animaliak eukitea eta babestea arautu dauan …€¦ · 1 animaliak eukitea eta babestea arautu...

34
1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren urriaren 29ko 6/19993 Legeak esparru juridikoa ezarri eban, gizakion eta animalien arteko bizikidetasuna arautzeko, osasungarritasun publikoaren zainketa eta animalienganako errespetua, defentsa eta babesa uztartuz, betiere interes orokorrekaz bat datorren orekaren barruan. Aitatutako legea argitaratu eta indarrean sartu danetik, animaliak eukitearen aldeko fenomeno sozialaren areagotze kuantitatiboa eman da, aldi berean, animalien ganeko eskubideen kontzientzia sozialaren areagotze kualitatiboa eta ingurune sozial moderno batean bizikidetasun egoki bat arautzeko esparru zorrotzago baten eskaerea. Beste alde batetik, arlo honetan arauzko erregulazino prozesu garrantzitsu bat egon da. Horren adierazgarririk garrantzitsuena, seguruenik, animalia arriskutsuak eukiteko araubide juridikoan ganeko abenduaren 23ko 50/1999 Legea izan zan. Izaera arriskutsuko zenbait animalia eukiteak gizartean sortutako kezkari erantzun guran, Lege horrek araubide zorrotza ezarri eban era horretako animaliak eukiteari jagokonez, besteak beste, aldez aurretik baimena eskuratzeko betebeharra eta animaliok eukiteko baldintza berezien derrigorrezkotasuna eskatuz. Hasiera batean, abenduaren 23ko 50/1999 Legea behar bezala aplikatzeko beharrezko legegintza-garapenik ez egoanez, gure eremu autonomikoan berariazko arau bat onestearen alde egin zan, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak eukiteko arauak emoten dauzan apirilaren 4ko 66/2000 Dekretua xedatuz, hain zuzen. Beste hainbat gairen artean, «arriskutsuak izan daitekezan animalien» figura ezarri eban, animalien bat eukiteak aurretik aitatutako gizartean sortutako kezkari erantzuteko asmoz. Hala ere, arau horren indarraldia arras eztabaidatua izan zan, martiaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua argitaratu zanean. Dekretu horren bidez abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen zan, Lege horren aplikazino- eremua zehaztasunez mugatuz, neurri handi batean oinarrizko izaeragaz. Sortutako segurtasun juridiko gabeko egoera gainditu eta erregulazinorako esparru egonkorra finkatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak eukitearen ganeko bagilaren 1eko 101/2004 Dekretua argitaratu da. Dekretu horrek, barrikuntza batzuekaz, aurreko araudia moldatu eta, beharrezkoa izan dan kasuetan, hasieran aitatutako animaliak babestearen ganeko urriaren 29ko 6/1993 Legearen testuinguruan kokatu dau. Horren harira, Ordenantza honek prozesu hori guztia bildu eta gaurkotu egiten dau, eta animaliak euki, babestu eta merkaturatzeko arauak ere jasoten dauz, udal jardueraren eremura

Upload: others

Post on 06-Oct-2020

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

1

ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA

ARRAZOIEN AZALPENA

Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren urriaren 29ko 6/19993 Legeak esparru

juridikoa ezarri eban, gizakion eta animalien arteko bizikidetasuna arautzeko,

osasungarritasun publikoaren zainketa eta animalienganako errespetua, defentsa eta babesa

uztartuz, betiere interes orokorrekaz bat datorren orekaren barruan.

Aitatutako legea argitaratu eta indarrean sartu danetik, animaliak eukitearen aldeko fenomeno

sozialaren areagotze kuantitatiboa eman da, aldi berean, animalien ganeko eskubideen

kontzientzia sozialaren areagotze kualitatiboa eta ingurune sozial moderno batean

bizikidetasun egoki bat arautzeko esparru zorrotzago baten eskaerea.

Beste alde batetik, arlo honetan arauzko erregulazino prozesu garrantzitsu bat egon da. Horren

adierazgarririk garrantzitsuena, seguruenik, animalia arriskutsuak eukiteko araubide

juridikoan ganeko abenduaren 23ko 50/1999 Legea izan zan. Izaera arriskutsuko zenbait

animalia eukiteak gizartean sortutako kezkari erantzun guran, Lege horrek araubide zorrotza

ezarri eban era horretako animaliak eukiteari jagokonez, besteak beste, aldez aurretik baimena

eskuratzeko betebeharra eta animaliok eukiteko baldintza berezien derrigorrezkotasuna

eskatuz.

Hasiera batean, abenduaren 23ko 50/1999 Legea behar bezala aplikatzeko beharrezko

legegintza-garapenik ez egoanez, gure eremu autonomikoan berariazko arau bat onestearen

alde egin zan, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak eukiteko arauak emoten dauzan

apirilaren 4ko 66/2000 Dekretua xedatuz, hain zuzen. Beste hainbat gairen artean,

«arriskutsuak izan daitekezan animalien» figura ezarri eban, animalien bat eukiteak aurretik

aitatutako gizartean sortutako kezkari erantzuteko asmoz. Hala ere, arau horren indarraldia

arras eztabaidatua izan zan, martiaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua argitaratu zanean.

Dekretu horren bidez abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen zan, Lege horren aplikazino-

eremua zehaztasunez mugatuz, neurri handi batean oinarrizko izaeragaz.

Sortutako segurtasun juridiko gabeko egoera gainditu eta erregulazinorako esparru egonkorra

finkatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak eukitearen ganeko bagilaren 1eko

101/2004 Dekretua argitaratu da. Dekretu horrek, barrikuntza batzuekaz, aurreko araudia

moldatu eta, beharrezkoa izan dan kasuetan, hasieran aitatutako animaliak babestearen ganeko

urriaren 29ko 6/1993 Legearen testuinguruan kokatu dau.

Horren harira, Ordenantza honek prozesu hori guztia bildu eta gaurkotu egiten dau, eta

animaliak euki, babestu eta merkaturatzeko arauak ere jasoten dauz, udal jardueraren eremura

Page 2: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

2

egokituz, tresna erabilgarria eta eraginkorra izan dadin, batetik animaliak eukiteagaz eta,

bestetik, ondorioz gizarte moderno eta konplexuen esparruan gizakiekaz elkarbizitzeko

fenomenoagaz zerikusia daukan alderdi eta jardun-eremuen arteko konplexutasun elkarlotua

arautu, kontrolatu eta bertan esku hartzeko.

I TITULUA

HELBURUA, APLIKAZINO-EREMUA ETA DEFINIZINOAK

I KAPITULUA.- HELBURUA ETA APLIKAZINO-EREMUA

1. Artikulua .- Helburua

Ordenantza honen helburua Bakioko Udalean dagozan etxeko animaliak, etxekotuak, katigu

dagozan basabereak arriskugarri gertatu daitekezan animaliak babesteko, eukiteko, erakusteko

eta merkaturatzeko arauak imintea da, kontuan hartu barik ez zentsuan dagozan, ez jaubeak ez

eukitzaileak Bakion bizi diran, batetik, eta animalien eta pertsonen arteko alkarbizitea eta

inguruaren osasun eta lasaitasunarentzat eta pertsona eta ondasunen segurtasunarentzat izan

dakiezan arriskuak harmonizatzen dirala.

Horretarako udalerri honetan animaliei tratuari, higieneari, laguntzari, babesari eta garraioari

jagokonez emon beharreko gitxieneko arreta finkotu da eta establezimendu espezializatuetan

eukiteko, osasun jagoletzarako, merkaturatzeko eta salmentarako arauak imini dira.

Era berean, arriskutsuak izan daitekezan animaliak eukiteko erregimen juridikoa erregulatzen

da, aspektu honeei erreparatuta: Lizentziagazko lotura, eukite-baldintza orokorrak eta

erregistro-erregimena.

2. Artikulua.- Esklusinoak.

Honako arlo honeek ez dira sartzen Ordenantza honen ezarpen-eremuan, bakotxean

beren beregiko arautegia dagoalako:

a) Ehizea.

b) Arrantzea.

c) Animalia basatiak euren berezko ingurunean babestu eta artatzea.

d) Zezenketak.

e) Abeltzaintzea, hau da, abereak haztea jentea hornitzeko. Horren kontrola

administrazino publiko eskudunek egingo dabe.

f) Animaliak esperimentazino eta beste helburu zientifikoetarako erabiltea.

Page 3: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

3

II KAPITULUA .- DEFINIZINOAK

3. Artikulua.- Definizinoak.

1) Ordenantza honen ondorioetarako, bizi ahal izateko gizakiaren laguntzea behar daben

animaliak etxeko animaliak dira.

2) Animalia heziak honako honeek dira: basati eta libre sortu arren, gizakiagaz egotera eta

berari lagun egitera ohituta dagozanak eta, azken baten, bizi ahal izateko gizakiaren

laguntzea behar dabenak.

3) Basa animalia-katiguak honeek dira: basati edo katigu jaio eta katigu dagozanak, baina

hezi ez diranak.

4) Arriskutsuak izan daitekezan animaliak dira, fauna basati batekoak izanda, etxeko

animaliatzat edo laguntza-animaliatzat hartuta, pertsona edo beste animalia batzuei min

egin ahal deutsien, horreek hil ahal dabezan edo gauzei kaltea eragin ahal deutsien espezie

edo arrazakoak, hareen agresibidadea dana dalakoa.

Legez halan ezarten diran etxeko animaliak edo laguntza-animaliak be arriskutsuak izan

daitekezan animaliatzat hartuko dira, eta, batez be, bagilaren 1eko 101/2004 Dekretuko I eta II

Eranskinean zehaztutako txakur-espezieko animaliak, baita 10.1.c) artikuluan halan izendatu

diranak be.

5) Esplotazino-animaliak dira, giza-ingurura egokituta, gizakiak mantentzen dauzanak dirua

lortzeko helburuagaz, bai animaliengandik eurengandik bai hareek sortzen dabezan

ekoizpenengandik.

6) Eukiteko baldintza bereziak daukiezan txakurrak dira, euren egoera etologikoaren

ondorioz, udal-autoridadeak baldintza bereziotan euki ahal dauzanak.

TITULO II

ANIMALIAK EUKITEKO ERREGIMEN JURIDIKOA

I KAPITULUA.- ARAU OROKORRAK

Page 4: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

4

4. Artikulua.- Betebeharrak

1.- Animalia baten jaubeak baldintza higieniko-sanitario honetan euki beharko dau, aterpe

egokirako instalazinoak, janaria eta edaria emonez, albaitari-asistentzia eskainiz eta ariketa

fisikoa egiteko aukera itxiz eta haren espezie edo arrazaren araberako beharrizan fisiologiko

eta etologikoakaz bat jagonez.

2.- Bereziki, animaliak mantentzeko baldintza minimo honeek ezartzen dira:

a) Edateko urez eta janari nahiko eta orekatuaz hornitu, nutrizino eta osasun maila ona

mantentzeko.

b) Edozein sufrimendu saihesteko eta bizitzako eta ongizaterako beharrizanak asetzeko,

leku, bentilazino, hezetasun, tenperatura, argi eta aterpe egokiak eukitea.

c) Animalien egonlekuak garbi eta desinfektauta mantendu, eta aldian-aldian gorotzak

eta gernua kendu.

d) Hareen ohiko egonlekuak ezin dau ibilgailua izan.

e) Animaliak bakotxaren ibilgailuetan garraiatzen gidarien beharrari traba egin barik

egingo da, trafikoaren segurtasuna arriskuan imini barik eta etologiaren eta fisiologiaren

ikuspegitik behar dan moduan.

f) Aparkauta dagozan ibilgailuek barruan animalia bat badaukie, ezingo dabe egon

aparkauta 4 ordu baino gehiago, eta udan, ahal dala, itzalpean eta bentilazinoa errezten

daben lekuetan egon beharko dabe.

3.- Animalia baten jaubeak edo eukitzaileak uste badau animaliak gaitz kutsakorra daukala,

albaitariari jakinarazo behar deutso, eta berak usmatzen badau zoonosia izan daitekeala, edo

horretaz ziur badago, agintaritza eskudunari jakinarazoko deutso.

4.- Animaliak pertsonarentzat kutsakorra dan gaixotasunen bat euki ezkero, albaitari batek

diagnostikau dauana, eta horren ustez ha sakrifikau beharra badago, baimendutako sistema

eutanasiko baten bidez egingo da jaubearen kontura; modu berean, gaixotasun kroniko

osaezinak eukita jaubeek txarto jagoten dabezanak be sakrifikau egingo dira.

5. Artikulua.- Animalien identifikazinoa

1.- Txakurren jaubeak edo txakurra daukienak derrigortuta dagoz identifikauta eta udalean

erroldatuta eukitzera, horretarako, hilabeteko epea izango dabe, jaioten danetik edo jaubetzen

danetik hasita. Betebeharra udalean modu iraunkorrean bizi diran edo hiru hilabete baino

gehiago dagozan animalien jaubeek izango dabe. Betebehar hau, laguntzako beste animalia

batzuentzat ere kontutan hartu beharko da.

Page 5: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

5

2.- Identifikazinorako txakurraren samaren ezkerraldean mikrotxip edo elementu

mikroelektroniko bat iminiko deutso albaitari ofizialen batek, foru edo udal albaitariak, edo

animali txikientzako prestauta dagoan albaitari pribatuak.

Inplantazino hori, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren 1993ko maiatzaren 5eko Ordenaren

aginduaren arabera egingo da, zeinaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko animalien

identifikazinorako metodo elektronikoen erabilera arautzen da, hala nola, ezarri leitekezan

edozein arauetan jarten dauana.

Animalia identifikatzerakoan, albaitari ofizialak edo gaitutako jarduleak Kartila Ofiziala eta

identifikazinorako dokumentu bat beteko dauz eta 1993ko Maiatzaren 5eko Aginduaren

arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean

(AIEO) eskaera egin beharko dau. Agiria eskuragarri eukiko dabe interesaduek albaitari

ofizialen edo gaituen bulegoetan. Ale bat lanean diharduen albaitariaren eskuetan egongo da,

eta beste bi ale animaliaren jaubeari emango jakoz; aleetako bat Eusko Jaurlaritzako

Nekazaritza eta Arrantza Sailera bidali beharko dau, NANaren fotokopiagaz batera, datuak

AEIOan sartu ahal izateko.

3.- Ez erroldatzea, edo epez kanpo eitea, arau-haustea izango da animaliak babestearen ganeko

Legearen 27.1.a artikuluan agintudakoari jarraituz.

4.- Animaliaren jaubeak AIEOri jakinarazo behar deutso erregistro horretako datuetan

izandako edozein aldaketa, eta zehatz-mehatz ondokoak:

a) Jaubeari edota txakurraren ganeko datuen aldaketa.

b) Jaube aldaketa.

c) Animaliari baja ematea, hil egin dalako edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora

eroan dalako betiko.

d) Animalia galdu egin dalako edo lapurtu egin dabelako.

10 eguneko epean eman beharko da horren barri, baina animalia galdu edo norbaitek lapurtu

egin badau, orduan, 48 ordukoa izango da epea, galtze edo salaketa-egunetik kontatzen hasita,

eta salaketaren kopia bat erakutsi beharko da.

Aldaketa eskatzeko edo jazoera jasoteko , udalean edo Foru Aldundian, edo gaitutako

albaitarien bulegoetan eskuragarri egongo dan agiria erabiliko da, agiri honi, NANaren

fotokopia bat gehitu behar jako. a), c) eta d) puntuetan aurreikusitako kasuetan, interesaduak

AIEOra jagokon alea bidali beharko dau.

Page 6: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

6

b) idatz-zatian aurreikusitako kasuetan, hau da, salmenta, dohaintza edo indarrean dagoan

legerian ezarritako beste moduren bat erabilita eskualdaketa bat egiten danean, parte hartzen

daben aldeek aldaketa eskatzeko agiria bete beharko dabe, agiri horrek zenbaki bat eramango

daualarik, eta lau ale bete beharko diralarik. Udal Osasun Zerbitzuak edo Aldundiak Kartila

Ofizialean jaso eta ikus-onetsiko dau eskualdaketa hori, bertan, erabilitako agiriaren zenbakia

be adierazoz. Ale bat parte hartu dauan erakunde edo albaitariaren eskuetan geratuko da, beste

ale bat animalia eskualdatu dauanaren eskuetan, eta beste bi aleak, berriz, jaube barriak jasoko

dauz. Jaube barri horrek AIEOra bidali beharko dau ale bat, eskualdatzea egiten dan egunetik

kontatzen hasita hilabete baino lehen.

Animalia saldu edo eman ahal izateko derrigorra da jaube barriari Kartila Ofiziala eguneratuta

eta behar bezala identifikatuta eta erroldatuta dagozan animaliak emotea.

Artikulu honetan adierazo diren erroldatzearen ganeko aldaketak Erregistroari ez

jakinarazotea arau-haustea izango da, animaliak babesteko Legearen 27.1 a) artikuluan

ezarritakoaren arabera.

6. Artikulua .- Eukite-baldintzak

1.- Kode Zibilaren 1905. artikuluan ezarritakoaren arabera, animaliaren eukitzailea izango da

animaliak sortu daikezan kalte, galera eta arazoen erantzulea.

2.- Animaliaren eukitzaileak beharrezko neurriak hartu beharko dauz haren gorotzak bide eta

espazio publikoetan geratu ez daitezan

Idatz-zati honetan ezarritakoa ez betetea, arau-hauste arintzat joko da hondakinen ganeko

apirilaren 21eko 10/1998 Legean, 34-4-c) artikuluan ezarritakoaren arabera. Hori guztia,

aitatutako legeak baimendutako neurri osagarriak erabagitzeko aukeran kalte egin barik.

3.- Erroldatua edota erregistroan jasoa egon behar daben animaliaren eukitzaileak berak, edo

berorrek baimendutako norbaitek salatu behar dau, halan balitz, animalia galdu izana

7. Artikulua.- Eukiteko limitazinoak

1.- Orokorrean etxeko animaliak eta etxekotuak norberaren etxeetan eukiteko baimena emoten

da.

2.- Udal-autoridade eskudunak eukitea edota animalia kopuru maximoa mugatu ahalko dauz,

egoera honeek kontuan hartuta: aterpearen eta instalazinoen egokitasuna, baldintza higieniko-

sanitarioak, eta baita auzokideentzako edo beste pertsonentzako edo animaliarentzako

Page 7: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

7

berarentzako edo beste animalientzako arrisku edo deserosotasun egoera objektiboak ez

egotea be.

Udal-autoridadeak interesdunari animalien eukite-egoerearen ganeko dokumentazino eta

informazinoa eskatu ahal deutso, edo baita bere eskura imintea be. Arau hori haustea arau-

hauste astuntzat hartuko da, ordenantza honetako 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

8. Artikulua- Deslai itxitako animaliak

Deslai itxitako animaliatzat hartzen da, bere jatorri edo jaubearen ganeko identifikazinorik ez

daroana, pertsona batek lagunduta ez doana eta identifikazinoa eroan arren, haren jaubeak edo

baimendutako pertsonak galtzea denuntziau ez dauana.

9. Artikulua.- Prozedurea deslai itxitako animaliakaz

1) Deslai itxitako animaliak Aministrazinoak jasoko dauz, bertako edo kontzertautako

zerbitzu bidez. Jasotze edo garraioan erabilitako bitartekoek baldintza higieniko-sanitario

egokiak eukiko dabez, eta animaliei ez deutsiez justifikau bako sufrimendurik sortuko.

2) Aurreko puntuan aitatutako animaliak animalien abegi-zentro baten egongo dira, legeak

ezarten dauan denboran zehar. Jaubeak berreskuratu gura badau, ezaugarri hori erakutsi

beharko dau, mantenu-gastuak eta egotaldikoak ordaintzeaz gain.

Aitatutako zerbitzuko alabaitariaren ustez, zirkunstantzia sanitarioek, arriskuzkoek edo

animaliaren sufrimenduzkoek halan eskatzen dabenean, aitatutako epea behar dana

murriztuko da.

3) Epe hori igarota, inork ez badau identifikau bako animalia erreklamatzen, hurrengo

neurriak hartu daitekez: apropiazinoa, eskatzen dauan pertsona bati emotea (horrek

animaliaren egoera administratibo eta sanitarioa legeztatu beharko dau, Ordenantza honetako I

Eranskinean ezarten dan moduan) eta, besterik ezean, sakrifizio eutanasikoa.

Edozein momentutan, laguntza-animalien kustodia beste pertsona fisiko edo juridiko batengan

itxi daiteke, aldi baterako.

4) Animaliak identifikazinoa eroango baleu, horren jasotea edo erretentzinoa modu

frogagarrian jakinarazoko jako jaubeari. Horrek 7 egun balioduneko epea eukiko dau

berreskuratzeko, eta abegi-zentroko egotaldiak sorturiko gastuak ordaindu beharko dauz. Epea

pasau ostean, jaubeak ez badau animalia berreskuratu, aurreko atalean aurreikusitako norakoa

emongo jako.

Page 8: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

8

5) Animalien sakrifizioa berehalako konorte-galtzea eta sufrimendu eza inplikatzen daben

prozeduren bitartez egingo da, beti be albaitari baten kontrol eta ardurapean.

10. Artikulua.- Kaleko animaliak

1) Animaliek pertsonei edo ondasunei sortu ahal deutsiezan eragozpenak edo arriskuak

saihesteko, herritarrek kaleko animalien presentziaren barri emongo deutsie udaleko osasun-

zerbitzuei.

2) Galarazota dago bide publikoan edo orubeetan hegazti, txakur, katu eta kaleko beste

animaliei janaria emotea..

Atal hori ez betetea arau-haustetzat hartuko da, Ordenantza honetako 45. artikuluan

ezarritakoaren arabera.

3) Uriko animalia espezieen ugaltze kontrol bakoak justifikatzen dauanean, udal-autoridadeek

beharrezko bitartekoak iminiko dabez, populazinoa kontrolateko.

11 Artikulua.- Eraso bat gertatzen danerako prozedurea

1) Animalia batek nonor eraso izanaren salaketa jaso edo horren barri daukan udal zerbitzuak

erasoa egin daben animaliaren edota haren jaubea identifikatzen lagunduko daben datu

guztiak bilduko dauz salatzailearengandik edo gertakarien jakinarazpena egin

dauanarengandik, eta berehala jarriko dauz datu horiek administrazino-espedienteaz

arduratuko dan agintaritzaren eskuetan, alegia, txakurra erroldatuta dagoan eta, halakorik

ezean, jaubea bizi dan udalerriko udalaren eskuetan, eta dokumentazino guztia udal horretara

eroango da.

2) Erasotzerakoan haginka egin badau eta horrek lesioren bat sortu badau, erakunde

eskudunak espedientea ireki dala jakinarazoko deutse Osasun Saileko Zaintza

Epidemiologikoko Unitateari eta Foru Aldundietako abere osasuneko zerbitzuei.

Lesioak eragin dauzan animaliaren jaubeak 24 ordu izango dauz animalia berak aukeratutako

albaitari ofizial edo gaitu batengana eroateko; animalia, txakurra bada, behaketan egon

beharko dau hamalau egunez, baina egun-kopuru hori aldatu egin leike beste animalia batzuen

kasuan edo unean uneko baldintza epizootiologikoek halan gomendatzen badabe, betiere,

txosten tekniko batek hartarako arrazoiak ematen badauz. Haginka egin eta 24 orduen epe hori

igaro, eta jaubeak txakurra albaitariarengana borondatez eroan ez badau, eskumena dauan udal

agintaritzak eroan dagian eskatuko deutso, eta animaliak jasotzen dauzan zentro batean

Page 9: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

9

sartzeko edota isolatzeko agindu ahal izango dau (II. Eranskina). Errekerimendu hau ez

betetea arau-hauste larria izango da Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren bagilaren 26ko

8/1997 Legeko 36.2.b.1 artikuluan jasotakoari jarraituz, eta han esandakoa bermatzeko

kautelazko neurriak hartzearen kaltetan izan gabe. Dena den, egindako txostenaren edo

egiaztagiriaren kostua animaliaren jaubeak edota eukitzaileak ordaindu beharko dau.

Animaliak jaube edo eukitzaile jakinik eukiko ez baleu, gertakarien barri jaso dauan udal

zerbitzua arduratuko da animalia jaso eta behaketan jartzeaz. Behaketaren barri eman beharko

deutso espedientea tramitatzeko eskumendun udalari gertaerak izan eta 72 orduko epea baino

lehen.

Albaitariak behaketa egin beharko dau zoonosia izateko arriskua dagoan ala ez ikusteko eta

animaliaren izakera arriskutsua izan daitekeen ala ez ebaluatzeko eta, III. eranskinean dagoan

ereduari jarraituz, emaitzaren ganeko egiaztagiria/txostena bidali beharko dau. Jaubeak edota

eukitzaileak, behin animaliari behaketa egin jakonean, 48 ordu izango dauz albaitariaren

egiaztagiria/txostena bialtzeko espedientea izapidetzen ari dan udalari —lehen paragrafoan

adierazoa—, udal horrek espedientean sar dagian. Udalak, dagokion Foru Aldundiko

Abeltzaintza Zerbitzura eta Osasun Saileko Zaintza Epidemiologikoko Zerbitzura bialdu

beharko dau kopia bat. Behaketa hori egin ondoren arrisku sanitarioa dagoela ikusten bada,

horretan diharduen administrazinoak txakurra zentro batean sartzeko edota isolatzeko edo,

egoera horretan egonez gero, bardin jarraitzeko agindua eman daike

3) Erasotzerakoan haginkadarik egin ez bada, jaubeak edo eukitzaileak berak nahi duen

albaitari ofizial edo gaitu batengana eroan beharko dau txakurra; albaitariak animaliaren

izakera arriskutsua dan ala ez ebaluatuko dau nahi dauan denboran, eta egiaztagiri bat emango

dau. Jaubeak espedientea izapidetuko dauanari bidali beharko deutso egiaztagiri hori.

12. Artikulua.- Debekuak

1.-Beren beregi galazota dago:

a) Animaliei tratu txarrak emotea edo arrazoi bako oinaze edo kaltea eta larrialdia sortuko

deutsen tratua emotea.

b) Animaliak deslai ixtea.

c) Modu berean, galazota dago ordenantza honetan aitatutako animalien gorpuak herri

bideetan zein udal mugartean ixtea. Animalia gorpuren bat ikusi ezkero, Udalari jakinarazo

behar jako, behar dana agindu daian.

Page 10: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

10

d) Animaliak behar beste ez elikatzea, edo higiene eta osasunaren ikuspuntutik egokiak ez

dira lekuetan eukitea.

e) Animaliak mutilatzea, premiazkoa danean albaitariak egin ezean, funtzinoak beteteko

beharrezko danean edo arrazearen ezaugarriak mantentzeko.

f) Animaliei drogak edo botikak emotea edo kalte fisikoak edo psikikoak ekarriko deutseezan

manipulazino artifizialak egitea, nahiz eta lehiaketaren bateko emoitzak hobetzeko asmoagaz

izan.

g) Animaliak berezko daukan jokaeraren kontra edo tratu iraingarria ekarriko dauan moduan

aritzera behartzea.

h)Animalien borrokak.

i) Animaliak kalean hiltea, ezinbestekoa danean eta horretarako premia gorria dagoanean izan

ezik.

j) 14 urtetik beherakoei eta gauza ez diranei animaliak saltzea, emotea edo lagatzea, guraso-

agintea daukan pertsonaren edo tutoreen baimen barik.

k) Animaliak kalean saltzea, baimendutako azoketan edo merkatuetan izan ezik.

l) Animaliak laborategi edo kliniketarako saltzea Administrazinoaren kontrol barik.

ll) Animaliak publizitaterako apeu, sari edo eskupeko gisa dohaintzan uztea, haien kostu

bidezko transakzinotik eratorritako negozio juridikoetan salbu.

m) Espezie babestuetako animaliak saltzea, eukitea eta jendaurrean erakustea, espezie

babestuen ganeko legeetan ezarritakoa kontuan hartuta.

2.- Era berean, beren beregi galarazota dago:

a) Animaliak elikagaiak fabrikatzen, saltzen, batzen, garraiatzen edo manipulatzen diran

lekuetara sartzea eta bertan egotea, osasun-aginpideak baimena emon ezean.

b) Animaliak ikuskizun publikoak egiten diran lokaletara, ugerleku publikoetara,

hondartzetara eta osasun-etxeetara sartzea eta bertan egotea, beren beregiko arauek galazoten

badabe.

Page 11: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

11

c) Jentearentzat zabalik dagozan enparauko establezimenduetan jaubeek euren eretxiaren

arabera galarazo ahalko dabe animaliak sartzea eta egotea; debekua sarreran adierazo behar

dabe.

d) Alkarteen leku pribatuetan, esaterako kultur alkarteetan, jolas alkarteetan, auzo

komunitateen danen erabilerarako aldeetan etab., animaliak sartu eta egoteko erakunde

horreek dabezan arauak bete behar dira, bagilaren 1eko 101/2004 Dekretuko 4. artikuluko 2.

paragrafoak ezarten dauanari kalte egin barik.

e) Animaliak ezin izango dira balkoi, garaje, pabiloi, soto, azotea, lorategi edo beste edozein

uri-lokal edo uri-lursailetan ohituraz euki edo estabulau, animaliok eragozpen objektiboak

eragiten badeutsiez auzotarrei edo oinezkoei.

f) Animalia etxekotuak ezin izango dira ohituraz euki estabulazino edo erdi-estabulazino

erregimenean parke eta lorategi publikoetan ez uritar gisa kalifikatutako lursailetan.

g) Igogailuetan, inork adierazoten badau ez dauala gura sartu barruan laguntza animaliaren bat

dagoala, kasu egin behar jako.

h) Herritar ugari dabilen aire zabaleko espazioetan edo jendearentzat edegitako lokaletan ezin

izango da ezein espezietako animaliarik aske utzi. Are gutxiago arriskutsuak izan daitekezan

animaliak, basa-animaliak edota animalia kaltegarri edo hezigaitzat jotakoak, hartarako

apropos zehaztutako baldintzetatik edo bereziki prestatutako esparru, gune edo parke

zoologikoetatik kanpo.

13. Artikulua.- Salbuespenak

1) Aurreko artikuluetan agindutakoa gorabehera, gida-txakurra daroenek eta ikusmen urrikoek

leku, etxe, establezimendu, lokal edo garraio publikoetan sartu ahal izango dabe (besteak

beste ospitale publiko eta pribatuetan eta osasun laguntzarako zentroetan sartu daitekez).

2) Ikusmen urrikoak, eskatzen bajako, animalia gida-txakurra dala frogatu behar dau, eta

behar diran osasun baldintzak ondo beteten dauzala be bai.

3) Gida-txakurrari gaixotasun zantzuak hartuten bajakoz, edo erasokorra dala, edo garbitasun

falta, edo, jeneralean, pertsonentzat arriskugarria izan daitekeala, ezin izango da aurreko

artikuluan aitatutako lekuetara sartu.

14. Artikulua.- Laguntza-animalien komunidade barruko desplazamenduak

Page 12: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

12

Komunidade barruan desplazau gura dabezan txakur, katu eta hudoen jaube eta eukitzaileek,

Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2004ko irailaren 27ko aginduak edo hori ordezkatuko

dauan araudiak arautzen dauanaren arabera, albaitari ofizialak edo hautatuak emoniko

pasaportea eroan beharko dabe desplazamendu osoan.

II KAPITULUA.- TXAKUR-ESPEZIEKO ANIMALIEN GANEKO XEDAPEN

ESPEZIFIKOAK

15. Artikulua.- Erregimen Orokorra

Txakurrentzat aplikatzekoak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak eukitearen

ganeko garagarrilaren 1eko 101/2004 Dekretuan, arriskutsuak izan daitekezan animaliak

eukiteko araubide juridikoaren ganeko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen dauan

martiaren 22ko 287/2002 Errege-Dekretuan, eta aplikagarri diran beste araubide guztietan

jasotakoak, eta aurreko tituluetan jasotakoa, eta batez be, identifikazinoari eta erregistroari

jagokon guztia.

III KAPITULUA.- ARRISKUTSUAK IZAN DAITEKEZAN ANIMALIEN GANEKO

XEDAPEN ESPEZIFIKOAK

16. Artikulua.- Erregimen Orokorra

Arriskutsuak izan daitekezan animaliei, Ordenantza honetako 3.artikuluan zehaztutakoak,

aplikatzeakoak izango dira arriskutsuak izan daitekezan animaliak eukiteko araubide

juridikoaren ganeko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen arabera, lege hori garatzen dauan

martiaren 22ko 287/2002 Errege-Dekretuan, eta aplikagarri gertau leitekeen beste edozein

araubidetan jasotakoak.

17. Artikulua.- Lizentzia

1.- Arriskutsuak izan daitekezan animaliak eukiteko araubide juridikoaren ganeko

abenduaren 23ko 50/1999 Legearen babesean animalia arriskutsutzat sailkatutako edozein

animalia euki ahal izateko, administrazino-lizentzia lortu behar da, eskatzailea bizi dan

udalerriko udalak emango dauana edo, bestela, salerosketa edo txakurraren trebakuntza egin

daneko udalak —bizi dan udalean horren barri eman ondoren—, beti be aurrez, gutxienez

honako betekizun hauek beteten dirala egiaztau ondoren:

a) adinez nagusi izatea.

b) Hilketa, lesio edo torturengatiko, askatasunaren edo osotasun moralaren, sexu-

askatasunaren eta osasun publikoaren aurka egiteagatiko, edo talde armatu edo

Page 13: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

13

narkotrafikatzaile bategaz lotura izateagatiko delituengaitik kondenatua ez izatea, eta

ebazpen judizial batek arriskutsuak izan daitekezan txakurrak eukiteko eskubidea

kenduta ez izatea.

c) Arriskutsuak izan daitekezan animalien araubide juridikoan ganeko abenduaren

23ko 50/1999 Legearen 13.3 artikuluan adierazotako zehapen osagarririk jaso ez izana,

arau-hauste larria edo oso larria egin izanagatik. Lizentzia denbora baterako kendu

izanak ez dau esan gura, halanda be, lizentzia barriro eskuratzerik edo barrizterik

izango ez dauanik; hori bai, lizentzia eskatzerakoan, osorik beteta egon behar da

aurreko zehapena, alegia, lizentzia barik egon beharreko aldiak bukatuta egon behar

dau.

d) Arriskutsuak izan daitekezan animaliak euki ahal izateko ahalmen fisiko eta

gaitasun psikologikoa eukitea.

e) Hirugarren batzuentzako kalteengatiko erantzukizun zibileko asegurua formalizauta

eukitea, estaldura ehun eta hogei mila eurotik (120.000) gorakoa izan behar da.

Arriskutsuak izan daitekezan txakurren jaubeek, bagilaren 1eko 101/2004 dekretuko

13-3-e) eta 12. artikuluetan jasotakoagaz bat, aurreko idatz-zatian ezarritako

baldintzapeko asegurua formalizatzeaz gain, animalia identifikatzen dan egunetik

hasita hamar eguneko epean kontratau beharko dabe aseguru hori, jagokon

erregistroan sartu baino lehen.

Aseguru hau beste aseguru batzuen barruan egon daiteke, baina edozein kasutan

kontratazinoa onartuta dagoala ziurtau beharko da egiaztagiri bategaz, aitatutako

101/2004 dekretuko III.eranskinean jasotako ereduaren arabera. Egiaztagiria aseguru-

konpaniak egingo dau. Bertan, aseguruak babestutako txakurraren identifikazinoari

berariazko erreferentzia egingo jako eta aseguruaren efektu-data eta mugaeguna

zehaztuko dira.

Txakurraren jaubearen ardurea izango da animalia bizi dan artean erantzukizun

zibilerako aseguru horren babespean eukitea eta asegurua indarrean mantentzea,

horretarako beharrezko barrizteak eginez, halan behar danean.

f) 1.- idatz-zati honetako b) eta c) paragrafoetan ezarritako batekizunak jagokozan

erregistroek egindako egiaztagiri negatiboen bidez erakutsiko dira. Ahalmen fisikoa eta

gaitasun psikologikoa lehen be aitatutako martiaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuan

erabagitakoari jarraituz lortutako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira.

2.- Lizentzia administratiboa, interesaduaren eskariz jagokon udal organoak barriztuko dau,

50/1999 Legean xedatutakoari jarraituz, aurreko idatz-zatietan jarritako betekizunak egiaztatu

ostean.

Page 14: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

14

3.- Lizentzia bost urterako izango da eta iraupen bardina daukien jarraiko aldikadatan barriztu

ahal izango da. Halan da be, lizentziaren indarraldia galdu egingo da lehenengo idatz-zatian

ezarritako edozein betekizun beteten ez danean. Lizentzian agertzen diran datuetatik edozein

aldatzen bada, titularrak jagokon udal organoari jakinarazo beharko deutso aldaketa gertatzen

dan egunetik kontatzen hasita hamabost egun baino lehen.

4.- Bide judiziala edo administratiboa erabiliz emandako administrazino-lizentzia bati

kautelazko neurriak iminten bajakoz edo lizentzia hori kentzen bada, ezin izango da beste

lizentzia barririk emon edo lizentzia bera barriztu, harik eta egoera hori aldatu arte.

5.- Artikulu honetako 1. paragrafoan eskatutako betekizunak bete barik emondako lizentziek

ez daukie inolako baliorik, eta beraz, titularrak lizentziarik ez daukala ulertuko da.

18. Artikulua.- Arriskutsuak izan daitekezan animalien erregistroa

1.- Lizentziaren titularrari jagoko txakurra arriskutsuak izan daitekezan animalien udal

erregistroan sartzeko obligazinoa, lizentzia eskuratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita,

hamabost eguneko epean.

2.- Arriskutsuak izan daitekezan animalien udal erregistroari jakinarazo beharko jako

animaliaren salmenta, ekualdaketea, dohaintzea, lapurretea, heriotzea edo galeraren barri,

halan jasota itxiz jagokon erregistro-orrian.

3.- Arriskutsua izan daitekezan animaliak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko beste

udalerri batera aldatzeko, betiko edo hiru hilabetetik gorako aldikadarako, jaubeak

ezinbestean egin beharko dauz jakozan inskripzinoak udal erregistroetan.

4.- Animaliaren titularrak artikulu honetan agindutakoa beteten ez badau, jagokon zehapen

administratiboa egingo jako, 50/1999 Legeko 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

19. Artikulua.- Segurtasun neurriak

1.- Arriskutsuak izan daitekezan animalien jaube, hazle edo eukitzaileek indarrean dagoan

legerian uritarren segurtasunerako ezarritako arau guztiak betetera derrigortuta dagoz,

animalia horien eta gizakion arteko elkarbizitza onena ziurtatzeko asmoz eta biztanleriari

ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko.

2.- Arriskutsuak izan daitekezan animaliak leku edo espazio publikoetan egoteko animaliok

daroazanak eta kontrolatzen dabezanak aldean eroan beharko dauz Ordenantza honetako 17.

Page 15: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

15

artikuluan aitatutako lizentzia administratiboa eta animalia hori arriskutsuak izan daitekezan

animalien udal erregistroan izena emanda daukala egiaztatzen dauen ziurtagiria.

3.- Baserri, landetxe, txalet, lursail, terraza, patio eta beste edozein leku mugatutan dagozan

eta arriskutsuak izan daitekezan animaliak lotuta egon beharko dabe, baldin eta leku horietara

sartu edo hurbildu daitekezan pertsonak eta animaliak babesteko besteko azalera, altuera eta

itxidura egokidun lekuan ez badagoz.

4.- Arriskutsuak izan daitekezan animalien hazle, hezitzaile eta salerosleek animaliak

eukiteko instalazino eta baliabide egokiak euki beharko dabez.

5.- Arriskutsua izan daitekeen animalia lapurtu edo galtzen bada, titularrak gertaera horren

barri eman beharko deutso arriskutsuak izan daitekezan animalien udal erregistroko

arduradunari, gertaeraren barri euki eta gehienez, berrogeita zortzi orduko epea pasau baino

lehen.

20. Artikulua.- Salbuespenak

Egoerak halan gomendatzen dauanean, jaubeak zenbait betekizunetatik salbuetsi ahal izango

dira. Honako kasu hauetan gerta daiteke hori:

a) Animaliak funtzino sozial bategaz erabiltzen dabezan erakunde publiko edo pribatuak

diranean.

b) Ganadua zaintzeko, babesteko eta maneiatzeko, bai eta jarduera zinegetikoetarako ere,

txakurrak erabilten dabezan nekazaritzako ustiategiak diranean. Txakur horiek ezingo

dabe 50/1999 Legean jasotako legez kontrako ekintzatan jardun. Ganadua zaintzeko,

babesteko eta manejatzeko, jarduera zinegetikoetarako bere bai. Txakur horrek ezingo

dabe 50/1999 Legean jasotako legez kontrako ekintzatan jardun.

c) Lan eta Kirol arloko probatan parte hartzeko aukeratu behar diran txakurrak diranean,

erakunde eskudunak baimendu eta ikuskatuko dauz txakur horiek. Indarrean dagoan

araudian eta ordenantza honetan ezarritakoaren arabera, ez dira onartuko borroka eta

erasoetarako probak.

21. Artikulua.- Garraioa

Arriskutsuak izan daitekezan animalien garraioa animalien ongizatearen ganeko berariazko

araudiari jarraituz egin beharko da, eta egoerak eskatutako neurri prekautorioak hartu beharko

dira, garraioaldian eta zamalanetan pertsonen, ondasunen eta beste animalia batzuen

segurtasuna bermatzeko.

Page 16: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

16

III TITULUA

JARDUERAK ANIMALIAKAZ

I KAPITULUA.- NUKLEO ZOOLOGIKOAK

22. Artikulua.- Erregimen orokorra

1.- Gune zoologikoen ganeko 81/2006 Dekretuan ezarritakoak arautuko dauz gune

zoologikoak.

2.- Era berean, aldez aurretik udal lizentzia eskuratu beharko dabe, Euskal Herriko

ingurugiroa babestearen ganeko zezeilaren 27ko 3/98 Lege Orokorretan eta lizentzia hori

eskuratu beharrik ez daben jardueren zerrenda jasotzen daben 165/99 Dekretuan eta

aplikagarri diran gainontzeko araudietan zehaztutakoen arabera

II KAPITULUA.-: ERAKUSKETA ETA LEHIAKETAK

23. Artikulua.- Horreek egiteko baldintzak

Leku itxi edo zabaletan, animalien lehiaketa, erakusketa edo exhibizinoetarako egiten diran

ekitaldi iraunkor edo aldikakoetarako, derrigorrezko baldintzak dira:

a) Jarduera-lizentzia eukitea. Aldizkako jarduerak diranean, udal bide eta gune zabalak

erabilteko lizentziaz ganera, antolatzaileek udalaren baimena euki behar dabe, Osasun

Zerbitzuek egindako txostena aztertu ostean emongo dana.

b) Baimen hori eskatzean agiri honeek aurkeztu behar dira:

1) Jarduerearen deskripzinoa.

2) Eskatzailearen izena, helbidea eta telefonoa.

3) Kokalekua.

4) Jarduerearen iraupena.

5) Joango diran animalien kopurua eta espezieak.

6) Herriz herriko gune zoologikoa izateko baimena, foru organo eskudunak emona.

7) Jardueran parte hartuko daben animaliak dirala-eta behar diran agiriak (jatorri-

gidea, osasun kartilea, udal erroldako inskripzinoa, CITES, animaliaren

identifikazino txartela, e.a.)

8) Erantzukizun zibileko asegurua, jarduereak iraungo dauan aldirako.

9) Instalazinoak behar dan legez muntatuta dagozala dinoan ziurtagiria, teknikari

eskudunak emona eta behar dan alkargoak ontzat emona.

Page 17: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

17

c) Erizaintzarako lekua prestatu beharko da. Zerbitzu horren ardurea gaitasuna daukan

albaitaria izango da eta, gitxienez, kirurgia txikirako ekipo mediko-kirurgikoak eta oinarrizko

botikina eukiko dauz.

d) Enpresa edo erakunde antolatzaileak instalazinoak edota ekintzek dirauen artean

erabiliko diran lekuak garbitzeko zerbitzuak euki beharko dauz, eta baimenaren indarraldia

amaitutakoan kontu handiagaz garbitu beharko dauz, eta goitik behera desinfektatu beharko

dauz.

e) Ura hartu eta kanporatzeko estolderia-ahoa euki behar dabe jarduerearen osagai guztiek

ondo ibilteko halan behar badabe, eta agindutako muga guztiak onartuko dabez soinuaren

emisino eta inmisinoei jagokenean.

24. Artikulua.- Herri-kirolak

Etxeko animaliak oinarritzat daukiezan herri-kirolen modalidadeek udalaren baimena beharko

dabe, eta Eusko Jaurlaritzak eskatzen dauzan baldintzak bete beharko dabez. Edozein kasutan,

baldintza higieniko-sanitario egokiei erreparauko jake, eta batez be:

a) Galarazota dago alkohola, drogak edo farmakoak emotea edota kalte fisiko edo psikikoak

sortu ahal deutsiezan edozein manipulazino artifizial praktikatzea, nahiz eta lehiaketa bateko

errendimendua areagotzeko izan.

b) Behiek idi-proba edo antzekoetan parte hartuko badabe, erakunde antolatzaileak foru-

organo eskudunari baimena eskatu beharko deutso, 1993ko martxoaren 11ko aginduan

ezarritakoaren arabera. Agindu horrek EAEko herri-kiroletan parte hartzen daben animalien

identifikazino-sistemak eta osasun-baldintzatzaileak erregulatzen dauz.

III. KAPITULUA.- ANIMALIEN KONTSULTATEGI, KLINIKA ETA OSPITALEEN

GANEAN

25. Artikulua.- Erregimen Orokorra

Animalien kontsultategi, klinika eta ospitalerako establezimenduek aplikazinozko arau

sektorialak beteko dabez, eta, ganera, Udaleko Lizentzia beharko dabe.

IV TITULUA

Page 18: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

18

IKUSKAPEN ETA KONTROLA

26. Artikulua.- Ikuskapen eta Kontrola

1.- Ordenantza honetan araututako gaien ikuskapena eta kontrola udaltzainek edo beste

funtzionario batzuek egin ahal izango dabe, eurok agintaritzaren agenteak izango dira eta akta

egin ahal izango dabe (non interesaduak bere desadostasuna adierazoteko aukera izango

daben). Akta hori interesaduari jakinarozoko jako salaketa akta edo boletinaren bidez, eta

eskumena daukan udal organoari bidaliko jako, beharrezkoak joten dabezak neurriak har

daizan eta, behar izanez gero, zehapen espedientea adierazo dagian.

2.- Arau-hausteak delitu edo hutsegite izan daitekezanean, zehapena ezartzeko eskumena

dauan organo administratiboak jakinarazoko deutsoz gertatutakoak jurisdikzino penalari eta

zehapen-prozeduragaz jarraitzeari uko egingo deutso ebazpen judizial sendoa ebazten ez dan

bitartean eta ordura arte etengo da preskripzio-epea.

3.- Espediente administratiboen instrukzio-agintariek kontu-hartze judiziala baino lehen

hartutako kautelazko neurriak indarrean egon daitekez agintari judizialen berariazko

pronuntziamendurik ez dagoan bitartean.

V TITULUA

ZIGOR ARAUBIDEA

I. KAPITULUA.- XEDAPEN OROKORRAK

27. Artikulua.- Arau-hausteak eta Zigorrak

1.- Arau-hauste administratibo izango dira jarraian aitatutako legeetan halan tipifikautako

jarduera eta ez egiteak: animalien babesaren ganeko urriaren 29ko 6/1993 Legean,

arriskutsuak izan daitekezan animaliak eukiteko araubide juridikoaren ganeko abenduaren

23ko 50/1999 Legean, hondakinen ganeko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta Euskadiko

osasun antolakuntzaren ganeko bagilaren 26ko 8/1997 Legean tipifikautakoak. Baita

Ordenantza honetan jasotakoak ere, udal gobernua modernizatzeko neurrien ganeko

abenduaren 16ko 57/2003 Legeak gehitutako apirilaren 2ko 7/1985 Legeko XI tituluan

xedatutakoaren arabera.

2.- Arau-hauste administratiboak artikulu honetako aurreko idatz-zatian aitatutako araudiak

xedatutakoaren arabera zehatuko dira, lege-hausteak modu zuzenagoan identifikatzeko eta

Page 19: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

19

zehapenak modu doiagoan zehazteko, Ordenantza honetan jasotako lege-hausteen

espezifikazinoen eta zehapenen graduazinoaren kaltetan izan barik.

1. Sekzinoa.- ANIMALIEN BABESA

28. Artikulua.- Arau-hausteak

1.- Honeexek dira arau-hauste arinak:

a) Ordenantza honetako betebeharrak ez betetea, horren ondorioz herritarren higienerako,

segurtasunerako edota lasaitasunerako ondorioak larriak ez badira.

b) Identifikau bako laguntza-animaliak eukitea, identifikazinoa nahitezkoa danean.

c) Animaliak garraiatzea ordenantza honetan ezarritakoa bete barik.

d) Animaliak behar dan legez kontrolau eta jagon ezin diran lekuan eukitea.

e) Animaliei tratu iraingarria emotea, edo berezkoa ez daben moduan jokatzera derrigortzea.

f) AIEOari zentsurako indetifikazinoaren barri edota, bagilaren 1eko Euskal Autonomia

Erkidegoan txakurrak eukitearen ganeko 10172004 Dekretuko 3. artikuluan jasotakoaren

arabera, txakurren zentsuko identifikazinoan izandako aldaketak ez jakinarazotea.

2.- Honeexek dira arau-hauste astunak:

a) Animaliak behar beste ez elikatzea edo higiene eta osasunaren ikuspegitik egokiak ez

diran instalazinoetan eukitea.

b) Animaliak antzutzea, gorputz-atala ebatea edo hiltea albaitarien kontrol barik edo

Animalien Babesaren ganeko legean eta ha garatu daben arauetan, batez be bagilaren

1eko 101/2004 Dekretuaren 9. artikuluan, ezarritakoaren kontra.

c) Txertoak ez imintea edo gurataezko tratamenduak ez emotea.

d) Animaliak baimen barik saltzea.

e) Animaliei tratu txarrak emotea beharrezkoa ez dan sufrimendua zauriak edo mozketak

sortuz.

f) Animaliei min edo kalte egin ahal deutseen substantziak emotea, zuzenean edo

janariakaz nahasturik, beharrik ez dagoanean.

g) Kalte egin daikien animaliak jagoten nahikoa ez arduratzea.

h) Uriko bide eta espazio publikoetan, baita eraikin kolektiboetako parte komunetan be,

txakurrak kontrolpean ez eukitea eta animaliarentzako egokia dan katea edo uhalagaz

ebatuta ez eroatea, gehienez bi metrokoa.

i) Animaliek gaitz edo min nabariak eta larriak daukiezala, albaitaritza-laguntza egokirik

ez emotea.

j) Ikuskizunetan animaliak erabiltea administrazino-baimenik euki barik.

k) Zigor gogorra jaso daben hiru arau-hauste arin egitea zigor-espedientea hasi aurreko bi

urteetan.

Page 20: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

20

l) Bagilaren 1eko 101/2004 Dekretuko 5.1 eta 2 artikuluek ezarritakoa ez betetea,

gainazaleko metro karratuko txakurren eukite-ratioaren ganean eta aitatutako

artikuluak ezartzen dauzan lokal eta ibilgailuetan txakurrak egon eta sartzearen ganean.

m) Bagilaren 1eko 101/2004 Dekretuko 7. artikuluak eukiteko baldintza bereziak

daukiezan txakurrei ezarritako baldintza bereziak ez betetea.

n) Animalien Babesaren ganeko urriaren 29ko 6/1993 Legean eta ha garatu daben

arauetan (bereziki apirilaren 11ko 81/2006 Nukleo Zoologikoen Dekretuan) animaliak

aldi baterako eukiteko establezimenduetarako, haztegietarako eta saltegietarako

ezarritako baldintzak eta betebeharrak ez betetea:

Dekretuaren 7. artikuluak aitatzen dauan Erregistro-Liburua ez eukitea.

Ondo bete barik edo datu barik dagozan Erregistro-Liburuak eukitea.

Animalien salmentea, eukitea, trafikoa, komertzioa eta erakusketa, CITESen

araudia eta irailaren 16ko 1881/1994 Errege-Dekretua bete barik.

Erregistroko inskripzinoa edo jagokon funtzionamendu-baimena ez eukitea.

Jagokon aldaketa-baimena ez eukitea edo Erregistroan zentroan edo

establezimenduan egindako aldaketak ez jakinarazotea.

Ikuskatze-behar ofizialetan ez kolaboratzea, horrek oztopatzea edo trabak

imintea.

3.- Honeexek dira arau-hauste sano astunak:

a) Animaliak erasoen bidez edo substantzia toxikoak emonez hiltea.

b) Laguntza-animaliak edo etxeko animaliak deslai ixtea.

c) Itxurak egin barik, animaliakaz benetako krudelkeria, tratu txarra edo oinazea dakarren

eszenak grabatzea, zinerako edo telebistarako.

d) Baimendutako ikuskizunetan parte hartzen daben animaliei anestesiak, drogak edo

bestelako produktuak emotea animalien otzantasuna, errendimendu fisiko handiagoa edo

berezkoa ez daukien edozein jokabide lortzeko.

e) Txakur arraza arriskugarriak haztea edo gurutzatzea.

f) Janari pozoituak kale eta leku publikoetan ixtea.

g) Animaliei galarazotako ikuskizunetan parte harrarazotea.

h) Zigor gogorra jaso daben hiru arau-hauste astun egitea zigor-espedientea hasi aurreko bi

urteetan.

29. Artikulua.-Zigorrak

1. Urriaren 29ko 6/1993 Legearen arabera, Animalien Babesarena, animalien babesaren

inguruko arau-hausteak hurrengo zenbatekoetako isunakaz zigortuko dira:

Page 21: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

21

a) Arau-hauste arinakaitik 30,05-300,51 euroko isuna.

b) Arau-hauste astunakaitik 300,52-1.502,53 euroko isuna.

c) Arau-hauste sano astunakaitik 1.502,54-15.025,30 euroko isuna.

2. Zigorren zenbatekoak urtekoak dira eta berez eguneratuko dira aurreko urtekoei

kontsumorako prezioen indizea aplikatuz.

3. n) atalean erregulatzen diran arau-hauste astunak apirilaren 11ko 81/2006 Dekretuaren 13.

artikuluak, Nukleo Zoologikoen ganekoak, ezarritakoaren arabera zigortuko dira.

30. Artikulua.- Zigor osagarriak

1. Ebazpenean animalia dekomisatzeko agindu ahal izango da, animaliaren osotasun

fisikoa babestu beharra dagoanean.

2. Dekomisatzen diran animaliak beren beregiko instalazinoetan jagongo dira;

gainontzekoei lagako jakez edo, bestela, akabatu egingo dira.

3. Arau-hauste astunak edo sano astunak egiten dabezanei instalazino, lokal edo

establezimenduak aldi baterako itxi ahal izango jakez, gehienez urte birako arau-haustea

astuna bada, eta lau urterako, sano astuna bada. Ganera, animaliak eskuratzea galarazo ahal

izango jake lau urterako, gehienez.

4. Arau-hauste sano larri bat egin eta hiru urte pasau aurretik beste bat egiten dabenei

administrazino-baimena kenduko jake.

31. Artikulua.-Zigorren graduazinoa

1. Isunen zenbatekoa eta aurreko artikuluko 3. idatz-zatian aitatutako zigorren iraupena

zehazteko, zirkunstantzia honeek hartuko dira kontuan:

a) Arau-hausteak gizartean edo osasunaren arloan euki dauan eragina eta sortu dauzan

kalteak.

b) Legez kanpoko irabazteko asmoa eta arau-haustearen bidez lortutako irabazien

zenbatekoa.

c) Arau-haustea behin baino gehiagotan egitea. Araua behin baino gehiagotan hautsi dala

esaten da ordenantza honetan aitatutako arau-hausteetako bat administrazino-bideko

erabagi sendoaren bidez zigortzen danean, zigor-espedientea hasi aurreko bost urteetan.

Page 22: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

22

d) Arau-haustea arindu edo astundu daikean beste edozein zirkunstantzia. Horretarako,

bereziki kontuan hartuko da animalien kontrako indarkeria umeen edo adimen-gaitasun

urrikoen aurrean egiten dan.

2. Analogiaren bidez, ahal dan neurrian eta administrazino-arloaren ezaugarrietara moldatuta,

legezkontratasuna eta erruduntasuna baztertzearen ganeko zigor-arauak aplikauko dira. Hori

gorabehera, aitatutako arloaren beste zirkunstantzia garrantzitsu batzuk aintzakotzat hartuko

dira, ondorio berberetarako.

3. Arau baten baino gehiagotan tipifikautako administrazino-hauste bi edo gehiago batera

egiten badira, astunenari jagokon zigorra iminiko jako. Zehazteko ahalmena daukan organoak

eukiko dau eskumena espedientea instruitu eta erabagiteko.

32. Artikulua.- Zehatzeko eskumena

1. Animalien Babesaren ganeko urriaren 29ko 6/93 Legearen arabera foru organoek

zigorrak iminteko dauken eskumenari kalte egin barik, Udalak iminiko deutsez

zigorrak ordenantza honetako xedapenak hausten dabezanei.

2. Alkatetza-Udalburutzak dauka arau-hauste arinakaitiko zigor-espedienteak hasteko eta

erabagiteko eskumena, indarreko legeriak emondako ahalmenetako bat da.

3. Arau-hauste astunak erabagiteko eskumena Udalaren Osoko Bilkureak dauka.

4. Arau-hauste sano astunak egiten dabezanei Foru Aldundiko organo eskudunak ezarriko

deutsez zigorrak.

5. Arau-hauste astunen ondoriozko zigorrak iminteko eskumena Alkatetza-

Presidentziarengan ixten da.

33. Artikulua.- Kautelazko neurriak

1. Arau-hausteak delitu edo falta bat izan badaitekez, zigorra ezartzeko administrazino-

organo eskudunak jurisdikzino penala jakinaren ganean imini beharko dau, ebazpen judizial

irmoa egon arte zigor-prozedureagaz jarraitu barik. Ordura arte preskripzino-epea eten egiten

da.

2. Kontu-hartze judizialaren aurretik autoridade instruktoreek espediente

administratiboen ganean hartutako kautelazko neurriak indarrean mantendu ahalko dira,

autoridade judizialen erabagirik ez dagoan bitartean.

Page 23: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

23

3. Zigor-prozedurea hasi eta gero, araua hautsi dauanak gehiago hautsi ez daian,

espedientearen instruktoreak kautelazko neurri honeek hartu ahal izango dauz eta arrazoiak

azalduko dauz:

a) Animaliaren batek ordenantza honetan azaldutako tratu desegoki edo erasoetariko bat

jasan daualako susmorik egon ezkero, animalia jaubeari kendu, badaezpada, eta beren

beregiko zentro baten euki.

b) Instalazino, lokal edo establezimenduak badaezpada ixtea.

4. Kautelazko neurriak hartzeko arrazoiek dirauen bitartean, neurri horreek iraun egingo

dabe. Dana dala, jaubeari kendutako animalia espedientearen ganeko ebazpen sendoa emon

arte euki ahal izango da jagoletzapean, eta establezimenduak itxita iraungo daben epea

urriaren 29ko Animalien Babeserako 6/1993 Legearen 29-2. artikuluan aitatutako epearen

erdia izango da, gehienez be.

34. Artikulua.- Arau-hauste eta zigorren preskripzinoa

1. Ordenantza honetan adierazotako arau-hauste arinek lau hilabeteren buruan

preskribatuko dabe, astunek urtebeteren buruan eta sano astunek bi urteren buruan.

2. Arau-hausteen preskripzino epea egiten diran egunetik hasita zenbatuko da.

3. Zigorren zenbatekoa 305,00 euro edo gehiago bada, bost urteren buruan preskribatuko

dau; hortik beherakoek urtebeteren buruan.

4. Zigorren preskripzino-epea zigorra iminteko erabagia sendo bihurtu eta biharamunetik

aurrera zenbatuko da.

2. Sekzinoa. Arriskutsuak izan daitekezan animaliak

35. Artikulua.- Arau-hausteak

1. Abenduaren 23ko 50/1999 Legearen arabera, Arriskutsuak Izan Daitekezan Animalien

Eukitearen ganekoa, arau-hauste administratiboak bertan tipifikautakoak dira.

2. Honeek dira arau-hauste oso astunak:

Page 24: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

24

a) Arriskutsua izan daitekeen edozein animalia deslai ixtea. Deslai itxitako animaliak

dira, bai behar dan moduan identifikauta doazanak bai jatorri edo jaubearen ganeko

identifikazinorik euki ez eta lagundu barik doazanak.

b) Arriskutsuak izan daitekezan txakur edo animaliak eukitea, lizentzia barik.

c) Lizentziarik ez daukan norbaiti arriskutsua izan daitekeen txakur edo animalia bat

saldu edo emotea.

d) Hareen agresibidadea aktibatzeko edo galarazota dagozan helburuetarako animaliak

hezitzea.

e) Trebakuntza-ziurtagiririk ez daukan batek arriskutsua izan daitekeen animalia bat

hezitzea.

f) Arriskutsuak izan daitekezan animaliakaz lehiaketa, ariketa, erakusketa edo

espektakuluak antolatu edo egitea, edo animaliek horreetan parte hartzea, animalien

agresibidadea erakusteko danean.

3. Honeek dira arau-hauste astunak:

a) Arriskutsua izan daitekeen animalia bat solte ixtea edo ihes egitea edo galtzea

saihesteko beharrezko neurriak hartu ez izatea.

b) Animalia identifikatzeko obligazinoa ez betetea.

c) Erregistroan izena ez emotea.

d) Arriskutsua izan daitekeen txakurra leku publikoetan muturreko barik edo kateaz lotu

barik aurkitzea.

e) 50/1999 Legearen 10. artikuluak ezarritakoa urratzea, arriskutsuak izan daitekezan

animaliak garraiatzean.

f) Autoridade eskudunek edo polizia-agenteek eskatutako informazino edo datuak

emoteari uko edo aurre egitea, 50/1999 Legeak ezarritako funtzinoak betez, eta baita

zehatza ez dan informazinoa edo dokumentazino faltsua emotea.

4. Abenduaren 23ko 50/1999 Legearen arau-hauste arinak dira aurreko ataletan tipifikau

ez diranak, eta batez be honeek:

a) Bide edo espazio publikoetan arriskutsuak izan daitekezan animaliak eukitea, eroaten

dauan pertsonak udal-lizentziarik edo erregistroan izena emon dauala ziurtatzen dauan

agiria ez badauka.

b) Bide eta espazio publikoetan, pertsonako arriskutsua izan daitekeen txakur bat baino

gehiago eukitea.

c) Bide edo espazio publikoetan txakurrak eukitea, zabaldu daitekeen uhal edo kateaz edo

2 metro baino luzeagokoaz.

d) Arriskutsuak izan daitekezan animalientzako instalazinoak daukiezan segurtasun-

neurriak ez betetea.

Page 25: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

25

e) Animalia-osasuneko ziurtagiria urtero-urtero ez aurkeztea.

36. Artikulua.- Zigorrak

Aurreko artikuluan aitatutako arau-hausteek hurrengo isunak dakarrez:

-Arau-hauste arinek 150,25 eurotik 300,51 eurora.

-Arau-hauste astunek 300,52 eurotik 2.404,05 eurora.

-Arau-hauste oso astunek 2.404,06 eurotik 15.025,30 eurora.

37. Artikulua.- Zigor gehigarriak eta kautelazko neurriak

1. 35. artikuluan tipifikautako arau-hausteei erantsitako zehapenak honelakoak ekar

daikez: arriskutsuak izan daitekezan animaliak konfiskau, dekomisau, esterilizau edo hiltzea,

establezimendua zarratzea eta arriskutsuak izan daitekezan animaliak eukiteko lizentzia edo

trebatzaile-egiaztagiria aldi baterako edo behin-betiko baliogabetzea.

2. Arau-hausteak delitu edo hutsegite izan daitekezanean, eskumena daukan agintaritzak

animalia kentzeko erabagia har daike agintaritza judizialak erabagia hartu bitartean, baina

atoan jakinarazo beharko jako eskumena daukan jurisdikzio-organoari horren guztiaren barri.

3. Eskumena daukan agintaritzak arriskutsua izan daitekeen edozein txakur tentuz esku-

hartu eta aurreikusita daukan bilketa-zentrora eramango dau, jaubeak bagilaren 1eko 101/2204

Dekretuan jasotako neurriak betetan ez badauz.

38. Artikulua.- Zigor-eskuduntza

1. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako eta Arrantza Sailak izango dau eskumena

trebatzeko gaitasunaren egiaztagiriagaz eta trebatzaileak prestatzeko ikastaroen

homologazinoagaz zerikusia daben arau-hausteetan.

2. Gainerako beste arau-hauste guztietan Udalak izango dau eskumena. Eskumen-

lurraldetik kanpo geratu bada, eskumena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak

izango dau.

3. Sekzinoa HONDAKINAK

39. Artikulua.- Arau-hausteak

Page 26: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

26

Apirilaren 21eko 10/1998 Legearen arabera, animalien ganeko arau-hauste administratibo

arinak hurrengoak dira:

a) Animalien gorozkiak bide eta plaza publikoetan, haur-parkeetan, jardinetan eta,

orokorrean, apaintzeko edota pertsonak igarotzeko edozein lekutan ixtea.

40. Artikulua.- Zigorrak

Aurreko artikuluan aitatutako arau-hausteak 100,00 euroko isunagaz zigortuko dira.

41. Artikulua.- Zigor-eskuduntza

Alkatetza-Presidentzia izango da zigorrak iminteko organo eskuduna.

4. Sekzinoa.- OSASUN ANTOLAMENDUA

42. Artikulua.- Arau-hausteak

Euskadiko osasun antolamenduaren ganeko bagilaren 26ko 8/1997 Legeko 36.2.b.1

artikuluaren arabera arau-haustea da erasoren bat eragin dauan animalia albaitari ofizialak edo

gaituak animalia hori behatzeko errekerimendua, eskumena dauan udal organoak agindutakoa,

edo hartzen diran kautelazko neurriak ez betetea.

43. Artikulua.- Zigorrak

Aurreko artikuluan aitatutako arau-hausteek 3.005,06 eurotik 15.025,30 eurorako

isunak eukiko dabez, eta bagilaren 26ko 8/97 Legeko 37.1 artikuluan ezarritakoaren arabera

graduauko dira.

44. Artikulua.- Zigor-eskuduntza

Alkatetza-Presidentzia izango da zigorrak iminteko organo eskuduna.

5. Sekzinoa.- ORDENANTZAKO ARAU-HAUSTEAK

45. Artikulua.- Arau-hausteak

Toki jaurbidearen oinarriak arautzen dabezan apirilaren 2ko 7/1985 Legeko XI. tituluan

jasotakoaren babesean, gobernu lokala modernizatzeko neurrien ganeko abenduaren 16ko

57/2003 Legeak erantsitakoaren babesean, arau-hauste izango dira honako hauek:

Page 27: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

27

a) Ordenantza honetan bildutako eginbeharrak, debekuak edo mugak ez betetea, arloko

berariazko araudian tipifikau ez diranak, arau-hauste arinak izango dira.

b) Hiriko fauna kontrolatzeagaz zerikusia daukien jardueretan udal zerbitzuen

funtzionamenduari traba egitea arau-hauste arina izango da.

c) Kalean eta orubeetan hegaztiei, txakurrei, katuei eta kaleko gainerako animaliei janaria

ematea arau-hauste arina izango da (beren beregiko baimena eduki ezean 10-2 artikuluan

sartzeko erabagia hartu dan suposizinoetan).

46. Artikulua.- Zigorrak

- Aurreko artikuluan aitatutako arau-hausteek hurrengo isunak dakarrez:

- Arau-hauste oso astunak: 15.025,30 euroraino.

- Arau-hauste astunak: 1.502,53 euroraino.

- Arau-hauste arinak: 300,21 euroraino.

47. Artikulua.- Zigor-eskuduntza

Alkatetza-Presidentzia izango da zigorrak iminteko organo eskuduna.

6. Sekzinoa.- ZIGOR-PROZEDUREA

48. Artikulua.- Prozedurea

Titulu honetan erregulatutako arau-hauste guztietarako zehapen-prozedurea Administrazioen

Araubide Juridikoaren eta Administrazino Prozedurea Erkidearen 30/1992 Legean,

zemendiaren 26koan, araututako zehatzeko printzipioetara doituko dira eta, aurreko ataletan

adierazotako xedapen bakoitzari jagokon araubidearen jatorria zein dan arabera, Euskal

Autonomia Erkidegoko administrazino publikoen zehatzeko ahalmenaren ganeko zezeilaren

20ko 2/1998 Legea ezarriko da, edo zehatzeko ahalmena erabiltzeko prozedurearen araudia

onartzen daben abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua.

49. Artikulua.- Prozesu penalagaz Konkurrentzia

1. Instruktoreak, prozedurako edozein unetan, uste badau instrukziopean dauden

gertakariek legez kontrako izaera penala izan daikiela, ebazteko eskumena dauan organoari

emango deutso horren barri. Organoak bidezkotzat joten badau instruktorearen ustea,

Page 28: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

28

Ministerio Fiskalari jakinarazoko deutsaz gertakari horiek, eta instruktoreari eskatuko deutsaz

egindako jarduketen ganeko argibideak.

Halaber, prozedurea administratiboak biltzen dauzan gertakarien ganean prozesu penala egiten

ari dala jakin ostean, Fiskaltzari eskatuko jako egindako jarduketen ganeko jakinarazpena.

Bestalde, prozedurea administratiboak biltzen dauzan gertakarien ondoriozko gertakarien

ganean prozesu penala irekita dagoanean ere, holako beste jakinarazpen bat eskatu jako

Ministerioari.

2. Ministerio Fiskalaren jakinarazpena jasotakoan, prozedura penala ebazteko eskumena

duen organoak prozedurea etetea erabagiko dau, harik eta epaileek behin betiko ebazpena

emon arte.

3. Administrazinoko prozedura penala eten arren, kautelazko neurriek beren hartan

jarraitu ahal izango dabe, betiere bateragarriak badira prozesu penalean hartutako neurriekaz.

Halanda be, neurri horreek ez dira bateragarritzat joko, baldin eta kautelazko neurri penalak

nahikoak badira administrazinoko prozedura penalean aintzat hartutako kautelazko helburuak

lortzeko.

Ministerio Fiskalari jakinarazo beharko jako kautelazko neurriak hartzeko edo bere hartan

jarraitzeko egintza.

4. Edozelan be, epaileek ebazpen irmoan frogatutzat jotako gertakariek lotu egiten dabez

organo administratiboak, bideratzen diran prozedura penalei jagokonez.

Administrazinoak ofizioz berraztertuko dauz ebazpen penalean frogatutzat jotako

gertakarietan oinarritzen ez diran ebazpen administratiboak, eta bat egin beharko dau

ofiziozko berrazterketako prozeduren arauakaz.

50. Artikulua.- R.E.G.I.A.-ri jakinarazotea

Zigor-organo eskudunek R.E.G.I.A.-ri igorri behar deutsie zigor-prozedureari amaierea

emongo deutsan ebazpenaren kopia.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakioko Udalak 1996ko irailaren 26an behin betiko onetsitako animaliak euki eta babesteko

ordenantzea zein ordenantza horren 2000ko zezeilaren 23ko udal aldarazpena indargabetuta

dagoz.

Page 29: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

29

AZKEN XEDAPENA

1.- Ordenantza hau, eranskin eta guzti, 2006ko azaroaren 22an egin zan Udal Txit Goreneko

osoko bilkurako ohiko bilkuran onetsi zan hasikera batean. Informazino publikoan egon dan

bitartean alegazinorik aurkeztu ez dan ezkero, egun horretan ordenantzea behin betiko onetsi

dala ulertuko da, eta BAOn argitaratu eta 15 egun buruan iminiko da indarrean.

2.- 2007ko maiatzaren 22ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da oso-osorik

Ordenantzea.

Bakio, 2007ko maiatzaren 23an

Page 30: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

30

I ERANSKINA

IDENTIFIKAU BAKO ANIMALIAREN EMOTE-DOKUMENTUA

Urriaren 29ko 6/1993 Animalien Babeserako Legeko 16. artikuluan eta Animaliak

Eukitea eta Babestea arautu dauan Ordenantzan ezarritakoa betez, aldi baterako emoten

jako:

Jaunari/Andreari: ____________________________________________________________

N.A.N.: ____________________________________________________________________

Helbidea: ___________________________________________________________________

Probintzia: __________________________________________________________________

Kalea: _____________________________________________________________________

Telefonoa: __________________________________________________________________

E-posta: ____________________________________________________________________

_______ erregistro zenbakidun animaliaren jaubetza, hurrengo ezaugarriak daukazana:

Arraza: ____________________________________________________________________

Kapa: ______________________________________________________________________

Kolorea: ___________________________________________________________________

Sexua: _____________________________________________________________________

Gaitasuna: __________________________________________________________________

Gitxi gorabeherako adina: _____________________________________________________

Data: ______________________________________________________________________

Abegi-zentroan sartzen daneko data: _____________________________________________

Eta identifikazino bakoa.

Behean sinatzen dauanak animalia zaintzeko eta, eskatzen bajako edo hirugarren batek

animaliaren legezko jaubea dala frogatzen badau, ______ zentrora itzultzeko konpromisoa

hartzen dau.

Page 31: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

31

Era berean, Animaliak Eukitea eta Babestea arautu dauan Udal Ordenantzako 5-1

artikuluan eta hurrengoetan ezarritako hipotesietan, konpromisoa hartzen dau zentro horretara

joateko identifikazinorako microchip bat imintera (animalia ______ zentroan sartu eta

hilabetera gehien jota), edo beste zentro edo klinika baten imini jakola dinoan

dokumentazinoa aurkezteko.

_______________-n, 200___ ko _________-aren___(-ea)n

Irakurria eta onartua __________________________________________

(Animaliaren emotea onartzen dauan pertsonaren sinadurea)

Page 32: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

32

II ERANSINA

ERASO BATEN AURREAN ANIMALIARI EGINDAKO OBSERBAZINOAREN

EZINBESTEKO NOTIFIKAZINOA

Urriaren 29ko 6/1993 Animalien Babeserako Legeko 11. artikuluan ezarritakoaren

arabera, Udalek, beste batzuen artean, gizakia eraso daben animalien isolamendua edo

barrurapena aginduko dabe.

Era berean, Animaliak Eukitea eta Babestea arautu dauan Udal Ordenantzak, 11.

artikuluan, lesioa eragin dauan animaliaren jaubeak jarraitu beharreko prozedurea eta hori ez

beteteak dakarren zigorra ezartzen dauz.

Aurrekoaren arabera, honetaz informatzen dogu:

Lehenengo:

Jauna/Andrea: _______________________________________________________________

Helbidea: ___________________________________________________________________

Probintzia: __________________________________________________________________

P.K: _______________________________________________________________________

N.A.N.: ____________________________________________________________________

Telefonoa.: _________________________________________________________________

Erasoa egin dauan eta ______ identifikazino zenbakia (horri lotutako animalientzat) eta

______ arraza daukan animaliaren jaube edo eukitzailetzat, 24 orduko epean albaitari

ofizialaren edo hautatutakoaren behaketa egin beharko deutsala, 14 egunetan zehar. Behaketa

amaitu ostean, 48 orduko epean albaitariaren informea/ziurtagiria igorri beharko deutso

_______-ko Udaleko _______-ra.

Bigarren: Edozein argipen edo jasotako informazinoaren zabalpenerako, _________-

ko Udaleko __________-ra jo, Helbidea: _________________, edo ________________

telefonora deitu.

_______________-n, 200___ ko _________-aren___(-ea)n

Irakurria eta onartua________________________________________

(Jaube edo eukitzailearen sinadurea)

Page 33: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

33

III ERANSKINA

HAGINKA EGITEN DABEN ANIMALIEN ALBAITARI-INFORMEA

Albaitaria: __________________________________________________________________

Kolegiatuaren zenbakia: _______________________________________________________

Helbidea: ___________________________________________________________________

Telefonoa: _________________________________________________________________

ANIMALIAREN DATUAK

Jaubea: ____________________________________________________________________

N.A.N.: ____________________________________________________________________

Helbidea: ___________________________________________________________________

Udalerria: __________________________________________________________________

Telefonoa: __________________________________________________________________

Espeziea: ___________________________________________________________________

Identifikazinoa: ______________________________________________________________

Izena: _____________________________________________________________________

Arraza: ____________________________________________________________________

Adina: _____________________________________________________________________

Sexua: _____________________________________________________________________

Erantzukizun zibileko asegurua: _________________________________________________

Page 34: ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN …€¦ · 1 ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA ARRAZOIEN AZALPENA Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren

34

EGIAZTATZEN DOT:

Aitatutako animalia zaindu eta behatu dala, eta _____________ egunetan aztertu ostean, ez

deutsadala ikusi gaixotasun zoonosikorik adierazten dauan sintomarik. Beraz, behaketa eta

zainketa epea amaitutzat emoten dot.

Lekua eta data

Sinadura eta zigilua