV. Ermitara igoeraXXVI. Irrintzi txapelketaErromeria zelaianIluntzean, erromeria plazan.

garagarrilaren 31nLea ibilbideko II. bizikleta martxa: Aulesti - Karraspio.Antolatzailea: Aulestiko Udaleko bardintasun batzordea.

Abuztuaren 8anErreka eguna,

Page 16: AULESTIKO KULTUR ONDAREA - · PDF fileBildu 275 EAJ-PNV 158 Aralar 10 Besteak 5 ... UEMA, Erralde ganadu hiltegia, Udalbiltza Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. 33 urte Kulturako

Aulestiko UdalaDonibane enparantza 1Telef. 94 627 90 06Faxa. 94 627 91 1748380 AULESTI (Bizkaia)[email protected]@[email protected]